Zaldi Zoro - 08

Total number of words is 3843
Total number of unique words is 1782
29.5 of words are in the 2000 most common words
44.0 of words are in the 5000 most common words
50.1 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
narra mordoa atontzen zebiltzan, soldaduen munizioa eta gurZaldi Zoro

di armak ekartzeko indiar lurraldera udaberria heldu bezain
laster.
Gogorra izan zen negua, elurra sakonegi bisitatzeko; horrenbestez, herriak era zaharrei heldu zien berriro, Bide Santuaren
inguruan ia-ia ahaztutakoak; berri-ibilketariak igorri zituzten,
bidaiatzea gogoko zuten gizon gazteak, baita elur oinetakoen
gainean bazen ere.
Brule kanpamentukoa heltzean, Kizkur poztu egin zen. Hark
zioenez, Hat ibaiaren goialdean ondo igarotzen zebiltzan negua;
mendi magaletan altzea zebilen, eta, goizetan, hodei izoztua
zen bufalo taldea zebilen lautadan, hegoalderantz. Aldiz, Buztan
Marradun eta besteei gertatutakoaz berririk ez; bestalde, soldaduak arazoak sortzen ari zitzaizkien posta gurdiko erasoan
egon ziren beste bi gazteak zirela eta. Biak zeutzan larru artean; bata zurien eztul gaitzarekin; bestea, oinak leituta. Soldadu buruzagiak Hartz Arin bidali zuen, berehalakoan ekar zitzan,
elur erauntsi ikaragarria ari bazuen ere; hainbestekoa non Fort
Pierrerako soldaduak ezin izan baitziren abiatu. Horretan ere
Burdin Bala ezindua sentitzen zen, armarik edo bolborarik ez
baitzeukaten ia, eta eurentarrek atxilotuta zerrraiten Bizarzuriren forte berrian, Missouri aldean. Beraz, Trumoi Txikiri lagundu behar zioten zera lortzen: gazte biek amore eman zezaten.
Bihotz Beltzen semea zen gudari adoretsua joan zen gaixoaren
ordez; eta oinak izoztuta zeuzkana, larruzko anda batean garraiatu zuten ehun andre-gizonek oinez, Laramieko elur sakoneko eta ekaitzezko laurogei miliatan zehar.
“Hainbeste balio al du zuriek bake deitzen duten zer horrek?”,
galdetu zuen Konkorrek.

Antza, bruleak ere galdezka zebiltzan; bitartean, iparrean, Bizarzuriak orroka zerraien, indiarrek berehalaxe etorri behar
zutela Missourira, ardura barik zer ibilgaitz zeuden bideak edo
zer makal poniak. Azkenik, Trumoi Txikik joango zela esan zuen,
horrelako ibilbide baterako zahar eta potolo egon arren; baina
Janis, frantsesa, izatekotan itzultzaile, zeina eurenera ezkonduta
baitzegoen. Nahikoa arazo ikusia zuten soldaduen gizon oker
baten erruz.
Beraz, txahal gorbeltzaren neguko ilargian, Missourira joan ziren. Zauri Oker desbideratu egin zen Beldurren kanpamentura, hari esatera hark ere joan behar zuela. Baina oglala gutxi
joan ziren, eta hitzarmen berria sinatu zenean haietako inoren
izena ez zegoen paperean. Berdin zion, pentsatu zuten Zaldi
Zorok eta bere anaia Musu Luzek, tratatua zurientzat soilik zen
ona, izan ere; bertan esaten zenez, beste Bide Santu bat egingo zuten Fort Pierrerako, indiarren lurretan zehar, eta buruzagiek soldaduei esan behar zizkieten euren gazteek egindako
gaiztakeria guztiak eta zigor zitzaten eraman.
“Umeak legetxe”.
Bai, zurien umeak legez; eta, gauza horiek eginez gero, indiarrek
berriz jardun zezaketen merkataritzan, baina soilik fortean, edo
Ward-ekin –bere emazte bruleak ere ez zuena maite–. Bordeauxek eta beste merkatariek ezin zuten ezer egin St. Louisetik bakearen promesarekin helarazitako ondasun guztiekin.
Inor ezin zen harenera joan, eta zuririk ez zen etorriko indiar
kanpamentuetara.
Ahh-h, gezi bakar eta hauskor batekin ehizan egitea bezalakoa
izango zen merkataritza.
Bizarzurik paper buruzagi berri mordoa ere egin zuen, hunkpapen Hartz Saihets jarririk lakota guztien gainetik; denek jakin

arren ez zela ona gizon baten izena sarri aipatzea; bereziki, zurien mihiarekin. Azken paper buruzagia laster garbitu zuten.
Baina hunkpapak onetsi egin zuen, eta horrek Beldurri berdin
omen zionez, inoiz baino gehiago Gure Gizon Jarkia deitzen
zioten, botere bila ez zebilen gizontzat zutelako.
Egia zen Hartz Saihets beste buruzagi merkatari bat besterik ez
zela, Missouri aldekoa berau; baina, ziotenez, biltzarrean gizon
ederrak legez jokatu zuen, eta, Janisen bidez, gogor mintzatu zen Harneyren aurka, esanez indiar lagunkoiak goseak hilik
zeudela gotorlekuen inguruetan, eta agentea euren ondasunak
osten zebilela, eta merkataritza kenduz gero euren umeak denak hilko zirela gosez.
“Bizarzuriak, soldadu buruzagi izateko, odol egarri handiegia
du; babesgabeak hiltzen ditu haserre denean”, esan zion Hartz
Saihetsek. “Zuriek neure anaia hil zutenean nire bihotza ere
gaizki zegoen, baina buruzagi bat naiz; herriarengan pentsatu
behar dut, eta beraz ez nuen hori aintzat hartu”.
Harney deitutako hura gorri baino gorriago jarri zen hitz horiekin, baina aitortu zuen Plattera heldu zenean hain ero zela
aurkitu zituen lehen indiarrak txikitu zituen.
Ahh-h, Trumoi Txiki lagunkoiarenak zirela jakinik ere, elkarri aipatu zioten buruzagiek, ahopean mintzatuz, inork ez ikusteko
nork hitz egiten zuen. Benetan zen txarra gurdi armen botere
gaitza halakoxe eskuetan ipintzea.
Baina hizketa on horrek guztiak berdin zion. Hitzarmena lehen
aldiz irakurri zietenean bezala geratu zen, eta indiarrek onartu
egin zuten, soldaduen armak euren inguruan baitzeuzkaten, eta
euren atxilotuen inguruan. Arratsaldeetan isilean batzartzen ziren euren artean, eta Blue Waterren atxilotu zituztenak berriro sortetxean egon zirenean eta tropak sakabanatu zirenean,
pipa bat bidali zuten. Ez zen gerra pipa; zerbait handiagoa zen;
Teton Batzar Handiaren pipa bidali zuten, bilera egiteko Muino
Beltzen ipar ertzean, Bear Buttetik hurbil, hurrengo udatik hamabi hilabetera, zurien 1857. urtean.
Halaxe ba, Bizarzuri Inguruan Da deitutako negua igaro zen.
Beranduago, hurrengo irailean, txahal belzte ilargian, Buztan
Marradun eta besteak Leavenworth deituriko leku urrunetik
itzuli ziren, hantxe izan baitzituzten giltzapeturik. Soldadu buruzagiak Laramierako deialdia egin zion jendeari, Aita Handiak
bidalitako elea entzutera. Gutxi batzuk joan ziren, gehienbat
senideak eta hurren bizi zirenak, udazkeneko okela egite aroa
baitzen, eta, gainera, nork sinets zezakeen gazteak itzuli zituztenik? Soldadu batzuek esan zuten haietako batek bere buruaz
beste egin zuela han behean. Gauza bera esan zuten besteez
ere.
Baina egia zen, bruleak itzuli egin ziren, eta berria bizkor hedatu
zen oglalen udazkeneko kanpamentuetatik, eta zerbait gehiago
ere: nola zeuden.
“Joan ziren gudariak galduak dira, eta beroien lekuan esertzen
direnak lodiak eta bigunak dira, bat-batean tripaundi bihurtu
diren gizon gazteak”, esan zuten ikusi zituztenek. Eta egia zen
haietako bat ez zela itzuli.
Zirudienez, Buztan Marradunek eta Hosto Gorrik soldaduen
alkandora urdina jantzi, eta isilpean entzun zuten Aita Handiaren mezua; zera esan zien hark, gizon zuri batek kalterik egin
ez dion beste gizon bat hiltzen duenean, zuhaitz batera igotzen
dutela soka bat sama inguruan duela. Horixe egin ziezaieketen indiarrei, eurei kalterik egin ez zieten zuriak hil zituztelako.
Aita Handia oso ahaltsua zen. Soldadu andana itzela bidal ze128

zakeen, indiar gaizto guztiak zintzilikatzeko adina; baina Espiritu
Handiak esan zion errukitzeko ume gorri haiez, esaten zutenak
damu zirela eta ez zutela berriro hilko eta lapurtuko. Hortaz,
orain beraien oinak aske ziren kateetatik, eta etxera joan zitezkeen eurentarrengana, denei esatera zintzo jokatzeko, Aita
Handia ez baitzen beti hain adeitsua izango.
Bidali zien elea ona zen, pentsatu zuten askok; batik bat garai
zaharren itzulera espero zutenek: goraino betetako merkatari
gurdiak, oturuntzak eta buruzagientzako opariak; eta, agian, gizon zuriaren whisky upelen bat merkatarien mantapean. Baina
batzuk, eta ez bakarrik gudari gazte suharrak, galdezka ari ziren
ea zuriak nork zigortu behar zituen, inori kalterik egin ez zioten
hildako indiar guztiengatik.
Udazkeneko ehizaren ondoren, hartzak lodi eta loti jartzen ari
zirenean, oglalak Rawhide mendixken ingurura jaitsi ziren; han,
behin-behineko agentzia bat ezarria zuten euren ondasunak
banatzeko. Gutxik pentsatu zuten urterokoak inoiz itzuliko zirenik berriro, eta, beraz, nahiko ongi sentitzen ziren denak,
kanporatutako bruleak izan ezik; horiek eurentarrengana joan
behar izan zuten White Earth Riverrera euren ondasunen bila.
Kizkur eta bere anaia haiekin joan ziren. Belatz Txiki gazteak
hamahiru urte zituen ordurako: arduragabe izaterainoko ausarta, euren amari gau larriak igaroarazten zizkion. Abiatutako
gerra taldeetatik hirutan bidali zuten etxera, eta, behin, ezkutuan, minneconjou batzuei jarraitu zien aztarna, crowenganaino jarraitu ere, etsaiak eraso egin zion arte. Gudariek crowak
kanporatu zituzten, eta, ondoren, arkuekin zigortu zuten mutila, baina berak barre besterik ez zuen egiten, ezin zutelako
bera bakarrik etxera bidali etsaien lurraldean barrena. Beraz,

crowen hiru zaldi ekarri zituen etxera, eta kontakizun eder
batzuk denda inguruetan paratuta egoten zirenei esateko.
Bruleenean, mutikoek Bordeaux ikusi zuten, bi gurpileko bere
Red River gurdixkekin, garai zaharretan bezainbeste jardunez
merkataritzan. Kizkurrek bere buruari galdetzen zion nola zitekeen halakorik, eta, jakinarazi ziotenez, Aita Handiaren legegileek ez zuten gogoko Bizarzuriren bake papera, eta, hortaz,
dena zen lehen bezala.
Baina Kizkurrek ikusten zuen jendea ez zela lehen bezalakoa.
Kezkatsu eta arduraturik esertzen ziren hizketan. Hizketan,
hainbeste zeregin zegoenean negurako. Eta euren aitzindari ibili beharko zutenak ere hitzen sarean harrapaturik zeuden, beste guztiak legez, urpean ikus ezin daitekeen zurdazko sarean
harrapatutako arraina legez. Trumoi Txikik ahalmen handia galdua zuen Blue Waterreko borrokaldiaren ostetik; Burdin Bala
salbiaren hautsa bezain garratz zebilen, eta gizon gazteak hitz
arraro, ezohikoak esaten zebiltzan. Edonora zihoala ere, Kizkurrek horixe entzuten zuen, baita Buztan Marradunen dendan
ere –bere osaba ere munduan zegoen zuri pila izugarria aipatuz, eta haien soldaduak urte txarretako matxinsalto hodeiak
bezain sendo zirela–.
“Alferrik da borrokatzea; gehiegi dira. Bakeari eutsi behar diogu”, zioen.
Dendako ilunpetan eserita, Kizkur gazteak hori entzun behar
izan zuen, gogoratuz hitzok esaten zituen gizonak hamahiru
soldadu bota zituela zaldietatik, zerekin eta haietako baten ezpata berarekin. Agian, Konkorrek eta Zaldi Zorok esandako
moduan zen; agian Buztan Marradunek izerditu egin beharko
zuen soldaduen janariaren gantz guztia bere bihotza berriz
onera ekarri aurretik. Baina latza zen halako gizon ederra gisa

horretan ikustea; eta, albait arinen, oglala gaztea dendatik irten,
eta berak eta bere anaiak lo egiten zuten aterpera joan zen.
“Bihar etxera goaz”, esan zuen.
“Hoye!”, ados agertu zen Belatz Txiki, bere minneconjou senideek esango zituzketen bezala esanez hitzok. Joateko prest
zegoen. Bruleen herrixka agure baten denda bezalakoa zen:
bertan ez zen gudari bakarrik ere bizi.
Lakotak urte osoan zehar entzuten ibili ziren soldaduak arazoak
eragiten zebiltzala cheyenneei, horiek gogor aritu arren euren
gazteak lasai egoteko ondasunen etorrera motelaren bitartean
eta Grattanen eta Blue Waterreko arazo guztien bitartean.
Orduan, Laramie gaineko Richard Bridgeko soldaduek agindu
zieten lau zaldi deslai itzultzeko, etorkin batzuek ihes egin zietela esaten baitzuten. Cheyenneek hiru itzuli zituzten; Otso Txikik zioen bestea aspalditik zeukala, etorkin haiek euren gurpil
eroak santu zeritzoten bidean ezarri baino lehenagotik.
“Gurea denarekin amore ematen badugu etorkinen galdegiteen aurrean, orduan ezer ez da geratuko guretzat”, esan zuen.
Orduan, batzarrera joandako cheyenneak giltzapean jartzeko
saioa egin zuten soldaduek; herriak lasterka ihes egin zuen,
dendak zut utziz, baina Otso Su atxilotu zuten eta beste lagun
bat zauritu. Gau hartan, gudari gazteek, amorraturik, Garnier
hil zuten, oglalatar sendia zuen lakiolari zaharra, urte askoan
ezagututako gizona.
Orduan, lelokeria gehiago jazo ziren Fort Kearny deitutako leku
batean, Plattetik ehunka eta ehunka milia beherago. Hango
cheyenneek ez zekiten zuriak gerran zebiltzanik, eta soldaduek

euretako sei hil zituzten, gainontzekoak estu eta larri itzuri zirelarik, zaldiak hantxe utzirik. Baina hildakoen senideak hortik
zehar abiatu ziren, eta etorkin batzuk hil zituzten; eta, azkenik,
buruzagiek alde bietako gazte suharrek egindako oker pila zela
esan, eta euren jendea hegoaldera eraman zuten, Solomon Riverrera, soldaduengandik urruti.
Ahh-h, hobe zen, bai, herria zuriengandik urruti gordetzea.
Cheyenneak ahalegindu ziren gotorlekuetatik gertu egoten, euren agenteak eta ofizialek eskatuta bezala; bai, horrela eskura
zeuzkaten, soldaduak tiroketa gogoa edukiz gero.
“Arraro egiten dituzte soldadu buruzagiek gauzak, bihotz onari
buruz eta gazteak txintxo ibiltzeari buruz betez ahoak. Benetan, ez dago horiek ulertzerik!”, esan zuen Zaldi Zorok.
“Ahh-h!”, bat etorri ziren oglalen artean bizitzen ari ziren cheyenneak. Behera joan behar zuten, Solomoneko euren jendeari laguntzera.
Kizkur gaztea ere haiekin joan zen. Senide apur batzuk baitzituen hantxe, eta lagun pila bat ere bai, gau hartan, Blue Waterretiko itzurbidean, Andre Beilegi aurkituz geroztik. Andrea,
gainera, Izotzen iloba zen, cheyenneen sorgin indartsuenetako
bat.
Solomoneko kanpamentua ederra eta ordenatua zen, eta
lakota gaztea oso eroso sentitu zen haien artean, bere edo
beretarren aurkako hitz edo begiradarik gabe, eta ez oglala
kanpamentuan batzuek egiten zioten bezala, gehienbat Ganorabakoen semeek edo Politt Horrek eta bere lagunek. Han,
gonbidatu bat zen. Dantzaldietan neskatxa herabetiek doi-doi
begiratzen zioten, egoki zen bezala; baina, ongi etorria zela ikusi
zuen, danbor hotsean haiengana inguratzean. Gauza berri mordoa zegoen hegoaldeko herrialde hartan; landare eta animaliak,

eta baita haize eta hodeiak ere. Ehiza ona zen oso berandu
arte, eta Kizkurrek hegazti mordoa ekarri zuen, merkatarien
semeek indioilar zeritzeten horietakoak, iparraldeko lurretan
oso urriak zirenak eta erreta gozo- gozo zeudenak.
Lurra izoztu barik zegoenez, zaldi lasterketek oso berandu arte
jarraitu zuten neguan, eta, azkenik, elurra heldu zenean, cheyenneek ehizaldi ederrak egin zituzten, arin eta ugari. Elur sugeak frogatzera ere gonbidatu zuten, eta irakatsi zioten horiek
nola irristatu elurra doi ukituz; azkenik, hain iaio bihurtu zen askok nahi zuten euren taldean, besoko indarragatik baino, bere
begi zorrotzagatik. Eta han konturatu zen jendearekin egotea
gustuko zuela; antza, inork ez zion behatzen bere ile argiari edo
bere azal zurbilari, eta inork ez zion bitxi irizten mutikoak hain
gutxi hitz egiteari.
Eta herrimina nabaritzen bazuen, Andre Beilegik, konturatu eta, bere nebak bidaltzen zizkion, bizi ziren denda handi
abegikorrera ekar zezaten; edo andrea bera joaten zitzaion,
zirudienez, cheyenne andre batek lakota batek baino era askeagoan egin baitzitzakeen gauzak. Kizkurrek bazekien andre
gudari apur batzuk izan zirela bere herrian, eta noizbehinka
eguzki dantzan parte hartzen zuela baten batek; baina ia cheyenne talde guztiek zeukaten andreren bat edo bi, gutxienez,
zeremonia sakratuetan egondakoak; edo zartakoak zenbatzen
zituztenak, edo zauritutako neba edo laguna gudu zelaitik hartu eta ekarria zutenak. Inoiz, baita Txakur Zoro taket gudari
bat ekarritakoak ere, zeintzuk inoiz atzera ez egiteko zineginak
baitzeuden, lekuan bertan hiltzeko prest, borroka euren aurka
bihurtuz gero; non eta ez zen inor zamalka itzultzera ausartzen
eta taketa ateratzen haren gerra sokatik. Cheyenne neskak,
lakoten aldean, askoz gehiago zebiltzan hortik, ondoan atsorik
eraman gabe; beti euren soka aldean zeramatela, Izotz sorginak
Kizkurri azaldu zionez. Mutilak bazekien bere herriko andre ge133

hienek ere soka zeramatela, beraien gizonak zendutakoan edo
ezkondurik ez egotekotan; eta horrek zuen esanahia urratzen
zuen gizonak zigorra jasotzen zuen; maiz, herritik kanporatuz.
Batzuetan, hori ez zen beharrezkoa izaten, andreak bere harakin aiztoa erabiltzen zuelako, eta, hortaz, gizon horrek ez zion
sekula arazorik eragingo beste inongo andreri. Hori esaten zen
gertatu zitzaiola Azkonar Txiki zaharrari, bakarrik bizi zena Beldurren kanpamentuko bazter batean, eta gertatutakoa zekiten
guztiek hartaz erruki ziren.
Cheyenneen artean, halako soka baten esanahia urratzen zuen
gizona zatitan mozten zuten, eta hezurrak sakabanatu egiten
zituzten. Baina arazo gutxi zegoen, Izotzek Kizkurri esan zionez.
Ehiztari onak ziren eta gudari azarriak; goiz zenbatzen zituzten
zartakoak; eta, beraz, goiz ezkon zitezkeen; hori baitzen hoberena guztientzat; baina, bereziki, egiteko sakraturen baterako
hautatuentzat, Erromatar Sudur bezala. Egikera ona zirudiela
pentsatu zuen Kizkurrek, ikusirik andre eta neskatilak harro eta
aske ibiltzen zirela, beste edozein gudari bezala, cheyenneen
udaberriko kanpamentutik zehar. Oso atsegin zituen, eta, maiz,
iluntzean, bere mantarekin esertzen zen urerako bidezidor inguruetan solasaldi lagunkoi baten bila zebiltzan gazteen artean.
“Haragizko urte apur batzuk gehiago zure saihetsetan”, esan
zion Izotzek, “eta cheyenne bikaina egingo zaitugu”, esan guraz
euren andre gazte ederretako bat emango ziotela.
Mutikoak barre egin zuen, pentsatuz ez zuela askoz loditasun
gehiagorik behar saihetsetan. Zabalago jarri zen negu hartan
Solomonen, eta luzeago ere bai. Lakota gazteen lagun talde bat
Beldurren semearekin jaitsi zenean ehiza goiztiarrerako, harriturik begiratu zioten, eta berehala joan ziren harekin indarrak
neurtzera. Orain Kizkur gazteak sarriago irabazten zuen, eta ez
arina eta maltzurra zelako; indartsua zen; eta ez soilik bihotze134

tik datorren indarragatik, baita zurdengatik ere, mehe eta larru
ondugabea bezain gogor zituenak.
Baina udak estualdia ekarri zuen herrixkara; guztiak zebiltzan
zaldiak ekaitz aurretik bezala, gero eta soldadu gehiago
baitzebilen indiarren lurraldean barrena, aurkitzen zuten
edonori tiroka. Otso Su, zaldiaren arazoaren ostean Richard
Bridgen atxilotutako cheyennea, hil egin zen, eztul gaitzak jota
eta bere hanketako burdinengatik, euren aita agentea gogor
ahalegindu arren aska zezaten beretarrekin hil zedin. Eta horietako batzuk bere gorpuaren bila joan zirenean, armez bota
zituzten.
Gerra izango zuten zuriek, bai horixe.
Hala, Izotzek eta Ilunek, kanpamentuko bi sorginik indartsuenek, hitz lagungarriak esan zizkioten herriari, salbatuak izan zitezkeela esanez. Mina eragiten zutenak, denek zekitenez, armetatik hegaz zetozen berun bolak ziren; hortaz, gura zuten
guztiei emango zieten horiek gelditzeko ahalmena. Batzarrera
deitu zuten, eta, sorgin biak aitzindari, cheyenne zeremonia
zahar batzuk egin zituzten jendeari indarra emateko. Ederrak
ziren, Kizkur gazteak zekusanez, dena kontuz eta arretaz egina;
jendartea, laguntza sakratuaren gose, begira zegoen. Eta apur
bat geroago, dantzariak benetan bihurtu ziren beste mundu
batekoak, eta, orduan, danbor-jotzaileak eta laguntzaileak eta
gizaldra, denok botere bakarrean urtu ziren, eta, azkenik, euren inguruko lur eta zeruaren biribila ere bai, dena batasun
sakratu bihurturik, errekasto asko ibai durunditsu handi batean
batzen direnean legez.
Orduan, bi sorginok, bakoitza bere erara margoturik eta jantzirik, aintzira txiki batera gidatu zuten jendartea, eta, denak
begira zirenean, uretan sartu zituzten eskuak euren zorki abes135

tiak kantatu eta zorki keinuak egin bitartean. Orduan, gudari
bati deitu zioten, tiro egin ziezaien. Eta hori egin zuen, lehenengo batari eta gero besteari, arma on batekin eta oso gertutik; baina bi biek altxatu zituzten uretan izandako eskuak eta
inor ez zegoen kalteturik. Hori ikusita, irrintzi alai bat altxatu
zen andrazkoengandik, eta gizonek gerrikoetako tolesduretatik
hartzean berun balak, herri osoak, gudariek eta guztiek, gorespen eta esker oneko abestiak abestu zituzten, eta herrira itzuli
ziren jaialdi eta dantzaldi luzea ospatzera.
Betoz soldaduak orain.
Kizkurrek gauza sakratu horiek guztiak egiten ikusi, eta gero
muinoetara igo zen. Denbora luzean eseri zen bere mantarekin, azpiko herrixka, erdian piztutako su handian, gorri argitu zen arte; horren garretan, dantzariak ilun islatzen ziren; eta
danborrak, burrunbaka, sakaneko lurzorutik lasterka doazen
zaldi asko eta asko bezala ziren. Ikusitako cheyenne zeremoniaz hausnartzen ari zen, eta jendearengan piztutako ahalmen
itzel horretaz, zeina lurretik eta airetik zetorkiela baitzirudien.
Horixe eraman ahalko balitzaie beste batzuei... lakotei... Ahh-h,
gizonen batek egin baleza teton lakoten biribil handia, gaur cheyenneena ikusi zuen legez, gorputz bakar batean, bihotz bakar
batean taupaka! Gizonik ausartena izuaraziko luke, halako ahalmen baten sua piztu eta zabal zedin utziz gero.
Baina, beharbada, ez zegoen ezer egiterik, harik eta xirripa horiek euren indarra batera jartzen ez zuten arte, horiek gabe ez
legokeelako ibai handirik. Biharamunean oglalenera eta bere
aitarenera itzuli behar zuen; eta bere ikuspena gauzatu –nahiz
txikia izan–, bere inguruko mundu solidoko zerbait bihur zedin
eta herri osoak ikus zezan; eta, hala, besteek ere berdin egin
zezaten.

Baina goizeko argitan, Kizkur ez zegoen bere buruaz hain ziur,
eta, bestalde, Andre Beilegiren nebek antilopetara joan behar
zuten, cheyenne eran: tranpa zulo handi bat eginda. Itzuli zirenean, beste zeregin batzuk egon ziren; eta, azkenik, abiatu orduko, gerezi gorritze ilargia, uztaila, amaitzear zegoen, eta berri
txarrak heldu ziren Solomonera; iparraldetik lasterka heldutako hainbat dendek zekartzaten horiek; ziotenez, cheyenneek
etorkin eta soldadu pila hil zuten, ehunka batzuk. Zekarten
berripapera, han zegoen merkatari seme batek irakurri zuen
batzar dendan, ozenki, uler zitzaketen hitzetara itzuliz istorioa.
Baina inork ezin izan zituen hilkintzaren ingurukoak ulertu, ezta
cheyenneek Bide Santutik zehar egindako arpilatzeen inguruko
beste berriak ere. Euretako inor ez baitzen inguru horietatik
ibili Fort Kearnyko arazoaz geroztik. Aitzakia behar zuen, andre
eta ume gehiago hiltzeko.
Baliteke hori izatea; izan ere, heldu berriek soldaduak ikusi zituzten handik ez oso urruti, eta, hurrengo goizean, miatzaileek
berri eman zuten horien talde handia bizkor zetorrela, herrirantz zuzenean. Hortaz, sorginek aintzira txikira gidatu zituzten cheyenne gudariak eta lakota bisitariak –Kizkur eta Beldur
gaztea eta besteak–, eta balen kontra babesteko zeremonia
egin zuten. Guztiek eskuak uretan murgildutakoan, gudu ilara sendoa eratu zuten ibaia eta muinoen artean, esku hutsik
zain, cheyenne gudari handiak aurreneko lerroan, eta atzean,
urrunago, gazteenak, lakota mutilak ere horien aldamenean.
Zaldizko soldaduak zetozen, miatzaileek esan bezala, hiru ilara
luzetan eta asapalan; eta horien atzetik zetozen gurdi armen
gurpilek zelaiko hautsa sendo altxatzen zuten. Atzetik, urrunago, oinezko soldaduak; ihesik ezin egin zezaketen oinezko
soldadu mordoa. Borrokaldi ederra izango zuten, guztientzat
egongo ziren zartakoak.

Zalditeria hurreratzean, lerro ibiltari zabala eratu zuten; eta indiarrek aurrera jo zuten, astiro, eurengana, kantu adoregarriak
kantatuz. Soldaduek armak prestatu, eta gudariek eskuak jaso
zituzten, berun bolak geratzeko, hartxintxarrak legez lurrera
eroriko zirela jakinik.
Orduan zerbait gertatu zen. Armen tiro hotsen ordez, aurre
eta atze deiadar bat egon zen, eta turuta baten hotsa. Zuriak
zerbait egiten ari ziren euren armekin: eguzkiak dir-dir egin
zuen euren aizto luzeetan, ezpatetan, zorroetatik ateratzean.
Eskuetan aurrerantz heldurik, soldaduek indiar lerroari eraso
zioten. Gudari bat bere zaldi gainetik bota zuten, ezpata batek zeharkatuta, eta bere atzeko lerroa urratu egin zen; cheyenneak, ezindurik, edozein aldetarantz sakabanatu ziren, ez
zeukatelako prest armarik, edo gezirik arkuaren sokan. Kizkur
gazteak eta beste zenbaitek zazpi milia baino gehiagoan joan
behar izan zuten soldaduei itzuri egiteko. Poniak ehizatik zimel
zeuden, eta atseden hartuta; beraz, soldaduek ezin izan zituzten atzeman; baina, lau cheyenne galdu ziren; lau gizon eder
bizkarrez zeutzan lurrean.
Kanpamentuan, andreek zutik utzi zituzten dendak, eta, pakete
apur batzuk harturik, ihes egin zuten, hegorantz oso bizkor,
atzerantz begiratuz behin eta berriro, ke beltzezko hodeiari,
soldaduek erretako euren herritik goratzen zena.
Albait lasterren, lakota gazteak iparrerantz abiatu ziren, Hartz
Arinen dendan geldialdia eginez, kafea edateko asmoz eta cheyenneen arazoaren berri emateko. Kizkur atzealdeko ilunpean
eseri zen, bizkarra bermatuz, isilpean. Lau urtean hiru aldiz ikusia zuen indiar herrixka bat itzurian barreiatuta, aldi bakoitzean
ondasun eta denda gehienak galduta. Aldi honetan, zorki ahaltsu
bat deuseztatzen ikusi zuen, ezin azaldu nola. Agian norbaitek,
soldaduen indiar miatzaileengana ihes egin eta, esan egin zien

cheyenneek armen kontra sortutako babesarena. Kizkurrek,
ordurako, bazekien brule batek jakinarazi ziola Bizarzuriri non
zen Trumoi Txikiren herrixka, eta Tesson delako gizon horrek,
lakotengana ezkondutakoa, eraman zituela bertara; beti euren
herritar berek soldaduei laguntzen.
Hurrengo goizean, Kizkur iparrerantz abiatu zen, Bear Buttererantz. Batzar handia, ordurako, batzen hasia zen. Bertan, teton lakoten zazpi herriak biribil handi bakarreko kanpamentura
gehitzen ari ziren, zeina zeru ertza bezain zabala baitzirudien;
poni taldeek lurrazal guztia iluntzen zuten, Pa Sapa bezainbat
–harantzago goratzen ziren Muino Beltzak–; eta gudariak, baso
itzela bezalakoa ziren, zut, tantai sendo asko-asko legez.
Lakotek ingurura begiratu eta euren indarrari bihotz-puzturik
behatzen zioten. Errazegi amore ematen zebiltzan. Indar hori
guztia izanik ere, euren andre-umeak kanpamentuetan zurien
armen aurrean hil zitezen ahalbidetzen zebiltzan, eta euren lagun cheyenneak talde txikitan hiltzen ikusten, gutxi zirelako eta
inork ez zielako laguntzen. Laster hemen egongo ziren, ekialdean adina; han, zuriak, Missouriko urak zeharkatuta, indarrez
zetozen, eta indiarrak erreserbetan sartzen zebiltzan –lurrezko
eremu txikiak, aintzira handi bateko uharteak bezalakoak–, non
inori ez baitzioten baimenik ematen ehizan joateko, edo senitarteko bati bisita egiteko berak nahi zuenero. Lakota buruzagietako batzuk oso behera joanak ziren, St. Louis zeritzoten
merkatari hirira bezain urrun. Bazekiten zer gertatu zitzaien
pottawatomiei, delawareei eta beste hainbati, euren sorlekuetatik urrun eraman zituztenak, eta zurien marra gurutza-ezinen
atzean hesitu zituztenak. Bazekiten zer egiten zebiltzan kawekin eta otoekin eta Missouriko beste leinuekin; nola zegoen
jendea txirotua eta etsitua; ehiza agortua; eta gizon zuriaren
whisky pozoia udaberriko uholdeak legez herrixketan, dena lapurtzen zuela horrek, baita gerra bonetak eta bestelako gauza
sakratuak ere; dena suzko hurruparentzat.
Hala, batzar denda bikoitz handi bat egin zuten; elkarri lotutako
larru margotu askorekin estali zituzten haga bereziak, Muino
Beltzetako pinu garaietatik hartutakoak. Hortxe elkartu ziren
buruzagiak, teton pipa handia bete zuten, eta errealdi luzea
hasi zen.
Kanpamentu zabal osoan zehar jendeak bazkaltzen, dantzatzen
eta gorteiatzen ziharduen; bisitatze eta berri emate ugari zebilen, Missouri Riverreko merkataritza sasoietatik teton guztiek
zekizkiten kontu zaharren inguruan eta herrialde osotik soldaduek hildako jendearen inguruan.
Kizkurrek aurreneko aldiz zekuskien iparreko lakota handiak,
neguko sutondoan maiz entzundakoak: hunkpapen Lau Adar
zaharra eta Zezen Eseri bere iloba gudaria; two kettlesen Mandan Luze; no bowen Bele Luma. Eta horien aldamenean eseririk, bere herri bereko batzuk, hor ere handi iruditzen zitzaizkionak oglala gazteari: Beldur, euren buruzagia bera; Ipar Adar
Bakar, minneconjoua; eta gorantz zetozen gizonak, hala nola,
Hodei Gorri eta Adar Bakarren seme gudaria, zazpi oin gora
zen Hodei-Ukitzaile. Buztan Marradun ere hantxe zen, gizon
adoretsu gisa ezagutua zena edonon, nahiz orain hil aldaretik
itzulia zirudien, zaharrago, isilago, eta bakeaz hizketan han ere.
Ez zen zurien bakea gustuko zuela, ezpada zuriak larregi zirela.
Isilik, gizonok euren herriaren kanpamentu handian zehar ibili
ziren, eta Kizkur gaztearen bihotza handi egin zen horiengatik;
eta handi bere lagun Konkorrengatik ere bai, beste teton gudari
indartsuen pare zegoelako hura ere.
Bazen beste zerbait, ez Kizkurrek ez bera baino askoz zaharrago ziren askok sekula ikusi ez zutena: teton zazpi kanpamentu

handiak elkarrekin –oglala, brule, minneconjou, no bow, black
foot, two kettles eta hunkpapa– denak biribil sakratuan. Zaldi
Zorok bere semeari esan bezala zen egiatan. Euren Hunkpatilak oglalen zazpi taldeetako bat ziren hein berean, oglalak tetonen zazpi kanpamentuetako bat ziren. Eta horren gainetik, han
elkartutako teton guztiak lakota nazioko zazpi batzar-su handietako bat ziren. Zenbaki horren errepikapenaz pentsatzean,
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Zoro - 09
  • Parts
  • Zaldi Zoro - 01
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 1991
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 02
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1850
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 03
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1819
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    42.6 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 04
    Total number of words is 3833
    Total number of unique words is 1841
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 05
    Total number of words is 3853
    Total number of unique words is 1895
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 06
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1860
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 07
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 1779
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 08
    Total number of words is 3843
    Total number of unique words is 1782
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.0 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 09
    Total number of words is 3900
    Total number of unique words is 1819
    27.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 10
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1809
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 11
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1769
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 12
    Total number of words is 3832
    Total number of unique words is 1782
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 13
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1763
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 14
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1736
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 15
    Total number of words is 3897
    Total number of unique words is 1724
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 16
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1697
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 17
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1785
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 18
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1740
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 19
    Total number of words is 3915
    Total number of unique words is 1765
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 20
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1781
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1803
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 22
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1756
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 23
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1763
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    41.4 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 24
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1714
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.7 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 25
    Total number of words is 3784
    Total number of unique words is 1751
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 26
    Total number of words is 3859
    Total number of unique words is 1702
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 27
    Total number of words is 3863
    Total number of unique words is 1713
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.4 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 28
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1750
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 29
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1713
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 30
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1764
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.8 of words are in the 5000 most common words
    50.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 31
    Total number of words is 3955
    Total number of unique words is 1581
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.6 of words are in the 5000 most common words
    53.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 32
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1755
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    44.8 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 33
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1831
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    39.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 34
    Total number of words is 612
    Total number of unique words is 429
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.