Zaldi Berdea - 5

Total number of words is 3892
Total number of unique words is 1750
32.7 of words are in the 2000 most common words
46.7 of words are in the 5000 most common words
53.5 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
moduko bat dago indarrean. Instituzioetatik bultzatzen duten
egoera hau, baina, ziur nago arteztuko dugula noizbait. Bitartean, fin ibiliko gara bide horretan.
Amaitzeko, berton dauzkagu Zornotzako jaiak, karmenak.
Gustatuko litzaidake topa osasuntsu bat egitea nirekin dauden
lagun itzelen eta nire partez. Eskubide guztiak lortu arte, jo eta
ke. Jaiak bai, borroka ere bai. Beti arte».

XIX
Ganibeta galdu nuen goiko ganbaran. Badakit ondoan utzi nuela, baina berriro hartu nahi izan nuenean, ez nuen aurkitu. Ez
nuen txiskeroa piztu nahi, gauez argia urrunetik ikusten da eta.
Nahikoa zen kableak moztean ateratzen ziren txinpartak, astinduren bat ere jasan nuen, hala eta banan bana denak moztu
arte. Txizagura etorri zitzaidan eta ganbaran bertan egin nuen.
Ia hamahiru urtean beti ere komunean txiza eginda, han egitean askatasun sentsazioa sentitu nuen. Han, barruan egonda
ere, nahi nuen lekurantz mugitzean bezala.
Aparteko gauzak ziren horiek niretzat. Dena prestatu ondoren, nire zeldara jaitsi nintzen berriro, dutxatzeko gogoz. Arropa guztiak kendu eta baldekada batzuk ur hotz bota nituen burutik behera, garbitu eta bizkortzeko. On egin zidaten. Ondo
lehortu ondoren, txandal pare bat jantzi nuen, bata bestearen
gainean, kolore desberdinetakoak, irtetean gainean eramango
nuena kanpoan aldatzeko asmoz.
Ondoren, denbora igarotzen utzi nuen gelan. Arriskutsua iruditzen zitzaidan ordu txikitan irtetea, ihesaz konturatuz gero,
Granadako kaleak atoan itxiko zituztela uste bainuen.
Pareko ziegan zeuden presoak oso gazteak ziren, 18 eta 21
urte bitartekoak, bakoitza bere “harrikadarekin”, baina errespetatu egiten ninduten; izan ere, ni neuretara ibiltzen nintzen,
eta ez nintzen euren mugidetan sartzen. Askotan gertatzen
den bezala, begiek esaten dute pertsona zelakoa den. Gainera,
espetxean bizikidetza garrantzitsua da.
Irteteko momentua heldu zen. Kalean erabiltzen zen dirua, benetakoa, sakelan sartu nuen, 23.000 pezeta. Garrantzi handia
zuen diru hark niretzat. Espetxean ezin nuen diru asko aldean
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

izan, araketetan harrapatu ahal zigutelako. Beraz, dirua ondo
tolestuta gorde behar zen, fardel txiki bat eginda. Pentsatzen
nuen diru asko ez nuela beharko, ihesaldia kontu nahiko laburra
izango zelako. Nortasun agiri baten kopia ere gorde nuen, nik
baino ile dezente gutxiago zeukan lagun batena, lagunen bisita
baimena eskatzeko agiriaren kopia eskatzen ziguten eta. Lagun
horrek ez zekien ezertxo ere horretaz, jakina.
Ordu bakan batzuk baino ez zitzaizkidan geratzen barru hartan. Edo beharbada urte mordo bat, ordu arte eman nituenak
baino gehiago, zapaltzeko kartzela gehiago.
Zenbat kartzela izan ditugun bizileku edo, hobeto esanda, zigor-leku! Zein baino zen kaskarragoa, zein baino zein urrunagoa.
Euskal Herrikoak ere ezagutu ditugu, baina normalean bisita
laburrak izan dira, batzuetan albiste on baten ondorioz eta
gehienetan albiste txar batengatik.
Basauriko kartzelan astebete baino ez nuen eman, baina sikiera
amama Paula azken aldiz ikusteko aukera eduki nuen. Hilzorian zegoela eraman ninduten. Kartzelatik haren etxera eraman
ninduten, Basaurin bertan, nire izeko baten etxean zegoen eta.
Amabitxia nuen amama Paula, eta poz itzela hartu zuen espero
gabeko bisita harengatik. Ni ikusita hiltzea ez zitzaiola ardura
esan zidan azken agurra egitean.
Kartzelara bueltan, biluztu nahi izan ninduten eta nik uko egin
nuen. Aitzakia horrekin, eduki behar nituen familiarekiko bisita bereziak kendu zizkidaten. Bisita eta aurrez aurrekoa espero nituen, eta senideak eta lagunak joan egin ziren baina, niri
ezer esan gabe ere, sartzea galarazi zieten. Pentsa zer amorru
eta inpotentzia sentitu nuen hura jakindakoan, ordurako beste
kartzela batean nengoela. Beste alde batetik, baina, horrelako
kontuak ez dira salbuespen bat, beti dabiltza aitzakiaren baten
bila presoa estutu eta zigortzeko. Presoa eta senideak ere bai.
Alcala Mecon aita hiru hilabetez bisita barik zigortu zuten hartan bezala. Asteburuan bisita egin eta handik egun batzuk barru, zigor-parte bat ekarri zidaten. Irakurri nuenean, nire izenaren ordez aitarena agertzen zela konturatu nintzen, eta kartzeleroari esan nion txarto zegoela, ni Jose Mari naizela. Berak
ezetz esan zidan, Santos zela zigortua. Eta nik: «baina hori nire
aita da...!». Kartzeleroak esan zidan aitarentzat zela, hain zuzen
ere. Hainbestetan bezala, gezur bat asmatu zuten familiari min
emateko. Nik ez nuen kartzelero hura ezagutzen, baina lagun
batek esan zidanez, sarritan mozkortuta ibiltzen zen. Aita, zigorraren berri edukita ere, nik abisatu nuelako, hurrengo bisitara
etorri zen, eta kartzelako atean geratu behar izan zuen.
Beste behin, Puerto IIan nengoela, aurrez aurreko bisita eskatu nuen aitarekin eta Idoia lehengusinarekin. Onartu zidaten.
Bisita egunean, lehengusina bakarrik heldu zen, aita ezin izan
baitzen joan, eta ez zioten sartzen utzi nire aitarekin ez zihoalako. Lehengusina ez zen adin txikikoa, 36 urte zituen eta, baina
aitarekin joan behar izan zuela esan zioten eta, aurrez aurreko
bisitaren ordez mintzalekuan, kristala tartean, zergatik ez zen
sartuko azaltzeko minutu bakan batzuetako aukera baino ez
zioten eman.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

XX
Ihesa eguna argitzean gauzatzea hobe nuela uste nuen. Oso
ordu ona iruditzen zitzaidan goizeko zazpiak, kaleko jendearekin nahasteko. Gelan denbora ematen nengoela, isilik, alboko
gelatik bi presoren arteko solasa entzun nuen.
–Irtengo zen hori honez gero?
Ez zegoen erantzunik. Ez ninduen harritu gazte haiek nire asmoaren berri jakiteak, ordu askotako loa kendu bainien ganbara zulatzeko lanetan sortutako astrapalarekin.
Handik gutxira, goiko sabaira igo nintzen. Mahaiaren burdina
goian neukanez, sabai leihoko alanbredun kristala arrakalatu
arte presionatu nuen. Gero, ateratako kristal apurtuaren zatiekin mozketa txiki bat egin nuen eskuan, eta konturatu nintzen
odol arrastoa uzten ari nintzela. Baina libratu nuen sabai leihoa
ni pasatzeko modukoa zen. Kakoa eta hari lotutako kablea hartu eta teilatura irten nintzen.
Gaur balitz bezala gogoratzen dut zelan zirimiria egiten hasia
zegoen, baita haizea ere. Bete-betean jotzen ninduen Alpujarrako haizeak. Haize garbi eta zuzena, ez baitzuen kartzelaren
inongo harresirik jotzen. Aske egonda dakizu haize hori egiazkoa dela.
Teilatutik aurrerantz nindoan eta bat-batean ginarra baten kirtena zapaldu nuen, nahi barik; norbaitek botako zuen egunen
batean teilatu gainera, eta handik goitik biraka hasi zen beherantz, patioko zorua jo arte. Zarata atera zuen zerbitzu buruaren bulegoaren ondoan. Hango leihoa apur bat zabalik zegoenez, zerbitzu burua altxatu eta ate handia zabaldu zuen. Patiora
ematen zuen ateko sarrailaren zaratagatik konturatu nintzen
bazetorrela, eta linterna batekin leihoak argiztatzen ikusi nuen.
Ni etzan egin nintzen teilatuan, berak ikus ez nintzan. Antza
denez, orduan ez zuen aparteko gauzarik ikusi, eta ostera ere
itzuli zen bere bulegora. Ate handiaren sarrailaren zaratak entzuteari utzi nionean, aurrera segitu nuen, teilatu osoa zeharkatuta.
Eskumatara jo behar nuen, kartzela barruko aldean dagoen bigarren harresitik, guardia zibilaren garitaren parean jarri arte.
Han nengoela, ahotsak entzun nituen, kartzelako esparrutik
niganantz zetozela, gero eta hurbilago. Nire azpitik bi bikote
guardia zibil pasatu ziren. Ez dakit zelan ez ziren konturatu ni
harresi gainean nengoela. Han bazeuden zutoin handi batzuk
eta sare metalikoa, kanpotik kartzela barrura sartzea zailagoa
izateko, eta ni hain justu zutoin batean bermaturik nengoen.
Kableak kartzelako esparruko zorua jotzen zuen. Txanda aldaketa ikusi nuenez, itxaron egin nuen handik lasterrera guardia
zibilak itzuli arte. Espero izandako moduan, beste bi guardia
zibil igaro ziren nire azpitik. Bitartean, lau ardatzeko kamioi bat,
Pegaso bat, eta MG Morris granate antzeko bat pasatu ziren
futbol zelai ondoko bidetik.
Guardia zibilen garitaren gaineko txarrantxara bota nuen kakotxa eta bertan lotu zen. Ahalik eta tenkatuena jarri nuen kablea. Pentsatu nuen hala behar zuela nire pisuari eusteko baina
baita garitarantz erraz eta arin egiteko ere. Garitan zegoen barandara heldu nahi nuen, eta hiru metrora edukita, ez zitzaidan
hainbesteko distantzia iruditzen. Kartzelako esparrua guztira
bost metro zabal zen, baina horietatik ia metro bi kendu behar
ziren, guardia zibilen garitak, barrualdean egonda, distantzia laburtzen zuen.
Salto egin aurretiko denbora labur horretan zenbat pentsamendu pilatu zitzaizkidan buruan, iraganekoak eta etorkizun
zeharo ziurgabearen gainekoak.
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

1993ko martxoaren 6a zen. Momentu hartan nork esango zidan zazpi urte geroago, halako egunez, Langraizko kartzelan
egongo nintzela, pozak zoratzen. Izan ere, Basaurin eman nuen
aste hartaz gainera, beste hiru aste eman nituen Euskal Herriko kartzela batean, martxo hasieran helduta. Hantxe nengoen
2000ko martxoaren 6an, Goiztiri jaio zen egun berean. Aste
batzuk lehenago, Puerto IIn nengoela, familia lotura delakoagatik Euskal Herrira gerturatzea eskatuta neukan, eta Langraizera
eraman ninduten. Ospitalera joateko aukera eman zidaten, baina erditzea ondo joan zela eta ama-alabak laster etxean izango
zirela jakinda, etxera nahiago nuela esan nien. Eta etxera eraman ninduten martxoaren 10ean.
Zenbat emozio batu zitzaizkidan egun hartan, denbora gutxian! Ordurako banituen 20 urte kartzelan, 20 urte herria ikusi barik. Dena oso aldatuta topatu nuen; hala ere, ez nintzen
oso kontzientea. Herriko jendea etxe ingurura hurbildu zen,
pankartaren bat eta euskal presoen aldeko banderak ikusi nituen. Lagun batzuek etxera igotzea lortu zuten, ni agurtzeko.
Gogoan dut etxeko atarira sartu nintzen momentua, eta batez
ere Goiztiri ikusi nuenekoa. Besoetan hartu nuen zirrararen
eta beldurraren artean, haren burua alde guztietara mugitzen
baitzen eta nik ez bainekien nola heldu. Ondo gogoan ditut,
halaber, umetxoaren atzamar txikiak, lau eguneko umearen
atzamartxoak.
Etxera igo ziren lagunetako bat Jon Idigoras izan zen. Jaengo
espetxe honetan bertan nengoen 2005eko ekainaren 3an hil
zela jakin nuenean. Egun batzuk geroago, Zornotzan nire kartzelaldiaren 25. urteurrena zela-eta egin zuten ekitaldian nire
idazkitxo hau irakurri zuten:

«Jon Idigorasi:
Lehenengo bider elkar ikusi genuenean irabazi zenuen nire sinpatia. Zornotzarra izan arren, Donibane Lohizunen bizi zinen
elkar ezagutu genuenean. Noizean behin hara joatea gogoko
nuen, zu bezalako borrokalarien ondoan egotearren.
Amnistiaren ostean, Zornotzara etorri zinen berriro, eta laster
igarri zenuen nire ibiliak norantz bideratuta zeuden. Hainbat
bider espetxean izan zara, baita ihesean ere. Bide latzak ezagun zenituen, sekula ere borroka eta konpromisoa laga barik.
Horregatik, eredua zara guztiontzat.
Akorduan daukat Herrera de la Manchako espetxera bisitan
joan zinenekoa. Baikor eta alai egon ginen biok. Bisita amaieran
ukabila gora agur egin zenidan.
Goiztiri jaio zenean, etxean egoteko aukera eduki nuen, momentu laburra izan bazen ere. Hara joan zinen zu, eta gogoan
dauzkat gure besarkada eta bosteko sendoak. Bertan egindako
argazkia betiko daukat.
Iaz, Gara egunkariko Jo Puntuan, zutabe bat idatzi zenidan.
Bertan herriaren sentimenduak, baita zeureak ere, azalarazten
zenituen. Amaieran hala zeniostan: ‘Besoak zabal-zabalik, zure
zain gagoz Zornotzan!’.
Jakinaren gainean egon naiz gaixorik zeundela. Eta gaixorik ere,
hor ikusi zaitut beti, lehenengo lerroan, besteak beste nire askatasuna eskatzen, prentsaurrekoetan eta kalean, mahaiburuan
edo atrilean. Jaso nuen ospitaletik bidali zenidan mezua. Ni irten arte bizirik iraungo zenuela esan zenidan, baina zoritxarrez ez da hala gertatu. Edonola ere, nahinon, zauden lekuan,
badakizu uztailean nire kartzelaldiaren 25. urtemuga dela, eta
badakit zu ere antolatu duten ekitaldian egongo zarela.
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

Hor, zauden lekuan, hartu egizu besarkada iraultzaile bat Jaengo espetxetik, zuk gustuko duzun esaldiagaz: Gora Euskal Herria Askatua!
Betiko, zure laguna».
Kontxak inoiz kontatu zidan Jonek gure alaba ikusten zuenean,
«gudari txikia» esaten ziola, baita Goiztirik erantzun ere: «zu,
gudari handia».
Etxetik irten eta ertzainen auto kamuflatura sartutakoan jendeak animoa ematen zidan, batzuek autoa jotzen zuten. Ertzain
batek, haserre, esan zidan: «gu zurekin ondo portatu gara eta
begira zer gertatzen den...», egurtu balituzte bezala. Nik esan
nion kexarako motibo handiagoa nuela nik, 20 kartzela urte
beteta, kalean beharko nukeen eta. Autoa arrankatu eta ziztu
bizian abiatu ziren errepide nagusirantz, stop seinalean geratu
barik ere. Ni, hala ere, lasai eta pozik nengoen, zer ospatua
banuen eta; gainera, ondo gosalduta eta baita apur bat edanda
ere, familiak prest zeukan xanpain botila zabaldu eta topa egin
genuen eta.
Etxean ordu biko bisita egin ostean, Langraizera itzuli nintzen.
Ordurako, zegozkidan bisita normal eta berezi guztiak eskatuta neuzkan, banekien-eta edozein momentutan Andaluziara
bidean jarriko nindutela. Izan ere, handik egun gutxira, aurrez
aurreko bisita batetik irten eta bertan zegoen kartzeleroak
esan zidan: «Zu Jose Mari Sagardui zara, ezta? Badakizu bihar
Puertora zoazela». Nik ez nekien ezer, baina espero nuen. Kontua da kartzeleroak itxaron zuela eramango nindutela esateko
Kontxak Goiztirirekin alde egin arte, eta nik ezin izan nituen
abisatu. Hartara, Puertora iritsi arte zenbait egunez Penintsulako kartzeletan zehar ibiliko nintzen, edo ibiliko nindutela jakinda, Juantxo Tobalinari, Langraizen zegoen lagun bati, etxeko
telefono zenbakia eman eta abisatzeko esan nion. Hala egin
zuen lagunak, eta berria era lasai batean emateko asmoa zuen
arren, Kontxak telefonoa hartu bezain laster esan zion: «Badakit zertarako deitu duzun».
Halako batean Puertora heldu eta handik lasterrera Zornotzan
emandako ordu haiek gogoan, gutun bat bidali nien lagunei:
«Aupa, lagunok!
Sentitu nituen zuen elkartasuna eta berotasuna sekulakoak izan
ziren, nire etxean eta etxe ondoan batuta ikusi zintuztedanean.
Adierazi ere ezin dut egin zelako poztasuna eman zidan neure alaba jaiotzeak. Horri esker ikusi gara. Badakit beste lagun
batzuek gura baina ezin izan izan zirela han egon egun hartan.
Beraientzat ere eskerrak bidali gura ditut. Ikaragarri gustatu
zitzaidan etxean egindako argazkiak bildutako albumean zuen
sinadurak ikustea. Akorduan ditut herriko parkearen ondoan
zeuden bi pankarta dotoreak ere, ederrak! Gure etxera bidalitako loreak ere aukerakoak ziren, eta jaio berri daukadan
alabari oparitutako jantziak, aproposenak. Beraz, borondaterik
onenarekin egin duzuen hori guztia bihotzez eskertzen dizuet.
Puerto de Santa Mariatik egindako joan-etorriko bidaia luzea,
gogorra eta astuna izan da, baina ostera ere egingo nuke halako gertaera batengatik. Baita zuekin egoteagatik ere, jakina.
Noizbait izango da hori, eta orduan astia edukiko dugu urte
hauetako hutsunea betetzeko. Ea ba, laster ikusten dugun elkar.
Eta zuri ere, Goiztiri, antzeko gauza diotsut, nahiz eta momentu honetan neuri baino amaren bularrari kasu gehiago egingo
diozun.
Hurrengora arte eta besarkada handi bana».

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

XXI
Askatasun egarria mugarik gabea zen, hain zegoen hurbil kalea.
Esaldi horrek topikoa eman lezake, baina halaxe zen, sentsazio
fisikoa ere bazen, ahoa lehor-lehorra neukan eta. Segundoetako, dezimetako kontua zen. Kartzelaren eta harresiaren arteko
esparrua zeharkatu baino ez zitzaidan geratzen kartzela atzean
uzteko.
Neure uste osoan erabakia hartuta, kabletik zintzilikatu nintzen
estu eta gogor helduta.
Eta huts egin zidan berehalaxe. Neure pisua airean askatzean
ez nintzen konturatu zer gertatu zen, baina bai sentitu nuen
zelan jausten ari nintzen bospasei metro inguruko tarte horretan, eta gorputzak airean hartu zuen abiadurak eragin zidan
inpresioa. Gogoan dut orduko astindu itzela, ikaragarria. Uste
nuen bihotza bular-kaiolatik irtengo zitzaidala.
Biriketan aire barik geratu nintzen lurrean kolpea jo ondoren,
belaunekin paparrean jo nuen eta. Segundo batzuk arnasa
hartu ezinda egon nintzen, eta behin arnasa apur bat hartu
nuenean, elbarri geratu nintzela pentsatu nuen. Ez nuen lurretik altxatzeko ere indarrik eduki. Saiatu nintzen bakoitzean,
gorputzak ez zien erantzuten buruko aginduei. Indarra egiten
nuenean, eskuaren dardara ikusten nuen, baita hankena ere.
Eskumuturra nire besotik kanpo zegoen, hankekin eta besoekin nahikoa moteldu nuen kolpea; hala ere, belaunekin paparra jotzean, atzerantz egin nuen eta ipurdi gaineko hezurraren
zati bat ere zartatu zitzaidan. Azalpen hauek guztiak ospitalean
emango zizkidaten ondoren, eskanerra egindakoan; edonola
ere, momentu hartan onik ez nengoela sumatzen nuen.

Kartzelako esparruko lurzoruan botata nengoela, guardia zibil
bi etorri ziren niregana. Batek pistola nire burura apuntatzen,
gero eta distantzia laburragotik, metro erdira baino gutxiagotik
azkenean. Momentu batetik bestera katua sakatzeko zain nengoen. Gero galderak egiten hasi ziren.
–Nor zara zu?
Ez nien erantzun.
–Nondik irten zara?
Erantzunik ez, beharbada neukan minari garrantzi handiagoa
ematen niolako.
Handik gutxira, kartzelero bi etorri ziren, haietako bat zerbitzu
burua. Honek, bere onetik aterata, badio:
–Entzuten nituen nik, ba, zaratak, eta begira zer zen...
El Búho esaten genion, eramaten zituen antiojoek hontz itxura
ematen ziotelako. Beste kartzeleroa Herrera de la Manchatik
ezaguna nuen, Caramula goitizena zeukan, halako aurpegia zeukan eta.
Azkenean, guardia zibil batek badiotse kartzeleroei:
–Nor da hau?
Eta kartzeleroek:
–Hau horietariko bat da.
Besoetatik heldu eta eskuak atzeko alderantz bihurritu zizkidaten. Zutunik jarri ninduten, inolako kopla barik, eta eurek
markatzen zuten pauso arinean esparrutik isolamendurantz
eraman ninduten. Hain zuzen isolamenduko bidea hartu ge92

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

nuenean, guardia zibilek kartzeleroen eskuetan utzi ninduten.
Eta zerbitzu burua ni jotzen hasi zen, aurpegian txaloak batez
ere, eta ukabilarekin. Aldi berean, esan zidan:
–Zertarako nahi zenuen kalera joan? Gero ni akabatzeko, ez?
Ni, erorikoagatik eta minagatik, biraoka nenbilen etengabe.
Eta Caramulak badio:
–Gainera birao batean dabil.
Isolamenduko zelda batean utzi ninduten. Egoera animikoaz ez
arduratzerainoko mina sentitu nuen han, bakartuta. Askatasuna, bizia bera galduta neukala pentsatzen nuen, eta nire ardura
bakarra mina desagertzea zen.
Orain, egoera hura gogoratzean, berehala lotzen dut urte bi
geroagoko beste batekin, Puerto II kartzelan bizi izandako batekin, hain zuzen. Hura ere Andaluzian, beraz, eta eskerrak
ematen ditut orduan bertan egoteagatik.
Ordurako hamabost urte pasa nituen giltzapean. Ez zen nire
garairik onena. Urte asko barruan eta kalerako esperantza lausotzen hasita, etengabe burua betetzen zidaten pentsamenduen korapiloak etsipenaren mugarantz eraman ninduen. Itsasontzi matxuratu bat nintzen itsas zabalean. Hala da kartzela,
hala da bizitza. Olatuz betea, gorabeheraz betea. Batzuetan
leun eta bare, beste batzuetan zakar eta haserre. Eta iluntasuna
besterik ez dagoenean estimatzen da gehien argia, ondo asko
dakit nik hala dela, halako batean argi izpia heldu zitzaidan eta.
Nork esango zidan niri Cadizko elkartasun talde bateko neska
bat iluntasun hartatik aterako ninduen eguzki errainua eta nire
alabaren ama izango zela. Talde hark munduko borroka askorekiko elkartasuna zuen helburu, besteak beste Sahara, Palesti93

na eta euskal presoekikoa. Bestetik, mugimendu andaluzistako
kide ere bazen. Luze hitz egin nuen, sarritan, neska harekin,
Kontxarekin. Gogoan dut lehenengo bisitan agertu zenekoa,
lagun bat eta biok bakartze modulutik eraman gintuzten mintzalekuetara eta nire kabina aurretik pasatzen ikusi nuen, ni
non nengoen jakin gabe. Berehala esan zion nire lagunak eta
mintzalekura sartu zen. Jaka eta praka bakeroak jantzita zegoen, kirolari itxura zuen, eta ondoren jakingo nuen, izan ere,
kirola egiten zuela. Modu atseginean mintzatzen hasi zen lehen
momentutik. Nik, ostera, ez nekien zer esan. Aurrerago esango zidan nire begietan tristura sumatu zuela. Azkarra da gero,
gure Cañaílla. Horrela esaten diete San Fernandoko bizilagunei,
eta bertakoa da Kontxa. Cañaílla itsas kuskuiluaren forma duen
moluskua da, hango kostan ugari dena.
Kontxaren bisitak gero eta ugariagoak ziren, baita elkarren gutunak ere, eta gure arteko harremana sendotuz joan zen eta
jitoan zegoen itsasontziak joera arteza hartu zuen, behe-lainoa
eta olatuak gorabehera norabideari eusteko ilusio berriarekin.
Nire beharrak eta nahiak bete zituen, eta nire egoera ez zen
traba izan bere etorkizuna nirearekin batzeko erabakitzeko
orduan. Ez zen erabaki erraza izango. Nirekin ardura handia
zeukan, lanean arazoak ez zituen falta izaten eta Euskal Herritik kanpo euskal preso batekin harremanak dituenak topatzen
dituen zailtasun guztiei aurre egin beharra, eta arazo horiek ez
dira gutxi gero!
1997ko udaberrian, aurrez aurreko bisita eskatu nuen. Horretarako, bizikidetza agiri bat eskatu genuen, herriko alkateak sinatua. Kartzeletako zuzendaritzek eskatzen zuten formalitate
burokratiko bat, espetxe arauan halako betebeharrik agertzen
ez bazen ere. Gure harremana soberan erakutsita zegoen asteroko bisita eta gutunekin. Hori guztia Puertoko zuzendariari,
antza denez, gutxi iruditu eta ukatu egin zigun bisita mota hori.
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

Nik, atoan, kexa-errekurtso bat aurkeztu nion, eta gauzak apur
bat nahastu ziren. Alde batetik, nire aitak eta zenbait lagunek
Kontxaren eta bion harremanaren lekukotasuna eman zuten
udaltzainen aurrean eta haiek epaileari bidali zioten lekukotasun hura, baina epaileak Zornotzako Udalera bidali zuen ofizio
batean, alkateak esan zuen berak ez zuela gure bizikidetza agiririk sinatu. Ahaztuta edukiko zuen, edo auskalo. Horri dagokionez, epaileak esan zuen dokumentu faltsutze delitu bat izan
zitekeela eta espedientea guardiako epaitegira bidaliko zuela.
Edozelan ere, bere horretan geratu zen kontu hori, artxibatuta edo hautsez beteta. Beste alde batetik, baina, albiste ona
ere bazekarren epailearen autoak. Kontxaren eta bion arteko
harremana ondo frogatuta zegoela zioen eta, horrenbestez,
aurrez aurreko bisitak bazegozkigula.
Auzia ez zen horrela gelditu, baina. Fiskalak errekurritu egin
zuen. Alferrik, gure arrazoia hain argia izanda, epaileak ez
baitzuen Fiskaltzaren helegitea onartu. Tira, ez horren alferrik,
fiskalak horretara atzeratu egin baitzuen gure aurrez aurreko
lehen bisita.
Urte bi-edo igarota, Kontxa Euskal Herrira joan zen bizitzera,
lehenengo Santurtzira. Han bertako lagunen babesa izan zuen.
Ondoren, pisu bat alokatu eta lanean hasi zen. Beste erabaki
zail bat hartuko zuen gero edo, hobeto esateko, hartuko genuen. Ume bat edukitzea. Haurdun geratu zenean, Zornotzara
joan zen, gure etxera, eta herrian, eta Euskal Herri osoan nire
ahotsa zen bera. Euskaraz ikasten hasi zen, denbora galdu barik, gaur egun oso ondo moldatzen da eta. Hurrengo urtean
Goiztiri jaio zenean, gure bizipoza biderkatu egin zen. Jakina,
gure alaba hain urrun izateak ezintasuna sortzen zidan. Eta
pentsa Kontxarentzat zer zen alabaren ardura eta bikotekidea
mila kilometrora edukitzea, baina bere gaitasun itzela erakutsi
zuen. Zama hura gutxi balitz bezala, nahigabe latza izan zuen.
Haren aita gaixotu eta hil zen 2004ko otsailaren 5ean. Aita hil
baino lehenago Kontxa Cadizera joan zen hura bizirik ikustera.
Hara abiatu baino lehen, Goiztirik zerbait arraro sumatu zuen
amaren aurpegian, nahiz eta hark ez zion ezer esan. Ez zekien
zer, baina bazekien zerbait larria gertatzen zitzaiola. Gerora
konturatuko zen hainbeste maite zuen aitona barik gelditu zela.
Azken hatsa eman arte egon zen Kontxa aitaren ondoan.
Ez dakit nondik ateratzen zuen hainbesteko indarra, umea hazi,
hezi eta aurrera ateratzeko, zaintzeaz gainera ikasketetan laguntza handia ematen zion eta. Edonola ere, Goiztirik oztopo
guztiak gainditzeko indarra ematen zigun, eta hirurok elkartzen
ginenean, atsekabe guztiak ahazten genituen atoan. Hainbeste
urte giltzapean, noiz irtengo nintzen arrastorik ere eduki gabe,
eta zorte handia neukala pentsatzen nuen. Hala zen eta.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

XXII
Bakartze moduloko beste zelda batean Rubixo zegoen. Galdezka hasi zitzaidan:
–Zer gertatu zaizu?
–Errezintora jausi naiz.
–Zelan zaude?
–Uste dut eskua eta hankak hautsi ditudala.
–Minik daukazu?
–Bai.
Hura jakinda, Rubixo bere gelako atea gogor, indar handiz jotzen hasi zen, lehenbailehen medikuren bat etortzeko eskatzearekin batera. Baina medikua baino lehenago zuzendariordea etorri zen, eta agindu zidan:
–Kendu zapatilak!
Nik kendu egin nituen, motel, oso mantso. Nire hankak ikusi
zituenean, esan zuen:
–Ematen du hanka honetan zartadura daukazula, eta bestea
apurtuta.
Igarri egin zuen.
Sendagilea etorri arte denbora luzea itxaron behar izan nuen,
bi ordu beharbada. Bitartean, karneta eta bizar-aitzurra komunetik behera bota eta burdina moztekoa desagerrarazi nuen.
Rubixo pazientzia galtzen ari zen, ni lasaitzen saiatzen nintzen
arren. Sendagilea heldu zenean, kaleko ospitalera atera beharko nindutela esan zidan. Furgoneta arrunt bat prestatu zuten.
Ordurako hankak handitzen eta gorputza hozten hasita nituen.
Oinez ibiltzeko arazo handiak nituen, ezin nuen pausorik eman
eta, gainera, furgonetatik irteteko gorriak eta beltzak ikusi nituen. Ospitalea ez zegoen urrun, kartzelatik ikusten zen ospitale hartara eraman ninduten eta.
Hasieran eskanerra egin zidaten, gero X izpiak eta, hori dena
ikusi ondoren, sendaketak egiten hasi zitzaizkidan. Hanka bietan
eta beso batean igeltsu irekiak ipini zizkidaten. Eskaiola irekiak
kolpearen ondoriozko handituak jaitsi arte jartzen dituzte. Mina
arintzeko, injekzio lasaigarria ipini zidaten. Eta hura guztia behin-behinekoa zela jakinarazi zidaten. Izan ere, handik Carabanchelgo ospitalera eramango ninduten. Bidaia luzea nuen aurretik.
Ospitaletik irteteko itxaron egin behar izan nuen denboratxo
batez, eta bitarte horretan, txizagura nintzenez, non egin nezakeen galdetuta, ontzi bat ekarri zidaten, baina intimitatea gordetzeko, izkinara eramateko eskatu nuen. Ez zidaten kasurik
egin. Polizia nazionalak erantzun zidan segurtasun neurriak zirela-eta ez nindutela handik mugituko. Ezinezkoa zen hainbeste
poliziaren aurrean txiza egitea. Ez gaude ohituta jendea ondotik pasatzen ikusten, eta norbera halako trantzean.
Ospitaleko irteeran dena ziren telebista kamerak eta argazkien
flashak. Neure buruari galdetzen nion zenbat polizia zeuden
argazki makinen eta telebista kameren atzeko aldean. Handik
irtenda, bertako espetxera eraman ninduten, anbulantzia batean. Sartze-galerian ordu batzuk eman nituen, eta egun berean Madrilgo espetxe ospitalera bidean jarri ninduten. Abiatu baino lehen, galeria hartan bertan, Caraniñoren anaia ikusi
nuen, zerbitzuburu bat, niri begira matrailezurra estutzen, nigana sentitzen zuen gorrotoa adieraziz. Anbulantzian nirekin
esku-ohearen ondoan zetorren kartzeleroak galdetu zidan:

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

–Nora joateko asmoa zenuen?
–Ez gaude alde berean –erantzun nion nik.
–Ulertzen zaitut –esan zidan berak–. Goizean kartzelara nentorrela, polizia asko zegoenez, pentsatu dut zerbait gertatu
dela. Orain, zerbitzu hau eginda, zuzendariak hiru jai egun
emango dizkit.
Ez zen kartzelan hartu nuen lehenengo jipoia. Txikiena ere ez,
baina izan ziren gehiago, eta ni ez naiz jipoitu bakarra izan.
1980ko ekainean, ni Soriara iritsi baino bi hilabete lehenago,
miaketa batean gure zenbait kideren irratiak apurtu zituzten
poliziek. Probokazio hura ikusita, gure kideek kartzelako telebista bi bota zituzten eskailera batetik behera. Txakurrak berehala sartu ziren moduluetara, zoro lez. Haien burua, ez dakit
kapitain edo komandantea zen, aizto handi bat eskuan eta besteak distantzia laburretik gomazko pilotak jaurtitzen eta egurra
banatzen. Sarraski haren arrasto batzuk ikusi nituen nik, hara
heldu nintzenean. Txorik hortz bat apurtuta zeukan, Tomax
Karrerak bertatik bertara botatako pilotakada baten marka
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Berdea - 6
  • Parts
  • Zaldi Berdea - 1
    Total number of words is 3776
    Total number of unique words is 1896
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 2
    Total number of words is 3857
    Total number of unique words is 1733
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    45.6 of words are in the 5000 most common words
    52.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 3
    Total number of words is 3811
    Total number of unique words is 1715
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    45.7 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 4
    Total number of words is 3864
    Total number of unique words is 1778
    31.9 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 5
    Total number of words is 3892
    Total number of unique words is 1750
    32.7 of words are in the 2000 most common words
    46.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 6
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1706
    32.3 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    52.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 7
    Total number of words is 3851
    Total number of unique words is 1804
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    45.3 of words are in the 5000 most common words
    52.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 8
    Total number of words is 3835
    Total number of unique words is 1841
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    51.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 9
    Total number of words is 3390
    Total number of unique words is 1636
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.