Zenbait otoitz-gai-II - 22

bataiaturik arkitzen diran umillak, dira nere Erresumaren edo nere Erreinuko ondasunak, soldaduak, eta
gauza guziak. Orien beren Errege naz ni; ta nere nai
andiarekin alaere. Oriei erakasten diet nik, eta pozik
alere, nere Erreinuko Legea, ta Zerubidea.
Bide on zuzen onez ongi nekatzen diranak dira
nere soldadu maiteak. Oriek guziak, nere ondoren
dabiltza beren gurutzearekin, edo beren aztura gaistoak garaituz, pasione sutuak eskuratzen dituztela, ta
beren anitz ilduraren ta nere izenean arturikako nekeren artean.– Nai dezu izan zuk ere, nere soldadu maite
orietatik bat? Ori bada: birtutezko peleak dira nere
gerra guziak. Bere umillerak, bere alkekizunak, bere
bidegabeak, eta gaistoen eskuetatik erortzen zaizkan
bere txarkeriak emekiena eramaten dituena da nere
soldadurik onena.– Berak eginala baizik, ez diot eskatzen batiere nik. Egiten duen guzi-guzian laguntzen
diot nik nere soldaduetatik edozeini, izan dedilla au

errumes beartsua, edo aberats ondasunduna.– Ongi
egiten baditu nere soldadu batek bere gauzak, iltzen
denean au, nerekin daramat nik nere zeruko Erresumara, ango nere glorian, nere senide ona bezala, Prinzipe izatera. Orra nere soldadu onen pagua. Nai dezu
au zuk, edo ez?
A, Jauna! baietz errain dut nik, len askotan bezala;
baña beldur naz ni, izan nadin emendik aitziña, oraindañokoan bezain minberea, ta izukorra edo beldurtia;
ta utziko zaitudala nik zu bearren-bearren den denboran; edo, nere gogoari atsegin egiteagatik, ez natzaiela gogortuko ni, nere aragiari, aragi au gaitzera
makurzen denean; sulezekoari, gaitz bideren bat onek
niri agertzen didanean, edo nere lagun gaistoei, gauz
onetatik ater-erazi ni, ta mukur-gaistoetara oriek eraman nai nautenean!
Au gerta ez dakidan niri oraindañokoan bezela,
sendortu nazazu zuk, nere Jesus maitagarria, zere graziarekin; ta pozik izain naz ni gerozkoan zure soldadu
umill on, gogorretatik. Bai arren, Jesus maitea, bai!

Obmutui, et non aperui os meum:
quoniam tu fecisti.

Ps. 30. 10.
Mututu nintzan ni, nere Aita eternoa, erran zezaken, bai, Jesusek egungo egunarekin; mututu nintzan
ni, ta ez nuen ezpañik erabilli nik, itz bat ateratzeko
nere alde, edo nere onerako, nai zuten guzia nere gain
judu gogorrak zerausten aldietan; ez eta Herodes
erregek, ongi naiez bezala, anitz gauza galdegin zizkidanean ere; banekien alabaña, orregatik zetorkidan
eriotza, zure naiez zetorkidala, ta munduko galduen
onerako.
Mututu nintzan bada, munduko guziei ongi naiez,
ta zeren zu ezin-geiagoraño maite zaitudan nik, nere
Aita maitagarria: ta mututuko ninzake ni berriz ta
berriz ere, zuk ala nai izatera.– Bai, Aita maitea, bai:
au badakizu zuk zerorrek ere, nik bezain ongi; ta
badakizu orain berriro ezezik, lenagoko zere eternidade guzi-guzian ere.
Eta ote nekien nik bekatari txarrak, gure Jesusen
mututze onekin Jesusek guri erakutsi nai ziguna?–
Nere erausiak, nere itzontzikeliak, nere mintzatze
beroak, nere erantzute txarrak ezetz diote: bada Jesusen mututzeak erakusten zidan niri, bear etziran itzei
nik ez-aditu egitea; ta mintzen baninduten ere, nere-

kin zebiltzan lagunak, edo besteren batzuek, nere Jaunagana nik biotza goititurik, nere orduko minduerak
Jesusen minduerekin batean Aita eterno berari nik
ematea: bidenabar nik Aita berari eskatzen niola, era
orretako aldietan eme-emeki, ta guztiz ixill, gelditzeko
grazia.
Baña ez nik ori egiten! Orregatik galdu ditut nik
anitz irabazi, ta merezimentu!
Gaurgero irabazi, andiak egin naiez nago; ta bear
den aldietan, zu bezala, gure Jesus maitagarria, nere
alegin guzian mututzeko asmoan. Indazu arren, orretarako nik bearko dudan zere laguntza ta grazia. Ala
bizi bai arren, bai!

Ergo vos estis soli homines,
et vobiscum morietur sapientia?
Job. 12. 2.
Ongi, Herodes errege ta jaun andia; ta ongi! Orrela zu, ta zure Zaldunak zarazte, gauzak aditzen zaizten gizonak? Zuek ez izatera, ez lizake noski arkituko
gaur mundu guzi-guzian lekikenik batere, jakin bear

diran gauzetatik; eta illotza legoke gizonen arteko
jakinde guzi-guzia?
Orra, Herodes jauna; orra, zuriz jauntzirik uzten
dezu gaur zuk gure Jesus maitagarria! Era orretan
bidaltzen dezu gaur zuk gure Jesus Jerusalengo kalez
kale Pilatos baitara, edo Pilatosen etxera! Zuk orretan
adirazi dezunagatik, ero bat dela, uste dute Jesus
israeldarrak, eta Jerusalengo jendeak; eta istaz ta irriz
dagozka, alkerik batere gabe.
Eroa da beraz Jesus, Herodes jakintsua? Ala diozu!
Zuk diozu? Zuk? Zere anaiaren emaztearekin, bazter
guziak dakitela, bizitza loi-lizun bat dakartzun gizon,
arrika ill ta erre bearrak? Zuk, S. Joan Baptistari burua
kenerazi zenion gizonak, bizi-modu likits au zeren utzerazi nai zizun, besterik bage? Zuk, antustez beterikako gizatzarrak, eta Judako Erreinua zeretu naiez zabiltzan arrotzarrak; zuk diozu itzez, ta siñuz, eroa dela
gure Jesus maitagarria?– Eroa Jesus? Aita eternoaren
Jakiundea? Aita eternoaren Seme bakar Jaungoikogizona; ta Jaungoiko-gizon, gauza guziak dakizkiena?
Au da Herodesen ustez gizon ezer-ez ero txoratu bat?
Bai bada! Norañokoa den gizonen itsutasuna, ta
erakeria! Eta norañokoa gure Jesusen guganako nai-

amorea; bada amore-nai onek eragin diozkan lanakgatik eman diote Jesusi eroaren izena ta soñekoa!
Eta, Herodes illagatik, bukatu ote dira Izengoiti
onen emalleak?– Ez egiaki? Anitz dira oraindik ere,
eroaren izena eman oi dietenak Jesusen ondoren
dabiltzanei; munduko erakerietatik, jan-edan galgarrietatik, sartu-atera, ta jostatze arin-likitsetatik
bereisten diranei; baita oriek orietatik urrunerazten
dituztenei ere.
Zorionekoak izen onen soñeko zuriarekin beren
buruak ekusiagatik, Jesusen biderik uzten ez dutenak!
bada oriek dira Jesusen eran, edo zuzen, gauzak
dakiztenak; eta oriek, gero zeruan jakiundez beterik,
Jesus berarekin biziko diranak.– A! ni ere izaten
banintz orietatik bat! Ezpanaz izandu ni orien erakoa,
nere oben kulpakgatik izandu da; ta lenago ni orietatik ez izanduaz ongi damuturik, gaurdanik badaere
izaten asteko, egin uste dut, bai, nik egin ala. Orretarako asmoan erratera noa orain nere itzez ta nai osoz:
Nere Jesukristo, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEN TA BARRABASEN
BERDIÑERA, TA BEREISTIA

A.
Ematen die Pilatosek juduei,
bitatik bat: Jesus edo Barrabas
1. Damutuko zitzaion Pilatosi, edo naigabetuko
zen Pilatos, berriz Jesus bere eskuetan, Herodes erregek itzulirik, ekusi zuenean; bada igorri zion Jesus
Herodesi, Jesusen egitekoan deus ez ebaraki naiez; ta
naita ez ebaraki bearrean gelditzen zen, Jesus ona
berriz aren eskuetaratzearekin.
Artzen du bada berekin Pilatosek Jesus maitagarria; artzen du zetorren eran, edo zuriz jauntzia, ta
eroaren idurian, ta aintzura txarrean. Ateratzen du,
berekin berriz leneko leku edo ekustegi berera. Deitzen die, bein, beste judu guzien izenean itz egiten
zuten Apaizei, oriekin batean an arkitzen ziran Kargudunei, ta azkenean gañerako judu guziei: ta erraten
die Pilatosek: Ona non dezuten, zuek zerok ekarri

didazuten gizon au. Zuek erran izandu didazue niri,
gizon onek nastuak daduzkatziela bazter guziak, eta,
ez dakit beste zenbat, zeren gogoak eman dizuten,
gauza: ta orra, nik egin diozkat oni, zuek zerok begira
zaudeztela, nere karguak, edo niri zegozkidan galdetze guziak: eta ekusi dezue zuek zerok, ez dela egiaren pitsik ere, zuek esan didazuten guzi-guzian. Luc.
23. 13. etc. 14.
Herodes errege zuen erritarra da, edo bazter ebetakoa. Badu, bai, Herodes erregek zuen usantzen,
zuen Legeen ta gauzen, bear den adiñako berria: orregatik igorri zaituztet nik zuek Herodes erregeagana
gizon onekin berarekin, ekusi zezan Herodesek, egia
zen, edo ez, zuek emen zeniotena; ta, ala zelarik,
eman zezon zegokan sentenzia.– Eta zer egin du gizon
onekin gizon andi errege Herodesek? Onen soñeko
onek adirazten duena: edo zuei zeroi begitan ematea
zeren aser-era, ta pasione sutuarekin; ta zuei zeroi
adiraztea, obenbagekoa dela, zuen iduriz, munduko
obendun andiena den gizon au.
Zer nai dezue bada zuek, dagidan nik era onetako
gizonarekin? Il-erazi obendundako, obenen pitsik ere
ez duela?

2. Orie: Bazkoetan arkitzen gara, zuek zerok dakizuen bezala; ta, aldi onetako Bazkoz eman oi dizuet
nik, Presondegian arkitzen diran gaistagin guzietatik
bat, edo orietatik edozein, zerok eskatzen dezutena.
Ez dut nik, ez, zuen usantza galdu nai, niola ere.
Baña aurtengo zuen Bazko andi onetan laburtu nai
dizuet zerbaittxo zeren usantza, Presondegian arkitzen da gaur, anitz beste gaistoren artean, Barrabas
deritzan gizon guztiz errebes galgarri bat.
Au da, zuek zerok dakizuen bezala, lapurreri
andiak egin izandu dituen gizon, etxeen nasgarri bat.
Au da, gau ta egun bazterrak asaldatzen dabillen
gizon bat, eta norekin-nai, ta guziekin, noiznai gaizki
datorren gizona. Eta au berau da, oraindik anitz ez
dela, bere aser-aldi batean bati bizia kendu zion gizatzarra.
Gizon, onen gaisto au, bada, ta zuek emen ekusten dezuten Jesus, dira aurtengo Bazkoan zuen eskuetan gelditzen diranak. Bietatik bat emain dizuet nik,
bai, baña ez besterik. Zer diozue Jerusalengo jendeak?
Zer diozue, judatarrak? Zein nai dezue, eman dakizuen zeren aurtengo Bazkoan, Jesus edo Barrabas?
Quem vultis dimittam vobis, Barabam, an Iesum?
Matt. 27. 17.

Ederki, Pilatos jauna; ta ederki alere! Obenik ez
duela, diozu zuk, gure Jesus maitagarriak; eta obendun gaistoen gaistoenaren aldean ezartzen diezu
judutarrei, ta Jerusalengo guziei! Badakizu zuk, juez
jauna, naigabe utsez Jesusi gaizki-iritzik, eta ezin ekusiz Jesus maitagarria, dirala juduen erausi guziak. Ibid.
v. 18.
Eta egia baliz ere, oriek dioten guzi-guzia, egin
zenezake zuk Jesus maitagarriarekin, egiten dezuna
baño gauz-itsusiagorik? Bada, Bazkoz presondegitik
ateratzen diranen artean ezartzen dezu zuk Jesus maitagarria; ta orien artean ezezik, guzien artean gaistoenaren aldamenean: ta juduak artzen badut ere,
Barrabas uzten dutela mundu guziak usteko du, gaistoa zela Jesus; ta, juduak Jesus bere katepetik ez ateratzera, presondegian usteldu bearra, urkabera bearra, edo nekez ta kastiguz zenzarazi bearra zela Jesus;
ta, uste onetan gelditzen badira munduko jendeak, ez
dira mundukoak egoin, ez, Jesusen Lege on guztiz
garbi-zuzena artzeko: ta orra zugatik, Pilatos jauna,
galdurik bezala betiko gure Jesus maitagarria!
Lan ona, Pilatos, bai segurki, zuk gaur Jesus onari
egiten diozuna! Lan ona, bai, onik izandu bada, mundua mundu denetatik.

3. Baldin bazekien Pilatosek (errain didazu zuk)
Judatarrena; baldin bazekien etzutela agertu Judako
Apezek beren erausi guziekin egiazko gaizkirik Jesusen gain, edo kontra; ta, egia bazen (zen bezala), Pilatosek berak erran ziena judatar gogorrei, ark egiazko
gaizkiak baizik ezin kastiga zitzakela; nola orain sartzen du Pilatosek gaistagin arrigarrien artean, orietatik bat bailiz bezala, gure Jesus maitagarria.– Juez beldurti txar, bear ez bezalakoa izanez Pilatos; eta zeren
Pilatosek obeki begiratzen zien gizon aberats erausleei, ixillik zegoen Jesus beartsuari baño.
Eta ez ote dira arkitzen egungo egunean ere gure
artean zenbait orrelako gizatxar beldurti? Ez ote naz
ni nerau ere orietatik bat? Bik billatzen banaute ni; ta
oriek badira, aberatsa bata, ta bestea ondasun-gabea,
edo ez orrelakoa, zeiñi begiratu oi diot nik geienik?
Beartsuari? Ez-aberatsari?– Orrek biok badiote, edo
batzarrean, edo lagun artean; batak bat eta besteak
bertzea, egia izanagatik aberats-ezak esaten duena:
ori bera erran oi dut nik ere, edo erran oi dut nik beste
aberatsak nai duena.
Artu-emanetan badabiltza oriek berak, edo besteren bi; edo auzitan, ta pleitotan badabiltza, era bereko besteren batzuek, beartsuari nik eman oi diot

eskua batetan, edo banaka, niri au oriek eskatu ezkero?
A! noski nik beartsu orri eskurik ez emateagatik,
besterik ezin dudanean, igesiari ematen diot, edo,
aberatsari atsekaberik ez egiteagatik, gelditzen naz ni
guztiz mututua, edo ez dut agertu nai nik ager nezaken gauzarik batere, naiz atera dedilla nai bezala, ta
gaizki, errumes beartsua, edo gutiena dezakena!– A
Pilatos gaistoa ni ere! bada, Jesusen ume beartsuarekin onenbat egitea, Jesus bera gaistoen artean uztea
bezala da.

B.
Juduak, edo judatarrak
Jesus utzirik,
artzen dute Barrabas
1. Zer egin ote zuten judatar gogorrak, bitatik bat;

Barrabas edo Jesus maitagarria, artzeko eskua Pilatosek Bazkoz oriei eman zienean? Edo zein artu ote
zuten bietatik judatar gogorrak, beren Jaungoikoari
eskerrak emateko, zeren lenago atera zituen judatar
beren aitziñeko israeldarrak ijito gogorren eskuetatik?

Zein? Barrabas, edo Jesus?
Ganz arrigarria zen, Jesus utzi, ta Barrabas artzea.
Bazekiten judatar Apezak, nekazariak, arrantzaleak,
langilleak, eta gañerako, antustez, jakiundez, diruz, ta
arrotasunez beterik bizi etziran guziak ongi nai izandu
ziotela beti Jesus maitagarriari; pozik aditzen zituztela
Jesusen itz onak; eta, oriek aditu naiez, ibilli oi zirala
gaisoak erriz erri, edo tokiz toki.
Bazekiten Apez berak, bai, Jesusek egin oi zituen
sendatze ta gañerako gauz andiak begi onez ekusi oi
zituztela, ta ziran bezala Jaungoiko-gizon baten mirakullotzat jenda-era onek berak, eta beldurtu ziran,
Barrabas utzirik, eska zezaten oriek beren Jesus maitagarria, ta geldi zitezen Apezak berak, eta beste,
Jesus gurea galerazi naiez zebiltzan guziak, len ere
baño agitz gaizkiago, ta atsekabe ta damu geiagorekin.– Beldur onekin, bada ta, zekitenak bezala, artu
zuten Apez berak beren bidea, Jesusi ongi nai zioten
oriei, Jesus utzirik, Barrabas ar-erazteko.
Sartzen dira, bada, orien guzien artean; ta
batzuek batzuei; ta besteak bertzeei adirazten die
Jesusen gain, berak asmatu ala; ta noski, beste zenbait gauzaren artean, begira zutela zer egitera zidoazen, baldin, Barrabas utzi, ta artzen bazuten Jesus

maitagarria. Asiko zela Jesus berriz ere bere predikuz
ta milagroz bazter guziak nasen; gogan-beartuko zirala erromatarrak; eta, orien petik judatarrak atera zitezen beldurrarekin, beteko zituztela armaz ta soldaduz
judatar beren, ta israeldar guzien erriak eta bazterrak;
eta galduak izan bear zutela batak ta besteak.
Oriek guziak, bada ta era bereko beste anitz
asmazio ta gauza sarten diotzate buruan jende gaisoari, an zebiltzan Apezak, errespetuzko jendeak, eta
kargudunak; eta eragiten diote jende berari, berak nai
dutena, edo eskarazten diote Barrabas, aldebat utzirik
gure Jesus maitagarria.
Orobat egin oi dute gurekin ere gure etsai sutugalgarriak.
Erraten digu guri guzioi gure Jaungoiko maitagarriak, zer gauza den guk nai duguna? Nai dugun guk
gure Jesus bere Lege zuzen-garbiarekin, edo nai ote
dugun guk Jesusen lege berak debekatzen digun zer
edo zer? Bizi nai dugun guk besteren gauzarik artzen
ez dugula, edo lapurrerietan? Izan nai dugun guk
itzez, gogoz, eskuz ta lanez garbiak, edo nai dugun
ibilli arin, ta aisa, loiez loi, itz zikiñez zikin, asmo gaiztoz gaisto, ta atsegin lizunez lizun ta likits?

Ibilli nai dugun guk bidegaberik bage; edo bidegabez bidegabe, ta txarkeriz txarkeri? Barkatu nai ditugun guk geren atsekabe ta naigabe miñak: edo arkitzen garan gu, gaizkiren bat egiten digutenei ordañez
erantzuteko asmoan? Izan nai dugun guk Jesusen ume
umillak, eta bear bezalakoak; edo, arrotzar errebes,
gogoak ematen digun eran bizi nai dugunak?
Otz-otzean galdetzen bazaiku guri au guzia, edo
era bereko zer edo zer, gure Jaunaren alde jarriko
gara gu; ta erantzunen dugu, guk gure Jesus maitagarria bere lege garbi onarekin nai dugula.
Baña sartzen badira gure artean, bein sulezeko
etsai amurratuak, gero mundu eroa bere gauzekin, ta
azkenean naikunde makurrak eta aragi gaistoaren su
biziak; eta bein bakoitzak bere bidetik, eta gero
guziak elkar artzen dutela ta tentatzen gaituztela,
askotan arrerazten digute, lenbizian guk gerok nai ez
genuena; edo, gure Jaun maitagarria bere lege garbiarekin aldebat utzerazirik, arrerazten digute, gure Jaunaren Lege berak debekatua, ta Jaun beraren etsai
galgarria, edo bekatua.
Anitz nekatzen ote dira, beren lan gaisto au guri
eragiteko, gure etsai-era oriek?– Ez, beintzat batzuetan!– Ez da au ala? Errazu ezperen: nai etzenuen itz

bat aditu orduko, etziñan sutu zu, itz ura zuri erran
zizunagana?– Bide gaistoak, edo okasio txarrak eskura zizuneko etzenuen artu zuk, eta an bertan gorde,
besteren era onetako edo artako gauza ura?– Itzketan
zu asi bezain laster zuk zerorrek dakizunarekin, etzebiltzan an zure ezpañak eta zure eskuak, bear ez
bezala, ta agitz lizunki?– Sartzen ziñan zu, zuk zerorrek dakizun jostaketan, zere biotza edo besterena an
zuk erre-erazi gabe?– Etzen askotan aski zure begiratze arin txar bat, atsegin loi batez zikintzeko zuk zure
barren guzia?– Aserretzen ziñan zu noizbait, edo aldiren batzuetan?– Ezin errazago!
Bagetzen ziñan gero zu?– Bai; baña, nork daki
noiz? Gogortzen ziñan zu zere gurasoekin? Mukertzen
ziñan zu gañerakoekin?– Aisa, ta maiz!
Orra bada zein neke gutirekin eragiten zizuten zuri
zere etsaiak, berak nai zutena, ta Jerusalengo Apez
nagusiak, Gizon adituak, eta Kargudunak israeldar
gasoei eragin izandu ziena.
2. Nola beren lan gaisto orretara ote ziran israeldar gaisoak, edo, Jesus utzirik, Barrabas artzera?–
Lenbiziko aldian etziran trebe izandu; ez eta saiatu
ere beren lan txar galdu au egitera; ta Pilatos juezak
erran zienean zein nai zuten berak, agertzen ziezten

bietatik, edo Jesus, edo Barrabas? Apez gaistoak, eta
gañerako orien lagunak bazerausaten ere, Jesusen
gain edo kontra, mututurik gelditu ziran gañerako jendeak; baña Apez orien, ta orien lagunen itzontzikeriari berriak eman ziezteneko, asi ziran beren gaitz aldera makurtzen; ta Pilatosek gero bigarren aldian erran
orduko, zein nai dezue zuek, orain nigandik aditzen
dezuten bietatik: Jesus, edo Barrabas? Bertan, ta batetan eranzun izandu zioten: Barrabas: au da, au, guk
orain nai dugana, ez beste ori, ez Jesus: Quaem vultis
de duobus vobis dimitti? At illi dixerunt: Barabam.
Ibid. v. 21.
A zuek, Apez gaistoak! A zuek, Eskribatzar galdugalgarriak! Israeldar zentzugabeak egin dute, bai,
zuek nai zenuten egitekoa; baña oriek beren ezpañez
eskatugatik, zuek zarazte zeren Jaungoikoarekiko lenbizikorik Barrabas eskatzen dezutenak! On dagizuela,
bai; bada emen bezala, Barrabas izain da gero ere
sekulako zuen lagun ta adiskide!– Zorigaistoan jaioak
noinbait zuek, erran dakikezue zuei orrenbat anima
gaisoren galgarri gaistoei: bada oraingo zuen lanari
dagokan bukaera da betiko sua, ta beti lerturik suleze
arrigarrian erretzen egotea.– Ez dezue zuek anitz urrikari, ez, orain zuek neke-penetan darabiltzuen Jesus

maitagarria, orrenbat Jesusen nekerekin aspertu
gabez, zeren aldean ori utzirik, Barrabas artzen dezutenean: ez eta zeren buru gaisoa ere; bada, neketan
zuek Jesus uztearekin, zuzen-zuzen zoazte zerok betibetiko zeren buruak galtzera.
Zer egiten dezue zuek, israeldar gaistoak? Barrabas bategatik, galdu betiko Jesus maitagarria? Galtzearen andia!
Ai ene! ta ez ote da galtze agitz itsusiagoa, nik
bein, ta askotan ere egin izandu dudan, Jesus beraren
galtzea? Ez dut galdu izandu nik ere nere Jesus, bekatu larriren bat egin izandu dudan aldioro? Ez dut galdu
izandu nik, ongi-ongi, ta agitz garbiro nekiela zer zen,
ta norañokoa, nik orretan galdu oi nuena?
Israeldarrak jakin balute, nik dakidan eran, nor zen
Jesus, utziko zuten gure Jesus maitagarria Barrabas
gaistoagatik? Ez dut uste.– Eta ez nekien nik, ni nerau
bekaturatzen nintzanen aldietan, gure Jesus maitagarria zela Jaungoiko-gizon, nere amorez orrenbat neketan ibilli ondoan, gurutze batean illik gelditurikakoa?–
Eta au guzia nik nekiela, utzi dut nik nere Jesus maitagarria ezer-ez bategatik, atsegin txar lizun loi bategatik, edo edozein beste bekatu mortalegatik?– Eta utzi

dut nik nere Jesus maitagarria, bein ezezik, berriz, ta
birretan, ta nik neronek dakidan aldi guzietan?
Au badakit nik, eta alere etzait damuz lertzen nere
biotza ta barren guzi-guzi au?

Qui juxta me erant, de longe steterunt;
et vim faciebant, qui quaeredant animam meam.
Ps. 37. 13.
Zer egin ote dira, gure Jesus maitagarria, zure
Apostoluak? Zer, zurekin zebiltzan gañerako jendeak
eta gizonak?
Igesi joanak dira nigandik, eta guztiz urrun dabiltza, dio Jesus maitagarriak. Ongi: ta ez da au berau nik
ere, beti-beti ez izan arren, askotan beintzat, egin
izandu dudan lan txarra, ta egiteko eskergabekoa? Ez
nenbillen ni ere, edo geienean, edo maiz aski beintzat,
nere erara, nere gogara, ta zure Pasioneko nekeez,
zure ibillera penatuez, ta egote gogorraz oroitu ere
gabe, nere Jesus maitagarria? Eta ez da au, zure igesi
ni, ta zugandik urrun, ibiltzea?
Baña nor naz ni, era onetan oraindañoko denboran
ibilli nazan gizatxarra? Ez naz ni, nere Jesus maitaga-

rria, gizon guzien artean zure alderena bizi diranetatik
bat?– Ez naz ni, geien-geiena zuri zor dizuten zere
umeetatik? Eta orietatik nazala ni, ni naz oraindañokoan onen eskergabekoa? Onen itzurria? ta onen galgarri galdua?
Eta alere ixillik arkitzen zara, zu, nere Jesus maitagarria? ta alere zu, ni zere gogoan nadukazula, arkitzen zara beti? ta arkitzen zara beti, niri ongi naiez, ta
nere onerako, orrenbat nekeren ta etsai galduren
artean lagun bat badere zere alde ekusten ez dezula.
A, nere Jesus maitagarriegia! ta noiz erantzun nik zure
amore bazterbagekoari?– Ongi beintzat, ez eta eternidade guzian orretan ni ariagatik ere!–Gaurdanik badere banegi nik nere lan on onetan nere alegina!
Baña zure Apostoluak, eta ni, nere Jesus maitagarria, era onetan ta zure igesi gabiltzan artean, nola
dabiltza, ta zer lekutan, zure etsai judatar gogorrak?–
Zure orpoetan dabiltza orietatik batzuek, zuk iges
egin dezazun beldurrez bezala; ta zure begietan arkitzen dira gañerakoak, eta inguruan, zu, gaizki illik lenbaitlen ekusi naiak, eta guziak dabiltza zuri zere bizia
era gogorren batean galerazteko bideak billatzea
bezala: ta, orretarako, or dabiltza guziak ojuz, marmariz, gezurrak asmatuz, Pilatos beldurtu naiez, ta israel-

dar gaisoei engañioz, ta lilurazioz beren begiak betetzen dieztela.
Eta ez ote nabil orien eran ni ere! Ez ote dut nik
askotan nastu (ta agitz alere) nere adimentua, ekus ez
zezan onek nere gaistakerien itsustasuna, ta nere
gaistakeriekin nik Jesusi emanikako atsekabea, ta
damu izugarria?– Etzen au, nik nere aldetik alegina
egitea, nere Jesusi ken zezoten borrero gogorrak bere
bizitza?
Onetan ibilli naz ni, bai, judatar gogor itsuen eran,
ta ero galdu bat zebilken bezala; ta artan ibilli naz ni,
zertan nenbillen oartzen ez nintzala?– Eta au guzia
orain nik ezaguturik ere, onen dama labur-epelarekin
arkitzen naz ni; ta arkitzen naz ni, arkitzen nazan
bezain otz, eta atsekabe gutirekin?

Ego autem tamquam surdus non audiebam,
et sicut mutus non apericus os suum.
Ps. 37. 14.
Niri gaizki nai zidatenak, dio Jesus maitagarriak,
erraten zuten nere gain gogoak ematen zien edozein
erakeri ta gezur. Bazerausaten, bai, berak nai zutena,

ta etziran erausiz aspertzen bein ere jenda-giro txar
galdu oriek; eta oriek izan naiez zer erausi nere gain,
beren gogara ni berak galerazi artean, goizatik asi, ta
gaueko beranduraño asmatzen zeuden beti erausi
berrien gaiak, eta nere galbideak: eta alere ni guztiz
gor-egiñik, edo deus aditzen ez duen edozein gizon
gorren eran.
Zergatik au zuk onela gure Jesus maitagarria?–
Zuri ongi naiez, dio, bekatari txarra, ta zuri zuzen erakusteagatik nola egon bearko dezun zuk, ongi egoteko zu era bereko erausiz, ta bidegabez zere bearriak
zuri betetzen dizkitzutenetan.
Pilatosek etzekien, ez, onelakorik, zuk ederki dakizun bezala, gure Jesus maitagarria; ta ala ere Pilatosek, ekusi orduko, ekusi zuen eran, zure mututasuna,
ta judatar galduen erausi-ta-erausia: ta judatar berak
zure gain asmatzen zutena, ta bazter guzietan zeraustena, erran izandu zion Jesus maitagarriari arrituaren
eran, ta judatar gogorrak berarazi naiez: Ez dituzu aditzen zure etsaiak emen zuri gaur asmatzen dizkitzuten gauzak? Non audis quanta adversus te dicunt testimonia?– Zertan zaude bada zu gaur emen, orren
mututurik? Zergatik urratzen ez dituzu zuk zere egi
garbi zuzenekin orien gezurrak? Zergatik isillerazten

ez dituzu zuk emen bertan itz-ontzi gezurti oriek?–
Orra Jesus maitagarriari gaur Pilatosek erraten diona.
Baña zer ote dio Pilatos onen erranetara, berariaz,
edo bere naiez mututurik arkitzen den gure Jesus maitagarriak?– Itzik ere!
Eta zer ote deritza Pilatosek era onetako Jesusen
ixillerari?– Ark deritzana da, au dela mundu guzian
arkitzen den gauzarik berriena, ta arrigarriena: Ita ut
miraretur Praeses vehementer.
Alere da, ta: da alabaña, utsik ez duen Jaungoikogizon baten egiteko, edo lan ezin zuzenagoa; ta Jaungoiko-gizon, bere Aitaren izenean, itz bat atera nai ez
duenaren ixillera, denbora berean ekusten badu ere
beren itz galdu-txar gezurtiekin judatar gogorrak
zikintzen diotela, beren naiez ta ustez, bere mira ezingarbiagoa; ta au oni aiek zikindu ondoan, kendu nai
diotela duen odola ta bizitza; ta kendu nai diotela,
Barrabas bezain gizon gaisto bati barkatzen diotela
badere.
Izan bear ote dut nik gaurgero, au guzia nik nere
Jesus onagandik ikasi ta ere, oraindañokoan izandu
nazan bezain minberea, edo izukorra? Nai ez nuken itz
bat nik aditu orduko, erran uste dut nik bertze bat,
aditzen dudana bezain gaistoa, edo agian gaistoagoa?

Ez ote dut artu bear emekitxo nik, eta itzik ere atera
bage, nere Jesusen izenean, era orretako edozein itz,
nik dakidan ezkero orain dakidan bezala, zenbat eta
zenbat era berean artuak daduzkan nigatik nere Jesus
maitagarriak? Bai, baldinbere! Bai berak laguntzen
didala, bai!

Convenerunt... adversus... Jesum Herodes,
et Pontius Pilatus cum gentibus,
et populis Israel facere quae manus tua,
et consilium tuum decreverunt fieri.
Act. 4. 27.
Gaistoak badagikee, zenbait aldiz beintzat, berak
nai dutena; baña, guk ala nai izatera, gure onerako
dira gaistoen gaizki ta gaistakeri guziak. Ez dugu guk
orretarako Jesus maitagarriari begiratzea, ta Jesusen
eran ibiltzea besterik bear.
Israeldarrak, eta judu gogorrak ibilli ziran Jesus
illerazi naiez; ta azkenean eragin zuten oriek, berak
nai zutena, irabazten zituztela, beren lan galgarri onetarako, Pilatos, Herodes, ta, artarako ziran gizon
guziak.

Egin zezakeen israeldarrak, beren lan au baño
gauza gaistoagorik? Eta zer ote zion, orretan oriek
zebiltzan denboran, gure Jesus maitagarriak?– Israeldarrak, eta juduak, gaizki naiez billatzen ziotela, berak
gero izandu zuen eriotza: baña, oriek ematen zioten
eriotz beretik atera nai zuela Ata eternoak bere gloria,
ta munduko galduen ona; ta Aitaren nai onari begiraturik, nai zuela Jesusek berak ere judatar galduak,
gaizki naiez, ematen zioten eriotza.– Orretarako
kendu zituen bere begiak Jesusek juduen gaizkietatik,
judu gaistoetara mindu etzekion batere bere biotza, ta
Aita eternoak nai zuen eriotza gogoan arturik, erditsi
zuen Jesus maitagarriak beraren Aitak berak nai
zuena; baita izen guziak garaitzen dituen izen andi bat
ere, ta, gero zeruratzen zeneko, Aita beraren eskoi
aldea.
Nai diozu zuk ere atsegin andi bat egin zere Jaungoiko Aita maitagarriari, txarkeriak, bidegabeak, gaizkiak, edo nekeak zere gain ekusten dituzun aldietan?
Nai dezu zuk bidenabar irabazi izen andi bat, eta anitz
gloria beste mundurako?– Egizu bada, Jesus maitagarriak zuri gaur erakusten dizun egitekoa. Ez begiratu,
bada, bat ere zuk, zuretzat Herodes, Pilatos, edo orien
pekoa dirudien giza-giro orri; ez begiratu, zuk batere,

judu gogor gaistoak baño gogorragoa, edo gaistoagoa
dirudien gizatxarrari, edo emakumeari: begira zaiozu
zuk zere Jaungoikoari: eta ezaguturik dena, den bezala, edo zure Jaungoikoak ala nai izandurik dela, zuk
Jaungoiko beraren izenean, ta zure animaren onerako
eraman bear dezun kezka gogor edo naigabe ori, eramazu zuk alik emekiena, ta Jaungoiko berari eskatuz,
zere lan au zuk ongi egiteko bearko dezun Jaungoiko
beraren laguntza ta grazia.
A, nere Jaungoiko maitagarria! Nik nere lan au era
onetan egin izandu banu nere oraindañoko denboran,
gaur zerurako milla ondasunekin arkitzen nintzan ni,
ta nere orain arteko, ta gaur bertako nekeak ere, eraman oi ditudan baño arintasun geiagorekin, ta agitz
aisa naramatziela!– Baña galdu dut nik au guzia; ta
zeruko nere bide zuzena galdurik, ibilli izandu naz ni,
nork daki zenbat bekaturen artean?– Ez al dut berriz
nik egiñen, era bereko ibillerarik? Ez baldinbere, ez!–