Zaldi Zoro - 19

Total number of words is 3915
Total number of unique words is 1765
28.4 of words are in the 2000 most common words
44.5 of words are in the 5000 most common words
51.8 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
zeruko trumoien boterearekin.
Euren arteko bat biharamunari begira zegoen, eta iruditzen
zitzaion eguzkia joan zenean bezain ilun zetorrela; izan ere,
Hartz Menderatzaileren bruleak eta Adar Bakarren minneconjouak Missouriko agentziarantz zihoazen. Egia zen Zaldi
Zorok artean bere inguruan zeukan jende gehiena gaztea eta
indartsua zena; baina, hala ere, gero eta gutxiago ziren; kanpamentuetako biribilak txikiago; herriaren eraztun handia sakabanatua eta hautsia.
Handik gutxira, entzun zuten beste merkatari seme bat beraiekin bizitzera etorria zela. John Richard gaztea zen, Altze
Argal deitzen zuten hura. Hodei Gorrirekin –bere amaren se306

Gudari aintzatsua

nidea— zegoen, eta, antza, berak ere zuriengandik ihes egin
behar izan zuen hilketa bat zela-eta; ez lehena, baina oraingoan
Fetterman ofizialak gustuko izan ez zuen hilketa zen: gotorlekuan bertan tirokatutako soldadu bat. Antza, arazoa, zurien
ordainandre batengatik zen –gaixotasun txarreko andre bat—.
Beraz, inork atzeman ahal izan aurretik, iparralderantz jo zuen.
Orduan, Bide Santu inguruetako zuriak esaten hasi ziren hark
mehatxu eginwaymoni zuela gudariak ekartzearekin, eurak
garbitzearekin. Lakotek oso barregarri iritzi zioten horri. Baita
Zaldi Zorok ere egin zuen barre pixka bat. Harrigarria zen zuriek zer nolako txorakeriak sinets zitzaketen. Borrokaldi eder
askotan bere burua probatu zuenak soilik eraman zitzakeen
gudariak jarraitzaile, eta Altze Argal delako hura ez zen gudari
bat, inondik inora, baizik eta merkatari baten semea.
Alabaina, baliagarria gerta zekiekeen, pentsatu zuten Zizarek
eta Musu Luzek. Zurien eskolara joandakoa zen, eta, are hobea
zena, crowekin bizi izandakoa hainbat urtetan. Adiskidetasun
tabakoa eraman zezakeen horien kanpamentuetara.
Baina, laster ikusi zutenez, Altze Argalek ez zeramakien tabakoa
crowei, baizik eta Hodei Gorriri. Hortaz, Zaldi Zoro Bad Faceen kanpamentura joan zen bere lagun Hartz Beilegi bisitatzera, bere bi arrebak eman zizkiona Richard gazteari iparraldera
etorri zen aurreneko aldian, eta dagoeneko damututa zegoena,
zeren, zirudienez, merkatari seme horri whisky hurrupa oso
gustatzen baitzitzaion. Zurien uste arraro hura ere bazeukan,
zeinaren arabera senar batek eskubidea baitzuen bere emaztea jo eta eraisteko, andrea etsaiaren gudari bat bailitzan.
Hartz Beilegik hori eta askoz gauza gehiago ere zeuzkan esateko, ahoa, Hunkpatila atorradunak bezala, itxita zeukan gizon
bati. Mezulari batzuk Bide Santutik gutun sekretuak ekartzen
ari ziren Richardentzat. Beldur, Hartz Azarri eta beste batzuk
Aita Handia bisitatzera joan zitezen gura zuten zuriek; baina
arazoak zeuzkaten Hunkpatilarekin; eta, horrenbestez, Altze
Argalek indiar batzuk besteen aurka jartzea espero zuten, eta
hitzeman zioten Hodei Gorri ere joatea lortuz gero, soldaduaren hilketa ahaztuko zutela. Hori lortzearren Richard gauza
mordoa eskaintzen ari zen, baita zera iradoki ere, zuriek Hodei
Gorri oglala guztien buruzagi izendatuko zutela.
Hoh! oglalen buruzagi nagusi! Bad Faceen nagusia ere ez zen
eta! Gudarien aitzindaria besterik ez zen eta! Baina horrelako
gauzez ezer gutxi zekiten zuriek.
Ur Gaberen kanpamentuan bisita egitetik, etxerantz gauean
zehar zamalkatu zen Zaldi Zoro. Aita sutondoan aurkitu zuen,
ikaragaitz, harrizko pipa ederraren hodia eskuan, zume gorriaren eta tabako apur baten nahasturaren lurrina airean.
Semeari tabako poltsatxoa eskaini, eta ondoren egur gehiago bota zuen surtara, eta horrek sortutako argitasun berrian
bere pareko begitartea ikusi ahal izan zuenean, izandako bisitari batzuez mintzatu zitzaion, hitz zuhur eta apalez mintzo
ziren gizon pare bat. Bisita lagunkoia egitera zetozela zirudien,
hasieran behinik behin, hegoaldeko jendearen txutxumutxu
atseginak ekarriz eta Bide Santuko soldaduen inguruko berriak
ere bai.
Bertako gauzez ere mintzatu ziren, eta, joatean, pipatzen ibilitako tabako makila luze eta zapala utzi zuten Zizareren mozteko oholean. Bazekiten onartuko zuela jadanik erabilia izan den
opari bati ezetz esaterik ez baitago.
“Ahh-h!”, esan zuen Zaldi Zorok, bere pipa betea ahoratu, eta
su zotzarekin pizten zuela.

Tarte batez, aitak ere isilpean pipatu zuen, atseginezko txistu
hotsa atera gabe pipari. Ondoren, berriz mintzatu zen. Etorritako bi gizonak Bad Faceak ziren: Hartz Zutun, Andre Jantziren
anaia, Hodei Gorriren kanpamentukoa; eta bestea, Biki Beltzen
senitarteko bat.
Semea isilik zegoen; bere pipako kea geldi geratu zen aurpegi
mehe eta gogorraren inguruan, zeina Muino Beltzetako harri
aldagaitza bezalakoa baitzen. Baina Zizarek bazekien semeak
ulertu egin zuela gizonak zertara etorri ziren.
“Ez dizute utziko Bufalo Beltz zuretzat hartzen”, esan zion.
“Hodei Gorriren iloba da, Biki Beltzen anaiaren emaztea, eta
ez diote joaten utziko”.
“Hoh! Ez diote joaten utziko!”, oihu egin zuen Zaldi Zorok, amorruarekin urratuz bere isiltasuna, uholde batek kastore presa
bat suntsitzen duen moduan. “Gizon zuria bezala, besteek zer
ezin duten egin esatera datoz. Ez al dakite lakota andreak bere
denda uzten duela berak gura duenean? Halaxe izan behar
zuela iritzi zioten Bad Faceek Zezen Hartzen senitarteko gaztea bahitu zuten aldian, eta orduan buruzagiaren herrak Hodei
Gorriri aitzakia eman zion hari tiro egiteko! Eta hura ez zen
koskortutako andrea, aukeratzeko askatasuna zuen emaztea,
baizik eta andereño bat”.
“Egia, baina bere mokasinen oinatzetan boterea dakarren andre koskortuak ezin hauta dezake bere bidea horren argi. Borrokarik gabe ez da posible izango; hori esatera etorri zitzaizkidan”.
“Gerra oglalen artean? Inozo halakoak; andre batek bere senarraren denda uzten duelako herria zatitzeko prest daudenak
inozoak dira!”.

“Ez da andrea, baizik eta bere oinatzetan dakarren boterea”,
esan zuen astiro Zizarek. “Gerra horregatik izango litzateke,
herrien arteko gerra guztiak diren bezala, eta beti babesgabeek
sufritzen dute”.
Ahh-h, babesgabeak! Eta horiengan pentsatuz, semea aurrerantz begira geratu zen, itzaltzear zen sutara. Bai, andreak; hortxe, lo larruen artean etzanik zegoen bere ama bezalakoak,
kontu horri isilpean adituz zegoena, seme deitzen zuen horren
gainera eroritako zama astunaz jabeturik. Andre eta umeak,
zaharrak, elbarriak eta itsuak izango ziren sufrituko zutenak.
Goizaren etorrerarekin dendako larruak argitu zirenean, Zaldi
Zorok eserita zerraien bere mantan bilduta eta sutautsaren
aurrean. Gau guzti horretan zehar, bere bizitzako urteetan
atzeraka bidaltzen ibili zen bere bihotza. Haurtzarotik jakin
zuen bere herria bitan zatitutako harria bezalakoa zena, sekula
bat ezin zitekeena berriz, beti alde urratua
elkarri erakutsiz, errua egotzi nahian. Baina Musu Luze eta Zizare bezalako gizonek, bere sendiak, ez zuen zerikusirik arazo
horrekin. Eurak Hunkpatilak ziren, eta halaxe zirauten. Inoiz
ez zituzten gustuko izan buruzagi merkatariak, ezta hasieran
ere; ez Zezen Isats, ez Zezen Hartz, ezta Ke ere; baina bere
herritar guztiekin lagunkoi izan ziren, gizon lagunkoiak zirenez
gero. Euren iritziz, beretarrak erailtzen zituen edonor suntsitu
beharra zegoen, baina, hori ere herriak erabaki behar zuen.
Hasieran, Zaldi Zorori iruditu zitzaion agian arazo horiek ez
zutela bere sendia hainbeste kolpatu behar, eurak, oglalaz gainera, beste odol batzutakoak zirelako: minneconjou pitin bat,
baita cheyenne pitin bat ere; eta bere ama, brulea. Baina berdin
gertatzen zen arazoaren eragileekin. Hodei Gorri ez zen oglala

inondik inora, bere aita brulea zen, eta bere ama, Keren arreba, saone zaharretakoa zen. Agian horrexegatik egiten zituen
halako ahaleginak sendi horrek botere bila. Eta orain, horietako
bat, Hartz Zutun, Andre Jantziren anaia, Zizareri hori esatera
zetorren, bere semeak zer ezin zuen egin, oglalak berriz zatituko ez baziren.
Berriz zatitu; hemengoak, iparraldekoak, jadanik banaturik
zeudenean zurien opariengatik; Hodei Gorrik berak ere bake
papera sinatua baitzuen; eta artean ahaleginak egiten zerraien
Aita Handiaren eskutik botere gehiago eskuratzeko. Egia zen
gudariak beragandik aldentzen hasiak zirela, eta ez soilik Biki
Beltzengana eta Ur Gaberengana etorrita, baita Hunkpatilen
Bide Handi eta Musu Luzerengana etorrita ere; horietako asko
hantxe bizitzen ari zirelarik aterpe txiki xumeetan; baina pozik,
agentziak zeritzoten uharte txikietako berriketa txotxolotik
urrun egoteaz. Eta orain, Bad Faceak zetozen herri banatu hau
berriz ere zatitzeaz hitz egitera.
Ezin zuen utzi hori gertatzerik; atorradun bat izan ez balitz ere,
eta herria babesteko zin egin ez balu ere, ez zukeen hori onartuko; eta horixe esan zion Zaldi Zorok bere aitari, baina Bad
Faceek borrokatzeko zuten arrazoia ez zela sendoa esan zuen.
Bat etorri zen Zizare, baina, horren aurka asko zeuden. Biki
Beltzen senideek ez zuten galdu gura hodei gorritarren andre
baten jarraipena. Eta Bad Faceak, nahiz eta askoz indartsuago ziratekeen Hunkpatila atorradun bat euren artean edukita,
ezkutuko arrazoiren batengatik Hodei Gorri horren aurka zegoen erabat.
Bai, Zaldi Zorok bazekizkien gauza horiek guztiak, eta botere eta poni bila zebiltzanen begietara gauza handiak zirela horiek; boterea batzarretarako, eta poniak oparitarako, gaueko
hitzordu sekretuetan jarraipen bat erosteko. Berak, aldiz, bere
herriaren ongizatea besterik ez zuen gura izan, eta bere itxaronaldi luzeko andrea.
Antza, gauza horiek bateratzerik ez zegoen.
Batzuek ziotenez, Altze Argal benetan kontu potoloa saltzen ari
zitzaion Hodei Gorriri, hari esanez zuriek ikusten zutela berak
zuen garrantzia, eta ipartar oglalen burutzat zutela bera. Haatik, esaten ez zuen beste zerbait ere bazegoen, euren arteko
dendetan jakina zena: batzarretan Hodei Gorrik ez zuen beste
edozein gudarik baino itzal handiagoa; batzuk baino txikiagoa
bai; zeren, ipartar oglalen artean askok buruzagi-hiltzailetzat
baitzeukaten.
“Zu oso gizon handia zarela dakiten zuriak daude; bizirik dagoen lakotarik handiena”, esaten ari zitzaion Altze Argal Hodei Gorriri belarrira. “Aita Handia hori argi uzten hasiko zaie
guztiei. Zu Washingtonera noiz joango zaren zain dago. Beharbada oglala guztientzako buruzagi nagusi baten bila dabil. Ona
litzateke berarengana joatea”.
“Ahh-h, Bad Face bat oglala guztien buruzagi nagusi!”, jaulki zuten batzuek kontua entzun zutenean. Bai, horrek Hodei Gorriren bihotza gozatuko luke; Zezen Hartz, beste Bad Face baten
armagatik hankan zauritua, lurrean botata geratu zenean, tiro
hilgarria jo ziona Hodei Gorri izan zela gogoratzen zutenen
mingainak isilarazten lagunduko zuen horrek.
Halaxe ba, poni ileberritze ilargiko egun epel batez, Hodei Gorrik eta Beldurrek euren apaingarriak zorroetan sartu eta Altze
Argalekin Bide Santurantz jo zuten, eta handik urrutiko hirira,
zurien herrialdearen erdigunean, Aita Handia bizi zen lekura.

Ia sendi bakoitzeko norbaitek narra bat zamatu, eta gizon bien
atzetik joan zen, besteek paraturik begiratzen zieten bitartean,
eta, han-hemenka, andreren batek intziri egiten zuen emeki bere manta barrutik, hegoaldera joate horrek heriotzaren
antza baitzuen nolabait.
Fort Fettermanen gauzak nola izan ziren entzun zuten geroago,
nola zuriek ongietorria egin zieten buruzagiei eta merkatari semeari, hark soldadua hil zuen lekura ekarri zituenean besteak.
Antza, ekaitzak ilun batu ziren egun horretarako: Beldur, Hodei
Gorri, Hartz Azarri eta laurehun gizon, andre eta ume, Platte
Riverrera heldu ziren egunerako. Narrak eta zamariak ibarrean
zehar sakabanatu bitartean, elea bidali zuten postarien bitartez, zera esanez: John Richard eta Aita Handiarenganako zirenak prest zeudela biderako. Horiei harrera egitera Laramietik
igo zen soldadu buruzagiak baltsa-transbordadorea bidali zuen
buruzagiak jasotzeko. Txikia zen eta joan-etorri asko egin behar
izan zituen, sokatik tiraka ibaiko ur handi eta uherretan zabuka.
Altze Argal azkena joateko geratu zen. Ordurako lanbroa ari
zuen, eta trumoiaren burrunba entzuten zen. Txalupara igo
zenean, andreek intziri indartsua jaulki zuten gazte ausart harentzat, zeina, ibaiertzean errenkada sendoan pilatuta zeuden
soldaduengana itzultzen ari baitzen. Txalupan zutik paratuta,
merkatari semeak txiki eta goibel zirudien, atzerantz begira,
bere amaren jendearenganantz. Beste aldera gerturatzean bihurtu egin zen, aurpegia emateko zain zituen haiei; berak hildako hura mendekatzeko irrikan zirenei, alegia.
Txalupak ertza ukitu zueneko, soldaduak bultzaka aurreratu ziren, eta ibaiaren bestaldeko intziria isildu egin zen bat-batean.
Baina ofizialak bere gizonei eurt eragin zien; eta, buruzagiak
eta Altze Argal aldamenean hartuta, forterantz abiatu zen; indiarrak bihotza adoretzeko abestiak abestuz zihoazen atea zeharkatzean eta begira zituztenengandik ostentzean.
Barruan, Beldur patxadatsu eseri zen bere mantan bilduta, eta
esan zuen zuriengandik ez zuela ezer gura ez bazen sinatutako paper zurian hitzeman zietena belarra erne artean. Hodei Gorrik, antza, eleketa on bat egin zuen. Zuriek ulertzeko
moduko hitzak bilatzen saiatu zen. Gainjantzi Beltzak indiarrei
behin aipatutako hitza erabili zuen, zuriek zerabilten berbatxo
bat hitzez azaldu ezin diren botere sakratu guztiak adierazi guraz. Espiritu handi horrek, zuriek zeritzotenez, indiarra ezarri
zuen larre horietan beste inor baino lehen; hodeiak eman zizkion, begira zitzan; eta ehiza, bizibidea ateratzeko. Lau haizeak
egin zituen, hortik zehar ibil zitezen, baita ekialdeko haizea ere,
zeinak zuriak ekarri baitzituen indiar lurrak inbaditzera. Aita
Handiarekin horretaz hitz egitera joan gura zuten buruzagiek
Washingtonera, esan zuen Hodei Gorrik. Ele asko bidaliak
zizkioten, baina bazirudien belarri okerretan erori zirela bidean,
eta gordeak izan zirela. Orain, bere aurpegia ikustera zihoazen, eta Altze Argal deitutako gizon gaztea eraman gura zuten
beraiekin, Aita Handiaren etxeko ate bat ireki, eta gizona han
sartu, inork minik egingo ez zion tokira.
Zaldi Zorok kanpamentutik alde egin zuen. Ez zuen ikusi gura
izan Beldur, euren Gizon Jarkia, eurentarren artetik joaten Aita
Handiarengana, txakur bat haragi freskoaren usainaren atzetik
legez. Hortik ez zen gauza onik etorriko, indiarrek gura zuten
ezer ez zegoelako Washington deitutako leku batean. Beraiek
gura zutena hemen zegoen, eta hementxe hori defendatzeko
lekua. Eta, hala ere, euren Gizon Jarkia besteekin batera joan
zen, herria eramanez euren eskuetan, merkatari oso aberats
bati larruak eramaten zaizkion bezala, ondasunik finenekin.
Aste gutxi lehenago, besterik ez, Zaldi Zorok bere buruari
eutsi zion bere bihotzarentzat oso handia zen gauza baten auZaldi Zoro

Mari Sandoz • Aitor Fresnedo Gerrikabeitia

Gudari aintzatsua

rrean, horrek herria zatituko zuelakoan; eta orain bazirudien ez
zela inor geratu behar. Beharbada goizegi eman zuen amore.
Gogoeta horiek lagun zituela, Zaldi Zoro crowen aurka zamalkatu zen. Konkor han egon izatea gurako zukeen taldearekin
etortzeko, baina iparraldera joana zen bere senide minneconjouengana, negu hartan han egiten ikusi zituenekin amorraturik. Bake paperen aurka zegoen, eta Hodei Gorrik bi aurpegiz,
zuriei zein indiarrei, begiratzeko zuen eraren aurka. Richard
gaztearen lana ikustean alde egin zuen. Artean jendea lakota
zen tokira zihoala esan zion Zaldi Zorori.
“Nirekin etor zaitezen beharra dut bihotzean, baina ez dakit
hitz nahikoa indartsurik andrea garaitzeko”, esan zuen.
“Inoiz ez duzu pentsatu gure arreba kontu argia zenik”, erantzun
zuen oglalak, astiro, euren arteko min zahar horri buruzko lehen hitzak esanda.
Handik gutxira, oglalen gerra taldea etxean zen berriz; crow
zaldi eder batzuk ekarri zituzten, eta atzemateko zain zeuden
beste askoren hitza. Ordurako, hegoaldeko berriak zeuzkaten.
Zizarek esan zuen Beldur ez zela joan Aita Handiarengana.
Azkenean muzin egin zion; hortaz, Hunkpatilarik ez zen joan,
Hodei Gorri, Hartz Azarri, Ezpata, Txakur Gorri, Hartz Beilegi
eta Zezen Eseri oglala baino ez ziren joan; eta euren gizonak:
hogei indiar, lau andre besteak beste. Ziotenez, Whetstonetik beste hainbeste abiatu ziren Buztan Marradunen pean, eta
buruzagi bruleak gorrotoz begiratu omen zion Hodei Gorriri,
zera esaten entzun zionean: “oglalek buruzagi guztiak galdu dituzte ala?”.
Baina non zen Beldur? galdetu zuen Zaldi Zorok.
Ziotenez, bera eta besteak Rawhide Buttes inguruan kanpaturik zeuden, Aita Handiarekin hitz egitetik zer zetorren entzuteko zain, agentzia bati buruz eta beste zer batzuei buruz.
Euren Gizon Jarkia beste batzuek egingo zutenaren zain eserita! Baita gizon akitu bat ere gerra bidera eramateko nahikoa
zen hori; eta, hortaz, Zaldi Zorok crowen aurkako beste talde baterako deialdia egin zuen. Oraingoan, Orak eta beste
askok talde handi bat gida zezala eskatu zioten, dendak eta
jana prestatzeko andreak eramanez aldean; antzina bezalako
ehiza eta gerra talde bat. Eta halaxe egin zen; eta, abiatzear
zirela, herriak ohore handi bat ezarri zuen Zaldi Zororen eta
Ora bere lagunaren gainean, urte asko askoan inori eman ez
zitzaion bezalakoa; ez zituzten soilik Bele-Jabeen elkarteko
lantzadun izendatu, berez ona zena, baizik eta oglalen lantza
bien jagole izendatu zituzten. Lantzok inork gogora zezakeena
baino lehenagotik zeuden herrian; seguruenik, Missouriko aroa
baino lehenagotik, uste zuten Zizarek eta Zezen Bihotz Gaizto
zaharrak. Nola heldu ziren ere inork ez zuen oroitzen, herriari
eman zitzaizkiola soilik, bere indarraren eta ahalmenaren ikur
gisa, zeintzuk, belarra udaberrian legez berpiztu egingo baitziren gudari zangarrek lantzok borrokara eramatean etsaien lurrean.
Eta, gerra taldea abiatzean, Zaldi Zorok eta Orak lantzak goian
zeramatzatela, herriak oso kanporaino jarraitu zien, oglalen goresmen kantu ederrak kantatuz, gizon baten bizialdian behin
edo bitan soilik entzunak ziren kantuak.
Taldea oso indartsu sentituz abiatu zen. Kanpamentu handi
bat aurkitu zuten Little Big Horn ibaien artean, crowek euren erreserbako ataltzat aldarrikatzen zuten lurraldean. Lakota
andreak –etsaia ahaikatzeko— muino batean eserita zeudela,
gudariek erasoa jo zuten. Ilajeak lortu zituzten, gerra zaldi eder

batzuk ere bai, baita crow andreek zeremonietan zerabiltzaten fin eta eder horietako apur batzuk ere. Orduan bai abestu zituztela goresmen kantuak lakota andreek, crowak lotsarazteko. Zaldi Zorok eta Orak, biek eraman zituzten lantzak
borrokaldi guztian zehar; beti aurreneko, eta etsaiarengandik
hurbilen; beti atzenengo, jeurt egitean, herriak ondo aukeratu
zuela erakutsiz. Eta etxerantz abiatzean, crowak, barreiatutako
gudariak elkartu eta, gudu- lasterrean etorri ziren, zaldietako
batzuk berreskuraturik, eta beste hamahiru ilaje galdurik. Lakotek ere bakan batzuk galdu zituzten, eta geratzekotan egon
ziren; baina, crowak, buelta eman eta, horren arin joan ziren
euren agente soldadu buruzagitxoarengana, ezen Zaldi Zorok
eta Orak haiei pixka batean jarraitzea erabaki baitzuten. Hura
ikuskizun ederra, euren lantzekin gudariak nola gidatzen zituzten ikustea, horietan lotutako ilaje eta lumak haizean dantzan
egiten zutelarik. Euren agentzia bertaraino jazarri zituzten
crowak, soldaduen armetaraino. Eta hango borrokaldiaren
ondoren, lakotek handik nahiko hur kanpatu zuten, ehizatze
eta oldartze egun batzuetarako; zelatariak ere bidali zituzten,
zeintzuek entzun baitzuten crowek bere agenteari esaten ziotela mila gudari lakota zeudela erasoan, eta zurien bolbora
eta munizioa zeukatela –gudariek haserre keinuak eginez esan
zuten hori, gizon zuriaren ondasunak crowentzat soilik balira
bezala–. Ederra zen halako gauzen inguruan barre egitea. Orduan, lantzak lur etsaian hainbat egunez menderakaitz zirela
erakutsi ostean, gerra taldea etxera joan zen, herrian zehar
erakustaldi ederra eginda, bai eta garaipen dantzaldi luzea ere.
Beste kanpamentuetako asko hantxe ziren, eta ilunabar osoan
gudariak Zaldi Zoro inguratzen ibili ziren.
“Doazela bake buruzagiak Aita Handiarengana. Benetako lakotak hemen dira oraindik”, esan zuen Azeri Beltz gazteak.
“Hoye!”.
Bere bihotza lur jota geratu ondorengo gertakizun horrekin
Zaldi Zoro ongi sentitu zen, hainbeste non egun bat ekarri baitzion gogora, hamar urte lehenagokoa; orduan, hamazazpi urte
zituen eta bere aitak Zaldi Zoro izen ohoretsua eman zion; eta
Bad Face andereño batek, harro, zuzenean aurpegira begiratu
zion.
Ur Gaberen kanpamentua xirripa txiki batera lekualdatuta zegoen, Musu Luzenetik ez oso urrun; aitzindari guztiak Bide Santura joanda zeuden, buruzagi bidaiarien berri jasotzera eta ongietorria egitera. Itxaroan zeuden beste guztiengana jaitsi ziren
Rawhide Buttes ingurura; mila denda inguru; larruak saltzeko
asmoz, esan zuen Bufalo Beltzek. Gizon handietako gehienak
joatea gauza bitxia zen, baita arriskutsua ere, crowak mendeku erasotan aritzeko grinaz ibiliko baitziren orain; eta, hortaz,
andreak Musu Luzeren herritik gertuago joatea eskatu zuen,
babes bila.
Hou! Egite argi horrengatik kanpamentuko bere arrebei andre
jaia eskaintzea pentsatu zuen Zaldi Zorok.
Egun batzuk beranduago bere amaren lagun batek, Ur Gaberen herrikoa, otordu handi bat prestatu zuen. Gizon zuri baten
emazte izandakoa zen, eta oso okin ona; eta, beraz, zartaginean egositako ogia izan zuten, kafea eta galdara bete sagar
erre, azukre koskorrekin erreak, andre nagusientzat, senarrak
joanda zeuzkatenak. Eta gero iji-aja ibili ziren aran hezur jokoan,
beira ale eta eraztun opariak eskuratzeko, zeina jaiaren parte
bat baitzen, eta opari handiena crow andre baten zaldi hori
pikart ederra. Jende asko jaitsi zen bidean behera, barre algaratan iluntze hartan hain alai zegoen denda argitua ikustera.
Batzuek zioten Zaldi Zorok bere zaldiaren bizkar gainean ekarri zituela jairako gauzak, herrixkara etorri zenean. Ordea, inor
ez omen zen konturatu gauaren ilunean norbait zaldi gainean

abiatu zela Rawhide Buttesen kanpatutako Bad Faceengana,
Hartz Zutun, Andre Jantziren anaia, bat-batean desagertu zen
arren.
Hurrengo egunean norbait falta zen denden biribilean. Bufalo
Beltzek bere hiru umeak senide batzuengana bidali, eta joan
egin zen. Mokasinak, tapa-tapa, jori ibili ziren dendatik dendara,
berriak aipatuz. Andre gehienak urduri eta pozik zeuden jazotakoaren susmoa harturik; baina apur batzuk larritu egin ziren,
Ur Gabe eta Hodei Gorriren jendearengan pentsaturik; eta
bizpahiruk zera zioten, Bufalo Beltzek bere ustean gizonik handiena hautatu zuela, baina, okertu zela oharturik, berriz aukeratu zuela. Amorruz zioten hori, aho garratzez, andere mahats
berdea jatean legetxe, mingainak zorrotz, elorriak legetxe.
Denek zekiten Bufalo Beltz Zaldi Zororekin joana zela. Ez andrea eraman, gauerdian zaldi bat ostera etorritako snake bat
bailitzan. Agerian egindako zerbait izan zen, herrixkako beste
zenbaitekin batera joanda, gerra talde txiki bat osatuta crowen
aurka joateko Yellowstoneko lurretara. Gerra taldearen erdian
joan ziren biak, zaldien gainean goizeko eguzki argitan; Zaldi
Zoro beti bezala, orein larruzko atorra zuriz eta azpantar urdin
ilunez, bere ikuspeneko luma bakarra buruaren atzealdean zut,
txirikorda luzeak kastore larruz loturik, ilearen kolore berdinekoak zirenak ia. Gaur, bere aurpegi argal margogabea ez zen
beti bezain serioa, eta, besteak inguruan egon arren, sarritan
begiratzen zion ondoan zuen andreari. Liraina zen artean ere,
eta tente zebilen zaldi gainean, orein larruz jantzirik goitik behera, gerra taldean zihoan andre batengan ohitura zenez; ilea
bere ondoan zeraman gizonak txirikordatu zion, eta masailetan
oso maitatuak direnen gorri-gorrizko biribila zeraman.
Andrearengan ez zen bat ere lotsarik, Kizkur gazteak behin ikusi bezalakoa Running Waterren, andreekin aran biltzean zela,
mutikoak hezurrak jaurti zizkionean bezala; edo bere mantan
bilduta egon ohi zirenean bezala, andrearen amaren denda
kanpoan eta bere eskutik helduta zuenean. Oraingoan berarekin joan zen lakota andre heldu batek berak hautatu gizonarekin doan bezala, agerian; nasai, bere eskubidea zenez gero. Ezin
izango zuen berriro Bakarren Dantzan inoiz parte hartu –gizon
bakarra izan duten andreena–, hori ziur. Baina lakota andre
ohoretsu askok ezin zuten hori egin. Bestalde, hura ez zen euren arteko bat-bateko begirada gurutzatze batengatik gertatu,
baizik eta urte askoan urrunetik begira egon eta gero. Orain
andre bat zen, samurra eta ederra, maiatzeko lurra legez.
Bigarren gauean, gerra taldetxoa banda txiki batzuk kanpaturik zeuden toki batera heldu zen, errekasto baten ondoan,
urertzean tantai ilara bat zeukana. Lagunen denda bikoitz batera gonbidatu zituzten, eta Ezkutu Txikirekin txingarren ondoan
eseri ziren –Oraren anaietako bat zena—, eta Txikitorekin eta
beste hainbatekin, oturuntzarako. Bat-batean oihu eta zaratak
entzun ziren kanpamentuan, eta, larru zarrastarik edo bestelako inongo hots edo zantzurik gabe, dendako ate-hegala ireki, eta Ur Gabe agertu zen euren aurrean zutik, begiak gorri,
grizzly haserre batenak legez, su inguruan oturuntzan zirenei
begira.
“Hemen nauzu, neure laguna!”, oihukatu zuen, errebolberra
Zaldi Zororengana destatuz. Hunkpatilak bere aiztoaren bila
jauzi egin zuen, baina Txikitok, atzetik, besotik oratu zion, eta
Ur Gabek tiro egin zuen. Erlantzak begiak erre zizkion Zaldi
Zorori; balak goiko barailan jo zion eta aurrerantz erori zen,
su gainera; eta, inork atzeman baino lehen, Ur Gabe joana zen.
Ezkutu Txikik eta besteak gizon zauritua txingarretatik altxatu
zuten, eta ahozgora etzan zuten larruen gainean hilda balego
bezala, eta sorginari deitzera joan ziren. Ordurako, Bufalo Beltz

alde eginda zegoen. Dendaren atzealdearen azpitik irten zen
isil-gordeka, eta senide batzuengana joan zen lasterka bere gizon haserrearengandik babes zezaten. Baina Ur Gabek ez zuen
beste inor tirokatzeko gogorik. Denden biribilaren beste muturrean, bere kanpamentutik laguntzaile ekarritakoei esaten ari
zitzaien bizkor alde egin behar zuela, Zaldi Zoro hil zuelako.
Hori entzunik, baita bere lagunak ere beragandik aldendu ziren, eta haien andreek joandako gizon eder batengatik egin ohi
den adia eta intziria hasi zuten. “Zaldi Zoro hila!”, egiten zuten
garrasi. “Gure Gizon Bitxia eraila oglala kanpamentu batean!”.
Bai, bai, esan zien Ur Gabek, baina orain alde egin beharra
zuen, atorradunaren lagunak bere bila etorri orduko. Errebolberra Hartz Beilegiri eman zion Zezen Bihotz Gaiztori itzuli
ziezaion, hari eskatu baitzion minutu batzuk lehenago.
“Zaldi Zoro hilda dago”, esan zion Hartz Beilegik tribuko historialariari. “Zure armaz tirokatuta, andreagatik”.
Zezen Bihotz Gaizto isilik eseri zen, errebolber epela eskuetan.
Euren gudari handia, euren Gizon Bitxia hilik, ez etsai baten
balagatik, ezpada oglala batek bidalitakoagatik, bere ikuspenak
iragarri bezala; eta berak, bere lagunak, utzitako errebolberrarekin. Lelokeria galanta izan zen hori, Ur Gaberi arma uztea;
baina ondo zegoela zirudien; goizean goiz ehizan ibiltzea gura
zuela esan zion. Nork pentsa zezakeen Ur Gabe bezalako gizon
batek hain indar gutxi izango zuela andrea beste batekin joan
izateagatik? Sasoi ilunak zetozen orain seguruenik: Ur Gabe
ezingo zen lakoten gizon handi inoiz izan; Zaldi Zoro hilik; eta
ipartar oglalak zatiturik, eta batek daki zenbat odol isuriko zen
herriko lur gainean euren artean. Egun txarra, benetan, herriarentzat.

Ordurako, kanpamentuaren beste ertzeko herrazko txutxumutxua orro ozen bihurtuz zihoan, inetazi ekaitz bat legez; andreak adiaka edo kantu bihotz-altxagarriak kantatzen zebiltzan;
gizonak ere kantuan, gerraz eta heriotzaz, Ur Gabe atzemateko prestatuz. Baina beranduegi zebiltzan. Kanpamentura
eramandako mando azkarra hantxe utzita, topatu zuen lehen
zaldia hartua zuen hark; eta Zaldi Zororen lagunek jabea ezin
izan zutenez harrapatu, mandoa hil zuten, aiztoekin ebakita eta
sakailatuta; azkenik, batek zintzurra moztu zion, odol beroa
bor-bor zeriola. Baina horrek ez zion kolorerik eman Zaldi Zororen aurpegiari, bufalo bilgorra legez zirauena zuri. Sorginak
katiluari eragin zion, kriskitinari ere bai, gizonaren gainetik, eta
bere kantua kantatu zuen, baina gizon zaurituaren begiek itxirik
jarraitu zuten.
Behean, Ur Gaberen kanpamentuan ere, arazoak zeuden. Ezpali
egozten ari ziren maitasun zorkia egin izana, Bufalo Beltzek Zaldi Zororekin alde egiteko; andreen jaian bere katiluan ezarritako zerbait, ziotenez. Gudariak Ezpal hiltzeko elkartzean, Biki
Beltzek bere dendara eraman zuen. Sorginak esan zuen berak
ez zekiela ezer andre arazoez ezta maitasun zorkiez. Gerra zaldientzako babesa egin zuen egun hartan Hunkpatilarentzat, eta
aspaldi kutun txiki bat, zurien balak saihesteko.
“Zer ipini zenuen bertan?”, jakin gura zuen Biki Beltzek.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Zoro - 20
  • Parts
  • Zaldi Zoro - 01
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 1991
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 02
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1850
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 03
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1819
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    42.6 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 04
    Total number of words is 3833
    Total number of unique words is 1841
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 05
    Total number of words is 3853
    Total number of unique words is 1895
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 06
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1860
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 07
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 1779
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 08
    Total number of words is 3843
    Total number of unique words is 1782
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.0 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 09
    Total number of words is 3900
    Total number of unique words is 1819
    27.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 10
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1809
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 11
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1769
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 12
    Total number of words is 3832
    Total number of unique words is 1782
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 13
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1763
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 14
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1736
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 15
    Total number of words is 3897
    Total number of unique words is 1724
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 16
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1697
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 17
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1785
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 18
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1740
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 19
    Total number of words is 3915
    Total number of unique words is 1765
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 20
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1781
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1803
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 22
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1756
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 23
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1763
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    41.4 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 24
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1714
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.7 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 25
    Total number of words is 3784
    Total number of unique words is 1751
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 26
    Total number of words is 3859
    Total number of unique words is 1702
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 27
    Total number of words is 3863
    Total number of unique words is 1713
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.4 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 28
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1750
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 29
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1713
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 30
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1764
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.8 of words are in the 5000 most common words
    50.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 31
    Total number of words is 3955
    Total number of unique words is 1581
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.6 of words are in the 5000 most common words
    53.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 32
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1755
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    44.8 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 33
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1831
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    39.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 34
    Total number of words is 612
    Total number of unique words is 429
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.