Urteko domeka gustijetarako berbaldiak - 06

tu egin inok ikusi eztabelako. Bardin da bada, Jaijegunian biar egitia inok ikusi baga. Jauna, senarrak, semiak. edo krijadubak bijaramonian biar
eban erropia adobetan egon ninzan. Astegunian
egon deitezala jaijeguneko soñekuagaz, bestrik
ezpadauke, zuk bestia adobetan dozun artian,
bada au geijen geijen bere egun erdi bat izango
da. Ay Jauna, astegunian eztaukagu astirik adobetan ibilteko; soluak, basuak, etxeko arazubak,
eta beste ardurak daruagubez astegunak, eta
ezteuskube beste gauzatarako astirik isten, eta
orregaitik jaijegunian egiten ezpadogu joste puskia, geu, eta geure etxekuak alsi eginik ibili biar
gara. Onegaz uste dabe eranzuten deutsela
esan al leikijen guztijari; baña, artu gura balebe
astegunian lanzian zerbait adobetako moduba,
ondo, eta ondo konponduko leijez euren, eta
etxekuen soñekuak. Beste gauzarik da krijadu,
krijadetan euren ugazabak astirik, edo denporarik emon gura ezpadeutse, josi, adobadu, edo
konpondu leijez euren erropak jaijegunetan.
Onelako preminan aurkitu ezteitezan, ugazabak
itxi biar deutse arratsalde bat, edo beste, egun
bat, edo beste euren jastekua konpondu, edo

adobetako, aurkitu ezteitezan jaijegunian josten
egiteko preminan: baña nagusijak eurak euren
borondatera daukezalako egunak, nai ezpadabe
eztira egongo Jaijegunian biarra egiteko nezesidadian.

Erazoginza
Begiratuko balebe Kristinaubak biar leukiena
legezm zetarako ifini zituzan Jaunak jai, eta
domekak, ez litzateke aurkituko euretan biarrik
egingo leukianik. Egun guztijak dira Jaunarenak,
eta nai izan baleu agindu leikegun guztijak gordetia: baña ain da andija bere guganako amodijua, ze asteko zazpi onetatik bat bakarrik gorde
eban beretzat, eta beste seirak itxi euskuzan
geuretzat. Eta alanbere ain izango gara zekenak
ainbat mesede egin deuskuzan Jaun onegaz, ze
ezteutsagu emongo eguntxu au bere? Ukatuko
deutsagu eskari puskatxu au? Nok sinistu leike,
einbestera eldu leitekiala Kristinaubaren bere
Jaunaganako gogortasun eta esker deungia egunian egunian ikusiko ezpalitz! Itxumendi bildur-

garrija benetan! Baña oraindio bere geijago, eta
geijago arrituko gaitu Kristinauben fede gitxijak,
begiratuten badogu zetarako nai daben Jaunak
jai eta donmekak santututia. Eztau Jaunak beretzat biar egun au. Zer geitu, edo azi ginai guk
bere honra, bere glorija, eta anditasuna? Ezerbere ez, ezta apur puskatxu bat bere. Ain zan andi,
ain honradu, ain glorijaz betia mundu au egin
baño lenago, zein da mundu, zeru, Aingeru, eta
gizonak egin ezkero. Nai badau bada jaijak jaotia, da geure onerako. Ara zelan.
Guk gorputza, eta arimia daukaguz? Gorputza luur zati bat, zimaur puska bat baño ezta;
gaur bada, bijar ezta; gaur oñen ganian benturaz
arrorik, etxe, edo jauregi ederretan, erropa ederrez apaindurik, bijar obija, edo sepultura baten
lurrez estaldurik, arrak janik, eta usteldurik. Arimia barriz beti betikua da, Jaungoikuaren alabia,
zeruko herederu, eta Aingeruben lagun. Bijoen
arduria euki daigun gura dau Jaungoikuak; gorputzarentzat biarra daigun, emoten deuskuz
asteko sei egun, eta bat bakarrik arimiagaitik
biarra egin daigun. Eta alanbere egun bakar au
bere kenduko deutsagu gorputzari? Aste guztija,

goxak, arratsaldiak, egunak, eta gabak iragoko
dira gorputzagaitik, edo biarrian, edo lanian, edo
arduran, edo lotan. Elduten da jaijeguna, zeintetan euki biar dogun arimien arduria, egin biar
dogun alegina beretzat orabazteko zeruko ondasunak; eta orduban bere eztogu ezer egin gurako geure geure arimiagaitik? Ardura guztija
eruango deusku gorputzak? Eztira asko asteko
sei egun oso? Itanduten Bajtzu zein dan lebnago,
gorputza ala arimia? Bertatik eranzuten dozu:
lenago dala arimia gorputza baño. Nok sinistuko
deutsu alan uste dozula, ikusirik zer egiten
dozun gorputzagaitik, eta zer arimiagaitik? Kristinaubak, idigi daiguzan nosbait fedeko begijak,
ikusi daigun zenbat geijago balijo dabeen gure
arimiak gorputzak baño, eta ezauera onegaz
santutu daiguzan gitxienez Domeka, eta jaijak.
Astu daiguzan orduban gorputzeko biarrak,
aurreratu, eta geitu daiguzan arimako ondasunak; bada oneek ez bakarrik izango dira arimien
onerako, baita bere gorputzenerako; bada elduten bada arimia zorioneko izatera zeruban,
araxe juango da gorputza bere. Amen.

XXXIV. BERBALDIJA
Jaungoikuaren legeko laugarren
Mandamentuben ganian, nun
azalduten dan, zer zor deutsen
samiak gurasuai.
Jaungoikuaren legeko laugarren mandamentubak aginduten dabena da, gurasuak honretia.
Iru gauza dira mandamentu onetan semian aginduten jakezanak, euren gurasuai obedietia,
lagundu, edo sokorru emotia, eta erreberenzija
eukitia. Auxe da benetako honretia. Lenengo
zorra da obedienzija; au da, seme, alabak egon
biar dira euren gurasuen agindura, humiltasun
andi bategaz, laster, eta bertatik egiten dabeela
eurak aginduten deutsena, erremuskada, eta
mukerkerija baga, eta ez egin gura ibili baga;
bada aginduten dabeena bada arima, gorputz,
etxe, edo etxekuen onerako, izanik gauza nagusi, edo grabian, pekatu mortal egingo dau seme,
edo alabiak, obedietan ezpadeutse. Egiten dau
pekatu mortal mandamentu onen kontra

semiak: Lenengo: bere gurasuen etxetik iges
egiten badau, edo esten oi dana legez, txarritan
badabil, bere, gurasuen eginduba ez egiterren.
Bigarrngo: obeditu nai ezteutsanak gurasuari,
eginduten deutsanian ez juateko taberna, joko
erromerija, edo jolasera; ezteila batu urlija lagun
ekandu zitalak daukazanagaz, itxi daila urlíja
neskatila, edo mutilegaz daukan adiskidetasuna.
Irugarrengo: agindu arren gurasuak juan deila
Meza nagusi, Doctrina, Sermoe, edo beste Elexako gauzetara, inos juan nai eztabenak: bialdu
arren konfesadu, eta komulgetara ilabeterik ilabetera, edo konbeni dan denporan jaramonik
egiten ezteutsanak, modu onetan urterik urtera
luzatuten dabela konfesinoe, eta komunoia. Egiten dabe pekatu mortal seme, alabak egindu
arren gurasuak denproaz batu deitezala etxera,
berandu artian etxetik kanpora dabilzanak, edo
dagozanak. Pekatu onetan jausi oi dira seme
alaba azijak, zeinzuk ikusirik zarturik dagozala
euren gurasuak, eta ezin kastigadu leijazala,
euren esan, euren itundute, edo konseju, eta
bentura euren negarrai jaramoan baga, egiten
dabeen goguak emoten deutseen guztija.

Laugarrengo: egiten dabe pekatu mortal,
arako seme euren gurasuak emoten deutsezan
ofizijuak ikasteko ardurarik artuten eztabenak.
Bialduten ditubez gurasuak euren semiak,
batzuk estudietara, beste batuzk eskribietan, eta
kontetan ikastera, oneek arginza, edo arotzijara,
arek errementari, zapatari, edo dendaritzara, eta
beste ofizijo, edo lanen bat ikastera: seme alabak barriz gastetan dabee euren gurasuen izerdija, eta arrastaka irabazi aldaijena, eta estudijau, kontubak, ed ofizijua ikasi biarrian, iragoten
dabe denpora guztija alperkerija, ibilera, joko,
jan edan, eta benturaz deungagoko gestakerijetan, eta uste dabeenian gurasuak daukela seme
jakitun bat, eurai lagunduteko izango dan bat,
aurkituten dira seme alper, nagi, jokolari, ordi,
eta ezer eztakijan bategaz. Eta zenbat gatx ez
ete datoz gaztien alperkerija, eta artutem daben
ofizijua ikasi biarrian, ekandu zitaletan sarturik
ibiltetik? Eztakije ezer, eztauke ogija irabazteko
modurik, ezkonduten dira, ezin irabazi dabe
eurentzat, eta semientzat biar dabeena, eta
urteten dabe guztijak lapurrak, ordijak, tranposo, eta engañalarijak. Bostgarrengo: egiten dabe

pekatu mortal euren gurasuai ostuten deutsenak, gaur garija, bijar artua, orain diruba, gero
aragi, urdai, edo beste gauzia, ez bakarrik lapurkerija dalako, baita bere modu onian, eta santuban gastetako, ezpada ardai, joko, erromerija,
merijenda, edo benturaz txarraguetarako, eta
gurasuak nai ez leukienerako. Seigarrengo: egiten dabe pekatu mortak seme alabak euren
gurasuen borondate baga, eurai ezer esan baga,
eta benturaz jakinik eurak deungaro eruanao
dabeela, ezkonzako berbia emoten dabeenak.
Kontu onegaz mutil, neskatilak itxutu etzaizan
zeuben aragijak. Onelako ezkonzak ezin zorionik
ekarri oi ditubez aserre, atsakebe, eta alakr ezin
ikusijak, beste deungagorik eztanian.
Gauza bitan ezteutse obediu biar semiak
gurasuai: bata da, pekatu egitian, bada lenago
da pekatuba galazoten daben Jaungoikuari obedietia, aginsuten daben gurasuari baño. Dirautsa
gurasuak bere umiari, zuaz urlija solora, eta ostu
egizu garija, arbija, bedarra, edo frutia; eztabe
umiak egin biar onelako gurasuen aginduba, eta
egiten badabe pekatu mortal egingo dabee.
Aginduten deutsa gurasuak bere umiari, guzu-

rren bat esan daijala; ezteijola parkatu etxiari
gatxen bat egin deutsanari; ezteila beragaz inos
adiskide izan; bengadu daijala arek eginiko kaltia, ezteutsa onetan obediu biar semiak gurasuari. Aginduten deutsa gurasuak alabiari doiala
urlija etxetara; edo ugazabagana serbietara, bildur da alabia, ara badua, eztala garbi biziko,
bere arima, eta osotasuna galzeko pelleburuan
ifinteko. Beste gauza, zeinetan eztauken zer
obediu seme alabak gurasuai, da bizi modu, edo
estaduben aukera, edo elezinoian; bada onetan
bakotxa da bre borondatien jaube. Baderitza
semiari, edo alabiari, ezteutsala Jaungoikuak
deituten eskonzara, bere gurasuak aginduten
badeutsa bere ezkondu deila, eztauka berari
obediu biarrik. Gurasuak nai leukee euren seme,
edo alabia, ezkondu deila urlija mutilegaz, edo
urlija neskatilagaz, dote ona daukalako, ondasun
andijen, edo hazienda zabalen jaube dalako.
Daki semiak, daki alabiak. etzakala konbeni,
bake onian biziteko gurasuak nai leukien orreekaz ezkondutia, bada eztauke zer obediu euren
gurasuai. Alanbere beti izango da ondo. semiak
estaduba autu, eskojidu, edo artu nai dabeenian

gurasuai esatia, eta baija, eta bendizinoia eskatutia.
Bigarren semiak gurasuai deutsen zorra da
euren laguntasuna, edo sokorruba, au da, emon
biar deutse, al daijela. janarija, jaztekua, eta
beste biar dabeen guztija, ez bakarrik azkenengo premina, edo nezesidadian dagozanian, ez
bakarrik esturan dagozanian, baita bere edozein
biar, edo nezesidadetan aurkituten dirianian.
Laguntasun au aituten da, ez gorputzeko biar,
edo nezesidadeetan bakarrik, baita arimakuetan
bere; eta alan egiten dau pekatu mortal semiak:
Lenengo: bere gurasi pobriai emoten ezpaseutse
janari, soñeko, bizi leku, etxe, edo estalija. Bigarrengo: eureak gexorik dagozanian, ikusi, edo
bizitetan eztituzanak, osasunera biurtuteko, alegina egiten ezteutsanak, osasungei, edo medizina, eta medikubak aginduten dabena emon gura
ezteutsenak, edo beste biar dabeen gauzarik
ukstuten deutsenak. Irugarrengo: jakinik euren
gurasuak erijotzako pelleburuan dagozala, arudurarik artuten eztabenak, eurai esateko, edo
besteren baten bitartez adi erazoteko dauken
pelleburua, eta elegin egiten eztabenak Sakra-

mentu santubak denporaz artu daijezan. laugarrengo: egiten dabe pekatu mortal arako seme,
zeinzui itxi eutsezan gurasuak euren ondasun,
edo haziendak, onenbeste emoteko pensu, edo
obligazinoiagaz, ziatz pagetan ezpadabe; eta
emoten badeutse bere, beti da aserre, gogo
deunga, arpegi ilun, eta garraztasunagaz; egunerik egunera, ilerik ilera, eta benturaz urterik
urtera luzatuten dabeela zor au pagetia; atsakabez betetan ditubezala euren gurasuak, zeinzuk
bere estura, eta premina artian dauken zer ibili
biarren dabeenen billa, lotsaririk andijak daukadaz ganian; semiak daukadaz, eurak gaitik begiratu biar dot, ezin kalien erdijan itxi neikez, ezin
billoxik egon leitekez, eta ez jat guztirako elzen.
Enzuzube seme fede gitxikuak, zerdirautsuben
Jaungoikuak berak: Gurasuak honretan daituzanen ganian Jaunaren bendizinoia jatsiko da;
geitu, eta azijagaz juango dira bere ondasunak;
atsegin andi bat artuko dau bere semeetan, eta
betiko iraungo dau bere ganera etorriko dan Jaunaren bedeinkazinoe ugarijak.
Ezta gruasuen erijotziagaz amaitu, edo akabetan semiak deutsen zor au, aurrerago iragoten

da; bete, edo kunplisu biar ditubez euren testamendubak bere, ateraten ditubezala euretan
aginduriko meza, eta honrak, emoten ditubezala
euretam aginduriko meza, eta honrak, emoten
ditubezaka limosnak, eta au aldaijen lasterren;
bada egiten ezpadabe gurasuen testamendubak
dinuana, edo luzatuten badabe, lasterm edo
beinguan al daijela, pekatu mortala egingo dabe.
Baña, gurasua pobre izanik, ezpadau ezer itxi
bere, eztabe orregaitik aztu biar euren semiak;
atera biar deutsez honrak, euren edukuai atera
oi jakezan modukuak. Ain pobriak badira, ze ez
jaken elduten onetarako bere, egin biar dabe
alegina ainbat lasterren purgatorijotik urten deijen. Au egingo dabe, Jaungoikuari eurakgaitik
erregutubagaz, mezak enzunagaz, induljenzijak
irabazijaz: Purgatorijuan badagoz zuben gurasuak, benturaz zubekgaitik dagoz; zubei euki
eutsuben amodijo larregijagaitik.
Semiak gurasuai deutseen irugarren zorra da
errebenrrenzija, edo begiraune on, eta umila.
Modu bitakua izan leiteke begiraune, edo erreberenzija au, barruko, edo bijotzekua, eta kanpotikua. Barruko, edo bijotzekua da benetan ame-

tia, estimetia, askotan eukitia bijotz osotik.
Goprutzekua da, emotia kanpotik, edo gorputzagaz bijotzeko erreberenzija, edo bagiraunien
ezagarri, edo señaliak, lana berbaz, zein da egitez, edo obraz. Bijok euki biar deutsez semiak
gurasuai. Lenego: bijotz, edo barrukua, eta alan
maitetu, edo amadu biar dau semiak bere gurasua ai modutan, ze ezteutsa inori bere, Jaunagoikuari ezkero ainbeste amodijo zor, zein da berari; bada eztau inorgandik einbeste mesede artu,
zein da beragamdik; bada izatia emonagaz egin
eutsan bestek egin ezteutsan, eta egingo bere
ezteutsan mesedia. Euki biar dau askotan, eta
euki biar deutsa lotsa, itzal, eta errespeto guztizko bat. Bigarrengo: emon biar dituz bere bijotzian deutsan lotsa, itzal, eta errespetuaren
ezaugarri, edo señaliak, nai dala beragaz berbaz
daguanian, nai dala beragaitik zerbait dinuanian,
nai dala beragaz daguanian, edo dabilenian, ain
modutan, ze edonok ezagutu biar dau, lotsa
itzal, eta errespeto andi bat deutsana. Erreberentzija, edo begiraune au edozein semek euki
biar deutsa bere gurasuari; eldu deila gizonik
eldu al leitekian diñaderik eregi, edo altubenera,

beragan eukiko dau zor au, txikijak, nai andijak,
libriak nai ezkondubak, Sazerdotiak, nai Obispuak, Erregek nai Aita Santubak. Jesu Kristo gura
Jauna Sazerdotien Sazerdote zan. Jaungoiko
benetako zan, Jaugoikuaren semia zan, Jaungoiko benetako zan, eta alanbere beti beti euki
eutsen guztizko begiraune, edo erreberenzija
andi bat bere Amari, eta Aitari ordeko San Joseperi: beti egon zan euren agindura.
Agindu onen kontra egiten dau pekatu mortal; Lenengo: bere gurasuari gorroto deutsanak;
bera ezin ikusi dabenak; erijotzia, edo gatxen
bat gura, edo desietan deutsenak; euren ondasun, diru, edo hazienden jaube izatera elduterren, nai leukienak, ainbat lasterren il deitezan,
luze egiten jakela euren bizitzia. Bardin: egiten
dau pekatu bere gurasuaren erijotziagaz poztuten danak, edo berak eukazan pensuba, bere erijotziagaz amaitu, edo akabetan dalako. Bigarrengo: egiten dau pekatu mortal bere gurasua
gitxitan daukanak, edo desprezietan dabenak,
kanpotik adi erazoten ezpadau bere gitxitan
eukite, edo desprezijo au. Irugarrengo: burla, eta
barre egiten deutsanak, berbaz, edo obraz; ber-

baz, esanagaz ez izenak, edo izen gestuak, dei
eginagaz begi bakotxa, belarri bakotxa, errena,
trakua, edo onelako izen, utsune, edo faltaren
bat adi erazoten dabenagaz: obraz, siñuka, edo
kinuka eginagaz, bera legez errenka, alboka,
edo beste modu barregarrijen baten ibilijagaz,
bada oneek guztijok besteren bategan pekatu
mortal benturaz ez izan arren, semiagan geijenetan, beti ez esaterren, izango dira pekatu mortal. Dakuskuna da, gizonak nosbait ontzat bedarue bere besteren batek modu onetan dei egitia,
onelako siñubak egitia, edo ez izenak esatia;
guztiz asko sentidu oi dabeela semien aotik
enzutia, eta eurak modu onetan burla egitia. Ara
zelako maldizinoia ezarten deutseen Espiritu
Santubak onelako gurasuen burlarijai: Belak
atera deijuezala begijak, eta arranuak jan daijuezala ama, eta aitari burla egiten deutsenai.
Laugarrengo: egiten dau pekatu mortal bee
gurasuagaz aserratuten danak; berari agiraka
egiten deutsanak; berba garratz, eta astunak
esaten deutsazanak; aserrien aserrez eurakganantz eskubetan daukana botaten dabenak; luurren kontra ostikoka egiten dabenak; begi oke-

rrakaz, edo solbarda ganetik begiratuten deutsanak; txistu, edo gorrua beraganuntz botaten
dabenak, edo beste onelako edozeinbere desprezijozko egitade, edo akzinoerik egiten dabenak. Bada, Jauna, etzako gurasuari agirakarik
egingo, edo etzaka erreprendiduko, dongaro egiten dabenian? Ez Kristinaubak. Ara zer dirautsan
San Paulo Apostoluibak bere ikasla edo discipulu
Thimoteori. Zarraguari ez egijozu egirakarik
egin, ezpada erregutu eijozu zure aita bazendu
legez. Thimoteo obispua zan, Kristinauben aita
zan; eta alanbere ez eban gura San Paulok zarrai
agiraka eijuen, ezpada humiltasun, eta biguntasunik andijenagaz erregutu eijuen, emendadu
zeitezala. Zenbat, eta gitxijago gurako eban
seme batek agiraka eijon bere aitari? Konbeni
bada, gurasua daukan ekandu dongen bateti
ateratia, edo beste egin daben gatxen batgaitik
zerbait esatia, au egin biar da erregubagaz,
modurik oneenian, humiltasunm eta biguntasunik andijenagaz, zor deutsan lotsa, eta errespetorik galdu baga. Bostgarrengo: egiten dau
pekatu mortal, bere gurasua joten dabenak, nai
dala eskubagaz, nai dala makiliagaz, nai dala

beste gauzagaz, eta ain andija da pekatu au, ze
aginduten eban Jaungoikuak antxinago legian, il
eijela bere ama, edo aita jo eijan semia. Seigarrengo: egiten dau pekatu mortal, bere gurasua
zematuten dabenak, nai dala atza, edo ukabila
ifiniagaz, nai dala besua eregijagaz, nai dala arri,
makilla, edo beste edozeinbere gauzagaz jotera
eginagaz. Zazapigarrengo: egiten dau pekatu
mortal semiak, euren gurasuak gurasotzat ezagutu nai ezpaditu, edo lotsatuten bada guraso
legez tratetan izatia emon eutsenak. Au egin oi
dabe arako gizon arro, eta soberbijo, pobretxu
batzuben seme izanik, ondasun andijen jaube
izatera, edo leku eregijen batzubetara elduten
dirianak. Oneek eztabe traturik euki gura euren
gurasuakaz; eztabe nai inok jakin dagijan noren
seme dirian; ezteutse euren gurasuai ezer emon
gura; ezteutse berbarik egiten, eta begiratu bere
beste batzuk balira legez, edo beste ezagun
batzui berba egingo balijakue legez. Onelakuak
eztabe bete, edo kunplietan mandamentu onetan semiai aginduten jakeena. Jauna, emoten
jake biar dabeen guztija: eranzungo dabee benturaz. Ezta ori asko. Gaua bi dira lagundu edo

sokorridu, eta erreberentzija, bijak zor deutsaz
semiak gurasuari, eta batagaz kunplidu arren
eztau bestia jaoten.
Gurasuen izenian aituten dira nagusijaguak
bere, nai dala urte, edo edadian, nai dala diñadian, nai dala agindute, edo gobernuban; eta
alan guztijai zor jake lotsia, begiraune, eta errespetua. Onelakuak dira, Arima-zain, edo Kurak,
beste Sazerdotiak, ordendurik dagozanak, Alkate, Fiel, eta beste Justiziako guztijak; ugazabak,
Maesubak, eta beste gure ganian eskubidia dauken guztijak. Onei guztijoi dei egiten jake Eskritura Sagraduban gurasuen izenagaz, eta guztijai
aginduten jake guztiz estu, ob ediu dakijala, ain
modutan, ze erijotziagaz kastigetan dau Jaungoikuak erriko nagusijari obediu nai ezteutsana, eta
bardin Sazerdotiari.

Erazoginza
Jakin gura badabe semiak ze zorioneko, ze
subertetxu, ze doatsu, eta bedeinkatu dirian
euren gurasuak honretan ditubezanak; eztauke

begiratu baño Eskritura Sagradia. Eneuke denporarik eukiko esan nai baneutsuz, onelako
semientzat dagizan bedeinkazinoe ugarijak. Moisesi Jaungoikuak legia emon eutsanian, zinuan
modu onetan: Honradu egizuz zeure aita, eta
zeure ama, urte luzietan bizi zaitezan, eta
bedeinkatuba izan zaitezan Jaunak emongo deutsun luurrian. Espiritu Santubak dirausku: ondasun andijak batuten dituzana legez da, bere aita
honretan dabena. Aita honretan dabenak atsegin, eta poz andi bat eukiko dau bere semeetan,
eta Jaungoikuak enzungo dau bere eskabidia.
Zeure izkune, edo berba, zeure egitade guztijetan, eta pazienzija guztijagaz honradu egizu
zeure aita, berak ezarri deizun bere bendizinoia,
eta bedeinkazinoe onek iraun dagijan betiko,
bada aitaren bendizinoiak sendatuten dituz
semien etxiak, ez bakarrik eurentzat, baita
euren seme, eta semien semientzat bere. Gurasuari eginiko ona eztau Jaungoikuak inos aztuko,
beragaitik sari andi bat emongo deutsa semiari,
eta neke, naibage, estura, edo gatx andiren
baten badago, aterako dau andik, eta ifiniko dau
atsegin onian, eta izotza eguzki beruagaz urtu,

eta desegiten dana legez, alaintxe kenduko dira
bere pekatu guztijak. Ze ondasun ugarijagorik?
Ze mesede endijagorik nai zeunkee semiak zeuben gurasuak honretiagaitik Jaungoikuak emen
izkiniten deutsuzanak baño? Eztakit, Jaun onek
opa deutsuzan zorion oneek baño andijagorik nai
iza zinaikezan mundu onetan, ez bestian, ez gorputzearentzat, ez arimiarentzat.
Begiratu daigun orain beste aldetik, zelako
gatxakaz zematuten dituzan Jaun onek beronek
euren gurasuak honretan eztitubezan semiak.
Izen, edo fama txarrekua izango da bere aitari
jaramonik egiten ezteutsana, eta madariktuba
bere ama aserratuten dabena. Bere gurasuak
honretan eztituzan semiari, amataduko jaka
bere kandeliam eta ilunian geratuko da: au da,
galduko jakaz haziendak, ilgo jakaz semiak, eta
geratuko da neketan, eta gatx andijen gau ilunian. Ain modutan zainduten eban Jaungoikuak
antxinako legian semiak gurasuai, zor deutseen
honria, ze aginduten eban, il egijela bere aita,
edo ama joten eban semia, eta bardin zan maldizinoerik botaten beutsen. Nor arrituko ezta
enzunik ze gogortasunagaz agiraka egiten

eutsen Jesu Kristok Fariseuai, euren gurasuak
honretan etzitubezalako? Dei egiten deutse
hipokrita, enbusteru, guzurti, eta zorigalduak.
Begira orain, Kristinaubak, ze maldizinoe ikaragarrijak daukazan ezarririk Jaugoikuak bere
gurasuak honretan eztitubezan semien ganera.
Gizonari berez, edo bere naturalezaz datorkijo
gurasuak emadu, eta honretia, eta alan onetarako ez leuke biar, ez legerik, ez agindurik; bada
dakusku abere, edo animalijetan onelako agindu, edo lege baga maitetu, edo ametan ditubezala euren gurasuak. Baña gure Jaungoiko andijaren ontasunak, ez bakarrik ifinten deusku lege,
eta aginduba, baña izkiniten bere deusku sari
guztiz ugarija, geurez egin nai ezpadogu, edozeinbere abere zenzun bagak, bere gurasuakaz
egin oi dabena, daigun gitxienez, ifinirik dagozan
zori on, eta ondasunakgaitikç Onetarakoxe
zematuten gaituz ainbeste kastigugaz; opetzijak
asko ezpadira gure astuntasun, eta sortasunari
zirkinik erazoteko, kastiguben bildurrak eruan
gaizan, ain biar, edo obligazinoe estuba bete,
edo kunplietara. Biztu zaiteze bada, semiak, zeuben gurasuak honretara, euki dagizuben mundu

onetan bizi luze, eta zorionekua, honradu zaijezen zeuben semiak, eta eldu zaitezen guztijok
zeruko honra, eta atseginetara. Amen.

XXXV. BERBALDIJA
Gurasuak euren umiakganako
daukezan biar, edo obligazinoien
ganian.
Jaungoikuaren legeko laugarren mandamentubaj, ez bakarrik aginduren deutse semiai gurasuak honretia, ezpada aginduten bere deutse
gurasuai, euren semien ardura eukitia. Lau dira
mandamentu onetan aginduten jakezan gauak:
janari, edo mantenimentuba, kastigu, edo
korrekzinoia, ikasbide, edo doktrinia, eta exenplu ona. Lenengo: emon biar deutse gurasuak
euren umiai, ezin eurak irabazi al daijen artian
janari, jasteko, etxe, edo bizileku, eta euren bizitzia igaroteko biar dabeen guztija. Zaindu bere
biar ditubez galdu eztaijen bizitza, osasun, edo
goputzeko alde, edo parteren bat, eta alan egiten dabee pekatu mandamentu onen konta
arako guraso euren alperkerija, eta nagikerija
gaitik biarrik egiten eztabeenak, edo ardurarik
arzen eztabeenak euren umiak biar dabeena

dauken ofizijuagaz irabazteko; naijago dabeela
aterik ate eskian ibili, eurak biarra egin, eta
umiai erazo baño. Bardin; egiten dabe pekatu
mortal euren ofizijuagaz irabazten dabeena, eta
euki aldaijen guztija, taberna, joko, jan, edan,
eta beste ekandu zitaletan gastetan dabeenak,
euren umiak ortozik, billoxik gosiak ilik dabilzala.
Bigarrengo: egiten dabe pekatu mortal arako
guraso miskin, eta zeken euren seme alabai ezer
emoten ezteutsenak, edo euren polsak ez gastetarren euren umiak, euren jaijatza, edo estaduak
eskatuten daben moduban, janzi deitezan, edo
jan daijen nai eztabeenak; naijago dabeela
euren emazte, euren alabak alsi bat eginik, eta
munduko barregarri izan deitezan, euren diruba
gitxitutia baño. Irugarrengo: egiten dabe pekatu
mortal gurasuak, galzen badabe umiak esku,
oin, begi, edo beste gorputzeko parteren bat
euren erruz, edo osatuteko arrdurarik ez artuba
gaitik, baita bere gexorik dagozanian, emoten
ezpadeutsez biar ditubezan, edo mediku, eta
osagile, edo zirujaubak aginduriko osagei, edo
medizinak, edo dei egin ezpadeutse onei ez gastetarren.

Ez bakarrik emon biar deutse gurasuak umiai
bizitzia iragoteko biar daeena euren agindu, edo
ardurara daukezan artian; ezpada emon bere
biar deutse moduben bat, geri euki daijen zegaz
bizi, edo ofizijoren bat irakatsijagaz, edo ondasunak bide onetik irabazijaz, edo haziendaren
batzuk batubagaz. Agindu onen kontra egiten
dabe pekatu mortal: Lenengo: euren hazienda,
tratu, edo ofizijuagaz bizi dirian askok, eta
askok. Onelakuen artian, batzuk gastetan dabee
daukena baño geijago, jan, edan, eta eurai eztagaokijuen soñeko, eta beste zorakerijetan, banidadia batetik, olgura, eta jolasa bestetik, ez biarrik egitia emetik, bide bagako gastubak andik.
Zerbait enparetan bada errenta, edo irabazijan,
bertatik asmetan dabee zetan gastadu: ezta
ardurarik arzen geroko aurreratuteko, ezta ardurarik arzen semiak bizi moduren bat artu dagijen; eta seme alabak azi deitezanian, ez doterik
dago alabentzat, ez semiak dauke zer jan, ez zer
janzi, ez modurik irabazteko. Zenabt gatx eztatoz guraso askoren soberbija, banidade, eta
burubako gastu onekuetatik? Onelako guraso
asko jausi oi dira kontuban; baña noz? etxia

zorrez beterik dakusenian, eta erremedijorik
eztaguanian. Bigarrengo: egiten dabee pekatu
mortal dendari, zapatari, errementari, eta beste
onelako ofizijoko askok, zeonzuk ez bakarrik gastetan dabe euren irabazi guztija ardao, joko, eta
beste ekandu zitaletan, ezpada eztabe ardurarik
artu nai, euren umiai irakasteko euren ofizijua,
edo besteren bat. Irugarrengo: egiten dabe
pekatu mortal, arako gizon alperrak, zeinzuk
eukirik etxagunza, solo, edo beste haziendaren
bat nun biarra egin leijen, eukiteko eurentzat,
eta semientzat biar dabeena, salduten ditubezan; naijago dabeela aterik ate eskian ibili, solo,
eta basuetan biarra egin baño, ardura gitxijagogaz bizi izaterren, eurakaz darabilzela euren
seme alabak. Zer izango dira oneek? Zer izango
dira oneen semiak? Lapur andi batzuk. Itxiko
ezpaleutsee gurasuak euren umiai alperrik ibilten, emongo baleutse ofizijo, edo bizi moduren
bat, ez litzatekez aurkituko ainbat lapur, eta
gizon galdu bide orreetatik.
Bigarren gurasuak semiai zor deutsena da,
kastigu, edo korrekzinoia. Au da, kastigadu, edo
ezi biar ditubez gauza deungen batzuk esan, edo

egiten ditubezanian; eta alan egiten dabe pekatu mortal gurasuak euren umiai deutsen amodijo laarregijagaitik, kastigetan ezpaditubez, berba
deungen bat esaten dabeenian, eta itxiten deutsenak nai dabeen guztijagaz urtetean, negar
eztaijen, edo tristetu ezteitezaan. Au, Kristinaubak, ezta umiai asko gura izatia, ezpada gorroto
eukitia, dino Espiritu Santubak. Kastigadu egizu
zeure semia umetxu danetik; ekandu zitaletan
gogortuten asi dedin baño leenago. Baña, zer
eranzun oi dabe gurasuak? Oraindio gastia da,
eztaki zer egiten daben bere; edadiak ekarriko
dau. A guraso galdubak, edo obeto esaterren
zeuben umien borregu krubelak! Gaztia da
oraindio zure umia eziteko. Ezta bada gaztia irakusteko Adanen pekatubaren seme dana; adi
erazoteko bere bijotzeko gorroto, eta aserria;
begi okerrakaz begiratuteko beriagaz urten ezin
dabenian, eskubetan daukana jaurtiteko, luurren
kontra ostikoka egiteko; eskuba zeure kontra
eragiteko, eta beste milla modutan bere soberbija, eta aserria irakusteko. Itxi egijozu nai daben
guztijagaz urteten, itxi egijozu ekandutxu txiki
orri indarra artuten, ikusiko dozu denbora gitxi

barru, zelan ezin eziko dozun. Arbolatxu bat jaijo