Zaldi Zoro - 12
atzealde lausoa ikusi zuen parean. Baina, artean, barruko epeltasuna senti zezakeen, bere bihotza ondo zegoen berriro.
Kanpamentuetara heldu zirenean, Deon, ekaitzari jarkiz, Hodei
Gorriren dendara heltzen ari zen bost gurdi handirekin, eta
une egokian, edo elurrak irentsi egingo zukeen bidean, zorki
ekaitza zirudien horrek harrapatuta, beraien eguraldi andreak
ere ez baitzuen iragarri horren etorrera. Baina jadanik guztiak
zeuden kanpamentuan, gudari eta ehiztari guztiak, eta neguko
merkatariak. Beldurrek Hank Clifford zuen berean, eta Hartz
Azarrik, Nick Janis; beraz, saleroste prezioak behin ezarririk,
Deonek deiadarkaria bidali zuen herrian zehar, jendea Hodei
Gorriren dendara etortzeko bazkaltzera eta bere ondasunak
ikustera.
Zaldi Zoro ez zen joan; oso gutxitan zebilen Bad Faceen dendetan orain. Ez zen andrearengatik –hura uretan ikusitako izarra bezalakoa izan zen: lehen haize ufadarekin joana–; baizik eta
berriz ere banaketa zegoelako oglalen artean; Zezen Hartzen
arazoetan Kerekin geratu ziren horiek aldentzen ari ziren; astiro; zaldi basatien talde batean gertatuko litzatekeen bezala; gizonik indartsuenak Bad Face kanpamentuetara joaten ari ziren.
Zaldi Zoro, ordea, Clifford edo Janisen su inguruetan egon ohi
zen, bere herriko zaharrek gerra eta ehizari buruz eta antzinako
garaiei buruz esaten zituzten kontuak entzuten; osterantzean,
kanpoan ibiltzen zen elurretan, bufalo talde baten arnas lainoaren bila, edo altzeren baten lorratzen atzetik. Hainbat aldiz, elur trumoiaren zorkia egin zuen: gauza sekretu bat, zeina,
Zizarek esan zionez, oso antzinako garaietatik baitzetorren;
trumoia beti zelako herriaren laguntzaile indartsua, baina apurapur batzuei soilik emana neguko ekaitzen bitartez; horiek ere,
udakoak bezala, hiltzaileak ziren, euren elur itogarriekin, baina
heltzear zen udaberriko bizitza berri osoaren ekarle.
“Zoaz kanpora, seme, elurretan barrena, eta jakingo duzu zer
egin, inork ezin baitizu hori esan; zure betebeharra zein izango
den ezin jakin; zure zeinua jaso duzula, besterik ezin esan. Herriarena zara”.
Negu gorriko urtzeak bisitariak erakarri zituen, santee eta minneconjou apur batzuk iparraldetik, eta hainbat cheyenne Smoky Hilletik. Berri okerra zekarten, soldaduen udaberriko planei buruz. Zaldi Zorok hori entzun eta beherantz abiatu zen,
Zauri Txiki eta Buztan Marradunen herrietara, Hego Plattetik
beherago, berorrek bere begiez ikusteko hangoa. Itzuli zenean,
aitak entzun egin zion, eta ondoren Beldurren dendara eraman
zuen.
Han, beti bezala baxu eta astiro hitz eginez, hegoaldeko jendearen estutasunaz mintzatu zen. Udan zuriak inurriak bezala
ibili ziren Smoky Hilleko bidetik, euren bufalo zelaien erditik
zihoana; eta larrutzarren sasoian ehiztariak heldu ziren euren
arma handiekin; kanoiari eusteko urkilaz baliaturik eta haize
kontra aritu ziren tiroka, talde osoak hilotz zeutzan arte. Orduan, sudurretik makilak sartu eta larrua kentzen zieten zaldiekin tiraka, haragi guztia han utzita, baita konkorra eta mihia ere,
otsoentzat.
Gudari aintzatsua
Ahh-h, entzuna zuen hori, esan zuen Beldurrek; era okerra zen
euren anaia bufaloa ibiltzeko.
Bai, eta soldaduen hirietan, Zaldi Zoro gazteari esan ziotenez,
larru lehorrak pila garaian ezarrita zeuden, Belle Fourche gainetik goratzen zen tontorra bezain garai; gurdien zain, ekialdera
eramateko; antza, hara joaten baitziren indiar herrialdeko gauza eder guztiak; kastorea, bufaloa eta agian lurra bera ere, zeren gudariek orduan jakin zutenez, cheyenne buruzagi zaharrek
paper bat sinatua baitzuten bi negu lehenago, zuriei emateko
euren ehiza lurralde gehienak. Halaxe ba, berun beroaren usaina sendo hedatzen ari zen handik behetik, eta gizon gazteak
pipa eramaten ari ziren bazterrik bazter, zaharrek esan arren
zuriak asko zirela.
“Baina ez bagara borrokatzen hautsa izango gara euren gurpilen pean”.
Ahh-h, egia zen, eta beharbada han behean soldaduak saiatuko
ziren hori oso laster gauza zedin.
Zera ere entzun zuten oglalek, Laramieko soldadu buruzagia
errifle berriak lortzeko ahaleginetan zebilela, merkatariek morroilodunak zeritzeten horietakoak, adardun buru handiak eramatera zetozen ehiztariek zeuzkaten horietakoak.
“Hoye!”, esan zuten gudariek horiek erabiltzen ikusi zituztenean. Halako arma batekin, zaldi gainean lasterka berriz karga
zenezakeen. Bestalde, kexak omen zeuden indiar emazteak
hartzen zituzten soldaduen inguruan. Collins, euren herrixketara bisitan etortzea gustuko zuen Caspar gazte haren aita,
aginduak bidaltzen ari zen kontu horren aurka Deer Creekera
eta beste gotorleku txikietara; beraz, beste behin ere, andreak
euren herrietara itzuliko ziren gizon zurien euren haurtxoak
ekarriz.
Egunak berotan luzatuz joatean, oglalak eguzki dantzarako
elkartu ziren, eta berriro ere oturuntza eta bisitaldi mordoa
egon zen. Aholkulariek eta gizon santuek, Zizare eta Altze Beltz
besteak beste, lan handia zuten, zina bete edo proba gogorren
bat igaro behar zutenei garbikuntzekin laguntzen, baita lakoten
zeremonia handirako prestakizun guztiekin ere, zeina herriari
indarra emateko baitzen eta bufalo eta ilaje pila ekartzeko.
Zaldi Zorok dantzaldi hartan ere ez zuen parte hartu; bere bularra beti bezain leun eta orbangabea zegoen. Baina han egon
zen eta Bufalo Beltz ikusi zuen ia egunero. Batzuetan bere semetxoa mantan zeraman bizkarrean, edo sehaskan, andre zelaren adar handitik eskegita. Asko begira geratu ziren, dir-dir egin
arte eskuilaturik zeraman zaldi pikartaren gainean igarotzean;
orein larruzko jantzia zeraman, zuritan zuria; beira alez edertutako azpantarrak, kanpamentuko ikusgarrienak. Ibilera harroko
andre garai bihurtua zen, eta, orain, bere begiek Zaldi Zororen
begi marroiekin topo egiten zuten, zuzen eta agerian, euren
inguruko denek ikusteko eran. Behin, dantzako su baten inguruan jendetza zebilelarik, zirikatu egin zuen, artean emazterik
ez zeukala-eta.
“Hou! Ez da ona bizitza aske eta erosoa bizi dezan beti horrek.
Andre batentzat merkatari gauzak erosteko lan egin behar du
ere”, barre egin zuen Ur Gabek. “Zatoz geure herrira, andre
eder batzuk baditugu han”.
Zaldi Zorok, isilik, ez zion jaramonik egin, baina Belatz Txiki
gazteak, alaiagoa zenak, ez zuen pasatzen utzi eta andreei galdetu zien ez ote zuten gurago bera hartzea isilaren ordez; oso
senar probetxugarria eramango zutela.
Gudari aintzatsua
Ahh-h, bai horixe, bat etorri ziren andreak, hain ozen oihukatuz,
non anaiarengana hurreratu eragin baitzion lakota gazteari berriketa nabarmen horrek.
Ilargia artean distiratsu zegoen, urrunetik etorritakoei etxerakoan ikusten laguntzeko, eta eguzki dantzako gizaldra sakabanatu egin zen. Oglalek behera joan behar zuten euren agentearen zain egotera berriro ere. Baina ez gudari gazteek; horiek
beste asmo batzuk zeuzkaten, soldaduak hain lanpetuta egonik.
Hegoaldean cheyenneak jazartzen ari ziren, batetik bestera
ibiltzera behartuz, eta horien andreak ere kumeak zauritu dizkieten grizzlyak bezalaxe amorraraziz. Iparraldean, santee-en
atzetik zebiltzan soldaduek yanktonais lagunkoiak aurkitu zituzten White Stone Hillen, eta euren gainera erori ziren. Eta Bear
Riverren, sartaldeko mendietatik harago, bannock eta snakeen
neguko kanpamentuak eraso zituzten eta berrehun inguru hil,
horietako asko andre eta umeak; apur batzuk besterik ez zituzten utzi, elurretan ezkutaturik. Big Batek, merkatariak, herrialde hura ezagutzen zuen, eta, zioenez, aitzakia ipini zuten
banock lurretan barneratutako batzuei tiro egin zietela, eta horrela Blue Waterren bezala egin zutela; eta soldaduak, ondoren, esaten ibili zirela indiarrek horrela ikasiko zutela.
“Ikasi bai; soldaduak gure andre eta umeengana hurbiltzen ez
uzten ikasi!”, esan zuen Zaldi Zoro gazteak amorru bizian.
Zizarek begiak jaso zituen bere pipa luzetik. “Neure semeak
ahots ozena du bere amaren dendan”, esan zuen leunki. Gudari
gaztea itzalpean murgildu zen, andreek bera lasaitzeko zurrumurrua egiten zutela sutondoaren bestaldetik.
Baina egia zen soldadu arazoak zebiltzala euren inguru osoan,
uharte baten inguru osoan haziz datorren uholdea legez. Hantxe bertan, euren herrialdean, Bozeman deituriko batek taketak
sartu zituen errenkadan, Yellowstone goialdetik Platte beheraino, bala bat bezain zuzen euren ehiza lurretan zehar. Orduan,
gurdi eta zaldizko karabana handia elkartu zuen iparraldeko
urre indusketetara joateko, crow herrialdetik harago zeudenak,
eta merkatari zidor zaharretik gora abiatu ziren Powder Riverrera, taketa sartu berriei jarraituz, Bridgerren bidetik joan
beharrean snakeen lurraldetik barrena.
Indiarrek bakean joaten utzi zioten gizon horri –bakarrik zihoalako eta bazirudielako euren herrialdetik alde egingo zuela–, lurrean sartu zituen zutoinak ulertu gabe. Baina gero ke
seinaleak bidali zituzten zeru gainera oglalen, minneconjouen
eta ipartar cheyenneen talde handietako gudariei dei eginez.
Hala, Lodge Pole Creeken –zurien ehun eta berrogeita hamar
milia gorago Plattetik– Bozemanen karabana lakotaz inguraturik esnatu zen goiz batean. Arma tiramenetik kanpo zeuden
gudariak, zaldi gainetan eserita, haitzak legez geldi-geldi, eta baten batek lerroa utzi behar zuenean beste batek hartzen zuen
lekua, ehunka asko baitzeuden zain, eta zahar asko ere hegi
garaietatik pipatzen.
Zaldi Zoro gazteak hori ikusi eta berriro bere herriaren indarra
sentitu zuen. Zurien aurka oldartzeko ikararik ez zuen inork
egin; bidean zeharreko egote hori soilik, egunaren argitan; eta
gero, gauez, su txikien biribilak inguruak argituz. Ia astebete
horrela ibili ostean –andre zuriak negarrez eta gizonak euren
amorruzko hitzak haizeari oihukatuz–, haietako bi ihesian itzuli
ziren Platterantz. Indiarrek joaten utzi zieten eta seinaleen bidez jakin zuten Bide Santura heldu zirela eta burdin hari hiztunak erabili zituztela. Eta orduan hirurogei zaldizko soldadu abiatu ziren etorkinak eramateko Yellowstonen zehar; eta, beraz,
gaueko su seinaleek gudari gehiago elkartzera dei egin zuten.
Edonondik zetozen, bizkor eta agerian zamalkatuz, eta sortzen
zituzten hauts lainoek haize zurrunbilo urrunak ziruditen eguz196
Gudari aintzatsua
kiak kiskalitako lurretik zehar. Setiatutako zurien inguruan erlaitzak ilun zeuden zaldizko indiarrez, eta horietako beste asko
eta asko soldaduen atzetik zetozen ezkutuan.
Orduan lakota lasterkari bat heldu zen gotorlekutik, esanez
soldaduek agindua zutela zuriak Plattera itzultzeko. Indiarren
arteko batzuek trikimailutzat hartu zuten, gudariei sakabanatu
eragiteko euren kanpamentuetara. Beldurrek esan zuen belarri
zintzoak mihi zuzena duela entzuten, eta orduan, Hodei Gorrik, Konkorrek eta Bide Handik, denak pozik uzteko moduko
plana egin zuten.
“Sinets diezaiogun soldadu buruzagiari eta atzerarazi ditzagun
gudariak, horrela zuriengana hel dadin. Taketatutako bidean
gora eurt eragingo diegu; orduan, aurrera jarraitu nahiko balute
prest izango gaituzte”.
Horrelaxe egin zen, bada. Soldaduak heldu ziren eta jendea
itzulian eraman zuten. Bozeman eta beste zazpi iheska irten
ziren Yellowstonerantz gauez. Indiarrek joaten utzi zieten; ez
zieten aitzakia emango soldaduei euren lurrean irauteko zortzi
inozorengatik.
Udako ehiza eginda, oglalek eta zenbait minneconjouk, HodeiUkitzaile aitzindari, crowen aurka jo zuten. Hirurehun zaldi eder
atzeman zizkieten baina crowek jarraitzeko nahikoa zeuzkaten
artean. Zaldi Zoro, beti bezala atzealdea babesten zihoan,
eta hainbat alditan itzuli eta bakarka eraso egin zien gudariei.
Lehenengo aldian bere zaldia jo zuten, baina zutik lurreratu
zen, arma prest bere gainera garrasika zetozen crowentzat.
Aurrena zetorrena destatu zuen, baina ez gizon bat esertzen
den lekura –gudu-laster batean aproposa zenez–, haren zaldi
pikarta gura zuelako, gudari hori borrokaldian hain arin ekarri zuena. Tiroaren danbadarekin, crowa, besoak zabaldu eta,
atzeraka erori zen, gerra-soka gerrikotik askatuta. Zaldi Zorok
geratu arte jarraitu zion, hartu eta, bala eta gezizko zaparrada
baten pean alde egin zuen bere lagunen bila. Horren ondoren,
bihurtzen zen bakoitzean crowak geratu egiten ziren, haren
zorkiaren beldurrez. Baina haietako batzuek, harkaizti batera
aurreraturik, segada egin eta, bost lakota garbitu zituzten, harik
eta handik iraitzi zituzten arte; beraz, taldea etxera heldu zenean euretako zortzi falta ziren.
Handik egun gutxira, ikusten hasi zen Zaldi Zoro crow hura, jo
zuena, zergatik zetorren hain aurreratuta beste guztiengandik.
Zaldi pikartak hautsa uzten zien muturrean oglala herrixkako
beste guztiei. Ur Gaberi ere errebolber bikaina irabazi zion,
oglala gaztearen zaldia garaitzen saiatzera etorri zenean ke urdin koloreko bere lasterketa zaldi irenarekin.
Zaldi Zoro ahalegindu zen lasterketa ez egiten, baina behartuta
egon zen, eta ez errebolberra eskuratzearren; baina, inguruan
zeudenak zera esan zuten, “Zeu al zara Bad Faceri dena eramaten uzten dion gizona?”, baita amorruz esan ere; errebolberra
gerrikoan sartu, eta zaldia bere dendarantz eraman zuen.
Handik gutxira, lasterketak amaitu egin ziren, elurra goiz heldu
zelako, eta hain sendo bota zuen inor ez zen azartzen kanpora
irteten aurpegia beltzez margotu barik eguzkiaren aurka. Eta
belar samurra ernatze ilargian, merkataritza eten egingo zela
jakin zuten; guztiekin Ganorabakoekin izan ezik, ipartar oglalak
urrunduta ibili ziren arren zurien aurkako edozein borrokatatik. Laramieko merkataria bera ere giltzapean zuten burdin
etxean, ziotenez, eta baita besteei atzemandako armak eta
munizio guztia ere.
Bazirudien Mitchell deitutako ofiziala berriz zebilela herrialdean. Hegoaldetar oglalen eta bruleen buruzagiak deitu zituen,
baina Plattera heldu zirenean hura ez zegoen, soilik soldadu
buruzagitxo bat, eta erraietan tirokatutako grizzlyak erasoan
bezala orro egiten zuen. Baina bere orroa arroiletan egindako
zarata baino ez zen, haiek ere orro egin baitzuten.
“Gure bufalo lurretatik doan Smoky Hilleko bidea gelditu!
Ehiztariak iraitzi! Soldaduak eraman!”.
Ezer ez zen egin, eta Laramiera igo behar zuten denek. Oso
bide luzea zen jendearentzat, baina Buztan Marradun eta cheyenneak joan egin ziren. Hirutan batzartu ziren, eta ezer ez
zen egin. Gudariek, ordea, beste zerbait egin zuten: cheyenne
gazteak etorkinen bidea erasotzen hasi ziren, eta, zenbait lakotekin batera, batzuk hil zituzten Plum errekastoan, eta gatibuak
atzeman.
1864 deitutako udan ipartar oglalak urrun zeuden arazo horietatik, Bear Lodge inguruetan –zurien Devil’s Tower-ean–; baina, entzun zutenez, soldaduek hainbat cheyenne hil zituzten,
eta etorkinak beldurtuta zeuden eta tiro egiten zioten ilean
luma zeraman edozeini, baita lagunkoiei ere.
Missouriko lurretan ere, artean soldaduak zebiltzan, eta, haiengandik aldendu nahian, minneconjou eta hunkpapa gerra talde
handi bat oglalen herrialdera etorri zen, eta behera joan ziren,
entzutez ezagutzen zuten Bide Santu hori ikustera. Han etorkin karabana bat aurkitu zuten, eta zuriekin erre eta jan egin
zuten, jende ona baitzirudien, baina apur bat artega. Jaten ari
zirela, mezulari bat heldu zen iparraldetik zamalka, esanez Missouriko soldadu buruzagiak euren hainbat senide hil eta buruak
zutoinen puntetan sartuta utzi zituela.
Horrek bihotzak gaiztotu zizkien guztiz, eta bertan tirokatu zituzten etorkinetako batzuk, gurdi batzuk erre, eta gura
adina ondasun harrapatu zuten, eta bi andre 8 eta neska txiki
bat ere bai, eta iparralderantz abiatu ziren, bizkor, eurentarrei
laguntzera.
Horrek Zaldi Zoro kezkatu zuen. Orain soldadu gehiago etorriko ziren, ziur; eta berak ez zuen atsegin jende bahitze hori.
Gorroto zuen, umetatik, etorkinen andreek begira geratu eta
“gatibu” zurien hitza galdetzen ziotenetik.
Laster soldadu gehiago heldu ziren, borrokarako lakoten
etsaiak ekarriz eurekin: pawnee ugari, soldadu jakekin jantzita,
horien azpitik gerripekoen dindirriak dilindan zeramatzatela.
Hala, Adar Bakarren hogeita hamar minneconjou Laramierantz
jaitsi zirenean Zaldi Zoro eurekin joan zen.
Egun batean, soldadu talde handi bat itzultzen ikusi zuten miaketa gogor bat egitetik, eta zaldiak gotorlekuko hondarrezko desfile eremuan utzi zituztela ikusi zuten, pixka batean handik ibil
zitezen. Egun lasaia zen, beroa, eguzkia goi-goian zegoen; zuri
gehienak eraikin barruetan, eta zelatariak gerizpeetan paratuta.
Halaxe ba, Zaldi Zoro eta umetan gotorlekua ezagutu zuten
beste batzuk erasoan aitzindari, lakotak arrapalada bizian jaitsi
ziren postura, eta bufalo larruak haizatuz eta airera tiroka igaro
ziren. Tiro bakar bat erantzun orduko zaldi guztiak uxaldian
zihoazen iparrerantz, garrasi hauts eta zaldien apo hotsen zurrunbilo handi batean.
Ia ordubete beranduago, atzean utzitako miatzaileek soldaduak
irteten ikusi zituzten, zaldiak berreskuratzera; gurdi arma batekin irten ziren, baina itzuli behar izan zuten, ezin zielako besteei jarraitu. Arrats osoan eta gauez, iparrerantz arrapaladan
Mrs Larimer eta Mrs Fanny Kelly, 1884ko ekaina.
Gudari aintzatsua
joan ziren, zaldi taldea batu-batua eramanez; soldaduak ere
oso arin zetozen, baina harrapatu ezinik. Bigarren gauerako, indiarrak euren lurraldean zeuden, beraz, sakabanatu egin ziren,
jakinik soldaduak, segaden beldurrez, ez zirela banatuko haiei
jarraitzeko. Noizean behin, gailurretatik, miatzaileren batek
gezi batzuk jaurtitzen zituen haien gainera, ez zitezen ahantz.
Azkenik, bihurtu eta alde egin zuten, etorri zirena baino askoz
bizkorrago joanez.
Aran belzte ilargian, abuztuan, euren agente zahar buruzuria, Major Twiss, Beldurren dendan geratu zen, Laramieko
gotorlekutik bere etxerako bidean. Bere emazte eta umeak
zeramatzan, denak jantzi berriz oso dotore. Eta Beldurri kontatu zion zurien hegoaldeko gerraz mintzatu zela, eta soldadu buruek harriturik begiratu ziotela, berak horrelako kontuak
ulertzeagatik, pentsatuz indiarra zela, bere janzkera eta eguzkiak erretako aurpegia ikusirik. Gizon zaharrak gogotik egin
zuen barre hori gogoratzean, bere buruari galdetuz zer pentsatuko ote zuten haiek bere bizarraz.
Soldadu berri horiez ere barre egin zuen, lakotengandik andreak hartu zituztenak, aitei egindako oparien trukean, lehengo
garaietan bezala. Baina irudi zuen neskatxak ez zirela lehengo garaietako alabak. Batzuk ez ziren joan zuri ibildaun horien emazte; eta, beste batzuk, joanda ere, ez zebiltzan pozik.
Oglala aita batek kontua nola zen ikusi, eta bere alaba iparreko
kanpamentura ekarri zuen berriz, eta soldaduak oparitutako
zaldia ere bai. Beste neskatxa bat bere gizonari atzamarka eta
joka ibili zitzaion, eta joaten utzi behar izan zion; andrea etxebizitzatik irtetean gizonak barre algarak jasan behar izan zituen,
eta itzultzailearengana joan zen kexatzera.
“Hortxe eseri da lurrean, manta madarikatu horrekin buru gainetik, eta ukitzen saiatu naizenean ihes egin dit”, esan zuen.
“Azkenean manta madarikatu hori kendu diot, eta orduan
atzaparka eta kosk egin dit, basakatu madarikatu batek bezala”.
Indiarrek euren kolkorako barre egin zuten gizon zuri horiez, ez
zekitenak andereño bati tarte eder bat eskaintzen. Beldurrek
ere barre egin zuen, bere emazte zaharrari behin egin zion
amarrua gogoratuz. Ehizalditxo batera eraman zuen, eta, bigarren egunerako, bere dendako giro bizitik urrun hain bakarti
sentitu zen, non senarraren urratsei jarraitu baitzien kastore
lakioetaraino, eta bere aurrean paratuta geratu zen, aurpegia
agerian, baina begirada beheratuz lotsaz.
Emazteak marmar egin zuen, horretaz kexatuz, ez oso ozen
ere, senarra bere lagunen aurrean lotsagarri ez uzteko, baina
kontua aipatzeagatik kexu lagunkoi bat eginez.
“Halako andre apalik!”, esan zien buruzagiak besteei. “Badakizue zer jokabide zuzena duen, ez beste batzuk legez, euren
errieta garrasiak herri osotik entzuten direla, baita bisutsaren
orroaren gainetik ere”.
Hou!, bat etorri ziren besteak. Horra Kopetilunen emaztea; ez,
ordea, Hodei Gorrirena, negu satorra bezain isila zena. Eta egia
zen gizon batek baino gehiagok mokasinak sendo eta luzaro
jartzen zituela gerra zidorrean, bere dendan ez zelako bakerik.
Baina ez ziren soilik andre gazteak soldaduekin ezkontzea gogoko ez zutenak, esan zuen Major Twissek. Antza, soldadu
buruzagia ere neurri zorrotzak hartzen zebilen; andre kanpamentura ondasun gehiagorik eramatea debekatu zuen, eta, beraz, ia hutsik zegoen.
Gudari aintzatsua
Baina zurien gizon gazte horiengatik ere bazen, hiltzen besterik
ez zekitenak: ez ziren aita egokiak goitasun handiko herri bateko jendearentzat.
Arazo horiek guztiak inguruan izanik ere, oglala gehienak
baketsu ziren artean, udako orbainak osatu zirenean eta etorkin zidorrak berriz irekitzean. Gurdi karabana jendetsu bati ere
joaten utzi zioten Powder Riverreko bidean gora, Bozeman
itzulia ematera behartu zuten lekuan. Baina gauzak ez zebiltzan
ondo iparraldeko lurretan bizi zirenentzat. Handik zetorren
Beldur, borrokaldi pilaren berri emanez: soldaduak mundu
guztia jazarriz eta gudariak sututa jaikiz zebiltzala. Karabana
luze bat inguratu zuten denbora luzean Little Missouri ibaiko
ekialdean. Gurdi arma bat zeukaten eta lurrezko gotorleku bat
egin zuten, baina atzera jo behar izan zuten indiarrak oso haserre zirelako. Zuriek kutxa bete ogi gogor utzi zuten bidean,
otso pozoiarekin, eta asko hil ziren sabeleko minak jota.
Beldur Mrs Kelly deitutako gatibuaren bila joan zen, minneconjouek eta hunkpapek udan Bide Santutik iparraldera eraman
zutena. Baina iparraldeko gotorlekuetako zuriek andrea han
goian eman behar zutela zioten, gotorlekuok askoz hurbilago
zeudelako, bai eta bahitzaileen merkataritza guneak ere. Andreaz entzun eta ikusi zuenaren arabera, iruditu zitzaion zurien
andreak ahulak eta mamala hutsak zirela, eta horiek gura zituzten indiarrak are memeloago.
“Beharbada ez dira denak horrelakoak izango”, erantzun zion
bere emazteak hitzetik hortzera.
“Nire lagun zuriengatik espero dut zure hitzak egia izatea”.
Baina bat-batean oso berri txarrak izan zituzten, kezka zahar
guztiak ahaztu eragin zizkienak: arazo larri bat, hegoaldean, landetako kea bezala gainean zutena aspalditik. Hiru bake gizon
handi izan ziren hego cheyenneen artean. Bat aurreko udaberrian tiroz akabatu zuten soldadu buruzagi bati bostekoa ematen zion bitartean. Beste biak, Lapiko Beltz eta Antilope Zuri,
gogor ahalegindu ziren hori ahazten eta bakeari eusten, baina
euren gazteak isilaraztea lortzen zuten aldiro soldaduak zetozen andre eta ume gehiago tirokatzera. Azkenik, udazkeneko
ehiza sasoian, buruzagi biak euren cheyenne lagunkoiekin eta
blue cloudekin joan ziren beraien agenteak lurrean eurentzat
markatu zien eremura, Sand Creek deituriko leku bat. Hantxe
aurkitu zituzten soldaduek.
Oglalek, hasieran, hildako jende pilaren berri izan zuten soilik;
baina ondoren izenak entzun zituzten, ezagun askorenak; eta
egindako gauza lotsagarriak: gizonek, baita zaharrek ere, euren gizon atalak moztuta zituzten, andreek ere euren ataletako
ilajeak erauzita, eta gero horiek erakusten ibili zirela whisky
etxe inguruetatik Denver zeritzoten zurien hirian; beste batzuk
aiztoz irekita eta barruan zekartzaten umetxoak euren ondoan
botata. Horien artean Andre Beilegi zegoen.
Zaldi Zorori, gauza horiek entzutean, bularrean sute bat piztu
zitzaion. Hartz Menderatzaile hil zutenetik, hamar urteotan
bakearen alde egindako gauza guztiak, itun paperak, zuriengandik aldentzeak, guztia alferrik. Lasterkariek berri ematen bukatu zutenean, oglala gaztea bakarrik atera zen neguko muino
hotzetara eta bere kabuz ibili zen. Halako batean arrano pikarta ikusi zuen bere gainean planeatzen, eta orduan oso beheraino murgil egin zuen, eta bat-batean ez zegoen ezer ere, soilik
luma aske bat beherantz erortzen.
Gudari aintzatsua
Baina gaurko egunean ez zuten seinalerik behar erakusteko zer egin behar zen, gauzak hain nabarmen egonik begien aurrean. Laramieko fortean, luzaroan zurien koskor eta
melazazko bakearen aldeko izan zen Ke zaharra hil aldareko
mantan zetzan. Eta hegoaldeko jendea bazetorren, cheyenne
eta lakotak; Buztan Marradunen brule guztiak eta Bear oglalak
ere bai; bazetozen; laguntzera; ez okela lehortegi inguruan makilatutako txakurrak legez, baizik eta hainbeste hizketak azkenik amorrarazitako gizonak legez, bidean zehar inguruak errez
eta edonor hilez. Orain, beraz, gerra zen guztientzat, amaiera
arteko gerra. Zaldi Zorok muinoaren pean zekusan kanpamentuan bertan babes gabe asko zegoen, lur gainera eroriko zirenak bukaera heldu baino lehen; eta ibaian behera, han nonbait
urrunean, Ur Gabe bizi zen Bufalo Beltzekin eta seme berri
batekin, amak bizkarrean zeramana, eta hori ere ez zen Zaldi
Zororen semea.
Baina orain lakota gudari bat zen, baso bat bezala zutik zeuden askoren artean bat, Bear Butteko biltzarrean ikusi zituen
eran. Egiaz eta begiaz, asko eta asko ziren, eta euren bihotzak
indartsuak.
Betoz soldaduak.
URTE BIKAINA
Gauza itzela gertatzen ari zen, inork inoiz ikusi gabekoa, baina
iparraldeko indiarrek bazekiten egia zena, lasterkariek zekartelako berria, eta ele zuzena ez dakarren lasterkaria akitutako
zaldia bezala eroriko baita, eta bere hezurrak larrean geratuko,
zuritu daitezen.
Beraz, egiadunak elearekin etorri ziren, esanez hegoaldekoak
zetozela gorantz, Powderrerantz; herri guztiak; cheyenneak,
blue cloudak eta hegoaldetar lakota guztiak. Baita aspalditik
bake buruzagi izandakoak ere; Lapiko Beltz, esate baterako;
iparralderantz zetozen; eta kanpamentu itzel horren buruan
zinegotziak zetozen, gerra pipa ekarriz.
Ahh-h, orain benetan egongo zen odola edozein bidetan.
Egunez egun herri handia hurbiltzen zekusaten, errekastoz
errekasto, zuhaitz handi baten adarretatik igoz bezala. Buruan
lakotak zihoazen, ohorezko gonbidatu, eurak izan zirelako pipa
onartu zuten lehenak, bederatziehun denda eta sei mila lagunen bide erakusle, urtarrileko aro hotzean, denda barruan izotz
egite ilargian. Zuriak ere bazetozen tartean, eta Bent sendikoak
eta beste merkatari seme batzuk ere bai; orain, antza, horien
tokia euren emazteen jendearekin zegoelako, argi eta garbi.
Indiar horiek zurien aurka egindako aurreneko erasoa hautatutako mila gudarik burutu zuten; soldaduen aurka bidali zituzten
horiek, Julesburg9 deitutako lekura –hango merkatari ezagun
batengandik zetorkion izena tokiari–.
1865eko urtarrilaren 7a.
Gudari aintzatsua
Gerra taldea antzina-antzinako eran zetorren, bere pipadunekin, miatzaileekin eta akicita ibiltariekin –gudari gazte suharrak
lasai edukitzeko–; halaxe joaten ziren lakotak behinola ree,
hohe eta mandanen aurka, eta baita chippewa-en aurka ere,
oinezko garaietan, aspaldi, zaldi gutxi zegoenean eta txakurrek
zeramatzatenean narrak.
Zuresi txikira jaitsitako apeuek soldaduei irten eragin zieten
eta muinoetako segadarantz eraman, baina gazteek ezin izan
zuten itxaron euren gezien edo su arma makalentzat behar
beste hurbil zitezen. Erasoa jota, inguraketa eder bat alferrik
galdu zuten; hamalau soldadu besterik ez zituzten harrapatu,
eta eurekin zihoazen beste lau zuri, guztiak hartu beharrean.
Horren ondoren, indiar batzuk geltokiko biltegietan bortxaz
sartzen ziren bitartean, beste gudari gazteetako batzuk landatik ibili ziren zaldiz asapalan, oihal gorrizko bobinak hedatuz euren buruen gainetik, urrun hegaz egin zezaten haizean; azienda
talde handiak uxatu zituzten; edo sokak jaurti burdin hari hiztunen gainetik, eta, poniak zigorturik, arrastaka eraman zituzten
burdin hariok, eta baita tantaiok ere. Baina soldadu gehiagorik
ez zen atera zuresitik gudukatzera.
Ipartar buruzagiek entzun zutenean alferrik galdutako inguraketarena, euren pipen artean protestatu zuten. “Zaldiak, ilajeak eta zartakoak eurentzat hartzeko, horretarako soilik dakite erasotzen gaurko gazteek; ezer ez dakite herriaren alde
borrokatzeaz”. Eta aitzindarien atzealdean, gudariek begirada
jaitsi zuten, hegoaldekoen aurka zuzendutako erruaren geziak
eurak ere jo zituelako.
Bazirudien indiarrak nahiko baketsu ibili zirela hasieran, Sand
Creekeko hilketak eragindako amorrua dolu manten pean gordeta. Eurekin zeuden zuriek esan zutenez, eraso hura egin zuten soldaduak ez ziren eurek ezagutzen zituzten forteko haiek
bezalakoak, baizik eta hasiberri batzuk; indiar arazoak sortzen
zituzten soldaduak; horrela ez zutelako joan behar borroka
handira, gerra zibilera. Baina gudariek soldadu horietako batzuk
hartutako ilajeak aurkitu zituzten, baita atal pribatuetako batzuk
ere; beraz, gerra aizkorekin zatikatu zituzten soldaduok. Gau
horretan guztian zehar adia egon zen berriro. Biharamunean
hilkintza handia hasi zen.
Orain gerra zen zuri guztien aurka. Hortaz, Lapiko Beltz, artean

- Parts
- Zaldi Zoro - 01
- Zaldi Zoro - 02
- Zaldi Zoro - 03
- Zaldi Zoro - 04
- Zaldi Zoro - 05
- Zaldi Zoro - 06
- Zaldi Zoro - 07
- Zaldi Zoro - 08
- Zaldi Zoro - 09
- Zaldi Zoro - 10
- Zaldi Zoro - 11
- Zaldi Zoro - 12
- Zaldi Zoro - 13
- Zaldi Zoro - 14
- Zaldi Zoro - 15
- Zaldi Zoro - 16
- Zaldi Zoro - 17
- Zaldi Zoro - 18
- Zaldi Zoro - 19
- Zaldi Zoro - 20
- Zaldi Zoro - 21
- Zaldi Zoro - 22
- Zaldi Zoro - 23
- Zaldi Zoro - 24
- Zaldi Zoro - 25
- Zaldi Zoro - 26
- Zaldi Zoro - 27
- Zaldi Zoro - 28
- Zaldi Zoro - 29
- Zaldi Zoro - 30
- Zaldi Zoro - 31
- Zaldi Zoro - 32
- Zaldi Zoro - 33
- Zaldi Zoro - 34