Zaldi Zoro - 03

Total number of words is 3844
Total number of unique words is 1819
28.7 of words are in the 2000 most common words
42.6 of words are in the 5000 most common words
48.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
ziren, inork jarraitu nahiko bazien; eta ez besteei begira ibiltzeko pertsonak, zuriek euren gazteekin egin bezala, horiek okerrik egin ez zezaten.
Kizkurrek zerbait gehiago hausnartu zuen bake paper horretaz.
Nork zigortu behar zituen gotorlekuko soldadu zuriak, basoan
orein ehizan zebiltzan indiar bakartiei tiro egitera irteten zirenean? Guztiek zekiten hori gertatu ohi zela; gehienbat gizon zaharrei, urteekin belarriak gortuak eta ikusmena lainotua zutenei. Hilabete bat ere ez zen Arrano Txiki zaharrarenaz, semea
oglala batekin ezkondua zeukan cheyennea. Laramieko andre
kanpamentukoek ikusi zuten soldaduek nola erakusten zieten
etorkinei haren ilajea, harri urdina lotua zeukana, andre zuriek,
begiak dir-dir, beldurrezko oihutxoak zegitzaten bitartean. Ziotenez, soldadu horiek nahiko arazo sortzen zieten haiei ere,
ilaje ehiza hori zela eta. Hartz Bakarti gazteak, andre kanpamentuan senideak zituenak, entzun zuen batzuetan indiar poniak hartzen zituztela horretarako, burdinazko ferren lorratzik
ez uzteko, eta indiar mokasinak zerabiltzatela, crow edo snake
zirela antza emateko. Betidanik, Kizkurrek gogora zezakeenetik,
aintzat hartuak izan ziren buruzagien bakearen aldeko mintzaldi sutsuak, baina egunen batean gazteek euren aurpegia bestal44

dera bihurtuko zuten. Zer gertatuko zen orduan? Eta zer egin
behar zuten bihar soldaduek Xerlo Zuzenekin?
Erre eta jan ostean, Konkor batzar dendara joan zen. Ekaitzak
argitutako kanpamentu biribiletik jarraitu zion Kizkurrek. Euri
usain sendoa zegoen, ordurako tanta apur batzuk erortzen hasita baitzeuden, han bat, hor beste bat, zezen zahar bakartiak
mendi magalean legetxe. Ia kanpamentu osoa zegoen isilpean;
behealdeko bazter batean, danbor hots apur bat zebilen, eta,
su inguruan, irudi ilun batzuk mugitzen ziren: andre- gizon gazteak dantzan. Bere aita batzar dendan egoteaz nahigabeturik
–mutikoei normalean ez zietelako hara joaten uzten–, Kizkur
etxera joan zen. Dendako larruen bestaldetik ez zen argirik
igartzen, eta barrualdean lo hotsak entzuten ziren; bere anaia,
irekidura ondoan, arreba, andreen aldean; baina, ama deitzen
zuena, artean jaikita zegoen, atzealdean, bere lekuan. Kontuz
eseri zen bere ondoan; isilik, tarte batez; eta, pixka bat hizketan hastean, Xerlo Zuzenez galdetu zion; zer egingo ote zuten
berarekin behi zaharra hiltzeagatik?
“Batek daki”, erantzun zuen andreak, “baina Iteyowaren semea
da. Adoretsua izango da”.
Bai, adoretsua izango zen, baina ziur zerbait txarra izango
zela, zerbait ezezaguna eta guztiz ikaragarria. Kizkurrek ikusia
zeukan soldaduek nola zeramatzaten gizonak, kate astunak
oin-eskuetan, bidexkan behera; eta inoiz ez zituzten berriro
ekarri. Izan ere, Konkorrek behin esan bezala, hobe zen lautadetan borrokan hiltzea, zurien burdinetan bizitzea baino.

BADATOZ GURDI ARMAK
Goizeko eguzkia Platteko malkarren gainetik irten zen batzar
suko txindiak bezain gori zegoen zeru batera. Oglala kanpamentu gaineko haitzen gailurra ukitu, denden goialde ketsuak
argitu, eta horien magal margotuetatik behera jaitsi zen arin.
Han-hemen, txakur batek nagiak ateratzen zituen, eta zaldi bat
bere sokari tiraka zebilen artegaturik, urrutiko haranetako zaldi taldeenganantz egiten. Ibaiko ur-lasterretan zozoak esnatu
ziren, eta zelaian zeruko kantariak aireratu ziren, eguzkirantz
zuzenean, euren kantua hedatuz lurrera berriz jaitsi arte.
Eguzkiak kanpamentuko lur higatu osoan azaldu zuenean burua,
atsoak beheko suak piztera irten ziren janaritarako; kea zuzen
igo zen, eta haitzei itsatsitako lainoari atxiki zitzaion. Okelaz
hutsik zeuden ontzietatik txakurrak uxatu, eta neskatilei dei
egin zieten, ur eta egur bila laguntzeko, eta mutilei, poni taldeen jagoleak txandatzeko. Orduan, andre gazteak dendetatik
irten ziren –orein larruzko soinekoz jantzita, hegal maukadunak; adats iluna ederki orraztuta; musuak gorriztatuak– eta
euren gudarien lantza, ezkutu eta bestelako tresnak denden
ondoan ipini zituzten.
Halaxe ba, eguna hasia zegoen. Baina, ostarteen gainetik,
zeruak, artean, gorri zirauen; arazoak iragartzen dituen gorri
iraunkor, berantiar mota horrekin, hain zuzen ere. Dendetako
ate-hegalak altxa, eta, irteteaz batera, gizon askok mendebalderantz begiratu zuten. Zaldi Zoro, Kizkurren aita, eta herriaren ekintzen jabe ziren beste hainbat Zezen Bihotz Gaiztorekin esertzera joan ziren, zeina oglalen historialaria baitzen,
herriaren kontakizunak larruetan margotzen zituen horietakoa;
neguan kontatzeko, edo bisitari garrantzitsuak etortzean, jen46

dea elkartzen denean abestu eta berresateko istorio handi eta
xumeak. Egiteko okerra zuten egun horretan bruleen kanpamentuan, eta, gutxi ez eta, hori goiz gorriori zeukaten orain,
Zezen Hartz hil zuten goizekoa baino aieru pisutsuagoz. Orduko hartan borrokaldi luze bat sortu zen, oglalak banatuta utzi
zituena eta herri osoaren aurrean lotsagarri. Zeru gorria egon
zen orduan ere; aro berri bat ireki zuen zeru gorri bat.
Artean goiz bazen ere, Beldurren denda ondoan zaldiak euliak
aizkatzen zebiltzan. Sendi horrek gudu zelaiko ausardiagatik eta
batzarretako jakituriagatik zuen ospea, eta horko burua Beldur zen. Herriaren aitatasuna oso antzinatik zetorkien, heroien
kondairetako egunetatik eta lakotek zaldiak izan baino askoz
lehenagotik; ur handiaren ondoan bizi ziren antzinako sasoitik,
eta jada ahaztuta zeuden etsaien aurka gudukatu ziren sasoitik.
Beldur sei oin eta lau hazbete gora zen –zuriek zenbatu eran–
eta mihi zuzeneko gizontzat zuten denek, eta ez botere edo
zaldi bila zebilen halakotzat. Hortaz, aurreko gauean batzarrak
bera aukeratu zuen gotorlekura joateko, andre eta ume babesgabeak zeuden lekura soldaduak armekin etortzea ekiditerik
ote zegoen ikusteko. Buruzagi gazteen artetik hiruzpalau hartu,
eta oso elkarturik zamalkatuz joan ziren, hitz egin beharreko
gauza asko baitzuten.
Abiaturik zirenean, Kizkur, Ora gaztea eta Beldurren semea
ibaiaren bestaldetik jarraitu zieten, euren poniak lasterkatuz
eta oihuka, zer edo zer gerta zedin irrikatuz. Gratiot harrizko
etxeak –non gobernuko euren urterokoak gordeta baitzeuden,
agentearen zain– atzean utzi zituzten, eta Laramieko horma
zuria nahiko gertu egon arte jarraitu zuten; orduan, Beldurrek
mutilei itzultzeko keinua egin zien; eta, beraz, bihurtu eta ibaiko
iparraldeko malkarretarantz jo zuten, euren poniak xaxatuz,
elkarri aurre hartuz behin eta berriz, borrokarako lastertuko
balituzte bezala. Baina besteen begien bistatik kendu zireneko,
hormen behealdeko sastraka ingururantz desbideraturik, abaila
geldotu zuten, eta udako ordu beroak egonean eman zituzten;
seinale bila; zain.
Eguzkiak bere bide erdia egina zuenean, indiarrak eta gotorlekuko zenbait zuri bidexkatik agertu ziren. Eurekin batera soldaduak zetozen: ofizial bat zaldiz, gurdi bete oinezko soldadu
eta zaldizko batzuk bi gurdi armarekin, zeintzuen gurpilek Bide
Santuko hauts sendoa harrotzen baitzuten. Mutikoak kanpamenturantz zamalkatu ziren berriekin; baina batzar dendakoak
jakinaren gainean zeuden ordurako: miatzaileek berri emana
zuten, Grattan ahohandi gaztea zetorrela, beste hogeita hamar
soldadurekin, eta Lucien zekartela itzultzaile –indiarrek Wyuse
deitzen zuten merkatari semea–. Berriro ere ondoezik zetorren, zurien whiskyagatik; eta merkatarien harrizko etxeetan
suzko hurrupa gehiago irentsi omen zuen; eta soldaduek bertan kargatu zituzten euren armak, tiro egiteko prest.
Soldaduak nola zetozen ikustera irten ziren kanpamentu handiko indiar gehienak; haitz-ebakitik zehar mendebalderantz
zetozen; gero, une batez, haran zabalari begiratzera gelditu ziren, hango dendazko hiru biribil handiei eta mila eta berrehun
inguru gudariei. Orduan, hautsa hasi zen berriro, eta andreak
–kanoiak eta aizto luzeak zer ziren bazekitenak– umeak biltzeko deiadar egitera irten ziren lasterka, lantza eta ezkutuak gordetzera eta dendetako hagak nasaitzera, bizkor jaso beharko
balira ere.
Soldaduak oglalen biribilera heldu zirenean, Beldur eta besteak
atzean geratu ziren, eurak horretan parte-hartzaile ez zirela
erakusteko. Ordurako, kanpamentua lotan bezala zegoen: ia
denak kukuturik. Soldadu talde txikia bidean utzirik, ofiziala
batzar dendako haga zabaletarantz zamalkatu zen; bitsa zeriola

zuen zaldia astindu batez geratuz, deiadar egin zuen: “Erdu,
infernuko deabru gorriok!”.
Dendako larruak erdi jasota zeuden, baina horien artetik begiratzean, mantadunek osatutako biribilean ez zen mugimendurik, zirkinik ere ez; Wyuseri deitu zion, orduan.
“Indiar madarikatu horiei esan hobe dutela euren tipietatik irten gabe egotea, horiek zarraztatuta sartuko naizelako bestela”,
agindu zuen; eta zaldia ezproiez jota alde egin zuen, itzultzaile
mozkortia bertan utzita, gaztigua errepika zezan lakotera kaskarrean, zelaren adarrari helduz esku batez, eta besteaz gizon
zuriaren ukabilari airean eraginez kanpamentuko biribil hutsean.
Baina iparraldetik, malkarretatik, poni taldea agertu zen arrapaladan, zurdak eta isatsak hegaz, eta zamaltzain gazteak atzetik
oihuka ibaia zipriztin batean zeharkatzean eta kanpamentura
zalaparta batean gerturatzean. Gurdiko soldaduek haienganantz keinatu zuten, elkarri zerbait oihukatuz, baina soldadu
buruzagitxoaren atzetik joan ziren: gaur indiar bat atzemateko
goseak zegoen hura.
Bordeauxen oholesian –Hartz Menderatzaileren kanpamentua baino apur bat gorago– Jim zaharra hartzera gelditu zen
Grattan, lagun ziezaion. Baina frantses txaparrak ez zuen joateko asmorik, jakin arren ofizialak arazo pila sor ziezaiokeela;
baita bera eta bere merkatariak kanporatu ere, agian. Hortaz,
astiro eta pixka bat nahasirik hitz egin zuen, ulertuko ez balu
bezala, denbora irabazi guran.
Zer zen bera brule kanpamentura armadun soldaduekin joateko kontu hori? Behiari buruzko zer? Noren behia? Zera, bai...
behia! Bai, bai, behi mormoia. Baina jabeari dirutza ez al zioten
eskaini? Hezur pila hark balio zuena baino askoz gehiago. Horrelako gauza batengatik indiar kanpamentura kanoiak eramatea
ez al zen inozokeria? Norbait zauritua gerta zitekeen. Une hartan doluan zebiltzan brule kanpamentuan, Zezen Isats buruzagi
zaharrarengatik, bart zendua zena; andreak eta hainbat gizon
sumindurik eta aztoraturik zebiltzan, besoak ebakita odoletan,
adatsak guztiz zikin. Ez, berori behintzat ez; Jim Bordeaux ez
zen hara joango.
Gotorlekutik jaitsitako zuriak oholesian zeuden, baina soldaduek bultzaka iraitzi zituzten, merkatari etxe inguruetan bildutako indiarrek ikusi zutenez. Gauzak oker egiten zebiltzan,
eta euren lagun Jimek arazoak usaintzen zituen, zaldi batek
hurbiltzen den ekaitza usaintzen duen legez. Tiroketa hastean
bake gizona izaten zen beti, bere emaztearen oheko larruen
pean ezkutatu behar bazen ere, behin egin zuen legez. Eta
emazteak inolaz ezin izan zuen handik atera. Halaxe ba, gaur
soldaduek bera gabe joan beharko zuten, nahiz Beldurrek, arazoak saihesteko ahalegin bizian zebilenak, sutsuki hitz egin zion
bere lagun merkatariari: gizon zintzo baten beharrean zeuden
itzulpenetarako, eta iowa mozkortia besterik ez zuten.
Egia zen: Wyuse jadanik okerkeriak egiten zebilen, brule kanpamentuko bidean bere zaldia asapalan lastertuz gora eta behera, bigarrenez abiada hartzeko, gudariek borrokatu aurretik
egin ohi duten legez. Eta, zaldia zigortu eta ezproiatzen zuen
aldi berean, itzultzaileak esku ahurrarekin ahokoak jotzen zituen, gerra garrasia eginez, eta indiarrei irainka deitzen zien,
bufalo gorotz puska freskoak jaurtiko balizkie bezala. Siux
etsaiok berari barre? Bere oso gainetik zeudela mendi elurtuak
legez? Berak jaitsi eragingo zien; bihotzak atera eta jan egingo
zizkien! Belarri berriak emango zizkien ahoan zekartzan hitzak
uler zitzaten!
Brule apur batzuk euren denden ateetan zutik begira zeuden;
bitartean, azken andre eta umeak ihesian zihoazen ibaiko zu50

mitzera. Gudarietako asko ere bazihoazen. Eskuak armaz beteta, denden biribil osteko ibaiertzetik zihoazen, kanpamentuko
zaldiak gerizpetan loturik egoten ziren sastrakadira. Batzuk
gerripeko hutsean zetozen jadanik; beste batzuk ilea korapilotan lotzen zebiltzan, eta era sakratuan margotzen. Bruleak
eta minneconjouak soilik ez, oglalak ere han ziren, gibelaldeko inguruetatik jaitsi baitziren. Euretako gehiago zaldiz zetozen
Bide Santutik agerian: Hodei Gorri, Biki Beltz eta bere anaia Ur
Gabe; eta gudari gazteen lehen proba gainditutako beste asko;
astiro zetozen, talde txikitan hizketan, bisitan baletoz bezala.
Kanpamentura etorritako soldaduei harrera egitera atera zen
Hartz Menderatzaile. Bere aurpegi zabal, arduratua, margotu
gabe zeraman; adatsa solte, larrurik edo lumarik gabe, dolu
manta zahar eta margulari soin inguruan eutsirik beso irmoarekin. Arren eskatu zion ofizialari soldaduak kanpamentutik at
mantentzeko, Beldurrek eta Partisano Handik, baita Trumoi
Txiki brule mardulak ere, lehenago eskatua zioten legez. Lagunak bezala eseri, eta pipatuko zuten, arazoa gizon zintzoak
legez konponduko.
Baina ofizialak ez zuen halako ezer egiteko asmorik. Agindua
ozen eman zuen: soldaduak kanpamentu biribileko erdigunera
bidali zituen, eta behealderantz, minneconjouak zeuden lekura,
buruzagiaren denda ondoan. Lerroan jarri zituen, tropelaren
inguruan lasterka ibili, eta gurdi armak berorrek kargatu eta
keinatu zituen.
Buruzagi eta aitzindarietako batzuek ofizialen ondoan zutik
zirauten, euren mantekin irmo eta isilik, haren mehatxu ozenei erantzun gabe; bitartean, gero eta gudari gehiago zetorren ezarian, hondarrezko ibaiertzetik. Mutikoak ere heldu ziren, baina bidali zituzten handik; Hartz Bakarti eta Kizkur izan
ezik, zeina Konkorren jarraitzaile bezala baitzen ezagun, eta
Buztan Marradunen odolezko iloba bezala. Hantxe egon behar zuten, isilik, begiraleek ziotena entzuteko: zertaz eta Hartz
Menderatzailek eta Beldurrek batetik bestera –Xerlo Zuzen
eta soldaduen artean– egiten zebiltzan joan- etorriaz. Ahaleginean zebiltzan, minneconjouak amore eman zezan, edo soldadu buruak alde egin zezan, harik eta euren aita agentea etorri
eta zer egin esan arte. Baina argi eta garbi zegoen Grattan
hura borroka bila etorria zela, Hartzak mando bat eskaini zion
arren –bere abere zaldi talde beretik hartua– behiaren truke,
eta kanpamentuko deiadarkaria bidali zuen arren zaldi sorta
baten bila. Itzultzean, agureak bost makila koskatu zekartzan,
zera adierazten zutena, bost gizon zintzok zaldi bana emana
zutela bakoitzaren zaldi taldetik. Makilok lurrean utzi zituen,
soldadu buruaren parean, eta esan zuen beste hainbatek ere
zaldia emango zuketela, baina horrekin nahikoa eta sobera zela
halako behi gaixo batengatik, zeina, milia askoko bidean urte
askoko zama ekarrita, motel baitzebilen.
Aitzitik, ofizialak ez zuen gura mando edo zaldirik; minneconjou
gaztea gura zuen. Dendako atean zutik zegoen hura; esku batean, erriflea; bestean, arkua eta gezi bat; bular biluzian, eguzki
dantzako orbainak. Horixe eta besterik ez zuen gura. Xerlo
Zuzenek, ordea, ez zuen zuriekin joateko asmorik. Aurreko urtean soldaduek hiru beretar hil zituzten Shell ibaian, txalupa bat
zela eta; eta aurten, lagun batzuk zurien bidexka ondoan eserita zeudenean, etorkin batek tiro egin zien, ume bati buruan
joz. Umea osatu egin zen, baina luzaroan egon zen gaixorik, eta
denak ibili ziren bihotz- ilundurik. Zegoen lekuan bertan hilko
zen, gauza horiek egin zituen jendearekin joan baino lehenago.
Halere, ez zuen arazorik sortu nahi, beraz, buruzagiek jendea
eraman zezatela eskatu zuen, eta utz zezatela bera soldaduekin.

“Orain bakarrik nago”, esan zuen. “Aurreko udazkenean zuriek nire bi anaiak hil zituzten. Joan den udaberrian nire osaba,
neure senide bakarra, hil egin zen. Gaur eskuak armaz beterik
dauzkat, indartsuak dira nire besoak. Ez naiz bizirik joango”.
Hitz adoretsuak ziren horiek, arku eder batek jaurtita bezain
zuzenak, baina itzultzaileak ez zizkion ondo eman soldadu
buruari, eta Hartz Menderatzaile eta Beldurrenak ere ez. Horren ordez, indiarrek ulertu ez zuten zerbait esan zuen, askoren ustez zera: Hartzak uko egiten ziola minneconjoua entregatzeari. Hitz gezurtiak ziren, okerrak, baina soldadu burua are
gorriago jarri, eta nahikoa zela orro egin zuen. Indiarra eman
behar zioten berehala. Beste guztien aholkuaren aurka, Hartz
Menderatzailek esan zuen saiatuko zela; baina, ezin hori egin
lakota bezala, beraz, etsai bezala joan beharko zuen gizonaren
bila. Horretarako bere erriflea hartu beharko zuen dendatik.
Auskalo zer esan ote zuen Wyusek horretaz ere, zeren, buruzagia bihurtzeaz bat, ofizialak agindu bat eman baitzuen amorruz; bere gizonek, salto egin eta, armak altxatu zituzten. Tiro
bat jo zuen norbaitek, eta Hartz Menderatzaileren anaia erori
zen, ahotik odola zeriola. Beste buruzagiak sakabanatu egin ziren, baina Hartzak bertan iraun zuen, alde batera eta bestera jauzika, tiroak saihestu guraz, eta indiarrei trankil egoteko
oihukatuz, ez egiteko eraso soldaduei. Zuriak pozik egon zitezkeen orain, gizon eder bati kalte eginda.
Baina Grattan horrek ez zuen aski. Gurdi armak berorrek keinatuta, soldadu lerroari tiro egiteko agindu zion. Hartz
Menderatzailek lurrera bota zuen burua, eta kanoiek danbatekoa jo zuten, denden goialdeak urratu eta harago helduz, baita
ibaia ere zeharkatuz.

Orduan, Xerlo Zuzenek bere arma zuzendu eta, ke beltz kirasdunaren artetik, tiro egin zuen. Grattan erori egin zen, eta,
ia lurra ukitu baino lehen, indiarrak bere gainean ziren, ebakiz
eta zatika moztuz; aldi berean, Buztan Marradunek, deiadar
batez, ostendutako gudariak ibaiertzetik gora ekarri zituen,
gezizko horma bat jaurtiz gurdi armetako soldaduen gainera. Lantza eta gerra txurroz, gizon zuriak lurreratu zituzten;
horien armak hartu, eta airean eragin zieten, guztien gainetik,
txurroak bailiran. Soldadu apur batzuek lortu zuten kanoi eta
gurdietara heltzea, eta mandoak arrapaladan abiatu zituzten
etorkin bidexkarantz, atzerantz tiro eginez, harik eta gudarien
erauntsiaren pean erori ziren arte horiek ere. Bakartuta geratutako apur batzuek eutsi egin zioten –zurien uharte txiki bat
indiarrei aurre eginez, azkenik–. Eurenak ere egin zuen laster.
Lehengo tiroarekin batera, Wyusek eta Grattanen zamaltzainak ihes egin zuten, bidean gora ziztuan; atzetik, bruleak, zaldiz
sutsu jarraika; eta goiko kanpamentuko oglalak, beste aldetik
bidea mozten. Soldadua kolpe batez bota zuten zalditik; aldi
berean, iowaren zaldia ere erori zen; hark, estribuetatik ostikoka libraturik, Zezen Isatsen hil dendara ihes egin zuen; baina
indiarrek, atzetik joan, eta toki sakratutik atera zuten, txahalak
legez marruka. Haren suhiak berak txurroarekin zartakoa jo
eta eraitsi zuen; jantziak urratu zizkion ebakiak eginez hanka
bakoitzean, orkatilatik gerriraino; eta hil dendaren kanpoaldean
utzi zuen. Horixe jaso zuen gizon horrek, lakotei entzuteko
belarri berriak eman behar zizkien horrek, bihotzak erauzi behar zizkienak jateko. Dozena batek euren arku edo aiztoez jo
zuten, baina inork ez zuen haren ilajerik hartu nahi izan.
Gudariak joatean, Kizkur eta Hartz Bakarti hurbildu ziren poliki. Apur bat arraro eta larri sentituz, zutik geratu ziren gizon
biluztu eta zatikatuaren aurrean; ordurako, odola gatzatuta
zeukan hanketako sakaila ilunduetan; aurpegia okertua eta izu54

tua; begiak nabarmen, harriak legez. Gizon horrek, gehienbat
indiar jatorrikoa, eta emazte bat eman ziotenean lakoten artera onartua izan zena, arazoak besterik ez zizkien ekarri; aurrena, arazo txiki mordoa; eta, gaurkoan, gauza larri hori.
Lurrean zetzan etsai horri begira, Kizkurri odola azkartu
zitzaion, taupa-taupa, belarrien barruan gerra danbor bat bezala sentituz, gero eta ozenago. Hil. Bat-batean zuriak hiltzeko
beharra sentitu zuen, gizon horrek eta soldadu buruak bruleenean gaur egindakoaren ostean bihotza bere onera ekarri ahal
izateko. Orduan, handi eta indartsu sentitu zen bat-batean; hain
indartsu arbuioa baino ez zuen Wyuse bezalako gauza zital batenganako; eta, keinu arin batez, atorra erantsi eta gizon hilaren
begi harrituen aurrean biluzik geratu zen, lakoten azken iraina
eskainiz hari.
Une bateko zorabioaren ostean, bere senera itzulita, berriro
Kizkur zen, besterik ez; Zaldi Zoro gizon gurenaren hamabi
urteko seme lerdena. Hala, mutikoa berriro jantzi zen, inor
konturatu aurretik; bere poniaren bila arineketan joan eta oglalen kanpamenturantz abiatu zen. Arazoak egongo ziren hilketa
guzti horrengatik, agian gerra handi bat, eta berak beretarren
ondoan egon behar zuen laguntzeko. Ponia behin eta berriro
bizkortu zuen, pinto txikiak sabel iletsuarekin lurra ukitu arte ia.
Atzetik, ahaztua zuen Hartz Bakarti zihoan, laguna harrapatzeko ahalegin bizian.
Hartz Menderatzaile erortzean, Beldur eta beste batzuk lasterka joan ziren hura jasotzera. Zauri asko zituela ikusi zuten,
horietako hiru larriak: beso bat hautsita; belauna balaz zulatuta;
eta beste zauri sakon bat, bufalo bat ere lurreratuko zukeena,
sabel aldean. Bere dolu mantan bildurik utzi zuten, eta hari
begira geratu ziren. Han zetzan Aita Handiaren bake buruzagia, soldaduen armek lurreratua, gizon handiak erortzen diren
bezala eroria: bere herriaren ezkutu bihurturik.
Bien bitartean, ihes egindako soldaduei jarraika bidean gora
joandako gudariak, kanpamenturako itzuleran, Bordeauxenean
geratu ziren, zurien bila –etxeetako teilatu lauetatik borroka
ikusi zutenak, baina, orain, bat-batean, dasagertuta zeudenak–.
“Non ezkutatu dira erbiak gaur? Akuilatu sastrakak, kanpora
uxatzeko!”, oihukatzen zuten brule gazteek etxez etxe, gorputz zimel eta beltzaranak izerdiz eta margoz distiratsu, aurpegiak beldurgarri. Batzuk odolez zipriztinduta zeuden; gerrikotik
edo arku puntatik zintzilik, gizon zurien ilaje motz eta erauzi
berriak zeramatzaten. Jim Bordeaux txikia eurekin zihoan, lasterka, eskuak igurtziz, erreguka azalduz ehizatu nahi zituzten
zuriok ez zutela ezer egin; forteko soldaduek lagunduta etorri
zirela besterik ez, norabide berean doazenek sarri egin ohi duten bezalaxe; errugabeak zirela.
“Etsaiarenak dira!”, orro egin zuen Hartz Menderatzaileren ilobak; bere soldadu aizto berriarekin oheetako lastairak sastatuz
zihoan, bata bestearen ondoren. Ordurako, Kizkur eta Ora
handik zebiltzan, Konkorren atzetik helduak. Hartz Arinek eta
Jim zaharraren bi suhi bruletarrek haren alde hitz egin zuten,
baita beste zurien alde ere, gazte suharrei gartsu mintzatuz.
Gudariek, haserre, baina entzun egin zieten. Hartz Arin artean
gizon indartsua zelako, bakearen oso aldekoa izanagatik ere.
Running Water herrialdeko hondar muinoetan zegoen ehiztaririk onenetakoa zen basazaldiak ehizatzen, eta, hortaz, utzi
zioten esaten soldadu zuri inozoak bezalakoak zirela beraiek
ere, kalterik egin ez zuen jendea hiltzera etortzean. Gizon zirenak joan zitezela laguntzera ihesian joandako jendeari, esan
zuen Hartz Arinek; ala horrenbeste arbuiatzen zituzten bake

urteek hainbesteraino bigundu al zituzten lakota gazteak, hain
makal eta inozo bihurtu al zituzten ez ziren konturatzen gaur
jendea arrisku bizian zegoela benetan, eta laguntza emango zuten gizonen beharrean zeudela, eta ez gerra jolasean zebiltzan
mutiko sastraka-akuilatzaileen beharrean?
Beraz, gudari suhar gazteak joan egin ziren, okela lehortegietan
harrapatu dituzten txakurrak legetxe joan ere, batzuk atzeraka
begira, badaezpada ere. Baina begiak aurrerantz bihurtu zituztenean, Hartz Arinek egia zioela ikusi zuten. Lakotak ihesian
ziren, gaztetxo horiek inoiz ikusi ez bezala. Ibaiaren ildo osoa
jende nahaspila handi bat zen: jendea bueltaka; andre, ume
eta zaharrak; zaldiak, narrak eta txakurrak; denak elkarrekin
nahastuta; gizon asko ere bai, ahalegin bizian, denak hel zitezen
ibaira, non Trumoi Txikik bere zaldia zipriztin batean baitzerabilen uretatik, zumezko zutoinak jarrita bidexka bat markatuz
Shelleko hondar biziak zeharkatzeko.
Bruleen kanpamentuan haizete handi bat igaroa zela zirudien;
denda bakarra zegoen zutik: Hartz Menderatzailerena. Bere
akicitako –gudari elkarteko– kideek jagoten zuten hura, eta
lakoten batzarretan indartsu ziren beste apur batzuek ere
bai, hala nola, Beldur eta Partisano Handi. Eta, ate aurrean
barreiatuta, soldaduen gorpu biluziak zeuden, gudari gazteek
berriz eraso zieten horiei, baita Kizkurrek ere, zaldiekin horien
gainetik jauzi egin eta lantzak sartuta, baita gezi gehiago ere.
Sokekin gurdi armak lotu, eta kanpamentuan zehar herrestan
eraman zituzten goitik behera, lur higatua altxatuz. Bat, ibaira
jaitsi, soka moztu eta askatu egin zuten, ur-laster sakonetan gal
zedin. Orduan, armaz betetako gurdien eta gurdi armen inguruan sastrakak pilatu, eta su eman zioten horri; eta su inguruan
ibili ziren, gero eta basatiago oihukatuz eta zamalkatuz, ibaitik
andreek zuzentzen zieten izu oihua entzutean.

Eta sua itzali zenean, euren herriaren kanpamentu ibiltariarekin
elkartu ziren gudariak, eta ibaian gora jo zuten, oglalekin hitz
egitetik zetozen zenbait gudarirekin batzera, etsai zuriari erasotzeko oihua eginez.
“Hoppo!”, oihukatzen zuten. “Goazen!”.
Orduan, Trumoi Txiki asapalan heldu zen Bordeauxenera, eguneko gertaerek ilundutako begitartearekin. Antza, Laramieko
soldaduen gotorlekua erretzeko asmotan zebiltzan.
“Gera itzazu, sacré, gera itzazu!”, oihu egin zuen frantses txikiak, txinpartak ateraz bufalo bilgor hezea sutara botatzean
legez. “Kalte gehiagorik ez badute egiten Aita Handiak barka
lezake. Arrazoia izan dute, euren aurrean euron buruzagia
hil duten soldaduei erasotzean, baina fortea erretzen badute
ehun gurdi arma bidaliko ditu; soldaduak etorriko dira, erruz,
matxinsaltoak udan legez, euren aurka borrokatzera, andre eta
umeak sarraskitzera”.
“Hou!”, baietsi zuen Trumoi Txikik minez. Euren anaia merkatariak zioena egia zen. Ahal zutena egin behar zuten. Gerra
aitzindarietako batzuk elkartu, eta luze mintzatu zitzaien, haiek
hantxe egonarazteko, Jim eta bere emazte bruleak tabakoa,
ogi gogorra eta kupel bete melaza helarazi bitartean besteei,
haserre baitzeuden artean, akuilatutako liztorrak legez. Orain
zaldi gainean eta margotu berri zeuden guztiak, biribilean zamalkatuz, garrasika, poniak gerra sokekin zigortuz, horien atzetik beherantz irristatuz erasorako bezala. Baina Trumoi Txikik
haien aitzindariei eutsi egin zien, adineko eta ohorezko gizon
bati zor zaion begiruneari esker. Bestalde, iluntzeko okelaren
ordua hurbil zuten, eguzkia sartu hurren. Gau iluna zatekeen

soldaduen hirira heldu orduko, eta gerra gauez ez zen gauza
ona, lakota guztiek zekitenez. Biharko utzi zuten joatea.
Ahh-h, bihar! Orain jateko tenorea zuten, hortaz, zaldietatik
jaitsi, eta merkatariak zerbitzatutako gauzak irentsi zituzten.
Euren gerripekoen dindirri luzeei andre zuriek amantalei bezala
helduz, tabakoz eta ogi gogorrez bete zituzten horiek; melaza
upelean aiztoak, makilatxoak eta baita atzamarrak ere sartu,
eta tanta gozoak miazkatzen zituzten. Izango zuten nahikoa asti
borrokatzeko hurrengo egunean.
Baina artean arazoa ez zegoen konpondurik; ez Trumoi Txiki
edo Bordeauxentzat. Ilundu orduko, merkatari etxeetan ezkutaturiko zuri batzuk Laramiera zamalkatu ziren, baina bidean
hil egin zituzten. Hartz Arinek eta beste batzuek soldadu bat
aurkitu zuten sasitzan ezkutaturik, geziz zulatutako sabelari
esku biekin eutsiz, eta oholesira eraman zuten. Baina Jimek eta
Trumoi Txikik agindu zuten handik atera behar zutela berehala,
eta, Bordeauxen emazteak, kanpora irten eta, bere lakota eran
lagundu zion: sabela orein larruz estu bildu, whisky pitin bat
eskaini, eta manta bat eman eta gizona arbaztekin estali zuen.
Zuri haiek ozta-ozta berriz ezkutatu orduko, gudari gehiago, ehunka orain, elkartu ziren kanpoan garrasika, ahurrarekin ahokoak joka, oihu fin eta zoliak jaulkiz, panterak gauaren
ilunpean dagien legetxe. Kandelaz argitutako merkatari etxean
sartu eta sartu egin ziren, lepo egon arte; eta kanpoan gizaldra aztoratu bat geratu zen, galdeginez, mehatxatuz. Buruzagia hilda ez zegoela eta artean hura mendekatu beharrik ez
zegoela erakusteko, aitzindarietako batzuk, Buztan Marradun
eta Bizkarrezur Garai besteak beste, haren dendara eraman
zituzten. Argitasun apala zegoen; txingar apur batzuk soilik, eta
sorginaren katiluan erretzen ari zen metxa; horren ondoan,
buruzagia. Estalita egotean ezin izan zuten ikusi hari zerion odol
beilegi iluna –sabelean zauritutako bufaloaren odola bezain
beilegia ia, zeinaren atzetik ehiztariak bide laburra egin behar
izaten baituen–. Baina begiak hain zituen sartuta bazekiten nola
zegoen; halaxe ba, merkatari oholesiko hamar gizon zuriak berriro ezkutatu ziren biltegietako manten azpietan; bitartean,
Trumoi Txiki joan-jin zamalkatzen zen: ibaitik iparrera ihesi bildutako jendetzaren eta buruzagi zaurituaren dendaren artean,
eta ondoren Bordeauxenera berriro.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Zoro - 04
  • Parts
  • Zaldi Zoro - 01
    Total number of words is 3676
    Total number of unique words is 1991
    25.9 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    44.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 02
    Total number of words is 3810
    Total number of unique words is 1850
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 03
    Total number of words is 3844
    Total number of unique words is 1819
    28.7 of words are in the 2000 most common words
    42.6 of words are in the 5000 most common words
    48.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 04
    Total number of words is 3833
    Total number of unique words is 1841
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    43.0 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 05
    Total number of words is 3853
    Total number of unique words is 1895
    27.0 of words are in the 2000 most common words
    41.1 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 06
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1860
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    47.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 07
    Total number of words is 3824
    Total number of unique words is 1779
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.3 of words are in the 5000 most common words
    47.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 08
    Total number of words is 3843
    Total number of unique words is 1782
    29.5 of words are in the 2000 most common words
    44.0 of words are in the 5000 most common words
    50.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 09
    Total number of words is 3900
    Total number of unique words is 1819
    27.4 of words are in the 2000 most common words
    43.5 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 10
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1809
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    43.6 of words are in the 5000 most common words
    50.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 11
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1769
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    42.5 of words are in the 5000 most common words
    49.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 12
    Total number of words is 3832
    Total number of unique words is 1782
    28.2 of words are in the 2000 most common words
    42.8 of words are in the 5000 most common words
    49.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 13
    Total number of words is 3778
    Total number of unique words is 1763
    25.6 of words are in the 2000 most common words
    39.0 of words are in the 5000 most common words
    45.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 14
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1736
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.5 of words are in the 5000 most common words
    48.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 15
    Total number of words is 3897
    Total number of unique words is 1724
    28.3 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    48.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 16
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1697
    26.6 of words are in the 2000 most common words
    39.9 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 17
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1785
    26.9 of words are in the 2000 most common words
    40.0 of words are in the 5000 most common words
    46.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 18
    Total number of words is 3920
    Total number of unique words is 1740
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    42.3 of words are in the 5000 most common words
    49.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 19
    Total number of words is 3915
    Total number of unique words is 1765
    28.4 of words are in the 2000 most common words
    44.5 of words are in the 5000 most common words
    51.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 20
    Total number of words is 3939
    Total number of unique words is 1781
    29.3 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1803
    29.2 of words are in the 2000 most common words
    42.7 of words are in the 5000 most common words
    48.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 22
    Total number of words is 3849
    Total number of unique words is 1756
    27.1 of words are in the 2000 most common words
    40.1 of words are in the 5000 most common words
    46.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 23
    Total number of words is 3867
    Total number of unique words is 1763
    27.9 of words are in the 2000 most common words
    41.4 of words are in the 5000 most common words
    48.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 24
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1714
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.7 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 25
    Total number of words is 3784
    Total number of unique words is 1751
    27.5 of words are in the 2000 most common words
    41.2 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 26
    Total number of words is 3859
    Total number of unique words is 1702
    27.2 of words are in the 2000 most common words
    41.8 of words are in the 5000 most common words
    47.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 27
    Total number of words is 3863
    Total number of unique words is 1713
    28.5 of words are in the 2000 most common words
    42.4 of words are in the 5000 most common words
    49.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 28
    Total number of words is 3872
    Total number of unique words is 1750
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    44.3 of words are in the 5000 most common words
    50.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 29
    Total number of words is 3907
    Total number of unique words is 1713
    30.4 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 30
    Total number of words is 3904
    Total number of unique words is 1764
    29.1 of words are in the 2000 most common words
    43.8 of words are in the 5000 most common words
    50.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 31
    Total number of words is 3955
    Total number of unique words is 1581
    32.5 of words are in the 2000 most common words
    46.6 of words are in the 5000 most common words
    53.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 32
    Total number of words is 3807
    Total number of unique words is 1755
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    44.8 of words are in the 5000 most common words
    51.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 33
    Total number of words is 3828
    Total number of unique words is 1831
    23.2 of words are in the 2000 most common words
    34.3 of words are in the 5000 most common words
    39.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Zoro - 34
    Total number of words is 612
    Total number of unique words is 429
    33.5 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    59.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.