Zenbait otoitz-gai-II - 21

Total number of words is 4148
Total number of unique words is 1489
35.3 of words are in the 2000 most common words
50.7 of words are in the 5000 most common words
58.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
guk geren igual errebes makur au egin genuenean.–
Ona, nik arturikako dirua; ta betor Pilatosen eskuetan
zuek utzi dezuten Jesus maitagarria.– A Judas, Judas!
sasi gaistoan sarturik arkitzen zaran Judas! Anitz, eta
andi-zorrotzak dira, or zu urratzen zaituzten elorriak!

Beldur naiz ni gaur, etzatala ortik aterak zu bakarrik
bazabiltza beintzat, eta baldin bazabiltza, zabiltzan
aldetik edo eran.
Errazu zuk orain, Judas; ta etzen agitz obea, Jesusek bart zuri, zuen afaritakoan, ta gero zere oñak zuri
Jesusek berak garbitzean arrerazi nai zizun era ta
bidea?
Era ta bide au ordutik zuk artzera, damutuko zekitzun zuri, zuk ordurañokoan Jesusen gain zenekazkien
asmo galduez: geldituko ziñan zu gau artan, ta gerozko denboretan Jesus maitagarriarekin, ta Jesusen
Apostolu, zere lagun onekin: etzenuen zuk egiñen,
egin dituzun txarkerietatik bat ere; etziñan zu gaur
arkituko, arkitzen zaran kezketan ta estutasunean; ta
etziñan arkituko orrenbat naigaberekin, ez eta, arkitzen zaran tranzean ere.
Au berau erraten dizu zuri ere, bekatari txar Judasen laguna, gure Jaungoiko maitagarriak. Etzenituen
izain zuk ere, ez, izandu dituzun adiña naigabe, alkekizun, arazo gaisto, ta kezka, aditu izandu bazenitu
zuk zere Jaungoikoaren anbat barrengo dei mee,
libruen itz on, edo Predikarien oju.
Baña egin zenuen zuk ere Judasena, edo ez-aditu;
ta egin zenuen zuk denbora berean, gogoak eman oi

zizuna, edo zere bekatuz Jesus saltzea, ta zere pasione galgarriei Jesus arreraztea.– Eta orain? Kezka ta
naigabea zere barren zirtzill dollorrean! Alkea ta lotsa
orain zuk, zere gaizki egiñak, eta bekatu lizunak konfesatzeko, ta ez jakin zuk orain, kenduko dituzun edo
ez denbora datozenetan, orain zu zulatzen ta urratzen
zaituzten, zere bekatu zikiñen aranzak eta elorri oñazetiak!– Kentzen badituzu zuk bein zeregandik oriek,
ez arren berriz zu orietara: ta, oriek orain zuk kentzeko, ez artu, ez, arren Judasen bideak.
Judasen aldi onetarako eginal guziak, etzuten
deus egin izandu, Apez-nagusiak eta judu gogorrak
beratzeko.– Judasek oriei erran zienean, gaistoa zela,
ta ez-zuzena, ark oriekin, oriei Jesus saltzearen gain
eginikako igual-txarra ta ajustea; ta gaizki ta bekatuz
saldu ziela on, zuzen, edo justo baten odola, edo
Gizon-Jaungoiko Jesus maitagarriarena: Or-konpon, ta
guri zer zaiguk, eranzun zioten, otz-otzean Apez
juduak: quid ad nos? tu videris.
A, gogortzar arrituak zuek, israeldar Apezak! Zer
zaitzuen zuei Judasek Jesus zuei gaizki saltzeaz? Ongi
erosten dezue zuek, zuei gaizki saltzen zaitzutena?
Eta zillegi da, obenduntzat zuek erosten dezuten
obenbageko Jaungoiko-gizon bat, eun milla nekerekin

urratu zuek bein, ta gero zuek zerok nai dezuten eran,
ta ezin gaizkiago bukaratzea?
Baña alferrik da: pasionez dabiltzan gizonak ez
dute aditu naiko, aditu bear dutenik; eta biotzez beintzat, errain dute: Nai duena dagiela nigatik nere Jesus
maitagarriak, nere gogoak niri ematen didana nik egin
artean: ta ori bera da beren aldarte onetan juduak
Judasi adirazi ziotena.
Au orien aotik aditzen duenean Judas gizajoak; eta
ekusirik, denbora berean, ekusi zuen bezala, etzuela
judu gogorrak utzi nai libre Jesus maitagarria, ez eta
artu nai ere oriek Judasi Jesus saltzeagatik eman izandu zioten diru zatia, artu au, ta tiratzen die eliza
berean, berak zeuden tokira, badoa andik naigabez,
illuntasunez, ta tristuraz betea. Nora, uste dezu? Satanasek nai zuen tokira, edo urkabera.
Len eragin ziozkan Satanas amurratuak, ekusi
ditugun adiña gauza gaisto; ta guzien ondoren eragiten dio au ere.– Bere buru txar galduan sartu zion
orduko Satanasek Judasi, andiegia zela Jesus saltzearekin eginik zedukan bekatua, ark bere bekatuaren
barkamentua bere Jaunagandik erdisteko. Sartu zion
bere buru berean, gizonak ere begitan emain ziotela,
bizi zen artean, aldi artako bera gaizkiarekin, ta obe

zela bere burua lenbaitlen berak, bere eskuz bazen
ere, iltzea.– Asmo txar galdu onekin artzen du soka
bat bere lepotik, lotzen du soka muturra, an arkitzan
duen zur baten adarrera, ta gelditzen da illotz urkatua; anditzen da andik laster, den guzia, ta lerturik
gero, erortzen zaizka bere errai ta barren guziak.–
Orra Judas diru-zale gaisto saltzallearen bukaera! Orra
zertara den azkenerako Jesusen amabi Apostoluetatik
bata! Orra Satanasek gizon bati, au bein ark bere
eskuratzera, eragin dezokena!
Nor ez da bada beldurtuko, ta nor ez da ikara beti
ibilliko, mundu onetan arkitzen den artean? Etsai gaisto amurratuz ingurutuak gabiltza gu, emen garaño.
Bide gaistoak eta gaistoak dira, edozein tokitan emen
agertzen diran bideak. Gerez gu geren gaztetasunetik
gaitz aldera agitz makurtuak gaude; ta gaitzez gaitz
ibilli gara gu, guk gerok dakigun adiña denboraz.– Eta
ez ote gabiltza era berean gu gerozko denboretan
ere?
A nere Jesus maitagarria, nik badakit, bai, Judas
bat egiñik bizitu nazala ni, bekatuz bekatu, ta gaizkiz
gaizki ibilli nazan denbora guzi-guzian; ta denbora
berean badakit, bai, saldu zaitudala nik zu, Judasek
baño ere agitz gutiagoan; bada saldu izandu zaitut nik

nere atsegin txar-loi-zikin batean, edo era bereka
beste edozein zirzilkeritan!– Jabetu ote da Satanas
nitaz ere, Judasez bezala? Egin bear ote ditut nik,
emendik aitziña, nere aztura gaistoak eskatzen dituzten gauza galduak, edo Satanasek nigandik nai dituen
erakeriak?– Betetzen, ta betetzen ariko naz ni beti
nere bekatuen neurria? Galdu bear ote dut nik ere,
Judas galgarriaren eran, nere zerurako ustea, urkatzeko gero nik ere nere burua, edo emen Judasen eran,
edo gero sulezean, ango guziak niri begira dagozkidala, ta istaz ta irriz?
Ez arren, Jesus maitagarria, ez! Artu nazazu ni zuk
zere aldamenean, ta lagun zakizkit niri, nere etsai galgarri gaistoak garaitzen.– Nik egin uste dudana gaurgero da, zuk nigandik nai dezuna; ta egin uste dut au,
zuk zerorrek nai dezun eran. Lenagotik nik au ez egiñaz ongi damuturk arkitzen naz ni, ta, ori nik egin
bagez, egin ditudan uts egite guzien barkamentu
eske. Ez ukatu au zuk niri, nere Jesus maitagarria: ez
arren, ez!

Manifestari nomen tuum homininibus.
Joann. 17. 6.

Lurreko bere bizitzaren azken aldean, agertu
zituen bein gure Jesus maitagarriak anitz gauz andi
gorde, mundu guziko gizonen on andi baterako ziranak, eta, oriek guri guztiz ederki agertu ondoan, asi
zen Jesus bera, bere buru-begiak bere Aitagana goititurik, otoitz garbi-zuzen eme-ezinobe bat berari egiten; ta, eskatzen ziozkan gauzak eman zetzazkon,
agertu ziozkan Jesusek bere Aita berari, beraren amorez Jesusek berak eginikako gauzak; eta, bertzeen
artean, banatu zuela edo agertu munduan Aita beraren berria, ta izate andi bazter-bagekoa.
Au berau erran dezoke Aita berari Jesusek gaur
ere: Bai, Aita (erran dezake gaur Jesusek, aldi artan
bezain ederki, ta garbiro): bai, Aita nerea, bai: agertu
diet nik lurreko gizonei nor zaran zu; baita ni nerau
nor nazan ere; ta agertu diet nik au bein, ta berriz ere;
eta agertu diet nik oriei au, ongi nekiela nere agertze
ontatik zetorkidana; edo agertu diet nik au nekiela, nik
au oriei agertzetik artuko zutela nere etsai galgarriak
ni galerazteko bidea.
Banakien nik orduan au, bai; baita zuri zere izatearen, ta zarantasunaren alde zor zaitzun errespetua
ere: ta, zure errespetuan ez uts egin naiez, agertu dut

nik, gaur au guzia. Eta ona non orregatik oriek utzi
nauten ni, iltzeko sentenzia guztiz gogorrarekin!–
Baña pozik emain dut nik nere bizi au zure izen santuan, zuri zor zaitzuna zuzen egiteagatik, eta gal ez
ditezen, zuk niri emanikako gizonak.
Amorearen arrigarria! Jesusek bere Aitari nai
diona! Eta Jesusen beraren guganako ongi naia! Bada
bere Aita maitagarriaren amoreakgatik, eta guri ongi
naiez, ta bidenabar guri geiago baño geiago bere Aita
bera maitarazteagatik, ez dio Jesusek bere buruari
batere begiratzen; ta bere bizi-odol ondrak uzten ditu
gure Jesus maitagarriak beraren eskuetan!
Eskerrak zuri gure Jesus maitagarria, ta milletan,
ta milletan eskerrak zuri onenbat zure ontart-aldi, ta
fabore ondasundunagaktik.– Ez dakit zer egiñen nuke
nik, nere Jesus maitagarria, nolerebait nik zure bazterrik bageko amore eder oni erantzuteagatik! Maitatu
nai zinduzket nik bizi nazaño, guztiz biziro, ta alik eta
zinkiena. Eman bear didazu zuk orretarako, bear den
laguntza ta grazi guzia. Bai, Jesus maitea; bai aireo,
bai!

Non enim misit Deus Filium suum in mundum,
ut judicet mundum,
sed ut salvetur mundus per ipsun.
Joan. 3. 17.
Ezagun da, bai, gure Jesus maitagarria, egia dela
san Juan Ebanjelariak diona, erraten digunean: etzarala zu gizon egiñik, etorri giz-artera, orain gizonen kontuak artzera!
Gizon galduak, edo judu gogorrak zu galdu naiez
dabiltza: ta gaizki baño ere agitz gaizkiago, zu galerazi naiez, Pilatos, juez jentilaren eskura zaramazte
oriek zu; ta aren eskura zaramazte zu, eriotzeko bi
sentenzia gogor zure gain berak eman ezkero; ta isillik zaude zu, alere, ta itz bat zere alde ateratzen ez
dezula!
Orrela zarabilzten judu gogorren, ta gañerako
gizon guzien onerako, etorria zara zu, gure Jesus maitagarria; ta orien beren ta gure guzien on au billatzen
dezu zuk, oriek zuri egiten dizuten bide galgarri berez,
edo oriek eman nai dizuten eriotzarekin!– Au onela
den ezkero, (den bezala), nere Jesus maitagarria,
egizu zuk deritzazuna, ta zure Aita eternoak nai
duena. Nik badakit orain, bai, nere bekatu galgarriak

dirala, era txar nekagarri orretan zu zarabilztenak!
Nere bekatu galgarriakgatik da, zuri juduak eman
dizuten iltzeko sentenzia! Nere bekatu galgarriak
zaramazte zu batzarrez batzarre, ta juduen esku
gogorrez, Pilatosen eskuetara; ta nere bekatuak berak
dira, zuri eragin bear dizkitzutenak, zere bizia kendu
artean, zuk dakizun adiña jorrada, ta ibillera latz.
Besterik ezin dagiket orain nik, nere Jesus onegia;
egiñen dut dagikedana: ibilliko naz ni gogoz ta damuz
zure ondoren; ta zure ibillera umil, mindurarik ez duen
ta beazun-bagekotik ikasiko dut nik, nola umilki, ta
bear den eran artzen diran, egiten dizkiguten bidegabeak, eta txarkeri guziak.– Ala nik guziak artzeko; ta
guzi-guziak ar ditzadan nik, leneko nere utsen alde, ta
zuk orain, guri ongi naiez daramazun neke arrigarriaren izenean, indazu zuk, nere Jesus maitagarria, zere
laguntza ta grazia: bai arren, bai!

Si autem impius egerit poenitentiam
ab omnibus peccatis suis...
et custodierit omnia praecepta mea..
vita vivet, et non morietur.
Ezech. 18. 21.

A Judas, Judas, len, ta gero Satanasek itsutu zaituen, gizon zorigaistoan jaioa!– Itsutu zinduen len zu
Satanasek, juduei Jesus ezer-ez batean salerazteko; ta
itsuturik iduki zaitu zu gerozko zere denbora guzian,
orien eskuetan ori zuk loturik utzi artean.– Geroz utzi
dizu zuri Satanas berak, zuk nai bezain ongi ekusten
zere lan itsusi maradikatu au; baña kendu dizu zuri
zere begietatik lan gaisto au urratzeko bidea; ta zere
bekatuaren itsustasunarekin arritu zaitu zu ezin geiagoraño Satanas amurratuak; eta kendu dizu, zere
gaistakeriaren barkamentua erdits dezakezulako uste
guzia; ta eraman zaitu zu, zere eskuz zuk zere burua
urkatzera; ta gelditu zara zu zere sokaz itorik urkabean: ta gelditu zara anditurik zaran guzia, ta lerturik,
zere barren guzia ta erraiak darizkitzula!
Atozea zu Judas; ta etzenekien zuk zein ongille
beratxa den gure Jesus maitagarria! Etzenekien zuk
zein aisa ta zein laster barkatzen zituen Jesusek,
beren gaizkien damuturik geldizen ziranen bekatu
guziak? Etzenekien zuk gaistagin beren gaizki guziak
barkatu naiez, bera ibilli oi zela gaistagin beren billan,
ta ondoren; ta bere gaizkien barkamentua nai zuen
gaistagin, edo bekatari bat arkitu orduko, barkatzen

ziozkala bere oben-kulpa guziak; eta Jesusen aldi orietako itzik gogorrena izan oi zela; ea, zoaz; ez berriz
orrelalorik?– Zergatik bada etziñan urbildu zu Jesus
beragana, barka zitzan Jesusek zureak ere, beste
bekatarien zorrak, edo bekatuak barkatu oi zituen
eran? bada jakin zenezakean zuk, barkatuko zizkikitzula guziak, guzien barkamentua umilki zuk berari
eskatu orduko?
Eta lotsatzen, edo alketzen bazinduen zu, zuk
orretarako Jesusen begietan agertu bearrak, zergatik
etzenuen billatu zuk Jesus beraren Ama maitagarria,
erditsi zezan onek bere Seme onagandik, zuk billatzen
zenuen zere obenen barkamentua?– Pozik egiñen
zuen, bai, lan au zure onerako, ta utziko zinduen
damuz, ta atsegin-kontentuz betea Jesusen Ama maitagarriak, zuk ura billatu, ta au ari eskatu ezkero.–
Baña itsutu zinduen zu Satanasek, bide onelakorik ez
ekusteko; ta itsu-itsuan bezala eragin zizun zuri zere
lan madarikatu au; ta au zuri ark eragin orduko, ondatu zaitu zu berekin batean Satanasek bere sulezean.
Eta eragiñen ote dit niri ere Satanas gaistoak, era
bereko lan galgarrien bat? Lotuko ote dit niri alkez ta
lotsaz Satanasek nere mii au, nere bekatu zikiñak nik
ez konfesatzeko? Gogortuko ote dit niri nere biotz au,

nere asmo galduak ez uzteko nik bein ere, bizi nazaño? Ibilli bear ote dut nik nere ill artean bekatuz bekatu, ta gaizkiz gaizki, era orretan galtzeko nik nere
Jaungoikoak barkatuko didalako ustea ta esperantza?–
Ez baldinbere! Anitz dira, bai, badakit nik, nere oraindañoko gaizkiak, eta oben-kulpak; baña nere gaizki
guziez ongi damuturik arkitzen naz ni gaur; ta arkitzen
naz bein ere berriz gaizki berririk ez egiteko asmoan:
ta oraingo nere asmo on onek diona egin ezkero, ez
naz ni berriz bekatuz illen bein ere: biziko naz ni zeruko graziaren bizitzan; ta gero beti-ta-beti zeru berean.
Ori guzila da orain nik nai dudana; ta, nai dudalako
siñutan, ziñez erratera noa, ta biotz oso-osoarekin:
Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEN JUEZEZ JUEZEZKO
IBILLERA ALKEGARRIA

A.
Ekusirik Pilatosek juduak ziotena,
igortzen du Jesus Herodes
gaistoagana
Jesus preso zeramaten Apez jaunak gelditu ziran
Pilatosen etxeko ateetan, edo atarian; ta sarrerazi
zuten Jesus, Pilatos jueza jarririk zegoen lekura.– Sartu
zen ara Jesus, ta gelditu zen an zutik, eta zijoan eran,
edo loturik, eta gaistagin arrigarri bat bailiz bezala.–
Zein ere nekatua, ukaldikatua, edo golpatua, ta zikindua zijoan Jesus, Jaungoiko-gizona zen Jesus maitagarria; ta an zegoen Pilatos juezaren atzin artan, Jesusi
berari, zegokan bezala, edo bere begietan ta bere
egoera guzian adirazten zuela, Etzuela obenik batere,
ta biderik gabe zekartela judu gogor galduak, zekarten eran.

Au ekusi, ta ezagutu orduko, ateratzen da Pilatos
bere leiora, edo Apezak eta gañerako jendagiro gaistoak zeuden, aldeko balkoien batera; ta oriei ark begiratu orduko, ekusten ditu guziak, edo geienak beintzat, Jesus ez bezala, edo bekoki illunekin, asaldatuak,
eta erdi sutuak; era onetan ere ezaguntzen du berriro
Jesusen oben-gabea ta inozenzia.
Baña bere lan au juduak nai zuten eran, edo, bear
bezala egiten asteko, erraten die guziei: Ongi, jendeak; eta zer diozue zuek, emen preso dakartzuen
gizon onen gain? Zer gertatu da Jerusalengo erri andi
onetan gizon onekin, edo zer gauz arrigarri egin du
onek, zuek au Pazkoz, onen goizik, eta zerok orrenbat
Apezek, gizon andik eta jakintsuk, loturik eta gis onetan onara ekartzeko? Quam accusationem affertis
adversus hominem hunc?
Ezagutu zuten an bertan, edo bere-bereala judu
gogorrak, Pilatosen galdera onek adirazten ziena (adirazten zien pasione ta Jesus galdu-nai geiegi erakusten zutela, zuzen ibiltzeko): ta gelditu ziran ongi minduak; eta, sutuen eran, erantzun zioten Pilatos Juez
gald-egilleari: Den bezain gaistagin andia ori ez izatera, ez giñan gu, ez, emen agertuko gaur zure begietan, ta ekarriko ez genizun guk, ez, dakargun egu-

nean, dakargun orduz, ta dakargun eran.– Arki diteken
gaistaginik andiena da, guk gaur ekarri dizugun gizagiro ori, ta orregatik dakargu gaur, adin onetan, ta
datorren bezala, ill-erazi dezazun zuk bertan, ta trikatu edo bat ere luzatu gabe.
Egiaz, Apez jaunak? Orren gaistagin andia da gure
Jesus maitagarria? Guk dakiguna, ta zuek zerok ere
ezin uka dezakezuten gauza da, Jesusek askotan
eman diela eriei osasuna, gorrei adiera, itsuei ekustea, mutuei izketa, ta illei bizitza; ta ez dugu aditu guk
bein ere, Jesusek bati ere egiñikako gaizkitxo, edo
bidegabetxo bakar-bakar bat ere; ez eta zuek ere;
bada zuek zerok, egun goizeko, ta barko zeren Batzarreetan egin dezue alegiñik asko, bat badere agererazteko; ta etzaitzue agertu zuei, erdi baten agertzallerik ere: ta era orretako gauzarik ezin arkituz, egin
dituzue zuek zeren salsak, eta eman dezue zuek Jesusen gain bein, ta berriz zeren bidebageko sentenzia.–
A langille gaistoak zuek, judu gogorrak! Beste sustraiezkoa da, bai zuen gain, zuen Jesus onaganako
gorrotu andi, ta sentenzi makurragatik, erortzeko
dagoen azken-sentenzia!– Eta nork gorde zuek, au
emateko dagoen Jaungoiko altsu zuzenaren esku

indartsu nekatzalleetatik? Eta nork ni, baldin banabill
ni ere zuen eran, ta gaizkiz gaizkiz?
Baña orren gaistoa, bada gizon au, erraten die
Judu gogorrei Pilatosek, zergatik ez dezue zuek zerok
illerazi; edo zertara dakartzue zuek nere eskuetara?–
Nai badezue zuek, dagidan nik gaur, gaur nik ongi
deritzadana, errazue zuek gizon onen gain errateko
dezutena; bada nik ezin dagiket deus ere, zuena bein,
ta gero berarena ongi-ongi aditu artean.
Jauna, eranzuten diote judu gogorrak Pilatosi,
gizatzar gaistagin orrek erakusten ditu dotrina gaistoak; orrek eragozten du geren Erregeari, edo Romako
Enperadoreari guk ematea, oni gugandik dagokan,
edo guk oni zor diogun tributua; ta azkenean egin da
bera gure errege, edo artu du erregeren, ez dagokan,
izena.
Sartzen da onekin, edo au aditu orduko, Pilatos,
gure Jesus maitagarria arkitzen zen tokira edo gelara:
egiten diozka Jesus maitagarriari bere galde-moduak;
eta ekusten du, gezurra dela juduak dioten guzi-guzia.
Artzen du gero berekin Jesus bera Pilatosek; eta
ateratzen du judu gogorrak ekus dezaken leiora, edo
lekura; ta erraten die juduei: Zertako, jaunak orrenbat
joan-etorri, arazo, gezur, ta naspilla? Nik ez dut one-

gan, edo onen baitan, arkitzen zuek daraustazuten
gauzetatik batere. Ego nullam in eo invenio eausam.
Aditu dut nik, bai, zuek diozuena: aditu dut nik onek
erantzuten duena; ta ez dut nik funtsik, edo pitsik
arkitzen, gizon oni gaitzik egiteko.
Orra non, Jesusen umeak, orra non azkeneko agertu oi den egia. Ez da, ez, zer zuek atsekabetu, zuek
zeren gauzak ongi egiñik ere asmatzen badizute, zuekin dabiltzanak, ez den zer edo zer. Etzaitzue orretan,
ez, zuei gertatuko, gure Jesus maitagarriari aldi onetan gertatu gabeko gauzarik.
Gertatzen zaitzuenean, era bereko zerbait zuei
ere, egizue orduan zuek, aldi onetan Jesusek, egin
izandu zuena. Eramazue zuek ixill-ixilltxorik, eta zeren
Jaunaren izenean, ordu artako zeren naigabea; eta
zuen Jaungoikoak len edo gero agertuko du dena, den
bezala; ta agertzen ezpadu beste munduraño, zuen
onagatik izain da, egiaren emengo gordetzea; ta izain
da, ondra ta gloria geiago zuei gero zeren Jaungoikoak eman naiez.
Zer? (erraten dute judu gogorrak, Pilatosen itzketa zuzen au aditu orduko) Zer? Ez duela gizon orrek iligairik bat ere? Eta, Galileatik asi, ta Judako azken bazterreraño, nastuak daduzka alde guziak bere erausie-

kin baita gure Erri-Jerusalen au ere: Commovet populum, docens per universam Judaeam, incipiens a Galilea usque huc.
Eta, au erran ondoan, beren oin, marmarria, ta
furrustadatzar latzekin bazterrak urratu bear zituztela
zirudien judu gogorrak.
Beldurtu bide zen Pilatos, onenbat oju, onenbat
ezinegon, ta onenbat judu gogorren eskanbil ekusi
izandu zuenean; ta Jesusen prediku kontua, ta Galilea
aditu zuenean, galdegin zuen Pilatosek galiletarra
zen, edo nongoa, gure Jesus maitagarria? ta, ikasi
zuen galileatarra zela, ta Herodes pekoa. Denbora
berean Jerusalenen arkitzen zen Herodes au; ta, bururik ez autsi naiez judu gogorrekin, ta obenbageko bat
ez galerazteagatik, asmatu zuen Pilatosek, Jesusen
Juez Herodes egitea; ta igorri zion Jesus bera Herodes
berari, ekus zezan ark, bere ordez, Jesus onarekin egin
zitekena.

B
Herodesen etxera daramate
Jesus alkekizun andiarekin;
ta andik berriz

Pilatosen eskuetara,
agitz andiagoarekin
Ateratzen dute juduak Jesus Pilatosen etxetik, an
sarturazi zuten eran, edo eskuak loturik; eta gizatzar
zenbaitek itsasten ziotela.– Zenbat, eta geiago zebillen Jesus, anbat arkitzen zen nekatuagoa, ta flakia
geiagorekin: ta, Pilatosen etxean sartu zenean ere
baño indar gutiagorekin arkitzen zen Jesus, eta kolore
agitz galduagoarekin, andik atera zenean.
Ateratzen da, bada, Jesus Pilatos-enetik, al duen
bezala, ta beraren etsai gogorrak nai duten eran:
ordukotz aitziña zijoan goiza. Jerusalendarrak jaikiak
arkituko ziran garai edo adiuntz artarako; jakinen
zuten leneko arratsetik ordurañoko denbora guzian
Jesusi gertaturikakoa: ta, aditu zutenean nora zijoan
Jesus, jendez beteko ziran Pilatosenetik Herodesen
etxerañoko kaleak, eta leio guziak.
Onenbat jenderen begi artean igaro zen Jesus, bat
dabilken erarik alkegarrienean. Adituko zuen batzuetan Jesus maitagarriak, edo leioetatik, edo bera zebillen karrika beretan: Ta zer? au da Lege berri bat
banatzen zebillen gizon ura? Ona bide zen zekarren
Legea, gis-onetan bera dakartenean!– Adituko zuen

gero: zer egin dira gizon onen indarrak, eta esku mirakullugilleak? Illak ere bizten zituela zioten len gizon
onek; eta orra non daramaten loturik preso, ta ill bat
eraman oi den bezain aisa.– Emen adituko zuen Jesusek bat bere lagunei erraten: Orra, orra zertan gelditu
den zuen predikaritzar andi au! Zabilzte, bai, zabilzte
orren ondoren, oraindañokoan ibilli zarazten bezala;
ta ekusiko dezue zein ondratuak gelditzen zarazten
ori, ta zuek guziok!
An errain zion norbaitek Jesus nekatu-maitagarriari berari: A giza-gaisoa; lan onetan sarturik ekusten
dezu zuk gaur zere burua, ta bide zuzenak daramazkitzu zuk, bukaera onak izateko.– Eta etziran noski faltako, ez, blasfemiaz ta izketa gaistoz bere bearriak
Jesusi aldi artan ongi beteko ziozten gizatzarrak ere.
Eta nola ote zebillen gure Jesus maitagarria, onenbat eskanbillen, ta bidegaberen artean?– Zena bezala;
edo ixill-ixillik, eta bere adiera gogor au, ta bideko
bere neke guziak bere Aita eternoaren izenean, ta
gure onerako zeramazkiela.
A nere Jesus, milletan ta milletan maitagarria; ta
nik zuri zor dizudan ontartea ta faborea! Noiz oni erantzun nik, nola-ere-bait bada ere!

Jesus ara bitartean, billatuko zuten Herodes Apez
andiak, gizon jakintusuak, eta Jesusen etsai guziak.–
Bazekiten oriek, bai, nor zen Herodes, ta nola zebillen
Herodes orien beren errege izan naiez; ta usteko
zuten, oriei atsegin egiteagatik, aisa illeraziko zuela
Jesus Herodesek; bada, anitz denbora etzela, dantzari
txar neskatx bati atsegin egiteagatik, illerazi zuen
Jesusen bidegille on S. Juan Bautista.
Uste onekin errain zioten judu gogorrak Herodesi
nola igortzen zion Pilatosek Jesus, ta zertarako: ta
errain ziozkaten bidenabar nork daki zenbat gauza ta
gezur Jesusen gain, edo Jesusen kontra.
Sartzen dute judu gogorrak Jesus Herodesen gelara. Etzen atsekabetu, ez, Herodes tzarra Jesus an,
bere gelan ta bere begietan, ekustez; bada denbora
zen Jesus ekusi-nai andiarekin arkitzen zela Herodes
errege au.– Zergatik, uste dezu?– Zeren aditzea zuen
Herodes onek, egiten zituela Jesusek anitz gauz arrigarri ta milagro; ta ekusi nai zuken orietatik bat, edo
beste.
Abiatzen zaio Jesusi Herodes bereongietorriekin,
ta Jesusekin izketa andi-luzeak nai zitukenaren eran.–
Baña bazekien Jesusek Herodesen gogoko berria.
Bazekien zein gizon gaisto-zikiña zen Herodes errege

au; baita Herodesek bere anaiaren bizi-kidearekin,
edo emaztearekin zekarren bizitza loi galdua ere; ta
etzion Jesusek itz bat erantzun Herodesi, ez ta begiratu ere.
Orduan an arkitzen ziran Apez nagusiak, Eskribak,
eta Jesusen etsai guziak ekusten zuten au guzia; ta,
ekusi zutenean Jesusek an artu zuen berariazko mututasuna ta ixilera, beldurtu ziran guziak utz zezan bizirik Herodesek gure Jesus maitagarria; ta abiatu ziran
Jesusen gain, edo kontra, erausi-ta-erausi, ta ixiltzen
etzirala.– Egia da, etziela begiratze andirik egin izandu Herodesek orien erausi guziei; ez eta Herodesen
jendeak eta Zaldunak ere; bada azkenean Herodesek
eta bere Zaldunak egin izandu zutena izandu zen,
soñeko zuriz Jesus maitagarria jauntz-eraztea, soñeko-era onekin juduei ta Pilatosi adirazteko bezala,
Jesus maitagarria, obenik ezin zuken, ta adimentu
laburrezko gizonen bat bide zela, edo gizon eroa zela
Jaungoiko-gizon Jesus maitagarria. Eta era orretan
jauntzirik itzuli zuen Jesus Herodesek erromatier Pilatos beraren eskuetara; ta beren artu eman onetan
adiskidetu ziran, edo bat egiñik gelditu ziran, len aserre zebiltzan Pilatos ta Herodes.

Nornai arritzekoa den gauza, aldi onetan Jesusek
daraman alkekizuna! Jesus izaki, dakigun bezala, Aita
eternoaren Jakiundea, ta gauza guziak dakizkien Jaungoiko-gizona; ta eroa dela Herodesek, eta Herodesen
jende ta Zaldun guziak! Eta, berak au asmatzea, ta
erratea deus ez bat bailiz bezala, eroz jauntzirik Jesus
Jerusalengo kaleetan, jerusalendar guziak erotzat artu
dezaten Jesus jakintsu guztiz maitagarria!– Orra zein
andia Jesusek guri digun amorea! Bere amore onek
Jesusi eragiten derozkan gauzak erakeriak dira, amore
andi onen berririk ez dutenentzat.
Eta neretzat zer ote dira Jesus maitariaren gauzak
berak?– Ezer-ez bat adiña; edo beintzat ez anitz geiago; bada geiagotan baneduzka nik nere Jesusen gauzak, egiñen nituke nik, oriei erantzuteko, egiten ez
ditudan anitz gauza ta lan.– Guziagatik ere, atziña
daramatzi Jesusek bere amorearen egitekoak, eta ez
da geldituko Jesus, ez, bere gauza guziak egin artean,
naiz izan ditezela gañerako gizon guziak Jesus beraren, ni bezain maitatzalle txarrak.
Ordu gaistoan bezala, bota zuen bere begietatik
Jesus maitagarria Herodesek; eta loturik, ekarri zuten
bezala, eraman zuten berriro judu gogorrak kalez kale
Pilatosen itxera.– Len itxura txarrean Jesus ekusi zute-

nak, orain itxura agitz txarragoan bera ekusten zutenean, zer ote zioten? Len ziotena noski, ta anitz geiago.
Eta zer ote zion Jesus maitagarriak, ori orien aotik
aditzen zuenean?– Gure bekatuei zegoten alkekizuna
zela, berak bere biotzean zeraman naigabe guzia: ta
pozik zeramala guzia gure onagatik, eta guk alkerik
ekus ez genezan Jesus beraren begietan, gu mundutik
atera ondoan, ta azken egunean.
Eta zer ote diozu zuk, bekatari txar eskergabea?
Etzaitzu zuri lots andiz, ta alkekitzun izugarriz, estaltzen zere arpegia? Zugatik alkez ta lotsaz betea gure
Jesus, ta denbora berean eroaren soñekoz jauntzia; ta
alere zu alkerik gabe, ta ero baten lanetan, edo alkekizuna alkekizunen gain ematen diozula zuk Jesus
berari zere bizitza makur galduarekin?– Lotsaturik,
edo alketurik Jesus, zuri ongi naiez kalez kale, ta etxez
etxe; ta zu etxez etxe ta kalez kale Jesus maitagarriaren alkekizunerako onak diran gauzak egiten! Zu zertan gelditu bearra ote zara, gelditzen ezpadituzu zuk
zere lotsagabekeriak eta ibillera makurrak?
Ez onetan, Jesus maitagarria, ez! Ori ezagutzen
dezu zuk, bekatari txarra; ta alere uzten ez dituzu zuk
zere lotsagabekeriak eta pausu gaistoak? Eta alere

bizi nai dezu zuk eroaren eran, ta zere buruaren galgarri egiñik!– Ori da, bai; nere Jesus maitagarria,
oraindañokoan nik zugatik egin izandu dudana! Baña,
ezaguturik orain nik nere gaur arteko ibillera makurren eskergabetasuna; ta, ezaguturik bidenabar zuri
nik nere bidegabean arrerazi dizkitzudan alkekizun
illun gogorrak, ongi damuturik arkitzen naz gaur, ta
begitan guztiz artuak daduzkadala oraindañoko nere
erakeriak; eta denbora berean arkitzen naz ni, oriek
guziak uzteko, ta bizi modu berri on bat artzeko asmoan; ta negarrez, ta ziñezko urrikiz zuri zere nekeak
gaur aleginean arindu-nai guztiz andiarekin.– Iraun
balezate, nere ill arteko denboran, oraingo nere asmoak! Ala gerta dedilla gure Jesus maitagarria; bai arren.
bai!

Ego autem constitutus sum Rex
ab eo super Sion montem sanctum ejus:
praedicans praeceptum ejus.
Ps. 2. 6.
Nere umeak, erraten digu guri gure Jesus maitagarriak; nere umeak, Errege naz ni, bai; baña ez naz ni,

ez, Errege, munduko erregeen erara. Orien eskanbillak, orien soldadeskak, orien gerrak, diruak, eta gañerako orien gauzak ez dute nerekin zer-ekusi, nere
etsai judu gogorrak nai dutena erran arren nere Erregetasunaren gain, edo kontra.– Errege naz ni, bai,
nere umeak; baña biotzen Errege, Elizako jendeak,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zenbait otoitz-gai-II - 22
  • Parts
  • Zenbait otoitz-gai-II - 01
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1441
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 02
    Total number of words is 4183
    Total number of unique words is 1388
    38.3 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 03
    Total number of words is 4220
    Total number of unique words is 1451
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 04
    Total number of words is 4142
    Total number of unique words is 1469
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 05
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1475
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 06
    Total number of words is 4109
    Total number of unique words is 1473
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 07
    Total number of words is 4046
    Total number of unique words is 1497
    36.6 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 08
    Total number of words is 4063
    Total number of unique words is 1499
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 09
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1403
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 10
    Total number of words is 4061
    Total number of unique words is 1446
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.2 of words are in the 5000 most common words
    60.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 11
    Total number of words is 4096
    Total number of unique words is 1354
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 12
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1448
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 13
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1474
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 14
    Total number of words is 4157
    Total number of unique words is 1523
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 15
    Total number of words is 4166
    Total number of unique words is 1487
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 16
    Total number of words is 4122
    Total number of unique words is 1464
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.5 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 17
    Total number of words is 4074
    Total number of unique words is 1369
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 18
    Total number of words is 4138
    Total number of unique words is 1490
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 19
    Total number of words is 4091
    Total number of unique words is 1425
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 20
    Total number of words is 4082
    Total number of unique words is 1522
    34.8 of words are in the 2000 most common words
    48.7 of words are in the 5000 most common words
    55.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 21
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1489
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.7 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 22
    Total number of words is 4095
    Total number of unique words is 1452
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    48.5 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 23
    Total number of words is 3970
    Total number of unique words is 1469
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    47.2 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 24
    Total number of words is 4006
    Total number of unique words is 1459
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 25
    Total number of words is 2096
    Total number of unique words is 778
    47.5 of words are in the 2000 most common words
    59.3 of words are in the 5000 most common words
    67.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.