Zenbait otoitz-gai-II - 13
umore gaistoz, edo oikura galgarriz beteak ez egon
arren, eritasun txar, edo tentu-aldi ez andian, indar
gutikoak bezala, bekatuaren ortzetan illak gelditzea,
aur ura bere eritasunarenetan bezala.
Orrela bekaturatzen diran animak zer egin bear
ote dute, beren bekatuaren atzaparretatik lenbaitlen
atera, ta zeruko graziaren bizitza ta osasuna erdisteko?– Beren bekatura orduko mandatari onak, eta
bekatutik atera-nai beroak igortzea edo bidaltzea
Jesus onagana, ta Jesus maitagarriari negarrez ta
umilki eskatzea: ta al badu, Jairok bezala, belaunikaturik. Zer ote? datorkiola, arren, eskua ematera, ta
bekatuaren atzapar gaistoetatik bere anima ero-galdua ateratzera, ta indarrez ta argiz beterik uztera, utzi
oi duen bezala konfesio damutsu on zuzen garbi
batean; baña bidaldu bere nai, gogo on, ta desir oriek,
gerozkoan ongi bizitzeko itarekin; ta, agertzen zaizkan
etsai ta tentu galduak garaitzeko asmoan; oriek garaituz, ta bear diran gauzak egiñez dabillen bere bidean,
bein ere berriz bekatura bage.
Baña zer gauzak ote dira, oarmen, ta indar gutizko bekatariak egin bear dituen gauzak, bekatutik bein
jaiki ezkero ez berriz bekaturatzeko?
Aur gazte biztuak egin zituenak bezelako bi. Zein
dira aur ark egin izandu zituenak?– Ibiltzea, ta jatea.
Bai: oartze andirik ez dezun bekataria, ibilli bear dezu
zuk zere gauzak egiterakoan, sulezeko etsaiaren,
mundu eroaren, ta zere aragiaren deiei, txistuei, ta
tentuei ez-aditu egiten diezula; zeren, ori guzia era
orretan egin lekuan alferkerian arkitzen baziña zu, ta
Jesus maitagarriaren ta zere buruaren etsai galgarrierekin zenerdukala, nola oriek diran anitz dakitenak,
atsegin txar galgarriak zuri eskeñiz aisa liluratuko edo
engañatuko zinduzke, aurrak goisoz, intxaurrez,
madariz, edo nolanai engañatuko oi diran bezala. Orra
aur biztuak eginikako, ta zuk ere egin bear dezun lenbiziko gauza: kontuz ta zuzen ibiltzea.
Aur berak egin zuen, ta zuk ere egin bear dezun
bigarren gauza da jatea, edo ongi komuniatzea.– Indar
gutizkoa zara zerez, dakizun bezala, ta artu bealko
dezu zuk noizean bein Komunione santuko janari
indartsua; bestela azpirako zaituzte zere irur etsai galgarriak, edo orietatik batak edo besteak; eta kenduko
dizute zeruko graziaren bizitza, edo zerurako illa bezala utziko zaituzte oben-kulpen ezpata zorrotz-galgarriarekin.
Orra bada, oarmen ta indar gutizko bekatariak
egin bear dutena, Jesusen ondoren beren gurutzearekin zuzen ibiltzeko. Erortzen badira noizbait gaisoak,
eta zikintzen badituzte beren animak berak eginikako
bekatu gaistoen loi galduan, garbitu bear dituzte lenbaitlen Konfesione bateko iturrian; ta, era orretan
biztu, ta garbitu ondoan, igan bear dute Komunione
santuko maiera; mai berera bear dute andik aitziña
noizean bein badere, aldian andik indar berriak ateratzeko: ta jan bear dute bereala Komunioko maiean;
ibilli bear dute gero, gelditu gabe, beren gauzetan:
baña ibilli bear dute ongi oarturik, toki loitietan ta
pausu gaistoetan oñik ez ezartzeko.
Au guzia egiten duten pekatariei pozik ematen die
bai, Jesus maitagarriak, berak ongi bizitzeko bear
duten grazia ta laguntza; ta eramaten ditu gero berekin batean bere zeruraño, arako orien ordua etorri
orduko; eta eramaten ditu graziaz, doaiez, ta birtutez
ongi beteak.
Era onetako bekatarietatik izandu ote zara zu ere,
adizten nazun anima?– Bekaturatzen nintzanean beintzat, bai: bai, nere damurako!
Eta egiten ote zenuen zuk gero, era orretako bekatariak egin bear dutena? Edo aur ero baten eran bekaturatzen ziñanean zu, damutzen ote zekizun zuri andik
laster, ta konfesatzen ote ziñan zu, batere luzatu
gabe.– Ai ene, ta zein guti! Nere gaizki-egiñak bereberealakoan erretzen ninduen zerbait ni, ta illuntzen
zidan nere biotz txar minbere au; baña aurrarenak
ziruditen orduko nere erretze ta illuntze guziak; bada
andik laster nere aurkerietan nenbillen ni, ta, gaizkirik
egin ezpanu bezain arin ta aisa; ta gero ere nenbillen
ni, batzuetan, nerekin zebiltzan lagunak gaistatzen, ta
gutienean gaizkiz gaizki, bekatuz bekatu, ta txarkeriz
txarkeri: ta egunoro nenbillen ni, naigabe ta min
gutiagorekin; ta egunoro nuen nik nere biotz au ez
minbereagoa.
Andik zetorren gero, nik egunetik egunera luzatzea nere oben-kulpen aitormen ona, edo nere konfesionea. Eta, noizbait ni konfesatuagatik, nola konfesatzen nintzan? Erdizka noski, edo nere lotsa txarrak,
edo alke galduak garaiturik, edo nere gaizkien kontuak zuzen atera gabez, nere gaizki berak, edo bekatuak osoro agertzen ez nituela; edo, oriek nik an
osoro, ta egin nituen eran agertuagatik, oriek uzteko,
ta ontzeko asmorik gabe: ta orregatik konfesatzen
nintzan ni gaizki; ta gelditzen nintzan, konfesatu ere
ezpanitz baño agitz gaizkiago, ta biotz txar galduagoarekin, ta gaistoagoarekin.
A nere galdu txar galgarria! ta a nere zentzugabea! Lenbiziko bekatura nintzanean ni, ta bekaturata
laster konfesatu banintz ni; ta ni konfesatzera bear
zen eran, emain zizkidan niri nere Jesus maitagarriak
bere esku indartsu ederra, ta bere laguntza; aterako
ninduen ni nere bekatu gaistoen atzaparretatik, eta
utziko ninduen ongi sendatua, ta lenago nere animan
nuen osasunarekin ta graziarekin; ta, len nuena baño
ere andiagoarekin: baña ez nuen nik orrelakorik egin
nai izandu; ta gelditu nintzan ni Jaungoiko berak
dakien bezala!
Orain badere ar banitza nik, artu bear diran neurriak! Asi banendi ni nere gauzak zuzentzen! Eska
baneza nik, eskatu bear dudan eran, nere Jaunaren
eskua, nere Jaunaren laguntza ta grazia!
Nere lanean asiko naz ni, gaurdanik badere, ori nik
orain egitera: ta, egiten ezpadut, galdua naz ni beti ta
betirako! Ez arren era orretako galtzerik! Ez, nere
Jesus maitagarria, ez!
Confrigentur rami inconsummati,
et fructus illorum inutiles.
Sap. 4. 5.
Autsiko ditu Jaungoikoak adarrak, sendortu gabe,
ta orien frutak loretakoak bezala, ta ezer-eztarakoak!
Ori bera gertatzen zaie, edo ori baño ere gauza bat
agitz gaistoagoa, aurdanik gaizki dabiltzan bekatari
gaisoei, orduan oriek beren Jaungoikoak emendik kentzera, edo oriek era orretan dabiltzan denboran, illak
gelditzera: bekatari oriek alabaña dira, era orretan
bizi diraño, gure Jesus aien-eder-onaren adar berri-
gaistoak; eta aien, mats onen ordez, izurrizko fruta
galduak edo oben-kulpak dakaztenak; eta, ordu artan
oriek autsiak gertatzera, edo beren gaista-denboran
oriek mundutik ateratzera, erretzen ta lertzen oriek
betiko sulezean egon bearrak dira.
Ill banitz ni ere nere adar denboran, edo adin artako bertze gaistagin anitz bezala, gaur non arkitzen
nintzan ni, ta zer lekutan? gaur nola nengoen ni; ta
nola egon bearra nintzan ni, nere Jaungoiko maitagarria Jaungoiko den artean, edo datorren sekula guziguzian?– Orain guk adirazi dugun toki gaistoan, ta era
gaistogoan.
Egoeraren zorigaistokoa!– Ez ninduen ni orduan
Jaungoiko maitagarriak autsi, ta atera bere aien artetik, eta mundu onetako ardantzeetatik: ez ninduen
orduan ni bota, ez, ala niri bazegokidan ere, damu
arrigarrizko bere sulezera.
Baña atera ote ninduen ni, orduko nere bekatu
galgarrien atzapar gaistoetatik? Itzuli ote zidan niri,
nere bekatu berak nik konfesatu nituen aldian, bere
graziaren bizitza ta nere anima gaisoaren osasuna?
Bizitz eta osasun onekin arkitzen ote naz ni egungo
egunetan ere?– Ez bata dakit, eta ez bestea!
Zer ote da bada nik orain dudan, nere jakite
guzia?– Nik orain dakidan guzia da, nere Jaungoiko
maitagarriak ez barkatzera niri nere aurtasuneko ta
gerozko nere bekatuak, ni nazala adar edo egur igartu, betiko sulezean erretzen ta erretzen egoteko dagoen bat! A zer egoera! Zein damuzkoa! Zein zorigaistokoa! Etzaitzatela, ez, ekusi bein ere nere begiak! Ez
arren, nere Jaungoiko maitagarria, ez!
Exibit homo ad opus suum, et ad operationem,
suam usque ad vesperam.
Ps. 103. 23.
Ez da, ez, gizona (dio Dabidek), nagi egoteko ta,
alferkerian bizi dela, bere egunak bukatzeko jaioa.
Jaungoikoak egin izandu ditu gauza guziak; eta egin
du bakoitza bere egitekorako, edo bere lanerako; ta
badu gizonak ere bere lana edo bere egitekoa: ta
beraren bizitza guzirako da gizonaren lan edo egiteko
au.
Geren oinpean dakargun lur au Jaungoikoak egiña
da, ogi-ardoak emateko; ta egaztiak, laur-oñekoak,
eta gizonak bear dituen gañerako gauza guziak baz-
katzeko. Jaungoiko berak egiñak dira ur-itsasokoak;
eta egiñak dira, arraiak azitzeko, ta, ontziz dabiltzan
gizonei ibil-bidea emateko. Jaungoiko berak egiña da
aizea ere; ta egiña, bere bizkar sendorrean odeiak
batetik bestera eramateko, ta orien urarekin bazterrak ezatzeko. Jaungoiko berak egiña da sua ere; ta
egiña, otza garaitzeko, ta gizonak bear dituen erreegost-etarako; ta Jaungoikoak egin zituen ordu beretik
asi zen bakoitza, ta geroztik ari da, bein ere gelditu
gabe, bere Egilleak emanikako bere lanean, edo egitekoan.
Bada zergatik ez du ari bear gizon egiñak ere, Egille berak emanik duen lanean edo egitekoan? Gizonaren egiteko au da, dakizun bezala, Jaungoiko maitagarriak bere mandamentuetan berezi diozkan gauzak
zuzen egitea. Ongi: baña gizon egiñak egiten ezpaditu oriek nagiz, alferrez, gaiztakeriz, edo edozein beste
bidez, zer gertatuko zaio?– Tentazioz eritzea: bekatuz
iltzea, ta betiko galtzea.
Nagitasunaren galgarria! Ez, Jesus maitea, ez; ez
diot nik ez, gaurgero nagitasun-galgarri oni nere baitan lekurik egin uste. Ibilli uste dut nik, gelditu gabe,
ongi nekatuko banaz ere, zure ondoren, ta ibilli nai dut
nik, egiten ditudala nigandik zuk eskatzen dituzun
gauzak; ori da, alabaña, zure eskuetatik atera diran
gauza guzi-guziak, berak egiten dutenarekin niri erakusten didaten gauza; ta oriek guziak baño ederkiago
zuk zerorrek niri, nere Jaungoiko maitagarriak betibeti erakutsia; eta ori bera da orain ta beti niri dagokidana. Indazu zuk orretan nik beti aritzeko bearko
dudan zure eskua ta laguntza. Bai arren, Jaungoiko
maitagarria, bai!
Ideo inter vos multi infirmi, et imbecilles,
et dormiunt multi.
1. Cor. 11. 30.
Zuen artean anitz arkitzen dira eri, dio san Pablok;
anitz arkitzen dira indar gutirekin: ta anitz illak, edo
Jaungoikoaren grazia gabe.
Zergatik ote?– Zeren ez dituzten egiten beren janedanak beren aldietan, edo bear den eran; ta zeren ez
diran komuniatzen bear den orduetan, edo bear den
bezala.
Jaten abiatu ote ziñan zu, bekatari txarra, edo
urbildu ote ziñan zu zere komunioneko maiera adiñetan sartu orduko; ta urbildu ote ziñan zu, ara baño len
zere legeko gauzak ikasi ezkero, gauz onak egiten asi
ondoan, ta ongi-ongi konfesatu, ta bereala? Maiz
gerozko komunioneko mai berera zara zu, ta beti zu
mai orretara zara ongi prestaturik, eta bear zen eran?
Ai ene! Ori nik egitera, edo nik ori guzia egin izandu banu, ez nintzan erituko ni, eritu nazan bezanbatetan! Ez nintzan, indarrik ez nuela ta bekatuz illotza
geldituko, gelditu nazan bezala! Ala gelditu naz ni,
bai; ta gelditu naz, bein ezezik, askotan ere! Etzen
nornai arritzeko, niri gertaturikako gauza! Goseak
nengoen ni, anitz orduz beintzat, eta indarrik gabe;
prestatua zegoen nerentzat nere Komunioneko maia!
Bazen an, nik nere indarrak artzeko bear nuena; baita
anitz eta anitz geiago ere: baña ara ez urbiltzeagatik
ni, edo zeren gaizki urbiltzen nintzan urbiltzen nintzanetan, niri gertatu zait etikaz dagoenari gertatu oi
zaiona.
Etikazko gaitza duten gizonak jaten ta edaten dute
beren orduetan; baña beren jan-edan guziekin oriek
egiten dutena da, beren sukarra edo kalenturak egunoro ta beti bazkatzea; ta zenbat ere geiago bazkatzen dituzten, edo zenbat eta geiagotan jaten duten
oriek, anbat lenago beren buruak bukatzen dituzte,
edo anbat lenago illak gelditzen dira.
Gaitzez, bekatuz, ta gosez iltzeko dauden animak
ez billatzera, beren etsai galgarrien tentuak aienatzeko bearko dituzten indarrak; edo anima oriek, ori egin
lekuan, alfer ta nagi gelditzera, gosez ta bearrez ill
bearrak dira.
Etsaien tentu oriek aienatzeko indarrak atera
ditezke Komunioneko maietik, adiuntz edo garai
onean mai orretaratzera komuniatzen diran animak;
baña aratzen ezpadira etikan sartu artean, edo alferkeriz beren buruak galdu arteraño, izurri galgarria ta
eriotz gaistoa izain da anima beren komunioneko
jatea.
Onelakoak izandu ote dira nere oraindañoko mai
bereko jateak, edo orain arteko nere komuniatzeak?
Ori da nik neronek nere bizitzan, bestetara begiratu
bage, ekus dezakedan gauza, edo ekuskaria. Ongi bizi
banaz ni, edo biziro ta zuzen egiten baditut nik nere
gauzak, ongi komuniatzen nazalako siñua da; Komunionetik indar onak ateratzen ditudalako señalea da.
Baña gaizki komuniatzen nazalako señalea, komuniatu ondoan arkitzen banaz ni len bezain nagi nere gauz
onetarako. Onela arkitzen ote naz ni? Beldur naz
baietz! Baña denbora berean arkitzen naz ni, nere
arkiera gaistoaz ongi damuturik; eta erraten dudala:
Nere Jesukristo Jauna, etc.
OTOITZ-GAlA
GAZTE ILL-OBIRA ZERAMATEN BATEN BIZTEA;
TA PASIONEZKO BEKATARIAREN
GRAZIARATZEA
A.
Nain-go erriratzean, batzen du Jesus maitagarriak,
ortzitzera zeramaten ill gazte, alargun baten seme
bakar bat. Negarrez zijoan, anitz jenderen artean
seme illaren ama, alargun ongi naigabetu au: ta, artaz
urrikaldurik, erraten dio Jesus maitagarriak. Zaude: ez
dagizula negarrik batere.
Urbiltzen da gero Jesus andetara; ukitzen ditu
andak; eta gelditzen dira, beren andetan mutil illaren
gorputza zeramatenak. Olduan erraten dio Jesusek ill
berari: A mutil: jaiki adi! Jartzen da bertan, illik zegoen mutilla; ta asitzen da izketan: ta ematen dio Jesusek bizturikako semea bere amari; ta ekusten duten
guziak arritzen dira. Luc. 7. II.
Arritzekoa zen, bai, ekusi zutena; ta Jaungoikoaren
gauza: bada, Jaungoikoak baizik, ezin biztu dezake
illik dagoen bat.
Baña ez ote da au bezain gauz arrigarria, ill onen
bizteak adirazi nai diguna; edo animen bizte, maiz
aski geroztik Jesusek egin oi duena; egiten badu ere
estalpean bezala, ta iñor anitz oartzen etzaiola?– Bai,
ta arrigarriagoa ere; bada, gorputzak baño agitz geiako balio du animak: eta, gorputzarena baño animaren
biztea gauz agitz andiagoa da: ta, andiagoa ere baño
andiagoa, egungo mutillaren bizteak adirazten duen
animako biztea.
Zer bizte-modu da, bada, ill onen bizteak adirazten digun animen biztea?– Pasionez, edo naikunde
gaistoak garaitu gabez, bekaturatzen den animaren
biztea. Onela bekaturatzen diranak, bekatari gaistoak
dira; ta, oartukabean, ta indargabez bezala, betakuratzen diranak baño agitz gaistoagoak.
Au zuk ezagutzeko, ez dezu ekustea besterik bein,
nola zegoen len Jesusek biztu zuen amabi urteko aur
illa, ta nola oraingo mutill au; ta gero Jesusek, ura bizteko egin zuena; ta nola orain biztu duen au.
Amabi urteko aur ill berria, ill zen gela berean arkitzen zen oraindik, Jesus maitagarria ara zenean: baña
mutil au, ill ondoan, illen soñekoz jauntzirik, etxetik
atera, ta zeramaten zenbait gizonek bere obira edo
sepulturara, guztiz etsirik illaren bizteaz; ta zeramaten, bizte beraren igesi bezala. Ekusten dezu?
Ekusi zazu bada orain Jesusek au bizteko, ta leneko aurrak biztean egin izandu zuena.– Aur ill berri au
bizteko, etzuen Jesusek egin izandu, eskutik artu, ta
itz bi erratea beste gauzarik, baña mutil lenago illa
bizteko, begiratu zion lenik negarrez zetorren onen
amari: ta, amaren negarraz urrikaldurik, artu zuen
Jesusek onen seme illa bizteko asmoa. Urbiltzen da
gero seme beraren gorputz illagana: esk-ukaldiz edo
golpez geldirazten ditu ura obira zeramatenak: agintzen edo manatzen dio ill berari jaiki dedilla bertan
bizirik: bizten da au; ta, bere andetan jarririk edo eseririk, asten da itzketan; ta era onetan, edo biztua, ta
osasun oso-osoan itzultzen dio Jesusek, negarrez
zegoen bere amari.
Ekusten dezu zein labur erraza izandu zen lenbiziko biztea, ta zein luzea, ta zenbat arazotakoa bigarrena.– Aur ill berria bezain erraz, ta laster biztu zezaken
Jesusek mutil au ere; baña etzuen ala biztu nai izandu.
Zergatik, uste dezu?– Guri adirazi naiez, zenbat
ere gaistoagoa den bekataria, anbat au geiago neka-
tzen dela bere animaren biztean, edo anbat nekezago
erdisten duela onek Jesus onagandik bere bekatuen
barkamentua ta zeruko grazia.
Zergatik au?– Zeren trabatuagoa dagoen bera; ta
aserreago dadukan bere Jaungoikoa.
Bai: zenbat ere gaistoagoa bekatari bat, anbat trabatuagoa, bere Jauna billatzeko: bada bekatuen kate
geiagorekin, ta agitz andiagoekin loturik arkitzen da
bekatari gaistoagoa: ta bidenabar arkitzen da, gaistakeri andiagoak egiñik bere Jaungoikoari; ta orregatik
arkitzen da, beste bekatariak baño agitz aserreago
dadukala bere Jaungoiko maitagarria. Eta, dakusazun
bezala, kate andiak urratzea, txiki batzuek urratzea
baño neke geiago dakarren lana ta egitekoa da; ta,
aserreago dagoen Jaun bat palakatzea, orren aserre
ez dagoen bat palakatzoa baño, zer-egin geiagorekin
arkitzen den egitekoa da.
Egiteko andi gogor onekin arkitzen dira, pasione
biziak, eta naikunde asaldatuak dituzten bekatari gaisoak. Au guri adirazteko da, mutil illa obira zeramatenekin gure Jesusek egin izandu zuena.
Ill au bere obira zaramaten gizonak geldirazi
zituen gure Jesusek, illa bizteko: ta bekatuz illa dagoenak, eta pasione bizi, ta naikunde galduen atzaparre-
tan arkitzen denak, biztuko bada, edo erditsiko badu
bere Jaunaren grazi ona edo bizitza, ta bere bekatuen
barkamentua, gogortu bearko du, gaitzerako bere
makurtasunen edo pasione galduen kontra; ta oriek
ark ez geldiratzera, bekatuaren obirako da azkenean,
ta ondatuko da gero betiko bere sulezean.
Anima gaiso bat, obi beltz-sutu izugarri onetara
daramaten lagunak, edo pasione galgarriak, zer pasione dira?– Oriek dira: luxuria edo aragiaren naikunde
lizuna; antustea, arrotasuna, edo guzien gain ibilli
naia: kutizia, edo edozein bidez aberastu-naia; ta ira
edo bendekua, ta bati ere deus bat ez-barkatu-naia.
Oriek dira, bekatu berrien obira ta sulezera anima
bekataria daramaten lagun gaistoak, edo pasioneak
Pasione oriek geldirazi artean, ez dio Jesusek emain
bekatupean arkitzen den anima gaisoari bere graziaren zeruko bizitza.
Nola geldirazten ote dira laur lagun gaisto, edo
pasione sutu oriek?– Guri gure Jesus maitagarriak
laguntzen digula.
Baña nola guk lagun-eraziko diogu, geren bekatuz
aserretua dadukagun gure Jesus maitagarriari?– Naingo mutil illaren amak bezala, edo negarrez, suspirioz,
ta naiez.
Bekatuzill-erazi zaituzte zu zere pasione sutuak,
edo zure aragiaren, zeren ondraren, zere ondasunen,
edo zere bendeku makurren naikunde galduak? Bekatu galdu beeren bide gaistoz zaramazte zu berriz ta
berriz ere zere naikunde berak: eta zaramazte zu,
sulezeko obi-beltz sutu arrigarrian lenbaitlen ortzirazi
naiez? A gaisoa!
Nai dezu galdu zuk, edo naiko dezu gaur berean
urraturik iutzi, bekatu gaistoetarako zere bide galgarri
au? Nai dezu zuk denbora berean irabazi zere oben
kulpen barkamentua, edo barkazioa? Nai dezu zuk
zeruko graziaren bizitza, ta zere Jaungoiko maitagarriaren umetasuna? Sartu nai dezu zuk orain badere
zeruko bide zuzen garbi-ondasundunean, emendik
berriz atera gabe, zabiltzala zuzen-zuzen, gure Jesus
ibilli zen eran, Jesus berarekin gero beraren glorian
atsegin-kontentuz beterik bizitzeko?
Nai dut bai; ta ziñez alere!
Bai? Baña ongi damuturik arkitzen zara zu zere
leneko gaizki egiñaz?– Bai, bai: ta era orretako lan bat
egin baño len nere biotz au lertu balitzait naiago nukela!
Urrikal zaitut, bada, leneko zere damu-bideaz, edo
zeren erori ziñan len zere lan gaisto bekatu galgarrie-
tan: baña atsegin andi bat artzen dut orain, era orretan zu, ta orren ziñez damuturik, ekustean; bada
badut uste biztuko dizun zere anima, orretarañoko lan
orretan lagundu dizun zere Jaungoiko maitagarriak;
edo zinki uste dut barka-damuz ta urrikiz beterik, bere
barkamentua galdegiteko, edo, bear zen eran eskatzeko, atera oi zituen Jaungoiko maitagarriak beren
emengo bizitzatik, eta bestean ematen oi zien bere
irabazia. Baña ezagutzen zutenei zergatik zen ta zertarako beren Jaunaren zeatze ta penatze au; ta, au
ezagutu ondoan, beren gaizki guziez ongi damuturik,
eta ontzeko asmoan eskatzen ziotenei gaizki beren
barkamentua, urrikaltzen zitzaien beren Jaungoiko
urrikaltia; ta atera oi zituen beren nekepetik eta bear
artetik; eta eraman oi zituen, bere umeen bizitzara, ta
ibiltze aisazkora. Ala dio Dabidek; eta, zer zion zekien
gizona zen Dabid errege santua.
Eta zuk, nere anima, zer ote diozu?– Zer erran
dezaket nik, bekatari txar, nork-daki zenbatetan nere
Jaun maitagarria aserreturik dadukadan galduak! Nik
orain erran dezakedana da, nere Jaunaren oraindañoko zeatzeak, eta nere gain etorri diran neke guziak,
deus ez-bat bezala dirala nere gaistakeriei begiratzen
bazaie; ta ill, ta sulezean ondatu banindu ere (ta
aspaldi dela), etzuela nere Jaungoiko maitagarriak
egiñen, ez bein, berriz, ta askotan ere nik ongi irabazi
nedukana baizik.
Baña, Dabidek adiratzen duen bezain urrikaltia
den ezkero, (den bezala) nere Jaungoiko maitagarria,
nik orain diodana da, gaurdanik nik, eta bertan eskatzen diodala Jaungoiko berari; ta eskatzen diodala
nere biotzeko indar guziarekin, leneko nere uts guzien
barkamentua, ta gaurgero ontzen ta ontzen aritzeko,
bearko dudan Jaungoiko beraren eskua, grazia, ta
laguntza; ta eskatzen diodala, ukatuko ez didalako
uste osoan. Ala gerta dedilla, nere Jaungoiko maitea,
bai, arren, bai!
Si praestes animae tuae concupiscentias ejus,
faciet te in gaudium inimicis tuis.
Eccli. 18. 31.
Zere buruari egiten badiozkatzu zuk, zure buruai:
edo aragi galgarriak naiko dituen atsegin loiak; baldiu
bazabiltza zu, datozen denboretan, zere nai makurren
bidez, ta zure pasione galgarriak eskatzen duten eran,
egiñen dituzu zuk, zure etsaiak nai dituzten anitz
gauza ta uts; atsegin andiak emain dieztezu zuk zere
etsaiei; ta galduko zaituzte zu etsai gaistagin berak.
Siñes dezakezu, bai, orain zuk aditzen didazun au;
bada guzia da, Espiritu Santuak guri Eskrituraz aspaldi adirazia.
Aragiaren naikundez naikunde bazabiltza zu,
laburtuko dituzu zuk zerorrek zere bizitzako egunak,
galduko dezu zuk zere osasuna, ustelduko zara zu, ta
ortzituko zaituzte, zuk uste baño len, suzko ta sufrezko obi arrigarrian.
Gauza guzien gañeraño igan oi den olioa egosten
da zartanean, eltzean, edo era orretako ontziren
batean, erretzen ezpada kriselluan, elizako lanparan,
edo argi egiteko den beste gauzaren batean: ta emen
garaitzen ezpadezu zuk zere antustea ta arrotasun
ariña, zere ondrak-naia, ta zere beti-ta-beti igan-nai
galdu-galgarria, orrek berak ondatuko zaitu zu sulezeko putzu izugarrian; ta erretzen, ta egosten idukiko
zaitu an eternidade ta sekula guzian.
Diruzalea zara zu, ta ondasunen ondoren zabiltzan
gizon estekatua; ta, orien ondoren zabiltzanean, nondik zabiltzan zu orrenbat begiratzen ez dezuna? Zere
saldu-erosietan zeri begiratzen diozu zuk? Zere irabaziari, bai; baña ez, dakartzun tratuaren berdintasuna-
ri? Ala bada, zere ondasunak zu, ta zere irabaziak itsutua zaduzka, nora zoazen zu, edo zein toki izugarriz
zoazen, ez ekusteko; gortua zaduzka (ta agitz alere)
adi ez dezazun zuk zere Jaunak erraten dizun gauz
onik batere; ta orregatik erio gaistoaren atzaparretan
zaduzka zu.
Sutu galduren bat ote zara zu? Naigabe bat zere
Jaunagatik emeki artzen ez dakizun gizona ote zara
zu? Iraz, ta bendekuz beterik ote zabiltza zu, sangaka
dagoen txakur txar ero bat bezala? Illen zaituzte bada
zu azkenean zere bekatuak; eta eramain zaituzte kez,
ta garrez, beterik dagoen obira; ta an egon bearko
dezu zuk beti-ta-beti zere eskuz zuk zerorrek zere
miia, ta zere errai guziak urratzen dituzula.
Orra nora zoazen zu, zere pasione gaistoen, ta
zere naikunde galduen soñean zabiltzan anima! Bekatuz illa zaude zu zere Jaunaren begietan; ta, sulezeko
obi galduan gelditu nai ezpadezu zuk, geldi zaitez
emen bertan gaur, ta beti, zere Jesusen deiak aditzeko. Egizu zuk ziñez negar, oraindañoko zere erakeriez.
Eskura izkitzu zere pasione asaldatu galgarriak. Jaiki
zaitez lenbaitlen zere bekatuaren oatzetik; eta zoaz,
zere ama on, Eliza billagarrira; an negar damuzko, ta
Konfesione zuzeneko ur ederrez zere burua, bear den
eran garbitzera, gero zuzen egiteko, gure Jaungoiko
maitagarriak manatzen dituen gauza guziak, gurutzepean, ta nekez beterik ibilliko bazara ere, emen biziko
zaran zere denboran. Jesus orretan zuri laguntzeko
dago; ta lagunduko dizu, bai, zuk ala nai dezula, zere
azken-orduraño. Ala gerta dedilla bada; bai arren, bai!
Dereliquerunt legem meam, quam dedi eis;
et non audierunt vocem meam, et non ambulaverunt
in ea,
et abierunt post pravitatem cordis.
Ier. 9. 13.
Begiratzen die Jesusek bere bidera deitu dienei;
ta, ekusirik anitzek egiten dutena, erraten du Jeremiasen itzekin: ez-aditu egin diote oriek guziak nere deiari; ez dute ibilli nai izandu, ez, oriek nere bide zuzenez,
ta ni noan lekutik. Autsi dituzte oriek nere Legeko kate
guziak. Iges egin dute oriek, gogoak eman dien alde
gaistoetara; ta an dabiltza gaizkiz gaizki, ta bekatuz
bekatu. Zer dagiket bada nik, nik au ekusi ondoan?
Zer dakit bada nik, nere Jesus maitagarria! Anitz
da, bai, orien erakeriak eskatzen duena; ill dituzte ala-
baña, beren bekatuz, beren anima gaisoak! Naikunde
makurren, ta pasione bizi galgarrien soñean doaz
oriek, berak nai duten aldera!
Zure itzak, nere Jesus maitagarria, itz meak dira;
ta, adi ez ditzaten gure anima gaisoak, ojuz ta ojuz
daude gure pasione galgarriak; soñuz soñu daramazte, beren alegin guzian, gure anima gaisoak, edo
daramazte marmarioz marmario, jan-edanez janedan, aserretzez aserretze, antustez antuzte, ta loiez
loi! Eta ez daude, ez, zure itzak aditzeko, orien ojuak,
orien eskanbillak, eta ibillera makurrak galerazten
dituzten animak; eta gutiago daude, negarrez ongi
beren buruak garbitzeko!
Zuk dagikezuna da, gure Jesus maitagarria, era
onetako animale aserretzen dizuten zere Aitari begira
zaudela, zuk zere leneko negarrak oni agertzea; oriekgatik badere urrikal dakien, bere laguntz onarekin
oriek zentzarazteko, ta atera ditzan, beren bekatuen
lo ta bide gaistoetatik!
Bai arren! egizu zuk orrenbeste, nere Jesus maitagarria. Ager egiozkatzu zere Aita berari, leneko zere
negarrak; eta ager egiozkatzu, anima oriekgatik ezezik, ni bekatari txar onegatik ere: bada, zuk ori egitera, badut uste emain didan niri ere, oraindañoko
laguntzak baño laguntza andiagoren bat, ta laguntz
onekin batean asiko nazala ni ere negarrez, oraindañoko nere bekatuakgatik; eta erditsiko dudala orien
barkamentua, ta berriz berririk ez egiteko grazia!
Au orain nik zure Aitagandik erdistera, artuko dut
zure nekezko ta gurutzezko bide zuzena, edo, zure
Lege santa kontuz gordezko asmoa. Au ar dezadan
orain nik uts egin bage, indazu bein nere oraindañoko
uts eta bekatu guzien ziñezko damu bat, errateko
gero nik bear den eran: Nere Jesukristo, etc.
OTOITZ-GAIA
ILL-ORTZITU, USTELTZEN ASIAREN BIZTEA;
TA AZTURA GAIZTOKO BEKATARIEN
GRAZIARATZEA
A.
Oartukabean bezala, ta indar andirik izan gabez
bekaturatzea ere gauza gaistoa da; bada beartuak
arkitzen gara guziok, zertan gabiltzan gu gerok, ongi
ekustera; ta, gure Jaungoiko maitagarriak emanik
ditugun indar guziez baliatzen garala badere, gauza
gaistorik ez egitera: bagaudeke alabaña gu, gauza
gaistorik egiten ez dugula, geren Jaungoikoaren
eskuaz ta laguntzaz baliatzen garala: ta prest dago
beti gure Jaungoikoa, noiznai ta non-nai guri laguntzeko: ta guk, geren Jaungoikoarekin batean dagikeguna
ez egin naiez, gaizkiren bat egiten badugu, egiten
dugu gauz esker-gabe guztizko gaisto bat.
Gure gauza gaisto au baño gaistoagoa da, zertan
gabiltzan gu guk gerok ezagutzen dugula, gaitzerako
geren makurtasunak eta naikunde galduak ez eskura-
tzeagatik, gu bekaturatzea: da alabaña, gaizki egiten
dugulako ezagumentu geiagorekin guk geren Jaungoiko maitagarria guztiz naigabetzea, aserretzea, edo
ofenditzea.
Baña bigarrenerako gure bekaturatze au baño ere,
bekaturatze agitz gaistoagoa da bekatuz bekatu bat
ibiltzea, gaitzera oiturik bat bizitzea, ta egunoroko,
edo maiz batek egiten dituen bere bekatuekin, bere
pasione gaistoei sua ta bazka ematea; ta gero, lotan
bezala, bere bekatu gaistoen oatze galduan astiz egotea.
Ala ere, ez da zuzenbiderik ez duen bekaturatzea,
era onetako bekaturatze au; ta biztu nai badute, era
onetako bekatuz ill diran animak ere biztuko ditu,

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-II - 01
- Zenbait otoitz-gai-II - 02
- Zenbait otoitz-gai-II - 03
- Zenbait otoitz-gai-II - 04
- Zenbait otoitz-gai-II - 05
- Zenbait otoitz-gai-II - 06
- Zenbait otoitz-gai-II - 07
- Zenbait otoitz-gai-II - 08
- Zenbait otoitz-gai-II - 09
- Zenbait otoitz-gai-II - 10
- Zenbait otoitz-gai-II - 11
- Zenbait otoitz-gai-II - 12
- Zenbait otoitz-gai-II - 13
- Zenbait otoitz-gai-II - 14
- Zenbait otoitz-gai-II - 15
- Zenbait otoitz-gai-II - 16
- Zenbait otoitz-gai-II - 17
- Zenbait otoitz-gai-II - 18
- Zenbait otoitz-gai-II - 19
- Zenbait otoitz-gai-II - 20
- Zenbait otoitz-gai-II - 21
- Zenbait otoitz-gai-II - 22
- Zenbait otoitz-gai-II - 23
- Zenbait otoitz-gai-II - 24
- Zenbait otoitz-gai-II - 25