Zaldi Zoro - 26

Baina Hodei Gorrirenerantz zihoan oglala batek, malkarrak
zeharkatzen ari zela, hauts lainoa ikusi zuen Ash Creeketik haragoko gailurretan atxikita, eta laino horren pean gizon asko.
Zaldia lauhazkatuz itzuli zen; ibaia zeharkatu eta bere dendarantz egin zuen oihuka: “Soldaduak datoz!” Soldaduak!”.
Gurdi armaren danbatekoa bezalakoa izan zen hori Little Big
Horneko ibar nasaian. Bat-batean kanpamentuak inurritegi
asaldatua zirudien. Lasterkariak beste kanpamentuetara abiatu
ziren; gudariak zaldi taldeen bila presaka, edo gudurako tresnak
batera jartzera; arbi-biltzaileei itzultzeko seinalea egin zieten,
ordurako andreak garrasika ari baitziren, hurbil zen arriskuarengatik. Hautsa handik bertatik ikusten zen, ibaiaren goialdean, indiarren errekaldean; hauts handia, eta horren barruan,
zaldizko soldadu pila asapalan.
Halaxe zen, bai, ordurako goiko biribiletik, hunkpapenetik, hur
zeuden; zaldizko urdinen lerro luzea, ibaitik muinoetaraino, eta,
muturrik garaienean, haien ree miatzaile indiarrak. Ke bafadazko marra bat sortu zen soldaduen armetatik; balek dendak
urratu eta zeharkatu egin zituzten; horien oihartzunek kanpamentu handi osotik orro zegiten, soldaduak, tiroka, astiro hurbildu ahala. Baina soldaduak heldu aurretik, andreek beraien
txikitxoak hartu eta ibaian behera itzuri ziren, agureak eta
kanpamentuko txakurrak haien atzetik zihoazela. Tripaundiak
ere kanpoaldera lastertu ziren; batzuk beldur zirenei isil araziz
zihoazen; beste batzuk horma bat egiten laguntzera geratu ziren, herria eta soldaduen artean, gudariak heldu ahal izan arte
euren arma eta zaldiekin zuriei jarkitzera. Eta zaldi taldeak muinoetatik ziztuan etortzean, gizon gazteek, harrapatu ahal izan
zituzten lehen zaldi onei heldurik, gainera salto egin eta, garrasi
batean borrokara eraso zuten.
Hunkpapa asko zebiltzan aurre egiten, eta lakota eta
cheyenneak ere bazetozen bizkor, hortaz, soldaduak zaldietatik jaitsi egin ziren, oinez gudukatzeko. Gudariek hori ikusi
zutenean oso indartsu sentitu ziren. Lehendabizi reei eraso
zieten, eta borrokalekutik iraitzi zituzten, era horretan soldadu errenkadaren atzealde osoa zabalik utzita; eta, bide batez,
ree-ek atzemandako hunkpapa zaldi batzuk berreskuratu zituzten. Bat baino ez zen zuriekin geratu, ipartarrek Aizto Odoltsu
izenez ezagutzen zuten erdi lakota bat, eta jo eta zatika ebaki
zuten, andreen dendan topatutako crow isila bailitzan.
Zaldi Zoro eta Bide Handi oglala gudari batzuekin batera
hunkpapa kanpamentura heldu zireneko kalte handia egina
zegoen han; dendak balaz urratuta; eraitsita ere asko; batzuk
erretzen. Eta gudua gertatzen ari zen lekuan ehunka gudarik
soldaduei aurre egiten zieten, Zezen Eseri, Ilargi Beltz eta Behazun haien aitzindari zebiltzala. Zaldi Zoro bere zaldi hori
pikartaren gainean zihoan, gerripeko hutsez jantzita, txingor
markekin margotuta soina, oinaztarri marra musuan, eta bizkar
gorridun belatza buru gainean. Eta gudariek ikusi egin zutenean
bazetorrela, orro bat jaulki zuten eta errenkada osatu zuten

erasotzeko. Baina aurrena, buruzagiak gogoratu egin zien munizioa aurrezteko premia, eta Rosebuden zaldizko soldaduengandik eskuratu zituzten trabatutako arma guztiak.
“Egin gogor, ene lagunok!”, oihu egin zien. “Hiru tiro bizkor
eginarazi iezaiezue, euren armak trabatu daitezen, eta orduan
zuen gerra txurroekin jo eta eraitsi ahal izango dituzue!”.
Horixe esan zuen behin eta berriro, abesti bat abesten balego bezala, balak txingorrada legez zetozkiola alde guztietatik,
baina ukitu gabe. Orduan tiroketa moteldu egin zen; soldaduek euren armak astindu eta eragiten zieten, eta hitz ozenak
jaulkitzen; indiarrek erasoa jo zuten, eta soldadu izutuek arineketan alde egin zuten sastraka edo zuhaitz bila ibaitik gertu;
horietako asko bidean harrapatu zituzten gudariek. Baina orain
bazuten gordelekutxoren bat edo beste, eta indiarrek lur lautik
narras joan beharra zuten, beraz, borroka moteldu egin zen.
Haatik, bazirudien soldaduek ezin zutela geldirik egon. Irteten
eta bidean gora begiratzen zuten, atzerantz; eta, azkenik, euren zaldi gainetara igo, eta, gudarien artetik igaroz, atzera egin
zuten ibairantz. Ez zegoen hura gurutzatzerik, baina, zaldiak
ezproiatuta, ibaiertz garaiaren gainetik salto egin zuten uretara; soldaduak harea mugikorretan harrapatutako bufaloak bailiran, indiarrak haiengana oldartu ziren; zuriak beste ertzetik
irteten saiatu ahala, haien zaldiak labainka eta erorka zebiltzan,
eta indiarrek gerra txurroekin jo eta eraisten zituzten eta ehiza hiltzeko “yi-hoo!” oihua jaulkitzen zuten bat jotzen zuten
bakoitzean. Baina askok hanka egin zuten, eta, soldadu buruzagitxoa aitzindari, mendi batera zuzendu ziren; gudarietako
batzuk atzetik zihoazkien; beste batzuk, aldiz, sakabanatutako
soldaduak akabatzera itzuli ziren, eta arma eta kartutxoak jasotzera edo zaldiak inguratzera.

Zuriak biluzten zihardutela, hegoaldeko cheyenne batek arretaz begiratu zien soldadu baten jakako ikurrei. Washitako borrokan ikusitako berberak ziren, Adats Luzek bere ama eta
emaztea garbitu zituenean. Horrenbestez, soldadu berberek
izan behar zuten hortxe lurrean zeutzan horiek, eta bufaloak
legez ibaian hildakoak. Jaka urdina eskuetan hartuta, lasterka
joan zen, batari eta besteari erakutsiz, Little Big Horneko ibar
osoan entzuteko moduan oihuka: “Nire bihotza sendatuta
dago! Gaur nire bihotza sendatu egin da!”, hautsez betetako
masailetatik behera ura zeriola euria legez.
Baina orduan mezulari bat heldu zen zamalka, atzamarrarekin
ibaiaren beste aldea seinalatuz. Soldadu gehiago! Askoz ere soldadu gehiago zetorren beste ertzeko menditik behera, ibaia
zeharkatuta beheko kanpamentuetarantz zihoazen, babesgabeak zeuden lekura. Buztan adarkatuko bandera zekarten aurretik, eta horren atzetik ilara bikoitz luzea, soldaduzkoa eta
hautsezkoa; hainbeste hauts nekez ikusten zen eurekin batera
zetorren zaldi uher taldea.
Hoh! Zezen Eseriren ikuspenean bezala zen egiatan: soldaduak
kanpamentuan erortzen ari ziren. Zaldi Zoro ohartu zen borroka nagusia hantxe behean izango zela. Ederto ba, hala biz.
Oso indartsu sentitzen zen egun hartan, gudariak Rosebuden
bezala zebiltzalako, ez zartako bila edo erakustaldiak eginez,
baizik eta gogor ekinez, hiltzeko ekinez. Horrexek beldurtu eta
uxatu zuen Hiru Izarren soldadu pila, eta sakabanatu hona etorritakoak. Halaxe ba, Zaldi Zorok, Behazunek eta Aizto Buruzagik gudariei elkartzeko deia egin zieten euren hezurrezko txirulekin, eta hitz apur batzuk esan zituzten erasoa prestatzeko
beheko kanpamentuetara zihoazen soldaduen aurka; zeintzuk,
ordurako, oso hurbil baitzeuden ihesi zihoan jendearengandik.

“Apur batzuk hemen gera zaitezte mendiko horiek zaintzeko,
gainerakoak joan besteen aurka”, esan zien Behazunek bere
hunkpapei, eta soldaduen aldeko ibaiertzetik behera abiatu
zen.
“Gogoratu hango beheko babesgabeak! Bizia emateko egun
ederra!”, esan zien Zaldi Zorok bere oglalei. Baina egun hartan
ez zuten hitz sutsurik behar. “Hoka hey!” oihukatu, eta soldaduen arma berriak goratuta, ibaian behera jaitsi ziren ziztuan,
hunkpapen atzetik; bitartean, Zaldi Zoro presatu egiten zen
gudu zelaian sakabanatuta geratutako gudariak bizkor biltzen
eta ahal zituen guztiak igotzen handik. Beheko kanpamentuetako denda erdi apurtuetara heltzean, lau gizon ikusi zituen
zaldiz ateratzen ibaitik eta soldaduenganantz igotzen.
Milia erdira egongo ziren, baina, cheyenneak zirela zirudien; lau
cheyenne, eurak joanez ehunka soldaduri jarkitzera, ibaia zeharka zezaten eragoztera, harik eta atzealdetik indarrez zetozen lakotak heltzen ziren arte bertara. Errenkada txiki azarria
osatuz zamalkatzen ziren, zaldiak batera mugituz dantza batean
legez, euren su armek batera sortuz kea eta soldaduengan ikara eraginez, baten bati eman baliote bezala. Orduan ke bafadazko lerro luze bat sortu zen haien armetatik, baina cheyenneek
zaldi gainean zerraiten, berriro ere batera tirokatuz; lau arma
ia hirurehunen aurka. Gauza handia zen, eta Zaldi Zorok bere
pinto nekatua zigortu zuen bizkortzeko, Xal Beltzek –gudari
baten benetako emaztea– beste zaldi bat prest zeukan lekura.
Zezen Eserirekin eta beste Tripaundiekin apurtxo bat hitz
egitera geratu zen, zeintzuek jendea elkarturik mantentzen
baitzebiltzan, bai eta egitamuak asmatzen ere, eutsi-aldi edo
ihesaldi baterako, edota sakabanatze baterako, soldadu gehiago
etortzekotan, askoz ere soldadu gehiago. Zizare, Belatz Txiki
eta Altze Beltz herrena ikusi zituen andre eta umeen artean;
jendea nasaitzen ari ziren euren hitzez, eta erakutsiz hantxe
zeuzkaten su arma, arku eta gerra txurro guztiak; prest soldaduak etortzekotan.
“Hoka hey!”, oihukatu zuen bere ama artegaren bizkarrera lotutako haurtxo batek Zaldi Zoro ikustean. Andreek hori entzun
eta irrintzia jaulki zuten, denek ikus zezaten bizkarreko umetxo
batek ere ezagutzen zuela gizon hori.
“Hoka hey!”, erantzun zuen Zaldi Zorok, bere gerra zaldi freskoari lur-urtxintxa iruzurtiaren eskutada bat lur botatzen ziola; bere txirikordetan belar izpi batzuk sartu zituen, neguko
ekaitzeko elurra iruditu guraz. Orduan bere gudariak gidatu
zituen ibaian zehar. Hunkpapen kanpamentuko borrokara
heltzeko astirik izan ez zuten indiar askok ordurako ibaia igaroa
zuten, eta erlaitzerantz igotzen ari ziren soldaduen aurrealdeari
erasotzeko; Behazun eta besteak, bitartean, arrapaladan zetozen maldan behera, atzealdeko soldadu batzuk ekarriz euren aurretik lasterka. Laster gudarizko erreka biek bat egin eta
etsaia irentsiko zuten, Pineyko guduan legez. Baina soldaduek
erlaitzaren luzera osoan geldialdiak egin zituzten talde txikitan,
asko zaldietatik jaitsita; gudariek jadanik zaldi-eusleei eraso egiten zebiltzan, baina defendatze tiroketa gogorra jaso zuten; zurien armek txingorrada bezalako orroa eragin zuten, eta kezko
eta hautsezko hodei handia jaiki zen, erlaitz gainean atxiki zena.
Han atzean babesgabeek danborrekin jotzen zuten gerra kantua bihotzean, Winchesterra eskuan, oglalak ibaian zehar gidatu zituen bere gudariak; soldaduen erlaitzaren bukaera aldetik
gurutzatu zuten, eta horren osteko amildegi batetik gora jo,
haien atzera egitea mozteko asmoz. Eta zaldi gainean zihoala,
gero eta indiar gehiago batzen zitzaizkion atzealdetik, harik eta
gerra zaldi freskoa gezi erraldoi baten punta bihurtu zen arte,

gero eta zabalago eta luzeago bihurtuz zihoana, eta joanean,
altxatutako hautsa airean geldi geratu zen.
Amildegiko goialdera iritsi zirenean, ibai aldeko indiarrek soldaduak erlaitzeko leporantz bultzatzen zebiltzan, eta oihu izugarri artean, gudari freskoek atzera egiten ari zen errenkada
urdinaren atzealdeari eraso zioten, gehienbat geziz, lantzaz
eta gerra txurroz. Borrokarako sutsu zebiltzan gaurkoan; eta
soldaduen armek neguko sutara botatako bilgorraren txinpartak ziruditen, horixe besterik ez; eta haien zaldiek salto egiten
zuten lurrera eroritako lakoten gainetik, salbia sasiarekin edo
harri batekin egingo zuketen bezala. Zaldi Zororen gudarien
lehendabiziko erasoak lerroa apurtu zuen; soldaduek biribil bat
osatu ahal izan aurretik zaldiak eta gizonak hil zituzten mendi
gain hartan. Hurrengo erasoaldian zaldizko indiar apur batzuk
jo zituzten; gizon pare bat edo; ezertxo ere ez udako egun
hartan Little Big Hornen agitutako guduan. Inguraketan eta
erasoan ari ziren, behin eta berriro; eta, bitartean, ekintza azarri asko jazotzen ziren edonondik, baina inork ez zuen astirik
horiei begiratzeko guduaren orro izugarri haren baitan, belarriak gortu egiten zituena, egun-argia ilundu zuena hautsaren
eta bolboraren ketan.
Gizon eder batzuk geratzen ziren artean mendi gain hartan, belauna lurrean jarrita tiro egiten saiatzen zirenak, indiarrak gero
eta gehiago hurbildu arren; baina biribila txikituz zihoan; armak
trabatu ahala, errebolberren hatsa euren eskuetan hil ahala,
gizon eta zaldi hilak soldaduen inguruan pilatuz zihoazen. Gudari zangar bat haien gainera zamalkatu zen, atzetik erasotzaile
talde osoa ekarriz, eta, hala, zuriak lurrera joan ziren zaldi apatx
eta lantzen azpian, harik eta irudi zuen arte nahaspila odoltsu
hartan ezin egon zitekeela inor bizirik. Baina bazeuden apur
batzuk, eta, batera irtenda, ibaiko sastrakadirantz zuzendu ziren; baina urrunegi zegoen, eta gudari oihulariek bufalo txahal
jaioberriak bezala gidatu zituzten, horiek jo eta lurreratuz, eta
gehiagoren bila hasi ziren; baina ez zegoen. Bat-batean ez zegoen gehiagorik.
Artean gudariak inguruetatik zaldiz zebiltzala, gauza erraz hori
sinetsi ezinik ia, bi lakota gazte malkarretatik itzuli ziren, amaiera galdu izanaz atsekabeturik. Zaldi gainean alde egindako soldadu baten atzetik joanak ziren, eta, iruzurra egin baliete bezala
sentitzen ziren, hark errebolberra bere buruaren kontra jarri
eta tiro egin zuelako. Orain beste guztiak hilda zeuden, eta
eurak bere burua hil zuen hori besterik ez zeukaten, eta, horrenbestez, arpilatzerik gabe geratuak ziren.
Bai, benetan gauza bitxia zen, apur bat lehenago ehunka eta
ehunka soldadu egotea, eta orain, bat-batean, gehiagorik ez.
Zaldirik ere ez zegoen, inguratu eta ibaian behera eraman baitzituzten kanpamentuetatik etorritako mutikoek. Hain nekatuta geratu ziren, ezen ez ziren indiarrekin izutu ere egin, american zaldiek egin ohi zuten eran; geldi geratu ziren, beste barik,
harrapa zitzaten zain.
Sasitza guztiak banan-banan makilatutakoan, inor ezkutatu
balitz aurkitzeko, Zaldi Zoro hilen erlaitzera itzuli zen. Ordurako erantsita zeuden denak, lurrean biluzik; bufalo bilgorra bezain zuri, arropak eguzkiaz babestutako lekuetan; guztiz itxura
errukarria zuten, guztiz babesgabe. Gaizki sentitu zen eurengatik, hainbeste eta hain era inozoan hil izanagatik. Zergatik etorri
ziren jendeari tiro egitera?
Astiro, euren artetik ibiltzen hasi zen, ea beste ezagunik ikusten
ote zuen, ibaian hain adoretsu borrokatzen hil zenaz aparte,
Reynolds deitutako zuri txikia, umetan Platte Garaiko herrialdean bizi zena bere sendiarekin. Zaldi Zorori esan ziotenez,
cheyennei haren arreba gustatzen zitzaien, eta bahitu egin zu432

ten. Antza, California Joek, musuan ile gorria zuen menditar
zaharrak, neskatxa itzularazten lagundu zuen.
Merkatari seme bat ere bazegoen hilen artean, Mitch Bouyer,
crowen aurkako borrokan ikusi zutena. Zaldi Zorok pena zuen
hori hil izanaz, baina cheyenneak zuzen bazeuden, soldadu horiek ziren eurentarrak sarraskitu zituztenak Washitako negu
kanpamentuan; hiru urte lehenago Yellowstonera heldu zirenak, eta gero Lapurren Bidea egin zutenak Muino Beltzetan
barrena. Ordea, Custer deitutako haien buruzagi ile luzedunaren arrastorik ez inondik, sorbaldatik behera aske erortzen
zitzaion ile horiko gizon hura. Edonola ere, morroi txarra zen
hura; merkatari semeak ez zukeen haren aldean egon beharko.
Bere zaldia erlaitzaren ertzean geratuta, Zaldi Zorok beherantz
begiratu zuen, beretarren kanpamentu biribil sakabanatuetara;
andreak itzuliak ziren; inurri ilunak legez zebiltzan bizkor, euren jabetzak bilduz; haietako apur batzuk ibaia gurutzatu eta
borrokalekura igotzen ari ziren ilaran, euren hilen bila, eta hori
egin zuten soldaduak jotzera. Zaldi Zoro ere ia hilik sentitzen
zen, nekearen nekez. Azkenik, ibaia gurutzatuta, etxerantz
abiatu zen. Begira egon zen bitartean, handik eta hemendik
gudariak bere ondora heltzen joan ziren eta bere atzetik joan
ziren, denak berriketan egun hartan egindako gauza handiez,
bereziki lau cheyennena, ehunka soldaduren aurka zamalkatu
zirenak eurak bakarrik, haiei eutsiz besteak hara heldu arte; lau
horrenbesteren aurka; benetako egitandia.
Bai, Zaldi Zorok ikusi zuen hori.
Bestalde, Larru Mugikor zegoen, cheyenne andrea; neba Rosebuden hil zioten, eta gaur, haren taldea berorrek ekarri eta
gidatu zuen guduan; eta Sudur Hori, euren ute gatibua, azarri
ibili zena; eta lakota gogorrak, zenbatuak izateko gehiegi. Baina
denetan ekintzarik handiena soldaduen erretirada moztea izan
zen.
Hori ez zen gizon bakar batek egindako gauza, baizik eta askok,
egitamuari pentsatu bezala jarraiturik, esan zien Zaldi Zorok.
Hou! Eta inguraketaren egitamuak ere onak izan ziren, eta gizon
batengandik etorri ziren horiek.
Baina Zaldi Zoro ez zen entzutera geratu. Bat-batean malkarrean ikusitako beste soldadu sortak oroitu, eta, atzera itzuli
zen haiei begiratzera; bereziki soldadu buruzagitxo oso ausart
baten taldeari, zeintzuek gudariei luzaroan jarkitzen ibili baitziren. Zuri haietako gehienak ere, bata bestearen ondoan hil
zituzten. Bazirudien gaur inor ez zela aritu norberaren aintza
edo boterea bilatzen, baizik eta herria babesteko eta horretarako soilik. Gudu handia izan zen, eta edozein gizonek pozik
egon beharko zuen.
Baina indiarrak ere hil ziren, eta eurentarrak bazetozen haien
bila, narretan eramateko. Ondoren adia egongo zen herrixketan, eta senide herratsuak mendeku bila irtengo ziren, artean
ere hunkpapa biribilaren gaineko mendian zain zeuden beste
soldadu haien aurka. Zaldi Zoro harrituta zegoen orain arte
haietaz gogoratu ez izanaz; erabat ahazturik izan zituzten.
Ibaiko gurutzabidean american zaldi bat ikusi zuen, bakarrik eta
odola zeriola hainbat zauritatik. Hiltzea otu zitzaion, baina ez
zeraman arkua aldean, eta , gaurkoaren ondoren, bala batek
itzel balio zuen. Hortaz, bere kanpamentura zamalkatu zen.
Xal Beltz itzulita zegoen, inoiz gehiegi aldendu bazen behintzat,
eta lasterka atera zen bere gizonarengana, ikustera hautsa eta
izerdia eta margoarekin nahastutako odola ez zela berea, ez
zeukala bat ere urraturik.

Ur beroa ekarri zion, eta xaboi belarraren sustrai zati bat, garbi
zedin; jaten eman zion eta beste zaldi fresko bat prestatu, joan
zedin bizirik zirauten soldaduen mendira. Harako bidean Zaldi
Zorok zenbait gudari gazte ikusi zituen soldadu jantziz, banderak eta turutak aldean, bikoteka zamalkatuz inguruan, soldaduak bezalaxe. Antza, goizetik sasitzan kukututa geratutako
zenbait soldadu, jaka urdinak ikustean, irten egin ziren; gudariak
tiroka hasi zitzaizkien harrapatutako su armekin –onak zirenak trabatutako kartutxoak askatu eta gero–, eta besteak lasterka sartu ziren berriro sasi artera. Mendi gailurreko soldadu
batzuei ere tiroka ibili zitzaizkien, ur bila jaisten saiatzean. Badirudi jo zituztela, baina, edonola ere, ez ziren larregi ahalegindu.
Gudu handiaren ondoren ongiegi sentitzen ziren askoz gehiago
hiltzen ibiltzeko.
Zaldi Zoro mendi gainera igo zenean, ikusi zuen egia zela zuri gehiago helduak zirela bertara, zamariak ekarrita, zelatari ibilitako
gudariek esan bezala, eta egia zen euren burua lurperatzen ibili
zirela gailur harritsuan, dortoka batek bere burua hondarretan
bezala. Baina, antza, ez zeuden gustura leku hartan ere, eta,
Zaldi Zorok gudari gehiagori dei seinalea egiten zien bitartean,
soldaduetako batzuk irten egin ziren eta, erlaitzean zehar, gudu
handiaren lekurantz joan ziren, handik milia batzuetara. Gailur
batean geratu ziren; handik indiar pila handia ikusi zuten han
behean euren zaldietan, ke eta hauts hodei bat altxatzen zela
euren gainetik. Beste gudari batzuk ibaia zeharkatuz zetozen,
eta mendi gainean euren aurka borrokatzen ibilitakoak itzurbidea mozten saiatzen ari ziren; horrenbestez, soldadu buruzagitxoak bere gizonak arrapaladan gidatu zituen euren zulora. Indiarrek bertan eraso zieten, eurak izuarazi guran, goizean egin
bezala, zaldiengana heltzeko. Jaurtiketa on batzuk egin zituzten
baina zuriek desberdinak ziruditen orain, askoz ere indartsuago, eta toki on bat zuten defendatzeko. Euren aurka hainbat al435

ditan joan ostean, baita oinez ere, indiar nekatuek amore eman
zuten; nahikoa zen gaurkoz. Eguzkia gorri ipini zen Little Big
Hornetik mendebalderako mendien gainean. Soldaduen inguruan gau jagoletza antolatu zuten, eta gudari gehienak ibaia zeharkatu eta dolu kanpamentuetara itzuli ziren, non hil dendak
altxatuak baitzituzten hildako hogei gudarientzat, eta sorginek
zauritutako mordoarekin lanean ziharduten.
Albait arinen, Zaldi Zoro bere lo larrupean burua estaltzera joan zen, ez baitzuen intziria entzuteko beharrik. Lo egiten saiatu zen, egun hartako borrokaldian ez pentsatzeko, eta
zergatik ez zirudien hamar urte lehenago Pineyn gertatutakoa
bezain ona. Askoz, askoz gehiago hil zituzten hemen, eta ez
zuen Hartz Bakarti bezalako inor galdu; eta, hala ere, iruditzen
zitzaion gurago zuela hori gertatu ez izana. Bere gudari egunak
amaituak zirela ote?
Hurrengo goizean gailurrean lurperatutako soldaduak ikustera
igo ziren aitzindari batzuk. Eraso handi bat egiteari buruz hitz
egin zuten, borroka berehala amaitzeko; baina batzuk horren
aurka zeuden, gizon onak gal zitezkeelakoan, eta geratzen
zitzaien munizio apurra alferrik galduko zelakoan. “Itxaron”,
aholkatu zuten horiek. “Zuriek laster irten beharko dute ur
bila”.
Zaldi Zoro ere bertan zegoen, erasoaldi batzuk egiteko asmoz,
soldaduen bihotzak probatzeko gaur ere; baina miatzaileek
seinalatu zuten armada handia zetorrela ibaian gora, guduan
ibilitakoak baino askoz gehiago eta gurdi armekin. Zezen Motz
eta beste batzuk atzean geratuak ziren haien kanpamentuei tiroka ibiltzeko eta haien zaldi taldeei eraso egiteko, pausoa geldotzeko soldaduei, era horretan herriak astia izan zezan alde
egiteko, ordurako oso gertu baitzeuden.

Berriro ere kanpamentu handia bidean jarri zen, ibaian gora
joz oraingoan, eta bizkor, beira alez apaindutako zela barik andreen zaldietan, abesti alai barik, txantxa edo erakustaldi barik. Azken narra hunkpapen kanpamentuko lurretik herrestan
igaro zenean, haraneko belarra erretzeari ekin zioten, eta ke
zurbil sendoa igotzen hasi zen euren atzetik, uda erdiko trumoi hodeiak legez. Halaxe ba, herria, andana luzean, White
Mountainsen babeserantz lastertu zen, soldaduen aurkako borrokalekuak atzean utzirik, eguzki berotan puztutako hildakoen
gailurra, bai eta bizirik geratutakoen zuloa ere. Eta hantxe begira geratutako azken gudariak herriaren atzeguardiarekin elkartu ziren gero, kanpamentua ibai ondoko malkarretan barrena
desagertzen zelarik.
Amaitu zen Little Big Horneko gudua.

GARAIPENAREN KEAK BEHEAN DIRAU
Txahal beltzaren ilargia –iraila– ilunabarreko zeruan goratzen
zihoan. Ordurako Zaldi Zoro jabetua zen Little Big Horneko
gudua ez zela inoiz amaituko. Kanpamentu su guztietan, mendialdean egindako pipatze guztietan, edonon kontatzen ziren
egun hartako egitandiak; baina ez berritan jazotako zerbait,
edo artean bizirik zegoen jendearen gauzak izango baziren legez, baizik eta jada lakota heroien kondaira handietako atala zen
zerbait legez. Eta, ehizak nabarmen mendratutako bufaloaren
hezur erreen muina zurrupatuz, gizonek egun handi hartaz hitz
egiten zuten, biharko edo haren ondorengo egunari buruz ezer
aipatu barik.
Ordurako aurkariek agentzietatik heldutako kontu pila zeuzkaten entzunak: ilea motz zeramala, baina Adats Luze zela egun
hartan hil zutena malkarrean, bere atzealdeko amildegitik igo
zenean Zaldi Zoro; antza, besteek egindako planaren aurka
jokatu zuen soldadu buruzagiak, eta biziaz ordaindu zuen.
Eman zioten agindua zera zen, indiarrak aurkitzeko eta haiek
zaintzeko, harik eta soldadu guztiak bertara heldu arte. Baina
ezin izan zuen itxaron, nahiz bere crow miatzaileek erakutsi
egin zioten Rosebudeko eguzki dantzaren eremu izugarria eta
eurek inoiz ikusitako denda zidorrik handiena.
“Siux asko-asko! Siux gehiegi!”, esan zioten, beldurrezko crow
uluak jaulkiz. Eta Adats Luzek, bere zaldi eta gizonei atseden
eman ez, eta, aurrera jarraitzean, ihes egin zuten.
Bestalde, Aizto Odoltsuk ree miatzaileetako bati esandako
kontua zegoen: Adats Luzek laster batean garbituko zituela indiarrak eta Aita Handi egingo zutela.

“Aita Handia egin!”, lakotek ezin sinets zezaketen halakorik.
Babesgabeak hiltzen ibiltzen zen inor ezin zen Aita Handi
izan. Baina Aizto Odoltsuk, gudu handian zatika moztu zuten
miatzaileak, hori esan zuen; aipatu zituen bera miatzaile ibilitako hiru urtean Adats Luzek egindako agintzari pila, indiar
lagun horren alde egingo zituenak, hura munduko gizonik handiena izatean: zurien Aita Handia.
Bazihoan udaz gogoeta egitean, Zaldi Zorok ikusten zuen euretako batzuen susmo txarra egia zela, eta malkarreko garaipena ez zela horren argia. Euren munizioa agorturik zegoen eta
zuriak haserre eta lotsaturik zeuden; baina ez zen hori soilik:
jendea, nolabait, beldur zen, sakabanatzeko gai ez ziren, soldaduak etorri aurretik egin beharko zuketen bezala; aitzitik, gurago zuten arroila ezkuturen batean elkarrekin geratzea; etsai
boteretsu bat zirtzikatu berri duen grizzly garaile baten antzera
baino, txakurrek luzaroan jazarritako untxien antzerago. Bai,
baziren zenbait gizon indartsu gudari gazteen artean, herrialdean barrena sakabanaturik zetozen zuri guztiak jazarri, eta
ilajeak eta soldadu jakak ekartzen zituztenak, eta euria ez zen
bitartean larrea sutan mantentzen zutenak, egun argiak ke hodei ibiltariz betez eta gaueko zerua gorrituz soldaduen zaldiek
bizitzeko behar zuten belarrarekin.
Gehienek, borrokatzeaz nekatuta, Muino Beltzak oso oso
urruti zekuskiten, baina bere zaldi hori pikarta atseden harturik
egon orduko, Zaldi Zoro lurralde hartako zurien aurka joan
zen. Eskuarki, Ora, Zezen Motz, Azeri Beltz eta gudari gazteren batzuk zihoazen berarekin, cheyenne apur batzuk ere,
beharbada, eta euren andreak ere bai. Gurdietako ondasunez
zamatuta zekartzaten mandoak; behin mahaspasak ekarri zituzten, zurien fruitu lehorrak; larruzko zaku bi goraino beteta
ekarri zituzten; Zaldi Zorok ez zituen horiek dastatzen Laramieko aspaldiko garaietatik. Deiadarkaria bidali zuen umeen
bila, eta zakuei zabalik eutsi zien umeek eskuak betetzen zituzten bitartean eta begira egon zen nola sartzen zituzten aho
barrura gauza gozo bitxi haiek. Beste aldi batean oihal zurizko
bilkari handi bat eskuratu zuten, udako azpantarrak egiteko,
polit-politak beira alezko marrekin alboetatik behera, edo marra urdinekin eta kanpaitxoekin. Andreen soinekoetarako oihala ere bazegoen, eta baita itzalkin gorri dirdiratsu bat ere kirten baten gainean, Mokasin Bakar zaharrarentzat, zeina grizzly
batek larri zauritu baitzuen, eta, batzuetan hilda bezala egoten
baitzen beroarekin. Munizioa soilik zen eskuragaitza, hildako
gizonek zekartzaten kartutxoak besterik ez zituzten lortzen.
Muinoetara oso barrenera egindako bidaia batean, Zaldi Zoro,
oharkabean, bakarrik atera zen kanpamentutik, eta, eguna
argitu orduko, gain batetik begira zebilen zuriek han behean
eraikitako hiriari; kanpadendaz eta zakuz egina zegoen; oso
ugariak zirela ikusi zuen; eta andre eta gaztetxoak ere bazirela;
geratzera etorritako jendea ziruditen. Hainbesteren aurka ezin
egin zezakeen ezer; ordea, Muinoetan, alde guztietatik barreiaturik, gizonek lurra zulatzen ziharduten larre-txakurrak legez,
eta horiek ehizatuz ibili zen. Winchesterra erabili barik –horrek
bere gerra oihua ozen bidaliko baitzuen haitzen artetik— gezi
eta gerra txurro isilak erabili zituen.
Orak aurkitu zuen, eta haserre mintzatu zitzaion bere isilpeko
lana zela eta, etsaiez lepo zegoen lurraldera bakarrik joate hura
zela eta. “Neure laguna, zuk, dagoeneko, igaroak dituzu gudari
gazte suharraren urte inozoak; zu orain herriarena zara; gure
jendearengan pentsatu behar duzu, eta ez haiek larritzen ibili!”.
Zaldi Zorok isilpean entzun zuen bere lagunaren errieta. Asko
hil zituen egun apur horietan, zuriek bere anaia, Belatz Txiki
gaztea, tirokatu ostean baino gehiago; baina hori gainezka egin
duen ibaitik ateratako ahurkada baino gutxiago zen han.

Beste gauza batzuk ere gertatu ziren uda horretan. Cheyenne
lagunkoi batzuk denda zidorrean gora abiatuak ziren Hodei
Gorrirenetik, baina eurt eragin zieten, eta, soldaduek Esku Beilegi tiroz hil eta, ilajea erauzi zioten andre-ume izutuen begien
aurrean23 . Hori Warbonet Creeken jazo zen, agentziatik lo aldi
bakarrera, lagunkoien herrialdean. Ez zebiltzan borrokatzen,
okela bila abiatuak soilik, agentzian urriegia zelako, eta negua
zetorrelako hotz eta luze. Halaxe ba, Esku Beilegi lagunkoia,
lurrean zetzan orain, tiro bakarra jo gabe.
Eta Hiru Izar crow eta snakeak itzul zitezen zain zegoela, cheyenne aurkariek eta oglala apur batzuek bere soldaduak aurkitu
zituzten –bai eta haiekin batera miatzaile zebiltzan merkatari
seme batzuk ere– Big Hornsetan; eta lagun bezala hitz egiten
saiatu ziren haiekin24 . Tiroak baino ez zituztenez jaso, arboladi
txiki batera jazarri zituzten. Han, Antilope Zuri cheyennea hil
egin zuten, eta miatzaileek euren zaldiak eta munizioa hantxe
utzi eta Hiru Izarrengana hanka egin zuten lasterka, hainbat
loalditara zegoena lurralde oso zakarra bitarteko, eta jateko
ezer gabe. Hartzailea ere haiekin zegoen, alboz eserita bere
zaldi gainean, eta, zalditik jaistean, gudariak barre algaraka ibili ziren, gaixotasun txarreko ibilera zuelako antza, soldaduek