Zaldi Zoro - 21

Total number of words is 3876
Total number of unique words is 1803
29.2 of words are in the 2000 most common words
42.7 of words are in the 5000 most common words
48.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
berriz, indiarrek kontu horri buruzkoak ondo entzun zituztela
argi geratu zelarik.
Baina orain Bad Faceak atzera egin zuen. Behin etxe bat izan
zuten han, euren ondasunak banatzeko, eta oinaztu batek
suntsitu zuen; lekua ez zen egokia, argi zegoen. Bestalde, Laramieko soldadu hiritik urrun zegoen agentzia onartzen zuen
buruzagia hil egingo zuten gudariek. Euren merkatariak ere
gura zituzten, janistarrak eta richardtarrak, esaterako, aspalditik ezagutzen zituztenak. Horiek eta euren agentzia gura zuten,
Laramietik gora hiru miliatara zeuden etxe zaharretan, ibaiaren
hegoaldean.
“Hodei Gorri ez al da hitzeko gizona, orduan?”, itaundu zuten
zuriek.
Azkenik, Beldurrek batzarrari amaiera eman zion. “Ele gehiegi
dago hemen”, oihukatu zuen. “Emaizkiguzue opariak eta utz
diezaiogun beste arazo horri lo egiten!”.
Erantzuna hitzetik hortzera eman zioten bake mandatariek.
“Bai, bai, horren inguruan neguan hitz egin, eta itzuli udaberrian”.
Gudariek esaten jarraitzen zuten ez zutela iritziz aldatuko, baina
euren ahotsak oparien gurdi karabanaren zaratan galdu ziren.
Bost mila indiarrek osatutako kanpamentu handiko biribilera
heltzean, Hodei Gorrik –zuriek hala hautatuta– banaketa egin
zuen; lau pila handitan ipini zituen ondasunak; berorrentzat;
Amerikar Zaldirentzat, Txakur Gorrirentzat eta Beldurrentzat.
Hortaz, baita Hunkpatila zaharrak ere –behin hilzorian zen
Hartz Menderatzailek lakota guztien buruzagi aukeratu zuena–
Bad Face baten eskutik jaso behar izan zituen bere ondasunak.

Istiluren bat edo beste egon zen banaketaren inguruan; gerrarako margoturik zaldiz gora eta behera lasterka aritzeak, eta
zarata; aitzindari haserreren batek zaldi bat edo beste tiroz
hiltzea ere; baina horrek guztiak ahaztuta zirudien oturuntzan
sabelak betetzean. “Ez dio axola hemen zer egin den, lakotak
garela gogoratu behar dugu”, esan zion Beldurrek bere semeari; eta artean gizon indartsuak zirenez, baita Hunkpatila biribiletik urrun zen jendearen artean ere, zuriek Aita Handiari idatzi
ahal izan zioten buruzagiak pozik zeudela.
Kontu horiez guztiez mintzo ziren gudarien dendetan eta
batzarretan, askok bere buruari galdetzen zioten nola bihurtu ote zen Hodei Gorri hain gizon handia han behean. Gudari handia zen, baina herriaren zaindaritza ez zaio eskuetan
ipintzen gizon bati borrokan gogorra delako soilik.
Laster zamariak ipar kanpamentuetara heltzen hasi ziren ondasun berriez lepo, eta aurkariek barre algarak egin zituzten:
manta txikiegiak gizon bat estaltzeko; burdinzurizko eltzeak,
erortzean mailatu egiten zirenak, edo gorritu eta herdoildu
–beraiek gura zituztenak soldaduengandik hartutakoak bezalakoak ziren, burdinazko sendoak–; harakin aiztoak hezurra
bezain kamuts. Itzulian zetozen indiarretako hainbatek gizon
zuriaren kapelak zekartzaten, goialdea ebakita, buruko luma
ipini ahal izateko zutik. Batzuek poniei jarri zizkieten, bi zulorekin belarrientzat.
Eta, beste behin ere, Konkor zen gizon harentzat jasangaitza
izan zen hura guztia ikustea; beraz, Zaldi Zororengana joan
eta, esan zion talde txiki baten aitzindari joango zela snakeen
aurka, bere laguna nahikoa indartsu sentitzen bazen eta
pentsatzen bazuen egokia zela hain goiz joatea, gertatutako
gauza guztien ondoren. Gudari zaharra zein aztoraturik zegoen
ikusita, Zaldi Zorok bat egin zuen. Baina Wind River inguruan
euripean zamalkatu ziren luzaroan; ez zen zaparrada handi
bat, edo udazkeneko trumoiekin, zeintzuk Zaldi Zororekin
mintzo baitziren, baizik eta zirimiri etengabe bat, lur lokaztuan
ia-ia elur bihurtzen zena, arkuen sokak busti zituena, horiek
luzatzea eragotziz, eta bolbora alferrik galdu zuena. Miatzaileak
itzultzean, snake kanpamentu handi baten berri eman zuten;
buztin-lur batean zegoen, eta zorua bigun-bigun euriagatik, eta
hartz-koipea bezain irristakor.
Baina Konkorrek egonezina zuen; aurrera jo gura zuen; eta,
beraz, Zaldi Zoro besteekin batera abiatu zen, deseroso, itzuli
beharko zirela pentsatuz, gizon eder batzuk galdu baino lehen.
Gudarien hegal bateko aitzindari zihoan; Konkor, bestekoa.
Hala, mezularia bidali zion bere lagunari; itxura zuen zaldiek
ezingo zutela gudu bat jasan elur lokaztu haren erdian; txorkatileraino heltzen zitzaien, laprast eginez eta eroriz zihoazen.
Konkor haserre bizian heldu zen zaldi gainean. “Behin borrokaldi bat bertan behera utzi zenuen hementxe bertan, eta kanpamentura itzulitakoan barre egin ziguten. Zaindu beharreko izen
ederra dugu. Horrek ez badizu jadanik axola, joan zaitez, baina
ni hemen geratuko naiz gudukatzera”.
“Hoye, neure lagun hori!”, erantzun zuen Zaldi Zorok. “Borrokatuko gara, baina jipoi galanta emango digutela uste dut.
Zuk arma eder bat daukazu, eta nik ere bai, baina begira gure
gizonei, arku bustiak besterik ez; eta gutako bakoitzeko hamabi
etsai, urrun tirokatzeko errifleekin”.
Gogor gudukatu ziren, baina, laster, oglalek iheska irten behar
izan zuten eskumuturreko zigorrei ekinez. Su armak zeuzkaten
hirurek –Erbinude On, Konkor eta Zaldi Zoro– atzera egitea
zaintzen zihoazen; lehengo, batek itzuli eta erasotzen zuen;

beste batek gero; baina oso arriskutsua zen; euren zaldiak labainduz eta eroriz zihoazen bidean, eta snakeak gerturatuz zetozen.
Orduan Konkorren zaldia errenka eta estropezu egiten hasi
zen. “Jai daukagu orain!”, oihu egin zuen. “Nire zaldiak hanka
zauritua du”.
Ahh-h, hasieratik izan zuten jai, Zaldi Zorok bazekien hori, baina
snakeak oso arin zetozen, eta, beraz, zalditik jauzi batez jaitsi
zen aitzindariei tiro egiteko, horiei eutsi guran apur batean; baina, berriro begiratu ahal izan zuenean, Konkor hesiturik zeukaten, eta inguru osoan zeuzkan gudariekin borrokatzen zen.
Zaldi Zorok erronka garrasia jaulki eta eraso egin zuen, baina
beranduegi zen. Zauri bat zegoen gudari zaharraren bularrean,
eta odola ahoan. Errebolberra bere lagunari luzaturik, zalditik
irristatu eta lurrera erori zen, bere etsaien erdian hilik.
Behin eta berriro oldartu zen Zaldi Zoro, gorpua hartzen
ahaleginduz, abiadan zihoan bere zaldi gainetik jaso guran; baina lurra astunegi zegoen, eta snakeak hura harrapatzeko oso
irrikatsu ; horrenbestez, azkenean, Erbinude Onek bere gerra
sokatik heldu eta handik eraman zuen, atso zaharrak bezala
agiraka. Ez al zuten nahikoa gaurkoz, gudari eder bat galduta? Bestalde, euren balak ia agortuta zeuden, eta, han geratuz
gero, beste batzuk etorriko ziren euren bila, eta galdurik ziratekeen eurak ere. Halaxe ba, alde egin zuten. Ia gau osoan zehar joanean eduki zituen gudariak Zaldi Zorok, harik eta euren
joanera isila izan zen arte elurpean.
Azkenik, lo egiteko geratu zirenean, Zaldi Zoro txingar apur
batzuen ondoan makurtu zen, errebolberra eskuetan, Konkorrez eta bere amaieraz pentsatzen. Gudari handia bere aita-laguna izan zen beti, Kizkur mutikoak haren gerripekoaren sokari
heldu eta abian zihoan zaldi gainera igo zen lehen aldi hartatik.
Orain joana zen, elkarrenganako bihotzak onak ez ziren egun
horretan hila. Hori ere inoiz gertatu ez zitzaien gauza zen; inozo bat kanpamentu batetik kanpora zamalkatu zen arte Ur Gaberen emaztearekin.
Egun apur batzuk geroago, Zaldi Zoro eta bere koinatu gazte
Luma Gorri Konkorren gorpua jasotzera joan ziren. Burezurra
eta hezur gutxi batzuk besterik ez zituzten aurkitu koioteak
egondako tokian, eta snakerik bat ere ez herrialdean. Ikusi zutenean zer gizon hil zuten, euren herrixka mugitu zuten lakoten
bidetik urruti.
Musketa arratoiek euren neguko etxeak eginda zeuzkaten
eta bufaloa hegoalderantz lekualdatzen hasita zegoen; noiz
behinka, horien andana luze ilunak –zaldi kimazko soka beltz
eskergak irudiz–, euren aitzindariari jarraika, gailurretatik jaitsi,
eta lautadetatik zihoazen. Halaxe ba, oglalak azken ehizaldietarako sakabanatu ziren, eta ondoren neguko kanpamentuetara, Rosebudeko bokalean, minneconjou eta no bowengandik
hur, Yellowstoneko hego ertzean. Elur-izotzak urtzeko sasoian,
hunkpapak heldu ziren, beste lakotekin mendebalderantz joateko, belar eta ehiza bila. Hor, Zaldi Zorok eta Orak gehiago
jakitea lortu zuten Hartzaile zeritzan merkatari semeaz, Zezen
Eserirekin bizi zena. Antza, hunkpapek Missouriko adarkatze
inguruetan aurkitu zuten urte batzuk lehenago, ia ume bat zela
artean, gudarien zain, zutik, bere eskuak buru gainetik altxatuta. Beraz, Hartzaile deitu zioten, bere eskuak zerbait hartzeko
bezala jasotzen dituena.
Ziurrenik erdi indiarra izango zela pentsatu zuten, bere azal iluna ikusita, eta ezpain potoloa eta sudur zapala, kolpe bat hartu

izan balu bezalakoa zena. Lakoteraz mintzo zenez, nahiz txarto
egin, eta zeinu hizkuntzan ere pixka bat, Zezen Eserirengana
eraman zuten. Hantxe esan zuen bere aita Brazeau zeritzan
merkatari seme bat zela.
“Hoh!”, esan zuten harriduraz hunkpapetako zenbaitek.
Oroitzen zuten erdi beltza zen horrelako norbait. Ibaian gora
heldu zen su txalupa batean aspaldi, eta batzuetan zigorra zerabilen, Missouriko merkatari forteetan zuriek zerabiltena lanean
zihardutenekin.
“Hou!”, baietsi zuten beste batzuek. Brazeau horretaz entzuna
zuten.
Ongi, Hartzaile bere semea zen. Zurien eskolara joan zen, gizon bat hil eta ihes egin behar izan zuen arte. Zezen Eserirekin
zegoenetik berripaper ugari ekarriak zituen Missouriko bideetan tirokatutako posta-eramaleengandik, eta baita soldaduen
gutunak ere, zeintzuetan euren planak azaltzen baitzituzten.
Batzuetan horien pakete osoak zekartzan kanpamentura, hantxe bizi zirenean.
Oglalek garraztasun apur batez begiratu zioten Hartzaile horri.
Eurek babesa eman zioten zuri bat hil zuen merkatari seme
bati, eta berak, kalterik ez jasotzeko promesaren ordez, Hodei
Gorri eta bere gudariak eraman zituen.
“Hah! Hodei Gorri!”, barre egin zuten hunkpapek. Zezen Eseri
ez zen Bad Face botere ehiztari bat.
Udaberrian Laramie herrialdetik itzuli zirenek Bufalo Beltzi
buruzko kontu bat zekarten kontatzeko. Alabatxo batez erditu
zen, ileargia larreetako oilo txita bat legez, zurien gazteetako
bat legez ia.

“Halakoxea zen Kizkur ere txikitan”, elkarri ziotsoten atsoek.
“Zuriek sarritan gatibu deitzen zioten”.
Hango gehienek ordurako bazekiten Ur Gabek bigarren emazte bat hartua zuena, Bufalo Beltz beregana itzuli eta gutxira.
Batzuek ziotenez, andrea bera izan zen emazte berria ekarri
zuena senarraren dendarako, era horretan bera bakarrik bizi
ahal izateko kanpamentu-biribilaren atzealdean ezarritako beste denda batean.
Edonola ere, ondo zegoen umetxoarena, pentsatzen zuten
andreek, zorigaitzezko aldi hartatik zerbait ona zegoelako andrearentzat. Euren Gizon Bitxiarentzat ,aldean zeraman orbaina baino ez zegoen. Ezin jakin jaiotako umearen berri zuen ere.
Zaldi Zorok bazekien, eta umea berari eman beharko zioten;
haren bila jaitsi beharko zuen. Baina orduan gogoratu zuen
goian elkarturik egon behar zutela, ahulak otsoengandik babesten diharduten bufaloak legez. Adar-biribila hautsiz gero,
batzuk, agian denak, galdurik egongo ziren. Umetxoa ekartzen
ahaleginduz gero, Biki Beltzekin eta Ur Gaberen beste senideekin zegoen arazoa azaleratuko zen, baita Ora bere lagun
hurkoarekin eta bere senideekin ere.
Eta zer zegoen han lakoten semeentzat? Zaldi Zoro eta bere
gudari anaiak lautadetan gudukatzen hil zitezkeen; baina,
antza, euren semeek erreserba deitutako zurien irletan usteldu beharko zuten seguruenik, alabak zurien ordainik gabeko
ordainandre bihurtu. Eta gauza horiez pentsatzen ziharduela,
suaren bestaldean lanean gogor ziharduen Xal Beltzi begiratzen
zion. Atso bat ekarri zuten dendara, andrearen senidea. Jadanik
atorraduna ez zen arren, gonbidatu asko izaten zituzten, eta,
jaten eman behar horiei. Eta orain, laster, gaztetxo bat ere izango zuten euren artean. Agian gudaria izango zen, eta galdutako

anaiaren lekua beteko zuen. Zaldi Zorok horretaz pentsatzean
zuriek indiarrentzat zeuzkaten uharteak ahaztu, eta seme horri
irakasteko egitasmoetan hasi zen, Konkorrek Kizkurri irakatsi
zion bezalaxe: bisutsak harrapatuz gero bere burua salbatzeko
lakota era irakatsiko zion; zauriak buztinez sendatzen; bufalo
sabel batean zopa egiten, okelaz bete eta harri beroz irakinik. Gauza guztien izadia ezagutzen irakatsiko zion seme horri;
zerua, airea eta lurra; eta animalia guztien erak; bufaloa; hartza;
otsoa, bai eta berorren anaia txikiak ere: azeria, kastorea eta
bisoia. Agian, noizbait, mutikoari laguntzean txiki horietako bat
bere zulotik ateratzen urkila puntako makila batekin, mofeta
bat izango zen, eta andreek dendatik botako zituzten biak,
Konkor eta Kizkur gaztearekin egin zuten bezala, aspaldian.
Bai, ahaleginduko zen bere semeari borrokatzen irakasten, eta
ehizan; lakota jator bat legez bizitzen. Eta orain maiz bidaltzen
zuen deiadarkaria, Altze Beltz gaztea edo beste mutikoren
bat ekar zezan, egunen batean, herria laguntzeko gizonak bihurtuko zirenak. Andreek betetako egurrezko katiluetatik jan
bitartean, istorioak kontatzen zizkien, eta pitin bat zirikatzen
zituen, kume edo moxal batekin egiten den bezala, otzan egiteko, eta, aldi berean, sua pizteko harengan. Mutikoak pixka
bat lotsatuta ibiltzen ziren, ia beldurti, gizon lagunkoi haren
aurrean, zeinari herriak bitxi deitzen baitzion. Igartzen zuten,
igarri, bitxitasun antzeko bat harengan, trumoiak bitxiak diren
hein berean, edo altze zezenaren ibilera. Baina beti itzultzen
ziren, istorio gehiago entzutera, eta zirtara botatako bufalo
bilgorraren erlantzak haien begiak dir-dirka erakusten zituen,
eta itzal ilunak sortzen dendako larru margotuan –zeinak Zaldi Zororen ikuspeneko gauza sakratuak erakusten baitzituen–,
eta andreen aurpegi lagunkoiak argitzen. Aitaren sutondoko
gizona ekartzen zion gogora, berak eta Belatz Txiki gazteak
euren arreba zirikatzen zutenean; bereziki Xal Beltzek txindien
gainean ipintzen zuenean belar gozoa eta gereziondo azala, haren amak egin ohi zuen legetxe, lurrin eder bat sortuta barruan
eta baita herrixka osoan zehar, jendeari jakinaraziz dena ongi
zela Zaldi Zororen dendan.
Udaberri aldera, Hodei Gorri eskatzen hasi zen indiarrekin
zegoen merkataritza guztia etetea Platteko Fettermanen, eta
handik behera Laramieraino –hori barne—. Batzuek zioten
Hunkpatila kanpamentuan jasandako hitz okerrengatik zela,
eta bere aurrean erantzitako gerripekoaren irainagatik; haiek
gosetzeko asmoz, bere menpe esertzera etor zitezen agentzia
batera. Baina beste hainbatek bere buruari itauntzen zioten
horrek ez ote zuen beldurtuko: gudari aurkari ospetsuak bere
herrian bertan bizitzeak, bere gizon gazteak erakarriz haien
orpo parpailen atzetik.
Udak berri gehiago ekarri zituen hartaz: bere agentearen zain
zegoen, Hosto Gorri eta Zauri Txiki eta besteekin –Missouritik
aspaldi jaitsiak zirenak–, denak Laramie inguruetan kanpaturik,
soldadu buruzagiaren behikia eta irina janez. Azkenik, agentea
heldu zen, baina ez Hodei Gorriri agindutakoa, eta, hortaz, Bad
Facea haserre batzartu zen. Herriaren aurrean lotsarazi zutela
esan zuen, eta ez zuela agentziarik onartuko ibaitik iparraldera. Bestalde, merkatariek gaztigatu ziotenez, zuriak indiar herrialdera heltzeaz bat gogor egiten hasiko ziren Muino Beltzez
jabetu arte.
“Hou!”, baietsi zuen Zaldi Zorok kontu horren berri izan zuenean.
Bai, baina agenteak eta bake gizonek bihotz hotzez entzun zioten Hodei Gorriri, opariak euren sakeletan gorderik, eta berari
gogoraraziz ordurako boterea eta opariak emanak zizkioteZaldi Zoro

Mari Sandoz • Aitor Fresnedo Gerrikabeitia

Herriaren gizona

la gauza horren trukean, eta orain bere mihia beste aldetik
mintzo zela.
Azkenik Hodei Gorrik esan zuen ezin zuela berak bakarrik erabaki Bad Face guztien izenean, eta iparrera joan behar zuela
Biki Beltzekin batzartzera. Zuriek harriturik ziruditen. Nor zen
Biki Beltz hura, bere burua lakota nazioko buruzagi handitzat
zuen horrek edozeri buruz galdetu behar izateko hari? Dena
den, joan zitekeen, baina ez zen erraziorik egongo indiarrak
ados jartzen ez ziren arte agentziari buruz.
Hala, aitzindariak, gosetu ahala, jaitsi egin ziren, bata bestearen
ostean, euren aita berriari hitz egitera eta Horse Creekeko
bokalearen ondoan onartzera leku bat; Horse Creek horretantxe hain zuzen ere, ia duela gudari baten bizialdia, ospatu zen
Biltzar Handia, eta han hil zituzten geroago Fouts eta lau buruzagiak. Handik hur, ibaitik iparraldera, ezarri zuten agentzia.
Aurkariek hori jakin zutenean, Zaldi Zororen gudariak garrasika jaitsi ziren bake buruzagienera zartakoak zenbatzera, baita
Hodei Gorrirenera, Beldur zaharra barkatuta soilik. Eta lagunkoi guztiak leku berrira eraman eta ondasunak ez heltzean,
euren gazteek berek, gerrarako margoturik, hauts handia altxatu zuten dendazko hiri berrian zehar, airera tiroka eta barre eginez, zuriak hostotzapean ihesi doazen saguak legetxe
sakabanatu eta desagertu egin zirenean. Azkenik, ondasunak
heltzean, Buztan Marradunengana zihoan gurdiari ez zioten
iparrera joaten utzi, Running Waterretik harago zegoen bere
agentzia berrira.
“Zuriek ez dute baimenik indiar lurraldera etortzeko! Hoppo!”,
oihukatu zuten gudariek; Txikito eta beste batzuk, zeintzuk,
buztan adarkatuko txoriak ekaitzarekin legez, arazoekin batera

agertzen baitziren beti, beherantz lastertu ziren dibertimenduaren bila.
Beraz, Buztan Marradunek Hodei Gorrirenean jaso zituen
bere ondasunak, eta ondoren hegoaldera jaitsi zen ehizara,
Republican herrialde debekatura; bere herria ondo horniturik
zihoan, olanazko denda estalki berriekin, manta berri, eltze eta
zurien jantzi ugarirekin –berokiak, prakak eta kapelak, berriz
saldu ahal zizkietenak zuriei munizio eta whiskyaren trukean–.
Zamari bat urteroko berriekin heldu zenean ipartar kanpamentuetara, sendiak ezarian alde egiten hasi ziren agentziako
gauza onak eskuratzera elur haizeak heldu aurretik. Zaldi Zorok
eta besteek hori ikusi behar izan zuten, euren kanpamentuak
gutxiagotzen, hondar barrak uholdean legez. Baina batzuen ustez ongi zetorkien hori, urtetik urtera gaitzagoa baitzen okela
egitea.
“Bufaloa agortzen ari da”, esan zuten agure batzuek, eta antzina
nola izan ohi zen kontatzeari ekin zioten berriro ere, hainbeste
bufalo zenean ezen urtero milaka gidatzen baitzituzten haitzarteetatik Chugwaterren barrena, Plattetik behera. Artean bizi
ziren gizon batzuk egunak egon ziren kanpaturik Bide Santuan,
taldeak igaro bitartean, bidea orrazten zuen manta ilun eskergaren pean lurrak burrunba egiten zuelarik gau eta egun, gau
eta egun. Nork hilko ote zituen hainbeste? Herriaren bizimodu
okerrarengatik izan behar zuen horiek galtzea.
“Gure andre asko soldaduen jabetza bihurtu dira!”, esan zuten batzuek haserre, lehenago ere hainbat alditan esana zuten
bezala. Eta baten batek gogorarazi zuen emakumeak nahi duenean utz dezakeela gizona, eta eskubide hori ukatuz gero behiak antzu bihurtzen direla, eta txahalak urritu. Baina gizon gazteek esan zuten zioa ez zela hori, ezpada hegoan eta iparrean

ziharduten larru ehiztariak, eta lapikoetan beruna urtzera joan
ziren, bala dirdiratsu gehiago egitera. Betoz zuriak euren bufalo
armekin.
Udazken inguruko egun batean, goizean goiz, Zaldi Zororen
dendako atea altxatu egin zen, eta Xal Beltz sartu zen, astiro
eta apur makurtuta ibiliz; zerbait zekarren, eta leunki utzi zuen
lotan zegoen bere gizonaren parean. Horrek, eseri eta, adarzabal emearen larruz eginiko bilgoari begiratu zion, luzaroan;
eta ondoren, lo larruetan makurtuta zegoen andre nekatuari
–aurpegia zurbil, hautsa eta belarra ile nahasian–.
“Alaba bat da”, esan zuen atsekabeturik, gizon guztiek seme
gudari bat nahi dutelako.
Zaldi Zorok bilgoa altxatu, eta, “Hou!” esan zuen maitekiro,
“alaba bat, beraz; oglalen beste alaba bat, herriaren ama ederederra izango dena; eta denek liluraturik begiratuko diote bere
egikera sakratuak ikusita, eta Bere Beldur Dira deituko diote”.
Negu txarra zen, hain hotza indiar batzuk izoztuta geratu ziren
kanpamentu batetik bestera joatean. Amek garrasi egiten zuten: gizon gazteak okela apur bat bilatzera ezin joan; bai, ordea,
neska baten zain egotera.
Bai, baina negu ona zen ere, zeren hotzak zuhaitzak zartatzen
hastean, aurkarien kanpamentuak oso handiak ziren; Pineyko
gotorlekuaren aurkako gudua izan zen sasoian bezain handi
ia. Hodei Gorri eta Txakur Gorri ere iparraldera etorriak ziren, lurra izoztu aurretik ozta. Antza, euren aita agentea oso
bakarti zegoen han behean, Platten, ondasunak banatu bezain

laster denek alde egin baitzuten, merkatarien semeak eta Ganorabako zahar batzuk salbu. Batzuek zioten euren ondasunak
lapurtu zizkiela; beste batzuek ziotenez, Ganorabakoak euren
hornidurak saltzen zebiltzan whiskyagatik eta ondoren sabel
gosetiaz kexatzen ziren.
Neguan kartutxo guztiak berriro bete zituzten, tiro onak
jotzeko nahikoa bolboraz horietako gehienak; Zaldi Zorok ikasi egin baitzuen bolbora banatuz gero ez zegoela bat ere zorki
indartsurik, era horretan indiarren balak doi-doi irteten zirela
armen kanoietatik; aldiz, soldaduenek gudariak lurrera eraisten
zituztela. Hain bolbora gutxirekin tiro trebaketarako, indiar gehienak tiratzaile txarrak ziren; ez soldadu gehienak bezain txarrak, baina ez menditarrak bezain onak, edo merkatari seme
batzuk bezain onak. Zaldi Zoro Little Batekin ibili zen ehizan,
Garnierren semea, eta bihotza bete zion hari tiratzen ikusteak.
Ez Bridger ezta beste inor ere ez zen lakoten seme hau bezalakoa.
Bai, bolbora lortu behar zuten indiarrek edo bestela euren
narrak prestatu agentzietara lekualdatzeko. Halaxe ba, Zezen
Eserik itun bat egin zuen Slotekin –Red Riverreko mestizoa–.
Jende hori iparraldetik etorri ohi zen, bi gurpildun gurdiekin,
aspaldiko batzarrera joateko Green Riverrera, Santa Fe deitutako leku espainiarrera ere helduz; horren urruti heltzen ziren.
Orain maiz egoten ziren Yellowstonen bufalotan, haien atzetik
mugituz, euren familiak aldean eramanez eta Gainjantzi Beltz
bat bere gurutze santuarekin; indiarren aurka borrokatzen
ziren lurrezko gotorlekuetatik, zuriak bezalaxe, erriflerik berrienekin eta bolbora pilarekin. Itunaren ondoren hunkpapa
kanpamentura joan ziren. Zaldi Zoro hara igo zen su armak eta
munizioa lortzera, baina haizetara botatako denbora izan zen,
haiek ekarritako bost leretan whiskya zekartelako gehienbat.
Itzuli zenean bere dendan geratu zen katilu bete salda hartze354

ra eta Bere Beldur Dira begi handiarekin pixka bat jolastera;
umeak barretxoak egiten zituen aitak sudurtxoa ukitzen zionean sokatxo batean lotutako untxi baten isatsarekin, eta Xal
Beltzek zeregin artetik begiratzen zien begitarte nasaiz, udaberriko lurra bezain alai.
Baina Zaldi Zorori ezinegona eragiten zion han goian, iparraldeko herrialdean, ikusitako zerbaitek. Zuriak zerbait saiatzen
ari ziren Hartzailerekin, merkatari semearekin; Richard gazteak
egindako berdina egitea gura zuten; hots, Zezen Eseri eraman
eta ordainetan zuri baten hilketa ahaztuko zuten; hortaz, Zizareri eta Belatz Txiki zaharrari hori aipatzera lastertu zen.
“Ahh-h!”, esan zuen osabak, amorruzko hotsa jaulkiz. Zizarek
isilik pipatzen zuen, horretan pentsatuz; azkenik zera esan zuen,
Altze Argal zatitan moztu zutela Platteko agentziaren ondoan.
Bere bi emazteen bila joan zen, atzean utzi zituenak Hodei Gorri ekartzera joandako aldian; eta Hartz Beilegik, horien nebak,
esan zionean dantzaldi batera joanak zirela, Richard mozkortiak tiroa eman zion. Beraz, indiarrek euren aiztoekin pusketan
ebaki eta kanpora bota zuten kanpamentuko biribilaren erdira.
“Altze Argal lakota andre baten semea zen, baina gizon txarra
zen”, onartu zuen Zaldi Zorok, “eta gehiago egongo dira”.
Baina Platteko berri gehiago zegoen. Agente zaharrarenak egina zuen, eta berri bat etortzear zen; eta hizketa gehiago zebilen agentzia lakoten ehiza lurretara lekualdatzeari buruz. Hodei
Gorri, antza, Aita Handia ikustera zihoan berriz.
“Batek daki zer salduko duen oraingoan”, esan zuen Zaldi
Zorok. Beharbada baten bat behera joan beharko zuen zer
gertatzen ari zen ikustera. Baina Txikito eta bere jarraitzaileak
bertan ziren jadanik. Eta Hodei Gorri Washingtonetik itzuli ze355

nerako Ganorabakoek adostua zuten agentziaren lekualdatzea,
eta Bad Faceak ozen eta haserre hitz egin zuen horren aurka.
Geroago entzun zutenez, ez zen lekualdatzearen aurka zegoela, baizik eta ez ziotelako ordaindu hori baimentzeko.
Hoh!
Uda heldu berritan, oglalek euren ehiza lurretatik iraitzi zituzten okela gose ziren crowak, eta, ondoren, minneconjou eta
hunkpapekin elkartu ziren Yellowstone ibaiaren bihurgune handitik beherago, eguzki dantza handi baterako; herriari indarra
eta bihotz ona ekartzeko dantza bat egiteko, zeren urduritasuna eragiten zuen eleketa baitzebilen euren artean: ekialdeko
lurrak neurtzen ziharduten zuriei buruzko berriak; orain, antza,
honantz zetozen. Gerezi belzte erdialdera, abuztuan, zenbait
hunkpapa lauhazka heldu,
eta esan zuten laurehun soldadu zetozela ibaian gora, inork ezin
azaldu arren nola lortu zuten bertara heltzea17. Ia horien erdia
zaldizko soldaduak ziren, eta beste zuri pila zekarten eurekin.
Horrenbestez, gizon zaharrenek herria soldaduen bidezidorretik aldentzen laguntzen zuten artean, gudari talde handi bat
abiatu egin zen. Zaldi Zoro atzeraturik zetorren, bere alaba
txikiak zurien udako sabeleko minen gaixotasuna baitzuen, eta
bere denda uztea gogorra egin zitzaion.
Arrow Creekeko bokaletik gertu aurkitu zuten kanpamentua,
eta behi eta zaldi taldeetatik hurbil zegoen mendi baten gibelean gorde ziren, aziendak aizkatzeko prest, haien atzetik joateko nahikoa argitu orduko. Baina Zezen Eseriren gudari gazteetako batzuk isil-gordeka irten ziren egun argitze izarra baino
Armadak babestutako Northern Pacific Railwayren neurketak, 1872ko
udan.

lehen, eta, ondoren, zaldi apur batzuekin itzuli ziren asapalan,
eta haien atzetik abeltzainak, gogor jazarriz eta tiroka; armen
danbadekin soldadu guztiak esnatu egin ziren, eta aziendak
kanpamentu barnera sartzeko arin eta presaka hasi ziren.
Zaldi Zoro haserre zegoen. “Orain alferrik galduta dago”, esan
zien bere oglalei, “argi ibili beraz! Soldaduek urrun tirokatzeko
armak dauzkate, eta kartutxoak erruz. Ez du merezi gizon ederrik galtzea irabazteko ezer ez denean geratzen”.
Ordurako egun argia zen, beraz indiarrak mendixka batean
elkartu ziren, soldaduei eraso egiteko, zeintzuk ibai ondoko
ebaki batean ezkutatuta baitzeuden. Leku gaitza zen, eta Zorri
Jorik eraso zuen aurrenekoa; asko hurbildu zen eta belar altuan
erori zen. Beste bi oldartu ziren gero zaldiz, eta herrestan ekarri behar izan zituzten, zauriturik.
“Argi ibili!”, gaztigatu zuen berriro Zaldi Zorok. “Soldaduak ez
ezik beste norbait dabil han; ehiztariak edo menditarrak!”.
Eguzkia euren bizkar gainetara bero-bero igo zenean, Santu
Luzek, ikuspen indartsua zuen minneconjouak, balez babesteko
zeremonia egin zuen sei gizonentzat. Horiek berarekin batera
irten behar zuten zaldiz, zuriak inguratu lau aldi sakratuetan,
eta ondoren eraso, eta mendian zeuden beste guztiek ere aldi
berean eraso. Halaxe egin zuten, gudariek, euren zaldi bizkorretan, ke laino baten pean bizkor tirokatzen zuen soldadu lerroa inguratu zuten, Santu Luzeren ikuspeneko abestia abestuz.
Bat jo zuten, gero beste bat, baina gogorrak ziren eta zaldi gainean zerraiten, beste bi zauritu zituzten arte, orduan aitzindariek jeurt egitea agindu zieten. Zazpitik lau zauritu nahikoa zen.
Horren ondoren beste erasoaldi batzuk egin zituzten, eta,
behin, Zezen Eseri eta bere gudarietako batzuk kanpora atera
ziren pipatzera, indiarren errenkada aurrera; ipartar soldaduek,
antza, hunkpapa herrena ezagutu zuten eta hari tiroka hasi ziren gogor. Baina berunak ez zuen ukitu egun hartan. Beste behin, Zaldi Zoro atera zen zaldi gainean, bera bakarrik soldaduen
errenkada aurretik, zuri batzuk atera eragiteko itxaropenez,
besteek tiro egin ahal izateko horiei; astiro zamalkatu zen, ingurua behatzen balebil bezala. Balek bere zaldiaren isatseko ilea
moztean, eta lantzaren makilatik ezpal bat ateratzean, gudari
gazteek txalo eta oihu ozenak egin zituzten. Baina Hunkpatilak
bazekien horiek inozokeriak zirela. Zuriak ez ziren herrialdetik
joango era horretan gudukatuz. Horiek soilik ulertzen zuten
gizona lurreratzen zuen bala.
Gudariak joaten hastean, belar altuan geratutako zaurituak
aurkitzen laguntzera geratu zen Zaldi Zoro. Zorri Jorirengana
heltzen ahalegindu zen, baina bere zaldiak bala bat jaso zuen
bularrean, eta ihes egin behar izan zuen bere burua salbatzeko,
tximista sakratuaren irudiari jarraituta, sigi-saga lasterka eginez,
balak saihesteko. Eta indiarrak behin joanda, miatzaileek ikusi
zuten soldaduek Zorri Jori sutara botatzen zutela, eta mendien
gainetik, erre usaina urrunetik hartu zuten.
Bakarrik zamalkatu zen Zaldi Zoro etxera; ehiza txiki pixka bat
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Zoro - 22
  • Parts
  • Zaldi Zoro - 01
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 1991
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 02
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1850
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 03
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1819
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    42.6 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 04
    Total number of words is 3833
    Total number of unique words is 1841
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 05
    Total number of words is 3853
    Total number of unique words is 1895
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 06
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1860
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 07
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 1779
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 08
    Total number of words is 3843
    Total number of unique words is 1782
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.0 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 09
    Total number of words is 3900
    Total number of unique words is 1819
    27.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 10
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1809
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 11
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1769
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 12
    Total number of words is 3832
    Total number of unique words is 1782
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 13
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1763
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 14
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1736
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 15
    Total number of words is 3897
    Total number of unique words is 1724
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 16
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1697
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 17
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1785
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 18
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1740
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 19
    Total number of words is 3915
    Total number of unique words is 1765
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 20
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1781
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1803
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 22
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1756
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 23
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1763
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    41.4 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 24
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1714
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.7 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 25
    Total number of words is 3784
    Total number of unique words is 1751
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 26
    Total number of words is 3859
    Total number of unique words is 1702
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 27
    Total number of words is 3863
    Total number of unique words is 1713
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.4 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 28
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1750
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 29
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1713
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 30
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1764
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.8 of words are in the 5000 most common words
    50.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 31
    Total number of words is 3955
    Total number of unique words is 1581
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.6 of words are in the 5000 most common words
    53.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 32
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1755
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    44.8 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 33
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1831
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    39.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 34
    Total number of words is 612
    Total number of unique words is 429
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.