Zenbait otoitz-gai-I - 01
Sebastian Mendiburu
JESUSEN
AMORE-NEKEEI
DAGOZTEN ZENBAIT
OTOITZGAI
(I)
Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.
JESUSEN AMORE-NEKEEI
DAGOZTEN ZENBAIT
OTOITZGAI
JESUSEN KONPAÑIKO
A. SEBASTIAN MENDIBURUK
EGIÑAK
TOLOSAKO LIBURUGILLE
EUSEBIO LOPEZ-EN ETXEAN
1904-garren urtean
BEAR BEZALA
IRAKURLEARI
Bein baño geiagotan adirazia daduka gure
Jesus maitagarriak, Jesus beraren Konpañiakoak
ari bear dutela, beste anitzen artean, beraren
Biotz humil mansoaren debozionea lurrekoei
agertzen, ta ar-erazten.
Nik, alegiña ezpada ere, egin dut zerbait joan
diran ogei urte ta geiagotan gure lan au nolerebait egiteagatik. Onetan aritu naz ni, artarako
itzbidea izandu dudan aldietan, naiz zela konfesionetako denboran, naiz bestela: ta noiz ere
baño astiroago nere Misioneetan.
Eta orduan guziei erraten niena geldi zedin
aditzen nindutenen gogoan, utzi izandu diet,
artarako ziran errietan, Jesusen Biotzaren izeneko Kofradia, edo Kongregazionea, artan sartzen
diranak egin bear dituzten zenbaitgana bereisten nleztela; ta besteen artean,elkarrekin elizan,
Jesus agerturik eta begira dagotela, egin bear
diranak. Orietatik dira: Jesusi dagozkan gauzak
liburutik aditzea, ta aditzen dutena gogoan arturik, otoitz egitea.
Aldi orietarako bear zutela erran izandu didate anitz eliz-gizonek, berariazko liburuen bat edo
bertze; ta egia ziotela ezaguturik, zenbait illabeteko astia izandu nuen batean, euskarara nuen
debozione beraren berrizko aita Croiseten laburtxo bat; eta adirazi nien, ura agertzean, emain
niela alik lenena otoitzgaiez beterikako beste bat
ere.
Andik laster asi nintzan ni onen moldatzen;
baña ezin utz nintzakeen egitekoak eraman
didate gerozko denbora, egiteko berri batek,
nengoen lekutik atera ta, artarako etzela zirudien beste batera eraman ninduen artean. An,
nuen astia artarako artuz, bukatu ditut, Jesusi
eskerrak, asiak zeuden otoitzgaiak; eta gogoosoz, ta biotzez bidaltzen dieztet orain nere adiskide maiteei,ta gañerako euskaldunei.
Otoitzgaiak dira, Jesus maite dutenei eragiteko, era orretako maitatzalleak egin bear dutena,
edo Jesusen Biotzaren debozioneak eskatzen
duena.
Debozione onek eskatzen duena da, Jesusi
zor diogun amore andiari amorez erantzutea; ta
gugatik Jesusek eraman zituen neke-tormentu
guzien, ta egungo egunetan ere ekusten dituen
bidegabeen damuz, geren biotzak betetzea:
damu-amore oriek eskatzen dituzten gauzak
Jesus beraren izenean zuzen egiteko.
Ez da erraz, ez, guk au egitea, ongi ezagutzen ezpadugu norañokoak diran gure orretarako zorrak: ez-eta zor au ezagutzea ere, lenik ezagutzen ezpadugu guk nor den Jesus, ta nor garan
gu; zer den Jesusek gugatik egin, ta eraman
duena; ta zeri dagokala, edo zergatik, izandu
den au guzia.
Au adirazteagatik nik, gauzak nastu bage, ta
agertuz aldian aldikoa, lenbiziko libruko otoitzgaietan agertzen dizut zere txarkeri galdua, ta
Jesusen Jangoikotasun andi on maitagarria.
Bigarrenean, Jesus beraren guganako urrikaltasuna; ta gure urrikariz gizatasuna artu zuenetik anditu artean gugatik egin zuena.
Irugarrenean, bere Bataiotik egin ta erakutsl
zituen gauzak.
Laugarrenean, bere Pasioneko denboran
gure zorren alde eraman zuen bizitza ta iltze
gogorra, ta azkenekoan, gerozko denbora guzian
Aldarean zor diogun amore bazterrik bagekoa.
Otoitzgaiak moldatu ditut euskaldunen onerako; ta orregatik, oi den baño geiseago gauzak
zeetzen, ta agertzen ditudala. Aditu, ta ekusi
dudanak eman dit ekualdun guzienen berria; ta
ez dut uste, guzien artean arkitzen den amarretatik bat, gogozko ta biotzeko otoitzera oitua
dagoenik. Artara oituak daudenentzat aski, ta
geiegi litzake otoitzgai bakoitzean dakardanaren
laurdena; baña ez dakit askiko den gañerakoentzat, diodan guzia ere. Gertatzen zaie alabaña
otoitz egitean, otoitz onetara oituak daudenei, ta
oitu gabeei, aurrei, ta andiei ogiarekin ta jakiarekin gertatzen zaiena.
Andiak, bear bezala jateko, ez du, maira janaria ateratzea, besterik bear. Ara dakioneko, austen du edo zerratzen du ogia, zatitzen du jakia,
txikitzen dita biak bere ortz aginekin, ta igortzen
du guzia, odol, aragi, ezur, zain, ta bear den
gauza egiñen zaion, bazterretara, edo bere
barrenera. Baña, Amaren esnea, ta aia baizik,
artzen ez dakien aurrari berebat egiten badiozu,
gosez ta negarrez au laster illen zaitzu. Onek
artuko badu zerbait, apur eginik eman bearko
diozu, edo ongi zeetua ta prestatua, jan bear
duen ogia edo edozein gauza.
Era berean gogozko otoitzera oitua dagoenak, aditu orduko odolez izerditurik egondu zela
bein gure Jesus maitagarria, beste batean urratu
zutela borreroak bost milla ta azot-ukaldl geiagorekin; edo, iltzez josirik, ill-erazi zutela gurutze
batean, edo zerbait orrelako, gogoa orretan
geldi erazten badu, dezakenak bezala, ekusten
du nor den Jesus ta nor den bera; ekusten du
beraren bekatuakgatik dirala, ta sekula guzian
erretzen egon ez dedin, gure Jesusen neke
guziak: ekusten du ezin andiagoa dela Jesusek
dion amorea; ta amore onek ar-erazi diozkala
Jesusi, eraman dituen neke guziak; eta au, ta
onelako gauza zenbait ekusi ezkero, beratzen
zaio bere biotza; damutzen zaio gaizki egiñaz;
eskatzen dio Jesusi egiñaren barkamentua; ematen dio gaizkirik berriz ez egiteko, ta gaitzbidetik
kentzeko, itz osoa. Eskatzen dio artarako bear
den bere laguntza ta grazia. Ematen diozka,
bere neke tormentuekin egin dion onagatik, al
dituen esker guziak, eta erraten dio egiñen duela
ordañez al duen on guzia.
Eta orra non egiten duen bere jate guzia, edo
gogozko otoitz eder bat, gaia ukituz bezala, erakuste batekin.
Baña animako jate, edo otoitz bera eragiteko,
orretara oitua ez dagoen euskaldun bati, ogi edo
gai bera, edo beste edozein ongi-ongi erakutsi
bearko diozu; ta erakutsi bearko diozu nola ebaki
ere, ta nola jan; edo eman bearko diozkatzu moldatuak, edo egiñak bekatuen damua, barkamentuaren ta laguntzaren eskaera, eskerren emanera, gaizkirik ez egiteko ta gauz onetan zuzen ibiltzeko asmoa, ta gañerako gauzak.
Orregatik, bada agertu dut, ekusiko dezun
adiña, otoitz bakoiztzerako gaia; ta ori agertzean, noizean bein, ta luzaroago bukatzean,
ereiñ ditut otoitz onak ekarri oi dituen asmo, itz,
eta gauza zenbait; ar ditzatzun, biotzez emateko
zere Jaun on maitagarriari, edo ikas dezazun
nola itz egin zere Jaungoikoari, ta otoitz onetik
atera bear dezuna.
Kongregazionean asi ta utzi bage irakurtzen
da otoitzgai guzia. Baña nola errazki barraiatzen
diran gogotik, bein baizik aditzen ez diran gauzak, edo zeren gogoak aisa iges egin oi duen,
aditzen dituen gauzak utzirik, naiago dituenetara, irakurleak lagundu bear die kongreganteei
beren gogoan erabiltzen irakurri diena, erraten
diela noizean bein beren otoitz denboran zer,
edo zer, len irakurrietatik, edo era bereko beste
zerbait.
Orretarako dira, otoitzgai bakoitzaren ondoren arkitzen diran Eskriturako itzkuntzak edo
sententziak, eta oriei ditxezkon itzak; bada
oriek, ekusiko dezun bezala, otoitzgai berari
dagozkanak dira, ta len errana berritzen ta sendotzen duten gauzak.
Otoitz denboran, bada, irakurriko ditu irakurleak, zein bere aldian, edo aldirako artuko du
bakoitzetik ongien deritzan zatia, edo orren
ordez errain du irur aldiz zerbait orrelako.
Irakurleak ez dira guziak mii batekoak:
batzuek bear dute ordu-erdi bat, besteak laurden batez irakurriko dutenerako: ta bakoitzak
irakurri bear du bere eran, baña geiegi luzatu
bage. Orregatik bada, bere zatietan berezia
dago otoitzgai bakoitza; ta bakoitzean buka ditekeen bezala, utsik egin bage; ta, artara baño len,
ekusiko du irakurleak aldi artan irakurri bear
duena.
Eta, obeki elizan irakurtzeko, irakur beza
lenik bere etxean; ta ekus beza, irakurtzean,
aldatu bear duen itzen baten edo bestearen
bukaera; bada librua bazter guzietarako egiña
da, ta itz guziak ez dituzte era batean bukatzen
euskaldun guziak. Egia da, dauden eran irakurtzen baditu ere (ongi irakurtzen dituela, ta dagokana dagokanarekin) ez dutela adilleak galduko
erraten zaiena; bada libru onetako euskara, len
egin nuenarena baño errazagoa da; ta angoa ere
aditzen dute, dagoen bezala, diodan eran irakurtzen bazaie, berak erraten dutenaz. Eta bein,
edo berriz zerbait galduagatik, laster oituko dira,
aditzen dituzten itzetara; ta erdarazkoak, eta
beste bear ez diranak utzirik, artuko dituzte
beren itzkuntzetarako Itz euskaidun garbi-leunak.
Kongregazioneak eman dute bidea libru au
era onetan moldatzeko: baña kongregazioetarako ez ezlk bestetarako ere egin da librua; bada
egin da, euskaldun biotz onezkoak gogozko otoitzera oiterazteagatik; otoitza da alabaña anima-
ren janaria; ta janari, bekatuz ez iltzeko, noizean
bein bada ere artu bearra.
Lagun artean bezain ongi ar dezake bakoitzak bakarrik bere janari on indarsu au; edo
bakoitzak berez, ta libruz bere buruari laguntzen
diola, egin dezake jaiegunetan, Mezakoan, ta.
astia duen aldioro edozein tokitan, gogozko bere
otoitza: ta nai duenari, nai duenean, onetan
laguntzeko ere egin da librua.
Eta aisago lagun dezan, ta erraz orretarako
noranai eraman dedin, arkituko dezu amaika
zatitan, edo libru txikitan berezia. Baita irur zati
anditan ere.
Laguntzen badizu nik nai adiña, izain zara zu
zorionean jaioa, ta Jesusen Biotzekoa. Emen zu
ala izatera, izain zara gero Zerukoa. Au dakusagula biok elkar eternidade guzian. Bai arren, bai.
Obispo Jaunak, eta Erregeren Konsejuak
eman dute beren baimena, edo lizenzia, libru au
agertzeko; baita Jesusen Konpañiako Nagusiak
ere. Erdarazkoak dira orien baimenak, eta nere
baitan gelditzen dira, ekusi nai dituenari erakusteko. Obispo jaun D. Gaspar Mirandak ematen
die berrogei eguneko barkazio, edo induljenzia,
otoitzgai bakoitza irakurtzen, leitzen, edo aditzen dutenei, ori egiten duten aldioroko.
LICENCIA DEL ORDEN,
DEL SEÑOR ORISPO
Y REAL CONSEJO
Eugenio de Colmenares, de la Compañía de
Jesús, Provincial de la Provincia de Castilia.— Por
particular comisión, que para ello tengo de N. M.
R. P. General Lorenzo Ricci, doy licencia, para
que se imprima un libro, cuyo titulo es Jesusen
Amore-Nequeei dagozen zenbait Otoitz gai, ó
Meditaciones sobre el Amor, Penas y Trabajos de
Jesús, compuesto por el P. Sebastián de Mendiburu, de la misma Compañía; el cual ba sido examinado y aprobado por persona docta y grave
de nuestra Compañía. En testimonio de lo cual di
esta, firmada de mi nombre y sellada con el Sello
de mi Oficio y refrendada de mi Secretario, en
este nuestro Colegio de Avila á 4 de Noviembre
de 1758.— Ihs.— Eugenio de Colmenares.—
Ihs.— Joachin de Mendrano, Sec.
DON GASPAR DE MIRANDA Y
ARGAIZ
por la gracia de Dios y
de la Santa Sede Apostólica,
Obispo de Pamplona,
del Consejo de su Magestad, etc.
Por la presente, y por lo que á Nos tóca,
damos y concedemos licencia en forma para
que, sin incurrir en pena ni censura alguna, se
pueda imprimir é imprima el libro intitulado Jesusen Amore-Nequeei dagozten zenbait Otoitz-gai,
ó Meditaciones sobre el Amor, Penas y Trabajos
de Jesús, compuesto por el R. P. Sebastián de
Mendiburu, de ia Compañía de Jesús; atento á
que, habiendo sido examinado y reconocido de
nuestra orden, nos ha constado no contener
cosa alguna, que no sea conforme á nuestra
Santa Fé Católica y útil á las buenas costumbres.
Y concedemos 40 días de Indulgencias á todas y
á cada una de las personas de ambos sexos, que
leyeren ú oyeron leer algunas de ias Meditaciones de dicho libro, por todas, y cada una de las
veces, que lo executaren. Dado en Pamplona á
doce de Diciembre de 1738.— Gaspar, Obispo de
Panmplona.— Por mandado de su S. I. el Obispo
mi Sr.— Dr. D. Joseph Eladio Collado, Sec.
CENSURA DE DON JUAN
JOSEPH DE AMEZQUETA,
Capellan de las MM. Agustinas Recoletas
de la Ciudad de Pamplona...
Obedeciendo el mandato de los Señores del
Real y Supremo Consejo de Navarra con todo el
respeto y acatamiento debido, he visto y leido
con atención un libro en vascuence, intitulado
Jesusen Amore-Nequeei dagozten, zenbait Otoitz
gai, ó Meditaciones sobre el Amor Penas y Trabajos de Jesús, su autor el Padre Sebastián de Mendiburu; y luego que vl á su frente el nombre de
su Autor, dije asi para conmigo mismo: es Obra
ó producción (para hablar á la moda) del Padre
Sebastián? Luego no puede dejar de ser grande,
augusta, santa, divina, religiosa y digna de toda
veneración: que son atributos y predicados, que
lleva en su propio nombre: Sebastianus, id est
augustus (Apud Diction. Nebris.) ¿No es el Padre
Sebastián escritor de este Libro, hijo de la Compañía de Jesús, Maestro en muchas Facultades,
Misionero Apostólico, bien conocido en todas las
Montadas y Paises del Vascuence, donde ha
sembrado la palabra Divina con tanto fruto,
como es notorio, y Prefecto actualmente de la
Escuela de María en la ciudad de Pamplona? ¿No
ha hecho toda su vida su estudio principal en la
Ciencia de los Santos, esto, es, en el conocintiento de las cosas santas, ó de los misterios de Dios,
como lo interpretan les Expositores literales Alapide y Tirino in Sapient cap. 10. v. 10? O, si queremos entender aquella ciencia práctica, con
que debemos servir y agradar á Dios en todo,
teniendo por regla de nuestras operaciones la
Divina Voiuntad, quien ve, y nota en ese Jesuita
una exacta puntualidad en todo lo concerniente
á su Sagrado Instituto, nacida sin duda de esta
verdadera ciencia? ¿Pues qué otra cosa podía
salir de un sujeto adornado de estas prendas,
sino una obra piadosa, sólida, útil y conducente
para el camino de la verdadera salud? Y en verdad, que no me engañó mi pensamiento; por-
que, viendo la materia que trata en todo su iibro,
he notado una unción propia de su espiritu, que
enciende al lector en aquel fuego sagrado del
amor de Jesús, que vino el Salvador á traer al
mundo, y deseaba tanto prehendiese en los
corazones de los hombres; en especial en el libro
cuarto, donde hay veinte Meditaciones sobre el
adorable misterio de la Eucaristia.
Aquí, parece que quiere introducir las almas
hasta el gabinete del Corazón de Jesús, abriéndoles el paso con la llave de sus fervorosas y
sólidas reflexiones; de las cuales, me parece se
puede decir, lo que el Autor del Eclesiastés en el
cap. 10, quaesivit sermones rectissimos,
ac veritate plenos; por que cada Meditación es
un sermon rectísimo y lleno de verdades: ó sino,
según comento del doctísimo Alapide á este
lugar, diré que son unas meditaciones, que contienen unas palabras rectas, esto es, conformes
á la recta razón, á la Verdad, á la Justicia, y á la
Divina Voluntad, como norma y regla directivas:
non obliqua, non torta, non perversa, sicut verba
impiorum, conforme aquello de la misma Sabiduría, prosigue el citado Expositor; todas sus
palabras son justas, no hay en ellas cosa alguna
mala, ni perversa. Proverb. cap. 8. v. 8. Así que
dicho se está cuánta utilidad traerá este libro, si
se leyere por modo de lección espiritual, ú plática; pues, como se lea con pausa su sentido, cada
Meditación suya será una plática muy instructiva, afectuosa y ferviente. Y espero, lo haràn los
Señores Párrocos vascongados; que tendrán en
él á poca costa y trabajo un gran socorro para el
cumplimiento de su alto ministerio. Y de aquí
resultará otro beneficio y utilidad á favor de la
Lengua vascongada; que en varios parajes se
halla muy desfigurada, y aún como sepultada
entre locuciones nada propias a ella, y con
muchos términos del todo estraños; que será
resucitarla, digámoslo asi, á la vida de su antiguo candor y pureza, y dejarla surtida de voces
nativas, tersas y propias; pues todo ello se
encuentra en este Libro, a una con una expresión airosa, natural, fluida y suave.
Por tanto, y por no contener cosa contra las
Regalías y Pragmáticas de su Majestad, lo califico segunda vez por Obra en su género grande,
augusta y digna del nombre de su Autor; y que
merece la licencia, que se pide para la púbiica
utilidad. Así lo siento, salvo meliori, en Pampiona
à 8 de Enero de 1759.— Don Juan Joseph de
Amezqueta.
Nere alde dira (dakusazun bezala), erdaraz
emen zuk ekusten dituzun, gauzak. Orregatik,
bada, ta irakurleari azken-lekuan adirazten diodanagatik, gordeak neduzkan nik; eta iduki ere
uste nituen, bizi nintzaño. Baña nik an diodana
banatu diran libruetan (ta banatu dira sei zatietatik bat eta erdi ta geiago) ekusi duten zenbaiti
ez diet (aditu dudanaz) zor izandu uste nuen
siñiste guzia; ta, orien ekusi-naiari atsegin egiteagalik, eta beste edozeinen goganber etorkizunari bideak galerazteko, agertzen dirut orain; ta
ezar eraziko ditut, banatzeko dauden beste
guzietan. Barkatu, arren, lenbizitik au nik ez
egiña.
JESUS BIOTZ MAITEAREN
KONGREGAZIOKO ERREGLA
LABURTUAK
§. I
Nolakoak izan bear duten
Kongregazio onetan sartzen
diranak
Kongregazio onetakoak amorez ta damuz
erantzun bear diote Aldareko Sakramentuan
Jesusek agertzen digun, bere Biotzeko amoreari,
ta guri ongi naiak emen eramarazten diozkan
gaistoen bidegabeei; baña erantzun bear diote
gañerako kristioak, edo kristauak, baño zuzenago ta obeki. Orregatik:
1. Izan bear dute kongreganteak bizitza garbikoak, eta erran-biderik ematen ez dutenak:
2. Izan bear dute Jesusen Biotzeko eskolatik
ateratzen ez diranak, edo ango umillera ta mansotasuna ikasten dabiltzanak:
3. Izan bear dute Kongregazioneko gauzak
zuzen egiten dituztenak; naiz Jesus berari dagozkanak izan, naiz lagun urkoari dagozkanak; naiz
beren animako ongiari dagozkanak.
§. II.
Kongreganteak egin bear dutena
URTEORO:
1. Kongregazioan sartzen diranean, ta gero
urteoro, eginen dute beren konfesione jenerala;
baña aldian aldikoa, edo ongien dagokiena:
2. Igaroko dute, alik ongiena, Jesusen biotzeko fest-eguna. Fest onetan egiten dira Erregla
luzeak bereisten dituzten gauzak.
3. Ez dute gelditu bear ejerzizioetara bage
oriek dirauten egunetan.
4. Egiñen dute urteoro Jesusen Biotzaren
bederatzurruna.
ILLORO:
Konfesatu, ta komuniatuko dira illoro gutienean; baita Konfesari onak bereisten diezten
egunetan ere.
Elizan arkituko dira Jesus sakramentatua
agertzen zaien arratsaldeetan; ta an egoin dira
Erregeen Errege andiarekin daudenak bezala.
ASTEORO:
1. Igandeak dira Jauugoikoaren egun bereziak, eta egun Jesusen Biotzaren kongreganteak
elizan ta gauz onetan eraman bear dituztenak.
Bere bat egin bear dute jai osoetan.
2. Aisa bizi diranak, eta osasun ona dutenak
atera dezakee barauren bat edo beste; ta kongregante guziak egin dezakee ostiralean edo
beste egunen batean jan-edan labor, ildura, edo
nekezko zerbait beste gauza.
EGUNORO:
1. Jaiki orduko ziñatu, Jaungoikoari eskerrak
eman ordurañoko bere ontarte guziakgatik;
eskeñi egun guziko beren gauzak eta nekeak eta
eskatu, guzirako bear duten bere laguntza ta
grazia, Aita Gurea ta Abe Maria erraten diotela.
Beste bat eta irur Abe Maria Jesusen Amari, ar
ditzaten egun guziko onek, Aingeruak, eta betela Santuak beren kontura.
Entzun bear dute beren meza, al dutenak.
2. Aldareetako otoitzak egitea, ta errosarioa
elizan, etxekoekin, edo bakarrik erratea kongregante onen egunoroko egitekoa da.
3. Egunoro, al badute, edo al duten egunetan
irakurri bear dute libruren batean zerbait denbora-zatiz.
4. Elizara ditezkenak bidoaz au Jesus ekustera, mezarik ez den orduren batean bada ere.
5. Ezin joan diranak billa bezate, gogoz bada
ere, beren Jesus sakramentatua; ta etxetik, menditik, bidetik, edo dauden tokitik argana beren
Biotza zuzentzen dutela, erran bezate bortz aldiz
goizetik arratseraño: Alabaña izan dedilla Aldareko Sakramentua, ta Sakramentu artan arkitzen
den Jesusen Biotz maitagarria; ta gero Aitagure
bat eta Abe Maria.
6. Ziña bitez itxetik ateratzean, lanean asitzean, ta edozein beren perelletan; aldi orietan,
ta ordua aditzen dutenetan, erraten dutela Abe
Maria.
7. Etzin baño len ekus bitzate egin dituzten
lan on ta gaisto guziak; gaistoez damuturik, egiteko beren onez-damu edo kontrizionea; ta egin
bezate goizetarako berezi den otoitza.
8. Elizakoekin arkitzen den kongregante eriaren alde erran bezate errosario bana. Iltzen
denean, beste bana, ta orduan entzun bear dute
meza bana; ta egin bear dute bortz aldareetako
otoitza.
Kongregazioko kargudunak, eta itxeko karguarekin arkitzen diranak ekus bitzate Jesusen
Biotzaren debozioko libruan arkitzen diran Erregla luzeak.
Jesus agertu ondoan
erraten diran Otoitzak:
KARGUD. Alabatua izan dedilla Aldarean dagoen Jesusen Biotz maitagarria.
GUZIAK. Orain ta beti.
K. Baita bekatuaren loirik ekusi etzuen Jesusen Ama ere,
G. Alaber.
K. Jesus gurea: galduak izan ez gaitezen,
G. Gorde gaitzatzu zere Biotzaren erdian.
K. Gugatik gizon egin ziñan, bizi guzian neke
izerdia baizik ekusi etzenuena, ta odola zeriezula gurutze batean josirik gelditu ziñan Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

K. Gugana aserre dagoen Aita palakatzeko, ta
gure bekatuakgatik zor diogunaren alde, Aldare
orretan gelditu zaran Jesus maitagarria: galduak
izan ez gaitezen,

K. Gure biotzak, zureari dariozkan graziazko
argiz, ta amorezko suz bete naiez zauden Jesus
maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

K. Gure bekatuen gurutzeak eta kulpen arantza gogorrak zure Biotzari eman zioten neke ta
estutasunaren damua eskatzen dezun Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

K. Indartsuen janaritzat, eta anima eriei inda-
rrak emateko, Aldarean gelditu zaran Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

K. Artu nai zaituztenentzat Aingeruen ogi, ta
edaten dutenak Birjin egiten dituen ardo egiñik
Mai orretan zauden Jesus maitagarria: galduak

K. Amorezko labe ta sutegi egiñik zere biotza
dadukazuna; ta gurearen amodioa eskatzen
dezun Jesus maitagarria: galduak izan ez gaitezen,

K. Itsasoak are adiña bekatu dituen gaistoarentzat, eta atsegin guziak or arkituko dituen
onarentzat Biotza zabaidua dadukazun Jesus

K. Birtute guziak, eta lenenik beratx izatea ta
umiltasuna zere biotzean erakusten dezun Jesus

K. Eriotzak lurretik bota nai gaituenean, zeruko ostaturako bear dugun ondasuna ta grazia
Biotz orretan dakartzula, gugana etorzeko zauden Jesus maitagarria: galduak izan gaitezen,

K. Sakramentu andi orretan munduaren bizitza, bizitzako arbola, gaistoen bitarteko, onen
biztura ta sekulako bizitza zaran Jesus maitagarria: emendik ateratzen garanean sekulako galduak izan ez gaitezen,

AÑA. Improperium expectavit cor meum, et
miseriam et substinui qui simul contristaretur, et
non fuit, et qui consolaretur, et non inveni.
V. Discite á me quia mitis sum et humillis
corde.
R. Et invenietis requiem animabus vestris.
OREMUS
Domine Jesu, qui ineffabiles Cordis tui divitias
Ecclesiae Sponsae tuae singulari dilectionis
beneficio aperire dignatus es, concede propitius,
ut gratias coelestibus ex hoc dulcissimo fonte
manantibus corda nostra ditari ac recreari
mereantur. Qui vivis, et regnas in saeculi saeculorum. Amen.
Nere Jesukristo erran ondoan, erran bear den
OTOITZA
Jesusen Anima, birtutez bete nazazu.— Jesusen Biotza, amorez erre nazazu.— Jesusen gorputza, salba nazazu.— Jesusen odola, amorez
zora nazazu.— Jesusen Biotzeko ura, garbi nazazu.— Jesusen Izerdia, graziazko biziz bete nazazu.— Jesusen Pasionea, indartsu egin nazazu.—
Nere Jesus ona, adi nazazu.—Zure llagetan, zure
Biotzaren erdian gorde nazazu.— Ez nadilla ni
etsaien eskuetan erori.— Nere eriotzeko orduan
dei nazazu.— Zeregana eraman nazazu.— Zure
Santuekin alaba zaitzadan beti sekula guzian.
Bai arren, bai!
ZEIN GAUZ ERRAZA DEN,
TA ZEIN ONDASUNA,
GOGOZKO OTOITZA
A.
Gauz erraza da gogosko otoitza
Anitzek uste dute, ez dela guzientzat gogozko otoitza; ta, gizon jakintsuak eta birtutetsu
zenbaitek ezpada, ezin dagikeela, ongi beintzat,
otoitzera an; ta gañerakoak Aita gure ta Abe
Mari zenbait erran ezkero, egin dutela beren egitekoa, edo beren otoitz guzia. Baña uste orretan
daude gaisoak, jakin bagez zer den ta zein erraza gogozko otoitza, ta zein andiak diran otoitz
onetatik datozen ondasunak: bada, au guzia
balekite, besterik errain lukee, ta pozik saiatuko
lirake otoitz erraz-ondasundun au zuzen egitera.
Artara ditezen uskaldun onak, erakustera noakie, otoitzgaiak zabaltzen asi baño len, egiteko
onetan jakin bear dutena; ta lenenik otoitz onen
erraztasuna.
Zer dala deritzazu gogozko otoitza? Urrutiko
gauz errebes-gaitz gogorren bat? Ez bada: bada
san Juan Damaszenok dionaz (ta berebat diote
gañerakoak) gogozko otoitza da «Gogoz ta biotzez» gure Jangoikoari begiratzea. Eta ekusten
dezu ez dala gauza gaitza begiratzea, egiten
bada beintzat begiratzen duenaren onerako; ta
otoitzgilearen onerako da, ta on andirako, ekusiko dugun bezala, onek Jaunari egiten dion begiratzea, edo onen gogozko otoitza.
Nai dezu ekusi zein aisa dagikezun gogozko
otoitz edo zere Jaunari begiratze au? Aski da
orretarako ikastea zenbat aldetara, ta zer eran,
egiten den. Anitz aldetarakoa dagogozko otoitza,
edo anitz aldetara begira dakioke gogoz ta biotzez gure Jangoikoari; bada begira dakioke, gure
egilleari bezala; begira dakioke, gugatik gizon
egin ta gurutze batean ill zenari bezala; begira
dakioke gure emalleari bezala, gure erakusleari
bezala, gure barkalariari bezala, gure sustengarriari bezala; baita gure Jaun ezinobeari, ezin
urrikaltsuagoari, ta ezin maitagarriagoari bezala,
ta onelako beste anitz aldetara ere: ta, orrelakoari bezala, Jangoikoari gogoz ta biotzez begira-
tzea, besterik ez da, baizik era artan zugandik
arrek eskatzen duena astiz ekustea; ta eskatzen
duena, naiez ta biotzez zuk egiten, edo eginasmoa bertatik artzea. Ara nola:
Begiratu nai diozu Jangoikoari zere egille
onari bezala? Ekartzu bada zere gogora nor den
zu ezer-ezetik atera zinduen zure Jangoikoa: ta
ekusiko dezu au dela guzia dakien, guzia dagiken, ta, ongi baizik, gauzak ezin egin ditzaken
Jaun asierarik, bukaerarik eta bazterrik bageko
bat. Zoaz atziña, ta ekartzu gogora zergatik egin
ote zinduen za zere Jangoikoak? Eta ekusiko
dezu egin zinduela ongi nai ustez, ta bat ere zure
bearrik etzuela; bada izandu zuea zure Jangoikoak, zu bage, leneko bere eternidade guzian:
bazuen zu egin zinduenean, ta izain zuen zu ez
eginagatik sekula guzian izan al adina on, ondasun ta atsegin. Ori ekusi ondoan, ekartzu gogora
zertako egin zinduen zu, zure bearrik bage, zure
Jaun andiak; eta ekusiko dezu egin zinduela zere
onerako, edo bizitz on batekin irabaz zenezan
eternidade guziko atsegin-kontentua, ta zeruko
gloria.
Begira zazu gero zer ote den zuk zere Jangoikoari zor diozuna, zeren eman zizun dezun izatea; ta eman zizun, dezunerako; ta ikusiko dezu
Jangoikoarena zarala zu, zaran guzia, ta zor diozkatzula begiz, gogoz, itzez ta alde guzietara
dagizketzun gauza guziak; eta beartua arkitzen
zarala, zere zorrari eranzun nai badiozu, guziak
ongi ta zuzen egitera: ta ori ezagutu orduko,
asiko zara biotzez apa ta muñ egiten Jaun beraren esku egilleari, ta eskerrak ematen, eman
dizun izateagatik, eta zeren eman dizun zerua
irabazteko: asiko zara bera maitatzen, egite onetan agertzen dizun bere amore andiagatik; eta
zere zorren alde, ta glorian beti bera maitatzen
dezula egon naiez, emanen diozu itza, bizi zaraño zere gauzak zuzen egiteko; ta eskatuko diozu
lenago ori ez eginaz barkamentua; ta, bertatik
egiten asteko, bear dezun laguntza ta grazia.
Orra, zuk, eta nornaik dagiken gauza; ta orra
gogozko otoitza.
Era berean egin dezakezu beste edozein
aldetara begiratzen diozunetan. Barkatzalleari
bezala begiratzen badiozu, ekusi bear dezu bein
nor zaran zu, bekatugille txarra, ta nor den zuk
zere bekatuekin aserretu dezun zere Jainkoa.
Ekusi bear dezu gero zein gauz itsusia den, zu

- Parts
- Zenbait otoitz-gai-I - 01
- Zenbait otoitz-gai-I - 02
- Zenbait otoitz-gai-I - 03
- Zenbait otoitz-gai-I - 04
- Zenbait otoitz-gai-I - 05
- Zenbait otoitz-gai-I - 06
- Zenbait otoitz-gai-I - 07
- Zenbait otoitz-gai-I - 08
- Zenbait otoitz-gai-I - 09
- Zenbait otoitz-gai-I - 10
- Zenbait otoitz-gai-I - 11
- Zenbait otoitz-gai-I - 12
- Zenbait otoitz-gai-I - 13
- Zenbait otoitz-gai-I - 14
- Zenbait otoitz-gai-I - 15
- Zenbait otoitz-gai-I - 16
- Zenbait otoitz-gai-I - 17
- Zenbait otoitz-gai-I - 18
- Zenbait otoitz-gai-I - 19
- Zenbait otoitz-gai-I - 20
- Zenbait otoitz-gai-I - 21