Zaldi Zoro - 30
Total number of words is 3904
Total number of unique words is 1764
29.1 of words are in the 2000 most common words
43.8 of words are in the 5000 most common words
50.3 of words are in the 8000 most common words
hona itzuli inori arazorik sortu barik, eta nahikoa astiz ibili han,
neguko okela lehortzeko”.
“Hou, hou!”, oihu egin zuten indiarrek, baita ipartar batzuek ere.
Bazirudien Zaldi Zororekin zeuden batzuk soilik ohartu zirela
horrek agentziaren agintzaria deuseztatzen zuela, eta, ordean,
txikiago bat ematen ziela; ehizaldi bat eta Aita Handi berri batengana joatea, hark astia zuenean. Hori ikusita, Zaldi Zororen
bihotza lur jota geratu zen erabat.
Batzarraren ondoren oturuntza egin zen; Burdin Belatzek zuzendu zuen ospakuntza, bere herriaren historiaz jakituria han491
dia izateagatik ezagun zen gizona. Isilik, lehen okela zatia zeruari, lurrari eta lau norabideei eskaini zien. Ondoren bufaloaren
sasoiko lakota handikiez mintzatu zen, eta oraingo sasoiaz eta
zetorrenaz, zeinean denak anaia zuriaren ondoan bide on eta
berritik ibiliko ziren.
Orduan akicitek janaria ekarri zuten, eta, soldadu buruzagiei,
ohorezko gonbidatu gisa, txakur eltzea eskaini zieten. Hiru Izarrek bere egurrezko katilua garbi utzi zuen, baina Kapela Zurik
bere atzeko indiarrari luzatu zion, dolar batekin batera. Barre
algara egon zen horren inguruan, beti indiarrekin zebilenak ez
zuelako ikasi euren okela jaten bere buruzagiak bezain ondo,
zeina oso gutxitan esertzen baitzen euren sutondoan.
Bazkaria amaitutakoan, Hiru Izar burdin bidera joan zen Sheridan soldadu buruzagi handia jasotzera, indiar lurraldean barrena joatekoa zena. Batzuek esan zutenez soldadu gotorleku
gehiago eraikitzeko asmotan zen Powder River aldean. Zaldi
Zororen indiarrek isilpean entzun zuten hori.
Orduan, ia aldi berean, beste gauza oker bat gertatu zen:
cheyenneak hegoaldera eraman zituzten. Eginahalak egin zituzten egonarri txikiko zuriak poztearren, elur sakonean barrena
etorriz agentziara, euren zaldi akituak janez bidetik, belarraren
zain geratu ordez besteek egin zuten bezala. Orain, euren sabel argalak ozta bete ahal izan orduko, Indiar Lurraldera joan
behar zuten. Hango lurra burdina bezalakoa zela zioten hura
ezagutzen zutenek, hango errekak luzaroan hilak, eta haien bidearen oroimena ziren arroilek soilik ebakitzen omen zuten
lur hura. Dolua egon zen euren kanpamentuan horren kariaz,
baina joan egin ziren. Erarik bazeukaten soldaduok, jendeari
eurok gura zutena eginarazteko.
Zaldi Zorok joaten ikusi zituen, soldaduek inguratuta alde
guztietatik, inor itzuli ezin izateko, eta artean ipar lurretan zebiltzan apurrez oroitu zen. Poztu zen Bufalo Txahal Bide, Rosebudeko guduko andre gazte azarria han egoteaz. Benetan,
herri bat ez dago menderatuta bere andreen bihotzak hautsa
ez diren arte.
Baina zer egin haurrentzat jateko ezer ez zutenean?
Batzar Handiaz geroztik Zaldi Zorok higitze gaixotasuna zeukala zirudien, Otso Zuri legez, haragi pila baino ez zena bere
mantan. Gauza bakarra egin ahal izan zuen: bere aita eta Hodei-Ukitzailerekin hizketaldi bat izan horiek Buztan Marradunen agentziara itzuli aurretik; bere buruari galdetzen zion beretarrentzat ez ote zen hobe izango han egotea, dena gizon
bakar baten bidez eginik, eta ez hemen bezala, mokasin aztarnen ilara agerturik agentearengana edo soldadu buruzagiarengana ia egunero, kexati, botere bila. Bestalde, zuri gaizto gehiegi zegoen Hodei Gorriren inguruan, lapurrak eta hiltzaileak eta
deslaiak: Gizon Grisak. Indiarren zaldiak lapurtu ez ezik, whisky
pila zerabilten eta txarrak ziren jende gaztearentzat, bientzat,
bai merkatarien umeentzat zein indiarrentzat. Brule agentziari
buruz hitz egiten saiatuko zitzaion bere lagunari, Fort Robinsoneko agenteari.
Baina oso lanpetuta zebiltzan; Kapela Zuri bere miatzaileak trebatzen; lasterketetara joaten; dantzetara; oturuntzetara; behi
arloetara; indiarrak elkartzen ziren edozein tokitara. Beti zebilen oglala gazte sorta batekin –indiarra ezagutu guran, berak
zioenez–, itaunak eginez kanpamentuei buruz eta batzarrei eta
gerrari buruz. Gero jakin zuten, jakin ere, kontuok zuzenean
bidaltzen zizkiola Aita Handiari.
“Herriko egoile gazte bat legez, gora egin guran belarria dendetako larruetan pausatuta eta kontuak buruzagi zaharrei eramanda!”, esan zuen Belatz Txikik.
Zizareren narrak hautsean ildoa jorratu berria zuen Buztan
Marradunenerantz, eta ordurako Kapela Zurik bazekien Zaldi
Zoro bere aitarekin egona zela eta zertaz hitz egin zuten: Hiru
Izarrekin eta hango gauzekin egonarria galdurik zebilela, eta
brule agentziako bakeari begiratzen ziola. Beraz, soldadu buruzagitxoak begiko zituen batzuekin hitz egin zuen, eta, gero, Joe
Larrabeeri deitu zion, frantses jatorria zuen miatzaile zaharrari,
eta bere alaba politari buruz galdetu zion, osagilearen eta Xal
Beltzen artean itzultzaile ibili zena.
“Baina bera loreduna da; beira alezko lore irudiduna; merkatari
alaba da, guk diogun legez”, kexatu zen Long Joe.
“Zaldi Zorok neskak baino azal zurbilagoa du eta!”. Dena den,
zer desberdintasun dago? Zu odolgarbi batekin ezkondu zinen”.
“Baina nire alaba andrea da, eta berarekin ezkontzen denak
joan behar du andrearen jendearengana”.
“Eta neska ez al da bere amaren herrikoa?”.
“Ez da gauza bera”, erantzun zuen miatzaileak setati. “Gainera,
indiar horrek ez du zerekin ordaindu”.
Kapela Zurik poz itxuraz alde egin zuen. Agian american zaldi
gutxi batzuk nahikoa izango ziren Zaldi Zoro han, Hodei Gorrirenean, pozik geratzeko.
Baina oglalaren dendan beste kezka batzuk zituzten. Gauean,
berandu, zenbait lagun helduak ziren bere su ilunaren inguruan
esertzera; zurien, telegrafoaren eta paperen berriak zekartzaZaldi Zoro
Mari Sandoz • Aitor Fresnedo Gerrikabeitia
Herriaren gizona
ten. Soldaduak nez perceekin borrokan zebiltzan, horiek armekin jazarriz, eta gudariak jeurt egin ahala gudukatzen ari ziren.
Ahh-h, lagunkoi tribu bat, beti zuriekin bakean egonak. Nez
perceen andre-umeentzat segurtasunik ez bazegoen, besteok
hobe zuten argi ibili.
Zaldi Zoro ahalik eta urrunen bizi zen zuriengandik, agentziako
hiru milien ertzean; inguruan beste ipartar oglalak zituen,
eta baita beste kanpamentuetako batzuk ere. Ilargia eguzki
dantzaren sasoirantz loditzen hastean, ia den-denak, aziendak
eta zuriak barne, harantz abiatu ziren euren kanpadenda eta
gurdi estaliekin, ipartarrek ospakuntza hori nola egiten zuten
ikustera.
Zaldi Zorok bazekien zergatik zetozen, baina ongietorria eman
zien; akicitek jendeari erakutsi zioten non kanpa zezaketen ura,
egurra eta belarra eskura izateko. Unea heldutakoan, indiar
denda guztiek biribil handi bat osatu zuten, bata bestetik oso
hurbil ezarrita, eta, hala ere, ia bi milia luzeko kanpamentua
osatuta. Erdigunean zutoin santua zegoen jarrita, dantzaleku
leunarekin, eta, haren inguru osoan, pinu moztu berriz eginiko
estalpea. Kapela Zuri bertan zen, guztiari begira, zutoina nola
aukeratzen eta zeramaten ikusiz, eta nola egiten zioten eraso
kanpamentu osoko gudariek giza monumentuari, gizon baten
antza zeukana, bere atal guztiekin: hura jotzen zuen lehena
urte osoan gogorrena izango zen etsaiaren aurka. Lasterketa
gogorra egin zuten hori lortzeko, nahiz jadanik etsairik ez izan
borrokatzeko.
Hurrena, guduaren antzezpena zetorren, oraingo aldi honetan
Little Big Horneko gudukoa, Zaldi Zororen gudariek indiarren
taldean jokatuz, lagunkoiek eta merkatari semeetako batzuk
Adats Luzeren soldaduak zirela. Baina borrokaldia hastean, gu495
dariei gehiegi berotu zitzaien odola, eta arkuak ukitzeko soilik
erabili ordez, “Hoka hey!” oihukatu, eta gogor joka hasi ziren,
edo baita gerra txurroak gerrikoetatik ateratzera heldu ere.
Orduan, miatzaileek eta merkatari semeek euren errebolberrekin tiro egin, eta, indiarrei armak kenduta, dantza eremutik
iraitzi zituzten. Baina su arma batzuk lortu, eta erasoan itzuli
ziren, eta orduan benetako tiroketa sortu zen, eta andreak garrasika hasi ziren alderdiek talka egitean. Norbait larri zaurituta
eroriz gero borroka odoltsua egongo zen. Hori ikusita, Kapela
Zuri arrapaladan sartu zen zaldi gainean bere miatzaileak geldiaraztera; baina, bera heldu orduko borroka amaituta zegoen.
Zaldi Zoro zaldiz sartua baitzen ke eta bala arteko tokira, bi
alderdien erdira, eta, bere eskua bake zeinuan goratuta, oihu
egin zuen: “Lagunok, zeuen herritarrei tiro egiten zabiltzate!”.
Dena gelditu zen, baita airea ere, oinaztua erori aurretik bezala
geldirik; bazirudien jendeak ez zuela ezta arnasarik ere hartzen,
bala batek oglalen gizona aurkituko zuen beldurrez; tiro egingo
zuketen batzuk bazeudelako, ziur, hori nork egin zuen jakiterik ez balego gero; horrexek baino ez zituen beldurtu, zaldi
zorotarrek zatitan moztuko zituztela, grizzly haserretuak bere
bidera ateratzen zaion untxiarekin egingo zukeen bezala.
Gainerakoan, dantzaldiak beti bezala jarraitu zuen, batzuek
eki begiraketa eginez, beste batzuek zutoin santuaren puntara
lotutako sastakaiak bular odoltsuetan sarturik dantzatuz; eta
beste batzuek bizkarreko giharretan lotutako larruzko sokekin
bufalo burezurrak herrestan eramanez, harik eta, azala urratuta, askatu egiten ziren arte. Zuriek gauza horiek ikusten zituzten, aurpegiak kitzikaturik edo zurbil, bakoitzaren jitearen
arabera, baina dena ikusiz; eta Kapela Zurik behin eta berriro
aipatzen ibili zen zer nolako jarraigoa zioten gudariek Zaldi Zo496
rori, eta zer ahalmena zuen hark aurkariengan ez ezik lagunkoi
gazteengan ere, borrokan berotu zirenean. Soldadu buruzagiak inoiz ikusi izandako edozer gainditzen zuen horrek, esan
zuen. Batzuk ohartu zirenez, hitz egitean ahoa garratz jartzen
zitzaion, aran berdeak jatean legez; antza gurago zukeen berak
deitu izan balie gazteei.
Zaldi Zoro ez zen inoiz dantzak ikusten geratzekoa, gainera,
andre berri bat zegoen bere dendan, Joe Larrabeeren hamazortzi urteko alaba. Polita zen, merkatari alabetan politenetakoa; Long Joek itxaropena izan zuen ezkontza hobea egiteko
berarentzat, poni apur batzuk baino zerbait gehiago.
“Itxaron, gauzak ondo ateraz gero ordain bikaina jasoko duzu”,
agindu zion Kapela Zurik.
Eta Long Joek poniak jasotzeaz bat, Zaldi Zorok bere pintoaren
gainean eraman zuen neskatxa. Ziotenez, soldadu buruzagien
emazteek oso atsegin zuten egikera hori, eta ipar kanpamentuetara joan ziren inoiz baino gehiago, gerra buruzagi handia
eta bere bigarren emazte gaztea ikusteko itxaropenaz.
Berriketa ugari eragin zuen beira ale eskulangintzan eta aran
hezur jokoetan, edo asteroko errazio banaketarako ilaretan;
andreak elkartzen ziren edozein tokitan. Ipartar oglaletako
batzuek uste zuten Zaldi Zorok bere herri bereko emazte bat
hartu beharko zukeela, edo behintzat indiar bat.
Baina lagunkoiek zioten lore irudidun andre gutxi –merkatari
alaba gutxi– ezkontzen zirela odolgarbiekin; zahar eta bazterturik geratzen zirenean soilik. Zaldi Zoro ohoratu zutela uste
zuten.
“Hoh!”, oihu egin zuten ipartar andreek harriturik halako lelokeria entzutean. Merkatari alaba asko zegoen, baina Zaldi
Zoro bakarra lur osoan.
Amua irentsi eta lapikora doan norbait ikusi zuten jokaldi hartan indiarretako batzuek, han ezkutuko zerbait zelako susmoa
harturik; agenteak eta beste zuriak bigarren emazteez gaizki
hitz egiten ibili baitziren beti, horiek iraitzi guran aritu ere –zaharrek ulertzen ez zuten gauza bat zen–. Eta, orain, soldadu
buruzagi batek ahalbidetu zuen hori, Zaldi Zorok beste emazte
bat har zezan bere dendan. Neskatxa izan zen kontu horiek aipatu zituena. Gustuko zuen bisitan eta berriketan ibiltzea. Long
Joek ere mihi langile eta kexatia zeukan.
“Beste andre bat, bere bihotza herritik aldentzeko; herriak
bere behar handia duen sasoi honetan”, esan zion Belatz Txikik Zizareri kontuz ilundutako dendan, inork ez jakiteko Hodei
Gorriren agentzia utzia zuela baimenik gabe.
“Ahh-h, txikikeria da hori, eta zorion uneren bat badakar behintzat... ez ditu horrelako asko izango Bitxiak”, esan zuen aitak, astiro mintzatuz. Eta Belatz Txiki bere anaiaren zorki santua gogoan harturik, ez zuen beste hitzik esan bere estutasuna
nasaitzeko.
Bazirudien horrelako ezerk ez zuela Zaldi Zororen denda
ukitzen, ordea. Xal Beltzek atseden gehiago zuen; okela egin
beharrik ez; larru eta jantziak landu eta ondu beharrik ere ez;
ezta dendarik jaso beharrik ere, iheska irteteko elurretan barrena; eta, gizon zuriaren zorki onarekin, bere musua, lagunekin
beira ale langintzan ziharduela, biribilago ageri zen, lakota andre
batena beharko zukeen eran. Denda osteko pinu adarrezko estalpean Zaldi Zorok bere emazte gaztearen berriketa entzuten
zuen, zurien gauzez, eta neskatxak bere herrira egindako bisi498
tetatik ekarritako berriez, saltokitik edo dantzaldietatik; zeren,
lakota emaztea zen heinean aske baitzen gura zuen edonora
joateko.
Noizean behin zurien berripaperak zekartzan, burdinbideari
buruzko kontuekin, horretan lanean zihardutenei gutxiago ordaindu gura zietela, eta, hori ez onartzean, soldaduek tiroka
ekin ziotela grebalarien aurka. Zuriak hiltzeko gose ziren, benetan; euren herriaren aurkako gerra zegiten etengabe, pentsatu
zuen Zaldi Zorok.
Antza, kexak ere bazeuden, soldaduek ez omen zutelako
nahiko grinarik tiroka aritzeko; aitzitik, langileekin bat egiten ari
ziren lagunak bezala eta beroiei laguntzen zenbait tokitan.
Nahiko ulergaitza zen, edonola ere.
Ulergaitza zen ere irinik ez egotea Hodei Gorrirenean banaketarako. Agente berriak, eurengana berrikitan heldua, ez zuen
lapurtzeko astirik izan. Baina, hala ere, ez zegoen irinik; eta
agentea, snakeen aita izandakoa denbora luzean, lakotak begiko ez zituenez, agian jendea gosetzeko asmotan zebilen. Erraza izango zen hori, okela lehorrik gabe parflecheetan, wasnarik
gabe maskuri ketuetan, eta ia ehizarik gabe. Mehe-mehea zen
salda, benetan.
Hala, anoak heldu aurretik, Zaldi Zoro bere agentziari buruz
hizketan hasi zen berriro ere; bestalde, bazirudien Kapela Zuriren planak huts egiten ari zirela, eta Long Joek ez zuela zaldi gehiagorik eskuratuko. Ordea, bazen beste zerbait ipartar
aitzindariari agentzia ahaztu eragingo ziona: ehiza. Eta, hala,
gerezi gorritze ilargi bukaeran, batzarra deitu zuten Hodei Gorrirenean, Hiru Izarrek horri buruz bidalitako mezua entzuteko. Oglalen hirurogeita hamar aitzindari elkartu ziren, bietarik,
lagunkoi eta ipar kanpamentuetako aitzindari. Clarkek, agen499
tziako miatzaileen Kapela Zurik, papera irakurri zuen. Bufalotan
joan gura zuten guztiek abiatzea zuten, prestakizunak egin bezain laster, berrogei loalditarako joan zitezkeen, baina zuzenean
ehiza lurretara joan behar zuten, baketsu ibili bide osoan eta
agindutako epean itzuli.
“Hou! Hou!”, oihukatu zuten indiarrek, hain ozen ia ez zen nabaritu eseritako gizon zaharretako batzuk isilik geratu zirela.
Hiru Izarrek beste zenbait gauza ere idatzi zituen. Aita Handiak
zioen hamazortzi indiar joan ahal zitzaizkiola bisitan Washingtonera, Missouriko agentziari buruz zeuzkaten kexak azaltzera.
Euren gizonik hoberenak eta indartsuenak aukeratu behar zituzten, herriaren alde gogor lan egiteko gai zirenak. Irailaren
erdialderako –txahal beltzaren ilargia– abiatzeko prest egon
beharko zuten horiek, eta gaurko hizketaldiaren ostean egingo
zen oturuntzarako. Irwin doktoreak, agente aita berriak, hiru
txahal, eta kafe eta azukre pixka bat emango ziela agindu zuen,
kontua non egin erabakitzen zutenean.
Orduan Beldur Gaztea jaiki zen. Hainbat ilargi zirela, esan
zuen, iparraldeko euren lagun eta senideak eurekin zeudela,
eta inoiz ez zizkietela beharrezko gauzak eman oturuntza handi
bat prestatu ahal izateko besteentzat; halaxe ba, bere ustez,
ona litzateke ohorea Zaldi Zorori eta bere lehengusu Txikitori
emango baliete.
Isiltasuna egin zen Hunkpatilaren elearekin. Antza, ustekabean
harrapatu zituen guztiak. Askok adostasun zeinuak egin zituzten, baina zaharretako askok isilpean zirauten eseririk, eta
azkenik Hodei Gorrik eta bere itzalak, Txakur Gorrik, euren
mantak jaso eta atetik alde egin zuten. Inork ez zuen beste lekurik proposatu, hortaz, erabaki zen oturuntza Zaldi Zororen
dendan izango zela.
Gau horretan, kanpamentuak ilun zeudenean, aurpegia mantaz
estalita zeukaten bi indiar heldu ziren oholesiko atean danbadanba joka, eta agentea ikusi arte ez zutela alde egingo. Eta hura
ateratzean, bi indiarren atzetik gizon gehiago irten ziren ilunpetik, lagunkoien artean gizon handi ziren batzuk; horrenbestez,
agenteak itzultzailea etortzeko eskatu zuen. Bere bulegoan, olio
kriseilu kirasdunaren argitan, kexa luzea entzun zuen arratsalde
horretako batzarrean gertatutakoei buruz. Hodei gorritarrek
atsekabe handia zuten, baita beste banda batzuek ere, Zaldi
Zorok oturuntza eskaintzeari buruz. Beraien aita agenteak
egun gutxi zeraman euren artean eta ez zekien nola ziren gauzak han. Zaldi Zoro gudari basati bat baino ez zen, buruzagien
elkartetik kanporatua izan zena arazoak sortzeagatik jendearen
artean, eta buruzagiak ez ziren berera joango. Eredu txarra zen
gazteentzat; aurkaria zen, eta zurien etsaia.
Hori esan ziotenean, oglalen agente buruzuria harritu egin zela
zirudien. Ofizialek baita Hiru Izarrek ere ipartar buruzagia begiko zutela esana zioten berari.
Indiarrak purrustaka hasi ziren orduan, eta umea adierazteko
zeinua egin zuten, eta itzultzaileari esan zioten Zaldi Zoro ez
zela buruzagia, hari emandako buruzagitza mota berri batekoa
zela, zeinetan beraiek ez baitzuten ahotsik izan, eta ondorioz
bera ez zela ezer. Ez zuen jendearekin hitz egiten edo barre
egiten, ezta abesten edo dantzatzen ere, bihotz oneko lakota
batek egiten duen bezala, eta ziur zeuden bera eta berrehun
eta berrogei gudariko bere banda ehizarako armatzen bazituzten gerra bideari ekingo ziotena eta zuri mordoa garbituko
zutena. Bai, ez zuen horretaz hitz egiten, jakina, sekretu gizona
zelako, eta ezin hartaz ezer jakin inoiz, isila eta bakartia baitzen,
eta agentziako zaharrekiko begirunerik ez zuena.
Eta kontu hori esaten ari zirela, indiarrek ikusten zuten snakeen
agente buruzuriak adi-adi entzuten ziela; hortaz, esan zioten
beraiek egia besterik ez ziotela esaten, atsegin zutelako bere
baitan zituen urteak eta begirunea ziotelako. Aurkariek ihes
egiten bazuten lagunduko ziotela ahal zuten guztia.
Horrenbestez, ez zen oturuntzarik egon Zaldi Zororen dendan. Eta hurrengo egunean, Hiru Izarren agindua heldu zen
indiarrei baimena emanez salerosketan jarduteko munizioa
hartzeko, ehizara joan ahal izateko; baina orduan, agenteak telegrafoaren bitartez mezuak bidali zituen horren aurka; Zaldi
Zoro matxinada bat hastear omen zela zioen, gudari batek lau
zaldi eman zituela errifle arrunt baten trukean; eta bukatzeko
zera esaten zuen, indiar guztiak bere aurka zeudela, baita bere
osaba Buztan Marradun ere.
Horrek berriketa sendoa ekarri zuen, haizeteak indiar kanpamentuetan zehar harrotutako harea legez; ziotenez, gauez
agentziako atean danbadaka ibilitakoak Hodei Gorriren lagunak
ziren, eta Zaldi Zoro gorrotatzen zutenak, edo bere beldur
zirenak.
“Ahh-h, Txakur Gorri agian, eta Ur Gabe eta Hartzailea, edo
beroien lagunen batzuk”. “Batzuek diote Andre Jantziren anaia
bat hantxe zela”.
Bai, Hodei Gorri eta bere kafe epel zale habia; eta denak gogor
kexatuz Zaldi Zororen aurka, eta haren oturuntzara ez zirela
joango esanez.
“Beldur Gaztea bera Zaldi Zororen alde egon arren? Gaztea
ez da azpikerietan ibiltzekoa”.
Ez, baina noizean behin agure bekaiztien dendetako argitan egonaldiak egiten zituen; eta, orain, bazirudien Zaldi Zorok ehiza
lortu behar zuela herriarentzat; eta ondoren Washingtonera
joan; eta, beharbada, agentzia ere lortu ahal izango zuen beraientzat ipar lurretan.
Baina horiek uste bazuten gizon gaiztoa zela, zergatik ez zioten utzi agentziatik alde egiten? Auskalo. Dena zegoen hankaz
gora, herrixka ibiltari bat haizeteak jota legez, edo pantera baten usainak eraginda legez.
Asko etorri ziren Zaldi Zorori gauza horiek esatera, guztien artean ozenen Txikito. Orduan, emazte berria bisita bat egitetik
etxera itzuli zen kontuak ekarriz: Hodei Gorri zen, gehienbat,
oturuntzara ez zena etorriko; eta Buztan Marradun gogor azaldu zen ehizaren aurka, hala nola bere itzala Hartz Arin. Egun
eta gau oso batez aritu ziren horren aurka hizketan, aurkariak
sekula ez zirela itzuliko esanez.
“Ahh-h, nire senitarteko brulea denbora luzeegian bizi izan da
zuriekin ahaztu egin badu lakota batek hitza bete egiten duela,
baita hitz hori eman duen gizonaren bizitzaren gainetik ere,
behar izanez gero”, esan zuen Zaldi Zorok bere hodi motzeko
pipari helduz.
Handik aste betera, argi zegoen agentziako indiar zaharrek
irabazi zutela borroka, guztiak eureganatu zituztela euren ele
gaiztoarekin; Kapela Zuri, agenteak, gotorlekuko soldadu buruzagiak, Hiru Izar, eta baita Aita Handia bera ere, arma eta muniziotarako trukea eten egin zelako.
“Ehizara joan armarik gabe?”, galdetu zuten amorruz erostera
etorritakoek. Merkatariek buruari eragin eta eurei emandako
agindua erakutsi zuten. Berripaperak ere erakutsi zizkieten: indiar matxinadei buruzko kontu ugari; indiar gosetuak oldarturik
edonon, hegoaldetik, apatxeen lurraldetik hasi, eta, iparralderaino; ikusi baitzituzten Zezen Eseriren gudariak itzultzen,
kanadiar muga zeharkatuta, eta, nez perceekin bat eginik, borrokan ari baitziren, ordurako Yellowstoneko haranean bertan.
Kontu gehiago ere bazen trenbideko grebalari deitutako zuriei
buruz, soldaduak haien aurka tiroka ibili zirela; antza ofizial handi batzuek indiarrak babesgabe bihurtu gura zituzten, era horretan soldaduak zuri horien aurka borrokatzera eraman ahal
izateko.
“Iraultza dela diote”, esan zion Zaldi Zorori John Provost zaharrak, Altze Beltzen suhiak; indiarrak euren buruzagi guztiak eta
akicitak , denak aldi berean kentzen saiatuko balira bezala omen
zen; eta horrek eragindako istilua; nahiz eta hori ezinezkoa izan,
indiarrek bakoitzak gogoko zuenari jarraitzen baitzioten.
Esaten zen ere, Muino Beltzetako zuriak ehun eta berrogeita
hamar dolar eskaintzen ari zirela indiar ilajeko, eta soldaduei
deika ari zirela eurak salbatzera joan zitezen.
“Han goian inortxo ere ez da geratzen, ia inor ere ez inon ere;
atzamarrekin zenbatzeko beste soilik”, esan zuen Zaldi Zorok.
Bai, baina kontratistak azken bi urteetako espedizioetako dirutza handia galtzen ari ziren. Zarraparra sortuko zuten indiar
gerra egongo bazen bezala, eta soldaduak handik eramatea
eragotziko zuten, eta askoz gehiago etor zitezen lortuko.
Benetan, ez zegoen dirupeko zuriok ulertzerik, ezta lakotak
ere, euren artean bizi eta gero.
BERORREK GORRITUTAKO MANTA
Ehiza bertan behera geratu izana larruzko zigorrarekin aurpegian jotako zartakoa legez izan zen ipartar gudarientzat, itxaropena izan baitzuten zereginen bat izateko eta tartetxo batez
urrunduta egoteko zurien itsaso handiko euren uharte txikitik.
Andreak ere artega zebiltzan horren kariaz; batzuk zein besteak: agentzian lehenago ere “gose negua” igarota zeudenak,
zein parflecheetan okela apur bat izan barik negu bat sekula
igarota ez zeudenak –ezta iaz iparraldean igarotako negu gogorra ere–. Zaldi Zoro eta bere buruzagientzat zuriek hautsitako
beste agintzari bat baino ez zen; oraingoan, Hiru Izarrek berak
hautsia, beste zuriek lagundurik; eta horien armen pean bizitzera beharturik zegoen, egon ere, bere herria. Hurrengoa esango
zietena izango zen agindutako agentzia ezin zutela eduki, eta
Missourira joan behar zutela guztiek; eta orduan auskalo zer
gertatuko zen, begitarte ilun baino ilunagoa jartzen baitzitzaien
horren aurka. Soldaduen gotorleku inguruetako bere lagunengandik, Larrabee andreak kontu bat ekarri zuen: zuriak beldur
zirela indiarrak mugitzeko Zaldi Zoro handik zebilen bitartean.
“Atsoak larru garbiketan legez ibiltzen dira berriketan han
goian”, esan zuen Zaldi Zorok, eta kanpora irten zen, emazte
gaztea berari begira utzirik bertan.
“Zer esan nahi dute horrekin?”, galdetu zuen Xal Beltzek senarra joan orduko.
Neskatxak bere begi beltzak jaso zituen eskuan zeukan ispilutik. “Zera esan gura dute, erditik kenduko dutela”, esan zuen
belarrietan zeuzkan zilarrezko uztaiak berriz miresteari ekinik,
zeintzuez Zaldi Zoro ez baitzen ezta ohartu ere egin. “Agian
Washingtonera doanean”.
“Ey-ee!”, andreen garrasia egin zuen Xal Beltzek emeki, mantapean gordez.
Dantzaldi eta lasterketa batzuk izan zituzten kanpamentuetan
munizio salerosketa eten eta hurrengo astean, baita lagunkoien
artean ere; gudariak, gehienbat, inguruetatik paratuta zeuden,
isilik; depilatutako bekainen azpian begi ilunek zurien bizkarrei
jarraitzen zieten horiek pasatzean. Orduan, miatzaileekin iparraldetik itzulitakoan, Billy Garnetti jangaiak eman zizkioten
bazkaritxo bat prestatzeko buruzagi aurkari ohientzat –Zaldi
Zoro, Txikito eta beste hainbat– zer gogoz zebiltzan ikusteko.
Joan ziren, baita Zaldi Zoro ere, begiko baitzuen gazte hura,
haurtzaroko zati bat eurekin bizi izan baitzuen han goian, Belle
Fourche herrialdean. Billy iparraldean soldaduentzat miatzaile
ibilia zela ahaztea erabaki zuen Zaldi Zorok. Zuriek ez zituzten
larruak egiten, eta, antza, ordaindirua lortu beharra zegoen nolabait. Zuriek, egiten zutena saldu ordez, euren burua saltzeko
zuten era bitxi horretaz luze hausnartu beharra zuen Zaldi
Zorok, eta agentzia lortzen zuenean, botere handiei eskatu
beharko zien jakituria emateko, bide berri horretatik aurrera
egiteko.
Billyrenean behikia eman zieten jateko, arrozez eta mendian
bildutako basatipulaz prestatuta, eta latorrizko plateretan zerbitzatua; kafe sendoa azukrearekin ere bai, gura adina, eta frijitutako ogi marroia. Ongi zegoen dena, eta euren arteko berriketa samurra izan zen; Txikito, beti legez, harrokeriak esaka,
ehizari buruz oraingoan; eta Zaldi Zoro, apal-apal mintzatuz.
Artean inork ez zien esan joaterik ez zutela. Agentziako berriketak baino ez ziren izango beste behin ere; atso zahar gehiegi,
batzuek gerripekoak jantzi arren: atso zaharrak inguruan eserita eta ahoak elez beteta eskuak hutsik zeudelako.
Billyri zurien gauzei buruz itaundu zion. Antza, sardexka batekin nola jan ikasi beharko zuen Washingtonera joan aurretik.
Hortaz Billyk halako bat ekarri zion eta erabili egin zuen; besteak barrezka ibili ziren bitartean, halako lelokeria ikusirik, okela
hartzeko sardexka bezain ona baitzen ehiza aizto baten punta,
eta beti eskura zegoen gizon baten gerrikoan.
Baina Zaldi Zoro serio mintzo zen kontu horiei buruz; jakin
gura zuen zelakoa zen indiarrek Washingtonera egin behar zuten bidaia, nola egiten zituen gizon batek bere eginkariak, eta
nola egiten zuen lo. Billyk, bi urte lehenago han egona zena,
dena azaldu zion, eta oglalak entzun egiten zion eta pozik zirudien. Hara zihoazenean Billy gaztea eramango zuen berarekin,
biak ezagutzen zituelako, lakoten zein zurien erak, eta mihi zuzenez mintzo zen. Ederki ba.
Baina ez zirudien gauzak hain ondo zeudenik zuriekin; mezulariak zaldiz heldu ziren Zaldi Zororen Little Cottonwoodeko
kanpamentura, eta esan zuten Hodei Gorriren bandaren ondora lekualdatu behar zirela batzar baterako. Oglalak entzun
egin zien, eta baietzik edo ezetzik gabe entzuteko zeinua egin
zien. Orain bazekien agindutako ehizaldia bertan behera utziko
zutena; baina horrek oso arrazoi makala zirudien bere dendako
oturuntzara etortzeari muzin egin zion bekozkodunarengana
mugitzeko; edo batzar handi bat egiteko. Iparraldeko agentziari
buruzko berriak izango ziren zuriek zekartzatenak. Dagoeneko
Hiru Izarren agintzari hautsi bat lurrean botata edukita... auskalo beste zer egingo zuten orain.
Agindu berriaz hausnartzen ibili ziren kanpamentuko erdigunean, iluntzean buruzagiek beti egiten zuten pipatzean, andreak
sukaldean zebiltzan bitartean. Joateko asmoa zutenek ibaia zeharka zezatela, esan zuen Zaldi Zorok, abiatzeko prest egoteko. Berriketa nahikoa entzunda zeukatenak gera zitezkeen han,
berarekin.
“Ez zara joango?”, esan zuen Orak kezkaturik. “Ahh-h, hau ez da
soldaduen aurka egiteko garaia. Euren andre eta umeak maite
dituzten guztiek zeharka dezatela ibaia nirekin. Euren babesgabeak su armek hilda ikusi gura dituzten guztiak gera daitezela
dauden lekuan!”.
Entzuten zeudenentzat, buru gainera eroritako oinaztua legez
izan zen hori. Ez zuten halako arriskuren berririk; ez zekiten
ezer hementxe bertan euren aurka destatutako soldadu armez; ihes egiteko zaldi barik, nora joan eduki barik, gudari gehienak desarmaturik egonda. Baina Zaldi Zorok hitz egin, eta
besteak isildu egin ziren. “Gure lagunak halako arazo okerra
zetorkigula jakin badu, besteoi gorde egin digu hori”, esan zuen.
Baina Orak ez zuen atzera jo. “Arazo larria oso hurbil dugu”,
errepikatu zuen.
Handik egun gutxira Zaldi Zorok berari eta Burdin Belatzi deitu zien, erakusteko jaso zituen opari batzuk; bi zigarro eta aizto
berri bat, larruzko zorroarekin; Bradley eta Randall deitutako
bi soldadu buruzagi handik ekarri zizkioten. Iruditu zitzaion

You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Zoro - 31
- Parts
- Zaldi Zoro - 01Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3676Total number of unique words is 199125.9 of words are in the 2000 most common words39.0 of words are in the 5000 most common words44.9 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 02Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3810Total number of unique words is 185027.0 of words are in the 2000 most common words41.8 of words are in the 5000 most common words48.8 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 03Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3844Total number of unique words is 181928.7 of words are in the 2000 most common words42.6 of words are in the 5000 most common words48.5 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 04Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3833Total number of unique words is 184127.5 of words are in the 2000 most common words43.0 of words are in the 5000 most common words49.5 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 05Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3853Total number of unique words is 189527.0 of words are in the 2000 most common words41.1 of words are in the 5000 most common words48.4 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 06Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3867Total number of unique words is 186026.9 of words are in the 2000 most common words40.1 of words are in the 5000 most common words47.2 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 07Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3824Total number of unique words is 177926.9 of words are in the 2000 most common words40.3 of words are in the 5000 most common words47.3 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 08Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3843Total number of unique words is 178229.5 of words are in the 2000 most common words44.0 of words are in the 5000 most common words50.1 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 09Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3900Total number of unique words is 181927.4 of words are in the 2000 most common words43.5 of words are in the 5000 most common words50.0 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 10Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3872Total number of unique words is 180928.2 of words are in the 2000 most common words43.6 of words are in the 5000 most common words50.0 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 11Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3923Total number of unique words is 176929.3 of words are in the 2000 most common words42.5 of words are in the 5000 most common words49.0 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 12Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3832Total number of unique words is 178228.2 of words are in the 2000 most common words42.8 of words are in the 5000 most common words49.4 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 13Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3778Total number of unique words is 176325.6 of words are in the 2000 most common words39.0 of words are in the 5000 most common words45.1 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 14Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3807Total number of unique words is 173628.3 of words are in the 2000 most common words41.5 of words are in the 5000 most common words48.3 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 15Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3897Total number of unique words is 172428.3 of words are in the 2000 most common words41.8 of words are in the 5000 most common words48.1 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 16Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3868Total number of unique words is 169726.6 of words are in the 2000 most common words39.9 of words are in the 5000 most common words46.3 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 17Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3862Total number of unique words is 178526.9 of words are in the 2000 most common words40.0 of words are in the 5000 most common words46.8 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 18Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3920Total number of unique words is 174027.9 of words are in the 2000 most common words42.3 of words are in the 5000 most common words49.5 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 19Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3915Total number of unique words is 176528.4 of words are in the 2000 most common words44.5 of words are in the 5000 most common words51.8 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 20Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3939Total number of unique words is 178129.3 of words are in the 2000 most common words45.4 of words are in the 5000 most common words52.9 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 21Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3876Total number of unique words is 180329.2 of words are in the 2000 most common words42.7 of words are in the 5000 most common words48.4 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 22Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3849Total number of unique words is 175627.1 of words are in the 2000 most common words40.1 of words are in the 5000 most common words46.3 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 23Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3867Total number of unique words is 176327.9 of words are in the 2000 most common words41.4 of words are in the 5000 most common words48.2 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 24Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3846Total number of unique words is 171429.1 of words are in the 2000 most common words43.7 of words are in the 5000 most common words50.6 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 25Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3784Total number of unique words is 175127.5 of words are in the 2000 most common words41.2 of words are in the 5000 most common words47.9 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 26Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3859Total number of unique words is 170227.2 of words are in the 2000 most common words41.8 of words are in the 5000 most common words47.9 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 27Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3863Total number of unique words is 171328.5 of words are in the 2000 most common words42.4 of words are in the 5000 most common words49.2 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 28Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3872Total number of unique words is 175029.1 of words are in the 2000 most common words44.3 of words are in the 5000 most common words50.6 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 29Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3907Total number of unique words is 171330.4 of words are in the 2000 most common words45.4 of words are in the 5000 most common words52.6 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 30Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3904Total number of unique words is 176429.1 of words are in the 2000 most common words43.8 of words are in the 5000 most common words50.3 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 31Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3955Total number of unique words is 158132.5 of words are in the 2000 most common words46.6 of words are in the 5000 most common words53.3 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 32Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3807Total number of unique words is 175530.0 of words are in the 2000 most common words44.8 of words are in the 5000 most common words51.1 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 33Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 3828Total number of unique words is 183123.2 of words are in the 2000 most common words34.3 of words are in the 5000 most common words39.4 of words are in the 8000 most common words
- Zaldi Zoro - 34Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.Total number of words is 612Total number of unique words is 42933.5 of words are in the 2000 most common words50.8 of words are in the 5000 most common words59.2 of words are in the 8000 most common words