Zenbait otoitz-gai-III - 02

Total number of words is 4018
Total number of unique words is 1453
33.7 of words are in the 2000 most common words
47.6 of words are in the 5000 most common words
55.2 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
eman ziotena baño ere agitz gaistoagoak; eta orregatik, ezpañez ere, Jesusek ukitzen etzituenak.
2. Eta zer egin ote zuen Jesus maitagarriak judatar
gogorren borreroak eman zioten edari minduaz?–

Aoan artu, ta bota; guri orretan adirazteagatik, bere
naiez zeramatziela Jesus maitagarriak, judatar gogorren eskuetatik zetozkion neke guziak; eta etzuela nai,
artu zekiozkan batere (nekeak zerbait arintzeko zen
edari ura); ta prest zegoela, mintasun geiago ta geiagorekin ere bere neke guziak gure amorez artzeko.
Au guzia Jesusek orain nigatik! Eta nik ezer-ez bat
ere ez artu nai nere Jesus maitagarriaren izenean; ta
onen amore andiari nola-ere-bait nik erantzuteko? Eta
ni nere Jaunaren izeneko neke ta naigabe guzien
igesi?– Eskerraren ederra! Jesusi diodan amorearen
andia!– Eta alere, nazan bezain lotsagabea ni nere
Jesus onarekiko!
3. Borreroak, beren edari latz au Jesusi eskañi
ondoan, kendu zioten bere soñean zekarren guziguzia; ta au mendi agerian, ta jerusalengoak, eta
israeldarretatik nork daki zenbat, begira zegozkiola,
arrerazi zioten Jesus maitagarriari, gizonek artu duen
alkekizunik andiena; baita oñaze ta miñ anitz ere;
bada bere alkandor-ordea, edo orratzez Amak bere
aurtasunean egin izandu zion barreneko bere tunika,
Jesus maitagarriarekin andituz joan izandu zena, ta
egun artaraño bein ere Jesusek erauntzi gabea, itsatsirik egoin zen Jesusen bizkar ta gorputz odoltuari; ta

borreroak, ura Jesusi kentzean, urratuko zioten Jesusi
bere aragia; utziko zuten Jesus odola zeriola: ta tala
osoa zen alkandor-orde, edo Jesusen barrengo tuuika
au, burutik ateratzean (atera bear zioten bezala), nastuko zen Jesusen buru bereko koroarekin, ta koro
bereko arantzak erabiltzearekin emain zioten borrero
gogorrak Jesus maitagarriari anitz oñaze, ta min berri.
Onenbat oñazerekin bada, gorputz azotez ta ukaldiz urratuarekin, ango zuloetatik eta burukoetatik
odola zeriola, ta soñekorik gabe utzi zutenean Jesus
maitagarria borrerotzar gogorrak; eta ala uztean Jesus
egunaren erdi-erdian, ta anbat begira zegozkiola, zer
lotsak, zer nekeak Jesusen aldi artako neke lotsagarriak?
Bai? bada guziak dira zuk eta nik Jesusi emanak
geren lotsagabekeriarekin, ta geren buruei guk eman
geniezten atsegin loi-lizun-likits gaistoekin!-Ez dugu
guk alkerik batere izandu geren gauza zikin-alkegarrietan! Utzi ditugu guk damutik batere bage bein, ta
berriz, ta askotan ere, gure Jaungoikoak guri emanikako bere graziaren soñekoa ta birtuteen apaindura
ederrak!– Egin ditugu guk askotan, egin bear etziran
lanak eta gauzak; eta egin ditugu aldian, aldian baño
ere txarragoak, galduagoak, eta itsusiagoak! Eta orra

non orien alde kentzen diozkaten gaur gure Jesus maitagarriari (ta kentzen diozkaten, berriz ez emateko)
bere soñeko guziak: eta kentzen diozkate, lenagoko
ken-aldietan baño ere agitz alkekitzun geiagorekin, ta
neke andiagoarekin.
Eta alere ez gatzaizka urrikaltzen gu gure Jesus
maitagarriari!– Anbat ango begiragin gogorren artean
urrikaldu zitzaion norbait Jesus maitagarriari, oial zuriren bat emateko; gerritik au lotu, ta erdizka bazen ere
estal zezan Jesusek bere burua, edo bere larrugorria.

B.
Iltzez josten diozkate
borreroak Jesusi bere bi eskuak
gurutzearen bi besoetan
1. Beren edari miña eman, ta bere soñekoak Jesusi kendu ondoan, prestatu zioten borrero gogorrak
Jesus berari bere gurutzea.
Illuntasunik erakutsi gabe, ta bere nai andiarekin,
urbildu zen Jesus maitagarria bere gurutze aldera. An
umiltasun andiarekin, ta biotz osez, eskañi zion Jesusek bere Aita eternoari, Aita beraren izenean ta gure

guzien onerako bere bizitza, ta gelditu zitzaion bere
odol guzia.
Au egin orduko, itzuli zuen Jesus maitagarriak bizkarra gurutzera, ta luzatu ziezten borrero gogorrei
bere eskuak, gurutze beraren bi besoetan iltzez josteko.– Ezartzen dute borreroak Jesusen ez-esku bata
bere tokian. Artzen dute iltze lodisko luze bat, an ura
josteko. Ukitzen dute iltze-puntaz esku-zabala; ta,
martillu baten ukaldi andiak andien gain ematen diozkatela, igarotzen diote Jesusi esku guzia; ta gurutzeari ongi josirik gelditu dedin Jesusen esku eta oñetan
zulatu au, sartzen dute bururaño gurutzearen zurezko
besoan lendabiziko beren iitzea.
Zer diozu zuk, zere oben-kulpekin beren lan gogor
au borrero oriei eragin diezun bekatari txarra? Jesusek
orduan eraman izandu zuen baño aisago aditzen dezu
zuk borrero orien lan gogor arrigarri au! Orratz batek
zu, edo edozein arantz-puntak eskuan ukitu orduko,
aika zaude, ta gaitz andi bat artu duen aurraren eran;
ta orra, gure Jesus maitagarria geldirik dago, iltze luze
lodi bat borrero gogorrak martil-ukaldika ondotik
bururaño bere eskuan sartu artean!– Zer? Ez ote zen,
gurea bezalakoa, ta guztiz minberea, gure Jesus mai-

tagarriaren eskua? Baita agitz eta agitz min-bereagoa
ere!
Bada zenbat min, eta zenbat oñaze arr zion iltzetzar arrigarriak, borreroak ura martill-ukaldika eskuan
Jesusi sartzean, ala sartu ondoan, ta gero Jesus bera
illik gelditu arteko bere denbora guzian!– Ez da erraz,
ez, au erdizka edo laurdenka ere guk adiraztea.
Nai, ta ez, urratu zuen iltzeak bere bideko aragi
guzia, baña an arkitu zituen zañ, eta gauza minbere
guziak ere: eta Jesusen esku artako ezurrak ere utziko
zituen iltzetzarrak, edo erdi autsiak, edo beren tokitik
aldaratuak; eta utziko zuen eskua odola ta odola
zeriola.
Eta guziagatik ere ixillik gure Jesus maitagarria?–
Bai: isillik Jesus, ta itz bat atera gabe onenbat bere
eskuko urratze, oñaze, ta nekeren artean!
Nork eman ote zion Jesusi onenbat indar, onenbat
ixillera, ta onenbat pazienzia, onen neke, ta oñaze
andien artean!– Bere birtute andiak, eta Jesusek berak
niri didan ongi nai-amoreak.– Birtutearen arrigarria!
Amorearen bazterrik gabekoa!
Au guzia ekusi edo ezagutu ondoan, ez ote dut
maitatuko nik nere Jaungoiko-gizon, onen maitagarria? Ez ote da orain badere, Jesus maitagarri, nigatik

onenbat nekatuaganako, urrikaltasunez beterik geldituko nere biotz txar galdu eskergabekoa!– Anitz dela
deritzazu zuk orain adirazten zaitzun gauza bata, ta
bestea!– Bada, zenbat ere den, ez da oraindik, ez,
Jesus onak zugatik eraman bear duenaren laurdena
ere.
2. Era onetan, ta onen gogorki bere esku bata josi
ondoan, artu zioten Jesusi borreroak bestea ere. Ezarri zioten au gurutze beraren bigarren beso gañean.
Au an ezartzean, ezagutu zuten borrero gogorrak,
esku josiaren iltzetzarrarekin bildu zirala Jesusen alde
arako zañak; eta ekusi zuten etzetorrela bere tokian,
Jesusen esku josi-bearra; ta aratzeagatik, asiko ziran
borrero gogorrak Jesusen besotik tira ta tira; orrekin
aziko ziran an agitz Jesusen esku josiko oñaze arrigarriak: eta, Jesusen besoetako zañak luzatuz, ta agian
au bertako ezurrei ere beren tokia galerazten ziela,
eramain zuten borreroak zulaturik zedukaten gurutzearen lekura: ta, lenbizikoa bezain iltze lodi-luzegogorrarekin (ta ari baño ere martill-ukaldi ta golpe
geiago ematen ziozkatela, zeren ura bezain ongi ta
zuzen ezin zegoken iltze au; ta orregatik Jesusen
oñaze, neke ta miñ agitz geiagorekin) utzi zuten
borreroak, bestea bezain josi-urratua Jesusen esku au:

ta gelditu zen Jesus maitagarria, lenen gain, oñaze
berriekin; Jesusek len zituen oñaze guziak berritzen
zituzten oñazekin; ta orregatik, lenak baño ere oñaze
agitz eta agitz andiagoekin.
Eta, Jesusen leneko oñazeak baldin baziran ekusi
dugun bezain arrigarriak, oraingo oñaze guziak, eta
lenak elkar artzen zutela, nolakoak izain ote ziran
Jesusen orduko oñazeak?
Ez da erraz, ez, guk ori jakitea, Jesusek berak bure
gogargi onez ez adiraztera.– Baña guk dakigun apur
au ere aski ta sobera da, guk egin bear dugun lan ona
guri eragiteko.
Baña zer lan ote da guk orain egin bear dugun,
geren lan au?– Zer lan? Guk geren gauzak ongi zaitzea.– Zergatik uste dezu zuk dauden bezain zabalduatereak arkitzen dirala gaur gure Jesus maitagarriaren
bi besoak!– Zeren zuk zere oriek zabaldu izandu zenituen, dakizun besarkak, edo beste zenbait lan loi zikin
egiteko.– A nonbait orretara baño len, igartu-erreak
gelditu bear zukeen zure beso gaistoak!
Zergatik ote daude ain urratuak, eta ain odoltuak
gure Jesus maitagarriaren bi eskuak?– Ez dakizu zuk
zerorrek, galdu-txar-loi-zikin-likitsa? Etzara oroitzen
zu, arako zere ukitze zikin ta eskuka galdu-galgarriez?

Damu gaistoan ekusi zenuen zuk bein ere bein, ta
berriz, ta askotan itsatsi, ta zuk zerorrek dakizun eran
erabilli izandu zinduen gizaki gaisto ura!
Zergatik ala dauden gaur gure Jesus maitagarriaren eskuak?– Eta zuk zere esku oriekin zere bakartasunean arturikako atsegin gaistoak? Eta zuk, era orretan zeundela, utzirikako sulezeko bar-arrastoak? Eta
oriekin berekin zuk len eginikako artze gaisto ta lapurkeriak?
Orra, bada, zergatik dauden gaur, dauden bezala,
gure Jesusen eskuak! Eta orra, zuk gaurgero utzi bearko dituzun langiro gaistoak, egin uste badituzu zuk,
zere Jesus maitagarriak agertzen dizkitzun beste garbiak.

C.
Oñak josi ondoan, uzten dute Jesus
borreroak ezin adirazi-ala
oñazerekin
1. Jesus maitagarriaren esku biak gurutzearen bi

besoetan ongi josiak utzi orduko, artu izandu zituzten
borrero gogorrak Jesus beraren bi oñak, eta josi zituz-

ten oriek ere gurutze berean, eta josi zituzten bakoitza bere iltzearekin, edo iltze batekin biak, Jesus gurutzetuaren aintzura edo imajin geienetan ekusi oi
dugun bezala.
Jesusen oin biak iltze batekin josteko, andia zen
nai ta ez, borreroak arturikako iltzetzarra: ta iltzetzar
onekin Jesusen oin bata bestearen gain, ta Jesusen oin
biak elkarrekin josteko, anitz izandu ziran, ta andiak,
borreroen martill-ukaldiak edo golpeak.
Eta, esku bakoitza banaka, ta bere iltzearekin josten ziotela ere, eskua izanagatik oña baño agitz meagoa, ain andi-gogor-izugarriak izandu baziran, ta guk
asma al baño ere agitz andiagoak, Jesusen esku bakoitzeko neke-oñazeak, zer oñazeak eta zer nekeak ekusi
izandu ote zituen Jesus maitagarriak, oin biak batetan,
ta iltzetzar arrigarri batez borrero gogorrak josten, ta
urratzen aritu zekiozkan denbora guzian?
Eta, ezin asmatuz bagaude gu nola eraman zitzaken guru Jesus maitagarriak bi eskuetako oñaze
utsak, zer erran dezakegu guk, ekusten dugunean
neke oñaze arrigarri oriekin batean daramatziela Jesusek berak bere oñetako oñaze-neke izugarriak ere; ta
guziak daramatziela, ezer ezpalerama bezain ixillik,

eta emeki!– Zeer? Jangoiko-gizonaren eramatea dela
oñaze-nekeen eramate guztiz arrigarri ori.
Besterik ezpadere, ezin jakin ote genzake guk,
zergatik ote diran Jesusen oñen urratze izugarri oriek,
eta Jesusen oñetako orrenbat neke ta oñaze?– Ori bai;
ta aisa alere.– Zergatik bada?– Nere ibillera ain gaistoakgatik; nere sartu-atera ta egote bear ez diranakgatik; eta zeren ni nenbillen, etsaiak niri erakutsirikako
nere jostaketa zikinetan; etsai beraren urratsetan, ta
pausu galgarrietan; ta zeruko nere bidea, ta lege guztiz garbia aldebat utzirik, etsaiak niri gaizki-naiez egiñikako bideetan.
Era onetako nere oñen ibiller galduen alde dira,
bada, Jesusek bere oñetan gaur ekusten dituen iltzez
joste, urratze gogor, ta neke ta oñaze guzi-guziak.
Zorionekoak zu ta ni, guk onela, edo onen nekatua
gure Jesus ekusi ondoan, zentzatzen bagara gu gaur,
bertatik guk uzteko oraindañoko geren bide galduak,
pausu galgarriak, eta ibillera gaisto-zikiñak:
2. Lenago lurrean sarturik ezpazedukaten gure

Jesus iltzatuaren gurutze andi au, sartuko zuten golpez borrerotzarrak, lenik orretarako egiñik idukiko
zuten lurreko zuloren batean.

Golpe onekin dardaratu zen, nai-ta-ez, gure Jesus
maitagarriaren gorputz minberea: len zeuden baño
anitz urratuagoak geldituko ziran Jesusen esku-oñak;
eta kargatuko zen Jesusen oñ iltzatuen gain Jesus
beraren gorputz guzia; ta geldituko ziran, len arkitzen
ziranetik agitz atereagoak Jesus maitagarriaren bi
besoetako ezurrak; eta geldituko ziran, len baño ere
agitz luzatuagoak.
Eta, zenbat Jesus maitagarriaren oñaze berrirekin
gertatuko zen au guzia? Nork an adirazi!– Jesusek
berak.
Baña nori adirazi naiko ote dio au guzia gure Jesus
maitagarriak?– Orretarako prestatzen diran diran
anima garbiei.
Nai dezu zuk, bekatari txarra, prestatu zere anima
Jesusen agertze eder orietarako? Bai? Ken zatzu bada
zuk zere begiak, liluratu oi zaituzten lurreko gauzetatik. Utzi zatzu zuk, zere biotza trabatzen dizuten aragiaren naikunde gaistoak eta gogoeta lizunak; eta
begiz ta biotzez begira zaiozu zuk, eta asti-astiro, zere
Jesus maitagarriari; ta adiraziko dizu zuri Jesusek, zuk
adi-alean, orain berak zugatik daraman neke arrigarria.

3. Ez dezu ekusten zein andia den, denbora

berean Jesusek daraman alkekizuna? Larrugorrian
dadukate geiena, ta listuz, ta zikinkeriz dena loitua,
gure Jesus maitagarria! Lurrak ezin ekusi duen gaistagin arrigarriren bat bailiz bezala, lurretik kendurik
dadukate gure Jesus maitagarria judatar gogorren
borrerotzar galduak!
Gure Jesusek esku-oñ gaistoak izandu dituela adirazi naiez, ta lapur andi bat bailiz bezala, bere oineskuak josirik daduzka, bere bi bazterretan gurutzetuak daduzkan lapur biren eran; ta, israeldar guzien
arteko gaistoak zentzarazi naiez bezala, edo orduraño
gaistatu etziranak gaista ez ditezen gerozko denboretan, era orretan dadukate judatar gogorrak Jesus maitagarria; ta era orretan dadukate, anitz milla gizon
begira-begira dagozkiola bere begietara. Ekusten
dezu zer alkekizuna, bere egoera lotsagarri onetan
Jesus onak daramana?
4. Eta norañokoa den, nola-ere-bait orain zuk astiz

ekusteko, era onetan dagoen gure Jesus maitagarriaren nekaera, begira zaiozu Jesus gurutzetuari bere
bazter guzietara, ta bere burutik bere oñetarako guziguzian.

Orra, bere esku-oñak iltzez urratuak daduzka, ta
milla oñazerekin arkitzen dira oriek, bere gurutzean
Jesus borreroak josi zutenetik; eta alere bere gain
dute esku-oñ oriek gañerako Jesus beraren ezur-zain
ta gorputz guzi-guzia.
Buru guzia arantzez beterik daduka, ta nork daki
zenbat odolezko iturrirekin gure Jesus maitagarriak!
eta orregatik daduka oñazez lertzen, ta erdi bi egiña
bezala.
Era onetan, dadukan bere buru au ez du non iduki
Jesus maitagarriak, gurutze gogor berean ez izatera:
ta burua gurutzeratzen badu, sartuko zaizka, len baño
barrenago, buru berean dadukan koroiatzaren arantza
zorrotzak; eta geldituko da lengoen gain, oñaze berri
arrigarriekin.
Buruan duena du Jesus maitagarriak bere eskuoñetan, bere bizkarrean, ta bere gorputz guzi-guzian:
ta Jesusen gorputz guzia dago zuloz, zauriz, ta oñazez
betea.
Geldirik badago bere gurutzean gure Jesus maitagarria, oñaze ta oñaze dago, ta atsedeteren pits bat
ez duela; ta, zerbait atseden naiez, nola-ere-bait igitu
ezkero, edozein igitzek berritzen ta anditzen diozka
Jesusi bere oñaze guziak; eta ez da gure Jesus maita-

garria burutik oñetaraño nekea ta nekea, miña ta
miña, ta oñazeak oñazen gain besterik.
Eta au zenbat denboraz uste dezu? Irur orduz! Eta
zergatik?– Nere atsegin txarren, ta bekatu loien alde.
A nere bekatu, ta atsegin madarikatuak! Zuek
zarazte, zuek zorigaistoan agerturikako nere animaren, ta gure Jesusen galgarriak!– Etorkizunak bazeundezte zuek, etzenukee nigan arkituko, ez, lekuren
pitsik ere: bada, orain nik ekusten dudan eran nere
Jesus maitagarria ez ekusteagatik, banegike nik, bai,
ez dakit zer!
Eta gaurgero ez berritzeagatik nik nere Jesusen
neke orren arrigarriak, egiñen dut nik, bai, Jesus maitagarriak laguntzen didala, nik egin ala; ta ez dut egiñen, ez, gaurgero bekatu berririk batere.

Loquimini ad cor Jerusalem, et advocate eam;
quoniam completa est malitia ejus.
Isai. 40. 2.
Itz egin bekie jerusalendarrei beren biotzetara,
erraten digu gaur guri gure Jaungoiko maitagarriak.
Deitu bekie orain oriei ekustera gaur berak egin dute-

na; bada egin dute Jerusalengoak gaur, egin zezakeen
gauzarik gaistoena, edo beren gogo gaisto galgarriak
eman izandu diena.
Baña zer ote da, Jerusalengo jendeak, eta israeldar galduak egin dutena?– Zeer? Arako gurutze artan
guk gaur ekusten duguna.
Nor ote da gurutze artan ain itxura txarrean, ta
iltzez josirik iltzen dagoen ura?– Iduriz, edo aintzuraz,
lurrean den gizonik gaistoena.– Eta izatez?– Eternidade guzian izandu den Jaungoiko ezinobea: Jakiunde
utsa den Jaungoiko guztiz maitagarria: egin ditezkeen
gauza guziak, zeru-lurrak egin zituen bezain aisa, edo
itz batekin egin ditzaken Jaun ezin-altsuagoa: ta irur
erirekin, irur beatzekin, edo bere jakindearekin, bere
ontasunarekin, ta bere alarekin edo eskuarekin
mundu guzia, berak nai duen eran, dadukan ta darabillen Jaungoiko-gizon maitagarria.– Auise da, bada,
auise, judatar gogorren ta gure amoreakgatik gizon
egin zen Jaungoiko-semea: ta auise orain gurutze onetan irur iltzek dindilirik, eta judatar berak nai duten
eran dadukatena.
A gure Jesus maitagarria! judatar gogorrak eta
gure bekatuak dira zu josirik or zaduzkaten iltze lodien

errementariak; eta, guk egiñikako gauzak ezin dukee,
zu or bortxaz idukitzeko diña indar ta esku!
Iltze sendorragoak dira, bai segurki, zu burdiñezko
iltze oriekin batean, or zaduzkaten iltzeak: eta iltze
oriek dira zuk guri ongi naia; zure Aita maitagarriak
diona zuk egin naia; ta zure Aita berari, zor zaion
ondra eman naiez, gure oben-kulpen zorrak zuk ateranaia.
Eskerrak eta eskerrak zuri guk, gure Jesus maitagarria, zere amoriozko ta ongi naiezko iltz-ederrekin,
gure gogo zikiñekin batean gurutze orretan gugatik
zuk daramazunaz; ta nolerebait zuri guk ori eramaten
laguntzeko, josi gaitzatzu gu zuk or zere amorearekin,
ta bekatu berririk egiteko beldur andiaren iltze bortitzarekin. Bai arren, bai!

Usque ad interiora velaminis...
praecursor pro nobis introivit Jesus,
secundum ordinem Melchiseilech Pontifex
factum in aeternum.
Heb. 6. 20.

Goiti zatzu zuk zere begiak, eta ekusi zazu nor ote
den; ta zer ari den or gurutze orretan dadukazun orrako ori.
Ori da, bai, ta or dadukazu zuk, S. Pablok dion
bezala, eternidade guzirako Apez-Nagusi, edo Aita
santa egiñik arkitzen den Jesus maitagarria. Jesus
maitagarri, Aita santu edo Apaiz-Nagusi au, gurutzeko
Aldare orretan or ari da odolezko sakrifizio, ezin andiago bat, egiten; edo or ari da, mundu galduak oraindik
ekusi duen ta ekusi dezaken Meza berririk andienandiena ematen.
Igan da Jesus, bere odolezko Meza andi au ematera gurutze orretako Aldarera; ta igan da, bere Mez au
emateko, bear zituen soñeko-era ta apaintze guziekin;
igan da alabaña, buruan daramala bere Tiara, edo
arantz zorrotz gogorrezko bere koroa. Eskuko artzaimakilla, edo bakulloa da lurrean sarturik dadukan
bere gurutzea; beatzetako eraztunak dira bere eskubiak urtatzen diozkaten iltze gogorrak; eta bere burutik oñetarañoko soñekoa da bere gorputzeko aragi
zuria, zuloz, urratzez, listuz, ta odolez, ezin-geiagoraño josi-bordatua.
Era onetan igan da gaur gure Jesus maitagarria
bere gurutzeko Aldarera; ta Aldare orretan Jesusek

bere Aitari eskaintzen dion Hostia da bere burua; ta
eskaintzen dio, duen odol ta bizitza guzi-guziarekin; ta
eskaintzen dio, Aita beraren ta gure guzion amoreen
suz an errerik uzteko; ta gure zor guzi-guzien alde.
Ekusi zazu, zein andi izugarriak diran zure ta nere
bekatu gaistoen zorrak; bada Aita eternoak artzen du
orien alde, zuk ekusten dezun adiña balio duen Ofrenda ta Meza, edo Jaungoiko-gizon bat, Aita beraren
amorez gurutze batean illa ta urtua.
Zer izain zen zutaz ta nitaz, nene eran ta guztiz
gaizki zabiltzan bekatari txarra, gu biokgatik, eta
munduko guzien alde Jesusek bere gurutzean ez ematera bere odolezko ta bizitzazko Mez andi au?– Guk
gerok ekusi, edo ezagu dezakeguna!
Eta zer ote da oraingo bere Mezagatik, eta ontarte onen andi baten alde, Jesus onari zor zaiona?–
Esker garbi-garbiak; eta oriek ere guk maiz emanak:
gure biotz, Jesus beraren amorez askotan urtzen den
bat; eta uts berriren loirik artzen ez duena.
Emain ote diozu zuk, nere erako bekatari txarra?
Nai nuke beintzat; eta ziñez alere! Jesusek berak
didala, orretarako bear den laguntza ta grazia; bai
arren, bai!

Sederunt eum eo in terra septem diebus,
et septem tibus, et nemo loquebatur ei verbum;
videbant enim dolorem esse vehementem.
Job. 2. 13.
Anitz umeren gurasoa zen Job Santua, ta anitz
ganaduren ta ondasun andien jabe aberatia, egun
bateraño; baña egun batean galdu zituen Job Santuak
bere ondasun guziak, galdu zituen bere ganadu
guziak; baita bere ume guziak ere; ta gauza oriek
guziak galdu, ta laster gelditu zen Job Santua burutik
oñetarañoko zauri arrigarriarekin, goroztegi zikin bat
bere oartzetako artzen zuela, oatze berean eri etziñik;
eta bere zauri izugarritik zerion materia ta usteltasuna kentzeko, tella zati bat baizik etzuela.
Ikasten dute, Jobi gertatuaren berri ustekabeko au
Joben irur adiskidek; eta badoaz Job santua bere eritasunean, ta kaltedi arrigarrian ekustera; ta, era artan
Job oriek ekusi orduko, emen dira irurak aika, ta negar
ta negar; ta urratzen dituzte, beren naigabe latzak eta
tristurak artaratzen dituela beren soñekoak; eta,
beren buruak autsez betetzen dituztela, gelditzen dira
arrituen eran, zerura begira, ta beren Jaungoikoari

galdez bezala, nola edo zergatik dadukan Job santua,
dadukan eran ta ain itxura urrikalgarrian!
Beititzen dituzte gero beren begiak; eta, ekusten
dituztenean aldi artako Joben neke-oñazeak, gelditzen
dira arrituen eran, ari begira, ta itzik atera gabe, zazpi
gau osoz ta zazpi egunez.
Aldi artan au egin izandu zuten gizonak, zer egiñen ote zuten, Jesus ezagutzera, Jesus oriek ekusi
ezkero, orain guk ekusten dugun, ta judatar gororrak
dadukaten eran, edo arantzez guztiz urraturik dadukala bere buru guzia; ta arantzak egiñikako zuloetatik
odola ta odola dariola? Azot-ukaldiz ta golpez bere bizkar guzia erraietaraño zulatua: etzin nai badu, bizkarrez baizik ezin etzin diteken eran; ta etziten bada, zur
latz gogor baten etzin bearra.
Ekusi balute bada Joben irur adiskideak au guzia;
ta ezin igi ziteken eran, gure Jesus maitagarria; ta
ekusi balute gure Jesus maitagarria gurutze batean
esku-oñak iltze luze-gogorrez guztiz josiak, eta odolezko iturri egiñak zeduzkala; eta alere nior urbil ez
zekion zerbait laguntzera, an ura zaitzen zeudela,
Jesus beraren borrero gogorrak, eta etsai erdi amarratuak, zer egiñen ote zuten oriek berak?

Anbat arritu ziranak, bada, beren adiskide Job
zauri batekin ekusi zutenean (ekusi bazuten ere beren
adiskide Job goroztegi bera batean etziñik, eta bere
eskuz balia ziteken bezala), nola arrituko ote ziran;
beren Jaungoiko-gizon Jesus maitaria, berakgatik itxura nekatu-izugarri onetan ekusi ezkero?– Bertan noski
otzak gelditzeko eran.
Eta ekusten dut nik gaur, era berean; ta ekusten
dut nik bein, ta berriz, ta askotan ere nere Jaungoikogizon au; ta nere Jaungoiko-gizon guztiz nekatu au
ekusten ezpanu baño geiago ez naz ni biotzez illuntzen!– Galdu ote dut nik nere siñistea? Galdu ote dut
nik nere buru au, edo zer egin ote zait niri oraingo
aldian?
Nik zer dakit, bada, nere Jesus onegia!– Indazu,
arren! zuk, oraindañoko nere zentzagabekeriaren, ta
egin ditudan bekatu guzien ziñezko damua; orien
keak nik nere burutik kendu ondoan, ekus dezadan
nik, nigatik zuk or gurutze orretan daramazuna; ta
urrikal nakizun ni zuri oraindañokoan ez bezala.– Ori
eskatzen dizut nik gaur, nere Jesus maitagarria, zinziñez erraten dudala: Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEK GURUTZETIK EKUSI,
TA ADITU ZUENA

A.
Ekusten ditu Jesusek
bere neke gogorretan
zenbait gauza guztiz nekagarriak
1. Adirazi ditugun gurutzeko nekeak aski ez dirala,
baditu, bai, Jesusek bere gurutze berean beste anitz
neke ere; ta orien artean sar ditezke bere begietatik,
eta bearrietatik Jesusi sartzen zaizkanak; edo sar
ditezke, bere gurutzeko denboran Jesusek izandu
zituen bidebage, ekuste, ta aditze latz-gogorrak.
Baña zein ote da lenbizikorik Jesusek bere gurutzetik ekusi zuen gauza latz-gogorra?– Lenbizikorik an
Jesusek ekusi zuen ekuskari latz gogorra, zen ango
laur soldadu borreroak egin zutena.
Jesus gurutzean soldadu oriek seguratu orduko,
Jesusek an zeramatzien neke-oñazeetara anitz begiratu bage, artu zituzten berak, Jesusi kendurikako soñe-

koak; eta alkandor-ordea, edo barreneko tunika osorik
utzi, ta gañerakoez egin zituzten laur zati, ta artu zuen
suertez nork berea.– Alkandor-ordearen, edo josterik
etzuen Jesusen barreneko tunikaren gain bota zituzten soldadutzar oriek beren bota-erak, edo suerte
berriak, eraman zezan osorik, eta urratu bage, botaeraz edo suertez ateratzen zuenak.
A borreroak, borrero gogorrak: baldin bazenekite
zuek, txartxoak diruditen, ta odolez beteak dauden,
Jesusen soñeko oriek balio dutena, etzenitukee, ez,
darabiltzkitzuen eran erabilliko! Orien ertz bat ukitzea
aski zen, bai, oriek berekin Jesusek zekartzien denboran, edozein eri bertan sendatzeko; ta, orien zuntzetan edo albiñetan arkitzen den edozein odol-tantak
balio du, zeru-lurrak, eta egin ditezkeen gauza guziak
baño agitz eta agitz geiago: odol tant ori alabaña
Jaungoiko-gizonaren odola da; ta odol, Jesusen zañetan ez egonagatik, Jesusen Jainkotasunak beregandik
utzi gabea.
Baña ez dakizue zuek, soldadutzarrrak, orrelakorik; gizatxar galdu baten odolez zikindurikako soñekoak dirala uste dezue zuek, Jesusen soñeko oriek; eta
ezer-ez batean daduzkitzue Jesusen soñeko orrenbat
balio dutenak; eta zuek soñeko oriek artzean ere,

artzen dituzue zeren buruak likisteko beldur andiarekin.
Soldadutzarren era onetako ergelkeriak, era beraren soñekoez onela oriek jabetzeak, begitan eman
bear zioten, nai-ta-ez, Jesus maitagarriari; bada etzen
ori, ez, era orretako soñeko batzuei zegoten ibillera;
eta bere soñekoen erabillera onek gogorako zion Jesus
maitagarriari gero kristio, edo kristau gaistoak beren
komunione zikiñetan beraren odol esku-oñetatik eta
gorputzaren asko aldetatik ordu artan zerionari, ta
beraren gorputz-animei, ta Jaungoikotasun guziari
bein, ta berriz, ta askotan eman bear zioten tratu
galdu eskergabekoa.
Eman ote diozu zuk ere? Eta zenbatetan?
2. Ekusi zuen gure Jesus maitagarriak bigarren
lekuan, nola borreroak eseri edo jarri ziran, bakoitza
bere soñeko zatiarekin; ta nola zeuden an Jesus bera
zaitzen, Jesusek bere gurutzean zeraman orduko
nekeaz anitz oroitzen etzirala; ta, berena baizik gogoan etzutela.
Orien orduko lan au ekustean, ekusten zuen gure
Jesus maitagarriak gurea ere; edo ekusten zuen, nola
biziko giñan gu, geienok beintzat, Jesusen orduko
nekeak anitz gogora gabe, izanagatik oriek gure amo-

rez Jesusek artuak; eta ekusiko zuen, Jesusen neke
oriek gogoan genituela, eraman bear genitukeen goizeko, arratseko, eta jaietako ordu-zatiak galduko genituela guk berriketan, jostaketan, bear ez bezalako janedanetan, ta anitz zikinkeritan: ta ekuste onek anitz
estutu zuen, nai-ta-ez, gure Jesusen Biotz beratx maitagarria.
Ekusi zuen Jesusek irurgarren lekuan, nola zegozkan berari begira bere etsaiak; eta begira zegozkala,
odolez ase ondoan ezpañak lamikatzen dagoen zakur
baten eran, edo, ain penaturik eta iltzeko tranzera
Jesus bera ezarri zatelako, atsegin-kontentuz beteak.
Ekusi zuen bidenabar beraren orduko nekeez
baliatu gabez, sulezeko kateetara bearko zutela (ta ori
oriei gogoratu ere gabe) Jesusen etsaitzar berak: eta
denbora berean ekusi zuen, au bera gertatuko zitzaiola munduko zatirik andienari; ta onenbat ekuste
galdu-illun-makurrek gurutzeko bere neke guziak
baño geiago ta geiago nekatzen zion Jesus maitagarriari bere biotz maitari-urrikaltia.
3. Au guzia Jesusek ekustean, ekusi zuen andik ez
urruti bere Ama maitagarria ere; ta ekusi zuen au, an,
Jesus bera zegoen gurutze berean iltzez josirik arkitu
baliz bezain nekez ta naigabez betea; ta ekusi zuen

an, bere Ama maite au, milagroz ez izatera, bizirik
ezin iraun zezaken eran: anbatekoa zen orduko BirjinAmaren biotzeko illuntasuna, tristura ta damua.
Eta zenbatekoa izandu ote zen, aldi onetako ekuste onek Jesusen Biotz minbere maitariari arrerazi zion
neke-pena ta naigabea?– Ezin ezagu dezake au, ezagutzen ez duenak, zenbat zen Jesusek bere Amari nai
ziona.– Guk erran dezakeguna da, Jesus maitagarriari,
bere Ama maitea era onetan ekusteak, gañerako bere
naigabe ta neke guziak baño agitz geiago illundu,
nekatu, ta prensatu ziola bere Biotza; bada bere Biotzaren prensazio, nekaera, ta illuntasun au, bere
Amari zion amoreari zegokana zen; ta amore au ezin
andiagoa.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zenbait otoitz-gai-III - 03
  • Parts
  • Zenbait otoitz-gai-III - 01
    Total number of words is 3977
    Total number of unique words is 1505
    33.6 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 02
    Total number of words is 4018
    Total number of unique words is 1453
    33.7 of words are in the 2000 most common words
    47.6 of words are in the 5000 most common words
    55.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 03
    Total number of words is 4093
    Total number of unique words is 1406
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 04
    Total number of words is 4133
    Total number of unique words is 1469
    38.3 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 05
    Total number of words is 4021
    Total number of unique words is 1471
    36.9 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 06
    Total number of words is 3971
    Total number of unique words is 1507
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 07
    Total number of words is 4088
    Total number of unique words is 1376
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.0 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 08
    Total number of words is 4038
    Total number of unique words is 1401
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    59.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 09
    Total number of words is 4087
    Total number of unique words is 1266
    40.6 of words are in the 2000 most common words
    54.9 of words are in the 5000 most common words
    62.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 10
    Total number of words is 4015
    Total number of unique words is 1213
    39.9 of words are in the 2000 most common words
    54.1 of words are in the 5000 most common words
    61.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 11
    Total number of words is 4099
    Total number of unique words is 1429
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    51.2 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 12
    Total number of words is 4035
    Total number of unique words is 1471
    35.7 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 13
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1439
    37.1 of words are in the 2000 most common words
    52.2 of words are in the 5000 most common words
    60.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 14
    Total number of words is 4004
    Total number of unique words is 1447
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    52.3 of words are in the 5000 most common words
    60.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 15
    Total number of words is 4013
    Total number of unique words is 1496
    35.0 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 16
    Total number of words is 4027
    Total number of unique words is 1404
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    57.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 17
    Total number of words is 4076
    Total number of unique words is 1404
    37.3 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 18
    Total number of words is 4106
    Total number of unique words is 1348
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    50.5 of words are in the 5000 most common words
    58.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 19
    Total number of words is 4017
    Total number of unique words is 1396
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    53.2 of words are in the 5000 most common words
    61.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 20
    Total number of words is 4128
    Total number of unique words is 1453
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    58.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 21
    Total number of words is 4069
    Total number of unique words is 1451
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    57.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 22
    Total number of words is 4179
    Total number of unique words is 1428
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    54.3 of words are in the 5000 most common words
    62.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 23
    Total number of words is 3996
    Total number of unique words is 1504
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.2 of words are in the 5000 most common words
    56.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 24
    Total number of words is 3974
    Total number of unique words is 1468
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.4 of words are in the 5000 most common words
    55.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 25
    Total number of words is 4146
    Total number of unique words is 1373
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    60.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 26
    Total number of words is 4078
    Total number of unique words is 1488
    37.5 of words are in the 2000 most common words
    52.2 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-III - 27
    Total number of words is 1689
    Total number of unique words is 738
    44.2 of words are in the 2000 most common words
    57.5 of words are in the 5000 most common words
    66.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.