Zenbait otoitz-gai-I - 16

bat baizik etzuena: itxolan eman izandu zion,
seaskaren edo oatze leun beroaren ordez, estalki otz-gogor bat: eta Jesusen orduko soñeka
guziak izandu ziran guti balio zuten oial txar
batzuek.
Gertaturikako gauza ote da zuek aditzen
dezutena, Jesusen umeak? Munduan izandu den
birtuterik andieneko Amaren Seme bat izan

Jesus maitagarria: uts bat bere bizian egin ez
duen Amaren Semea izan Jesus gurea; Jaunjikoari atsegin gelena eman dion Kriaturaren Semea
izan Jesus jaioberria: ta denbora berean, guzia
dezaken gure Jaungoikoaren Seme maitea izan
Jesus bera; ta alaere onen tranze gogorrean,
jaiotzen deneko, gure Jesus maitari ezin-maitagarriagoa? Au zer da (adirazi nai badiguzu) AitEterno, Jaungoiko zuzen, ezin zuzenagoa? Munduan den gurasorik gaistoenaren ume batek ere
izan lezake, zure seme maitari Jesusek duen jaiotzea baño jaiotze nekatu-gogorragorik, eta jaiotze bearsuagorik?
Ekus dezagun gauz onen gain, Ebanjelari
santuak adirazten digun gauzatxo bat Jesus jaio
zen gau artan berean agertu zela, dio, Aingeru
bat; eta Belendik urrun etzeuden artzai batzuei
erran ziela «Berri on batekin natorkitzuet, nere
artzaiak; zuei adiraztera nator, orain berriro,
emen zuen bazterretan gertaturikako gauz andi
bat. Dabiden erri,urrengo Belen orretan, gaur
jaio da munduaren Salbatzalle kristo Jaun Jaungoiko-gizona. Zoazte, zerok zeren begiz ekustera. Baña ez da zer-uste ta pensatu, diruz beterik

eta urrez jauntzirik datorkizuela zeren Salbatzallea: guti balio duten oialtxo batzuetan ingurutua
edo bildua, ta estalbi batean ezarria, arkituko
dezue, aratzen zaraztenean. Badoaz artzaiak
beren ekuskizun andi au ekustera; ta arkitzen
dute beren Jesus, edo beren Salbatzallea, Aingeru onak adirazi zien bezala. Luc. 2. a v. 9.
Gauz-arrigarria! Gizon eginik datorkigu guri
gure Jaungoikoa geren artera; ta, onara era onetan etortzeko, jaiotzen da Ama beartsu bategandik! Munduko guzien, ta zeruko Erregea da,
mundura datorren Jaungoiko-gizon au; ta, munduan agertzen denean, aberetegi, edo itxola txar
erdi-urratu batean, jaiotzen da! Jauntzen dute,
jaio zenetik anitz luzatu gabe, zeru-lurren Errege
andi Jaungoiko-gizon au; baña nola, edo zer
eran, uste dezu? Edozein aur beartsuk izan litzaken zenbait oialtxorekin. Errege jauntzi onen lenbiziko, ta bigarren gela ezkaratza zen, ta animalien lekua. Onen lumazko, ta illezko koltxoiak
estalbi gogor bat, eta ola, edo arria! Otza garaitzeko an arkitu izandu zuen sua, bazter guzietatik sartzen zen ifarra, edo aize bizia. Orra nola-

koa gure Jaungoiko-gizon, Jesus maitearen munduratzea eta jait-era!
Aditu dezu etorrera, edo jaiotze nekezkoagorik? Ori da bada gure Jesus maitariarena: ta da,
zuri ta niri erakusteko nola guk iges egin dezakegun, gure begiak arintzeko ta gure gogoa makurtzeko diran gure etsai gaistoen ortz-atzaparretatik: eta da guri bioi erakusteagatik nola, lurreko
gauzak eta atsegin txarrak aldebat utzirik, irabaz
ditzakegun betiko gure ondasun andiak, eta
atsegin eder-garbiak: irabazten dira alabaña,
begiak bilduz, gogoa garaituz, asmoak zuzenduz, ta zeruko izar ederrak, edo gogargiak billatzen dirala, Jesusek bere jait-egunean izandu
zuenaren erako gabeak eta beartasunak erakusten digun bidez, ta bezala. Orregatik bada, erditsi nai dituztenak zeruko ondasun oriek, billatu
bear dituzte Jesusek ekusi zituenen erako nekearekin, gos-egarriekin, bearrarekin, ta gabearekin; edo, lurreko gauzak (oriekin arkitzen diranak, eta gañerakoak) gogoz badere uzten dituztela; ta, ezpalituzte bezain umil ta garbiro bizitzen dirala.

Bearrean arkitzen zara zu, ta, zure gogoak
nai lituken gauzaren batzuek gabe. Ez da zeransiatu, Gauza gaistoa baliz, edo, gaitzera daraman bidea, bearra, gabea edo ez-izatea, beretzat etzuen, ez, artuko gure Jesus erakusle on
maitagarriak; ez eta guri ere arreraziko, arrerazi
digun bezala: ta, arrerazi badigu, edo geren bearrean edo gabearekin iutzi bagaitu gure Jesus
maitagarriak, guri ongi naiz izandu da, bai, siñistu nazazu, ta, guk geren zeruko bidea gal dezagun beldurrez bezala, ta irabazi andiak guri eragiteagatik.
Bearrean arkitzen zara zu, ta lenago zerorrek
zenituen, zenbait ondasun edo gauza bage?
Begira egiozu, zugatik bere munduko gauza
guziak utzi, ta beartsu jaio zen Jesus maitagarriari: artu zazu arenaren izenean zere bearra; ta
irabaziko dituze betiko diran ondasun ederretatik zati andiak.
Ez dituzu nai bezalako, edo zere gogorako,
itxea ta gelak? Oatze gogorra dezu, edo zuk nai
ez bezalakoa? Oroi zaitez Jesusen seaskan,
estalbi otz-gogorraz, ta itxolaz; ta ekusiko dezu,
zein ere txarrak diran, arenak baño agitz obeak

dirala zureak, edo zuk dituzunak; eta ez daramazula zuk zerean, au ark eraman zuenaren erdirik,
ez eta laurdenik ere.
Ez dizute, zere estutasunetan zere erritarrak,
zere aldeak, edo zere auzokoak ematen eskatzen diezuna, ta bear zenuken zer edo zer? Eta
zer artan zioten Belendar gogorrak Jesus maitagarriari ta onen Ama erditzeko zegoenari, bide
luzez etorri, ta itxe-baztertxo bat Belenen eskatu, edo billatu zutenean?
Euriak, aizeak, eguraldi gaistoak gaizki zarabiltza noiz edo noiz? Eta nola erabilli zuten gure
Jesus, jaio zen gau otz-illun-gogorrean? Ekusi
dezu zuk bein ere zure Jesus onagatik, Jesusek
ordu artan ekusi zuenaren amar zatietatik bat
ere? Norgatik ziran orduko Jesusen nekeak? Etziran guziak zure onerako, ta zuri erakusteagatik,
alako aldietan zuk egin bear zenuena? Noren
onerako dira zure lanak, zure nekeak, eta zure
munduko estutasunak? Zuretako izan diran
guziak, eta alere saiatuko etzara zu bear den
bidez, ta alik ongien-ongiena, oriek guziak eta
geiago ere, (geiago Jaungoikoak nai balu) eramatera?

Ez dezu nai adiña beti, edo guti dezu? Baña
ill zara oraindañokoan gosez, soñeko gabez, edo
bearrez, edo ez dizu zere Jaungoikoak andik edo
emendik eman izandu egunean zere egunekoa?
Eta, bizitza gaistoarekin, edo zere eskergabearekin eskuak lotzen ezpadiozkatzu zuk zere Jaungoiko berari, ez ote du egin bear beste orrenbeste, bizi zaraño?
Oroitzen bazara zu, zure Jesusek bere jaio
berrian, ta larrugorrian zegoela, izandu zuen
otzikaraz ta neke arrigarriez, txikia iduriko zaitzu, bai, zere nekerik andiena; ta iduriko zaitzu,
ondasun andia dela zure bear guzia, lana, ta
gabea. Oroi zaitez bada alik maizena; ta, begiak
kendurik lurreko erakeri, gauza txar, ta lilurazio
galduetatik, artu zazu gogoan gaur Jesusek, bere
gizatasunaren artze, ta jaiotze umill-penatuarekin, erakusten dizuna; ta egizu alegiña, zere
zeruko bigarren etsaia garaitzen dezula, zeruko
bide batean sartu, ta zuzen ibiltzeagatik. Jesus
jaio berriak dizula, orretarako, bear dezun bere
laguntza ta grazia. Bai arren, bai!

Apparuit gratia Salvatoris nostri...
erudiens nos, ut abnegantes impietatem et
saecularia desideria, sobriè,
iustè, et piè vivamus.
Epist. ad Tit. 2. 11.
Zorionekoak, gure Jaungoikoa gizon egiñik
etorri ezkero, mundura etorri garanak; bada guk
badugu, lenagokoak izandu etzuten Maisu jakintsu erakusle ezinobe bat. Maisu au Maisu zen
bere lendabiziko jait-egunetik; eta bertan, edo
jaio zenetik asi zen erakusten guri, guk geren
bizitza guzian jakin ta egin bear dugun guzia.
Zer ote da, orduan guri gure Jesusek erakusten ziguna? Zer? Ez diozala batek ere eskurik
eman bere buruari, gauza txar galduetarako. Utz
ditzala gogoeta ariñak, eta naikunde makur,
zeruko bidetik atera nai dutenak. Bere jan-edanetan, bere loan, ta bere gañerako bear dituen
lurreko gauzetan, ez dedilla sartu, ezinbestez
baizik; eta, sartzen denean ere, sar dedilla lenbaitlen andik ateratzeko, ta bear duena baizik ez
artzeko asmoan.

Erakutsi izandu zigun, gure Maisu on Jesusek
bere jait-egunean zerbait geiago? Bai, ta gauz
anitz eta anitz ere; ta guziak guztiz onak, edo
ezinobeak. Zer bada, edo nolakoak? Erakutsi
zigun, ta adirazi, ibilli gindezela bear den eran,
edo zuzen-zuzen, geren zeruko bidean, ta Jaunaren legetik oñik atera gabe. Adirazi zigun, ta erakutsi, ez dagiogula bati ere, berak naiko ez duen
gauzarik, edo ongi ez den, ta gerok gerendako
naiko ez genuenik. Eta erakutsi zigun azkenean,
eraman ditzagula geren egunak, geren asteak,
geren illak, eta geren bizitza, gure Jaungoiko
maitagarriak manatzen dituenak, eta beste zenbait gauz on, egiten ditugula.
Orra gure Jesusek lenbiziko bere jait-egunean
erakusten diguna, dio san Pablok: orra zein ederon-andia gure Jesusen lenbiziko erakustea. Egin
bageneza guk zuzen beti, ta itzik atera gabe,
gure Jesusek erakutsi digun au! Zorioneko Jesusen eskolarrak orduan gu! Asi gaitezen bada
gaur bertatik, jaioberriak bagiña bezala. Erakutsi
ziguna, guri egiten laguntzeko, dago gure Jesus;
ta zenbat ere andiagoa den geren lanerako gure
naia ta gogoa, anbat indartsuagoak izain dira

gure Jesusen laguntzak. Artara noa, nere Jesus;
lagun zakizkit nere lanaren azken-orduraño, au
bukatzean sar nadin ni, nekez ta zuzen ibilliz,
zuk irabazi zenuen zere zeruko glorian. Bai
arren, bai!

Scitis gratiam Domini nostri Jesu Christi,
quoniam propter nos egenus factus est,
cum esset dices, ut illius inopia vos divites
essetis.
2.— Cor. 8. 9.
Ez dakizue zuek, Jesusen umeak, zeren Jesusi zenbat zor diozun? Gizon egin baño len, ta
eternidade guzian ere, bazuen Jesusek nai
zuena. Etzuen ezeren bearrik bein ere, ta beti
bazuen, guzirako, bear zen esku ta indar baztergabekoa, ta alere, guri ongi naiez, egin zen
gizon, ta jaio en beartsu ta gabe. Bai, guri ongi
naiez, ta gu aberastuak eta ondasundun egiñak
uzteagatik!
Nola uste dezu? Bere borondatezko, edo bere
naiezko gabearekin graziak eta graziak guri ira-

bazten zizkigula, ta, gabeak arrerazten ziozkan
nekeekin, guri agertzen zigula nekezko bide, irabazi andizko bide, zeruko bide zuzen arrigarrizko
bat. Zorionekoak, Jesusen amoreakgatik bide au
artzen dutenak, eta, onetan dabiltzala, irabazten
dutenarekin zeruan aberats sartzen diranak!
Oriek, bai, oriek dira, gure Jesusek maite dituen
umeak; oriek dira bere ondasundun gure Jesusek
egiten dituenak: eta oriek, pozik bere glorian
gure Jesusek artuko dituen umeak.
Ez ote naz ni ere izain orietatik? Nik neronek
nai badut, bai; ta bertatik alere: bada guzientzat
dator gure Jaunboikoa, gizon eginik, gure artera:
guziei erakusten die Jesusek bure zeruko bide
au, ta, onetan sartzen diranak, sartzen ditu Jesusek zerurako dauden bure umeen artean. Nai dut
bada nik, nere Jesus maitagarria; nai dut nik
artu, zere bearrarekin, edo gabearekin erakutsi
didazun zeruko bide au. Indazu orretarako, nere
etsaiak garaitzeko, ta bide onetan irauteko, bear
dudan zure laguntza ta grazia. Bai arren, bai!

Expectatio Israel, Salvator ejus....
quare quasi colonus futurus es in terra,
et quasi viator declinans ad manendum?
Jerem. 14. 8.
Israeldarrak len uste zinduztena, ta noizbait,
noizbait, gizon eginik agertu zaran Mesias gure
Jaungoiko Salbatzallea, zer asmoak dira zere
gogoan orain zuk dakazkitzun asmoak? (erran
dezakegu gaur guk, Jeremias Profetaren itzak
geren alde artzen ditugula) Zergatik zatoz gaur,
bere errian tokirik izan bagez, toki billan urrutira
dijoan bat bezala, ta, besteren etxean sartzen
den bidezko errumesaren eran? Zere jaio-puntuan arkitzen zaranean, uzten dezu zuk zere leku
ta erri Nazareth; bazoaz bidez bide, andik urrun
dagoan Belengo errira; ta au zabiltza zere Amarekin batean, gau bat pasatzeko toki billan; ta,
tokirik au ezin arkituz, arkitzen zara erdi-urratua
dagoen itxola batean sartzeko premian! Ez da au
nornai arritzeko sobera den lana ta nekea?
Zertako da bada, Jesus maitea; zertako da,
aldi onetako onenbat zure neke, arazo, ibillera ta
lan? Zeri dagozkala artu izandu dituzu, zuk artu

dituzun zere bidezko tundak, eta toki txarretan
igaro dituzun gau latz-gogor-otzak? Ez dakizu
zuk ori, bekatari galdua? Artu izandu ditu, guri
gogoan sarrerazteko geren munduko sar-aterea;
ta orren ondoren eragiteagatik, oroitzapen onek
eragin oi duena.
Nola, uste dezu, sartu ziñala zere munduan?
Larrugorrian, ta deus ere bage. Eta nola atera
bearrak ote gara zu ta ni, biok, mundu beretik
ateratzeko denbora datorkigunean? Emen utzirik
ditugun geren gauza guziak. Utsik atera nintzan
(dio Job Santuak, eta erran dezakegu guk ere)
nere amaren sabeletik, eta utsik itzuli bear dut
lurrera, edo lurraren sabelera. Gauz onen oroitzapena da Jesusek bere jait-egunetik zure gogoan sarrerazi nai duena.
Baña zertako? Lurreko gauza txarretarako
gogo galduak zuri gal-erazteko; bada, nai-ta-ez
utzi bear diran gauzetatik aisa kentzen da
gogoa. Ongi diozu, nere Jesus maitea, ongi
diozu! Bidezkoak gara munduan garanok; eta,
geren biderako, edo bizitza labur au zutik idukitzeko, bear den jan-edana ta soñekoa baldin
badugu, ez dugu geiagoren bearrik, ansiarik

bage ta aisa bizitzeko. Apaintze ederrak, ekuste
ariñ zorrotz eskergabekoak, begiak eta biotzak
zikintzea, janari meez, edo edari sutuz barrenak
berotzea, oatzez, ta gustoz gorputzak aspertzea,
ta orrelako bertze gauzak, Jesusek bere jaitordutik aldebat utzirikako gauzak dira; ta Jesus
beraren ondoren dabiltzanak utzi bearrak.
Beude bada, Jesus maitea, beude aldebat; bada
nik ere zure ondoren ibilli nai dut, bizi nazaño.
Lenago ez-utziaz, ta, oriek eragin dizkidaten
bekatuez, dut orain zuk ekusten dezun adiña
damu ta urriki! Orien barkamentua eskatzen
dizut orain bai, ta bekatu berririk ez egiteko grazi
ta laguntza ere, itzez ta biotzez erraten dizula:
Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
JESUSEK BERE JAIT-ORDUAN
ERAKUTSI ZIGUN IRUGARREN GAUZA

A.
Erakutsi zigun
biotzaren arrotasuna,
ta antustea garaitzen
Gure irugarren etsaia antustea da, edo biotzaren arrotasuna ta soberbia: Superbia vitae.
Antustea, soberbia, edo arrotasun au guzien
gañean bat egon-naia da; edo lagunei baño begitarte obea egiten zaiola, guzien gogoan sarturik,
eta, orretarako bear diran egiteko, soñeko, itxe,
ta gañerako gauz-andi guziekin bizi-naia da. Nai
galdu au, lurreko gauzetan sarturik, eta zerukoei begiratzen etzaiela, bizi-naia da ta anitz bekatutarako bidea. Bekatuen bide gaisto au urratu
naiez, ta mundukoak zeruko bidean sarreraztera, etorria da, gizon eginik, gure Jaungoiko maitagarria; ta orregatik artu izandu zuen, jaio zen

ordutik eta luzatu bage, zeru bereko bide au; ta
bertatik asi zen guri erakusten nola garaitu,
emendik urruntzen gaituen, irurgarren etsaia,
edo geren antustea, biotzaren arrotasuna, ta
naikunde makurra. Bai: ordutik artu zuen gure
Jesusek etsai galgarri onen kontrako bidea, edo
zerukoa; ta bertatik autsi zituen, edo etorri ere
baño len, bere baitatik aienatu zituen antuste
arroaren naikunde galduak. Nola ote? Goazen
ekustera.
Autuste arroak, edo soberbiak, ukituz adirazi
dugun bezala, ezin ekusi du beinik bein aurtasuneko konturik, edo gauza leun-txiki-beratx-umillik: eta zer izandu ote zen, au aienatzeko gure
Jesus maitagarriak bere jait-orduan egin izandu
zuena? Aur jaio, ta aur gelditu: ta gelditu aur,
berak ni zuela. Bai: berak nai zuela: bada jaio
zeneko, ta lenbiziko puntutik ere, bazekizkien
Jesus maitagarriak, bere azkeneko urteetan
zekizkien gauza guziak; eta bidenabar bazegizken nai zituenak, batean ere uts egin bage, ta,
ala nai izatera, bertatik geldituko zen gizon andi
eginik, eta izain zen diñakoa: bada, lurreko aitarik bage gizon egitea, egin zen bezala; Amaren

Donzellatasuna galdu gabe jaiotzea; izaten asi
orduko jakindez ta altasunez beterik arkitzea; ta
egin zituen beste zenbat gauza bezain erraza
zen, bera batetan azirik, edo anditurik gelditzea:
baña guri geren arrotasunaren naikunde galduak
galerazten erakutsi naiez, aur gelditu zen Jesus
jaio zenean, ta aurtasuneko negar ta neke
guzien artean. Orra, orretarako gure Jesusen lenbiziko pausuak.
Bigarren lekuan antuste arroak egon nai luke
lekurik onenean, ta guzien gain bezala. Eta gure
Jesusek ori eskura-naiez, edo, nola eskuratzen
den guri erakusteagatik, artu izandu zuen bere
jaitorduan, ar zezaken tokirik txarrena. Jesusek
nai izatera, jaioko zen Israeldar guzien Jaun ta
errege: ta jaioko zen Dabid erregeren jauregian,
edo onen seme Salomonen palazio ederrean,
edo orien biena baño eder-obea zen besteren
batean. Baña non jaio zen gure Jesus maitagarria? Itxola txar erdi-urratu batean, ta ganadutegian. Orra Jesusen aldi onetako bigarren pausua!
Irurgarren lekuan, eskupean iduki nai lituke
guziak antuste arroak, edo soberbiak. Egin izandu zuen zerbait Jesus maitagarriak bere esku-

peratzeko munduan arkitzen ziran jendeak? Bat
ere. Zer bada? Aditu zazu. Jaio zeneko, Jesusek,
nai izatera, izain zituen nai adina zaldun ta soldadu, ta, nai bazuen, munduan arkitzen ziran
jakintsuenak, indartsuenak, eta artarakoenak:
bada artara ezkero, erraz erakar zitzaken, oriek
ezezik, munduko guziak ere, zeren etzen ori,
egun artako, ekusi ditugun, edo beste zenbait
gauza baño gauza gaitzagoa; bada Jesus jaio zen
egunean, libruak diotenaz (apud Daurout.
Catech. hist. t. 4. lil. 29.) agertu zen izar berri
bat, eguzkia sortzen edo agertzen den aldetik;
eta eguzki beraren sartutokian agertu ziran irur
eguzki. Orduan bertan agertu zen arri bat, ura
zeriola, ta urte askoz iraun zuen arri artako iturriak. Eta, orduraño munduaz jabeturik zeuden,
ta idoloetatik itz egiten zuten sulezekoak, mututu ziran batetan, ta adirazi zuten egun artan jaio
zen aurrak, edo Jesusek, lotu zieztela beren
miiak, edo mingañak. Onelako gauzak bezain
erraz eragin zitzaken bere onerako ziran guziak,
eta gizartetik erakar zitzaken, bere zaldun izatera, nai zituenak. Erakarri zituen? Ez. Bada, Jesus
jaio zenean, etziran arkitzen Jesusen itxolan,

Jesus bera, beraren Ama, ta san Josef besterik;
edo gueienaz arkitzen zen animalia bat edo
beste.
Laurgarren lekuan opinione ona nai du antusteak, edo nai du birtutetsuen laguntza, ta serbitzua: ta orrelakoetatik al dituenak beretu naiez
dabil, antustez burua beterik darabillena. Eta zer
da Jesusek bere jait-orduan egiten duena? Naikunde makur ori lertu, edo guri lertzen erakutsi
bere laugarren pausuarekin. Nola ote? Adi zazu.
Nai izan balu, ar zitzaken Jesus maitagarriak
adirazi dugun soldadu ta zaldunen ordez, nai
adina Aingeru; ta Aingeru, berak nai zituenetatik; bada au zituen, jaio zeneko, bere aldakan
edo aldamenean, zeruko guziak, bere Aitak ara
bidalduak, erraten ziela; zoazte, Aingeru guziok,
zoazte, nere Seme ta zuen Errege Jesus adoratzera: nereak bezala, arenak zarazte zuek
guziok; eta nerearen eran aren nai guziak egin
bearrak zarazte: ots bada, zoazte bere-bereala;
ta egizue agintzen ta manatzen dizutena, naiz
gaitza izan, ta naiz erraza, ark zuei manatzen
dizutena.

Baña artu zituen Jesus jaio berriak Aingeru
guzietatik zenbait badere? Ezeta bat bakarrik
ere. Eta etzituen igorri edo bidaldu soldadu zenbaiten, edo zaldunen eske, bere zaitzeko, ta,
bera ekustera etorzen ziranei, nor zen adiratzeko? Ez eta ori ere. Onen lekuan Jesusek egin
izandu zuena zen, mendiko artzai beartsu
batzuen eske bere Aingeru andiak igortzea, oriek
etorri zitezen ekustera Jesus beraren aurtasuna,
itxe txarra ta gabea.
Au zer da, nere Jesus maitagarria? Zer egiteko da, zuk gaur zere eskutarrean darabiltzuna?
Zer egiteko? Guri orain guztiz ederki dagokiguna. Geren arrotasuntzarrak, ta antuste galgarria
bertatik lertzen, edo bide zuzenez eskuratzen
guri ezinobeki erakustea. Onetarako, bai, agertu
zen Jesus, negarra baizik ezin zezaken eran, ta
aur egiña. Orretarako, bai, artu izandu zuen itxola txar, edo ganadutegi galdu bat bere jauregitako, edo jait-etxetako. Jesusen etxearen erakoak
ziran, etxeko gauzak, etxeko ondasunak, eta
bere jait-orduan Jesusek izandu zituen etxetar
guziak. Etxe onetan Jesusek izandu zituen gela
zabalak, sala apainduak, eta oatze jauntziak

ziran ganaduen ezkaratz bat, eta bere estalbia
Jesusen ondasunak, estaltzea zuten oialtxo garbi
batzuek; eta Jesusen familia, ta zaldun guziak,
bere Ama Birjin beartsua, ta onen senar maitagarri san Josef. Non arkituko dezu antuste arroaren galgarri obeagorik? Non bide zuzenagorik?

B.
Ez da bide au beste biderik,
lurrekoen antuste
arroa garaitzeko
Zertako da, nere Jesus maitagarria, zuk zere
jaioberrian agertzen diguzun adiña umiltasun,
otz, bear neke, ta gabe? Zuei (dio, edo adiratzen
digu); zuei, nere ume maiteei lanez bertatik erakusteko, itzez gero bere denboran erakutsi bear
dudana. Zer ote da zuk gero, anditzen zaranean,
edo bere denboran erakutsi uste diguzuna?
Zorionekoak izan nai badugu emen, ta beti, izan
gaitezela umill-umillak, edo arrotasunik gabeak:
iges egin dezagula, alegin guzian, mundu eroaren ibillera arro ta bide zabaletatik; baldin izaten

badugu guk, geren gos-egarriak iltzeko, ta geren
soñerako bear duguna, ez gaitezela ansiatu
geiago, edo bear ez ditugun beste gauzak biltzeagatik; eta geiagorekin arkitzen bagara, utz
ditzagula, gogoz badere, bear ez ditugun guziak
eta egin dezagula, oriek beartsu gaisoei emanez,
al dukegun ongi edo on guzia; ta denbora
berean, geren buruak lanez, baruz, edo beste
zerbait bidez nekatzen ditugula, saia gaitezela
geren egunak ongi, ta bear den eran, bukatzera.
Au da guri gero gure Jesusek itzez erakutsi
bear diguna; ta au bera da Jesus berak, bere jaitegunetik bere negar ta neke guziekin erakusten
duena; ta, lanezko Jesusen erakuste au bage,
itzezko beraren erakustea anbat balioko ez
luken erakustea litzake. Anitz beartsu arkitzen
dira munduan, Jaungoikoak emanik duten beren
bearrarekin, edo gabearekin kontent arkitzen ez
diranak. Anitz-anitz dira, ori ta gañerako beren
nekeak emeki, ta pazienzian eramateko bere
Jesus nekatuari begiratzen ere ez diotenak; edo
beren neke-bearrak ontzat artzen ez dituztenak,
ekusiagatik gure Jesus beren amorez nekatua,
edo berei, beren nekeak, eta bearrak ontzat

artzeko bidea erakusteagatik, guzia bere jaitordutik bearrez ta gabez betea. Zertarako lirake
bada beartsu oriek, ekusten balute Jesusek, erranagatik oriei ontzat ar ditzatela beren nekeak
eta gabe guzia, ez duela berak gabe bizi nai, ta
neketan sartua?
Zer begiratze egiñen liekee orrelakoak Jesusen erranei, Jesusek erraten dienean gurutzeko
bidez ibilli bear dutela zeruan sartu nai dutenak,
eta betiko galduak izan bear dutela, antuste
arroak erakusten dituen urrats galdu, edo pausu
ariñetan, ta onren ondoren dabiltzanak, ekusten
balute, ori erraten dien Jesus bera onelako pausuetatik eta gurutzeko bidetik, agitz aparte ta
urrun dabillela? Zer errain lukee, ori dionean
Jesusek, Jesus ekusten balute ondasunez ta diruz
betea, lurrera deneko; ta ekusten balute jaio
dela Jesus zaldunez beterik dagoen jauregian,
sedazko kolgaduraz, ispillu ederrez, indietako
maiez, Moskobiako kataderaz ta milla gauza
baliosoz apaindurikako gelan, ta, oraindik egin
den oatzerik leunenean, ta onenean? Zer errain
lukee, ekusten balute, gogoak ematen dion
guzia ematen diotela Jesusi bere itxekoak; eta

neke, izerdi, oñaze, ta min bage, arkitzen dela
Jesus jaiotzen denean, ta bere bizitza guzian; ta
denbora berean adirazten diela mundukoei,
zerura nai badute, utz ditzatela antustearen
gogoetak; eta, oriek garaitzeko, neka ditzatela
beren buruak eta gorputzak; eta izerditan
urtuak, gose-egarriarrekin, bearraren ta gabearen azpian, eraman dezatela beren bizitza guzia;
ta, noizbait izaten badute munduko zerbait
ondasun, utz dezatela gogoz ta biotzez, alakorik
ezpaliz bezala?
Au guzia Jesusek adirazten lienean munduko
gaisoei, bera balebill aisa ta nai duen eran, bera
balebill onraz, urrez, ta diruz betea, jendez ingurutua, ta konbenienzien edo aisatasun guzien
artean, atsekaberik egin gabe bere buruari, ta
nai dituen atsegiñak egiten diezkala, zer errain
lukee onen itzez, edo zer kaso egninen liekee
Jesusen erranei? Batere: ta errain lioke noski:
Aisa diozu, bai, orain erraten dezuna. Nai badezu zuk, guk dagigun zuk diozun lan gogor au, ots
emazu, ta atoz, nola egiten den guri erakustera,
ta egizu lenik zerorrek guri aisa erakusten diguzun au.

Errain zioten Jesusi au guzia, Jesusek lanez
lendanik ez egitera, itzez gero erakutsi zuena:
baña egin izandu zuen gure Jesus maitagarriak,
eta ederki alere; ta egin izandu zuen, itzez erakutsi baño agitz lenagotik, edo jaio zen puntu
beretik: bada denborarik galdu gabe, ta orduan
bertan, asi zen antuste arroaren ta soberbiaren
lan galgarri guziak urratzen; ta manatze-onra, ta
lurreko-eroak, estimatzekoak dirala uste duten
gañerako gauzak utzi zituen Jesusek aldebat, eta
orien lekuan artu izandu zituen munduak oinpean darabiltzan gauzak, edo umiltasuna, itxola
txarra, zokoa, mesprezia, bearra, otza, negarra,
ta gabea; ta artu zituen, ez uzteko bizi zen
artean, ta bere gurutzeko eriotzaraño. Eta orregatik artu zuen gure Jesusek, antustea garaitzeko ta nola garaitzen den erakusteko, artu bear
den bidea.
A nere Maisu eder, Jesus maitagarria! Zerulurrak beren gauzekin zureak dira; ta, ezer ez
duen errumes bat dirudizu zuk sortu zaranetik!
Erregeen Errege zara zu, ta manatzen dutenen
Jaun ta Jabe ezin-andiagoa; ta, edozein manatzalleren erranak egiteko dagoena bezala, zabiltza

zu sortu orduko; baita lenagotik ere! Mundu
guzia zuri agur ta agur egin bearra, ta zu guziei
agur egitera etorria bezala, erritik aterea, ta
ganadutegian, ta estalbi batean, sortu orduko!
Lurreko oialak, urre zillarrak eta gañerako gauzak, guziak zure eskukoak; eta, zuk dituzunak,
ezin txarragoak!
Jainko-gizon nere Jesus, nere amoreakgatik,
onen itxura txarrean! Aita Eternoarekin bat den
aren Seme maitea, nigatik aur egina! Aingeruz,
ta kerubinez bere tronua ingurutua dadukan
nere Jaungoikoa ezkaratz batean, estalbi batean,
ta ganadutegian! Itsasoak, odeiak, elementak,
eta zeru guziak nolanai darabiltzien Jaun andia,
eskuak loturik! Aur-oialez ingurutua! ta otzaren
igesi zoko txar batean ezarria! Zergatik au
guzia? Niri erakusteagatik antuste gaistoa, ta
munduaren arrotasuna garaitzen!
Ez dut au nik ere garaitu bear, nere onagatik
ezpada ere, onenbat zor diodan nere Jaungoiko
maitagarriagatik? Onenbat berari kostatu zaion
erakuste guztiz eder au, gogoan ongi sartua
dadukadala Jesusi adierazteagatik? Eta adirazteagatik, zenbat ere itxura txarragoan nigatik

dagoen, anbat maiteago dudala, san Bernardok
dion bezala: Quanta pro me vilior, tanto mihi
charior. Bai, baldinbere! Nai nuke beintzat. Indazu zerorrek, nere Jesus maitagarria, orretarako
bear dudan zure laguntza ta grazia; ta bertatik,
batere trikatu gabe, artara noa.

Qui mollibus vestiuntur
in domibus regum sunt.
8.
Zer da au, zer da, nere Jesus maitagarria?
Jaio orduko zuk zeretzat artzen dituzun lagunak
otza, estalbi txarra, ta gabea? Ez dira ordu orretarako obeak oatze berotu bat, olandak, eta
sedak, eta jauregi eder-berriak? Gaistakerietako
bai, dio Jesusek; ez zerurako. ederki jauntziak,
eta nai duten eran bizi diranak itxe andietakoak
dira; ta orrelakoetan arkitu oi da, bai, arrotasuntzar, antuste, soberbia franko. Au guzia gal-eraztera datorrenak (artara nator ni: jakin ezazu, bai)
artu bear du, nik ordu, ta aldi onetatik artu izandu dudan bide au; ta nere ondoren etorri nai

dutenak egin bearko dute nekezko bizitza, edo
bizitz umil naigabez beterikako bat; eta bizitz
onetarako lagunik onenak, nik orain artu ditudanak dira.
Izan bitez bada gaurgero nereak ere, nere
Jesus maitagarria; ta otzak bere aldietan ingurutzen nabenean, izan dedilla, zuk zere jait-egunean izandu zenuenaren izenean. Nere soñeko
erdi-galduak, edo txarrak garai dezatela oraindañoko nere biotz arroaren antuste galgarria: ta
oberen bat jauntzen badut noiz edo noiz izan
dedilla ezinbestez, ta burua batere arintzen ez
didala; ta izan bitez nere itxe-gelak, eta gañerako gauzak, zure eskolan dabillen ume onari
dagozkanak, eta zure gauzetan obekiena lagunduko didatenak. Bai, arren, nere Jesus maitagarria, bai!

In die honoris tui ne extollaris,
quoniam mirabilia opera Altisimi solius,
et gloriosa, et absconsa, et invisa opera illius.
Eccl. 11. 4.

Zeri dagokala, Jesusen umeak, gure arrotasuna ta antustea? Zer dira gure gauza guziak,
oriekgatik arrotzeko gu, ta antustez beterik gelditzeko? Igitzea bera lana kostatzen zaiku: betazal bat, askotan beintzat, ezin goititu dugu; ta,
egiten ditugun gauzarik andienak ere, zer gauzak dira, gure Jaunaren gauzen aldean ezarri
ezkero? Aur illarenak dirudite, edo, arrastan
dabillen ar txarrarenak; eta andienak ere, egun