Zenbait otoitz-gai-II - 17

Etzuen Jesusek zein zen saltzalle au agertu nai
izandu, alkekizun geiegi ez eman-naiez Judasi; ta
begitan ar ez zezaten Judas gañerako bere lagun
Apostoluak: baña Judas berari adirazi zion Jesus maitagarriak, bai zekizkiela, bai, aren bide galgarriak; eta,
onetarako, ta geienak beintzat beren kezkatik atera
naiez, erran izandu zuen klaro-klaroki: Ni galdu nai
naben saltzalle gaisto au ta ni, plater batean jaten ari
gara orain (janen zuten irurka, edo launaka plater
batetik Jesusek, eta Jesusen Apostoluak).

Egia da (erran zuen an bertan Jesusek): onen
eskuz banoa ere ni nere eriotzara, ez noa ni ara, oni
atsegin au egiteagatik: nere Aita eternoak nai duena
egiteagatik noa ni orain nere eriotzaren ortz gogorretara; bada nere Aita eternoak nai du ill nadin ni munduko bekatuen alde, ta guzien onerako; ta ori bera da,
nik orain nai dudana. Baña zorigaistoan jaioa nere saltzalle kolkodun gaistoa, bada onek sekulako nekenegarretara darama bide orrez bere buru gaisoa.
Orduan Judasek, edo au guzia Jesusi aditzean,
bere burua nolerebait garbitu naiez, Jauna (erran izandu zion Jesus maitagarriari) eta ote naz ni, zuk adirazten dezun zure saltzalle ori? Eta Jesusek eranzun zion,
berak baizik aditzen etzuela: Zerorrek diozu.
Eta alere, zein urrikari zuen Judas, Judasi adirazteko; ta an bertan, Judas beretu naiez, artu zuen bereala Jesusek ogi zati bat maietik, eta plater-salsan busti,
ta eman izandu zion Jesus berak bere eskuz Judasi.
Eta au guzia Jesusek Judasekin egin ta ere, etzen
beratu Judas?– Batere: ta beratu bearrean, len baño
ere agitz gogorrago gelditu zen Judas, ta barrendik su
ta su Satanasek ematen ziola, lenbaitlen Apez juduen
eskuetan utz-erazteko bere Maisu Jesus, onen emeki
tratatzen zuena.

Orra bekatuz bekatu dabillenarena! Orra lendabizitik bere Jaunaren deiaz kasorik egin gabe, ta gogo
gaistoak nai duen eran ibilli oi denarena! gogortzez
gogortze igatea, ta Jaunaren deia ta deiak ez-aditu
egitea.
Ez al da izandu era berekoa, nere oraindañoko ibillera? Izain ez al da beintzat etorkizuna? Ez baldinbere, Jaungoiko maitagarria.

B.
Garbitzen diozka Judasi
Jesusek bere oñak.
Garbitu nai dio bere biotza ere:
baña ez du Judasek nai Jesusen
garbierarik
Judasez etsi ote zuen Jesus maitagarriak oraingo
aldi onetan egin izandu zuenarekin? Ez ote zuen zerbait geiago egin izandu Jesus maitagarriak Judas eskuratzeko, edo Judasen gogortasuna beratzeko?
Egin zuen, baita anitz alere; bada Jesusek, Judasen
onerako egin zituen beste anitz gauzaren artean, egin
izandu zuen bat, nornai arritzeko diñakoa. Jaikitzen da

Jesus bere maietik; kentzen ditu gañeko bere soñekoak; lotzen du bere gerrian, edo gerrintzian esku-oial
bat; artzen du, bear den urarekin, bere pazia; ta asitzen da garbitzen banaka bere Apostolu guziei beren
oñak; eta idortzen diezte bere gerriko trapuarekin
beren oñak berak.
An arkitzen zen orduan, Jesusen beste Apostolu
guziekin, Judas ere; ta oni ere garbitzen ta idortzen
diozka Jesusek bere oñak, besteei bezala.
Nork lekiken, Jesusek ordu artan, edo bere oñ lizunak garbitu bitartean, Judas bere saltzalleari biotzez
biotz adirazia! Anitz gauz on-eder errain ziozkan, bai
seguru ere, guru Jesus maitagarriak, bere lan umill-on
au egin bitartean; ta, orien artean, errain zion: A
Judas, Judas, nik nere Apostolu maitetako artu ditudan
amabiatatik bata! Zergatik niri zuk orain orren gaizki
nai didazu? Zergatik artu nazu ni zuk begitan, artu
nazun eran ta bezala? Zergatik zaude nigana zu, zauden bezain gorrotu amurratuarekin?
Ekusten dezu zuk ni-baitan, edo nigan, zere kontrako gauzarik bat ere? Egin izandu dizut nik zuri bein
ere, den bidegaberik txikiena? Oartu ziñan zu noizbait,
egiten nizula nik zuri, bear etzen begitarterik? Zeri
dagokala bada orrenbat zure ibillera makur, arazo

galdu, ta egiteko gaisto? Eta zeri dagokala zuk ni saltzen nazun eran saltzea, ta galerazi nai nazun eran
galerazi naia?
A Judas, Judas, berriz ta berriz ere! Etzaude zu, ez,
zere lagun, emengo nere Apostolu on oriek bezala!
Artzera doaz zure lagon on oriek, beren lendabiziko
komunionea; ta oriek, ongi ta garbiro ori artzeko, ez
dute bear beren oñak garbitzea, edo beren bekatu txikien loi-pitsak kentzea besterik; bada bekatu larrien
loi galduetatik urrun arkitzen dira, edo bekatu andietatik bat ere bage daude: baña bekatu larri berez ongi
loiturik arkitzen zara zu; ta nik orain zuri zere oñak
bezala, zuk zere biotz-anima oriek damuz ta urrikiz,
edo, urriki-damu onekin erdisten den graziaren ur
ederrez ez garbitzera, etzaude zu ez ongi, orien erako
komunione on bat egiteko; ez eta nere zerurako ere.
Zure oñak garbitzen ari naz ni, zuk zerorrek orain
ekusten dezun bezala: ta, zure oñak bezain gogo osoz,
betez, ta oso-beteagoarekin ere garbitu naiez nago ni
zure biotz-barrenak, eta zure anima guzi-guzia ere; ta,
bertatik nik au garbituko nikezu zuri, zu zere gaizki
guzien damuz beterik ekustera, ta ori ziñez zuk nai
izatera.

Baña, zuk ori ez egin nai erdizka ta laurdenka ere!
ta oso-osoro, ta anitz luzatzen ez dezula, egin nai zuk
zere barren sutu orretan sartu zaitzun Satanas madarikatuak orain eragin nai dizun txarkeria, ta ni zuk
nere etsai galgarri gogorrei saldurik uztea.
Ez dezu zuk ekusten, Judas, ortik datorkizun, zere
gal-bidea? Eta alere naiago dezu zuk, zere gogo galduak nai duena emen egiteagatik, Satanasen betiko
lagun sutan izatea, ezen ez, ongi dagokizun zerbait
orain egitea, ta gero nerekin nere zeru berean betiko
sartzea?
A Judas, zere buru gaiso orren galgarri, zorigaistoan jaioa!
Au Jesusek Judas gogortuari errate berean, eroriko
ziran agian Jesusen zenbait negar malko; ta eroriko
ziran Judasen oñetara.
Baña bere negar oriekin, bere esku leunez emeemeki igortziz bere oñak, eta beste eun aldetara erakutsi bazion ere Jesus maitagarriak bere apostolu
Judasi zein ziñez nai zuen aren ez-galtzea; bere asmo
ta gaizki gaistoan gogortu zen Judas, ta ez-aditu egin
izandu zion Jesus maitagarriaren mintzoera ezinobeari.

Ekusten dezu norañokoa den Jesus maitagarriaren
ongi naia; ta norañokoa denbora berean Judas itsu
galduaren gogortasuna? Egin zezaken Jesus maitagarriak ekusten dezun au baño geiago, Judas beratzeko?
ta egon ziteken Judas, egondu zen baño gogorrago?
Jesus maitagarriari egin ziozkan Judasek, gizonak
egin ditzaken bidegaberik andienetatik ez guti; ta,
ongiak eta agur andiak egin baliozka bezain ongi,
begiratzen dio Jesus maitagarriak Judasi.– Judas gogor
gaistagiñari ez dio Jesus maitagarriak egin izandu
sekulan, munduan den gaizkirik txikiena ere: ta Jesus
maitagarria bere bizitza guzian gaizkika Judasi aritu
balitzaio bezain muker ta gaisto, arkitzen da Judas
Jesus onaganako.
Au zer ote da, nere Jesus maita-maitagarria? Zer
izan diteke, nik neronek dakidan gauza baizik? Au da,
bada, guri gure Jesusek argiro aski agertzea, zein onberatx urrikalti maitagarria den, gaizkiz ta gaizkiz
betetzen dutenean ere, gure Jesus guztiz ongigillea.
Eta zer ote da Judas saltzalle gogorrarena?– Zer
izan diteke! Dena bezain gauz itsusi ezin gaistagoa;
edo gauza bat guztiz egokia, norinai ederki adirazteko
zein gaitz den anima bat bere Jaunaganatzea, bere

pasione gaistoen eskuetan ta Satanasen ondoren ibilli
ezkero!
Ala ibilli ote zara zu ere, zenbait denboraz beintzat? Begira bada: ez dakizula zuri ere, Judasi gertatua
gerta: ta nai ezpadezu, au zuri gertatzea, atera zaitez
lenbaitlen oraindañoko zere bide gaistoetatik. Aiena
zazu zuk zere aldaka guzietatik Satanas madarikatua,
bere atsegin txar gezurti-labur-loiekin batean.– Naigabez bete bear dituzu zuk zere pasione galgarriak, edo
ez diezu zuk geroz geiago, egiten utzi bear bere gogo
edo makurrera gaistoak eskatzen dienik.– Denbora
berean zuk zere gaizki guzien damuzko negarrez, ta
Jesusen urarekin, garbi zazu zere biotza ta barren
guzi-guzia.
Ori guzia zuk egitera, galduko dezu zuk, bai, Judasen bidea, edo bekaturakoa ta artuko dezu Apostoluena, edo zerurakoa: ta igain zara zu garbiro, Apostolu
beren eran, emen komunioneko maiera, ta gero zeruko atsegin-kontentu guzien artera. Ala gerta dedilla:
bai arren, bai!

Turbatus est spiritu, et protestatus est,
et dixit: amen amen dico vobis;
quia unus ex vobis trade me.
Ioan. 13. 21.
Jaungoikoa da, bai, gure Jesus maitagarria; ta
Jaungoiko-gizon guztiz minberea, ta nekakorra: ta
orregatik, Judasen saltzea, ta aren saltzetik uste
zituen neke gogorrak, eta gurutzeko eriotza, gauza
izugarriak ziran Jesus maitagarriarendako.
Neke-gurutze oriek Jesusen gain erortzeko zeuden, ekusi dugun afal ondotik, eta ostegun Santu
arrats beretik. Au guzia bazekien, bai, gure Jesus maitagarriak; eta etorkizun onen gogorazioak, eta Judas
galgarria an bertan edo bere aldamenean ekusteak,
nastu izandu zion Jesus maitagarriari bere barren
guzia; ta idaroki zion, Apostolu guziak aditzen zutela;
«bai, bai; ta, dakidanak bezala diot nik; zuetatik batek
nere etsaien eskuetara narama ni»: ta Jesusek au
erran zuen eran erratearekin, arrituak gelditu ziran,
Judasez, beste Apostolu guziak. Ain naigabetua zedukan Judas salzalleak gure Jesus maitagarria; ta anbateko bere naigabe au agertu zuen Jesus maitagarriak,
Judas bere saltzalle bera zentzarazi naiez.

Ongi da, Jesus maitagarria, ongi: baña zerk nastu
ote zizun zuri geienik zere oraingo naigabealdian, zere
barren nekakor minbere ori? Judasek saltzen zinduelako oroitzapenak, eta ark orretan egiten zuen bekatu
izugarriak?
Bai noskiro, bai! Ez da beintzat, bekatuak baño
geiago begitan zuri ematen dizun gauzarik bat ere.
Baña Judasekin batean etzaitu saltzen zu, nere Jesus
maitagarria, gaizki dabillen edozein bekatarik ere?
Bai, egiazki; ta gogoz ala ere! ta orregatik, nere
bekatu galgarriekin nastu nituen nik ere, ta nekez ta
naigabez agitz bete nituen, Ostegun santu arratsez
zure biotz barren guziak; bada zuk arrats artan berean
ekusi ninduzun ni, gerozko nere bekatu galgarriagatik,
zure saltzalle ta Judasen lagun egiña!
Eta nere azken-ordurako gogortu bearra ote naz ni
ere Judas gaisto galgarriaren eran? Zure begiratze
onak ez ote nau beratuko ni, nere Jesus maitagarria?
ta ez ote nau beteko ni damuz ta urrikiz, ta, nere
bekatu zikiñak eskatzen dituzten ziñezko negarrez?
Nai nuke nik beintzat, nere Jaungoiko maitagarria.
Ala gerta dedilla bada, nigatik ezpadere, zure biotz
beratx, eta zure urrikaltasun andiagatik. Bai arren,
bai!

Scio, ubi habitas: ubi sedes est Satanae.
Apoc. 2. 13.
Jesusen saltzalle galgarri Judasek bere lan gaisto
guziak egin, ta opione onean nai zuen egon bere lagunen edo Apostolu guzien artean; baita Jesus maitagarriarekin ere: ta orregatik, bere lan gaistoak bere
erara ezarri ondoan, sartu zen Judas guzien artean, ta
jaten aritu zen Jesusen maiean.
Orduan Jesusek Judas bera zuzendu naiez, agertu
zion Judasi, Judasek bere biotz berean zedukan izurria,
edo zerabillen asmo madarikatua: ta, berari ongi
naiez agertzen ziolako siñutan, eman izandu zion Jesusek Judasi, Jesus bera jaten ari zen plater berberetik,
besteri ez bezala, bokadu on ongi naiezko bat; eta,
ura ari ematean, erran izandu zion Jesusek Judasi
(baña Judasek berak baizik aditzen etzuela): a Judas,
Judas! badakit, bai, nik zertan zabiltzan zu, ta zenbait
arazo galdu, ta egiteko galgarritan! Badakit nik, bai,
non bizi oi zaran zu zere biotzez ta gogoz aspaldiko
denboretan. Ez nere aldean, ez! Ez nere Apostoluekin,
ez! Satanasen etxean bizi zara zu denbora orietan,

edo Satanas beraren langille gaistoak arkitzen diran
bazterretan.– Begira zazu arren, era ta toki orrelakoan
arkitzen denaren etorkizunera, edo bukaerara.–
Zureak bezalako etxe, ta lan, ta lagun oriek zuk ez
uztera, zere gain izan bear dituzu zuk (eta anitz luzatu gabe) nere justiziazko ezpata zuzen zorrotz bat, eta
zere kondenazioa.– Alere utzi nai ez dituzu zuk zere
etxe galgarri, ta Satanasen lan oriek? A zorigaistoan
jaioa zu, edo jaio ezpaziña obe zenuken gizon betibetiko galdu-bearra!
Orra ordu artan Judasi Jesusek adirazia; ta noiznai,
ta beti Jesus berak bekatariari adirazi nai diona.
Ongi: ta zer lanak ote dira nik, bekataria izanik ere
ni, nere ustez zerurako nazan umeak, an gero ni sartzeko egiten ditudan lanak? Nere Jaunaren lanak, edo
Satanasen etxeko lanak?
Atozea zu, nere anima, ontzat artzen dezu zuk,
zere Jaunaren aldez erran oi zaitzun edozein gauza?
Zuzen-zuzen zuk, eta batere uts egin bage, egin oi
dituzu zere Jaunaren Legeko gauza guziak? Zere
gogargiari begira zaude beti zu, edo zure Jaungoiko
maitagarriak zer nai ote duen aditu naiez zaude zu, ta
zere Jaungoiko beraren gogara, ta lenbaitlen, aditzen
dezun guzia zuzen egiteko asmoan? Zere Jaunaren

lanetan zabiltza zu, ta Jesusen Apostolu on garbien
eran?
A baña; ori zuk egin lekuan, egiten badituzu, Satanas galduak zuri berezten dizkitzun lanak edo bekatuak, Satanasen etxetiarra zara zu; ta lan oriek zuk ez
uztera, Judasen laguna zara zu, ta Jesus maitagarriaren saltzalle, sekulako galdu bearra. Ala izatera zu, zu
ere, Judas galgarriaren eran zorigaistoan jaioa!

Si inimicus meus maledixisset mihi,
sustinuissem utique:... tu vero...
qui simul mecum dulces capiebas cibos.
Ps. 54. 13.
Zertan zabiltza zu, nere apostolu Judas, errain zion
bere biotzera Jesus maitagarriak, bere oñak garbitzen
ziozkan denbora berean: zertan zabiltza zu, zabiltzan
eran? ta, zeri dagokala, dira, zure oraindañoko ibillera
nastu-makurrak?– Egin banizkitzu nik zuri gaizki zenbait, edo bidegaberen batzuek, e! errain nuen orduan
nik neronek eman izandu diot Judasi bere lan txar
orietarako zerbait esku ta bide; ta nik neronek dut,
Judasek egiten dituen oben-kulpetan zerbait oben ta

kulpa: baña badakizu zuk zerorrek, Judas, ongirik baizik, ez dizudala egin izandu nik bein ere.
Zertan zabiltza, bada, zabiltzan eran, edo, ni saldurik, ni galdu naiez, ta orrenbat asmo gogor galdu
zere buru orretan darabiltzkitzula?– Ori nerekin egiten
balute nere etsairen batzuek, beren etsaitasunerako
nik oriei emanikako zerbait naigaberen alde ta ordez,
orien ordu gaistoakgatik, ixillik egoin nintzake orduan
ni: baña nola nai dezu zuk, Judas, nagoen ixillik ni, ta
nik zuri nere naigabeak agertu gabe, ekusten zaitudanean nik zu, len nere adiskide maitea len nik nere
ongiz ta ondasunez guztiz betea; len nik nere Apostolutako ta munduaren onerako berezia, orain nere esai
gogor, nere saltzalle, nere galgarri amurratu bat
egiña?
Au da, Judas zuk niri orain ematen didazun erantzutea ta pagua? Au da, anbat aldiz len ta orain araistian, nerekin mai batean ta plater batetik apaldu duen
gizonaren lana, ta egitekoa?– Ez dezu utzi bear, orain
badere, zere lan gaisto galgarri au? Au ez uzteagatik,
utzi nai dituzu zuk nere Apostolu baten lan guziak; eta
utzi nai dezu zuk zere anima bera Satanasen eskuetan, ta sulezerako markaren pean?– Urrikal zakiozka
zere buruari, besteri ezpada ere, ta ez dagizula zuk

gaur, ez eta sekulan ere, orain gogoan darabiltzkitzun
gauza gaistoetatik bat ere.
Au guzia, ta beste gauz eder anitz geiago adiraziko ziozkan aldi artan Jesusek Judasi. Baña etzen orregatik Judas trukatu, edo mudatu batere; gelditu zen
Judas, leneko bere gogortasunean; ta egin izandu
zuen Judasek bere lan egiteko galgarri gaistoa.
Atozea, ta ez dezu zuk ere egin izandu bein, ta
berriz, ta askotan ere, gure Jesusek nai etzuen lana ta
ibillera?– Atozea, ta zenbat aldiz adirazi dizu zuri Jesusek berak, edo berez edo bere gogargiz, edo libru
onez edo Predikariz, edo alde onetara edo bestera, utz
dezazula zuk zerorrek dakizun sartu-aterea, danza
txarra, egote zikiña, joko galgarria, itzketa gaistoa,
edo zer edo zer?
Baña zer egin diozu zuk aldi orietan zere Jesus adirazle on maitagarriari?– Ez-aditu, ta aitziña tira!– A zu
Judasen lagun gaisto galgarria! A zu Jesusen etsai
gogor amurratua! ta a zu zere buruaren galgarri galdua!
Ai nere Jesus maitagarria! era onetan nabill ni, ta
ero bat bezala, zertan nabillen ta nora noan oartu
gabe! Iristen banau ni, nere sulezeko etsai madarika-

tuak? Galdua ni geroz sekula guzirako! Ez, ez! Ai! Nere
Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEN ODOL-IZERDIA;
TA NONDIK ZEN ONELAKO
JESUSEN IZERTZEA?

A.
Jetsemaniko baratzean illuntzen da
Jesusen biotza odolezko
izerditaraño
Ostegun Santu arratsean egin zituen Jesusek,
azkeneko bere afaltegian adirazi ditugun gauza
guziak; baita beste zenbait ere; eta, bat beintzat, guztiz andia. (Gelditzen da au urrengo Librurako).
Arrats artako bere gauzak bukatu zituen Jesusek,
bere Aitari eskerrak luzaro ematearekin.
Eskerrak emate au egin ondoan, ateratzen da
Jesus maitagarria bere afaltegitik; baita Jerusalengo
erritik ere; ta badoa zuzen-zuzen bere amaika Apostoluekin Jetsemaniko baratzera: Judas, amabigarrena,
joana zen orduko Jesusen etsaietara, Jesus nola oriek
an artu ta loturik ekarri Jerusalena, judu Jesusen erosle galduei adiraztera.

Jerusalendik atera, ta laster, edo bereala arkitzen
zen Jetsemani zeritzan leku-aran, edo balle bat, eta
leku zelai edo balle berean ortu, edo baratze-moduren
bat.
Emengo Baratze onetan sartu zen Jesus arrats
artan, len askotan bezala, otoitz egitera.– An sartu, ta
laster, edo ango sartegitik anitz urrundu bage, utzi
zituen, irur-ez, beste bere Apostoluak; ta irurei, irurekin zerbait geiseago barrendurik arkitu zenean, erran
izandu zien, bere barreneko lasaitasunen baten billan
dabillenaren eran, agitz illundu zait nere biotz au, ta
nere barren ta anima guzia. Iltzeko dagoenaren tristurekin arkitzen naz ni, arkitzen garan tokian ta denporan! Zaudete zuek emen bertan; ni barrenaiseago oraziora edo otoiz egitera noa: baña begira, bitartean
erne ta kontuz otoitz egiten egon bear dezue zuek
ere.
Au irurei Jesusek erran ondoan, sartzen da Jesus
andik zerbait barrenago; ta, an umilki belaunikaturik,
eta bere buruarekin lurra ukitzen duela, asten da
Jesus otoi ta otoi bere Aita maitagarriari; ta eskatzen
dio, baldin al badedi, ken dezola bere biotzeko tristura ta illuntasuna; baita orien ondoren berak uste zuen
bere Pasioneko neke arrigarria ere.

Orren andia zen, bada, orduko Jesusen tristura ta
illuntasuna?– Orren andia; ta ezin andiagoa.– Au zuk
zerorrek ere aitortuko dezu, bai, aditu ezkero bein,
non ta nola zegoen ordu artan Jesus maitagarria; ta
gero orduan, Jesusek egiñak egiñik ere, Jesus berari
gertaturikakoa.
Lur otzean zegoen ordu artan Jesus maitagarria:
ordu artan zegoen Jesus otoitz egiten; ta, belauneskuak, eta arpegi guzia lurrean zeduzkala zegoen
Jesus maitagarria.– Ostegun Santu gauerdiko denbor
otza zen, Jesusen aldi artako otoitz-ordua. Tellaturik
eta estalkirik etzuen Baratze bat zen Jesusen orduko
otoitz-tegia. Bein, ta berriz, ta irutan ere aritu zen
Jesus bere Aita maitagarriari otoitz egiten; ta aldian
egin izandu zion denbor anitzez, astiz, ta guztiz luzaro; ta alere, otzez ikara egon bear zuela zirudienean,
arkitzen zen Jesus maitagarria burutik oñetaraño izerdi-uts egiña; ta, zarion izerdiarekin, lur guzia bustitzen
zuela.
Baña zer izerdirekin, uste dezu? Gañerakoen izerdiaren aintzurako, edo iduriko izerdiren batekin?– Ez,
baizik odolezko izerdi arrigarriarekin: ta lurreraño tantaka zerion odolezko izerdiarekin.

Au zuk ekusi ezkero, errazki ezagu dezakezu zer
tristurak ziran, ta zer illuntasunak, Jesusen biotzak aldi
artan ekusi zituen tristur-illunak.
Eta ez ote ziozkan Aita eterno maitagarriak arindu
izandu bere Seme maite bakar Jesus odolez izerdituari bere biotzeko tristura illunak, onenbat otoitz eta
otoitz, onen luze-onak Jesusi ekusi ta bazen ere?–
Zerbait, bai, artarako berariaz igortzen ziola bere Aingeruetatik bat; eta, aldi artan Aita eternoak au ez-egitera, an bertan ill bearra zen noski Jesus maitagarria.
Baña Aingeru onak egin bazuen ere guztiz ederki
bere lan au, edo Aita eternoak emanikako egitekoa,
Aingeruaren arintza guziarekin ere, agitz gogor-pisuarrigarriak gelditu ziran Jesusen orduko neke-penak,
eta tristura illunak: eta orien pean illik ez gelditzeaz
gure Jesus maitagarria, Aita eternoaren laguntz onari
eskerrak, eta Jesusek berak guri zigun bazterrik bageko bere amoreari; bada Jesusen amoreagatik, eta bere
Aitaren milagroz ez izatera, orduko bere tristurak,
illuntasunak, odol-izerdiak, eta biotzeko nekeak illotza
utziko zuten Jesus maitagarria Jetsemaniko baratzean:
ain andiak ziran oriek, eta ain izugarriak!

B.
Nondik zen Jesusen odol-izerdi au?
Nondik zirala uste dezu zuk, Jetsemaniko baratzean Jesusek izandu zituen neke gogorrak?– Bere
gogoan zeduzkan gauz izugarri zenbaitetatik.– Zer
gauzak ote ziran ordu artan Jesusek bere gogoan
zeduzkan gauzak?– Gogoan zeduzkan, Jesus maitagarriak, mundua mundu zenetik ordu artarañoko gaizkiak eta bekatu guziak; baita munduko gaistoak, ordu
beretik asi, ta mundu beraren azkeneko punturaño
egiñen zituzten guziak ere; ta orien artean zureak eta
nereak.
Guzi-guziak ekusten zituen, bai, guk gerok argi
andi bat ekusten dugun bezain garbiro ta klaroki; ta
anbat, eta anbat, eta kont-al baño kasi geiago izan
arren oriek, guzi-guziak ekusten zituen Jesus maitagarriak, banaka bezala; ta denbora berean ekusten zuela
norañekoa den bakoitzaren itsustasuna, makurrera, ta
malizia.– Eta nola bekatu bakoitzaren itsustasun au
kasi bazter bagekoa den, ez da erraz guk ezagutzea
nolakoa, ta norañokoa den orien guzien itsustasun,
arrigarria baño arrigarriago au: ta au guzia zen ordu

artan Jesusek lenbiziko lekuan bere gogoan, edo animako bere begietan, zedukan gauza.
Baña nola ote zedukan gure bekatu sall orren kargeri izugarri au gure Jesus maitagarriak?– Au guzia
zedukan gure Jesusek bere gain artua; Jesus alabaña
egin zen gizon, bere Pasione Santako neke guziekin,
ta gurutze bateko eriotz gogorrarekin, Aita eternoari
emateko gure bekatu guziak eskatzen zuten pagua ta
satisfazionea.– Kargaren arrigarria onenbat bekatuk,
eta bekatu, onen izugarri latzak, Jesusi egiten ziotena!
Orra bada nolakoa, Jesusek Jetsemaniko Baratzean
ekusi zituen gauzetatik bata.
Bigarren zen, Jesus beraren neke-tormentuen ta
eriotz gogor-miñaren oroitzapena.– Oroitu zen Jesus
Jetsemaniko bere otoitz nekagarrian bere buruaren
gau artako arrapatzeaz. Oroitu zen sokaz loturik bera
juduak arrastan ta ostikoka batetik bestera eramateaz. Oroitu zen judu berak eta jentil arroak arrats
berean berari egiñen ziozkaten ista, irri, zaplada, illetiraka, karkaisez arpegi-begien zikintze, ta gañerako
txarkeri guziez. Oroitu zen Jesus bere etsai berak, eta
oriei laguntzen zieten jentilak utziko ziotela bere buru
guzia arantzezko koro arrigarri batez zena josia, ta
bere loetatik, eta buru bereko inguru guzitik odola

zeriola.– Oroitu zen Jesus Jetsemaniko otoitz arrigarri
berean bigaramun goizean artzeko zegoela bere etsai
beretatik milla ta anbat azot-ukaldi edo golpe gogor;
baita gurutze batean illik gelditu arteko bere nekepena, ta agonia guziez ere: oroitzapen oriek, jakinik
Jesusek berak (zekien bezala) zein minberea zen zuen
gorputza, nai-ta-ez agitz illundu zioten Jesus maitagarriari bere biotz on-maitari nekakorra.
Irurgarren gauza, Jesusen biotz nekakor maitari au
agitz illundu zuena zen, israeldarren berariazko galtzea.– Ekusi zuen an gure Jesus maitagarriak, judu
gogorren artean bera, gizon egiñik, agertu bazen ere;
ta judu gogor berei irur urtez bere Lege garbi zuzena
itzez, predikuz, ta milagroz erakutsi ondoan, zenbait
bakotx atera, ta gañerako judu guziak etziotela begiratzen ere; edo begiratzen zioten guziak begiratzen
ziotela, bera beti begitan arturik idukitzeko: eta
guzien artean gizonik jakintsuenak, eta gauzak errazkiena ezagu zitzakeenak zirala, Jesus berari ez-ekusi
ta ez-aditu egiten ziotenak; eta oriek zirala, zeren
Jesusek gauzak agertu ziezten, Jesus geienik begitan
artu zutenak; eta gizatzar eskergabe orien artean
arkitzen zela Judas, Jesus beraren Apostolua ere; ta

Apostolu, israeldarretatik batek ere baño anitz geiago
Jesusi zor ziona.
Ekusirik bada gure Jesus maitagarriak, aldi ain
nekagarrian, au guzia; ta ekusirik denbora berean,
israeldarren artekoa zela, Jesusek berak berekin zuen
odol guzia, ta alere israeldarrak izan bear zutela lenenik, eta amurratukiena, bera-bere Legearekin galerazi
naiko zutenak, eta urrengo eguerdirako gurutze
batean josirik, eta andik irur ordurako illik utziko zuten
gizonak, zer tristurak, eta zer illuntasunak, izan bear
etzituen aldi artan Jesusen Biotz guztiz minbere-maitagarriak?
Laurgarren gauza, Jesusen Jetsemaniko illuntasun
ta tristura berera anitz eta anitz lagundu izandu zuena
zen, mundukoen, Jesus beraganako, esker-eza ta
oztasuna.– Ekusten zuen Jesusek, bere Jetsemaniko
otoitzean, bera mundu guziaren onerako iltzeko zegoela; ta iltzeko, asm-al adiña baño neke geiagoren
artean; ta alere munduko gizonen zatirik andienak,
ezpaliz baño geiago etziola Jesusi begiratuko ere:
bada Turkoak, Jentilak, eta Juduak bataiatuak baño
agitz eta agitz geiago dira; ta oriek ez dira Jesusen
Legekoak, edo Jesusi begiratzen dioten gizonak.–
Ekusten zegoen Jesus, bataiatuetatik ere geienak, edo

beintzat anitz eta asko biziko zirala zismaz ta erejiaz
galduak.– Ekusten zuen, gure Legekoetatik ere anitzeta-anitz biziko zirala erejeak, jentillak, eta turkoak
ere baño agitz gaizkiago: ta, orren gaistoak ez izan
arren, beste bataiatu anitz, eta asko, ibilliko zirala
gaistakerien artean, ta beren bekatuz ongi loituak.–
Ekusten zuen, Jesusek bidenabar, beraren orduko tristura-neke-eriotzaz etzutela egiñen kaso andirik, geienean beintzat, geienak.– Ekusten zuen, utzi zigun
Aldareko Sakramentuarekin berebat egiñen zutela
oriek guziak, eta beste anitzek ere.
Eta (ori baño ere, gaistoago dena) ekusten zuen
Sakramentu onekin erejeak eta beste anitz gizon gaistok egiñen zituztela gauza arrigarri-itsusi-lizunak; eta,
komuniatuko ziran gizaki, ta emakumeetatik anitzek
artuko zutela Sakramentu au, Judasen biotza bezalako
biotz galduekin, edo zeren joain ziran Konfesorearen
oñetara ontzeko asmorik galbe, edo zeren garbiro
agertuko ez zituzten beren aitormenean edo Konfesionean beren bekatuak, edo bekatuaren erak; eta orregatik artuko zutela Jesus bera beren Komunionean
guztiz gaizki, ta beren Komunione gaistoakgatik,
sekulako sutara noizbait berak aurtikitzeko eskua
Jesusi ematen ziotela.– Ekusten zuen Jesusek orduko

bere otoitz denboran, bekatu larrietatik kendurik bizi
diranetan ere, arkituko zirala (ta ez guti) urbilduko
ziranak beren oztasunarekin, edo amore andirik bage,
beren amoreakgatik sakramentaturik arkitzen den
Jaungoiko beragana.– Eta onenbat ekusten dezu, naizta ez anitz illundu bear zutela Jesus maitagarriaren
Biotz minbere maitaria.
Au guzia ekusten zuen denbora berean, ekusten
zituen Jesus maitagarriak bere Ama maitearen barreneko illuntasunak, eta biotzeko nekeak (zein andiak
oriek, eta zein arrigarriak!): eta bere Amaren neke
oriek, bere guziak baño ere agitz geiago illuntzen zioten Jesus maitagarriari bere Biotza; maite zuen alabaña ezin geiagoraño bere Ama maitagarria, ta bazekien
beraren Seme Jesusek, Seme beraren urrikariz izain
zirala Amaren orduko neke-pena guziak.
Ordu berean ekusi zituen Jesus maitagarriak beraren Apostoluen, beraren Martiren, Santu Konfesarien,
ta gañerako on guzien neke, tormentu, ta bidegabeko
pena guziak; eta, nola oriek eraman bear zituzten
Jesus berari ongi naiez, Jesus beraren amoreagatik,
eta beraren Legea zuzen baño ere zuzenago gorde
naiez, orrenbat neke ta pena: ta au guzia Jesusek
ekustean, orien guzienganako urrikaltasunez, ta neke-

penaz beterik, gelditu zen Jesusen Biotz maitari-maitagarria.
Orra Jetsemaniko bere otoitz denboran Jesusen
gogora ziran gauza nekagarri illunetatik zenbait.
Guziak artu zioten Jesusi bere Biotza, dolareko ardatzak olpeko sagarrak edo matsak artu oi dituen eran;
ta, ardo ordez, edo ur lekuan, atera zioten odolezko
izerdia ta izerdia.
A tristurak, tristur-arrigarriak, onenbateraño gure
Jesus maitagarriaren Biotza illundu zenuzten tristurak!
A tristurak, nere oben kulpa gaistoak nere Jesusi arreraziak!– Bai: nere oben-kulpak Jesusi arreraziak ziran,
Jetsemaniko bere otoitz denboran Jesusek izandu
zituen tristurak; bada ni nere oben-kulpa guziekin
orduan arkitu nintzan an, nere Jesus maitagarriaren
gogoan, edo beraren Animako begietan; ta arkitu nintzan ni an, ni besterik an arkitu ezpaliz bezain agerian;
ta, ezin klarokiago ni nere txarkeri guziekin nere Jesusek ekusten ninduela: ta orduko bere ekuste onek