Unamuno ta Abendats - 7

non bazkari ontan ezin oparoago damaidakan, Abendats, nire don Migel-i ta bere Españiari egin diekan
ongietorri zabal orrekin. Eztidak eskatu gezur itxuretan, konberti nadin, okerrak zuzendu ditzadan. Ildakuok etzeukagu lurrean izandakoari tutik aldatzerik,
ez erantsi ta ez ken. Giñanak gaituzue bein ta betian.
Ta ik, Abendats, aski izan duk niri «sekretua» aitorraraztea itzuli bearrik ozta nula adierazteko. Kolkoan
gorde-gorderik illobiraño eraman nun «sekretua» ostu
didak eta ordañez sekulako pozik bikañena biurtu
didak alkar artze ontan, nire bakartea autsiz. Neuk ez
aitortzekotan euk salatuko izkidan nirenaitako bi gizonak, aurretik jakiñarazi dizkidakenez: don Migel «kalekoa» ta Mikel «ixilpekoa». Orra ba jadanik nire euskotasuna sekreturik gabe. Galdu nauk, iñarrosi nauk,
ugazamatarren txaloetatik eta txertatu Gernika-ko
arbolaren betiraunari: Zeu-Neu, Neu-Zeu...

que uno es el hombre de todos
y otro el hombre de secreto!
Aren argibidez ni jabetu
enegan bazala norbait atxilotu.
Ordun jetxi nazu lezera:
nork gere muñean dugun itzalera!
(Gure mintzo).
Lizardi-ren ainbat bertsu ta nire ainbat gogakun
zer dala ta dabiltz orren parez pare, arraunlari baten
ezker-eskubiko bi arraunak geralako baizik ire eskutan, Abendats? Parez pare bai: Zeu-Neu, Neu-Zeu.
Oriotarrena:
«etzegok ezin
onik gu bezin
eguzki azpin.»
Aldiz, Orixe ta ni zer dala ta gera elize (?) jiralari
bakarreko bi ega, beti bata besteari igesika ta beti
bata bestearen atzetik, bion ardatz augulako baizik,
Abendats? Alkarri segika bai: Zeu-Neu, Neu-Zeu.
Eguzkik ezin urtuzko egoz

(Ikar'ek ez bezelakoz)
goazemak zerura igoz,
izar urdiñetarañoko asmoz!
(Lizardi. Eusko-bidaztia-rena).
Ik nire itzekin konta duk Bizkai guda. Nik, naiz ik,
Lizardiren bertsuekin kantako diagu aurrerantzean
nire «ixilpea» ta ire argigitea: ire, ire «argibidez ni
jabetu...» Zer duk ik nire berri oro jakiteko? Zer, enebaitako illunak orrela uxatzeko? Bide aurreko izar
gidari al aut, Abendats, iru erregeen beste ura antzo?
Aurretik oakit beti nire gogakunen bidexka ta xokondo gordeenak argigiten, neronek argitzeko ezer uzteke. Iri begira jarraitzea aski izan diat Jaio Berriaren
«izkutapena» kolpean aurkezteko. Enebaitako Abendats! Enebaitako Mikel! Zuek zaituztet, biok bat, onakoan Jaio Berri!
«Berriz jaio-poza soma nuen. »
Cuando me creáis más muerto
retemblaré en vuestras manos.
Aquí os dejo mi alma –libro,
nombre–, libro verdadero.

Cuando vibres todo entero
soy yo lector que en tí vivo.
Banitxekin «ire arpegia ikusi ta ire izena jakin
orduko, ni ilko nintzala eu bizi endin», il alegia ene
baitako erdal gizona ta bizi Abendats edo Mikel, biak
bat.
«Qué quieres decir con esto» me preguntas
más de una vez. Y yo te respondo: «Lo sé yo
acaso?»
No, mi buen amigo, no! Muchas de estas ocurrencias de mi espíritu que te confío ni yo sé lo
que quieren decir, o, por lo menos, soy yo quien
no lo sé. Hay alguien dentro de mí que me las
dicta, que me las dice. Le obedezco y no me
adentro a verle la cara ni a preguntarle por su
nombre. Solo sé que si le viese la cara y si me
dijese su nombre, me moriría yo para que viviese él».
(II, 70), Vida de Don Quijote y Sancho.
Nire betiereko amets erraitiena, miñik miñena,
orra ba gaur zertu zorioneko anaiartze ontan, nire bai-

tako Abendatsen Epifani ontan. Zer jakin bear zuten
kanpotarrek nire ixilpeko «Alguien» edo Norbait onen
berri? Berriz jaio poza! «Ta bizitza amets egitea bada,
utzi ba niri –ene erritarrokin– amaigabea amestu
dezadan!» Au eztuk bilboratu nintzaneko «bigarren
jaiotza». Betirako jaiotza, Abendats. Betirakoa. Anitz
eta anitz esker, erkide ederrok. Ez zuek niri; nik, nik
zuei. Gaurdanik nire izangoa ta ezilkorra zuenarekin
amestuko ta izango ere diat, zazpirak bat!
Berriz jaio-poza suma nuen...
Gezal mugagabez bide-ginjoazen:
bizitza-itxaxo otxan barea,
goiz-eguzkiaren txinpartez ernea!
Izan ere, billobok etzerate makalak atera orratio.
Jarri duzute ba zuek aitona zarra, sekula ezta, kantari,
eztarri ta errai, pozetan blai! Jaiak merezi re baita, zer
egingo zaio ba! Baña, otoi, ez berriro asi. Eskerrak,
txolarte bat edo beste lapurtu al izan dudanari, zuek
kantuz jarrai bitartez mai lagunari aopekotan jaulkiarazteko euskal trajediaren gorrienak. Ale bapoak ikasi
ere dizkiot! Nire aspaldiko iragarpenak eztira, arranetan! gezur atera!

Tira, onezkero. Onenbestez aski dugu orfeoiketaz.
Berrekin dezaigula orain Abendatsek aixtiko Bizkai
istori etena. Gudua ezkeroz zertari zerate? Ea, bazkatu jakinmiña zuekin maikide ta zorikide duzutenari.
Arrezkero, zertan?
ABENDATSEK:

–Arrezkero, zure Parisko bakartea dugu guk ere
lagun, Unamuno, mundu arrotzean arrotz. Zure aolkuari gagozkio: «Eriotzaren leñurura begira bear bizitza» (II, 339).
Goi ta be, ipar eta ego, albo laterri nagusiek ixeka
ta laido dagiote gure Bizi Naiari. Pekatu omen da gure
Bizi Naia. Erdi-Arokeri bat omen da. Argatik, espetxe
ta erailketak; nolanaiko lapurretak eta ankerkeriak.
Zuk dakizu: egoaldetarrek betidanik izan digute
bekaitza, ondamua. Ondamu ori, Bizkai guda irabazi
izanak eman dizkion eskubidez eta «arrazoiz» gizengizen eginda, lotsik oro ere galduta, gure uri ta etxeetaz jabetu zaigu; eta egunkarietatik, irratietatik, ikastola ta elizetatik, or ari zaigu ixiltzeke sudurretaraño
sinistarazi naiaz erokeri bat dala gure euskera, gure
erritasuna, gure bizinaia, gure Bizkai gudua, gure
eriotz bildurra... Erokeri uts bat; masoiek, komunistek,

nik al dakit zeintzuk geiagok asmatua, ta gure «iñuzuak» siñetsia.
Erokeri uts bat, alajaña, gure gizaldietako Bizi
Naia: gaurko gudariena, atzoko karlistena, noiznaiko
euskotar guziona; Zure egunetan baño re gaur milla
bider areago, Antonia Quijanok agintzen du bai Españiko agintari simadunetan (II, 351).
Erokeri onek, gañera, ez omen du barkatzerik.
Barkatzen zaizkie eraille, suemalle, lapur, saltzalle eta
beste gaiztagin aundienei ere beren obenak. Baña
guri? Zaude pixkat. Ez iñolatan guri gure euskaltasuna. Jelkideok bezela erreketeok, baztertu gaituzte loia
jateraño ta antziñako Foruen azken kondarrak iru probintzietatik ken, laugarrenetik berebat egiten saia
arren ezin izan badute re oraingoz!
Euskotar jaio izana, beste gabe, delitu dugu beraz,
delitu ikaragarri; eta euskaldun irautea areago. Ta
«jatorrizko pekatu» onentzat nekez duzuke bataiorik,
kristautzerik, eroskunderik.
Agotak gaituzte ta eztagokigu Jeronimu Santuaren
eskubide edo barka alderdi uraxe re. Parce mihi,
Domine, quia dalmata sum. Jeronimu doneak, bere
odol aldientzat barka orpoa aurretatu nai zunean,
bere dalmatar leñuaxe aipa oi omen zun, pekatuen

aringarri zeiokelakoan. Españi barruan euskaldunok
ez beste guziek badizute eskubide ori; guziek egin ala,
gaizki egiña egonagatik, oro, eder jotzen baitute ugazamarrek gaurregun, oso españiar, grazi aundiko...
Kolonuoi, ordea, eztagokigu orrelako mugonik.
Ezta otu ere olakorik. Eusko jatorria, aringarri izan
bearrez, aztungarri jotzen zaigu; egite onak eurak ere
dongeki kutsarazten dizkigu.
Antziñako azteka, inka, guarani, txarru doakabe
aietxena, indiu zirala ta beste gabe erremata oi zituzten aietxena, izan bear du nunbait gure jokabideak
eta arrengak: bizirik edo erdi bizirik uzten gaituztenen
esku «zabala» munkatu, munkatu ta miaztatu zakurkiro, ta eskerronez jarraitu gere biziko otoitzean atertzeke: « Barka guri euskaldun izana. »
Ta ez uste iduritu utsez ori diñodanik edo ezeren
pulamentu gabe bapikotzen ari naizenik. Liman egokitu zitzaidana, detalle batzuk gorabera, gertatua bide
zaie beste amaikatxo aberkideri re.
XX gotzai jubilatu jaunak nunbaitetik jakin zun eta
diñetsi ere bai itxu-itxuan ni santandertar nindula.
Uria berak erakutsiko zidala ta, apuko ortan, alde
batetik bestera «kotxez» nerabilkin bitartean, aguro
asi zitzaidan, asi ta arratsalde osoan ez atertu, bere

kristau kolkotxoa erabat askatzen. Euskalerriarekiko
zitun asmo ta burutapen jatorrak banan banan jakiñarazi zizkidan. Onatx edertxonak, «katolikuenak»: euskal arraza suntsitu arte etzegola lurralde ura españiar
egiterik; artarako, euskal apaizak atzerrira igortzea ez
litzakela aski; euskaldunen eta gaztelarren artean trukatu egin bear lirakela bizitokiak eta bizimoduak; edo
beintzat «separatista» izandako famili guziak erbeste
probintzietara nasteborrastu, sakabanatu; euskerarekin, berriz, biguñegi izan dala oraingo gobernua; bere
esku balego arazoa, eliz eskoletan ez ezik kale ta
etxebarneetan ere euskeraz itzegitea debekatu egingo lukela ta multatu gogor...
Obispu jaun-jaun batengandik zetozen iritziok eta
beste ainbeste dogma bailiran entzun nizkion, ixil eta
xotil entzun bere sosegurako, ezpañak irikitzeke iñoiz
edo beste are geio zirikatzeko ezpazan: «arre,
motell!» «aida, motell!». Bai zera «utzi mando gaña!».
Ez nik arranea arratsalde artan, ez nun nik utzi nai
izan, alako mandoaren indarrak ondo probatu arte.
Kosta zitzaidan arren, eztut damu ordun nire jatorria ixildua. Lenez gañera, eguratsaldi artan poliki
ikasi nun nolako «maite» gaituzten gotzai orren sundako zenbait ugazamarrek. Ori bai: partikularki axan-

patu zizkidan maite agiriok. Argatik eztizkizut emen
txastatzen gotzaiaren izen abizenak. Baña sinistu nai
ez didanik balitz, muzin gabe eman nitzakioke aopetik
aopera orduko izenak eta gizenak.
Andik bi egunera, Lima uzterakoan, ezin etsi izan
nion orratio, jakiña, nire zeintasunaren txartela bidali
gabe. Itz oekintsu bidali nion: «Gotzai jauna: zuk bezela Españian «maite» gaituzten bitartean, Euskalerrian
eztira paltako separatistak. Jainkoari esker, jatorriz
eta biotzez euskaldun duzu «Iñurritza».
Eztut pentsatu re nai, Unamuno, katoliku zintzo
ezpagiña noraño itzuri ginjoazeken, Goma-tarrok eraginda, anti-españiarrok bai eraginda. Eliza Amari diogun menpetasun zintzoagatik ezpalitz, Unamuno,
aurki ginduzuke zure klerufobian. Abenda uts-utsari
bakarrik jaramon egingo banio, zurekintxe ninduzuke
euskotarrei otseginka: «Jetxi mando gañetik!».
Askotxo, zoritxarrez, aolku ortara okertzen asiak dira.
Baña, ez! ez! arrea! gurekin olakorik. Ezta burutik
pasa re. Gorde gaitzala Jainko onak arrisku ortatik.
Milla urteon katoliku duzu Abendats; katoliku gaituzu,
beste ezer baño len, euskotarrok; bearbada beste
iñungo Erririk ez aña. Ta orra gotzaiak or, nor baño
nor, geure kontra «separa» gaitezen alegiñak egiten.

Eztakizu ondo, Unamuno, nolako burruka, nolako
larrimiña, daramagun barruan, zure zizmara erori
gabe zuzen irauten. Naiko larrimiña bai, Unamuno,
gaurko euskaldunotan ere, zure «kristianismuaren
agonia»!
Arrazoi sobera duteke Españiko lau-bost gotzai
oiek zu kondenatzean. Tentagarriegi zaitugu. Euskotarregi zaitugu agiz. Euskotar utsegi agiz. Ta ez-ez! Guk
eztugu euskotar uts izan nai puntu ontan. Baizik euskotar katoliku.
«Yo, lo confieso, no solo no soy latino de raza
(como vasco que soy) sino que aunque con la
mente procure comprender el latinismo, mi
corazón lo rechaza. Culmina, a mi entender, el
espíritu latino en el catolicismo, hasta tal punto
que aún los librepensadores latinos son católicos sin saberlo. El ideocratismo latino y su idolatría me repungnan; me repugna su adoración
en la forma y su tendencia a tomar la vida como
una obra de arte, y no como algo formidable y
serio.»
(Cartas a José Enrique Rodó. 1900).

Beinberriz esan, ortan ere «arrazoi» luzetxoa
duzuke. Baña guk, gaurko euskaldunok, eztugu «arrazoi» orrekin egon nai. Baizik fedearekin. Milla urteko
bizitz egiarekin iraun nai dugu. Bein ta berriz, norgere
erokeriarekin segi. Ez zatzakigu, bada, Unamuno, mintza gai ortan. Arren! Koldar gerala, burugabe gerala,
kutsatuak gaudela, mundo siñesgearen txaloak galtzen ditugula... ta bost, esango zeniguke. Ez. Eztizugu
entzun nai ortan. Entzutera, galdurik giñake, geure
euskaltasuna ukatzea litzake. Ez, otoi, olako arrazorik!
Vade retro! Ontan zagozkigu ixillik! Gorde dakigula
zeruak gure katoliku fede itxuaren erokeria!

27. EUTSI EROKERIARI!
UNAMUNOK:

–Beraz, ni euskotarregi! Ja-ja-ja! Gaur dana zeruaren zeru; poza pozaren gain; algara galea orain, arranea! aixtiko orfeoiketaren urren. Bapo, motell. Onako
ontan zalantzetan ere jarri nauk, Abendats ote aizen
orrela mintza atzaidana. Ille bizarrak Esau-renak
dituk, baña abots ori, abots ori, hum... Jakob-ena ez
ote? Ni ez nago, gero, Isaak zarra bezin itxu ta gor.
Beraz, ni euskotar uts! Alea bota duk. Ja-ja-ja! Ori
Abendatsek esan bear. Yaufi!! Nere pozaren berri
–auzo goi ta bekoak– ikasi bezate!» Ni euskotarretan
euskotarrena, alajaña! Noiz, gero, onen gustura nik
parre? Ez adi aserratu, motell. Etzaiteztela orregatik
zapuztu, jaun maikideok.
Edota, liberalok zuen ixeka eztenkadak artzeko
dugun eramapena eztuzute sekula ikasi bear katolikuok? Edota zuentzakoxe bakarrik bear al du, ta ez
guretzat ere, euskal demokraziak? Nire euskera fobia
dala ta, naiko algara gaizto egin duk nire bizkar Abendats. Ez al dut nik ere eskuko, apurtxo bat egitea onakoan? orrenbeste «ez ta ez ta ez» oiek entzutean,
eure buruari sinistarazi bearrez edo...

Beraz, gere bizitz egia diñok, norgere bereizgarria
nunbait, norgerea –ta ez besteena, ez besteenetik
artua, milla urteko menpetasun ori? Ni euskotar uts,
euskotarregi naizela, diñok bateko; ta besteko, berriz:
niri entzutea euskotasuna ukatzea zenutekela? A ze
katramilletan katiatu aizen onakoan! Katiatu ez ezik
«beaztopatu» ere ez ote? Ez aut sekula orren totel eta
koloka mintzaten somatu, motell. Eize ori, Jakob, euk
basoan arrapatu al duk, ala Rebeka-n bat dabilkik or
tarteko?
Baña, tira. Uztagun erlijio auzia. Eztiagu erlijiua
onako festa gai. Ez dakigula irabiotu txekor jana urdallean. Bakoitza... «or konpon, Mari Anton». Bazekiat
niganatuko etzaituztedana; baitare, nire klerufobitik
pitintxoa baizik nai eztuzutena. Zuek ere onezkero ez
nazute bigunduko, beste euskaldun apaiz jator oiek
dirala ta. Ildakuok etzeukaguk onezkero onbiurtzerik.
Giñanak gaituzute. Ez, bada, eskatu niri, Abendats,
ontan ixo nadin. Nire liburuek etzeukatek onezkero
ixotzerik, ez « Vade retro!» egiterik. Gai ontan zeok
bear ez etorri irakurtzera, ala baderizkiozute, ta kito.
Bestalde, berriz, zuzen diñok, Abendats: gure
katolikutasunaren milla urteko sendoa ta ondoa
baduk zerbait geure-geuretzat ar eta jo dezagun. Ara:

etzinduzkeet geza-mexa ikusi nai katolikutasunean,
ez «arraxoika», onaño bai ta arago ez. Bulartsu, su ta
gar, nai zaituztet ortan ere, ta zin, ta ero! Zin eta ero,
agoniaren agoniz!
Erokeri deritzatela gure erlijiua, gure zintasuna,
Bizkai guda, Bizi Naia? Ta zer? Ez lotsatu. Erokeri edo
erotasun orixe diagu, ain zuzen, gure aundia. Erokeri
orixe gure kondaira beteko egi sustraía, alboerriek
urriago ta guk naroago dugun kijotetasuna. Don Kijotek bere eroa utzi izan balu, bereartan galdua ziken
bere aunditasuna re.
Beira, bestela: zer dala ta ari zaizkiguk esaten eta
berresaten, Españiak izan dun aundia bere kijotetasuna izan dula? Beste bateko kijotetasun ori, erotasun
zindo gorengarri ori, gaurregun gaztelerriak utzita
gureganatua diagu, gureganatua Jainkoari esker (I,
741). Eutsi berari! Eutsi, il edo bizi! Ori duk eta Erri
jatorren izate muña! Goitik «zarta! zarta! zarta!» esan
eta eman ari zaizkigun bitartez, guk eutsi norgere
egiari, norgere eroari. Veritas liberabit vos. Gaitezela
danok Galíndez bana, sinisten dugun ideala otsegiten
eta zertzen: «Dios me dé fuerzas para seguir siendo
"insensato" hasta el día de mi muerte!»

Ara. Amilletik amillera zetorkiguk gainbera Españia. Sasoi batean, Españietak zeritzaneko artan, Hispania major giñen. Gaur Hispania minor baño eztiagu.
Ta Jainkoari dakiola, egun daraman arruntakeriz Hispania minima raño ez amiltzerik (I, 806).
Binbitartean guk, militarren makilkada menpean
gerebatitaratuz, nortasun azia mardultzen ari diagu;
are ta tenkorrago, are ta kijoteago, dezteratzen ari
gaituk. Oraindik Vasconia minor baizik ez gerala?
Egon pixkat. Geroak esango Vasconia major eta maxima ere billakatu bageranentz, munduz mundu «zaldun ibiltariarenak egitera aterako geranean».
Berebaitari fedea galdu zioneantxe galdu uan Don
Kijote, galdu ta il. Eztezagula ba galdu gerebaita aberatsari zor diogun fede ta itxaropena. Eutsi, il edo bizi!
«Il-ez-naiaren erokeriak jota dagonak, aretxek soilki,
senti eta bizi dezake Don Kijoteren bizitza» (II, 357).
Erokeri bat dala gure Bizi Naia, amets bat dala!
amets bat! Ta zer? zer da bizitza bera, bere izkutapen
eta edertasun osoan, amets bat baizik? Amets bat, bai
jaunak, iduri bat, itzal bat, gure Calderón-ek ain galaiki neurtiztu ta antzerkitu zigunez (II, 347). «Ta bizitza
amets bat bada, utzi ba niri amaigabekoa amestu

dezadan!» Utzi, utzi, Aitorren belaunekuoi amaigabea
amestu dezagun!
Ez aztu, anaiok, nire arako gogakun ura, nirea aña
zuena baituzute, Euskal Miñaren filosofi muña baitiagu: «sufritzen dunak daki, ez bestek, maitatzen eta
itxaroten» (II, 752). Ta beste ura: «obe ta obe oñazetan bizi, izateari pakean uko ematea baño» (ibid.). Ta
batezere, zuen eta nire (gure!) Ekintza osoaren zuntoi
oñarri ura, uraxe: «Itxaropena diagu fedearen ama; ta
fedea, Jainkoarena.».
Esan nai da (eta barka katolikuok): fedea, amesten dugun Aberri aundiaren ama.

28. EUSKAL MIÑA, ZUREA
ABENDATSEK:

–Zure babesera, Unamuno, bestelako seguru arkitzen gaituzu orain. Gizadi zabalaren aurrerako gure
larrimiñaren Albistari zaitugunez, eraman errezago
zaigu beñola, zure abogadutzari esker, gure bakartea;
ez lotsagarri, erokeria edo erotasuna; bai aundi, irritsa; guzizko mimagarri, loisingarri, euskera; bera
beteko Erri baten eiagora, gure bizinaia.
Baña, esaiguzu, Unamuno. Ez al da lotsagarri?
joan mendetik asita egunotaraño, azken urteotan baitipat, gure Ertiak sentipen bakarra dario maizenik: Min
eta Min.
Miña dugu gure sentitze ernarienen eta jokabide
bortitzenen sorburu ta jomuga. Miña, zernaitarako
darabilgun itza: «buruko miña dut», «esku-miñak alakori», «alako ta ni adiskide miñak gaituzu»...
Miñak bultzatu ere izan gaitu edestian barrena
zernaitara, arago ta arago, asetzerik gabe. Aor «Arantzazu»-poeman, II aldian, 9 garren kanta jarduna:
mariñel Erria. Kantajardun ori euskal gizandien eta
gizaldien «Boga, Boga» dugu, aurrera ta aurrera, miña
miñagotuz.

Ai urruti miña!
gaitz senda-eziña,
bañan ala ere
ondo atsegiña...
Min izkutu orretxek
beti eragina,
euskal Kondaira doa
aitziña ta aitziña.
Egonak pozik ez du!
Boga alegiña!
Antziñetako gure gizon buru urrutietara joanak: santu,
itxasgizon, lurbillatzalle, salerosle ta abar... urruti
miñak omen zeramazkin edo anima miñak edo diru
miñak... Lekaideak Jainko miña omen dizu; jakintsuak
jakin miña; abertzaleak aberri mina; ezkongaiak maite
miña; aurgiteko amak ume miña; apenkorrak sumiña;
eramankorrak samiña; guziok, ontan edo artan, norgere larrimiña.
Iltzen dagonagatik «miñak dago» esan oi dugu.
Oñazea. «Biotzean min dut, negar ixilla darion miña»,
ziñon Lizardik amonaren Illetan. Atsekabea. «Illeta»
ori, beste zarauztar batek musikatzean, euskal Irritsa-

ren sinfoni antzi guren billakatu zaigu. Patxi Eskudero
au adiskide miña dut: ots, ziña, bena, sentia. Min dugu
eusko ertiketaren obekuntza: guraria. Lizardik berak:
«Nerekin jaio nun abesmiña, ta aurtandik min ori izan
dut samiña.» Abesmiña guraria, desira.
Min dugu, euskeraz amaikatxo liburu argitaratzen
asi geraneko epoka ontan, liburuek lengo erriaganako
sarkorra gaurko gizartean galdua: damua. Min dugu,
liburuei indarra jan dioten eta, bestaldera, ain bearreko genituzken radiorik, zinemarik, antzerketarik, telebisiorik gure euskerarentzat eza: tamala, pena.
Gure ertiketari nondiknai eta nolanai dariokio,
bada, Min ori, sentipen bakar eta ainbat osin dun ori.
«Bizitzearekiko sentipen larria» , onela euskeraldu
dizut zure-gure «sentimendu trajikua»ren liburu izena.
Larria itzaren ordez miña jartzeko egon nazu. Illuntxoa
dalakoz, zabalegi ditekelakoz, ixildu dizut, damurik.
Andima jaunak arrazoi osoa baitu diñoskunean: itz
bakar bati esannai geiegi itsastea arrisku galgarri
dugula euskal idazleok eta sinonimu gutxiago erabilli
bear genukela. Ostera, bai merezi itz done sagara
orrek zure-gure liburu-tituluan bere gelatxoa! Zure
filosofiaren eta euskal gogo-muñaren itz orokarra
orixe baitugu.

Neroni ere: «Aberriak min dit», min samiña, min
sumiña, min dit ernai ta lo, min izneur ta izlau, min
sorterri ta atzerri. Jaz! Miñaren min, nai ezta re, bere
zabalera ta sakonera agor eziñean...
«Arantzazuk min dit»: aldarrika dakusgu Euskal
Fedea A. Mitxelenaren poeman. «Elizak min dit»:
dasaigu Oteitzak, ezin akerragoki «apostuluak» izendaturiko arritzar latzetan. «Aberriak min dit»: zer besterik senti nezaken Iñurritzak onako liburuon?
Euskal Aminaren sentiera itz bakar batera bildu
bear balitz, beraz, ezin aukera daikegu itz juxtuagorik,
nobleagorik, egitiagorik, auxe baño: Min.
Ez naiz ni. Abendatsek
diardu nibaitan.
Artxek jartzen dit Miña
biotz-ezpañetan.
Ezin izan dutena
il millaka urtetan
nola gaixo onek ito
kolko gudu ontan?
«Ogei ta bostak» edo Virgil Gheorghiu-ren «La
hora veinticinco» nobela irakurria dun euskalzaleak ez

luke berealakoan aztu bear aren bukaerako ironi
ezten zorrotza. Yon Moritz, protagonista, rumaniar
nekazari bat duzu, ta beste amaikatxo gizakiren alegori ta sinbolu penagarri dugu, aldi berez. Orañeneko
«mundu gudu» ori dala ta, atzerriz atzerri gorriak eta
beltzak ikusi bear izan ditu doixtarrekin, komunistekin, ta azkenik aliaduekin ere. Biziko bada ordea,
norabait jo bear gizajoak eta Yankiengana jo dizu ogibide billa. Alako «boluntaria» (!)-ren berri Niu-Yorken
jakin dezaten, argazki bat atera bear zaiola ta, artarakoan, auxe agintzen diote, tristura arpegia baño jartzen ez dakin doakabeari: «Keep smiling! Ots, ots, irriparre egizu! Irriparre! Irriparre!!
Ironiaren ankerra: egizu irriparre! Costantiniarrek
berebat agindu digute guri ere, esango litzake: Basilika orrek etzuken bear orren latza, Oteitzatarren ertigintza ez bedi orren aserre garratz angustiduna, leguna baizik, arraiagoa, arraiagoa; gorde zuen Miña,
edota bestela...
Ironiaren ankerra bai. Egizute parre! goitik guri
ere. Nola nai duzute ordea parre egiterik miñaren min
lertzear datzan Euskal Fedeak? egin imintziotan saiata re erri koplarena gerta bear ta:

Ortzetan dizut irria eta
bi begietan nigarra.»
Arren, etzaiguzutela orrelakorik eska. Naita re,
ezin baitugu. Arren, etzaiguzutela zotiña debeka. Besterik ezin baitugu. Bilintxena:
Zer egin biat baldin Jainkoak
ni egin banau orrela?
«Dice luego Baroja: «Para mí, una de las cosas
más tristes de España es que los españoles no
podemos ser frívolos y joviales». Y para mí, una
de las cosas más tristes para España sería que
los españoles pudiésemos volvernos frívolos y
joviales. Entonces dejaríamos de ser españoles
para no ser ni europeos siquiera. Entonces tendríamos que renunciar a nuestro verdadero
consuelo y a nuestra verdadera gloria, que es
eso de no poder ser ni frívolos ni joviales. Entonces podríamos repetir de coro todas las insustancialidades de todos los manuales de vulgarización científica, pero nos incapacitaríamos
para poder entrar en la sabiduría. Entonces ten-

dríamos acaso mejores vinos, vinos más refinados, aceite menos áspero, mejores ostras; pero
habríamos de renunciar a la posibilidad de un
nuevo Quijote o de un Velazquez y, sobre todo
y ante todo, a la posibilidad de un nuevo San
Juan de la Cruz, de un nuevo Fr. Diego de Estella, de una nueva Santa Teresa de Jesús, de un
nuevo Iñigo de Loyola, ortodoxos o heterodoxos, que para el caso es igual.
Y acaba diciendo Baroja: «Triste país en donde
por todas partes y en todos los pueblos se vive
pensando en todo, menos en la vida».
Y esta arbitrariedad provoca la mía, y exclamo:
«Desgraciados países esos países europeos
modernos en que no se vive pensando más que
en la vida; Desgraciados países los países en
que no se piensa de continuo en la muerte, y no
es la norma directora de la vida el pensamiento
de que todos tenemos un día que perderla!».
(I, 897. Sobre la europeización).
Ta Españi au gure Euskalerri dugula orra, berriro,
Unamunok berak aitor:

«Quién me ha hecho esta alma que ha gozado
en el combate, que ha comprendido lo del
«dolor sabroso» teresiano, que ha hallado la
alegría de la tristeza y la tristeza de la alegría...,
quién me ha hecho esta alma sino vosotras,
montañas de mi tierra vizcaína?»
Yo soy mi pueblo, templo venerando;
aplaca mis congojas, adormece
este sufrir, para que así consiga
en la mitad seguir sufriéndolo.
(En la Basílica del Señor Santiago de Bilbao. Ant.
poética).
Txillardegik bai poliki Leturiaren egunkari ezkutuan:
«Illuna da poesia. Alaia ez da poesigarri. Ez al
zenuen oraI arte nabaitu? Nekez azal diteke
munduko alaitasuna: osoa ez delako, noski, ez
gaitu sakon unkitzen. Tristura, ordea, biotzeraño sartzen zaigu. Ta lenengoa antzu ta urri ba
da burutapenetan, aberats eta oparo da bigarrena.

Nork bizitu du alaitasun osoa? Iñork ez. Bi milla
ta bosteun urte dira Budhak esan zuenetik:
«Zorion unerik izan al dezute bein? ez!»
Puskaka ta asmamenaz ezagutzen dugu bakarrik zoriona, ta gure barrenean euki baño antzeman egiten diogu. Tristura, ostera, larrimiña,
beteeziña, denok ezagutu dugu; ain osotoro
geienetan, aietaz mintzatu ere nai ez dugula».
«Orrengatik, tristerik edo irrikan gaudenean
idatzi oi dugu: emakume maitatuaren baietza
entzuteraño, Jainkoaren bidea arkitu arte, egitekoak gaizki dijoazkiguño, eta abar; ots,
buruauste bat urratu dugun arteño».
(Leturia'ren... 75 orrian).
Goethe'k ere berebat:
«Bizitzako alaitasuna bukatzen daneko
mugantxe asten da ertigintza. Ase betean bapo
bizi diranengandik etzazute espero benetako
ertigintza sakonik».
Orra Azorin, askok uste baño egi borobillagoa
botatzen: Kaperotxipiren margo oialei so, Azorinek

bein auxe jaulki omen zun: «Bazan ordu euskaldunek
zerbait irripartsu pinta zezaten». Kaperotxipi arte
etzan ageri izan nunbait parmurri oztarterik Zubiaurre
ta Zuloagatarren margozketan.
Ta erri doñuetan? Azorinen ateraldia egi pixu dugu
gure eresketari buruz ere. Salaberry-ren, Azkue-ren,
A. Donosti-ren doñu-bildumak tonu txiki dei bearrekoz
gañezka dauzkagu. Ezin ba besterik naita re, Euskal
Animak. Dantza zortzikoetan beretan, alaitu bearrez
gotillunak artzen gaitu eskuarki. Zeru goibelaren goibelak lausotzen edo gandutzen ditula esango litzake
gure enparantzetako trikiti ta irrintziak. Bai gutxitan
eguzki giro gure erromeriek; ez geiagotan txistularien
saioek. Alako batean, bai orratio, or ekingo dizu txirulak tonu aundiko zerbait, ituna itunagotuz badare.
Aaalako batean ordea. Azorinena: «Bazan ordu!...
Eta elertigintzan? Onaindia-ren liburu zangarreko
ia irureun olerkari oien artean, bat, bi, iru... –zenbat
geio?– datozkit iñoizka parre egin naiez. Ain txuxen:
egiten baño re egin naiez.
Bilintx, bat alajaña. Gure olerkarietan, ezpai gabe,
gizaki aldetik berbera alajaña elbarrituena, zorigabeena, errukarriena, nai ta eziñaren maite zauriak erasa-

nena. Bilintxek parre? Bere bizitzalo zorigaitzari iraun
indarra txertatzeko ezpazan, zertarako, zer dala ta?
Tolosako Arrese, bestea. Naigabeak aaztutze
arren mozkortzen dana, alatsu. Euskaltzaleekin bat ez
etortzeak zemaizun estularria itotze arren euskerari
txistuko zekiozunean zeu ere, Unamuno, alatsu. Biraulariak milla bider urbillago baitauka Jainkoa jaramonik
eztion beste arek baño. Alaxe Arreseren «ortzetako
irria».
Arrese-ren barrunpe zauri biziari odola zeriokion
ezilkor-gosearen trajediak. Zeurekotzat pozik firmatu
izange zenuken. Unamuno, aretxen arako poesi osoa:
Zer nai nuken. Bizitza ortarako ditun bere misantropu
ta bakarzale gurariak zedarritu ondoren, buruenik
onela diño:
gero... ezurrak arri biurtu
Uzturre mendi gañean
ta «ni» naizen au betiro bizi
goiko zabal urdiñean.
(Olerki berrizte. Zer nai nuken. 87 ornan).
Mutikotatik iltamurañoko zalantzaren arra, ordea,
zalantzaren minbizi ankerra, minbizi erailkorra, ezin

sufri zunak gaztetan Habanara ta igesi joan bear izaten zun munduz mundu eta euldutzaroz basarteetara
mendiz mendi. Alare minbiziak: «Emen nauk». Kalera
jeixtean bearko egin ordiarena edo, berdin, biraulariarena: «Tolosarkeriak».
Irugarrenik, Lauaxeta. Laukiniztar auxe dugula