Urteko domeka gustijetarako berbaldiak - 18

artu zituzan Jaungoikua bera beste izateko asmu
zoruak, eta jagi zan bere egiliaren kontra beste
asko bere lagun zituzala. Aserraturik Jauna lotsabakerija onegaz, bota zituzan zerutik infernuko

ondarretara, beti betiko kondenadurik ango su
ikaragarrijetara. Onexek dira demoninuak.
Oneen zeregin guztija da gu pekatura eruatia,
modu onetan beti betiko zorigaldukuak izan gaitezan.
Aingeru onak dira Jaungoikaren agindu, eta
obedienzijan iraun ebeenak, eta orregaitik Jaunak sendatu zituzan grazijan, egin zituzan betiko
zorioneko, zeruko lenen, edo prinzipe, eta bere
erreinuko andi, edo nagusi. Ain dira jakitunak, ze
mundu onetako jakiturija guztija iluntasuna baño
ezta eurenaren albuan. Ain dira alsu, edo poderoso, ze mundu onetako indar guztija ezta argaltasun baño euren parian. Ain dira ederrak, ze
agertuko balitz luurrian Aingeru bat bakarrik
daukan argi guztijagaz, eguzkija bera geratuko
litzateke ezain, eta ilundurik. Onexei bada agindu deutse Jaungoikuak, zaindu gaijezala geure
bide guztijetan. Bakotxari ifinten deusku Aingeru
jaole, edo guardako bat geure arerijuakgandik
gorde gaizan, ezek gatxik egin ezteigun, eta beti
beti guri lagun egin deigun, inosbere inosbere
gugandik alderatu, edo apartadu baga. Ez bakarrik ifinten deusku geure Jaungoiko maitiak Ain-

geru guardako bat gizon bakotxari, baita bere
Erreinu, Probinzija, eta uri, edo erri bakotxari.
Egija au dakusku sarri eta sarri Eskritura Sagraduban. Dakiguna da, San Migel Aingerulenen,
edo Arkanjeluba izan zala Israelgo Elexa, edo
Batzarren jaole, eta orain dala Elexa Santubaren
gordezaile.
Jakin gura badogu zer egiten daben gugaz
Aingeru guardakuak, eta zer egin biar dogun guk
bergaz, eztaukagu enzun baño zer dirautsan
Jaungoikuak Moisesi, eta Moisesegan guri bakotxari. Neuk bialduko deutsut neure Aingeruba;
bera juango da zure aurretik; berak zainduko zaituz daruazun bidian, eta sartuko zaitu zuretzat
prestadurik daukadan lekuban. Zagoz berari adi,
enzun egizuz bere esanak, eta ez eikezu gitxitan
euki, edo despreziadu; bada pekatu egiten badozu, ezteutsu bakian itxiko. Enzuten badozu bere
aginduba, zure arerijuen arerijo izango naz, eta
gogor artuko ditudaz zuri gatx egin deizubenak.
Lenengo dirausku; zetarako emoten deuskun
Ainegru guardia. Bigarrengo: zer egin biar dogun
Aingeru onegaz, nai badogu berak zaindu gaizan. Iru gauzatarako emoten jakula, dino Jaun-

goikuak berak; gure aurretik juan dedin bidian,
zaindu gaizan, eta sartu gaizan berak iskiniriko
lekuban. Au da irakatsi deigun bidia, eta nosbait
bide okerretik baguaz, artezera biurtu gaizan;
zaindu gaizan bide onetan urteten deuskuben
arerijuakgandik; eta azkenez sartu gaizan zeruban, zein dan leku iskinija, edo promisinoeko erri
benetakua. Aingeu guardakuak egiten deuksuzan iru on onexek jakinagaz, ezagutuko dogu ze
mesede andija egin deuskun Jaungoikuak bera
laguntzat emonagaz.
Lenengo: emoten deusku Jaunak geure Aingeru guardia, gure aurretik juan deitian, au da,
irakatsi deigun zerurako bidia. Au egiten dau
guri bialdubagaz bijotzera gurari santubak,
borondate onak, gogo artezak, euren bitartez
egin daiguzan obra on, eta santubak, zeinzuk
dirian zerurako bide artezak. Nosbait itxirik bide
au sartuten bagara pekatuko bide okerrian, ze
aleginak eztituz egiten atzera biurtu gaitezan,
eta bide onian ifini gaitezan? Bialduten dau gure
bijotzera Jaungoikuaren justizijaren bildur santuba, itxi erazoteko infernura garuazan bidia. Ze
deijak berari jarraitu deijogun? Ze erregubak

penitenzijako iturrijan garbitu daiguzan pekatubaren loikerijak? Ze agirakak kondenazinoeko
pelleburuban gagozalako? Sinistu egizube arako
konfesetako gogua daukazunian, Aingeru guardiak bialduba da. Arako pisuba sentidurik, pekatubak triste zaukazanian, Aingeru jaoliak bialdu
deutsu atsakaba ori, urten dagizun naibaga ori
emoten deutsun pekatutik. Demoninuak tentetan bagaituz pekaturako, aintxe dago prest gure
Aingeruba pensamentu on, eta santubak gure
bijotzera bialduteko, sarzaijerarik emon ezteijogun gure arerijo oni, begijen aurrian ifinten deuskula zelako gatx, eta kaltiak dakarguzan emoten
badeutsagu baija, edo konsentimentuba geure
arerijo oni. Auxe da Aingeru zain, edo guardia
aurretik juatia.
Bigarrengo: emoten deusku Jaungoikuak
Ainegruba, zaindu gaizan geure arerijuakgandik.
Gure bizi guztija da gerra bizi bat. Gerra au egiten deuskuna da demoninua. Eztago arerijo au
puntutxu baten bere geldi, Etxian, eta kanpuan,
kalian, eta mendijan, soluan, eta basuan, egunez, eta gabez, goxian, eta arratsaldian, edonun,
edozein denporatan dago pelietan; eztauka

janen, ez luaren biarrik, ezta inos arikatu, edo
kansetan, eta alan eztago inos geldiik. Baña
zelako arrabijagaz, zelako indarragaz, zelako
asmubakaz pelietan dau? Eztago munduban
bere kontra ifini leitekianik. Zer egin ginaike guk
argalok, kadenok, eta erkinok arerijo ain indarsu,
ain sendo, ain gogor onen kontra? Baña, ez Kristinaubak, ez, ez gagoz bakarrik, geure albuan
daukagu beti geure Aingeru jaole, edo guardia
gu ainduteko. Berak pelietan dau gugaz batera,
berak kenzen deutsaz daukazan armaak, berak
kenzen deutsaz bere indarrak, berak azpiratuten
dituz bere alegin guztijak; senduago, indarsubago, errutsubago da bera bakarrik infernuko
demonino guztijak baño. Ez bildurrik euki: geuk
nai ezpadogu ez gaituz goituko: deseginik geratuko dira bere asmu guztijak; obediu deijogun
Aingeru onen agindubari, eta orra irabazirik goitute, edo biktorijarik andijena. Zagoz seguru zeu
beragandik alderatuten ezpazara, eztala bera
zure albotik kenduko. Zeuk beragandik iges egiten ezpadozu, etzaituzala bakarrik itxiko, eta
zure arerijo guztijak ikusiko dozuzala zure oñetan etxunik, zatitu, birrindu, eta lotsaturik.

Irugarrengo: emoten deusku Jaungoikuak
Aingeru guardakua, eskiniriko luurrian, zein dan
zeruba, sartu gaizan: auxe da gauza lenen, edo
prinzipalena. Onetarako dua gugaz bizi onetako
bidian, onetarako zainduten gaituz geure arerijuakgandik, onetarako da gure bide-lagun, onetarako dira bere ardura guztijak. Gu sortu, eta
bertatik emoten deusku Jaunak Aingeru jaole,
edo guardakua, eta ordutixek asten da gugaz
daukan arduria. Geure amaren sabelian gagozala, eta argitara urten baño lenago daukagu geugaz Aingeru au. Ordutixek abijetan dira gu zeruruntz arteztuten. Nai leuke demoninuak bautismoko ura artu, eta Jaungoikuaren seme izatera
eldu baga il gaitezan; baña gure Aingerubak
galazoten deutsa onelako gaiztakerijarik, edo
beste gatxik guri egiten. Jaijo, eta batiatu ezkero, zelako arduria arzen eztau Aingeru onek guk
zaindu daigun orduban arturiko grazija? Berak
guraso, maesu, eta beste gure ardura euki biar
dabenai adi erazoten deutse doktrinia, eta zerurako bidia guri irakasteko dauken obligazinoia.
Berak bialduten dau gure bijotzera Jaunaren bildur santuba, berak alderatu, edo apartetan gai-

tuz pekatubaren pelleburubetatik. Onetarako
gure bitarteko eginik erregututen deutsa Jaunari, ezteigula ukatu bere laguntasuna, ezteigula
itxi jausten demoninuaren menpian.
Eta ze atsakabe, ze neke, ze naibagia arzen
eztau gu pekatuan jausten garianian? Ze alginak
eztituz egiten ainbat lasterren urten daigun
pekatupetik? Ze deijak, ze diadarrak gure bijotzera, daukagun lo zorrotik iratzartuteko? Ze
otsak gure arimako atetan, idigi deijoguzan Jaunari bertan sartu dedin? Ze erregubak bota daigun andik geure arerijua? Ez egunez, ez gabez
dauka atseginik guri Jaungoikuagana biurtu
erazo artian. Guk enzuten badituguz diadar
oneek, eta egiten badogu penitenzija benetakua; Ze poza? Ze atsegina? Ze olguria gure Aigerubena? Dei egiten deutse, edo konbidetan dituz
beste Aingerubak, eta dirautse: poztu gaitezan
guztijok; bada aurkitu dot galdu jatan ardija.
Zelako arduria ifinten eztau ostera galdu eztakijon? Ifinten deusku poz, eta gozo andi bat modu
onetan gozatu gaitezan artu dogun grazijaren
atsegina. Modu onetan garuaz geure Aingerubak
Jaungoikuak izkinirik deuskun luurrera. Baña nos

ardura andijagua ifinten daben gu zainduteko,
da geure erijotzako orduban. Demoninuak ikusirik denpora gitxi daukala gu tentetako, botaten
dituz bere indar guztijak, geituten dituz bere
asmu txarrak, eta artuten dituz bere enbidijak al
daizan modu guztijak gu goituteko, jakinik orduban urteten badau beriagaz, eruango gaituzala
bera erre, eta kiskilduten daben su ikaragarrira;
baña gure Ainerubak bere artuten dituz inos
baño ardura andijaguak demoninuak goitu, edo
benzidu ez gaizan. Nok esan leike? Nok adi erazo
leike Aingeru on, eta donga oneen artian orduban egiten dan gerra bizija? Onak gu zerura
eruateko, eta dongiak gu infernuban ondatuteko
gurarijagaz? Eztago gizonen artian bera azaldu,
edo explikadu leikianik.
Baña ezta emen geratuten gure Aingerubak
gugaz daukan arduria, ezta eriotziagaz amaituten bere gu zaindutia, geugaz dua Jaungoikuak
egiten daben ikaragarrizko juizijora. Aintxe
egongo da gure albuan; bera izango da bitarteko, edo abogadu, berak berba egingo dau gugaitik. Aintxe aterako dituz gure onerako aurkitu al
deitezan errazoe guztijak; aintxe eranzungo deu-

tsee demoninuaren salakera, edo akusazinoe
guztijai. Ifiniko dituz geure bizi gutzijan egin dituguzan obra onak bapere itxi baga; ezta geratuko
isilian txikijen txikijenik; ezkuturik ezkutubenian
egin dituguzanak aterako dituz argitara. Ze poza
gure Aingerubena, zerurako sentenzija emoten
badeusku il, eta bizien Juezak? Garbirik bagagoz
berak garuaz zerubetara, ifinten gaituz Jaungoikuaren aurrian, eta egiten dau fiesta andi bat
beste Aingerubakaz batera gugaz geitu dalako
zerutar bat. Guztiz garbirik ezpagagoz berak
garuaz Purgatorijoko garbitegira, poztuten gaituz zerura elduteko esperanziagaz, eta emoten
deusku berbia egingo dabela alegina ainbat lasterren urten daigun ala, eta tormentu areetatik
zeruko atseginetara. Ifinirik Jaungoikuaren
aurrian erregututen deutsa arren atera gaizala
ainbat lasterren leku atarik, eta eruan gaizala
bera arpegiz arpegi ikustera. Onetarako ifinten
dituz bere aurrian gugaitik luurrian egiten dirian
eskabidiak, ateraten dirian mezak, emoten
dirian limosnak, eta irabazten dirian induljenzijak. Oneek ainbat lasterren, eta geijen izan deitezan, biztuten dituz gure aide, adiskide, eta

ezagunak al daijen gutzija gugaitik egitera.
Arako guztiz garbirik gagozanian, ze prest, ze
pozik jasten dan garbitegi, edo purgatorijora gu
andik ateratera? Berak garuaz zerura, eta ifinten
gaituz Jaugoikuaren aurrian beti betiko alabadu
daigun zeru luurren egilia. Orra ze lagun leijala
emoten deuskun Jaungoikuak sortuten garianetik, eta bere glorijan sartu artian, infernuban
geure erruz jausten ezpagara.

Erazoginza
Enzun dozu neure Kristinauba, zer egiten
daben zugaz Aingeru guardakuak: enzuzu orain
zer egin biar dozun zuk beragaz. Iru gauza egin
biar dituzala beragaz, dirautsa Jaunak Moisesi,
eta beragaz guri: Zagoz berari adi, edo bardin
dana, euki egijozu itzal, edo errespeto andi bat:
egizu bere aginduba, eta ez egizu gitxitan euki,
edo despreziadu. Iru gauza aginduten jakuz
berba oneetan: berari eukitia itzal, edo errespetua beti aurrian daukagulako; debozinoe guztizko bat deuskun onguria gaitik, eta itxoromen,

edo esperanza oso bat beragan, gure jaole dalako. Lenengo: itzal, edo erreberenzija beti geure
aurrian daukagulako. Gagozan lekuban gagozala
aintxe dago gure Aingeruba, eta dakus egiten
dogun guztija. Orregaitik bakarren bakarrian
zagozanian, etzara azartu biar egiten besteren
aurrian lotsatu zinaitekezan gauzarik. Esan egidazu: egingo zeunke itzal, edo errespeto andi
bat deutsazunen aurrian, bera asko aserratuko
leukian gauzarik? Egingo zeunke plaza baten
erdijan ainbat gizonen aurrian zeuk zeure bakarrian egin oi dutuzuzan loikerija, eta zikinkerijak?
Azartu, edo atrebiduko zinateke zeure guraso,
zeure anaije, edo zeure nagusiak zakusela egiten arako lotsariz beteten zaitubezan pekatubak? Ezetz deritzat. Bada, neure Kristinauba,
eztozu inos uste biar zeure bakarrian egiten
dozula pekaturik. Lekurik ezkutubenian, iluntasunik itxubenian, gelarik zarratubenian, aintxe
daukazu zeure Aingeruba, dakus egiten dozun
pekaturik lotsagarrijena, bere begijen aurrian
egiten dozu ezaintasunik itsusijena, ezin beragandik ezer ezkutadu zinaike. Zer dinot egin?
Ezin euki zinaike berak eztakusan pensamentu-

rik txikijenik bere. Arako gauza lotsagarrijen bat
egiteko pensamentubari baija emoten dautsazunian, edo konsentietan dozunian berak dakus.
Orregaitik demoninuak pekatura tentetan zaituzanian esaizu: ementxe dago neure Aingeruba,
eta berak ikusiko dau egiten dodan pekatuba.
Arako zeure aragijak tentetan bazaituz loikerijen
batera, lotsa izan zaitez Aingerubak dakusala
olako gauzarik egiten.
Bigarrengo: euki biar deutsegu debozinoe
andi bat, eurak deuskuben ongura, eta borondate onagaitik. Aingeruba da geure adiskidia; baña
ez edozein modutakua, ezpada aurkitu al ginaikian leijal, eta zinzuena. Asko eta asko irakusten
jakuz adiskide, askok eta askok egiten deuskubez mesediak; baña ezta erraz jakitia benetako
adiskide badira, edo egiten deuskubezan mesesdiak badira gugandik itxaroten daben beste
mesede andijagoren bat gaitik. Baña Aingerubak
gure adiskide badira, mesediak egiten badeuskubez, bakarrik da deuskuben amodijuagaitik.
Ze mesede egin ginaijue, guk Aingeurbai? Geitu
ginaijue dauken glorija? Azi ginaijuez auren
ondasunak? Egin ginaikez dirian baño ederrago,

zorionsubago, jakinsubago, senduago, edo andijago? Zer gara gu luurrian gatzazan gizon pobre,
argal, itxu, kadenok zeruko prinzipe andi arei
mesederen bat egiteko? Zer itxaron leije Jaungoikuaren aurrian glorija, atsegin, eta ondasunez
alde guztijetatik inguraturik dagozan Aingerubak, luur, auts, eta zimaur puska bat gandik?
Orregaitik, seguru egon biar gara geure adiskide
benetakuak diriala; egiten badeuskubez ainbat
mesede, ainbat on, dala deuskuben amodijo,
asko gura, eta borondate ona gaitik. Jaugoikuak
agindu deutse jaon gaijezala, eta agindu auxe
zainduterren dira gure ongile.
Irugarrengo, guere Aineru zainzaile, edo
guardiagan euki biar dogu uste, edo konfianza
oso bat, eztagualako mundu onetako guztijak,
infernuako demonino guztijen aleginakaz; artu
begijez dakijezan, eta al daijezan asmu guztijak;
bota begijez gure kontra euren indar guztijak;
bada guzti guztijak eztira asko izango gatxik txikijenik bere egiteko, ezta uletxu baten ukututeko bere, egonik gugaz Aingeru guardakua. Ez
urak, ez subak, ez eurijak, ez ekatxak, ez leoe,
ez artz, ez beste gauzak gatx egin leikegu. Isio

begi Nabukodonosorrek laba ikaragarri bat; igon
begi zeruraño garrak; bota begiz iru mutil gazte
Jaungoikuaren bildurtijak su onen erdira, bada
ezteutse alsitxu baten bere garrak ukutuko. Bota
begije Daniel Igarla, edo Profetia leoe gosez
amurratukuen erdira, bda leoe gosiak iliko oneen
artian bat bakarrik ezta azartuko berari ukututen
bere. Eta zegaitik deritzazube ez eutsela gatxik
egin subak, ez leoiak Jaungoikuaren serbizaile
onei? Eurakaz egualako euren Aingeruba. Eneuke amaituko ekarri gura baneutsuz Eskrituran
dagozan ejenplu guztijak egija au sendatuteko.
Bada, neure Krsitinauba, zeure premina guztijetan zeure estura, biar, eta pelleburubetan nai
gorputz, nai arimakuetan dei egijozu zure Aingerubari, zeure zainzailiari, zeure jaoliari bijotz oso
osotik, debozinoe al daizun andijenagaz; eskatu
egijozu atera zaizala daukazun esturatik, eta
berak aterako zaitu konbeni bajatzu. Arako tentazinoiak estututen zaitubezanian, eta pekatuban jausteko pelleburuban zaukezanian, diadar
egijozu: salbadu nagizu; bada galduba naz bestelan; ikusiko dozu zelan zeure Aingeurbak
lagunduko deutsun zeure arerijua goituten. Ez

inos bildurrik euki Aingeru guardiaren aldetik
utsune, edo faltarik izango dala; eta nosbait
emoten ezpajaku geure eskarija da, edo konbeni
ez jakualako, edo biar dan moduban eskatuten
eztogulako. Nosbait goitu, edo benzietan bagaituz tentazinoiak ezta Aingerubaren erruz, ezpada geuk jausi gura dogulako. Jarraitu deijogun
geure Aingerubak irakusten deuskun bidiari, goituko dituguz arerijuak, eta elduko gara geure
Aitaren etxera. Amen.
BIGARREN LIBURUBAREN AZKENA