Zenbait otoitz-gai-II - 20

Total number of words is 4082
Total number of unique words is 1522
34.8 of words are in the 2000 most common words
48.7 of words are in the 5000 most common words
55.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
baizik ezin-zikinduagoa, ta ezin era, ta itxura txarragoan. Ongi, Aingeru onak, ongi: ta ezin garbi zenezoke zuek zerok zeren esku leun-zuri-ederrekin?
Ez ote da mundu guzian arkituko, zuek zeren lan
orretarako bearko dezuten adiña ur ta esku-oial, eun
mee, olanda, ta ruan?– Badira, bai, zuek lan au, egin
liteken era zuzen batez, egiteko bearko liran ur ta oial
guztiz egokiak; eta pozik zuek billatuko zenituzkee,
Jaungoikoaren Aingeru onak, eta, oriez zuek baliatuz,
edo orrelakorik bat ere bage, ta aisa aski, fite ta laster
kenduko zeniozkee gure Jesus maitagarriari juduen
listu, ta karkais zikiñak Jesusek ori, ta Jesusen Aita
eternoak, ala nai izatera.
Baña Aita eternoak orain bere Aingeru onetatik nai
duena da, arrituen eran, oriek Jesusi begira egotea,
guk bekatari gaisook ekusi dezagun astiz, ongi, ta
kontuz, norenak ote diran karkais eta listu oriek, edo

oriek adirazten duten loia ta zikinkeria; gureak dirala,
guk gerok ezagutu ondoan, geren bi begietako negar
beroekin, ta damu onezko oial zuriz, Jesusi bere arpegitik kentzera egiteko.
Baña zer loi ote da loi zikin, Jesusen arpegia onenbat lizuntzen duen loi likits au?– Zer loiak, edo nondik
datozen loi-erak ote dira gure Jesus maitagarriaren
arpegia era onetan lizuntzen duten loi likitsak? Gure
itz arinetatik, gure kanta, bear ez bezalako galgarrietatik, gure lausenga ta ele eroetatik, gure marmaria
mukerretatik, gure errierta sutu-beroetatik, gure ziñ
eta juramento gezurtietatik, gure maldizione, otoitz
gaisto, ta erregu errebesetatik, eta, bear ez diran gure
erausiero galdu guzietatik datozenak.– Era onetako ta
beste gure bekatu guziak dira, bai, gure Jesus maitagarriaren arpegi ederra loitu zuten karkais zikin ta
listu galduak: eta gure bekatu berak dira, guk geren
ziñezko damuz, ta urrikiz, ta Jesus maitagarriari eskatuz, gu gerok gero galduak ez izateko, kendu bearko
ditugun karkais listuak.
Eta ori da gaur bertan gugandik Aita eternoak nai
duen, Jesusen arpegiaren garbiera.– Eta oraingo bere
nai onetan nai ote du geiegi bere seme Jesusen Aita
maitagarriak?

Garbiera onetako lanera zu saiatzeko, begira egiozu zuk zere Jesus maitagarriari; ta ongi oartuz, ta
astiz, ekusi zazu orrenbat karkais ta listuren artean
Jesus maitagarriak egiten duena; edo ekusi zazu, karkaisak karkaisen gain bere arpegira Jesusi Judu gogorrak aurtikiagatik, ez duela Jesusek bere aurpegia
batere baztertzen.– Ekusi zazu, era onetako Jesusen
egoerak nai ta ez lotsatzen zituela listulari, ta karkaisgin judu gaistoak; eta oriek, bere alkekizun ta lots au
ez ekusi naiez; ta, berak nai bezala, ta alkekizunik
bage Jesusi egiteagatik, era bereko, ta beste berak
asma al adiña ista, ta txarkeri, traputzarrez, edo berak
zekiten eran, estali ziozkaten Jesusi bere begiak, Et
caeperunt quidam conspuere eum, et velare faciem
ejus. Marc. 14. 65.
A juduak, a judutzar ero-itsuak! Zuen listu, ta karkais zikiñak estaliak daduzkate, bai (ta ongi alere)
Jesusen begi ederrak. Bestela ere lurrera begira dago
Jesus, ta bere betazal bat ere illuntzen ez dizutela; ta
alere lotsatsen zaituzte zuek Jesusen begi ederrak;
eta, lotsarik batere bage egin naiez gogogaistoak
ematen dizutena, kendu nai dituzue zuek zeren begietatik Jesusen begiak, eta ezartzen diezue gogoak
ematen dizuten, edo zuek zeren eskutartean arkitzen

dezuten estalkia!– Galdu-zoratuak zuek; eta agitz
alere! Jaungoiko-gizona da Jesus maitagarria; ta zuek
orain, zerok nai dezuten eran estali arren gizon-Jaungoiko onen begiak, berekin ditu Jesusek Jaungoikoaren begiak, eta Jaungoikoa begiz-begira dagoka, zuek
egiten dezuten guzi-guziari; ta zuek nai, edo ez, ekusiko du Jesus maitagarriak zuek egiten dezutena; ta
orain ixillik badago ere, emain dezue bai, Jesus orrek
berak bere denboran, zuen gaizkiei dagoten pagua: ta
a zer pagua!
Eta ona nik nere Jesus maitagarria; ona non dakusadan nere oraindañoko, ta juduenaren erako itsumentu nere galgarri berbera!– Zokoak billatzen nituen
nik, ni gaizki nenbillen denboran, nik nere zikinkeriak
nere gogara, ta lotsarik bage, egiteko. Gabaren begira nengoen ni, nik neronek dakidan etxe artan sartzeko, nik dakidan arekin an itzketan, ta bear ez den
eran, egoteko: ta, nik emengo jendeen begietatik nere
ebasteak, nere lapurreriak, eta beste nere gauza gaistoak gorde, edo estali ezkero, ez nuen beldurrik batere: lotuak zeudela neritzan nik, zure begi guziak; eta
ezin ekus zezakela ordu artan nere Jaungoiko begidun
ekusle ederrak ere, aldi artan nik egiten nuen gauzarik batere.– A, baña! a, ta nere galduegia, nere leneko

gauza gaistoak konfesatuz urratu ondoan, egiten
ezpaditut nik nere gaurgeroko gauzak, dakidanak
bezala, etzaiola nere Jaungoikoari gordeko batere,
diran guzietatik, eta orietatik bakoitzari begira dagokala, mundu guzian besterik ezpaliz bezala, ta ezin
argiroago.

C.
Ematen diozkate Jesusi
bere arpegian esk-ukaldi gogorrak
eta egiten diozkate
ista ta burla izugarriak
Bere bi begiak Jesusi juduak estali orduko abiatu
ziran Jesusen borreroak: Colaphis eum caedera (ibid.)
eskukaldika Jesusen aurpegian; edo abiatu ziran batak
batetik, eta besteak bestetik behar-ondokoka, okabilka, zapladaka, ta, sulezekoak, Jesusen etsai berei adirazten zien alde guzietara Jesusen arpegia zerabiltela.
Ongi; ta, nola geldituko ote zen urrengo bigaramuneko Jesusen aurpegia? Zein anditua? Zein ustel-iduria? Ta zenbat oñazerekin?– Egunen batean au guzia
guri adiraziko zaiku. Eta bidenabar egun artan berean

adiraziko zaiku, etzirala izandu, ez, juduen esku utsak
lan orretan aritu ziran eskuak; edo, juduen esku gogorrekin batean, an aritu zirala, bai, zureak ere.
Bai, bai; an aritu ziran zure eskuak ere, bekatari
txar, Jesusen nekagarria, ta zere buruaren galgarri
gaistoa! An zebiltzan, bai, zure eskuak ere, edo zure
bekatu loitzar-zikiñak, gure Jesusen begietan, ta beraren arpegian; bada zuk geroz egin izandu dituzu eskuka zikiñak, ukitze loiak, erabiltze lizunak, eta, zuk
zerorrek dakizkitzun lan likits-itsusiak, ebaste gaistoak, eta gañerako zure bidegabeak ekusten zituen aldi
artan Jesus maitagarriak, juduen ta jentil arroen eskuka gogorrak bezain ongi, ta naigabe andiarekin; eta
oriek guziak judu gogorren eskuekin batean naigabez
agitz betetzen zioten Jesus maitagarriari bere Biotz
guzia.– Zeren lan gaisto au egin baño len erreak gelditu bear zenuzten, animako nere eskuak, orra zer
egin dezuten zuek zeren lan makur galgarri gaistoekin! Egunen batean ekusiko dezue, bai, zuek, zein galgarriak ziran era orretako zuen ibillera gaistoak! Jaungoikoak barka ditzakidala guzi-guziak niri, an oriek
nere alkekizunerako gertatu gabe!
Arrats onetako Jesusen anitz neketatik bat izandu
zen, oraindañokoan guk ekusi ditugunak bezain gogo-

rra eta arrigarria; izandu zen alabaña, Jesusek eraman
zezaken saietsik minbereenean zeraman nekea, edo
neke, ondraren kontrako.
Ekusi ditugun txarkeriak, eta beste beren lan gaistoak egitean, erraten zioten Jesusi judu gogorrak:
Orain ekusi bear diegu, nor azan i; ta, guk iri ere
begiak ongi lotu, ta estali ta ere, ote dakien ik, gertatzen zaiena: edo ezagutzen ote duela ik nondik datorkien iri ere naigabea: Ea, erraguk, Kristo, erraguk,
nork ematen dien oraingo nere esk-ukaldia: Prophetiza nobis, Christe, quis te percussit?– Eta, errate zikin
oni guti eritzirik, erraten ziozkaten, dio San Lukas
Ebanjelariak, beste anitz itz gaisto, ta blasfemia ere:
et alia multa blasphemantes diebant in eum.
Zer blasfemiak ote ziran, aldi artan Jesusek aditu
zituenak?– Ez aditzeko obeak. Jesusen etsai gogor
judu gaistoen ezpañetatik; eta ezpaiñ, sulezeko amurratuak suturik zeduzkaten batzuetatik atera zitezkeen bezalakoek; iraz, ta izurriz, ziranak beteak; eta
aditzen zituen edozein ikara, ta arriturik utzi zezakeenak; baña, an arkitzen ziran guziei atsegin andi bat
egiten zietenak.
Orra bada, Jesus maitagarria: orra zer opionean
zaduzkaten zu zere erritar, edo erreinutar, judu gogo-

rrak! Orra oriekiko zuk zere mirakullu, ta orien beren
onerako egin izandu dituzun gauz, andi-txiki guziekin,
egin dezun irabazia!– Gizon oriekiko, gezurti andi bat
zara zu, ta, zere eskuetan dakartzuna ere, ezagutzen
ez dezun gizona.– Blasfemari arrigarri bat zarala zu,
diote orien arteko Apezak; eta orregatik, bizirik ezin
geldi zaitezken gizona.– Orretan berean daude orien
lagunak; eta, lenbaitlen guzien artean ill nai zaituztela dirudi; ta, berak nai lukeen lan txar itsusi galdu au
egin artean, or zarabiltzte karkaiska, listuka, okabilka,
golpeka, ta ista, ta ista.– Nonbait gauza txar guztiz
galdua zara zu orien begietan, gure Jesus maitagarria!
Eta nereetan nolakoa izandu ote zara oraindañokoan, nere Jesus maitagarria? Jaungoiko-gizon guztiz
errespetatua? Ongi, zuzen, biotzez, ta bear bezala
beti nik maitaturikakoa?– Ez ote naz gorde ni bein ere
zure begietatik, nere gauza txar zenbait egitera?– Ez
ote dizut keñatu nik noiz edo noiz nere esku loi galduzikiñarekin? Etzen nik zuri eskuz keñatzea nere eskutzar loi zikiñez urratzea, urratu dudan eran, zure seigarren mandamentua, edo zure Legekoetatik beste
edozein mandamentu?– Keñatu ezezik, eskuka ere
eman dizut nik zuri, bein baño geiagotan, ta bekatu
larriren bat egiten nuen aldioro!– Ez nuen nik orduan

erraten, ez, erran zenezala zuk, baldin bazenekien,
norena zen orduko nere bekat-ukaldia: banekien nik,
bai, baizenekiela zuk nork emana zen, zuk orduan
artzen zenuen nere ukaldia edo golpe lotsagarria; ta
argatik, zuk nai izatera, onda nintzakezula ni beti-tabetiko sulezean.
Baña ez nuen orretara begiratu nai nik; eta estaltzen nituen nik nere begiak, zureak ezin estal nitzakela nekienak bezala; ta, ekusten ez duen itsu bat bazina baño geiago zuri begiratu gabe, ematen nizun nik
zuri, eman alean, edo egiten nuen nik nere gogoak
eman oi zidana, naiz zela ori, zuk nai etzenuen gauzaren bat, edo naiz zela izan ziteken gauzarik itsusiena,
naiz zela nolakoa nai.– Eta alere ixillik beti zu, nere
Jesus maitagarria: ta alere beti niri ongi naiez zu, ta
nondik niri, eme-emeki zu nerekin ibilliz bazen ere,
arreraziko zenidan nere gaizki guzien urrikimentua, ta
bizitza berri on bat egiteko asmoa!– A! eunetan, ta nik
ezin asm-al adiñ aldiz bedeika dakiola zure Biotz umill
on-maitariari!
Nori etzaio damutuko, zu bezalako bati nik nere
naiez egin dizkitzudanen eraka txarkeriak egin ezkero.– Niri beintzat nereez damutu zait; eta ziñez alere:
ta berriz, eta bereko, edo beste txarkerietara baño len

egin nezake nik, ez dakit zer; ta egiñen dut gaur bertatik, len egiñen alde, zuk nigandik nai dezun edozein
gauza.
Errazu zuk orretarako, zer gauza den, nik egin
bearra; ta lagun zakizkit egiten, lenik ematen didazula leneko nere utsen barkamentua, ta zere grazia: bai
arren, bai!

Posui ori meo custodiam,
eum consisteret peccator adversum me:
obmutui, et humilitatus sum, et silui á bonis.
Ps. 38. 3.
Gauz arrigarria gaur guri gure Jesusek Dabiden
ezpañez erraten, edo adirazten diguna! Giltzatuak
baleude bezala, daude gaur, dio Jesus maitagarriak,
nere bi ezpañak, nerekin gaur, gogoak ematen diena
nere etsai gogorrak egin ta ere!
Orra zenbat listu ta loikeri ditudan nik gaur nere
aurpegian! Judutzar gogorren bat ez izatera, ezin
begiratuko dit niri gaur, ni nagoen eran, alkez bera,
lotsaz, ta negarrez beterik gelditu gabe judutzar gogorrak; eta judu, ni beren aoz, ezpañez, ta mii lizunez

era onetan iutzi nautenak dira, niri begiratzetik atsegin andi bat artzen dutenak: eta, atsegin berriak, eta
andiagoak artu naiez, listu ta listu niri ari zaizkidanak!
Dagitela nigatik, berak nai dutena. Nere naiez, ni
mututurik bezala, ta ixill-ixill arkitzen naz, oriek beren
lan lizun onetan asi ziran ezkero; ta, nai duten orduraño ariagatik oriek, ez dut itz egin uste orien gain ez
eta nere alde ere. Umill-umill egoteko asmoan arkitzen naz ni, ta itz bat atera gabe, nere neke loi natsgarri onek irauten dueño: au datorkit alabaña munduko bekatuakgatik; eta orien alde nai dut eraman nik,
nere betiko Aitaren izenean, au guzia ta gañerako
nere Aitak nai duena.
Ai Jesus maitagarria, ta zuk nigatik daramazun
nekea! Eta zein ixillik! Eta zein emeki! Eta zein biotz
leun-garbi-maitatzallearekin!– Au guzia zuk, (eta era
onetan) nere bekatu zikin galduakgatik daramazu; eta
alere bekatu berrietan ni!
Noiz utziko ote ditut nik betiko, ta arras, nere
bekatu guziak? Noiz artuko ote dut nik biziera berri on
garbiren bat edo beste? Eta noiz asiko ote naz ni, nere
Jesus maitagarria, zure ondoren, ta geroz nik izaten
ditudan nere naigabeei begi onez begiratzen diedala?– Ez ditut artuko nik ere nere obenen alde, ta zure

izenean, Jesus maitagarria, nere lagunen begitarte
gogorrak, eskergabeko lanak, eta gañerako txarkeriak?
Bai Jesus maitea, bai, nere lan on onetan zuk biziro laguntzen badidazu. Lagun zakizkit bada bizi-biziro,
guztiz bortizki, ta zere indar andiarekin. Bai arren, bai!

Oculi Domini multo plus lucidiores super solem,
circunspicientes omnes vias hominum.
Eguzkiaren begiak begi argiak dira: baña gure Jaunarenak agitz argiagoak.
Eguzkiak ez du ekusten, edo bere argiz ukitzen ez
du eguzkiak, gordeak dauden gauzetatik bat ere; ta
gauaz, ezpaliz bezala, da zeruko eguzkia: baña, egunaz bezain ongi ekusten du gure Jaungoikoak gabaz
ere; eta lurpean edo non-nai gordeak dauden gauzak
ere ekusten ditu lur gañean, ta toki agerian arkitzen
diranak bezain ederki, zuzen, ta klaro: baita, nere
gogoratzen diran asmo, ta oroitzapen edo pensamentu guziak ere.– Ez da zeruan, ez; ez da lurrean, ez; ez
da nion ere, ez, gure Jaungoikoak ez dakusan gauzarik bat ere, den txikiena izan dedilla, edo edozein era-

takoa, zeruko erpinetik lurraren ondorañokoan arkitzen den gauz au. Eta gauza guziak ekusten ditu
batean, ta bein ere bere begietatik iutzi bage, gure
Jaungoiko maitagarriak.
Au guzia badakit, nik nere fedeak niri, edo nere
siñiste onak erakutsirik; eta onelakorik ezpaneki
bezain arin ibilli naz ni nere Jaungoikoaren igeska, gordeka, ta zikinkerietan, ta gogo galduak niri eragin dizkidan nere lan gaistoetan; edo ibilli naz ni, oraindañoka nere oben-kulpetan, niri nere Jauna begira zegokidala oroitu gabe bezala: ta denbora berean ibilli naz
ni, ongi oarturik, eta norbaitek ni nere lan gaistoetan
ekus nintzan beldur andiarekin!
A ni, Jesus maitagarriaren begi ederrak estali
zituzten judu galduen laguntzar eroa! Alketzen ta
lotsatzen naute noiznai lurreko gizonen begiak ni,
gauza txar gaisto bat egiteko gogoak niri eman orduko; ta egiten ditut nik, era bereko anitz gauza ere,
nere Jaungoiko ekusle andia begira dagokidala; ta
orregatik batere lotsatzen, ta alketzen ez nazala!–
Egunen batean agertuko dira, bai, munduko guzien
begietan, orain oriei gordeagatik nik, nere Jaungoiko
maitagarriak ekusten dituela, nik neronek egiten ditudan zikinkeriak!

A zer lotsak! A zer alkeak ordu artan nik orien
begietan ekusi bearrak, orain nik damuz, ta negarrez
ez garbitzera zikinkeri berak niri anbat eta anbat loitu
didaten anima, gero au garbitu ondoan, ni bizitzeko,
nere Jauna beti begira dagokidala dakidanaren eran!

Dabit percutienti se maxillam:
saturabitur opprobriis.
Thren. 3. 30.
Arriturik bezala, begira zegokan Jeremias profeta,
Ostegun santu gauaz Jesus nekakor-maitagarriak
zemanari. Baña zein ere arrigarriak ziran, aldi artako
Jesusen nekeak, nekeak berak baño ere agitz geiago
arritu zuen Profeta, Jesusek bere nekeetan zuen
nekeen eramanerak; eta, au guri nola-ere-bait adirazi
naiez, ta egin gaitezen gu geren Jesus onarekiko
eskerdun onak, erraten digu Profeta berak:– Ekusten
dezue zuek zeren Jesus maitagarria? Ekusten dezue
zenbaten artean arkitzen den gaur zuen Jesus; eta
nolako gizonen esku gogor-galdu zikiñetan?– Begira;
begira, dio Profetak: nola darabilten! Eskuka juduak,
eta okabilka lertzear diote Jesus maitagarriari bere

aurpegia! Eta alere matrall bata zaplatzen diotenean,
ez du estaltzen bestea; ez eta ura bera ere. Prest
daduzka Jesusek biak, eman nai diozkaten ukaldi
guziak artzeko: ta artzen ditu, nork daki zenbat, itz bat
atera gabe, ta naigaberik erakusten ez duela!
Au ekusteko denbora berean, ekusten ditu Profetak, Jesusi bere etsaiak erraten diozkaten itz gaistoak,
eleak, baldankeri dongeak, eta blasfemiak: baita oriek
guziak nola ta zer eran Jesusek artzen dituen ere, ta
au guzia guri ark adirazi naiez:– Ara, dio, ara zenbat
gauz loi-arrigarri aditzen dagoen Jaungoiko-gizon
Jesus maitagania. Ara: ixill-ixillik dago Jesus; ta denbora berean dago guztiz erne, ta agitz oartua, egiten
zaizkan anbat bidegabetatik bat edo bertze gal dakion
beldurrez bezala, ta egarti, edariz asetzen dagoenaren eran: ain borondatez, ta anbat bere naikunderekin, artzen ditu Jesusek gure zorren alde pagugai oriek
guziak; diranak dirala izanik ere, zeru lurretako guziak
asm-alak bezain izugarriak, eta agitz ere izugarriagoak.
Orra gizonak (erran nai digu Jeremias profetak,
ekusten duenaz arritzen denaren itzketarekin); Orra
guk, eta munduko guziak Jesusi zor diogun amore bazterrik bagekoa! Gure zortzar andien alde dira, ta bere

Aita gugana palakatzeko Jesusen oraingo naigabe ta
neke guziak!
Zein andia den, guk onetan gure Jesusi zor diogun
ongi naia! Gu bezain gauza txar errebes galdu
batzuekgatik onenbat Jesusen neke-ta-neke!– Ostegun santu gau guzian gure Jesus maitagarria bein
Apostoluen oñak garbitzen, bein ta berriz, ta irurgarren aldian orazioan, otoitz luzeetan, ta odolez izerditurik!– Andik laster, soldadu gogor, ta judu gaistoen
milla ukaldi ta golperen artean, ta orien beren ostikopean, soketan ta arrastan!– Urrengo eguna argitu
artean batetik bestera Jesus bera, beraren etsai gaistoei gogoak ematen dien eran, ta bezala; ta Jesusi
berak leku guzietan ista, ta listu, eskualdi, ille-tira, ta
ezin kont-al adiña gaizki ta blasfemia!– Au guzia darama gau artan Jesus maitagarriak guri ongi naiez. Au
guzia darama gure zorren alde, ta guri berak erakusteagatik, ordañez guk gure Jesusen amoreakgatik
egin bear duguna, neketan gu, ta gerok nai ez bezala,
arkitzen garan aldietan.
Egiten badugu guk edo ixil-ixillik, asaldatu gabe,
ta gure Jesusen izenean artzen baditugu guk, guri
andik edo emendik datozkigun nekeak, izain dugu guk
Jesusen irabazi andietatik geren zorrak ateratzeko

diña, ta sekula guziko gloria.– Ala guk oriek artzeko,
goazen berari gaur umilki eskatzera lenagoko gure
utsen barkamentua, ta uts berririk ez egiteko grazia,
itzez ta biotzez erraten diogula: Nere Jesukristo, etc.

OTOITZ-GAIA
OSTIRAL SANTUZ LENBIZIKORIK
JESUSI GERTATUA,
TA JUDASEN URKAERA

A.
Iltzeko sentenzia
bigarren aldian emanik,
badaramate juduak Jesus
Pilatosen eskura
Judu gogorrak erne zebiltzan, bai, Jesus maitagarriari lenbaitlen bere bizia kenerazi naiez. Apez-Nagusiaren etxeko Batzarrean arkitzen ziran Ostegun santu
gau-erdian Jerusalengo gañerako Apezak, Eskribak,
eta gizon Zar-jakintsu-adituak; eta andik beren etxeetarako berandu atera baziran ere, bigaramunean,
eguna argitu orduko, bilduak arkitzen ziran berriz,
beren bigarren Batzarrean, edo konzilio-eran.– An
bildu orduko, erakartzen dute Jesus bere presondegitik beren aitzeñera; ta Jesus bera, bere itzetan nolerebait nastu naiez, galdetzen diote berriz ere, leneko

Batzarrean galdetu zioten gauza berbera; ta erraten
diote: errazu orain ere zuk, zu zaran Kristo, edo ez.
Bazekusan, bai, Jesus maitagarriak, (eta agerki
alere), nora zijoan, ta zertarako zen judu gogorren aldi
artako galdetze tolestatua, ta asmo ez-zuzena; ta au
berau judu berei adirazi naiez, ta beren buruei galdegin gaistoak begira zezoten, eranzun izandu zien gure
Jesus maitagarriak, zenak bezala, edo bear zen eran,
ta batere beratasun beldurtirik bage, erraten ziela:
baietz erranagatik zuei nik, ez nazue zuek, ez, siñistuko ni: nor nazan ni nik zuei agertuko banizue ere, naiz
ager nezala Eskritura santaz, ez-aditu zuek orain egiteko eran arkitzen zarazte; ta alferrik da gauz onen
gainean aldi onetan nik batere zuekin jardukitzea: ala
ere ez dut errateko utziko, ez, egunen batean zuei
zeren urriki arrigarriarekin gogoratuko zaitzuena:
Orie, bada, aditzen nazuten guziak, zuen Jaungoikoaren Seme, emen arkitzen den gizon au, Jaungoiko
beraren eskoietik, (eta anitz denbora bage) jarri bearra da; andik gero nori berea emateko, edo onei emateko sekulako zerua, ta zuek bezalako gaisto, gaistorik iltzen diranei, beti-betiko sulezea.– Orra zein arrigarria zen Jesusek, beren bigarren Batzarreko judu
gogorrei, agertu izandu zien egia!

Baña juduak, gogortuak baño ere gogorrago egiñak arkitzen Jesusen itz onak aditzeko, ta ez egin nai
oriek, egin bear zutenik! Jesus maitagarriak bertatik
ekusten gizatzar orien gogo galgarria, ta asmo amurratua; ta egiak atera Jesusek oriei agertu ziezten
gauza guziak.– Oriek ez begiratzen batere beren etorkizunari: ta beren gogoan ez artu ere izandu oriek
Jesus maitagarriaren galbideak, eta galbideak besterik, batere!– Eta orregatik, aldebat utzirik oriek; aditzen ziozkaten gañerako gauza guziak, erraten diote
Jesus maitagarriari: Zuk diozunaz, zu Jaungoikoaren
Semea zara?– Eta Jesusek, ekusirik oriena, ta bere
Aitari begiratzen ziola, erantzuten die: Ni nazala diozue zuek Jaungoikoaren Seme ori; ta egia diozue.
Au oriek Jesusen aotik aditzean, betetzen dira
guziak pozez ta pozez, ta erraten diote elkarri, atsegin
andiarekin; gaurgero ez dugu testigu bearrik, ez: orra
orain berak bere ezpañez agertu digu guri guk gerok
nai genuen adiña; ta orrek agertu diguna aski da, ori
guk bidaltzeko ordu gaistozko eriotz baten ortzetara.
Ekusten dezu gaur zuk judu gogorrena? Beren
Jesus onaganako tirriarekin atera naiez, ez diote
juduak begiratzen beren osasunari; ez eta beren animei ere.– Loa galduz, ta sentenzia gaisto bat emanez

badere, illerazi nai dute judu gogorrak Jaungoikogizon obenbageko Jesus maitagarria: ta alere nai dute
juduak, munduko gizon guziak siñes dezaten, beren
Jaungoikoari ongi naiez dirala, ta Jaungoiko beraren
kontrako blasfemiak mundutik kentzeagatik aldi onetako, orien lan-ibillera guziak: baña guziak dira judu
gogor beren irabaziagatik; edo oriei beren irabazbideak Jesus maitagarriaren Lege garbiarekin urra
dakizten beldurragatik.
Orra zertaraño daraman bat, makur dabilen bere
pasioneak, edo naikunde gaistoak! Galerazten dio gaisoari bere Jaungoiko maitagarria, edo bere Jaungoikoaren grazia, bere Jaungoikoaren adiskidetasuna, ta
azkenean bere Jaungoikoa, bera, bear den eran bizitzera, emain likeon zeruko gloria.
Zorionekoa zu, zuk eskuratzen badituzu zere
pasione guziak; bada ordutik zuk ongi naiko diozu
zere Jaungoikoari; ta zuk izain dezu, emen Jaungoiko
beraren grazia, ta emendik atera ondoan, beraren
zeruko gloria.
Beren bigarren Batzarrean juduak berriro Jesusen
gain emanikako sentenziak ziona lenbaitlen eragin
naiez, loturazi zuten Jesus bera Batzarre bereko gizonak, edo Konzilioko Apezak, Eskribak, eta gañerako

jendeak; eta eraman zioten, Erromako Enperadoreen
izenean an Jerusalenen arkitzen zen Presidente ta Juez
Pilatosi, egin zezan onek orien sentenziak ziona, edo
ken zezon lenbaitlen Jesus maitagarriari bere bizia.
Baña nola ote zijoan Jesus maitagarria jendagiro
orien artean?– Otzez ikara; bere aurpegi guzia listuz
zikindua, esk-ukaldiz anditua, ta ustel-idurian zeramala; ta bearbada, bere ortzetatik edo sudurretatik atera
zioten odolez betea.– An zijoan Jesus maitagarria,
bere buruko ille edo billo guzia naspilla bat egiñik
zeramala; eskuak loturik; zenbait gizatzar galduren
artean, ta, munduko gaistagiñik andiena zoaken eran.
Orra nola zijoan gure Jesus maitagarria, Jerusalengo Konziliotik, edo, Satanasek bilderazia zirudien
Batzarretik atera, ta Pilatosen peera edo eskuetara,
judu gogorrak eraman zutenean!
Zer bidez ote, ta zer eratan ote zeramaten Jesus
ara judu gogorrak? Eta nondik ote?– Jerusalengo kalez
kale, ta eskanbil andiarekin.
Anbat gizonen oin-soñuak, orien beren eskanbillak, eta marmariak agerreraziko zituen atarietara
batzuek, eta besteak beren etxeetako leioetara; eta,
itxura, edo era artan Jesus ekustearekin, galdetuko
zuten guziak, zer zen ura, ta zergatik, edo nora zera-

maten, eramagiro ain itxura txarrekoan, ta zergatik,
len anbat gauz andi, ta ekusteko egin izandu zituen
gizon ura?
Eta nola, Jesus ala zeramatenak etzeuden Jesusen
alde itz egiteko, eranzunen zuten: Milla blasfemietan,
ta gauza gaistotan arkitu zutela Jesus; ta illtzeko sentenziarekin zeramatela Pilatosen eskuetara, lenbaitlen
kenerazi zezon Pilatosek bere odol bizitza, ta bukarazi zitzan gizon aren gaistakeriak; edo zerbait orrelako.
Eta bidenabar Jesus maitagarriari errain ziozkaten,
nork daki zenbat itz gaisto ta baldankeri.
Orra bada, gure Jesus maitagarria, orra, zure
barko gabari dagokan egunaren asiera! Ibillera ederra
da, bai, goizetik gaur zuri judu gogorrak eragiten dizutena!– Nere zorrak artu zenituen zuk zere gain? Orra
bada Jesus maitagarria, orra zenbat kostatzen zaizkitzun zuri nere kaleetako begiratze ariñak, eta asmo
zikiñak; nere karriketako, ta plazetako ibillera likits loigalduak, eta nere atarietako, leioetako, ta barre-kanpoetako iztketa galgarri lizunak, bada oriekgatik, edo
nere era orretako gaistakerien alde dira, bai, oraingo
zure ibillera gogorrak, alkekizun andiak, eta neke
guziak!

Isill-isillik zoaz zu gaur, nere Jesus maitagarria, ta
nere bidegaberik, eta oben-kulparik ekusten ezpazenu
bezain baketasun andiarekin; baña, ni gaurko zure ibillera nekagarriaz ez baliatzera, eta nere damuzko urarekin nik ez kentzera oraindañoko nere kulpen loiak,
egiñen dezu zuk egunen batez nerekin judu gogorrei
bart erran zeniena; jaitsiko zara zu zere zerutik ongi
gogor ta zuzen, nere zor arrigarrien, edo bekatu zikiñen kontu zuzenak artzera; ta etorriko zara, kontu
gaistoei dagozten neke andiak ematera.– Ez arren, ez,
Jesus maitagarria!
Era izugarri onetan, bada; mill alkekizunekin, ta,
nork daki zenbat, Jerusalengo ta kanpoko jende begira zegozkala (Bazkoak ziran alabaña, orduko egunak,
eta anitz milla gizaki, ta andre kanpotik etorriak, an
arkitzen ziran egun artan, Lege zarrak ziona egitera
etorriak), eraman zuten Jesus Batzarreko edo Konzilioko jende andi, ta txiki guziak, Pilatosen etxera; ta an
utzi zioten Jesus Pilatosi Apizpikuak edo Obispo jaunak
noizbait Eliz gizon sakrilejioz ta bekatu arrigarriz beterik dagoena, Alkateen edo Juezen eskuetan utzi oi
duten bezala; ta an utzi zioten utzle gogor gaisto
berak berezi edo bota dioten eriotz-modua emateko.

B.
Bera bere eskuz urkatzen da Judas
Etzuen Judasek usteko, ez, Jesusen saltzeko denboran, edo Jesus judu gogorrei saltzean, zein ere
gogorrak ziran juduak, juduak egiñen zutela egin zutenaren laurdenik ere Jesus maitagarriarekin. Eta, ekusi
zuenean juduak Jesusekin egiten zutena, bere lan
eskergabe gaistoegiaz agitz damutu zitzaion Judas
saltzalle galgarriari: ta bere gaizki au, ta igual zirtzilla,
edo Jesusen saltzea galerazteagatik, eta ez-egintzat
geldi zedin, Judasek berak, eta judu-Apaizak eginikako
diru-iguala, egin izandu zuen Judasek alegiña.
Badoa bada, igual au arekin egin zuten Apezetara.
Billatzen ditu, Apez guzien artean, eskurik geiena
zuten Apezak, eta errespetuzko Zarrak; eta, oriek
arkitu orduko, erraten die Judasek: Ona ni emen, leneko nere makurrak zuzentzera, ta, nere uts guziak
atera naiez, zuen billan etorria.– Orra non dituzuen,
zeren ogeita amar diruak. Oriek artu nituen nik, Jaungoiko-gizon Jesus maitagarria zuen eskuetaratzeagatik. Bart nik zuen eskuetara nuen nere Jaungoikogizon au, baña ala gaizki, ta zorigaistoan, ta guztiz

alere; ezin egin nezaken nik, egin nuen au baño gauza
gaistoagorik.– Egiñaz damutu zait geroz niri eunetan,
ta milletan ta milletan ere; ta nere damu onek nakar
ni gaur zuen artera, nere lan makur au emen zuzentzera.– Orie (erraten die gero Apez Nagusi berei): anitz
da, ta geiegi oraingotz ere zuek Jesusi erakutsia, edo,
arrerazi diozuten nekeria, edo neke salla: baña erakusten, edo arrerazten diozue zuek Jesus maitagarriari ori guzia, Jesusek orretarako biderik batere zuei
ematen ez dizutela; ezin eman dezake alabaña; aiñ
on-zuzen-ezinobea da Jaungoiko-gizon, Jesus maitagarria.– Itsutu ninduen ni nere diru-naiak, edo sulezeko
Satanas gaisto-galgarri-madarikatuak; eta onek eragin zidan niri, nik ezin negiken, lan gaisto au, edo nik
zuei Jesus saltzea; ta badakizue zuek, gizon jakintsuak
bezala, ez dutela balio tratu-kontratu, ta saltz-eroste
makur-gaistoak.
Egizue bada bertatik kontu, Apez jaunak, ez nizuela nik saldu Jesus maitagarria, etzenidatela erosi zuek,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zenbait otoitz-gai-II - 21
  • Parts
  • Zenbait otoitz-gai-II - 01
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1441
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 02
    Total number of words is 4183
    Total number of unique words is 1388
    38.3 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 03
    Total number of words is 4220
    Total number of unique words is 1451
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 04
    Total number of words is 4142
    Total number of unique words is 1469
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 05
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1475
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 06
    Total number of words is 4109
    Total number of unique words is 1473
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 07
    Total number of words is 4046
    Total number of unique words is 1497
    36.6 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 08
    Total number of words is 4063
    Total number of unique words is 1499
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 09
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1403
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 10
    Total number of words is 4061
    Total number of unique words is 1446
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.2 of words are in the 5000 most common words
    60.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 11
    Total number of words is 4096
    Total number of unique words is 1354
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 12
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1448
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 13
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1474
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 14
    Total number of words is 4157
    Total number of unique words is 1523
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 15
    Total number of words is 4166
    Total number of unique words is 1487
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 16
    Total number of words is 4122
    Total number of unique words is 1464
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.5 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 17
    Total number of words is 4074
    Total number of unique words is 1369
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 18
    Total number of words is 4138
    Total number of unique words is 1490
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 19
    Total number of words is 4091
    Total number of unique words is 1425
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 20
    Total number of words is 4082
    Total number of unique words is 1522
    34.8 of words are in the 2000 most common words
    48.7 of words are in the 5000 most common words
    55.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 21
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1489
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.7 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 22
    Total number of words is 4095
    Total number of unique words is 1452
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    48.5 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 23
    Total number of words is 3970
    Total number of unique words is 1469
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    47.2 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 24
    Total number of words is 4006
    Total number of unique words is 1459
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 25
    Total number of words is 2096
    Total number of unique words is 778
    47.5 of words are in the 2000 most common words
    59.3 of words are in the 5000 most common words
    67.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.