Udaberrian biziko gara - 1
Udaberrian
biziko gara
Gure udaberriari, euskal iheslari, preso eta gaixoei,
pakearen artisauei eta elkarbizitzari.
HITZAURREA
IBONEK IREKI DIZKIGUN LEIHOAK
Aspaldidanik ezagutzen dugu elkar; baina, sinistu egidazue, inoiz ez nuen esango Ibon Muñoa poeta zenik
“Eta zuk poeta bati sen hori nola sumatzen diozu barren?”, galdetuko didazue. Bueno, aitor dezadan, itxurakerietan ez badabil -eta hori ez da Ibonen estiloa -,
musuan ez zaio igartzen, ezta ibilketan edo jendearen
aurrean berba egiten duenean ere, demagun enkartelada baten ostean edo udal batzar baten aurrean.
Poeta batek ez darama bizkarrean «Hitz lauz eta
neurritzetan berba egin eta idazten dut» edo antzeko zerbait dioen mezua zintzilikaturik Agian, bere
sare sozialeko egoeran zerbait aipatuko luke... baina,
tamalez, Ibonen ziegaraino ez da Internetik iristen.
Presoak hirugarren mundu paralelo batean mantentzen dituzte. Horri aurre egiteko, leiho mentalak
irekitzen dituzte.
Kartzelatu aurretik Ibonek bakartasunean bertsoak
lotzea gustuko ote zituen galdera sortu zitzaidan bere
lehenengo liburua esku artean izan nuenean. Bertsozalea izan da betidanik nik uste, euskaltzalea dudarik
gabe eta, nire iruditeria propioan, 60 - 80 ko hamarkadetako Eibar industrializatu, itsusi, bizi eta, zergatik ez,
maitatuan aurki zitezkeen azken mohikanoen tribuko
indioa. Eibartar euskaldun indioa, alegia. Ez baitzen
ohikoa herri armagineko euskara ederra entzutea eta aldarrikatzea komeniko litzaiguke, nahiz eta“bentania” eta antzekoekin barregarri utzi nahi izan duten
beti- erdal giroaz blaitutako kale, fabrika, eskola eta
taberna haietan.
Juan Mari Narbaizaren (1949-2016) bertso batzuk
aurkitu ditut horren inguruan. Seguruenik Eibarrek
eman duen plazako bertsolari bakarrari Jose Luis
Gorrotxategi osintxuarrak puntu hau jarri zion behin: “Bizkai edo Gipuzku, Eibar zer diagu?”, bota zion
Gorrotxategik, eta makina bat urtetan Arrateko jaietan entzun dugun bertsolari bizi eta alai hark honela
erantzun zion:
“Garbi esan geuk ere ez zekiagu.
Mendi tarte batean uda eta negu
kalez ez gaituk noski askorik zabaldu
industria salbu, nahiz soroak galdu
baserriak a(ha)ldu, kinkiak ugaldu
dagonean gastatzen bazekiagu.
Bizkaiako giputxak igual gaituk gu”.
Eta hori esanda, helduko diogu esku artean daukazuen liburuari. Ibon Muñoak kaleratu duen laugarrena
da, eta, nire ustez, lauren artean biribilena, sakonena, benetakoena, gizon eta idazle modura egin duen
ibilbidearen isla. Olerki eta bertso idatziz osatuta,
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA *0 UDABERRIAN BIZIKO GARA
Udaberrian biziko gara 2015eko udaberrian hasten
da, ekainean zehazki, eta ia urte eta erdiko bidaia
egin ondoren, 20l7ko urtarrileko helmugara garamatza. Data zehatz batera, hots, "la hamazazpi, urte
deserrian, dispertsioan, zoru sikuan” bete dituenean.
Baina zergatik udaberria?
“Ziegan bizigura zait
neguan eskasten,
uste ustelak dizkit
irriak ebasten,
pentsamenduan dira
asmoak lardasten,
udaberrian aldiz
ideiak arazten,
sentiera hasten da
orduan arnasten”.
Esperantzaz bustitako gerezien denbora Kordoba
udatiarraren bero ustelean urtzen da, udazkeneko
herriminak manta baten azpian uxatu nahi den neguko hotzean izozten dira. Urtaroen zikloak aurrera
darrai, bizitza ziklikoa baita. Aldiz, denbora lineala da,
batez ere gatibu daudenentzat.
“Lurrak biraka darrai ortzian
espetxean zaudenean,
kideak esan zidan umorez
etxartean geundenean,
iruzkinari erantzun nion
trostan ari nintzenean,
'ez da erraza konturatzea
murrutzar hauen barnean,
zu zarenean egon etzanda
urtetan oroimenean,
bihar maiteaz orduko xarma
piztea nahi duzunean"'.
Linealtasun horren aurka borrokatzen ari da etengabe
Muñoa letra hauetan. Atzera eta aurrera dihardu: orain,
iraganera zabaltzen duen leiho batetik arnasa hartuz;
ondoren, munduan gertatzen ari diren gertakizunei
bere talaia bakartitik begiratuz, eta oro har urruti eta
gertu duen Euskal Herri amestua begi bistatik galdu
barik. Eta beti, baina beti, sabai-leihoetatik laprast egiten
duten sentimenduak nonahi ageri dira. Garratz, goxo,
zintzo, sakon, mingarri.
«Sentimenduak letretan islatzen ditut» argitzen digu.
Bertso eta olerki egituran zabaldu dituen leiho mental
horietatik begiratzera gonbidatzen gaitu idazleak.
"Bedatseak dakarkit
naroki onura,
zuzen eramaten nau
desiren zorura,
egoki sendatzen dit
hotzaren malura,
gorputzari eskaintzen
dio estaldura,
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA Z UDABERRIAN BIZIKO GARA
horri eskerziegan zait
lurruntzen tristura,
kartzelak eragiten
duen arrangura”
Ataramiñe argitaletxearen aurkezpenerako egin zuen
hausnarketan irakurri diot Jose Luis Otamendi idazle
azpeitiarrari seguruenik euskal preso politikoena izango
dela "gure gizartean kolektiborik idazletza eta irakurketari emanena, eta euskaldunduena ere bai bidenabar
esanda”. Horren adibide ospetsuena Joseba Sarrionandia izan daiteke. Han eta hemen arakatzen, Ibonek zabaldutako leihoak buruan bueltaka nituen arratsalde batean, Interneteko leihotik Sarriri beste kide batek egin
zion elkarrizketa agertu zitzaidan. Elkarrizketa berezia
zen, Herrerako kartzelan zeudelako biak gatibu.
l984ko maiatz hartan (udaberria zen, nola ez)
elkarrizketatzailea Mitxel Sarasketa zen, Ibonen liburu
honetan azaltzen den beste eibartar bat. «Zer da literatura hiretzat, ihesa?”, galdetu zion Mitxelek, eta zera
erantzun zion lurretako idazleakdlhesa ez. Literaturarekin ez duk ihes inora egiten. Poemarik ederrena idatzita
ere lehengo lekuan geratzen haiz. Ihes hik eta nik egin
beharko diagu, baina asmatu beharzelan [hemen, Sarriri
igarle ukitua hartu diot, urtebete beranduago ihes egitea lortu zuelako]. Ez zakiat nik jeneralizatu daitekeen,
zer den literatura edo zer den maitasuna, edo zer den
libertatea, halako definizioak arbitrarioak izaten dituk,
Thomas Mannek esaten zuela uste diat definizio
orokor guztiak direla traizioneroak. Orduan, ez zakiat, baina literatura ezagupidea duk, errealitatearen
eta norbere gogo nabarduren ezagupidea. Komunikazioa ere baduk, nahiz eta idazle eta irakurlearen
artean desfase handia dagoen, Literatura estetika
dela argi zagok lengoaiaren materia. Etika ere baduk,
klaro. Eta hainbeste gauza denez, igual bizitzeko modua besterik ez duk”.
Nik, nire aldetik, oraingoz ez daukat Ibon Muñoari
eazer uste duen itauntzeko betarik, baina olerki hau
hartu diot erantzun modura.
"Irudimena dantzut
deika ohatzean,
taupadak danga dira
hasi arratsean,
sentimendua bor-bor
dabil laratzean,
musa sartu delako
berben baratzean,
bertso-uzta dezadan
batu esnatzean”.
Amaia Ereñaga Azkarate
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Udaberñan biziko gara Ibon Muñoaren laugarren liburua dugu.
Aurretik argitaratuak ditu: Ametsen txokoan bizi naiz (2011),
Ainarak herrira itzuliko dira (2014) eta Ridean gaude, aurrera
goaz, joan zirenekin (2016). Haien ildoari eta orden kronologikoari jarraitzen diete liburu honetako bertsoek.
Hartara. lehen bertsoak 451. zenbakia darama; azkenak, 580.a.
Guztira, 130 bertso berri, 20l5eko ekainaren 7tik 20l7ko urtarrilaren 15eko artean Kordobako espetxean idatziak
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA « UDABERRIAN BIZIKO GARA
KORDOBA
Zientzia bakea izan dadin
Zientzialariak irudikatzen ditut
mundua oneratzeko ikertzen,
antzinan horixe bera zintzo zegiten
bizitzaren oinazeak aztertzen,
dena ez da harmonia izan ordea,
batzuk asmotik joan dira baztertzen,
etika ta deontologia lagata
interes net ilunetan ugertzen,
inñnitua ez dela dakiten arren,
lur finitua dabiltza aspertzen,
txanponen hotsa gutiziatzen dutenez
kapitalaren nahia daude zertzen.
Ez dezatela gutxi horiek jarraitu
gehienon ongizatea okertzen,
asabek txukun zaindu zuten oasia
neurritasunik gabe lehertzen.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 3 UDABERRIAN BIZIKO GARA
Nobel jaunak dinamita asmatu zuen
meatzarien lana errazteko,
tamalez militarrek erabili zuten
gerran ohorea erdiesteko.
Einsteinek atomoa izan zuen xede
ekai ikusezina aurkezteko,
herrak bihurtu zuen bonba atomika
Hiroshima ziplo ezerezteko.
Otoi, izan dadila zientzia aukera
jendartean bakea ereiteko,
bortizkeria deblauki ezabatzeko
haurrak elkartasunean hezteko,
ezin duelako inork burua jantzi
lurrari etorkizuna ixteko,
baizik sen onak eskatzen duen bezala
ondorengoei aratz uzteko.
2015eko ekainaren 7an
Bost urte barru
Hamabost urte daramatzat itxita,
bost geratzen zaizkit libre hegatzeko,
hustuko ditugu esparru makurrak
atsegina egunero dastatzeko,
bitarte luzean astia izan dut
ziega barrenean sakon pentsatzeko,
herriko egoeraren arabera
tristuraz edo pozez oheratzeko.
Sentimendua letretan islatzen dut
horrelaxe aldiro abisatzeko,
zuekin prestuki batuko naizela
prezatzen zaituztedala aipatzeko,
joan ziren etxekoak ta lagun minak
gurekin egongo dira ospatzeko,
gogoan gara eurekin elkartuko
txalokatuz zirraraz ondratzeko.
2015eko enainaren 7an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ~ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Txori handien eta txikien harremanak
Txori handiak txori txikia
erabat du menderatzen,
erpeak zorrotz dituelako
etengabe mehatxatzen,
harroxko dio hegaldatzeko
eskubidea ukatzen,
jendartean lez mailen arteko
bereizketa inposatzen,
ez badu bere nahia betetzen
oldartzen zaio hertsatzen.
Hegazka nasai ari zelako
prestatu zion segada,
arbolan egon zen zain gordeta
jotzeko atzaparkada,
aginduei ez zielako
kasurik egiten jada,
kaiolan sartu zuen bultzaka
mozteko ziplo aupada,
tamalez hola aritzen baita
basapiztien armada.
Epaileak du mailua jaso
emateko ebazpena,
“ankerrak dauka” entzun diogu
“gatazka honen hobena”,
“izadiaren kontra basoan
burugabe ari dena,
txori ahula kateatzea
ez delako makurrena,
baizik habia zatikatzea
kumeen itxaropena”.
Espainia ez bada, Frantziak
herriak dauzka mututa,
eta “Nazio Batuen’ei den
“Erakundeak” zurtuta,
diglosiaren zingiran txarki
bizi dira kamustuta,
euren hizkuntzak eta kulturak
hatsik gabe murriztuta,
ezin dutenez txiorik egin
lur jota daude histuta.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Airean lez nahi dugu irauli
egoera lur honetan,
izaki denak beldurrik gabe
egon gaitezen gauetan,
demokrazia zertu dezagun
bakea lubakietan,
bizitza izan dadin munduan
zintzoa harremanetan,
belatz gorriak eta txepetxak
dagitzaten hegadetan.
Erakustea gura ditugu
luma nabarrak plazetan,
penak uztea susper dakigun
bizipoza arimetan,
zuzentzak izan dezan tokirik
zapalduen bihotzetan,
kolore more berdintzailea
izeki dadin senetan,
herri onberak hegan daitezen
libre goizeko printzetan.
2015eko ekainaren I4an
Desagerrarazita zaudetenei
Oroitza eta zirrara zarelako
goiztirian zurekin esnatzen gara,
zeure nortasuna zoragarria zen
delizia begitarte irribera,
egun goibel hartan ez zinen etorri
hor nonbait faxistek bahitu zintuzten.
Arnastea mingarri egin zitzaigun
oinazea ariman sartu zelako,
ordutik egunero eskatzen dugu:
Ama-Lur amultsuak laztan zaitzala.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA K UDABERRIAN BIZIKO GARA
Maitea, sufrimendua buka dadin
gorpuzkinak topatzea nahi ditugu,
egiak herrari garra ken diezaion
esan diezagutela behingoz non zauden,
nahiz une hori mingotsa izango den
sosegua etxera itzuliko da.
Eredugarria izan zinelako
konpromisoa kalean hazten doa,
gogoan desira bat izeki zaigu:
“askatasuna zeurekin bizitzea”.
Gora Gasteiz eta aniztasuna
Arrazismoa elikatzen zabiltza
bekaiztien botoak eskuratzeko,
arrazen kontuekin hasten da bortxa
migratzailea baztertzen duzunean.
Lehenik errua zamatu zenien
burutu ez zituztenak leporatuz,
ondoren estigmatizatu dituzu
hirian mesfidantza sustraitu dadin.
Kalean sentiera abiatu da,
gizatasunak dagien aldarria:
“denok garelako espezie bera
Gasteizen ez ezazu liskarrik sutu”.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA K UDABERRIAN BIZIKO GARA
Argienak garela uste dugunez
euren ondasunak xahutzen gabiltza,
ekonomia urritu diegunez
kaltetuak trumilka datoz geurera.
Krisiarekin seinalatu dituzu
iruzurretan dabiltzala esanez,
euren sortan denetik dago ordea,
eskasak, onak eta eskuzabalak,
gehienak langile zintzoak direnez
“Gora Gasteiz!!” diogu danga batera.
Maroto, tronpatu egin zarelako
aniztasunak aberastu gaitu.
Zomorroaz
Gizakia ziplo da
zomorro bihurtu,
bortxa erabilita
erabat muturtu,
gizatasuna zaio
ariman papurtu,
herri sena sututa
burmuinean urtu.
Zomorro motza dabil
txoriak xaxatzen,
ez die inoiz uzten
bakean kantatzen,
habiak maiz dizkie
zakar arakatzen,
hegaldi dotoreak
zorrotz zelatatzen.
Nortasunez sorra da
zomorro iluna,
pentsatzen du ez dela
xextren erruduna,
harremanetan bera
ez baita hiztuna,
borrarekin hitz dagi
zikinduz jarduna.
Zomorro beltzak dauka
gorria kaskoa,
estalki bat darabil
zaintzeko kolkoa,
ozen dio edonon
“ni ez naiz kokoa!!”
gogor zaitu ordea
jotzen ostikoa.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA S UDABERRIAN BIZIKO GARA
Zomorro txikia da
faltsuaz aspertu,
ospea diolako
baldarki okertu,
zintzotu behar dela
ezin du ulertu,
horregatik gaur zaio
benetan pipertu.
Joan zaitez pikutara
korrika ezpara,
zeure herra sumina
hustera trokara,
mozorroa erantzi
bota errekara,
gal dadin eragiten
diguzun ikara.
Ez dugu nahi kokorik
herriko ortuan,
irribarrea osten
dute segituan,
eduki beharrean
txoriak ituan,
bahetu dezatela
hondarra mortuan.
Mamua izan dadin
berriro pertsona,
opari diezagula
soilik zoriona,
entzungo dugu noizbait
albiriste ona,
“ertzaintzak bete du ja
trintxera sakona”.
2015eko ekainaren 28an
Igeldoko Jolas Parkean
Igeldoko mendia umeen desioa
lekua iruditzen zaie demasa,
oporretan egunik ederrena baitzen
Donostian genegien egunpasa,
badia dotorea goitik genekusan
entzunez adi Kantauriren arnasa.
Ondarretan ametsaren azpian zaude
hortxe dago funikularraren nasa,
tren txukuna aldats gora poliki doa
unea gozatzen du nork bere kasa.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA ~ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Jolas-Parkeak ehun urte bete ditu
txikitxoa den arren ez da eskasa,
bertan ez duzu Eurodisney aurkituko
kontsumismo petralaren anabasa,
bibotza punpaka hasten zaizu ordea,
bera delako horretarako kapaza.
Aurreiritziak burutik ken itzazu
umeak antzo bizitzeko jolasa,
giro xaloan lotsarik gabe sar zaitez
bere xarmaz, egingo zaizu erraza.
2015eko uztailaren 5ean
Euskal Herriko erdiguneaz
Eibar ez da Euskal Herriko erdigunea
mendebaldeko lurraldeena baizik,
ohorea Nafarroako Sakanak dauka
seinalea Beriain mendian dago.
Iritzi eskasei men egin barik diot
“zazpi herrialde garela. Ez hiru”.
Nahiz estatuek nahitaez banandu gintuzten
Kultura norberaren ahalmena da,
Ezin dugulako ahaztu nondik gatozen,
Izateko beharrezkoa delako.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Oinarria zer izan ginen jakitea da
belaunaldi berriei zabaltzeko,
egunkari batzuek kontrakoa dagite
jakintza gezurrekin zaildu dakigun.
Etnozidekin ezin dugulako bat egin
egia kemenez defenda dezagun,
aniztasunak gal ez dezan geure alea
Munduko baratzeak geure lorea.
Geografikoki erdian ez zauden arren
aldiro sentitzen zaitut bertan Eibar.
2015eko uztailaren 5ean
Iragana, espetxea eta geroa
Lurrak biraka darrai ortzian
espetxean zaudenean,
kideak esan zidan umorez
etxartean geundenean,
iruzkinari erantzun nion
trostan ari nintzenean,
“ez da erraza konturatzea
murrutzar hauen barnean,
zu zarenean egon etzanda
urtetan oroimenean,
bihar maiteaz orduko xarma
piztea nahi duzunean”.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA E UDABERRIAN BIZIKO GARA
Laztanak ziren garai jorian
eta gogoan geratu,
ezereztu ez den gatazkak dit
harremana besteratu,
nahiz ziegatik ohi dudan eran
zeure txokorantz airatu,
sentimendua ezin dut orain
lehen lez azaleratu,
lore berriak beharko ditut
zeure zelaian paratu,
espetxetik at oro dakidan
bizipoza oneratu.
Iragana ez dut ahaztuko
nire bizitza delako,
akordatzeak on egiten dit
zurekin nagoelako,
ezin naiz bertan bizi ordea
izan ohi da kalterako,
alai zein triste aurrera beti
egin behar dugulako,
ez ditut gaurko kezkak lagako
konpontzeke gerorako,
maitasunaren kontuak berben
bidez ontzen direlako.
Gauak biluzik pasatzen ditut
desiren hariztian,
askatasuna zeure printzekin
jantz dadila goiztirian,
horretarako bihotza jarri
behar dut gozo abian,
goizean oroit naiz maitemindu
ginela udaberrian,
osteratxoak genegitzala
maite dugun izadian,
ederki gara biziko arrats
oskorrien loraldian.
2015eko uztailaren 12an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA S UDABERRIAN BIZIKO GARA
Besoetakoari
Ospitalean kalean antzo sargori dagi
udako hasieran ohean zaude gaixorik,
gazura zeure baitan poliki sartzen ari da
jaio zinenetik dakizu sufritzea zer den.
Irria nagusituko zaiolako penari
gaurko mina oroitzan gertaldi bat izango da,
itsasoa, mendiak, zein haranak arnastuta
osasuna berriro bikain sentituko duzu.
Zuk ondo dakizu zurekin gaudela bidean
zeure ondoez petrala geurea dela ere,
gaur eta beti maitasunak lagunduko dizu
izan ditzakezun arantzak ziplo erauzteko.
Nahiz oraina dakusazun lainoekin jantzita
adoreak zorionera gidatuko zaitu,
bizitza ederkiro loratuko zaizulako
tximeletak zeure baitan hegaldatuko dira.
2015eko uztailaren 12an
Maite dudan kide bati
Auzitegi Nazionalean biluzik
etsaikeriaren menpe daukate,
erabakia bidegabe hartuta
espe ohia berriz itxiko dute,
belasko ilunei herra darie
sua urtetan hauspotzen dabiltza.
Zuzentzari iruzur egin diote
mendekua lege bilakatuta,
xedea deserrian hil dadila da
sufrimenduak luze iraun dezan.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA SJ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Bihotza askatasunari bezala
herriari eskaini ziolako,
kideari osasuna opa diot
Euskal Herrira mardul itzul dadin,
merezi duelako oro zoria
etxaldean zain duen maitasuna.
Zelaia prestatzen jarraituko dugu
elkartasuna oparo zabaltzen,
udaberrian loreak sor daitezen
goiztiriak lokabe ikus ditzan.
2015eko uztailaren 19an
Izar gorriari. On Periko Solabarriari
Perikoren gizatasun gorria
erabat eredugarria,
arima borrokalari onbera
zapalduentzat abaroa,
jende xumeak babesten zituen
txapela zuzen zerabilen,
injustizia urtzea nahi zuen
xedea iraultza zelako.
Herri mugimenduen partaidea,
elkartasunaren kidea
bularrean zintzilik zeramatzan
bizitza ontzeko ikurrak,
gorputza lanean zaildu zitzaion
pobreen apaiza zenean,
Bertolt Brecht-ek maiz zioen moduan
ezinbesteko gizakia.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Utopia ez delako ipuin bat
militatzen laster hasi zen,
bere kemen zoragarriarekin
txokoa maitez zaindu zigun,
makuluekin salatu baitzuen
estatuen bortizkeria,
langabeak babestu beharrean
jipoitzen dituen ertzaintza.
Ezkerraldea zeure tailerra zen
Euskal Herria etxaldea,
zeure izanak gidatuko ditu
gaurko gazte sentimentalak,
zeurekin hunkitu dira presoak
iheslariak, beharginak...
amnistiaren garra zinelako
ongia zara on Periko.
2015eko uztailaren 19an
2015.01.12 : Elkartasuna lapurtu ziguten
Eloy Velasco eta
berrogei lapurrak,
geure sosetan sartu
dituzte muturrak,
armatuta dabiltza
gizaki makurrak,
burua estalita
ikaratzen haurrak,
lurpera diezaiela
altxorra simaurrak.
Ohi duten lez gaituzte
harro asaldatu,
bakearen etsaiek
ziplo deuseztatu,
hitza genuelako
garbiki hautatu,
gizatxarrak ditugu
haserre aitatu,
zentzua diezaiela
zuzentzak ziztatu.
Sareren itsasoa
genuen argitu,
Bilbon maiteen alde
ginen txit hunkitu,
epailea hiraz zen
Madrilen gorritu,
abokatu leialak
zituen atzitu,
bildutako diruak
zikinki bahitu.
Itzul dezala herrak
Sareren dirua,
herriak eman zuen
laztan kopurua,
amnistia oro da
hautu segurua,
behin betiko gal dadin
bortxaren kerua,
ihintzak ondu dezan
belardi larua.
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Rajoyk elkartasuna
gogor du sastatu,
Bilboko zohardia
narras amatatu,
Sarek ditu ordea
arimak sustatu,
poltsak berriz dituzte
txanponez zirtatu,
faxistei diegu
irria keztatu.
Dirua ziur aski
ez du bueltatuko,
baina Eloy Velasco
net da txundituko,
estatuen kartzelak
ditugu hustuko,
iheslari xaloak
txeraz agurtuko,
joan zirenen ametsa
dugu ospatuko.
2015eko uztailaren 26an
Matxismoa gizatasunaren etsaia da
Gizatasuna bortxatu duzulako
kontzientziak errudun sentitzen dira,
alabak kolpeka txikitu dituzu
emazte ohia lur jota bizi dadin.
Mendekua burututa bakerik ez
buruaz beste egin duzu gerora,
krimenaren zigorra ez pairatzeko
damuaren oihuak ez entzuteko.
Neskato lili gaixoak izan dira
gorroto aseezinaren xedea,
euren amak senti dezan laborria
atsekabearen ondoez zorrotza.
Ideologia matxistak hil ditu
patriarkatzaren adarrik gaitzenak,
feminismoak iraultza lor dezala
jendartea izan dadin txit morea.
2015eko abuztuaren 2an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA fij UDABERRIAN BIZIKO GARA
Etikaz jantz dadila futbola
Cristiano Ronaldo eta horrelako mamutzarrak
diruz blaituta bizi dira zaleen kontura,
mila-eurolari baten zortzi urtetako mozkinak
egunero daramatza harro horrek bankura.
Ideologiarik gabe masa bilakatzen gara
tamalez futbola da jende askoren kultura,
liburuen orrietan ez dute sentitzen plazerik
baina gol batekin igotzen zaie kalentura,
krisiarekin kaleak haserre bete beharrean
zelaia betetzen dute ahazteko ardura.
Hobeto egongo ginateke hedatuko bagenu
herria denok batera askatzeko lilura,
futbolarekin iraultza lokartuta geratzen zaigu
auzolanean xedea dezakegu eskura.
Izar ergelekin betiro txolinduta egon barik
kitzika dezagun konpromisoaren azkura,
berdintasuna izan dadila zaleen apustua
futbolak alda dezan gaur egun daukan itxura,
etika hobetsita zuzen sartuko gara zelaian
zinez sentituko dugu kirolaren onura.
2015eko abuztuaren 2an
“Pepe Rei aurrera” liburuan
Klarki esan duzue
“Pepe Rei aurrera”,
guk horrela diogu
zuekin batera,
ardi beltzak bilduta
gaude alegera,
Peperekin egon nahi
genuke ostera.
Pepe kartzelan gara
zutaz akordatzen,
zoriona dizugu
pozarren opatzen,
zeurelan oparoak
ditugu aipatzen,
irribarrea zaigu
segidan loratzen.
Oro zenuelako
langintza maitatzen,
bihozñoa zitzaizun
maizko aztoratzen,
kazetaritza zintzo
zenuen ondratzen,
ikerketa sailean
“Egin” oneratzen.
Tortura bereziki
zenuen astintzen,
ustezko epaileen
ospea erkintzen,
Rodriguez Galindo zen
zurekin sumintzen,
Intxaurrondon izena
zizuten iraintzen.
Trafikari gaitza ez
zen jarduten lasai,
jasotzen zuen zure
salaketa noiznahi,
drogaren drama jartzen
zenuen mintzagai,
iraultza ez delako
egiten alderrai.
Iruzurraren kontra
zu zinen mailua,
geure gogoan dago
zeure eredua,
borrokan gabiltza ez
delako justua,
poltsikoan sartzea
herriko dirua.
Garzonek zuelako
bengantza prestatu,
kartzelan adorea
zenuen txertatu,
elkartasunak bikain
zintuen artatu,
berbekin zenituen
murruak zartatu.
Istripuak zintuen
bidetik baztertu,
baina ez dira zeure
taupadak atertu,
kideko gaur gugandik
zaude zinez gertu,
oi Pepe, txit diguzu
bizitza edertu.
2015eko abuztuaren 9an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA S UDABERRIAN BIZIKO GARA
Kartzela eta denbora
Kartzelan denbora erruz dugunez
ederki baliatzen dugu,
kontua orduak eratzea da
pena ekinez leuntzeko,
zer egin hausnartzen aritzen gara
denetik zerbait egiteko,
behin gaitezkeenez bakarrik bizi
aukera zukutzen baitugu.
Egunak gogotsu darabiltzagu
atsegina txit sentitzeko,
baina ez ditugu nahi xahutzerik
gogoan herra sustrai dadin,
gatazka sutzen dabiltzanak antzo
bengantza egikaritzeko,
geure helburua amnistia da,
askatasunaren zirria.
Tarte bat erabili ikasteko,
gorputza kirolaz zailtzeko,
bihoztunen gutunak miresteko,
ametsak xarmaz islatzeko,
kafea kideekin edateko,
soak hitzekin alaitzeko,
Eskulanak josi zein marrazteko,
aberriari kantatzeko...
Hemen denbora dugu oldozteko,
sentiera oneratzeko,
irudimena ziegetan pizteko,
ilusioak mamitzeko,
maiteari desirak esateko,
ostadarra erakartzeko,
biharko goizak aurreikusteko,
zuen babesa eskertzeko.
2015eko abuztuaren 16an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA 12 UDABERRIAN BIZIKO GARA
Konkistatzaileei eta antzerakoei
Euskal Herria ikusi zenuten amiltzen,
errege handianahien gudekin galtzen
babestu beharrean kanpora joan zineten
gutxietsiz jaioterriaren xarma,
ezpatak eta bibliak hartu zenituzten
kolonizatzeko ustezko Indiak.
Inperio bortitzen alde jardun zenuten
itsasoak armadekin nabigatzen,
zuen antzerako jendeak zanpatzeko
lege arrotzak nahitaez ezartzeko,
kontzientzia lausoan euskara lardasteko,
arbasoen ohiturak sorgor uzteko.
Urrungo jendeak armekin menperatuta
nortasuna hondoratu zitzaizuen,
euskaldunak izatetik igaro zineten
monarkien soldaduak izatera,
sentiera eta arima erre zenituzten
indiarrei ondasunak kenduta.
Oroitarrietan gogoratzen zaituztegu
lar kolonizaturik darraigulako,
ez dugu nahi geure historia ahazterik
baina zuen famak lotsarazten gaitu,
munduan lapurretan jardun zinetelako
gizatasuna mindu zenutelako.
2015eko abuztuaren 16an
IBON MUÑOA ARIZMENDIARRIETA £ UDABERRIAN BIZIKO GARA
Kartzelak batu ditzan aitxa eta ama (haur
baten ametsa)
Kartzelak gertu dauka
bengantza makurra,
bereizi ditu ama,
aitxa eta haurra,
amodioa denez
sentieren lurra,
sakon sentitu dute
bihotzetan zurra,
kidekoei zaie
gaizkitu adurra,
tamalez atsegina
bihurtu apurra.
Bikote asko ditu
kartzelak banatzen,
eskubideak maizko
dizkie urratzen,
urruntasunak die
arima tristatzen,
harremana delako
zintzilik geratzen,
letren bidez dituzte
niniak gozatzen,
telefonoz desirak
naro elikatzen.
Bedatsean gugana
datoz txoritxoak,
kartzelan dizkiegu
eskertzen txioak,
batu dira berriro
maitale xaloak,
ezin izan du ezetz
esan gorrotoak,
nahiz zeru hauek diren
lainotzen iaioak,
oskorriak dizkigu
argitzen gogoak.
Esperantzan baitira
lehen lez bizitzen,
bizipenak astero
dituzte oroitzen,
gaur zoriona ari
dira konpartitzen,
laztan ta zirriekin
larruak hunkitzen,
seme kuttunak die