Zaldi Zoro - 31

Total number of words is 3955
Total number of unique words is 1581
32.5 of words are in the 2000 most common words
46.6 of words are in the 5000 most common words
53.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
bostekoa era okerrean eman ziotela, eta ez zitzaion gustatu
haiek esandakoa, ezta opariak ere. Aiztoak arazoak ekarriko
zituela susmatzen zuen. Washingtonera joateko eskatu ziotenean, erantzun zien berak zuzenena egin gura zuela, baina bere
herriari agindutako agentzia jaso aurretik joatea hausnartu beharreko gauza zela.

Eta Zaldi Zorok ehizari buruz itauntzean, elkarri begiratu zioten, eta berriro ere nabaritu zuen Zaldi Zorok haien inguruan
zegoen zer txar hori. “Ez dago berririk horri buruz”, esan zioten.
Orak luzaroan behatu zuen laguna, ezohiko era batean eserita zegoena aiztoa eskuetan hartuta. “Ene anaia, arraro zaude gaur”, esan zion. “Zerbait gertatu da, eta jakin gurako
nuke horrek esan gura duen zu nire etsaia izango zarela ibaia
zeharkatuta baldin banoa”.
Zaldi Zorok barre egin zuen, azken aldian ozta-ozta entzuna
zuten hots bat zen hori. “Ni ez naiz zuria”, esan zuen. “Eurek
dira besteentzat arauak egiten dituzten bakarrak; eurek esaten
dute: ‘Marra honen alde batera bazaudete, bakea; baina beste
aldera bazoazte, hilko zaituztegu’. Oraindik leku pila dago, ene
lagun hori. Kanpatu ezazu gura duzun lekuan”.
Halaxe ba, Ora joan egin zen, gainetik zeraman manta ilun bat
legez zirela bere gogoetak. Egun batzuk geroago Kapela Zurik oturuntza bat eskaini zion, era horretan Zaldi Zororengana
joandako soldadu buru biek berriz hitz egin ahal izango zuten
berarekin. Baina oglala ez zen joan. “Esan nire anaiari eskertzen
diodala”, esan zion mezulariari, “baina agentzia inguruetatik
batzuek gauza txar gehiegi esan dute ni eta soldadu buruzagiei
buruz. Ez dut beraiekin hitz egin gura. Ezer onik ez lekarke horrek orain”. Orak horixe esan zien ofizialei eta atsekabe handia
zuela; baina Zaldi Zorok oso zorki indartsua zuela: agian argi
ibiltzeko esaten ari zitzaion.
Eta ihes egiteko zituen asmoez, zer? galdetu zuten.
Orak esan zuen berak ez zuela horrelakorik sinesten. Atzamarrak zeuzkan beste alditan entzun zion bere anaia lagunari
esaten: “Bake bila etorri naiz hona. Ez dut hitz hori aldatuko”.
Zaldi Zoro gizon adoretsua zen, mihi okerrez aritzeko beharrik
ez zuena.
“Bai, arrazoia dauka. Berriketa gehiegi izan du inguruan. Ez ezazue txutxu-mutxutan hainbeste nahastu”, esan zion Randall
deitutako koronelak Kapela Zuriri. “Utz ezazue bakean”.
Baina inor ez zuten bakean uzten. Bi aste gehiagoz hizki-mizki
ugari ibili zen hara- hona; orain batzuek ziotenez, aiztoa eraman
zioten soldadu buruzagiek benetan zera eskaini zioten Zaldi
Zorori: bera ipintzea guztien buru. Washingtoneko Kongresua
zeritzoten jendeak esan zuen ez zela dirurik egongo oglalak
edo bruleak elikatzeko haiek Missourira joan ezean. Zaldi Zoro
horien guztien buruzagi nagusi egingo zuten indiarrak hara eramanez gero era baketsuan.
“Gure gizon bitxiak ez du herria salduko boterearen trukean!”,
izaten zen erantzuna. Baina Zaldi Zororengandik inork ezin
zuen jakin noraino zen egia kontu hori. “Hitz txarrak esatera
etorri ziren soldadu buruzagiak”, ez zuen besterik esan. Long
Joe berak ere alde egin zuen, indiar suhi aho itxien aurka purrustaka.
Batzar handia ez zen ospatu, baina txiki bat egin zuten Kapela
Zurirenean; Zaldi Zoro eta Hodei-Ukitzaile eta beretarrak lurrean eseri ziren alde batean, agentzia indiarrak, gelan nonahi.
Grouard eta Louie Bordeaux, Jim zaharraren semea, ziren
itzultzaileak –gizon biek lehenagotik ere nahiko arazo izanak
zituzten euren artean, agentziako dantzaldietan borrokan egin
zuten inoiz–. Hartzaileak lakoterara itzultzen zihoala, Kapela
Zuri nez perceei buruz pila hitz egiten hasi zen. Bazirudien benetan euren herrialdetik atera eta Yellowstoneko lurraldean

barneratu egin zirela; Zaldi Zoro eta bere zenbait jarraitzaile
bertara igotzea gura zuen, miatzaile gisa.
Indiarrek ez zuten harridurazko zeinurik azaldu. Zaldi Zoro
beti bezain apal mintzatu zen horren aurka. Beretarrek zaldien
buztanak askatu zituzten hona etorri aurretik,
borrokatzeari utzia zioten, agindutako bakean bizitzea besterik
ez zutelako gura. Baina bazirudien zuriek ezin zituztela nasai
utzi. Aurrena, euren armak eta zaldiak emateko galdegin zieten,
eta horixe egin zuten; ondoren, miatzaile gisa izen emateko,
eta hori ere egin zuten, eta azkenean ezertarako ez: agindutako ehiza bertan behera uzteko. Ahoan zuriaren brida ezarri
zaion zaldi bati bezala, berorri burua Washingtonera begira
jarrarazi ziotenean, harantz begiratu zuen. Orain Aita Handiak,
Hiru Izarrek eta Kapela Zurik gura zuten gerrako odola jarri
bere jendearen aurpegietan. Baina eurak borrokatzeaz nekaturik zeuden. Iparraldeko lurretara joan gura zuten, baina ehizara.
Zaldi Zoro apal mintzatu zen amaiera arte, baina bere inguruko askok adoste hotsa egin zuten; hainbestek non Kapela
Zuriren aurpegia gorri baino gorriago jarri baitzen.
“Ezin zarete ehizara joan! Arazoa dago han goian!”, oihukatu zuen. “Horrexegatik nabil miatzaileak eskatzen, gerra bidean dabiltzan horiek lurralde horretatik kanporatzeko!”,
agiraka egin zien buruzagiei, parez pare, gizon zuriaren era
zakar eta zaratatsuan, soldadu buruek egin ohi zuten bezala;
Harneyk egin zuen bezala hogei urte lehenago, brule andre
eta umeak hil berri zeuzkanean. Baina hura behintzat soldadu
buruzagi handi bat zen, ez txiki bat Kapela Zuri hau bezalakoa;
eta Hartzailearen lakotera eskasa erabili gabe errieta hitzak
itzultzeko, are okerragoa ematen zuen.

Azkenik Zaldi Zorok bere burua jaso zuen. “Bake bila etorri
ginen”, esan zuen. “Nekatuta gaude gerraz eta gerraz hitz egiteaz. Hartz Menderatzaile artean gurekin zen garaietatik gezurra esan eta ziria sartu digute zuriek; eta hemen gauza bera
da; baina, hala ere, eskatzen zaiguna egin gura dugu eta Aita
Handiak guk borrokatzea gura badu, iparraldera joango gara
eta borrokatuko gara harik eta nez perce bakar bat geratzen
ez den arte”.
Hartzaileak Kapela Zuriren hizkuntzara itzuli zuen hori, oso
bizkor esanez dena, baina bukaeran aldaketa txiki bat egin
zuen: “Iparraldera joango gara eta borrokatuko gara zuri bakar
bat geratzen ez den arte”, bere begi beltz biribilekin buruzagiei begira esan zuen hori. Baina haietako inork ez zuen ulertu
horrek egindakoa; Bordeauxek soilik; eta hitz egiten hasi zen;
baina Kapela Zuri haserreegi zegoen entzuteko. Keinuak eginez, hitz zakar pila oihukatu zituen Zaldi Zororen buru gainean
bere hizkuntza ezezagunean.
Indiarrak harriturik geratu ziren amorru ulergaitz horrengatik
Zaldi Zorok esandako hitz onak entzun ostean; baina, horren
azalpenik inork eman ahal izan aurretik, hodei gorritar bat, Hiru
Hartz, di-da zutitu, eta esan zuen ile argiduna hiltzeko gosez
bazegoen berori hiltzeko.
Zaldi Zorok harriturik begiratu zion. “Zeure odol beroak belarrietan zarata handia egiten dizula uste dut. Inork ez du hiltzeaz
hitz egin”.
Ordurako itzultzaile biak ahopean eztabaidatzen zebiltzan haserre. “Mihi okerrez mintzo zara!”, esaten ari zen Bordeaux,
baina lakoteraz, era horretan Kapela Zurik uler ez ziezaion, soldadu buruak ematen zion soldatapeko lana ez zuelako galdu
gura.

“Indiar sasikume hori! Ni beti arazotan sartu guran dabiltzan
horietakoa zara zu!”, erantzun Hartzaileak, eta ateari danbatekoa emanik joan egin zen Kapela Zuri eta indiarrak berari
begira utzirik. Ordurako, Bordeaux merkatari semea indiar
isiltasunpean murgildua zen, ika-mika piztean, bereziki zuri baten aurrean, egiten ohi zuten bezala. Soldadu buruzagitxoaren
inguru osoan zegoen isiltasuna, burdinazko eraztun bat legez;
horrenbestez, Garnetti deitzea agindu zuen.
Handik gutxira Billy gaztea heldu zen batzarra amaitzeko. Kapela Zuri berriro hasi zen. Zaldi Zorori eskatu zion bere iritzia
alda zezan eta joan zedin miatzaileekin eta zenbait soldadurekin.
“Dagoeneko esana dut borrokatzera joango garela. Denda eta
andre batzuekin batera joango gara eta ehiza pixka bat egingo
dugu bide batez”.
“Ez, gerrara goaz. Ezin zara borrokatu denda eta andreak zurekin eramanda”.
“Borrokaldi eder batzuk egin izan ditugu ba, herri osoa gurekin
eramanda”, gogorarazi zion Zaldi Zorok ofizialari.
“Ez ditut gura! Ezin dituzu eraman!”, esan zuen Kapela Zurik,
berriz ere ozenki.
Eta Zaldi Zorok, manta gorantz igota, bere burua estali zuen.
“Jende honek ez daki ezertxo ere borrokatzeari buruz”, esan
zien bere lagunei. “Goazen etxera. Dagoeneko hizketa gehiegi
egon da hemen”.
Hala, Zaldi Zoro gelatik irten zen, indiarrak atzetik eramanda ilaran; eta atzenengoa, zazpi oin gorako Hodei-Ukitzaile
zihoan, atea zeharkatzerakoan makurtu egin zena.

Minneconjouak Buztan Marradunenera itzuli zireneko, agentzia
osotik zabaldurik zegoen berria: Zaldi Zororekin iparraldera zihoazen, gudukatzera, zuri guztiak hil arte. Haiek baino apur bat
atzerago, Kapela Zuri heldu zen, eta istorio bera kontatu zion
agenteari. Batzar bat egon zen han ere. Bertan Hodei-Ukitzailek eta besteek soldadu buruei esan zieten ez zutela ulertzen
Kapela Zurik ekarritako kontu hura, Zaldi Zorok ez zuela ezer
esan zurien aurka borrokatzeaz. Baina Clarkek baietz esan egin
zuela zioenez, atera zuten ondorio bakarra zen berorrek zabaldu zuela gezur okerra.
Baina han, senide asko inguruan edukita, Bordeaux indartsuagoa
zen Hodei Gorrirenean baino; eta, hortaz, Grouardi guztion
aurrean esan zion bere hitz gezurtiek eragin zutela gaizki-ulertua; Zaldi Zorok esandakoa –nez perceak borrokatzea bat ere
ez geratu arte– hori aldatu, eta zera esan zuela, zurien aurka
gudukatuko zutela bat ere ez geratu arte.
“Zure mihi okerra da berriz ere, hortaz!”, esan zion HodeiUkitzailek Hartzaileari. “Ez zenuen nahikoa zuriei gezurra esatearekin zeure buruaz, eta lagundu zizutenei buruz ere gezurra
esan behar zenuen”.
Merkatari seme horri botatako gauza baliogabe bati bezala
bizkarra emanez, minneconjouak soldadu buruzagiei esan zien
batzarrean gertatutako guztia, beste indiarrak eta Bordeauxek
adostasun keinuak egiten zituzten bitartean. Soldadu buruzagiek Hodei-Ukitzaileren hitza sinesten zutela esan zuten, begiko baitzuten eta berorri begirunea izaten ikasia baitzuten.
Baina Kapela Zurik lehen bezain gogor hitz egiten jarraitzen
zuen horren aurka; eta, orduan, benetan hartu zioten antza
gizon txiki batena, euren aurrean handi agertu gura zuena, eta
agian Hiru Izarren aurrean ere handi agertzeko asmoak egiZaldi Zoro

Mari Sandoz • Aitor Fresnedo Gerrikabeitia

Herriaren gizona

nak zituena. Hartzaileak beharbada okertu egin zela onartu
zuenean ere, Kapela Zurik ez zuen jarrera aldatu.
Gau horretan minneconjoua bere lehengusuarengana zamalkatu zen gertatutako horren berri ematera. Bai, Zaldi Zorok
entzuna zuen kontua; zurien lekuetatik ateratako gezur pilatik
beste bat besterik ez zela iritzi zion, udaberrian hareharrizko
amildegi usteletatik kriskitin sugeak ateratzen diren bezala.
“Hartzailea izan zen zure hitza aldatu zuena, esanez zurien
aurka borrokatuko zinela, nez perceak esan beharrean”.
“Hartzailea! Eta Kapela Zurik sinetsi!”, esan zuen Zaldi Zorok
astiro. “Argi dago soldadu buruzagitxoak utzi egin duela arazo
sortzaileek harrotutako hautsez bete daitezen bere belarriak”.
Baina Hiru Izar egun gutxi barru etorriko zen. Hizketa zintzo
bat izango zuten berorrekin, ehizaldi txiki bat egiteaz ere.
Hodei-Ukitzailek hori entzun, eta, pentsakor, bere pipa bete
zuen, bere lehengusu-lagun horretaz galdezka bere buruari.
Zaldi Zoro bere mokasinen aurretik zain zeukan gauza okerrez
jabetzen zen, ziur; eta, hala ere, hortxe zegoen eserita, apal
hitz eginez, gauza txiki bati buruz: bere herriarentzat ehizaldi
bat.
Minneconjoua joan zenean Zaldi Zoro amildegiaren iluntasunera atera zen. Denda inguratzean, gizon bat ikusi zuen, burua
mantaz estalita, dendako beste alderantz arineketan ihesi.
Oglala ihesi zihoanari begira geratu zen. Egunotan beti zegoen
baten bat bere lorratzen atzetik usnatuz, bufalo zauritu bati
esesten dioten otsoak bezala. Antza, jende mordoa zegoen
arazoak sortzeko gogoz; hura hiltzeko ere bai, beharbada;
baina denak ziren ahulegiak berari tiro egiteko, ezta ilunpetan ere. Ziotenez, Ur Gabek haren ilajea eramateko eskaintza
egin zien soldadu buruzagiei zurien ehun dolarren truke. Ur
Gabe: behin gertuen zegoen zaldi gainera jauzi egin eta ziztuan
ihes egin zuena hegoalderantz, agentzian bizitzera, Zaldi Zoro
hurbiltzen ikusi zuenean.
Bai, zuriek hilik gura bazuten, Ur Gabe ez zen norbait aurkitu
beharko zuten haien dolar diruak irabazteko.
Gau hartan, Zaldi Zorok beste amets bat izan zuen; azken ilargi
horretan pila zuen. Beti arrano pikarta agertzen zen, Hodei
Gorrirenetik iparraldera zeuden amildegien gainetik hegaz, oso
goian; baina, oraingoan, lurrerantz murgil egiten zuen ameslariaren oinetara; hegapean burdinazko aizto bat zeukan, barruraino sarturik, eta zerion odolaz arranoaren mokasinak zikindu
egiten ziren; arrano batek jantzirik eramateko gauza bitxiak
ziren: indiar mokasinak, beira alez apaindurik oinaztu sakratuaren sigi-saga irudiarekin.
Zaldi Zoro gerra bidean joango zela zioen kontuak urruti bidaiatu zuen burdin hari hiztunen bitartez, eta berehala aginduak heltzen hasi ziren Aita Handiarengandik eta bere soldadu
buruzagiengandik; gotorleku inguruetako jendeari gordetako
aginduak. Horrek berriketa gehiago ekarri zuen. Gutxien jota
horrek esan gura zuen soldadu gehiago zetozela; eta nork daki
beste zer gaiztakeria ezkutatzen zuen sekretu berri horrek?
Hiru Izar batzarrerako heldu zenean, Lee –Buztan Marraduneneko soldaduen buruzagia– hantxe zegoen hari harrera
egiteko eta Zaldi Zororen arazoa azaltzeko, berari eta Fort
Robinsoneko Bradley jeneralari. Hiru Izarrek entzun egin zuen,
eta, ondoren, dena Kapela Zuriren aurrean esatea agindu zuen;
baina, artean ere, soldadu buruzagitxoak esaten jarraitzen zuen
bera ziur zegoela Hartzaileak zuzen esan zituela gauzak. Hitz
ozenak esan zituzten horren inguruan, itzultzaileek entzun ze516

zaten eta indiar kanpamentuetara eraman zitzaten. Kapela Zuri
uzten ari zen txarra baino txarragoa zen morroi bat bere itzal
gainetik ibil zedin, hori argi zegoen, zioten ipartar indiarrek; eta
lagunkoietako batzuek ere horrelaxe pentsatzen zuten; eta
Hartzailearen mihi okerra eta egun hartako batzarrean egin
zuena ezagutzen zuten merkatari semeek ere.
Antza, Hiru Izarrek esan omen zuen oso pozten zela gertatutakoa argitu ahal izanaz. “Arazo horretan oker bat egitea indiarrei traiziorik makurrena egitea izango zatekeen”, esan zuen.
Baina, hala ere, zaldizko soldadu pila heldu ziren Laramietik.
Azkenean batzar handiaren eguna heldu zen; eta, jendea
elkartzeko ordua aspaldi igarota zegoela, Luma Gorri, Xal
Beltzen neba gaztea, asapalan heldu zen Zaldi Zororen kanpamentura, eta, bere zalditik irristan jaitsirik, dendako ate hegalean arramaska egin eta, deiadar egin zuen: “Anaia, anaia! Hortxe zaude oraindik? Gauza oso okerra gertatu da!”.
Zaldi Zoro etxean zen. “Eseri, erre eta nasaitu zaitez nire seme
hori”, esan zuen. Baina gazteak ezin zuen itxaron. Dendako
ilunpearen inguru osoan begiraturik, ikusi zuen han ez zegoela
kanpotarrik, inor bere arrebaz bestalde. Larrabeetarren andrea? alde eginda zegoen, esan zuen Zaldi Zorok, besterik esan
barik horretaz.
Beraz, Luma Gorrik esan beharrekoa esan zion berak, artean,
Oglalen Gizon Bitxia irizten zion hari. Agentziako saltokian gaur
zerbait txarra entzun zuen, eta Garnetti horretaz itauntzera
joan zitzaion. Bai, esan zion Billyk, kontua egia zen; hortaz,
Luma Gorri lasterka etorri zen, kontuz ibiltzeko ohartzera.
Antza, Big Bat eta Garnett gaur batzarrera abiatu ziren, aurrealdean; Hiru Izar eta Kapela Zuri haien atzetik zihoazen, anbulantzian; euren soldaduak zaldiz, beraiek inguratuz. Kanpoaldean,
nonbaiten, Andre Jantzi aurkitu zuten, eta hark esan zien Zaldi
Zoro eta bere hirurogei indiar batzarrean egongo zirela, eta
Crooki bostekoa ematean soldadu buruzagia hilko zuela, eta
orduan bere gudariek beste zuriak akabatuko zituztela. Otso
Txikik, oglala miatzaileak, Zaldi Zororen denda kanpotik entzun
zuen egitamu hori eta bere anaiari esan zion, Hartz Bakartiri,
eta horrek, Andre Jantziri.
“Otso Txiki lakota, gure aldean borrokatu zena Little Big Hornen, eta nire sutondoan hainbeste gautan etzan izan dena, halako hitz okerrak esanez!”, esan zuen Zaldi Zorok harriturik.
Bai, horixe zen Otso Txiki. Kapela Zurik, kontu hori entzutearekin batera, itzuli egin nahi izan zuen, baina Hiru Izarrek galdetu zuen ea Andre Jantzi fidatzeko modukoa zen, hitz zuzeneko
gizona ote zen ala ez. Billy gazteak sasoi ilunotan bere gainean
ipintzeko zama astunegia iritzi zion horri, eta esan zuen gurago
zuela Big Batek erantzutea. Eta hark Andre Jantzi gizon zintzoa
zela esan zuen, bere lehengusua zela aipatu gabe, eta hango
beste inork ez zuen zalantzatan jarri hain urruti entzun eta
haraino heldutako kontu bat, hiru gizonen ahoetatik zehar igarotakoa, Otso Txikik Hartz Bakartiri, eta horrek Andre Jantziri.
Crook deitutako horrek artean aurrera jarraitu gura zuen hasieran, eta esan zuen bera inoiz ez zela nonbaitera bideratzen
bertara heldu gabe. Baina Kapela Zurik gogor hitz egin zuen
horren aurka; esan zuen dagoeneko galdua zutela gizon bikain
bat Zaldi Zororen eskuetan, Adats Luze hil zutenean, eta ez
zutela gehiago galdu gura. Beraz, Billy bidali zuten batzarrera,
esatera Hiru Izarrek trenbidera joan behar izan zuela. Zerrenda
bat eman zioten, Fort Robinsonera berehala eraman beharreko indiarrekin, eta ezkutuan egiteko hori, Zaldi Zorok jakin ez
zezan. Hori erraza zen, ordea, buruzagia ez baitzegoen bertan.

Ez, esan zuen Zaldi Zorok. Belatz Txiki zaharra mendi gailur
batetik begira egon zen, Fort Robinsonetik etorri beharreko
soldadu gurdiaren zain, baina bat ere ez agertzean ez ziren
joan. Ez zara zure etsaiarekin esertzera joaten ezertarako ere.
Baina Luma Gorrik esateko gehiago zuen. Batzarrean Garnettek
Amerikar Zaldi hartu eta txoko batera eraman zuen, eta soldadu buruzagien mezua esan zion; buruzagiak eta miatzaileak
hautatu, eta handik ordu erdira denak gotorlekuan zeuden.
“Ahh-h, kafe epel zale zaharrak gudari gazteak bezain sutsu dabiltza gaurkoan”, esan zuen Zaldi Zorok.
Bai, eta han, Hiru Izar, Clark eta lagunkoien aurrean, Andre Jantzik berriro bere istorioa kontatu zuen, eta orduan egitamuak
egin zituzten Zaldi Zororen herrixka hartzeko.
“Ey-ee!”, Xal Beltzek bere andre izua oihukatu, eta kanpora lastertu zen –gizonek bazekiten zertara–: ihes egiteko zaldien bila.
“Gure herriaren aurka datoz!”. Zaldi Zorok dendako inguru
osoan begiratu zuen, gau luzeak ilundutako kanpamentu osoari
begiratuko ziokeen bezala. “Ez dute ezer egin eta!”.
Ez, baina lagunkoiak bazetozen euren aurka, edonola ere, eta
armekin. Crookek indiarrei aparteko munizioa ematea agindu
zuen. Luma Gorrik ez zekien zehazki zenbat ziren, baina buruzagi bakoitzak hainbat jarraitzaile hartu zituen, eta Kapela Zurik
ehun dolar eta behor bat eskaintzen zuen Zaldi Zoro hiltzen
zuenarentzat. Berriro ere Ur Gabek aurrerapausoa eman zuen,
eta soldadu buruzagiak esan zuen hura Aita Handiaren aldeko
gauza ausarta zela.

“Aita Handiaren alde!”, errepikatu zuen Luma Gorrik haserre,
“zu begira ez zeundenean aurpegian bere balaren aztarna utzi
zizun horrek”.
“Baina nortzuk dira gure bila datozen horiek?”, galdetu zion
bere buruari Zaldi Zorok.
Hodei Gorri, Txakur Gorri, Zauri Txiki, Amerikar Zaldi, Hiru
Hartz eta beste batzuk. “Nire lagun zahar guztiak”.
Bai, baina baziren gehiago: Hartzailea eta Beldur Gaztea.
Orduan zeharo samindu zen oglalaren begitartea. Bere
haurtzaroko laguna ere horretan sartuta, eta zergatik eta gizon
batek kontatutako istorio batengatik, beste batengandik jasoa
zuena, eta hark anaia denda-entzule batengandik. Hiru mingain
bitarteko, eta jaramon egiten zioten bakarrari Politt Horri. Benetan hobe zukeen, pentsatu zuen Zaldi Zorok, bere gainjantzia lurrera bota izan balu iparreko lurralde hartan, lagun zahar
bat halako egitamu lotsagarri batean sartuta ikustea baino.
Baina orain, egiteko bi geratzen zitzaizkion soilik. Burua astiro
altxatu, eta bere arma beheratu zuen, miatzaile egitean Kapela
Zurik eman ziona. Une batez bere altzoan eduki zuen, orein
larruzko zorroa bere atzamarrez laztanduz andre baten ilea
bailitzan. Orduan Luma Gorriri luzatu zion, eta koinatu gazteak
hartu, eta, malkoz itsuturik, estropezuka atera zen kanpoaldera.
Eta hura joandakoan, Zaldi Zorok Bradley soldadu buruzagiak
emandako aizto berria gorde zuen bere jantzien azpian, eta
Xal Beltzen bila irten zen.

Baina indiarrak eta soldaduak ez ziren egun horretan etorri; eta
joan-etorrika zaldiz heldu ohi zen bisitari soka ere ez; lagun bat
baino ez, malkarretatik bizkor jaitsia, esatera Hiru Izarrek agindua emana ziela indiarrei eta soldaduei gau horretan bertan
atxilotzeko Zaldi Zoro, eta ondoren soldadu buruzagi handiak
lasterka alde egin zuela trenbidera.
Ahh-h, beraz, Altze Beltz eta Provost, bai eta Larrabee andrea
ere –Hiru Izar beste edozein zuri bezalakoa zela esan zuten
guztiak– zuzen mintzatu ziren!
Bai, baina hori baino gauza gehiago ere gertatu ziren Fort Robinsonen. Buztan Marradun bere agentziatik etorrarazi zuten,
eta Bradleyk, eguneko ofizial agintariak, Garnetti deitu eta galdetu zion indiarrek ziotenari buruz, Zaldi Zororen aurka omen
zegoen eraso bati buruz. Berari ez omen zioten ezer esan gau
horretan egin beharreko lanari buruz; zera zekien, miatzaileek
bere gotorlekuko gizon baten agindupean joan behar zutela,
eta soldaduak, arazoak egotekotan, borrokatu beharko zirela.
Agentea ere heldu zen, eta baita Ora ere. Agian hark ekarri
zion berria soldadu buruzagiari. Edonola ere, egitamua entzun
zuenean Garnettengandik, Bradleyren aurpegia gizon zurien
amorruarekin gorritu zen.
“Ez dut horrelako erasorik baimenduko Zaldi Zoro bezalako
gizon baten aurka; ez era horretan; gauez!”, esan zuen. “Bere
bizitza altxor bat da berarentzat, gurea guretzat bezala; eta
bere herriarentzat are baliotsuagoa”.
Horrenbestez, Kapela Zuriri esan zioten Garnettek indiarrak
gerarazi zitzala, eta eska ziezaiela gotorlekura etor zitezen
goizean goiz. Bestea Crooken aginduak zirela esaten hasi zen,
baina soldadu buruzagiak esan zuen hark ez zekiela ezer horri
buruz, eta jenerala alde eginda egonik bera zela hango agin521

taria. Beraz, Billy irten egin zen, eta orduan Orak ofizialaren
eskua bere bi eskuen artean hartu, eta, bira bizkor eman eta,
manta buru gainetik botata, batzarretik alde egin zuen.
Hurrengo egunean, eguerdi aldera, amildegi gailurretako soegileek ehunka zaldizkok altxatutako hauts laino handia ikusi zuten White Earth Riverretik etorrian. Agentziako aitzindariak
eta beroien jarraitzaileak zeuden, Hodei Gorri, Beldur Gaztea
eta gainerakoak; ipartar indiar asko ere bai, baita Bide Handi
eta bere gudariak ere; denak bizkor etorriz White Eartheko
zidorrean behera; bitartean, ibaiaren bestaldetik, Clark zetorren zamalka, Zauri Txikiren Bear oglalekin eta blue cloud eta
cheyenne batzuekin.
Halaxe zetozen Zaldi Zororen kanpamentura. Indiarrak bi taldetan; ipartar gehienak armarik gabe; lagunkoiak eta merkatari
semeak denak zaldi onetan eta soldaduak legez armaturik. Hasieran denak nahasturik zeuden, baina tarte baten ondoren,
Zaldi Zororen indiarrak ohartu ziren besteak elkartzen zirela eta aurrealdera lastertzen zirela. Eta bien bitartean Txikito
joan-jin zamalkatzen zen talde batetik bestera, gero berriro
soldaduengana, eta azkenik Zaldi Zororen kanpamenturantz.
Itzuli zenean, oglala alde eginda zegoela berri eman zuen.
Ordurako, hirurogei edo hirurogeita hamar gudari –ezkutu,
arku eta lantzekin, horietako asko biluzik eta gerrarako margoturik– elkartuak ziren gailur batean; bertatik ibaia eta ipartar kanpamenturantzako bidea ikusten zen. Agintari taldea
gerturatzean, Azeri Beltz –orein larru beira-aledunez jantzirik,
gerra bonetaren muturrek bere zaldi estribuetatik beherago
lurra laztanduz– arrapaladan zamalkatu zen haiengana, eta
beherantzakoan horrelaxe abestuz zihoan:

“Nire bizitza osoan heriotzaren bila ibili naiz.
Gaur hodeiak eta lurra besterik ez ditut ikusten;
goitik behera orbaindurik nago!”
Bere atzeko gudariek ere abesteari ekitean, Azeri Beltzek zaldia
geratu, eta, besoak bularrean tolestuta, miatzaileen eskuetan
prest zeuden ehunka errifleetatik bala baten zain geratu zen.
Denok ikusi zuten hark egindako gauza adoretsua, hainbeste
ekintza koldarrez eta ahulez ilundutako egun horretan, eta
miatzaile lagunkoietako batzuk ere gudari kantuak abesten hasi
ziren, eta hotsa handituz joan zen kantu sutsu bihurtu arte; une
batez bazirudien ipartarrekin bat egingo zutela.
Baina beste ezer gertatu ahal izan aurretik, Amerikar Zaldi
zamalka aurreratu zen piparekin, eta Azeri Beltzi luzatu zion.
“Gogoan hartu zure atzean dauden andre eta ume babesgabeak, neure lagun hori”, esan zion. “Erdu pipa hartzera berehala!”.
Beraz, lakotak ez zuen beste irtenbiderik hartzea baino; lurrean
eseri eta pipatu egin zuten, zeremonia luzatuz eta luzatuz, Zaldi Zororen gudariak atzera-aurrera zamalkatzen ziren bitartean euren erretzailearen atzealdean, inguraketak eta erasoak
eginda instrukzio aparta erakutsiz, harik eta Kapela Zurik eta
besteetako batzuek berantetsi zuten arte. Azkenik, norbaitek
lau indiar ikusi zituen han urrunean, muino batetik gora zaldiz
aldentzen.
“Zaldi Zoro!”, oihukatu zuten miatzaileek atzamarraz seinalatuz.
Bai, Zaldi Zoro zen, bizkor zamalkatuz Buztan Marradunen
agentziarantz. Berarekin batera Xal Beltz zihoan, eta beste
bi, Bala Mutil eta Hartz Ostikatzaile gudari gazteak ziruditenak –azken hori Azeri Beltzen anaia, hantxe eserita isil-isilik
erretzen zegoena Amerikar Zaldirekin–.
Kapela Zurik agintzeaz batera, oglala buruzagiaren atzetik
atera ziren, zurien berrehun dolarreko eskaintza eginda hura
harrapatzen zuenarentzat: armatutako hogeita hamar indiar
miatzaile, Okela Gaberen agindupean;eta beste hogeita bost,
Ur Gaberen agindupean, zaldirik hoberenetan. Ur Gabek aurrea hartu zuen, arin zamalkatuz, baina Zaldi Zorok jeurt egiteko bere zorki era zeukan, hain sarri erabilitakoa snake eta
crowen aurka. Beti bezala, zaldiak lastertu zituen maldan behera, eta goranzkoan tipi-tapa moteldu zituen. Hortaz, miatzaileetako bakar batek ere, ezta Ur Gabek ere, ez zituen iheslariak
bere armaren tiramenean izan egun osoan. Hainbat aldiz ikusi
zituzten; andrea aurrealdean, hiru gizonak atzetik; Zaldi Zoro
emaztearen behor zaharra bizkortzen ahaleginduz. Armak zaldi gainean trabeska zeramatzaten Bala Mutilek eta Hartz Ostikatzailek: geratzen ziren bi gizon bakarrak, behin oglalak Hiru
Izar eta Adats Luzeren aurka gidatu zituen gudarien hodei itzeletik; baina beraien armak kargatuta zeuden eta euren bihotzak
indartsu, euren gizona eta bere emaztea defendatzeko.
Buztan Marradunen lurralde inguruetan, miatzaileak konturatu
ziren Zaldi Zorok ateratzen zien aldea handitzen zela, nahiz
Ur Gabek bi zaldi hilda utzi bidean, eta hirugarrena zuri egon
ibaiko aparrez estalita bezala eta haren larruzko zigorraren zartadekin hatsanka. Zaldi Zoro Hodei-Ukitzaileren kanpamentura heltzean, dendak erortzen hasi ziren, andreak iheserako
prest; gudariak, bitartean, margoturik eta armaturik, zaldiz atera ziren jazarle zetozen miatzaileen bila.

Baina ez zen tiro bat ere egon. Ur Gabek eta besteek Buztan
Marradunen agentziara heltzea lortu zuten euren zaldi akituekin, minneconjouek atzetik gogor jarraitzen zietela; lantza ikaragarri bat zuen gudari batek jaurtitzeko keinuak eta ekinaldiak
eginez zihoakien, baina brule miatzaileak erasoan heldu ziren
besteei jarkitzera, eta Ur Gabe eta bereak oholesiaren atetik
sartu ziren.
Lee soldadu buruzagiak Zaldi Zorori deitzea agindu, eta bere
bila irten zen bruleen agentea Louie Bordeaux harekin eramanez. Eta orduantxe heltzen ari ziren indiarrekin topo egin zuten: lumaz eta gerra margoz jantzitako gudari talde bat; beste
hegalean Hodei-Ukitzaile garaia, begitarte gogorrez; eta horien
bion artean, oglala azal argia; lumarik ez ilean; armarik ez bere
zaldian trabeskaturik, manta gorri tolestua besterik ez. Bere
atzetik Bele Beltz, Buztan Marradunen gizon bat, zaldi gainean
eta eskua prest erriflean. Baina horren atzetik zetozen gudariak
ere armaturik zeuden, eta gehienbat ipartar indiarrak ziren.
Bruleen soldadutokira heldu zirenean, Buztan Marradun eta
bere ehunka jarraitzaile heldu ziren zaldi gainean. Gudari talde
biak aurrez aurre gelditu ziren biribil erdi bi osatuz, haserre,
mehatxuka, su armak, txurroak eta lantzak prest.
Horien artean geratutako hutsune txikian, soldadu buruzagia
Zaldi Zororekin hitz egiten saiatu zen, eta esan zion Fort Robinsonera bihurtu behar zuela. Hori entzunik, minneconjouek
orro egin zuten, eta bruleek berehala erantzun; gudariak aurrez
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Zoro - 32
  • Parts
  • Zaldi Zoro - 01
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 1991
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 02
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1850
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 03
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1819
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    42.6 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 04
    Total number of words is 3833
    Total number of unique words is 1841
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 05
    Total number of words is 3853
    Total number of unique words is 1895
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 06
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1860
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 07
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 1779
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 08
    Total number of words is 3843
    Total number of unique words is 1782
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.0 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 09
    Total number of words is 3900
    Total number of unique words is 1819
    27.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 10
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1809
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 11
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1769
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 12
    Total number of words is 3832
    Total number of unique words is 1782
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 13
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1763
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 14
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1736
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 15
    Total number of words is 3897
    Total number of unique words is 1724
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 16
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1697
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 17
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1785
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 18
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1740
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 19
    Total number of words is 3915
    Total number of unique words is 1765
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 20
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1781
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1803
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 22
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1756
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 23
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1763
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    41.4 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 24
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1714
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.7 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 25
    Total number of words is 3784
    Total number of unique words is 1751
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 26
    Total number of words is 3859
    Total number of unique words is 1702
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 27
    Total number of words is 3863
    Total number of unique words is 1713
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.4 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 28
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1750
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 29
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1713
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 30
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1764
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.8 of words are in the 5000 most common words
    50.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 31
    Total number of words is 3955
    Total number of unique words is 1581
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.6 of words are in the 5000 most common words
    53.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 32
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1755
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    44.8 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 33
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1831
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    39.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 34
    Total number of words is 612
    Total number of unique words is 429
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.