Urrun da zeru urdina - 13
ziega batera sartu naute. Mahaia eta aukirik gabe ziega honetako leihoa erraldoia da. Orain arte, egon naizen ziegetan ikusi
dudan handiena. Eguzkiaren izpiak eta argitasuna barruraino
sartzen dira. Nahiz eta barneko patio batera eman, ikuskizun
ederra daukat: bederatzi pinu altu, enbor zuzen eta sendoekin. Haizearen eraginez, haien adar-buruek alde batetik bestera
egiten dute dantza, kulunkatuz. Eta, adarretatik, saltoka, mikak
eta kurloiak.
Urrun da zeru urdina
Karlos Cristobal Martinez
Bidaia
Apirilak 23
Madrid. Valdemoro. Eta, iritsi bezain laster, lehenengo ustekabea pairatu dut. Atzo goizean, Burgosen, kondukzioaren autobusera igo aurretik, pikolo batek astelehenean –etzi– Algecirasera doan autobusean sartuko nindutela esan bazidan ere,
hona iristean espetxeko funtzionario batek asteazkenera arte
Valdemoron geratuko naizela ziurtatu dit. Hau da, egun bi
gehiago Madrilen, eta Puerto III.ra doan autobusean –Kordobatik– aterako nautela. Beraz, beste lau egun Puertoko isolamendu moduluan. Bidaian zazpi egun eman ordez, uste nuen
bezala, hamaika egingo ditut.
Bidaian darabildan arropa, ia egunero, garbitu behar dut,
hartzen duen ke eta tabako usaina kendu ahal izateko. Autobusean erretzea debekatuta egon arren, eta guardia zibilek
igo aurretik presoi miaketak egiten badizkigute ere, jendeak
tabakoa sartzea lortzen du. Eta autobus barruan erretzen da.
Benemeritakoek badakite –pertsona guztiek bezala sudurra
eta usaimena dauzkatelako–; haien autobuseko ziegetan doanak erretzen duenean, bidaia lasaiago eta arazorik sortu gabe
egiten duela dakiten bezala.
Arrastia, patioan, Derion bizi den ginear batekin hitz egiten
eman dut. Zaballan ondoko ziegan neukan, eta ez nekien Txorierrin elkarren ondoko herrietan bizi ginenik. Biak txorierritarrak, nahiz eta berak Bilbo nahiago gure bailara txikiaren aldean.
Aldatu ostean, beste sorpresa. Moduluko ordenantza batek
(presoa da) biharko kondukzioan sartuko nautela esan dit.
Bada, bihar Jaengo espetxeraino eramango naute, eta, etzi, berriro Granadara. Bertan egun bi egingo ditut. Ostegun eguerdian, aldaketarik ez badago, Algeciraseko Botafuegos espetxera
iritsiko naiz. Hiru egun gehiago eta bidaia honi bukaera emango
diot. Orduan, gurasoak ikusteko hurrengo bidaia noiz eskatzen
dudan pentsatzen hasiko naiz.
Bada, Valdemoroko egonaldia bukatutzat eman dezaket.
Apirilak 24
Jaen. Madriletik honaino heltzeko, bost orduko bidaia. Aurreko
etaparena baino laburragoa: Valdemoro, Ocaña, Herrera de
la Mancha eta Jaen. Herenegun, Burgosetik Madrilera joateko
zazpi ordu inguru izan ziren, autobuseko ziega txiki batetik
irten gabe. Burgosko espetxetik Dueñasera (Palencia), handik Villanublara (Valladolid), eta, jarraian, Segoviatik Madrilera.
Arratsaldeko lauretan iritsi ginen Valdemorora. Gaur, berriz,
Jaenen arrastiko hiruretarako baginen.
Ocañatik Herrera de la Manchako espetxeraino doan bidea
zeharo aldatuta aurkitu dut. Lehen ondo ezagutzen nuen bide
hori, Valdemorora bidaia batzuk egin behar izan nituelako. La
Manchako toki ahaztezin horretatik Madrilgo Entzutegi Nazionalera eraman ninduten bakoitzean. Aldiz, aldatu ez dena
espetxe horretako funtzionarioak dira. Autobuseko leihatilatxotik ikusi nituen batzuk, ni hara eraman nindutenean bertan
zeundenak. Hau da, 21 urte baino gehiago daramatzate espetxe horretan. Ni espetxera sartu berri nintzen; haiek, ordea,
Herreran urteak zeramatzaten jada. Eta bertan jarraitzen dute.
Jaenen, egokitu zaidan ziegan –sarrera moduluan– ez dago aulkirik, Granadan eta Burgosen bezalaxe. Espetxe zaharra denez,
dutxarik ere ez dago ziega barruan.
Nekatu xamar nabil, ondo eta luze lo egin gabe bost egun
baitaramatzat. Bart, Valdemoron andaluziar batzuk leihoetatik
Urrun da zeru urdina
Karlos Cristobal Martinez
Bidaia
ozenki hizketan ibili ziren. Inork ezer esaten bazien, hauxe zen
haien erantzuna: «Gaueko hamabiak arte, nahi dudana egin
dezaket. Gauerdian isilduko naiz». Ostera, ez ziren isildu. Argudio bera lehenengo aldiz duela zazpi urte entzun nuen, Kordobako espetxean, Herreratik Algecirasera eraman nindutenean.
Orduan ere gaueko berbontzi haiek andaluziarrak ziren.
Apirilak 25
Granada. Gaur eta bihar, Alboloteko espetxean edukiko naute.
Isolamendu moduluan. Egun bat baino gehiago igarotzeko
denean, 1. graduan izanik, presoa isolamenduko modulura
eramaten dutela argudiatu didate. Beste miaketa integral bat.
Biluzarazi didate modulura sartzean. Ziegako leihotik, aurreko
murrua eta ortzia baino ez dakuskit.
Modulu honetan, zerbaitek arreta deitu badit, zera izan da:
atera nauten patioetan komunik ez dagoela, baina, aldiz, pareta
baten, kanila bat dagoela.
Beno, bidaia honen bilana egin beharko banu, baikorra eta
hunkigarria izan dela aipatuko nuke. Etxean gurasoekin egotea,
haien aurpegietan antzematen nuen poztasuna, etxean nintzela
sentitzea, Zaballako espetxean aurrez aurreko bat eta bisita bi
egitea, adiskide eta lagunak etxe aurrean ikustea eta entzutea,
Txorierriko zati bat berriro ikusi ahal izatea, bertako telebista
eta irratiak ikusi eta entzutea... Euskal Herrian izan naizen aste
bi hauek denbora laburra izan da, bai, baina ondo aprobetxaturik.
Bidaia fisikoa, aldiz, luze eta neketsua. Oraindik azken zatia
falta da: Algeciraseraino errepidea, hara iristea eta ea berdin
jarraitzen duen begiratzea.
Botafuegosen, 2017ko apirilaren 28a
Bidaia bukatu da. Atzo iritsi nintzen. Ziega garbitu eta atondu
ostean, arropa garbitu eta dutxara joan nintzen. Ziega barruan,
oraintxe, leku guztietatik arropa zintzilikatuta daukat, leihoan
eta patioan ezin baitut ipini euria ari delako. Neurekin batera
ekarri dut euria. Jaenen trumoiak entzun nituen, eta ortzia lainoturik. Granadan, euri apur bat bota zuen. Eta hemen, atzo
goizean heldu banintzen, iluntzean euri zaparrada botatzen hasi
zen. Gau osoa euripean eman dugu, eta horrela jarraitzen dugu.
Bada, nire bizimodua berriro hemengo egunerokotasunari lotu
beharko diot: patioko ordutegia, kirola, tailerra, kiroldegira irtenaldiak, preso sozialekiko harremana gaurkotzea (kideekin atzo
egin nuen), bisitak, telefono deiak, aurrez aurrekoak... Lehen
neraman bizimoduari berriro ekitea, horrek dauzkan murrizpen eta zailtasun guztiekin.
Egun hauetan ere, Ingresos moduluan utzi behar izan nituen
nire gauza gehienak berreskuratu beharko ditut: arropa, liburuak, telebista... Bitartean, ziegan, bidean ekarri nuenarekin
–gehi utzi didatenarekin– egunerokoa egin beharko dut.
Bada, hurrengora arte.
Urrun da zeru urdina
Karlos Cristobal Martinez
Bidaia
ataramiñe
El silencio del infierno
Fernando Alonso. 2003.
Gosea lagun, laguna
Segapoto Kolektiboa. 2004.
Kartzelako leihotik
Joseba Arregi. 2004.
Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuina
Joxe Blanco. 2004.
Lunaren Goiztiri
Juan Luis Mugertza. 2005.
Azeri gosetia
Kepa Etxebarria. 2005.
Ataramiñe kantuz
CD. Hainbaten artean. 2006.
Claude Gueux
Victor Hugo (itzulpena: Zorion Zamakola). 2007.
Zimaren abenturak
Belen Gonzalez / Kepa Etxebarria. 2007.
Kartzelako neurriak
Urtzi Zubizarreta. 2008.
Mendian gora, mendian behera, Euskal Herrian zehar
Mahai–jokoa. Zorion Zamakola. 2008.
Penumbras de un ayer
Iñaki Ojeda. 2009.
Preso nago
Mikel Orbegozo. 2010.
Bakarmortuko kronikak
Mikel Antza. 2011.
Espetxetik at
Borxa Urberuaga. 2011.
Ametsen txokoan bizi naiz
Ibon Muñoa. 2011.
Ametsen txokoan
CD. Hainbaten artean. 2012.
Kandela bat pizteko behar dena
Mikel Antza / Iker Moreno. 2012.
Fakin xokona
Oier Goitia. 2012.
Sasian barna
Xabier Makazaga. 2012.
Preso nago 2
Mikel Orbegozo. 2013.
Z²
Mikel Antza. 2013.
Agurra eta ohorea
Jokin Urain. 2013.
Ainarak herrira itzuliko dira
Ibon Muñoa. 2014.
Urte ilunak
Nelson Mandela (itzulpena: Ekaitz Sirvent). 2014.
Ilargiraino!
Mikel Orbegozo. 2015.
Burdin elorri arantzetan
Joseba Arregi. 2015.
Haizea eta Lizar Magikoa
Kepa Etxeberria eta Xabier Ugarte. 2016.
Kuku erlojua

Haizea
Hainbat egile. 2016.
Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin
Ibon Muñoa. 2016.
Kartzelako kronikak
Jexuxmari Zalakain, 2016.
Axelko eta Otsoko bertsotan
Kepa Etxebarria. 2017.
Udaberrian biziko gara
Ibon Muñoa 2017.
Errezel berdeak
Jexuxmari Zalakain. 2017.
Txori mezulariak
Joseba Erostegi ‘Eltzikorta’ / Lorea Erostegi Fernandez. 2018.
Hamaika desio utopiarako
Ibon Muñoa. 2018.
Egia baten egunerokoa
Oier Goitia. 2018.
Gure memoria, gure historia
Ibon Muñoa. 2019.
Basatza
Hodei Ijurko Irotz. 2019.
Amonaren ipuin magikoak
Joseba Erostegi / Lorea Erostegi. 2019.
Zaldi Zoro
Mari Sandoz (itzulpena: Aitor Fresnedo Gerrikabeitia). 2020.
Gure Ama-Lur feminista da
Ibon Muñoa. 2020.
Órale, compadre... ¡Nos vemos en Iparralde!
Arantza Eziolaza Galan. 2021.
Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017
Euskal Errepresaliatu Politikoak. 2022.
Zaldi Berdea
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza». 2022.
Barruan
Gartxot. 2022.

- Parts
- Urrun da zeru urdina - 01
- Urrun da zeru urdina - 02
- Urrun da zeru urdina - 03
- Urrun da zeru urdina - 04
- Urrun da zeru urdina - 05
- Urrun da zeru urdina - 06
- Urrun da zeru urdina - 07
- Urrun da zeru urdina - 08
- Urrun da zeru urdina - 09
- Urrun da zeru urdina - 10
- Urrun da zeru urdina - 11
- Urrun da zeru urdina - 12
- Urrun da zeru urdina - 13