Udaberrian biziko gara - 3

banaketa gaitzaren
kontra garrasika,
arren ez nazatela
maltzurrek zirika,
zorionean nago
eurekin irrika.

Zuekin amets dagit
aitxa eta ama,
zirrarak zuengana
lasterka narama,
noizbait kenduko digu
herri duinak zama,
zuzen isilduko du
herraren arrama.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — UDABERRIAN BIZIKO GARA

Zuekin erraza da
zinez jolastea,
sendi bat garelako
gozo egotea,
ikastolan laket zait
gelan marraztea,
geure hartu-emana
hitzez gorestea.

Gurasoak eta ni
batera dantzatzen,
mendian paseatzen
errekan bainatzen,
geroa horrelaxe
dut irudikatzen,
euren musu leunak
libre musukatzen.

Osasuna zoriona da

Maitea, zoriona ezin denez izan
zeurea orain den bezain murritza,
neure sentimendua kitzikatuko dut
senti dezazun ederkiro ditxa,
bizkarrean behin betiko desager dadin
aldiro jasaten duzun min gaitza,
mahatsak udaran mardultzen diren antzo
ezti dadin goibeldu zaizun hitza.

Basoan hostoekin beztituko dira
lizarra, pagoa... eta haritza,
udaberria iratzarriko denean
oro dastatuko dugu bizitza.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — UDABERRIAN BIZIKO GARA

Zuk zenioen “maite dut diharduena,
jendartea musu-truk hobetzeko,
aisialdian presondegira doana
presoari arima asetzeko,
elkartasuna praktikatzen dabilena
egoismoa sakon lurpetzeko,
eskuak zoragarriro darabiltzanak
lar sufritzen ari direnak baretzeko”.
Molde bikain horiek ahoskatu berriro
bizinahiak egoki aletzeko,
osasuna leunkiro susper dakizun
min eta pena barik laketzeko.

2015eko abenduaren 20an

Erribera eta Errigora

Errigora eta Erribera lagun onak
biak batera neke barik aurrera doaz,
baratzeko fruituak dastatuko ditugu
mahatsondoen emari goxoak edango,
ekinez euskara erraz bizituko dugu
nekazarien jardun bikaina sarituko.

Ager eta Saltus Vasconum urrundu ziren
estatuak harremanak trabatu zituzten,
herrigintzak arazo barik hurbildu gaitu
mendia eta lautada gogoz batu gara.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — UDABERRIAN BIZIKO GARA

Eskutik oratuta bidean hasi gara
bizitza pausoz pauso oneratuko dugu,
goiko eta beheko kulturak uztartuta
ohiturak natural konpartituko ditugu,
jotak kantuan “herri bat gara” esango du
bertsoak berriz “oraina geurea delako”.
Auzolanean herriñoak osatzen dira
elkartasunak muga gaitzak birrintzen ditu,
Ebrotik Aturrira aniztasuna zainduz
Erribera eta Errigora beti laket.

2015eko abenduaren 20an

Euskal Herria izan dadin

Oi, Euskal Herri gaixoa
ez zara existitzen,

Euskadi, Navarra edo
Pays Basque dizute deitzen,
zu zatituta zeundela
Eibarren jaio nintzen,
maltzurki darraite zure
izaera erkintzen.

Parisek eta Madrilek
errazki limurtuta,
erroak baldarki laga
dituzu ihartuta,
zure nahia bizitzea
delako dirututa,
izainen esanetara
zabiltza harrotuta.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA — UDABERRIAN BIZIKO GARA

Botoa ematen duzu
urrutira begira,

Frantzia ta Espainia
pozik egongo dira,
luza itzazu begiak
denon Euskal Herrira,
egunero asetuko
zaituen iturrira.

Zu zaude lurralde honen
borreroen bandoan,
presoak sakabanatu
zituztenen alboan,
zure beharra daukagu
herritarren aroan,
gatazka konpon dezagun
zuzenki herriñoan.

Estatuekin gabiltza
alferrik tematuta,
euskaldunak hola gaude
txarto ezeztatuta,
duda-mudak ken ditzagun
hitza baliatuta,
herrien arteko xarma
munduan indartuta.

Herria osa dezagun
herritarrok batera,
altxa ditzagun onura
kultura eta euskera,
auzokoengana bihar
joango gara ostera,
ondasunak bortxa barik
zintzoki trukatzera.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Iruñean hasiko da
zinez etorkizuna,
borondatez herrialde
xaloen batasuna,
bananduta galtzen ari
garenez nortasuna,
elkartzeko ehunduko
dugu elkartasuna.

Hobe txikia, eskerga
eta bortitza baino,
auzolanean jardunda
iraun dugu gaurdaino,
beharrera jende asko
dator honetaraino,
“hemengoak dira” diot
“behetik bururaino”.

2015eko abenduaren 27an

Palmirari

Artea historiaurrean zertzen hasi zen
leinu haiek arima hola islatzen zuten,
bortxak gero obra batzuk lurpetu zituen
gizatxar batzuen eraginez galdu ziren.
Ordu onean arkeologoei esker
aztarna ugari azaleratu baitira,
gaur jende haien bizitzak uler ditzakegu
euren sorkuntzen magia senti dezakegu,
tamalez ustezko jainko baten izenean
Palmirakoak eroki suntsitu dituzte.

Gizaldiek gidari gaitzak izan dituzte
horiek bakarrik gabezia ekarri dute,
Munduan infernua hobesten dutelako
ortodoxoek ezberdina hausten baitute.
Geurean halakoak bizi izan ditugu
injustiziak aldiro gordinki sufritu,
frankismoak urtetan etengabe zizkigun
kultura eta euskara zentsuraz urratu,
lehenago monarkiek antzo ia zigun
lurraldearen etorkizuna hondoratu.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Erlijioak sarri euren egiarekin
besteena ostentzen ahalegindu dira,
sinboloak, liburuak, hizkuntzak,
ohiturak...

bortizkeria erabilita deuseztatzen.
Inkisizioak sutan kiskali zituen
jentilen jakintza praktikatzen zebiltzanak,
inperioek hori bera gogor zegiten
gezurrekin armatuta herriak zanpatuz,
bidegabeak basamortua ezartzen du
kulturagabeak ondarea mespretxatzen.

Historia ezin delako errauts bihurtu
heziketa bizkor zabaldu beharko dugu,
halaber, egoismoaren zama baztertu
elkartasuna traba barik barreiatzeko.
Feminismo moreak egunero dihardu
jendartea matxismotik at eratu dadin,
birrindu diguten Palmiraren hutsunetik
zentzuaren taupadak abiatuko dira,
biharko belaunaldiak izkiria dezan
“pizkundeari esker arteak diz-diz dirau”.

2016ko urtarrilaren 3an

Gure lauburuari

Oi, Lauburu bitxia
ez zaitez eritu,
bihar gaur lez gurekin
taupaka jarraitu,
euskaldunen aroa
ez dadin amaitu,
zeurekin zer nahi dugun
genuen oroitu,
bakea herriekin
libre konpartitu.

Lauburu lurraldean
sinbolo bat zara,
bularrean zintzilik
kutun ta euskara,
eguzkiaren printza
senaren zirrara,
zeure dirdirak dauka
arbasoen kara,
zeurekin hasi ziren
bizitzen gogara.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Lauburu zu geuretzat
zara magikoa,
herri honen helburu
duinen abaroa,
zeurekin dakusagu
naturaren soa,
orduko jentil ñnen
kultura xaloa,
bikain zeratu zuten
euskal arragoa.

Lauburu heldu zinen
desiren garaian,
elur malutak antzo
jarri Baskonian,
Lore-Jokoen zolan
suspertu herrian,
gaur gurekin darraizu
mardul loraldian,
zeuri begira daude
izarrak ortzian.

Lauburu zarelako
bihotzetan sua,
apalki sentimendu
onen ispilua,
urratsetan laguntzen
duzun lotailua,
zuk maiz diguzulako
ematen musua,
garbi dantzugu baitan
gutarren zeinua.

Lauburu zurekin naiz
egongo mendian,
biziki laket zaidan
arimen zelaian,
betiko bizi nadin
ametsen habian,
Ama-Lurren altzoan
garoen hegian,
ihintz tantez blaituta
goiztiri argian.

2016ko urtarrilaren lOean

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Ingurugiroa eta gu

Parisen klimaren alde turuta jo dute
atmosferan igo ez dadin tenperatura,
esaldi zoragarriak konpromiso gutxi
horrela gaixoa nekez sendatuko zaigu,
errudunek bostekoak emanez elkarri
fotoak gorritu barik atera dituzte.
Ekonomian hazkunde gaitzak agintzen du
kapitalismoarekin zinez jai daukagu,
gaurko bizi mailaz lau mundu behar ditugu
kontsumismoaz berekoiak bihurtu gara,
beste batzuk berriz pobrezian larri daude
geure aberastasuna sufritzen dute.

Bonba nuklearren mehatxua uxatzeko
gizatasunak gerrari garai diezaiola,
izadia izakien etxea delako
elkartasunak hondamena saihets dezala,
jendartean lebia bakarra izan dadila
haurrei ingurugiroa garbi uztea.

Mañarian azken hartza akabatu zuten
Orion azken euskal balea arrantzatu,
airea gerora keekin belztu genuen
ibaien zein itsasoaren ura kutsatu,
mendi batzuk harrobiekin hautsi ditugu
AHT inora ez joateko nahi dugu.
Ingurugiroa hola kaltetuta dago
gehiago oraindik Bardeak bonbardatuta,
zaborrarentzat erraustegia hobetsita
autoa garraio publiko aratzen ordez,
urtegi txarrak Itoitz urpetu duenean
turismoak Lapurdi eraikinekin bete...
Azken berrehun urteetan zera hauekin
euskara eta Ama-Lur herdoildu zaizkigu,
banku aseezinen menpe gabiltzalako
auzolanaren ondarea murriztu zaigu,
haurrek ez dutenez oinordeko hau merezi
ekologia elikatzen bizi gaitezen.

2016ko urtarrilaren 17an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Arrantzatik maitatzera igaro nintzen

Udako atarian
hormonak balantzan,
ilusioak berriz
gogoan mudantzan,
oporrak nahi nituzke
igaro arrantzan,
kilimak gozatzeko
plazeraren kantxan.

Arrantza esan zuen
matxista mikoak,
erauzi zenizkidan
buruko kokoak,
biziguraz diogu
puztuta kolkoak,

Arraten iluntzeak
dira urrezkoak.

Xedea zen irriken
langa pasatzea,
zirimola indartsu
hori askatzea,
erakutsi zenidan
zer den maitatzea,
paradisua dela
desiraz batzea.

Goizean batu gara
berriro gustura,
bizitzeko zirrarak
dakarren lilura,
izadira joatea
goizik da ohitura,
bertan topatzen dugu
asetzeko ura.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Gu gara maitaleak
eta herritarrak,
ez ditugu ahazten
hemengo beharrak,
itzaltzen ari gara
gatazkaren garrak,
konponketak hauts ditzan
kate motz zaharrak.

Uda aurrera doa
gurekin batera,
egun laburrak datoz
lasterka ostera,
geure xarmak nekez du
egingo behera,
garamatza taupaka
laztanen larrera.

Guk konpartitzen dugu
bidean pausoa,
orain ondo dakit zer
den konpromisoa,
pentsamenduan dago
irudi lañoa,

maiz eskaintzen didazun
zeure irriñoa.

Ederra da ortzia
dir-dir ikustea,
zeure kuttunarekin
gozo jolastea,
zabaltzea poliki
zirrien atea,
une horretan maite
zaitut esatea.

2016ko urtarrilaren 24an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Mugi daitezen harriak Bagoaz eta Sarerekin

Baionan eta Bilbon bihotzak pilpirika,
ezlekuetan Urteberri eguna da,

“lehia lar gogorra irabaziko al dugu?”
galdetu du kinka larrian bizi denak,
“gauminaren ondoren egunsentia dator”
samurtasunez ziplo erantzun diote.

Harritzar astuna bidean dagoelako
mugitzeko arimak biltzen ari gara,
giza eskubideak zeratuko ditugu
kartzelak kideko barik gera daitezen,
lehenik deserritik ekarriko ditugu
gero danga Euskal Herriko plazetara.

Harritzarrak herrestan baztertzen hasi gara
Ibaizabal eta Aturri lekukoak,

“Hator, hator” eztarrietan, begiak diz-diz
bihar ez daudenekin kantatuko dugu,
jendartea trintxerak ixten dabilelako
korapilo estuak zintzoki askatzen.
Herritarren artean zirrara hegatu da
atsegina Bilbon eta Bainonan dabil,
sentimendu onberak oro islatu dira
preso eta iheslarien musuetan,
adorea lurraldean naroki ereinda
sagardoaz topa egingo dugulako.

2016ko urtarrilaren 31 an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

Euskal Jaixa: berrogeita hamar urte gurekin

Zorionak Eibarko Euskal Jaixa
jadanik bost hamarkada gurekin,
maiatzero maitez dakarkiguzu
kulturaren loraldi urrintsua.
i 36 Francoren aginte itogarrian

Untzagan arimak elkartu ziren,
diktaduraren aro lehorrean
zeure iturritik edan genuen.
Irrintziak iratzarri gintuen
iluna dirdira bilakatu zen,
Astelenako jaialdi haietan
askamena hur sentitzen genuen.

Txistu, danboril, azoka, hitzaldi,
kantu-afari, bertso, larrain dantza...
hamaika ekimen herritarrentzat
euskal sena ganoraz suspertzeko.
Eibarren zurekin pozarren gaude
bihotzak oneratu dizkiguzu,
domekan erraz adoretzen gara
euskeraz gozoro dagizulako.

Euskal Jaixa gaur opatzen dizugu
bihar sasoian egon zaitezela,
umeak zurekin dantza daitezen
Untzagan guk beste goza dezaten.

2016ko urtarrilaren 31 an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

2015.06.21 : Gure esku dago

“Gure Esku Dago”k du ja
izeki suziria,
herrikide jaiki zaitez
hasi da goiztiria,
erabakizunaz zertu
daiteke guraria,
eskuak eskainiz egin
138 dezagun miraria.

“Gure Esku Dago”k dagi
jostunak lez beharra,
hariekin josi ditu
Hegoa eta Iparra,
izarekin osatu du
errenkada nabarra,
aniztasuna delako
herri honen indarra.

Hautestontziak ditugu
prestatu elkartuta,
botoek laga ditzaten
arras mukurututa,
Frantzia eta Espainia
ez daude kezkatuta,
gu gabe dira ordea
geratuko zurtuta.

Bilbo, Gasteiz, Iruñea,
Baiona, Donostia,
hirietan hasi gara
idazten edestia,
ekiak harantz-honantz du
ondu ekitaldia,
txaloka diogu “hurbil
dago egun handia!!”

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA W UDABERRIAN BIZIKO GARA

“Gure Esku Dago” dabil
jendea kilikatzen,
ekintzak han eta hemen
adorez antolatzen,
dena hasi zen gazta bat
zatitzen ta banatzen,
bere lan molde bikaina
lurraldean finkatzen.


“Gure Esku Dago” zara
gure demokrazia,
dakarkiguzu ametsa
loratzeko hazia,
zin dagigu haizatuko
dugula malezia,
gainditzeko jakobino
hipokriten hesia.

Lokabe egongo gara
munduari begira,
elkartasuna delako
herri duinen pilpira,
horrela egingo dugu
ilunetik argira,
jendartea irits dadin
onuraren zelaira.

Gure esku dago zinez
herritarrak batzea,
zer nahi dugun jakiteko
kontsulta prestatzea,
ongizatea haz dadin
boza baliatzea,

Euskal Herria xaloki
Europan kokatzea.

2016ko urtarrilaren 31 an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * UDABERRIAN BIZIKO GARA

1977an geratatu ez zena gerta dadin

Argia diz-diz hasi zenean hunkitu nintzen
ilunari eremua kendu ziolako,
amnistia zetorrela iruditu zitzaigun
diktadurak azken hatsa eman zuelako,
ikurrina udaletan ipini zutelako
142 kartzelak hutsik geratzen ari zirelako.

Pozik geunden bozkatzeko eskubidearekin
independentzia gertu genekusalako,
Ama-Lur ta euskara bikain zeudekeelako
lan baldintzak duinak izan zitezkeelako,
tamalez frankistek boterean jarraitu zuten
erreformak hausketa lapurtu zigulako.

“Hogeita hemeretzi urte geroago preso”
kartzelan maiz dio garai hartako gazteak,
nahiz askatasunaren ibilaldia zertu zen
ez ziren zabaldu amnistiaren ateak,
lubakiaren barruan asko sufritu dugu
ez dira asebete genituen usteak.

Horregatik plaza mukuru beteko ditugu
lortuta giza eskubideak ta besteak,

“bart Euskal Herrira independentzia heldu da”
egunkarian esango baitu albisteak,
demokraziaren alde zintzoki bat eginez
hautsiko ditugu erreformaren kateak.

2016ko otsailaren I4an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * UDABERRIAN BIZIKO GARA

Ikurrinak berriro hunki gaitzan

Ikurrinarekin herria hunkitu zen
Atotxan zelaira irten zenean,
geure indarrak elkartu zituelako
diktaduraren kontrako borrokan.
Dilindan jarrita ohoratu genuen
hainbat udaletako balkoietan,
berehala berarekin ibili ginen
Askatasunaren Ibilaldian,
Txomolunga garaian libre zirudien
haizeak ferekatu zuenean,
omenaldietan beti aurrean dago
euskal jaietan bezala plazetan.

Gaur egun ikurrinak ospea galdu du
estatuen banderen mende dago,
bestalde, banatzen gaituela dirudi
atzo arte lez batu beharrean.
Herriaren sinboloa baino gehiago
Erkidegoarena omen baita,
Nafarroan gizatxarrek ukatzen dute
Iparraldean folklore hutsa da,
zorionez “korrika”n eskuz-esku dabil
lekukoan dotore dakusagu,
euskara bezainbeste behar dugulako
askatuko dugu,hunkiko gaitu.

2046ko otsailaren I4an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * UDABERRIAN BIZIKO GARA

Astelena 101 urte zurekin

Astelenan leun naiz
amesten pausatu,
Eibarren beti dugu
ondo baliatu,
bertan ez dudan arren
146 pilotan jokatu,

bihotza gozoro zait
sarri pilpiratu,
mendeurrena ziegan
alai dut ospatu,
makina bat bizipen
garbi gogoratu.

Zutik egoten nintzen
zeure harmailetan,
pilotari bikainak
txalotuz jaietan,
irudikatzen zaitut
ordu txikietan,
mukuru zeundenean
egun handietan,
sake, bolea, txapa,
dejada... saltsetan
presoak hori dagi
bizi den hormetan.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * UDABERRIAN BIZIKO GARA


Astelena zu zara
grinen zizpurua,
frontoien katedrala
lehien ingurua,
pilota maitez zaintzen
duen aingerua,
Eibarrentzat ekimen
onen aierua,
aldarri zuzenentzat
txoko segurua,
euskararentzat zinez
kideko purua.

Astelena zurekin
batzea dut gura,
eibartarrentzat zara
Isasin onura,
erakutsi zenidan
zer den bizigura,

Euskal Jaixan opatzen
naroro kultura,
eramaten ninduzun
zirraren zorura,
euskal kantagintzaren
doinuen zerura.

2016ko otsailren 21ean

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA * UDABERRIAN BIZIKO GARA

2015.05.25 : Zentzazioak

Amesgaitzarekin atsekabetuta
esnatu nintzen gau goibelean,
lurra ireki zela zirudien
txit maite dugun herri txikian,
biharamuna ez zen ona izan
buruan aje galanta neukan.
Ustezko porrotak mindu ninduen
jasan ezinda gertatu zena,
ezin nituen ulertu zioak
zinez galduta nenbilelako,
ekinez berriro jaikiko gara
praktikak digu erakutsiko.

Orain arte lez xedearen alde
bidean urrats bat eman dugu,
goxotik har dezagun hoberena
gazitik laga eskasa dena,
izan zirelako gara garena
xarmari esker izango gara.
Garrantzitsuena bizinahia da
balore onen sendotasuna,
sentitzea aurrerantz goazela,
geroa dir-dir zain daukagula,
auzolanarekin lortuko dugu
kinka iluna izarratzea.

2016ko otsailaren 21 ean

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ln UDABERRIAN BIZIKO GARA

Patroia eskasa denean

Ahalegindu zinelako dirutu zara
berezko adimenak lagundu zizulako,
kontratatutako behargin finei esker
zeure tailer txikia handitu zen,
orduan tabernetan batera zenbiltzaten
taldean ez zegoen patroia bereizterik.
Tamalez etxean handinahia sartu baitzen,
herritik kostaldera ospa egin zenuten
patrikan etekinak emendatzeko asmoz
beharraren lan baldintzak aldatu zenituen,
airea eta erreka kutsatzen hasi zinen
olan segurtasuna beheratu zenuen.

Gainbalioa ez zenuen olan ezartzen
espekulatzeko gaiztoki zenerabilen,
kapitala zeure aberria bihurtu zen
erdarak ziplo euskara ordezkatu zuen,
zapaltzaileen lerrora pasatu baitzinen
askatasuna ukatzen digutenengana.
Zoriona jator konpartitu beharrean
ola multinazional bati saldu diozu,
zekena zarelako herria galdu duzu
zeure arimak bakarrik “Ni”an sinesten du,
beharginen alde aritu izan bazina
ez zinateke txaletean triste gordeko.

2016 eko otsailaren 28 an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ln UDABERRIAN BIZIKO GARA

35 urte geroago, Joseba Arregi gogoan

Tortura gela zurixkan jasan zenuen
izualdiak zentzua lausotu zizun,
tamalez ez zen auzitegian bukatu
ezta negar dagizun leotzean ere,
amesgaiztoak arima zigortzen dizu
akorduak ez zaitu lagatzen bakean.
Kartzelan depresioan amildu zara
bakardadean “erruduna naiz” diozu,
sentimendua orekatzea nahi duzu
samina uztea onura itzul dadin.

Tortura batera ezereztuko dugu
giza eskubideak abian jarrita,
psikopatak boteretik kanporatuta
estatu-arrazoi bortitza deseginda,
gerra-fabrika kriminalak eraitsita
feminismoa justizian sustraituta.

Bien bitartean geure samurtasunak
torturatua leun ferekatuko du,
elkartasuna esker suspertuko da
Euskal Herrian duintasunez bizitzeko.

2016 eko otsailaren 28 an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ln UDABERRIAN BIZIKO GARA

Ez ginelako Grezia izan

Habanera

Grezia zaharrak zuen
jakintza bikain loratu,
filosofoek agora
ondo zuten baliatu,
Atenasen tinko dira
Syntagman zintzoak batu,
euren egia digute
aurrean klarki paratu,

“gu europarrak garela
ezin duzue ukatu,
geure kulturaz zineten
hezi eta oneratu,
ongizatea haz dadin
kemenez dugu bozkatu,
zuzentzaren alde gara
auzolanean eratu”.

Greziarren zoritxarra
bankarien etekina,
beharginen kontura da
gizentzen bizkor izaina,
Syrizak ontzen dihardu
aberriaren oraina,
sendatzeko kapitalak
eragin duen samina,
europarrok izenpetu
beharko genuke zina,
ekonomia erabat
duintzeko ahalegina,
ez baitelako zilegi
pobreziaren tamaina,
Lagardek diruarekin
daukan jarrera zikina.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA UDABERRIAN BIZIKO GARA

Sokratesek “ez” esan du
“ez ordaintzeko isuna”,
halaber, “bai Europari”
pitz dadin elkartasuna,
Syntagma plazan entzun da
herritarren nahitasuna,
iritzi horren zoruan
aise dabil euskalduna,
Juncker-ek izan dezala
kontuan hautu senduna,
berdin Merkelek utz dezan
bakean herri hiztuna,
zuzen banatu ezkero
denon aberastasuna,
oro alaituko dugu
gaurko jendarte iluna.

Grezia orain ez zara
iraultzaren eredua,
goizean ez da helduko
herri xumeen ordua,
gizatasunak galdu du
Troikarekin apustua,
nahitaez makurtu duzu
mehatxuekin burua,
nahiz Partenoian entzun den
utopiaren oihua,
ezin izan dugu hautsi
kapitalisten murrua,

Europa borroka zaitez
izan zaitezen justua,
ez iezaiezu pagatu
lapur horiei luxua.

2016ko martxoaren 6an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ln UDABERRIAN BIZIKO GARA

Izan gaitezen Siria, Kurdistan, Irak,
Eritrea...

Mediterraneoak hilerri bar dirudi
Europan egoistek agintzen dutelako,
arrazismoa geure baitan hazi delako
gizatasuna hor nonbait bota dugulako,
txiroentzat mugak jartzen ari garelako
halaber, gerratik iheska datozenentzat.
Ustezko zorionera iristeko asmoz
makina bat ontzi eskasetan sartzen dira,
ez ditugulako behar adina babesten
euren desirak ziplo itotzen baitira.

Indarrak galdu beharrean hormak jasotzen
elkartasuna kemenez eraiki dezagun,
migratzaileek atseden hartu gura dute
eskuratu zakar kendu genien onura,
neurriz kontsumituz asetuko ditugu
denon Mundua eurekin hobetuko dugu.
Afrikatik etorri omen ziren asabak
ibilaldian ez zuten trabarik pairatu,
inoiz ez genuke ahaztu behar izango
gizakiak espezie bakar bat garela.

Europak lur ugari konkistatu zituen
bertako herritarren kaltetan zurrupatu,
orain ia ezeren truke estutzen ditu
gutiziatzen dituen ondasunak lortzeko,
Mundua horrelaxe jardunda kakaztu du
tamalez jakintza gaizki erabili zuen.
Barkamena zintzoki eskatu beharrean
gosetien urratsak arras zailtzen ditugu,
hesietan txarrantxak ezarri dizkiegu
oparotasun kontsumistan sar ez daitezen.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* UDABERRIAN BIZIKO GARA

Nahiz estatuek dioten bihotza dutela
guregana datozenak ez dituzte maite,
bidean euren eraginez daude ordea
herria trintxera bihurtu dietelako,
giza eskubideak onar diezazkiegun
pertsona bezala hobeak izango gara.
Armen ordez zuzentza ekoitziko bagenu
bakea aurki ezagutuko genukeen,

“Mare Nostrum” ez dadila hilerri bat izan
baizik datozenentzat itsas bizigarria.

2016ko martxoaren 13an.

Zoriona itzul dakigun

Zeure arimak desiratzen du
gorputz minbera uztea,
azken bidaia lehenbailehen
Balberekin egitea,
goizean kezkaz aditu dizut
iragarkizun tristea,
zirraraz eta malkoz diotsut
eutsi goiari maitea,
pairatzen ari zaren zauria
txeraz nahi nuke ixtea.

Atsekabeak zeure bihotza
sastakatzen duenean,
amesgaiztoek kolpatzen naute
oheratzen naizenean,
noraezean ikusten zaitut
tunelik luzeenean,
halaber, ahots polita dantzut
hasten dela aienean,
etorkizuna eskaintzen dizut
pilpilraka gauminean.

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* UDABERRIAN BIZIKO GARA

Depresioa eta min gaitza
batera datozenean,
konturatzeke geratzen zara
kemen barik ezinean,
kinka konpondu ezin duzunez
behar den lez garunean,
lauzpabost urte daramatzazu
sasidiaren barnean,
zentzuak oro babes zaitzala
arrazoitzeko unean.

Irribarrea pizten zitzaizun
maiatza heltzen zenean,
akordatzen naiz eguzki printzek
laztantzen zintuztenean,
oraintxe berriz egarriz zaude
morturik lehorrenean,
ilusiorik gabe hor nonbait
ilberri goibelenean,
noizbait egongo gara laminen
errekatxo gardenean.

Otoi, gogoa susper ezazu
geure oroitzen gunean,
ondo dakir ez dela erraza
gogaituta zaudenean,
min latza osa daitekeela
sinesten ez duzunean,
gertu sentitzen nauzu ordea
eguna hasten denean,
txoriak txor-txor goizero antzo
esnatzen zaituenean.

Udaberrian izarrak dira
ortzian ñir-ñir hasiko,
askatasuna hur dagoenez
elkar dugu ikusiko,
bakardadea gainduta zaizu
bizinahia itzuliko,
penen txingarrak ihintzarekin
baititugu itzaliko,
enarak bezain gustura gara
geure habian biziko.

2016ko martxoaren 20an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* UDABERRIAN BIZIKO GARA

Neure fedea

Erlijioen dogmek tinko dioskue
zendu ondoren piztuko garela,
era eternalean iraungo dugula
zeruan, paradisuan, nirvanan...

Hola gertatuko balitz, joan zirenekin
gustura batuko nintzatekeen,
egia ote den eztabaidatzen dugu
baina sinesdunak ez du ezbairik.

Nik une horren zain egon barik diotsot
“jendartea ontzen saia gaitezen”
gerra miserableak gal daitezen
onurak gizakiak alai ditzan.

Ama-Lur hobesten dut Jainkoaren ordez,
jendartea zeruaren aurrean,
orain garrantzia ongizateak dauka
geroko utz dezagun gerokoa.

Hilerrian, mendian, itsasoan... dautza
behin batean gugandik joan zirenak,
gauero oheratzen naizenean diot
“bihotzean gurekin bizi dira!!”.

Hil arte maitez gogoratuko ditugu
bizipenen partaide direlako,
gero taupaka eurekin biziko gara
maitatzen gaituztenen ametsetan.

2016ko martxoaren 27an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* UDABERRIAN BIZIKO GARA

2015.12.21 : Zentzazioak

Gau luzean ohatzean pentsatu dut
negutea gaindituko dugula,
atzo izan ginen, gaur oraindik gara
bihar batuta izango baikara.
Deserrian zerua oskarbi dago
itxaropena bezain dirdaitsua,
baloreak konpartituko ditugu
jendartean zintzoki sustatuko,
erakundeen kezkak adei entzungo
herritarrekin urratsak emango.

Egoera bare aztertzen ari naiz
joan zirenen helburuak aletuz,
“euskalduna, feminista, sozialista
ekologista, solidarioa... ”
Aniztasunaren hariekin dugu
Euskal Herria bikain ehunduko,
teoria praktikan artez zertuta
gaurko ajea sendatuko zaigu,
auzolana bihotzez antolatuta
askatasuna jantziko baitugu.

2016eko martxoaren 27an

IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA O* UDABERRIAN BIZIKO GARA

Oskorriri

Euskal kulturak geure
sosak behar ditu,
bidean diezaiogun
aldapa eztitu,
ariman esperantza
dakion zoritu,
etxean zuzen dezan
burua goititu,
euskara behingoz dadin
dotore beztitu.

Lilia zimeldu da
negute latzean,