Zenbait otoitz-gai-I - 18
Jaungoiko onak igortzen zizun izar, edo gogargiren bat, edo beste? Zuretzat zure Jaungoikoaren
izarrak ziran, zure gurasoen, zarragoen, konfesarien, predikarien, edo beste orrelakoen itzak edo
erranak. Atozea bada; ta zenbat aldiz deitu dizu
zere Jaungoiko maitagarriak, bein izar oitatik
bataz, bein besteaz? Zenbat aldiz adirazi dizu
gurasoen itz-erranez, utz ditzatzula onelako ta
alako zere lagun, ta jostatze txarrak? Joan zaitezela maiz elizara, an mezak enzutera, konfesakomekatzera, ta ango debozionezko, ta beste
gauz onetan denbora zati on batzuek badaere
ongi igarotzera? Atozea, zenbat alditan erran
izandu dizute zere konfesariak, aditzen zenituen
predikariak, edo, irakurtzen zenituen libruak,
zure deiez zegoela zure Jaungoiko maitagarria;
joan zenkizkiola lenbaitlen, zere naikunde txarrak garaiturik, zere gogoeta makurrak lertzen
zenituela, ta zere antuste arroaren erakeriei
begiratu ere bage? Zenbat, eta zenbat aldiz erakutsi izandu dizu zere Jaungoiko berak, nola egin
egiteko, ta lan eder au, agertzen zizkitzula zere
begietara zure lagun onak egiten zituzten era
bereko gauzak? Zenbat bider izutu izandu zaitu
zere auzokoaren eriotzarekin, etxeko nekemalur-miñekin, sulezerako beldur-gogorrarekin,
ta nork daki zenbat beste aldetara?
Ongi: ta deitze orietatik edozein, ta denbora
berean, ta bertze zenbait aldiz zuk izan oi zenituen zere barrengo dardarak, beldurrak, ondunaiak, edo obetzeko gogoak etziran zeruko izar
berriak, edo zu zere Jaunagana deizen zinduzten
izarrak? Baña kontuz ta astiz begiratu izandu
diezu zuk oriei guziei, edo orietatik bakoitzari?
Artu izandu dezu zuk, oriek ekustearekin, zere
Jauna lenbailen billatzeko gogoa?
Ai ene! Ori nik egitera, edo egin izandu banu
nik oraindañokoan, ez nengoen gaur, ez, nagoen
eran, edo arkitzen nazan bezain estado txarrean! Egoin nintzan, bai, bekaturik bage, ta graziaz ta birtutez ongi apaindu-betea! Egoin nintzan, bai, Jesusen alde-aldean, edo Jaunari amorez ta ongi naiez lagun egiten niola! Eta egoin
nintzan, nork daki, zenbat irabazirekin, ta zeruko
atsegin andien begira! Baña batzuetan begiratu
ere ez diet izar oriei; ta begiratu nienetan ere,
askotan beintzat, ez begiratu bezala zen; bada,
zer zioten aditu gabe, lurreko gauzetara eraman
oi nituen nik nere asmo ta gogo guziak. Orregatik daude, dauden bezala, gaur nere azturak,
nere pasioneen suak, nere naikunde txarrak, eta
nere gogoeta makurrak! Onela utzi bear diet nik
onenbat nere etsairi, nai dutena nitaz egiten? Ez
baldinbere! Garaituko ditut? Bai aleginean!
Nola? Jaunaren izarrak, edo gogargiak eta inspirazioneak adiratzen didatena adituz, predikariak, eta gañerako guziak, nere onerako erraten
didatena ontzat artuz; ta prestatzen nazala,
manatzen ta adiratzen didaten guzi-guzia zuzen
egiteko. Ala gerta dedilla, nere Jesus maitagarria; bai arren, bai!
Ducam eam in solitudinem,
et loquar ad cor eius.
Oseae 2. 14.
Deituko diot nik, ongi ta zuzen ibilli nai duen
animari (zion bein, Oseas profetaren ezpañez,
gure Jaungoiko maitagarriak); eta ater-eraziko
dut munduan izan oi diran, itz-onzikerien, edo
lurreko eskanbillen artetik; eta, nere bazterrean,
edo bere bakartasunean arkitzen dudan aldietan
itz eginen diot, oi dudan bezala, edo eme-emeki,
ta berari ongien dagokan eran; ta ark ordutik
artzera, nere itzketa on emeak adirazten dion
egitekoa edo ibil-bidea, nik neronek emain diot,
nerekin bat egiñilk bizitzeko eskatu nai didan
nere grazia, ta laguntza guzia.
Zorioneko anima, Jesus maitagarriaren dei
eme au, ta dei onekin ibilli oi diran itzketak, graziak, eta laguntzak ardura, ta maiz, edo askotan
izan oi dituen anima! Izan oi ditut nik ere, edo
aditzen ditut, Jesus onaren deitze ta itzketa
ondasundun, era onetakoak? Ez, beintzat nere
Jaun onak nai adiñetan! Zergatik, uste dezu?
Zeren ibilli oi nazan ni, nere Jaun onaren igesi
bezala, ta nere gogara. Zeren ibilli oi nazan ni,
jolas ariñen, jostatze galgarrien, eta era bereko
beste zenbait egiteko txar, ta gauza pitsen ondoren; ta zeren, era onetan dabillenaren bearriak
arkitzen ez diran, Jaungoikoaren itz leun eme
ederrak adi ditzakeen eran.
A nere, zorigaistozko ibillera ero, ta ikusketa
galduak! Utziko al zaituztet nik, isill-geldirik arkitzen nazala, kontuz aditzeko nere Jaunaren itz
on leunak; oriek gogoan darabiltzidala goiz-arratsetan, egunaren ordu guzietan, edo noizean
bein badere, eraman nazaten, egitera nigandik
aldian nere Jaun andiak nai duena! Ala gerta
dedilla, nere Jaun maitagarria; bai arren, bai!
Ecce sto ad ostium, et pulso.
Apoc. 3. 20.
Bearretan arkitzen zaran nere anima, zergatik artzen ez dituzu zere Jesusek, zuri ongi naiez,
eskeintzen dizkitzun gauzak? Uste galduak galdurik zaduzka zu, ta ez dezu zuk billatzen, bearren-bearren dituzun gauzetatik, den txikien-txikiena ere! Birtutez jauntzirik arkitzen zarala uste
dezu zuk; baña, ustez betea dagoen zure anima
utsik arkitzen da, ta birtuterik bage! Zuri au adirazi naiez nago ni anbat denbora da, dio gaur
zure Jaungoiko maitagarriak, baña zuk ez didazu
niri, orretarako bear zen lekurik eman izandu.
Deiez nago ni, bai, aspaldi guzian; ta kroskaka,
zuri zere biotz ori idik-erazi naiez; baña loo zautza zu zere utsetan, zere oben-kulpetan, ta zere
erakerietan, ta ez-aditu egiten diezu zuk nere
kroskada, ta deitze guziei!
Ez nator ni, ez, zuganatzen nazan aldietan,
zu-zure bearrez, edo zuk dituzun gauzak zuri
kenzera. Zuri ongi naiez nator, ta niganako bide
zuzen ondasundun bat zuri erakusteagatik. Adi
zazu bada, orain badere, zure onerako den nere
dei ta ots eder au. Au zuk aditzera, idikiko didazu zuk niri zere biotza; ta sartuko naz ni zure
gogoan, adiraziko dizut or bertan ongi dagokizuna, ta arreraziko derozkitzut, zure onerako diran
bideak, eta neurri guziak.
A nere Jesus maitagarria, ta zure onegia!
Nerea bezain errebes zebillen anima baten
ondoren ibilliko ziñan zu, ibilli zaran eran, ta galdua bezala! Zu nere deiez, nere Jesus maitagarria, ta ni ondasunez betetzeko asmoan onenbat
aldiz ta denboran; ta ni zure igesi beti, ta gordeka, etsaien bat balerraikit bezala! Asma ziteken,
alegin guzia asmaduretan egiñagatik, nere erakeri au bezalako erakeririk?
Baña zuri eskerrak! Berandu badere, ezagutu
dut nik au; ta, egiñaz damuturik; eta, zugandik
datozen ondasun andiak bildu naiez, orra non
dezun, Jesus maitagarria, orra zabal-idikia, zuk
nai dezun guzietan emen sartzeko, nere biotz
txar galduegi au! Sar zaitez arren orain bertatik;
eta, emendik atera bage, adirazi zadazu, adirazi
nai didazun guzia. Guzia nai dut egin, ta zuzen
alaere. Lenago ez egiñaz dut damu ta damu; ta
barkatu bear didazu nere uts andi au. Bai arren,
bai!
Ecce verbum Domini factum est eis
in opprobrium, et non suscipient illud.
Jerem. 6. 10.
Nori nik itz egiñen diot, dio Jaugoiko maitagarriak, Jeremias profetaz? Non arkituko dut nik,
nere itz onak aditzeko dagoen gizonik? Nere itzetara, gortuak zezala daude nere erritar guziak.
Gogoak ematen diena bai, baña besterik, ez
dute aspaldi guzian oriek bear bezala nigandik
aditzen. Zerbait nik erran, edo adirazi orduko, an
da orien ista, an da orien irria, edo ez-aditu-naia
ta eskanbilla. Ero baten itzak bezala dira orientzat nere itzik zuzenenak ere; ta, aditzen dituzten guzietatik ez dute ontzat artzen bat ere. Orra
gure Jaungoikoak orain guri adiratzen digun itzketa. Orra Jaungoikoaren itzketa bat guztiz arrigarria, ta denbora berean guztiz egiazkoa.
Atozea ezperen; zenbat artu dituzu zuk, aditu
dituzun zere Jaungoikoaren itzetatik? Zenbat
zure Jaungoikoaren gauz on aditu dituzu zuk
etxean, elizan, auzoan, ta, nork-daki, zenbat
beste tokitan? Baña, aizearen ots uts batzuek
izando balira baño anitz geiago begiratu diezu
zuk oriei? Eta ez da au zuk ista ta irri zere Jaunaren itz onez egitea?
Au egiten dutenak, zer egin uste ote dute?
Egungo errege onak beren ibillerarekin erakusten dietena, edo nekez ta bidez Jesus billatzea?
Zein guti! Jesus billatzeko gogorik ere artzen ez
dutenak, noiz, edo nola, edo non arki dezakee
berea Jesus? Eta norako dira Jesus arkitzen, edo
billatzen ez dutenak? A nere Jaungoiko maite
Jesus jaioberria, ez segurki, ez zeruko atseginkontentuetara! Eta atsegin-kontentu oriek galdu
bearra ote naz ni ere? Bai, era berean ez-aditu
egiten badiet nik nere Jesus maitagarriaren deitze leun-eme, ta itzketa erakusleei!
Ez, nere Jesus maitea, ez: ez dut, ez, orrelakorik nik gaurgero egin uste! Adituko ditut, bai,
belarri erneekin, ta adituko ditut orren, kaltear
ez gelditzeagatik, zure itz egite guziak; eta adituko ditut zure itz eme leunak agertzen didaten
ongi naiari edo amoreari gogoz, ta lanez erantzuteko asmoan. Itz egizu bada, nere Jaun maitagarria, ta adirazi zadazu zer den nik gaurgero
zure izenean egin bear dudana. Prest arkitzen
naz ni, zuk laguntzen badidazu, artan asteko; ta,
gauza berriak niri zuk agertu artean, alik zuzenena egin-naiez nago zure Lege santuak erakusten
didana. Len orretan uts eginaz dut damu; ta, uts
onen barkamentua erditsi-naiez, erraten dizut
itzez ta biotzez: Nere Jesukristo Jauna, etc.
OTOITZ-GAIA
A.
Erregeei Jesusek eragin zien,
ta guri ere eragin nai digun,
bigarren gauza da:
gauza onak asitzea
ta ongi ta zuzen bukatzea
VENIMUS ADORARE EUM.— Matth. 2. 2.
Badira mundu onetan jendeak, beren Jaungoikoari, Jaungoikoa deiez egonagatik, ez aditu
egiten diotenak; baita, eranzunagatik, eta arganako asmoa artu ta ere, Jaungoikoagana daraman biderik artzen ez dutenak; edo, arako bidea
artu ondoan, gibelat edo atzera itzultzen diranak. Ez dira, ez, jende orietatik, zeruan sartu
bear dutenak. Oriek guziak betiko galduo diranak dira. Ziñez zerura nai dutenak dira, Jesus
onaren ots onak eta deiak aditzen dituztenak.
Oriek dira Jesus berak bein erakutsi dien, ta
berak aiturikako bidean azken orduraño, edo
berak ill arte guzian, irauten dutenak.
Baña ez dira anitz, ez, Kristo Jaunak dionaz,
mundu guzian diranen artean, au egiten dutenak; bada dio anitz dira deituak, eta guti autsetsiak, edo anitzi deitzen diet (izarrez, edo gogargiz, ta inspirazionez badere); baña gutxi dira
nigana datozenak, eta zerurakoak: multi sunt
vocati; pauci vero electi. Matk. 20. Zorioneko
guti berezi orietatik dira, Jesus gaur billatzen
duten irur erregeak; eta orien eran ibilli bear
dute orien lagun izan nai dutenak.
Nola dabiltza bada irur errege oriek, edo zer
egiten dute, Jesus arkitzeko? Beinik bein, izar
berriaren, edo izarraz deitzen dituen Jaungoikoaren deia aditu orduko, prestatzen asi, beren
biderako bear dituzten gauza guziak prestatu
guztiz laster, ta ezinobeki; bada len baño len
beren Jaunaganatzeagatik, billatu zituzten beren
biderako, zaldien ordez, dromedarioak (oriek
dira, zaldiak baño bizirogo dabiltzan, ta sendorragoak diran ganaduak): eta, oriek bezala, billatzen dituzte gañerako gauzak ere; ta uzten
dituzte biderako bear etziran, edo bidean luzarazteko ziran gauza guziak.
Gauzak prestatu orduko, ateratzen dira irur
erregeak itxetik: eta abiatzen dira beren bidez.
Eta orra, ori da guri geren biderako erakusten
diguten bigarren gauza. Baña noiz atera ote
ziran beren errialdeetatik? Negu otzaren erdierdian. Nora doaz? Jesusen billa. Nor da Jesus?
Aur jaio berri bat. Non jaio da? Ez jakin erregeak
berak ere. Eta alere Jesusen billara doaz? Bai
bada. Andia zen nonbait orien Jesus ekusi-naia!
Andia, bai; baita Jesus berak bereganako bidea
erakutsiko zielako ustea, ta esperantza ere.
Ala da: baña etzitzaien, ez, ustel atera beren
ustea; ta ekusi zuten, anitz luzatu gabe, billatzen
zutena, edo beren Jaungoiko-gizon, juduen Errege Jesus-jaio berria; ta, ekusi zuten, Jesus berak
erakutsirikako bidez arkitzen zutela: bada errege
onak itxetik atera ziraneko, asi zen igitzen Jesusen izar berria, ta eraman zituen bear zen bidez,
Jesus arkitzen zen tokira; ta, obeki ara oriek eramateagatik, etzebillen izar au, izar zarrak adiña;
bada izar zarrak egiten dute ogeita laur orduz, ta
egunoro mundu guziaren inguru osoa; ta izar
berri au, erregeak adiña zebillen, ez geiago; eta
orregatik egunean, legoa guti baizik, ez.
Zenbat ote ziran erregeen egunoroko legoak
edo ibillerak? Gizonak zegizkeenak; baña gizon
biziro zebiltzanak; andia zen alabaña goiztar
erregeak zuten, Jesus ekusi-naia; ta lenbaitlen
Jesus ekusteagatik, etzituzten kupide beren
buruak, eta bazebiltzan, ibilli-ala. Erregeak baziran ere, egun orietan nork-nai bezain aldarte
txarrak eman izandu ziezten beren buruei; ta,
bidean zebiltzanean, ez otzaz kasorik egiten
zuten, ta ez aizeaz, ta ez elementaz. Ezinbestez
gelditzen ziran, apurren bat gelditzen ziranean
ere; ta, dromedarioei zaldalea arrerazi, ta berak
beren jan-edanak; eta zerbait lo egin orduko,
bidean ziran berriz; ta, asiberrian bezain biziro
zebiltzan, ta batere beren buruei begiratzen
etziela.
Etzen orien gogoan Errege jaioberria beste
gauzarik batere. Onen gain, edo Errege jaio
berriari zegozkanak: izain ziran bideko iruren itzketak eta jolasak, non, edo noiz (errain zuten
zenbait aldiz beintzat) arkitu bear ote zaitugu,
guk, ibilliz, ta gogoz billatzen zaitugun gure Erre-
ge jaioberria? Berandetsiak arkitzen gara, ta lenbaitlen zu ekusi naiez ta naiez beteak. Gaur
badere arkitzen, ta ekusten bazindugu! Urrun
arkitzen bazara gu gauden tokitik, atera zaitez
zu gure biderdira, edo labur ezazu, dagikezunak
bezala; zuganako gure bide au.
Baña zer gertatzen zaie, au zioten, ta gelditu
bage zebiltzan errege onei? Batere uste etzuten
gauz illun bat. Billatzen zuten Jesus arkitu
lekuan, arkitzen dira bat-batean argirik bage,
edo gordezten zaie Jesusen izar berri bide-erakusle-ederrak; ta gelditzen dira, aren billan nondik artu, edo zer egin ez dakitela.
Orra, Errege Jaunak: orra zertan gelditu diran
egun askotako zuen ibillera ta neke guziak! Besteak, ez bezalako izarra zela zenioten, zuen
Errialdean orain azkenik agertu den izar berri
edo zar ori: baña ori ere aitu da, edo gorde da,
gañerako izarrak gorde edo aitu oi diran bezala.
Eta orain? Obeki egiñen zenuten, bai seguru ere,
gelditu baziñazte zuek zeren etxeetan, zuen
etxeetakoak edo erritarrak gelditu ziran bezala.
Itzul, itzul zaitezte bere-bereala. Artu zazue ekarri dezuten bidea; ta zoazte lenbaitlen, zeren
etxeetan, artu dezuten eskergabeko neketik
atsedetera.
Ez orise; eranzuten dute, ta ederki alere, irur
erregeak. Ekusi bear dugu bein, diote, deitu gaituen Errege jaioberria. Agertuko aigu, bai, gorde
digun bere izar gure argigillea, edo erakutsiko
digu beste bideren batez, beraganako bidea.
Juduen bazterretan arkitzen gara. Ara, non
dugun emengo erregeen korte Jerusalen (begietan zuten orduko Jerusalengo erria); emen da
agian, edo bearbada emen arkituko dugu, joan
diran egun guzietan guk billatzen dugun juduen
Erregea: ta emen ezpada ere, emen izain dira
non den adiraziko diguten gizonak.
Begira, errege jaunak; begira! Or Jerusalenen
arkitzen da Herodes deritzan errege gaisto bat.
Ez dakitzue zuek zer gogoratuko zaion Herodesi,
zuek bezalako gizon batzuek batetan or, ta beraren baimenik bage, sartu zaraztela aditzen duenean? Presondegian sarrerazten bazaituzte, an
usteltzen uzteko, edo andik atera, ta erriko
guzien begietan illerazteko?
Ez-aditu egiten dute goiztar erregeak. Sartzen dira Jerusalenen, batere beldurrik gabe; ta
galdetzen dute, guziak aditzen dutela: non arkitzen da juduen Errege jaioberria? Goiztarrak
gara, diote; ta, an agertu den izar batek eman
digu Errege onen jaioberria; ta ona, non gatozen
zenbait presentekin Erregetzat au, eta geren
Jainkotzat, ezagutzera.
Etzuten arkitu an errege onak billatzen zuten
beren Errege-Jaungoikoa; baña arkitu zuten
onen arkibidea. Au artu orduko, ateratzen dira
Jerusalendik, eta badoaz, len bezain gogoz ta
biziro, beren bidean. Bidean sartu orduko agertzen zaie beren izarra; ta, ari darraizkala, atsegin
ta kontentuz beteak, arkitzen dute laster, urrun
etzegoen Belengo erritxoan, Jesus jaioberria, ta
billatzen duten beren Erregea.
Ekusten dezu irur erregeak egiten dutena?
Ekusten dezu nola dabiltzan oriek, Jesusen billan
dabiltzanean? Ikasi zutenetik izar berriak, edo
izarrarekin batean beren Jaungoikoak, adirazi
ziena, gelditu ziran, beren egiteko au egiteko
asmoan, ta prestatu ziran zuzen ta laster, au egitera.
Au egiteko, egin bear zuten bide luze gogor
len ekusi ere etzuten bat; eta Jaunak au nai zuela
ezagutu orduko, asi izandu ziran, batere trikatu
bage, nondik artu, ta noraño ibilli-bearrak ote
ziran ere etzekitela; ta asi izandu ziran uste onez
beteak, deitzen zituen Jaungoikoak emain ziela,
bera arkitzeko bear zuten argi, esku, ta laguntza
guzia.
Zekarten izar gidaria gorde zenean, abiatu
ziran beren bidearen galdez; ta, Jerusalengo
gizon jakintsuak adirazi zieneko, non jaio bearra
zen billatzen zuten Errege au, atera ziran Jerusalendik, eta etziran gelditu, Jesus arkitu artean.
Jaunaren gogoa ikasi zutenetik egin arteko denbora guzian, etzuten onik izandu errege onak.
Gau ta egun, ta beti lan orretan aritu ziran, munduko perellik eta nekerik andienak garaitzen
zituztela.
Orra goiztar irur erregeak aldi onetan egin
izandu zutena, beren Jaun onak izar berriz adirazi ziena, alik ongiena ta len-baitlen egin naiez.
Eta orra zuri ere zere Jaungoikoak bereisten
dizun zerurako zere lana edo egitekoa. Egin izandu dezu zuk ere, goiztar erregeen eran? Baña
aditu ere nai izandu dituzu zuk, lan onen gain
Jaungoiko maitagarriak egin oi zizkitzun itzak?
Edo, aren itz onak adituagatik zuk noiz edo noiz,
egiten zenuen zuk itz on oriek adirazten zizutenik?
Aldi orietan, nai-ta-ez, erraten zenuen zuk
zere buruarekin ziñardukela: Jesusen dei onak
ziran, zenbait aldiz nik nere barren onetan nerabiltzan itzak! Ez naz ni, ez, ongi bizi, dei on oriek
erraten dutena nik ez egitera, edonik nere ibiltze
makurrak zuzentzen ditudan artean! Bizitza loi
lizuna zen, ta uts-obenez beterikakoa, len nik
nekarren, edo egin izandu dudan, bizitza!
Eta nolakoa ote da, egungo egunetan dakardan au ere? Galduz ez ote doaz, gauz onetarako
nere Jaungoikoak niri eman izandu zizkidan
asmo onak eta gogoak? Orain baño agitz obeki
konfesatzen ez ote nintzan ni, lenagoko nere
denboretan! Maizago bai beintzat, eta kontu ta
beldur geiagorekin; bada orain baño biguñagoa
zen orduan nere biotz au; ta, len izutzen ninduten gauzak gaur beldurtzen ez naute batere! Len
baño agitz laburragoak dira, ta epelagoak (otzotzak ez diranean ere) gerozko nere otoitzak, eta
debozionezko gauzak! Nora noa bada ni, onela
nabillen denboran, edo norako naz ni, ni gaurge-
ro nere zeruko bidean ez ibiltzera biziroago, edo
beste gisan ta moduz? Jesusen oñetara noa, edo
sulezera?
Mintzoera au, eta era bereko beste zenbait
ere nere Jesus onaren itzketak, edo deitze
emeak ziran; ta guziak ziran nere onerako, ta ni
on-erazi-naiez. Baña ondu naz ni, oriek guziak
adituta ere? Ez egiaki, nere Jesus mintzari onmaitagarria! Nik nai izatera, ez lizaiket niri goiztar erregei adiña, ta laurdenik ere kostako zuganatzea; ta alere, aragiaren naikunde galdu ta
gogoeta txarrekin, edo antuste arroaren erakeriekin diardukadala, doakit niri, zuk, zerori billazteko ematen didazun, denbora! Egunen batean
damutuko zait denbora eder au galtzeaz, galtze
beraz damutzen ezpazait denboraz, ta egiten
ezpadut nik lenbailen errege onak egin izandu
zutena, edo ez ibiltzera ni arin ta lijero zuganako
nere bide zuzenean, ta ez egitera nik zure oñetan oriek egin zutena, edo niri dagokidana!
Artara noa ni, nere ustez, nere Jesus maitagarria; ta noa ongi damuz beterik, lenago au ez eginaz; baita, egin ditudan nere utsegite ta bekatu
guziez ere. Indazu orain, nere Jesus maitea,
oraindañoko nere uts guzien barkamentua; ta
indazu, zuganatzeko, ta zugandik berriz iges
egin bage, ta zure amore onean bizi nazala, nere
egunak bukatzeko zere laguntza ta grazia. Bai
arren, bai!
Filii tui de longe venient,
et filiae tuae de latere surgent.
Isai. 60. 4.
Zugandik urruti dauden zure semeak, Jesus
maitagarria, zu ekustera etorriko dira, bai, onez
ta naiez ongi beteak. Au berau egiteko daude
emengo ta ango baztarretan banatuak arkitzen
diran zure alabak. Zure berria aditu orduko,
batak eta besteak utziko dituzte, dituzten lanak,
dituzten gauzak, eta beren egitekoera guziak.
Zuganatzea alabaña, ta, zurekin egin bear dutena zuzen egitea, da orien guzien egitekoa ta lan
andia. Eta ongi doatsuak, ori egiten duten zure
umeak!
Egin ote dut nik au berau, oraindañoko nere
egunetan? Anitz nekatu ote naz ni, nere Jesus
billatzen? Askotan ote noa ni nere Jesus ekustera? Anitz ordu eraman oi ditut nere Jesusen
begietan, Jesusi begira, edo Elizan sarturik, ango
bere bakartasunean Jesusi lagun-egiten diodala?
Ezpaliz bezain aztua dadukat noski nik nere
Jesus maitagarria egunik geienetan; ta jaietan
ere kaso guti egiten diodala bizi naz ni aspaldiko
denboretan! Ta bizi naz ni, bizi nazan era onetan, nere Jesusen ateetan, edo Jesus nik urbil
aski dadukadala. Eta alere Jesusen umea naz ni;
ta ume bear bezalakoa, ta, Isaiasek agertzen
dituen ume onen gisakoa? Ez, mudatzen ezpanaz ni orain badere, edo obeki ezpadut nik billatzen gaurgero, len, ta beti, ongi naiez ta begirabegira dagokidan nere Jesus maitagarria!
Trahe me: post te curremus
in odorem unguentorum tuorum.
Cantic. 1. 4.
Zuk nai dezuna egin naiez nago ni, nere Jesus
maitagarria. Nai badezu (nai dezu, bai; ta ziñez
alere), nabillen ni zure ondoren, lagun zakizkit,
dagikezunak bezala; bada zurekin batean, badagiket nik zernai, ta nai dezuna. Arin ta zuzen ibiltzeko ni, zuk nai dezun gauzetan, ez dut nik, ez,
izar berri bearrik; aski dut orretarako zure izate
ta Jaungoikotasun ederraren zerbait berri. Berri
au duena, fite ta laster joaten da zu ekustera, ta
zuri bere agur onak egitera, edo nekez egoin da,
zu aleginean onetsi ta maitatu gabe: zu zara alabaña, gauz on guziak baño obe maitagarriagoa,
ta, ezin asm-al adiña jakiunde, esku, ta edertasunekin arkitzen zaran Jaungoiko-gizon, aur jaioberria.
Baña nork, nork erditsi nai du, orretarako
bear den diña zure berri, ta erdirik ere? Berri au
ez billatzeagatik bizi dira zutaz aztuak munduko
geienak. Orregatik dabiltza lurreko gauza txarren ondoren, eroen eran, edo liluratuen gisa.
Orietatik bat izandu naz ni ere, nere Jaungoiko
maitea; bai; ta ala gaizki! Asi naz, berandu badere, berri on onen billan, edo zu zerbait ezagutzen. Nere lan on au ongi bukatzeko, indazu, bertatik al dukedan zere argi edo berririk andiena,
ongi ezaguturik nor zaran zu, nere deitzalle guztiz maitagarria, nabillen arin ta biziro zuganako
nere bide guzian, naiz dela luzea, ta naiz gogorra.
Dicit piger: leo est in via, et leaena in itineribus:
sicut ostium vertitur in cardine suo,
ita piger in lectulo suo.
Prov. 26. 13.
Nagia ez da aitzaki ta aitzakia besterik. Alde
batetik deitzen zaionean, izutzen dutela, dio, an
dabillen leoi aserrearen orroak. Erraten badiote
ibilli dedilla, edo doala edozein bidez, artuak
daduzkala, erantzuten du, leoi emeak bide
guziak; eta ez da igitzen, arkitzen den tokitik,
edo bidean asiagatik, laster itzultzen da bere
tokira; ta, gertatzen zaio pernioetan sartua
dagoen ateari gertatzen zaiona: inguruan ibiltzea, baña bere lekutik atera gabe.
Eta ez da au bera, oraindañoko guzian zuri
gertatu zaitzun lan gaistoa? Anitz ibilli zara zu
orain artean zere zeruko bidean? Arkitzen ere
ote zara zu zeruko bide on onetan? Utzi ote dituzu zuk zere aztura gaistoak? Garaitu ote dituzu
zuk zere naikunde makurrak? Egin ote dituzu zuk
askotan zere Jaunaren erranak, eta zere legeko
gauzak? Ongiak egin izandu dieztezu, txarkeriz
bete zaituzten, zere gaizkigilleei? Birtutez birtute zabiltza zu, ta zerurako irabaziz, zere anima
ongi betetzen dezula? Baruz, silizioz, ta zere Jaunaren izenean arturikako nekez ezi izandu dezu
zuk zere burua?
A nere Jesus maitagarria! Zorionekoa ni gaur
egin banitu nik oraindañokoan gauz orien erdiak
badaere! Leoien igesi nenbillenean, gertatzen
zitzaidan niri, Amos profetak diona (5. 19) artzak
niri nere bidera ateratzea; ta, orien ortzetan ez
gelditzeagatik, itxean sartzen banintzan ni, an
niri suge bat eskutik lotzea, ta onen izurriz beterik gelditzea: bada zure legeko lanen igesi, ta
nere gogoeta txarrak egin naiez nenbillenean
erortzen nintzan ni bein bekatu batean, bein
bestean: galtzen nuen nik orduan, zuk niri ongi
naiez emanik, nuen zure grazia; ta gelditzen nintzan ni astun ta nagi, nere bide onerako; ta gelditzen nintzan aztura gaiztoz, animako zauriz, ta
tirrikazio galduz betea, bear ez diran gauzetarako.
Eta nola ote nago egungo egunean ere?
Zerorrek dakizun bezala, nere Jesus maitagarria!
Damuz beterik (nere ustez) orain arteko nere
nagitasunaz, ta zeruko bidean arin, ta oñik bein
ere batera edo bestera atera gabe, ibiltzeko nai
andiarekin! Ai, ala gerta baledi! Gertatuko da,
bai, nere Jesus maitagarria, zuk ni nere oraindañoko bekatu guzien kargapetik ateratzen banazu; ta ematen didazula, gerorako zere laguntzarekin batean, bekatu beren ziñezko damu ta urrikimentua. Au eskatzen dizut itzez ta biotzez
erraten dizudala: Nere Jesukisto Jauna, etc.
OTOITZ-GAIA
A.
Erregeei Jaungoikoa eragin ziena,
ta guri ere eragin nai digun
irurgarren gauza da,
present on bat
umilki, ta gogoz Jesusi guk egitea
APERTIS THESAURIS SUIS OBTULERUNT EI
MUNERA.— Matth. 2. 11.
Bere presentagatik eskerrak uste dituen presentariak, edo present-gilleak, presenten batekin norbait billatzen duenean, egiten diozka oni,
bere presenta egitean, eskumuñ umillak eta
agur andiak; bada, den andiena izanagatik daraman presenta, arroturik badarama, ta ematen
badio artzen duenari, zor ez dion gauzaren itxuran, ta modurik gabe, mindurik utziko du present-artzallea, ta anitz estimatzen ez diola bere
presenta.
Gure goiztar erregeak egin zioten, arkitu
zutenean, Jesus maitagarriari beren presenta.
Nola ote? Ausardiarekin; antustez beteak zeudela, ta erregetzar arroen eran? Ez, baizik umilki,
ta bear bezala, arkitu bazuten ere Jesus, uste
etzuten eran ta tokian, edo bazterrean.
Non arkituko zuten gure Jesus goiztar erregeak? Erregeen jauregian, edo aren jait-errian,
ta, an alakorik ezpazen, erriko itxerik onenean ta
apainduenean? Ala arkitu usteko zuten; bada
Errege jaioberri baten billan zetozen; ta erregeak, erregeei dagozten tokietan idiro, edo egon
oi dira, jaiotzen diranean. Baña etzuten arkitu,
ez, Jesus maitagarria orren toki on-apainduan:
arkitu zuten itxe txar edo abeltegi erdi urratu
batean: ta, arkitu zuten an, beraren izar berriak
erakusten ziela; bada, ara zeneko, batean gelditu zen izarra Jesusen itxe txar edo toki gañean
zein zen Jesus, erregeei bere argiarekin adirazten ziela.
Orra, goiztar errege jaunak; orra non arkitzen
den, zuek billatzen dezuten aur jaioberri, judu
gogorron Erregea! Ez dezute noski zuek orren
leku txarrean sartu ere naiko? Nai dezute atera
dezaten atarira, orren urrutitik zatozten ezkero,
ekusi bage ez itzultzeagatik zeren errietara?
Baña erausi eroak dira, era onetako erausi
guziak! Ekusi orduko zein den, izarrak erakusten
dien Jesusen tokia, jaisten dira beren dromedarioetatik, eta sartzen dira erregeak Jesus ekustera: ta, ekusi bezain laster belaunikatzen dira
Jesusen oñetan, ta gelditzen dira, ezin umillago,
ta arrituen eran, edo odolez ustuak edo liluratuak bezala.
Au zer da, errege andiak? Gizon indartsu,
bear bezalakoak, zer da gaur or zuei gertatzen
zaitzuena? Soldaduz betea zegoen Jerusalengo
erria, ta murru arrigarriz, ta dorre andi sendorrez
ingurutua. Erri andi ta Korte sendor onetan arkitzen zen gizatzar gaisto errege gogor Herodes.
Zuek an sartzean etzenuzten errege onen baimenik, onen errian sartzeko; ta alere sartu ziñazten ojuka, ta galdez: non arkitzen da juduen
Errege jaioberria? An egondu ziñazten, nai adiña
denboraz, izutzen etziñaztela, ta andik atera
ziñazten, batere beldurtu gabe, ta ausardi andiarekin: ta, etxe txar batean sartu orduko, adio
zuen belaun-besoetako indarrak, eta arpegiko
kolorea! Zer gertatu zaitzue or zuei; edo or zer
ekusi dezue zuek? Ama donzella beartsu bat,
erantzuten dute, bere amabi eguneko Semetxo
batekin.
Zer dute oriek biok, orrela zuek uzteko? «A
(diote, biotzez beintzat) ezin adirazi ditekeen
diñakoa da oriek dutena! Edertasuna darie Ama
Semeei; baña ez lurrekoa! Ori ekusi dugu guk,

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-I - 01
- Zenbait otoitz-gai-I - 02
- Zenbait otoitz-gai-I - 03
- Zenbait otoitz-gai-I - 04
- Zenbait otoitz-gai-I - 05
- Zenbait otoitz-gai-I - 06
- Zenbait otoitz-gai-I - 07
- Zenbait otoitz-gai-I - 08
- Zenbait otoitz-gai-I - 09
- Zenbait otoitz-gai-I - 10
- Zenbait otoitz-gai-I - 11
- Zenbait otoitz-gai-I - 12
- Zenbait otoitz-gai-I - 13
- Zenbait otoitz-gai-I - 14
- Zenbait otoitz-gai-I - 15
- Zenbait otoitz-gai-I - 16
- Zenbait otoitz-gai-I - 17
- Zenbait otoitz-gai-I - 18
- Zenbait otoitz-gai-I - 19
- Zenbait otoitz-gai-I - 20
- Zenbait otoitz-gai-I - 21