Zaldi Zoro - 28

Total number of words is 3872
Total number of unique words is 1750
29.1 of words are in the 2000 most common words
44.3 of words are in the 5000 most common words
50.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
Hildako bake gizonen aldeko dolua bukatu zenean, bi mezulari
etorri ziren iparraldeko agentzietatik, esanez zuriek gura zutela
indiarrak bertara joatea; janaria eta jantziak emango zizkietela,
baita olanak ere dendentzako. Mezulariek aiztoaren puntarekin
zin egin zuten, jakinik horrexek hil egingo zituela gezurra esatekotan. Baina beste zerbait ere esan behar zuten: arma guztiak
kenduko zizkieten, eta zaldiak.
“Hoppo!”, oihu egin zuten gudari gazteetako batzuek, mezularien kontura zartakoak zenbatzeko aurreratuz. Gizon helduak
nasaiago mintzatu ziren: sekula ez ziren horretara makurtuko,

ez euren bularrean bizitzarik zen bitartean, eta no bow batek
joateaz hitz egitean, herri horretako beste bat, Hartz Gorri,
bere aurka mintzatu zen haserre. Gizon ederrak bidali zituzten
agentzietan zer zen ikustera. Orain giltzapean zeuzkaten, eta
anaia bat, euren aurrean eserita zegoen mezularietako bat, herriko besteak eramatera zetorren orain.
“Zer uste dute zuriek, ez dakigula oraindik jende gehiagorentzat
lekua dutela euren burdin etxeetan, eta euren kateak gogorrak
eta oso luzeak direla, gu guztiak atxikitzeko beste?”, egin zuen
oihu.
Eta halaxe ibili ziren oso berandu arte. Batzarra amaituta zegoenean mezulariak ahalegindu egin ziren bahituen sendiak eurekin eramaten. Baina Zaldi Zorok esan zuen kanpamentua uzten zuen edonori jarraituko ziotela eta zigorra jasoko zuela. Eta,
hala ere, hamahiru dendak alde egin zuten elurraren iluntasun
zurian, egunak argitu orduko urrun egonez. Baina, bat-batean,
Zaldi Zoro zuten aurrean, bere zaldi pikartaren gainean eta
atzean gudari asko zituela. Hitz eman bezala, iheslarien zaldiak
hil, eta euren su arma, arku eta aiztoak kendu zizkieten. Orain
joan zitezkeen zuriengana, hala gura izanez gero.
Baina elurra oso sakona zen, ipar agentzietarako bidea luzeegia
mokasinentzat, eta, beraz, kanpamentura itzuli ziren. Hurrengo goizean berriz saiatu ziren, agerian, herri osoaren aurrean.
Oraingoan akicitak etorri ziren eta horma isil bat egin zuten
haien inguruan. Halaxe ba, mezulariak bakarrik joan ziren. Gero
bahituen lau denden bila itzuli ziren oharkabean, eta Zaldi Zorok iluntasunean barrena joaten ikusi zituen, eta utzi egin zien,
ohartu baitzen minneconjou eta no bowen ehun eta berrogeita hamar denda gutxienez joango ziratekeela une hartan,
ausartu balira. Zirudienez, herria zatituta zegoen erabat.

Orduan, bake eleketa horren erdian, Hartz Berokiren soldaduak Tonguen gora abiatu ziren; gizon asko, gurdi arma birekin.
Kanpamentuak haien bide erdi-erdian zeuden, baina ez ziren
aldendu. Nora joango ziren? galdetzen zuen jendeak; Zaldi Zorok berak ere ez zien jadanik adorerik ematen ihesaldi gehiagotarako.
Urtarrilaren batean soldaduak beheko kanpamentuetara heldu
ziren. Gudariak haiei jarkitzera atera ziren, jendea ibaian gora
aldendu arte. Bi egun geroago gauza bera egin behar izan zuten
berriro; eta soldaduak atzetik izan zituzten, mikak ibiltzen diren
legez bizkarra urratuta duen zaldiaren atzetik, baina ez zuten
Poisons Springseko olio beltzik haiek uxatzeko, txori buztan luzeekin egiten den bezala. Azkenik sakabanatzea erabaki zuten,
Tongue herrialdeko arroila epelak utzirik, altzeak bere neguko
eremuak uzten dituen bezain gogo txarrez.
Baina berriro entzun zen oihu bat gauaren erdian: “Soldaduak
datoz!”. Eta, iluntasun lainotsuan barrena, herriak lasterka ihes
egin zuen, Tonguera berriro, Hanging Woman Creekera, Zaldi
Zororengana, albait bizkorren, eta gudariak kokaturik soldaduen eta babesgabeen artean, zeukaten munizio apurrarekin
eta arku eta gerra txurroekin borrokatzeko prest 28 . Elkartu zirenean, Zaldi Zorok ibaiaren ikuspegia zuen gailur garai batera
eraman zituen gizonak, euren egonguneari eusteko itxaropenarekin; gudaririk gabe andreek ez zutelako aurrera jarraituko,
izutuegi baitzeuden neguko lainoarekin, zuhaitz eta belar oro
izoztuta baitzituen horrek, eta erabat ezkutatzen baitzuen begiaren aurrean bertan zegoena.

Miles-en erasoa Zaldi Zorori, 1877ko urtarrilaren 8a.

Gailur garaitik, neguko egunsenti hartan, Zaldi Zorok eta bere
gudariek hodei batetik bezala agertzen ikusi zituzten oinezko
soldaduak; eta han geratu ziren, euren azpiko ibarrean.
Kanpatzen zebiltzala zirudien, eta su handiak egin zituzten,
berotzeko eta jana prestatzeko. Kafearen usaina sendo heldu zitzaien zelatari zebiltzan gudariei, eta baita euren atzean
zeudenei ere, hotz eta gose ziren haiei, eta iheserako zorroak
prest eduki beharrez zebiltzanei. Orduan gurdi armak tiroka
hasi ziren. Danbatekoak lainopean motel eta sakon entzuten ziren, baina ez zirudien horrek indiarrak izutzen zituenik jadanik.
Txikitxoak bizkarrean lotuta, andreak ikustera atera ziren: bola
biribilek eztanda egiten zuten, eta belarretatik izotz bizarduna
altxatzen zuten airean, puztutako irina bezala. Batzuk lur leitutik
biraka joan, eta, eztanda egin gabe, erdi lurperatuta geratzen
ziren, eta mutikoak horien atzetik zihoazen. Altze Beltz Gazteak eta beste mutiko batek, bion artean, halako bat eraman
zioten Zaldi Zorori. Eurekin batera begira geratu zitzaion, eta
gogoratu zuen, behin, berak eta beste mutikoek gauza horiez
hitz egin zutela mormoi behia hil ondorengo udako gau hartan,
gurdi armak etorri zirenean hurrengo egunean Hartz Menderatzaileren kanpamentura. Oroitu zuen Beldur Gazteak, ordurako besteek baino urrutiago ikusiz, esan zuela gurdi arma bat
ezin zela ona izan indiarrentzat, ezingo zutelako inoiz munizioa
egin. Ematen zuen bizi oso bat igaroa zela hura zuriengana joan
zenetik.
Apur bat gerotxoago, lainoa pixka bat altxatu eta elur gris bat
erortzen hasi zen. Orduan, soldaduek ibaiko lei labainkorra
zeharkatzeari ekin zioten, eta indiarrak haiei buru egiten hasi
ziren, gehienbat gorantz zuzendutako geziekin, soldaduen gainera eror zitezen; baina haien bufalo berokiak oso sendoak
ziren eta euren armek urrun bidaltzen zituzten balak, gudariak
harkaitzen artean gordeta egotera beharturik.
Guztien artetik gudari bakar bat zegoen inozokeriatan hasteko
bezain herratsu egun hartan: Bele Handi, cheyenne bat. Aizto
Kamutsen erasoan hildakoen artean senideak zituen, eta atxilotu berri zituzten andre batzuen artean ere bai. Azarri ekin zion
oinez, atzera-aurrera erlaitzetik zehar, indiarren eta soldaduen
artean; bere gerra bonetaren lumazko muturrek elurretan
aztarna uzten zuten, eta Little Big Horneko guduan hartutako
su arma bat zeraman eskuan; soldaduen balek bere inguruko
harkaitzetan jo zuten. Azkenik jo egin zioten, eta norbaitek herrestan ekarri zuen euren inguruan erortzen zen elurra bezain
sendoa zen berunaren artetik.
Lantza eta geziekin, eta ekaitzaren erdira ateratzera ausartzen
zen edozein soldaduren aurka arma hustuak txurroak bailiran eraginez, gudariek zuriei eutsi egin zieten, harik eta andreak Tonguen gora alde egin zuten arte, eta handik Little
Big Hornerantz. Zaldi Zoro, Ora eta bi cheyenne atzeguardia zaintzen zihoazen, eta hainbat soldadu erori ziren bertatik
bertarako borrokan; baina ez zegoen astirik zartako eta ilajeetarako, ezta bihotzik ere ezer hartzeko, munizioaz beste.
Azkenik eurak ere bisutsetan barrena murgildu ziren, aztarnarik utzi barik; eta, hala, soldaduak berandu arte ez ziren jabetu
indiarrak joanak zirenik Hanging Womanetik.
Ipar haize hotzetan barrena bidaiatu zuen herriak, gau osoan,
eta hurrengo egunean ere bai. Poniek buztanak hankartean
sartuta zeramatzaten. Eguzkia behor esne izoztua bezain zurbil zegoen, eta su bihurtu zen alde bietan. Bele Handi bidean
hil zen. Galdutako bi lakotekin, guztira hiru ziren eroritako gizonak; hildako soldaduak askoz gehiago ziren, baina inork ez
zuen garaipen dantzarik egiteaz hitz egin. Eta miatzaileak heldu zirenean ere, esanez Hartz Beroki berriz abiatua zela bere
gotorlekurantz, indiarrek aurrera jarraitu zuten, ez baitzuten

geratzeko bihotzik. Zaldi Zororen kanpamentu bati eraso egin
ahal bazioten soldaduek, non egongo zen jendea babesean?
Hortaz, aurrera jarraitu zuten; azken aurreko udan piztutako
suteen ondorioz elurpean lurra beltz zegoen herrialde hartan;
egurrik gabe, belarrik gabe ponientzat edo ehiztarientzat. Untxi aztarnak ere desagertuta zeuden han. Tonguen bufalo apur
batzuk aurkitu zituzten, baina oso betizu, eta herrian hainbeste
sabel huts egonik, ez zitzaien okelarik geratzen. Beste gauza
batzuetan ere lander ziren orain: dendak belzturik eta adabakiz josirik zeuden, mokasinak higaturik. Zurien horniduretatik
ere jantzi eta galtza gehienak agortuta zeuden; gizonek orein
larruzko gerripekoak janzten zituzten, hirurogei urte lehenago
Platteko Garaiko herrialdera merkatariak heldu aurretik bezala.
Gorri-gorria ere amaitua zen, baita lur gorrizko margoa ere.
Okela behar zuen jendeak, ordea. Hala, Zaldi Zorok lur errean
oso barrena eraman zituen, Little Big Horn goialderaino.
Hantxe entzun zuten soldaduak Yellowstonetik iparraldera
zebiltzala, Zezen Eseriren hunkpapei esetsiz; andreak, errukiz,
ahots apalez mintzatzen ziren horri buruz. Egun gutxitik egun
gutxira ipar eta hegoko agentzietatik heldutako mezulariei jaten eman behar zieten, indiarrak erakartzeko asmoz etorriak,
gotorleku baten ondora esertzera joan zitezen.
Orduan, egun batean, miatzaileek seinalez berri eman zuten
jende mordoa zetorrela zaldiz, indiarren erara ibiliz, zamariak
eta andreak ekarriz eurekin. Ezpata zen, Zaldi Zororekin batera atorradun izandakoaren anaia; Hodei Gorrirenetik zetorren
hogeita hamar bisitarirekin. Eta kanpamenturantz hurreratu
ahala, andreak lasterka atera ziren eurengana, oihuka: “Senideak, senideak!”, eta euren ahotsetan aspaldian hila zirudien
alaitasun bat nabaritu zuen Zaldi Zorok. Eta berori irten zenean, ikusi zuen lehengoetarikoa Andre Jantzi izan zen, bei463

ra alez hornitutako mantan bildurik harro zamalkatuz, bere
azpantarrak zilarrez apaindurik hegaletatik, zeremonia handiren baterako bezala.
Gau horretan oturuntza handia egin zuten agenteak bidalitako ondasunekin: kafea, azukrea eta irina ogi frijituarentzat,
bufaloari gehitzeko –Zaldi Zorok zorionez aurkitu zuena, era
horretan euren gonbidatuen aurrean lotsagarri geratu barik–.
Eta batzarrean Ezpatak esan zien ez zirela zelatari gisa etorri,
baizik eta Kapela Zuriren boluntario gisa, miatzaileen agintari
zen soldadu buruzagitxoa, zuriek Clark zeritzotena. Entzun zuten euren senideak hemen kanpoaldean sufritzen ari zirela, eta,
hortaz, agenteak bidali egin zituen, Zaldi Zorori hara joateko
eskaintza egitera. Hori eginez gero, anoak emango zizkioten,
mantak eta jantziak; eta ondoren hona itzul zitekeen, egia zelako ipartarrei agentziak emango zizkietela euren lurrean bertan, hara bazihoazen.
Hoh! Hori hobea zen Missouriko zuriek eskaintzen zutena
baino, eta Hartz Berokik zioena baino. Gainera, aitzindarietako batzuk beldur zioten hura jendearengandik hur ibiltzeari,
bere soldaduek eta crow miatzaileek neguan egindako tiroketa
haren ostean.
Baina, hala ere, Zaldi Zorok ez zuen onartu gorriz bildutako tabako oparia. Ezpatari eta besteei esan zien ederra zela ikustea
jendeak lagunak zituela elurretan zehar hain urrun etortzeko
prest eurei laguntzera, baina berak ezin ziola inori esan zer egin
behar zuen.
“Zoazte Ora eta Bide Handirengana, ea zer gura duten”, hori
esan zuen, eta eseri egin zen, begitartea irmo iparraldeko amildegietako harri marroi argia legez, igaraba larruz lotutako txirikordak bere bularrean geldi.

Hori baino lehentxoago, Zaldi Zoro batzar batean egon zen
hunkpapen kanpamentuan. Zezen Eserirekin hizketaldi luzea
izan zuen, aurreko udako borroken ostean gertatutakoaren inguruan. Eurek orduan ikusi bezala gertatu ziren gauzak, bai. Ez
zen garaipen handiko uda bat izan, baizik eta indiarren inguruan
hesia itxiz joateko bat; antilope tranpa bateko atea legez, euren
aurrean ezer utzi gabe, zuloa besterik ez; agentziak; non gazteak Ganorabako, mozkorti eta andre oker bihurtzen baitziren;
non umeak goseak baitzeuden eta zimeldu egiten baitziren
gurdi armen gerizpetan; non baita Aita Handiaren gizonak ere
lapurrak baitziren eta indiar lurra osten zuten.
Ahh-h, baina atea itxia zen, bizitza askea amaitua, zioten han
bertan ere gizonetako batzuek.
“Amaitua, amaitua!”, orro egin zuen Zezen Eseri txaparrak,
Yellowstoneko ur- jauziek bezalako zarata eginez. Ezer ez zegoen amaituta artean lakota zirenentzat! Berarekin batera etor
zitezkeen horiek, iparraldera, Amonaren herrialdera. Hura ama
eder baten mihi zuzenarekin mintzo zen, eta bere soldaduek ez
zituzten hiltzen andre-umeak.
“Hou! Hou!”, oihu egin zuen hunkpapen batzar suaren inguruko
biribilak.
Baina euren artean zegoen oglala isilik zen. Negu hartan, sudurrean ziztatzen eta bularrean erretzen zuen hotzarekin elur
sakonean zehar egindako bidaia luzeak, eztula ekarri zuen berriz bere dendara, eta oraingoan Medicine Waterren egindako
izerdiak ez zuen ezertan lagundu. Han goian, zuriek Kanada
zeritzoten iparraldeko herrialde hartan, elur ilargiak askoz luzeago ziren, eta udako gauak ere hotz eta heze.

Hala, Zaldi Zoro isilpean eserita egon zen besteak Amonaren
Lurra zeritzoten lekura joateaz mintzo ziren bitartean, eta bere
herrira itzuli zenean are isilago zegoen lehen baino.
Asko artega zeuden euren gizonaren baitan negu hartan hain
indartsu ernetzen ari zen zer horrengatik, elurtutako mendietan bakarrik egin ohi zituen egonaldiengatik. Hortaz mintzo
ziren bera era bitxiren batean galtzeko beldur zirenak. Zizarerengana ere joan ziren, baina aitak ezin zien lagundu.
“Agian nire semeak bere burua prestatu behar du zerbait gogorrerako”, esan zuen saminez. “Lakota oso gutxi dagoela dirudi gaur egun”.
Halaxe ba, gizonek euren egitamuak egin zituzten euren kabuz
Zaldi Zororentzat. Agian emazte gazte polit batek lagunduko
zuen euren artean egon zedin. Ordea, hark ez zuen ezer andrearengatik ordaintzeko, askok eta askok behar izan zutelako
laguntza negu hartan; baina hori konpon zitekeen. Inguruan
begiratzen egon ostean, Bufalo Txahal Bideren senide bat hautatu zuten, Rosebudeko borrokaldian bere neba salbatu zuen
cheyenne andre gaztea. Neskatxa polita zen, eta jadanik harroa
eta ibilera askekoa bere hamabosgarren urtean. Baina norbaitek Xal Beltzekin hitz egin behar zuen aurrena, esan zuten han
zebiltzan oglalek, andreak gauza adoretsua egin baitzuen denda
egitean atorragabetutako gizonarentzat.
Horrenbestez, joan ziren, eta andreak entzun egin zien,
arnasestuka eta eztulka bere mantapean. Konponketa egin
aurretik andreak onartze keinua egin zuen. Eta neskatxa ekarri zutenean, Xal Beltzek janaria ezarri zuen bere aurrean eta
ongietorria eman zion. Orduan kanpora irten zen egurretan,
horrela ez zen han egon beharko Zaldi Zoro itzultzean. Zer

asmo zuten ikusita, neskatxa isil-isilik eseri zen, bere mantarekin pixka bat zabunduz, Gizon Bitxiarekin dendan bakarrik
egoteaz izututa balego bezala. Xal Beltz jabetzen zen horretaz,
baina berak ezin zuen ezer egin; beraz, bere aizkora hartu, eta
egurretarako behor zaharra eraman zuen ibaian behera urrun.
Andrea arratsaldeko elur gorrituarekin itzuli zenean, Zaldi
Zoro zama hartzera atera zen, eta bere aurretik bidali zuen,
denda hutsean bero zedin.
“Luzaroan ibili zara kanpoan”, esan zion dendan sartzean eta
aizkora bere lekuan eskegiz. “Cheyenne bisitaritxo bat izan
dugu, baina ezin izan du geratu. Dantza eta kantua egongo dira
beretarrenean gaur gauean, crowekin izan genuen borrokagatik, eta berak makila eraman behar du cheyenne gazte batek
hartutako ilaje batekin”.
“Oh, ez zen berak hala nahita itzuliko!”, oihukatu zuen Xal
Beltzek, neskatoari muzin egin izanaz lotsaturik.
“Ez dut nik bidali”, esan zion gizonak. “Denden artean lasterka
joan da etortzen ikusi nauenean”, barre pixka bat egiten zuela
hori esatean, aspaldian egindako lehen barretxoa.
Baina laster amaitu zen hori, eta ahaztuta geratu, sutondoan
esertzeaz bat; ozta-ozta dastatu zuen salda aurrean jarritako
adar koilara betetik. Gau horretan eztul gehiago egon zen,
hotzetan igarotako ordu luzeengatik; eta, hortaz, biharamunean beste andre bat etorri zen Zaldi Zororen dendara, gizona
eta seme gudari gaztea aurreko urteko borroketan biak galdu
zituen andre bat. Itzala bezain isila zen; hitzik bat ere ez zitzaiola
geratzen zirudien; baina, laster, betidanik denda hartako atsoa
izan zela ematen zuen; egurra eta ura ekarriz; harrotasunez
ibiliz beretarren su ohoretsurako zamak garraiatzean.

Orduan beste mezulari bat heldu zen, Hartz Berokirenetik berriro ere; antza, soldadu buruzagi handi biak, Miles eta Crook,
benetan borrokatzen zebiltzan aurkarien kontra. Oraingoan
Praka Handi zen, merkatari semea, Tongue River gotorlekuan
itzultzaile zebilena; bi zamari zekartzan ondasunez lepo, eta
atxilotuak izandako cheyenne andre batzuk. Baina ez Bide Handik ez Orak ez zituzten opariak ukitu. Zaldi Zoro kanpoan zen
mendialdean, eta itxaron beharko zuten bera itzuli arte, zer
egin esan ahal izateko. Dena den, zaldi eta arma guztiak, baita
aiztoak ere, eman behar bazituzten gotorlekuan, nola biziko
ziren?
Hurrengo batean Hiru Izarren jende gehiago heldu zen: soldadu buruzagitxo bat berrehun eta berrogeita hamar indiar
eta merkatari semerekin, Buztan Marradun aitzindari, hitz ona
eta zamatutako narra mordoa ekarriz. Iparraldean zeharreko
bide osotik sakabanatuz zetozen; Buztan Marradunek geldialdia
egin zuen Muino Beltzen mendebaldera, pixka bat ehizatzera;
besteak kanpamentu batera eta bestera abiatu ziren. Talderik
handiena Zaldi Zororenera etorri zen, gizon eder pila, aspaldian lagun izan zituenak. Hitzaldi sutsuak egin zituzten; egun
basati askeak amaituak zeuden; ehiza lurrak eta Muino Beltzak
galduak; bufaloa, landan botatako hezur zuriak besterik ez, burezurrak ezkutatzen zen eguzkirantz begira. Halaxe ba, halako
hotz okerrarekin etorriak ziren, agenteak eta Hiru Izarrek bidaliak, zeinak benetan agindu baitzituen agentziak. Eurekin bazihoazen errazioak emango zizkieten, eta jantziak, eta ostean
hona itzuli ahal izango ziren.
Ahh-h, gauza ona zen hori, pentsatu zuen jendeak, eta denek
euren Gizon Bitxiari begiratu zioten. Uka zezakeen zarpailtsu,
hotz eta gose zirenik, edo soldadu buruzagiak mihi zuzenez

mintzo zenik, bere atzean Buztan Marradun zeukanean, Zaldi
Zoro beraren amaren neba?
Baina bere inguruan zirenak halako gauzetan gogoetatzen ziren bitartean, Hunkpatilari beste gauza bat gogoratu zitzaion:
soldaduak hurbil egoteagatik hildako jende guztia, Hartz Menderatzailetik hasita –bere dendaren atean erori zena, hogei
urte baino gehiago bazirela horretaz–, Tongueko gotorlekuan
duela gutxi tirokatu zituzten bake gizonetaraino. Beraz, mezulariak kanpamentutik bisitan ibili ziren, eta Zaldi Zoro mendi
aldera atera zen berriz, horren maiz egin ohi zuenez. Ehiztari
eta miatzaileek topatu ohi zuten handik, bere dendako sutatik urrun, eta beraiekin etxeratu zedin eskatzen zioten. Ez zen
inoiz joaten, baina noizean behin aipatzen zien non aurkitu bufalo baten aztarna, edo agian crow etsai batena.
Oraingoan, Altze Beltz herrenak aurkitu zuen horrela, kanpoan, bakarrik mendixka batean, elurrak eta haizeak inguratuta. Zaldi Zorok samina eta kezka ikusi zituen bere lagunaren
begitarte zimurtuan.
“Osaba”, esan zion, “nire jokabideaz oharturik zaude, baina
ez zaitez kezkatu, leizeak eta zuloak ditut bizi ahal izateko, eta
agian hemen kanpoan botereek lagundu ahal izango naute.
Denbora laburra da, eta nire herriaren ongizateaz pentsatu
beharra dut”.
Eta Altze Beltz, gizon gurena besterik ez zena, isilpean joan zen.

ZURIEN UHARTEAN ESERI
Maiatzak, poni ileberritze ilargiak, udaberriko beroa ekarri zuen
White Earth River garaiko lautadetara eta han-hemenka haizearen kontrako hormak legez altxatzen ziren amildegietara.
Errekasto zuhaiztsutik gora, ibaiertz batean, han zegoen Hodei
Gorri agentziako oholesia; han bizi zen oglalen aita eta hantxe
zeuzkan haien ondasunak giltzapean gordeta, inor igo ez zitekeen horma garaien barruan. Mendebalderantz milia batera,
Fort Robinson zeritzoten soldadu hiria zegoen; ekialdera, ibaiak
sortutako ibar zabalean, berdetzen ari ziren maldetatik harago, bakarka altxatuz, Crow Butte; eta iparralderantz, amildegi
zurixken errenkada luzatzen zen. Haien gailurretatik, pinuak
han-hemenka; eta horien artean zeuden indiar zaldizkoak, zuhaitzok bezain ilun eta geldi. Agentzia eta gotorlekuaren arteko
lur izurtutik barreiaturik, indiar gehiago; milaka eta milaka; talde
txikitan elkarrekin eserita, hausnarrean diren bufaloak legez;
edo zaldien gainean nasai, itxaroan; amildegiei begira, jende
asko datorrela adierazteko inguraketa seinalearen zain.
Eguzkiak buru gaina igaro eta handik tarte batera, zerbait higitu zen amildegietan, eta azpian zen jendearengan aztoramena
piztu zen, ez handia, jaka urdindun polizia indiarra hantxe eurekin zegoelako, haiek apaltzeko. Orduan, han goian, urrun, denda zidorra ibarrean barneratzen zen tokian, zaldizkoak agertu
ziren zerupean. Bidean bihurka, gotorlekurantz jaitsi ahala, aurrena soldadu buruzagitxoa ikusi zuten, Clark, Kapela Zuri deitua. Berarekin Hodei Gorri eta bere buruzagiak zetozen, baita
zenbait zaldizko soldadu ere. Ondoren, tarte luze eta huts bat;
hautsa besterik ez; eta, horren ostean, oglalek euren Gizon Bitxia zeritzotena zetorren. Hura ikusteko aurreratu zen jendea.

Gehiago hurbiltzean, hura ezagutzen ez zutenek harridurazko
hitzak esan zizkioten elkarri. Gizon txikia zen borrokalaria izateko, zurien sei oin baino gutxiagokoa; eta argala, gudari gazte bat legez. Baina bazekiten Zaldi Zoro zena, ez zeramalako
margorik ezta beste ezer ere bere handitasuna erakusteko.
Buru atzealdean, luma bakarra, zutik; larruz lotutako txirikorda gaztainkara luzeak dilindan, orein larruzko atorra soilaren
gainetik; bere Winchesterra zorro batean gordeta, belaunen
ondoan. Bere ondoan, errenkada zuzena osatuz, margoturik,
gerra bonetez eta orein larru parpailadunez jantzirik, bere
buruzagiak zetozen, Belatz Txiki, Bide Handi, Ora eta Txikito
horien artean nagusi. Haien atzetik, gudariak. Eta ondoren, herria; atzeko amildegietaraino helduz eta baita urrunago ere, goi
lurretaraino; gizon, andre eta umeak, narrekin eta fardelekin,
zaldi eta txakurrekin.
Armada postu txikian denak irten ziren zuriak hainbeste urtean izutu zituen gerra aitzindari basati hura ikustera, euren
soldadu buruzagi handi bi, Crook eta Custer, jipoitu zituena
zortzi eguneko tartean; ikustera nola ematen zituen bere zaldia
eta arma, eta kafe epel zale bihurtzen zen besteak legez. Baina
begira zeuden soldadu buruzagien arteko bat ez zegoen batere
pozik; begien aurrean zeramatzan urrun begiratzeko beirek esaten ziotena ez zuen atsegin. “Jainkoarren!”, esan zien inguruan
zituenei.”Hori garaipen martxa bat da, ez amore emate bat!”.
Eta gotorleku txikira hurreratu ahala, bertako soldadu jaka
urdin guztiak kanpoan zirela, gudariak abesten hasi ziren, eta
haien atzetik zetozen andre eta umeak ere batu egin zitzaizkien,
ilaran atzerantz zabalduz abestia, harik eta White Eartheko
ibar zabal osoa eta iparreko zerupean altxatzen ziren amildegi
guztiak bete ziren arte lakoten bake kantuarekin.

Astiro igaro ziren gotorleku paretik: gudari margotuak, euren
armekin; andreak, beira alezko zela zintzilikarioekin. Halaxe
jarraitu zion jendeak bere gizonari, gotorleku paretik igaroz,
agentzia inguratuz, eta ikuslerik gabe gordetako lautada bateraino. Bertan, aurkariak ikustera iparraldera joandako indiar
miatzaile guztiak zeuden, zaldien gainean errenkadetan paraturik alde batean, itxaroan baleude bezala. Han gelditu zen
Kapela Zuri; eta lagunkoietako asko gerturatzeko bultzaka ari
ziren bitartean –Ur Gabe, Andre Jantzi eta bere anaiak zeuden
denen aurrean— okerkeria gertatzen hasi zen: zaldiak eta armak kentzea.
Lehengo eta behin zaldiak. Zenbatu egin zituzten: hamazazpi ehuneko; eta zain zeuden indiar miatzaileei eman zizkieten.
Zaldi Zorok eta beretarrek orduantxe ulertu zuten zergatik
zeukaten hainbeste lagun on agentzian, neguko elurretan barrena bidaiatzeko prest eurak hara eramateko. Beldur Gazteak
eta Ezpatak ere eraman zituzten euren lagunen gerra zaldiak
eta andreen behor zamariak, soldaduek eman zizkietenean.
Eta hori jazo bitartean, batzuek Hodei Gorriri begiratu zioten,
eta ikusi zuten bere begiek aurrerantz begiratzen zutela, eta
bere aurpegiak ez zuela zirkinik ere egiten, baina bazekiten gogoratzen ibiliko zela hilabete gutxi lehenagoko egun hura, bera,
luzaroan agentzia buruzagi izandakoa, era horretan makurtu
zutenean, bere nagusitza kendu eta bere bihotza ilunduta geratu zenean denbora luze-luzerako.
Zaldi guztiak behin kenduta, dendak altxatu zituzten, ohiko
kanpamentu biribilean –gauza sakratu guztiak biribil diren hein
berean–, eta zabalgunea eguzkia irteten zen lekurantz zuzenduta. Orduan jendea zenbatu zuten; ehun eta berrogeita bost
denda; berrehun eta hamazazpi gizon heldu; zortziehun eta
laurogeita bederatzi lagun guztira; kontuan hartu barik poni

indartsuagoak edukita lehenago heldu zirenak; edo Buztan Marradunen pean bizitzea gurago izan zutenak, hala nola, HodeiUkitzaile edo baita Zizare bera ere, Zaldi Zororen aita.
Zenbaketa bukatutakoan, Kapela Zurik hitzaldi txiki bat egin
zuen Billy Garnett eta Hartzailearen bitartez. Jarraian armak
bilduko zituela esan zien, arma guztiak. Aurrena Zaldi Zoro
eta Belatz Txikirengana joan zen. Hori hain nasai egiten ikusi zutenean, besteek ere euren armak lurrean utzi zituzten.
Gizon apur batzuek zerbaitekin geratzen saiatu ziren, baina
Powderreko ibai burutik eurekin etorritako lagunkoiak begira
egon ziren, eta salatu egin zuten. Hortaz, ehun eta hamazazpi
ale jaso zituzten, errebolberrak, ahotik kargatzekoak, errifleak,
zalditeria karabinak eta Winchester bakan batzuk. Batzuek makilak lurrean utzi eta zera esaten zuten: “Lagun, hauxe duzu
nire arma, eta motz hori nire pistola. Zoazte neure dendara
horien bila”.
Latza zen, baina jendeak aurpegi onez onartu zuen hori egitea.
Bitartean, bi itzultzaileek hitzak esaten ziharduten, eta Kapela
Zurik, lakota apur bat ulertzen zuenak, erabat ados ez zegoen
bakoitzean, berorrek esaten zuen zuzenean, ezagutzen zuen
zeinu hizkuntzan.
Alde egiteko aukera izan bezain laster, Zaldi Zoro bere dendara joan zen. Andreak kanpoko arrats epelean sukaldeetan
makurtuta zeuden, eta euren senideen bisitak jasotzen zituzten,
zeintzuek lapiko, katilu eta zartaginetarako opariekin baitzetozen. Hura bere lekuan eseri zen, bakarrik, pipa txikia eskuan
hotz. Orain, egina zegoela, atzera begiratu beharra zuen, hala
nola ibai arriskutsu bat zeharkatu eta oraindik bustita dagoen
gizonak atzean utzi duen sorlekuari begiratzen dion; atzean
betiko utzitako sorlekua, zeina hotz, huts eta arrotz dirudien
beste batengatik ordezkatu baitu.
Hurrengo egunetan oso pentsakor ibili zen, ikusten hasi zenean
han hitz on asko esan arren, eta gauza pila emanda ere, bazirela bestelakoak ere; larritasuna sortzen zioten gauzak. Behin
Running Water inguruetara ibilaldi bat egitea pentsatu zuen,
Hartz Menderatzaile tirokatu osteko sasoi nahasi hartan etzanda egon zen mendira. Baina orain beranduegi zen laguntza bila
ibiltzeko, hori bazekien; armak eta zaldiak galdurik, soldaduak
euren inguruan egonik. Gainera, susmoa zuen, joaten saiatuz
gero jarraitu egingo ziotela, ez soldaduek, baizik eta oglalek,
agentzia oglalek. Ezin esan zergatik, baina susmo hori zuen. Zer
uste zuten ba, udaberriko haizeak bezalako bihotza zuela, egun
batean norabide baterantz eta hurrengoan besterantz doana?
Baina ezinegonak bere baitan zirauen, behin eta berriro horretara itzultzen zen, andre batek orein larru gogorra bere
esku ahurren artean ontzen duenean legez. Buztan Marradun
mezulariekin iparraldera igo ostean erabaki zuten hegoaldera etortzea eta ez Hartz Berokirengana, bere osabak bere
hitza ipini baitzuen Hiru Izarren agintzariaren atzean: euren
aberrian bertan ezarri ahal izango zuten agentzia. Aizto Kamutsen cheyenneak berehala abiatu ziren, euren poni ahulek
narrak elur sakonetatik herrestan eramanez. Besteek itxaron
egin zuten, Baina lurra berriz ikusi ahal izan zuteneko, oglala guztiak hegoalderantz abiatu ziren, eta Hodei-Ukitzaileren
minneconjouak ere bai; ehiza eta belar bila sakabanatu ziren,
baina denek irmo emanda bizkarra ipar lur hari.
Powder ibai buruan Hodei Gorri aurkitu zuten euren zain,
opariz zamatutako zaldiekin eta talde handi batek lagunduta,
besteak beste Janis merkatari zaharra, eta aurkarien lagun eta
senide asko, baita Beldur Gaztea ere. Han kanpatu zuten gaua
igarotzeko, eta hego haizeak irakindako kafearen usain ederra
zuen.

Opariak banatu eta pipatzea egindakoan, Hodei Gorri euren
aurrean jaiki eta hitz egin zuen. Askoz zaharrago ematen zuen,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Zoro - 29
  • Parts
  • Zaldi Zoro - 01
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 1991
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 02
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1850
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 03
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1819
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    42.6 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 04
    Total number of words is 3833
    Total number of unique words is 1841
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 05
    Total number of words is 3853
    Total number of unique words is 1895
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 06
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1860
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 07
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 1779
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 08
    Total number of words is 3843
    Total number of unique words is 1782
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.0 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 09
    Total number of words is 3900
    Total number of unique words is 1819
    27.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 10
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1809
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 11
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1769
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 12
    Total number of words is 3832
    Total number of unique words is 1782
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 13
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1763
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 14
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1736
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 15
    Total number of words is 3897
    Total number of unique words is 1724
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 16
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1697
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 17
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1785
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 18
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1740
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 19
    Total number of words is 3915
    Total number of unique words is 1765
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 20
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1781
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1803
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 22
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1756
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 23
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1763
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    41.4 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 24
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1714
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.7 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 25
    Total number of words is 3784
    Total number of unique words is 1751
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 26
    Total number of words is 3859
    Total number of unique words is 1702
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 27
    Total number of words is 3863
    Total number of unique words is 1713
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.4 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 28
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1750
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 29
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1713
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 30
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1764
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.8 of words are in the 5000 most common words
    50.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 31
    Total number of words is 3955
    Total number of unique words is 1581
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.6 of words are in the 5000 most common words
    53.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 32
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1755
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    44.8 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 33
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1831
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    39.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 34
    Total number of words is 612
    Total number of unique words is 429
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.