Zenbait otoitz-gai-II - 18

Total number of words is 4138
Total number of unique words is 1490
36.2 of words are in the 2000 most common words
51.3 of words are in the 5000 most common words
59.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ematen ziozkan Jesus maitagarriari, nere oben-kulpei,
nere esker gabetasunari, ta nere arganako molde
kabeari zegozkan tristura guziak: eta neke pena ta
tristura ezin-andiagoak Jesusi emateko, aski zen, ta
sobera, nere oben-kulpa guzietatik bat.

Baña guziagatik ere itxedan dezaket nik, ez nabela Jesusek aldebat utziko ni; ta baliatuko zaizkidala
nere zorren alde, orduko Jesusen tristurak berak. Ala
gertatuko da, leneko gaizkiez ni ongi damuturik, ori
nik berari ziñez eskatzera. Gerta dedilla bada, nere
Jesus maitagarria; bai arren, bai!

Circumdederunt me vituli multi: tauri pingues
obsederunt me, aperuerunt super me os suum,
sicut leo rapiens et rugiens.
Ps. 21. 13.
Zer kezkak, zer ai-ak, zer naigabeak leoi aserre
baten atzaparretan arkitzen den gizonaren naigabeak,
ai-ak, eta kezkak! Era berekoak izandu ziran, ta agitz
latzagoak eta arrigarriagoak, gure Jesus maitagarriak
bere Biotzean izandu zituenak Jetsemaniko bere
azken-otoitz denboran.
Nola-ere-bait bere neke gogor, naigabe illun, ta ai
oriek guri adirazi naiez erraten digu Dabidek, Jesusen
ordez ta lekuan: Ingurutu naute ni bazter guzietatik,
nork-daki zenbat zekorrek, edo zezenkok. Zezen sutu
gizenak ere beren erdian arturik nadukate ni; ta, nik

iges egin naiagatik ere, iges egiteko biderik bage
nadukate ni oriek.– Ez dira oriek kontent, ez, nolanai
niri nere bizi au kentzearekin. Beren abak edo aoak
ongi zabaldurik datoz oriek nigana; ta, egiten dituzten
orroz, bazterrak urratzen dituztela; ta, era orretan
datoz bizirik ni, edo, al duten eran iritsi naiez; ta
datoz, leoi jale aserretu orrolariaren eran.
Zein ote dira zezen ta zekor oriek? Zein, baizik zu
ta ni, biok; eta gu bien erako bekatari txar-gaistoak?
Guk guziok geren gaizki galgarriekin; guk geren oben
kulpekin; ta, guk gerok egin oi ditugun, geren bidegabe ta txarkeri guziekin, ingurutu izandu genuen Jetsemaniko bere otoiz-denboran gure Jesusen Biotz minbere maitaria; ta guk gerok, orduko judu gogor ta jentil gaistoekin batean, eman izandu geniozkan Biotz
minbere maitari oni, egin ditugun bekatu adiña nekukaldi, golpe, ta naigabe: ta geren onenbateko naigabe arrigarriekin odol-izerditan utzi izandu genuen guk
geren Jesus, bere burutik oñetarañoko guzi-guzian; ta,
bera ezezik, bere peko lur guzia bustitzeko diña odol
zeriola.– A gure galduak gu, guk geren Jesus maitagarriagandik ez erdistera, gure bekatu gogorrak Jesus
berari atera zioten odol-izerdiaren laguntza! bada ori

guk ez erdistera, galduak gara gu sekula guzi-guzirako!
Ez arren, Jesus maitagarria! ez datorrela gure gain
orrenbat malur, ez: Zuk bein zere izerdi odolezkoarekin garbitu ezkero gure anima bekatuz loitu gaisoak,
ez ditugu loituko guk berriz geren gaizkiz ta kulpaz; ta
zuri zor bezala, eskerrak emanaz guk, eta garbiro maitatuz zu, gure Jesus maitagarria, egiñen dugu guk
ongi bukatzera geren egunak, zeruan gero gu zu maitatzen egoteko beti ta beti, edo eternidade guziguzian. Ala gerta dedilla, gure Jesus maitagarria, bai
arren, bai!

Sicut aqua effusus sum, et dispersa sunt
omnia ossa mea: factum est cor meum
tamquam cera liquescens in medio ventris mei.
Ps. 21. 15.
Nere gorputzeko ezur guziak (dio Dabiden ezpañez gure Jesus maitagarriak): nere gorputzeko ezur
guziak elkar utziak dirudite, ta, niri laguntzeko, indarrik batere bage arkitzen diran ezurrak: bada nere
azken-arrats onetan, nazan guzi au nago ni agoniez,

ta agoniez bete-betea; ta, illtzeko dagoen gizon baten
eran. Denbora berean arkitzen naz gaur ni, sull edo
gurbil bat urratu, ta, banatzen ta galtzen den ura
bezala: edo bere ibillera ta osasuna galdurik dagoen
baten eran; bada arkitzen naz gaur ni guztiz triste, ta
illun, ta ikaraz, zer egin ezpaneki bezala.
Eta alere, ez da au, ez, oraingo nere lanik gogorrena: gogorragoa da nere Biotzaren aldetik datorkidana.
Su baten bazterrean arkitzen den argizagia dirudi
gaur nere Biotzak; bada, suaren bazterrean argizagia
bezala, urtuz doakit niri nere Biotz guzia, ta izerditan
ateratzen zait an arkitzen den nere odola: ta ni gaur,
nere Jaungoikotasunaz ez baliatzera, nere biotzeko ta
barrengo zerbait odol geldirazteko, azotatzen edo
zeatzen nauten aldirako, ta lantzaz nere bular au urratzen didateneko, bertan illa geldituko nintzake ni
emen, Jetsemaniko baratzean.– Orra, dagoeneko ere,
zertara naben ni, nik munduari diodan ongi naiak eta
gizon amoreak! Orra zenbaterañokoa den, oriek niri
nere izerdi odolezkoagatik didaten zor arrigarria!–
Orien zorraz oroitzeak, edo orien zorrakgatik nik gaur
daramadan ta emendik asi, ta ni illik gelditu artean,
nik eraman bear ditudan nekeen oroitzapenak, eta,
guzien gain, gizonen niganako eskergabetasunak one-

tara ditu gaur nere gorputz-animak, eta nere biotz
guztiz maitari au!
Guri ongi naiak, eta gure amoreak orretara zaituzte zu, gure Jesus maitagarria? Eta zeer? etzenekien
zuk, zere gizatasuna gure artean artu zenueneko, gu
bezain bekatari txar galdu batzuetatik itxedan zitekena? Bada zertako egin ziñan zu gizon, ta zertako sartu
ziñan onenbat arazo, onenbat neke, ta onenbat tristura, illuntasun ta agonia zekarren egiteko gogor onetan?
Guri ongi egiteagatik, nere erako bekatari txarra!
Beti-betiko gu gal ez gindezen, ta gu, anbat berak
gugatik egin ta bazen ere, zentzarazi naiez!
Eun milla milloi aldiz bedeika dedilla zure ontasun
maitagarria, zure guganako urrikaltasuna, zure ongi
naia ta amorea, gure Jesus, orren nekatu-odoltua!–
Zure amore oni nola-ere-bait erantzuteagatik badere,
saia banendi ni, lengo nere ibillera gaisto galgarriak
utzirik, bizitz-on bat artzera!
Nai nuke bada, nik bertatik nere lan onetan asi,
nere Jesus maitagarria! Indazu zuk arren, orretarako,
bear den zere laguntza ta grazia: bai arren, bai!

Vide, Domine, aflictionem meam,
quoniam erectus est inimicus.
Threm. 1. 9.
Begira, Jauna, begira, erraten dio Jesusek bere
betiko Aita maitagarriari, len Jeremiasek Jesus beraren
izenean erranik zedukan bezala. Begira, Jauna, begira
non ta nola nagoen ni, orain zurekin emen Jetsemanin
itz egiten ari nazanean!– Bein ta berriz agertu dizkitzut nik, nere oraingo tranze, ta egoera guztiz arrigarriak: eta ona non natorkitzun orain irurgarren aldian,
ori bera egitera; ta, len eskatu dudan gauza bera
berriz eskatzera.– Estutu nau ni oraingo aldian; ta
estutu nau, ezin geiagoraño, nere etsai galdu amurratuak: bada nekez ta naigabez nere bizi au galerazteko
puntu-puntuan naduka!
Orretara baño len anitz da, ta guztiz gogorra, etsai
berak judu gogorren eskuz neretzat prestaturik dadukan neke-tormentuzko Pasionea. Pasione nekagarri
onen oroitzapenak berak, ez dakit zertara duen gaur
nere Biotza: ta Pasione nekagagarriaren oroitzapen
utsak au egiten duenean, zer ez dagikee Pasione
bereko neke tormentuak berak?

Orietan ni sartu baño len, bada, ezin geiagoraño
maite nazan nere Aita maitagarria, baldin badaiteke,
ken ezadazu zuk nere kaliz latz, edo edari miñ au; ta
indazu beste bideren bat, munduko gaistoen zorrak
nik ateratzeko.– Badakikezu zuk denbora berean atera
ditzakedala nik, bertze eun milla aldetara, nere gain
nik artuak daduzkadan mundukoen zorrak; bada
badakizu zuk aski dela, zor oriek nik ateratzeko, nere
negar malko edo suspirio bat edo beste edozein nere
gauza edo lan.
Baña nik au orain naiagatik, baldin artuak badaude neurri guziak, eta nai badezu zuk, nere Aita maitagarria, nik ar dezadan nere Pasioneko edari latz au,
edain dut nik zure izenean, tantarik uzten ez dudala;
ta emain dut nik, nere gain artuak daduzkadan munduko zorren alde, gurutze batean iltzez josirik, ala zuk
nai izatera, nere odol, asnase, ta bizi guzia: Anbat da,
nik zuri nai dizudana nere Aita maitagarria; ta anbat
nik munduari diodan amorea! Verumtamen non mea
voluntas, sed tua fiat. Luc. 22. 42.
Ekusten dezu, bere neke-pean, ta odolezko izerdi
guzien artean, gure Jesusek diona? Erran lezake Jesusek orrelakorik, ezin andiagoa ez izatera guri Jesusek
digun nai-amorea!– Bere bizitza maitagarria baño

maiteago gaitu gu gure Jesusek; bada, gu gal ez gaitezen, pozik galduko duela dio Jesusek bere bizitza; ta
galduko duela, dio, milla nekeren artean, ta lapurren
eran, arantzez beterik eta gurutze batean iltzez josten
dutela!
Galdu nai dezu zuk, Jesus maitagarria, orrenbat
balio duen zere bizitza; ta galdu nai dezu, lenik zuk
zere gorputz minbere orretan artzen dituzula orrenbat
neke ta pena; ta nai dezu galdu, gu bezain gauza errebes-galdu-txarragatik?– Zer da, nigan zuk ekusten
dezuna, siñes litekeana baño andiagoa dirudien zure
niganako nai orretarako?– Zer izain da, baizik nigan
arkitzen den, edo nik nerekin dudan nere Jaunaren
imajina ta aintzura, edo iduria; baña iduri, edo aintzura, nik neronek nere gaistakeriz ta bekatuz, guztiz galdurik dadukadana!– Orrenbat balio du, bada, nere Jaunaren aintzurak, iduriak, edo imajinak? Eta ala ere
bekatuz zikindu dut nik, eta galdu edo urratu bein, ta
berriz, ta anbat eta anbat aldiz ere?
Zuk au niri garbitu naiez, ta nere onerako da, nere
Jesus maitagarria, zuk orain orrenbat nekerekin nai
dezuna? Eta ez dut nik ere egin uste nere alegiña,
nere anima onen loikeriak neregandik kentzeko, ta
nere biotz au ongi garbitu ondoan, nola-ere-bait nere

amorez gero erantzuteko, zor dizudan zere biotzeko
amore andiegiari?
Bai baldinbere, nere Jesus maitagarria! Orretan asi
naiez nago ni, ta lenago au ez egiñaz ongi damuturik;
eta, ala delako siñutan, erratera noa zure laguntzarekin batean: Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
JUDASEK BATETIK, ETA
BESTETIK GANERAKO APOSTOLUAK
JETSEMANIN EGIN IZANDU ZUTENA

A.
Sartzen da Judas Jetsemaniko
baratzean, Jesus preso arreraztera
Etzuen Judasek galdu denborarik Jesusen afaltegitik atera, ta Jesus bera preso arrerazi artean; bada,
beste Apostoluak Jetsemaniko Baratzean lo zeutzan
denboran, erne aski ta arin ibilli zen Judas, artarako
onak ziran lagunak billatzen: ta bere lan gaistoa lenbaitlen bukatu naiez, Jetsemaniko Baratze berean
arkitzen zen Judas, an Jesusek bere otoitzak egin, ta
adirazi nai ziena bere Apostoluei, lotatik oriek atererazi ondoan, adirazi orduko; ta an arkitzen zen, ogeita amar diruak artu naiez, bere itzez agindu zuena
lanez egitera, edo Jesus preso arreraztera etorria.–
Bere lan gaisto au zuzenago egiteagatik, Jesusek
Ostegun santu arratseko gauzak Jerusalen bukatu, ta

Jetsemaniko otoitzak egin orduko, bildu zituen Judasek
eun soldadu, ta geiago; ta, oriek aski ezpalira bezala,
bat preso artu ta loturik noranai eramateko, Apeznagusiak eta Fariseotzar Jesusen galgarriak eman
ziozkaten, Judas berari, beren pekoetatik, nai zituen
adiña gizon; ta oriekin, ta bildu zituen soldaduekin
batean, an zituen Judasek Apez Nagusi beeratik beste
zenbait ere; baita Elizako kargudunetatik ere, ezdakit
zenbat: eta guziak zijoazen, beren lanerako era egokian, edo bakoitza zijoan, berari zegozkan armekin; ta,
an ziran guzien artean baziran bear adiña argi ta farol.
Orien guzien Nagusi, ta Kapitan egiñik, atera zen
Jerusalendik Judas Jesusen billara, ta loturik eta preso
Jesus eramatera.– Bazekien Judasek, bai, non arkituko
zuen billatzen zuen Jesus maitagarria. Bazekien, oi
zuen lekuan ta otoitz egiten arkitzen zela garai artan,
Judas beraren ta gure Maisu Jesus maitagarria. Baña
gorde zekion beldurrez bezala, argiz ta argiz beterik
zijoan Judas; ta berekin zituen gizon kargudun, Apez
Nagusi, soldadu jentil, ta gañerako guziei erraten
ziela: Begira; zuetatik zenbaitek ez dute ezagutuko,
orain guk preso artu bear dugun au; Ezagutzen dut
nik, eta badakizkit bai, aren ibillerak eta mañak. Nik
neronek adiraziko dizutet, artu-ordua etortzen dene-

ko, zein den ura. Ez dezue zuek orretarako, niri begiratzea baizik. Nik ura ikusi orduko, arganako naz ni, ta
egiñen diot adiskide onak egin oi dutena; bere arpegian nik ura ezpañez ukitzea.– Nik era onetan ukitzen
dudana da zuek orain billatzen dezutena. Artu zazue
zuek ura bertan preso; ta ekartzue kontuz, ta ongi
loturik; eta begira zer egiten dezuten.
Ekusten dezu zuk, nere anima, zein erne dabillen
gaur Judas, Jesus galdu naiez? Afaldu, ta lotara
lekuan, gau otz-illuna bazen ere Ostegun santu gau
ura, kalez kale dabil Judas, ta etxez etxe, bildu artean
berak, bere Maisu Jesus maitagarria loturik ekartzeko
daraman soldadeska ta jendea.– Bere gizagiro oriek
eta soldaduak bildu zituenetik, Jesus Jetsemaniko
baratzean arkitu artean, ez da gelditzen batere Judas.
Batean bidea erakusten dabil berekin dituen jendeei,
bestean bere jendagiro berak egin bear dutena.– Noizean bein buru-begiak luzatzen ditu, non arkitzen den
Jesus ekusteko; ta Jesus ekusi edo arkitu artean, ez
onik du Judasek, eta ez sosegurik batere.
Ekusten dezu Judasen ibillera erne galgarri au?
Eta Apostoluena? Lo, ta lo egitea!– Erraten die
Jesusek Apostoluei Jetsemaniko baratzera orduko,
begira dutela: daudela kontuz ta erne, ta otoitz egiten

diotela beren Jaungoikoari, nai ezpadute gerta dakien
uste ez dutena, ta kalteren bat.– Uzten ditu Jesusek
orretan, ta badoa bera barrenago, bakarrik an otoitz
egitera.– Bere otoitz au egin ondoan, itzultzen da
Jesus Apostolu beretara; ta arkitzen ditu lo-ta-lo: ta
orietatik bati, besteak aditzen zutela: zer, Pedro (erraten dio baña guztiz emeki, ta zenak bezela) ori da zure
niganako amorea, eta zuk niri nai didazun guzia?
Dakizun eran orain ni, ta tristuraz, nazan au, guztiz
betea! Eskatu nik zuri, ta zure lagunei, iratzarriak eta
otoitz onean nere eran, oriek eta zu emen egoteko; ta
ala ere, ordu bat baño len loak garaituak oriek eta zu?
Aldebat bada zuen loak; eta erne, ta kontuz otoitz-etaotoitz guziok, nai ezpadezue zuek garai zaitzaten
zeren etsaiak.
Au oriei esan ondoan, badoa Jesus bera berriz
otoitz egitera: ta, bere bigarren otoitz au egin, ta
andik itzultzean, arkitzen ditu Apostolu berak, len
bezain bortizki beren loak garaituak; eta berak berriro
Jesusek iratzartzean, gelditzen dira lotsaz ta alkez
guztiz beteak: eta guziagatik ere berebat gertatzen
zaie irurgarren aldian.– Au zer da, gure Jesus maitagarria? Zer izain da? Lurreko gauzena!– Bai egiaki! Erne
dabiltza, ta kontuz, Lurrekoak lurreko bere gauzen

ondoren! Gau ta egun, ta astez, ta urtez dabiltza, ibiltzez aspertu bage, Lurrekoak lurreko ondasun txarrari edo irabaziari oñez, eskuz, ta gogoz beti darraizkola.– Asmatzen dituzte, nork-daki zenbat bida-giro, irabaztegi, ta egiteko, ondasun oriek beren eskura
naiez.– Galtzen dituzte gabak, eta dutena, gogo gaistoari bein edo berriz atsegin egiteagatik; eta askotan
ibilli oi dira asmari gaisoak zoratuen eran ta, bururik
ez dutenak baizik, ezin legizkeen jan-edanetan, jostatze lizunetan, joko galgarrietan, ta era orretako beste
gauzetan.– Baña beren animakoetan?– Lo ta lo; prisa,
ta prisa, ezinbestez, bakan, ta ezin gaizkiago.
Orietatik zara zu ere? Erran dezatela berandutik
berandurako, edo ontzerik bageko zure konfesioneak:
eta, zertan zauden ez dakizulako, zure meza-enzuteak, errosarioak, eta gañerako gauzak! Eta, oriek zuk
ekusi ondoan, ekusi zazu noren eran zabiltzan zu:
Apostoluen eran, edo Judasenean?
Bere arazo ernetasun, ta ibillerekin arkitu zuen
laster Judasek Jesus maitagarria; ta Judasek Jesus
ekusi orduko, argana zen Judas, batere alkerik gabe,
ta eraman ziozkan Jesusi, lenago berak berekin zituenei adirazi zien bezala, bere besoak lepora, ta ezpain
zikiñak arpegira.

Baña, bazekien Jesus maitagarriak, zertarako ziran
adiskidetasuneko Judasen sinu-gezurtiak; eta, hura
zentzarazi naiez: Judas, erran izandu zion: Judas, ta
zuk ni ezpainka? Judas, ta apaka ni eraman nai nazazu zuk nere etsai judu gogor galduen atzaparretara?
Judas, Judas, aldiren batez, ta denbora luzean ere,
ongi nai zenidan nere Apostolua, nork sartu du zure
gogoan zure niganako gorrotu, ta aserretasun orren
andi amurratua?– Niganago aserrez zere biotza zuk
erretzen dadukazu; ta emen zatozkit orain, adiskide
onaren eran, preso ni arrerazi, ta lenbaitlen niri nere
bizi au galeraztera.– Gortu zara zu, nere itz onak zuk
ez aditzeko! Ez diozu zuk begiratu nai zere zuzenbideari! Ez dezu zuk nigana nai, ni galerazteko bideak
egitera baizik! Baña alferrik zabiltza zu, ta sekulako
zere buruaren kalte arrigarrien billan.– Artuko naute,
bai, ni preso, orain zurekin datozen armadunak eta
jenda-giro-gaistoak, eta eramain naute, bai, eriotz
gogor baten atzaparretara; baña nik neronek nai
dudala, ta nik nere Aita maitagarriaren naia orretan
egiteagatik da nik lan txar ori, zuri ta oriei, egiten
uztea: bada nik neronek au nai ezpanu, ez zu, ta ez
oriek, eta ez munduko guzietatik bat urbil liteke, ez

orain, ta ez gero, ta ez bein ere, ni arkitzen nazan tokira. Ots emazu: goazen ekustera.
Itzultzen da Jesus, an itz bitan Judasi erran, edo
adirazi ondoan, Judasekin zetozen soldadu ta gizon
guzietara; ta erraten die guziei: Nor billatzen dezue
zuek?– Erantzuten diote, Nazaretko Jesus.– Erraten die
Jesusek: Ni naz ori: ta, au aditzean, badoaz guziak
atzeko aldera; erortzen dira, zer gertatzen zaien ez
dakitela, ta an dantza guziak, illotzen eran: ta, Jesusek
nai izatera, etziran jaikiko zeutzan tokitik, azken juizioko eguneraño.– Eta oriek orrela zeduzkan denboran, nork eragotziko zion Jesus maitagarriari, Jetsemaniko baratzetik ateratzea, ta nai zuen tokian sartzea?
Gelditu bazen, bada, gure Jesus, zegoen tokian, ta
artu bazuten preso Judas gaistoak berekin zituen gizonak, Jesusek berak nai zuela izandu zen, ta ez Judasen
gogoz, ta bortxaz.
Era berean erazagotz lezake Jesus maitagarriak,
zuk ura zere ezpañez, zere gogoz, edo zere eskuz zere
pasione gaistoen atzaparretaratzea, zere bekatuz zuk
ura aratzen dezun aldietan: bada ez luke Jesusek orretarako, zure eskuak, zure ezpañak, edo zure biotz ori
igarreraztea baizik, batere beartuko: ta on guzia Jesusek balegike ordu, ta puntuoro, edo berak nai duen

aldi guzietan.– Uzten du bada, ori guzia egiteko, zuri
ez kendu naiez, zuk zere gauzak zere naiez egiteko
eskua; esku onez zu baliatzen zarala, irabaz ditzazun
anitz atsegin, kontentu, ta gloria.
Baña begira, bekatari txarra! au zuk egin bearrean, egiten badituzu egin bear ez dituzun gauzaren
batzuek, edo arrerazten badiezu zuk Jesus, preso
bezala, zere pasione gaistoei, egiñen dezu zuk, bai,
zerorrek nai dezuna; aspertuko dezu zuk zenbait denboraz zere gogo txarra; irabaziko dezu zuk zerbait
diru: zertan, edo artan autsiko dezu zuk zere Jaunaren
Lege zuzen-garbia; ta sarreraziko dezu zuk Jesus maitagarria, lan txar ori eragiten dizun zere pasione
sutuaren atzaparretan: baña, orretan zu gelditzera,
geldituko zara zu Judasen eran: ta beldur naz, izan
dezazun zuk ere Judas beraren bukaera, edo arenaren
erako, ta gero aren aldamenean beti-betiko sulezea.

B
Jesus utzirik,
iges egiten dute Apostoluak

Gure Jesusek agertu ondoan, berak nai ez izatera
etzela, ez, judu galduen eskuetarako, iutzi zien Judasi,
Judasen lagunei, ta orien artean zetozen soldadu
guziei, jaikitzen zeutzan tokitik.– Jaiki orduko galdetu
zien berriz ere noren billan etorrizk ziran, anbat argi,
anbat arma, ta anbat arazorekin? Erantzun zioten,
lendabizian erran zutena, edo Nazaretko Jesus billatzen zutela.– Agertzen die Jesusek zein den bera, edo
bera dela berak billatzen dutena; ta ematen die, bear
duten indar ta esku guzia, nai bezala, bera loturik
preso eramateko; baña erraten diela: Orie; ni biliatzen
banauzue zuek, utzi geldirik nerekin daudenei, guziak
doazen berak nai duten lekura: Si ergo me quaeritis,
sinite hos abire. Ioan. 18. 8.
Oriei au Jesusek erran orduko, badoaz, zakur amurratuen eran Jesusi itsastera: itsasten zaizka, (ta batetan) al duten guziak; eta gelditzen da Jesus maitagarria orien beren eskuetan loturik, eta preso.
Zer gertatzen dela deritzazu zuk, era onetan Jesus
gelditzen denean?– S. Markos Ebanjelariak adirazi
digun, ta nornai arriturik uzteko den gauza bat: Jesus
ekusi orduko bere etsaien eskuetan, arekin an arkitzen ziran guziak igesiari ematea; Tunc discipuli ejus,
relinquentes eum, omnes fugerunt. Cap. 14. 50.–

Ekusten dezu gizonaren ezer-eza, ta txarkeria? Anbat
denboraz Jesus maitagarriarekin bizitu diran gizonak:
munduko beste guziak utzi, ta bere Apostolutako Jesusek artu dituen gizonak: Jesusek berak berei agertu
dien Lege berriaren alde anbat eta anbat mirakullu
ekusi dituzten gizonak: oraingo ekuskari andi au
berau ekusi bearko zutela, Jesus beraren aotik aditu
zuten gizonak: gau artan berean Jesus onarekin apaldu zuten gizonak: bere afal ondoan bere eskuz Jesusek berak beren oñak garbitu ziezten gizonak; afaltegi berean Jesus beragandik komuniatu ziran ta Apez
egiñak gelditu ziran gizonak, eta, nork daki zenbat
beste ontarte Jesusi zor diozkaten gizonak, egin zezakeen egin zutena? Utzi zezakeen Jesus, utzi zuten
eran, berak beren igesiari emateko? Egin zezakeen,
era orretako gizonak, egin zutena baño geiago, Jesus
izan baliz ere gizon arrotzen bat, edo gaizkiren
batzuek egin izandurikako gizonen bat?
Gauz arrigarria da, bai, gañerako Jesusen Apostoluak arrats artan egin izandu zutena; baña arrigarriagoa da, gauza au bera San Pedrok ere, egin zuen
bezala, egitea; bada San Pedrok ere iges egin zuen
Jesus onagandik, beste guzien eran (Omnes fugerunt),
Jetsemanira baño lentxeago erran bazion ere bere

Jesus maitagarriari: Jauna, nerekin datozen beste
guziak zu utziagatik, etzaitut nik utziko bein ere, ez
segurki. Eta San Pedroren lan txar au ekusi ezkero,
nor ez da, bere Jaungoikoa galtzeko beldurrez ikara
geldituko? San Pedro Apostoluak, eta gañerako Apostoluen erako gizonak, ongi komuniatu ondoan, komuniatu ziran bezala Ostegun santu arrats artan, au egin
dutenean, zer gaistakeri da, guk bezain gauz-ezer-ez
txar galkarriak egin ez dezakeguna, gu geren etsai
sutu amurratuak zerbait tentatzera?
Au nik badakit gaur, eta nik, onelakorik ezpaneki
bezain arin ta txoratu ibilliko naz ni gaizbidez gaizbide, ta nonnai atera-sartu! Au badakit nik gaur, eta
jakin onen gañean ibilliagatik ni, gaurgeroko nere
denboran ez ote naz ni, aratzen nazan baño maizago
nere komunioneko maierako?– Goseak banabil ni, ta
etsai indartsu amurratuen artean, nabillen bezala, izanik ni nerez indar gutizkoa, aisa aski eragiñen didate
niri oriek berak nai dutena; ta, berak nai bezain erraz
galeraziko didate niri nere Jesus maitagarria.– Ori da
niri oriek oraindañokoan maiz aski, ta usuro eragin
didaten lana ta egitekoa; ta bertze bideren bat bertatik nik ez artzera, beldur naz ni maizagotan, ta errazago eragin dezadaten niri urtearen, illaren, edo astea-

ren buruan; baita egunoro ere; bada egunoro arkituko
naz ni indar ta gogo gutiagorekin nere gauz onetarako; ta nere etsai indartsuak nere gain indar edo esku
geiago dutela.
Gabiltzan, bada, nere anima, gaurgero beti, ongi
oartuak; gabiltzan beti zuzen-zuzen, ta gabiltzan
geren Jaungoikoaren beldurtasunez ongi prestatuak,
Jesusen ondotik ken ez gaitzan gu geren etsaiak, Judasen zorigaistozko lanetan gero erabiltzeko gu.

Conturbatus sum á voce inimici,
et á tribulatione peccatoris.
Ps. 54. 4.
Jerusalendik atera, ta Jetsemaniko baratzean
belaunikatu orduko, ekusi zituen gure Jesus maitagarriak anitz gauza ta nekagiro, ta orien artean, andik
asi, ta bere ill orduraño bera penaturik utzi bear zutenak; baita bere etsai gaistoen erausiak ere.
Belaunikaturik zegoen toki beretik ekusi zuen
Jesus maitagarriak bere Apostolu galdu Judas, baita
Judasek, berekin zekazkienei erraten ziela ere: Zuek
orain preso artu, ta ekarri bear dezuten gizona da len-

bizikorik nik zuen begietan ezpañez bere arpegian
ukitu bear dudana: nik au egin orduko, aren gain zuek
guziok itsatsi laster, ta lotu, ta kontuz ekarri au zuek
Jerusalengo Juezetara.– Au ekustean Jesusek, ekusi
zuen eran, edo bere animaren begiz au Jesusek ekustean, gertatuko zitzaion Jesus maitagarriari Dabidek
diona; ta errain zion bere betiko Aita eternoari: nastu
nau ni, nazan au guzia, aldi onetako nere etsai galgarriaren, edo Judasen itzkerak! Judas galgarria emen
niri ap ematera, edo muñ egitera? Satanas berekin
duen Judas, egin dituen gauza gaistoak egin ta ere,
alkeri gabe onara nigana?– Zeruko Aingeru guziak
arrituak arkitzen dira, ekusi nautenetik ni, orain ni
arkitzen nazan eran: ta Judas, deus ez bat bailiz bezala, beraren oraindañoko ibillera madarikatua, nigana
naiez, ni apaz, ta palakuz, ero bat bainintz bezala ni
preso artzera?– Gauz arrigarria, nere Aita maitea; ta,
zuk zerorrek dakusazun bezala, nere Pasioneko kaliza
edo edaria agitz ta agitz mindurik uzten didana! Baña
edari, bere mindura guziarekin pozik, edo gogoz ta
biotzez ni artzeko negoena, zuri orretan zerbait atsegin egiteagatik!– Atozea zu, bekatari txarra; ta ez ote
zenion zuk ere zerbait mindu, zere komunione galduetako apa edo musu loituekin? Ez ote zara zu urbildu

izandu bein ere komunioneko maiera, zuk zere bekatuak konfesariaren oñetan ongi klaratu gabe, edo zer
edo zer gorde-estali, edo nastu ondoan?– Ez ote zara
zu, komuniatu, ta gero gelditu, Judas bere ostegun
santuko komunione, edo afalondoan bezala, edo len
bezain otz, gogor, ta gaisto zere Jaun maitagarriarekiko?– Eta ez ote da ori zuk ezpañez, miiz, ta bularrez
Jesus ukitu ondoan, Jesus uztea bere etsai amurratuen, edo zere aztura ta pasione makurren atzaparretan? A Jesusen saltzalle galdu, Judasen lagun gaistoa,
langiro galdu au egiten duen anima!

Considerabam ad dexteram, et videbam,
et non erat qui cognosceret me.
Ps. 141. 5.
Denbora zen judu-tzar gogor gaistoak zebiltzala
Jesusen ondoren, ta nondik Jesusi kenduko zioten,
zuen odol ta bizitza guzia; baña juduen ibillerak ibillera alferrak ziran, orretarako ordua zetorren artean.
Ordua zen Ostegun santu arratsa, Jesusek berak
bereei lenagotik adirazia zedukan bezala. Ordu au
etorri orduko, utzi zuten Jesus berekin zeduzkan bere

lagun guziak; eta batetan arkitu zen Jesus maitagarria
lagunik bat ere bage; ta bere etsai gogor amurratuen
atzaparretan. Begiratu zuen kontuz Jesusek alde
guzietara, ta etzuen ekusi nion ezagunik bat ere!–
Jesusen Apostolu maiteak, orain utziko zenuten zuek,
eta, loturik dadukaten gizatzar gaistoen eskuetan,
zeren Maisu on Jesus maitagarria? Zer kontu emain
diozue zuek zeren Jesus maitagarriaz Jesusen Ama
maitariari?– Seme maitagarriagatik ezpazen ere,
Amaren izenean etzinaten geldituko zuek zeren Jesus
onarekin? Guti nonbait nai diozue zuek, zeren ongille
andi Jesus maitariari, ta guti urrikari dezute zuek,
nekez, ta naigabez beterik arkitzen den Jesusen Birjin
Ama Andrea?– Ez da, ez, gizon prestuena zuek orain
egin dezutena, edo Jesus onagandik, iges egin dezuten eran zuek iges egitea. Ez da, ez, eskerdun onena;
ez eta, begiratze onak dituzten gizonena ere, zuek
aldi onetan Ama-Semeekin egin izandu dezutena!
Egia diozu, anima bekataria: ta, nolakoaren iges
egitea ote da zuk egin oi dezuna, zere Jaunaren Legeko manuren bat austen dezunean? Apostolu gaisoak
Jesus utzirik, iges egin bazuten, anitz soldaduk eta
armazko jendek izuturik, igesi joan izandu ziran: baña
zuk iges egiten dezu, Jesus beragandik zere pasione

txar loitu zikin, edo suturen bati atsegin egiteagatik;
gaizki bat bati errateagatik; begi zuri-gordin-zorrotzekin norbaiti begiratzeagatik; itz bat Jesusen izenean ez
eraman naiez: norbaiten gauza txar bat arrapatzeagatik; gaitzera makurtzen zaituen jostatzea, jolasa, edo
aldamena ez utzi naiez: ta askotan begiratze arin galgarri bat ez uzteagatik!
Era onetan Jesus uztea, Jesusen Amari ongi naia
da?– Ez, baizik bere bakartasunean Ama-Semeak utzi,
ta nork bere pasione lapurti galduekin iges egitea. A
zer ibillera! A zein eskertia!

Orate, ne intretis in tentationem.
Marc. 32. 41.
Nondik etorri ote zen, Apostolu onak ain laster
Jesus utzi, ta iges egitea?– Jesusen erran bat ez egitetik. Erran zien Jesusek bere Apostoluei egon zitezela
erne otoitz egiten; ta beren Jaunari bere laguntzat
eskatzen, zer-gerta ere: baña beren buruez geiegi
fidatzen Apostoluak! Ez uste Apostoluak etorkitzun
zela, andik laster etorririk ekusi zutena! Lotan egondu
Apostoluak otoitzeko denboran! Tentuak arrapatu

Apostoluak erdi lo, ta armarik gabe bezala, ta orrekin
aisa garaitu!
Eta zergatik garaitu ote zaitu zu ere zere etsaiak,
garaitu zaituen adiñetan, ta garaitu zaituen bezain
aisa ta erraz?
Zeren egin ez oi zenuen zuk ere Jesusen erran au
berau! Zeren eskatzen etzenion zuk zere Jaungoikoari, eskatu bear zenion aldi guzietan, edo eskatu bear
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zenbait otoitz-gai-II - 19
  • Parts
  • Zenbait otoitz-gai-II - 01
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1441
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 02
    Total number of words is 4183
    Total number of unique words is 1388
    38.3 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 03
    Total number of words is 4220
    Total number of unique words is 1451
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 04
    Total number of words is 4142
    Total number of unique words is 1469
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 05
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1475
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 06
    Total number of words is 4109
    Total number of unique words is 1473
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 07
    Total number of words is 4046
    Total number of unique words is 1497
    36.6 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 08
    Total number of words is 4063
    Total number of unique words is 1499
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 09
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1403
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 10
    Total number of words is 4061
    Total number of unique words is 1446
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.2 of words are in the 5000 most common words
    60.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 11
    Total number of words is 4096
    Total number of unique words is 1354
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 12
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1448
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 13
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1474
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 14
    Total number of words is 4157
    Total number of unique words is 1523
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 15
    Total number of words is 4166
    Total number of unique words is 1487
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 16
    Total number of words is 4122
    Total number of unique words is 1464
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.5 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 17
    Total number of words is 4074
    Total number of unique words is 1369
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 18
    Total number of words is 4138
    Total number of unique words is 1490
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 19
    Total number of words is 4091
    Total number of unique words is 1425
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 20
    Total number of words is 4082
    Total number of unique words is 1522
    34.8 of words are in the 2000 most common words
    48.7 of words are in the 5000 most common words
    55.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 21
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1489
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.7 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 22
    Total number of words is 4095
    Total number of unique words is 1452
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    48.5 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 23
    Total number of words is 3970
    Total number of unique words is 1469
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    47.2 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 24
    Total number of words is 4006
    Total number of unique words is 1459
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 25
    Total number of words is 2096
    Total number of unique words is 778
    47.5 of words are in the 2000 most common words
    59.3 of words are in the 5000 most common words
    67.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.