Urteko domeka gustijetarako berbaldiak - 15

gertu, edo prest eztagokijue gurasuai, ezpada

Arima-zain, edo Kura Jaunai. Gurasuak egin biar
dabeena da, irakatsi euren umiai zer daguan
Altarako Sakramentuban, ze miragarrija dan an
daguan Jauna, ze mesede andija dan Jangoikua
bera bularren barruban artutia, zelako garbitasun, humiltasun, eta itzal, edo debozinoiagaz
eldu biar dan bera artutera; ze ikaragarrizko
pekatuba dan pekatu mortalian komulgetia.
Modu onetan irakatsi biar deutse umetxubai
gazte dirianetik gertu, edo prestadubagaz duazan sakramentu au artu biar dabeeneko; eta
denporia eldu deinian eruan Kura Jaunagana,
berak erabagi daijan komulgaduko dirian ala ez.
Onezaz ostian komulgadu biar da Kristinauba
erijotzako ordu, edo pelleburuban, eta au Jesu
Kristoren aginduz. Berak dirausku: jaten ezpadozube nire gorputza, eta edaten ezpadozube nire
odola, eztozube eukiko bizitzarik zeubekan. Inos
estututen badau gizona agindu onek, ez inos
obeto, ez inos biarrago mundu onetatik bestera
irago biar danian baño, orduban dalako inos
baño gogorragua demoninuak egiten daben
gerria, eta andijaguak bialduten dituzan tentazinoiak; eta alan biarren dau euren kontra senda-

tuteko, eta eruateko janari au sarzera doian
bidian: eta dei egiten jaka orduban artuten
danian bide-ornija, biderako jatekua, edo biatikua. Orreagitik, ordu atan komulgadu nai eztabenak, pekatu mortala egingo dau, eta pelleburu andijan ifiniko dau bere salbazinoia.
Ezteusku aginduten Elexiak bein bakarrik
baño urtian komulgetia; baña ezta au nai ez leukialako bere semiak ainbat sarrijen eldu deitezan
altarako maira Jaungoikua bera artutera; ezpada
ikusirik euren atzerakunzia Aingeruben janari au
artutera juateko urte bete baño geijago luzatu
eztaijen, esango baleu legez; gitxijenez urte
beterik urte betera komulgadu deitezala. Elexia
jaijo barri zanian ez eguan onelako agindu biarrik; bada ezaguturik bere semiak Sakramentu
onetan arzen zirian neurri bagako ondasunak,
egunian egunian komulgetan zirian. baña otzituten abijadu ezkero Kristinauben karidadia, abijadu bere zirian mai Jaungoikozko onetatik atzeratuten. Ikusirik Elexiak bere semien oztasuna,
agindu eutsen komulgadu zeitezala iru bidar
urtian, Gabonetan, Erresurrezinoe, eta Maijatz
Paskuetan. Larregi eritzi eutsen askori eta asko-

ri iru bidar urtian komulgadu biarra. Ikusirik gure
Ama errukior onek bere seme askok eta askok
naijago ebeela pekatu mortal egin iru bidar
urtian komulgadu baño, ainbeste galdu etzeitezan agindu eban urtian bein gitxienez komulgadu zeitezala. Onetan egin dau Elexiak bere
semiakaz ama amodijoz beteriko batek bere
seme laztan gexo dan bategaz egin oi dabena.
Dauka ama onek seme erikin, kaden eta indar
baga bat, daki ondo jango baleu osatu, eta sendatuko litzatekiala; baña ain dago jangarsu, edo
desganadurik, ze ezin inundik bere jan erazo
deutsa. Zer egiten dau orduban? Arzen dau bere
eskubetan janari gozo gozo bat, dua bere semiagana, eta dirautsa: bazenki ze gozua dan janari
au, poz pozik artuko zeunke; artu egizu kopautxu bat gitxienez, onexek osatuko zaituz, eta
kenduko deutsuz zeure gatx guztijak. Au dirautsa, ez nai eleukialako geijago jan daijan, ezpada
ija kopau aregaz geijago jateko gogua artu al
daijan.
Auxe da Elexiak bere Kristinaubakaz egiten
dabena. Nai leuke, dino Trentoko Batzar, edo
Konzilijuak, meza guztijetan komulgadu deite-

zan. Erregutu, eta eskatuten dautse Jaungoikuaren erruki, edo miserikordijaren erraijetan, arren
ainbat sarrijen komulgadu deitezala; dirautse,
janari orrek kenduko deutsezala euren arimako
gatx guztijak, berak emongo deutsela arimako
osasuna, sendotasuna, eta indarrak demoninuaren kontra pelietako, eta eruango dituzala zeruko erreinura. Ikusirik bere alegin guztijak eztiriala asko sarri komulgadu erazoteko, aginduten
deutse urtian beinedolabere eldu deitezala, ikusteko, al badagiz modu onetan eruan sarrijago
jatera zeruko ogi gozoz beteriko au. Alanbere
Kristinau askorentzat eztira duin euren amaren
erregu, eskari, eta alegin guztijak, eurai ogi osasunsu, gozoz, ondasunez, eta zorionez beteriko
au jan erazoteko. Nundik, edo zetatik etorri al
leiteke atzerakunza, ozatasun, eta nagitasun au?
Fede utsune, edo faltatik. Eztabe begiratuten, ez
zer dan hostijan artuten dana, ez zelako ondasunak dagozan bertan biar dan moduban elduten
danentzat, ez zelako zorion pare bagara igoten
dan bera artubagaz, ez ze mirarizko gauzak egiten dirian bera jaten dabenagan. Orregaitik
dagoz ain atzera komulgetako. Seguru nago,

baleuke Kristinaubak biar dan fedia, sinistuko
balebe zer jazoten dan Sakramentu ori sarri artuten dabenagaz, luze egingo litzakijue, eztinot
urte bete, baita aste bete bere komulgadu baga
egotia. egija au ezagutuko dozube irudi onegaz.
Kontu egizu dirautsula Errege Españakok,
zuazala jatera beragaz nai dozun guztijan: beragaz mai baten jango dozuzala goguak emon al
daizuzan baño bere janari gozuaguak; zuazala
ardura baga, bada ezteutsula inok galazoko ez
bere Jauregi, edo palazijuan sartuten, ez bere
maira elduten. Ez bakarrik jango dozula beragaz,
baita jaten dozun guztijan aberastuko zaituzala
ondasun andijakaz, eta zenbat eta sarrijago zuazan, ainbat eta poz andijagua emongo deutsazula, ainbat eta bere adiskide andijago izango
zariala. ainbat eta geijago gurako deutsula, eta
ainbat eta ondasun geijago emongo deutsuzala.
Baña onetarako juan zaitezala al dozuzan erroparik ederrenakaz; bada zenbat eta apaindubago zuazan, ainbat eta ondasun andijaguakaz
aberastuko zaituzala. Zer egingo zeunke orduban? Luzatuko zeunke egunerik egunera, asterik
astera, ilerik ilera, eta urterik urtera Erregegaz

jaten juatia? Ibiliko zinaitekez atxakija billa ez
juaterren, edo al daizun guztija luzatuterren? Ifiniko zinaitekez Erregeren albuan erropa zatar,
urratu, eta atsitubakaz? jarriko zinaitkez arpegi
loijagaz, eta esku bustina, eta kakatzaz betiakaz? Edo ezarriko zeunkez Erregek berak jan biar
daben platerera esku loikeriz asitubak? Ezetz
deritz: lenago sinistuko neuke, egun bat bakarrik
bere luze egingo litzatekezula Erregek egin nai
deutsun honria artuterren. Egunian egunian
juango zinaitekezala mai atara Erregek emoten
deutsuzan ondasunakaz aberastuterren. Itxiko
zeunkezala beste zeregin guztijak mai atara ez
uts egin, edo faltetarren. Garbituko zinaitekez
guztijori al daizun onduen, eta billatuko zeunkez
erroparik ederrenak, prestadurik baño ezpada
bere, ainbat apaindu, eta ederren erregeren
aurrera juaterren.
Orain bada, neure enzula maitia, auxe berau
dirautsu, ez Españako Errege, ez beste erreinu
batekuak, ez luur guztijen jaube danen batek,
ezpada zeru, luur, eta izatia daukan guztija daukanak. Erdu erdu, dirautsu Jaungoikuak berak,
erdu neure Jauregi, edo Palazijora, zein dan Ele-

xia, jarri zaitez neugaz batera altarako maijan,
eta jan egizu, ez idi, bei, eta arijen aragi, eta
odola, ez egazti gozuena; ez Aingeru, Kerubin,
edo Serafinen bat, ez neure Ama maite miragarrija, ezpada neu nazan Jaungoiko guztja, Aita,
Seme, eta Espiritu Santuba. Erdu ainbat sarrijen,
bada zeinbat eta sarrijago jan nagizun, ainbat
eta arimako ondasun, grazija, santidade, onoidade, edo birtute geijagogaz aberastuko zaitut;
zenbat eta sarrijago zatozan, ainbat eta laztanago, eta maitiago izango zaitut; ainbat eta nire
asidkidiago izango zara. Baña begira zelan zatozan; loirik bazagoz garbitu zaitez leenago penitenzijako iturrijan, ez egizu zeure ariman itxi loikerijarik txikijenik; bada zenbat eta garbijago
eldu zaitezan nire maira, ainbat eta ugarijaguak
izango dira emongo deutsudazan zeruko ondasunak. Apaindu egizu zeure arimia al daizuzan
birtutien erroparik ederrenakaz, eta ezpadaukazuz, eskatu egidazuz humiltasun, eta uste osuagaz, eta neuk emongo deutsudaz.
Eta orregaitik bere eztogu egingo Jaungoiko
batek opa deuskuzan ondasun, eta zorionagaitik,
geu lezko gizon auts puska bat baño eztanak

iskini leikeguzan bertatiko ondasun apur puska
bat gaitik egingo geunkiana? Erregerik alsu, edo
poderosuenak emon al leikeguzan anditasun,
ondasun, eta subertiak, zer dauke zer ikusi Jaungoikuak Sakramentu orretan bera artuten dabenentzat daukazan zorionakaz? Eztira areek onen
gerizia bere. Mundu onetako erregerik andijenak
emon al leikeguzan diru, aberastasun, eta honra
guztija, al deitezan andijenak izan da bere, ezin
irago leitekez geure erijotzara baño, eta dirauben artian eztira buruko min puskatxo bat kenzeko duin. Baña Jesus onak altarako maijan emoten deuskuzan ondasun, eta honriak, beti beti
iraungo dabe. Ezteuskuz kenduko geuk nai ezpadogu, ez erijotziak, ez demoninuak, ez infernubak, ez beste arerijok. Geugaz eruango dituguz
beste mundura bere. Barriz mundu onetan bizi
garian artian, Sakramentu orretan artuten dogun
janarija gorputz, eta arimako gatx guztijen erremedijua da. Jesus onak dirausku: ni jaten nabena neugan dago, eta neu nago beragan. Ze gatx!
Ze neke! Ze lan! Ze gexo! etorri leikijo Jesu Kristogan daguanari, edo Jesu kristo beragan daukanari? Jagi bedi bere kontra mundu guztija, bota

begijez demoninuak euren indar guztijak, artu
begiz infernubak al daizan asmurik txarrenak,
zer egingo dabe Jesu Kristo beragan daukanen
kontra? Ezerbere ez: arerijo guzti guztijak geratuko dira deseginik keia legez jaun onen aurrian.
Mesede guzti oneek, eta guztiz andijaguak opa
deutsaz Jesu Kristok komulgetan danari; eta
alanbere ze nagitasun! Ze atzerakunzia komulgetara juateko! Ze astuntasuna Jaungoiko andijagaz mai baten jarririk, luurrian, eta zeruban
dirian ondasunik andijenak arzeko!
Kristinaubak, Jaungoiko baten dei guzti
oneek, opetsi, edo promesa oneek, alegin oneek,
eztira asko izango bera arzeko gurarija gugan
biztuteko, bere maira gu eruateko, zeruko ondasunak arzera elduteko? Ay neure enzulia, komuninoe bakotxa gaitik emongo baleutsubez eun
dobloe, eukiko zeunke orain daukazun nagija
altarara elduteko? Egongo zinaitkez urte osuan
eun dobloe oneek artu baga? Billatuko zeunkez
orain ifinten dozuzan atxakijak, urterik urtera
luzatuteko? Obeto sinsituko neuke aste bat bere
luze egingo zeunkiala astian sarri komulgadu,

ainbat sarrijagotan arzerren emon nai deutsuben
diruba. Ezlegoke orain daguan nagitasunik, ez
oraingo atzerakunzarik, ez orain billatuten dan
atxakijarik. Nun da bada zure fedia? Nun da zure
kristinautzia? Geijagotan daukazuz eun dobloe,
zeruban dagozan ondasun guztijak baño? Diru
apur puska bat gaitik egiten dozu Jaungoiko berbera gaitik egin nai eztozuna? Ez egizu esan
fedia daukazula. Ez egizu esan Kristinau zariala.
Ez egizu esan sinistuten dozula Sakramentu
orretan, hostija orretan artuten dala bene benetan, eta egija guztijagaz Jaungoikua berbera, eta
beragaz batera begik ikusi, belarrik enzun, eta
gizonen gogora eldu al leitekezan baño bere
ondasun, doe, grazija geijago; bada bestelan
egingo zeunke euren jaube egiterren, mundu
onetako ondasun, eta zorijona gaiti egiten dozuna. Etzinaitekez elduko ain otz, ain debozinoe
baga, ein gertuera, prestaera, edo preparazinoe
gitxigaz, eta benturaz arima loijagaz, modu onetan irunziten dozula zeure kondenazinoia, zeure
bizitzia artu biarrian.

Erasoginza
Begira bada Kristinauba, zelan elduten zarian
altarara. Begira zelako garbitasuna daruazun
Jesu Kristoren gorputza artutera zuazanian. Bildurrez ikara geratu biar zara, San Paulo Apostolubak dinuanagaz. eta bildur onegaz egin alegina pekatu baga,eta al daizun garbitasun guztijagaz elzeko. Jesu Kristoren gorputz, eta odola
artuten dabenak pekatu mortalian daguala, bere
kondenazinoia irunziten du, dino Apostolubak.
Zegaitik? Jaunaren gorputz, eta odolaren errugarri egiten dalako. Au da, dino San Juan krisostomok, aain pekatu andija egiten dabela, zein da
kurutzian josi ebeenak. Zenbat bidar aserratu oi
zara Judasen kontra Jesu Kristo saldu ebalako,
eta Judeguben kontra Jesus ona kurutze baten
josi ebeelako? Bada zeure kontra biurtu biar
dozu aserre guzti au, pekatu mortalian zagozala
zeure bularreko simaurza atsituban botaten
badozu Salbagiliaren gorputz, eta odola. Ay
neure Kristinauba, lupatza, edo kakatza loiatatik
diadar egingo dau odol arek zure kontra, Abele-

nak Cainen kontra egin eban baño bere gogorrago; eta enzun bazituban Jaunak Abelen diadarrak, zelan enzungo eztituz bere semiarenak
zure kontra egiten dituzanak? Eta ain gogor bengadu beban aren erijotzia; zelan bengaduko
eztau bere seme maitiari egiten deutsazun lotsabagakerija? Enzungo dituz, eta zure ganera etorriko da kastigurik ikaragarrijena.
Bildur izan zinaitekez esan eztaijan Jeusu
maitiak zugaitik, Judasgaitik esan ebana. Ay ze
zori gogorrekua dan, ni neure arerijo gogorrenen
artian ifini nabena; oba leukian jaijo ezpalitz
gizon madarikatu au; bada nire gorputz, gizonen
on, eta osasunerako kurutze baten josi zana, josten dau bere kondenazinoerako kalbarijoko
kurutzia baño lotsagarrijago baten; arako nire
odol mundubaren salbazinoerako ain ugari luurrera bota zana, botaten dau lekurik loi, eta ezainenian bere kondenazinoerako. Odol au izango
da zure kondenagarrija, beragaz eskribiduko da
zure kondenazinoeko sentenzija; bada nai izan
dozu zeure ganian artu Judegubak artu eben
baño itxumendi andijaguagaz; zeure bularrian
pekatubagaz batera ifini dozunian, esan dozu

areek baño gogortasun andijaguagaz: odol au
izan deila nire kontra: betor betor nire ganera.
Eztakutsu zure zori galdu au itxurik zagozalako,
enzuten eztozuz Jesu Kristoren odolak zure kontra emoten dituzan diadarrak gorrik zagozalako,
baña idigi al bazinaiz zeure arimako begijak,
arako pekatuban komulgatera zuazanian, ikusiko zeunke daguala zeru luurren egilia guztija irriturik zure kontra suzko begijakaz zu erre, eta kiskilduteko, bere eskuban dabela justizijako ezpata zorrotza zu erdibituteko, bere gorputz, eta
odolari egitera zuazan lotsabagakerija gaitik.
Enzungo zeunke dirautsula: nora zuaz madarikatubori? Orrako zeure bijotzeko pekatu artian ifini
nai dozu nore gorputza? Orrako karkaba ustel,
atsitu, eta loi orretara bota nai dozu nire odola?
Zatoz oin azpijan zapaldutera Jaungoikuaren
semia? Etzaitez aurrera igaro; zuaz ortik, kendu
nire begijetatik erre etzgidazan arraijuen bategaz, edo erdibitu etzagidazan neure ezpata
zorrotzagaz.
Kristinaubak, ez egizube uste au ponderazinoeren bat dala, edo eztabela merezi onelako
kastigu ikaragarririk pekatu mortalian komulge-

tiak. Sinistu egidazube: eztago leku atsitubagorik Jaunarentzat, pekatu mortalian daguanen
bularra baño, karkabarik ustelenak, sekretarik
loijenak, lekurik ezainenak guztiz dira garbi bere
parian, bada onei ezteutse Jaunak gorrotorik,
pekatubari bakar bakarrik deutsa gorroto; auxe
da bere arerijua. onexegaz batera eztau egon
gura, eta orregaitik ez1n egin leikijo lotsabagakerija andijagorik bere albuan ifintia baño. Begira bada zer egiten dozun pekatuban komulgetan
zarianian, eta guztijori bildurrez ikaraturik, garbitu zaitez Jaungoikua artu baño leenago. Modu
onetan elzen bazara altarara, artuko dozuz zeruko ondasun miragarrijak, egingo zara Jaungoiko
esan bere ezin leitekian moduban, artuko dozu
indarra demonino, eta beste arerijo guztijen kontra pelietako, eta ibilliko zara mundu ooonntan
zeruko bidetik, bertara eldu

XLIX. BERBALDIJA
Elexako lau, eta bostgarren agindu,
edo mandamentuben ganian.
Elexako laugarren mandamentuba da, baru
egitia berak aginduten dabenian. Baruba da
jatordu bat baño ez egitia, eta aragirik ez jatia.
Baruba abijetan da gabeko amabijetan, eta dirau
urrengo gabeko amabijetaraino. Jatorduba egin
biar da bazkarija egin oi dan orduaban; baña
preminazko zer eginen bat daguanian, aurreratu, edo atzeratu leiteke. Dauka norbaitek preminzako ibilera, edo biajeren bat; bada gabez ez
ibiliterren egin leike jatorduba amarretaruntz,
eta bardin atzeratu leiteke, ibilera, edo biajia ez
galduterren. Baru egunian ezin aragirik jan leiteke, Aita Santubak autortu, edo konzedietan
ezpadau lizenzija. Aragija esaten danian aitu biar
da koipia, saldia, beragaz eginiko salzija, edo
beste edozeinbere gauza, eta alan ezin jan leiteke aragija eragotzitik dagunanian. Garizuman
ezin jan leite arrautza, ez esne gauzarik bere,

eta jan nai dabenak artu biarko dau buldia. Aita
santubak emoten dabenian lizenzija aragija jateko, egin biar da berak aginduten daben guzija,
nai dala limosnaren bat emotia, nai dala Aita
guria, eta Abe Marija errezetia, nai dala beste
edozeinbere gauza. Orduban aragija jaten dabenak baru egin biar dau onelako lizenzijarik ezpaleuka legez, eta ezin nastadu leike jatordu baten
aragija, eta arraina; baña bai bitan,eta alan jan
leike eguberdijan aragija, eta arratsian arraina,
eta bestera. Onelako lizenzijarik daguanian itandu eikijozube zeuben Arima-zain, edo Kura, Konfesore, edo dakijanen bati, zer egin biar dozuben.
Jatordu bat baño ezin egin al baleiteke bere
baru egunian, egin leiteke kolazinoe. Eztago
izentadurik, zenbat jan leitekian kolazinoian iru,
lau, ez bost onza, eta alan artu biar da gizon konzienzija oneko, eta Jaungoikuaren bildurtijak artu
oi dabeena. Gabon egunian gabez egiten bada
kolazinoe, artu leiteke zerbait geijago; baña ez
beste egunetan, ez Eguben santuz, ez Idulenzijaz, ez Zapatu santuz, eta Maijatz Paskua bisperan. Kolazinoian ezin artu leite ez aragirik, ez

aragi gauzarik, ez arrautzarik, ez esnerik, ez
oneekaz egingiko gauzarik. Kristinau guztijak
ogeta bat urtera eldu ezkero egin biar dabe baru
Elexiak aginduten daben egunetan; baña ogeta
bat urtera eldu ez arren, ezin orregaitik jan leije
aragirik eragotziriko egunetan, ez nastau aragi,
eta arraina jatordu baten, ez jan arrautza, esne,
ez eurakaz konponduriko gauzarik garizuman
bulda baga. Eztago gauza ziur, edo zierturik nosgino baru egin biar dan, irurogei urteraño ala
aurrerago, eta alan emetik aurrera urtetan sarturik dagozanak, edo atso, eta agurak, itundu,
edo akonsejadu bediz euren Konfesoriakaz,
euren burutik erabagi baga, eta baruba austen
azartu baga. Baru danak zerbait arzen badau
gomuta baga, edo aragirik jaten badau, eztau
pekaturk egingo; baña jaon biarko dau enparauban. Artu leiteke zerbait goxian, edo arratsaldian, guztitan iragoten ezpada onza, edo onzaterditik aurrera.
Iru gauza gaitik itxi leiteke baruba, edo ezta
pekatu baru ez egitia; gorputzeko gexo, edo
argaltasunagaitik, biar, edo lana gaitik, eta karidadia gaitik. Lenengo: gexo, edo argaltasunagai-

tik: alan eztauke baru eginenik gexorik dagozanak, gexo ostian kaden, eta erkinik dagozanak,
eta barubak gatx egiten deutsenak baderitzo
medikubari ezin baru egin leijela; eta alan, eurai
itandu biar jake baru egingo badabe ala ez; eta
mediku, eta barberu, edo zirujauba dudan badagoz, esan Arima-zain, edo Konfesosriari, eta bere
lizenzijagaz itxi leije baruba. Aragija jan biar
dabenak baru egin al badai, egin biar dau; bada
agindu guztija ezin jaon al daijanak zaindu biar
dau al daijan zati, edo partia. Bardin, barurik ezin
dabenak ezin orregaitik aragirik jan leike. Seindun diran, edo seina azten dagozan emakumiak
eztauke baru egiteko biar, edo obligazinoerik.
Aterik ate dabilzan pobriak ezin egin al badaije
egun guztija iragoteko asko dan jatordu bat,
eztauke baru egin biarrik, eta bardin euren
pobrezia gaitik eztaukenak janari segururik, ez
jateko ordurik. baita bere bidian ibili biar dabenak, ezin aurkitu al badau zer jan, ezpada puskatxu bat leku baten, beste puskatxu bat beste
baten, jan leike leku oneetan aurkitu al daijana,
ezin aurkitu al badau janari bat egiteko duin.

Bigarrengo: itxi leiteke biarra gaitik. Modu
bitakua da biarra. Bata da ezin egin leitekiana
gorputzaren neke andi baga. Onelakuak dira
baru egiteko obligazinoerik eztaukenak; zelakukak dirian atxulari, olagizon, argin, zapatari,
arotz, errementari, eta beste edozeinbere biar
gogorreko nekezaliak. Oneek, ez bakarrik eztauke zer baru egin biarra egiten dabeen egunian;
baña ezta egiten eztabenian bere. Esaterako:
dator garizuman Anunziazinoeko jaija, zeinetan
eztan biarrik egiten; bada egun atan bere eztauke baru egiteko obligazinoerik. Baña ofizijo onetakuak izan arren, ezpadabe eurak biarrik egiten, edo ezpadabe euren krijadubai agindu baño
beste gauzarik egiten, baru egin biar dabe.
Beste ofizijo, edo lan batzuk dagoz, zeinzuk egiteko eztan ainbeste nekatuten. Onelakuak dira
Eskribau, Prokuradore, Letrau, joskile, dendari,
eta eskribietan dabeenak; oneek baru egin biar
dabe. Krijadubak ezpadabe egiten etxe-zereginak baño; baña oneek badauke neke andiko biarrik egun atan, itxi leije baruba. Jakin begije ugazabak ezin agindu leijuela euren otsein, edo krijadubai baru egunian beste egun batera luzatu

al leitekian biar neketsurik. Esaterako; ezin agindu leijo otseinari egun guztijetan egon deila lexiba, edo bogada joten baru egun oso baten, baru
ezin dagijan moduban, beste egun baterako
luzatu al daijala; baña balitz garizuman, zeinetan
ezin egon leitekian lexibia egin baga, orduban
agindu leijo.
Bide, edo ibilera premiazko, edo biar biarrekua egiten dabenak, ausi leike asko nekatu, edo
adikatu biar bada. Eztago gauza zierturik zenbat
bide ibili biar dan onetarako; bada begiratu biar
da zelakua dan bidian dabilena, zelakua dan
bidia, eta eguraldija; bada jazo leiteke legua bi
asko izatia gizon argal, eta gexoti batek baruba
galzeko, eta ez asko izatia iru gizon sendo batentzat; eta negu gogor, eta euri andi bategaz asko
dana, ez izatia eguraldi onagaz, eta geijago
nekatutia bide garratz, aldatz baten, lau, eta
zelai baten baño. Onetan esan leitekiana da, Aita
Santu Alexandro zazpigarrenak kondenadu
ebala esatia: zaldiz dabilenak egun baten bakarrik bada bere, nai dala bere guraz, nai dala preminaz, eztaukala baru egiteko biar, edo obligazinoerik. Eta alan zaldiz dabilenak egun bat, edo

bestian, preminaz bada bere, neke andi baga,
baru egin biar dau; baña egun askotan ibili biar
baleu, eta bide luzia egin biar baleu egun bakotxian nekatuten dala, jazo leiteke baru egiteko
onligazinoerik ez eukitia; bardin jazo leiteke ibili
biar baleu edur, ekatx, eta euri andijakaz. Bide,
edo ibileria borondatezkua bada, asko nekatu
arren, ezin galdu leiteke baruba; eta alan kazan
dabilzanak egun guztijan, erromerijara duazanak, jolasian dabilzanak, eta euren gogoko
guraarijetan izerditu, birrindu, eta guztiz nekatuten dirianak, ezin orregaitik baruba galdu leike;
bada oneek euren eskuban eukeen ibilera oneek
itxita, eta nekatu badira euren borondatez izan
da, eta ez daukee modu onetan nekatu biarrik.
Irugarrengo: obra on errukizko, edo karidadezkoren bat egitiagaitik; ez obra onak, kenzen
deutsalako baru egin biarra, edo baru egiteko
obligazinoaia, ezpada obra au eginagaz ezin
baru egin leitekialako dakarren neke, ta lan andijagaitik. Esaterako: dago bat gexotegi, edo hospitale baten gexuai lagunduten, edo etxeren
baten egunez eta gabez; eta onetan daukan
nekia andija dalako, ezin baru egin leike, edo itxi

biar deutsa gexuai lagunziai, ausi leike baruba.
Bardin, dabil gatx, edo enfermedade itzatzikor,
edo laster itzatziten dan bat; dauka batek zer
lagundu, senar, emazte, guraso, seme, edo besteren bati; deritza bestetan ikusi danetik, baru
egiten badau itzatziko jakala gatxa; ausi leike
baruba. Norbaitek ezin bete, edo kunplidu al
badituz bere estadu, edo ofizijuari dagokijozan
lanak baru eginagaz, edo baderitza osasuna
orregaitik galduko dabela, edo ezin egin badituz
biar dana legez, eztau pekatu egingo baruba ez
jaoterren. Onelako gauzarik jazoten danian onen
onena da itandutia Konfesoriari zer egingo
daben, guztija argitan ifinten jakala, ezerbere
geitu, eta gitxitu baga. Bildur danak arrain, orijo,
eta beste bijilijako janarijak gatx egingo deutsala, itandu beijo mediku, edo barberu, edo zirujaubari, eta egin begi berak dirautsana.
Baru egin biar da garizumako egun guztijetan, Domeketan ezpada, lan-denporetan, edo
kuarta denporetan, eta Santuben batzuben jai
besperako egun aurrekuetan. Zeinzuk dirian
oneek Meza nagusijan esan oi da Domeketan:
orregaitik guztijak ezin juan badira, bialdu biar

dabe norbait, edo etxekoren bat jakiteko ze
baru, eta jaijegun dagozan astian. Onezaz ostian
dagoz egunen batzuk, zeinzubetan baru egin
biar ezpada bere, ezin aragirik jan leitekian zelakuak dirian garizumako Domekak, eta urte guztiko barijakubak; Letañetako egunetan bakotxak
jarraitu biar deutsa erriko oitura, edo kostunbriari. Ez bakarrik egingo dabe pekatu mortal baru
egiten eztabeenak, edo aragija jaten dabeenak
jan ezin leiken egunetan, baita bere onei jaten,
edo aragija emoten deutsenak. Esaterako: daki
ostatari, edo ardaozain, edo tabernarijak, urlijak,
edo urlizijak eztaukela gatxik, edo beste gauzarik zegaitik jan leijen aragija, eragotzirik daguan
egunetan; dua au taberna, edo ostatura onelako
egunen baten, eskatuten deutsa ostatari, edo
tabernarijari ifini deijola aragija, ezin ifini, edo
emon leijo, eta emoten badeutsa pekatu mortal
egingo dau. Bardin da, jaten emoten deutsanak,
jakinik baru egin biar dabela egun atan, eta
emoten jakan janarigajaz galduko dabela baruba. Egingo dabe pekatu ostatari, tabernazain,
edo beste edozeinek baru egun, edo bijiliakuan,
aragi, eta arraina jatordu baten emoten deutsa-

nak. Eztinot datozan, eta duazan guztijai itandu
biar jakela baru egin biar badabe, ala ez, edo
jakin biar dala norzuk egin biar daben; eta alan
dinot jakin ezkero baru egin biar dabela, eta austera duazala; bada orduban emoten badeutse,
euren pekatuben lagun egiten dira.

Bostgarren mandamentuba:
Amarren primizijak pagetia.
Elexako bostgarren mandamentuba da, amarren primizijak pagetia. Amarrenen izenian aituten da amarrik bat. Primizijak gaitik aituten da,
lenengo arbola, solo, edo aberiak emoten daben
frutuba, edo errijetan oneen orde emon oi dana.
Lege guztijak aginduten dabe oneek pagetia.
Aginduten dau lege berez jakinak, edo naturalak; bada edonok daki bakotxari emon biar jakala bere biar eginaren sarija; eta Elex gizonak biarra egiten badabe bestien arimien onerako, errazua andija da, oneek biurtutia, gorputzerako biar
dabeena. Aginduten dau Jaungoikuen legiak;
bada Jaungoikuak berak agindu eban, Sazerdote,

eta Levitai amarren primizijak emotia. Aginduten
dau Elexako legiak; bada dakusku, Batzar, edo
Konzilijo askotan agindu au ifini dabela. Auxe
berau dirausku San Paulo Apostolubak. Altaran
serbietan dabenak, Altaratik jan biar dau. Orregaitik amarren primizijak pagadu biar dira, eta
pagetan eztituzanak pekatu mortal egingo dau.
Amarrenak pagadu biar dira Jaungoikak emoten
daben moduban, ez txarrena, ez kaskarrena;
baña eztago obligazinoerik oneena emoteko,
ezpada arzen dana legez, ona arzen danetik ona,
ontxubagua arzen danetik ontxubagua, eta txarra arzen danetik txarra. Amarrenak biar dan
moduban pagetan eztituzanak, ez bakarrik egingo dau pekatu, ezpada biurtu biarko deutsa
eurak arzeko eskubidia daukanari kendu deutsan, edo gitxijago emon deutsan guztija. Amarrena pagadu biar da oso osorik, ezerbere kendu
baga, ez erin dan azija, ez erin, batu, eta konponduteko kosta dana, ez besteri emon jakona.
Emetik ezagututen da nok pekatu egiten
daben mandamentu onen kontra. Lenengo: egiten dau pekatu mortal soluan artuten daben
arto, gari, edo beste laboren amarrenak pagetan

eztituzanak; bardin da bildots, auma, edo aberenik pagetan ezpadau, edo sagar, gaztaña, edo
beste edozeinbere gauzarena. Onetan begiratu
biar da ze oitura, edo kostunbre daguan errijetan, eta ze gauzak pagetan daben amarrena, eta
zek pagetan eztaben. Bigarrengo: egiten dau
pekatu artu daben baño gitxijago emoten dabenak. Irugarrengo: txarrena emoten dabenak.
Esaterako: larrin ondokua, lastoz, edo luurrez
beteriko arto, edo garija; bildotsik, edo aumarik
erkin, kaden, edo argalena. Sagarrian barriz, txatxar, edo txikinena, jenerorik txarrena, dagokijon
beste emon arren bere. Esan gura dot; daukazuz
eun zaran sagar, berrogeta amar jenero ederrekuak, eta berrogeta amar ez ain onekuak, edo
benturaz txatxarraguak; bada eztozu beteten
agindu, edo mandamentu au, amar zaran jenero
ez ain oneko, edo txarrekuak amarrenari emonagaz; emon biar dozuz bost onekuak, eta bost ez
ain onekuak: bardin beste edozeinbere gauzatan. Aginduten badau bere Elexiak primizijak
pagetia, eztau inos izentadu, ze gauza, edo zenbat, ez ze modutan pagadu biar dan, eta alan
onen ganian gorde biar da erri bakotxian daguan

oitura, edo kostunbria. Bardin dinot frutu batzuk
pagetian, eta beste batzuk ez pagetian.
Amarren primizijak Jaungoikuari berari emoten dakaz, nai Abade, edo Sazerdote, edo beste
Elexgizonak artu daijezala, nai Elexa, altara, edo