Zenbait otoitz-gai-I - 11

da aspertzen bat ere gure Jaungoikoa guri deitzez; ta deitzen, ta deitzen digu berriz eta berriro, aren erranak egin, edo geren buruak txoil
galdu artean.
Eta ez da au len, ta gero, ta beti, guri ongi
naiez beterik, gure Jaungoikoa arkitzea? Bazter
bageko ontasunez betea dagoen Jaun batek baizik balegike, edo eraman lezake, gu bezain
gauza txar baten onerako, era onetako egitekorik? Ez segurki! Noiz kenduko diozu bada bere
egiteko arazozko au zere Jaungoikoari? Ken
dezokezu, bizitza on bat artzearekin. Bertatik
artu bearra zara, nor bazara zu, edo burua txoil
galdurik ez arkitzera. Artu zazu bada; ta artu
zazu, ill arte guzian ez uzteko asmo osoarekin.

B.
Nola agertu zuen gure Jaungoikoak
zorioneko berri au?

Agertu zuen, ager zezaken erarik onenean;
bada agertu zuen maiz aski; ta bidenabar agertzen zuela guzi-guzizkoa dela guk berari beti zor
izandu diogun amorea. Ekus dezagun nori, ta
nola. Agertu zion Adani beinik bein berri on andi
au gure Jaun maitagarriak; eta agertu zion, den
aserrerik andienerako bidea Jaun berari Adanek
eman zionean; ta irabazirik zedukan denboran,
bere eskergabetasun gaisto ta bekatu arrigarriagatik, bertan ta sulezera aurtikitzea; ta aurtikitzea edo botatzea eternidade guzian erretzen ta
lertzen Jaungoiko berak Adan au idukitzeko; ta
alere agertu zion urrikaldutik bezala; ta, al ziteken gisan, Adan beraren alde Jaun bera jartzen
zela: bada agertu zion, Adanen etsaia erriertaz
edo meatxuz betetzen zuela.
Itzultzen da, onetarako, suge gaisto Infernuko etsaiagana gure Jaungoikoa; ta erraten dio: a
madarikatua! egin duk ik, bai, egin ezaken lanik
gaistoenal Galdu dituk ik Eba, ta Adan, beren
ondorengo-gaisoekin; bada galerazi diek oriei
biei, beti bizitzeko, paradisuan egoteko, ta
emendik zerura bere orduz igateko, nik oriei
eman nien indarra, grazia, ta esku guzia. Kon-

tent arkitzen az, bai, ere lan gaisto ta bidegabeko irabazi galgarriarekin. Baña itxok guti bat,
itxok; ez duk au izain, ez, uste dukan diñako irabazia. Badik, bai, orien uts onek bere zuzenbidea
ta erremedioa. Andre batez baliatu az i, gizona
galerazteko: beste Andre batek gal-eraziko dik iri
ere irabazia. Andre etorkizun onek izain dik bere
denboran Seme bat, i ta ire infernuko guziak
baño esku ta indar geiagokoa. Aren seme onek
emain ziek bekatari tristei bear dutena, iri burua
autsirik, beren zeruko bidean zuzen ibiltzeko; ta
bide onez beren denboran badabiltz, dabilzken
bezala, zerurako dituk azkenean; ta au izain
dituk beti zorioneko doatsu, atsegin-kontentuz
beteak. I arrastan ibilliko az bitartean; ta ere eginal guziekin ezin eragotzi duela orien ibillera: ta,
zenbaiti eragozten badiek, beren naiez izain duk
ori, ta beren kulpaz: baña ez, ezin-garaituz i ta
infernuko ire lagunak. Genes. 3. 14.
Au beren alde Jaunagandik aditu zutenean
Adanek eta Ebak, ezagutu zuten, ta bearbada
egin orduko ondasunez bete zituenean baño ere
obeki, beren Jaungoikoari zor zioten amorea;
bada au aditzean, ezagutuko zuten beren Jaun-

goikoak berriro agindu ta eskeñi zien fabore au,
len beragandik artuak adiña, ta geiago, baño
zuen faborea zela; ta fabore, len beragandik
artuei berak bekatuz eranzun ondoan, ta aserretzeko biderik andiena ari eman ezkero, eginikakoa; ta bazekiten, onelako orduan egiten den
gauzarik txikienak ere, adiskidetasunetako
andienak baño obeki agertzen duela emallearen
ontasuna ta amorea. Onen ona den, ta onen
emeki Adan bekatariarekin dabillen Jaunagandik
nork ez du usteko bere gaizkien barkamentua,
anitz eta andiak izanagatik egin diozkan gaizkiak, bere barkamentu au eskatu ezkero, guzien
damuz ta urrikiz, ta ontzeko gogoz beterik dagoela?
Era berekoak izandu ziran Jaungoiko berak
egin zituen gañerako berri onen agertzeak. Ez
luzatzeagatik, agertuko dut orain orietatik bakar
bat. Iltzeko zegoenean, Patriarka Jakobek deitu
zituen bere semeak; eta, guziak bildu ziranean,
erran zien: Adi zazue, nere semeak, denboraren
buruan guzien onerako gure Jaungoikoak egin
gogo duena (Jaunak emanikako argiarekin ekusi
zuen etorkizuna, ta erran zion bakoitzari zego-

kan guzia). Itz egiten dio bein, Ruben zeritzan,
lenbiziko bere semeari; ta erraten dio oni, oni
zegokana: bere-bat egiten du urrengo aldian
urrengo biekin. Oriek ziran Simon, ta Lebi. Itzultzen da gero laurgarrenagana (Judas zeritzan
oni); ta oni, guziak aditzen zutela, ematen dio,
eman zezoken berririk andiena; ta erraten dio:
Zure semeak, nere seme Judas, jabetuko dira
noizbait Promisioko bazterretan, zure izeneko
tribu ta erreinu batez. Erreinu onetan iraun bear
dute erregeak erregeen ondoren, ta gobernari
andiak, mundu guziak uste duen erremedioa edo
zuzenbidea datorren artean. Bai: zure odoletik
datorrena izain da mundu galduaren zuzenbidea, erremedioa, edo Erremediatzallea. Genes.
49. 1O. etc. 11.
Berri au eman zien Jakobek bere semeei,
edo, orien buruan, eman zien Jaungoiko berak
Jakoben ezpañez munduko guziei; ta eman zien,
izan zezaten, etorkizunaren uste onetan, Adanen
bekatutik zetozkien nekeen zerbait aringarri,
bada eman zien Jakobek berezi berri au Ejiptoko
erregeen pean bizi ziranean, ta beren jait-bazterratik urruti zeudela: ta orregatik eman zien,

ongi nai zielako, ta maite zituelako señalean; ta
etorkizunaren uste onarekin eraman zitzaten,
bear zen eran, orduko beren lan ta neke guziak.
Gu, Jaungoikoari eskerrak, jaioak gara Jauna
gizon egin ezkerozko denboretan, ta ez gaude
lenekoak uste zuten berri on andi onen begira,
baña baditugu guk ere geren etorkizunak; eta
orien berri onen begira gaude. Lenekoa bera da,
egungo gure Jaungoikoa; ta, len baño ere amorio
geiago bereei erakusten diena; ta itxedan dezakegu guk, bai segurki, emain dizkigula guri ere,
ta lenekoei bezain gogo osoz, uste ditugun geren
berri onak. Eta eman ere ez ote dizkigu arkitzen
garan egunetaraño? Zenbait beintzat, bai; ta
onak alere: bada adirazi digu (ta aspaldi da ori)
guri ongi naiez, ta obeki laguntzeagatik, gelditu
dela gurekin gure Jesus, bere Redenzioko lan
andia bukatu ezkero: adirazi digu prest dagoela
gau, egun, ta puntuoro, guri geren txarkeriak eta
bekatu guziak barkatzeko; ta guzi-guziak barkatuko dizkigula, guzien barkamentua guk negarrez, ta bear bezala, eskatu ezkero. Adirazi digu
gure Jesus berak, beraren nai ta atsegin guzia
dela gurekin biotzez biotz itz egitea, ta gu bere

graziaz, ta animako ondasun andi-ederrez beterik uztea: ta adirazi, beste anitz gauzaren
artean, gu nor bagara, guretzat dadukala bere
zerua; ta zeru, sekulako glorian, atsegiñez, ta
kontentuz betea. Zorionekoak, onenbat berri
onez baliatzen diranak; eta, zeru au irabazteko
bear diran, ta Jaungoikoak eskatzen dituen gauzak egiten dituztenak! Bertzegatik ezpaliz ere,
onenbat ontarte ta bere faboregatik zor diogu
guk geren Jaungoiko maitagarriari eskatzen
diguna, ta anitz geiago.

C.
Zertako zen
Jaunaren berri on au ta,
eman zuen bezain maiz, ematea?
Gure Jaungoikoak eman zuen bere berri on
au, edo adirazi zuen bere ongi naiezko gizonegin bearra, len ukituz adirazi degunerako, edo
bizi zitezen Adan ta Adanen umeak eta orien
ondorengoak Jesusen ustean, ta zuzenduko ziralako beren ustea ta esperautza galdu bage.

Gizon jakintsuak bazekiten Adanek eta gañerako
guziak etzutela berez indarrik aski, bekatuaren
zorrak ateratzeko: ori bezain ongi zekiten, beren
zorrak ez ateratzera, galduak zirala zordun
guziak beti-betiko: ta jakindun berak, denbora
berean jakin ezpalute, eman uste ziela Jaungoiko
berak beren zorren atera-bidea, zer egin zezakeen gaisoak? Zer, baizik beren gauzez etsirik,
galduen bide galduren bat artu, ta geroz ibilli
bekatuz bekatu, ta gaizkiz gaizki; ta beren egunak bukatu etsien eran, edo desesperatuak
bezala?
Orrelakorik egin etzezaten bada, ta ori egin
lekuan, ar zitzaten beren obenen alde Paradisutik kanpoan zituzten beren neke-izerdiak, beren
naigabeak, beren malurrak, beren gaitzak, beren
eritasunak, beren iltzea ta munduko kalteak,
agertu zien denboraz beren Jaungoikoak berri on
andi au; ta adirazi zien idikiko zirala, egunen
batean, orduan ertsiak arkitzen ziran zeruko
ateak, edo atariak; eta izain zutela nondik atera
ta pagatu bekatuaren zor arrigarriak. Etzien
orduan gure Jaungoikoak agertu, noiz argitu bearra zen zorioneko egun ondasundun au, edo noiz

agertuko zen gizon egiña onenbat ondasun ekartzeko zegoen gure Jaungoikoa: ta nola berri on
au agertu zuenetik, gisa onetan Jesus agertu
baño len eunka ta millaka zoazen urteak, gal
etzezaten gauza au egiñik ekusteko ustea, agertu zien geroztik ere noizean bein berri bera, ta
aldioro siñets ziteken bezala, ta amoriozko
bidez.
Adani berri au eman zionetik, bi milla ta eun,
ta ogeita bederatzi urteren buruan bezala, erran
zion Jaunak Abrani; ez da zer-etsi, nik zuen alde
Adani len adirazi nionaz: eginen naz, bai, eginen
naz gizon, gizon-egiteko nere ordua etortzen
denean, ta gizon egiten nazanean, zure ta zure
ondorengoen odoletik artuko dut nik nere gizatasnua: Genes. 22. 18.
Andik laur ogeita zazpi urteren buruan au
berau adirazi zien Jakoben semeei, araistian
ekusi dugun bezala. Andik milla ta zazpieun ta
laurogei, ta zenbait urteren buruan egin zen
Jauna gizon; ta urte orietan usuago, ta maiz
eman oi zuen egiteko beraren berri au: ta eman
zien, bertze anitzen artean, Dabid Erregeri,
Isaias Profetari; baita Amos, Mizeas, Ajeo, ta

Malakiasi ere; baña guziei baño klaroago Profeta
Danieli (c. 9. 25.): bada oni adirazi zion zenbat
urte ta asteren buruan etorri bearra zen Jesus
Jaungoiko-gizon egina, ta noiz izain zen onen
eriotza, bere Aitari gure zorrak pagatzeko. Ta
oni, ta erran ditugun Profetei adirazi zien, baita
Sibilei ere, batzuei bere jait-ordua ta bizitza, ta
besteei bere nekezko pasione santa, ta eriotz
gogorra; ta adirazi zien, guzia eraman bear zuela
amorez ta gogoz gure onagatik, eta irabaz genezan guk Adanek galdu zigun zerurako geren
eskua ta deretxa.
Orra bada zertako zen Jaunaren berri au, ta
onen maiz au mundukoei Jaungoikoak adiratzea.
Guk badugu orduko gauzen, ta lenekoak egin oi
zituzten gaizkien berria. Begitan ematen digu
orien itsutasunak, eta aisolakabe ero galdu-galgarriak; eta alere zentzatzen gara? Lenekoakgatik egiteko zedukana, egin du gugatik gure Jaungoikoak; bada egin zen gizon gure guzien onerako: ta geroz ere gugatik egin ditu Jaungoiko
berak, leneko gizonakgatik egin etzituen anitz
gauza. Baña zer atera du guziarekin gugandik
gure Jaungoikoak? Askotatik beintzat, lenekoen

gisako aisolagabekeria ta esker gaistoa, besterik
ez.
Eta nora ote doaz, orrela dabiltzanak? Jaungoikoaren juizio izugarri-gogorrera, ta sekulako
galduak izatera, lenagoko zordun gaisto eskergabeak bezala! Begira, gizonak, begira, berriz
ere etorri bearra da, len etorri zen gure Jaungoiko bera: baña bigarren aldi onetan etorriko da
era izugarrian; ta etorriko da, gugatik egin duenaz guri kargu zorrotzak egitera; ta, egiten
dugun guziaren kontu zuzenak artzera! Kontu
gaistoak orduan guk emain ditugu, baldin Jaun
berari, len ta gero zor dioguna gogoan arturik,
eranzuten ezpadiogu esker umillez, ibillera zuzenez, bizitza garbiz, ta amoriozko biotzez, ta
gogoz. Berak digula orretarako bear duguna;
baita anitz eta anitz geiago ere. Bai arren, bai!

Secundum magnitudinem illius,
sic et misericordia illius cum ipso est.
Eccl. 2. 23.

Gure Jaungoiko maiteak, Adan egin baño len
egiten ditu zeru-lurrak, itsaso-odeiak, eguzki-izarrak, eta munduko gauzak. Orien ondoren egiten
du Adan; ta, egin orduko, uzten du gauza guzien
jabe ta jaun egiña. Baña zer da Adanek egiten
duena, onenbat on egin dion bere Egillearekin?
Egin zezaken gauzarik gaistoena! Aldebat utzi,
ta saldu Jaungoiko bera sagar-bokadu bategatik:
edo uts arrigarri ta bekatu beltz itsusi batekin
guztiz aserreturik iutzi bere Jaungoikoa. Esker
galanta! pagu ederra! Zer zen orduan, Adani
Jaungoikoaren aldetik zegokana? Bertan illik gelditzea? Ezer-ez bat bezala zen gelditze ori. Zer
bada? Sekulako suan ondaturik Jaunak uztea; au
ura kiskiltzen ta erretzen beti, ta beti lertzen ta
urratzen au idukitzeko? Etzen geiegi, ez, Adanen
bekatuari zegokanaren alde ori guzia. Zer egin
zekikeon bada bere esker gaisto, ta bekatu izugarriagatik? Nork jakin? Nork adirazi?
Baña zer da orduan gure Jaungoikoak Adani
eginikakoa? Siñistuko zeunke! ordurañoko
guzian egin ziozkanak baño, ontarte ta fabore
andiago baten egitea! Ta bere lanez ta egitekoz
Jaungoiko maitagarriak mundoko guziei adiraz-

tea, bere esku altsua diñakoa dela duen urrikaltasuna ta miserikordia; izanik ere bazter bagekoa, ta asma al adiña ta geiago ta geiago dagikena, duen eskua; bada kastigu-lekuan, eman
izandu zion Adan bekatariari, eman zekikeon
berririk andiena, ta adirazi zion egiñen zela bera
gizon, ta artuko zuela bere gain aren ta gure zor
guzia!
Zer zen, au bere Jaunagandik aditzean, Adanek egin bear zuena? Zer? Baizik damuz ta negarrez bazterrak beretzea; itzez ta biotzez, ta alde
guzietara eskerrak ematea, ontasun utsez betea
dagoen, ta ondasunez ta ondasunez betetzen ari
zekion bere Jaungoiko maitagarriari. Egin ote
zuen Adanek orrelakorik? Etzuen utziko, beintzat
ari zegokionaren, ta zor zionaren ezagumentu
bagez. Zorionekoak ura, ta gu ere, egin bazuen
ark, eta guk orain badaere egitera, egin bear
duguna. Eginen dugu guk ori, egin ezkero, gure
zor andien, ta Jaunaren ontasunaren ezagumentuak eskatzen duena: ta ala izatera, izain dugu
guk lenen barkamentua, ta gure Jaungoikoak
ematen digula, bere zeruko betiko gloria. Izan

dezagula bada, emendik atera orduko. Bai arren,
Jainko maitea, bai!

Non habent futurorum spem mali,
et lucerna impiorum ex lingetur.
Prov. 24. 10.
Lurreko gaistoak ez dute begiratu nai etorkizunera. Sartuak daduzkee beren buru-biotzak
emengo gauza galgarri txarretan; ta lurretik
begiak ez goratzeagatik, ez dute kasorik egin nai
zeruko argi eder, Jaunaren deitze zuzentzalleez.
Beti emen bizi-bearrak bezala bizi dira, edo,
iltzen diranean, ilko balira bezala astoen gisan,
edo gorputz ta anima. A ero, zeren buruen galgarri-zentzugabeak! Egunen batean etorriko zaitzue, bai, orain aldebat uzten dezuten ezagumentua! Baña ezagumentu eskergabekoa; ta
ezagumentu, bekatutik, eta onen ondoren datorren sulezetik, aterako etzaituztena! Orain zuek
ezagutzera orduko zuen damua, erraien- erretzea, ta neke arrigarria, bertatik zentzatuko
ziñazkee, bai: bertatik kontuz, ta erne begiratu-

ko zenioke, zeruko argiak erakusten duen etorkizunari; ta egiñen zenukee, Jaunak adirazten
dizuten guzia. Baña zuek zeren gogo txarrak
aspertu nai! Zuek ez utzi nai zeren aurkeri
dollor-eroak! Eta zuek nai bizi, geienen gisan,
edo gaizki ta gaizki!
Bertze onenbeste gertatzen zitzaien, lenagotik munduan izandu ziranei. Kontatuak ziran, edo
agitz guti, Adanen egunetatik Jaungoikoa gizon
egin arteko denboran, bear bezala bizi ziranak,
urte ta denbora beretan gaizki bizi zirauen
aldean; ta alere adirazten zien guziei beren Jaungoikoak, onak izateko egin bear zutena; ta ematen zien bein ta berriz, ta askotan ere, guzien
onerako egin gogo zuen gauz andi onen berria!
Onez au guzia, ta guziei ongi naiez.
Onela guri Jaungoiko berak begiratzen ezpaligu orain ere, non leudezke gaur munduko geienak? Deiez, gogargiz, graziaz geren biotzak ukituz, ta beste milla moduz laguntzen ezpaligu
guri geren Jaungoikoak, orain ongi bizi diranak
ere nola biziko lirake? Ageria dago: gañerakoak
bezala, ta bear bada agitz gaizkiago. Jaungoikoari eskerrak, egiten digun oraingo geren ongi

laburraz; bada Jaungoiko berak orretan guri ez
laguntzera, ori ere guk egiñen ez genuke. Berak
digula geiago ta geiago egiteko grazia; ta, zeruko gauzak gogoan daduzkagula, geren egunak
ongi bukatzeko bear duguna. Bai arren, bai!

Vae dissolutis corde, qui non credunt Deo,
et ideo non protegentur ab eo.
Eccl. 2. 15.
Zorigaistoan jaioak, biotz urratu edo bizitza
galdu batekin emen gure artean dabiltzanak!
Bada oriek, edo siñisten ez dute Jaungoikoak
erraten dienik, edo gogo gaistoak ematen diena
da orien gauza guzien eragillea. Beude nai adiña
denboraz oju ta oju predikariak, erran bezate
erran al adiña konfesari onak, aditzen zaienak,
eta munduko guziak: alferrik izain da orien oju ta
errate guzia: ez dituzte berdin gaistoak ontzat
artuko orien erran-oju oriek. Oriek len izan du
diranak izain dira gero ere; ta beti izain dira ero
zentzubage galduak.

Zer nai dezu zuk, gerta dakion, oriek bezala
Jaunaren erran onak aldebat utzirik, bere gogora
dabillenari? Zeri dagokala (erran ezadazu) eman
bear dio Jaungoikoak onelakoari, lenekoei baño
laguntza ta deitze andiagoren bat? Eta, ematen
ez diola, nola aterako da bere aztura gaistoen
erreka ondatu arrigarritik, ara baño len, bide
gaistoz gaisto zebillela, erdi-lertua zegoen bekatari arla? Zorigaistoan jaioa bada, gisa onetan
arkitzen den edozein anima, beraren Jaunak ez
egitera, noizean bein egin oi dituen gauz andietatik bat edo bertze, bada ez du egiñen egin
bear duenaren laurdenik ere, ta galdua izain da
sekula guzirako.
Orra zertaratzen den, onez deitzen dion Jaunari erantzuten ez dion anima! Ta orra norinai
gerta dakikeona, kontuz ezpadabil, bizi den denboran. Geroko onaren ustearekin, ta maiz agertzen ziela bere gizon egin-bearra, ta andik atera
zezakeen ondasuna, ondu nai izandu zituen gure
Jaungoikoak leneko jendeak eta Israeldarrak. Ori
bera billatzen du Jaungoiko berak, sulezeko
berria ta zeruko ondasunen ustea guri geren
gogoan sartuz, guri geroi eragin-naiez dabille-

nean geren legeko gauzak. Lenekoetatik anitz,
eta askok baño obeki egiten ezpaditugu guk
geren gauz oriek, galduak izain gara gu ere leneko galduekin batean; ta galduak izain gara sekula guzi-guzirako.
Orretara naiteke ni? Ta orretara, nik neronek
nai dudela? Orretara naiteke ni, nigatik gizon
egin ezkero nere Jaun on maitagarria, ta Jaun
berak geroz egiten zizkidala, egin dizkidan adiña
gauz on ta ontarte? Orretara naiteke ni, ta burutik irauzi, edo erotu bage? Au badakit, eta alere
bizi naz, bizi nazan bezain aisa, ta aisolarik gabe!
Au badakit, eta ez naz saiatzen zerbait badere
egitera, gerta ez dakidan malur arrigarri au? Zertan nago ni, nagoen bezala, nere oraindañoko
alferkeri ta nagitasun zenzu bagean? Noiz artean
iraun bear ote dute oraindañoko nere erakeriak,
eta urrats edo pausu makurrak? Noiz itzuliko naz
ni, nere billan, ta ondoren dabillen, nere deiez
dagoen, ta ni beretu nai ninduken, nere Jaun
andi ta jabe Jaungoiko maitagarriagana? Gaurdanik, Jauna, ta bertatik, bat ere luzatu gabe,
zuk laguntzen didazula. Biziro zugana noan; ta
noan asi ta gelditu gabe, kendu bear didazu zuk

zerorrek nere bekatuen karga pisu au. Ziñez
eskatzen dizut, eta damuz beterik, erraten dizudala: Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
NORAÑOKO DEN GURE JAUNAK,
GUGATIK GIZON EGITEAN,
EGIN IZANDU ZIGUN
ONTARTEA TA FABOREA
Gauz onak, etorri orduko, atsegin-kontentuz
betetzen dituzte, orien begira zeuden biotzak:
baña, etorkizun arkitzen diran denbora guzian
naikunde utsa ta desira, besterik ez dakarte; ta
dakarten desirkundea, edo beren naia, anbat
andi biziagoa da, zenbat andiagoak diran, ta
obeak, uste diran gauzak edo ondasunak. Leneko jendeak onelako deseoz ta naikundez beteak
bizitu ziran, Jaungoikoa gizon-egin arteko denboran: ta, orien desirak adirazten dutenaz, guztiz
andia zen Jauna gizon-egitetik oriek uste zuten
ontartea. Nola-ere-bait orain guk ekusteko, norañokoa den oriek uste zuten, ta guk eginik ekusten dugun ontarte au; ta, ontarte onegatik guk
geren Jaungoiko-gizonari zor diogun esker-amorea, ekusi bear degu nolakoak izandu ziran, Jaunak au egin arteko denboran, gaude oriek, eta

orien artean zenbait Patriarkak, Erregek, eta Profetak izandu zituzten Jesus ekusi-naiak. Asi gaitezen Patriarken ta Erregeen ekusi-naietik.

A.
Lege zarreko patriarken,
ta errege zenbaiten Jainkoa
gizon-eginik ekusi naia, ta desira
Bederatzi eun, ta ogeita amar urtez bizitu zen
Adan Paradisutik kanpoan. Zenbat bere bekatuaren damu ta naigaberekin? Berak daki, ta beraren jabe Jaungoiko maitagarriak. Bazekien lendabizitik Adanek (ekusi dugun bezala) etorkizuna, edo Jaunaren gizon egiteko asmoa. Bazekien
Adanek, aren gaizkitik, datozen kalteakgatik eta
nai dutenen onerako zela gure Jaunaren gizon
egitea. Ekusten zuen Adanek, anbat denboraz
berak bese beingo utsagatik zeramana; ta aren
ume gaisoak orduko aren uts beragatik eraman
bearko zutena. Etzen brontzezkoa, ez; etzen burdinezkoa; ez eta arri gogorrezko ere Adanen biotza: aragi bera-minberezkoa zen, ta damuz erdi-

ra zitekena. Bada, Adanek orduan zituenak
bezain ekuste gogorrak, ekuste egunorokoak,
eta ekuste, egunean askotan berritzen ziranak,
zertaratzen etzuten aren biotz beratx minbere
au? Zer negarrak, bere biotzaren aldi orietako
estutasunagatik Adanen begiak isurtzen zituztenak! Zer aiak, biotz berak bere naigabeekin gau
ta egun maiz aski, ta anitz aldiz Adan gaisoari
idarokitzen ziozkanak! Zenbat bider, egiñaz
damuturik, asi ote zen Adan gizajoa bere kontra,
ta Jaunari deitzen?
Deituko zion, bai, Adanek bere Jaungoikoari;
ta eskatuko zion (nork daki zenbat aldetara),
zetorkiola lenbaitlen, lertzen zuten bere barreneko kezkak arintzera, urratzen zuten bere nekeak
leuntzera, ta, erdi bi egin nai zuten bere biotzeko naigabe astun-pisuak kentzera. Deituko zion,
ekusi naiez bere ta gure Salbatzallea, berak galdurikako gauzen Arkitzallea, ta ontasun guziak
berekin dituen Ongigillea. Deituko zion bein, ta
berriz, ta askotan ere: deituko zion egunoro,
goiz-arrats, eta, nork konta-al zenbat aldiz ta
bider? Baña, bere deitze guziekin etzuen ekusi,
ekusi nai zukean gauz andi au: ta, anbat urteren

buruan, atera zen mundutik Adan, mundua, bere
bekatuagatik, bere ezkero lanez, izerdiz, negarrez, kaltez ta kaltez. Oriek dira, Adanek guri,
bere umeei, utzi dizkigun ondasunak eta bazterrak; bazter ta ondasun, ez izateko obeak!
Seth zeritzan Adanen semetik Abrahan mundura zeneko, izandu ziran errenko, umez ume,
emezortzi, edo emeratzi familietako Nagusi ta
Patriarka. Ez dakigu norañokoak ziran, orien
Jesus ekusi-naiak. Andiak zirala, bai, ta besterik
ez digu adirazten Eskritura Santak. Abranek
izandu zituenak adirazten dizkigu Kristo Jaunak;
baña itz bian, ta guztiz laburki. Jerusalengo elizan erran zien bein Kristo Jaunak, au arkitzen
ziranei: zuen Patriarka Abran, gizon andi ark
ekusi nai izandu ninduen ni, nagoen bezala,
gizon eginik; ekusi ninduen len fedez edo siñistez, ta Profetaren begiz; ta gero, gizon egin nintzaneko, (Aita Maldonadok dionaz) bere Linbotik;
eta Linboko bere ekuste, edo ni gizon egin nintzalako berri onek, bete zion atsegin-kontentuz
biotz guzia.
Berak nai bezain aldetik ezpazen ere, Abranek baño alderagotik begiratu zion onen Illoba

Jakobek; eta iltzeko zegoela, erran zien onek
bere semai: Egun au ekusi naiez noa mundutik
Abranen linbora; ta an egon bear dut nik, eta
egon bear dute ill on guziak onen begira; ta egon
bear dago suspirioz, naiez, ta gogoz beteak, etorri dakigun artean, gu andik aren, ta bere zerura
zuzenduko gaituen gure Salbatzallea.
Orra nolakoak ziran, noizean bein Patriarkak
erakusten zituzten Jesus ekusteko desirak, eta
naiak! Ez dira uztekoak Erregeak ere erakutsi oi
zituztenak, Dabidenak beintzat, eta onen seme
Salomon gizon jakintsuarenak. Badira Eskritura
Santan eun ta berrogeita amar Psalmo, edo
zeruko kanta. Irur-ogeita zazpigarrenean agertzen du Salmariak Jesusen etorrera, ta Jesusek
berez ta bere Apostoluez munduan egin bear
zuena. Bigarrenean agertzen du, mundu guzian
banatu bearra dela Jesusen Ebanjelioa, doktrina,
ta legea. Onetan berean, ta beste zenbaitetan,
agertzen ditu Kristo Jaunaren neke-izerdiak,
Judasen txarkeriak, Pasioneko penak, Gurutzeko
tormentuak, eta au erran zituen itzak; baita
ondoan gertatu ziran gauzarik txikienak ere.
Bere nekeak agertzen ditu Dabidek zenbait

aldiz; baña begietatik utzi bage Jesus maitearenak; eta, oriek agertzeagatik agertzen ditu
bereak; edo, zuzenago erran dezadan, bereak
bailira bezala, agertzen ditu bere kantan edo
bere Salmoetan, Jesus maite Jaungoiko-gizonak
ekusi zituen bidegabeak, injuriak, eta neke arrigarriak.
Salmo beretan agertzen ditu Dabidek, irugoiztar Erregeen etorrera, ta Jentillen, ta mundukoen konbersioa, edo gure legeratzea. Agertzen
ditu, Apostoluak, eta bere Legeko bertze anitzek
eraman bear zituzten neke-martirioak, Juduen,
Errege gaistoen, Enperadoren, ta gañerako
etsaien eskuz ta manuz. Jesusi darraiko Dabid
bere Bizitzan, bere eriotzan, ill ondoan, ta, munduak iraun bear duen denbora guzian; baita
azken juizioko egunean ere; bada agertzen ditu
orduko Jesusen kontu-artzeak, eta gañerako
gauzak; eta, onik ez duela dirudi Dabidek, Jesus
gogoan, arpan, ta miian ez duen ordu ta puntuan: ta guzia da Dabid Jesus ekusi nala, suspirioa, ta anitz aldetara ojuz erratea: Zertako da,
nere Jaun andia, zuk dezun eskua ta indarra?
Noiz artean egoin zara zu zauden bezala, geldi-

rik, eta gugana igorri gabe, igortzeko zauden
zere Seme, Jaungoiko-gizona? Noiz ekusi bear
ote dugu guk gure Jesukristo Jauna gurekin, gure
artean, edo gure eran aragiz jauntzia, ta gure
onerako zerutik jaitsia, ta jaioa? Egizu gaur bertan lan andi au, ta atoz, luzatu gabe, gure bekatuaren karga gaistoa guri kentzera; atoz, arren,
emengo gure etsaiak garaitzera; ta atoz, atoz,
zeruan gu sar gaitezen, gañeko ate, eternidade
guzian iraun bear dutenak, guri idikitzera.
Nonbait andia da, Dabid Errege, orretan zuk
uste dezun ontartea ta faborea! Bada, ain andia
ez izatera, etzeunke zere gogoan orren sarturik
erabilliko, ta orren itz bero biziz, ta orren ziñez
eskatuko. Zer dio zure seme jakintsu, errege
andi, Salomonek? Onen erranak, zuen jakindeagatik, beste asko erregerenak baño agitz geiago
balio du edozein gauzetan. Adi zazu bada bein
berak, egiteko onen gain, Aita Eternoarekin ziardukela, adirazi izandu ziguna.
Zurekin egoin da beti, ta gizon egin bage,
zion bein errege Salomonek, gauza guziak dakizkiena, ta, egiten dituzunetan laguntzen dizun
zure Seme bakar, jakiunde utsa, ta sekulako

sabiduria? Betor, betor zeru orretatik; eta, bere
Jaungoikotasun andia galdu gabe, ar beza
lurrean lurrezko gure izatea, edo naturaleza;
bebil gurekin emen, emen gu gabiltzan bezala;
neka bedi emen gure artean; ta neka bedi gure
izenean, gure onerako, ta guri erakusten digula
nola bizi; bizitz on banatan laguntzen digula,
eraman gaitzan bere ondoren; ta sar gaitzan,
berekin batean, bere ta zure zeru doatsu orretan.
Ez dezu aditzen zer zion gizon jakintsu Salomonek? Ez dezu aditzen zer zion Dabidek? Ez
dezu aditzen Patriarkak erraten zutena? Orien
erranak, orien ansiak, orien Jaungoikoa gizon
eginik ekusi-naiak, ez dute ongi asko adirazten
fabore ta ontarte onen balio, ta ontart au egiten
digun gure Jaungoikoaren maitagarritasuna?
Etzaitzu kostatu, ez, oriei adiña, gure Jaunaren
lan andi au; ta ez dezu ezagutu ere oriek bezala!
Zu sortu baño len, bekatari txarra, egiña zegoen,
zure onerako, ekusgarri on andi, Ontartegille ori:
baña zuk, zuri zor zaitzun gauzari bezala begiratzen diozu, ta anitz estimatzen ez dezula. Beste
begiz begiratu zioten, urrutitik begira zegozkan

Erregeak eta Patriarka andiak; baña gerozko Profetak ere, orain ekusiko dugun bezala.

B.
Isaias Profetaren Jesus ekusi naia
Isaias Profetak, begiz ekusi balitu bezala, adirazten dizkigu Jaunaren gizon-egitea, Jesusen
jaiotzea, Jesusen bizitza ta eriotza: baita ortik
datozen on, ta ondasun guziak ere. Bizitu zen
Profeta, errege gaistoen egunetan. Erregeen
eran bizi ziran orien pekoak. Egiten zuen Profetak alegiña itzez, mandatuz, ta milla aldetara,
guziak beren Jaunagana zuzentzeagatik: baña
gaistoak etzuten egin nai aren erranik, eta aitzina zoazen beren bide makur galduetan.
Etzuen onik Profetak, ezpazen Jaunaz oroitzen zenean. Oroit-aldi orietan agertzen ziozkan
Jaunari bere naigabeak, eta kezkak: eskatzen
ziozkan oriek kentzeko bideak eta erremedioa;
eta, agertu zionetik andiena, edo Jesusen etorrera, gelditu zen arritua bezala, ta etzekiela, nola
etorrera onetatik bere begiak kendu edo gogoa

aldaratu; ta, bertze egitekoetan ziardukanean
ere, etorrera onetara zetorkion bere asmo guzia,
ta itzketa. Gauz onen gain itz egiten zuen:
batzuetan erakusten zuen nolakoa zen Jesusen