Zenbait otoitz-gai-II - 10
gure Jesusek, beren gurutzearekin ta zeruko justiziaren gos-egarriekin aren ondoren dabiltzanak? Ez dute,
ez, era orretako asetzerik emengo beren nagusietatik,
itsasoan dabiltzan mariñelak, lurreko soldaduak, alorretako langilleak, etxeetako nekazariak, eta besteren
pean dabiltzan gañerako gizon-emakumeak; bada,
andiena duenak ere bizi den denborakoa du, ta lurrekoa, emengo bere ase-era, edo asetza; ta orregatik du
atsekabez, ta kezkaz beterikako asetza; baña, Jesusek
bereei ematen den ase-era, edo asetze garbia da, naigaberik bageko asetzea da, ta beti ta betiko asetzea.
Ote zenekien zuk au, oraindañoko zere denboretan?– Ongi beintzat, ez segurki! bada zuk au lenagotik
ongi jakitera, egin izandu dezunetik beste bizitza egiñen zenuen; bai; ibilli zaranetik, beste gisaz ibilliko
ziñan zu; ibilliko ziñan alabaña, zere gogoa geroko
gauzetan ongi sartua zenerabillela, ta, bere gogoa ala
dadukanak egin oi dituen eran zere gauzak egiten
zenituela.
Orain badere idikitzatzu zuk zere begiak. Begira
egiozu, bere gurutzearekin aitziñean doakizun zere
Jesus maitagarri, ta ekusiko dezu, bere Aitaren gauzak
ongi egin naiez, ta munduko guziak zuzenerazteagatik, goseak dabillela Jesus ta egarriz, edo nekez ta
nekez betea.
Jesusen eran nekatzen denak, noizean bein badere, baditu, bai, bere animako atsegin andiak, eta oriek
baño ere andiagoak dira gerorako berak uste dituenak; bada geroko justiziazko gosegarti onaren atsegin
oriek iraun bear dute beti ta beti: baña ez, orain oriek
dituenaren nekeak eta gos-egarriak; emengo gos-egarri ta neke guziak laster bukatu bearrak dira alabaña;
bada, luzenaz ere, bukatuko dira emengo gure bizitzarekin batean.
Egizu bada gaurgero zuk aldi onetan zuri zere
Jesusek erakusten dizuna. Zabiltza beti zere burua
ontzen ta ontzen, ta lan orretan lagun egiezu, al dezun
lagun-urko guziei, baldin nai badezu zuk eman dakizun emen atsegin andi-garbi-eder bat; eta gero eter-
nidade guzian bukatzen ez den, ta agitz andi-ederragoa den zeruko gloria.
Zorionekoa ni, ni orretan ibiltzera! Ibilli naiez
nago, bai; ta ibilli nai dut, bizi nazaño. Jesus maitagarriak didala, nere oraingo asmo au galtzen ez dudala,
nere egunak bukatzeko grazia. Bai arren, bai!
Anima esuriens etiam amarum pro dulci sumet.
Prov. 37. 7.
Bere burua ondu-naiez dabillen anima, Jesus nekatuari begira dagokan anima da, edo nekez beterik, eta
bere gurutzepean Jesus ekusten duen anima, ta naiekuste onekin, ta era onetan dabillen anima, nolanai
izutzen ez den anima da; ekusten du alabaña onelako
animak, nor den Jesus nekatu maitagarria, ta norgatik
den Jesusen ibillera; edo ekusten du Jesus maitagarria
dela Jaungoiko-gizon ezin andiagoa; ta Jaungoikogizon, gure anima gaisoen amorez milla neketan sarturik arkitzen dena; ta bere Jaungoiko-gizona era onetan ekusi ezkero, zer anima ez da saiatuko, al duen
eran erantzutera, onen amore ezin andiagoari; ta
Jaungoiko-gizon berak daraman bidez berari jarraitki-
tzera, naiz dela, den gogorrena, Jaungoiko, gizonak
daraman bidea?
Orregatik dio Espiritu Santuak, ondu naiez, ta bere
Jaunaren ondoren dabillen animak ez duela mintasunik arkitzen, gauzarik miñenetan ere, edo egiten
duela laster, ta trikatu gabe, edozein gauza, naiz dela
den gogorrena, bere Jaunak nai duela au ezagutu
ezkero.
Orrela egiten ote dituzu zuk ere zere gauza
guziak? Eta egiten ote dituzu bein, ta berriz, ta beti?–
Ez egiaki, nere Jaungoiko maitagarria! Ez eta erdietan
ere! Orregatik nabil ni, nabillen eran, edo ondu gabe,
ta utsez uts.
Eta orain zertan gelditzen gara gu, nere anima?
Ondu naiean? Jesusi zuzen, ta gelditu gale jarraiki
naiean? Bai? Baña begira: beste gisaz ibilli bearko
dugu guk, ala izatekotz.
Badakit, bai au guzia, nere Jaungoiko maitagarria;
ta alere nai ditut egin (ta kontuz, ta beti), nere ibillera
berri on onek eskatzen dituen gauza guziak; eta, oriek
era orretan egiteagatik, egin uste dut nik nere Jesusek
nai duena. Ala didala berak (eta emain dit nik ziñez
eskatu ezkero) orretarako bear den bere laguntz
andia, ta anitz grazia: bai arren, bai!
Sicut vestimentum, sic comedet eos vermis...
Salus autem mea in sempiternum erit,
et justitia mea in generationum.
Isai. 51. 8.
Emen goserik ekusten ez dutenak; emen nai adiña
jan ta edan egiten dituztenak: emen aisa, ta aserik
bizi diranak: emen gogoak ematen diena egin oi dutenak, eta neketan dabillen Jesusi begiratzen ere ez diotenak, nola bizi bear ote dute urrengo bizitzan, ta
eternidadean?
A gaisoak! Beren barreneko errak, edo ar ozkari
amurratuak, emengo ar txarrak soñekoa urratu oi
duten bezala, beren biotzak urratzen-ta-urratzen dieztela! A gaisoak! kezkaz ta kezkaz beteak, sutan
erreak, eta neke ta pena baizik ez dirala! Bizitzaren
galgarri madarikatual Zoaz, ordu gaistoan, nai dezun
lekura, edo sekulan nere begiak ekusiko etzaituzten
tokira.
Eta zuzentasuna, edo zeruko justizia, ta gure Jaunaren legeak diona billatzen ta egiten dutenak, emen
nola bizitzen ote dira?– Birtutez aseak, eta gerorako
irabazi andiak, eta guztiz ekuskariak, egiten dituztela.
Eta gero, edo emendik atera ondoan, zertan gelditu bearrak ote dira era orretan bizi diranak?– Zorioneko doatasunean, edo atsegin utsezko, ta gloriaz beterikaka bizitzan, ta eternidade guziko laurdario ta
benedizione ezinobeetan. Au da Jaungoikoak berak
bere profeta Isaiasen ezpañez, orain adirazi digun
egia.
Bukaeraren, ta egoeraren gaistoa, gaistoen
bukaera, ta, adirazi zaikun sekulako orien egoera! Eta
bizitzaren ederra, ta eternidadeko doatasunaren
zorionekoa, zuzen dabiltzanen bizitza, ta oriendako
Jaungoikoak gorderik dadukan sekulako doatasuna, ta
beti-betiko gloria!
Badut orain, bai, badut nik ere zuen bien, bear den
erako berria; ta eroegia nintzake ni, nik bertatik ez
artzera azkenekoen, edo, bear bezala dabiltzenen
bizitza, bidea, ta gos-egarria.
Artu nai dut, bai; ta ziñez ta gogoz alere, nere
Jesus maitagarria! Naiago ditut nik gaurgero zure
legeko gos-egarri nekagarriak, mundu eroaren asetze
ta atsegin guziak baño. Zuk emana da bai segurki,
orain nik nere baitan arkitzen dudan ongi bizi nai au
ere; ta gal ez dezadan beste, lenago zuk emanikako
zenbait bezala, eman bear didazu anitz laguntza ta
grazia! Bai arren, Jesus maitea, bai!
Vae vobis, qui saturati estis; quia esurietis.
Luc. 6. 25.
Ai! emen ongi aseak, aisa, ta zeren gogara bizi
zaraztenak; bada egunen batean, (ta anitz luzatu
gabe) bukatuko da zuen emengo aisatasuna, ta janedana; ta asiko da bukaerarik bageko zuen gos-egarri
amurratua. Orra orain Jesus maitagarriak guri agertzen digun egi izugarria! Zergatik au onela, baldin
badakizu? Zeren lurreko janari meez, ta atsegin gustoz asetzen diranak, ostikoz ematen dioten beren
Jaungoikoaren zeruko eztiari, edo, ango atsegin
andiak irabazten dituen bizitza zuzenari: Anima saturata calcabit favum (Prov. 27. 7.); ta, ori egin ezkero,
zer itxedan dezake bere aldia datorkionean? Jesus
maiteak diona, edo betiko gos-egarria, betiko nekea,
ta beti-betiko sulezea, ta besterik ez.
Orain an datza, bai, bere mai mee batean len ongi
asetzen zen Ebanjelioko Aberatsa. Milla urte ta geiago
da ango sutartean, duen egarriarekin ezin burutuz
dagoela; ta, zenbat ere billatu duen, ezin arkitu izandu du ur tanta bat, bere egarri amurragarri au iltzeko;
ta ez du arkituko ere aren billan ibilliagatik Jaungoikoa
Jaungoiko den artean, edo sekulako eternidade guziguzian. A zer egarria, orain daramana! ta sekula
guzian aberatstzar jal-edale onek eraman bearra.
Jakin balu aberats onek, onetan gelditu bearko
zutela orduko aren jan-edan galant-ederrak, ez ote
zituen utziko denboraz, oriekgatik gero ez aratzeagatik, ara zen bezala? Orietan galdu zituen ondasunak
emain ez ote ziezten, bearrean arkitzen ziran goseti
gaisoei?
Ori orduan, edo denboraz, ez-egiñaz du orain duen
adiña damu; ta izain ere du eternidade guzian, edo
beti-ta-beti. Baña aren oraingo damu au damu alferra
da, ta damu damutzen denaren galgarria, edo penatzallea!
Aberatsak bada, ta aisa bizi zarazten jendeak, edo
jan-edanaz, ta sabela betetzeaz kontu andia dezuten
gizonak, begira ongi, ta begira zeren buruei! Ekusi
zazute nora bearrak ote zarazten, ta zer egitera, era
orretan bizi bazarazte gaurgeroko zeren egunetan.
Zuen eran dabiltzan gizonak ez dabiltza, ez segurki, Jesusek guri bere ibillerarekin agertu zigun zerurako bidez, ta arako gauz onak egiten dituztela. Justiziaren gos-egarria da gure Jesusek agertu zigun bideko
janaria.
Nekeak, ildurak, eta gurutzeak dira bide onetako
lagun ederrak. Gure Jaunaren gauzak zuzen egitea;
nori berea bere orduz ematea, ta goizetik arratserañoko gauza guzietan ongi, zuzen, ta bear den eran ibiltzea, da emengo ibiller-onen lana ta egitekoa. Egiteko
zuzen, edo lan au egiñaz, lagun oriekin ongi zatozela,
ta Jesus maitagarriaren eran ibiltzen zarala, sartu
bearko dezu zuk gos-egarririk ez den tokian, edo zeruko glorian.
Ongi da, bada, nere Jesus maitagarria, ongi da;
sekulako neke izugarriak baño naiago ditut nik zure
legeak dituen emengo gos-egarri ta gurutze guziak.
Emengo nekeak, eta emengo gurutze guziak,
atsegin andizko neke-gurutzeak dira, zure izenean, ta
zuk laguntzen dezula, artzen diranean. Era orretan
artu nai nituke nik gaur, nere Jaungoiko maitagarria.
Indazu orretarako zere laguntza ta grazia; baita, lenago lan au egin bagez, egin ditudan uts eta bekatu
guzien barkamentua ere. Orain au erditsi naiez, erra-
tera noa nere gogo, ta nai guziarekin: Nere Jesukristo,
etc.
OTOITZ-GAlA
BOSTGARREN DOATASUNA:
URRIKALTASUNA
Beati misericordes, quoniam
ipsi misericordiam consequentur.
Matth. 5. 7.
Zorionekoak urrikaltiak;
bada oriei urrikalduko zaie
beren Jaungoiko maitagarria
Urrikaltasuna da lagun-urkoari, edo proximoari
begira dagokan gauza, ta birtutea. Gauz edo birtute
onek bi aldetatik begiratzen dio lagun-urkoari, edo
proximoari; bada begiratzen dio, al duen ongi guzia
egin naiez; ta ongi egin dagioke lagun urkoari bi aldetara.
Badakizu zein alde diran bi alde oriek?– Oriek dira
anima, ta gorputza. Gorputz aldetik alabaña, edo animaren aldetik dira lagun-urkoaren bearrak eta premia
guziak; eta oriek dituenaz urrikaltzeko bat, aski da
bearrean dagoen lagun-urkoari bere bi alde orietatik
begiratzea. Asi gaitezen gorputz aldeko begiratzetik
A.
Gorputzaren aldetik proximoari edo lagun urkoari
datozkan premiak eta bearrak dira, edo beraren bizitzakoak, edo berari, bere illondoan darraizkonak.
Lagun-urkoaren illondoko bearrak ez dira, ez, bear
andiak; bada, illaren gorputza ortzitu ezkero, bukatu
dira onek bear dituen gauza guziak: eta ill bat ortzitzea da, orrenbat arazo ta neke ez dakarren, ta nori
bereak egin oi dioten gauza edo egitekoa.
Gorputzaren bizitzako bearrak, bear andiagoak
dira; bada dira gos-egarriak, soñeko gabea, etxegabea, edo, bear den beste zenbait gauzaren bearra ta
gabea, ta, gauz orien bearra edo gabea duenari zerbait ematea, da, al dutenak egin bear dutena, baldin
nai badute gerta dakien zorioneko urrikalti-emalle
onetatik izatea.
Baña zorioneko emalle-onetatik izateko, ez da
aski, ez, nolanai batek beartsu gaisoari bear duen
gauza ematea; eman bear dio ematen diona, Tobias
zarrak bere seme Tobiasi adirazi zion eran.
Adi zazu (erran zion bein Tobiasek bere semeari)
adi zazu, nere semea, orain nik zuri erran nai dizudan
gauzatxo bat. Iltzen garanean, ortzitu bear dituzu
nere gorputz au, ta nere emazte ta zure ama maitearena. Bizi zaitez zu, gure ordu au etorri artean, baita
gero ta gero ere, utsik bein ere egiten ez dezula, ta
zere Jaungoiko maitagarriaren legea zuzen gordetzen
dezula.
Bai, nere semea, bai; bi gauz oriek zuk zuzenzuzen egitera, beartua zaude zu, zu zeren zaran gure
semea, ta zeren zaran Jaungoiko maitagarriaren legezuzenean ongi azia.
Oriek ezezik, egizkitzu zuk, nere semea, lagunurkoekin urrikarizko, al dituzun guziak ere; ta, besteen
artean, emaiezu bearrean arkitzen diran gaisoei,
eman dezakezuna; ta emaiezu, orietatik bat ere bage
uzten ez dezula, ta eman aldian emazu, anitzekin arkitzen zaranean anitz; eta, gutirekin arkitzen bazara,
aldi artan eman dezakezuna: ta emazu beti, ematen
dezun guzia, biotz osoz, ta artzen duenaren bearraz
urrikaldurik.
Orra gizon santu ark bere semeari aldi artan erran
izandu, edo adirazi ziona; ta orra zuri ere zere Jaungoikak gaur, Tobias beraren ezpañez, adirazten dizun
egitekoa. Baña ote dakizu zuk zer erran nai duen
Tobias zarraren itzkuntz eder onek?
Erran nai ditu irur gauza: lendabizikoa da, zerbait
zu ematera zoazen aldian, ez dezazula begiratu adiskidea den edo ez-adiskidea, bearren arkitzen den
lagun-urkoa: begira dezazula, arindu nai dezun artzalle nekatu gaisoaren bearrera; ta eman dezazula,
eman bear dezana aren bear au arintzeagatik, eta
norena den (etsaiaren bearra denean ere) begiratu
bage.– Bigarrena da: ematen asi ezkero, eman dezazula zere esku biak ongi-ongi zabaldurik, eta laburkeririk bage.– Tobiasen izkuntz ederrak adirazten duen
irurgarren gauza da, ematen asi ezkero, egin dezazula zuk zere ematea, zure Jaungoiko maitagarriak
ontzat artuko dizun eran, edo arpegi ta biotz on garbiarekin, ta urrikarizko eskuekin.
Irur gauz oriek egiten dituztenak, zerbait ematen
duten aldi guzietan izain dute, bai, Tobias gazteari
bere aitak an adirazi zion ondasuna; edo izain dituzte
beren alde Jaungoiko maitagarriaren amoriozko
begiak (ita enim fiet, ut neque á te avertatur facies
Domini. Tobias 4. 7.) baita Jaungoiko beraren urrikaltasuna, piedadea, ta miserikordia ere: misericordiam
consequentur.
Ote zenekien zuk, orain artean onelakorik? Zure
oraindañoko ibillerak eta lan guziak ezetz diote; bada
bearrean arkitzen den gaisoari ematen zaiona, gauza
galduren bat bailiz bezala, ertsi, edo giltzatu izandu
dituzu zuk zere kutxak, zere faldrikerak, zere sakelak,
eta zere eskuak; eta bere gabean, edo bere bearrarekin utzi izandu dituzu zuk bearrean arkitzen ziran
guziak, oriek etziranean zure gogarakoak: edo zure
adiskideak.
Eta zerbait eman badezu, era orretako aldiren
batean edo bestean, eman izandu dezu erdizka bezala, edo aldian guti, aldian berandu, edo bein, ta berriz,
ta geiagotan ukatu ezkero, ta ez bein ere arpegi onarekin, nai onez, ta amoriozko eskuz.
A gogor txarra! Eta naiko zenuen zuk, egin zezaten zurekin besteak beste orrenbeste, zu arkitzera
oriek aldi orietan bezain beartsu ta gabe? A zere galgarri galduegia! galdu dezu zuk aldi orietako zere
laburtasunarekin zere Jaungoikoaren urrikaltasuna,
ta, nork daki, zenbat Jaungoiko beraren ondasun,
laguntza, ta grazia!
Etzen, ez, orrela kaltear gelditu Tobias gaztea, era
bereko ez-dun beartsu gaisoekin ziarduken aldietan.
Eskerrak ark orduan ez egiñari, zuk egin oi dituzun
laburtasunetatik bat ere.
Urrikaltasuna gogoan bere aita Tobiasek sartu zionean, bear andian arkitzen ziran aita-semeak, eta
etxeko guziak, eta, jaten zuten ogi zatia ere, izerdiz ta
beren nekearekin irabazten zutela; baña geroz, beren
urrikarrizko lan onakgatik, izandu zituzten bazter ta
ondasun andiak.
Tobias aitak ekusi zuen itxeko laugarren aldia, edo
jenerazioa; ta semeak bostgarrena; eta berak, beren
umeak, eta alde guziak bizitu ziran santuak bezala,
Jaungoikoak eskatzen zuen eran, ta ezagutzen zituzten guzien gogara. Ala dio Eskritura santak (Tob. 14).
Orra, gorputz aldetik den besteren gabeaz, bear den
eran urrikaltzen diranen emengo ona, ta ontasuna!
Baña ez guzia.
Zorioneko urrikaltiak urrikaltzen dira lagun-urkoen
animako bearraz ere. Animaren bearrak, gorputzaren
bearrak baño agitz andiagoak dira; ta dira animako
itsutasunetik, edo animak jakin bear dituen gauzak ez
ezagutzetik, gaitzerako bere makurtasunetik, ekuste
ta aditze gaistoetatik, eta, perill edo bide orietatik
edozeinetan arkitzen den animaz urrikaltzea, da
anima bera bere perill ta bide gaisto orietatik ateratzea, orietatik urruntzea, ta zeruko bidean zuzen ta
biziro erabil-eraztea, edo bide orretan ibiltzen laguntzea. Ori egiten dute, egiten dutenak Tobias berak
bere semeari, ta onen umeei, agindu edo manatu
ziena.
Adi zazue (erraten die, Tobiasek, zartu, ta beste
mundurako abian zegoela); adi zazue, nere semeak,
zeren aitak, zuei ongi naiez, orain erraten dizutena:
serbi zazue zerok zuzen ta ziñez zeren Jaungoiko maitagarria. Zaudezte beti alik ernena Jaungoiko berak
adirazi nai dizuten guzia zuzen aditzeko; ta egizue
bertatik, eta luzatu gabe, adirazten dizutena, beraren
gogarakoak eta onak zuek izateko. Baña begira; ez da
aski, ez, zuek zerok onak izatea, edo zuek ori guzia
zuzen egitea; eginerazi bear diezue ori bera zeren
umeei ere: manatu bear diezue dabiltzala erne ta
zuzen zeruko beren bidean, ta Jaunaren gauzetan; ta
bideak dakarrenean, egin dezatela oriek ere, al duten
on guzia.
Manatu bear diezue, ez dezatela bein ere iutzi
beren gogotik beren Jaungoiko maitagarria, oroi ditezen beti oni zor diotenaz; ta oroitze onek beartu ditzan
beti, edo maiz beintzat, biotzez badere, Jaungoiko
berari agurrak egitera, ta, berei dagozten gauz onetara, era onetako beren bizitzarekin, ta birtutez birtute
dabiltzala, egin ditzaten irabazi andiak, eta oriekin
igan ditezen bere denboran beren zerura.
Orretarako, nere umeak, atera bear dezue zuek
lenbaitlen, Ninibe deritzan erri gaisto onetatik, emen
galdu etzaitezten, galtzeko dauden emengo erritar
gaizto galgarri guziekin batean. Cap. 14.
Orra, erioa bere begietan zedukala, ta egiak errateko den ordurik onenean, Tobias zar onak bere ondorengoei adirazi ziena; ta orra besteren animak urrikari dituzten onak egin bear dutena, anima oriek bearren arkitzen diran aldietan: toki ez-onetatik lenbaitlen orrelakoak keneraztea: begiz ta gogoz lurrean
sarturik dabiltzanean, arreraztea beren Jaungoiko
maitagarriaren ontasuna, ta oni zor dioten ontarte ta
fabore guzia; ongi-ongi ezaguturik beren zor andi au,
erantzun dezoten oni, al duten eran, ta alik ere
ongien-ongiena.
Au ezezik urrikalti onak egin bear dute geiago ere
anima beartsu gaisoekin; bada denbora beroan oriei
agertu bear die beren Jaungoikoaren zorrotztasuna ta
indardia, edo, gaistoak galdurik uzteko, ta sulezean
erretzen ta urratzen beti ta beti ta beti oriek idukitzeko gure Jaungoikoak duen ezinbesteko eskua, onak
eskuratzen ezpaditu orien gaistakeriak, eskura ditzan
onenbat neke gogorren beldurrak; eta nolerebait mugi
ditezen gaistoak, egitera beren onerako egin bear
dutena.
Orretan aritu ote zara zu zere etxekoekin, zure
auzokoekin, zure kontura zeuden guziekin, ta zuzendu
zenitzakeen gañerako animekin?
Zein guti! Ez naz arritzen orretaz, ez: bada zuk
zere animaz ere izan izandu dezu, dakizun bezain
kontu laburra ta ezer-eza; ta, askotan beintzat, ibilli
zara zu loiez loi, edo gaizkiz gaizki, ta bekatuz bekatu.
Eta zertan ote zabiltza gaur ere?
Nola arkitzen ote zara zu gaur, eta zer eratan? Zer
kontuak emain zeniozke zuk orain, orain zu zere Jaungoikoak deitzera bere Tribunalera?
Urrikal zaitez bada orain badere zere buru gaisoaz! Zuzen itkitzu, geiago luzatu bage, ta bertan gaurdanik, Jaungoiko berari emateko zauden zere kontuak.
Artu zazu, artu bear dezun zere zeruko bide zuzena.
Zabiltza geroz ibilli bear dezun eran; ta zerori ondu
ondoan, urrikalduko zara gañerakoen animez ere; ta
etzara izanen, ez, zeruan bakarrik sartuko zaran
anima.
Ala gerta dakizula gure Jaungoiko urrakalti maitearen amorez, ta beragandik uste dezun laguntzaz baliatzen zarala. Bai, arren, bai!
Panent tuum cum esurientibus et sitientibus
comede, et vestimentis tuis nudos tege.
Tob. 4. 17.
Gosez, ta egarriz arkitzen diran gaisoei eman bear
diezu zuk zerbait beti, zere maierako egin zenuen ogi
onetik, eta, prestatzen dezun edaritik; bada ez da ongi
dirudien gauza, zure erako batek anitz izatea, eta besteren batzuek bear dutenik ere ez. Guziendako zabaltzen du gure Jaungoiko maitagarriak bere eskua,
eskua zabaltzen asi ezkero. Gozez ta egarriz arkitzen
diranak, Jaungoiko maitagarriaren umeak dira, zu ta ni
biok bezala; ta orregatik elkarren senideak, edo aurrideak gara, Aita maitearen ume guziok; eta ekusten
dezu, gure Jaungoiko maitagarriak bezain Aita edo
Guraso onak ez duela ontzat artuko sekulan senideen
elkarren arteko gogortasuna, edo senide ondasundu-
nak, ez duten gasoei eman bagez, oriek gosez, egarriz, bearrez iltzen uztea.
Begitan ar etzaitzan bada zu zere Jaungoiko Aita
maitagarriak; eta galdurik utz etzaitzan eternidade
guzirako, oriekiko zere gogortasunak, emazu dezunetik al dezuna, ta arin zazu zere aurrideen, ta Jaungoiko beraren umeen, bearra ta gabea. Orra bein Job santuak bere semeari adirazi izandu ziona. Eta orra,
duten guziekin itz egiten duen gauza.
Beren buruak, beren umeak, beren zorrak estaltzeko diña ez dutenak, otzikara ibilli oi dira, ta edozein
soñeko zakar, erdi-urratu, edo zarturen billan bezala.
Dutenen eskuetatik uste dute zerbait orrelako gaisoak. Badezu zuk oriei emateko, zerori gabe gelditzen
etzarala? Eta zer? Alere ez-ekusi egin uste diezu beartsu gaisoei?
Aldatuko dira egunen batean, dio Jesusek, zuen
aldiak. Graziazko, ta birtutezko soñekorik bage, ta
gosez ta egarriz egoin zara zu emendik atera ondoan.
Orduan arkituko dezu zuk Jesus, bere beartsu onak
eskoi aldetik daduzkala; ta, zu an, ekustean begi
zorrotzez begiratzen dizula, errain dizu: Onako nere
beartsu oien goseaz, egarriaz, ta gabeaz etziñan urrikaldu zu batere; ta, beartsu gaisoez urrikaltzen ez
diranak, ez dira nere ume onak; ez dira nere ezagunak; ez dira nere zerurakoak. Zoaz, zoaz ortik zere
tokira: zoaz gogor galduen artera. Zoaz, bearrez,
nekez, suz, ta kez beterik beti ta beti bizitzera. Au da
zuk Jesusen aotik aditu bearra; au zuri len edo gero, ta
anitz luzatu bage, gertatuko zaitzun damugarria, bage
ta bearrean daudenei gaurgero zuk ez laguntzera,
oraindañokoan ez bezala.
Discite quid est: misericordiam volo,
et non sacrificium.
Matth. 9. 13.
Badira munduan, bai, bearrean dagoen gaisoari
ardit bat eman nai ez diotenak, eta denbora berean
elizak, eta aldareak, eta orrelako gauz andiak, beren
diruz egiten ari diranak. Ai eroak! A, zentzugabeak!
Urrikaltasuna da, gure Jaungoiko urrikalti maitagarriak
nai duena, ta ez zuen arrotasuna ta antustea.
Antustez, arrotasunez, ta zuen izenak gero gizartean iraun dezaten, ustutzen dituzute zuek zeren diruzorroak, eta zeren diruarekin an zarazte zuek, zuen
antusteak asmatzen dituen egiteko ta lan andi orie-
tan. Zuen lan egiteko guziak, beartsu gaisoez denbora berean urrikaltzen ezpazarazte zuek, sareak dira;
ta sare, armiarmak egin oi dituen sare zirtzillen erakoak, edo antuste arroaren aize-aldiak urratzen dituenak.
Nai badezue bada zuek, iraun dezaten luzaro zuen
gañerako lanak, edo egin uste dituzuen gauz onak,
egizkitzue lendanik urrikaltasunaren zimendu sendoak; edo emaiezue bein bearrean arkitzen diranei,
orien gabeak eskatzen duena, ta gero egizue nai
dezuten on guzia.
Beste gauz onak ere nai ditu, bai, gure Jaungoiko
maitagarriak, egiten badira oriek urrikaltasunak eskatzen dituen guziak egin ezkero. Zorionekoak zuek,
batak eta besteak zuzen egitera. Iguzu zuk, gure Jesus
maitagarria, ala guziak guk egiteko bear dugun zure
laguntza ta grazia. Bai arren, bai!
Estote ergo misericordes,
sicut et Pater vester misericors est.
Luc. 6. 36.
Urrikalti onak dirudite beren emate batzuetan
munduko zenbait emalle-txarrek ere; baña orien
emate guziak, lapur galgarri gaistoen emate galduak
dira; bada ematen dutena ematen dute, ematen diena
baño agitz geiago artzalle gaisoei kendu naiez, edo
artzalle gaisoak beren pean beti, ta beren menean
idukitzeagatik. Jentilak, turko galduak, juduak, eta
lurreko gaistoenak ere era orretan urrikaltzen dira
beartsu gaisoez; baña orien era orretako urrikaltze
guzia, eskergabeko urrikaltzea da, ta beste mundurako deus bat balio ez duen urrikaltzea.
Ez, dio Tesos maitagarriak, ez da ori, ez, nik eskatzen dudan eran beartsu gaisoez urrikaltzea: nik eskatzen dudan urrikaltzea, ongi naizko edo emate garbizko urrikaltzea da, ta zuen Aita urrikaltiaren urrikaltzea
dirudien urrikaltzea, edo beartsuari ematen zaizkan
gauzak, doairik bezala, ta artzallearen bearra arindu
naiez ematea.
Bai; gure Aita eterno urrikalti-maitagarriak ez daki
ukatzen beartsu-eskatzalleari, aren bearrak eskatzen
dituen ta ongi dagozkan gauzetatik batere; ta, ematen
diozkan guziak ematen diozka beraren onerako, edo
beartsu bera, bear den eran edo ongi ekusi naiez: ta
ukatzen badio zer edo zer, ukatzen dio, zeren aldi
artan ez dagokan ark bere Jaungoikoari eskatzen dion
emaera edo gauza; ta denbora berean ematen dio,
eskatu duen gauzaren ordeña, ta, ark orduan eskatzen duen gauza baño agitz obekiago dagokan gauza.
Au ezezik, geiago ta geiago ere egiten du gurekin
gure Aita urrikalti-maitagarriak; bada guk ari ez eskatuagatik gure bearrak eta gabeak eskatzen duen
laguntza ta grazia, ematen digu beti gure bearrak
bear adiña; ta gu, ark emanikako grazia ta laguntza
onarekin ateratzen ezpagara geren bear-premien, ta
gabe guzien artetik, eta bidenabar guk egiten ezpadugu, zerurako bear den ondasun irabazia, guk ori ez
egin naiez izain da, ez guk izan bagez, ez, artarako
bear den esku indartsu, edo indar guzia.
Lan on au guri eragin naiez, ematen digu Jaun urrikalti berak, edo geren buruak galtzeko beldurtasuna,
edo zeruko ondasun andi-ederrak irabazi-naia, edo,
berak, artarako ona dela dakien gogoeta moduren
bat, edo bertze. Eta, nolanai gu gero ibilliagatik, ez
gaitu bakarrik iusten gure Jaungoiko maitagarriak
geren bide galgarri galduetan; an da beti, an gurekin
prest, bere laguntza ta esku indarsua guri noiznai
emateko; ta gu gerok geren naiez galdu arte guzian
urrikari izain gaitu gu gure Jaungoiko maitagarriak eta
doairik eman dizkigu, guk geren buruak ontzeko bear
ditugun gauza guziak.
A gure Jaungoiko urrikalti guztiz maitagarria! Betibeti bat zu; ta beti gure urrikari, ta ongille ezin andiagoa, guk gerok, geren naiez geren buruak ez galtzera!
Noiz ezagutuko dugu guk zuri zere urrikaltasun ezinobeago onegatik zor dizugun ongi naia, ta amore bazterrik bagekoa! ta noiz baliatzen asiko gara gu zure
urrikaltasun ta miserikordiari zor diogun laguntz onaz
ta graziaz? Noiz utziko ote ditugu guk, oraindañoko
geren aurkeriak? Noiz geren bide makur-galgarriak?
Noiz zeruko gauzetarako geren nagitasuna? Eta noiz
asi bearrak ote gara gu, geren lagun-urko bearsu gaisoei al dugun eran laguntzen, ta eskua ematen? Izan
dedilla gaur beretik, batere luzatu bage, nere Jaun on
maitagarria. Eskatzen dizut, zere urrikaltasun bazterbagekoagatik; eta oraindañokoan, ori egin bagez, egin
ditudan bekatu guzien damuz beterik, erraten dizudala: Nere Jesukristo, etc.
OTOITZ-GAIA
SEIGARREN DOATASUNA:
BIOTZAREN GARBITASUN ZUZENA
Beati mundo corde,
quoniam ipsi Deum videbunt.
Math. 7. 8.
Zorionekoak biotz
garbizkoak; bada
oriek dira Jaugoikoa
ekusi bear dutenak
Zertako egiñak ote gara gu, edo zertako jaioak,
mundu onetan arkitzen garanok?– Geren Jaungoiko
ezinobe-maitagarria zinki ta zuzen onesteko. Au da,
bai, au, orain mundu onetan arkitzen garanon egitekoa; ta egiteko berberera etorriko dira jaiokizun arkitzen diran, ta gure ondoren etortzeko dauden andi ta
txiki guziak.– Egiteko zuzen-onesgarri au guri guzioi
eragin naiez da, gure Jaungoiko berak guri emanikako
lege ta manu guzi-guzia: finis autem praecepti est
charitas. Tim. 1. 5.
Baña zein ote dira gure guzien artean, egiteko
eder amoriozko au ongi ta zuzen; edo, bear den eran,
egiten dutenak?– Oriek dira, batean ere uts-egin bage,
egiten dituztenak, gure Jaungoikoaren lege berak
bereisten dizkigun gauz andi ta txiki guziak.– Zorioneko egille zuzenak, era orretan gauz oriek egiten dituzten jendeak; bada egunen batez oriek mundu galgarri
au emen uzten dutela, igan bearrak dira atsegin-kontentuz beterik arkitzen den Jaungoiko gurearen jauregira, ta zeruko doatsu guzien artera, ta orien eran, an
Jaungoiko berari arpegiz arpegi begira egotera. Ori da,
bai, guri gure Jesus maitagarriak, seigarren doatasuna
agertu zigunean, agindu izandu zigun ondasuna.
Doatasun maitagarri ondasundun onek eskatzen
ditu, bertze zenbaiten artean irur gauza. Lenbizikoa
da, bekatuaren loirik bageko anima bat; bigarrena,
oroitzapen onez beterikako adimentua; ta irurgarrena,
naikunde onak eta asmo zuzenak dituen, biotza, edo
naimentua.
A.
Bai, lenbiziko lekuan doatasun onek eskatzen

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-II - 01
- Zenbait otoitz-gai-II - 02
- Zenbait otoitz-gai-II - 03
- Zenbait otoitz-gai-II - 04
- Zenbait otoitz-gai-II - 05
- Zenbait otoitz-gai-II - 06
- Zenbait otoitz-gai-II - 07
- Zenbait otoitz-gai-II - 08
- Zenbait otoitz-gai-II - 09
- Zenbait otoitz-gai-II - 10
- Zenbait otoitz-gai-II - 11
- Zenbait otoitz-gai-II - 12
- Zenbait otoitz-gai-II - 13
- Zenbait otoitz-gai-II - 14
- Zenbait otoitz-gai-II - 15
- Zenbait otoitz-gai-II - 16
- Zenbait otoitz-gai-II - 17
- Zenbait otoitz-gai-II - 18
- Zenbait otoitz-gai-II - 19
- Zenbait otoitz-gai-II - 20
- Zenbait otoitz-gai-II - 21
- Zenbait otoitz-gai-II - 22
- Zenbait otoitz-gai-II - 23
- Zenbait otoitz-gai-II - 24
- Zenbait otoitz-gai-II - 25