🕙 27-minute read

Uztaro - 9

Total number of words is 3474
Total number of unique words is 2086
23.0 of words are in the 2000 most common words
34.0 of words are in the 5000 most common words
40.3 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  Illobaren alaingo etsipena ikusita, arrituta zegon
  osaba. Etzion neskak etxera joatekorik aitatu
  ere. Are geiago oraindio. Aizpa ta osaba gurdibideko sasiondoetan izkutatu ziran arte, ezpainondoetatik irriparrea zeriola jardun zitzaien eskuzapiakin agurka. Arrigarria zan, benetan, apaizarentzat bere illobaren aldakuntza bakana! Pozgarri izan zitzaion aren etsipena; ezpai’zekin
  aren barrualdean zebiltzanetakorik ezer.
  Iritsi zan, azkenik, osteguna. Oi ez bezelako
  sukarra ta dirdaia zeriola jeiki zan Malentxo egun
  artan ogetik. Ara joan zan ezkero, etzuen barrundatu izan Lasturretakoak iñoiz alain berritsu ta
  nasizale; gaiztoaldiak aizatuta zebillela zirudin.
  Jeiki ta bereala, Mari Joxeparen aurtxo batekin
  egin zun oztopo. Artu zun besoartean umea-ta,
  eman ziozkan musuakin eta igortziakin, minoiu-
  
  ka ta negarrez jarri zun gaxoa. Atadin etzanda lo
  zegon zakurrari ere belarrietatik eldu zion geroxeago ta kalixkaz bialdu zun etzanda zegoan
  tokitik. Astakumeari zegokion urrengo txanda.
  An urrean jolasean zebillela, ustegabe atzeman
  nai izan zun; arek, ordea, ostikoka ta jauzika igesegin zion.
  Alakoxea izan zan beti Malentxo. Zirikalaria,
  zorabiatzallea, naspilzalea. Lertutako upeletik
  sagardaoa bezelaxe zijoakion gainbera biotzondoko ugaldea noznai. Jolasari ekiteko gertu zegoan beti katakume jostariaren antzera. Aspalditik,
  ordea, etzan agertzen, bera zan bezela. Azkenengo aldi arietan etzuan erakusten bere izaera
  alderontzitik.
  Lañoz estalita azaldu zan zerualdea ostegungoizean. Giro epela zan, ordea; eguraldia laster
  jasoko zun zantzurik onena. Laño urratuen artetik urdinune aundiak azaldu ziran eguerdirako.
  Arratsaldean, eguzki-erregea izan zan goialdean
  jaun eta jabe.
  Langirorik ederrenetakoa gelditu zan arratsaldean. Orzkarbitu zaneko, bei uztartuekin
  irten ziran baserritarrak sorora arbi-lanetara.
  
  Areaz garbitzen ditue lenengoz garisoroetako
  galtzuak eta, bildu-ala, erretzeko tarteka pillotzen larrainean bertan. Goldeaz eragiten diote
  gero sakonetik lurrari. Bai bear ere, gariaren
  ondoren lurrak ezer emango ba’du. Ainbesteraño agortzen baitizkiote gal-zuztarrak azaletiko
  umo-tanto guztiak azkenengo kondarretarañoxe.
  Arratsaldea erdiratu-zorian, erten zan Malentxo Eperzelaitako basoaldera. Amets-irudia
  bezain eder eta naro zijoan. Dizditsu ta kilikagarri begiak. Nor maitemindu ez araingo neska
  zoragarriak? Ordea, buru-barneko amesak nasitua ta zorobiatua zerabilkien neska gaxoa!
  Galtzarbean liburu bat eta eskuan aulki txiki
  bat zeramazkiala, ordutik iñular-arte astia irakurtzen emateko aitzakiakin, basopeko itzalera joan
  zan. Aurkitu al-izan zun tokirik ezkutuenean eserita, azpikaldeko ibarzabalean lanean ari ziranai
  begira jarri zan.
  Uztarri bi ari ziran lanean Eperzelaitako soroan. Goikoaldetik, bei uztartuekin zerrendaka
  zeramakin area-lana nagusi gaztearen semerik
  zarrenak, lana bukatu zorian. Ala adierazten
  
  zuen, beintzat, goenaldean tarteka agiri ziran
  galtzu-pilak. Beeragotik, berriz, nagusi gaztearen agindura, idi-pareak zeramakin golde astuna. Idiak ildoa zerbait okertzen zuenean, deadar
  garratza zegion etxekojaunak bere seme itulariari. Erabat zarraztakatzen zuten sailla itzai biak
  barrenaldetik asita.
  Goldearen eskulekuetan eskuak tinko josita,
  erne zebillen nekazaria. Zintzo kakotzen zun bizkarra goldearen gain. Neke aundiko lana izan
  arren goldearena, eskurakoi zeramakien idi
  oituak lan-tresna astuna. Ibillia aldizka nagitzen
  zitzaienean, orratio, logaletik esnatu zitezen,
  akuluz zartatzen zitun arek eta; buztanari eragiñaz eta saietsa okertuz, bizkor erasotzen zioten
  lanari urrengo nagialdirarte. Ildoa bukatzean,
  soro-muturrera iristen ziranean, aldameneko saillean lanean ari ziranakin izketan gelditzen zan
  lipar batez nekazaria. Larrealdi bizkorra zegien
  olakoetan abereak bazterreko belarrean geldiune-bitartean. Aurki eten bear izaten zuen, ordea,
  larrea nagusiaren oiu latzera ta berriro lanari
  ekin bear ere. Golde-ortzez larraina urratu-ala,
  
  txoritalde gosetiak jaisten ziran lur irauliberrira
  aztarrika ta mokoka zamorro ta artxoen billa.
  Atzeraxeagotik, aitonak zeatzen zitun atxurrez goldeak iraulitako lur-mokor ezkoak; ezpaitira mazo-ukaldiz zeetu-errezak mokor oek, bein
  eguzkitara legortu ezkero. Iru gizaldi ari ziran
  lanean Eperzelaitako soroan orpoz-orpo. Orain
  berrogei urte bezela; orain berreun urte bezelaxe. Nork lekike noiz asi ziran gure gurasoak lan
  oetan? Orra or, beintzat, gure baserritarrak
  gizalditik gizaldira, urteoro berriztatuz, gaurdaño
  dakarzkiguten oiturak. Anbat litzake gaurko urirabear zoroak biotzean egundo ikutu izan ezpa’gindu! Aizea bezain burujabe ibiltzekoa dala
  deritzait euzkotarra. Ez al-dabil, bestela, orpozulotik erten dan ardazburua bezela, beti negar
  kurrinka dariola?
  Idien ibilliari erantzunaz, golde-ortzak lurra
  ezker-eskuitara erdibikatzen zuen bitartean,
  basopetik begira zegokien neska maitemindua.
  Uztarripean burumakur dijoan idia bezela, goldearen gain makur nekazaria ikusita, arrigarri ta
  neurriz-aragokoa zerizkion neskak ainbesteko
  etsipenari ta eroapenari. Mendiarteko lur-zati
  
  medarretan errotuta bizi ziran baserritar ariek
  etsi-etsian, aizealdiak sekula erasan ez dion
  pagoburua bezela. Etzuen aundizkien gutiziarik;
  ez urietako bizitzaren egarririk; ez biotzean egoneziñaren zulaturrik. Etsipen osoan bizi ziran
  mendiarteko zokondoetan.
  Norbaitek, ordea, bizitza guztian ala bizi
  bearko zula esan izan ba’lio Malentxori, giltzapean betiko lotu dutena bezela, begientzako
  atseginbide guztiak kendu diozkatena bezela,
  biotz-gañean arri-konkor astuna jarri diotena
  bezela, arnas-artzeko aizerik ezbai’lu, arnastu
  eziñik itoko zitakian.
  «Berdiñekoxea da, orraatik, urietako bizitza
  dirdaitsua! Ango atsegiña ta ango eder-bizitza
  zoragarria» —ziosan neskak berekautan.
  Etzekin, artean, gaxoak biotz-etsipena dala
  gizonarentzat zorionbiderik zeatzena! Bizitzaren
  goraberak erakutsiko zioten, ordutik asko luzatu
  gabe, jakintza eder ori.
  Basopeko gerizpean eserita, neskañoa gogoausnarrean ari zan bitartean, arin zijoan eguzkia
  bere jarlekutik gainbera labainka etzinaldera.
  
  Konturatu zaneko, amar edo amabi oinkada
  gelditzen zitzaizkan mendi-muga ukitzeko. Maitasunari ateak aldez-alde zabaltzeko ordua zalakoan, pilpika ta taupaka eroetan ekin zion barrenaldeak. Bizitzako atsegiñaldi guztiak baño geiago balio zun orduerdi arek. Bere maitearen begiratupean zorabildurik, arekin, beste ikuslerik
  gabe, maitasun-iturritik nai adiña zurrutatu zezakean orduerdia. Geroago ta ariñago ta zoroago
  zebilzkion taupadak maitearen zai zegon bitartean.
  Bien bitartean, Eperzelaitako nagusiak taka
  egin zun soro-erdian. Egun artako lana uzteko
  garaia zan, alegia! Urrengo egunerarte antxe
  bertan goldea utzita, askatu idiak, eta etxeondoko belardira larrera bialdu zitun eztenka. Uztarria, kopetakoa, ardilarrua ta ereak bizkarrean
  zituala etxeratu zan. Belardin larrean ari ziran
  bitartean, buztan-ukaldiz, ostikoz eta muturrez
  uxatzen zituen abereak ezpare ta eulien zulatu
  miñak.
  Baserriaren andiko aldetik, berriz, errekaondoan, lexibaldia garbitzen ari zan emakume bat.
  Arek arri-gañean zapiak zartatzen zitun bitar-
  
  tean, errekan oñautsik zebiltzan mutilkoskoak
  karrasika. Antxe, errekondoko ur-zuloan, zuten
  txarri-taldeak ere etzanaldirik atsegiñena.
  —Jesus, ene —oiugin zun berekautan Malentxok, alako batean, luze-iritzita. —Bai berandu
  dabiltzala! Zortzi ta erdiak dira-ta, ez da ezeren
  zantzurik! Zerbait izan ote-due?
  Eta, barrualdetik zetorkion biozkadaren iradupean, egundañoko itunaldirik samiñenak gainditu zion kolkoa. Negarra zetorkion begietara.
  Zer ete zan bularpea ainbeste estutzen eta kezkatzen ziona? Ezpainondoetara urreratu-garaian,
  batbatean eztia ezkutatu dioten umekondoa
  baño naigabetuago gelditu zan anderetxo
  gaxoa. Ene Jesus! Ua naigabea! Ua zorigaitza!
  Nere biotz au doakabez lertzeko jaioa al-da?
  itaundu zun atsekabez.
  Bitarte artan, gau-zapia zabaltzen ari zan
  zerupean. Ilundu zan ordurako zearo basopea.
  Aizearen arnaspean, alkar-marmarrean, zebiltzan zuaitz-ostoak eta zegizkien dantzaldietan
  azaltzen ziran zuriuneai zerien argitxirrista zan
  itzalpeko ikusbide bakarra. Araxeago, negarka
  zijoan errekatxoa maldar-beera zokondo-zulora.
  
  Txio ituna zegien txoriak ere kota-garaian. Ilkantua, eriotz-kantua ixurtzen zun iñular arexek
  ao guztietatik. Etzan irixten beste zantzurik
  Malentxoren belarrietara. Ez maitearenik; ez
  Antzuela eskalearenik. Zergatik ez ete-ziran
  azaldu ara, agindu bezela?
  Erdi-zoraturik, arri-konkorrez burua zanpatu
  diotenaren antzera, ibil-ikaraka zutitu zan eserita zegon aulkitik eta Lasturretako bidea artu
  zun, gau-itzalkariak egun-argia zearo itzali zuten
  garaian.
  Itzotsak entzuten ziran ardandegian. Inguruko baserrietatik zurrutara joandako baserritarrak
  ziran.
  Lasturretako atadira jo bearrean, ezkerreko
  sastondotik, baselizatxora sartu zan neska biozmindua ta barruko aulki batean eserita gelditu.
  Etzuan asko uste izan arratsaldean alakorik gertatu litzaiokenik! Zer zan ua? Maxio? Axeka...?
  Ala, ezbearren bat? Biozkadak zesaionez, oi ez
  bezelako zerbait gertatzen zan.
  Ixil zegon eliz-barrua. Zirti-zarta zegin noizbeinka argiak oliontzian eta, argiaren dardar-ikaretara, sorginen gisan, jolasean eta dantzan
  
  zebiltzan itzalak ormetan. Aulkian eserita, erdizorabiaturik zegoala, argiaren ibillietara, aldareko Ama Birjiñak asarre-kiñua zegiola irudi
  zitzaion bein. Gero, ordea, irribarre eztia bialdu
  ziola. Urrena, berriz, besoetan zeukan umetxoa,
  andik jetsita, besozabalka zetorkiola bidera.
  Illundasun eta ixiltasun artan ondatuta zegoala,
  oiugin zun gaxoak:
  «Nere lenen-maitasun gartsu onek bear
  bezelako erantzunik izango ezpa’lu, nere gogoa
  ez da beste munduko iñorentzako izango egundañokoan».
  Alako batean, illunbetan bilduta zegoala,
  oinotsak esnatu zuen bere amesalditik. Norbaiten ibil-otsa entzun irudi zitzaion elizbarruan.
  Norbait sartu zan barrura. Ikaratuta zutitu zan
  Malentxo. Lasturretako Iñaxio zan.
  —Nola zaude emen, Malentxo? —galdegin
  zion arek erreminduta—. Gaxotu egin al-zera?
  Zure billa gabiltz amarrak ezkero. Arratsaldean
  Eperzelaita-aldera joan zerala esan digu Josetxok, eta, an ez aurkituta, zearo kezkaturik genbiltzan zure billa, zerbait gertatu ote-zaizun bil-
  
  durrez. Ezpai’gendekin emen zeundenik! Gaxo
  al-zaude, Malentxo?
  —Ez, ez —erantzun zun mintzo-dardarka—.
  Iñularrean sartu naiz onera ta loak artu nau. Zer
  ordu da?
  —Amardaerdiak.
  —Orren berandu...!
  Baña ajolarik-eza ta ardurarik-eza erakusi nai
  izan arren neskak, Lasturretako argietara aurpegia azaldu zitzaionean, negar-kutsuz lausotuta
  agertu zan; gorrituta zeuzkan begiak. Naigabea
  ta atsekabea salatzen zun alde guztietatik aren
  joerak. Apari-bitartean, zear-begiratzen zioten
  Lasturretakoak; aren ezetz biribillak entzunik,
  ordea, etziran ausartzen geiagorik zirikatzen.
  Alere, kezkatuta zebiltzan, benetan, Lasturretako senarremazteak gau artan. Katilluka bat esne
  artuta, beste ezer geiago apaldu gabe, oeratu
  zan Malentxo. Gaxo ete-zeguan? Gaxo-mueta
  asko dira. Biotzeko gaxoa zan Malentxorena.
  Gaxorik okerrenetakoa, noski!
  Andik egun batzuetara itzuli zan Libe Lasturretara. Amaren gaitzaren larrialdia joan bezin
  laster, itzuli zan berriro aizparengana. Iñoiz baño
  
  ere pozikago artu zun arek bere aizpa Zarautzko
  albista jakingarrietakoen bat lekarkiokelakoan.
  Ala zesaion, noski, biotzak; arengandik jakingo
  zula zerbait.
  Ala izan zan ere. Aizto-muturrak aragia bezela urratu zion barrunbea arek eramandako
  berriak; baña, alere, naiago izan zun aiztoaren
  zulatu urragarria, jakin-ezaren atergabeko ezpai
  illuna baño. Lasturretako atadin alkar-izketan ari
  zirala, mintzaldia bere arira eraman naiez,
  Malentxok galdetu zion bere aizpari:
  —Berri asko al-dakarzkin Zarautztik?
  —An gertatu danik aitagarriena, eranegun
  Agerreren agotik entzun nuana den. Udalditar
  aundikien arteko gertakizun bat. Ezkutuko jokoetxe bat omen zeukenen ondartzaburuko jauregi
  batean eta, aurreko astean, udalditar batzuk
  gau-jokoan ari zirala, errizaiak sartu itunan ustegabe ta barruan zeuden guztiak atxilotu. Baña
  an zegon mutil gazte batek joko-diru ta jokotresnakin ezkutuko ate batetik igesegin nai izan
  zinan. Ordea, errizaiak tiroz zauritu ziñaten. Eranegun il omen-unan zauritu ori. Ez diñate egune-
  
  rokoak ezer esan gertakizun orretzaz. Ixillean
  gorde nai izan diñate, nunbait.
  —Zein ete-zan gazte zauritua?
  —Udalditar bat. Ez naun orain oroitzen izenaretzaz. A! Bai. Agerrek esan zinan gazte ua «Maitearena» deitzaion jauregitxoan bizi zala bere
  amarekin.
  —Leon Bravo...?
  —Bai, bai. Orren izen bakana izanda, etzekinat nola aztu zaidan ain azkar. Baña, nolatan
  ekinan izen ori?
  Ontan, ordea, aizpari begiratu zionean, legamia bezelaxe zurbilkatuta oartu zun. Konorte
  gabe bezela gelditu zan, lurrera oldartzeko
  zorian. Erori ere egingo zitakian Libek eutsi
  ezpa’lio. Izerdi-tanta mardulak zerizkion aurpegizear ikaretan. Larrialdi zulagarriak eragin zion,
  nunbait, barrualdetik neska errukarriari. Bere
  aizparen ustegabeko larrialdi ua ikusirik, Mari
  Joxepari otsegitera zijoan Libe; baña une artantxe berebaitaratu zan eta oiu erdiragarrietan
  negar-zotinari ideki ziozkan aldez-alde ateak
  dardar-ikaraka bizian.
  
  —Baña, Malentxo, zer gertatu zain ain batbatean gaizkitzeko? Ezaguna al-unan mutil ori,
  Malentxo?
  Eta minartu dun umetxoa izan bai’litz, maitekiro laztandu ta musukatzen zun Libek bere
  aizpa biozmindua. Joan zitzaion, noizpait, lenengo zotiñaldi zorrotza, eta, zerbait baretu zanean,
  leengo galdera berbera egin zion jakinmiñez
  Libek.
  —Ire adiskide al-zan ildako mutilla, Malentxo? Jaungoikoak beregana eraman dunean,
  aren onagatik eramango zinan!
  Negar-ujolari eutsi eziñik, mintzo-ikaraldika,
  erantzun zion arek:
  —Nere senargaia uanan. Jaungoikoak orren
  azkar kendu didan ezkero, gaurtik bertatik eskeinitz auxe zegionat. Ez diñat geien da geiago il
  leikidanik iñor maiteko.
  Arrezkero, urrengo egunetan, lore-txortaz
  apainduta azaltzen zan egunero Lasturretako
  baselizatxoko Ama Birjiña. Malentxok jartzen
  ziozkan lore ariek. An inguruetan bildu zezazkean lorerik naroenak eta ederrenak zeramazkion. Etxe-billera artakoak ziosaenez, ez omen
  
  zan iñoiz egon baselizatxoa ain txukun eta ain
  dirdaitsu. Bere eskuz zaitzen zun Malentxok egunero Ama Birjiñaren etxetxoa. Elizbarrura garbiketara edo apainketara sartzen zan guztietan,
  maiteki laztantzen zun neska errukarriak Andere
  Mirenen semetxoa. Aren aurrean belaunikatuta,
  otoizketan zegon bitartean, malkoen jarioak
  zearkatzen zion etengabe aurpegi zoragarria
  Dorronsoroko alaba gazteenari.
  
  UZTARO
  Bularretatik umoa ta emaia ganezka dariola
  datorkigu uztaroa udazkenaren eskutik. Edertasun bereiziz apaintzen ditu aro onek gure landalde zoragarriak. Biltzalleai deika diardue sagar
  umatuak zuaitz-adarrean, aize-arnasaren pean,
  dardarka; irripar dagie artaburu elduak zorro
  igartuen tartetik; lertu-zorian dira oraintxe babaleka txigortuak; morka mardulen kargapean
  makurtu bear izan due bizkarra matsondoak ere.
  Izadiak ain zoro dakarzkigun esku-erakutsi
  aberatsak bildu-ala, lenengo aurtxoa jaio zaien
  etxekoen antzera, kantu-ots alaia jaurtitzen due
  or-emen biltzalleak.
  Kantua darie, lan bitartean, garo-biltzalleai; kantua sagar-biltzalleai; kantu baba ta ardo-biltzalleai; baita maats-biltzalleai ere. Uztaroaren
  eresi entzungarria da artasoroetatik, maastietatik eta sagastietatik garai ontan barreatzen dan
  kantu-otsa. Olerkariak zionez,.
  
  «Udazkena da. Bero zitalak jun diranean,
  »zein ederra dan, ibil ondoren, mendi-gañean,
  »kezka gabeko atsedena!
  
  Amestu genezaken ikusgarririk zoragarriena
  agertzen digu oraintxe basoaldeak. Artoarena ta
  sagarrena da bereziki sasoi au. Senargaiaren zai
  dagon neska maiteminduak bezelaxe, dardarrikara dagie sagar elduak zuaizburuan. Bigunkiro
  daragio dantza artasoroak ere bere motots txigortuari.
  Orri igarrak, alkarren igortzian, ateratzen
  duten otsak, ez al-dirudi gaberdian sorgiñak izukariz dagizkienetakoa?
  Ez du izango nekazariak oraintxe artoaretzazko erruki aundirik. Orra nun dijoakion biozgabe sorora. Laster atertuko zaio artaburuari
  orriartetik darion irriparrea. Eldu atzamarrez eta
  ukaldi indartsuz bigurtuko dio lepoa eta ezpainondoetatik zintzilikatzen zitzaion bizar gorri
  leuna ere zearo muskilduz, arri-konkorra bai’litz,
  saskira jaurtiko du.
  Bien bitartean, zuaizburura igota ari da
  lanean sagar-biltzallea. Leiarrezko pitxi ausierre-
  
  za bezain arduratsu erabilliko ditu arek gazisagarrak bilketan mazpildu ta mallatu ez ditezen:
  jateko baitira sagar oek. Lastoartean umatuz,
  urrengo udaberriraño iraun dezaten, osasuntsu
  joan bear due sapaiko lasto-ogera; aurki ustelduko litezke, bestela, ango egonean, mallaturik
  joatekotan. Mueta askotakoak dira gazisagarrak:
  errege-sagarrak, Yondone-sagarrak, sagarbeltzak, sagargorriak. Gozakia egiteko, berebizikoak dira, berriz, irisagarrak.
  Sagar gezak, orratio, ez dira ain arduratsu
  erabilli bearrekoak. Sagardaoa egiteko da mueta
  au; eta, bilketan zearo mazpilduta gelditu arren,
  etzaio ajola aundirik. Aurkixe zanpatuko, lertuko
  ta txikituko ditu sagar-jotzalleak tolarean sunpillaren zartakoz. Orrez gañera, tolareko ardatzaren esian biraldika estutuz, aterako diozkae errai
  erdibikatuetatik azkenengo kondarretarañoxe
  umo-kutsu guztiak, patsari darion muztio gogoz
  etxeko upelak bete arte. Beraz, aal besteño aldia
  laburtzearren, agaz zartakoka, edota, bestela,
  zuaizburuari eragiñaz lurreratzen ditue biltzalleak sagar-gezak.
  
  Izadia garai ontan emaiez beterik datorkigun
  bezelaxe, gizonak ere ba-du, bere uztaroa. Bizitzako egiteen ordaña artzen dun garaia, alegia.
  Bizitzaren udazkena da.
  
  «Gizon-aroko kiskaldasunak jun diranean,
  »zein ederra dan, an, bizitzaren udazkenean,
  »kezkarik bako atsedena!
  »Belaunburuak erre dizkoen bideko asunak
  »izan bitez gizonarentzat ikaskizunak:
  »igalidun udazkena».
  
  Baña zartzaroak ezetzik, egite guztiak dakarkioe gizonari, goiz edo berandu, uzta-garaia.
  Maitasun ixillari ateak eroki zabaldu ordez, etsipenean luzaro iraun dun neskañoak irabazi du,
  noski, bere eroapen ederraren saria.
  Legezko bidetik ertenda ibilli danak, berriz,
  buruan ustegabe artu dun zartako ikaragarria
  izango du ikasbide. Bizitzak noizbeinka damaizkigun dangateko oek dakarkigue bizitzako jakintzarik ederrena: etsipena, eroapena ta burumakurtasuna. Bizitzak lemaiguken emairik bikañe-
  
  na ba-da, agian, Jaungoikoarekin beti erara ibiltzen ikastea.
  ***
  Udazkeneko egun eder batean, sagar biltzen
  ari zan Balendin etxeburuko sagastin. Eskillaraz
  zuaizburura igota, kolkora biltzen zitun sagaraleak, eta jetsialdi bakoitzean saskira ustu bildutakoak. Sagastin bertan pillatan agiri ziran tarteka aurreko egunetan bildutako sagardao-sagarrak. Itzaiak gurdizka tolarera eraman-ala, jotzalleak zartaka zanpatzen zituen. Argiro entzuten
  zan ordun ere sagastitik, sunpillen danga-otsa.
  Balendinek sagar-gañetik aleak arduratsu
  kolkoratzen zitun bitartean, azpikaldeko koska
  batean eserita, gerizpetik begira zegokion Agerre. Arek saskira egin zun jetsialdi batean, egonaldiko atsedena buruzkatuz, Agerreri ondoratu
  zitzaion izketara. Baita onek, berriz, aspalditik
  bularpean azkuraka zerabilkin gaira eraman zun
  bereala izketaldiaren aria.
  —Aizak, Balendin, zenbat urte dauzkak?
  —Asko. Ogeta zortzi.
  
  —Mutilzar gelditzeko asmoan al-aiz, edo. Ez
  al-dek izan beiñere ezkontzeko asmorik?
  —Ezkondu? Norekin ezkondu litake ni bezelako morroi ezereza? Zure «kofradian» gelditu
  bearko —erantzun zion Balendinek parrezka.
  —Arranopola! Baztarretan ba-dituk amaika
  neskatxa aundi-iritzikoak ere, irekin pozik ezkonduko lirakenak. Ez al-dek ortarako iñoiz neskarik
  begiz jo?
  —Begiz jo...? Bai! Zertarako gezurrik esan?
  Ba-dira ederretsi ditudan neskatxak. Baña ederiritzirik, aien baietzera, alde aundia dago. Oso
  baldarra naiz maitasun-gaietan.
  —Igartzen zaik, bai, mutil, gauza orietan kertenpiko aundi bat aizana. Ez al-dek barrundatu
  iñoiz norbaiten begiratu zorrotzik? —geitu zion
  Agerrek kiñuka.
  —Nereganako? Ja, ja! Argindegiko neska
  zarrarena izan ezik, ez dakit beste norenik.
  —Makala alena! Ez dago kirtenondo motela!
  Entzun ezak, Balendin. Mutilzar purrukatua
  nauk; ez dit ezkontzarako makurtasunik. Baña,
  norbaitekin ezkondu bear ba’nintz, bai al-dakik
  norekin ezkonduko nitzaken?
  
  Zu? Nai zenzakeanakin. Zu zeran bezelako
  jaun aberats ata egokiari, zenek eman lezakio
  ezetzik? zenek egin lezakio uko, naiz aundizkietan aundizkienetakoa izan?
  —Ez diak ondo aditu, Balendin. Gizon guztiak
  zerabiltzkigu biotzondoan gure amesak. Beraz,
  nik emazte-amesik izatekotan, zein dala deritzaik nerea oparo bete lezakidakena?
  —Erregingaien bat...?
  —Ez, mutil, ez. Loreakin gertatzen dana berbera gertatzen zaiek emakumeai ere. Zenbat eta
  dirdaitsuago, zenbat eta agiriago ibilli, ainbat
  zanpatuago ta oinazpiratuago. Arkaizpean edo
  sasipean ezkutuka dauden loreak dituk usaitsuenak eta ukigabeenak. Gizon zentzudunarentzat
  emakumerik aukerakoena ere, apala, ezkutumaitalea, elizkoia, etxerakoia ta samurra bear
  dik.
  —Zein izan litake orrelako aingerutxo ori?
  —Ez dek igandik urruti bizi.
  —Ez dakit nor izan liteken.
  —Dorronsoroko etxepean bertan bizi dala
  esango ba’nik...?
  —Gure etxean? Mikele neskamea?
  
  —Ago ixillik, mutil. Izketa au atera ditan ezkero, gorago jo dezakekalakoan egin dit.
  Une ontan, lañopetik ustegabe begininia ziztatu digun argizpia bezela, Malentxoren irudia
  bururatu zitzaion batbatean Balendini ta mututa
  gelditu zan, nundik jo etzekiala. Aurki igarri zion
  Agerrek barrualdean zerabilkianari ta geitu zion:
  —Zer derizkiok Liberi emaztetzako? Orra or
  emakumetxo samurra, apala, etxekoia, maitekorra. Gañera, edozein gizonen eder-gosea asetzeko laingoa ba-dek. Aren edertasuna, ordea, ez
  dek lenengo begiraldian zorarazten duenetakoa.
  Egunetik egunera orrizabalduz dijoanetakoa
  baño. Ikusiago, eta maitagarriago ta kilikagarriago.
  —Axeka al zabilkit, Agerre?
  —Etzegok emen axekarik. Illargiaren adarpuntan bizi aiz, oraindaño ezer oartu ezpa’dek.
  —Gustatzen al-zaik ire etxekoandre gaztea?
  —Nori gustatu ez ua dan bezelako anderetxo
  txoragarria? Baña, egia esan, ukitzeko bildurra
  damain loretxoa bezelaxe artu izan det beti Libe.
  Ain da biguna; ain da samurra emakumetxo ori.
  
  —Balendin! Gizon zentzudunaren zoriona
  egiteko, ez dek iñun orrelaingo emakumerik.
  Alde bikaña zegok orrelakoengandik, beren
  buruari begira beti bizi diranengana!
  —Baña, Dorronsoron morroi utsa izanda,
  ausardi purrukatua bear nuke, ango alabarengana begiak jasotzeko. Oriek gauzak atera dizkidatzu, Agerre!
  —Ez akidak orain aikomaikoetan asi, mutil.
  Esaidak argi ta garbi. Atsegin al-zaik Libe emaztetzat?
  —Arranotan, zoro utsa bear nuke aingerua
  bezelakoxea dan neskatxa ez onartzekotan.
  Morroi zapogorria naizan onek ezetzik, beste
  edozeinek onartzeko laingoa ba-da, arraietan,
  Libe ederra. Zer egin dezaket, ordea, nik arlo
  ontan? Utzi eidazu pakean, Agerre. Obe zait
  biozparrengo amesai ateak ez zoroki zabaltzea.
  Malentxo izan ba’litz, errezago ta gainberago
  nerizkioke arengana altxatzea; itzegiteko bidea
  noznai ematen duenetakoa baita ura. Baña,
  Libe, ez da Malentxo bezelakoa! Liberi dagokion
  bezela, biotz-eske urreratzeko, edertasunez eta
  
  egokitasunez aundiro apaindutako gogoa bear
  litzake; nerea, berriz, trakets utsa izan...!
  —Oriek dituk pilosopokeriak atera dizkidakana...!
  —Ez dago or pilosopokeririk. Biotzaren mintzoa da entzun didazuna.
  —Tira, ba. Ni ere, beti bezela, biotza eskuan
  dedala mintzatuko nauk. Emakumeak sakonki
  ezagutzen ez dituzuenak, algaraz eta arinkeri
  utsean jokatu bear dirala uste dezue, barrunbeko ezkutuak erakusteko. Ez dituk, ordea, orrelakoak aukerakoenak. Beste emakume oarti
  batzuk, ez diate azaltzen orren argi biozpekoa.
  Bai, orratio, ixilka, ustegabeko egite apalez,
  bigunki ta ezari-ezarian. Ez al-dek ikusi olakorik
  Libegan?
  —Ez nik.
  —Len ere esan dit. Illargiaren adar-puntan
  bizi aiz, mutil.
  —Naiko maxio egin didazu, Agerre, ta utzi
  eidazu pakean.
  —Gai orretzaz mintzatzen asi geran ezkero,
  ez diagu osiña zearo agortu arte utzi bear. Ire
  ezereza beste eragozpenik ezpa’dek, Libe emaz-
  
  tetzako ain atsegin ba’zaik, zuen bitarteko egin
  dezadan, ire baimena bear dit. Utziko al-didak
  nere eskura kontu au. Laster zabalduko dizkidala zeritzaidak Libe zoragarriaren besoak. Zer
  diok, Balendin?
  —Ez dakit zer erantzun ere, Agerre. Ain sineskaitz iruditzen zait gauza au. Dorronsoroko alaba
  ederrarekin ezkontzea. Nere etxekoandre gaztearen senarra izatea. Nere burua zoratzeko
  laingoa ba-da, noski, korapillo auxe. Nai dezuna
  egizazu, Agerre; ezpaitago arloa esku baldarretan.
  ***
  Illabete bi ba-zeramazkien Lasturretan Libek
  eta Malentxok. Zitoren eriotza zala-ta, buruan
  izugarrizko zartakoa erantsi diotena bezela,
  lenengotik Malentxo biotz-urratua ta zearo zanpatua gelditu zan arren, gero, egunak joan eta
  egunak etorri, noizpait berebaitaratu zan eta
  egunetik egunera gozatuz zijoakion samiñaldia;
  begitartea argituz. Ez da aldia bezelako urparrastarik samiñaldiaren beroaldia ozteko.
  
  Antzuela eskalearen agotik jakin zitun egun
  batzuez geroago, Zitoren eriotzazko guztiak.
  Jaungoikoaren beatza argiro agiri zan ustegabeko ezbear artan. Betiko alderatu nai izan zun,
  nunbait, Jaungoikoak mutil arengandik. Zer lezake gizakume ezerezak, zorigaitzaldian, Jaungoikoaren izena onetsi besterik!
  Osabaren agindua betetzearren, joan zan,
  burua makurtuta, Lasturretara Malentxo, naiz
  bere gogoaz bestekoa izan etxetiko erteera ua.
  Illabete biz geroago, ordea, poz-pozik bizi zan
  ango bakartasun ukigarri artan, gogoko oroitzapen gozoetan murgilduta. Ainbesteraño aldatu
  ziran gauzak orduezkero. Udazkenaren orpotik
  negua zetorren bereala ta biozmin zorrotza
  zemaion andik joan bearrak. Biotza antxe arrotu
  zitzaiola zirudin.
  Libetzaz, berriz, ez dago zer esanik. Txikitandik maite izan zun arek baserrietako biziera.
  Atsegarri zitzaion baserriko lanetan astia ematea. Sineskaitza ta arrigarria zan, benetan, ango
  nekazarientzat, Libe zan bezelako andereño ikasiak eta aberatsak baserrialdeari alaingo zaletasuna izatea. Bere etxe apaiñean bezain alaiki
  
  bizi zan Lasturretako mendi-baserri zarpillean.
  Malentxo bera ere, azkenerako, biotz-etsipenera
  makurtu zan ezkero, geroago ta etsiago ta alaiago zegoan bere aizparen ondoan.
  Arto-biltzeko lanetan ari ziran agun arietan
  nekazariak. Artoari burua moztu baño len, emakume-aldrak biltzen ditue otartxoetara babaleka igartuak, gero etxealdean, umeak zaitu
  bitartean edo seaskari eraginka, amonak astiro
  lekatu ditzan. Baba-biltzea bukatu orduko, artoarengana dijoa nekazaria ta gerrialdeko orri txigortuak banaka kimatu ta xortatan bilduko diozka, artaburuak galdorrean zutik dauzkaten
  masalastoak larrugorrituta soroan bertan utzi
  arteraño. Negualdean belar ondua urri dabillenean, abereentzako janari atsegiña izan oi da
  arto-ostoena.
  Artaburuai dagokie urrengo txanda. Ez du
  nekazariak arietzaz ere erruki aundirik izango.
  Ukaldi indartsuz bigurritu eta etengo dio lepoa ta
  saskira jaurtiko. Gero saskiz gurtesia ganezteraño bete-ala, gurdika eramango ditu marandiora,
  an etxekoak zuritu ta aletu ditzaten.
  
  Baña ez da amaitu, orrenbestez, arto-biltzearen lana. Gudari garaituen antzera, larrugorri ta
  burumotz gelditu dira soroan arto-kertenak.
  Noraño eraman bear ete-du nekazariak biozgabekeri larria? An dijoakie berriro. Atxur-ezpañez
  zuztarretik jota, lurpetik aterako ditu. Bijoaz alde
  batera masalastoak eta bestera zuztarrak. A ze
  nolako sualdia egin bear dun, negua sartu baño
  leen, soroan zuztar aekin eta inguruetan bildutako zaborrekin! Negute luzean, garoa urritu
  danean, abereai azpia egiteko, paregabekoak
  dira artolastoak.
  Ba-ditu lan geiago ere artoak. Neke aundikoak izan arren, atsegarri zaizko nekazariari artoaren lanak; eskuartea naikoxe lasaitzen batio
  arto-uztak. Ez al-dira, gañera, urte-giroetan
  atsegiñenak artoaren garaikoak? Erein-garaian,
  udaberriaren iraduz lorez bitxiztatzen da basoaldea. Uzta-garaian, berriz, egoaizearen arnaspean emaia nunaitik dariola datorkigu udazkena.
  Artaburuak gurdika marandiora eraman
  ondoren, artozuritzeari ekiten dio nekazariak.
  Bakoizka zuritu bear izaten zaie kaskarra. Uzta
  ugaria danetan, ez da izaten egun bateko lana
  
  artoak zuritzea. Are geiagokoa da, berriz, aletzea. Lai-ortzetan karraska igortzikatuz askatzen
  zaie alea lokatxa zearo narrutu arteraño. Lan
  
You have read 1 text from Basque literature.