Urrun da zeru urdina - 02

gaitezen konfunditu: salaketa agiriak eta askatasun aldarriak
izateak ez du esan nahi panfleto direla, edo ez direla literatura. Espetxean idaztea, edo margotzea, edo ikasketak egitea,
edo sormen dinamika bat garatzea, espetxea deseraikitzeko
eta espetxearen zamaren azpian ez itotzeko —etsipenean eta,
beraz, auto-suntsipenean ez jausteko— metodorik eraginkorrena dela esango nuke. Presoak sormen dinamika batekin
bere burua eraikitzen duen heinean deseraikitzen eta birrintzen du espetxea. Literatura edo beste sormen dinamika bat
lantzea ez da, bada, artearen mesedetan egiten den ariketa intelektual soila. Badu biziraupenaren premiatik.
Espetxeak ezkutatu nahi duena argitara ateratzeko bidea izan
da askotan espetxeko literatura, eta alde horretatik ekintza
politikoa ere bada idaztea. Eta ekintza politiko hori egiteko
aski da esango zenukeena idaztea; ez daukazu idazle izan
beharrik. Espetxean idazten aritzen diren guztiak ez baitira
idazle. Idazteko ez dago idazle izan beharrik, norbere etxeko
balkoitxoan bi piper landare ipintzeko laboraria izan beharrik
ez daukazun moduan. Nahikoa dituzu lorontzi bat, eskutada
batzuk lur eta piper landare bi.
Horrela idatzi du eta idazten du euskal preso politiko askok,
papera eta boligrafoa hartu eta esateko daukatena hantxe
ezartzen hasiz, “eroriaren euforiak” bultzatuta agian hasieran, baina bizinahi sakon batek eramanda gero.
Iñaki Ojeda Martin, Txapel
Portugalete, 1963 - Gurutzeta, 1984

Urrun da zeru urdina

Iñaki Ojeda Martin

Siempre tendrán algo

SIEMPRE TENDRÁN ALGO
Si tuviéramos alas los hombres
¿dónde nos meterían,
en una jaula de espinas
o entre muros
con las alas cerradas?
Si fuéramos peces los presos
¿qué cárcel nos harían?
Una pecera
sin luz, posiblemente una fría bañera.
O si fuéramos viento
¿qué solución buscarían?
¿una cárcel de rocas y montañas?
No.
¿Algún gran agujero, sin fondo, perdido?
No.
¿El hielo,
al fuego,
alguna extraña caverna?
No, no.
Nos dejarían sin la tierra, sin mundo,
extraviados muertos a través
del silencioso Universo, mudo.
Prto. Sta. María .

Josu Ormaetxea Antepara
Urbina, 1958

Urrun da zeru urdina

Josu Ormaetxea Antepara

Lehenean bezala

LEHENEAN BEZALA

Zortziko Nagusia. Abesteko, ‘Txoriak eta txoriburuak’
edota ‘Pello Errota’ bertso doinuak erabili
Agur Iñaki, Patxi ta Jokin,
aurten ere kartzelatik,
ospa eiteko abilezia
ez dudalako oraindik.
Zuen erako gizon-emazte
tankerarik al daukat nik?
Noski! nik neuk be sinistuz gero
aske bizi ahal denik.Hamar urteko ibilbidea
akatu zintuztenetik,
atzo izana dirudi, baina
zama astun da gainetik,
oraino ez baitu Euskal Herriak
jotzen berezko bidetik,
frantses-español morrontzapean
lotuta jarraitu baizik.Aurrera! dio barne indarrak,
adimenak ta bihotzak,
ekin ta ekin mozten direla
kateak eta izotzak!
Ez gara jauntxo batzuen morroi
edo menperatu motzak,
etsi gabeko jarreraz, beste
itxura dauka laiotzak.
Idoia Lopez Riaño
Orereta, 1964

Urrun da zeru urdina

Idoia Lopez Riaño

Ziega

ZIEGA
Bakardadea
Nola egon daiteke gertu urrun daudenengandik?... Ez dago
inposatutako distantzia baino beldurgarriagorik.
Ziega honetako bakardadeak gehiegi samintzen nau.
Denbora, ihes egingo balit bezala igarotzen da, eta inguratzen
nauen bakardade honek, horma honek, kanpotik itxitako ate
honek, maite dudan guztiaren hutsune fisiko eta materialak,
zorroztasunez min egiten dit. Halere, dena bizirik eta presente
dago nire bihotz eta gogoan.
Batzuetan, beste presoen garrasiak isiltzen direnean, etengabe
ernegatu eta erasotzen digun unibertso ozen honetan ate edo
hormen kontrako kolpeak hedatzen ez direnean –hainbat irudik ehunka begirada telebistako pantailara lotzen dituelako,
edo gau horretan besoetako zainak inork ebaki ez dituelako–
une horietan bizirik lurperatua izan naizela iruditzen zait.
Horma hauek gezurrezko ispiluak bezalakoak dira: alde batetik,
ispilua da, isla, eta bestaldetik, beira bat, besterik ez. Ispiluaren
aldea hemen da, non ez dudan nire isla baino besterik ikusi
ahal... Nire irudia... baina beste aldean gertatzen den ezer.
«Hara! Su artifizialak ote?...».

Jon Gaztelumendi Uribarren
Orereta, 1961

Urrun da zeru urdina

Jon Gaztelumendi Uribarren

Abenduaren begien aurreran

ABENDUAREN BEGIEN AURREAN
Berarekin egona zen bost minutu lehenago, ezta bost ere.
Baionako kale estu hartatik zihoan beste bi lagunekin taberna
hartara bigarren aldiz. Autoen argi horiek laban egiten zuten
asfalto bustian eta hala ohartu zen gaua iritsi zela goitik, euria
eta haizea datozen lekutik. Iristear zeudela oihu bat entzun zen,
tximista baten adar galdua, ikaratua kalearen alde batetik bestera... Oihu hura entzunaz batera hasi zen lasterka; eta kalea
ere lasterka. Tabernaren parera iritsi eta beirazko atea zabaldu
zuenean, lagunaren gorpua lurrean etzanik ikusi zuen barraren
muturrean; pausoak zenbatzen hurbildu zitzaion. Belaunikatu
eta burutik heldu bitartean, hortz artean trabatu zitzaion esaldi baten hasiera; hilda zegoen laguna. Kazkezur zulatutik isuri
zitzaion bizitza, gorria eta ugaria, baldosen gainera. Mostradorearen ixkinean hilotzak piztutako zigarroa bizirik kea zeriola,
baina azken arnasa erretzen...Tabako gorriaren lurrina bolbora
usainarekin nahasirik lanbro trinkoan, hezetasunik gabe. Zutitu
zen. Baldosen gainean bala-zorro haiek nonahitik eta jende
multzoa oihuka entzun zuen orduantxe kalean, polizia taberna
barrura sartzen zen bitartean; eta galdutakoa berreskuratu
nahian atzeraka denbora, alperrik. Ahal zituen datu gehienak
bildu eta tabernatik irten zen, gertatutakoaren berri eman eta
xehetasunak komentatzeko asmotan, baina xehetasunentzat
lekua egin gabea zegoen oraindik lagunen erneguan. Itsasgora
karrika errefuxiatuz betetzen, ezusteko min uholdea abenduaren gauean. Hurbileko lagunen premia sumatu zuen bat-batean.
Aldarrikapenek, lehen orduko anabasak, amilka eraman zuten
karrikaren beste muturreraino eta ezagun batzuk agurtu zituen
espaloi isilen gainetik, erakusleihoen argiak ere hiltzear zeudenean, edo, begi haiek, itzaletara ez ote zeuden jarriak...

Tabernara itzuli zen eta karrikek muturrera eramaten zuten
berriro ere, abisu bat zela, manifa baten imintzioa giza-taldean.
Abenduari begi zuloak eta neguaren bizkarra makur. Euririk ez,
baina ura lainoetatik jakin minez jaisten zen gelditzeko. Aberriaren semeak bost tiro eta bostak buruan; Aberriak mereziak
ditu, Espainiarentzat, bost edo hamar tiro, bizi delako soilik... Ez
zuen ubiderik aldatu Errobi ibaiak eta ezin urek beste ibai bat
sortu; hotz, hotzegi onartu zuen bizitza hark eskaintzen zuen
patua. Eta antzeko pentsamendutan ari zela ezagun bat hurbildu zitzaion, hildakoaren gurasoak iritsi zirela eta laguntzeko
behar ziren zereginetan, edo antzeko zer edo zer...
– Gurasoak hemen zeudek, joango al haiz beraiekin egotera?
– Noski, berehalaxe noak.
Eta Prefekturara jo behar zutela tramite batzuk egitera edo
antzeko zerbait...; ez balitu ur-korronteak zenbait esaldi eraman!
Zenbatetan gertatzen den antzera, minutuen egonaldiak betikotasuna dakarrenean, gurasoak agurtu eta haiekin, irreala
zirudien hirian; paper ilun itsatsia zeruaren sabaian, gaua: dena
egia ote zen? eta zeintzuk ziren bere amaren galderak... Inoiz
amaitu ziren inorako joan-etorriak, gestio txar haiek, eta etxera erretiratu ziren.
Baionako etxeko zaharra, egurra eta argizaria, historiaren
eltze-itsu, iheslarien teilatupea. Egongelak egurrezko mahai
handi bat zuen eta bonbilla kozkor baten ardura zen dena

argitzea, eta ezinezkoa zitzaion. Mahai inguruan eseri zen, beltza mahaia, oihanaren oinetatik erauzia; ez zegoen beste inor
egongelan. Atetik etxeko alaba azaldu zen kaferik edo nahi ote
zuen galdezka...
– Kaferik nahi? Gaua hemen pasatuko duzu, ezta?
– Bai, atera ezazu kafe pixka bat, hemen geldituko naiz, inora
joateko berandu da eta lotarako ere ez gaude.
– Ederki, oraintxe nator... æ doinuak xuxurletan egokitzen.
Gauerditik aurrera zamak atzean utzita arin ordua. Kafearen
lehen lurrinak sukaldetik eta haiekin batera lagunaren aita
egongelara, berak ere kafe hartuko lukeela esanaz...
– Kafea hartuko diagu. Ez dik samintasunik bigunduko, baina...
– Bai, kafetxo bat hartuko dugu eskuak epeltzeko bada ere.
Ez zuen elkarrizketa jarraitu aitak. Aurrean zuen gaztea behatzen eta mahai beltza ukituz, esateko eta isiltzeko zeudenak
lehian baleuden. Eta hasi zen hizketan, kaferik gabe eskutan,
ospitalean edo antzeko eraikin batean egonak zirela...
– Gogorra egin zaidak semea hala ikustea, oso gogorra. Aurpegia besterik ez zian ageri... maindirea bezain zuri.
Aurpegira eraman zuen esku bat aldi berean, zirkulu bat marraztu airean, begi ondoko zimurretan atxikiak irudiak. Lagun
ziezaiokeen deskribapena osatzen, baina isilik jarraitu zuen gazteak: esaldiek irudi eta irudi oso zuri. Mahai gainera ekarri zuen
aitak beso akitua eta gorputz osoaren euskarri egin zen, hartan,
kafea mahaian utzi eta desagertu zen etxeko alaba. Azukrea
bota, eragin mahai koloreko kafe beltza; euria teilapearen
kontra, kikara eta koilaratxoaren arteko txilin-hotsak. Erloju
zaharretik sartu zen denbora eta bitan eman zituen orduak.
Gizona, txapela burutik kendu gabe artean, hizketan hasi zen
orduan, gaztetatik inkonformista azaldu zela beti eta...
– Malezi gabekoa... pentsatutakoa esan eta esandakoa... egin.
Burutik mihira esaldiak, bizitzaren pasarteak ahotsaren doinuan erortzen utzi; maitasunaren itturrira itzuli eta ezin busti.
Kafeari zurrupadatxoa, zenbait oroimenetan porturatu, itsasoratu ostera; semea ilbetearen ozeanotik ekarri etsipenik gabe.
Eta haurtxoa semea, mutiko eta gaztea gero, erloju zaharrean
laurak entzun zirenerako; erloju zahar oroimen jalea.
– Gogoan diat oraindik... Hola hurbildu zitzaidaan arratsalde
hartan –gaztea isiluneen entzule ere bilakatua–. «Joan beharra
daukat, aita». «Joan? Nora joan behar duk ba», esan nioan...
«Euskal Herriarengatik borrokan ari naizelako joan beharra
daukat»... Halaxe erantzun zidaan... –gorputza aurrera botata
gizonak–. Euskal Herriarengatik borrokan...
Aldeetara higitu zituen begiak, txapela buruan egokitu; haizearen modukoa oroimena. Sentimendu orbelduak airean jirabiraka eta mahaiaren orpoan metatzen...
– Iparraldera jo behar zuela eta, agurtzen. Hain larria ote zen
galdetu eta... baietz erantzun zidaan, azalpen handirik gabe.
Azken esaldiak doi-doi entzun zituen gazteak; hurrengoen zain
adi.
– Herriaren alde dena emateko prest zegoela esan eta... besarkatu egin nindian; joan zuan. Hutsune handia sentitu genian
etxean... Hutsune handia.

Esaldiaren amaieran gelditu zen gizona, pentsakor-antza, eta
errekaren ibilgua urik gabe irudikatu zuen gazteak; gizonaren
ahotsak egongelan barreiatu zuen imajina.
– Ezustekoa bai, baina gure errespetua izan zian hasieratik
–gaztearengan finkatu zituen begiak eta begi argi haien bidetik
zetorren egunsentia, tristatua.
– Dena ematen duenari errespetua zor zaiok... –jarraitu zuen–;
hil berri duten semeak gure maitasuna ere bazian.
Erloju zaharraren pauso ozenak nabaren, tik-tak, tik-tak, orduak
hegan eta gizonaren apaltasuna hondo gabeko amildegia. Kikara txuriak mahaian uharte, haietan erreparatu, gogortutako
kafe hondarretan, eta okindegitik zerbait ekartzeko prest azaldu zen gaztea. Zutitu zen.
– Bai, hoa –erantzun zion gizonak–. Galdera bat egingo diat
–esan zuen –, hi ere gerran al habil?
Gezurrik ezin esan, edo esaten jakin ez, eta buruarekin baietz
erantzun zion. Bat-batean zutitu zen gizona orduan eta gaztea
besarkatu zuen bere beso handi haiekin. Ez zuen ezer esan.
Etxetik atera eta ezkaratzean gelditu zen. Ez zuen euririk ari,
baina karrika osoa potxingo gris bat zen goizabarraren argi
herabetian. Bai, gerran zebiltzan, zioen gazteak bere kautan,
eta antzera hilko balute bera, besteren batek entzungo lituzke
erloju zaharraren eleak? Berokiaren lepoa altxa eta joan zen
kale bakartiaren barrena; urratsen soinua leuntzen atzetik itzala eskuak sakelan zituela.

Xanti Iparragirre Perurena
Orereta, 1934 - Eskoriatza, 2022

Urrun da zeru urdina

Jon Gaztelumendi Uribarren

Borda Zaharrean

BORDA ZAHARREANEuskal Herriko xoko batean
Nafarroaren ipar aldean
mendi gailur bi bistan direla
eskuin Baigura ezker Iparla
bien erdian ni ametsetan
bihotz minean esku hutsetan
gorantz begira
joan ezin nintekeen mendira.
Kate tristeok laburrak dira.
Egur zaharreko lanai begira
galdezka nago: non ote dira?
Hainbat iragan zure barnetik
orain ni ere bide beretik.
Borda zahar zure baitan dabila
abertzale on oihu isila.
Zaude lekuko.
Egiaz joka nahi dugulako
gure burruka ez da galduko.
Inoiz irten naiz etxetik gora
oihan zokotik mendi kaskora
goizean goizik etxera sartu
nehor ez dadin nitaz ohartu.
Egun, euriak harrapatzean
sartu naiz ardi borda batean
argi begiak
ikatzez margoturik hizkiak
gerla garaiko iheslariak.
Zu hor zutitu zintuztenetik
zenbat hil dira herriagatik?
Ikusi duzu hainbat gudari
odol isurtzen bere lurrari.
Abertzaleak ez du etsiko
etsaien esku ez du utziko.
Zu ez erori.
Ireki zugan heldu denari
lehengo liburu zahar bat iduri.
Euskal izenak dagoz lerroan
haien urratsak ditut gogoan.
Beren lurretik doaz ihesi
itzulerakoik ez dut ikusi.
Urteen karga hor daramate
euskal herria zer den diote.
Bihotz dardara...
ni ere berdin nator bordara,
zu kondairaren gordailu zara.
Euskal sustraien arnas bizia
zutan badago zer ikasia.
Barkatu gure eskerrik eza
jarrai eskaintzen zure babesa
gure lurrean oinperatuak
bakardadera kondenatuak
gu eta euskera
zure barnean bilduko gera
zazpi lurralde denok batera.
Enrike Letona Biteri
Arrasate, 1961

Urrun da zeru urdina

Enrike Letona Biteri

Ezusteko bidaia

EZUSTEKO BIDAIA
Lekuaren arabera, eguna edo ordua alda daiteke, baina kondukzioa beti, edo gehienetan gutxienez, ezustea izan ohi da.
Ordu kopuru handia ziegan egiten dugunez ez da harritzekoa
gertaera gehienak bertan gaudela agitzea. Beraz, bat-batean
atea zabaltzen dizute eta zaindari batek gauzak berehala prestatzeko esaten dizu kondukzioan joateko. Burua azkar jarri
behar duzu lanean erabakitzeko zein gauza diren nahitaezkoak
eta zein gutxiago, guztiak baitira beharrezkoak. Izan ere, poltsa
bat besterik ezin da eraman eta hogeita bost kilo baino gehiago
ezin du izan. Beraz, bi multzo egiten dituzu: zurekin eramango
dituzunak eta lagunen eskuetan, gertu badaude, utziko dituzunak. Badago aukera txiki bat: beste lagun batekin ziegan egotea eta orduan eraman beharrekoak bakarrik prestatu behar
dituzu.
Espainia eta Frantzia osoan gaude sakabanatuta eta kondukzioak bi motakoak izan daitezke: leku aldatze soila edo dilijentzia judizialak egiteko Entzutegi Nazionalean. Leku aldatzea
denean zure poltsa handienean sartzen ez dena zaindarien eskuetan utzi beharko duzu, gero hauek postaz bidal diezazuten.
Dilijentzietarako baldin bada, Madril inguruko espetxe batean
egingo duzu denboralditxo bat eta denborari dagokionez, ohiko gauzetan hilabete eta bi hilabete artean pasatuko dituzu.
Hori bai, gauzak nahas daitezke eta gehiago luzatu. Bestalde,
inork ez dizu ziurtatzen egin beharrekoak amaitzen dituzunean
atera zaren espetxera itzuliko zarenik Beraz, kondukzioak zalantzaz beterik daude beti.
Astelehena zen bazkaldu eta berehala ziegako atea zabaldu
zidatenean. Pentsatzen nuen janariaren azpila hartzeko izango
zela, baina gauzak prestatzeko esan zidaten arratsaldean kondukzioan joateko. Normalean ez dizute esaten nora zoazen,
baina egunaren arabera, non zauden ere zerikusi handia du,
gutxi gorabehera jakin dezakezu. Egun horretan Madril aldera
ateratzen zirenez kondukzioak dilijentziak egiteko eramango
nindutela pentsatu nuen eta hori kontuan izanda antolatu nuen
poltsa.
Kondukzioek ere beren berezitasunak dituzte. Ez pentsa gero
zauden tokitik zoazen espetxera zuzenean eramango zaituztenik. Hori gertatzeko aukera bakarra Madriletik oso gertu egotea da edo zu zauden espetxetik kondukzio nagusia pasatzea.
Beraz, kontatu behar dizuedan kasuan furgoi txiki batean Alacanteko espetxera eramaten zaituzte guardia zibilek eta han
pasatzen dituzu bi gau, Madrileko kondukzioa asteazkenean
ateratzen delako.
Alacantera iristen zinen eta arakatu ondoren zigor ziegetara
eramaten gintuzten lehen graduan geundenok. Zulo hartan
eta ziega zikin haietan ez dago aukera handirik. Nik bederen,
ohea egin eta bertan jarrita, gehienetan aulkirik ere ez zelako
egoten, orduak irakurtzen igarotzen nituen. Beti izaten nuen
mila orritik gorako eleberri potolo bat kondukzioetan eramateko. Neurri batean bidaia izugarria egiten nuen orri liluragarri batzuetan murgilduta, batean erdi aroan eta hurrengoan
historiaurrean. Kontatzen ari naizen kondukzio honetan Ken
Folett-en “Los pilares de la tierra” egunez eskuartean izaten
banuen ere, gauean burmuinetik gertu izaten nuen denbora
aprobetxatzeko. Ez beza inork pentsa metodo bereziren bat
nuenik gauean lo nengoela hizkiak burmuinera pasatzeko. Arazoa hori baino sinpleagoa zen: burukorik ere ez zen egoten,
beraz, zamarran biltzen nuen liburua eta hori izaten zen nire
burukoa. Bestela, burukorik gabe ezin lorik hartu nik.
Zenbat aldiz zoriondu dut nire burua egoera horietan, noizbait,
haurtzaroan nire ustez, irakurketaren zaletasuna landu zuelako.
Urrun da zeru urdina

Enrike Letona Biteri

Ezusteko bidaia

Ordu luzeetan asper-asper eginda egotetik, orduak konturatu
gabe pasatzera alde handia dago. Gainera, niretzat gutxienez, ez da izan baliabide bikaina kondukzioetarako bakarrik,
espetxeko garai guztirako baizik.
Garai haiek ez ziren batere onak izan kondukzioak egiteko.
Esperimentu bat egin zuten Madrileko agintariek gurekin eta
guardia zibilek gu, preso politikook, jipoitzeko agindua zuten. Ez
daukat inolako daturik agindua zutela esateko, baina garbi dagoena da baimena gutxienez bazutela, bestela ez zen gertatuko
hainbestetan. Izan ere, libratzea zen salbuespena. Kondukzioan
irten baino aste pare bat lehenago, lagun baten gutuna jaso
nuen eta bertan esaten zidan ikusten banuen kondukzioko sarjentuak ile gorria zuela, nire burua prestatzeko jipoia jasoko
nuelako. Beraz, asteazken goizean goizeko seietan zaindariak
esnatu ninduenean, hori bakarrik nuen buruan.
Patio handi batera eraman eta bigarren graduan zeuden presoekin nahastu ninduten. Galdetu nuen ea guretarikoren bat
bazegoen, baina euskalduna ni bakarrik nintzen han. Gosaria
banatu zuten eta paseatzen ari nintzela, han non ikusten dudan
guardia zibil ilegorri bat. Nire urduritasuna handitu egin zen,
jakina, eta neure buruari esan nion ez nuela inolako aukerarik
jipoitik libratzeko.
Autobusera eramateko guardia zibil batek zerrenda pasatzen
du. Lehenik bigarren graduko presoak eramaten dituzte eta
gero lehen gradukoak. Alacanten furgoi handia ezin da sartu
espetxe barrura, beraz, kanpoan gelditzen da eta bertaraino
taldeka eramaten gaituzte, binaka lotuta eskuburdinekin. Une
batean bi ate handiren artean gelditzen gara presoak eta lehen
gradukoak azkenak izaten garenez, hor jipoituko nindutela
pentsatu nuen.

Oraindik patioan geunden guztiok batera gure hatzen marka
kondukzioko paperean markatuta gelditzeko, bulegora deitu
zigutenean banan-banan. Ilegorriak zuen zerrenda eta lehor
begiratu zidan. Betekizun hori burutu ondoren oraindik ordu
erdi luze egon ginen patioan. Pasatu beharra baldin bada, pasatu
dadila lehenbailehen esaten nion neure buruari eta ziurtatzen
ahal dizuet ez zirela izan batere une goxoak. Halako batean,
hasi ziren izenak esaten eta apurka-apurka patioa husten joan
zen. Bat-batean ez nuen ikusi gehiago ile gorria eta nire txanda
iritsi zenean konturatu nintzen han ez zegoela, bertako sarjentu
bakarra adinekoa zelako. Horrek lasaitasuna adierazi nahi zuen,
adineko guardia zibilak lasaiagoak direlako. Dirudienez, preso
kopuru handia zegoelako bi kondukzio zeuden antolatuta eta
niri adineko sarjentuarekin tokatu zitzaidan. Beraz, ez nuen izan
inolako arazorik eta sarjentu gazteak bere odol beroa beste
nonbait hoztu beharko zuen egun hartan. Hori bai, pasatutako
une txarrak inork ez zizkidan kendu.
Goizeko zazpiak eta erdietan autobusean sartu nintzen azkena
eta berehala hasi zen mugitzen. Ez pentsa, gero, autobus normalak direnik, e! Erdian pasillo estu bat dago eta bi aldeetarantz
kaiolak daude. Burdinazkoak dira hauek eta kalera eta pasilora
begira dauden bi leihatila izan ezik txapa lauaz inguratuta zaude.
Horietako kaiola bakoitzean bi aulki daude lurrera itsatsita eta
hauek doi-doi sartzen dira. Jartzen zarenean belaunekin ia
ukitu egiten duzu aurrean duzun txapa, beraz, erraz kalkula
daiteke zenbat espazioz ari garen hitz egiten. Bada, horrelako
kaiola batean sartzen zaituzte sei, zortzi edo hamar ordutan,
eta nahiz eta kaiolan joan, orain dela urte batzuk arte eskuburdinekin joaten ginen eta, unean uneko guardia zibilaren arabera, bizkarrean giltzatuta. Atera kontuak zein bidaia atsegina
izan daitekeen!

Urrun da zeru urdina

Enrike Letona Biteri

Ezusteko bidaia

Goiz hartan bakarrik sartu ninduten horrelako kaiola batean
eta hori dela eta poz-pozik nengoen. Gutxienez lasai joango
nintzen eta ez nuen egingo bidaia guztia ketuta. Baina berrehun
metro egin baino lehenago amaitu ziren nire pozak, espetxe
horretan bertan dagoen psikiatrikoan gelditu ginenean .
– Ederra sartu didate hauek! –esan nion neure buruari–. Baietz
zororen bat sartu kaiolara!
Pentsatu eta gertatu. Atea zabaldu zuten eta han sartu zuten
nire adineko mutil bat, guardia zibilak bidaia zintzo egiteko
esaten zion bitartean. Egia da psikiatrikora eramaten dituzten
lagun guztiak ez direla arriskutsuak, baina egia da ere batzuk
arriskutsuak direla eta erabat jota daudela. Beraz, horrelako
espazio txikian zaudela izaten badu krisia, auskalo zer gerta
daitekeen. Gauza onik ziur ezetz!
Buruan ilea mozteko makina pasatuta zuen gure lagunak eta
begiak irten samarrak zituenez, nahiko itxura bitxia zuen, edo
agian ohi baino itxura kaxkarragoa zuela irudituko zitzaidan
psikiatrikotik zetorrelako. Litekeena da, hori ez dut ukatuko,
askotan errealitateak baino gehiago baldintzatzen gaituelako
inguruneak eta betiko topiko zaharkituek.
Egoera hartan ez nuen nahi hitz egiten hasi eta burua txaparen kontra jarrita lo egiten saiatu nintzen. Halako batean, gure
parean zegoena deika hasi zen bere kaiolaren zenbakia zein zen
jakin nahi zuelako, guardia zibilari atea zabaltzeko eskatzeko
komunera joateko, ziur asko. Beraz, zenbakia eta beste zerbait
esan nionean eseri egin nintzen berriz.
Eseri bezain laster nire kaiola-laguna hitz egiten hasi zitzaidan:
– Zu iparraldekoa zara, ezta?

Normalean, galdera horri erantzuten diot ez naizela iparraldekoa, euskalduna baizik Eta puntu kardinalak erreferentzia
hartuta hego mendebaldekoa izango nintzatekeela gutxi gorabehera, beti nire herria bere osotasunean kontuan hartuz,
jakina . Baina ez nuen hasi nahi azalpenak ematen eta monosilabo batekin erantzun nion,
– Bai.
Berak hitz egiten jarraitu nahi zuen, dirudienez, eta jarraitu egin
zuen.
– Iparraldekoa, nongoa zara?
– Ba, Euskal Herrikoa.
– Ni ere bai –erantzun zidan–. Eta Euskal Herrikoa, nongoa
zara?
– Gipuzkoakoa, badakizu, Donostia –horrela azaldu behar diezu beraien jatorriaren arabera.
– Ni ere bai –erantzun zidan.
“Tira”, pentsatu nuen, “ondoan dagoenarekin identifikatzen
den gaixoa tokatu zait”.
– Baina Donostiakoa zara, edo Gipuzkoako beste herri batekoa?
– Arrasatekoa naiz –esan nion eta nire susmoa baieztatu egin
zen.
– Ni ere bai –erantzun zidan, eta keinuak egiten zituen, tarteka
alkandorako poltsikora eramaten zuela eskua–. Arrasatekoa,
nongoa? –jarraitu zuen.

Urrun da zeru urdina

Enrike Letona Biteri

Ezusteko bidaia

– Ba, San Andres izeneko auzokoa.
– Ni ere bai –esan zuen berriz ere.
“Beno”, pentsatu nuen, “nekatuko da gauza bera erantzuten
denbora guztian. Azken finean, galdera horiek amaiera bat izan
behar dute eta gainera amaiera hori ezin da urruti egon”.
– San Andresen zein kaletan bizi zinen?
– Doctor Bañez kalean.
– Ni ere bai .
– Zein zenbakitan?
– Ba, 7an.
– A, ez! Ni 3an bizi nintzen.
Hori entzun nuenean egia izan zitekeela pentsatu nuen. Hala
ere, txantxetan ari zela esan nion.
– Nik ere gauza bera pentsatu dut hasieran –erantzun zidan–.
Zure erantzun guztiek nire herrira, nire kalera eramaten ninduten. Horregatik behin baino gehiagotan poltsikora eraman
dut eskua nire karnetak hor jarraitzen zuen edo lapurtu egin
zenidan ikusteko. Ez duzu ikusi nolako harridura ageri zen nire
aurpegian? Begira nire NANri eta nire gidabaimenari eta ikusiko duzu ez naizela ari gezurretan.
Zein jenderekin ibiltzen zen esan zidan. Ilea jarri nion nire irudimenean eta urte batzuk kendu nizkion. Gero eta aurpegi ezagunagoa egiten zitzaidan eta azkenean gauza bateaz eta beste
bateaz oroituz joan nintzen. Ni baino urte pare bat zaharragoa
zen eta ez genuen izan inolako harremanik, baina hangoa zen,
zalantzarik gabe.
Ikaragarria da nola gerta daitezkeen gauzak. Pentsa, guardia
zibilen autobus bateko kaiola batean zaude eta berrogei mila
preso baino gehiago daude Estatu Espainoleko espetxeetan.
Bada, beste preso bat sartzen dute zu zauden kaiolan eta hura
zure kalekoa da. Probabilitate kontuetan hasten bagara, horrelakorik ezin da gertatu berriz.
Oker ez banago soldaduskan zegoela agitutako lapurreta zela
medio zegoen espetxean, nahiz eta berak behin eta berriz esan
zidan berak ez zuela egin. Eta nik ez nuen inolako arrazoirik
ez sinesteko. Gainera, sinetsi edo ez, gauzak ez ziren aldatuko
berarentzat.
Bere gaixotasunari dagokionez, kontatu zidanez Burgoseko
espetxean bitan edo hirutan komunikazio lokutorioetatik irten
ondoren, bertan dagoen paretara igo zen, eta horrelako beste
hainbat lelokeria egin ondoren, zigor gisa, psikiatrikora bidali
zuten.
Bidaia guztia hitz egiten joan ginen eta hainbat espetxetan gelditu ondoren preso batzuk jaisteko eta beste batzuk igotzeko,
zazpi bat ordu kaiola horretan igaro ondoren, azkenean iritsi ginen egun batzuetarako gure ziega izango zen eraikinera:
Carabancheleko erreformatorioa. Izan ere, garai batean Carabanchel bilakatu zen kondukzioen zentro Madrilen eta lehen
graduan geunden presoak leku honetara bidaltzen gintuzten.
Beraz, nire kaiola-kidea Carabanchelen gelditu zen. Ni, berriz, pixka bat ibiltzeko gogoarekin, irrikatan nengoen autobus
hartatik jaisteko. Nekatuta nengoen, baina pozik guardia zibilek
ez nindutelako jipoitu eta nire kaiola-kidearekin ondo etorri
nintzelako.
Autobusetik jaitsi eta poltsa hartu nuen barrura eramateko. Detektoretik pasatu nintzen eta egun batzuk pasatzeko
Urrun da zeru urdina

Enrike Letona Biteri

Ezusteko bidaia

funtsezko gauzak jarri nituen poltsa batean: izarak, zapatilak,
garbiketarako gauzak eta liburu bat. Besterik ez dute uzten.
Gela amerikano batera, –barroteekin egindako gela, baina kanpotik dena ikusten dena– sartu gintuzten eta han egon ginen
apur batean banan-banan deitzen hasi ziren arte. Nire txanda
iritsi zenean ohatze bat zegoen ziega batera eraman ninduten
eta poltsan nituen gauzak arakatu zituzten. Erraketarekin ni
ere arakatu ninduten eta bukatuta zegoela pentsatu nuenean,
beste zaindari bat etorri zen esanez biluztu egin behar nintzela.
– Zure lagunak arakatu nau –esan nion.
– Orduan araketari uko egiten diozu –esan zidan.
– Esan dizut zure lagunak arakatu nauela.
– Baina, biluztu egin behar zara.
– Ni ez naiz biluztuko, baina ez dut jarriko erresistentziarik.
Beraz, nahi baduzu has zaitezke arropak kentzen, nik ez ditut
nire kabuz kenduko eta.
– Utzi ziega horretan giltzatuta eta etorriko gara besteekin
amaitzen dugunean –esan zion bere lagunari.
Lagunak ez zuen nahi arazorik eta gainera bazekien ez zegoela
biluzteko inolako beharrik, baina bere lankideari ezin kontra
egin. Egin zuen saio bat gauzak horrela uzteko, baina bere lagunak ez zuen amore eman.
Hiruak eta erdiak edo izango ziren eta han nengoen ziega batean, zaindariak noiz etorriko ziren zain. Batzuetan jarri egiten nintzen burdinazko ohatzean, baina negua zen, hotz egiten
zuen eta burdina hotza zegoen. Beraz, denbora gehiena aurrera eta atzera nenbilen, zarata txikienari adi eta nire hausnarketetan sartuta.