Zenbait otoitz-gai-II - 14
lenagoko bi bekatari-erak bezala, gure Jesus maitagarriak; eta artuko ditu, berak daraman gurutzezko bere
bide zuzen garbira. Au ala dela guk ezagutzeko, aski
da, Jesusek berak egiñikako irurgarren bizte-modu bat
ekustea.
Maria Magdalenak, eta, Marta zeritzan onen aizpak gaztigatzen diote bein Jesus maitagarriari, eri aikitzen dela, ta guztiz gaizki, bien anaia Lazaro.
Artzen du Jesusek, oriek arkitzen ziran erritik agitz
urruti, aizpa bien mandatu au; ta ala ere ez da berea-
la bideratzen: ez eta aratzen ere, Lazaro ill, ta ortzitu,
ta laur egun igaro artean. Jesus aratzean, ateratzen
zaio bidera Marta, ta erraten dio: A Jauna, garai onez
etortzera zu, ta emen arkitzera, etzen illtzen, ez, nere
anaia Lazaro; baña badakit nik, ez dizula zere Aitak
ukatuko zuri, eskatzen diozun gauzarik bat ere; edo
badakit, bai, ez dela berandu, gauden ordu berean
ere, nik nai nuenerako, edo nik nere anaia bizirik, edo
zuk bizturik, ekusteko.
Au Jesusi esan, ta bere-bereala deitzen dio bere
aizpa Maria Magdalenari: ta onek ere, Jesus ekusi
orduko, an bertan belaunikaturik, esaten dio: Jauna,
zu emen izatera, bizirik egoin zen gaur nere anaia
Lazaro.– Au errate berean, ta geroz ta geroz ere,
negar ta negar zegoen Maria Madalena; ta, ura ala
ekusteaz negarrez zeuden, dolura etorririk, an arkitzen ziran jendeak ere.
Oriek onela negarrez ekustean, nasten da Jesusen
barren guzia; asitzen da, orroz bezala, bere Animan;
ta galdetzen die, non sartu duten Lazaro illaren gorputza.– Erakusten diote onen obia; ta, ara urbildu orduko, abiatzen da negarrez Jesus maitagarria: berritzen
zaizka barreneko bere orroak edo deadarrak, eta ika-
rariak; eta manatzen du, ken dezotela Lazaroren gorputz illari gañeko bere arria.
Au aditzen duenean illaren arreba Martak, erraten
dio Jesusi: Jauna, laur egun da or datzala, ta usteldurik dago, ta nai-ta-ez usai gaistoarekin nere anaia
Lazaro.– Alere ken-erazten du Jesusek obi arria; goititzen ditu gero bere Aitagana bere begiak: ematen
diozka Aita berari esker andiak, zeren beti egiten
duen berak eskatzen dion guzi-guzia.– Beititzen ditu
gero begiak gorputz illagana; ta erraten dio indar
andiarekin, ta ojuka: Atoz ona, Lazaro. Eta bertan ateratzen da bizirik Lazaro; baña ateratzen da, esku-oñak
lotuak, eta arpegi guzia ill-oialez estalirik dakartziela.
Erraten die Jesusek, berekin zitunei: ken bekiotza bere
lokarriak, trabarik gabe dabillen Lazaro: ta egiten dute
oriek Jesus maitagarriak manatzen diena; ta badabill
berez Lazaro ta badoa Jesus berarekin mai batean
jatera.
Ekusten dezu nola zegoen Lazaro, Jesus argana
zenean? Ekusten dituzu Jesusen arazoak, Jesusen ibillerak, Jesusen lanak, Jesusen negarrak, orroak, deiak,
eta gañerako gauzak, Lazaro ill-ortzitua bizteko? Au
guzia zergatik ote da, edo zertarako?– Au guzia da
gure Jesusek guri adirazi naiez, zein gauza gaitza den,
bekatuko obian usteltzen datzan gizon edo emazteki
bat, andik aterarik graziazko bizitzara itzultzea.
Zer bekatari ote da, gisa onetan usteltzen dagoen,
bekataria?– Gaizkiz gaizki, loiez loi, ta galduz galdu
dabillen edozein anima. Onela dabiltzan bekatariak
ere minbereak izandu ziran lendabizian, ta guztiz izukorrak; eta, bekatu larri bat egin orduko, arritzen ziran
guziak. Bekatuetara oitzen asi ziranetik etziran anbat
izutzen. Andik fite ta laster asetzen ziran bekatuz,
urez egartiak bezala; ta, bekatuak bekatuen gain egiñagatik, etziran gero anitz ansiatzen. Azkenean
azpian artu zituen beren bekatuen obi-arritzar andi
batek, edo Jaunaganako biotzaren gogortasunak: ta
asi ziran an usteltzen, ta beren bizitza galduaren usai
gaistoa banatzen, ekusten zituztenen kalte andiarekin.
Zenbat usteltzar onelako arkitzen ote dira egungo
egunean ere gure errietan! Eta ez ote naz ni ere ustelgaldu orietatik bat? Nola bizitu izandu ote nintzan ni,
gaztetxo nintzaneko nere denboran? Nola geroiseago? Nola anditu ta? ta nola geroz? ta nola egungo egunetan?
Anitz izutzen ote naute ni gaur, len ikaraz uzten
ninduten nere oben-kulpak eta gaistakeriak? Beldur-
tzen ote naute ni gaur sulezeko neke gogorrak, egunen batean adiña, ta laurdenik ere?
Konfesariaren itzak, edo predikari onaren erranak
dardaraz beterik, eta ikara iuzten ote dute nere biotza, edo iuzten ote dute, noizbait len iutzi oi zuten
eran? Edo orien erran ta meatxu guziak aditu ta ere,
gelditzen ote naz ni, alakorik aditu ezpanu bezain otz;
edo, aditzen nituen gauzak nion ere ukitzen ezpanindute bezain sosegu andiarekin?
Au onela bada, nere galduegia! Gogortu dira geroz
nere erraiak birtuterako! Azpian naduka geroz ni nere
bekatu galgarrien obi-arriak! Loturik nadukate geroz
ni nere aztura gaistoak! Itsutuak daude geroz, ta oialez estaliak nere adimentuko begiak! Eta au onela
dela, ez dut nik ekusten, ta ez dut ekusi ere nai, non
nabillen ni, ta non arkitzen nazan ni; ez eta ni nora
noan ere!
Usai gaistozko usteltasunak dira gerozko nere
utsak; eta dira, nerekin dabiltzan anima gaisoen galgarriak! Ez naz ni anima gaiso oriez urrikaltzen; ez eta
nereaz ere!
Ni nora bearra naz bada, edo zertarako jaioa?
Nabillen eran ni ibiltzeko; ta beste biderik nik ez artzera, eternidade guziko sulezerako jaio naz ni!
Bukaeraren zorigaistozkoa!
Au nai ez duen animak egin bearko ditu, Lazaro
illa bizteko, Jesus maitagarriak egin izandu zituen gauzen iduriko, edo aintzurako gauzak. Jesus maitagarriak ura bizeko, eginikako gauzak zer gauzak dira?
Oriek dira ondo-naiak: Jaunaganako mandatuak: eta
bitartekoen negar onak.
Ez ditu Jaungoikoak ostikoz ateratzen; ez, bekatuaren loi-petik, beren bekatuen loiean gogoz, ta nai
dutela, dautzan gaistoak. Andik atera; ta ondu nai
dutenei ematen die Jesusek bere esku indartsua ta
laguntza. Ondu-naia da, bada, onduko den bekatariaren asiera.
Baña ondu-nai, bear bezalako bizi bat, nekez izaten du obenez ta gaistakeriz usteltzen dagoen bekatariak, bitarteko zenbaitek erdisten ezpadiote au bere
Jaun maitagarriagandik; eta billatu bearko ditu, alik
onenak, onduko den bekatari txar galduak, edo eskatu bearko die bear bezala bizi diranei, lagun-egin
dezotela beren Jaunarekiko, beren otoitz eta negar
onekin, ta erditsi dezotela beren Jaun beragandik
onez-damu, edo kontrizione bizi bero bat; onekin
batean, ta beren Jaunaren graziarekin bizturik gelditzeko, edo onez-damu onen ordez erditsi dezotela izu-
damua, edo atrizionea; ta onekin batean aitormentu
garbita Konfesione zuzen bat egiteko zoria.
Bitarteko berezirik ez duenak eska dezoke au,
bere Jaungoiko maitagarriari, Eliza guzian arkitzen
diran onen otoitzak eta negarrak agertzen diozkala:
bada onak negar egiten dute ta otoitz, gaistoen alde,
ta eskatzen diote beren Jaungoikoari urrikal dakiela
lenbaitlen, ta atera ditzala beren bekatupetik, eta erio
gaistoaren usteltasunetik. Ori adirazten digu Martak
eta Madalenak Jesusi igorri zioten mandatuak, beren
anaia Lazaro miñez agitz gaizkiturik ekusi zutenean;
baita Lazaro ill ondoko, beraren arreba bien negarrak
ere.
Bekatari txarra, bada, naiz izan zaitezela zu
mundu guzian arkitzen den gizonik galduena, zuk erakutsi ezkero zere Jaungoiko maitagarriari ondu nai
ziñezko bero bat, ori zuk erakusten badiozu, ongi bizi
diran guzien otoitzak eta negarrak zere alde artzen
dituzula, zereganako dezu zuk, bai, zere Jesus maitagarria, ta zere alde izain dituzu zuk Jesusen begiak,
Jesusen negarrak, eta Jesusen eskuak, edo Jesusen
laguntza indartsu andia.
Bein, berriz-ta-berriz ere, eskatu ezkero zuk au
Jesus maitagarriari eskatzen diozula zuk au bear den
garai onean, adiuntzan, ta eran, zuganako da, bai,
Jesus maitagarria; kenduko dizu zere gañetik, lertzen
zaduzkan bekatu gaistoen obiko arria: denbora
berean itzuliko dizu, zere bekatuz zuk galdurikako
graziaren bizitza, ta emain dizu nork kendu zuri, zere
bekatu galgarriak utzi dizkitzuten aztura gaistoen
lokarri sendorrak; bada emain dizkitzu, artarako diran
konfesariak eta bertze lagun onak; eta utziko zaitu,
aisa ta arin zabilzken eran, zuk birtutez birtute, ta
zeruko bidez ibilli nai izatera.
Au onela den ezkero, den bezala, nere Jesus maitagarria, atoz arren, atoz, zuk au guzia, edo nere bearrak eskatzen duena bertan egitera: ta atoz, nigatik ez
izan arren, zeren au eskatzen dizuten Elizako zere
ume on serbitzari garbiak.– Atoz bada, atoz ekustera,
nola nadukaten ni nere bekatu galduak. Zein loituusteldua, barkatu ezpazenituen zuk, nitaz urrikaldurik: eta, baldin barkatuak badaude ere, zein makurtua
ni bekatu beretara, ta leneko nere usteltasunetara.–
Begi onez begiratzen badidazu zuk niri gaur, nere
Jesus maitagarria, urrikalduko zara bai, nere oraingo
egoera txar galduaz: ain txar-galdu izugarrian nago ni
gaur!– Zure begiratze on au irabazi-naiez, artzen dut
nik gaur emen bertatik, len zu nik aserreraziaz, edo
oraindañoko guzian nik egin ditudan nere bekatu
guziez, al dudan damurik andiena.– Zorigaistoan egin
dut nik orietatik bat ere, bada egin ezpanu, gaur ez
nintzan arkitzen ni, arkitzen nazan bezain aztura gaistoz, ta kostunbre loituz galdua; ta ez nintzan arkitzen
ni, ez, nere oben-kulpen obian, ta bekatuz erdi-usteldua!
Atoz, bada, atoz nigana, nere Jesus maitagarria; ta
atoz zere ojuz, ta oju andiz badere, emendik ni lenbaitlen ateraztera; niri nere bekatuen usteltasun loi au
barrendik kentzera; ni zere graziaz ta zeruko indarrez
beterik uztera: niri nere begietatik mundu eroaren oial
txar galduak keneraztera, ekus dezadan nik orduan
garbi-garbiro oraindoko nere ibiliera guztiz galdua,
baita zuk eraman dezun bide zuzena, ta bide onen
bukaera ona ere; leneko nere gal-bidea utzirik nik, eta
nere naiez ta gogo osoz gaurdanik artzen dudala (ta
bein ere ez uzteko) zure bide zuzen onesgarri au, asi
nadin ni zure ondoren, nere Legeko gauzen gurutzea
nere soñean daramadala; sarzeko gero ni zurekin
batean, edo zure eran zure zorioneko Erresuma orretan. Ala gerta dedilla, Jesus maitagarria: bai arren,
bai!
Jacta super Dominum curam tuam, et ipse te enutriet:
non dabit in aeternum fluctuationem justo.
Ps. 54. 23.
Ongi bizi zara zu (galdetzen dizu Dabidek), eta
alere zere burua galtzeko beldurrez zaude? Ikarazten
zara zu zere etsai amurratu gaistoen ojuak aditzean,
ta illuntzen zaitzu zuri orduan zere biotza? Dardaraz
ote dago zure barren ori, ta kezkaz den guzia beterik,
jakin gabez nondik artu, erio gaistoaren edo bekatuaren atzaparretan ez erortzeko?
A! nork lituken (diozu noski), onen begietatik, uso
baten eran iges egiteko, biziro eraman nintzaken
egoak eta luma ariñak! Iges egiñen nuke nik, bai,
badakit nik neronek noraño! Nere amorez idikirik arkitzen den Jesusen biotzeraño; ta au atsedenen nuke
neronek nai adiña, galtzeko beldurrik batere bage!
Ekusten dezu zuk zere gal-bidea edozein tokitan,
ta non ere nai? Galerazi nai zaituzte zu gaizki dabiltzan lagunak, beren lan makur-galgarriekin, beren itz
eroekin, beren isteekin, beren jan-edan luzeegiekin, ta
al duten alde guzietara? Orretan berean dabil suleze-
ko gure etsai galgarri madarikatua? ta orretan dabiltza zure pasione, ta aztura gaistoak ere? Eta orregatik
arkitzen zara zu agitz eri, edo guztiz tentatua, ta bekatuz iltzeko beldur ta beldur.– Beldurtzeko gauza da,
bai, zu zauden tranzean edozein arkitzea. Baña beldur
zaitez zu (dio Dabidek berak) bekatuz, edo, bekatuan
illen etzaralako ustea galtzen ez dezula. Ager egiozkatzu zuk zere Jesus maitagarriari zere beldurrak eta
kezka guziak. Galde egiozu zer egin bear dezun zuk,
zere etsaiak garaitzeko. Ots egiozu maiz, edo ardura,
datorkizula, arren! nola zuk zere gauzak egin erakustera, ta egiten laguntzera: ta, zuk au guzia zuzen egitera, aterako zaitu, bai, zu zere Jesus maitagarriak
sekulako erio gaistoaren ortzetatik; eta eramain zaitu
berekin batean bere zeruko Santu ta Santen artera.
Ala gerta dakidala, nere Jesus maitagarria: bai arren,
bai!
Iustificationes tuas custodiam,
non me derelinquas usquequaque.
Ps. 118. 8.
Garaitu zaitu noizbat zu zere etsai amurratu galgarriak? Garaitu zaituzte zu zere gaitzerako makurrerak eta pasione sutuak? Ill ote zara zu zere bekatuz, ta
galdu ote dituzu zuk zere Jaungoikoaren arpegi ederra
ekusteko eskua edo deretxa, zere Jaungoikoaren
eskutik zuk arturikako onak, ondasunak, eta grazia?
A gaisoa! ta zure galgarria! bada galdu dezu orretan, munduko izate ta ondasun guziak baño agitz
geiago balio duen ondasun bat.– Baña ez orregatik
etsi, ez; ondasun ori bera zuk arki dezakezu, zuzen ta
kontuz billatzera. Arki-bidea da santa Martak, eta
santa Maria Madalenak beren anaiaren bizitza billatzeko artu zutena, edo Jesus maitagarriaren oñetaratzea. Billa zazu Jesusen oñetan; ta billa zazu negarrez,
edo galdu dezulako damuz, ta ziñezko urrukiz. Era
orretan zu negarrez ekusten bazaitu gure Jesus maitagarriak bere oñetan; edo ekusten bazaitu zu, egin
dituzun bekatuen gain ziñez damuturik; eta bekatu
berririk ez egiteko asmoan, urrikalduko zaitzu batere
luzatu gabe; emain dizu bere grazi onaren bizitza
(ones-damuarekin zu orduan arkitzen bazara), edo
lagunduko dizu, grazi beraren bizitza erdisteko, egin
bearko dituzun zere gauzak egiten; ta oriek zuk egin
orduko zerekin izain dezu zuk billatzen dezun bizitza.
Dakigun ezkero bada onen arkibidea, ots, nere
anima; goazen laster, negar ta negar, edo damuz biotza beterik, Jesusen oñetara; ta asi gakiozkan erraten
an, Lazaroren arrebak bezala: A! Jauna, emen arkitu
bazina zu nere tenta-aldietan, ez ninduen, ez, garaituko ni nere etsaiak: ez nuen galduko, ez, zure graziaren bizitza, ta ez ninduen bekatuz illen, ez, nere
etsaiak, ill naben bezala!– Baña zer ote diot nik, edo
zer ote darausat nere oraingo itz onzikerian? Deitu
nion nik nere Jesus maitagarriari, Jesus maitagarria
nerekin arkitzeko nere tent-aldietan? Ez dago beti
Jesus maitagarria prest, deitzen dion edozeiñi non-nai
laguntzeko, baldin deitzen badio, bere animako gauzetan lagun-egitera?– Lagundu ezpadit bada niri nere
Jesus maitagarriak nere tent-aldietan, lagundu didan
baño geiago, nik ori ari eskatu gabez izandu zen; ta, ill
banaz, neronek eginikako bekatuz, nere naiez ill naz
ni, ta nere kulpaz.
Ala da, bai, nere Jaungoiko maitagarria. Baña ongi
damuturik nago ni gaur; ta orrelako lanik berriz ez egiteko asmoan. Indazu nere asmo on berean irauteko,
nik bear dudan zere laguntza ta grazia. Bai arren, bai!
Quid quaeris, et quid vis discere á nobis?
parati sumus mori magis,
quam patrias Dei leges praevaricari.
2. Machab. 7. 2.
Zeren billan zabiltza orrenbat egiteko, ta arazorekin? erran izandu zion errege Antiokori, bere amarekin
ill erazi zituen zazpi anaietatik batak. Jakin naiez bazabiltza zu, zertan arkitzen garan gu, zazpi anaiok, emen
zuk ekusten dezun geren ama maitearekin, ez dezu
zuk batere zer nekatu egiteko onen gain, edo gauz au
ikasten: bertatik adiraziko dizut nik, den guzia guzien
izenean.– Prest gaude gu ama seme guziok geren
biziak noiznai emateko, gure Lege zuzenak debekatzen duen gauzarik ez egiteagatik. Siñis nazazu; ta ez
dezazula bururik autsi, guri geren asmo ta gogo au
galerazi naiez. Au galdu baño len utziko ditugu guk
geren larru-ezurrak, oin-eskuak, eta geren zañetan
dugun odol guzia.– Orduan ark atera zuen bere itz
onetan egondu zen gizon gazte au bere azken-asnaseraño, errege gaistoak ken-erazi baziozkan ere, bein
bere miia, andik laster buruko larrua, ta gero eskuak
eta oñak; eta ill arte guzian iduki bazuen ere guti
bana, edo geldi-geldi frisitzen, artarako zen zartagin
batean. Eta au berau egin zuten beren torment arrigeietan aren sei senideak, baita guzien amak ere.
Asmo berean arkitzen ziñan zu, oraindanoko zere
urte ta denboretan? Gutiagogatik ere autsi ez ote dituzu zuk zere Lege garbia, ta zere Jaunaren mandamentuak?– Zere buruari atsegin txar bat egiteagatik, ez
ote dezu zuk bein, ta berriz, ta askotan ta askotan ere,
loiturik iutzi zere Legeko seigarren mandamentua?–
Bendekuz zuk, besterenaren kupidez zuk, eta zuk
dakizun adiña bidez, ez ote dituzu autsi ta urratu zuk
Lege bereko beste mandamentuak ere?– Eta bidenabar ez ote zara bete zu oitura gaistoz ta kostunbrez?
Lotuen eran ez ote daude geroz, gauz onetarako, zure
oin-eskuak, edo zure ezaguera ta zure naimendua,
edo borondatea? Bekatuz illik arkitzen bazara zu; ta
zu gaur arkitzera bizitza galdu baten obian ortzitua,
edo lurtatua bezala, non geldituko da zure anima,
bekatari txar gaisoa, zu ill ondoan? Au lenik zuri Jesusek ez biztera, eternidade guziko sulezean!
Nere arreb-onak; garbiro bizi zarazten anima
bataiatuak, nitaz ongi urrikaldurik, ots egiozue Jesus
maitagarriari nere alde; ta eska zaiozue al dezuten
indar guziarekin, urrikal dakidala niri ere bere ontasunagatik: asi dakidala oju ta oju, ta ez ditzala bere
ojuak iutzi, ni bizturik eta ongi iratzaririk iutzi artean:
ta bidenabar ken ditzazkidala nere aztura galduen
lokarri galgarriak; ibilli nadin ni geroko nere denboran
nere gauzen egiten, ta nere Legeko bide zuzenetik
oñik ateragabe.
Pozik ibilliko naz ni, artara ezkero, era onetan, ta
nere Jaungoikoaren gogara; ta orain orretan nagoelako siñu bat ematera noa, ojuz ta biotzez erraten dudala: Nere Jesukristo, etc.
OTOITZ-GAIA
MAIZKO OTOIZAK
Erakutsi dizkigu gure Jesusek, oraindañoko zenbait otoizgaietan ekusi dugun bezala, zein den zerura
nai dutenak artu bear duten Legea, ta zein Lege onetako ibillera; baita zer neke-gurutze diran ere ibillera
bereko gurutze-nekeak; eta zein andiak diran gurutzeneke berekin irabazten diran doatasunak, eta graziak;
eta erakutsi dizkigu onenbat ikaskari eder, itzez ezezik, neketan bera ta gurutze-pean ibilliz ere; ta berak
lenik egiten duela, guri gero eragin nai diguna.
Baña zenbat ere den guk oraindañokoan ekusi
dugun gure Jesusen itzezko ta lanezko erakuste au, ez
da, ez, ekuskari txikiagoa, urrengo Libruan guk Jesus
beragandik ikasi bear duguna, ekusiko dugun bezala
ekusi ondoan, bein Jesusek, neketan gabiltzaneko,
iutzi digun atseden-toki bat; ta atseden-toki, anitz
lekutan arki dezakeguna, baita geren baitan ere; ta
toki geren neketarako, ta etsaiak garaitzeko indar
andiak dakauziena: ta gero, era onetako nekeen igesi
dabiltzanen kalteak. Goazen orain lenbizikora.
A.
Gure legeko nekeetan,
dabillenaren atseden-toki
ta indar-bide
guztiz ona da elizan otoitz egitea
Gu gerez beti gaitzera makurtuak arkitzen gara.
Gaitz berera bulkatzen gaituzte gu geren etsaiak; eta
etsai bortitzak dira gure etsai oriek; eta elkar arturik
dabitzan etsaiak dira; ta ala dabiltza, guri zeruko
geren grazia galerazi naiez; ta orretarako, bekatuak
bekatuen gain guri eragin naiez dabiltza.
Guk, oriek nai dutenik ez egiteko, billatu bearko
ditugu indar andiak. Gure Jaungoiko maitagarriarenak
dira lan onetarako diran indarrak; eta, Jaungoiko
berak erranik daduka emain dizkigula, guk ari oriek
ongi ta maiz, edo bear den eran, eskatu ezkero: petite, et dabiiur vobis. (Mat. 7. 7.)
Orregatik bada, bekatutik atera den animak, baldin iraun nai badu bere Jaungoikoaren grazian, ta
berriz bekatura gabe; ta eraman nai baditu bere Legeko neke guziak, eta Jesusen ondoren dabiltzanak daramaten gurutze nekezkoa, egin bearko du, oriek ere
egiten duten gauzatxo bat, edo egin bearko du bere
Jaungoikoari ongi; ta maiz otoitz egitea. Ori da Jesusen
ondoren dabiltzanen atseden-tokia, ta indar andiz
beterik arkitzen den lekua.
Baña zer ote da, batek bere Jaungoikoari ongi ta
bear den eran, otoitz egitea?– Ori da orrek bere Jaungoikoari, dagokan eran mintzatzea, eskatzen diola,
bera serbitzatzeko, ta eskallearen onerako den gauzaren bat edo beste, lendabizitik adirazi genuen bezala.
Mintzo-eskaera on onetarako billatu bearko dezu
zuk, al dezun tokirik onena; ta, al dezunean, zere errikoa edo beste edozein eliza: au da alabaña Jaungoikoaren munduko jauregia, edo palazioa; ta au, bere
zeruko ondasun andiak eta graziak emateko, Jaungoiko berak berezi duen tokia.
Non-nai eman ditzake, bai, gure Jaungoikoak bere
ondasun oriek, eta ematen ere ditu maiz aski, ta egunoro, oriek guk an eskatu ezkero, eska ditezkeen
bezala, baña, al ditekenean, naiago du eska dakiozkan bere eman-tokian, bere jauregian, edo bere elizan.
Orobat gertatzen zaie lurreko erregei ere; bada
oriek ere beste edozein lekutan baño naiago dute,
eska dakien, eman nai dutena, beren tokian edo
beren jauregian, edo beren palazio berean.
Elizaratzen zaranean zu, zere Jaunari zuk an zere
otoitz on oriek egitera, sar zaitez elizan, ta zaude an,
errege andien gelan sartu, ta egon oi diran gizonen
eran, erregeetara zerbaiten eske sartzen diranetan.
Nola doazela, uste dezu zuk, eta zer moduz, edo
eran, an egon oi diran gizon oriek?– Ara doaz oriek,
beinik bein ongi jaunziak, eta guztiz garbiak. An sartzen dira oriek agur andiekin; ta, zertara doazen ongi
oartuak; eta an daude oriek, an dauden denbora
guzian, umill-umill; ta an berean egiten dituzte beren
eskaerak alik ongiena; ta, beren eskaerak baizik,
gogoan artzen ez dituztela.
Zere elizako sartze-egote oriek egin nai badituzu
zuk, era orretan, edo bear bezala, zoaz zu ara, gisa
berean, edo biotz bear bezalakoarekin, edo lenik zuk
zere biotza garbitzen dezula (bekatuz loiturik arkitzen
denean) onez-damuz edo kontrizionez badere.
Zoaz bada beinik bein biotz garbi-garbiarekin, ta
biotz bera graziaz, umiltasunez, ta zere Jaungoikoari
eskatzera zoazen ondasuna, Jaungoiko beragandik
erdisteko uste osoz beterik, edo jauntzi apaindurik,
daramazula: ta, gero elizan sartzen zaranean, ta, an
arkitzen zaran denbora guzian, zaude zu, non arkitzen
zaran dakizuna bezala: edo zaude uill-umillki zere
Jaungoikoari begira, edo zere Jaungoikoagandik gogoa
bein ere kentzen ez dezula.
Au guzia guri erakusteko ziran, bere txiki-zitutik,
edo txiki-danetik ill arteko, Jesusen elizaratze guziak,
eta Jesus beraren ango egoerak; baita eliza berean
Jesusek egiten zituen gauzak ere, ta beste guzien
artean bat.
Zer gauza ote zen Jesusen elizako gauza berezigarria au?– Au zen eliza zaitzea. Jerusalengo elizara igan
zenetatik batean ekusi zuen Jesusek eliz-gizonak etziran jendeak, edo Lebit edo Apez etziranak, otoitz egitera zijoazenak gelditu oi ziran tokian, saltzen zeudela barrengo Aldarerako bear ziran ardiak, beiak eta
usoak; eta beren diru zeak edo txikiak maigañean
zeduzkatela, andiak trukatzeko, aldarerako gauzen
erosleei: ta au an ekustean, aserretzen da Jesus maitagarria; egiten du sokazko azote bat; eta ateratzen
ditu azot-ukaldika ango ardi ta bei guziak, beren saltzalle guziekin batean: botatzen ditu batera ta bestera, ango diru-mai guziak: eta uso saltzalleei erraten
die: atera emendik uso oriek; ta ez dagizuela berriz
sekulan kontratazioko, edo saldu-erosteetako etxe,
nere Aitaren etxe au. Ioan. 2, á v. 14.
Bere Pasioneko egunak baño lentxeago arkitzen
ditu berriz Jesus maitagarriak leku ta gisa berean saltzall-erosle, ta trukalari berak, edo beste zenbait, eta
egiten du orduan ere (baña azoterik bage) leneko
aldian egin izandu zuena; ta, bere lan au egin ondoan,
erraten die artan ari ziranei: nere itxea otoitz itxea da
mundu guziarendako, eta zuek zeren egiteko oriekin
egin didazue lapur etxe. Eta geroz etzion bati ere utzi
nai andik kargerian ibiltzen.
Ekasten dezu, bein, ta berriz ere Jesusek Jerusalengo elizan egin izandu zuena? Ezin ote legike gaur
zurekin ere gure Jesus maitagarriak, aldi orietan jerusalendar oriekin egin izandu zuena?
Atozea ezperen: etzaude zu anitz aldiz beintzat,
elizan egonagatik, eta otoitz egiten dagoenaren eran,
andik urruti daduzkatzula zere asmo guzia, ta zere
gogoetak? Edo etzaude zu elizan, zere gogoz ta pensamentuz zaitzen, saltzen, ta erosten ardiak, beiak,
edo lurreko zer edo zer? Etzaude zu elizan, andik
usoak bazkatzen bezala, edo bear ez diran gauzei
begira, ta oroitzapen lizun-loi anitz zere gogoan darabiltzkizula? Edo, elizan zu gorputzez egonagatik,
asmoz, gogoz ta buruz etzaude zu, askotan beintzat,
diru kontuetan, saldu-erosietan, eun milla eskanbilletan, kargeri loietan, eta, nork daki zenbat erakeritan?
Eta gisa onetan zu elizan egotea otoiz egitea da?
Ez, baizik eliza loitzea; eliza nastea, eliza zuk zere
gogoeta ta oroitzapen lapurrez betetzea; ta elizan
zuk, ongiak ongien gain egiteko dagoen zure Jaungoikoa otoitz onez palakatu bearrean, aserreturik uztea.
Nai badezu bada, dizun zuri zure Jaungoiko maitagarriak, bekatu berririk ez egiteko, ta zere nekeen
gurutze onarekin zuzen ibiltzeko, bear dezun indar
guzia ta laguntza, sar zaitez zu zere Jaungoikoaren
jauregian, edo elizan ongi prestatu apaindua; ta egizkitzu zuk ango egitekoak, guztiz umilki, ongi oarturik,
eta, an arkitzen zaran aldian, norekin diardukazun
dakizunak bezala. Zuk ori era orretan egitera, eliza
izain da (izan dedilla au zure errikoa, edo edozein
beste tokitakoa), zure atseden-toki, ta irabazbide guztiz egokia; bada zure Jaungoiko maitagarriak bere graziarekin, ta esku onarekin leunduko ditu zure neke
gurutze guziak; eta denbora berean emain dizkitzu
anitz ondasun, ta ontarte.
B.
Era bareko bidea, nork berak
bere baitan edo barrenean otoitz
egitea
Elizara ezin zoazken aldietarako egizu zuk zere
biotz berean gogozko eliza txiki, ta aldaretxo bat; eta
or aldare orretan egizu gero, elizan egiñen zenuken
otoitza; ta egizu or zuk zere otoitz ori, san Pablok adirazten dizun eran, onek erraten dizunean: nai dut nik,
gizonak otoitz dagiten bazter ta toki guzietan, beren
Jaunagana esku garbiak goitituz, irañik bageko biotzarekin, ta asaldaziorik batere artzen ez dutela. 1. Tim.
2.
Garbi zazu bada zuk orretarako zere biotz txargaldu ori. Ken egizkitzu zuk zere biotz beretik lurreko
naikunde loi-makur-beroak edo, bear ez diran, zere
naikunde guziak. Apain zazu zuk zere biotz bera umiltasunez, uste biziz, edo esperantzaz, ta zere Jauna zuk
maitatu-nai andi-zuzenez.
Sar zaitez gero zu, gogozko zere oñ ariñez ta
bidez, zere biotzeko eliza txiki orretan; ta, agur andiak
or egiñik, or bertan arkitzen den zure Jaungoiko ongi-
lle maitagarriari, asi zaitez eskatzen: ta eska zaiozu
nai dezuna.
Ala egiten zuen, beste anitzen artean, Senako
santa Katalinak; bada bere gogoz egin zuen Santa
onek bere biotz berean aldaretxo bat bere santo Kristoarekin; ta lurreko bertze edozein egitekotan oñez ta
eskuz ibilliagatik, naiez ta gogoz an arkitzen zen beti
bere Jaungoikoarekin; ta an egiten zituen, elizan egin
zitzaken otoitzak eta gauzak; eta era orretako bere
otoitzekin erditsi zituen, bere burua santasunez beterik uzteko, bear zituen zeruko indarrak eta gauza
guziak; baita zeru bereko birtute ta ondasun andiak
ere.
Baña zenbat aldiz egunoro, ta zer orduz sartu bear
ote du batek bere Jaunaren elizan, edo bere biotzekoan, an arkitzen dituen indar andiekin ongi bizitzeko, ta
bekatu berririk egiten ez duela, irabazi andiak egiteko? Edo zenbatetan otoitz egin dezake batek goizetik
arratseraño, bear den eran, ta orrenbat irabazirekin
bizitzeko?
Era orretan biziko da, bai, ark ori, san Pablok erakusten duen adiñetan, ta zuzen, egiten duela. Ez
dezazuela (dio san Pablok): ez dezazuela zuek zeren
gogotik iutzi zeren Jaunari zuek zeren otoitzak egitea:
Sine intermissione orale. (1. Thesal. 5. 17.)
Ala egiten du, bai (ta ederki alare), itsasoz onzia
zuzen darabillenak egin oi duena egin ezkero. Ez da,
ez, era orretan onzia darabillen Pilotoa, lotarako, Nortizarrari bein begiratu bage, ta izar ark adirazten dion
eran ontzia zuzendu artean. Lotatik jaiki orduko begiratzen dio berriz izar berari; ta izarrak agertzen dion
bide zuzenez ezpadoa daraman ontzia, bide artaratzen du, trikatu gabe, edo denborarik galtzen ez
duela; ta gero egun guzia darama, noizean bein ontziizarrei begira, aize gaistoak, edo ubeldeak galerazi ez
dezoten onzi berari, eraman bear duen bere bidea.
Baña bere begiratze, ta kontu artze oriek ez diote Piloto berari kendu oi bere jan-edanak, bere loak, eta
gañerako bere gauza guziak, bear den eran egitea.
Egin ditzaketzu, bada, zuk ere zere gauzak, zere
Jauna zuk bein ere zere gogotik uzten ez dezula, edo
zere Jaunari zuk, egin bear diozun aldietan, otoitza
egiten diozula: ta, ala zuk ori beti egitera, egiten dezu
zuk, zuri Apostoluz zere Jaungoikoak adirazi dizun
otoitza: ta ori zuk egiñen dezu, egin ezkero zuzen ta
kontuz goiz-arratsetako zere otoitzak, jan-orduetarakoak, eta elizara zaitezken aldietakoak: eta noizean
bein egunaz zu, ta iratzarririk arkitzen zaran gabazko
orduetan ere, sartzen bazara zere biotzeko aldareraño, edo, arkitzen zaran tokitik, zere Jaunagana zuk

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-II - 01
- Zenbait otoitz-gai-II - 02
- Zenbait otoitz-gai-II - 03
- Zenbait otoitz-gai-II - 04
- Zenbait otoitz-gai-II - 05
- Zenbait otoitz-gai-II - 06
- Zenbait otoitz-gai-II - 07
- Zenbait otoitz-gai-II - 08
- Zenbait otoitz-gai-II - 09
- Zenbait otoitz-gai-II - 10
- Zenbait otoitz-gai-II - 11
- Zenbait otoitz-gai-II - 12
- Zenbait otoitz-gai-II - 13
- Zenbait otoitz-gai-II - 14
- Zenbait otoitz-gai-II - 15
- Zenbait otoitz-gai-II - 16
- Zenbait otoitz-gai-II - 17
- Zenbait otoitz-gai-II - 18
- Zenbait otoitz-gai-II - 19
- Zenbait otoitz-gai-II - 20
- Zenbait otoitz-gai-II - 21
- Zenbait otoitz-gai-II - 22
- Zenbait otoitz-gai-II - 23
- Zenbait otoitz-gai-II - 24
- Zenbait otoitz-gai-II - 25