Zenbait otoitz-gai-I - 20

bide zuzenean! Anbat denbora galdu dudalako
damuak arinduko al ditu gaurgero nere oñak,
bizi-biziro nabillen bizi nazaño, ta irabaz ditzadan, oraindañokoan nere nagitasunez galdu
ditudan irabazi guziak.
Andiak dira, bai, ta guztiz alere, nik orain
artean galdu ditudan irabaziak; eta oriekin
batean galdu dut nik, nere naiez, nere anima. Au
da, bai, au galtze arrigarria! Au da, bai, zu, nere

erakusle on Jesus urrikaltia, atsekabez bete zaituen nere galtzea; ta galtze, ni sekulako galbidean sar-erazi nabena! Atera ote naz, orain
badaere, nere galbide gaisto-lizun onetatik?
Zerorrek dakizu au, nere Jesus maitagarria!
Atera ezpanaz, atera nazazu; ta ez nazazula utzi,
nere galbide gaistora berriz urbiltzen, bizi nazaño. Eskatzen dizut, len an sartuaren damu ta
urriki andiarekin; ta itzez ta biotzez erraten dizudala: Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
A.
Kandelari-eguneko Jesusen
elizaratzeak erakusten digu,
guk geren buruez egin bear
duguna
TULERUNT PUERUM IN JERUSALEM;
UT SISTERENT EUM DOMINO.— Luc. 2. 22.
Deus ez dakien aurrak bezala, egin zituen
Jesusek bere aur-denborako gauza guziak; eta,
besteen artean, Kandelari eguneko bere elizaratzea, ta elizako bere presentazioa. Bere presentazio, edo elizaratze au egin zuen gure Jesusek
gañerako beren gauzen eran, edo ongi oarturik,
berariaz, bear bezala, ta guri erakusteagatik,
guk geren egin-orduetan egin bear duguna.
Baña zer ote da gure Jesusek gaur guri erakusten diguna? Benik bein, guk, egitera beartuak
gauden geren gauzak zuzen egitea; ta gero guk

egitea, egin bear ditugunak ezezik, beste zenbait ere.
Zer egiten du gaur Jesusek, guri gauza oriek
era orretan egiten erakusteko? Egun artako
legeak ziona. Zer zion legeak? Egin zekiola gure
Jaunari lenbiziko semearen presenta, eramanik
orretarako seme lenbizikoak Jaun beraren etxera, edo eliza berezira. Baña egin zuen Jesusek
bere elizaratze orretan, ta elizako bere presentan, beste edozein israeldarrak egiten zuena baizik? Bai? Zer bada? Guzia bere naiez egitea:
bada egin zuen gure Jesusek presentazioko
legeak zion guzia; ta etzuen beartzen Jesus,
israeldarrak bezala, semeen presentazioko
legeak; lege au alabaña ama-ume bekatarientzat egina zen; ta, ez Jesusek, eta ez Jesusen
Amak izandu zuten bekaturik, ez orduraño, ta ez
bein ere. Egin zuen bada Jesusek gaurko bere
presenta, bere Aitari atsegin egiteagatik; eta,
atsegin osoa Aitari egin naiez, egin zuen guztiz
zuzen, ta ezinobeki; bada egin zuen, alik lenena;
egin zuen bere Amaren eskuz; ta egin zuen,
berak nai zuela, ta premiarik bage.

Bai: benik bein, egin zion Jesusek bere Aita
maitagarriari alik lenena bere buruaren, edo zen
guzi-guziaren gaurko presenta; bada present au
egiten zen amaren erditzetik berrogeigarren
egunean; ta, egun au etorri orduko, agertu zen
Jesus presen-tegian, edo bear zen elizan, ta Jaunaren begietan. Eta, a zer presenta! Parerik
gabekoa!
Egun artan Jesus elizan sartzean, erran zekikeon Aita Eternoari: ona Jaungoiko maitagarria,
ona non dezun zere eliz onetan, oraindik agertu
den presentik ederrena; ta present, agertu diran
ta ager litezkeen semeen presentak baño geiago
ta geiago balio duen seme-presenta! Ez dezu
ezagutzen zuk au, ezaguntzaz beterik arkitzen
zaran Jaungoiko maitagarria? Ez da, ez, dirudiena. Bekataria dirudi: baña ez du bekatu-kutsurik
ere. Zure Jakiundea da, ta Trinitateko bigarren
Persona, gure amorez Ama Birjinaren ume ta
aur-egiña. Emen dator Jaungoiko-gizon zure
Seme au, gure zorrak bere gain arturik; eta
dator, zuk nai dezula, guzi-guziak bertatik ateratzera. Badu, bai, aur jaioberria izanagatik, zerekin edo nondik oriek atera; egin dezaken gauza-

rik txikienak balio du orretarako diña, ta agitz
geiago. Lenago ere egiteko onez onara etorri
naia zegoen: ta, etorri ezpada, zure legeak diona
zuzen baño zuzenago egiteagatik, izandu da; ta
bidenabar egiteagatik, zuk naien dezun bidez, ta
moduz.
Zer bidez, edo moduz egin izandu zion Jesusek bere Aita Eternoari gaurko bere presenta?
Bere Amaz baliaturik. Amaren eskuz egiteagatik
bere Aitari gaurko bere presenta, egondu zen
Jesus Elizara gabe, legeak ziona Amak egin
artean; edo jaio ezkerozko berrogei egunetan;
bazekien alabaña Jesus maitagarriak, lurreko
onak edo Santuak, eta zeruko guziak baño geiago balio duela beraren Ama Birjinak; eta, gañerakoen eskuetatik baño, bakar onen eskutik
obeki artzen duela Jaungoikoak edozein presenta. Erdi-berrien legeak ziona egin orduko, ta
egun orien buruan artzen du Jesusen Amak bere
Semearekin elizarako bidea, an bien izenean, ta
biak nai dutela, Aita Eternoari egiteko Jesusen
presenta.
Elizara zeneko, zekienak bezala, nolakoa zen
zeraman presenta, errain zion Jesusen Amak Aita

Eternoari: ona non dezun, ekusten dezun presenta! Jaungoiko-gizona da, dakusazun bezala!
Jaungoiko-bezanbatean zure Semea da ta Seme
guztiz maitea! Nigan artua du, duen Gizatasuna;
ta orregatik nere Semea ere da; ta, berez,
gogoa, ta nai duela, dator; ta ala ezpaletor ere,
ekarriko nikezu nik dakardan bezala, ta emain
nikezu, ema-dizudan bezain gogoz, ta biotz osoarekin.
Artu zazu bada, zuri nik zor dizkitzudan ondasun, ta doaien alde. Anitz da, bai, nik zuri zor
dizudana; baña, zuganako nere zor guziak baño
milla, ta milla bider geiago balio duen presenta
da orain nik nere eskuetan dakardan, ta zuk
emen ekusten dezun presenta. Artu zazu bada
zeren zurea den, den bezala; ta artu zazu bidenabar mundu guziak zor dizunaren alde, ta gure
guzien onerako. Orrenbat merezi du, bai, dakizun bezala; baita geiago ta geiago ere.
Zure Ama Birjinak au dion artean, zer ote
diozu zuk, gure Jesus maitagarria? Nai dezula
zatoz, ta bortxarik gabe? Naiezko presenta da,
gaur Aita Eternoari zere Amaren eskuz zuk egiten diozun presenta? Nola-ere! dio, ta ezin naia-

gozkoa! Gizon egin zeneko presentatu zion Jesusek Aitari bere gizatasuna; present au berau
egin izandu zion bere Jait-egunean, egin izandu
zion bere Zirkunzisioan, baita beste anitzetan
ere; baña, nioiz ere baño egokiago egiten dio
egungo egunean; au zen alabaña, Jaunak orretarako berezi zuen eguna.
Elizan sartu orduko bada, ta, nior oartu bage,
eginen zion Jesusek biotzez ta begiz, bere Aita
Eternoari, al zuen agurrik andiena; ta errain zion,
itzik atera gabe, naiez ta biotzez: Badakit, bai,
nere Aita maitea, norañokoak diran bekatarien
zorrak, eta zein balio gutikoa den zor orien alde
gizon utsak egin dezakeena! Badut nik ere, zuk
zerorrek emanikako nere gizatasuna. Ona non
natorren, au arturik, zuk nai dezun guzi-guzia
egitera; ta, beste gauzen artean, zor orien alde
zernai egin naiez nator. Nai badadezu zea nazaten orien alde, ona non dagoen orretarako nere
bizkar minbere au. Aranzez odoltu bear banaute;
ona nere buruko loak; baita buru guzi-guzia ere.
Gurutzean josirik ill bearra banaz ni, ona iltzeetarako nere eskuak eta oñak; eta ona azkenean
nere odol guzi-guzia; naiz, au ateratzeko, urra

ditzatela nere zañak, nere loak, eta nere bular
au, ta biotz bera ere. Zer nai dezu, bada, dagidan zor orien alde? Errazu nai dezuna: Baditut,
zuk emanikako bearriak; eta adituko dut, zuzen
egiteko, erraten didazun guzia. Ps. 39. 7. Hebr.
10. 5.
Zein begi onez begiratuko zion Ait-Eternoak,
bere Seme Jaungoiko-gizon Jesus maitagarriari,
ekusi zuenean zein laster, zein gogoz, zein esku
zuriz, ta zein ziñez egiten zion beren buruaren ta
gauza guzien presentak? Ontzat artzen bazituen
Abelen, Noeren, Abranen, ta bertze lege zarreko
gizonen present txikiak, nola artuko zuen AitEternoak, anbat eta anbat balio zuen Jesusen
presenta? Ez da erraz guk au adiraztea! Ekusi
zazu zerorrek, al dezun eran, astiz ta gogoz begiratzen diozula.
Gero begira zaiozu aldi onetan Jesusek erakutsi zizun egitekoari; ta ikasi zazu zere Jaunari
presentak egiten; ta egiozkatzu garai onean,
Ama Birjinaren eskuz; ta biotz on garbi-oso batekin, naiz obligaziozkoak izan, edo zuk egin bearrak; naiz zure naiezkoak, edo borondatezkoak.
Orrela zuk oriek egin ezkero, ongi artuak izain

dira, bai, zure presentak; eta oriek ark zugandik
artzean, emain dizu zere Jaungoiko emalle
andiak zuri dagokizuna.
Au zuk erditsi nai badezu, egiozu jaiki orduko
zere Jaungoiko maitagarriari, zere biotzaren, ta
egun artako zere gauzen presenta; ta, Jesusen
Ama arteko arturik, eska zaiozu, egun guzian
biotz ongillez, asmo garbiz, gogo beroz, nai on,
ta maitatze ederrez beterik, edo zuzen-zuzen, ta
berak nai duen eran ibiltzeko grazia. Zoaz gero,
al bezain len, bere elizan Jaungoiko berari zere
presentazioa, edo zere adimentuaren, zere naimentuaren, ta zere zaran guzi-guziaren presenta egitera: baña zoaz, zere Jaunari atsegin egiteagatik, eta Jesusen Amaz baliatzen zarala.
Ori egiten dezunetik, begira zaiozu zuk zere
buruari, Jaunari emanikako gauzari bezala, ta
gorde zazu, alik ongiena; eskatuko dizu alabaña
jabeak, gutiena zuk uste dezunean; ta, orduan
kontu ona zere buruaz zuk ez ematera, gaizki
artuko zaitu, artzeko zaituen zere Jaungoikoak;
eta galduko zara sekula guzirako.
Egunoro egin ote diozkazu zuk zere Jaunari
era onetako presentak? Gorde ote dituzu zuk,

zere Jaunaren gauzak bezala, zere oroimendua,
zere ezaguera, ta zere biotza? A! ta zein guti! Ori
nik egitera, edo nik ori egin izandu banu oraindañoko nere denboran, nagoenetik beste gisan
negoen ni gaur! Gaur izain nintzan ni nere Jesus
onaren biotzekoa; ta nork daki zenbat ondasunekin arkitzen nintzan ni nere animan! Baña zer
eran arkitzen ote naz ni? Jaungoikoak daki!
Berak didala oraindañoko nere utsen barkamentua, ta gaurdanik badere, Jesusek bere presentazioan erakutsi didan guzia zuzen egiteko grazia.
Bai arren, bai!

Voca nomen ejus, Accelera
spolia detrahere: Festina praedari.
Isai.
Ageri da, Jesus maitagarria, zein egokia den
zere Aitak Isaiasez zuri emanikako izena, oni
erran zionean, deitu bear diozu: Ots fite, zoaz
lasterka, osturik daramana kentzera, ken egiozu
lenbailen duen guzia: Bada presentazioko eguna
etorri orduko, atera ziñan zu zere itxetik, eta eli-

zara ziñan, zere Jaunari an erratera: Ona ni prest
sulezeko guzien kontra: nai badezu, kenduko
diot, eta luzatu gabe, munduan sulezeko gaistoak eraman diotena. Kendurik, eraman diote, Aita
nerea, zu ezagutzeko bear den zeruko zure
argia; ta utzi dute bekatuaren illunbe galgarri
gaistoan. Nai dezu bada, atera dezadan nik
mundu galdu au bere illunbetik, emateko gero,
bear bezalako zure ta nere berria? Badagiket,
bai, nik au guzia, zuk zerorrek ongi dakizun
bezala; ta badagiket, bat ere trikatu gabe. Zer
diozu bada, nere Aita maitea? Zure naia aditu
naiez nago. Banoa, nere lan au egitera? Izenaren
egokia, Jesusen lan andi au adirazten duen
izena!
Eta niri dakokidan izena ote da, nere bataioan niri eman izandu zidatena? Ordutik Kristo Jaunaren izenekoa naz ni, edo kristioa, edo kristaba? Zer bizi da kristabaren bizia? Ongi badabill,
ta Ebanjelio santuak adirazten dion eraz, gurutzea ta martirio gogorra, edo goizetik arratseraño kontuz bizitzea, naikunde makurrak garaitzea, gogoari atsegin gaistorik ez egitea; nai ez
dituen zenbait lan aragiari eragitera, ta gogoz ta

biotzez gure Jauna beti maitatzea. Lan onetarako prest ote nago ni goiz-arrats, gau-egun, ta
noiznai ta beti? Ori da gaur niri nere Jesusek erakusten didan lenbiziko gauza, edo egitekoa. Egin
baneza nik (eta zuzen) gaurgero badere, lagun
zakizkit egiten, nere Jaungoiko maitagarria. Bai
arren, bai!

Ego Mater pulerae dilectionis,
et timoris, et agnitionis, et santae Spei.
Eccli. 24. 25.
Nai dezu zuk bear bezalako bitarteko bat,
zere Jaunaganatzen zaran aldietarako? Orra non
dezun Ama Birjiña. Au da, bai, Aingeru, ta Tronu,
ta zeruan arkitzen diran gañerako guziak baño
gure Jaungoikoak ebeki artzen duen artekoa, au
da alabaña Aita Eternoaren Alaba guztiz onetsia;
au Semearen Ama maite-maitea; ta au Espiritu
Santuaren Esposa berezia. Birjin-Ama onen
eskuz egiten badiozu zuk zere gauzen presenta,
zor zaitzun baño ederkiago artuko zaitu zu, bai,
zere Jaungoiko maitagarriak, eta emain dizu zuk

bear dezun guzia; bai, ta anitz eta anitz geiago
ere.
Nai dezu zuk orain zere oben guzien urrikia,
ta zere Jaunaren beldurtasuna? Nai dezu zuk
orretarako, ta zere gauzak zuzen egiteko, zere
Jaunaren ezaguer argi andi bat? Nai dezu zuk,
zere Jaunak oraindañoko uts guziak barkatuko
dizkitzulako, bizitz-on bat egiten lagunduko dizulako, ta azken-grazia emain dizulako uste, ta
esperantz andi bat? Nai dezu zuk bidenabar zere
Jaunaren amore ta maitatze bero-sendor bat?
Balia zaitez bada Bitarteko onez, edo Jesusen
Amaz: au da, zuri zere Jaunagandik ongienongien ori guzia erditsiko dizun bitartekoa.
Baña artu naiko dezu zuk, Ama maitagarria,
ni bezain gauza txar-errebes bategatik onenbat
egiteko? Naiko dezula baneki nik, atsegin ta kontentuz beterik geldituko nintzake! Naiko dezula
deritzat, bai, Ama birjina; bada zure Seme Jesus
maitagarriak gaur egin duena, niri erakusteko
da: ta, erakutsi dizkidan gauzetatik bata da,
zutaz baliatzea. Ona bada ni Birjin-Ama maitagarria; ona non natorren ni, zuri ziñez eskatzera ar
ditzatzula, arren, nere biotz txar au, ta, nere

Jauna maitatzeko nik orain nere baitan arkitzen
dudan gogoa, gañerako nere gauza guziekin
batean: ta ar ditzatzula, guzien presenta zere
eskuz Jaun berari gaur egiteko. Egizu nigatik
anbeste; ta bidenabar eskatu bear diozu nere
Jaungoiko maiteari didala, arren emendik aitziña, nere gauza guziak zuzen egiteko bear dudan
bere laguntza, ta grazia. Bai arren, bai!

Christus dilexit nos, et traditit semetipsum
pro nobis oblationem,
et hostiam Deo in odorem suavitatis.
Ephes. 5. 2.
Ekusten dezu, zenbat zor diogun guk gure
Jesus maitagarriari? Guri ongi naiez, artu ditu
bere gain gure zor guzi-guziak; eta, orretarako,
agertu zaio Jerusalengo elizan bere Aita Eternoari, ta erran izandu dio, onekin berarekin dela
gaurgero aren egitekoa. Ona, (erran dio aldi onetan Ait-Eternoari); Ona ni prest zor orien alde nai
dezunerako. Bertan, gero, edo zuk nai dezunean,
nik egiñen dut orien alde, manatzen dezun guzi-

guzia. Ez dezu, ez, zer begiratu nere nekeetara;
andienak ere pozik artuko ditut nik, zuri gizonen
zorrak pagatzeagatik, eta baketan geldi zaitezen
zu, nere Aita maitea, nik maite ditudan munduko jende guziekin.
Orra, bekatari txarra; orra, zugatik gaur gure
Jesusek bere Aita Eternoari erraten diona. Eta
zuk Jesusi ordañez bezala, zer erraten diozu? Zer
dakit bada? Nik erran bear nikeona da: eskerrak,
eta eskerrak zuri, nere Jesus maitagarri onegia!
Orrelakoa zu ez izatera, nola zuk ar zenetzaken,
gu bezain ume txar galduakgatik artu dezun
adinbat neke ta egiteko? Ez dakit nik gaur zer
negiken, nere onean zuk aldi onetan egiten
dezunagatik! Ona ni, nere Jesus maitagarria,
nere aldetik prest, eskerdun onaren eran, zuk
nai dezun edozein gauza egiteko. Zer nai dezu
bada dagidan nik, zor dizudan amorearen alde?
Zure eskuetan uzten dut orretarako nere biotz
au; esku beretan uzten dut nere adimentua; bai,
ta nere oneste ta nai guzi-guzia ere.
Guzia da guti, zure amoreari nik zor diodanari eranzuteko, ta nere oben gaisto ta zor andien
alde! Lenago nik ezagutzera, orain adiña bazen

ere, zer gauza den oben kulpa, ta oraindañoko
nere gaizkia, ez nuen egiñen, ez beintzat anbestetan; ez, eta bein ere! Egiñak ez dute, egin
nituelako damua beste zuzenbiderik. Damu dut,
bada; ta ziñez alere! Ta damuko nuke, nere bizi
guzian gaizki bat baizik egin ezpanu ere. Orra
bada, Jesus maitagarria; orra, nere egin guzien
alde, gaur egiten dizudan present txarrekin
batean, oraingo nere urriki au ere; ta, berriz
orrelakorik ez egiteko gogoa. Gogo au ere
Zugandik datorkit niri, nere beste gauz onak
bezala; ta, gal ez dezadan, indazu zere laguntza
ta grazia; baita lengo nere utsen barkamentua
ere. Ori eskatzen dizut, itzez ta biotzez erraten
dizudala: Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
KANDELARI EGUNEKO GAUZAK;
ETA ORIEK ADIRAZTEN DIGUTENA

A.
Simeoni, ta Ana profetiari
Kandelari egunean
Jesusekin gertatua;
ta Jesusen gogoa
ezagutu nai dutenak
egin bear dutena
Jendez ongi beterik arkitzen zen Jerusalengo
erria Kandelari egunaz Jesus ara zenean. Ango
elizan ere anitz izain ziran, Jesus an bere presentaziora sartu zeneko; ta alaere etzuten ezagutu
nor zen Jesus, bik baizik. Orien izenak ziran
Simeon ta Ana: ta orien bizitza, Ebanjelio santuak diona.
Arkitzen zen orduan Jerusalenen, dio Ebanjelio santuak, Simeon zeritzan gizon bat. Gizon au,
bati ere bidegaberik egiten etzion gizona zen; ta

denbora berean Jaungoikoaren beldurtia, ta
Jaungoikoren legeko gauz andi ta txiki ziranak
zuzen egiten zituena: ta orregatik zen gizon santua ta, Espiritu Santua berekin zedukan gizona;
edo grazi anitz, eta zeruko argi ta atsegin andiekin arkitzen zen gizona.
Gizon on oni, egun au etorri baño len agertu
zion Jaungoiko maitagarriak egun onetako Jesusen presentazioa; ta Jesus elizara zeneko, an
zegoen Jesusen begira. Apaiza zen gizon santu
au; ta, Jesus an agertu orduko, ezagutu zuen
berak uste zuen Jesus bera zela. Artzen du
bereala bere besoetan (zenbat atsegin ta kontenturekin, nork adirazi?) ta, erraten dio biotzez,
nork daki zer? Ekusi zazu zer erran zezaken onelako aldian gizon santu batek; eta gizon, bere
bizitza guzian, edo nork daki zenbait urtez, Jaungoiko-aur onen begira zegoenak!
Jaungoiko-aur au bada bere besoetan ekusi
zueneko, asi zen Simeon itzez erraten, Ebanjelio
santuz guk dakiguna: Ez dut Jauna, zion, ez dut
zer ekusi lur gañean, edo mundu guzian, ekusi
ezkero besoetan dadukadan nere Salbatzailea.
Onen begiera nengoen ni, joan den aspaldiko

denboran; etorri da nik au ekusteko denbora; ta
au ekusteak eman dit, munduan izan nezaken
atsegin ta kontenturik andiena. Balekite munduko jendeak nor den, nere besoetan dagoen Jaungoiko-Gizon aur-egin au! Au da, mundu guziari
argi-egi egitera datoren gure Redentorea; ta au,
artu nai dutenen onra ta gloria.
Ordu berean agertu zen an Ana profetisa; ta
ezagutu zuen onek ere, gizon santu Simeonek
bezala, bere Redentorea; ta eman ziozkan eskerrak eskerren gain bere etortze era ain maitagarrizkoagatik, eta, ezin idukiz, edo ezin gordez
bere Salbatzalle-Jesus ekuste onek eman zion
atsegin-kontentua, asi zen itz egiten, ta agertu
zien an arkitzen ziranei, nor zen an orduan
guziak ekusten zuten aurtxoa.
Zer andre zen zorioneko andre ekusle au? Au
zen, zazpi urte baizik ezkontzan egin etzituen
andre bat. Au zen, laur-ogei laur urteko alargun,
bizitza garbizko bat. Andre alargun onen lenbiziko egitekoa, edo egitekorik andiena, izandu zen
baruz ta nekez bere burua, edo bere pasioneak
eskuratzea; eskez, ta otoitzez bere Jauna palakatzea, gau ta egun, ta beti bere Jauna serbitza-

tzea; al zuen guzian, ta guztiz maiz elizaratzea,
ta ango gauzak zuzen egitea. Gisa onetan irabazi zuen andre on onek, Jesus elizan agertzen
zenean, au ezagutzeko argia.
Ekusten dezu zeintsu diran, edo nolakoak,
Jesus ezagutzen dutenak? Ekusten dezu nondik
artzen duten, zuzen dabiltzanak, Jesus ezagutzeko bidea? Orien bide on zuzen onez ibilli ote zara
zu ere oraindañoko zere denboran? Ez ote diozu
zuk norbaiti egin izandu bein ere, niork zuri egin
dizazun nai etzenuken gauzaren bat edo bertze?
Eta zer eran ote zabiltza zu, egungo egun beretan ere? Ongi zatoz zu zere auzoarekin, ta lagunurko guziekin? Beti ere zuk ez diozu nioiz egiten
bidegaberen bat edo beste? Zurekin arkitzen
diran, ta zu beren begietan zaituzten guziak kontent arkitzan ote dira zure pausu guziez, edo
zure ibilleraz? Niori ere egin ez diozu zuk nioiz,
ongi ez dirudien zer edo zer?
Bistan dituzu beti zuk, eta beti zere begietan,
zere uts egiñak, zere obenak, eta kulpa guziguziak? Damutzen zaitzu zuri, oriek ekusten
dituzunean, oriek bezain gauz itsusi gaisto galgarriak egin izanduaz? Berriak egiteko, edo

lenakgatik zerua galtzeko beldurrez zaude zu
gau ta egun, edo noizean bein badere?
Zere Jaun ona gogoan dezula, ta ari atsegin
egiteagatik, egiten dituzu zuk zere gauzak?
Guziak dira zuzenak? Guziak ongi diruditenak?
Guziak garai onean, ta bear den eran ta denboran egiñak?
Espiritu Santua zerekin ote dezu zuk beti?
Maitatzen dezu zuk ziñez zere Jaungoiko maitagarria? Galtzen ez dezu zuk bein ere zere Jaungoikoak emanikako grazia; edo bizi oi zara zu
bekatu andirik beintzat, egiten ez dezula; ta,
txiki bat egin orduko, eskatzen diozu zere Jaungoikoari bere barkamentua; ta erne zabiltza
gerozko denboran, berririk ez egiteko? Zere
gogoz, ta Elizaren manurik ez denean ere, barutzen zara zenbait aldiz, edo kentzen diozu zuk
zere buruari, ar lenezaken janaritik, edaritik,
lotik, edo asedetetik, zer edo zer?
Egiten dituzu goiz-arratsetako zere otoitz
onak? Bazoaz elizara egunoro, edo al dezun aldi
guzietan? Elizan, etxean, edo non edo non ekusten dituzu zuk zenbait denboraz zere zorrak,

Jesusen nekeak, eta zuganako zere Jaunaren
ontasuna?
Ori zuk egitera, izain zara zu, bai, zere Jaunaren ekusle onetatik bat; izain zara, bai, Ana profetisaren, ta gizon santu Simeonen zeruko laguna; ta zuk errain diozkatzu Jesus maitagarriari,
ara baño lenagotik ere, ta komuniatzen zaranetan, nork daki zenbat gauz eder, ta ederki; ta zuk
egiñen dezu, alegiña, ezagutzen dezun zere
Jesusen berri ona banatzeagatik; ezaguturik, zuk
bezala maita dezaten gañerakoak ere: ta zuri
bere denboran gertatuko zaitzu, Jesus onarekin
dabiltzanei gertatzen zaiena, edo beraren glorian zuzen sartzea. Ala gerta dakizula. Bai arren,
bai!

B.
Jesusen Amari
egun onetan gertatua;
ta Jesusekin dabillenari
gertatu oi zaiona

Etzen kendu oi Jesusen aldetik Jesusen Ama
maitagarria. Jesusen aldean arkitu zen, Jesusek,
Aingeru batek emanikako berriarekin artzaiak
billatu zituenean. Jesusen aldean zegoan Ama
Birjina, Zirkunzisioko Jesusen nekeei begira.
Bere Jesusekin zen Ama Birjina, goiztar irur erregeak Jesus ekustera agertu ziranean; ta an zen
Ama Birjina Jesusen Presentazioan ere.
Begirozu, Ama maitagarria! Begira, zer egiten dezun! Orrela bazabiltza, ta Jesusen orren
aldean beti zu arkitzera Jesusek ezezik, izain
dezu zuk ere zere kezka ta naigabea!
Au adirazi zion, gizon argitu san Simeonek,
Kandelariko, edo Jesusen Presentazioko egun
onetan; bada, oraindik Jesus bere besoetan
zedukala, erran izandu zion Ama Birjinari: Ekusten dezu, zere Seme Jaungoiko-gizon, Jesus maitagarri au? Bada au dela medio, edo onegatik
anitz izain dira Israelko jendeetatik (bai, ta
mundu guzikoetatik ere) zerurako diranak; baña
bertze anitzek zein ere den ez ezagutu egiñen
diote: ta, ori deusez bat bailiz bezala, guztiz
begitan artuko dute, zenbaitek beintzat; eta egi-

ñen diozkate munduan diran bidegabe ta txarkeri guziak.
Zuk zere Seme on onekin ibilli naiko dezu,
oraindañokoan bezala; ta ekusi bearko dituzu
Semeari egiñen diozkaten kontrako gauzetatik
zenbait badere; ta maiteegi dezu zuk zere Seme
au, ekusten diozkatzun nekeak zeretzat ez artzeko. Andiak dira, bai, onek eraman, ta zuk ekusi
bear dituzun txarkeri-neke-tormentuak; eta
oriek ekuste berak utziko du zure anima ezpataz
bailiz bezala, damuz, urrikariz, ta penaz josia.
Au da gizon ark Jesusen Amari aldi artan
erran izandu ziona; ta au gero denboraz Jesusen
Amari gertaturikakoa. Bai: Jesusen Amari gertaturikakoa; bada Jesus badoa bere Aitaren manuz
Ejipton gordetzera, bere Amarekin doa; ta
bidean dabill Ama, ta Ejipton dago, Jesusen bideko, ta ijitarteko penak ongi penatzen dutela.
Andik datorrenean, ta gerozko denboretan ere,
Jesusen Amak ekusten ditu Jesusen nekeak; eta,
bereak bailitu baño geiago illuntzen diote Amari
bere biotz minbere maitaria.
Elkarrekin itz egiten zutenean Ama birjinak
eta Jesus maitagarriak, zenbat aldiz agertuko

ziozkan Semeak Amari bere Pasioneko nekeizerdi, odol-isurtze, ta gañerako tormentuak? Eta
nola adi zitzaken Ama Birjinak bere Seme maitearen neke-tormentu, onen arrigarriak, biotza
guztiz penatzen etziotela, ta negar ederrak isuri
gabe? Birjin-Amak ekusi zuenean, eskribak, fariseotzarrak, eta beste anitz gizatxar galduk onik
etzutela, aren Seme Jesus galdurik edo illik utzi
artean, zenbat illuntasunek artuko zioten bere
biotza, zenbat estutasunek eta zenbat naigabek?
Judasen Jesus saltzeak; eta saltzea Jesus
ezer-ez batean, edo ogeita amar diru zikiñetan,
nola estutuko zion Amari bere anima? Aditu zuenean Ama berak, Jesusi gaizki nai ziotenak loturik zekartela Jesus Jetsemanitik Jerusalena; ta
ekarri zuten gau berean juezez juez, ta tribunalez tribunal zerabitela, lenbaitlen, gaistagin arrigarri bat bailiz bezala, bizia kendu naiez, zer dardarak, zer ito-naiak, orduko Birjin-Amaren barreneko itonai-dardarak? Aditu zituenean, gau artan
Jesusi egin ziozkaten irriak, istak, eta txarkeriak;
aditu zituenean bigaramun goizeko azoteak, eta
arantzez burua urratzea, ta nola, Jesus utzirik,

artu zuten Barrabas Jerusalengo jendeak, zer
penak, zer kezkak Jesusen Amarenak?
Atozea: goiz berean etzuen Amak ekusi bere
Seme maite Jesus maitagarria, aranzazko koroak
bere loak eta buru guzia urratzen ziozkala, odola
zeriola, indarrik gabe, gurutzetzar bat soñean
zuela, an jaiki, emen erori, ta borreroak tiraka
zeramatela? Etzuen ekusi izandu, Kalbarioko
mendira zeneko josten ziozkatela iltzez Jesusi
gurutze batean bere bi eskuak eta oñak; eta
gurutze berean goiturik utzi zutela, nork daki
zenbat milla personen artean, orietatik anitz
istaz, ta blasfemiaz zegozkiola? Etzuen ekusi
izandu, nola zegoen an irur orduz oñazez betea,
odolez ustutzen, ta, gizonek eraman dituen tormentu ta agoniarik andienetan? Eta, au guzia
ekus zezaken Amarik maitarienak, Semerik maitagarrienari begira zegoela, penaz erdiratzeko
puntura gabe?
Zer izain zen bada, Ama berak ekusi zuenean
gero, soldadu batek Jesus berari lanzaz urratzen
ziola bere bularra; ta, biotza zulaturik, atera ziola
an gelditu zen odol gutxitxo bat? Zer izain zen,
gurutzetik jaitsi, ta bere besoetan ekusi zuenean

bere Seme maitagarriaren gorputz illotz-urratua?
Ta zer, au ere obian sartu, ta itzuli zenean
bere zokotxora, an Semearen neke izerdiak, tormentu gogorrak, eta eriotz arrigarria gogoan
zerabiltziela, bere naigabeak, bere aiak, eta bere
penak eta penak berritzera?
Zer izan ziteken, Jeremiasek diona baizik?
Itsasoan ur gazi adiña oñaze damu ta pena arkitzen dira (dio Jeremiasek) onen anima maitalarian! Orregatik ez deritzat anitz san Bernardok
diona, dionean, Martire baño, geiagokoa dela
Jesusen Ama, Jesusekin zebillela, bere animan
ekusi zuenagatik.
Eta zer diozu zuk, Jesusen umetzat zere
burua dadukazuna? Zer diozu bada, edo zertan
zaude? Jesusen ondoren bazabiltza zu, Jesus
beraren Ama bezala, izain dezu, bai, zuk ere zer
eraman ta zer ekusi! Mundu eroarentzat erakeriak dira Jesusen gauza guziak; eta ista ta burla
du munduak orietan sartzen diranendako. Etsai
galgarri-galduak ezin ekusi du Jesusen gauz orietatik bat ere. Alegiñean urratzen ditu, gauz orretarako bide guziak; eta, besterik ezin duenean,

gogortzen ditu egin bear diran gauzen gaiak; eta
kentzen die, berez ekarri lezakeen ezti ta kontetu guzia. Lurreko gaistoak irriz egoin dira, ta ista,
ta ista, zu zere Jesusen gauzetan ekusten zaituztenetan: ta gañerakoetatik, edo on beretatik ere,
zenbaitek beintzat, onez ustean, emain dizute
bein ta berriz, ta askotan ere, zer-ekusi edo naigaberik asko. Ekusi zazu bada zertara zoazen.
Ekusia dadukat, bai nere Jaungoiko maitagarria; ta aspaldi alere, ta guztiz ongi: ta, au ekusi
ta ere, Jesusen ondoren ibilli nai dut nik, bizi
nazaño; naiz neka nadilla nekatu alean, ta nere
indarrak eraman ala. Nere nekeak gañez egin
baño len Jesus berak emain dit, bai, bere eskua
ta laguntza; bai, ta noiznai ere, nik eskatu ezkero; ta berak orduan aterako nau ni (ta aterako
nau guztiz aisa) nere neke, ta lan-pena guzien
artetik. Eta, Jesusen ondoren nabillela, garaitzen
banau ni nere nekeren batek, pozik emain diot
nik Jesus nereari nere bizia; ta emain diot ordañez bezala; edo len nigatik berak (eta niri orretarako deus zor etzidala) eman izandu zuen bere
biziaren alde. Zorioneko umea ni, egiten badut
au, orain diodan eran, ta ill arte guzian.

Fili, concupiscens sapientiam,
conserva justitiam,
et Deus praebebit illam tibi.
Eccli. 1. 33.
Jakin nai dituzu zuk, Jesusen umea, zere Jaunaren gauzak? Nai dezu zuk, dizun zuri zere