Zenbait otoitz-gai-I - 12
etorrera; besteetan, zertako zen etorrera au; eta
bertze batzuetan agertzen zituen, etortze onetatik datozen onak eta ondasunak. Au guzia, ta
etorrera oni zegozkan beste anitz gauza idarokitzen ziozkan Isaiasi, bere barrenen zuen Jesus
ekusi-naiak; eta agertzen zuen noizean bein
bere nai bizi au itz bero-labur-ederrekin.
Nolakoa zen, Isaiasek dionaz, Jesusen etorrera? Nornai arritzekoa, ta dena milagroz betea!
Orra Israeldarrak, gaiztoak izanagatik, Jaunari
noizbait zorko dioten ekustekoa! zion bein Profetak. Birjiña bat aurdun izain da, gizonik gabe:
erdiko da, ta izain du seme bat, Birjiña dela;
bada erditzean, erdi baño len, ta erdi ezkero, ta
beti Birjina izain da, ta Birjinen Birjina. Au berau
adirazten du berriz; ta adirazten ditu bidenabar
zenbait Jesusen gauza ta birtute: etorriko da,
dio, Jesseren sustraietik zigor bat, eta Aren sustraetik lorea; edo etorriko da egunen buruan
Dabiden odoletik Donzela garbi Birjin Ama bat
Ama onen Semea, Aita Eternoaren Semea izain
da; ta Seme Jangoiko-gizon, lore eder birtutez,
doaiez, ta graziaz dena jauntzia.
Emen Aitarik ez duen Sema onen etorrera au
ekusi naiez, asitzen zaie geto zeruei ojuz: ta,
agertzen duela nondikakoa den, edo noren birtutezkoa etortze au, erraten die, al duen indar
guziarekin, ta Profetaren itzez, urrengo nere
itzak adirazten dutena: Zertan zaudezte, zeruak,
orrek idorrak? Noiz urtu bear dute zuen odeiak?
Noiz Espiritu Santuak, odei eginik, egiñen du?
Birjin Amaren lur garbian, bere birtutez egiteko
dagoen lan andia? Betor, betor lenbaitlen ta gaur
bertatik, lan au egitera. Artean guk ezin dukegu,
uste dugun Salbatzallea; ez eta, onek dakarren
Justizia, ta zuzenbidea ere.
Trinidadeko bigarren personak, eternidade
guzian, gizatasunik bage, Aitarekin ta Espiritu
Santuarekin egondu denak, artu, denboren
buruan, gizatasuna? Ta artu bestek ez bezala, ta
milagroz Donzella garbi bategandik? Au da Profeta Santu au arritzen zuen, ta nornai arritzeko
gauza; ta au zen lenbaitlen Isaiasek ekusi nai
zukena. Nai ona segurki! ta zuzen zebillena! Sar
baledi gure biotzetan ere! Emen nai au sartzera,
artzen dugun baño geiagotan artuko genuke guk
Jesus etorria geren barrenetan, edo, egiten
dugun baño geiagotan komuniatuko giñake; bizi
ez garan bezala biziko giñake; ta biziko giñake,
gure Jaunak bere gizon egite onetan egin digun
ontarte ezin-geiagorañokoa gogotik uzten ez
genuela! Emendik aitziña badere dagigun, oraindañokoan egin ez duguna; ekus dezagun Isaiasekin batean, zertako egin izandu zuen gure Jaungoikoak era onetan egin zuen gauz andi au.
Zertako da, Profeta Santua, Jaunaren Gizon
egitea? Zertako? Oraindik ekusi diran gauzarik
ekustekoenak zuri ta mundu guziari agertzeko:
bada, Jesus datorrenetik ekusiko dezue (dio bere
eran Profetak, nik gurean orain diodana); ekusiko dezue, nola dabiltzan elkar arturik bildotsak,
eta otsoak, antz-umeak, eta orien etsairik andienak, leoiak eta ardiak, artzak eta aretzeak, edo
zekorrak; eta ekusiko dezue, dio, nola aur batek
zaitzen dituen guziak, ardi utsak balira bezain
aisa, ala larrean elkarrekin dabiltzanean, nola
korralera biltzen diranean, au elkarren ondoan
gaba pasatzeko; ta zaitzen dituela, elkarri gaitzik
egiten utzi gabe. Ez dira gauza ekustekoak, aditzen dituzunak? Aditu dezu ekustekoagorik?
Oriek eragiteko bada, ta beste orrelako anitz
gauzetarako da gure Jangoikoaren gizon egitea.
Baña, oraiñ gañerako gauzak aldebat uzten
ditudala, zer da, Profeta santua, itzketa illun
onekin adirazi nai diguzuna? Zuk orain emen
ikasi dezakezuna. Aur zaille, gugatik aur egin
zen au, gure Jaun andia da. Zaitzen dituen otsoak, tigreak, artzak, eta leoiak dira gizon lapurrerietan zebiltzanak, begiratze makurrak, eta biotz
tolestuz beteak zituztenak; arinkeria ta animako
loia baizik etziranak, edo antustez ta arrotasunez beterik zebiltzanak: eta bildotsak, aisuriak,
auntz-umeak, ardiak eta zekorrak dira aberats
onak; maliziarik gabeko jendeak, jende garbiak,
jende umillak, eta jende zuzenak. Oriek elkarrekin gau ta egun bakean ta ongi bizitzea ez da
besterik, baizik Jesusen erakusteak eta graziak
eskuratzea gizon gaistoak; eta oriei onen bide on
zuzena ar-eraztea.
Etzaie guti kostako, ez, dio Profetak, ontaratzea, gaitzera oituak dauden jende gaisoei:
baña, oriei ori eragitera datorren beren Jangoiko-
gizonak errain die: Ez da zer-beldurtu, ez, mundu
ta infernu guzia zuek galdu naiez, ta lan on au
zuei eragozten, ibilliagatik; zerez ezin dezutena,
egin dezakezue nik laguntzen dizutedala; ta ni,
zuei laguntzeko nago noiznai, ta nai dezuten
guzietan. Au berau Jangoiko berak erraten digu
guri egun ere; ta beraren erranak adituz, ta
geren lanak eginez ontzen ezpagara, dezakegunak bezala, gurea izain da oben ta kulpa guzia.
Adirazteko gero Profeta berak, Jesusen erakuste ta laguntze onetatik datozen onak, itz egiten du, oi duen eran, ta oraingo gure itzketak
adirazten duena: orduan ekusiko dezue zuek,
nola ekusten duten itsuak, aditzen duten gorrak,
eta itzketan dauden mutuak; ekusiko dezue zein
arin dabiltzan urgunak, zenbat lan egiten dituzten mainguak, eta eskurik etzutenak. Orduan
agertuko dira bazter agorretan putzu berriak,
eta putzu urez beteak; eta agertuko dira, erreak
ziduriten mendietan, ta aldapa gogorretan, iturri
ederrak eta urezko errekak: baña dragoien zoko
galduetan ere kañabera luzeak, eta ii bear bezalakoak.
Edo orduan ekusiko dituzue Jesusen milagro
oriek guziak, eta anitz geiago; baña oriek baño
ekustekoagoak diran animako gauzak ere; bada
ekusiko dezue, nola jentillak, nola turkoak, eta
oriek bezain gaistoak, eta gaiztoagoak ere,
siñesten dituzten Jesusek agerturikako misterio
andiak; nola artzen dituzten misterio berak agertzen diezten bideak, nola egiten dituzten, Jesusek laguntzen diela, egiteko ta lan arrigarriak;
eta nola, utzirik leneko beren bide gaistoak, arin
dabiltzan, ta gelditu gabe, Jesusek agertu dien ta
berak onez artu duten zeruko bidean. Ekusiko
dezue nola Jesusek aterako dien, nai dutenetan,
biderako bear duten jan-edana, edo Komunioneko sustentoa ta graziaren ur ederra. Ekusiko
dezue nola, len etsaien leze loi-galduak ziran
biotzak, dakazten asmo garbizko loreak eta birtutezko lirio zuri ederrak; ekusiko dezue nola jaiigandeetan, egun artuetan, ta anitz orduz, sartuko diran emen, Sion deritzan lekuan, Jaunaren
Elizan, Jaungoikoari dagozkan egiteko garbiak
zuzen egitera; ta, ekusiko dezue nola sartuko
diran gero, graziaren ondasunez ta irabaziz
beteak, atsegin utsa ta kontentua besterik ez
duen zeruko glorian. Zorionekoak egun oriek
ekusten dituztenak! Ezin ekus nitzake nik ere?
Bai, Jaungoikoak nai balu! Nai dakiola, nik ekusten ezpadut ere, nere ondotik etortzeko daudenak lenbaitlen, edo anitz luzatu gabe, egun au ta
egun onetarako gauz andiak ekustea!
Orra aldi onetan Profetak adirazten diguna.
Baña etzen au azkeneko Isaiasen erranaldia:
agertu zuen geroz ere bere gogo bizia, ta Jesus
ekusi-naia: ta a nonbait! (erran zion Jaunari era
berean, nik gurean orain diodana, ta urrikal
bazenkiotza, galduz, ta galduz doan mundu txar
nastu gaisoari! Urra bazenitza lenbaitlen zere
zeruak, lurrera gizon egiñik etorri, ta emen egiteko, gure onerako egin uste dezun gauza andi
au! Orduan guk aisa garai-gintzake munduko
gaistoak, eta sulezeko etsai gogor amurratuak;
eta zuk ekarriko zenuken amoriozko suan garbituko genituke geren biotz loiez beteak, eta arkituko genuke, zu serbitzatzeko, zu maitatzeko, ta
gure gauzak bear bezala emen egiteko bear den
berotasuna ta argia.
Bidenabar (dio berak) ezagutuko lukee lurrekoak norañokoa den zure eskua, zein on maita-
garria zaran zu, ta zuk gure ta guzien onerako
aldi onetan egin bear dezuna. Zuk au egin
artean, ona gu nekez ta bekatuz ingurutuak: eta,
bekatuak kentzeko orain ditugun gauzak orra
zein balio gutikoak, orduko erremedioren
aldean! Orain guti dira zure izenaz oroitzen diranak; eta alere gutiago Sionko errian, ta Jerusalengo elizan sartzen diranak. Au guzia zuk badakusazu, gure Jaungoiko maitagarria, ta ala ere
luzarazteko zaude zere etortzea, zere gizon egitea? Ai! au lana! au nekea!— Orra nolalzoak:
orra zein andiak Isaias Profetaren Jesus ekusinaiak. Nolakoak ote ziran gañerako Profetak
izandu zituztenak? Goazen ekustera, obeki ekusteko zein andia den, bere gizon egiteagatik, gure
Jaungoikoari guk zor diogun amorea.
C.
Bertze Profeten Jesus ekusi-naia
Isaiasek ezezik, bertze Profetak ere izandu
zituzten Jaungoikoa gizon-egiñik ekusteko desir
andiak; eta desir, gogo edo naikunde, bideak
zekarrenean, agertzen zituztenak. Agertzen
zituen Profeta bakoitzak, agertzen zituenak,
zegokan lana egin bage ez uzteagatik; edo berotu naiez munduko guzien biotzak Jesusen uste
onarekin; oriek ere beren onagatik eska zezoten
labur zitzala, laburtu ala, bere otoi-denborak, eta
ager zedilla lenbaitlen, agertu uste zuen eran, ta
aragiz jauntzia, edo gizon egia. Orain guk ekusi
bear ditugu orietatik zenbaitek beñ edo berriz
agertu zituzten beren naikunde, edo Jesus ekusinaiak; eta ekusiko ditugu orien aldi orietako mintzoerak, edo itzketak, Lirak, Alapidek, eta beste
interprete andiak adirazten dituzten eran, ta
gutiren bat luzatzen ditugula.
Jesus ekusteko naikundez ta deseoz beterik
arkitzen zen batean, izandu zuen Ajeo Profetak
onen etorkizunaren gain atsegin ta kontentuzko
berri eder bat. Berri au, Jaunaren manuz agertu
zien. Profeta berak Zorobabel zeritzan Gobernariari, Josodek Apez Nagusiari, ta gañerako jendeei, pozez ta gustoz beterik erraten ziela: egizue, bai, beldurrik gabe, egin bear dezuten zeren
egitekoa: egizue zeren Jaunaren Jerusalengo
Eliza, ta gaurgero beude aldebat, oraindañokoan
anbat estutu zaituzten zuen beldurrak, eta kezka
guziak. Orra Jaungoikoak, niri, zorioneko aldi
onetan adirazi didana, gerta diteken, ta guk
aspaldian uste dugun, gauzarik andienaren
gañean. Denbora da, bai, begira daudela jendeak noiz ote datorren gure Jaun etorkizuna:
joan diranen aldean laburrak dira, orretarako
joateko dauden, edo falta diran urteak.
Urte orien buruan, Zeruak aterako dira beren
pausutik, edo izan oi duten eratik, eta agertuko
dute, lenak ez bezalako, Izar guztiz eder bat; eta
Izar, gau-ta-egun argi egiñenen duena. Lurrak,
itsasoak eta bazterrak: galduko dituzte leneko
beren nagusiak, eta geldituko dira Romako
Enperadoreen eskuetan. Orien manuz ibilliko
dira jendeak bere jait-etxeen, ta errien billan.
Errian errikonak, eta bazter bakoitzean, ara
datozenen izenak artuko dituzte, orretarako
romatarrak bereziko dituzten gizonak. Lan au
eragiñen du Romako Enperadoreak, ikasteagatik, zenbat milla ta milloi diran aren eskupekoak,
eta bere premietan lagundu dezoketenak. Jendeak onetan dabiltzanean, agertuko da mundu
guziak eskatzen duena; edo onak eskatzea dute-
na, ta guziak bear dugun gure Jaungoiko-gizon
egiña. Etorri, ta laster, sartuko da Jaun au zuen
Jerusalengo elizan; ta onen sartzearekin geldituko da Eliza, Salomonek egin zuena diñakoa ez
izan arren, ark egiñikakoa, ta ark ura urrez, ta
zillarrez apaindu zuenean baño ere agitz ederragoa, ta ekusteakoagoa: Et implebo domum istam
gloria. Zorioneko euskaria! Zorioneko etorrera!
Eta nork au astiz ta luzaro begiz lekusken, orain
siñistez bezala!
Zakarias Profetak era berean itz egiten die
Jakoben umeei, bada erraten die: Noiz artean
biziko zarate bizi zaraten eran, edo dituzuen
bezain asmo ta ibillera eroetan? Babilonian bizi
diranak bezala, bizi bear dezute zuek, edo angoen eran ibilli uste dezute, idoloz idolo, ta gaizkiz
gaizki? Ez, ez: bakarrik, edo zuek bage, erre ta
lertu bedi bere sulezean, ara zuek era orretako
lanekin eraman naiez, zuen ondoren dabillen
etsai gogor madarikatu galgarria. Ez da zer
galdu, ez, zeren zuzenbidearen ustea, edo geroko esperantza. Ez da bat ere zer berandetsi
zeren Jaunaren etortzeaz: banator, dio berak,
zuen artean gizon izatera. Or biziko naz, bai,
zuetatik bat bainintz bezala; ta biziko naz, zuei
bizitzen, ta gauz onak egiten eragusten dizuedala. Zuen artekoak, edo Israeldarrak ezezik (dio
gero) mundu guzian banatuak dauden jendeetatik ere neretuko ditut anitz, eta asko; ta neretuko ditut, zuen artean erakusiko dudan dotrinarekin. Nere dotrinarekin batean emain dut emen,
ta emain dut mundu guzian ere nork-nai edo
bakoizak ongi bizitzeko bear duen laguntza ta
grazia; ta, nai badu, ta ongi eskatu ezkero, agitz
geiago ta geiago. Eta bere denboran emain diet
nik ongi bizi diranei beren irabazia, ta, beti-betiko gloria. Baña begira bezate nola ta zertan
dabiltzan, gaizki dabiltzanak; bada lurrez, ta aragiz jaunzia egonagatik, edo zuen gizatasuna
artuagatik lena izain naz ni, dio Jaungoiko berak,
etsaiak eskuratzeko, ta nori bere penak, eta
dagozkan neke ta kastigu guziak emateko.
Zertako da orrenbat itz ontzikeri? Erraten,
edo adirazten die jende berei Malakias Profetak.
Berandetsirik arkitzen zarazte, zeren zuek nai
baño geiseago luzatzen duen gure Jaunaren etorrerak. Gure ondoan, edo gure aldean bizi diran
jentil itsuak, gaizki biziagatik (diozue), gu baño
aisago bizi dira, ta nekerik gabe: ta gu ongi ta
zuzen bizi garala; ta gu egonagatik, gauden
bezala, gau ta egun ta beti geren Jaunaren
ustean, geren Jaungoiko-gizonaren begira, ta
deiez ta deiez, lenbaitlen datorkigula, beti nekatuak gu, beti kezkarekin gu, ta bein ere atsedeten ez dugula! Nola dabiltza gauzak? Edo non
gorde da, guri ez laguntzeko, gure gauzen
Zuzentzallea?
Orra zuen erakerial Orra zuen itzketa ero
bururik bagekoa! Itxozue, zoratuak zenbait denboraz, dio Profetak, eta adi zazue Jaungoikoak
erraten dizutena. Igorriko dut, dio, ta anitz luxatu gabe, bideak zuzentzera, Aingeruen gisan
biziko den S. Joan Bautista: ta onen ondoren
agertuko da zuek uste dezuten Salbatzallea.
Jesus Salbatzallea dator Lege berri bat lurreko
guziei ematera. Lege onetan arkitzen dira, ongi
ta gaizki bizi diranen paguak. Utzatzue, utzazue;
zuen bazterretako gaistoak, zenbat ere doatsuaberatsak diran, egunen batean artuko dute
zorigaistoko beren irabazia: ta orduan onak, ongi
dabiltzala bizi diraño, neketan ta arrastan emen
ibilliagatik, artuko dute Jesus onagandik beren
irabazia, ta sekulako gloria.
Orra Profeten itzketa ta mintzoa; edo orien
misteriozko mintzo-itzketak adirazten duena.
Orra zein naituak Profetak, eta mundu guziko ta
Lege zarreko jende onak, zetorkien lenbaitlen,
uste zuten beren Jaungoiko-gizon Jesus maitagarria. Etziran, ez, orren naituak anbat denboraz
biziko, oriek jakin ezpalute etortze onen balioa.
Ote dakizu zuk ere? Ez dut uste, bear bezala
beintzat. Bada zuk jakitera, edo zuk ezagutzen
bazenitu Jesusen etortze onetatik datozkizun
ondasunak, etziñan izain, ez, izandu zaran
bezain eskergabea: billatu dituzun baño gogozago billatuko zenituen Jesusen ondasunak eta
laguntzak; eta gaur izain ziñan, zaran baño obea
ta birtutetsuagoa. Berari nai dakiola bertatik zuk
zere begiak idikitzea, ekus dezagun, oraindaño
baño begiratze argiagoarekin, Jaunaren gizon
egitea; ta gizon-egite onegatik zor diozun ontartea, ta amorea; onen amore andiari, al den amorerik andienarekin erantzuteko orain ta zere bizitzan, edo zere ill-arte guzi-guzian.
Beati oculi, qui vident quae vos videtis;
dico enim vobis, quod multi Profetae et Reges
voluerunt videre quae vos videtis,
et non viderunt; et non audierunt.
Luc. 10. 23
Zorioneko begiak ekusten dutenak zuek
orain ekusten dezutena (erraten zien bein Kristo
Jaunak berekin zerabiltzanei); bada ekusten
dezue zuek, anitz erregek eta profetak ekusi nai
izandu zutela, ekusi etzutena; ta ekusten ezezik,
aditzen ere dezue, ekusten dezutenaren aotik,
oriek berak aditu nai izandu bazuten ere, aditu
etzutena: ekusten nazue alabaña ni gizon egiña,
ta nigandik aditzen dezue nik mundura dakardan
nere lege berria.
Erran dakikegu guri beste onenbeste? Bai,
begiratzen badiogu guk geren Jaungoiko-gizonari, ta aditzen badugu Jaun onen legea, Jaun beraren Apostoluak bezala. Nola begiratzen zioten
gure Jesusi bure Apostoluak? Biotz onez, ta begi
garbiekin: bekatuetatik, eta bekatuen bidetik
beren gogoa kentzen zutela; ta beti, ta biziro
maitatzen zutela beren Jesus. Nola aditzen zituzten Apostoluak Jesusen itzak eta Jesusen legea?
Aditzen ziotena zuzen egiteko naiez beteak zeudela; ta au berau, al zutenei, eragiteko gogoarekin gelditzen zirala. Onela begiratzen diozu zuk
zere Jaungoiko-gizon, Jesus maitagarriari? Onela
aditzen dituzu zuk zere Jesusen itzak? Ez dira
itzultzen zure begiak, ez dira makurtzen bein ere
lurreko gauzetara zure asmo-gogoak? Nolakoa
izan oi da zure ibillera? Nola ibilli oi zara zere
legeko gauzetan? Guziak egiten dituzuzu zuzen,
bear den eran, ta uts egin bage? Zuzentzen dituzu, ta alik lenena, noizbait egiten dituzun zere
utsak eta makurrak? Uts egin bage ibilli uste
dezu bizi zaraño; ta lan onez on ibiltzeko asmoan arkitzen zara? Ala bada, zorioneko begiak dira
zure begiak; eta zorioneko bearri-biotzak zure
biotz bearriak. Oriek zuk gaitzen ezpadituzu, edo
ori bera zuk egitera ill arteko zere denboran, zuk
gero eternidadean ekusiko dezu Jesus, Sakramentuko estalkirik bage, ta argiz ta Aingeruz
inguratua. Ala gerta dakizula: bai arren, bai!
Beatus ero, si fuerint reliquiae seminis mei
ad videndam claritatem Jerusalem.
Tob. 13. 20.
Egunen batean agertuko da gizon eginik gure
Jaun maitagarria: ta nork lekusken zorioneko
egun eder au! erraten du Tobias zarrenak bere
azken aldean. Zorionekoa ni, nik egun au ez ekusiagatik, ekusten badute nere ondorengoen
batzuek! A, zer ekuskarria orduan Jerusalengo
Elizan agertzeko dagoen Jaungoiko-gizona! Jainko-gizon onek, au sartu orduko, utziko du den
guzia, ekustekoz, argiz, ta erakustez betea; ta,
begiak ez ertsitzera, an orduan arkitzen diranak
ekusiko dute, Israeldar onak, eta, guziak baño
gogotikago Errege zuzenak eta Profetak beti ta
beti eskatzen zuten ekustekoa.
Zer egiñen zenuen, zuk bekatari txarrak,
ordu artan au arkitzera zu Jerusalengo elizan,
Jerusalendarren artean, ta Jesusen begietan?
Eskerrez beterik Jesusen oñetan belaunikatu, ta
amorez urturikako biotz bat an ari erakutsi? Au
guzia zuk egiñagatik, egiñen etzeunen bere
orduko agertzeagatik zor diozunaren laurdenik
ere. Atotzea, ta gutiago zor diozu zuk gaur Jesus
berari, zeren etorri zaitzun alderagoko gure elizetara, ta sartzen zaitzun zere biotzeraño, komuniatzen zaran guzietan? Eta egiten diozu zuk
orregatik zor zaion bezala? A! ta zein guti! Eta
orrela, edo geiago egiten ez dezula, izan nai
dezu zuk zorionekoa, ta zeruko doaiez betea? Ez
da erraz, ez! Izan nai badezu, bada emendik
aitzina ta beti, idiki bearko dituzu animako zere
begiak, ongi ezagutzeko Jesusi, bere lenbiziko
etortzeaz ta geroz egiten dizkitzunakgatik, zor
diozun amorea; amore onen ezagumentuak eraman zaitzan, zor zaion eran, Jesus onari amorez
ta lan zuzenez erantzutera; ta gero, bere orduan
zeruko gloriara. Jaunak digula orretarako bear
dugun argi ta laguntza guzia. Bai arren, bai!
Si morara fecerit, expecta eum,
quia veniens veniet, et non tardabit.
Abach. 2. 3.
Profeta Abakuk egondu zen bein, begira
bezala, nondik ekusi zezaken ekusteko andi au,
onen luzatzeaz gaizki mintzatzen ziranei bear
bezala erantzuteko asmoan. Onetan zegoela,
aditu zuen bere Jaunagandik, eskriba zazu orain
ni zuri erratera noana, jakin dezaten geroko irakurleak nik gezurrik erraten ez dakidanak, orain
adirazten dizudan guzia: luzatzen badu ere, ez
da orregatik zer berandetsi: itxozu; zaude begira, ta ekusiko dezu nola, ibilliz bezala, ta anitz
luzatu gabe, agertzen den gure guzien onerako,
guk guziok uste dugun Jaun Andia.
Mintzoera ta itz egite onetan ageri da zein
andia zen Lege zarrekoen Jesus ekusi-naia: ta
ageri da orietatik zenbait beintzat etsiak bezala
bizi zirala Jesusen etortzeaz: baita Jaunaren aldetik aditu zutenaz ere. Nola ote zaude zu, bekatari txarra; edo zertan ote dabill zure asmoa, zenbait nekeren edo kezkaren batzuek artean arkitzen zaran orduetan? Ordu orietan eskatzen ote
diozu zere Jaungoikoari datorkizula lenbaitlen, ta
atera zaitzala orien artetik, edo dizula ongien
dagokizun eran, orduko zere naigabe ta pena
guziak, eta berak nai bezala, eramateko bere
laguntza ta grazia? Eskatzen diozu ager dagizula, ongi ta zuzen zere gauzak egiteko, bidea?
Eskatzen diozu datorkizula, zuri zere gaitzerako
makurtasunak garaitzen laguntzera, zere aztura
gaistoak kentzera, ta gauz anitz on egiteko, bear
dezun guzia zuri ematera?
Komunione, ta otoitz askotan au guzia bein,
berriz, ta anitz aldiz eskatu diozu noski zuk zere
Jaungoikoari; baña erditsi bage eskatzen zeniona; ta orrekin iduritu izandu zaitzu, etzaituela
zere Jaunak aditu nai zandu. Bai? Bada ez dituzu
zuk zere eskaerak bear bezala egin izandu, edo
nekepean oraindik zenbait denboraz bizitzea da
zuri dagokizuna. Eska zaiozu bada Jaungoiko
berari berriz, ta berriz ere; ta eska zaiozu, alik
ongiena, eskatzen diozun guzia. Eska zaiozu,
bizitza txar au iragotzeko, ta betiko zerua irabazteko, bear dezuna; ta, zenbait denboraz zure
Jaunak luzatuagatik ematea zuri zuk eskatzen
diozun gauza, ez da zer berandetsi: gutiena uste
dezunean izain dezu eskatzen dezun ori, edo
orren ordez, ori baño obeki dagokizun zer edo
zer: bada aspaldian bere itzez orretara beartua
arkitzen da gure Jesus; ta mundu guziagatik ere
ezin auts dezake Jesus maitagarriak bere itzetatik den txikiena, edo bat ere.
Orretan nago, bai, nere Jesus maitea; ta orretan egin naz sekula guzian. Ni nor banaz, eta nik
eskatu ezkero eskatu bear den eran, zugan arkituko dut nik nere gauza guzietarako bear dudan
guzia; baita geiago ta geiago ere. Ekusi baditut
nik oraindañokoan, ekusi ditudan bearrak eta
premiak, nere kulpaz izandu da, ta nik egin
bagez egin bear nuena. Garbitu banu nik, neronek nere naiez loitu nuen nere biotza, eta oben
gaistoak, orien bide makur ta aztura galduekin,
beste indar artuko zuten oraindañoko nere
eskaerak, eta beste moduz adituko zituen gure
Jaun andiak. Ongi ar ditzan bada, gaurgero egin
bear diozkadanak eta izan dezadan nik eskatzen
diodan guzia erdisten dudalako atsegin ta kontentua, orain nai dut egin, len egin ez dudana:
orain garbitu nai ditut nere biotz-animak; beraren graziarekin erraten diodala damuz ta negarrez! Nere Jesukristo Jauna, etc.
OTOITZ-GAIA
NAI, TA EZ, ONTARTE ANDIA DA
GURE JAUNA GUGATIK GIZON EGITEA;
BADA GUZTIZ ANDIAK DIRA ONETAN
DABILTZANAK
Orandañokoan kanpotik, eta urrutitik bezala
begiratu diogu gure Jaun andiaren gizon-egiteari: orain alderagotik begairatu bear diogu, obekiseago ezagutzeko gure Jaungoikoak bere lan
onetan erakusten digun amorea. Onetarako
begiratu bear diegu egiteko onetan dabiltzanei.
A.
Jaungoiko bera, Jesusen Ama, ta
Aingeru san Gabriel dabiltza
egiteko onetan
Nolakoa den egiteko bat ezagutzeko, begiratu oi da orretan dabiltzenetara: ta Jaungoikoaren
gizon-egiteari onela begiratzen badiogu, aitortu
bearko dugu andia dela, ta guztiz alaere, egite-
ko au; bada onetan ibilli dira, batetik Jaungoiko
berbera, edo Aita Eternoa, zuen Semea, ta bien
Espiritu maitagarria; ta bestetik Birjin Amandrea:
ta bien artean S. Gabriel Aingerua. Ekusten dezu
nolakoak diran onetan dabiltzanak? Bai: ezin
andiagoak! Baña nola, uste dezu, ibilli zirala
beren egitekoan? Ziñ-ziñez beren egitekoa ongi
ta zuzen bukatu nai andiarekin. Andia zen beraz,
ta guztiz alaere, eskutartean egitekoa: bada
onelakoak onela ez dabilza bein ere ezer-ezetan,
edo, orrenbatekoak ez diran egitekoetan. Au
obeki ekusteko, begiratu bear diegu banaka, egiteko onetan dabilzanei; ta bein, edo lenbiziko
aldian gure Jaungoiko berari.
1. Atozea, ta non da Jaungokoa bezain gauz
andirik? Non da gure Jaungoikoa bezalakorik?
Gure Jaungoikoaren aldean erregerik andienak,
lurreko enperadoreak eta munduko guziak,
ezpalira baño geiago ageri ez dira, dio Isaias Profetak (cap. 40. v. 17). Jaungoikoa da alabaña,
lenago ekusi dugun bezala, asierarik ez duen, ta
ezin buka diteken Izate utza. Jaungoikoa da,
zerua, lurra, ta mundu guzia betetzen dituen
Anditasuna; ta, diranak baño toki ta leku geiago,
ta geiago balira ere, guzi-guziak beteko litukena.
Jaungoikoa da aalkundez, jakiundez, ta ondasunez beterik dagoen Izatea, edo da Izate ezinobea, ezin jakintsuagoa ta ezin geiagorañoko
eskua duena. Jaungolkoa da, guk eta Aingeruak
asm-al adiña baño gauz on eder, ta perfekzione
geiago ta geiago dituen Jaun andi bat: Jaun au
bada, Aita, Semea, ta Espiritu Santua da alde
batetik egiteko onetan dabillena. Orra zer Ibiltzallea! Orra zer Persona!
2. Baña norekin dakar gure Jaun andi onek
bere egiteko au? Jesusen Amarekin. Nongoa da
Jesusen Ama? Munduan den etxerik oneneko
Alaba. Adanen, Abranen, ta Dabid Erregearen
etxeko Alaba da alabaña. Eta nolakoa da Ama au
izatez? Parerik bagekoa: bada baditu, bere jaitetxeari zegozkan bezalako gorputz-animak (zein
ederrak? zein ekustekoak? Egunen batean ageriko da); bai, ta adimentu garbi ekusle zuzen bat,
eta, onerako baizik etzen gogoa edo naimentua,
ta borondatea ere. Ekusten dezu? Bada, zenbat
ere den aditu dezun guzia, deusez bat bezala da
Birjin Ama onen animako graziaren, doaien, ta
birtuteen aldean.
Norañokoa da (baldin badakizu) Birjin Amaren animako edertasuna? Ezin geiagorañokoa,
eranzuten du S. Anselmok; bada ezin asma ere
diteke, dio, Jaunarenaz osterontzean, edo Jaungoikoarena ezpada, Birjin onen animako edertasuna baño ederragorik. Atoz, siñisten ezpadezu,
Anima au edertzen duten gauzak ekustera. Oriek
dira grazia, zeruko doaiak, eta birtuteak. Zein
andia ote da Birjin onen Animako guzia? Ondorik
ez duen itsasoa diñakoa, dio S. Juan Damasenok;
edo, San Epifaniok dionaz, numero ta neurri
guziak baño ere andiagoa. Norañokoak dirala
deritzazu Jesusen Amaren zeruko doaiak birtuteak, eta gañerako ondasunak? Jaungoikoak
berak baizik ezin ezagu ere ditzakenak, dio S.
Bernardinok.
Orrenbat ondasun ta orren andiak eman ziozkan gure Jaungoikoak Birjin Amari? Bai, ta zegozkanari bezala; egin zuen alabaña bere Alaba,
bere Ama, ta bere Esposa; bada Birjin au Aita
Eternoaren Alaba maitea da; ta denbora berean
Seme Jesus Jaungoiko-gizonaren Ama, ta Espiritu
Santuaren Esposa. Aitak, Semeak, eta Espiritu
Santuak begiratu zioten, begira zekikeon amore-
rik andienarekin, dio San Anselmok; eta orregatik eman zioten zegokan guzia, edo ar zezaken
adiña edertze, grazia, ondasun ta doai: bada
eman al guzi-guzia zuen Jaungoikoak bere
eskuan, ta, guztiz maite duen Aitak, ematen dio
eman-al guzia bere Alabari, Semeak Amari, ta
nork-nai bere Esposari. Orregatik, dio S. Buenabenturak, S. Jeronimorekin batean; Aingeru, Santuei; ta gañerako guzien zatika eman die Jaungoikoak bere grazia; baña Jesusen Amari eman
zion, zegokanari bezala, graziaren betetasun
guzi-guzia.
Eta, ekusirik A. Suarez deritzan Jesusen Konpañiako Doktore andiak, oriek, gañerako Santuak, eta gizon andi jakintsuak diotena, erraten
ta erakusten du, zeruko Tronu, Serafin, ta Aingeru guziak, eta an arkitzen diran Santu ta Santak
baño grazia, ta irabazi, edo santutasun andiagoa, ta irabazi edo merezimentu geiago dituela
Jesusen Ama bakar, Birjin Erregiñak. Norañokoak
ote dira bada edergarri oriek? Eta norañokoa ote
da Jesusen Amaren animako Edertasuna? Goazen nola-ere-bait au ekustera.
Atozea: ez deritzazu andiak dirala zure debozioko, ta gañerako Santuak? Nolakoak ote dira
Ebanjelistak, Apostoluak, eta Lege zarreko
Patriarkak, eta Profetak? Nolakoak zeruko Birjiñak, ango Konfesoreak, eta ango Martireak?
Nork au adirazi? Irur zati oietatik txikiena Martirena da. Badakizu zenbat diran oriek berak? Kontuak ongi jotzen dakitenak adirazten digutenaz,
amazazpi Milloi, edo amazazpi milla bider Milla,
eta geiago. Konfesoreak, Birjiñak, eta gañerako
Santuak eta Santak, zenbat ote dira? Nork adirazi? Ote dira oriek guziak, eta Martireak adiña Jaunaren Aingeruak, eta Espiritu uts garbiak? Baita
amabi bider beintzat geiago ere. Norañokoa da
orien birtutea, santutasuna, ta grazia? Nork
jakin? Guk dakigun guzia, Kristo Jaunak bein
erran zuena da: ez da gizartean agertu, erran
zuen Kristo Jaunak, S. Joan Bautista baño andiagorik, baña zeruko txikiena au baño andiagoa
da.
Ongi: ta ez da S. Joan Bautista Santu guzien
artean andienetatik bat? Ezin uka diteke. Bada,
au baño andiagoa bada Aingeruetatik txikiena,
nolakoak izain dira erdikoak? nolakoak andie-

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-I - 01
- Zenbait otoitz-gai-I - 02
- Zenbait otoitz-gai-I - 03
- Zenbait otoitz-gai-I - 04
- Zenbait otoitz-gai-I - 05
- Zenbait otoitz-gai-I - 06
- Zenbait otoitz-gai-I - 07
- Zenbait otoitz-gai-I - 08
- Zenbait otoitz-gai-I - 09
- Zenbait otoitz-gai-I - 10
- Zenbait otoitz-gai-I - 11
- Zenbait otoitz-gai-I - 12
- Zenbait otoitz-gai-I - 13
- Zenbait otoitz-gai-I - 14
- Zenbait otoitz-gai-I - 15
- Zenbait otoitz-gai-I - 16
- Zenbait otoitz-gai-I - 17
- Zenbait otoitz-gai-I - 18
- Zenbait otoitz-gai-I - 19
- Zenbait otoitz-gai-I - 20
- Zenbait otoitz-gai-I - 21