Urlo - 3

ezarri bezate atari-zokoko gurdia).
AZKAIN: (Sapailotik). Oka.
OKA: Zer?
AZKAIN: Norena dek txori au? (Argioilarra).
OKA: Nerea dek ori, mutil.
AZKAIN: Norenak dituk bi eper auek?
TALDEA: Guztionak.

(Azkainek sapailotik gurdi-gaineko
lagunari basurde ta basauntzburuak, iskilo antxumatuak, eizadarrak eta beste puska Baltzuarenak
bemaiozka. Urloren izantz bizartsua
Okari bemaio Azkainek, Okak Urlori.
Urlo, isilik eta gogamentsu, ukalondoa mai-gainean duela bere izantzari begira luzaro bego. Iragartola
erexkeran, Okak urrutitxotik gogo
beroz oles egin bezaio).
OKA: Orra nere asmo andia, kopeta onen barne-

ko arnari gozo, ezurrik gabea. Ilko bide dira
eiztari auek, Urlori asmo au il zaion bezela.
Ordea i ilezina aiz erorrezaz, nere etxeko
sapailoan zabal-zabal izango aiz, egatzetako katu astitsuak izutzen. Atorkit beso auetara, maite eder ori.
(Okak, antxintxika gurdi-ondora joanik, iragartola besarkatu beza. Arizti
ta bere lagunak, Anton erdian dutela, sagasti ondoan ageri dira ta

betaz agertokira alderatu bitez. Urlo
etxe-barnera doa).
ERKIDI: Or dator Anton.
ARIZTI: (Antoni). Nork egin du txartel aura? (Txo-

meka beste guztien atzetik agertokiratu
bite ta, inori itz bat esan gabe, okuilutik sar
bite etxean).
ANTON: Zergatik uste dezu Axeri diraustela? Axerikeriak ditudalako ez ote da?
ARIZTI: Zerren bidali dek neskatxa?
(Sagastiko arresi-gainean lau mutil
ageri dira. Anton eiztari-artean ikusirik, izu gorrian goialdeko etxetara
begira «Ona» diote «Anton dakarre
iltzera»).
ANTON: Txolarterako ar txintariak bezelaxe, gizo-

na atzemateko eme negartiak beude.
MUTIL BATZUEK: (Sagastiko arresian). Ona: Anton

dakarte iltzera.
ARIZTI: Txornekak irri Urlori! Nola?

(Iragartola bizkarretik esegi beza
Okak. Azkainek eta beste norbaitzuek gurdi zamatua zoko batera
beramate. Beste eiztariak etorriberriai adi egongo dira).
ANTON: Urlori diokedana badantzuzu ongi, ulerte-

rraza dezu neskatxaren ziri ori.
(Mutilen garrasiak entzueran, emakume-mordoska andi bat, gizon bat
edo bestekin, sagastiko inkilan
beera agertokian sar bite).
(Antoni begira). Iltzera ta parrez!
Anton! (Antonek irrintzi). Anton! (Sagasti
aldetik giza-irristzi luzea).
EMAKUME BATEK: (Antoni). Auzo pozkorra, ongi
etorri bazterrok pristitzarrez oso garbitzera. Itzalpean intzalarik norbaitek atzeman
dik emen ire maitea.
ANTON: Itzalpetik dator goizargia: nere maitea
itzalzale ezta.
EMAKUMEAK:

EMAKUME-TALDEA: Auzo pozkorra, ongi etorri baz-

terrok pristitzarrez oso garbitzera.
OKA: (Antoni). Baltzu zanaren izenean, it duenari
gozaro agur.
ANTON: Eizakia zer dan eztakienak ;nola eizabaltzu hat Bran lezake?
EMAKUME TA GIZA TALDEA 1: Auzo pozkorra, ongi
etorri, bazterrok pristitzarrez oso garbitzera. Anton eiztari bikaina, ago gurekin emen
betiko, bailera goibeldu eztakigun, beinola
bezela bizia alai igarotzeko.
EMAKUME TA GIZA TALDEA 2: Aztu ditzagun aserikeriak, edats zak orain ire bizikera. Urlok
atzeman dik ire emaztegaia, bainan poztu
adi, eztaietako janedan Untzagako baileran
orainarte bein ere ikusigabeaz.
(Urlo berriz agertokian).
EMAKUME TA GIZA TALDEA 1: Urlo: emen da zure

adiskide andi Anton.
EMAKUME TA GIZA TALDEA 2: Urlo: emen dek ire

naikide goitu Anton.

(Anton Urlorengana txapela erantzita. Urlok burua estalarazten dio).
Uztaroan txoarreak gariz baino eizakiz
aurten beteago egingo zaitut, Urlo: zinez.
URLO: Anton, geitxo ez al dek?
ANTON: Baldin basapristiak oro Gainzabaldarrok
il ezpadituzute.
TALDEA: Adarra jotzera ator?
ANTON: Gaur berean berri aundi bat urian zabal
da.
OKA: Zer diote urian? (Anton edasten ezta azartzen). Esaik, mutil.
ANTON: Zu aurretik lasterka zenbilzela, turuta jo
ta jo, Urlo ta onen antzeko gizen-gizenak
asnaska ta ubel zijoazten; zakurrak zaunkaz lertzen, aberea gora ta gora beti. Iruskin erraza egiten zan, bainan...
TALDEA: Zer?
ANTON: Basurdea ez izagutzeko, zakur auek eztirala eizorak, jostorak dirala, jostorak. Zuek,
oilar-gaildurdun gizon apainok (Eiztari guztiak urduri) orobat zeratela: eiza-jostagailuak.
ANTON:

TALDEA: Eman orri otsak, eman, jo.

(Guztiak, Urlok eta Oka ezik, gaizki
ar bezate Anton. Biok galeraziko
dute jotzea).
ANTON: (Burua makur duela, apal-apalik). Bide al

zait mintzatzea?
OKA: Bide zaik, bainan poliki.
ANTON: Urlo jauna: beartsua nintzan, eskertsua

naiz. Ilebete barru Txomeka ta nerau
ezkontzean (Guztiak arriturik) zerori izan
zaitez aitabitxi.
URLO: Ta bera?
ANTON: Lotsarren or da.
(Eiztari, baserritar, gizon ta emakume, parre-algaraz ari dira. Urlo
etxean sar bite atzealdetik. Emakumeak oiuka ari diran artean, gizonak
parre; eta gero bestera: emakumeak
parre ta gizonak oiu).

Txomekari omen, urruza bezela
saldu eztalako.
GIZONAK: Txomekari omen, odeiak bezela lokabe
dalako.
OROK: Betiko omen andi.
OKA: Bizar bila joan ote zaigu Urlo?
EMAKUME TALDEA: Anton: eizaki gozoz elikatzekoa ire aterbean izango dek. Zein da inun,
onela bizitzeko, ire emaztegai kirmen Txomeka bezin duinik? Senarrik onena ik izan
bearko dek.
EIZTARIAK: Anton: eguzkia espaz zetorrek, biotzak ik beroagotzen ditukalako. Urlo bat
garaitzea garaitze aundia dek. Gainzabalek
i gaur arriturik akus.
EMAKUME TALDEA: Ekarguk gere aldera laister,
besarka dezagun, Anton, ire maitea; bera
gure eredu izan dakigun.
OKA: (Okuilu aldetik itzuliz). Orain doakigu Urlo.
(Urlo, zakurra ugaletik duela, Gainzabal
aldera joaten asita, intxaurpera betor ta
mutiko bati bere izantza arreraziz, berarekin urialdera bijoa).
EMAKUMEAK:

EMAKUME TALDEA: Txomekari omen, argia bezela

kirmena dalako.
EIZTARIAK: Txomekari omen, orzandre bailitzan
jaureskai dalako.
OROK: Betiko omen andi.
(Isilaldi baten urren, bi aldiz —orkestak darakuskinetan— parre arina
entzun bite. Okak xxxxx eginez isileraz bitza. Urlo, Turco ta mutikoa urirontz astiro doazan artean, agerkide
guztiak isil-isilik berai begira beude.
Luzi errekaldetik ageri da, aldagarridun aska buruan duela. Anton agertokian ikuseran arritu bite).
LUZI: Anton emen?
OKA: Ta Urlo an.
LUZI: A!
OKA: Betiko doakin aura.

(Luzi, zama zoruan utzita, antxintilka
Urloren ondorik bijoa).

LUZI: Urlo, Urlo, nora jauna? Urlo zer egin dizute

lagunok? Zatozkit iztxo bat entzutera;
zatozkit Jaungoikoarren. Urlo zerk orla
zaramazki guregandik, jauna? (Belaunikatu
bedi Luzi. Berealaxe berriz ageri da Urlo).
URLO: Txomekak utzi nau.
LUZI: Nork esan du ori?
URLO: Antonek.
LUZI: Berak ez, agian.
URLO: Bainan, Luzi, neskatxaren ordez.
LUZI: Besterik ez al da gertatu, jauna? Goazen
berarengana. (Tikitaka urreratu bitez Luzi,
Urlo, Turco ta mutikoa). Erkidi: dei Txomekari. (Erkidi etxe barnera). Nere alabak
biotz ona du eta eztu inorentzat eskertxarrik.
URLO: Onegia duelako, bildur naiz.
(Txomeka Erkidirekin agertokian).
TXOMEKA: Erkidi, nun da nere ama?
LUZI: Emen naiz, alaba maitea. Eguzki gartsua or

dan bezela, esain egia. Maite den ala ez
Urlo?

TXOMEKA: Bai, maite-maite det...
LUZI: (Antoni). Zer diok ik, gezurti orrek?
TXOMEKA: ... Aita bat bezela.
LUZI: Zer?
TXOMEKA: Senartzat ordea Anton...
LUZI: Ah! (Amurruz garrasika).
TXOMEKA: ... nai det, ama.

(Luzik iladatsetik alabari oratu nai
dio, eiztariak galerazten diela).
LUZI: Lapur baten emaztea izan nai den?
TXOMEKA ta ANTON: Nor da lapurra, nor?
LUZI: I, i, Axeri, eizalapur andiena.
URLO: (Benaz). Zertxobait esan nai nizukete, jau-

nak, orori, Untzagan pakea garai izan
dadin. (Luzi barnera doa, geiaio ez agertzeko). Gogamen bat ernerazi dit len izantz
auxe zoruan ikusteak. (Agerkideak arreta
andiz dauzka Urlok adi). «Maiburutik irudian kendu auten bezela, izatez etzak,
Urlo, galdu etseko maiburua». Maitetasun
gabeko emazte bat izan banu, zorionak
iges egingo zuen urruti nigandik.

OKA: Urlok neskatxa eder au ezeztatuko duela

uste det.
TALDEA: Jajajajaja. Adi, entzun dezagun.
URLO: Adi egon zaizkit lipartxo batean. Arrenkura nintzan, Txomeka, nereganako inolazko
txera-gabea intzala. Eskerrak beraz. Nik
ere, alaba bezela, biotz-biotzetik laztan
izango aut. Antonekin izan ongi ta oroikarri
gorde nere izantz au.
(Urlok bere izantza Txomekari
bemaio. Txomeka ta Anton ezkereskubi dituela, urirontz doa Urlo.
Mutiko batek darama zakurra ugaletik).
TALDEA: Hurra! Hurra! Hurra!

Urlo (Untzagako oiarzun ozenak
maiz darantzuten elea): eperrak kurruka,
galeperrak pospolin ta zurrumurru latsurak
ari diraden artean...
GIZONAK: Hurra!
EMAKUMEAK: ... eztu zure izen ona euskaldunek
aztuko.
EMAKUMEAK:

GIZONAK: Urlo.
EMAKUMEAK: Agur.
GIZONAK: Gainzabalko eiztari guztien aitalen eta

dedua.
EMAKUMEAK: Agur.

Itsasura aparrez, ataizea txistuka ta
sua osti-barnera nairik dabilzen artean...
EMAKUMEAK: Hurra!
GIZONAK: ... eztik ire izen na euskaldunek aztuko.
EMAKUMEAK: Urlo: eresia izan bite biotz andi
orren emazte. (Noizean bein Antonek
ezpainetara berama Urloren izantza).
GIZONAK: Hurra!
EMAKUMEAK: Egunak gau-bila, negua bero-eske
ta ostotsak odei-kolkoan bizi diraden
artean, eztu zure izen ona euskaldunek
aztuko. Agur, agur.
GIZONAK: Egunak gau-bila, negua bero-eske ta
ostotsak odei-kolkoan... eztik ire izen ona
inork aztuko. Agur, agur.
GIZONAK:

(Urlok, aienatu baino lentsoago,
kapela eskuan duela, azken-agurra
egin bezaie agerkideai).
ATZENA