Zenbait otoitz-gai-I - 10

bidenabar zai nazazu oraindaño bezala; ta adirazi zadazu bere aldietan, nik egin bear dudan
guzia.
Bai arren, bizirik nadukazun nere zuzentzalle
on-maitagarria: bai!

In ipso onim vivimus, et movemur, et sumus.
Act. Apost. 27. 28.

A nere Jaungoiko andi on maitagarria! bekatuan negoen guzietan (eta ez ote nago orain
ere?), ni nintzan zure begietan, munduan den
gauzarik itsusiena; ni nintzan zure etsairik andiena; ta alere nerekin ziñan zu! nere animan ziñan
zu! nere gorputzean ziñan zu! baita nere biotz
ustel gaistoan ere; ta emen arkitzen ziñan zu,
beste gauzetan edo tokitan arkitzen ezpaziña
bezala; ta emen arkitzen ziñan, ta arkitzen zara,
zaran guzi-guzia. Au zer da, nere Jaun andia?
Etsaien igesi dabiltza gizonak; eta zu zere etsairik andienaren barren-barrenean sartua? Zertan
zaude, ta zertako emen, nere biotz txar onetan;
edo zer billatzen dezu emen, nere animan?
Zer billatuko du, geiegi nai digun gure Jaungoiko maitagarriak, ezpada gure ona ta ondasuna? Gure biotzean dago gure Jaungoiko maitagarria, ta gure animan dago: ta bietan dago, gure
onerako diran naikundeak guri gogoan sartzen
dizkigula; ta denbora berean dago, sasoiaren
begira bezala, guri ontzen laguntzeko, gauza
bakoitzerako bear ditugun indar guziak guri
emateko; ta, egiten ditugun gauz onakgatik

zeruko ondasunez beteak gu iuzteko. Zorionekoak, sasoi naigarri onetaratzen bagara gu! Ez du,
ez, galduko sasoi au geiegi nai digun gure Jaungoiko andiak, guk gerok galerazten ezpadiogu:
erne dago alabaña; nai duena dagikena da; guk
bear ditugun indarrak eman ditzakena da; ta
bere jakiunde, ta indar guziarekin guk artu-al
adiña ongi egin naiez dagoena da. Ongi eroak
gara gu, onelako sasoietatik bat ere galerazten
badiogu geren Jaungoiko ezin-ongilleagoari!
Ez arren, nere biotzean arkitzen zaran nere
Jaun andiai orrenbat oraindañokoan zor dizudan
ezkero, ez nazazula erortzen iutzi, erakeri onen
galgarrian! Indazu, gaurgero zutaz maiz, ta bear
den eran, oroitzeko grazia. Indazu nere onerako
nai andi indartsu bero bat; eta lagun zakizkit,
ongi ta zuzen egiten, orretarako diran nere
gauza guziak; eta indazu bidenabar, oraindañokoan ori egin ez dudalako damu ta urriki ziñezko
bat. Urriki-damu, ta zure laguntz onen eskean
nator, itzez ta biotzez erraten dudala: Nere Jesukristo, etc.

BIGARREN LIBRUA
JAUNGOIKOAREN GIZON EGITEA,
TA AUR-DENBORA
Nolerebait ekusi dugu, batetik geren txarkeri
galdua, ta bestetik gure Jaunaren betiko izate
ezin-andiago eder betea; ta alere Jaun berari guk
zor diogun ongi naia, ta amore bazterrik bagekoa. Orain, au obeki ekusteko, ekusi bear ditugu,
Jaungoiko berak, gure onerako gizon egin zenetik, egin dizkigun zenbait gauza ta ontarte, ta
lenbiziko lekuan, edo oraingo bigarren Libru
ontan, Jesusen gizon-egitea; ta, gizon egin zenetik ogeita amar urtetarañoko denboran gugatik
egin izandu zuena. Asi gaitezen gizon-egitetik;
eta ekus dezagun zertarako zen gure Jaunaren
gizon egitea.

OTOITZ-GAIA
ADANEN UTSAK ATERATZEAGATIK,
EGIN ZEN GIZON GURE
JAUNGOIKO MAITAGARRIA
Adanek bere gaizkiarekin, edo Jaunaren
Legean egin zuen uts arrigarriarekin, galdu zuen
bere on anitzen artean beretzat, eta geretako,
guziok (zerurako bagara) bear dugun Jaunaren
grazia, ta adiskidetasuna: ta Adanen uts au ateratzeagatik, edo guretzat irabazteko argatik guk
galdu genuen grazia, ta graziak dakarren eskua
ta deretxa, egin zen gizon Jaungoiko-Semea, ta
gizon egin zenetik ill arte guzian egin zuen libru
onetan ta urrengoetan adiraziko duguna. Bera
lan onetan Jesusi zor diogun amorea ezagutzen
asteko, asiko gara Adanen bekatutik; eta otoitzgai ontan ekusiko dugu Adani bere bekatuagatik
gertaturikako nekea.

A.
Anitz da bere bekatuagatik
Adanek galdua
Ill bage bizi bearrak ziran gure guraso Adan
ta Eba, Adan-Ebak egin ezpaliote beren Jaungoikoari, egin zioten txarkeria. Egin zuen gure Jaungoikoak Adan, egin zuen Eba, ta biak egin zituen
bere zerurako. Egin orduko eman zien biei,
lurrean bizi-ziraño aisa ta ongi bizitzeko bear
zutena; bada eman zien lurreko paradisua, ta
zeruko inozenzia, justizia orijinala ta grazia.
Bazuten Paradisuan (ta doarik alere) Adanek eta
Ebak jateko, edateko, ta gauza guzietarako nai
adiña, baita anitz eta anitz geiago ere. Etzuten
orduan gaitzerako makurtasunik bat ere; eta
gauz onak aisa egin zitzaken beren inozenzian,
ta zuten graziarekin batean. Egiten bazituzten
zenbait denboraz, eramain zituen beren egille
Jaungoiko berak emengo paradisutik zeruko
paradisura, ta eramain zituen erioaren ortzetara
gabe; ta emain zien an eternidade guziko atsegin-kontentua, ta sekulako gloria. Orobat gertatuko zekien bien ondorengoei, ondorengoak ere,

biak bezala, ongi bizitzen baziran beren aldartorduraño; ta kontatuak izain ziran ondorengoen
artean, gaitzera makurtuko ziranak, Eba ta Adan
ongi bizitzera.
Orra lendabizitik guk geren Jaungoikoari zor
diogun ontarte ta fabore arrigarria. Zorionekoak
gu, lendabiziko gure gurasoak ain aisa, ta añ
ezer-ezagatik galdu ezpaligute! Oriek ori guri
galdu arren, dugu, zerua irabazteko geroz guk
daramagun neke ta pena guzia: ta on alaere irabazten badugu azkenean, geren neke ta pena
guziekin badere!
Emen bizi zeño, etzuen jan bear Adanek Jaunak berezi zion arbola baten frutatik (onaren ta
gaitzaren jakiundeko arbola zen, arbola debekatuaren izena). Onetatik jaten baduk, erran zion
lendabizitik gure Jaungoikoak Adani, galduko
duk, nik nere naiez eman diedan grazia ta inozenzia; galduko duk, ere graziak iri ematen dien
zerurako eskua ta deretxa, galduko duk ik ere
bizitza, ta ill bearko duk ere ume ta ondorengo
guziekin; ta (Jesus, ta bere Ama ez) beste guziak
egoin dituk, bizitzen asi orduko, ire bekatuaren
loiean itsustuak eta galdu-zikinduak; eta, ik ori

ez egitera, jaioko dituk oriek inozenzian, ta graziaz beteak. Begirok bada zer egiten duen. Itz
bian adirazi zion gure Jaungoikoak Adani au
guzia; baita anitz geiago ta geiago ere.
Nork etzuen usteko, Jaungoikoaren meatxu
onek beldurtuko zuela Adan; kenduko ziola arbola debekatuagana urbiltzeko gogoa; ta etzuela
aren frutarik probatuko mundu guziagatik ere?
Baña zer gertatu zen? Gauz arrigarri bat! Meatxu
au aditu ta laster, Jaunaren erranaz, Jaunaren
eginaz, ta Jaunagandik uste zituen lurreko ta
zeruko ondasun andiez kasorik egiten etzuela,
jaten du Adanek arbola debekatutik; eta gertatzen zaizka, aditu dituzun malur ta kalte guziak;
baita agitz geiago ta geiago ere: bada aren jate
galdutik datoz Adanek berak ekusi zituen, ta
geroz gertaturikako, ta oraindik etorkizun arkitzen diran, neke guziak.
A nonbait, Adan, Adan! orren guti begiratuko
zenien zere buruari, ta guri tristeoil Orren aisa
galduko ginduzun, ta bokadu bategatik! Anbat
kostatzen zekizun bear etzenuen sagar edo fruta
bat uztea, eskuetan zenituela Paradisuko beste
guziak? Kontuzko gauzaren bat izan baliz ere ori

zuk ustea, etzen askiko anbat zor zenion zere
Jaungoikoak zuri ala manatzea? Zure eskergabetasunaren txar itsusia!
A nere Jesus maitea! ta agitz ederragoa da
nik askotan, ta anitz aldiz, erakutsi izandu dizudana? Ez nezake egin nik ere, zenbait aldiz beintzat, Adanek bezain aisa, edo, anitz nekatu
gabe, zere Legean niri zuk eskatzen didazuna?
Etzen aski, ta sobera bere bekatuagatik Adani
gertatuaren berria, ni zentzarazteko, ta Lege
garbi orrek diona niri eragiteko? Zertan nabill
bada, edo zeren begira nago? Ez ote naz orain
badere mudatuko? Bai, baldinbere: bai, Jesus
maitea, bai, zuk sendorki laguntzen didazula.

B.
Andi-arrigarria da Adanen
bekatuaren kastigua
Arbola debekatutik jan orduko, ezagutu zuen
Adanek; baita, berak jan ondoan, Adani janerazi
zion Ebak ere, bere bearra, ta erakeri ezin-galgarriagoa; bada ezagutu zuten, batak eta besteak,

galdu zutela beren Jaunak doaiez emanikako
grazia, ta zuten inozenzia; ta arkitzen zirala
bekatupean, ta Jaunaren etsai egiñak; eta, oarturik etzutela soñean deus, lotsatu ziran biak; eta,
beren alkekizuna kenerazi naiez, estali ziran
nolerebait, pikutik arturikako zenbait ostoren
soñeko zirtzillarekin. Onetan daudela, aditzen
dute, an zebillen beren Jaunaren otsa, edo itza;
ta ematen diote bertan igesiari, ta gordetzen
dira al duten betala. Orra gaizkiaren lagunak!
orra gaizkiaren ondorengoak! Lotsa, alkekizuna,
ta beldurra. Ez dituzu ekusi zuk ere zere baitan
noiz edo noiz? Bai noski, ta gaizkiren bat egin
dezun aldioro ere, naiz itzezkoa izan zedilla, edo
lanezkoa, naiz gogo utsezkoa, zure gaizkia ta
txarkeria.
Itz egin zien Jaunak bizi beren gorde-tokira;
ta adirazi zien, egin berririk arkitzen zen beren
utsaren itsustasuna; ta eman zion bakoitzari
zegokan sentenzia. Esan zion bein Ebari: bai? Jan
dun erorrek, eta jan-erazi dion Adani nik biei
debekatu nizuen, arako sagar edo arbolatik?
Oroituko az bada, bizi azaño. Ik izain ditun bai
ere denboran nekeak nekeen gain, kezkak kez-

ken ondo; ta erditze gogorrak gogorrekin: ta,
zeren ere buruz ibilli azan, ta gaizki, ta galdu
duan erekin batean ere gizon au, gizonaren
eskupean egoin az beti, ta egiten ditunala, nai ez
ituken gauzak eta lanak.
Itzultzen da gero Jaun bera Adanegana, ta
erraten dio oni ere: ik, nere erranak aldebat utzirik, egin duk ere andre galgarriaren errana; ta
jan duk ik ere, nik iri debekaturik utzi nien arbolatik? Orain artuko duk, orain, ere lan eder onen
irabazia. Lurrak i nor izatera, berez, edo maneatu ta ondu gabe, ekarri bear zien zuek ongi ta
nolanai bizitzeko emen lurrean bear zenuten
guzia. Ez az izandu i, ez, izan bear uena. Ez duk
ik egin, ez, nik manatu nienik. Egin duk ik ere
gogo gaistoak eman diena: ta, nere grazia ta
adiskidetasuna galdurik, egin az i ere bekatuagatik nere etsai gogor beltz-itsusi, ta galdu. Bada
ik egiñen dituk, bai, emengo aldiak; eta, paradisutik aterarik, nik utziko aut i nekezko bazterrean ta lur madarikatuan: jan-edanen baduk, an
billatu bearko dituk ere janaria ta edaria; ta billatu bearko dituk, maiz eta galanki nekatzen azala.
Izerditaraño ariko az lurra maneatzen, ta alere,

zenbait aldiz beintzat, arantzak, elorriak, eta
bidegabeko gauzak emain derozkik ere lurrak,
labore-lekuan; eta orduan ire janaria izain duk
ganaduarena, edo belarra, edo anitz-anitz obea
ez den gauzaren bat. Ire neke-izerdiak, ogi zati
bat, edo bear den beste zerbait biltzeko, iraun
bear dik ill adin artean: ill bear duk ik; eta illen
dituk ire ondorengoak ere, ire jate txar, ta bekatu galgarriagatik. Orra Jaungoikoak egin ziezten
karguen mamia, ta sustanzia; ta orra Jaungoikoak Adan naigabetuari ta Eba galgarriari emanikako sentenzia ta kastigua! Ekusten dezu zein
izugarria!
Gaur agertzen baliz Jaungoiko bera gure kontuak artzera, zer errain ote lioke gutatik bakoitzari? Zer karguak egiñen lizkiguke, oraindañokoan guk egin ditugun utsegite ta txarkeriakgatik? Zenbat eta zenbat bekaturekin emain lioke
bakoitzari bere begietan! Zein itsusiak agertuko
ote lirake oriek, eta zein bidegabekoak! Adanek
bat egin orduko, an zuen bere gain bere Jaungoikoa, ta aditu zuen nornai arritzeko den, ta zuk
zerorrek ekusi dezun, sentenzia. Agertzen baliz
orain, guri dagokiguna guri ematera, gutaz zer

izain ote lizake? Bertan noski geldituko giñake
illotzak, eta betiko galduak. On utsez, orain ixillik
dago gure Jaungoikoa; ta begira bezala dago
zentzatzen ote garan, geren gauzak garai onean
prestatzen ditugula, kontu onak emateko. Zorionekoak mugaz, ta luzatu gabe, orretaratzen diranak! Orietatik izain gara, gaizki egiñaz damuturik, ongitzen baditugu geren egitekoak. Ori da,
guk emen beti egin bear duguna. Nik beintzat
egin uste dut, eta bertatik alere, nere Jaunak
artan laguntzen didala; ta erditsi uste dut, artarako eskatzen diodan bere laguntza. Indazu
bada, nere Jaun maitagarria, bai arren, bai!

C.
Latz illun-gogorra da Adanek
bere bekatuagabik izandu zuen
damu-urrikia
Manatzen dio bere Jainkoak Adani atera
dakiola Paradisutik, eta doala bere bekatuari
dagokan sentenziak diona egitera, edo lurra
maneatuz, ta nekezko izerdiarekin bere jan-

edana, ta gañerako bear dituen gauzak, billatzera. Ateratzen da andik Adan ixill-ixillik, eta berekin bere andre Eba daramala. Baña zein illun ta
triste atera ote zen andik Adan? Zenbat naigaberekin? Ez ote zerien negar-malkorik aren begiei?
Eta zer asmoak ote ziran, aren gogoan orduan
zebiltzanak? Nork au adirazi? Jakintsua zen
Adan, izandu bada munduan bat ere: ta bertatik
ezagutu zuen, galdu zuen Paradisutik, eman zioten bazterrera zijoana. Paradisua zen alabaña,
Jaungoikoak bere adiskide maiteei prestatu zien
toki eder bat; eta toki gizon batek, atsegin-kontentuz beterik bizitzeko, desea zitzakeen gauza
guziak zekartziena: ta, toki onen lekuan, Adanek
zuen lurra, lur maradikatua zen; ta lur, gauz on
zenbait dakartzienean, nekez ta izerdiz erakartzen zaizkana.
A zer trukada trukada au Adan bekatariarendako, ta onen ume galduentzat! Ekusi zuen Adanek zer zen Paradisua. Bazekusan, onen ordez
ematen zitzaion bizi-tokia: ta ezagutu zuen, guk
ez bezala, bere bekatuagatikako trukada; ta trukada onetan ark, eta guk galtzen genuena; ta
galtzen genuela beti-betiko; ta galtzen genuela,

kalte arrigarriak andik zetozkigula; bada Adanen
trukada gaistotik datozkigu izaten ditugun eritasunak, naigabeak, kezkak, eta malurrak; baita
umeen eskergabetasunak, auzokoen erriertak,
gertatzen diran eriotzak, eta gañerako, bekatutik datozen, bidegabeak, eta ekusten ditugun lan
gogorrak, auziak, gorrotuak, eta neke-izerdiak.
Oriek gogoan artu ezkero (artuko zituen bezala),
zenbat izain ziran, Adani bere biotza ingurutuko
zioten illuntasunak, ai! gogorrak, eta tristurak?
Nor au adirazi? ta nork ezagutu ere?
Eta bitartean zer egin ote zuen andre gaiso,
Eba minbereak? Zer egin zezakeen? Negar, ta
negar! Ezagutzen zuen alabaña, berak zuela trukada gaistoan obenik geiena: bera zela lenenik
uts egin zuen bekataria: bera zela Adan tentatu,
ta bekatari eragin zuen emazteki galgarri gaistoa; ta bera (Jaunak zionaz) neke, ta perellik
gogorrenak ekusteko zegoen emakumea.
Paradisutik ateratzean errain zuen Eba minbereak; eta errain zuen negarra zeriola: nork
arindu ninduen ni, senarra utzi, ta bakarrik au
Paradisuan ibiltzeko? Egondu banintz ni Adanen
begietan, edo onen bistan, ta bazterrean, sugea,

edo sugearen itxuran sulezeko etsai madarikatua etzen asiko nerekin itzketan, asi zen bezala;
ta ni gaur egoin nitzan nere Paradisuan, atsekaberik bage, ta birtutez ta kontentuz betea! Arindu nintzan, bakarrik ibiltzeko; ta, Paradisuko
bazterrak ekusten nenbillela, au agertu zen nere
etsai engañaria; ta, ongi nai zidalako idurian, ta
urrikaldurik bezala, galdegin zidan, nola bada ta
zergatik debekatu diezue zuei zeren Jaungoikoak
arboletako fruta? Arbola bakar batekoa debekatu digu; eranzun nion nik; eta ori ere debekatu
digu, gerta ez dakigun andik jatetik iltzea. Erakeria da ori, erran zidan au bertan nere etsaiak, eta
engañu ageria: ori gertatu lekuan, ortik zuek jan
orduko idikiko dira zuen begiak: ikusiko dezue
zer den ongia; ta zer den gaizkia; ta izain zarazte zuek, Jaungoiko bera bezalakoak. Orrenbat
zuen on ezin ekusiz, debekatu dizue zeren Jaungoikoak zorioneko zeren jate ori; jan zazue ardurarik edo beldurrik bat ere gabe ta gertatuko zaitzue, nik orain zuri erraten dizudan guzi-guzia.
Ai! etsai galgarri madarikatua! nik orduan ari
erratera; eta eman banio bertatik igesiari, ta
iges egin banu Adan arkitzen zen tokiraño, etzen

gertatuko, ez, gertutu zaidana, ta egoin ez ninzan gaur, nagoen tranze gogor onetan! Baña
berez arintzen denak, aitzina eraman oi bere
arinkeria! ta ongi eritzi emaztekiak laudarioari,
edo lausenga eroari! Goratzen ditut, argandik
nik au aditzean, nere begiak (ez nintzan itsutuko, orretara baño len!). Ekusten dut arbola debekatuko fruta: ta, ekusi orduko, iduritzen zait guztiz eder-goisoa. Begien ondoren au zen bereala
nere gogo gaistoa ta jangura; ta, biei zerraikiela,
nere esku, ara baño len errerik gelditu bear
zukena! Artu, ta jaten dut nik neronek; eta neronek janerazten diot nere senar Adan, nerekiko
beraegiari! Jan orduko, idikitzen dira senaremazte bion begiak. Zertako ote, baldin badakizu? Galduak garala gerok, ekusteko; ta ekusteko
bidenabar, galdu ditugula geren ondorengo jaiokizunak.
Nork (ekusi ezpalu) erran zezaken, nik nere
egin berrian; nik, naturalezaren ta graziaren doai
ederrez apainduak; nik, gaitzerako bat ere
makurtasunik gabekoak; nik, onerako jaioak, nai
zuen guzia nere eskuetan nuenak; nik, naigaberik etzen Paradisuan bizi bearrak, eta nik, Para-

disutik, ill gabe, sekulako gloriara igateko egiñak; nork (diot berriz ere), nork erran zezaken,
nik au guzia nere naiez galdurik, etorri bear
nuela, orain dadukadan egoera illun beltz galgarri onetara?
Orra bada: onetara naz ni; ta laster alere, edo
Jaungoikoak egin ninduenetik ordu gutiren
buruan; bada guti dira Paradisuan nik egin ditudan orduak. Onetara naz ni, bai; ta ez ezinegonez zorioneko nere Paradisuan: bada banuen nik
au, bear nuena, ta geiago; ta ez niuduen ni nere
Jaungoikoak andik aterako, utzi banio geldirik,
eta ukitu gabe, bear ez nuen ta berak debekatua
zedukan arbola bakar bateko frutari. Onetaranaz, bai; ta onetan nik neronek ekusi bear ditut
nere Jaun zuzenak adirazi dizkidan neke-izerdi,
erditze gogor, ta ezin erran-al-adiña lan ta
oñaze; ta, oriek ekusi ondoan, ill bear dut nik nai,
ta ez; usteldu bearra da, ta, izandu ezpaliz baño
geiago ageri ez dela, gelditu bearra nere gorputz
txar au; ta au erioaren ortzetan utzirik, joain da
nere anima... nora ote? Ai au pena! au, bizi
nazan arteko nere nekea! ez jakin nik, ez-eta
jakinen ere, bere gorputzetik au atera artean!

Eta zertara joain ote da, sulezeratzen bada? An
kiskiltzen ta erretzen beti ta beti egotera. Orra
Eba gaisoaren orduko kezka ta naigabezko beldur izugarria! Eta bekatuan arkitzen den edozeinena? Daraman bidea utzi artean, era berekoa.
Utzi ote dut nik, nere bekatuak ar-erazi zidatena? Bai, baldinbere! Ala gerta dedilla, nere Jaungoiko maitagarria: ta gerta dedilla, nik berriz or
oñik sartu gabe, mundu galgarri onen atzaparretatik iges egitea: bai arren, bai!

A muliere initium factum est peccati,
et per illam omnes morimur.
Eccl. 25. 3.
Lenbizlko emaztekiak galerazi zuen bere
senarra; ta, bere senarrarekin batean, galdu ginduen bien etorki guziok; eta aurtiki, edo bota
ginduen erioaren atzapar gaistoetara! izan nai
ez dutenak lenbiziko galgarri onen erako galduak, utzi bearko dituzte era bereko beren ibillerak eta begien arinkeriak: bizi bearko dute beren
tokian, edo beren Jaunaren legea beren gogotik

uzten ez dutela. Bebiltza bada, emaztekiak ezezik, gizakiak ere beren bidez; ta bide ta lagun
gaistoen igesi. Ori zeren egin etzuen, galdu zen
Adan lurreko Paradisuan, ta galdu zen bere
emaztearen itz bi aditu orduko, beste tentaziorik
gabe. Zer gerta dakioke bada, Paradisutik urrun,
ta etsai galgarriz ta griña gaistoz inguruturik
dabillenari, erne ibilliz, ongi begiratuz, ta orduoro eskatzen duela bere Jaunaren laguntza ta grazia, uzten ezpaditu zerura begira bere asmoak,
ara zuzentzeko gero bere oñak eta gauza
guziak?
Nork daki zer? Arkitzen da alabaña alde gaistoetara guztiz makurtua, ta aragiaren loikerietarako tirrikazioz betea. Zorionekoak, oriek garaituz, begiak itsiz: okasione txarretatik iges egiñez, ta, alik ongiena pausuak zuzenduz, garbiro
bizi diranak! A, ni, gaurdanik badaere, egiten
baninz orietatik bat, edo orien lagun! Indazu
arren, nere Jaungoiko maite, nigatik gizon egiña,
orrelakoetatik izateko, bear dudan zure indar
guzia, ta laguntza. Eskatzen dizut, bai, nere
oraindañoko utsegite guzien damu andiarekin,
ta uts berririk ez egiteko asmoz ta gogoz beterik

arkitzen nazala. Ez niri au ukatu, Jesus maitea;
ez, arren, ez!

Emisit eum Dominus Deus de Paradyso voluptatis, ut operaretur terram, de qua sumptus est.
Genes. 3. 23.
Orra bere bekatu eskergabekotik Adanek
atera zuen ondasun guzia! Bere Jaunak on-utsez
emanikako grazia, ta zeruko doaiak galdurik,
errumes beartsu baten itxuran, Paradisutik ordugaistoan ateratzea! Zertara? Lurra maneatzera!
Nola uste dezu? Ongi nekatuz, ta izerditan goizetik arratseraño dabillela; ta dabillela, bere gogotik utzi bage nondik datorkion lan gogor au: ta
bere neke-lan-izerdi guzien buruan, berari gertatu bearra, edo zertan gelditu bearra zen, berekin
zeraman bere gorputza. Nondik zuen, baldin
badakizu, Adan gaisoak bere gorputza? Lurretik.
Eta zertan gelditu bearra zen Adanen gorputz
au? Gelditu zenean: edo lurretan, ta auts egiña.
Ai, Adan, Adan! A zori tristeko gizona! Paradisuko atsegin-gusto guzietarako jaioa zu; ta, orko

zere gusto-atsegin-kontentuen artean bizitzen
baziñan zenbait denboraz bear zen eran, eta
zure Jaungoikoak eskatzen zizun bezala, zerura
bearra zu; ta zerura bearra ill-ere bage, ta kontentuz beterik arkitzen ziñala! Eta galdu zuk au
guzia, deusez bat bailiz bezala; ta galdu zuk,
bokadu txar bategatik! Non zenuen zuk orduan
zere burua, edo non zuk zere adimentua?
A nere Jesus maitea! ta non nuen nik nerea,
Adanen ondoren nenbillenean, edo, nere gogo
galduari atsegin egiteagatik, galtzen nuenean,
Adanek bezala, zeru bera, edo zerurako eskua ta
deretxa dakarren grazia? Ta galdu ezpanu, Adanek baño, geiagotan edo bein baizik, etzen izain,
izaindu den bezain buru-bagekoa, aldi artako
nere erakeria! Baña nik galdu dut au, nere Legeko gauza larrietan uts egin dudan aldioro, edo
bekatu larri bakoitzarekin! ta galdu dut, deusez
bat baizik galtzen ezpanu bezala, ta atsegin-kontentu ta poz andiarekin! Ai Jesus! ez luke, ez, galduko Adanek, galtzeko baleduka, bere Paradisua! Ez eta nik ere nere bekatu berriekin zerurako nere deretxa ta grazia! Ari urrikitu zitzaion
bere bekatuaz; baita niri ere nere guziez. Guzien

damuz beterik nator gaur zure oñetara: barkamentu esker nator, ta ongi bizi naiez-ta-naiez
betea. Indazu onetarako bear dudan guzia; baita
nere oraindañoko utsen barkamentua ere. Bai
arren, Jesus maitea, bai!

Ipsi autem, sicut Adam,
transgressi sunt pactum:
ibi praevaricati sunt in me.
Oseae., 6. 7.
Len batean Profetaz erraten zuen gure Jaungoikoak; Orra Israelko jendeak egiten dutena!
Adanen gisan urratu dute, ta autsi, beren itza ta
nere Legea! Bada promisloko bazterretan bizi
dira, jentil batzuek bizi litezkeen bezala, ta nitaz
kasorik egiten ez dutela! Elkar ezin ekusi dutela
daude, ta, mindurik, gizon odoltsuen eran! Nori
berea kendu naiez dabiltza; aragizko loiez zikinduak dabiltza; ta, ni aldebat utzirik, artu dituzte
beren Jaungoikotzat, maite dituzten gauzak!
Orra zein arritzekoa den, nere Israeldarrak egiten dutena!

Au da Jaungoikoak orduan bere Profetari
erranerazi ziona. Eta zer ote da egungo egunetan adirazi litzaikeguna? Ez da munduan arkitzen
orduko israeldarren erako jenderik bat ere? Ez
da geroz jendartean lapurreririk? Ez da aserretzerik? Ez da gaistakeririk? Ez da zikinkeririk? Ez
da beste gisako bekaturik ere? Ager bitez, zerbait orrelako beren bizian egin ez dutenak; eta
ekusiko dugu, zein bakan-bakanak diran oriek,
eta zenbat eta zenbat gañerako bekatari gaistoak! Zeñetatik ote zara zu? bear den eran bizi
diran onetatik; edo bekatari txar gaistoetatik?
Gaistoetatik, Jaungoiko maitea, gaistoetatik; eta
gaistoen artean ere gaistoenetatik! Bada kontatuak dira, zure mandamentuetan bein, berriz, ta
askotan nik urratu ez ditudanak!
Eta zer izain zen nitaz, edo non egoin nintzan
ni gaur, ta, etorkizuna den gereko sekula guziguzian, zu, nere Jaungoiko maitagarria, ez etortzera, etorri zaran eran, edo gizon eginik, ni ta ni
bezalako tristeok geren gaistakerien kateetatik
ateratzera! A baña! atera ote naz ni alere orrelako kateen atzapar artetik? Nere naigabez izandu
da ni ez ateratzea, orrelako katetan arkitzen

banaz orain ere; bada nornai ortik atera diteke
zure laguntzarekin batean; ta zuk, nai duten
guziei ateratzen laguntzen diezu, naiz gabaz
dela, ta naiz egunaz; baita edozein orduz ta puntuz ere. Orain beintzat autsi naiez nago ni era
orretako nere kate izugarriak. Lagun zakizkit zu,
nere Jaungoiko maitagarria, oraingo nere lan on
onetan; ta indazu damuz ta urrikiz errateko grazia: Nere Jesukristo Jauna, etc.

OTOITZ-GAIA
GIZON EGIN BAÑO LEN AGERTU ZUEN
GURE JAUNGOIKOAK BEKATARIENGANAKO
BERE URRIKALTASUNA
Andia bazen ere, etzen zuzenbiderik bagekoa
Adanen ta Ebaren bekatua. Zuzenbidea zen gure
Jaungoikoa gizon-egitea, ta, gizon egin ondoan,
artu zituen neke gogor ta odolezko eriotzazekin,
bekatuaren zorrak ateratzea. Jesusen neke
eriotz au izandu zen, jentilen iritziz, erakeria, ta
Judu arrotuen eskandaliza: baña bekatuaren zor
andiak eskatzen zuten bezalako erremedioa, edo
zuzenbidea. Denbora joan zen, Adanen bekatutik
gure Jaungoikoa gizon egin zeneko; ta, beren
zuzenbideaz etsirik, gal etzitezen Adan bera ta
beraren ondorengoak, agertu zuen Jaungoiko
berak denboraz, edo bear zen sasoiean, lan edo
gauz onetan egin gogo zuena, oraingo otoitz-gai
onetan ekusiko degun bezala.

A.
Bekatariez urrikaldurik,
agertu zien gure Jaungoikoak,
bein Adani, ta gero bertze anitzi,
bere gizon-egin bearra
Urrikari gaituen, gure Jaungoikoak, ekusi
orduko Adan ta gu, aren bekatuagatik betiko galduak, berezi zuen, bear bezalako gure zuzenbidea edo erremedioa; au da, adirazi dugun bezala, Jaungoiko beraren gizon-egitea. Gure zuzenbide au etzuen Jaungoikoak gorderik iduki bera
gizon egin artean: agertu zuen agitz eta agitz
lenago; baita, bein baño geiagotan ere. Agertu
zuen, bai, agitz lenago; bada millaka juan izandu
ziran urteak Adanen bekatutik, Jaungoikoa gizonegin zeneko; ta bekatuaren ondoren, laster adirazi zuen gure Jaungoikoak egiteko andi, ta
zuzenbide guztiz eder au: adirazi zuen alabaña,
Ebak eta Adanek bekatu egin zutenetik, Jaun
bera bere sentenzia, ta bien desterrua ematen
asi bitartean: ta bitarte laburra izandu zen, Eskritura Santak agertzen digun bezala. Eta, orduan
ezezik, geroz ere, bein baño geiagotan agertu

zien gure Jaungoikoak Adanen ondorengoei erremedio bera, edo beren zuzenbidea; bada agertu
zion Abrani, agertu zion Jakobi, ta agertu zien
anitz Errege ta Profeta andiri ere.
Ez dezu ekusten, zein ona den gure Jaun
andia, ta zein urrikaltia? Egin orduko Jaunak
Adan, Adan Jaunaren kontra; ta alere Jauna Adanen billan ta ondoren bezala! Zergatik uste
dezu? Adanen bearrez, edo bere premiaz? Ez
bada, baizik Adani ongi, ta geiegi naiez; Adan
eroria bere bekatuaren loietik ateratzeagatik;
eta sekulako kaltear geldi etzitezen Adan bekataria, ta Adanen ondorengoak. Orregatik bada;
ta, ez Adanen edo onen ondorengoen bearrez,
billatu zuen gure Jaunak Adan bekataria; ta adirazi zion Adani, Adan beraren ta gure guzien
onerako egin gogo zuena, edo bere gizon-egiteko gogo, ta asmo artua. Au beran adirazi zien
bein ezezik, askotan ere Adanen umeei, ta
umeen ondorengoei, bere gizon egiteko ordua ta
denbora etorri artean. Zenbat urtez, uste dezu,
egondu zela ordu onen begira gure Jaungoikoa,
Adanek uts egin ezkero? Zenbat urtez? Lau
millaz ta geiagoz. Orrenbat denboraz, ta eterni-

dade guzi-guzian iduki zuen gure Jaungoikoak,
bein ere bere gogotik utzi gabe, gizonen zuzendu-naia: ta nai, Jesusen anitz neke-izerdi ta odol
ixurtze erakarri bearra!
Aitu zaio gure Jaungoikoari gu zuzen-erazi nai
andi au, Jesus gugatik gizon egin, jaio, ta ill zen
ezkero? Ez egiazki! ta, gure galduak, guganako
gure Jaunaren nai on ori ari aitzera! Gerozko
denbora guzian, ta denborako gau-egun ta puntuoro ere, arkitzen da gure Jaungoikoa guri begira; ta arkitzen da, gu ongi ekusi naiez ongi
betea. Ongi gabiltzanean, ala gabiltza, zeren
laguntzen digun gure Jaungoikoak geren egiteko
andi ta txiki guzietan, ta, Amak umea bezala,
eskutik garamatzien zerurako geren bidean.
Kentzen badiogu guk geren eskua, bide au utzi,
ta bekatuaren ondoren erotu-galduak ibiltzeko,
gure ondotik, eta gure billan bezala, dabill gure
Jaungoikoa: bein, berriz, ta askotan deitzen digu,
bere amorezko itzekin, ta adirazten digu berez
batzuetan, ta bertze zenbait aldiz bere lekuan
daduzkan gizon jakintsuz, gure aldez, nagusiz,
edo bertze zenbaitez, egin bear duguna, geren
bidera berriz itzalzeko, bide berean zuzen ibilze-

ko, ta doakunde zerukoak aisa eta erraz irabazteko. Eta aldi orietan ez aditu guk egiñagatik, ez