Zenbait otoitz-gai-II - 08

Jesus beartsuaren ondoren dabiltzan zorioneko beartsuak dira: zerua irabazten duten beartsuak dira; ta
beartsu doatsuak, eta zorioneko Jesusen umeak. Ala
dio san Bernardok: Non paupertas virtus, sed paupertatis amor.
Zorioneko beartsu orietatik ote zara zu ere? Zere
gabearekin, zere bearrarekin ongi arkitzen ote zara
zu, bear ori, ta izan oi dezun gabea zuri zere Jaungoikoak bidaltzen dizkitzun aldietan? Zure Jaungoikoak
betiko zuri emanagatik bear au edo besteren bat,
artuko ote zenuke zuk, bere eskuan apa ta muñ zere
Jaungoiko, orien emalleari, egiten zeniola? Ala bada,
Jesusen ondoren dabiltzan zorioneko doatsu beartsuetatik zara zu; ta zuk orretan irautera, zurea da era
orretako beartsuendako Jaungoikoak dadukan betiko
atsegin-kontentua, ta zeruko gloria.
Baña bear utsetan, gabez beterik, eta arrastan
bezala biziagatik zu, bizi zaraño, ala arkitzen zaran
denboran atsekabetan bezala bazabiltza zu, gogoaren
bortxan bazabiltza, edo, baldin bazabiltza zu, zere
Jaungoikoaz oroitu ere gabe edo Jaungoikoaren izenean artzen ez dituzula zuk zere neke-gurutzeak, bortxazko beartsua zara zu, ez zorionekoa.

Begirozu bada: guztiz gaizki zabiltza, orrela bazabiltza; ta, nekatzen zaran ezkero, neka zaitez, arren,
zere onerako, ta zorioneko beartsuen doatasunak
erdisten dituzula; ta, zere Jaungoikoaren izenean zere
neke ta naigabe guziak artuz, zeruko atsegin-kontentu andiak irabazten dituzula. Era orretan nekatzen
dira, munduan zituzten gauzak edo gauzen usteak
aldebat utzirik, munduz kanpoan, edo Relijioren
batean, bear den eran bizi diranak. Oriek dira gogozko beartsu guztiz doatsuak, eta zeruko bidean Jesusen
ondoren arin dabiltzanak.
1. Ala da, diuzu. Baña ondasundunak? Aberatsak?

bear den guziarekin, ta bear dutena baño geiago ta
geiagorekin arkitzen diranak? Badabilzke oriek ere
Jesusen ondoren, ta gogozko beartsu-doatsuen
artean?– Nai badute, bai; ta arin alere.
Nola bada?– Prestatuz batzuetan dituzten ondasunetatik, eskatzen dieztenei; ta, bear denean, emanez
gabeari onen bearrak eta premiak ori eskatzen duenean; ta gañerakoan egiten dutela, dutenarekin, egin
bear duten gastua ta egitekoa, bai, baña ez besterik;
eta, beren ondasun guzien artean arkitzen dirala,
ondasun bat ezpalute bezain biotz garbi soseguzkoe-

kin; ta Jaunak ala nai duela, duten guzia, edo guzitik
edozein zati, uzteko asmoan.
Baña erraz ote da ondasundunak gauz au egitea?
Ezetz, dio Jesus maitagarriak; bada dio: Ai aberatsak!
Emen dituzue zuek zeren atsegiñak, zeren Jaunagandik urruntzen zaituztenak, eta atsegin, zeruko atsegin
garbi ederren galgarriak!
Zergatik ote, Jesus maitagarria?– Nik errain dizut
ori, Jesusen ordez. Aisa bizitzen dira lurreko ondasundun aberatsak. Izaten dituzten diru, ta dituzten ondasunekin erraz arkitzen dituzte lurreko aberatsak,
beren sabelak betetzeko, beren gogo gaistoak aspertzeko, ta, berak nai dituzken gauza guziak egiteko,
bideak eta era makurrak.
Aurdanik aberatsak geiegi oitzen dira ibillera guztiz eme batera, edo beren soñeko gauzetan; beren
oñekoetan, beren jan-edanetan, lotaratzen diranean,
ta gañerako beren gauza guzietan, beren buruei atsegin ta gusto egitera.
Ordutik aberatsak, eta gerozko denboretan ere
beren ezpañetara begira-begira daduzkee etxeko
guziak ezezik, beren errietako ta bazterretako beartsuak, edo gabe arkitzen diranak ere; ta, zernai aberatsak oriei adirazi orduko, edo oriek guziak, edo guzie-

tatik zenbait beintzat, prestegi arkitzen dira, aberatsak adirazten diena bertan egiteko. Eta, oriek ala ori
au ez egitera, an dira, bai, ta batere luzatu gabe, aberatsen eskanbillak, aberatsen errietak, aberatsen ordu
gaistoak, eta meatxuak; baita, zenbait aldiz beintzat,
aberatsen eskukak ere: ta alere muker gelditzen dira
aberats galduak; eta denbora luzeetan beren begietara begiratu ere ezin dakikeen eran.
Atzo baño gaur, edo egunoro arkitzen dira gogorrago egiñak aberats galduak. Berak baño geiagorik
ekusi nai ez dute Lurreko ondasundun aberatsak.
Berena gora, berena bera dabiltza beti aberats berak.
Berenarekin atera naiez dabiltzan aldietan aberatsak,
au ez galtzeagatik, galdu oi dituzte beren animak eta
beren Jaungoiko maitagarria.
Aberats beren muker-erak eta, aserraldiak, aseraldi-muker luzeak dira. Onra ta antustea dira aberatsen
biotzak geienik erretzen dituzten ikatz eta egur
sutuak edo irazakiak.
Galdurik utzi dituzten neskatx eroen edo emakume gaisoen negarrekin; berena orien eskuetatik ezin
atera duten beartsuen kezkarekin, ta beren egia ezin
adirazi dutenen atsekabearekin asetzen dira, nekatzen ez diran alfer aberatsak.

Era bereko aberatsak dira, gauz onak egitez, aditzez, ta ekustez lenen-lenenik aspertzen diranak, eta
gauza berez, ez bein, irri ere egiten dutenak.
Oriek berak dira, urte anitzez, edo denbora luzeetan golderik, aitzurrik, eta laiaren edo arearen ortz bat
ekusi ez duten alorrak, edo zelaiak bezala; bada lur
oriek osiñez, belar gaistoz, larrez, sasiz, ta arantzez
betetzen diran bezala, bete oi dira bekatuz, mukertasunez, ta aztura gaistoz aberats alferrak.
Alor galduetan sartu oi dira zezenak, sartu oi dira
ganadu beltzak, baita oriek bezain ortz gaistoak dituzten beste zenbait ere, ta aberats alferren gogo zabaletan ere sartu oi dira oroitzapen lizunak, naikunde
loiak, arrotasun eroak, eta bendekurako suak; eta
oriek egiten dute aberatsen barrenetan, esirik bageko
alor ereñietan ganadu gaistoak egin oi dutena; bada
galdu oi dituzte ganadu galgarriak alorretako maizak,
ogiak, sagarrak, arbiak, illarrak, edo, orien ordez, an
arkitzen diran era edozeinetako gauzak; eta berebat
egiten dute aberatsen animetako frut-on, leneko
merezimentu, ta irabazigai berri guziekin, aberats
beren barreneratzen diran tentu, tirrikazio, sugar, ta
etsai gaistoak.

Bai, dio san Pablok, bai, ondasunen zale diranak,
izan oi diran bezala aberats-alferrak, beren etsai isteri galgarriaren lakiora doaz, ta etsai beraren esku
indartsuetara, kate gogorretara, ta presondegi beltz
illun madarikatura. A, ta zein guti-guti diran, dio san
Bernardok, Apostoluak agertzen digun lazo, edo lakio
galgarri au, urratzen duten aberatsak!
Zer aberats ote dira, ondasunen bazka duen lakio
madarikatu au urratzen duten, edo artara urbiltzen ez
diran zorioneko aberatsak?
Oriek dira, ondasunen artean biziagatik, zuzen,
ongi, ta garbiro bizi diranak. Oriek dira ongi aziak,
obeki eziak, eta beren Jaun onaren gauzak bear den
aduintzan, bear den eran, ta guztiz kontuz egiten
dituzten aberatsak. Oriek dira, nori berea bere denboran ematen diotenak. Oriek dira eliza gizonei, ta gañerako artan dabiltzan guziei, gauzak zuzentzen laguntzeko, noiznai ta beti prest arkizen diranak. Oriek dira,
egiten zaizten bidegabeei begiratzen ere ez dienak;
eta orien Jaungoikoak ala nai izatera, dituzten ondasunak utziko lituzkenak, eta edozein gauza Jaungoiko
beragatik egiñen lukeenak.
Era onetako aberatsak dira, ondasunezko lakio
galgarrietan erortzen ez diran aberatsak; bada, izatez

ta ondasunez ongi diranak izan arren, naiez ta gogoz
beartsu utsen eran dira; ta orregatik dira zerua irabazten duten gogozko beartsuak, eta Jesusen ondoren
dabiltzan gabe doatsu zorionekoak.
2. Ekus dezagun orain nola ibilli izandu ote zen

gure Jesus maitagarria, gogozko beartsu ondasundunei, ta gañerako guziei, zorioneko beartasun onetarako bidea agertu zienean.
Ibilli zen Jesus (baldin ezpadakizu) munduan izandu den beartsurik beartsuena baño agitz bearrago; ta
ala ibilli zen, berak berariaz arturikako beartasunarekin: bazituken alabaña Jesus maitagarriak, nai izatera,
nai adiña ondasun ta gauza; ta guziak utzirik artu
izandu zituen, artu zitzaken txarrenak eta beartasunez beteak; bada artu zituen, dakigun bezala, Amaberats baten lekuan, Ama guztiz beartsu bat. Eta era
berekoak izandu ziran Jesusen etxea, Jesusen jaitegia,
ta Jesusek, jaioberrian, artu izandu zituen gauza
guziak.
Jesusek bere gaztetasunean, ta ogeita amar urtetarañoko denboran jan-edan izandu zuen bere eskuz,
bere nekez, ta izerdiz irabazten zuena. Predikatzen
ibilli zen gerozko irur urteetan, artu oi zuen ongi naiez

ematen ziotena; ta gañerakoan garagar-ogia zen Jesusen janaria.
Denbora onetan etzuen Jesus maitagarriak nora
bildu lo egitera; ta, txoriak eta aiseriak ere baño gutiago zuela, bizitu zen Jesus munduko bere denboran: ta,
gurutze batean josirik utzi zutenean judu gogorrak,
etzioten soñeko pits bat ere utzi gure Jesus maitagarriari. Eta ori zen Jesus maitagarriak beretzat beti nai
izandu zuena; bada bere naiez ta gogoz lendabizitik
utziak zeduzkan Jesusek, bere soñekoak ezezik, munduan arkitzen ziran, ta Jaungoiko berak zegizkeen
gañerako gauza guziak ere; ta, bearrez artu izandu
zituen txarrak ere, artu zituen ezinbestez, ta bidenabar guri erakusteagatik nola artu guk, artu bear ditugun geren bearrak, gabeak, eta premiak.
Orain badakit nik, bai, nere Jesus maitagarria, nola
dabiltzan zure ondoren dabiltzan beartsu doatsuak,
naiz aberatsak izan, ta naiz ondasungabeak. Guziak
dabiltza alabaña, zuri begira, ta gogoz beintzat, uzten
dituztela zure Legeko bidea galerazten duten lurreko
gauzak. Ez dute nai oriek bein ere, zurekin ibiltzeko,
ongi dagokiena, ta zuk zerorrek nai dezuna, bai, ta
besterik bat ere: ta dituzten ondasunak edo gauza
txarrak dituzte, zuk nai dezuna zuzen egiteko.

Orretaratzen diran Lurreko guziak, munduan naiz
bearsu utsak izan, naiz aberatsak, doatsuak dira, ta
zorionekoak: bada berekin dute san Pablok dionaz,
beren Jaunaren Erreinua edo zuzentasuna, bakea, ta
Espiritu Santuaren atsegin garbia; baita zeruko gloriaren ustea ta eskua ere, edo arako deretxa.
Ez ote naz saiatuko ni ere, au guzia dakidan ezkero, zorioneko doatsu oriekin batean zure ondoren ibiltzera, nere Jesus maitagarria? Nere gogoan, oraindaño denboran bezain sartuak egon bear ote dute, zure
Legeak debekatzen dituen atsegin loiak, emengo irabazi txarrak, eta gañerako lurrean arkitzen diran
gauza galgarriak?
Ez arren, Jesus maitagarria, ez! Ustu nai dut nik
(eta bertatik alaere) nere biotz txar au, era orretako
ezer-ez, edo gauza galgarri guzietatik, zure amorez
dena gero beterik uzteko. Ori da, bai, orain ta beti niri
dagokidana.
Emengo gauza txar guziak emen aitu bearrak dira,
ta lenik nik oriek, nere gogotik ez uztera, ustelduko
didate nere biotz au, ta galduko naute sekula guzirako.
Bidoaz bada, ta bidoaz lenbaitlen, nai duten lekura. Ez diet nik, ez gaurgnero nere gogoan tokikirik

eman-uste. Zuk izan bear dezu, bai, gaurgero, zuk, ez
bestek, nere Jesus maitagarria, nere biotz onen, ta
nere nai guziaren Jaun ta jabe uts bakar-bakarra. Zu
bazaitut nik, bizi nazaño, etzait ezer, ez, mundu guziko bearra ta gabe guzia nere gain edozein orduz etorriagatik.
Zuk laguntzen didazula, (ta lagunduko didazu, nik
ziñez zuri eskatu ezkero), pozik eramain dut nik, ori
guzia, baita geiago ta geiago baliz ere; ta, zenbat ere
gogozago ori nik daramadan, anbat doatsuagoa ni,
anbat zorionekoa ni; ta egunen batean atsegin-kontentu geiagoz betea! Indazu bada, indazu zuk, nere
Jesus maitagarria, onenbat doatasunerako bear dudan
gabea, bidea, ta zure laguntza: Bai, arren, bai!

Pauper sum ego, et in laboribus
á juventute mea etc.
Ps. 87. 16.
Beartsu bizi naz ni, dakizun bezala (erraten dio
gaur Jesus maitari onak bere Aita maitagarriari; ta
erraten dio, guri erakutsi naiez nola itz egin guk Aita
berari, beartsu gu, ta gabe arkitzen garan aldietan):

beartsu bizi naz ni, nere Aita maitagarria, ta nekepe
gogorretan, jaio nintzan ezkero.
Jaungoiko-gizona naz ni, dakizun bezala, ta, guztiz
zuk maite nazun, zure Seme lenbiziko bakarra; ta
alere ona non arkitzen nazan ni nekez ta bearrez ongi
urratu-makurtua, ta erdi-auts egiña.
Ezpaneki nik, dakidan bezain ongi, zein maite
nazun zuk ni; ta nik ezpaneki nor zaran zu, usteko
nuke nik, begitan arturik nadukazula zuk, eta arkitzen
zarala zu niganako iraz ta suz betea, ta asmatzen bide
zaudela zu, nondik obeki ta gogorkiago galdu dezakezun nere bizitza.
Baña badakit, bai, Aita maitagarria, badakit, nondik datorren au guzia, edo badakit guzia datorkidala,
niri didazun zere ongi naietik; eta orregatik artzen dut
nik ere zure izenean, zuri atsegin egiteagatik, nai osoarekin ta guztiz emeki; ta berebat egiñen nuke, gaurdanik asi, ta nere azken-orduraño, dena baño andiagoa ta andiagoa baliz ere zuk ematen didazun nekezko, ta bearrezko nere gurutze au.
Orra Jesusek, Dabiden ezpañez aldi onetan erraten edo adirazten duena; ta orra zuk ere zere nekebearretan zere Jaungoikoari erran dezokezuna. Zuk ori
ziñez zere Jaungoikoari erraten badiozu, segurki mai-

tatuko zaitu zu zere Jaungoiko berak; eta maitatuko
zaitu, zuk ez uste adiña; lagunduko dizu bidenabar
indar andiarekin, ta zu bertatik izain zara Jesus maitagarriaren zorioneko lagun beartsu doatsu bat. Ala
gerta dedilla; bai arren bai!

Dominus dedit, Dominus abstulit;
sicut Domino placuit, ita factum est:
sit nomem Domini benedictum.
Iob. 1. 20.
Gogoz batek, eta bere Jaunaren izenean daraman
beartasuna da, san Anbrosiok dionaz, birtute guzien
ama ta sustraia, parens, generatioque virtutum, Bazenekien au zuk, beartsu gaisoa, nekepean ta izerdia
zeriozula bizi ziñanean, ta alere zere burua, ta zere
gain zenituenak sustentatzeko diña, ezin bilduz zenbiltzanean? Au zuk jakitera, eta artara zu oartu izandu
baziña, egiñen etzenituen, ez, egin dituzun utsak; eta
nekatu ondoan zu, billatzen zenuen gauza gabe, ta
beartsu arkitzen ziñanean, egiñen zenuen zuk Job
Santuak egin oi zuena.

Ondradun aberats andi bat izandu zen bere denboran Job, gizon santua; baña, gutien uste zuenean,
gabe gelditu zen, ta edozein beartsu bezain beartsu.
Asaldatu zen orregatik Job Santua?– Batere. Betazal
bat zimurtu gabe, ta belaunikaturik, agur andi bat
bere Jaunari egiten ziola, erran izandu zuen (zer uste
dezu?): len Jaungoikoak emanak ziran, orain Jaungoiko berak kendu dizkidan nere ume ta ondasun guziak!
Zezakenak bezala, egin du gaur nerekin egin izandu
duena; ta egin du gogo zuena, bai, baña denbora
berean niri orain ongien dagokidana: bedeika dakiola
bada bere izena, nerekin egin duenagatik!
Orra Job Santuak, zituen gauza guziak galduak
ekustean, erran izandu zuena: ta orra, zorioneko beartsu guziak, era bereko aldietan, gogoz bada ere, esan
bear dutena.
Errazu bada zuk ere, beartsu bekataria; edo, bearrak eta gabeak estutzen zaituztenetan, oroi zaitez zu
ere Job onak, bere estutasun edo nekaldi arrigarrian
egin izandu zuenaz; ta, ezaguturik, ala Jaungoikoak
naiez datozkitzula zere gabe-bearrak eta neke guziak,
eta orien artean zu arkitzen zaranean, zure Jaungoikoak zugandik nai duena dela, zuk oriek Jaungoiko bera-

gatik, eta Jesusek zure onerako eraman zituen alde
artzea: artu izkitzu era orretan, ta alik emekiena.
Ordu orietan ori zuk zuzen egitera, egiten dezu
ederki len Job onak egin izandu zuena, zere Jesus maitagarriaren ondotik zabiltza, ta bearti doatsu onetatik
zara, ta zorionean jaioa. Zere Jaungoiko maiteak dizula, era orretan zuk zere neke-modu guziak eramateko
bear dezun beraren laguntza ta grazia: bai arren, bai!

Facilius est, camelum foramem acus transire,
quam divitem entrare in regnum coelorum.
Matt. 19. 14.
Gaitz da, ta guztiz gaitz, dio Kristo Jaunak, gizon
aberats, edo aisa bizi den bat, zeruko Erreinu andi
eder onean sartzea, ta gamelu bat jost-orratzaren
begi, edo zirritu txikitik igarotzea bezain gaitz, edo
gaitzago.
Gamelua, eun milla zatitan zeetu, urratu, edo zatikatu ta baizik, ezin sar diteke orratzaren begi txar txikian; ta gizon ondasundun aberatsak, zeruan sartuko
bada, eman bearko ditu dituen gauzak, Jaungoiko
maiteak nai duen gauzetarako, edo zatika, edo nole-

rebait; edo Jaungoiko berak ori argandik nai ez duenean, bizi bearko du, deus ezpalu bezain garbiro,
umill, ta mear. Ala ez izatera, arrotuko da den guzia;
lodituko da arazoz, obenez, ta zikinkeriz; ta ezin sartuko da zeruko ate mear, garbi estu-estutik; eroriko
da sulezeko putzu arrigarrian, ta an erreko da Jaungoikoa Jaungoiko den artean, edo eternidade guziguzian.
Erretze zorigaistokoa era onetako ondasundun
gaistoaren erretzea! Zorigaistoko ibillera, bide makurrez ondasunen billan dabillenaren ibillera!
Ibilli ote naz ni ere noiz edo noiz, era onetako
pausu, ta urrats galdu-galgarrietan? Eragin ote didate
niri ere, nik neronek nituen gauzak, egin bear ez
nuken lanen bat edo beste? Ongi oartzen banaz, ekusiko dut dena, den bezala.
Eta ondasun-zaleak erortegi limuri gaistoetan baldin badabiltza, edo tentazioz tentazio, ta lakioz lakio,
san Pablok dionaz, ta lenago ere guk aditu dugun
bezala, ondasundun aberatsak non ibilliko dira? Ekusten dezu.
Gal ez gaitezen bada gu ere geren bideetan, gaurgero ibilli bearko dugu guk kontuz, edo ongi oartuak,
eta guztiz emeki: utzi bearko ditugu gogoz badere,

bear ez ditugun lurreko gauzak, eta gauz oriek eragin
oi dituzten obenak edo kulpak. Lenago ori ez eginaz;
ta, orren lekuan eginikako nere oben-kulpez, dut
damu ta urriki, ta orain, berriz alakorik ez egiteko
asmoan, itzez ta biotzez erratera noa: Nere Jesukristo,
etc.

OTOITZ-GAIA
BIGARREN DOATASUNA:
MANSOTASUN UMILLA
Beati mites, quoniam ipsi possidebunt terram.
Ibid. c. 4.

Doatsuak, eta zorionekoak
asaldatzen ez diran mansoak:
oriek dira alabaña
lurraren jaunak eta jabeak
1. Bigarren doatasun au guti galerazteko, ta Jesusen ondoren ez gabiltzan gu, bizi garaño, gogortzen
digu geren etsaiak, eta astuntzen digu al duen eran,
ta bere indar-modu guziarekin, gure Legeko nekeak
ezartzen diguten geren gurutzea. Billatzen ditu, bere
lan gaisto au lasterrago eragin naiez, al dituen tentatzalleak; eta, oriekin bera bat egiñik, ematen digu,
nork daki zenbait aldetatik sua ta gerra; ta zenbaiten
itzez batzuetan, bertzeetan beste zenbaiten txarkiz,
ta, al duen guzian al duen eran, asaldatzen gaitu galgarri gaistoak, bein gañez eragiteagatik gure animako

emetasunari edo pazienziari, gero guk ar ditzagun,
uzteko obeak diran lurreko asmoak; zenbait aldiz guri
idarokitzeagatik, bear ez diran itzak edo jolasak; eta
beti, eragiteagatik, nork daki zenbat txarkeri ta lan
gaisto, oben, ta kulpa.
Baña eragiten ote digu etsai madarikatuak bere
tentaldi onekin berak nai duena?– Askotan beintzat,
bai; ta gure malur andiarekin alere! bada anitz dira
aldi orietan itzez, asmoz, edo nolerebait asaldatzen
diranak, eta etsai gaistoak nai duena egiten dutenak.
Eta ez ote naz ni ere orietatik bat? Nai ez nuken
gauzaren bat aditu, edo ekusi orduko, ez ote naz asaldatzen ni noiz edo noiz? Ez ote naz ni aldi orietan zerbait erretzen? Ez ote ditut nik asmatzen noizbait zenbait gogoetan lizun, naikunde makur, ta desir gaisto?
Ez ote zait, zenbait aldartez, eskergabeko eran
berotzen niri nere mii galdu au, al ditudan txarkeriak,
edo al ditudanetatik zenbait badere norbaiti, edo maldizioren batzuek, eta marmariak egiteko?
Kontent gelditu ote naz ni onenbatekin, edo zenbait gogorazio uts, edo itzketa txarrekin? Ez ote diot
nik nere etsai galgarriaren tentaldi gaistoetan gaizkirik egin izandu oni, ari, edo besteren bati? Ez ote diot
nik ukatu izandu niori eskatzen zidan gauza, edo zor

nion agur ta itz egite gure Legekoa? Ez ote dut nik au,
edo ura, auzitan sarrerazi bendekuz, eta zerbait badere gasterazteagatik?
Eta zer ote da au guzia?– Zer, baizik Jesusen ondoren dabiltzan doatsu mansoen bidetik atera ondoan,
aldebat aurtikitzea nik, edo botatzea nere Legeko
gurutze ona, ta nere etsai galgarri gaistoak nai dituzten gauzak egitea?– Zer, baizik, Kain gogor ta Lamek
bendekari gaistoen lagun egiñik, ni geroztik gelditzea;
oriekin len egin izandu zuena, dagien egunen batez
nerekin ere nere Jaungoiko zuzenak, eta, orien eran,
gal nazan ni ere beti ta betirako? Ori da, alabaña, ni
bezalako doakabeen ibillerari dagokan bukaera!
2. Onen bukaera gaistotik gu, ta munduko beste
guziak atera naiez, deitzen digu guri gure Jesus maitagarriak, doakunde garbia dakarren, bere ume umill
mansoen bidera; ta, bide onetan, gure Maisu egiñik,
erakusten digu guk geren etsaiaren, ta lagun gaistoen
tentaldietan egin bear duguna.
Zer erakuste ote da, gure Jesusen erakuste onen
eder ondasundun au? Au da baketan gu, ta elkar onesten dugula, emen emeki bizitzea. Ala bizitu zen Jesus
maitagarria, jaio zen egunetik ill arteko bere denbora
guzian.

Bere tentatzalleak eta etsai gaistoak gutitan utzi
zioten geldirik, eta baketan, gure Jesus maitagarriari;
baña orien ibillerak, orien arazo, ta tentu guziak etzuten asaldatu bein ere gure Jesusen mansotasuna,
bakea, ta aldarte bear bezalakoa.
Garrotxez mindurikako zezenak bezala, ingurutzen zuten Jesus bere etsai amurratu gaistoak; eta
alere, iltzera daramaten ardi bat bezain ixil, mutu, ta
manso zegoen Jesus maitagarria, orien adar, atzapar,
orro, ta izurri guzien artean! Aserreturik bazter guziak
ondatu naiez dabillen itsasoaren ubeldeak edo bagak
bezain gazi andiak ziran bere etsai galgarrien eskutik
Jesusek izandu zituen nekeak, eta bere Pasioneko
oñaze izerdi-tormentuak; eta alere orien guzien
azpian zegoen gure Jesus maitagarria, alakorik ekusi
ezpalu bezain umil, manso, ta sosegu osoarekin.
Eta, ala bera egotea guti bailiz bezala, orduko
bere neke-bear-naigabe, ta tormentu guzien artetik,
ots egiten digu guri gure Jesus maitagarriak, eta erraten digu guzioi: Nigandik ikasi bear dezutena, nere
umeak, ez da, ez, itsuak argitzea, makurrak zuzentzea, eriak sendatzea, ta gañerako nik egin izandu
ditudan gauz andiak egitea, baizik zuek ere nere eran
gogoz ta biotzez mansoak eta umillak izatea. Au da,

bai, nigandik, eta nere Eskolan ta Legean nere ume
onak ikasi bear dutena; ta au berau da, niri atsegiñik
andiena egiten didan gauza ta birtutea. Au egiten
dutenak ederki dakarte, nere eran, beren gurutzea.
Au egiten dutenak dira nere ondoren, ta nik erakutsi
diedan bezala, dabiltzanak; eta au egiten dutenak dira
zorioneko ume doatsuak, eta lurraren jabe-onak. Aditzen dezu?
3. Baña zer lur ote da gure Jaungoiko maitagarriak, umil-mansoei, beren mansotasun birtutetsuagatik ematen dien lur eder au? au da beinik bein manso
umill-beren baitan arkitzen den biotza.
Nola jabetzen dira Jesusen ume umill-mansoak
beren baitako, eta berekin duten beren biotzaz? Eskuratzen dituztela onen naikunde, desir ta aztur guziak.
Eta zertako da beren biotz au era onetan oriek
eskuratzea? Ondasun andiak ateratzeko, ta zeruko
irabaziak irabazien gain beren bizitzan beti biltzeko.
Zer ote da oriek orretarako egiten dutena? Garbitzen dituzte beinik bein beren biotz-barrenak, pasione
gaistoetatik atera ziran arantza gogor ta belar galduetatik. Maneatzen dute gero beren lur au ilduraz,
nekez, mortifikazionez, otoiz onez, ta al duten beste
zenbait eraz.– Beren lan on au bukatu orduko, erein-

tzen dituzte birtuteen biak eta ale galantak. Gordetzen dituzte onen loreak eta buruak bekatuaren izotzetatik, lagun gaistoen ortzetatik, eta sulezeko
etsaien atzapar galgarrietatik; eta Eguzki eder, Jesus
maitagarriaren amorearen beroarekin, Sakramentuetatik ateratzen duten graziaren ezatasunarekin, ta
beren otoitzetako jorrarekin zoritzen diranean, biltzen
dituzte, ta gordetzen beren animako ganbaretan eternidade guziko gloriaren gai onak bezala.
Beren biotzen lur au ezezik, badute Jesusen ume
manso umill-doatsuak beste lurrik ere. Umil-manso
doatsuen bigarren lurra da, oriekin bizi diranen biotza,
naia, naimendua edo borondatea.
Bai; manso umillak beren begitarte onarekin besteen bidegabei, ta txarkeriei ongiz eranzutearekin, ta
norinai al duten ona egiten diela, irabazten dituzte
gañerako guzien biotzak, eta naimendu guzia.
Bai, dio Espiritu Santuak, bai, Jesusen eskolan
umiltasuna ikasi duten biotzak ez dute obenik bat ere,
ez eta txarkeririk ere; ta beren ibillera zuzenarekin
egiten dute nai dutena gañerakoen naimenduaz edo
borondateaz; ta orien ta beren biotzez jabeturik gelditzen dira; ta denbora berean jabetzeko daude (onetan
irauten dutela) zeruko gloriaz ere; bada Jaungoikoa

bizi da manso-umillen biotzetan, ta oriek dira Jaungoikoak zerura daramatzienak; eta beti ondasunez
beteak daduzkanak.
Zorionean jaioa ni, aratzen banaz ni ere, arako
nere denbora datorkidanetik; eta, eratzen banaz ni,
irabazi onez ta Jaunaren ondasunez ongi apaindu
betea! Bada ni aratzen nazanetik, atzenduko dira
emengo nere nekeak, emen nik, obenik bage, ekusten
ditudan bidegabeak, eta txarkeri guziak; ez da alabaña atsegin, ta kontentua besterik arkitzen an. An, ara
ezkero, guziak dira bat, edo guziak dira elkarren adiskide ta maitatzalle onak. Aratzen diran doatsu guziak
artzeko daude emengo beren nekeen, ta Jaunaren izenean umilki eraman zituzten txarkeri guzien irabazia
edo pagu ederra, ta atsegin-glori ezin eztitsuagoa.
An ez da, ez, emengo negarren damurik batere.
Emengo gure gurutzeak, emengo gure negarrak,
emengo gure izerdi-nekeak, izain dira an poz andiz
gure biotzak beteko dituzten gauzak, edo bete-gaiak.
Eta emen bertan ere ezin arki dezakegu guk era orretako gauzak, bear bezala, ta gure Jaunaren izenean
umilki artzea bezalako gauzarik batere; bada oriek
orrela artzeak artzalle berak betetzen ditu beren Jaun
maitagarriaren amore onez, ta zeruko graziaz, ta bide-

nabar egiten ditu beren buruen jaun, ta lagunen biotzen jabe. Ekusten dezu zer jabekundea, ta zer doatasuna den au! ta zein billagarria?
Au, bada, au berau da, bendekari txar asaldatuak
beren naiez galtzen dutena; bada gure Jaungoiko
bakezko mansuak amorez, ta graziaz bizi nai ez du,
orienak arkitzen diran bezain biotz erre-nasi sutuetan;
ta Jaungoikoaren amorerik, eta graziarik bageko biotzak, biotz eta lur zikin galduak dira: zerurako onak
diran ondasunik ez dakarten biotz-lurrak dira; ta,
ondasun orien lekuan, doakeri andiak eta malur gaistoak, edo oben-kulpak dakazten biotz-lurrak.
Era onetako biotzak dituzten galduei zer eran
begiratzen ote die gure Jaungoiko zuzen maitagarriak? Eta zer ote da oriei egin oi diena?
Begiratze amoriozkorik ez dagote era orretakoei;
ta alere, onez urrikaldurik, zentzarazi naiez dabill gure
Jaungoiko maitagarria, ta deitzen die, bein gogargiz,
bein predikariz, bein kezkaz, bein alde batetik, bein
bestetik; baña, alere zentzatzen ezpadira, deitzen ditu
bere Tribunalera; artzen ditu an ezin gogorkiago; ta
andik azkenean aurtikitzen ditu sulezeko etsai erre
arrituen artera, an su ta gar egiñik, lertzen egotera,
Jaungoiko bera Jaungoiko den artean, edo sekula guzi-

guzian. Bizitzaren gaistoa! Bukaeraren txarra! Egoeraren arrigarria!
Ez Jesus maitagarria, ez arren neretzat, ez orrelakorik! Nere buru-biotzez jabeturik, eta ondasun andiak
irabazten ditudala, ibilli nai dut nik, bizi nazaño. Il
nadin artean ongi nai dut nik etorri lagun guziekin.
Emeki artuko ditut nik, eta zuk zerorrek nai dezun
eran, gaurgeroko nere nekeak eta munduko guzien
bidegabeak, artan niri zuk laguntzen didazula, nere
Jaungoiko maitagarria.– Oraindañokoan beti nik au ez
egiñaz dut damu, ta ziñez alere; bada zeren au egiten
ez nuen nik, galtzear nituen nere biotzaren bakeondasunekin batean, zure emengo laguntza ta nere
sekulako gloria. Orain, zuk emanik dudan asmoan
buka ditzadala nik nere egunak, orien ondoren gero
sartzeko ni zure gurutzearen maitatzaile manso doatsuen artean, ta atsegin-kontentuz beterik dagoen
zure zeruan. Bai arren, nere Jaungoiko maitagarria,
bai!

Melius est humiliari cum mitibus,
quam dividere spolia eum superbis.
Prov. 16. 16.

Obe da, bai (dio Espiritu Santuak); obe da, bakezko umillekin umill bizitzea, arrotzar aberatsen ondasun zatiak artzea baño.
Zer dela, deritzazu, arrotasunezko ondasunak eragin oi dutena?– Eragin oi dituzte Jesus umillaren
legeak debekatzen dituen anitz gauza.
Eta, umilki ta manso bizi diranak, zertan ote dabiltza?– Umillen lanetan, ta Jesusi atsegin egiten dioten
gauzetan.
Baña zer on, edo ondasun ote dakarte umillen
lanak, umillen egitekoak, edo gauzak?– Oriek dakazte,
emen berak bizi diran arteko bakea, ta eternidade
guzi-guzirako gloria.
Eta arrotzar galduen egitekoak zertan bukatzen
dira?– Eternidade bereko erretze, neke, ta pena gogorretan!
Ekusten dezu? Eta ez da obe, ondasundun arrotzar
galduen lagun baño, umil on zerurako daudenen
lagun izatea?
Bai, nere Jaungoiko maitagarria, bai segurki: ta
orregatik artu nai dut nik (eta luzatu gabe) umillon
mansu orien bidea, ta nere Jesusen legeko gurutzea.
Gurutze onekin nik orain ibilli nai dut nere Jesus neka-

tuaren ondoren, atsegin-kontentuz beterikako Jesus