Usauri - 4

—Ara, Mirele —asi zitzaion—; zuk badakizu
ibaiek zein indarra dakarten. Ezerk ez die beren
bideetatik alde eragiten. Arkaitz bat jarri ta inguruetatik joango da ura; asko jarri, gañetik pasa,
ezerk ez dio geraaziko ibaiari. Ba dijoa ibaia ta
putzu bat topatzen du. Badago pixka batean eta
bereala beste aldetik irtetzen da ta len baño
indar geiago darama. Urrena osin zabala jartzen
zaio bidean. Luzerago egon eta baita andik itzul
egin ere. Ta oartu zaiozu, itsasoa urbillago ta
aundiago ta indartsu dijoa, azi egiten da. Aalik

eta itsasora irixtearaño ez du atsedenik artuko.
An bere magal gaxoan bat egiten dute atsegiñezko pakean.
Geldialdia egin zuan. Biak alkarri begira zeuden. Eta jarraitu zuan:
—Ona, ni ibaia naiz. Zuk diozun beste neskak
putzuak eta osiñak. Eta zuk... nai al zenuke itsasoa izan?
Martinek ezin lezakean garbiago itzegin.
Orain, ordea, larrialdia Mireleri zetorkion. Baño
onek bereala erabaki:
—Ez zait ortan ezertxo entenditzen.
Martineri parra egiteko gogoa etorri zitzaion.
Ta jarraitu zuan:
—Zuk izarretan zein maite dezu geiena, eo
zein zaizu begikoena? Zuriena, argiena, ederrena ez da? Bada neretzat izarrik politena zu zera.
—Ori guztia —erantzun zion ulertzen ez zuanak— baldin udarako legortearekin ibaiaren etorria gutxitu ta zingiran gelditzen ez badan; baldin zure ikusmen txarrak ipurtargiaren tokian
Artizarra erakusten ez badizun.
Martin azkeneraño zijoan bada:

—Udaran gaude ta nik diotzut ibaiak ura
gañezka daramala eta bidean ez duala oraindik
osiñik ikutu itsaso aurrean dagoalarik. Nere ikusmen argalak ez nau uzten ipurtargirik ikusten,
eta eri au dala-ta, izar ederrak itxutzen nau ta
itxuan egin nizaizkizukean utsak... barkatu.
Esain bezait irakurleak nik nere liburua polita
egitearren ezere asmatzera beartuta ote nengoan, Martinen jarduna orraztu ta edertu ditekenik.
Ementxen bukatu zan alkar izketa, bada
Mireleren aizpatxoa, Margarite, orduantxen etorri zan, aparitara ura ere. Irurak alkarrekin, arrera ona egin zion Martinek neska kozkorrari.
Gorako asi zirala, arratsean aterako ote zan galdetu zion Martinek Mireleri. Ez zuala gogorik
esan zion. —«Ezta nik ere»— Martinek. Ta
«agur» esanda, bi aizpak besotik elduta barren
aldera jarri ziranean, Mirele eskua atzera luzatuta, gogoz estutu zion Martinek, eta onek ere aparitarako bidea artu.
Taloaren gañean, mami zuria.
Irakurleak, emakumezkoa bada, baliteke
gure Martin ori begikoa izatea; baño, gizonezkoa

ez bada, ez du benere jakingo nolako biotz betetasuna zeramakean Martinek etxera bidean.
Orra bi gazte adiskide maiteak asi ziranez
geroztik, ez dantzan egin, ez illuntzean atera, nai
izan ez zutenak.
Zer ote da maitasuna?

IX
MENDIAK EZ, GIZONAK BAI
—Mendiak mendia ez du billatzen; gizonak
gizona, bai. Esan akiotek Usaurikoeri bigar arratseko amarretan beko bidekurutzean egongo
gerala ta gizonak baldin badira etortzeko.
Nork esan Sanjuan arratsaldean iruindarrek
eta usauritarrek izandako utsagatik orrenbesterañoko grina sortzea!
Aurreko itz oriek aboz-abo zerabilzkiten
Usaurin eta oraintxe erriko gazteak ez zeuden
baretu errexak. Guztiak asaldatuta alkarrekin
topo egitean, edo kale kantoietan pillaka, ala
ardotegi zuloetan lagun-artean, beste jardunik
ez zuten; noski, ez zebiltzan atzera egiteko
asmotan. Ta orretxegatik, gazteen artetik kanpora ez zuten nai iñork jakitea, emakumeak jakitekotan mugazaiek jakingo zuten ere ta orduan
ez joan ez etorri, ez jo ez arrikarik; ez, ordea,
usauritarrek ori nai. Mugazaiak tarte jarrita,
Usaurikoek naita sartu zirala esango zuten eta

aitzaki orrekin arpegia eman nai ez zutela. Berak
koldarrak, berak olloak?
Egun artan, arratsaldeko seiretan, mugazaiek ezere jakin ez zezaten, auek kartetan aritzen ziraneko toki berean bilduta zeuden, «Tukulu»eneko baztar itxi batean. Mai luze baten inguruan zeuden jarriak guztiak. Zer artua Josunek
ekarri zien. Erlojeruak pattarra eskatu zuan kantari. Atea itxi zanean Juantxo mintzatu zan
lenengoz.
—Emen borrokatu nai ez duanik baldin bada
atera bedi —asi zan.
—Bai, bai —erantzun zuten guztiek.
—Guk egin bear deguna —jarraitu zuan—
palta diranak gurekin ekarri. Emen amabi lagun
gaude, ogei osatu gindezke. Ta oraintxe bertan
zein bideak ibilli bear ditugun eta nola antolatu
ementxe erabaki bear degu.
Krexentxioren itza entzun zan urrena. Erlojeruak zionez, onen etxera deitzeko aldabarik ez
eta atearekin orma joka aritu bear omen zan.
—Zer derizkiotzute —bota zuan— batzurenbatzuk, erdiak bezala, bide kurutzerano joan,
besteak tunel gañean egon eta aiek igeska beze-

la abiatu tunel-alderaño, iruindarrek segi dezaieten; eta gero, arri asko dagoan tokia baidan,
danak alkarrekin aieri arrika astea?
Krexentioren iritzia ez zan bat-batean onartu
ala eretsi zitekeana. Ixilik zeuden, pentsatzen
jarri ziran, batzuren-batzuek ontzat artu ere bai;
baño ez, joan eta bereala atzera korrika astea,
ez. Eta jarraitzen ez bazieten, erri-bidea artu nai
ez-ta geratzen baziran, zer esango zuten?
—I, Krexentxio —erlojeruak bere aldikoz— to
ori baño obea. Nik beko eletrizidade fabrikatik,
alanbrea jarri, burniaria jarri, ta bide zabalari
aldez beste burniariz egin; gu atzera asiko gaituk, gañetik pasa, non dagoan dakigula; ta aiek
ez jakin, ez ikusi, ez dutela, alanbrea jota
«grano»rik ez dek «sano» geldituko; —ta «ji, ji, ji,
ji» erazo zion— guztiak bertan «seco» geldituko
dituk —parrez, bizkarra makurtuta, bukatu zuan.
Batzuek ezik, ez zuten parrik egin; labea opilletarako ez. Baño an norbaitek iruindarren
artean «Katamotza» zeritzateneko bat etorri
bear zuala aipatu zuanean ikara bezela sortu zan
lekune artan. Katamotza!!! Gaiztoa, gaiztorik
bazan; «erremienta» ederra. Bein, berrogeita-

mar beiekin, mugazairik ikusi gabe, Zaragozaraño iritxi baietz, apostu aundi bat egin nai izan
zuana. Patarien kaltez, kontrabandistaen kaltez
telefonua jarri nai izan zutenean, arratsalde
batean, berak bakarrik, iru tantai bota ta bi kilometroko aria ostu zuana. «Gaua gauekoentzat,
eguna egunekoentzat, Lizarpeko zekorra neretzat» —esanda, ukullutik lapurtu ta nor izan jakin
ez zutena.
Baño zergatik eraman zuten bein kartzelara?
Orduan Manuelek askok ez zekitena esan zuan
«Tukulu»eneko zoko artan. Arrobian aritzen zan
Kaltamotza. Askotan, danba bat botatzerakoan,
zakur bat lergaiaren ondoan ibiltzen zan ezin
uxaturik. Ta zakur ura arriskotik kentzearren
zakurraren isatsari dinamita puska bat lotzea
gogoratu zitzaion, eta lotu ezik biurtuari su
eman. Katamotzak zakurra iltzea besterik ez
zuan gogoan. Baño danak dakigu zakur bati
atzean zerbait erazten badiogu bereala laisterka
dala egiñaletan, batez ere erantzitakoak txinpartak botatzen baditu. Zakur gizajoa asi zan bere
aldiko ta nora jo bear ta emakume batzuk gobara jotzen ari ziraneko gobarategian sartu. Sartu

ta batean lergai lertu; zakurra ormaren kontra il,
emakume batzuek kordea galdu, kristalak txikitu
ta ez zan oker aundiagorik izan.
Orixe zan iruindarrekin etorri bear zuan Katamotza. Noski, aren izengoitia entzunda (zerbaitengatik jarriko zioten alako izena) zer kezkatu
bazuten. Zer egiteko zegoan Katamotza usauritarrekin? Nork deitu ote zuan? Urrengo eguneko
borroka, beraz, ez zan makala izango. Ondo
gertu zitezkean eta bear bezela ari. Baño Katamotzaren etorribearrak, batez ere, asaldaturik
zeuzkan billera artako gazteak. Kezka ori ezin
aienaturik banaka-banaka guztiak begira asi
zitzaizkion Paulinori. Paulino, maira begira, ixilik.
Ez zuan itzik esan; baño arpegian igarri zezaiokean. Orduan arnasa lasai artu zuten guziek. Su
aundiaren ondoan, beroak gizonak.
—Bildurti arraioak —jarri zan Antonio—.
Emen bildurra galanki. Zer Katamotz eta zer galtzamotz?
Ori esatez bukatu ta ondorengo ixilunean
atea idiki zan. Josune txiñalka sartu ta atea bere
atzetik itxi zuanean, bazala dendan gazte bat,

etorri-berria, kanpotarra, aiek esaten zutena
entzun naiean zebillena, esan zien.
—Iruindarren bat dek —asmatu zuan Juantxok. Alkarri begira jarri ziran. Juantxok atea
artu.
—Iges egin du! —otsegin zuan.
Guztiak aulkietatik dendara atera ziran; geineak kalera, batzuk eskubira, besteak ezkerrera,
iruindarraren atzetik.
Erlojerua, ala ere, lasai gelditu zan barrunbean.
—Josune, ekatzan beste kopatxo bat gaxo
orrek —antzia atera zuan. —Adi zan, belearena
egin duan mutil polit orrek pagatu al din?

X
ILLUNABARREAN
Usauriko zortzietan, ogei lagun bildu ziran.
Eritegiko aurrera, doi-doi Jauntxok asmatu zituan
ogei gazteak. Eritegia zubiz arunztik zegoan,
erriko sarreran, eta aurreko arbolpetan gorderik
zeuden esandako mutil bizkorrak.
Eguzkia Usauritik ezkutatua zan —mendiz
inguratutako erria bai-da—; baño egal batetik
igo ta arako tontor artatik ikusi zezaiokean musu
gorria baldin orduantxe itsasoan sartua ez
bazan.
Guztia erabakita zegoan. Manuel be aldetik
joango zan. Bera Bordategikoa eta ango bideak
ederki zekizkiana. Bai ba, Eritegiko andreak esan
zuanez, aurregunean «Tukulu»enetik iges egindako iruindarrak ormazar batetik salto egin zuan
ibaira, belaun kozkorretaraño urean sarturik,
zubi azpira abiatu ta an zai zegokion beste iruindar batekin biek alde egin zuten, beko bidezkak
artu ta ezeren arrastorik utzi gabe.

Benardo, Zaldon barrena joango zan goialdetik eta gañerako guztiak bide zabalatik. Gudaketa, beraz, tajuz antolatua zeukaten. Orrez gañera, tarteka-tarteka, bekoak «pit» txistu egingo
zuan, goikoak «pit, pit», bi; alegia alako tokian
zeudela; eta baldin etsaia ikusten ba-zuten,
bekoak txistu luzea ta goikoak bi txistu luze. Maltzurkeririk ez balio usauritarrekin.
Benardok gorako bidea artu zuan. Manuelek
mendian beera bota zuan burua korrika. Andik
pixka batera, aiek goi-beak arrapatzea antzemanda, bide zabalatik asi zan taldea.
Bide kurutzeraño ordu erdiko tartea bazan
eta lasaiki joanda ere garaiz irixteko aukera. Taldeak batzuetan amor ematen zuan, bestetan
estutu, batez ere guztion artean zerbait erabaki
bear bazuten; arriak tunelean artuko zituzten,
bitartean iñirk ikusita itxura gaiztorik eman ez
zezaien. Batzuetan jarduna oparo, bestetan urriki.
Alako batean ikaratu ziran batzuk, «pit» txistua belarriratu zitzaienean. Manuel zan. Andik
pixka batera bi «pit» urrutikakoak. Ez zijoazen
gaizki zaituak. Baño Benardo atzean zetorren.

—Eup! —otsegin zuan batek—. Geldi pixka
batean, ori atzean dator.
—Onezkero —erantzun zion beste batek—
tunela bertan daukagu ta arri ontxoenak bildu
bitartean alderatuko zaigu, arriak ere bear ditugu.
Tunelean arriak bildu ta bildu, oraintxe astoaren itxuran («anima apartatuta») bi sakel aundi
ezker-eskubi arriz beteta, Benardoren txistua
aurre aldetik zetorren. Zamukak naiko ez eta
batzuek eskuetan ere arriak zeramazkiten.
Une artan zeru-goia argi oraindik eta bea
illun. Andik aurrera aalik eta ixillena joan bear
omen zuten. Beñelakoan erlojerua atzetik zijoala
asi zan karraxika: —«Infentero, dame un mano
de papel...»— ta dzast! ortzeta jota «por el abokozulo» bukatu zuan aldamenekoak eman zion
amorroarekin. Ta eskerrak eskuan arririk ez
zuala. Ea, kale egiteko asmotan etorri ote zan,
esan zioten, balijoakela errira orretarako txaldanagorik! Ta erlojeruak, eskua aboan, ala ere par
egiten zuan bere mutur okerrarekin. Ez omen
zioten entzun eta entzunda ere... Ixildu ziranean,

batek begiratu txarrarekin «babo arraioa» bota
zion.
Baño «babo arraioa» esatea ez zitzaion kalte,
andik pixka batera bideari bira emanda iruindarrak aurrean ikustean, Antoniok lenbizikoz arri
galant bat aien erdira botatzeko, naiz eta arbolpetan lenbizi itzera etortzea erabaki.
Bat-batean amalau arrikote aidean, iruindarrenak kazkabarra bezelako otsa ateratzen zutela. Danak bidean jo zuten. Juantxok «bota!» oju
egin eta beste emezortzi arrien erantzuna.
Gudaketa asia zan. Usauritar batek min artu
zuan zankoan arri batek kosk eginda; baño lurra
jota gero. Bi arrikalari-taldeak sakabanatu ziran
bide ertzetara. Erlojerua bide erdian jarrita arpegia ematen iñork baño bildur gutxiagorekin. —
«Ots arri ori, erlojero»— ta kaska lurrean jo ta
izugarrizko ikotika bide-aurrera. Zer esanik ez
dago, orain bakoitzak arria artu ta bota eten
gabe ari zirala. Elojeruaren inguruan erruz erortzen ziran arri puska aundiak. Orduraño iñork ez
lukean esango gure parrontzia ain yayoa zanik
bere burua gordetzen. Arri baten atzetik bestea
ta bestea, lurrean jo ta zaldi zoratuen gisan urru-

tiraño joaten ziran. Zaurituak baziran bi aldeetatik. Iruindarrek naiz lagun gutxiago izan su ta
garrez ekiten zioten. Bai usauritarrek ere. Ta, bai
gero ta illunago zegoalako ala amorroa amorratuago zetorkielako, ausartuenak ertzetatik
makur-makur eginda alderatu ziran. Illunpean
ozta-ozta ikusten arriak botatzeko aukeran eta
opilla nondik zetorren usmatzeko ere doi-doi.
Baño une onetantxe iruindar bat aureregi
zijoala ustekabean sasietatik atera zitzaion gizon
bat. Manuel! Bizkar gañera salto eginda makurtuta zetorrenak «mano lertu» egin zuan eta biek
alkarrekin lurra jo zuten, iruindarra azpian. Au
ikusita beste iruindar bat etorri zan Manuelengana bere lagunaren aldez. urrena usauritar bat
Manueli laguntzearren eta «Jesus» esaterako on
orduko emen ziran guztiak. «Jesus» esatekoa
bazan. Gure bizi guztian ez degu urabezelako
borroka bizirik ikusi. Jo an, jo emen, jo «suelto»,
egiñalean ari ziran bi aldeetako gazte bikañak
talde bakarra egiñik. Orrenbeste arrikada botata
gero ezin sinistu alako beso-jokoa erabili zitekeanik. Orrenbeste arrikada botata gero ezin sinistu
alako beso-jokoa erabilli zitekeanik. Gaitz orren

ondorenak ez zeuden urruti; batzuk lurrean
zetzaten, beste batzuk oñaze ojuka.
Baño une batean guztiak zearo gelditu ziran,
Katamotza ta Paulino aurrez aurre arkitu ziranean.
—Toki guri! —Paulinok— biok bakarrik!
—Ik eta nik! —erantzun zion Katamotzak
begiak sutan.
Ta orduan asi zan bien arteko borroka izugarria. Katamotza ta Paulino erdiratu ziran, besteak
beren aldekoaren atzetik.
Ta burua makurtuta ta besoak aurre aldera,
urrengo atalean esango degun bezela ekin zioten alkarri.

XI
KATAMOTZA TA PAULINO
Katamotza giar utsa zan. Ez aundia, Paulino
baño motxagoa; ez oso zabala, Paulino baño
estuagoa; ez bso-iztar lodi, Paulino geiago. Baño
gizen tantorik duan aragirik ez. Bere bezoko ala
iztarreko giarretan, egiñaala egin, ez zenioke
beatz-mutur pitiñik sartuko iñolaz ere. Itzatutako
oñetakoekin salto egin zenezake lasaiki bere
sabel larrubizian, bera lasaiago. Bazuan saltuak
egiteko ikaragarrizko aalmena, eta batez ere,
atzapar gaiztoak eta iñori min egiteko grin gaiztoagoa oraindik.
Paulino bareagoa zan, on utsa mutilla. Nekez
asarretzen zana, baño asarretutakoan... Besoetan indarra izugarri, uste gaño ariñago ta borrokarako gaitasun gutxik alakoa.
Orain jokatu bear zuten borroka ezin bildurgarriagoa. Gañera, paulino, besteari dixidatu zionez geroz, asarre bizian zegoan eta bein asarretuta ura zan borrokalaria!

Katamotza, aldendu xamarra, batera ta bestera zebillen, etsaiaren gañera erortzeko noiz
egokien. Paulino geldi bere tokian eta Katamotzaren araberan eskubira-ezkerrera aurrera erakusten. Aldizka sartu-itxurak, mugitze azkarrak;
teink Paulino, begiak zuzen. Katamotzak nekatu,
aspertu nai zuan Paulino, bere errotik atera. Pizti
batzuek ala egin oi dute, berek atzeman duten
aberea indurika nekazari, aspertuarazi, ta aberea, edo bear ez danean asi, ala alde egiterakoan galdu. Onelaxe zebilkion Katamotza Paulinori.
Beste guztiak ikaratuta zeuden ixilik zertara etorri ziran ere gogoratu gabe; ezta itz bat beren
aldekoa zirikatzeko.
Katamotza ez zan nekatzen bestea estutu
naiean. Irria ikusi zitzaion ezpañetan. —«Il bear
aut», esan zion Paulinori ondorenean. Ta «dzast»
bat-batean aidean joan zitzaion. Aldi berean Paulinok bizkarra makurtu ta an joan zan Katamotza
ankaz gora. Paulinok bira erdia egin orduko zutik
zegoan bestea.
Oraintxe borroka mugitzen asi zan. Paulinori
odola berotu zitzaion. Bigarren jazarra ez zegoan
urruti. Biak alkarri begira jarrita, Katamotzak

salto egin bear zuala zirdienean, Paulino aurreratu zitzaion eta Iruingoak zintzurratik eldi nai izan
zionean, usautitarrak besoak luzatuta bestearen
bi beso tartean bizkarretik eldu zion. Bai Katamotzak ere. Ta tankera onetan biek bultza egiten zuten, iztarrak atzera luzatuta, idi-apostuetan idiekin ikusten bezela. Orduan bien giarrek
soka bat teink jarrita moztutakoan bi muturrak
askatu bezela. Orduan bien giarrek soka bat
teink jarrita moztutakoan bi muturrak askatu
bezela, alatsu autsi bear zutela esan zitekean.
Paulinok geiago bultzatze zuan, pixu aundiagoa
ta indarra ere bai. Katamotzak, orregatik, sendo
iraun naiz atzeraka egin. Paulinok lurreratu nai
zuan Katamotza. Ez zan ain erreza, ordea. Baño
bultza ta bultza iraupena aitzen ari zitzaion Katamotzari. Ezin bada luzaroan arren indar aundiari
eutsi. Bein buruarekin Paulinori arpegian jo nai
izan zion. Paulinoren besoak enborrak baño
zuzenago ta gogorrago zeuden.
Ta ara zein borrokalari yayoa zan Katamotza.
Paulinok oraintxe menderatuko zuala uste ta
indar guztiarekin ekiten zionean, bere burua
luzera bota besteak, —lenbizi ipurdiz erori ta

gero burua atzekaldera bota— zankoak jaso ta
Paulino indar guztiarekin murgil egitera bezela
zetorrenean, azpikoak goikoari bi oñak iztarondoetan ezarri ta bultzatuaz atzekaldera bota.
paulinok bira osoa egin zuan. Biak une batean
bizkarrez bizkar lurrean exerita gelditu ziran eta
bat-batean arpegiz arpegi berriz ere. Zilipurdika
ura «amen» esan orduko egin zuten.
—«Il bear aut, il bear aut», zion oraindik Katamotzak geldik ezin egonik. Irria ezpañetan berriz
ere. Len Paulinori odola berotu zitzaiola esan
badegu orain irakitzen zegokion zain barrenetan.
Arrapatzen bazuan garbituko zuan. Ordea, iruindarra ez zan arrapatu errexa eta kontu gero!
Borroka ura ezin zitekean askoz geiago luzatu.
Aal zan laisterren, aalmen osoa jarrita, baten
batek etsaia azpiratu ta gaizki ibilli bearko zuan,
oso gaizki. Alkarri oratzeko gogo bizia zerabilkiten.
Oraintxe ba dirudi Katamotzak lurretik eten
egin bear duala. Paulino zai dagokio, bestearen
billa joan nai duala ematen du. Ta ordun Katamotzak berebiziko saltoa egiten du usauritarren
gañera. Baño Paulinok ikaragarrizko arrera egin.

Aidean zetorrela jotzen du ukabillez buruan ta
arranoa tiroz ilda eroriko litzaken bezela, izugarrizko plastakoa egin zuan lurrean.
Usaurikoak oju ta karraxika atera ziran iruindarren atzetik. Auek itzul egiñaletan beren automobil eta bizikletaekin Iruin aldera. Paulinok
deitu zien beretakoeri, alegia iruindarrek etorri
nai bazuten Katamotza il ala bizi jasotzera, etorri
zitezela. Ta guztiak kantari ta saltoka Paulino
erdian zutela erriko bidea artu zuten. Min artuak
ezta batere gogoratzen beren miñak. Gaua zan.
An ziran Manuel, Benardo, erlojerua, Arranopoleta, Krexentxio, Juantxo eta besteak. Gogoz zijoazen gertatutakoaz jardunean. Bein Manueli
zorionak ematen zizkioten bere egitekoengatik;
urrena erlojeruaz gogoratuta erdian artu ta bizkarra ubeldu arte zunbatekoka gogoz asten
zitzaioten. Arriak ugari erori ziran bidean. Aldizka gora Paulino! ekiten zioten. Ta erlojerua gora!
esatera zijoan batean, beera erori zan muturrez
aurrera.
Antonio gajoa anka-azpian artu. Ia ostiko bat
eman zion. Ortzak odoletan, zutik egoteko gauza
ez zala bide bazterrean etzanda zegoan. Guztiak

batuta alkar joka ibilli ziranean, Usauriko jaietan
pilarmonikarekin aritutako iruindarra, Antoniorekin asarretutakoa, beste aldean sartu zan Antonio arrapatzeagatik. Atzetik segitu eta atxitzean
ebain-ebain egin zuan. Au ere esan bear deguna
da. Enparantzan gertatutakoaz gañera, egun
artako arratsean iruindarra kantari zegoala,
Antoniok berea pagatuta —«zerbait geiago
eman bear al da?», galdetu zuan ardandegian,
alegia beste kantari aritu zalako. Ta txikitzeko
asmotan zebilkionak jo bitartean esaten zion: —
«Zerbait geiago eman bear badan? To ta to...»
ukabillez aspertu arte, edo apurtu arte, erazo
zion. Leenean barka, bigarrenean urka.
Nola-ala zutitu ta eraman zuten batzuen
artean. Egia da, egi-egia, arengatik sortu zirala
iskanbilla ta borroka; bera zala-ta, berak ezik,
askok min artu zutela. Ta norbait muturreko on
baten garri izatekotan, bera lenengoa. Baño
usauritarra izan ura ere ta an joan zan Letxako
sakristaua izana.
Arranopoletak ziona: —«Arranoa, arranoa;
baldin badite, zintzotuko al aiz?».

Manuelek: —«Esak orain soñu-jotzaleak Gaztieneko lukainkak mugitu zituala kantari».
Juantxok: —«Oraindik ez dek azkena artu».
Erlojeruak: —«Iri bai aboko-zuloan eman ditekela. (Beatza Antonioren aboan sarturik). Lukainkak ezik ortzak ederki mugitu dizkik. Bi agin osorik eta biak ustelak... ji, ji, ji. Gaitz erdi, motel,
txurruterako ez dek kalterik».

XII
«ITSASOA LAÑO DAGO...»
Andre Axentxi Martinen etxetik atera zan,
esanaz:
—Nereak asko ez ditutala besteen miñekin
gaizkitua nago.
Ta bere maatsara abiatu zan Martinen izeba.
Ordea, ixkiñeko goxotegian sartuta kopa erdi bat
pattar eskatu zuan.
—¿Con poco dinero poco meneo? —andrea
Axentxik—. Ez nuan oraintxe aitu. Naiago nuke
orduko sasoia baneuka, pasia pasa.
Ta ttotta atera bitartean patrika-zuloan
usmatuta ogi-apurrak billatu zituan. Goitik beera
asi zitzaion apurrak botatzen pattarrari. Ta arritu
itxuran ala dio:
—Ogi prantzesa? Berak ean du. Bete ezazu
beste erdia.
Martin gixajoak bai neska atsegin, baño bai
aritu ere gizonki. Biotza gizonak ez du emakumearentzat bakarrik bear. Gizona beti gizon.
Oreidegiko gizon epelak, larru bi ta lau anka.

Oean zetzan orain. Arriak izugarrizko zauria
egin zion kopetan, kopeta eta illeak arrapatzen
zizkiola. Ausarki ibillita, aurreneko tokietan, kaskatekoa artuta atzera etorri zan. Min aundia
zuala igarrita ez zion iñori esan nai izan, ari zitezela gogor, jo zezatela bizkor, ez beintzat berari
begira guztiak egon. Ta iñork uste gabe borroka
tokian utzi ta, bide bide, orduerdiko bidean,
odola arpegitik beera zeriola bera bakarrik etxeratu zan. Sendalariari deitu, miña garbitu, josi ta
lortu ta buruzuri zan oeratu. Artean, irri ta santsoka garailariak zetozenean, Antonio besoan
eta Martin ezta ere gogoan.
Beren eginkizuna ain ixilik eta ain poliki eraman zutelako gazteak arrotu zitezkean; baño
onontzean ez ziran ain begiratuki ibilli. Ta bai
orretxengatik eta bai zaurituak izan ziralako,
Simon Gorra ezik, erriko guztiak jakiñan gañean
zeuden gertatutako borrokaz. Baño garaipenaren poza neurriz gañetik zijoakiela, ajola zien
bost gerokoengatik.
Ajola, ez ajola, errita batzuk ezik, utsean
atera ziran. Erlojeruari galdetu zioten batean —
«ni eraman egin naute», erantzun zuan eta

galde bera Antoniori eginda, ixilik ezin egonik, —
«ori berriz ekarri egin dute» ta «ji-ji»ren ordez
doi-doi itzul egin zuan makilkatu ez zutenean.
Oriek dituzu, irakurlea, biak mallu batez joak.
Biotzean zauria ta buruan ere bai. Burukoa,
aundi xamarra izanarren, ez zan ajol aundikoa.
Idikia itxiko zitzaion, jost-aria kendu ta berriz ere
izango zan mutil. Kaxildak ederki zaitzen zuan
bere anaia. Bi bear ere. Len esana daukagun
bezela, anaia-arrebak bizi ziran bakarrik, gurasorik gabeko seme-alabak bai ziran. Erriko sendalariak sartu-aldiak egiten zituan etxe artan.
Gizon atsegiña ala ere. Jardunean ederki gozarazten zien beta. Mugaz beste aldean asko maite
omen zuten. Aras errira joaten bazan ez zan aterik bertatik deituko ez zutenik. Europako gerratean zenbatetan ez ote zan joan Prantzi menpeko erri artara bertako sendalaria... sendatu bearrean iltzera eraman zutelako. Eta Usauri erriak
ere zenbat ogi ta arraultza ez ote zituan bidali
arasko gizajoak bizi zitezen. Usauri ta Arasen
erdian muga ta berek tajutu gabeko muga aren
joan-etorriagatik alkar asko maite zuten. Len

Usaurikoak Araskoengandik laguntza artuak
ziran ere. Orra bi benetako euskalerri.
Ta onelaxe kontatzen zituan zenbait gertaera. Baño Anakleto zarra bakarrik bizi zanaren
eriotzak bezela ez zion eriotzik orrenbesterañoko ikutua egin. Auzokoek deitu ta etxean sartu
zanean gorputz zegoan. Sukaldean sartu zaneko
batean kaioletako txori guztiak goseak ilda,
orduari geldik.
Adiskideak ere, tarteka, etorri zitzaizkion
Martini. Guztiek aitzaki berbera, alegia berei
esan balie, ez zutela zaurituta ikusi, ikusi balute
zer esanik ez berari laguntzen egiñaala egingo
zituztela.
Manuelek zion: —Naiago nikek ire miña artu
ta ez Paulinoren borroka ikusi gabe egon; baño il
bi kalte izan dituk.
Arranopoletak: —Garbitu genizkiken, baletozke berriz.
Erlojeruak urrena: —Ez ote dik Antoniok
buruan kok egin?, orrek ortzak galdu dizkik.
Ta Antonio asi zanean guztiak parrez lertu
bear, Martinek ere. Ortzen bearrez itzak «fifa»ka zijoazkion abotik kanpora: —«orrenfeste

istillu arri koxkor fatek fi odol tanto atera dizkiolako».
—Eta ik non dituk ortzak an «granorik» azaldu ez bazan, edo iretsi egin itukan?— ekin zion
Juantxok.
Erlojeruak: —Balijoake Iruinera... berriak jartzera.
Urrena Paulino sartuta eskua luzatu ta ala
zion Martinek: —«Nere osto zimela josi akiok ik
ondo irabazitako garaipen-uztaiari».
Zer par-egin ederki ematen zioten Martini
aietako batek edo bestek etxeratzen zitzaizkionean, buruko miña izanagatik. Zauriagatik bazegokean txutik lotarako baizik oeratu gabe; baño
odol-ixuria mara-mara joan zitzaiola-ta, ederki
auldu zan gaztea. Zurikail eginda nekez zijoakion bakartasunean arratsaldeko beltzurra.
Oean gaxorik gutxitan gelditzen danarentzat
ez da jasangaitzagorik arratsaldeko ordu triste
luzeak baizik. Gaxoa bere buruaz erruki da. Bat
da osasundunen mundua; bestea osasungabekoena. Donostian izango baziñateke, erriko eritegia ta zezenlarien plaza aurrez-aurre ikusiko
zenituzkete; batzuk gogoz ojuka, besteak oñazez

karraxika. Bizidunen eta illen munduen tartean
gaxoena jarri diteke, ez bizidunak ez illak ez
diralako. Eta askotan zenbatek nai lukete, gorputzari atsedena ematearren, eridun mundutik illenera joatea! Ta naiz Martin orren tankera ikaragarrian ez egon, ezta gutxiago ere, bere arreba
zeregiñetara joanda bakarrik uzten zuanean,
kanpoko argia ta bizia nai.
Gela ixiltasun gorrenean zegoan. Leiotik
zear, oean zegoala, zeru-apai urdiñaren puska
ikusten zuan. Aren azkena zein goian zegoan!
Bigarren atsaldez ikusten zuan aurreko etxea
eguzkitan piztuta. Eguzkia berantz zijoaneko
garaian itzala kurkulloa bezin geldiro gorantz
zijoan, azkeneko leioa atzeman, gañeko tellak
atxitu ta plist! urrengo goiza arte printzarik ez
ikusi.
Eguna joaten dan garai ortan guztia bukatzen
dala iruditzen zaio eridunari. Txoriak ere joan oi
dira. Erria ixilpean. Orrengatik otsa zabaldu egiten da. Ta urruti xamar ez badago ongi entzuten
da. Martini nabari zitzaion Gaztieneko itz-susmurra. Aiek an, bera oean. Baita ere belarriratzen

zitzaizkion mutil bat edo besteen oju zolia, itzai
baten «aida» ere bai.
Udazkenean «gaztain erre-beroak!» ojuztatzen duan gaztaña-saltzale andre lodi aren
tokian, kaleko muturrean, orain «bostean bi
laranja!», beltzez jantzitako emakume batek.
Arrotz batek «mielero, miel, miel di Alcarria!».
Ondarribitik etortzen dan emakume arrantzaleak, bestetan karramarroak ere saltzen dituanak, abots bizi batez «txardin bizi-biziaaa...!»
deadar egiten du.
Ta kristaurik ikusten ez badu ere, ojuak,
mamuen itxura artuta, kaleetan barrena, bi
zanko zintzilik iruditzen zaizkio Martini. Martinek
ederki daki zein garaitan zein ojulari etorri bear
duan eta len noizbeingoak zerizkionak, orain
berak oiezko garaian egunero pasatzen dirala
badaki.
Irakurlea konturatu bedi alako zori txarrean
biotzako zauria nola eukiko zuan. Gure mutilla
oeratu zanez geroz, garaipenaren berria jakinda,
Mirele besterik ez zuan bere buru gaizkituan.
Lenbiziko egunean alaitu zan artutako miñaz.
Alegia bera orren tankera txarrean zegoela jaki-

ñik, maitasunez ikututa beratuko ote zan, mutilla erruki ta naia xamuturko ote zitzaion. Martin
pozik zegoan berarengatik neskak ere biotzean
nekea zeramakealako. Ez berari gaizki nai ziolako; ala balitz, benaz bereganatuta zeukalako
baizik. Eta berak oartu aal balezaioke, ordañak
tontorka emango lizkioke. Berak ikusi Mirelek zer
egin. Bear bazan, eskumuñak emango zizkion.
Ura poza ala balitz: —«nola esan dizu?», galdetuko zion zekazkienari. Agian jakin naiez beterik
Kaxildagana joango zan. Ura zoriona baldin ala