Urrun da zeru urdina - 01

EGILEAK
Euskal Errepresaliatu Politikoak

Aurkibidea

Espetxeko gure literatura • Jokin Urain Larrañaga

Siempre tendrán algo • Iñaki Ojeda Martin

Lehenean bezala • Josu Ormaetxea Antepara

Ziega • Idoia Lopez Riaño

Abenduaren begien aurreran • Jon Gaztelumendi Uribarren

Borda Zaharrean • Xanti Iparragirre Perurena

Ezusteko bidaia • Enrike Letona Biteri

Rasgando silencios • Ines del Rio Prada

Sozialismoa: garaipen egunaren biharamuna
• Jon Mintegiaga Oiarbide

Euskal orbana • Joseba Garmendia Albarracin

Marrazkia • Pello Mariñelarena Imaz

Isolamendua eta bestea • Joseba Arregi Erostarbe

Zure gatibu gatibutzan • Xabier Aranburu Muguruza

Ziega hutsari begira • Joxe Blanco Gomez

Nire lana egiten ari naiz • Karlos Apeztegia Jaca

Jon Irri Urdin • Xabier Balerdi Ibarguren

Bakarlekuko bakarrizketa • Olatz Caminos Uribe

Iragana • Iñaki Gonzalo Casal

Oso zaila • Kristina Goirizelaia Gonzalez

Amona • Garikoitz Arruarte Santacruz

Barrote porlan, harresi ta kasernez • Aritz Saez Insausti

Ezin izan zuten • Naiara Mallabia Sanchez

Astronomia • Ni

Volver • Alfonso Etxegarai Atxirika

Ateratzen nautenean • Oier Goitia Abadia

Aurkibidea

Gutun bat • Henry Bengoa

Zuoi. Zulo hauetan eginiko lagunei • Amaia Urizar de Paz

Bederatzi metro karratuk, gizartea osatzen dute • Izenik gabe

Eskutitzak berandu datoz • Zorion Zamakola Ibaibarriaga

Jolas konpartituak harremanak • Aitor Arantzabal Altuna

Atzerriko liburu mardulak • Sergio Garcia Razkin

Maitasuna • Maritxu Uzkudun Etxenagusia

Animaren ihesaldia • Iurgi Garitagoitia Salegi

Patioan. Blogak & Letrak Villefranchetik Larrabetzura
• Oier Gonzalez Bilbatua

Urria • Maider Caminos Miranda

Gutuntxoak • Asier Kintana Zorrozua

Quartier Disciplinaire • Haimar Altuna Ijurko

Denboraren ur tantak • Eñaut Aiartzaguena Bravo

Zurekin egotera • Olatz Lasagabaster Anza

Ukitu gabeko aurrez aurrekoak • Teresa Toda Iglesias

Barne kudeaketa • Galder Cornago Arnaez

Gaurkoak be, aita • Urtzi Gainza Salinas

Marrazkia • Oier Andueza Antxia

Marrazkia • Amaia Elkano Garralda

Helicóperos azules • Fernando Alonso Abad

Azaroak 23, asteartea • Ibon Meñika Orue-Etxebarria

Marrazkia | Nafarroan • Itziar Plaza Fernandez

Marrazkia • Joseba Galarraga Arrona

Marrazkia • Mikel Zarrabe Elkoroiribe

Aurkibidea

Kandela pizteko behar dena • Mikel Albisu Iriarte

Marrazkia • Julen Atxurra Egurrola

Marrazkia • Jon Aingeru Otxoantezana Badiola

Arabazozo zuria • Jokin Urain Larrañaga

Marrazkia • Ibai Aiensa Laborda

Tximeletari tximeletez • Mikel Azurmendi Peñagarikano

¿‘Ongi etorri’ quiere decir ‘alfombra’? • Patxi Zubikarai

Marrazkia • Iñigo Elizegi Erbiti

Hitzak hirugarren neguan • Aitzol Iriondo Yarza

Haurtzaroko oroitzapenak • Marixol Iparragirre Guenetxea

Errutina • Ernesto Prat Urzainki

Maitasun haizeak • Saul Curto Lopez

Marrazkia • Mikel Orbegozo Etxarri

Esku-lanak • Josu Bravo Maestrojuan

Carabanchelgo motina bertsotan
• Joseba Eizagirre Mariskal | Joseba Sarrionandia Uribelarrea

Eroglifikoa • Ekaitz Sirvent Auzmendi

Murruaren aurrean ametsetan • Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

Igerilekuko pirañak • Josu Ginea Sagasti

Alez ale eta bestea
• Ekhiñe Eizagirre Zubiaurre | Itziar Plaza Fernandez

Baikortasunez herren • Patxi Uranga Salbide

Hirugarrentxua • Aitor Fresnedo Gerrikagoitia

Marrazkia • Gorka Lupiañez Mintegi

Marrazkia • Itziar Moreno Martinez

Bidaia • Karlos Cristobal Martinez

Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

ESPETXEKO GURE LITERATURA

E

spetxeko literatura munduan gauza txikia da seguru
asko, ezdeusa beharbada, baina literatura hori euskal
literaturara eta euskal mundura ekartzen badugu,
handitxoagoa da agian. Badu funts bat, baditu autore ezagunak, lan bikainak. Eta literatura horrek merezi du, seguru
asko, hemen egin dezakeguna baino azterketa zehatzago eta
begirada zuhurrago bat, eta aztertzaile jakintsuagoren bat ere
behar luke. Beraz, hemen ez gara pretentsio horretatik abiatuko.
Baina Ataramiñeren antologia hau baliatuko dugu euskal presoek idatzi dutenari gainbegirada bat emateko. Argitalpenak
bere ibilbideari ekin eta 20 urtera dator antologia hau. Hasieratik argitu behar dugu bi atal, edo bi adar dituela Ataramiñe argitalpenak: bata, 2002tik 2017ra arte iraun duena da,
hainbat preso, iheslari eta deportaturen lanak —idatziak edo
pintura eta eskulanen argazkiak— liburu kolektiboan bilduz
urtean behin atera diren liburuen atala da. Atal honetako 16
liburuetan 140 inguru presoren lanak jasotzen dira. Beste atala, berriz, bilduma kolektibo horrez aparte presoek banaka,
binaka edo taldean osatuta Ataramiñek argitara eman dituen
liburuena da. Bigarren atal honetan, bertsoz, narrazioz, haurrentzat ipuin eta marrazkiz, itzulpenez eta abar osatutako
40tik gora liburu argitaratu ditu Ataramiñek. Antologia honetarako azken hauek ez ditugu kontuan hartu.
Antologia honetarako, beraz, lehen atala soilik hartu da kontuan. 16 liburu dira lan honetarako oinarritzat hartu ditugunak, eta 16 liburu horietan narrazioa, poesia, pintura edo
eskultura lanen argazkiak, bertsoak eta ipuinak... denetik aurkitu dezakegu apur bat.
Idatzi gehienak euskaraz eginak dira, baina badira gazteleraz
eta frantsesez egindakoak ere. Euskarazkoak lehenetsi ditugun arren, gaztelerazko idatzi batzuk ere jaso dira antologian.
Erabili diren irizpideekin jarraituz, modu batera edo bestera
espetxea eta erbestea ardatz dituzten gaien inguruko idatziak
lehenetsi dira. Gai edo oinarri moduan, orokorrean erreparatuta, borroka, askatasun nahia, maitasuna, itxaropena, elkarbizitza, bakardadea, urruntasuna daudela esan behar da.
Ezinbestean espetxe, erbeste edo deportazioren harresien ostetik aldarri egiten dute ahots hauek. Esan nahi dugu egunerokoan eusteko eta borrokatzeko, salatzeko eta aldarrikatzeko,
maitatzeko, negar eta barre egiteko, eta ilunpean haztamuka
bidea ez galtzeko ere bai, idatzitako edo egindako lanak direla
gehienak. Beren idatziak Ataramiñera bidali dituzten preso
edo iheslari gehienen lehen helburua ez da izan literatura egitea soilik, baizik-eta literatura, edo pintura, borroka-zelaiko
artefaktu gisa lantzea. Beraz, aspektu horri ere eman diogu
lehentasuna liburu honetarako lanak hautatzean.
Esan dugu Ataramiñek 2002an abiatu zuela bere bidea, baina
aurretik ere izan dira euskal herritarrak espainiar eta frantziar
espetxeetan, eta haiek ere idatzi zuten. Ez litzateke justua
mende honetako euskal preso eta iheslari politikoen sormen
lanari azpimarra handia egin eta aurrekoek egin zutenari ez
erreparatzea.
Denboran oso atzera jo behar dugu, ia 500 urte atzera, euskal presoen literaturan lehen aztarnak topatzeko. 1545ean

Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

argitaratu zen euskarazko lehen liburua, Bernat Etxepareren
Linguae Vasconum Primitiae. Etxepare Biarnon eduki zuten
preso, 1516 inguruan. Liburuko XIII. atalean, Mosen Bernat
Etxeparere Kantuia goiburua daramanean, espetxeko egonaldi hori agertzen du Etxeparek. Osoa ekartzeko luzea da,
baina hona bi zati:
...
Mosen Bernat, pensa ezak kartzel hori gaiz bada,
Nonbait ere infernuia are gaizago dela;
Heben hik badukek bana, haiek ez nork konsola;
Penak heben fin dik sarri, haienak ez sekulan.
...
Libertatia nola baita gauzetako hobena,
Gathibutan egoitia hala pena gaizena.
Ni bezala ez dadila, ohtoi, nehor engana,
Ez etare hiz orotan fida ere gizona.
Iangoikua zuk begira niri ere zuzena.
Amen.

Espetxean euskaraz idatzitako testuekin jarraituz, 1564 Lizarra eta Tuterako espetxeetan egon zen Joan Amenduxek idatzitako Hemen natza ehortzirik poema ekar dezagun:
Hemen natza ehortzirik, noizbait gozo eritzirik,
Herioak uste gabe dolorezki egotzirik,
ene anima Jangoikoagana beldurrekin partiturik,
lagun gabe bide luzean peril asko pasaturik,
onak eta honrak bertan munduak edekirik,
plazerak azkeneraino atsekabe bihurturik.
Ahaideak eta adiskideak, arte gutxiz atzendurik,
ikusten ditut itsusirik, harretxe guztia deseginik,
argi gabe ilunbetan, ustel eta kirasturik.
Negar begi bat bederak bere aldiaz oroiturik,
nehork ere izanen ez du nik ez dudan partidurik,
Ene anima gomenda ezazue garitatez mobiturik,
zarraizkidate gero bertan hitz hauek ongi notaturik:
Josafaten baturen gara Judizion elkarrekin;
bitartean lo dagigun, bakea izan dadila guztiekin.
Bi mende eta erdi inguru geroago topatuko dugu Juan Inazio
Iztueta; 1801-1807 urte bitartean eduki zuten preso, Azpeitian lehenik eta handik Logroñoko espetxera eramanda gero.
Han idatzi zituen Kontxesirenak, bere maitearentzat maitasun bertsoak. Hona hamarreko sortatik bi:
Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

Ogeita lau leguaz nago aparte,
Bitartean ba dauzkat milloi bat ate,
Guztiak itxirik;
Nai arren ezin egon ixillik;
Beti negarrez,
Nere maite maitearen galdez:
Otedan bizi,
Biotz-biotz nereko Kontzezi
Esperantzetan bizi, maite gozoa,
noizbait kunplituko da gure plazoa.
Eta orduan,
gauza txarrik ez hartu buruan
lehengoai utzi,
ez degu pasatzen pena gutxi
preso sei urtez!
Onduko gaituzte nere ustez.
Martin Larralde “Bordaxuri” hazpandarraren Galerianoaren
Kantuia aski ezagun bilakatu zen Peio eta Pantxoa kantarien
bitartez. Martin Larraldek 1815ean galeretan zegoela idatzitako bertsoetatik bi hartuko ditugu:

Kantatzera nihazu alegera gabe,
Ez baitut probetxurik, tristaturik ere;
Nehun ebatsi gabe, gizonik hil gabe,
Sekulakotz galerak enetako dire.
Mila zortzi ehun ta hamabortzgarrena,
Ni Ahazparnen preso hartu nindutena;
Plumagaineko premu, orok dakitena,
Galeretan higatu beharko naizena.
Mende honetan topatuko dugu Jose Maria Iparragirre urretxuarra ere. Gerraren, espetxearen eta erbestearen itzala jarraika izan zituen gaztetatik. Munduan zehar ibili zen, gitarra zartxo bat lagun. 1855ean Guardia Zibilak atxilotu zuen
Tolosan eta, epaituta, Euskal Herritik kanporatu egin zuten.
Atxiloaldi horren eta epaiaren ondoren idatzitako bertsoetatik bat da ondorengo aski ezagun hau:
Zibilak esan dute
Biziro egoki,
Tolosan behar dela
Gauza hau erabaki;
Giltzapean sartu naute
Poliki poliki,
Negar egingo luke
Nire amak baleki.
Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

Mende honetakoak dira espetxearekin edo epaitegiekin zerikusia duten beste bertso sorta batzuk ere: Hamalau heriotzarena, Estudiante kondenatuarena eta abar. Zenbait hilketagatik heriotza zigorra ezarrita, enkarguz egindako bertsoak
dira, ez espetxeratuak berak eginak, nahiz-eta lehen pertsonan jarriak izan. Sasoi bateko bertso paperen bitartez iraun
zuten edo kantuaren bitartez iritsi dira guregana. Baina ez
litzateke guztiz zuzena bertso hauek espetxeko literaturaren
edo espetxeko idatzien sailean sartzea.
Espetxean idatzitako edo espetxearen ezagutza pertsonaletik
idatzitako testu guztien bilaketa eta araketa guztiz zehatza
egitea ez da erraza. Ustekabeak topatuko genituzke beharbada. Dena den, beste lekuren batean egin beharko da egitekotan.
Hurrengo mendera jauzi eginda, 1936-1939ko gerra eta gerraosteko presoen testigantzetara heltzen gara. Aldaketa batzuk sumatuko ditugu hemendik aurrera. Lekukotzan prosa
hasten da bere lekutxoa hartzen, eta lehen aldizkari kolektiboa azaltzen da, “Espetxean” izenarekin.
1937ko urriaren agertu zen lehen zenbakia, Santoñako El
Dueso kartzelan euskal presoek egina. 1941eko apirila bitartean 11 zenbaki sortu zituzten, bakoitza 4-6-8 orrialdekoak.
Lehen bi zenbakiak Santoñan egin zituzten, hurrengo bostak Bilboko Larrinagan, eta azken laurak Burgosen. Aldizkari
gehienak eskuz idatzi eta eginak, azkenak egiteko Burgosko
espetxeko inprimategia erabili bazuten ere ezkutuan. Zenbaki
bakoitzak bost bat kopia izaten zituen. Euskarazko eta gaztelerazko idazlanak, erdi bana inguru zituzten aldizkariek.
Horrez gain, marrazkiak, gurutzegramak eta gainerakoak ere
bai.
Garaiaren eta presoen animoaren egoera azaltzen da, ezinbestean, aldizkari hauetako idatzi batzuetan. Itxaropena edo
itxaropen nahia, ezina... Besterik ezean fedean eta aberriarekiko maitasunean bizirauteko indarra bilatzen duten presoen
irudia ere bada.
Espetxeko literatura ez, baina testigantza moduan ezin aipatu gabe utzi aldi honetako presoek idatzi zituzten eskutitzak.
Heriotza zigorra gauzatu zain zeuden presoek Larrinagako
espetxean-eta nolabait testamentu modura idatzitako azken
eskutitzak zinez urragarriak dira. Sail honetan sartu behar
genituzke Estepan Urkiaga “Lauaxeta”ren poemaren batzuk,
“Azken oyua” kasu:
(Zubillaga’tar Karla’ri )
Goiz eder onetan erail bear nabe
txindor baten txintak gozotan naukela?
El naiten leyora begiok intz gabe.
Gorbei barna yatort kañoi-ots itzela:
or egazkin-egak odei-lapur doaz.
Guda-gotzon baltzak odolez dakustaz,
euren oin aurrean beredin gudari.
Gaste argi orreik, eutsi lur amari!
Bera baizen onik eztauko ludiak.

Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

Eta poema eder honen azken zatitxoa:
Eta bake deuna sortuko danean
neure azur utsak besteenakin batu;
eresi gurenaz lagundu bidean
obi bakar-arte.
Baña, arren, bukatu
oroigailluaren maitasun itzala
Kistoren gurutzat; Beragan ditxarot.
Josu’ren fedea besterik eztaukot.
Erri zintzo-onenak zaindu dagiala
il gintzanen atsa, il gintzanen ala.
(1937)
Ez genituzke aipatu gabe utzi behar aldi honetako beste idazlan batzuk, ez espetxean baina kontzentrazio barrutietan
zeudenek idatzitakoak. Ander Garate “Gesalibar”ek Gurseko
barrutian idatzi eta “Euzko Deya”k argitaratzen zituen kronikak ederrak dira. Eta zer esan Gursen bertan Nikolas Ormaetxea “Orixe”k idatzitako Idorreria poemaz!
Aldi honetakoak amaitzeko, Luis Rezola “Tximela”. Esan liteke espetxeko testigantza uzteko kontzientzia betearekin idatzi zituela bere bertsoak. Honela dio haietako batean:

Astera nua kantuan
Santa Mariko Puertuan,
onela ditut penak aztutzen
etxe giltzatuan.
Gordetzen badet buruan,
ezta jakingo munduan
ogei ta iru urte ederrekin
gaur nola naguan.
Puerto de Santa Mariako espetxetik idatzi zituen hainbat
bertso sorta, batzuk amari zuzenduak edo ama buru-bihotzetan zuela, beste batzuk lagunen oroiminez... Preso politikoak urruntzea, gerrako presoak kasu honetan, ez baita gauza
berria. Tximelak berak kontatzen du beste bertso batzuetan
nola eraman zituzten El Duesotik Puertora. Tximelak bertsotan kontatzen du El Duesoko bizimodua, espetxeko egoera,
gauean fusilatzeko ateratzen zituzten presoak... Bikaina da
bere testigantza eta bere lana.
Gerra eta gerraosteko preso haien ondoren, 1960ko hamarkadan hasiko dira espetxeak berriro euskal presoz betetzen,
baina hurrengo hamarkadara arte itxaron behar dugu euskal
preso politikoek idatzitako bertso, poema edo prosa ikusteko. Gotzon Alemanek Jaen edo Aranjuezeko espetxeetan
idatzitako poesia aipatu behar da batetik. Bestetik, Zamorako
konkordatu kartzelan egon ziren euskal apaizen lanak. Zamoran Julen Kaltzadak Herriak eta gizonak historia lana idatzi
zuen, eta Xabier Amurizak, berriz, bertsogintza eta bertsola20

Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

ritzaren teorizatze lanak batez ere. Gaur egungo bertsolaritzaren edo bertsolaritza modernoaren oinarrian bertso eskolak badaude, bertso eskolen oinarrian Amurizak Zamorako
espetxean egindako Zu ere bertsolari eta Hiztegi errimatua
daude besteak beste. Teorizatze horrekin pareko, Amurizak
Zamorako espetxean jarritako bertsoak azpimarratu behar
ditugu: testigantza dira, egoeraren salaketa dira... Tximelaren
bertsoen ezpaletik zerbait badute Amurizaren sorta batzuek.
Euskal preso politiko batek espetxean idatzitako lehen nobela ere berea da, Amurizarena. 1973an Larraun goitizenarekin
sinatuta argitaratu zuen Elkarrek Amurizaren Hil ala bizi eleberria.
Hamarkada honen bukaera eta hurrengoaren hasieraren mugan, Amnistia legea deituaren ondoren espainiar espetxean berriro euskal preso politikoz betetzen hasten direnean, beste aro
bat hasiko da “espetxeko literatura” deitu dezakegun horretan.
Alde batetik aldizkari kolektiboak daude, tartekako etenaldi
luze edo laburragoekin baina gaur egunera arte iraun dutenak. Eta badira bi preso edo gehiagoren artean idatzitako liburuak ere. Bestetik, berriz, hainbat presok banaka idatzitzako liburuak liburuak.
1979tik 1989ra bitartean, Sorian egin zen lehen aldizkari kolektiboa, Puerto de Santa Maria eta Herrera de la Manchan
hurrengoak. Sorian 1979-1980 urteetan egin zenak “Aga”
zuen izena eta lau-bost zenbaki izan zituen; Puerto de Santa Marian 1982-1983 urteetan egin zuten “Intxaurraga” aldizkariak hiru-lau zenbaki izan zituen; eta Herreran, berriz,
1985etik 1988 ingurua arte egin ziren “Martxan” 1. moduluan, “Kixmi” 2. moduluan eta “Halankarri” 3. moduluan.
Aldizkari hauek 40-45 orrialde ingurukoak dira batzuk, beste
batzuk 30-35 inguru dituzte. Zenbaki bakoitzaren ale batzuk
egiten ziren, Herrerako lau moduluetan zeuden kideen artean
banatzeko. Testuak idazmakinan kalkoarekin joaz egiten ziren kopiak, eta gero koadernatu, folio erdiko orrialdeak zituen liburuxka forman. Herrerako lau moduluetan banatzen
ziren gero.
Honela zioen “Halankarri”ren lehen zenbakiaren editorialak:
«Esku artean duzun hau ez da bokadiloa, ez. Denbora luzez
pentsatu ondoren konklusio batetara iritsi naiz: hau aldizkaria
da. La Mancha honen erdian egindako hirugarren modulokoen aldizkaria. Lehenik “literatur aldizkaria” esatea bururatu zait, baina ez dakit... ikus dezagun izan daitekeenentz.
Idazten den oro al da literatura? Badirudi ezetz. Adibidez,
erosketetarako zerrenda, euskaraz zein alemanieraz idatzia ez
da literaturatzat hartzen. Ezta matematika liburu bat ere. Lan
literarioaren funtzioa ez da zerbait azaldu eta zerbait berorren
zerbitzuan egotea, baizik eta lanak berak sortzen duenaren
zerbitzuan egotea. Sortze hau —eta berau burutzeko modua,
modu estetikoa alegia— da, hain zuzen ere, literaturaren izatearen arrazoia.
Ez diogu jarraitu behar literatura zer den eta zer ez den mugatzen saiatzeari, aski bait dugu nahi genuenerako: hau erosketetarako zerrenda ez dela frogatzea, eta bide batez literatur
aldizkaria izan daitekeela.
(...) “Halankarri”, dakusazunez, espero zenuena duzu, zeuri
zuzendua. Zeuri, mozkorti, puta, punk, makarra, seroren kolegio batetan izan neska, heavy metalzale —edo Jaime metal-

Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

zale—, Ameriketatik etorri izeba itsusi horri. Baina, batez ere,
gartzela honetako gainontzeko modulo batetan zauden mutil
bapo, Yeserias-en gartzelatu neska narritagarri, Alkala-ko lagun eder horri.
Murgil zaitez, bada, mundu zoragarri-zoratu honetan».
Aldizkari hauetan, ipuinak, iragarkiak, berriak, poemak eta
hainbat gauza sartzen zen, eta umorea ere bai, borborka.
Kontuan izan behar da urte hauetan talde handi samarretan
zeudela euskal preso politikoak, beren artean bazeudela zenbait dinamika, euskaraz ikasteko edo alfabetatzeko, bertsolaritza lantzeko, literatura, itzulpenak... Horrek guztiak eragina
zuen ezbairik gabe aldizkari hauek egiterakoan. Esan behar
da hauek izan zirela presoek idatzi eta espetxean bertan argitaratutako azken aldizkariak. Hemendik aurrerakoak, kartzelan egindako lanekin baina kalean editatu eta argitaratu dira.
Hamarkada honetan idatzitako bi liburu aipatu behar dira: Sorian 1982an Maximo Aierbe eta Jon Esturoren artean idatzitzako Xake, xakeari buruzko euskarazko lehen liburua seguru asko; eta Puerton zeuden euskal presoek 1983an argitaratu
zuten “Intxaur azal baten barruan” eta “Eguberri amarauna”
liburu kolektiboa. Liburu honetakoa da ondorengo poema:
noizean behin Carabanchelera bidaia
burdin zirrikituetarik begiratu
urrundik eta arin arinean
cordobako kotoi biltzaileak
jaengo olibadiak
despeñaperros eta amildegietako astigarrak
izotzaren lurralde biluziak
madrid non haur baldresak
zarama gainetan jolastu ohi diren
ez dugu neskatxarik ikusi
eta esposa hestuegiek
marka ubelak utzi dizkigute
zakur eta asto argalen bidea egin eta
hurrengo astean desegingo dugu berriro
puerto de santa maria gorrira itzultzeko
Eta honela dio beste batean:
Euskal Herritik urrun,
denbora hain astiro eta mingarri
iragaiten den leku honetan...
Hamarkada honen azkenetan, Susa aldizkariak 1989ko ekainean atera zuen Itzalpeko ahotsak monografikoa, hainbat
euskal presoren idazlanekin. Poemak, narrazioak, itzulpenak
eta marrazkiak ere jasotzen zituen ale honek.
Aldizkari kolektiboekin jarraituz, “Barrutik” argitaratu zen
1989ko abuztutik 1993ko abendura bitartean. Zazpi zenbaki izan zituen guztira; txikienak 50 zituen eta lodienak 67.
Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

Euskaraz eta gazteleraz erdi bana inguru daude testuak. Komiki eta marrazkiren batzuk ere badaude aldizkari hauetan.
Sakabanaketaren hasierako urteak zirela kontuan hartu behar
da, horrek baduelako eragina testuetan. Hainbat espetxetako
kideek egoera salatzeko eta beren egoeraren berri emateko
idatzitzako agiri politikoak dira asko.
Eta 1993tik 2002ra arteko hutsunearen ondoren sortu zen
Ataramiñe, azken aldizkari edo koaderno kolektiboa. Azkena,
oraingoz, eta azkena bedi betiko, ez idazteko gogoaren faltan,
espetxeak beteko dituzten preso politikoen faltan baizik.
Aldizkari edo liburu kolektibo hauez gain, liburu ugari idatzi dute euskal preso politikoek azken 40 urte hauetan. Ataramiñek berak eta beste argitaletxe batzuek presoek banaka
edo binaka —testuak eta marrazkiak banatuz gehienbat—
egindako lanekin atera dituzten liburuen kontaduria eginda,
50etik gora dira.
Oso luze joko liguke, beraz, autore horien eta liburu bakoitzaren aipamenak egiten hasiko bagina hemen. Begirada bat
ematea merezi du, hala ere, sormen horren guztiaren argazkitxo bat egiteko bederen.
Espetxeko euskal literatura bi estilotan banatu dezakegu gainbegirada batean: bertsoa eta poesia batetik, eta prosa bestetik. Sailkapen horri helduta, esan daiteke bertsoak eta poesia
izan direla 1980. hamarkadara arte, espetxetik edo espetxeko
gauzez idazteko formatuak. Badira salbuespen batzuk, Xabier
Amuriza eta Julen Kaltzadak prosa ere idatzi baitzuten Zamorako kartzelan. Eta hori baino lehen, hor dago 1936-39ko
gerrako presoek atera zuten “Espetxean” aldizkari kolektiboa.

Bertso edo poesia egile haiek ez ziren beti arituko “literatura” egiten ari denaren kontzientziarekin, gehiago izango zen
beren buruen eta egoeraren berri eman beharrak eramaten
zituelako horretara, lagun edo etxekoei adierazi beharrak, edo
munduak jakin zezan, Tximelak bere bertsoetan esaten duen
moduan. Eta bertso edo poema bakoitzean saiatu ziren ahalik
eta modurik txukunenean esaten adierazi nahi zutena. Beraz,
argitalpenerako eta publiko zabalarentzat aritzeko pretentsiorik ezean ere, badago edertasunaren bila egindako lan bat, eta
lan bikaina da kasu asko eta askotan.
80. hamarkadan eta hortik aurrera ez da etengo poesia edo
bertsogintza, ezta idazten den horretan edertasuna bilatzea
ere, jakina. Etenik gabeko jarraipena izan du espetxeko literaturak, eta jarraipena izan du bertso eta poesiaren sormenak.
Baina ez espetxean horretarako erraztasunik izaten delako.
Kartzelak ez baitu erraztasunik ematen ezertarako, are gutxiago zure giza-inguru naturalarekin harremanak izateko.
Gaur telefono deiekin konpondu dezakezun arren, duela bi-hiru
hamarkada espetxean ez zegoen halako aukerarik, eta kartzelara sartu bezain bizkor ohartzen zinen harremanetarako ezinbestekoa zela eskutitzak idaztea. Idatzizko harreman horietan,
euskarazkoetan bederen, pentsa dezakeguna baino normalagoa
izan da bertsotan aritzea. Euskal preso batzuek jaietan beren
herrira, edo ekitaldi zehatzen baten harira, bertsoak bidaltzeko ohitura izan dute. Baita sariketa zenbaitetara bertso sortak
aurkezteko ere. Batzuetan espetxean lagunartean bultzatu dira
bertso eskola modukoak, eta bide horretatik aurrera egin du
zenbait kidek eta bertso sortekin liburuak argitaratu ere bai.
Bertsogintzak, gainera, espetxeko egoera eta biziera desdramatizatzeko balio izan dio hainbat presori. Lizentzia hori ematen
Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

du bertsoak, nolabait esateko. Horretan bikaina da Amurizak
Zamorako kartzelan jarritako zenbait sortaren adibidea, eta hor
daude azken hamarkada hauetan bide horretan aritu izan diren
beste batzuk: Xabier Arriaga “Txiplas”, Jon Tapia, Eusebio Lasarte, Ibon Muñoa, Xabier Aranburu “Xomorro”...
Bertsolaritzatik poesiara igaro eta azken lau hamarkada hauetan idatzi eta argitaratu denari erreparatuta, zerrenda luzea
egingo genuke kartzelan genero literario horretan asko edo
gutxi aritu diren preso guztiak izendatuko bagenitu. 80. hamarkadaren hasiera haietan Puerto de Santa Marian idatzitako “Intxaur azal baten barruan” eta “Eguberri amarauna”
hartatik gaur artean poesia asko idatzi eta itzuli dute euskal
preso politikoek, eta preso askoren poemak argitaratu dira aldizkari eta liburu kolektiboetan edo bakarkakoetan. Poesia
egile horietako batzuk ezagunak egingo zaizkio edonori, Joseba Sarrionandia kasu, baina beste izen asko ekarri behar genituzke zerrendara, Jon Etxeandia esate baterako, edo Xabier
Izaga, Ekhiñe Eizagirre, Mikel Ibarguren…
Baina, bertso eta poesia alboratu gabe, espetxeko literaturan
prosaren formatua hasten da gorputz hartzen 80. hamarkada
horretan. Horrela, lehen aldizkari kolektiboetatik banakako
lanetara igaroko dira euskal preso politiko batzuk, bai nobela,
ipuin, saiakera, narrazio, itzulpenak... idatzi eta argitaratuz.
Eta gaur egunera arte emankorra eta ugaria izan da sormen
lan hori. Horren erakusle dira azken 40 urteetan argitara
eman diren lanak. Lau hamarkada hauetan, euskal preso politikoen gehiengoa Sorian zegoenean hasita, lehen ez zeukan
tamaina hartu du prosak. Euskal presoen artean irakurtzea
ohiko ariketa bazen urte haietan, idaztera edo literatura egitera ere modu naturalean igaro zen dudarik gabe. Euskal preso
politikoen gehiengoa elkarrekin egoteak, Soria, Carabanchel,
Puerto eta Herrerako lehen urteetan batez ere, zenbait dinamika sortzea —euskaraz alfabetatzeko ikastaroak, aldizkari
kolektiboetarako idaztea, bertso eskola modukoak...— erraztu eta bultzatu zuen. Euskalduntzeari garrantzia ematen zitzaion kolektiboan, alfabetatzeari ez gutxiago, irakurri asko
irakurtzen zen... Eta hortik literatura egitera edo sormen ariketa modura idazten hastea ez zen gauza arraroa. Taldekako dinamika horien emaitza dira itzulpenak kasu batzuetan,
lehen hamarkada horretan bederen, nahiz eta gerora banaka
ere egin dituzten preso batzuek itzulpen lan bikainak.
Gainera, euskaraz ez zekiena ez zen hasiko bertsoak egiten, eta
poesia gustuko izatea ez da ezinbestekoa. Beraz, prosak baditu
gehiagorentzat aukerak, eskutitzak idazteko bada ere, eta, euskal presoek papera edo koadernoa eta boligrafoa eskuan izatea
munduko gauzarik normalena ez ezik, ogia bezain beharrezkoa
dela ere esan liteke kasik. Bestalde, idazten hasita, gai ezberdinei heldu nahi izateak edo adierazi nahi dutena “libreago” esateko eraman ditu agian presoak prosara, poema edo bertsoen
arauetatik kanpo ahaleginak egitera, eta ipuinak, nobelak, saiakerak... idatzi dituzte, euskaraz gehienek eta gazteleraz batzuek.
Baina, honaino iritsita, galdera bat: papera eta boligrafoa eskuan izanda ere, zer arrazoirengatik idazten dute presoek eskutitzetatik harago? Zerk eramaten du idaztera preso erori aurretik agian inoiz eskutitz bat edo poema bat idatzi ez zuen
pertsona hori?
Ez, noski, espetxera sartzean ohartu delako idazlea dela,
nahiz eta ordura arte inoiz ezer idatzi ez. Esan dugun moduan, badago behar sakon bat norbere urkoekin, etxekoekin
eta ingurukoekin harremanak izateko, eta horretarako idaz28

Urrun da zeru urdina

Jokin Urain Larrañaga

Hitzaurrea

tea beste biderik ez zegoen lehen, eta orain ere idatzizkoak
izango dira harreman asko. Horrez gain, badago behar bat
espetxeko egoera eta espetxearen espazio beti arraro eta beti
logikaz kontrako hori azaltzeko eta salatzeko. Kartzelan idazten diren poema, bertso, ipuin eta gainerako zerek asko dute
salaketa agiritik eta asko dute askatasun aldarritik. Baina ez