Zenbait otoitz-gai-II - 15

Total number of words is 4166
Total number of unique words is 1487
37.8 of words are in the 2000 most common words
52.6 of words are in the 5000 most common words
59.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
zere gogo asmoak goititzen dituzula, ematen badiozkatzu, laburki badere, egin dizkitzun guzien eskerrak;
eskatzen badiozu zuk bidenabar. Bein, leneko zere
utsen barkamentua, berriz bere laguntza, zere gauzak
zuzen egiteko; gero bere beldur santua, uts berrietatik eta orien bide galduetatik iges egiteko; batzuetan
bere amore maitagarria; besteetan bera bere zeruan
ekusi-naia; ta orrelako zer edo zer: baña utzi bage
bein ere Jesusen Amaren egunoroko Errosarioa, zere
Meza-entzutea; ta egunoro, edo al dezunetan, libru
onetan zerbait irakurtzea, emen arkituko dituzun gauz
onak egiteko asmoan.
Egin ote dezu zuk ori guzia oraindañoko zere denboran?– Egin ote dezu zuk onen laurdanik ere?– Ez
egiaki, diozu, ori egin bageak ematen dizun damu
andiarekin!
Orregatik egin dituzu zuk, zuk zerorrek dakizun
adiña uts, eta bekatu.– Galzez galdua dago mundua,
dio Jeremias profetak (cap. 12. 11.), zeren ez den
mundu berean bere bearrari, bear den eran ta adiña,
begiratu nai dionik; eta, bere bearra ekusten ez due-

nak ez dio, ez, bere Jaungoikoari eskatzen, bearretik
ateratzeko, bear oi den laguntza ta grazia; ta, bear
duena billatzen ez duena bearti gelditzen da beti, bera
gero gosez ill artean.
Au gertatu zait niri, bekatura nazan guzietan; ta
gertatu zait, bai, nik ongi begiratu gabez nere gabera,
edo nere bearretara.
Etsaiez inguratua nenbillen ni gau, ta egun, ta
beti. Nere aztura, ta pasione galduak elkar arturik
zebiltzan, ta nere etsaiekin bat egiñak; eta, oriek
garaitzeko, nik naita-ez bear nuen laguntza bein ta
berriz nere Jaun maitagarriari eskatu bearrean, nerau
sartzen nintzan ni nere galbideetan, ta nere etsai
amurratuaren atzaparretan; ta gelditzen nintzan
geroztik ni, nere oñetatik bururañokoan nazan au,
oben-kulpaz erdiratua.
Eta sendatu ote naz ni, orduko nere erdiratze gaisto, ta eritasunetatik? Barkatuak ote daude oraindañoko nere utsak, eta bekatu guziak? Egin bear ote dut
nik uts, edo kulpa berririk gaurgero bein ere?– Nere
eskuan dago orrelakorik batere bage beti ni bizitzea.
Ez dut orretarako bear nik, kontuz ibiltzea, ta ongi ta
maiz nik nere Jaunari otoitz egitea besterik. Badakit
orain, bai, au nola ta zer eran egiten den. Egin naiga-

bez betetzen baditut nik nere uts galgarrien neurriak,
ondatuko naz ni betiko sulezean, ta galdua naz ni an,
eternidade guzi-guzirako. Ala ni an azkenean galdurik
gelditzera, nere zorigaistoan jaioa!

Zelus domus tuae comedit me, et opprobia
exprobrantium tibi ceciderunt super me.
Ps. 68. 10.
Zure etxea, zure eliza, zure jauregia ekusi nai
nukean nik, zegokan eran, ta jende umil, begiratu-garbiz zena betea, baña zer gertatu da? (dio Jesus maitagarriak, bere Aita eternoarekin itz egiten duela) Kontatuak dira, ta ongi ezagunak, era orretan onaratzen
diranak! Gañerakoak datoz, edo zertara datozen ez
dakitela, edo ausardiz beteak, eta Etx-Jaunen eran; ta,
emen zenbait denboraz egon, ta ondoan emendik
doaz, emen zuri, nere Aita maitea, deus eskatu gabe;
ta, berak bear dituzten gauza guziekin arkitzen balira
bezein buru zuzenarekin, ta gogor, ta tieso: ta orregatik onara etortzen diranean, datoz beren gaitzerako
bezala, ta atsekabe galantez zu ta ni biok ongi beteak

uztera; bada datoz, gogoz, begiz, biotzez, ta miiz nork
daki zenbat txarkeri emen bertan egitera.
Egin dut, dio Jesus maitagarriak; egin dut nik zuk,
nere betiko Aitak, dakizun adiña, oriek zentzarazi
naiez, ta oriei erakusteagatik zertarako den zure itxeratzea, edo zertara etorri-bearrak diran zure itxera
edo elizara etortzen diran aldietan: baña ez aditu egiten didate niri oriek; eta onara etorri oi dira oriek,
eroen eran, ta beren buruen galtzera bezala; bada
orien emengo eskaerak eta otoitzak izaten dira, emen
bertako bekatu berriz beren buruak loitzea.
A, era orretan onara datozenen etortze galgarriak!
Uzten ezpazaituzte zuek elizaratzen diranak; eta,
zuen lekuan, artzen ezpadituzte elizaratze obeak,
emendik aienatuak izain dira etorle berak, berak ori
gutien uste dutenean; ta, orain oriek beren Salbatzallearen gaiñera bota dituzten, era orretako ta gañerako oben-kulpak, orduan artu bearko dituzte berak
beren gain, orien astuntasun nekagarriarekin lerturik
bizitzeko eternidade guzi-guzian, ta sekulan!
Ez arren, nere Jaungoiko maitagarria, ez! Gaurdanik egin nai ditut nik, zuk zerorrek nai dezun eran,
nere elizaratze guziak, eta nere ango otoitzak. Indazu
zuk orretarako zere eskua ta laguntza! bai arren, bai!

Si Patrem invocatis eum, qui sine acceptione
personarum judicat secundum uniuscujusque opus,
in timore incolatus vestri tempore conversamini.
1. Petr. 1. 17.
Aitaren izena ematen diozue zuek zeren Jaungoikoari, ta ongi egiten dezue, dio san Pedrok; baña begira (dio berak), begira: ez die Jaungoikoak mintzatzen
diranen itzei begiratzen, begiratzen dio oriek berak
egiten dutenari; ta egiten dutenean, duten barreneko
begiratzeari.
Orregatik bada, alferrik ibilliko zara zu andik
onara, ta nai dezun bezala; baldin ezpazabiltza zu, ibilli bear den bidez ta eran, galdua zara zu egun ta
sekula guzirako; bada gure Jaungoiko zuzen maitagarriak ez du, ez, gure ezpañetara begiratuko: ezpañak
batetik, eta biotza beste bidez, dabiltzan aldietan: ta
itzez ta biotzez zuzen dabiltzanak dira, gure Jaungoikoaren begitarte ona, ta zerurako sentenzia erdisten
duten ibilleak.
Zerutik urruti arkitzen ote zara zu? Andik erbestatu ote zaituzte, ta desterratu zere oraindañoko oben-

kulpak? Ara naiez arkitzen zara, ala ere zu? Baña ara
ezin zoazke zu, zere Jaungoiko maitagarriak zuri
laguntzen ez dizula. Eta nai ote dezu zuk zere Jaungoikoaren laguntza? Bai?
Bada emain dizu (ta gogo osoz alere), zuk ori ongi,
ta ongi, ta mugaz zere Jaungoikoari eskatu ezkero.
Ote dakizu zuk, zer eraz egiten den, mugazko
eskaera zuzen au?– Egiten da bada errumes beartsu
baten eran, itz egiten zaiola, edo gure Jaungoiko maitagarriari eskatuz ziñez, umilki, ta garairik uts egin
bage, erditsi uste duguna.– Lurreko umil-beldurtiak
dira, beren Jauna lenenik urrikarazten dutenak. Oriei,
bai, gure Jaungoiko maitagarriak ematen die, nai osoz,
ta luzatu gabe, berak eskatzen diotena.
Zorioneko ibille zuzena ni, ni orien eran ibiltzera
emen bizi nazaño! Ni era orretan beti emen ibiltzera,
ni izain naz nere Jaunaren ume maiteetatik bat; eta,
nik nere Jaun oni eskatu ezkero, bere ume on oriek
eskatzen dioten eran, bere esku indartsuaren laguntza ta grazia, izain dut nik au, bein ere uts egin bage;
ta izain dut gero bere denboran sekulako gloria. Ala
gerta dedilla, nere Jaungoiko maitagarria: bai arren,
bai!

Deus meus misit angelum suum,
conclusit ora leonum et non nocucrunt mihi.
Dan. 6. 22.
Guztiz maite zuen Daniel zeritzan profeta errege
Dariok; eta orregatik egin ere zuen, bere erreinuko
irur gizon andienetatik bat.– Danielen on au ezin eramanez, Babilonako beste gizon andiak, egin izandu
zieten, beren ustez, amilltegi edo galbide bat guztiz
egokia.– Bazekiten gizon errebes oriek, oitua zegoela
Daniel profeta goitz-arratsetako ta egunezko bertze
zenbait otoitzetara; ta tranpiaz atera zioten errege
Dariori, ogeita amar egunez, Errege berari baizik, otoitzik ez egiteko manua; ta manu au austen zuena bota
zedilla, an Babilonian gosez arkitzen ziran leoi izugarri
batzuen lezera.
Aditu zituen Danielek Erregeren manu au, ta au
austen zuenak ekusi bearko zuen pena; baña, aditu
ezpalitu baño geiago, etzuten izutu Profeta; ta urrengo egunean (geiago luzatu bage) egin zituen Danielek, len bezain astiz ta kontuz, bere otoitz guziak: eta
orregatik aurtiki zuten leoi goseti gogorren artera,
izan zedin an orien bazka ta janari.

Baña zer gertatzen da?– Otoitz onarena. Igortzen
du bertan gure Jaungoiko maitagarriak bere Aingeru
indartsu onetatik bat; eta lotzen ditu onek ango leoien
muturrak: eta an dago Daniel leoien artean, bertze
anbeste bildotsen artean arkitzen baliz bezain ongi ta
seguru; ta ateratzen da gero, ater-ordua etorri
zenean, ara aurtiki edo bota zutenean bezain oso, ta
osasun onarekin.– Banatzen du errege Dariok Danieli
aldi onetan gertatuaren berria, ta gure Jaunaren
izena; ta gelditzen da Daniel leneko bere lekuan, ta
erregek, len-ere baño agitz geiago nai diola.
Nai dezu izan zuk ere leku eder bat, gure Errege
andi, Jaungoikoaren zeruko Erreinuan? Nai dezu zuk,
gaitzik ez dagizuten sulezeko leoiak, lurreko gaistoak,
eta zere pasione biziak!
Egizkitzu, bada, egunoroko artuak daduzkatzun
zere otoitzak, eta zuri dagozkitzun gañerako gauzak.
Ez da zer utzi guzietatik bat bera bein ere, zure
etsaiak ori, zure egitekoak, zure lagun gaistoak, edo
zerk edo zerk eragotzi naiagatik.
Zabiltza zu zuzen-zuzen zere Jaungoikoarekin, ta
zere begietatik bein ere zere Jesus maitagarria galdu
bage. Egizkitzu zuk, alik eta konturik onenean, zure
Jaungoikoari dagozkan gauzak, eta, edozein neketan

ekusiagatik gero zuk zere burua, ez da batere zer beldurtu.
Gure Jaun ezinobea da, ta gure Jabe ezin- maitagarriagoa, gure Jaungoikoa; ta, era onetako Jaun eta
Jabe batek ezezik, ez daki, den txikienak ere galzera
iuzten, bere lan guziak ongi egiten diozkan bere serbitzaria.
Gure Jaun au, gure Jaun ta Jabe ezezik, gure Egille
ere da; bada Jaungoikoaren eskukoak gara gu guziok,
eta berak egiñak; eta nork-nai maite ditu, berak egiñikako bere gauzak, gauz onak diranean oriek, eta bear
bezalakoak. Denbora berean gure Aita ezin-maitalleagoa da gure Jaungoiko egille au; ta edozein aitak
maite baditu bere umeak, dituen bezala, zenbat maitatuko ez ditu era onetako Aita batek bere ume onak?
Ezin geiagorañokoa da gure Jaun onen eskua, edo,
asm-al ditezkeen gauza guziak dagizkiena da Jaun
and-egille maitari onen aala ta eskua; ta bere esku
guziarekin laguntzeko dago Jaun au bere umeei, bere
gauzei; ta bere serbitzariei, oriek eskatu ezkero umilki, ta bear den eran, bere laguntza.
Ona bada ni, nere Jaungoiko egille-on-indartsumaitatzallea, ona ni prest, zuk nai dezun guzi-guzia
egiteko.– Etsaiez inguratua nago ni, ta oriek garaitze-

ko indarren ta indarren eske. Ez emen dakizkitzu ukatzen zuk, ziñez ta ongi eskatzen dizkitzunari. Ziñez
eskatzen dizkitzuk, bada, nik, eta beartsu-errumesak
bezala, edo ezaguturik nere bearra, nere ezer-eza, ta
zure izate ezinobea.– Zure bearrean nago ni, ta egoin
ere naz, bizi nazaño: ta, au dakidan ezkero, dakidan
bezala, beti-ta beti, edo alik maizena eskatuko dizut
nik zuri zere laguntza; ta eskatuko dizut, emain didazulako ustean.
Au lenagotik ez egiñaz, ta orregatik egin ditudan
utsez, dut nik orain damu; ta damu au zuri nik, eta
mundu guziari adirazi naiez, erratera noa, al dudan
zintasun guzi-guziarekin: Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEN ONDOREN GURUTZEAREKIN
IBILLI NAI EZ DUTENEN KALTEA
On utsez, ta amorioz ezin eragin diguna guri, eragin nai liguke gure Jesus maitagarriak, lenik beldurtzen gaituela, ta izutuz badere, ta orretarako erakutsi
zizkigun, bere Legeko bidean zuzen dabiltzanen doatasunak, eta ondasunak bezala, Lege beretik urrunduz
galzen diranen kalte arrigarriak ere. Kalte oriei ere
egin bear diegu guk beren begiraldia, aldi onetako
otoitz-gai onetan; baña ekusi ondoan zein diran, orien
pera beren naiez doazen kaltear gaisoak.

A.
Zein diran Jesusen legeko bidetik,
edo gurutzetik iges egiten dutenak
Gure Kristo Jaunaren deiak aditu orduko, egiten
dizkigu bere deiak gure etsai gaistoak ere; ta bidenabar egiten du gure etsai amurratu berak bere alegiña,
Jesusen ondotik kendu, ta bere aldera gu guziok era-

man naiez: ta, argana bagoaz gu, dio, emain dizkigula anitz atsegin ta gusto, anitz ontarte on, onra ta estimazio; baita irabazbide berriak ere; bizi gaitezen gu
geroz erraz, aisa, ta nai dugun eran.
Bere dei oni, ta eskaintze gaistoari indar geiago
eman naiez, ematen dizkigu gure etsai amurratuak
milla su ta tirrikazio; eramaten gaitu bere perell ta
bide galgarrietara, ta, armez ta lakioz beterik dautzan
bere tokietara; ta, an atsegin txar ta irabazi galduen
edadiarekin, nastu oi die anitzi beren burua, egin
dezoten ez-aditu, bear den bide ta nekerako, Jesusek
egiten dien dei eme-eder-onari.
Badakizu zuk, zein ote diran itsu-gor-galdu oriek?–
Oriek dira beinik bein, Jesusen ondoren ibilli nai lukeenak, baña batere nekatu gabe. Oriek dira zerura nai
lukeenak, baña bide gogorrik ekusi gabe. Oriek dira
beren Jesus maitatu nai lukeenak, baña gogotik, edo
biotzez utzi gabe lurreko beren atsegin txar-galgarriak: eta oriek dira, zeruko bidez ibilli nai dutenak;
baña su-lezerakotik beren oñak atera gabe: ta era
orretako zerura-naia, ara ez-naia diña da; edo, zentzugabeko eriaren naia bezalako naia.
Zentzurik ez duen eriak ere sendatu nai duela dio:
baña erraten bazaio, orretarako urratu bear diotela

bere besoko zaña, ta andik atera gaistaturik an arkitzen den odol-zatia; kendu bear diotela usteltzen asi
zaion aragi-zatia; atera bear zaiola agin bat, ezur
puska bat, eman bear zaiola edari miñ bat; edo egin
bear duela, nai ez lukeen gauzaren bat edo beste, ez
duela nai, dio, orrelakorik; baizik sendatu. Eroaren itzketa!
Eta norena da zurea?– Sendatu nai dezula diozu
zuk ere: baña odoltu gabe, edo itzultzen ez diozula
zuk nori berea: ondu nai dezula, diozu zuk, eta garbiro bizi; baña kentzen ez dituzula jostatze lizunak, janedan galduak, bear ez diran sartu-atereak eta luzabideak.– Sendatu nai dezula diozu zuk ere; baña nekatu gabe, zere oroitzapen galduak zere gogo-biotzetatik iuzten ez dituzula; ta zere aragiaren naikunde loiak
ilduraz, nekez, ta mortifikazioz ito edo lertu gabe.–
Zerura nai dezula diozu zuk, baña aisa, ta gurutzerik
gabe, edo Jesus maitagarriak egin, ta erakutsi zizkitzun gauzak egiten ez dituzula.
Zer nai da, bada, zure nai txar galgarri au?– Eri
nagiarena!– Zer erantzute da zure erantzute-modu
au, Jesusek zuri deitzen dizuenean zeruko bere bidera, ta zere nekezko gurutzearekin aren ondoren ibiltzera?– Ezin txarragoal Ez-aditu egin adiñakoa!

Onen gaitzki ez izan arren, ez-aditu egiten diote
Jesus maitagarriari beste anitzek ere. Badakizu zein
diran oriek?– Oriek dira, zerua irabazteko gauz onak
egiten dituztenak: baña ez bear diran adiña, bear
diran aldietan, edo bear bezala.
Adirazten die beren Jaungoikoak, edo berez, edo
konfesariz, edo predikatzallez, edo libruz, edo nolerebait, zerurako egin bear dutena; baita noiz ta nola
egiñ ere: baña ez dute oriek zuzen egiten, beintzat
beren Jaungoikoak adirazten dien guzia; ta orregatik
ez dira sendatzen, edo sendortzen bear bezala, gero
Jesusi darraizkola, birtutezko aldapak iganez, zeruan
sartzeko.
Badira eriak, ziñez sendatu nai dutenak, era orretarako gauz anitz on egiñagatk, len bezain eri gelditzen diranak. Badakizu zergatik?– Zeren dabiltzan eri
oriek beren buruz; ta, onak izanagatik, artzen dituzten
auts, edari ta gañerako gauzak ez diran oriek, orien
gaitzari dagozkanak; eta orregatik diran auts-edari,
indarren galgarriak, ez emalleak.
Jesusek utzi zizkigun guri geren senda-bideak, eta
aldioroko gauzak; baña anima eriak ez dira, oriek
bereisteko, onak: egiteko ori utzi zien Jesusek animen
medikuei, ta konfesari aditu-onei.– Sendatu nai due-

nak, eta osasunan bizi, bizi deño; ta nai duenak ibilli
gero Jesusen ondoren, billatu bearko du mediku orietatik bat, eta ikasi bearko du mediku beragandik zer
gauzak utzi, gaitzik egin ez dezaioten, ta zer egin goizetik arratseraño, asteko egunetan, illoro, ta urte guziguzian; ta, ikasten badu argandik egin bear duena, ta
egiten badu gero ikasten duena, izain du osasuna, bai,
baita bear den adiña indar ere, bere nekezko gurutze
ona jasotzeko; ta, ura soñean duela, ta berari dagozkan gauz onak eginaz, ibilliko da geroz Jesusen ondoren, ta sartuko da, beraren Jaungoikoak orrelakoei
prestatu zien tokian, edo zeruko glorian.
Baña zenbat ote dira, ori egiten dutenak? Zenbat
ote, orretan beren buruak beti, (ta zuzen) erabilli oi
dituztenak? Erran dezatela munduko geienen ibillerak, eta erran dezala geienak egin oi duten bizitzamoduak.
Zeñetatik ote zara zu, au aditzen dezun bekataria?
Gure Jaunak nai duena, ta beren konfesari onak adirazten diena baizik egiten ez dutenetatik, eta ori ere
zuzen-zuzen egin naiez, orretarako egin bear diran
gauzak egiteko, prest arkitzen diranetatik? Edo ote
zara zu, Jesusen gurutzearen igesi dabiltzan alfernagietatik, edo ote zara zu, Jesusen gurutze au alde-

bat utzirik, aisa, lasai, ta beren gogora dabiltzan itsuetatik? Edo, ote zara zu, gure Lege garbi zuzenak
dakazkien gauzak eta nekeak bein artu, bein utzi, ibilli oi diranetatik, eta, orregatik, dabiltzanetatik ez
ongi, ta ez bear bezala? Azkeneko orietatik zu izatera,
zure galdua! Ai zure kaltearra! Zenbateraño ote? Goazen ekustera.

B.
Zein kaltearrak diran,
Jesusen guretzea,
edo beren Legeko bidea eraman
nai ez dutenak?
Nolerebait ezagutzeko guk gure Legeko gurutzearen igesi dabillenaren kalteak, ekus dezagun orain
begiraldi batez, len luzaro ta astiz adirazi dugun guzia;
edo ekus dezagun zenbat nai dien gure Jesus maitagarriak, beraren ondoren, beren gurutze au, edo gure
Legeko nekea soñean dutela dabiltzanei. Nai duenak
(dio Jesusek. Mattk. 16, 25. etc.) bere burua sulezeko
bidetik atera, ta bere Jaunaren bidera, edo zerukora
eraman, ez dezala izan emen bere buru bera batere

kupide; auts bitza bertatik bere naikunde makur
guziak; utz bitza alik lenena, leneko bere pausu ariñak: eta ar bitza biotz onarekin, ta Jesusen izenean,
lurrekoen txarkeriak, gogortasunak eta esker gaistoak; eta ar bitza gisa berean bere kezkak, bere eritasunak, bere gabeak, bearrak, eta beste edozein uts, eta
tristura; baita al dituen, edo konfesari jakintsuak
bereisten diozkan, ildurak eta mortifikazioneak ere.
Ori egitera batek, artan ari dela, galduko balu ere
bere bizitza, bukatuko ditu ongi ta zuzen bere nekeak,
iges egin du betiko nekeetatik, eta izain du gero bere
denboran sekulako bere bizitza ta gloria.
Orra Jesusek zuri eskaintzen dizun ondasuna,
berak daramanaren gisako gurutze bat zuri arrerazi
nai dizunean. Eskañiaren naigarria! Bizitza labur bateko zenbait neke txikigatik, beti-betiko atsegin-kontentua; ta atsegin-kontentu, nekerik ez duena!
Ekus dezagun orain, zer kalteak diran, bere Jesusen gurutze au aldebat utzirik, bere gogora dabillenaren kalteak.
Era onetan dabillenak galtzen ditu beinik bein,
orain adirazi ditugun ondasun guziak; eta denbora
berean artzen ditu bere gain beti-betiko suak, betibetiko ai-a! beti-betiko naigabeak, beti-betiko

damuak, eta beti-betiko sulezea!– Orra zer kalteak,
Jesusen gurutzearen igesi ta beren gogara dabiltzanen kalteak.
Onen kaltepe arrigarritik atera naiez gu gure Jesus
maitagarriak, edo an sartuak gu ez ekusteagatik, erraten digu, beregana deitzen gaituen aldi guzietan: Atozea zu, nere anima, ta zertako du batek mundu guziguzia ere, bere atsegin ta kontentu guziekin; bere
urre-zillar ta ondasunekin, bere manu, ondra ta esku
guziarekin, galtzen badu azkenean, (galduko duen
bezala) au guzi-guzia eta, onekin batean, graziaren
ondasun ta zeruko atsegin-kontentu-gloria: ta, galtze
au bere obenez egiten duenean, erosten badu sekulako lertzea ta sekulako su-lezea? Asma diteke kalte au
baño kalte andiagorik? Au da bada sulezean datzan
edozeñena: ta au berau, etsai galgarriaren bidetik
kentzen ez den edozein mundukorena!
A, sulezeko gaiso-negarti erre-nekatuak; eta zer
egin ote ziran zuen emengo atsedete gaistoak, eta
lenagoko zuen nagitasun alferrak? Zer egin ote ziran
zuen edari beroak, zuen atsegin lizunak, zuen gusto
loiak, eta zuen ibiltze galdu-makurrak? Non arkitzen
ote dira orain zuen ondasuna? Non zuen irabaziak?
Non gañerako, zuen lur gañeko gauzak?– Eta zer egin

ote ziran emen zuek zenituzten agur andiak, eta
oorezko esku-muñak, eta begitarte onak? Zer zuen
antuste arrotzarra? Zer zuen bendeku irakiña? Eta zer
zuek geienik emen maitatzen zenuten arako gauza
txar galgarri ura!– Aitu zen au; ta aitu ziran zuendako,
zuek emen izandu zenituzten andi ta txiki guziak; eta
guzi-guziak aitu ziran beti-ta-betirako!
Baña bein ere galduko ez diranak dira, zuen orko
negar erreak, zuen orko karraisi ta orro amurratuak,
eta zuen orko erretze, urratze, ta lertze zorigaistokoak. Ez da au ala? Zer diozue? Baietz? Egia diozue. Bai:
ala da: ezin uka daiteke.
Ongi da, bada, nere anima: ta zuk au dakizun
ezkero, ez ote dituzu utzi uste zere oraindañoko erakeriak, eta bide galduak? Izan bear ote dezu zuk,
emen bizi zaraño, zorigaistoko negarti orien erakoa, ill
ondoan gero zu izateko, orien beren lagun erre-urratu
madarikatua; ta ala izateko beti-ta-beti, ta sekula
guzian? Beti zu ala izatera, alkekizun onak eta nekeak
ekusteko jaioa zara zu, ta zorigaisto-gaistoko umea!
Bai, dio Jesus maitagarriak, bai, etorriko da egun
bat (ori da azken-juiziokoa), bekatari gaisoendako
ongi lotsagarria. Egun artan agertuko naz ni dio, nik
nere Aita eternoagandik dudan esku ta indar guziare-

kin: ta agertuko naz, nazan au, Aingeruz inguratua.–
Egun artan agertuko diet nik munduko guziei, nik
bakoizagatik nere bizitza guzian, edo nik, jaio nintzanetik ill arteko nere denboran eraman izandu nuen
gurutze gogorra, ta neke-tormentu guzia; baita zein ta
zein diran ere nere ondoren ibilli izandu nai etzutenak,
aisa beti, ta beren gora bizitzeagatik.– Denbora
berean agertuko ditut nik gaisto guzien lan galduak,
eta asmo makur guziak; eta agertuko ditut, an arkitzen diran Aingeru guziak, an arkitzen diran sulezeko
etsai amurratuak, eta gañerako ango onak eta gaistoak egin dezoten ista ta ista; orien irri-istak eta erran
ariñak aditzean, geldi ditezen gaistoak lotsaz ta alkez
erdi-illak, eta sekulako damuz ta urrikiz beteak, eta
lots-aldi au eman ondoan, aurtikiko ditut nik gaisto
guziak, beren etsai galduekin batean beren sulezera,
eternidade guzi-guzian urratzen, erretzen, ta lertzen
an egotera.
Orra zein kaltearrak, beren gurutze onarekin Jesusen ondoren ez ibiltzeagatik, bekatuz bekatu dabiltzanak. Orien lagun gaistoa nai ote dut izan nik ere, bizi
nazaño, oriek bezain kaltear izateko gero sulezeko
sekula guzian? Edo lagun egin nai ote diot nik nere
Jesus maitagarriari, emengo bere nekezko bidean,

Jesus berarekin atsegin ta kontentuz beterik bizitzeko
gero beraren eternidade guziko glorian?
Baldin arkitzen ezpanaz ni nere burutik irauzia,
pozik artu bear dut nik, Jesusek niri erakutsi izandu
zidan zerurako bide zuzen garbi au, bide au baliz ere,
den baño agitz-eta-agitz latzagoa, luzeagoa, ta gogorragoa.
Ala da, bai, nere Jesus maitagarria! Ero batek baizik, ezin ar dezake gaistoak daramaten, ta nik ere eraman izandu dudan, bide galgarria! Eroaren pausuak
dira, bide orretan oriek eta nik oraindañoko denboran
eman izandu ditugunak. Emanak, emateko baleude
gaur, emankizun geldituko lirake, bai segurki, nere
aldetik beintzat, eun milla milloi urtez bizizo banintz
ere ni emengo lur gañean, ta edozein tokitan: ori da
beintzat oraingo nere asmoa!
Indazu zuk, nere Jesus maite-maitagarria, asmo
berean nere egunak bukatzeko grazia: indazu bidenabar oraindañoko nere utsen barkamentua; ta, zugandik niri datorkidan nere gurutze au arin eramateko,
eskatzen dizudan zere laguntza ta grazia: bai arren,
bai!

Impius, cum in profundum
venerit peccatorum, contemnit;
sed sequitur eum ignominia, et opprobrium.
Prov. 18. 3.
Egin detzokala bekatariari gure Jaungoiko maitagarriak, nai adiña oju ta dei; baña bekatari txarra,
bere bekatuen ondoraño bezala sarturik arkitzen
denean, ez-aditu egiten dio bere Jaungoikoari, dio
Eskritura Santak.
Aditu dituzu zuk, nere anima, bein ezezik, berrizta-berriz, ta askotan ta askotan ere, zere Jaungoikoaren dei onak eta barreneko ojuak: baña igitu zara zu
orregatik, eta artu izandu ete dezu zuk zere Jaungoiko
beraganako bidea? Zeer? Izutzen zaituzte zu zere Jaunaren bideko gurutze-nekeak? Edo arkitzen ote zara
zu anitz bekaturen itsaso ta osin arrigarrian, ta nagitasunez galdu-ustelduak?– Ala zu gaur arkitzera, edo
azkenean zu era txar orretaratzen bazara, sulezerako
zara zu bere denboran; ta aratzen zaran ordu beretik
istaz, ta irriz lertuko zaituzte zu ango zere lagun gaistoak; eta beteko dezu zuk sekulako damuz ta urrikiz
zere biotza; baña orduko zure damu-urrikiak urriki-

damu ustelak izain dira; ta eskergabeko damu-urrikiak!
Izutzen zaituzte zu zere Jaunaren Legeko nekeak,
edo erne ta kontuz bizi bearrak? Ori da alfer-nagien
beldurra; ta beldur, gosetiz betea.– Bai egiazki! Biotz
txarresko jendeak gose ta gose dabiltza, bizi diraño.
Ez dute oriek, ez, nekatu nai beren Jaunaren lanetan;
ez dute sartu nai, ez, oriek, zuzen beintzat, edo bear
den adiña, beren zeruko egitekoetan; ta orregatik ez
dute irabazten, ez, berak bear duten zeruko janaria,
edo Jaunaren grazia; ta, bere Jaunaren grazi au ez
duen animak ez du, ez, ekusiko bein ere betiko bearra
ta bere gosea besterik. Eskritura Santak diona da, aditzen dezun au guzia: Pigrum dejicit timor: animae
autem effeminatorum esurient. Prov. 18. 8.
Gos-egarriak ezezik, baditu alfer-nagiak beste
anitz nekeera ere; bada ondrarik bage dabil, ta alkez
ta lotsaz betea, era orretan dabillen denboran: ez
dakar alabaña alkekizuna ta lotsa galgarri bat besterik, era orretako ibillera nagi-alfer makur-galduak.
Eta nere oraindañoko ibillerak, zer eratako ibillerak izandu ote dira?– Zuk zerorrek dakizun bezain txar
galduak, nere Jaungoiko guztiz maitaria; ta utsez ta
bekatuz beteak, eta guztiz lotsagarriak!– Itsutu naute

ni, bai; ta ongi-ongi ale-re, nere oben-kulpa galgarriak;
eta, ala ez izatera, ezin bizi nindekean ni, bizitu nazan
bezain gaizki, nere oraindañoko denboran!
Galdu nai ote dut, bada, nik nere buru au, ta bizi
bear dut nik emen nazaño, begitan nadukatela ni nere
Jaungoiko maitagarriak, eta Jaungoiko beraren alde
arkitzen diran on guziak?
Ez nere Jaungoiko maitea, ez! Utzi nai dut nik, eta
bertatik alaere, nere oraindañoko nagitasuna, artzeko
gero nik, zugana daraman nere Legeko bide zuzena.
Indazu zuk, orretarako bear den argia, laguntza, ta
grazia. Bai arren, Jaungoiko maitea, bai!

Desideria occidunt pigrum.
Prov. 19. 24.
Gos-egarriak eta desondra ez dira nagiaren neke
guziak. Nagiak egin nai luke, bere Jaungoiko maitagarriak manatzen dion egiteko ta lan guzia; baña bat ere
nekatu gabe. Ondu nai luke, bai, baña uzten ez dituela bere zenbait atsegin, gauza, ta jostatze galdu; edo
ondu nai luke, bai, baña gaistakeriz gaistakeri dabillela; ta onduko denak egin bear dituen gauzetan batere

bururik austen ez duela; ta, era onetan dabillen
artean, urratzen diote biotza bere ondu-nai-ez naiak,
eta denbora bereko bere nai galduak.
Bere ondu nai zuzenen batzuek agertzen diozkaten nekeen igesi dabil bere nagitasunak galdua dadukan bekataria; ta zenbat ere geiago iges egiten duen,
bere lenbiziko nai zuzenetatik, anbat geiago nekatzen
ta urratzen du bekatariak bere burua.
Bai, dio Espiritu Santuak, bai: aranzez beteak
daude nagi-alferraren bide guziak; bada guzietan arkitzen ditu alfer-nagiak bere kezkak eta naigabe beltz
illun gogorrak; bere bidea galdurik dabill alabaña, ta
utsez uts, ta bekatu nekatzalleen sasiz sasi.
Alferrik ibilliko zara, bada, zabiltzan bezala, edo
zabiltzan bidez, aisatasunen ondoren, ta lasaitasunen
billan; bada bide txar orretaz, edo alfer ta nagi dabillen gaisoak, ez du sosegu onik arkitzen bein ere, noizean bein arkituagatik zerbait ezti-aintzura, edo atsegin iduri; bada zeruko bidez ez datozenak, izurriz
beteak dira, ta guztiz naigabetiak; atsegin-bidea,
Jaungoikoaren gauzetan erne, ta zuzen dabillenaren
bidea da, bakar-bakarrik: Iter pigrorum quasi sepes
spinarum: Via justorum absque offensiculo. Prov. 15.
19.

A, nere Jesus maitagarria! ta zenbat nekeren artetik aterako nuen nik nere buru au, lenagotik nik ezagutzera orain aditzen dudan egia! Utziko ditut nik, bai;
ta pozik alere, nere oraindañoko nagitasunak! Erne
biziko naz ni gaurgero, bai, zure dei leun-meak aditzeko: ta an izain nazu ni zuk, zuk niri txistu mee edo deitzetxo bat egin orduko; ta an izain nazu, zuk zerorrek
nai dezun guzi-guzia zuzen egiteko, ta nere gurutzearekin ni zure ondoren arin ibiltzeko! Zurea da, bai,
oraingo nere asmo on au ere; ta, bein ere nik au gal
ez dezadan, indazu zuk zere esku indartsua, zere grazia, zere laguntza. Bai arren, Jesus maitea, bai!

Iniquitas calcanei mei circundabit me.
Ps. 48. 6.
Banabilke, bai, dio Dabidek, bizi nazaño ni, nere
gogara; banabilke, bai, ni, nik neronek nai bezala, ta
nere Legeko gurutzea ta bizitza garbia aldebat utzirik:
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zenbait otoitz-gai-II - 16
  • Parts
  • Zenbait otoitz-gai-II - 01
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1441
    38.7 of words are in the 2000 most common words
    53.5 of words are in the 5000 most common words
    61.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 02
    Total number of words is 4183
    Total number of unique words is 1388
    38.3 of words are in the 2000 most common words
    52.8 of words are in the 5000 most common words
    60.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 03
    Total number of words is 4220
    Total number of unique words is 1451
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    53.9 of words are in the 5000 most common words
    61.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 04
    Total number of words is 4142
    Total number of unique words is 1469
    38.5 of words are in the 2000 most common words
    52.1 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 05
    Total number of words is 4107
    Total number of unique words is 1475
    37.7 of words are in the 2000 most common words
    51.6 of words are in the 5000 most common words
    59.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 06
    Total number of words is 4109
    Total number of unique words is 1473
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.9 of words are in the 5000 most common words
    58.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 07
    Total number of words is 4046
    Total number of unique words is 1497
    36.6 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 08
    Total number of words is 4063
    Total number of unique words is 1499
    36.0 of words are in the 2000 most common words
    49.9 of words are in the 5000 most common words
    57.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 09
    Total number of words is 4037
    Total number of unique words is 1403
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    51.4 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 10
    Total number of words is 4061
    Total number of unique words is 1446
    37.9 of words are in the 2000 most common words
    53.2 of words are in the 5000 most common words
    60.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 11
    Total number of words is 4096
    Total number of unique words is 1354
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.0 of words are in the 5000 most common words
    60.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 12
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1448
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    58.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 13
    Total number of words is 4077
    Total number of unique words is 1474
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    50.9 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 14
    Total number of words is 4157
    Total number of unique words is 1523
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 15
    Total number of words is 4166
    Total number of unique words is 1487
    37.8 of words are in the 2000 most common words
    52.6 of words are in the 5000 most common words
    59.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 16
    Total number of words is 4122
    Total number of unique words is 1464
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.5 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 17
    Total number of words is 4074
    Total number of unique words is 1369
    36.8 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 18
    Total number of words is 4138
    Total number of unique words is 1490
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    59.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 19
    Total number of words is 4091
    Total number of unique words is 1425
    37.0 of words are in the 2000 most common words
    50.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 20
    Total number of words is 4082
    Total number of unique words is 1522
    34.8 of words are in the 2000 most common words
    48.7 of words are in the 5000 most common words
    55.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 21
    Total number of words is 4148
    Total number of unique words is 1489
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.7 of words are in the 5000 most common words
    58.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 22
    Total number of words is 4095
    Total number of unique words is 1452
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    48.5 of words are in the 5000 most common words
    56.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 23
    Total number of words is 3970
    Total number of unique words is 1469
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    47.2 of words are in the 5000 most common words
    54.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 24
    Total number of words is 4006
    Total number of unique words is 1459
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    48.0 of words are in the 5000 most common words
    55.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zenbait otoitz-gai-II - 25
    Total number of words is 2096
    Total number of unique words is 778
    47.5 of words are in the 2000 most common words
    59.3 of words are in the 5000 most common words
    67.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.