Zaldi Berdea - 4

Total number of words is 3864
Total number of unique words is 1778
31.9 of words are in the 2000 most common words
45.4 of words are in the 5000 most common words
52.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
sentitu nuenean jakin nuen zer helduko zen atoan, baina ez
noraino. Berehala izan zen lehenengo galdeketa, gela batean,
bospasei txakurren erdian. Paper bat eman zidaten ETArekin
nituen harremanen berri bertan idazteko. Nik ukatu egin nituen harreman horiek eta berba egiten amaitu baino lehen kolpe zaparrada jausi zitzaidan gainera, ukabilkadak eta ostikoak,
sabela eta barrabilak guztiz minduta, arnasestuka gelditu arte.
Ondo gogoan ditut haietako batzuen zaldiz ibiltzeko botak eta
batez ere haiekin saihets-hezurretan jo zizkidaten kolpeak. Eta
ez zidaten berehalakoan atsedenik emango, atoan abdominalak egitera, kokoriko ibiltzera eta ariketa fisiko latzak egitera
behartzen ninduten eta. Bitartean, gorputz osoan ukabilkadak
jotzen eta era guztietako bihurrituak egiten zizkidaten. Behin,
zakila atera zidaten eta bakailaoa zatitzeko tresnaren antzeko
batean ipini nahi izan zidaten: «Xerrak egingo ditugu zure zakilarekin», esaten zidaten, tresnatzar harekin ebakitzeko plantak
egiten zituzten bitartean. Ez dauzkat ahaztuta euren barreak.
Galdeketen ostean, ziega zikin batera eroaten ninduten, ugerra
eta odol orbanak gelako hormetan zehar zabaltzen ziren bertako dekoratua balira bezala. Batek daki noren arrastoa ziren:
eskale batenak? Prostituta batenak? Kide batenak? Hainbat jenderenak... Ziegan argia amatatu barik uzten zuten beti. Laster

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

galdu nuen denboraren nozioa zementuzko ohe hartan. Eman
zidaten manta ziztrin bat ere kendu egin zidaten.
Hurrengo galdeketetan bainuontzia ere egingo zidatela esan
zidaten, baita barratik eskegi eta potro esaten zioten beste astakeriaren bat egingo zidatela ere; izan ere, mehatxuak etengabeak eta mota guztietakoak ziren. Badirudi arreta gehien
ematen duena tortura fisikoa dela, baina psikologikoak arrasto
luzeagoa uzten du: umiliazioek, sorrarazten saiatzen zaizkigun
erruduntasun sentimenduek... Horretarako inkomunikazio
egoera oso aproposa da, zure familiaren aurkako mehatxuak
egiteko, atxilotutako lagunen arteko kontuak korapilatzeko, batek esandakoaren gaineko gezurrak zabalduz eta elkarren arteko mesfidantza sorrarazten saiatuz.

XV
Patioko ibilaldian eta solasaldian geundela, hala esan zidan Manuk:
–Erizaindegitik, bertan daukazu kalea, etorri nahi duzunean eta
ikusiko duzu zein hurbil dagoen dena.
Baina beldur nintzen, zeren galeria hartan zegoen kartzeleroa
konturatzen bazen, nire asmoa bertan behera gera zitekeen.
Beraz, galdetu nion:
–Nor bizi da azkenengo gelan, leihoan haizagailua ipinita daukan horretan?
Ez zekiela esan zidan, ez zuela gure galeria ezagutzen.
Hurrengo egunean, galeriako ate guztiak zabaltzen ari zirenean,
azkenengo zeldara hurbildu nintzen, haizagailua zuen hartara,
hain zuzen. Bertan zeuden bi lagunak zeldatik ateratzear zeuden eta azken txoko hura garbitzen zebiltzan. Euren azentuagatik, hegoamerikarrak zirela pentsatu nuen. Esan nien:
–Nire ama agurtzeko baimena emango didazue? Hemendik
agurtzen saiatuko nintzela esan diot.
Eta beraiek esan zidaten:
–Bai, mutil, sartu zeldara eta agurtu zeure ama.
Leiho hartatik zer ikusi ahal zen jakin nahi nuen, batez ere errezintoaren neurriak sumatzeko. Harritu egin ninduen hain distantzia laburra egotea, eta hala esan nien Kroke eta Manuri,
patioan eurekin topatu nintzenean.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

Beren zeldako leihotik begiratzen utzi zidaten presoei esandako gezurrak amaren bisitak ekarri zizkidaten gogora. Beti pozik
etortzen zen, eta ez zitzaion tristurarik igartzen, triste agertzeko motiborik falta ez zeukan arren. Denbora luzean ez nuen
atzera ikusiko. Hobe denak ere berriro ikusiko ez bagenitu.
Zenbat txakurkeria egin diguten, bai aurrez, beren boterea eta
indarra baliatuz, bai atzetik ere, beren izaera eskasa erakutsiz.
Eta guk gure baliabide urriekin erantzun behar. Batzuetan zuzen, beste batzuetan ez hainbeste, baina betiere, oro har, kalte
handiena jasanda, kalte fisikoa eta emozionala. Zenbat borroka
egin ditugun, zenbat planto eta zenbat txapeo luze. Zenbat barau egun eta zenbat gose greba amaigabe.
Askotan galdetu izan didate zenbat gose greba egin dudan, nik
kartzela urte dezente neramatzala, lagun sartu berriren batek,
edo elkarrizketak egin izan dizkidatenean. Nik gutxi gorabeherako kopuru bat ematearren, hamahiru inguru erantzun izan
dut. Luzeenen kopurua hor nonbait ibiliko da. Baina laburrenak
kontatuta, askoz gehiago dira, batzuk kolektibo osoak eginda
eta beste batzuk Puertoko edo Herrerako bakartze moduluetan eta sakabanaketaz gero kartzela bakoitzean egiten zirenak. Gogoan dut, beharbada hasierakoak direlako, 1981ean
eta 1982an Puerto Iean egin genituenak. Horiek baino lehen,
Soriako espetxean, astebeteko bat egin genuen Tomas Linazaren estradizio mehatxuaren aurka. Urte hartan Carabanchelera eraman ninduten, epaiketa batera, eta handik, ehunetik
gora lagunekin batera, Puerto Iera, artean Andaluziako herri
hartan zegoen bakarrera, alegia, presondegi zaharra ordurako
itxita zegoelako. Hurrengo urteetan Puerto II eta Puerto III ere
eraikiko zituzten.
Uda hartan, Puerton, 26 eguneko gose greba egin genuen.
Oker ez banago, irailean bukatu genuen, eta abenduan beste
bat hasi genuen, 1982ko urtarrilera arte; 36 egun iraun zue67

na. 1982. urtean bertan beste bat egin genuen, irail edo urri
aldera. Beste 34 egun baraurik, gorputzean ura besterik sartu
barik. Kontuak aterata, urtebete pasatxoko epean egunen laurden batean baino gehiagoan jan barik egon ginen. Egun osoa
patioan itxita ematen genuen, inongo gelatara sartzeko aukera
barik, baita gose greban geundenean ere. Negu gorrian komunera sartzen ginen hotzetik babesteko, baina berehala agertzen ziren kartzeleroak handik botatzeko. Gose greban askoz
gogorragoa da hotza, gorputza kaloria faltan dagoelako. Kaloria, bitamina, kaltzio eta elementu guztien faltan. Nik haginetan
nabaritu nuen, puska batzuk jausi zitzaizkidanean. Gogoan dut
36 eguneko gose greba amaitzear genuela, senideen bisitaren
bezperan, dutxara sartu eta ur beroa kendu zigutela. Urtarrila
zen, eta gure protesta gorabehera, matxuraren bat izango zela
esan ziguten aitzakia modura. Kasualitate galanta. Hurrengo
egunean bisitara etorri ziren senideak gure itxura ikusita ikaratuta itzuli ziren Euskal Herrira.
Lehenengo gose greba egin nuenean, baten batek esan zidan
hirugarren egunetik aurrera ez dela goserik sentitzen. Ni gose
greba batzuk eginda nago eta lehen egunetik amaitu arte eta
ostean ere gose ikaragarria pasatu izan dut beti, gero eta handiagoa. Gosea, antsia eta obsesioa. Kalean nengoela, jateko oso
mizkina nintzen, baina gose grebetan janarekin amestu ostean
milikeria joan zitzaidan. Sekula ere ez naiz jatuna izan, ez dut
gustuko izan samaraino betetzea, ezta hurrik eman ere, baina
gose grebetan etengabe etortzen zitzaizkidan gogora etxean
erdizka utzitako dilista edo patata plater haiek. «Zelan utziko
duzu hori?», esaten zidan amak. Nik, gose grebako hirugarren
egunerako, neure artean esaten nuen: «Orain harrapatuko
banu...!», burua txipiroiz edo are azalorez beteta. Aldizkarietako errezetak irakurtzen genituen eta amets egiten genuen
haiekin, itzarrik ere.
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

Gose greba luzea denean egun batetik bestera ahultasuna
areagotzen igartzen da. Eskailera batzuk igotzea bera esfortzu itzela da. Egunaren arabera, zorabioak ere ohikoak dira. Ur
asko edatea oso garrantzitsua da, giltzurrunak martxan edukitzeko, baina azkenean gorputzak ez du onartzen eta behartuta
edaten dugu. Lagun batzuek hasieratik izaten zuten arazo hori,
eta besteok haien atzetik ibiltzen ginen edateko esaka. Esan
bezala, gosea ez da desagertzen jaten hasita.
Gose greba amaitu berritan ez da komeni asko jatea, baina
kantitate handia sartuta ere, berehala itzultzen da gosea. Behin,
gose greba bat bukatu genuen gauean, zeldan, lo geratu nintzen
eta gauerdian esnatu nintzen, ezpain ertzetik adurra zeriola.
Nire ametsean gose grebak jarraitzen zuen, eta esnatzean pentsatu nuen noiz arraio bukatuko ote zen, ordu batzuk lehenago bukatua zela konturatu nintzen arte. Ohetik jaiki eta mahai
gainean nuen esne kondentsatu potea zabaltzera joan nintzen,
baina ez nuen irekitzekorik. Mahaia burdinazkoa zen, zoruan
finkatua. Esne potea hartu eta ertzeko puntan kolpeka hasi nintzen, zulo bat egin arte. Sekulako zalaparta sortu nuen gaueko
ordu txikitan, baina antsietatea baretu egin nuen.
Astakeria galantak egin izan ditugu gose greben ostean. Kartzelako ekonomatuan ez zegoen egoera horretarako elikagai
egokirik, eta zegoena erosten genuen: sardina, berdela edo
hestebete latak, ali-oli saltsa litroka egiten genuen... eta berehala nabaritzen genuen hura gorputzean, egun gutxian ikaragarri
gizenduta. Garai hartan artean janariak sartzen uzten ziguten.
Behin, gose greba osteko lehenengo bisitan, amak paketean
beste hainbat jakirekin batera ezkailuak eraman zizkidan plastikozko ontzitxo batean. Paketeak miatzen zituen kartzeleroak
esan zion: «¿Son boquerones, señora?». Amak baietz esan zion,
eta pentsatu zuen zerbait gehiago ikasi zuela egun hartan: antxoak ere errekan ibiltzen direla.
XVI
Granadako espetxean, espetxe guztietan bezala, “merkatua”
zegoen, eta bertan denetik saltzen zen. Presoek, gauzatxoak
salduz diru apur bat eskuratzen zuten gauza horien salmentarekin. Ganibetak ere saltzen zirela jakin genuen guk eta, orduan,
ihesaldi baterako ondo etorriko litzaizkigukeela pentsatuta,
erosi ala ez eztabaidatu ondoren, erostea erabaki genuen; gutako batek erosi zuen bat, erabilera anitzekoa, hau da, askotariko tresnak dituen horietakoa. Botiletako kortxoa ateratzekoa
ere bazeukan, besteak beste. Gero, nik gorde nuen, ez baitzen
oso handia eta ihesaldirako baliagarria izango baitzitzaigun.
Egia esateko, ganibet hura Manuk guri interesatzen zitzaigun
galdetu ostean lortu zuen. Baietz esan genion guk, horrelako
tresnak ez daudela sekula soberan, are gutxiago zeure burua
epe laburrean harresiaz bestaldean ikusteko asmoz bazabiltza.
Baina Manu laster eramango zuten Badajozera. Izan ere, bere
gaixotasun larria zela-eta dantzan ibili zuten kartzela batetik
bestera. Denbora bat igarota, Manuk bere eskaera egin ostean Granadako epaileak askatasuna eman baino lehenago, Badajozera eraman zuten. Kartzelatik atera baino lehen, gurekin
harreman ona zuen preso sozial bati esan zion non zegoen
ganibeta, guri jakinarazteko. Horrela eskuratu nuen.
Berriro ere, modulu aldaketa datorkigu. Modulu aldaketak baino ez ditut kontatu; galeria aldaketak –modulutik irten barik–
astero izaten ziren-eta garai hartan. Oraingoan, Joseba lehen
modulura doa, baita Txalaka ere, Fran hirugarrenera, Kroke
bigarrenera, Rubixo isolamendura eta niri gazteen modulura
noala diostate. Hala izanda, nire begien aurrean izango nuen
kontrolatu behar nuen guztia. Puntu horretara helduta, gauza biren arteko hautua egin behar nuen: dena utzi eta behin
betiko ahaztu ala aurrera egin. Zirt edo zarteko erabakia har70

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

tu behar nuen. Nire kartzelaldia laster hamahiru urtera helduko zen, eta ordurako urte asko kendu zizkidatela pentsatu
nuen. Bestalde batetik, otu zitzaidan dena ondo irteten bazen,
neure bizi osoa klandestinitatean eman beharko nuela. Beraz,
nituen aukera biak latzak ziren. Kartzela ezagutzen nuen eta
ondo nekien zertan den bertako bizimodua, baina erbestea ez,
eta neure errespetu osoa diet bizimodu horretan dabiltzanei.
Dena ondo hausnartu ondoren, zalantza txikerren bat etorri
zitzaidan burura, hala nola Guardia Zibilak edo Poliziak harrapatuz gero desagerraraz nintzaketela, edo “ezbeharren” bat
gerta zitekeela. Burua makina bat da, dena prozesatzen du eta
zenbat gauza kontuan eduki behar dituzun ohartarazten zaitu.
Diodan hau ez da neure kontaketari film baten antza emateko, ezta hurrik eman ere. Lasa eta Zabalaren kasua ez zen
asmakizuna izan, ezta Popo Larrerena, Joxe Migel Etxeberria
Naparrarena edo Eduardo Moreno Bergaretxe Perturrena ere.
Horiek frankismoaren osteko kasuak dira edo, nahiago bada,
«demokraziakoak». Aurrekoak ehunka konta daitezke, batez
ere 36ko gerratik aurrera. Gaur egun gorpu asko agertzen dira
hainbat zulotan, eta bere buruari demokratikoa esaten dion
Estatuak, lan horiek erraztu beharrean, oztopatu egiten ditu...
Gerra garaian, zenbat presori libre irtengo zirela esan eta behin
kartzelako atea zeharkatuta, tirokatu edo areka batean fusilatu ez zituzten, ba? Gainera, legearen gerizpean egiten zituzten
erailketa haiek, Ley de fugas delakoa aplikatuta; preso haiei askatasuna ematen zietela esan, eta haiek hil ostean ihes egiten
harrapatu zituztela esaten zuten jendaurrean. Gelditzeko aginduari jaramonik egiten ez zuen presoa tirokatzea baimentzen
zuen lege hark.
Ezkaba mendiko San Kristobal gotorlekuan zeuden ia 800 presok benetan egin zuten ihes; beraz, errazago izan zuten faxistek Ley de fugas famatua aplikatzea, gogotsu aplikatu ere: 585
harrapatu egin zituzten, eta 187 erail lege haren izenean, kartzelako egoera latzaren ondorioz ahul, ihesean ezer jan barik,
gaizki jantzita eta arma barik.
Denboran hurbilago, 1976ko apirilean, Franco hil ostean, Segoviako kartzelatik 29 presok ihes egin zuten. Gehien-gehienak
euskaldunak, ETAkoak, hain zuzen. Haietako gehienak ere harrapatu zituen Guardia Zibilak muga inguruetan sakabanatuta,
eta bat, Oriol Sole katalana, erail. Espainiako historia iluneko
trantsizio garaiaren hasiera zen.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

XVII
Gaualdian txiza egitera altxatzen nintzenean, kartzeleroen eta
guardia zibilen garitari begiratzen nion. Konturatu nintzen patioko kamera nire ziegarantz begira edukitzen zutela; beraz,
ziegako barroteak mozten banituen, ikusiko nindutela pentsatu
nuen. Artean nire aukera bien arteko zuzenena zein izango zen
hausnartzen jarraitzen nuen. Eta gogoeta luzearen ondoren,
bigarren aukerari eutsi nion. Aurrera egingo nuen, aspalditik ia
atsedenik hartu barik ninduen asmoari bide emanda. Atsedenik
hartu gabe jarraitzeko prest nengoen, loari orduak osten, eguneroko bizimoduari arreta kentzen, buruan ia beste ezer kabitu
ezinda. Sortu zitzaidan egonezina ikaragarria zen.
Patiotik begiratuz konturatu nintzen nire ziega sabai-leihoaren
azpi-azpian zegoela. Uso piloa sartu eta irteten ziren; usategia
zen. Sabaileihoak kristala zuen, kristal alanbreduna, eta argia
sartu behar zuen ganbara hartara. Hala eta guztiz ere, hori
egiaztatzeko baten batek sabaia apurtu beharko zuen, eta sabairaino igotzeko nahiko komedia egin behar ziren.
Norberaren ziegan gauza gutxi zegoen, baina horiekin moldatu
behar. Ohe gainean zeldako burdinazko armairutxoa jarri eta
eskuak luzatuta hurbildu nintzen sabaira. Eta oparitu zidaten labanak zituen funtzio guztiak erabiltzen hasi nintzen. Laster hasi
ziren ganbarako teila koloreko babesgarrien zatiak erortzen,
eta gero baita igeltsua eta adreiluak ere. Ez zen nik uste nuen
bezain gogorra. Oso erraz egin nuen zulo txikia, eta behin
zuloa eginda, sabaileihotik argia sartzen zela ikusi nuen, baina
burdina borobil bat ere bazegoen. Ahal bezain arin, eskumako
eskua sartu nuen zulotik, burdina ukitzeko eta, horretara, han
zer zegoen jakiteko. Bultza egin nuen, baina burdina ez zen mugitzen. Ez zen oso lodia, zortzi milimetrokoa, gutxi gorabehera.
Zulo txikia zarratu egin nuen ostera ere, gau horretan ez bai73

nuen irten behar; hartara, berriro igeltsu eta ur apur batekin
masa egin eta zuloa estali nuen. Handik egun bira aitak etorri
behar zuen aurrez aurrekoa egitera eta hura ikusteko gogo
handia nuen.
Hamabost egunean behin izaten nuen nik senideen bisita. Beti
astegunetan etortzen ziren; lineako autobusa hartu eta geldialdi ugari izaten zuten bidean. Euskal Herritik arratsaldeko
17:00etan irteten ziren eta Granadara goizaldeko 05:00etan
heltzen. Ordu horietan, jakina, tabernak-eta itxita zeuden; beraz, bisitara arte kale gorrian egon behar izaten zuten.
Espetxeko mintzategiak alde bitan banatuta zeuden; gutxi batzuk bakartuta zegoen jendearentzat ziren, bakartze gunearen
aldean; beste batzuk, berriz, gune orokorrean zeuden. Mintzategi gutxi zegoen, eta bisitak astean zehar egiteko zeuden
antolatuta.
Aurrez aurreko bisitetarako, berriz, gela bi erabiltzen ziren,
biak ezker-eskuma zeudela. Gelek ohe, dutxa eta komoda
bana zeukaten. Horietan egiten ziren aurrez aurreko guztiak,
baita gurasoekin ere. Esaten genuena entzuteko mikrofonorik
ez zuten behar; izan ere, leiho bat zegoen, eta bertatik ia dena
entzuten zen.
Etorri zen aita bere anaia batekin. Tio Pedro zen, oso maite
nuen osaba, eta han egon nintzen eurekin mintzatzen. Aitari
neure erlojua eman nion, pila aldatu behar zuela esanez. Berak
zeukana eman nahi zidan, baina ez nion hartu. Ez nuen haren
beharrik eta pentsatu nuen berak nik baino gehiago beharko
zuela. Etengabe begiratzen nion aitari, haren irudia nirekin
eramateko. Ez nekien zer gertatuko zen nire ihes saioarekin.
Gogorra egiten zitzaidan aitari ez kontatzea, beti lagun arteko
konfiantza izan dugu eta. Berak beti esaten zidan egin beharre74

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

koa egiteko; horregatik, ziur naiz, orduan ezer esan ez bazidan
ere, haren elkartasuna beti egon dela nire ondoan. Ematen
zuen aitak eta osabak ez zidatela ezer berezirik igarri. Hartarako neure ahalegin guztiak egin nituen, eurak ardura barik joan
zitezen etxera.
Aitak ikusten ninduen bakoitzean, benetako jaia izaten zen berarentzat. Askotan egiten dut neure artean gurasoak zer gauza gutxirekin konformatzen diren, eta hala da. Lagun batzuek,
hainbat motibo direla eta, ez dute gurasoak ikusteko aukerarik,
eta ez gara heltzen euren larruan ipintzera, ezta heldu nahi ere.
Eta zenbat gauza ez ote dira haien burutik pasatuko. Ez dugu
konformistak izan behar. Horregatik, neure ametsetatik ere ez
nuen baztertzen kartzelatik alde egitea. Denek ez dituzte aukera berdinak izaten eta hori ere ulertu egin behar da. Zailtasun itzelak ipintzen dizkigute urteetan zehar. Beraz, izan nuen
aukera txikerrenean aurrera egin nuen, nire bizitza gogorragoa
non izango zen jakin barik, espetxean ala kanpoan. Baina zementuzko kutxatzar hartatik irtetera behartuta sentitu nintzen.
Erakundera sartzen zarenean badakizu hiru aukera dituzula,
lehenago edo geroago iritsiko direnak: alde egitea, urte luzetako kartzelaldia edo heriotza. Ez dute atzera bueltarik. Nik ordu
arte emandako urteak ere hala ziren, eta kartzela ondo ezagutzeko nahiko eta larregi. Erabakita neukan ahal izanez gero
hanka egitea. Horrek ez zuen esan nahi, baina, bizimodu eder
eta lasaia izango nuela. Izan ere, iheslariena ere ez da bizimodu
samurra, eta askoren kasuan, heriotzaren aukera ere badago.
Dozenaka lagun gelditu dira bidean urte hauetan. Denak ditut
gogoan, haietako batzuk betiko adiskideak.
Ondo akordatzen naiz Gogor herriko lagun minaren heriotzaren berri izan nuenean. Urte asko joan dira ordutik, baina
atzo bertan izan balitz bezala daukat gogoan. 1981eko urriaren
21ean izan zen. Puertora iritsi eta hiru hilabete igarota, telebistak erakutsi zuen haren argazkia eta mandarri batek bezala kolpatu gintuen berria eman: Andres Izagirre Gogorza eta Josetxo
Jauregi hil zituzten Guardia Zibilaren kontrol batean, Orereta
inguruan.
Urte berean, otsailean, etsaiaren segada batetik ihes egitea lortu zuen Madrilen. Segada berean haren lagun Joxe Arregi harrapatu zuten. Tortura eta kartzela ziurtatuta zituen. Izan ere,
espero izatekoa zen moduan, torturatu egin zuten, kartzelara
sartu eta berehala hiltzeraino torturatu ere. Ordutik, otsailaren
13a Torturaren Aurkako Eguna da.
Ipar Euskal Herrira ihes egin zuenean ezagutu nuen nik Gogor,
herrian akaso inoiz ikusita neukan laguna, 77ko Amnistia Legea
baino lehen. Lege hura gorabehera, ez zen herrira itzuli, eta
ez zen itzuliko bere gorpua guardia zibilez inguratuta eraman
zuten arte. Aukera nuenean, bisita egitera joaten nintzen Ipar
Euskal Herrira, eta atxilotu nindutenean ez nuen imajinatu ere
egin ez nuela gehiago ikusiko. Nirekin daukat 25 urte geroago,
nik 26 kartzela urte bete nitueneko ekitaldi batean Zornotzan
irakurri zuten idatzia:
«Gogor maitea, lagun hurkoa!
Pasioz natorkizu batu garen hitzordu honetara. Iraganera buelta eginda, paper honetan berba batzuk ipintzera jarri naiz. Aldi
batean, zenbatetan ikusten genuen elkar! Zure urtebetetzean,
beti, Ipar Euskal Herrian, Hendaiako hondartza ondoko etxean,
iheslari zinela. Han esan zenidan: ‘Gura duzunean, behar duzunerako, hemen daukazu etxea’. Neurri bako eskerrak, lagun.
Puerto de Santa Mariako kartzelan preso nengoela, ezustean
hartu ninduen Donostiako bideko autopistan hildako bi izan

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

zirela entzuteak. Guardia Zibilak ipinitako kontrol batean hil
zituzten lagunetako bat zu izan zinela jakitea kolpe latza izan
zen niretzat. Zugaz batera hil zuten Josetxo Jauregi ere gogoan
daukat, zelan ez.
Jakinean nengoen aspalditik kartzelaren eta torturaren bortizkeria ezagun zenituela, etsaiaren erpeetan egun mingotsak
igarota zeundela.
Kartzelako lehenengo urteetan, Carabanchelgo espetxean
nengoela, zure neska-lagunak eskutitz bat idatzi zidan, baina ez
nuen erantzuteko adorerik izan. Oso denbora laburra pasatu
zen zuena gertatu zenetik. Dena dela, astindua gainditzen zebilela esan zidan, hori emakume adoretsua!
Ez dakit zelan dagoen zure ama Pakita, hainbeste laztan eman
zizkizuna. Ez dakit ezer ez, laster kartzelan 26 urte beteko ditut
eta. Zure anaia-arrebekin egon nintzen, bisitan etorri zitzaizkidanean. Gogo handia daukat eurekin egoteko.
Amaituko ditut berba hauek, Andres, gure ondotik ez zarela,
ez zaretela aldendu jakinaraziz. Zuen zintzotasuna gugan gelditu da. Gustuko zenituen berbekin esango dut: aurrera eta
garaipena lortu arte!
Zure betiko laguna».

XVIII
Beste garai batera eraman ninduten pentsamenduak alboratu
eta logura kentzen zidan kontu horri heldu nion atzera. Zein
kartzelerok egiten zuen kontaketa begiratu behar nuen. Ihesaren egunean Herrera de la Manchan ezagututakoetako bat
egongo zela uste nuen, Mezquino, alegia. Aurreko egunean
bera egon zenez, egun horretan ere bera etorriko zela pentsatzen nuen. Gau horretan bera etortzea nahi nuen; hartara, nik
espetxetik alde egitea lortzen banuen, berari espediente bat
egingo baitzioten. Kontaketa nork egiten zuen begiratu eta ez
zen bera, kartzelero lodi bat baizik. Eztarria gero eta lehorrago
neukan, eta alkoholik gabeko hainbat garagardo edan arren, ez
nuen egarria asetzen.
Azken aldiz jarri nuen armairua ohe gainean. Kanpora irteteko
asmoarekin, goiko igeltsuzko enplastua kendu nuen eta konturatu nintzen aurretik ikusitako burdin borobila beste burdin
batzuekin gurutzatuta zegoela. Eraikuntzan zementu gainean
jartzen diren sareak bezalakoa zen, karratua, baina burdinak ez
zeuden alanbrearekin lotuta, baizik eta gurutzatzen ziren tokietan soldadurak zeuzkan. Haren luzera eta zabalera folio arrunt
batenak ziren gutxi gorabehera. Handik ez zen inor pasatuko.
Gelako mahaia mozten hasi nintzen, haren burdin handi bat
goiko burdin soldatuak askatzeko palanka modura erabiltzeko,
baina denborak aurrera egiten zuen eta utzi egin nuen zeregin
hori. Mahaiaren egiturak “U” itxura zuenez, formikazko ohola
kendu eta hormatik askatzea erabaki nuen. Berehalaxe egin
nuen.
Gora igo eta mahaiaren burdinarekin goiko burdinan palanka
egiten hasi nintzen, indar handiz bultza eginez, soldadurak askatzeko. Soldadura bakoitza askatzean, ikaragarrizko danbatekoa
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

entzuten zen, eta ondoko zeldako gazteek zertan ari nintzen
susmatuko zuten, baina isilik geratu ziren. Beti errespetatu izan
naute. Zenbait burdina libratu eta burua sartu nuen, ozta-ozta. Hain estu ezen belarrian neukan arrakada han galdu nuen.
Handik burua sartuta, goiko ganbara ikusi nuen. Baina beste
burdin bat askatu beharko nuen ondo pasatzeko. Goiko sabaia
gainera eroriko zitzaidala pentsatu nuen. Ez nengoen oker. Beste burdina bat askatu behar nuen arazo barik ganbarara igotzeko, eta ostera ere mahaiaren burdinarekin indar egiten hasi
nintzenean, han jausi zen jaustekoa; adreiluak, igeltsu zatiak,
zementua... denetarik. Ohe gainera erortzen zenaren zarata
moteldu egiten zen, baina ohetik kanpo jausten zenak zarata
ikaragarria egiten zuen. Edozelan ere hango gazteak bizitasun
handikoak ziren eta edozein ordutan egiten zuten jolasa eta zarata. Horrek salbatu ninduen, horregatik ez baitzen kartzelero
bakar bat ere azaldu. Izan ere, bigarren burdinak zuen soldadura askatzean atera zen zarata izugarria izan zen, gau isilaren
erdian are izugarriago.
Horren ondoren, kartzelako usategira heldu nintzen. Uste
nuen kable gehiago egongo zela, baina argi instalakuntzarako
konexioa paraleloan eginda zegoen; alegia, ez zeuden kable
guztiak tutu berean sartuta. Edonola ere, argi fluoreszenteari
lotuta zeuden tokitik moztu nituen eta haiekin txirikorda bat
egin nuen, ahal izan nuen gehien indartuta. Burdinazko kako
bat egin nuen, harategietan okelak zintzilikatzeko erabiltzen
dituztenak baino handiagoa, eta haga batean jarrita, indarrez
tiratu nuen, ea nire pisuari eutsiko zion probatzeko. Eta eutsiko
ziola uste nuen, han ez baitzen inondik inora askatzen. Proba
hura egin ondoren konfiantza hartuta, trankil gelditu nintzen.
Gero eta garbiago ikusten nuen denbora laburraren buruan
gure senide eta lagunek preso bat gutxiago bisitatu beharko
zutela. Izan ere, bageunden, eta bagaude, gure lagunekin aste79

ro Espainia eta Frantziako errepideak betetzeko beste. Zenbat
kilometro egin ote dituzte denen artean? Batek daki, milioika
eta milioika, batzuetan presoa ikusi barik itzultzeko ere, kartzeleroen jarreragatik edo gure borrokaren bat dela eta. Esate
baterako, 1984ko txapeo luzeak iraun zuen bitartean. Hamar
hilabetez zeldetan itxita, ez genuen bisitarik eduki; hala ere,
senideak eta lagunak astero joaten ziren Herrerako eremu hartara.
Itxialdia amaitu ostean ere eutsi egin zieten Herrerako kartzelara egiten zituzten martxa haiei, urtero gutxienez bat eginez. Euskal Herri osotik dozenaka autobus joaten ziren, baita
Estatu osotik ere: Katalunia, Andaluzia, Murtzia, Gaztela eta
beste hainbat lekutatik. Urtean baino urtean jende gehiago.
Harik eta, 1989ko udan sakabanatzea orokortu zenean, presook kartzela askotan barreiatuta, Herrerako martxa ez egitea
erabaki zen arte. Azken martxan ehunetik gora autobus bildu
ziren Manchako basamortu hartan, 10.000tik gora lagun beren
etxetik ehunka kilometrora euskal preso politikooi elkartasuna
erakusteko. Ikaragarria, benetan eskertzekoa.
Ni kartzelara sartu aurretik ere egin zituzten beste martxa
batzuk. Gogoan dut Soriako bat, bertan Polizia kartzela esparrutik ateratzeko 34 eguneko gose greba egin zutenean. Han
zeuden lagun batzuek zainak moztu zituzten, hain zen latza
jasaten zuten egoera. Azkenean, lortu zuten Polizia kartzelaren kanpoaldean geratzea eta gure jendea urte batzuk geroago handik eraman zuten arte lasaitasun apur bat lortu zuten,
Poliziak gauero kontaketak egitera sartzen jarraitu zuen arren.
Miaketak ere, kartzeleroekin batera, poliziek egiten zituzten.
Esandako moduan, Herrerako martxak sakabanatzea orokorra abiatu zutenean amaitu ziren, Herrera guretzat kartzela
bat gehiago bezala geratu zenean, alegia. Edonola ere, martxa
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

gehiago, askoz gehiago, egingo ziren kartzela guztietara. Edozeinetara egiten dira, bateko egoera txarra dela-eta, besteko
lagun baten egoera larria edo norbaiten kartzelaldiaren urtemuga potoloa dela eta... Azken urteotan Jaengo espetxe honetan izan dira horietako batzuk. Kartzela honek Zornotzako
batukadak eta zanpantzarrak ezagutzeko aukera izan du. Gure
herrian eta beste leku askotan zanpantzar esaten diete joaldunei. Berba batzuk prestatu nituen martxa haietako baterako,
hona etorri zirenentzat, herriko jaien bezperak ziren aitzakian:
«Txalo beroak Zornotzatik Jaengo espetxe honetara etorri zareten espediziokideei. Elkartasun esanahia oso goian ipini duzue jarleku bakoitzean. Kartzelako harresiari, mugarri horri begira, elkar ikusi ezinik, zeharo igartzen dut arrotza naizela lurralde honetan, urruntasunak bereiztuta. Zuentzat nire esker ona
betiko. Elkartasun bidean borondatez sartuta zintzo dabilenari
berdin diotsat. Atzenengo garaian askatasunaren aldarrikapena
ugaritu egin da Euskal Herri osoan. Bertan gaur egun apartheid
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Berdea - 5
  • Parts
  • Zaldi Berdea - 1
    Total number of words is 3776
    Total number of unique words is 1896
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 2
    Total number of words is 3857
    Total number of unique words is 1733
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    45.6 of words are in the 5000 most common words
    52.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 3
    Total number of words is 3811
    Total number of unique words is 1715
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    45.7 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 4
    Total number of words is 3864
    Total number of unique words is 1778
    31.9 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 5
    Total number of words is 3892
    Total number of unique words is 1750
    32.7 of words are in the 2000 most common words
    46.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 6
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1706
    32.3 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    52.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 7
    Total number of words is 3851
    Total number of unique words is 1804
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    45.3 of words are in the 5000 most common words
    52.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 8
    Total number of words is 3835
    Total number of unique words is 1841
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    51.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 9
    Total number of words is 3390
    Total number of unique words is 1636
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.