🕙 26-minute read
Zaldi Berdea - 9
Total number of words is 3390
Total number of unique words is 1636
34.3 of words are in the 2000 most common words
48.3 of words are in the 5000 most common words
56.3 of words are in the 8000 most common words
Guardia zibilak Angelinen bila joan zirenean, etxeko leihotik salto egin eta Ipar Euskal Herrira alde egin zuen. Gorozikan izan
zen, 1979an. Guardia zibilak ihesi ikusi zutenean, fusilak tiro egiteko altxatuta zituztela, haien buruak esan zien: «Lasai, ez tiro
egin, hor behean harrapatuko dugu eta». Ez zuten harrapatu,
baina. Ondoren, gorabehera handiak izango zituen Angelinen
bizitzak, batzuk ezagunak, erbeste eta deportazio garaietakoak:
etengabeko jazarpena, kartzela, tortura... Ekuadorren zegoela
bera eta Alfonso Etxegarai atxilotu edo, zehatzago esateko,
bertako eta Espainiako poliziek bahitu eta birrindu zituztenean
bezala.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
2. zatia
2016ko apirilaren 3an, kartzela, erbeste eta deportazio urte
luzeen ostean hil zen Venezuelan. Angelinen errautsak Venezuelatik ekarri zituztenean, Loiuko aireportuan haren emazte
Ana ikusi nuenean, harengana hurbildu eta irten zitzaizkidan
hitz apurrak esan nizkion: «Hemen gaude haren lagunak, zure
lagunak». Beti arte, Angelin, hik agintzen duk.
Urtero gogoratzen dugu, maiatzean, lagun handi hori Bizkargi
mendian Santa Kurtz egunean eta haren osteko lehenbiziko
igandean, beste gudari guztiekin batera, hala nola Andres Izagirre Gogor aspaldiko laguna, Sabin Euba Pelo Pintxo, Jose Luis
Barrena Txistu, Santi Ugalde, urte askoan Ipar Euskal Herrian
ihes eginda bizi izan zena... Hainbat eta hainbat lagun daude
gogoratzeko.
Testu txiki bat eskatu zidaten bertan irakurtzeko, artean giltzapean nengoela:
Bizkargi mendi gailurra, askatasun girristua
Bizkargi Eguna. Atzoko eta gaurko gudarien omenez mendi honen gailurrean ospatzen dugun jai eta borroka eguna. Jakinean
gaude 1937. urtean Bizkargin Francoren indar faxisten erasoaldi
gogorra jasan zutela gure arbasoek. Geroztik garrantzi handiko
eguna bihurtu da euskal abertzaleentzat. 36ko gerran herriz herri
eta mendiz mendi egin zieten aurre euskal gudariek indar faxistei
Euskal Herrian. Hori zela eta, gudari asko eta asko desagerrarazi
eta erail zituzten, beste asko eta asko zauritu eta espetxeratu zituzten, eta beste askok erbestera jo behar izan zuten. Ondasunak
ostu zizkiguten eta euren legeak ezarri. Zorrotz zigortu, zigortzen
eta zigortuko gaituzte frantziar eta espainiar gobernuek, baina
zutunik jarraitzen dugu belaunaldirik belaunaldi, eta horrela jarraituko dugu aurrerantzean ere, Euskal Herriaren independentziaren
alde borrokatzen.
Gaur, atzo moduan, preso gaude, erbesteraturik hainbat eta hainbat euskal herritar, espainiar indar zapaltzaileen erasoaldiari aurre
egiteagatik. Euskal Herria euskaldunon aberria da.
Horrexegatik, inoiz baino ozenkiago aldarri egin behar dugu guk
geu izan nahi dugula. Geure buruaren jabe. Euskal estatu independentea berreraiki nahi dugula, sozialista eta euskalduna, beste
barik.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
2. zatia
XXXVII
Espetxetik irten eta luze gabe, bisita jaso beharrean, presoengana joateko aukera eduki nuen, lehenengo Algecirasera (Cadiz) eta handik gutxira A Lamara (Pontevedra), kartzela horietan zeuden lagunekiko elkartasunez antolatutako martxa
banarekin bat eginda. Barruan egonda ere, noizbehinka bidaia
luzeak egiten dira. Izan daiteke norberaren edo beste lagun
baten epaiketaren edo diligentziaren bat egiteko, edo kartzela
aldaketa. Bidaia, kartzela urrun batera joateko bada, astuna izaten da bidaia; hala ere, batzuetan gertuko beste kartzela batera
joateko, are astunagoa gerta daiteke, sekulako bira egiten dute
eta. Ni eginda nago, esate baterako, Sevillatik Granadara joateko, egun batetik besterako bidaia, Jaenera ordu txikitan heldu,
bertan ordu bakan batzuetako loa egin eta goiz-goizean Granadarantz jarraituta. Beste batzuetan hamar edo egun gehiagoko bidaia izan zitekeen, kartzela batean baino gehiagotan gau
bat edo zenbait egun pasata. Bidaia horietan jipoia jasotzeko
arriskua ere badago, jakina. Egur pila jasota gaude horrelakoetan, garai guztietan, Poliziak eta Guardia Zibilak emanda.
Askatasunean egonda barruan dagoenarengana joateko bidaiak egin nituen, beraz, baita neure larruan igarri zein gogor
eta astunak diren senideek eta lagunek astero egiten dituzten
joan-etorri horiek. Kasu askotan senide berak hilero eta are
hamabostero egin behar izaten ditu. Benetako zigorra da hori,
inongo epaitegik ezarri ez baina urte luzeetan betetzen ari diren zigorra.
Borroka lagun hilen zerrenda ikaragarria da, baina senide eta
lagunena ere ez da laburra. 1982ko azaroaren 29an Rosa eta
Arantza Amezaga ahizpak hil ziren euren nebari bisita egin
ostean, etxera bidean, eta hurrengo urteetan beste hamalau
senide eta lagunek utzi zuten bizia errepideetan: Pilar Arsuaga,
Alfontso Isasi, Antxoni Fernandez, Jose Mari Maruri, Karmen
Salbide, Ruben Garate, Iñaki Saez, Asier Heriz, Argi Iturralde,
Iñaki Balerdi, Sara Fernandez, Leo Esteban, Karmele Solaguren
eta Natividad Junko.
Hamarkada hauetan, istripuez gainera, eraso ugari ere jasan
izan dituzte. Autobusa harrikatu izan diete behin baino gehiagotan. 1989ko maiatzaren 8ko erasoa bereziki larria izan zen.
Egun hartan, Alcalako kartzelan bisita egin ostean, senide eta
lagunen autobusa kartzela haren esparrutik ateratzear zegoela, dozenaka polizia, guardia zibil eta kartzelero, denak kaleko
jantzita, kartzela kanpoko hesia bota eta autobusa harrikatzen
hasi ziren, kartzelako kanpoaldean guardia egiten zeuden polizien eta guardia zibilen aurrean. Autobuseko kristal guztiak txikitu eta hainbat lagun zauritu zituzten, tartean umeak eta adineko jendea. Egun batzuk lehenago ekintza armatu bat izan zen
inguru hartan; hori zela eta, Poliziaren sindikatu batek deitutako
elkarretaratze baten amaieran izan zen; izan ere, manifestari
batzuek sindikatu horren pegatina zeramaten paparrean. Bitxia da, esate baterako, euskaldunei legea ahalik eta zorrotzena
aplikatzea eta gogortzea aldarrikatzen duten horiek zein erraz
pasatzen duten hankartetik hain maite duten lege hori, eta betearazi behar dutenak zein erraz pasatzen diren haren gainetik.
Senideek sarritan jasan izan dituzte horrelako erasoak, edo
errepideetan eurentzat berariaz ipinitako kontroletan geldiarazi eta arakatu izan dituzte, Guardia Zibilaren eta Poliziaren jazarpena jasan izan dute joan-etorri luzeetan zehar. Behin, neska
bat Algecirasko kartzelan bisita egin ostean, Puertokora zihoan,
han senideen autobusa hartu eta etxera itzultzeko. Iritsi zenean, zain zituen polizia batzuk, alto eman eta furgoneta batera
sarrarazi zuten. Han goitik behera miatu zuten, biluzarazita.
Eta zenbat horrelako...!
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
2. zatia
XXXVIII
Kartzelatik irten eta lau urteren buruan, nire urtebetetze egunean, hain zuzen, aita hil zen, hainbat urtean arnasestuka bizi
izan ostean. Haren hauspoak silikosiak jota zeuden, urte askoan
hargintzan lan egin izanaren ondorioz. Azken urte horietan
ezin makalago bizi izan zen. Medikuek harrituta esaten ziguten
nola zutik egon zitekeen, nola hainbeste iraun zezakeen. Behin
baino gehiagotan larrialdietara eraman behar izan nuen, autoz,
anbulantzia ez itxarotearren. Egun batean, Galdakaoko larrialdietara heltzean, klaxona jo nuen, aita lehenbailehen barrura
sar zezaten, eta atean zeuden langileek errieta egin zidaten,
hura ospitale bat zela eta ezin zela bozina jo esanez. Nik esan
nien larrialdietara joan nintzela eta kontu larria zelako jo nuela,
lehenbailehen arreta emateko. Beste behin, ospitalera eraman
nuenenean, «non gaude, Jose Mari?», galdetu zidan aitak. Galdakaoko ospitalean geundela esan nion nik, eta berak atoan:
«Etxera goaz». Etxera nahi zuen beti, beti lasaitasun bila, Goiztiri jaio zenean oparitu zioten aulkitxoan esertzera. Izan ere,
oso gogokoa zuen alabaren izena grabatuta zeukan aulki zuri
txiki hartan jarri eta bere mundura biltzea, baita egunkariari
«begiratu» bat ematea. Ama ezinbesteko laguntza zuen aitak
urte horietan. Egia esateko, beti izan zuen laguntza eta sostengu paregabea. Biok elkar hartuta aurre egin zioten bizimodu
gogor hari, aitzakia barik azkeneraino. Eta azkeneraino jarraitu
zuen aitak presoen eta gainerako errepresaliatuen aldeko mobilizazioetara joaten, beti ere amaren begiradapean, nola ez.
Eta halako batean, egunero-egunero egunkarian bilatzen zuen
albistea irakurri barik joan zen.
Maiatzaren 4a zen. Goizean, amak zorionak eman zizkidan. Geroago, aitari esan zion: «Jose Mariren urteak dira gaur». Aitak
bazekiela erantzun zion. Hala eta guztiz ere, berak ez zidan
ezer esan. Nik bizitza guztian gogoan eduki nezan edo, bere
bizitza egun horretan amatatzea nahi balu bezala.
Askatasunaren aldeko haren konpromisoa hil ostean ere nabarmendu zen, kartzelan edo ihesean izandako lagun asko ez
baitziren aitarekin ahaztu; izan ere, agur egitera etorri ziren
beste jende askorekin batera, tanatoriora zein eliza ondora lagunduz. Ez dakit zelan izan nintzen kutxatxo hartan aitaren
errautsei eusteko gauza, hainbeste lagunen artean, amaren
dardarak, Goiztiriren hunkipena, Kontxaren isiltasun sentikorra
eta lagunen elkartasunak inguratuta.
Banekien kanposantuan panteoi bat geneukala. Baina ez nekien
zein lekutan zegoen. Udaletxean zenbaki bat eman zidaten eta
horren bidez hilobiaren kokapena lortu nuen. Han egon behar
zuten ni oso gaztea nintzela hil zitzaizkidan anaia biek. Inoiz ez
naiz ausartu anaien hilobira joaten. Hara hurbildu ahala, “Pedro
Sagardui” irakurri nuen, anaietako baten izena. Bestearena ez
zen ageri. Aitaren errautsak bertan uzteko baimena lortuta,
lurperatzailearekin mintzatu nintzen aitaren errautsak anaien
gorpuzkiekin batera sartzeko. Lurperatzaileak kanpoko marmola kendu zuen, eta barrurago adreiluzko horma bat zegoen,
zementuz lisatua. Horman data batzuk ageri ziren: “1966”, Pedrito hil zenekoa, eta “1970”, Josu anaia gazteena hil zenekoa.
Ni nintzen anaietan nagusiena, eta bigarrena hil zenean 12
urte baino ez neuzkan. Natura jakintsua dela esaten dute, eta
nik ez diot ezetz, baina sarritan bidegabea ere bada. Aitaren
errautsak sartu ahal izateko, horma apurtu behar izan genuen.
Horma zulatutakoan hilkutxa zuri bi ikusi genituen: Pedritorena ezkerrean eta Josurena eskuman, atzerago. Kutxak ikusita,
banekien gure etxetik irtendakoak zirela, akordura etorri zitzaidan etxeko gela bateko irudia: hilkutxa txiki bat zabalik, kandelek argiztatuta. Lurperatzaileak esan zidan errautsak Josuren
hilkutxaren gainean uzteko, baina nik ez nuen hori onartu. Jo162
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
2. zatia
suren hilkutxa alboratu nuen pixka bat ezkerretara, eta haren
ondoan, eskuman, utzi nituen aitaren errautsak.
Azken hitzak esan nizkion aitari: “Honaino heldu gara, aita”. Berak esaten zidan pertsona izateko sufritzen jakin behar dugula.
Eta berak hainbat etsenplu eman zizkidan, beste gauza askoren
artean. Eta nik beti eskertuko dut aitak izan duen duintasuna.
Ama ere ez zen atzean geratuko borroka kontuetan. Gogoan
dut behin Bruselara joan zela. Aitak lan egin behar zuen, baina
argi zeukaten bat joaten ez bazen, besteak joan behar zuela.
Behin Bruselara diot, baina Europako beste hainbat lekutara
ere joan izan dira biak, Frantzia eta Espainiako kartzeletara
egindako martxetara eta ekimen guztietan parte hartu izan zuten. 1981eko maiatzean Tomas Linaza lemoaztarraren aurkako
estradizio epaiketa zela-eta, gose greba egin genuen kartzeletan, baita kanpoan ere. Bilbon egin zen gose greban gure amak
parte hartu zuen.
Denok urteetan aurrera goazenez, ama gero eta makalago zegoen, aitak bere azken urteetan egin zuen bide berari helduta; etxean, baina sarritan larrialdietara joan beharrean. 2019ko
abenduaren 26an buruko isuri batek eta urte luzeetako nekeak
haren bihotz handia gerarazi zuten arte.
Azken urteetan burua nahasten joan zitzaion eta momentu
oro berarekin egon behar zuen baten batek, bai etxetik irteteko, bai etxean bertan. Nik lanera joan behar nuen, eta kanpoan
nengoenean neska bat egoten zen berarekin. Denborak guztiz
nahastuta zeukan ama, ez zekien ni joan nindoan edo etorri
nentorren. Sarritan esaten zidan:
–Argi ibili, Jose Mari, plaza txakurrez beterik dago eta!
Eta zenbatetan galdetzen zidan:
–Lanera zoaz? –ni beste edonora, erosketetan edo Gasteizera
nindoala. Izan ere, larunbat goizero Gasteizera joaten naiz idatzi honi amaiera emateko.
–Gaur zapatua da, ama, jaia daukat –esaten nion nik.
–Nora zoaz, ba?
–Gasteizera.
–Zer egin behar duzu han, ba?
–Badakizu, aspaldiko kontua bukatu.
–Oraindino zabiltza horregaz? Zorioneko liburua!
–Ez daukat presarik, ama. Ez daukat ezer erakutsi beharrik.
–Bazkaltzeko etorriko zara? –galdetzen zidan beti.
–Bai, ama, baina ez itxaron, lau eta erdietan edo bostetan helduko naiz.
–Ordura arte ezer jan barik egongo zara?
–Pintxoren bat jango dut lagunagaz alde zaharrean.
Hurrengo larunbatean ahaztuta edukitzen zuen elkarrizketa
hori eta antzekoa errepikatzen genuen. Berdintsu larunbatero.
Orain, idatziari azken ukituak ematen ari naizela, pena ikaragarria ematen dit gurasoek ezin irakurtzea. Badakit ez luketela osorik irakurriko, orrialde batzuei begiratu arin bat emanda
nahikoa edukiko luketela ontzat emateko eta, batez ere, poza
hartzeko.
Azken egunak Galdakaoko ospitalean eman zituen amak, eta ni
haren ondoan egon nintzen, haren arnasa gero eta motelagoa
eten arte. Badakizu hilko dela, medikuak argi esan dizu edozein
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
2. zatia
momentutan joango dela, baina zuk ez duzu sinisten, ez duzu
sinistu nahi, ez daukazu burua horretarako prestatuta.
Galdakaoko beilatokian geratu zen. Bertan erraustu zuten,
bere bizitzan hain bereak izan zituen ikurrak, hain bereak izandako borroka eta jendea ordezkatzen zituzten ikurrak, aldean
zituela: ikurrina eta euskal presoen senideen lepo-zapia. Hara
lagundu zidaten lagunekin irtetean, «agur, ama!», esan nion.
Kanposantura heldu nintzenean, berriro zabaldu zuten hilobia,
eta berriro ikusi nituen aitaren errautsak eta anaien hilkutxak.
Azken urteetan, urtero joaten nintzen amarekin Domu Santu egunez, aita zenaren urtebetetze eguna baitzen, lore sorta
handia eraman eta hilobia txukuntzera, aurreko urteetan berak
bakarrik egiten zuen bezala. Hura izango da nire etxea egunen
batean, umetan bezala anaiak besarkatzeko gogoz hara eramaten nautenean. Hantxe egongo dira gurasoak ere nire zain,
lehen ere hainbeste urtean egon diren bezala.
Etxean ez da sekula egon anaien argazkirik. Gurasoek ez zuten
inoiz haien gainean berba egiten. Zer min ikaragarria edukiko
zuten, argazkiak bistatik kenduta arindu nahi zutena. Ez zuten
inoiz haien galera gainditu. Amarekin kanposantura loreak eramatera joan nintzenetako batean, bat-batean, gogora etorri zitzaidan umetako oroitzapen bat, lau urteko tartean errepikatu
zena: bai Pedrito, bai Josu hil zirenean, ama ohean geratu zela,
hurrengo egunetara arte berba egin barik, jan barik, bizi gura
izan barik. «Noiz hilko naiz ni?» baino ez zitzaion entzuten.
Ama hil eta ia urte bira, haren gauzak etxetik ateratzea pentsatu nuen. Ez zidaten inolako trabarik egiten, baina kendu behar
nituela uste nuen, esate baterako, amak brodatutako izarak eta
mahai-oihalak, amaren oroitzapena ez zegoen-eta horietan,
baizik eta nire barruan. Badakit lan asko egin zuela aitita Jose
eta amama Leonak ezkondu zenean oparitu zioten Alfa josteko makina harekin, baina gauza horiek guztiek ez zuten amak
etxean utzitako hutsunea betetzen, eta berak etxe zaharretik
berrira joan ginenean hainbeste oroitzapen gordetzen zituen
josteko makina etxe zaharrean utzi zuen bezala, neuk ere gauza horiek ateratzea erabaki nuen.
ZALDI BERDEA
Dokumentuak
eta argazkiak
Kartzelako nortasun agiria.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Euskal preso politikoen senideen protesta Madrilgo Santiago Bernabeu
futbol zelaiaren parean. Eskuinean, Gatzaren ama, Begoña Moja.
Sevilla II espetxean jipoia hartu ostean ipinitako salaketa epaitegira
bidali izanaren komunikazioa.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Sevillako Zaintza Epaitegiaren oharra, Sevilla I kartzelan hartutako jipoiagatik
ipinitako salaketaren gainekoa.
Guardia Zibilaren txostena.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Guardia Zibilaren txostena.
Guardia Zibilaren txostena.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Guardia Zibilaren txostena.
Guardia Zibilaren txostena.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
“Egin”eko albistearen fotokopia.
“Egin”eko albistearen fotokopia.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Medikuen txostena.
Medikuen txostena.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Medikuen txostena.
Medikuen txostena.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Medikuen txostena.
Goiztiri jaio berria, amarekin (2000).
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Gatza, Kontxa eta Goiztirirekin, etxean (2000).
2007ko urtarrilean egitekoa zen presoen aldeko ekitaldi politikoaren
aurkezpena. Idoia Muruaga, Igor Angulo kartzelan hildako presoaren
neska-laguna, Xabier Izaga eta Santos Sagardui, Gatzaren aita.
ARGAZKILARIA: LUIS JAUREGIALTZO (FOKU).
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Gatzaren gurasoak, “Gara” egunkariak 2010ean elkarrizketu zituenean.
ARGAZKILARIA: LUIS JAUREGIALTZO (FOKU).
Gatza, ukabila gora, 31 urte igarota Jaengo espetxetik ateratzen.
ARGAZKILARIA: MONIKA DEL VALLE (ARGAZKI PRESS).
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Gatza alaba besarkatzen, kartzelatik irten berritan.

Gatza bere gurasoen etxetik agurtzen, kartzelatik irten zen egunean (2011).
ARGAZKILARIA: MARISOL RAMIREZ (FOKU).
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Dokumentuak eta argazkiak
Ezkerretik eskubira, Juan Mari Igarataundi, Gatza eta Ione Lazkoz
preso ohiak “Gara” egunkariaren egoitzan, 2013ko urrian
Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak Parot Doktrinari
buruzko ebazpena eman zuenean. ARGAZKILARIA: JON URBE (FOKU).
EPILOGOA
Kontakizun trinkoa. Adjektibo bakar batera biltzekotan, gordina esan beharko genuke. Trinkoa ere bada, ordea, bere laburrean, eta trinkoa litzateke, hala berean, mila orrialde balitu,
nekez jasoko bailituzke 31 urteko bizipenak, bizipen gordin eta
trinkoak. Edonola ere, ez da hori izan Jose Mari Sagarduiren
asmo nagusia, lehen lerroetatik ohartarazten duenez: «Gauza
guztien gainetik, nik kartzelan izan ditudan sentsazioak aurkituko ditu irakurleak». Oinazea sumarazten duten pasarteak dira,
mina eta amorrua, baina haietan samurtasuna eta inoiz umorea
ere ez dira falta.
Film baterako moduko ihes saioa kontatu digu; hala ere, ez du
hori, nire ustez, xede nagusia izan, bere aukeraren berri ematea baizik. Horrek azal lezake zergatik kontakizunean ez den
gorroto hitzik agertzen. Izan ere, hondoa jo zuen eguna zazpi
urte geroakoko egun berberak ordeztu zuen bere oroimeneko
lehentasunezko txokoan. Ondo gogoan du 1993ko martxoaren 6a, kartzelako harresiaren parean hankak eta besoak apurtuta, kartzeleroek eta guardia zibilek jipoituta amaitu zuen saio
hark kale egin zueneko eguna, kalera egin ez zueneko eguna
alegia: «Isolamenduko zelda batean utzi ninduten. Egoera animikoaz ez arduratzerainoko mina sentitu nuen han, bakartuta.
Askatasuna, bizia bera galduta neukala pentsatzen nuen, eta
nire ardura bakarra mina desagertzea zen». Baina egun horren
zazpigarren urteurrenean sendagai miragarria heldu zitzaion,
2000ko martxoaren 6an alaba jaio eta Gatza zaldi berdea
bihurtu zenean.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Epilogoa
Ez dakigu denbora falta edo zer dela-eta, ez dio inori kargu
hartzen, ezta etsaiari ere. Interes falta. Nonbait ere, arreta
etxekoengan eta lagunengan ipintzearen ondorio. Barruan,
ihesean nahiz deportazioan daudenak, hildakoak, haietako
asko berak ezagun eta lagun zituenak, etengabe ageri dira lerro hauetan, etengabe haren gogoan. Ez du adjektibo askorik
erabiltzen, nahi duenak jar ditzan utzita edo; ez du inor epaitzen, beharbada epaile askoren erabakien mende eta epailerik
gabeko epaiketa askoren mende bizi izanaren ondorioz. Hori
bai, gauzak eta pertsonak beren izenez aipatzen ditu: borroka
kidea, burkide; laguna, lagun; kartzelako zaindaria, kartzelero;
etsaia, etsai.
«Libertatia nola baita gauzetako hobena/ Gathibutan egoitia
hala pena gaizena». Kartzelarik zapaldu ez duen edonork ere
ulertzen du nabarmentasun hori, are hobeto Bernat Etxeparek, bere larruan jasan zuenez gero. Ondo asko zekien hori
Sagarduik ere hiru hamarkadako gatibualdiaren ostean, bere
kartzelaldiaren amaiera aldera erabaki baitzuen bere lekukotasuna idaztea. Eta gatibualdian, hain zuzen, pena gaitzenean
aurkitu zuela askatasuna diosku, aske dagoen inork nahiko ez
lukeen askatasuna, inondik ere; baina askatasuna paradoxikoa
izan ohi da. Batzuek besteen askatasuna murriztuz handitzen
dute berena; Sagarduik askatasunik ezean aurkitu zuen: «Bakartu egingo zaituzte, esku-lanak egiteko tresnak kenduko dizkizute, are bizarra egiteko eta garbitzeko tresnak ere eta goizeko tarte batean baino ez dizute erabiltzen utziko... Harik eta
momentu batean ez daukatela zuri ezer gehiago kentzeko, ez
daukatela ezer gehiago debekatzerik konturatzen zaren arte.
Orduan zeure buruaren jabe zara. Ez zaude haien menpe».
Eta, bai, aurkitu ditugu asmo epikorik batere gabe deskribitu
dituen sentsazio asko, bertatik bertara jasandako egoeretako
sentipenak. Horietako bat nabarmentzearren, teilatuko zulotik atera zen momentukoa, aske izan zen momentu hartakoa:
«Gaur balitz bezala gogoratzen dut zelan zirimiria egiten hasia
zegoen, baita haizea ere. Bete-betean jotzen ninduen Alpujarrako haizeak. Haize garbi eta zuzena, ez baitzuen kartzelaren
inongo harresirik jotzen. Aske egonda dakizu haize hori egiazkoa dela». Pentsa liteke aire hura patioko bera zela, baina ez,
ez zen aire bera. Espetxean guztia da Carabanchelgo mutineko
ke beltz hura bezain zikina.
Xabier Izaga
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»
Epilogoa
ataramiñe
El silencio del infierno
Fernando Alonso. 2003.
Gosea lagun, laguna
S egapoto kolektiboa . 2004.
Kartzelako leihotik
Joseba Arregi. 2004.
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina
Joxe B lanco. 2004.
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza . 2005.
Azeri gosetia
Kepa Etxebarria . 2005.
Ataramiñe kantuz
CD. Hainbaten artean. 2006.
Claude Gueux
Victor Hugo (itzulpena: Zorion Z amakola). 2007.
Zimaren abenturak
B elen Gonzalez / Kepa Etxebarria . 2007.
Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta . 2008.
Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian zehar
Mahai – jokoa . Zorion Z amakola . 2008.
Penumbras de un ayer
Iñaki Ojeda . 2009.
Preso nago
Mikel Orbegozo. 2010.
Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza . 2011.
Espetxetik at
B orxa Urberuaga . 2011.
Ametsen txokoan bizi naiz
Ibon Muñoa . 2011.
Ametsen txokoan
CD. Hainbaten artean. 2012.
Kandela bat pizteko behar dena
Mikel Antza / Iker Moreno. 2012.
Fakin xokona
Oier Goitia . 2012.
Sasian barna
X abier Makazaga . 2012.
Preso nago 2
Mikel Orbegozo. 2013.
Z²
Mikel Antza . 2013.
Agurra eta ohorea
Jokin Urain. 2013.
Ainarak herrira itzuliko dira
Ibon Muñoa . 2014.
Urte ilunak
Nelson Mandela (itzulpena: Ekaitz Sirvent). 2014.
Ilargiraino!
Mikel Orbegozo. 2015.
Burdin elorri arantzetan
Joseba Arregi. 2015.
Haizea eta Lizar Magikoa
Kepa Etxeberria eta X abier Ugarte. 2016.
Kuku erlojua

Haizea
Hainbat egile. 2016.
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin
Ibon Muñoa . 2016.
Kartzelako kronikak
Jexuxmari Z alakain , 2016.
Axelko eta Otsoko bertsotan
Kepa Etxebarria . 2017.
Udaberrian biziko gara
Ibon Muñoa 2017.
Errezel berdeak
Jexuxmari Z alakain. 2017.
Txori mezulariak
Joseba Erostegi ‘Eltzikorta’ / Lorea Erostegi Fernandez. 2018.
Hamaika desio utopiarako
Ibon Muñoa . 2018.
Egia baten egunerokoa
Oier Goitia . 2018.
Gure memoria, gure historia
Ibon Muñoa . 2019.
Basatza
Hodei Ijurko Irotz. 2019.
Amonaren ipuin magikoak
Joseba Erostegi / Lorea Erostegi. 2019.
Zaldi Zoro
Mari Sandoz (itzulpena: Aitor Fresnedo Gerrikabeitia). 2020.
Gure Ama-Lur feminista da
Ibon Muñoa . 2020.
Órale, compadre... ¡Nos vemos en Iparralde!
Arantza E ziolaza Galan. 2021.
Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2022
Euskal Errepresaliatu Politikoak. 2022.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza». 2022.
Barruan
Gartxot. 2022.
EUSKAL ERREPRESALIATU POLITIKOEN
LITERATURA KOADERNOAK
Ihes egiteko leku aproposean idatzi zuen Jose Mari Sagarduik
narrazio hau, kartzelan ia 31 urte zeramatzala, ordu arte
saiatu gabe zuen hanka egiteko moduari helduta, betiere
kaleko askatasuna eta bertako eta barruko lagunak gogoan.
Hiru hamarkadan hainbat aldiz saiatu zen ihes egiten, eta
haietako batean erreka jo zuen. Ez zuen erraz ahaztuko egun
hura, eta une batez askatasuna usaintzeko bide eman zion saio
haren berri ematea erabaki zuen, beraz, batez ere zulo ilun
eta beti urrun haietan izandako sentipenak, milaka euskal
herritarren sentipen direnak, harresietatik kanpo barreiatzeko
asmoz. Gogoak denboran aurrera eta atzera eginez, bertatik
bertara bizi izandako hainbat gertakari ezagunen eta hamaika
pasadizo ezezagunen berri ematen digu narrazio gordin
bezain hunkigarri honetan. Bereziena, Granadako espetxean
huts egin zuen ihes saioaren zazpigarren urteurren eguna,
Gatzaren alaba jaio eta Zaldi Berdea sortu zenekoa.

You have read 1 text from Basque literature.