Zaldi Berdea - 2

Total number of words is 3857
Total number of unique words is 1733
31.8 of words are in the 2000 most common words
45.6 of words are in the 5000 most common words
52.0 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
kartzelara eroan ninduten, eta Sevillako istiluaren ondoren
kartzeleroek egin zuten salaketagatik Sevillara eroan ninduten
atzera, oraingoan Sevilla Iera. Esandako moduan, luze gabe irletara itzultzea espero nuenez, hainbat gauza bertan utzi nituen,
baina Sevillako ekintzaren ostean Granadara eroan gintuztenez, Mallorcako lagunei han utzi nituen gauza guztiak bidaltzeko eskatu nien. Halako batean heldu ziren arropak, liburuak eta
beste zenbait traste. Kartzelero batek ekarri zidan kirtendun
poltsa handia; hobeto esanda, berarekin zetorren konfiantzako preso batek ekarri zidan. Kartzeleroak gauzak jaso nituela
sinatzeko liburua eman eta esan zidan: «¿qué tiene uhté aquí?
–zakuan zer zegoen jakingo ez balu bezala–, ehto pesa máh que
un coshino ahogao».

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

Granadan, nik, pijamaren ordez, txandala, txanoa eta guzti erabiltzen nuen lo egiteko, espetxeko hainbat kristal apurtuta zeuden eta. Batzuek Brigada izeneko galerian lo egiten zuten. Han
ez zegoen batere intimitaterako aukerarik, denak leku berean
batera egoten baitziren. Edonola ere, zeldetan ere literak pilatu
egiten zituzten. Lau litera zelda bakoitzean. Gauzak horrela,
oso zaila zen ziegan preso bakar bat egotea. Geu ere egon
ginen lagunen batekin hango ziegetan, baina binaka, hirunaka…
baita kartzela barruan sakabanatuta ere, banaka-eta jarrita.
Otorduetan pare bat txandatan joaten ginen jantokira. Izugarrizko ilara egiten zen janaren bila joateko. Josebak “gauerdiko
espresoa” esaten zion ilarari; izan ere, tren luze baten itxura
zeukan. Batzuk, janaria batere erakargarria ez zenez, ogia eta
okela zati bat hartuta, patiora joaten ziren. Janari eskasa ikusten
nuenetan, Puerto I etortzen zitzaidan gogora, egia esateko eskasa kartzela denetan bada ere. Izan ere, Puertotik Herrerara,
esate baterako, ez genuen hoberako aldaketa handirik igarri.
Eskerrak etxetik jaki batzuk ekartzea uzten ziguten, urte gutxiren buruan hori ere galarazi ziguten arren. Puertotik Herrerarakoa aipatuta, gure borroka moduaren aldaketa ere aipa nezake, Puerton bertan egosten hasia zen borroka moldea, alegia.
1983ko abuztuan, artean Puerto Iean geundela, planto bat egin
genuen eta zeldetan itxi gintuzten hainbat egunez. Zeldetatik
atera baino lehen jakin genuen Euskal Herrian, batez ere Bizkaian eta Laudio inguruan, uholde ikaragarriak izan zirela. Sasoi
hartan, Puertotik ateratzeko hainbat borroka egin ondoren,
erregimen militarizatu hura iraultzeko proposamena atera zen
eztabaidara. Horren aurrean, aurreko planteamendua zegoen,
Euskal Herrira hurbiltzea, alegia. Hiru hilabete igaro baino lehenago amaituko zen eztabaida, Herrera Manchara eraman gintuztenean, hain zuzen.

Puerton amaitu zen, baina Herreran luze gabe piztuko zen
berriro eztabaida hura. Handik gutxira Alcala Mecon zeuden
burkideak ere Herrerara eraman zituzten eta eurek ere hasita
zeukaten eztabaidak gurearekin bat egin zuen. Kartzelak zituen
lau moduluetatik hiru bete genituen; beraz, ia 180 lagun egongo ginen. Eta Herrerako bizi baldintzak Puertokoen antzekoak
zirenez, erregimen hura hankaz gora jartzeko ideiak indarra
hartu zuen. Hartara, ezohiko protesta bat antolatzen hasi ginen: txapeo edo itxialdia eta erabateko desobedientzia.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

VI
Inoiz ez dut ikusi Granadako espetxe zaharreko gelen besteko
altuera duenik inongo kartzelatan. Orientazio gisa, esan dezaket gelan lau ohatze kabitzen zirela bata bestearen gainean
ipinita, eta oraindik bazegoen lekua sabairaino. Kartzela hura
komentu izana zela entzun nuen. Izan ere, egitura halakoa zen.
Barruko korridoreetako arkuek, zutabeek eta jabaloiek komentu batekoen antza handia zeukaten. Hirugarren eta gazteen
moduluetako patioetan ere bi arkupe zeuden, guretzat aterpe
izaten zirenak. Kartzela masifikatuta zegoen, eta bi txandatan
bazkaltzen genuen; hartarako, arkupe haietan ilara luzea egiten
genuen, «gauerdiko trena» hain zuzen, nor bere erretiluarekin.
Kartzelako kupula ere baliteke komentu batena izatea. Inoiz
entzun dut kupula haiek eraikin erlijiosoen adierazle zirenez,
gerra garaietan hegazkinek, hura jakinda, ez zituztela bonbardatzen. 1937an Durango bonbardatu zutenean, esate baterako, badirudi ez ziotela kupulari jaramon handirik egin. Edozelan
ere, kartzelek ere, sistema panoptikoa delakoa asmatu ostean,
kupula edo dorre bat zuten erdian. Handik kartzelako modulu
guztiak kontrolatzen zituzten.
Granadako kartzela komentua izan zela entzun nuela esan dut,
hori da nire informazio guztia. Edozelan ere, hala balitz ere,
ez litzateke komentua izandako kartzela bakarra. Nire herrian,
Zornotzan, joan den mendeko 40ko hamarkadan, gerra ostean,
Karmeliten komentua emakumeentzako kartzela izan zen, eta
bertatik pasatu zirenek kontatu zutenez, bizimodu latza izan
zuten, gaixotasunak, gosea, tratu txarrak eta zenbait kasutan
heriotza. Horrelakoak ohikoak ziren bizimodu lazgarria, alegia.
Bizpahiru egun igarota, hatz markak hartu zizkidaten tinta beltzaz. Gelatik atera ninduten eta konturatu nintzen atean ez
zeudela gure izenak idatzita, baizik eta nongo kartzelatik gen31

tozen. Bide batez, arbel baten ondoan argazkiak egin zizkidaten. Hori dena eginda gero, galdetu zidaten zer deliturengatik
nengoen kartzelan. Nik erantzun nien kontu politikoengatik
nengoela. Hori entzunda, ez zidaten gehiagorik galdetu. Lasterrera, bakartze departamenduko patiora irten ginen. Patioaren
zabalera barrote batzuek mugatzen zuten, atean ere barroteak
zeuden eta goi aldean alanbrezko sare batez estalita zegoen
patio osoa. Aurrean, eskuma aldean, hiru metroko altueran,
kamera bat zuten, gure mugimendu guztiak ikusteko.
Ihesa beti dago presoaren buruan, ez dakit denen buruan, baina gehienenean bai behintzat, askatasun behar itzela dagoenez
gero. Beti dago buruan ihesaren ideia, inguruak ematen dituen
aukeren arabera. Aukera mugatuak dira, jakina, batzuk mugatuagoak, beste batzuk ez hainbeste. Zenbat eta aukera handiagoa, orduan eta presenteago dago ihesa norberaren buruan,
batzuetan ihes saioan sartuta, obsesioa izateraino; orduan bai,
burutik kendu ezineko kontua bihurtzen da, haize egunetan
haize-orratza bezala biraka dabilena. Edonola ere, inor ez da
kartzelako bizitzara ohitzen, eta norberaren joera naturala
handik irtetea da. Kartzelara sartu bezain laster badakizu asmo
eta gogo hori zurekin eramango duzula barruan zauden bitartean, kartzelarik kartzela. Nik ere parte hartu izan dut haietako batzuetan. Lehena, Carabanchelen bertan, sartu eta egun
gutxira. Egia esan, Carabanchelera joan izan naizen guztietan
bazegoen zerbait hasita edo hasteko prest.
1980ko uztailaren erdi aldera heldu nintzen Carabanchelera
Auzitegi Nazionaletik igaro ostean. Hirugarren egunean ezustekoa eman zidaten lagunek, zulo bat egiteko aukeraren berri,
alegia. Ordurako bazuten beharrezko informazioa zuloa egin
behar zen lekura sartzeko. Galeriako azken zelda zen, hutsik
zegoena, eta ondoan tximinia bat zegoen. Informazioa ez ezik,

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

zelda hartako giltza bat ere bazuten, eurek ohe baten burdin
zati batez egina. Berehala hasi ginen lanean. Barrura sartzen
ginen lagunak bertan itxita geratzen ginen, kartzeleroak inguratzen baziren, atea itxita ikus zezaten. Kanpo aldean beste
lagun batzuk adi egoten ziren, «ura» emateko prest; alegia, inor
hurbiltzen bazen, abisua emateko. Lehenengo, zeldako horma
zulatu genuen tximiniara pasatzeko. Baina aurretik zuloa disimulatzeko igeltsuzko estalki bat prestatu genuen, zuloa bezala
karratua eta haren neurri berekoa. Eguneroko lanak bukatuta
zeldatik irteten ginenean, zuloa estalita uzten genuen, eta horma betiko antzera ikusten zen.
Tximinian behera jaisteko oztopo bat topatu genuen: burdin-sare sendoak. Zerra bat lortu eta burdinak moztu nituen,
hirugarren solairutik beheraino, beti ere lagunen abisuei adi.
Tximinian behera jaisteko eta gero igotzeko izara batzuk erabiltzen genituen, korapiloz lotuta. Behin batean, bigarren solairuaren altueran nengoela, kartzelako bozgorailuen zarata entzun
nuen. Lagun batek tximiniara burua sartu eta esan zidan bizkor
irteteko, nire izena entzun zuten-eta, abokatuarengana edo
epaitegiko idazkariren batengana diligentziaren bat egitera joateko. Eta horixe egin nuen nik orduan, ziztu bizian izaratik gora
igo. Lagunak ere, izaretatik tiraka. Tximiniara sartzeko janzten
nuen txandala kendu, beste bat jantzi, eskuak eta aurpegia garbitu eta zeldatik irten nintzen, kartzeleroak gehiegi itxaroten
eduki barik, susmorik eduki ez zezaten.
Beste behin ere, bizkor irten behar izan nuen handik, tximinia
kez bete zen eta. Ez dakit kartzelako garbitegiko makinetatik
edo batek daki zer piztu zuten, kontua da handik ikatza lez
atera nintzela.

Zuloa bukatu baino lehen, Soriako kartzelara aldatu gintuzten
zenbait lagun. Hamabost bat egun eman nituen Carabanchelen, gogoz lan egiten, hatz-mamiak guztiz gastatu arte, Carabanchelgo kartzelatik irteteko eta Soriakora sartzeko hatz-aztarnak jartzean nabari zen bezala. Soriara bidean pentsatu
nuen, ni tartean ez banengoen ere, poztuko nintzela hainbat
lagunek hanka egitea lortuko balute. Edonola ere, zulo hura
aurkitu egingo zuten kartzeleroek.
Zulo gehiago izango ziren, bai han, bai beste leku askotan.
Urrunera gabe, Sorian bertan. Gaztela-Leongo kartzela hartara heldu nintzenean kontatu zidaten zer gertatu zen hilabete
batzuk lehenago. Patioko lauza batzuk altxatu eta zuloa egiten
hasi ziren. Zarata ez entzuteko, baloi batekin horma jotzen zuten etengabe. Halako batean baloia patio huts batera joan zen
eta kartzelero bat haren bila joan zenean, zulotik irteten zen
zarataz ohartu zen. Ez zuten topatzen, ondo estali eta disimulatuta zegoen-eta, baina handik aurrera sekulako kontrola ezarri zuten, kontaketa eta araketak edozein momentutan eginez,
zuloa aurkitu zuten arte.
Hura ez zen Sorian izandako ihes saio bakarra izan, ezta kontrol zorrotzaren ondorioz sortzen zen tentsio sasoi bakarra
ere. Urtebete-edo lehenago, bertan zeuden lagunek poliziak
egunez moduluetatik kanpora ateratzea lortu zuten borroka
latzen ondoren; hala ere, polizia nazionaleko konpainia bat zegoen artean, eta egunero sartzen ziren moduluetara miaketak
eta kontaketak egitera.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

VII
Isolamendu moduluan ere baziren beste kide batzuk: Joseba
Uranga Gastesi, Xabier Garmendia Arrieta Kroke eta Fran
Franko Argibai. Heldu bezain laster, elkar agurtu genuen. Eta
segituan esan nion Josebari: “bertan dago kalea?”. Baina kartzelero batek bere garitatik berba egiten ari ginela ikusi eta isilik
egoteko esan zigun, leihoan zeudenekin berriro berba egiten
ikusiz gero, ostera gelara eroango gintuela esanez. Josebak, guri
patio denbora ez murrizteko, esan zidan horretaz berba egingo genuela aurrerago elkar ikustean. Ondo zegoela esan nion
eta paseoan segitu genuen, haren leiho ondotik pasatzean irribarre lagunkorra erakutsita.
Oraindik ez dut ulertu patioan dagoen presoak bere zeldako
leihoan dagoen beste batekin hitz egiteak zer arrisku dakarren.
Handia izan behar du, kartzela gehienetan debekatuta dagoelako. Patioan daudenek elkarrekin berba egin dezakete, baina
baten bat leihoan badago, orduan ez, Estatuaren segurtasunarentzat kaltegarria balitz bezala. Horregatik adi egoten ziren,
mehatxua prest.
Patio horretatik, aurre-aurrean eta oso hurbilean, zutoin erraldoi batzuk ikusten nituen. Goian foku ilara batzuk zituzten,
foku handiak, Karmenetako futbol zelaia argitzeko. Patioaren
erdialdean paseatzen ari nintzela, konturatu nintzen estolda bat
zegoela eta ur soinua entzuten nuen. Agian ur hura Sierra Nevadatik zetorrela bururatu zitzaidan. Pentsatu nuen, baita ere,
ur hodi hark zenbateko diametroa edukiko zuen eta non edo
zenbat metrotara egongo zen estolda nagusia. Dena dela, gaur
egun bide horiek denak zarratuta daude, barroteak eta bestelako segurtasun neurriak jarrita. Hala eta guztiz, umeen jolasak
eta emakumeen ahotsak ere entzuten nituen. Kartzelan, zeldan
bakarrik zaudela, isiltasuna ez bada, askotariko zaratak entzun
daitezke, tartean oihuak, preso batenak edo kartzelero batenak
izan daitezkeenak, baina gizonentzako kartzelan, beti ere gizonezko batenak. Horregatik, arreta ematen zidaten ahots eta
zarata haiek, ez zirelako ohikoak, kalearekin lotutako soinuak
ziren. Horretaz guztiaz pentsatzean, gero eta konbentzituago
nengoen kalea hurrean neukala. Geroago ziurtatuko nituen
orduan zalantza nituenak. Umeen eta emakumeen ahotsak
barrutik zetozen, bakartze ziegen ondoan zeuden mintzaleku
eta bizikidetza-komunikazio geletatik, hain zuzen. Mintzaleku
eta gela haiek ziega haietan bakartuta zeudenen komunikazioak
egiteko ziren. Beraz, ahots haiek presoen senideenak ziren.
Egunak aurrera zihoazen heinean, aldaketa batzuk izan ziren.
Esate baterako, Rubixo eta biok trantsituko galeriatik isolamenduko galeriara pasatu gintuzten. Eta Joseba, Kroke eta Fran
moduluetara eroan zituzten. Joseba hirugarren moduluan gelditu zen eta Kroke eta Fran bigarren modulura eroan zituzten.
Rubixo eta biok hilabete segitu genuen isolamenduan.
Egun batzuk baino ez ziren igaro Sevillatik iritsi nintzela, eta
hilabeteak zirela ematen zuen, baina artean ondo gogoan nuen
Sevilla II kartzelako giro kargatua. Arnasa hartzean ere nabaria
zen hori. Miaketak eguneroko kontua izaten ziren. Kartzeleroak
gorrotoz beterik etortzen ziren gugana, dena lurretik botata
utzita, hankaz gora dena. Nik ez biluzteko jarrera hartzea erabaki nuen. Gogoratzen dut aurreko egun baten jantzita neuzkan arropa guztiak erantzi egin zizkidatela, biluzik jarri arte; eta
hanka bat altxatu egin zidaten, ezpata-dantzari batek altxatzen
duen baino gehiago. Eskerrak ondoan horma zegoela; bestela,
lurrera jausiko nintzen. Tentsio ikaragarria zegoen. Kartzeleroek, miaketa egiteko, beti janzten zituzten latexezko eskularruak, gu arropa gutxirekin eta larruazala bistan ibiltzen ginen
arren; izan ere, Sevillan sasoi hartan bero handia egiten zuen.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

Normalean, praka labur edo bainu-jantziak erabiltzen genituen.
Miaketan, arropetatik ez ezik, hanketatik eta besoetatik ere tiratzen ziguten. Egunero miaketa bi egiten zituzten: bata, gelatik
irtetean, eta bestea, gelara sartzean.
Beste egun batean, ostera ere miaketa egiteari uko egin nion
eta kartzeleroak orduan errefortzua eskatu zuen. Berehala
agertu ziren bost kartzelero gehiago, oso haserre. Kartzeleroak niri arropa kentzen hasi ziren era bortitzean, indarrez,
eta lurrera bota nahian. Nik, ez jausteko, kartzeleroetako bati
heldu nion eta eurak, orduan, egurra ematen hasi zitzaizkidan,
nik euretako bat jo egin ei nuen aitzakiarekin. Berehala okertu
zizkidaten eskumuturrak, baita sama ere, eta bertan zein isolamendu-galeriara bidean ere egurtu ninduten. Bide horretan
zehar, hainbat ate elektroniko zeuden, eta ateak zabaldu eta
ixteko ardura zuen kartzeleroa emakumezkoa zela gogoratzen
dut, eta berak ere zelan jipoitzen ninduten ikusi zuen. Isolamendu-galeriako kartzeleroek ere egurtu ninduten, latexezko
eskularruak jantzita. Erasoan belarrondoko ederra jaso nuen
eta, horren ondorioz, entzumena hilabetez galdu nuen; oreka-arazoak ere izan nituen. Kanpoko medikuek, proba batzuk
egin ostean, kolpeen ondorioz tinpanoa urratuta neukala esan
zidaten. Jipoiaren osteko gau osoa ohera lotuta eta erdi biluzik
izan ninduten. Ohera lotu ondoren, kartzeleroak honela esan
zidan: «¡Y no des por culo!». Afaltzeko orduan, esku bat askatu
zidaten, baina ez zidaten mahai-tresnarik ipini. Kartzeleroek,
berriz, barrezka, «¡si tiene de todo!» esaten zidaten eskatu nituenean. Ezin izan nuen laranja bat baino jan. Txiza ere bertan
egin behar izan nuen.
Horrelako gorabeheretan, sendagilea etortzen da presoari
“ku-ku” bat egitera, hau da, begiratu bat egitera. Sendagilea
etorri baino lehen, odolez zikinduta neukan juboia zaborretara bota zuten kartzeleroek. Sendagilea etorri zenean, galdetu
nion zergatik neuzkan eskumuturrak lotuta, ea zauririk neukan
begiratzeko esan nion, eta aktan jasotzeko. Berak esan zidan
eskumuturrak lotzea-eta ez dela bere kontua, kartzelako erregimenari dagokion gauza dela. Nik ez dakit, baina, zer idatzi
zuen.
Biharamunean, eskuburdinak kendutakoan, ispiluan begiratu eta bizkarraldean goitik beherako arrakala bat ikusi nuen,
kartzelero baten erlojuaren burdinazko belarriarekin eginda
edo. Orduan, medikuari galdetu nion ea bizkarreko zauria ikusi
zuen, aktan jasotzeko, eta berak esan zidan ez zuela horrelakorik ikusi. Ez ninduen harritu Corcueraren jarrera hark. Hala
esaten genion gure artean ustezko sendagile hari, sasoiko barne ministro Jose Luis Corcuera gogoan, hau da, etxeko atea
ostikoka zabaltzea baimendu zuen legea egin zuena.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

VIII
Granadako espetxe zaharreko isolamendua larregi zen baten
bat gauez gaixo ipintzen bazen. Nahiz eta atea gogor jo, ez zuten aintzat hartzen. Gogoan dut behin preso sozial bat, Ñoño,
gaitzen batek jota zegoela, aldameneko zeldako laguna ate joka
hasi zela, baita berehala han geunden guztiok ere, sekulako
astrapala sortuz. Han ez zen inor agertzen, eta Ñoño arreta
barik egon zen denbora hura guztia. Horrek, beharbada, haren
gaixotasunaren bilakaeran eragina izango zuen ondoren. Hori
ez dakigu, baina, esate baterako, bihotzekoa izan balitz, bertan
geratuko zen.
Granadako espetxe zaharreko bakartze moduloa aipatu dut,
baina ondo pentsatuta, kartzela gehienetan maiz sortzen ziren
antzeko egoerak.
Hilabete bat pasatu ondoren, bakartze departamentutik lehen
modulura joan behar genuela esan ziguten, eta Rubixo eta biok
hara heldu ginen. Kalea hobeto ikusten genuen, baita jendea
paseatzen ere. Gure bizitzen arteko kontrasteez pentsatzen
hasi nintzen. Eta handik irten behar nuela. Baina nire eskumatara Polizia Nazionalaren kuartel edo parkea zegoen. Han gordetzen zuten euren furgoneta mordoa, baita autobus itzelak ere.
Haietako askok ez zeukaten bereizgarririk, kamuflatuak ziren
eta. Polizia asko kaleko jantzita irteten ziren handik. Kuartel
haren jarraian kuartel militarra ere bazegoela esan zidaten. Izan
ere, euren korneta soinuak entzuten nituen nik. Kokoteraino
nengoen eguneroko tronpeta jotzearekin.
Soldadutzako egunak gogorarazten zizkidan tronpeta arraioak.
Izan ere, nahikoa entzunda nengoen tronpeta Galiziako kuartel hartan. Behin ondo hurbiletik entzun ere. Ohean nengoen
ni, botatzarrak erantzita. Bertan bazegoen soldadutzatik libra39

tzeko zoro plantak egiten zituen mutil bat, eta guardia-leku
delakoan turuta bat hartu zuen. Zer okurrituko eta nireganaino hurbilduta, turuta nire belarriaren ondoan ipini eta jo egin
zuen. Ni sutan ipini nintzen. Ohetik altxatu, botatzarrak jantzi
eta turuta kendu nion. Lurrera bota eta bi oinkada emanda,
zapaldu egin nuen. Gero, erditik tolestu nuen behin eta berriz,
bi zati egin arte, eta estolda batetik behera desagerrarazi nuen.
Soldadutza bizitzaz ikasteko balio duela esaten ziguten. Besteren batentzat izango zen, nik ez bainuen ezer ikasi. Onik ez,
behintzat. Ezta goi kargu militar bati nola esan behar zaion ere.
Behin batean, guardia egiten ari nintzela, ustekabean eguneko
burua agertu zen, ez dakit koronela edo teniente koronela ote
zen. Armadan, goragoko kargu bati agur egin behar zaio eta
bere kargua aipatu. Nik albisteak eman behar nizkion eguneko
buruari, baina sorbaldan zuen izar kopurua ikusia ere, haren
kargua ez nekienez, «a la orden» besterik ez nion esan, eta
berak galdetu zidan: «A la orden de qué». Orduan niri irtenbide
hau bururatu zitzaidan arratsalde eguzkitsu hartan: «La luz del
Sol no me deja ver las estrellas». Berehala pentsatu nuen horrek
zigorren bat ekarriko zidala, baina badirudi ez ziola garrantzi
handirik eman edo ez zela poesiaz ohartu, edo nire esaldiak zer
pentsatua eman ziola.
Korneta ez baina txaranga osoa entzuten zen hainbat domekatan Granadako espetxean. Horrek esan nahi zuen futbol partidua jokatuko zutela espetxe aurreko Los Cármenes futbol-zelaian. Ordu batzuk lehenago han kalerik kale ikusten nituen
futbolzale amorratuek giroa berotzen zuten. Espetxean polizia
bat zegoen, arbitro bat hiltzeagatik. Antza denez, tiro batzuk
desarratu eta bertan zerraldo utzi zuen arbitroa. Hamaika gauza entzundakoak gara leku hauetan. Eta era guztietako pertsonaiak ezagutu ditugu.

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

Horietako bat, Mari Jose, Granadako espetxean kirolaz arduratzen zen monitorea. Kartzelero batekin ezkonduta zegoen.
Bera saskibaloi jokalaria zen, baina utzi egin zuen, kirola zela-eta gorputza aldatzen ari zitzaiolako. Kulturisten muskulatura
zuen eta ez zitzaion gustatzen, nahiz eta haren senarra horrek
ez zuen arduratzen.
Kiroldegian hiru preso ingelesekin elkartzen nintzen, beroketak
eta luzaketak egiten. Ingeles haiek uste zuten nire gimnasia garbia
eta ondo egina zela. Bazekiten ETAkoa nintzela eta goi mailako
trebakuntza militarra eginda nengoela uste zuten, nonbait. Ez
dakit, ba, ni kirol kontuetan beti neure kasa ibili izan naiz. Ez ditut
kontatzen abdominalak eta flexioak, arineketan egiteko ez dut
kronometrorik erabiltzen... baina zaletasun handia daukat.
Mundu txiki hartako beste elementu bitxi batzuk lehen aipatutako Ñoño eta haren familia ziren. Aita mertzenario joan zen
Aljeriara, Atzerritar Legio frantsesarekin. Handikeria erakusten
zuen kartzelako patioan, hori dela-eta. Emaztea mutua zuen.
Beste seme batzuk ere, Ñoño bezala, preso zeuden Granadan.
Ñoño xiringaren menpe ibili zen hil arte. Aitak saltzen zuen
hautsak eraman zuen hilerrira.
Bustamante familiaren erdia baino gehiago ere kartzelan zegoen. Asko gogoratzen naiz anaia nagusiaz, Txilinga goitizenekoaz, hain zuzen. Hark bere buruari ere barre egiten zion. Bizio
guztiak zituen, eta diru asko behar zuenez, ahal zuen bazterretik ateratzen zuen. Prostitutekin ere bazituen negozioak. Kartzelara sartu aurretik, bezeroak nora eramango zituzten galdetzen zien eta prostitutek informazio hori emanda, Albaicinera,
edo Sacramontera jotzen zuen. Han itxaroten zituen Txilingak
prostitutak bezeroarekin iritsi arte. Larrutan hasten zirenean,
bezeroaren kotxera hurbildu, atea zabaldu eta kartera lapurtzen zion.
Madrugas Erizaindegian zegoen. 55 urte zituen. Kartzelan jaioa
zen. Gutxi ezagutzen zuen kalea, nahiz eta batzuetan espetxe
baimenarekin ateratzen zen, baina berehala itzultzen zen kartzelara, kalean ez baitzuen ezertxo ere. Berak egin ez zituen
gauzak ere egin zituela esaten zuen epaitegian, diruaren truke. Kartzelan ondo moldatzen zen. Beti ibiltzen zen erlojuen,
arropen edo beste edozeren salmentaren bitartekari lanetan.
Madrugasek gizonak atsegin zituen.
Erizaindegian, halaber, Miguelito zegoen. Gutxienez sei gaixotasun larri zituen mutil gazte hark, ezpainetan beti irribarrea
zuenak. Bere neska-lagunari esan zion bizitza berri bat has zezala, beste gizon batekin, berak egunak kontatuta zituen eta.
Naturaltasun handiz azaltzen zituen horrelako gauzak. Zeukan
gaixotasun batek ez zuen atzera bueltarik. Nahiz euskaraz ez
zuen tutik ere ulertzen, gu mintzatzen ginenean ez zitzaion
ardura. Miguelitok, andaluza izan arren, euskaldunok independentzia nahi izatea ulertzen zuen. Bartzelonan urte asko eman
zuen, eta bazekien katalanez. Ezinbestekoa izan zuen bertan
egonda katalana ikastea.
Ultraeskuindar bat ere ezagutu nuen Granadan, Martinez el
facha. Espetxe zahar hartan erdaraz cabo de varas esaten zitzaion funtzioa egiten zuen. Alegia, kartzeleroen konfiantzako
preso eta salataria zen. Galeriako ateak zabaldu eta itxi egiten zituen. Bibote txiki eta mehea zuen sudur azpian, aurpegi gihartsua eta txandala goitik behera Espainiako banderaz
apaindua. Granadako kaleetan ere horrela ibiltzen omen zen,
Harley Davidson bat zeramala, motoaren jarlekuaren atzeko
aldean ere piperpotoa, leku aproposa, egia esateko, eta pistolatzarra agerian, fuskoa, esaten dioten moduan. Dantzaleku
bati su emateagatik zegoen kartzelan. Haren oihuak espetxeko galerietatik entzuten ziren. Egunero adierazten zuen bere

Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

nostalgia viva españa eta viva franco oihukatuz. Egun batean,
patioan, lagun talde bat partxisean jolasten zebilen eta ni haiei
begira, Martinez el facharen parean. Halako batean, badio bere
aitak esaten ziola tiroak aurretik datozenean, paparra zabaldu
egin behar dela.
Zenbat halako...!

IX
Egun batean, Rubixo epaiketa batera eroan zuten, lekuko moduan. Joan baino lehen, agurtu egin ninduen.
–Ikusi arte eta ondo pasa –esan zidan, eta segituan bostekoa
eman genion elkarri.
Baina ez zuen denbora larregirik iraun Madrilen. Halako batean, beste galeria bateko leiho batean agertu zen, nire modulura ematen zuen leiho batean, hain zuzen.
–Modulo honetara ekarri naute –esan zidan.
–Zelan dena, Rubixo? –galdetu nion nik.
–Ez dago berri askorik –erantzun zidan.
Eta nik, gehiago itxaron barik, bota nion:
–Batek zerra bat eskaini dit eta ez dakit zer egin.
Rubixok berehala esan zidan:
–Zeren zalantzak dauzkazu?
–Ba, beharbada kartzeleroak enteratu eta dena hankaz gora
jarriko ez ote duten.
Rubixoren erantzunaren zain nengoen, eta azkenean esan zidan:
–Egin zeuk ikusten duzuna; nahi baduzu, gelditu zerra horrekin.
Kezkatuta nengoen kartzeleroen belarrietara helduko ote zen
zerra niri eskaini izanaren berria. Izan ere, zerra sozial batek
eskainia zen, eta ez genuen, momentu hartan, behar besteko
konfiantza preso sozial harekin; beraz, zerra hartu baino lehen,
Zaldi Berdea

Jose Mari Sagardui Moja «Gatza»

I. zatia

nire lagunen bat jakinaren gainean jarri nahi nuen, kontu hari
buruzko zalantzak argitzeko, eta erabaki zuzena hartzeko.
Handik egun gutxira, burdina mozteko zerra lortu nuen. Nire
eskuetara heldu bezain laster, aproba egin nuen, ohe bateko
somierrean. Hiru edo lau eskualdi eman eta marka txiki bat
egin nion. Ez nuen zerra kamustu nahi. Egun batzuk geroago,
Rubixok esan zidan:
–Zigor baten helegitea jarri behar dut erreforman, epaileak
atzera bota dit eta.
–Etzazu errekurritu –esan nion–, nik ere beste bat dudanez,
ziur asko isolamendura eroango gaituzte biok, eta han lagun
bat behar dut inguruko zelda batean, jagon egiteko. Burdina
moztekoa ez da oso handia, eta apurtzen badut, orduan ez
naiz irtengo.
–Egon lasai –esan zidan Rubixok–, ni zure esanetara egongo
naiz.
Baina, nahiz eta helegiterik ez egin, ez gintuzten bakartze zeldetara eroan eta moduluko ziegetan bete genuen zigorra.
Josebarekin ere banuen beste elkarrizketa bat finkatzeko, eta
eskolara maiz joaten hasi nintzen berarekin egoteko. Kartzelako tokirik ahulenak zein ziren edo handik alde egiteko nondik
zegoen errazena esaten zidan.
–Nire moduluko txakurren garita ikusi beharko zenuke, batzuetan ez da inor etortzen, edo gutxien uste duzunean, han
egoten dira; baina potro birekin kalean zaude –esan zidan.
Josebak bere kartzela zigorraren parte handia beteta zeukan.
Lehenago berak ere izan zuen buruan alde egitea, baina nik
baino askoz kartzela denbora gutxiago zuen aurretik eta baz45

tertu egin zuen ideia hori. Hala ere, ni eta edozein kide laguntzeko prest zegoen beti, eta haren adorea ez zitzaizun sekula
faltako. Berak ematen zizkidan behar nituen azalpen guztiak.
Kartzelako korridoretik genbiltzala ere, ihesaren gaiak ez zuen
nekatzen. Ona zen edozeren berri bilatzeko.
Zer den lagunak inguruan izatea. Asko egonda, sekulako babesa da, baina bakan batzuk egonda ere, lagun baten ahotsa entzutea besterik ez bada ere, helduleku garrantzitsua da. Behin,
Sevilla II kartzelan, beste galeria batera joan behar nuela esan
zidaten. Orduan, zuzendariordea bera etorri zen, “lurra markatzen” bezala, eta “bere itzalpean” bakartuta zegoen galeria
batera sartu ginen. Bat-batean, sei edo zortzi kartzelero azaldu
ziren, zuzendariordeari kautxuzko borra bat eman zioten eta
hark borraz besoan eta barrabiletan kolpe bana eman zidan.
Kolpeak hamabost bat zentimetroko erredura eragin zidan besoan, eta barrabiletako kolpeak, berriz, makurrarazi egin ninduen. Ondoren, sendagileak pomada bat eman zidan erreduraren ondorioak arintzeko, eta nik medikuari partea egiteko
eskatu nion, baina parte ofiziala hartzeko. “Ofiziala” egiteko
errepikatu nion nik, baliorik gabeko paper ziztrin berde bat
ikusi niolako esku artean. Berak baietz esan zidan, parte ofiziala
emango zuela. Eta ondotik alde egin zuen.
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Zaldi Berdea - 3
  • Parts
  • Zaldi Berdea - 1
    Total number of words is 3776
    Total number of unique words is 1896
    30.0 of words are in the 2000 most common words
    42.1 of words are in the 5000 most common words
    49.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 2
    Total number of words is 3857
    Total number of unique words is 1733
    31.8 of words are in the 2000 most common words
    45.6 of words are in the 5000 most common words
    52.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 3
    Total number of words is 3811
    Total number of unique words is 1715
    31.0 of words are in the 2000 most common words
    45.7 of words are in the 5000 most common words
    52.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 4
    Total number of words is 3864
    Total number of unique words is 1778
    31.9 of words are in the 2000 most common words
    45.4 of words are in the 5000 most common words
    52.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 5
    Total number of words is 3892
    Total number of unique words is 1750
    32.7 of words are in the 2000 most common words
    46.7 of words are in the 5000 most common words
    53.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 6
    Total number of words is 3817
    Total number of unique words is 1706
    32.3 of words are in the 2000 most common words
    46.4 of words are in the 5000 most common words
    52.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 7
    Total number of words is 3851
    Total number of unique words is 1804
    30.9 of words are in the 2000 most common words
    45.3 of words are in the 5000 most common words
    52.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 8
    Total number of words is 3835
    Total number of unique words is 1841
    30.8 of words are in the 2000 most common words
    44.1 of words are in the 5000 most common words
    51.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Zaldi Berdea - 9
    Total number of words is 3390
    Total number of unique words is 1636
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    48.3 of words are in the 5000 most common words
    56.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.