🕙 27-minute read
Txindor - 1
Total number of words is 3545
Total number of unique words is 1900
25.9 of words are in the 2000 most common words
37.5 of words are in the 5000 most common words
45.3 of words are in the 8000 most common words
Emeterio Arrese
TXINDOR
Irakurle:
«Nere bidean» aspertu ezik ostera len bezin ameskor eta zaletsu ibilli naizen aldiko gora-berak idazti
batean ezarri ta beronekin gaur zugana abegi on eske
nator.
Emen darakustan olerki-sorta belaxka izan arren,
nere gogozkiko arduraz urri ez dago beintzat. Ez ere
txindor gaxoa ixill-ixillik, otzikaraz eta sorayo beti; lei
bero maitetsu batek papartxoa noizik-bein igi erazten
dio.
Neurtitz oek, beraz, onespen-gai izan al'balitezke,
nere arazoen saritzat lortu nezaken ordañik aberatsena orixe litzake: euskalzalearen biotzari deika alperalperrik ibilli ez naizela jakitea. Idazti onen bidez ortaraño iritxiko baldin banitz, zorionean Txindor...!
EGILLEAK
Donosti, 1928'ko Garagarrillaren 1'an.
TOLOSA
Abesgai
Amagoi baten antzera
oparo beti
Tolosaren urbillean
Uzturre-mendi.
Onen bularrez osatu balitz
bezela dagon erriya
ikusi orain t'agurtu bere
aurrerapen ugariya.
Entzun, entzun or ibai aldeko
lan-eresi pozgarriya
burrunba luze, txirriots eta
tinki-tank-ari biziya.
Goizean oso goiz eguzkia
agertzen asi baño len
lankai-otsezko eresi ori
egunero da berrizten.
Emengo mendi-kolkoetatik
gugana bizkor datozen
iturritxoak «toki!» dasate,
«Tolosa'ri muñ lenbailen!»
Jardun politaz «omen!», diote,
ibai-ertzeko txoriak,
«omen!» ur-jauzi durunkor eta
lantegi-txistu zoliak;
«omen!» zut-zutik egoki dauden
suburu lirain guziak,
«omen, omen!» an gora doazen
ke-mordo garailariak.
Ezin ukatu sasoi bateko
olagizonen kemena
ondorengoei Tolosan beintzat
sendoki txertu zaiela.
Nausi-mutillak elkarganako
bayespenik ederrena
erakutsiaz argizten due
erri xar onen izena.
Agur-ba zuri, agur Tolosa,
lantegi eder joriya,
urritxo bañan gogoz dagizut
nere agur-abestiya;
mingañak esan al balezake
biotzak dion guziya
ez litzake ain txepetx izango
olerki onen txoriya.
ARALAR
Aralar, Aralar, otoi-mendi...!
Kementsu ta betigarai
gizandi jator baten antzera
goi-goyen zakust aberzai.
Oztin-aldean zure tontorra
biziro gallen dagerzu,
aldiz-aldizko lañu-mordoa
beste lokirik ez dezu.
Intzitxao'ko basoari muñ
ematen diot urtero;
bai bear ere gure lengoen
illobizai dan ezkero.
Aitor'en oyu zoli bat bezin
biotz esnale zu beti
ernai ta sendo gorenen zaude...
Otoi-mendi, otoi-mendi!...
MENDI-MENDIYAN
Artzai baten abestia
Bizitz-negurri zeatzak
urren pozkai aberatsak.
Mendizale naiz, gero ta geigo!;
beraz nere biotzari
ezertxok eman ez lezaioke
mendiyak ainbat goraldi.
Egizko poza mendiyan dago,
mendiyan atseden-ezti
gain-gañekoen iturburua...
zoriona goyan beti.
Oraindik ez nau menpean atzi ezin bat iritxi nayak,
iñoiz ez bere listorrez josi aundikerizko etsayak;
oniritzi-ta gogoz arturik Izadiaren emayak
naiko atsegin bertan du noski zintzo bizi dan artzayak.
Ardizai emen bakar bizi naiz nere txabola xarrean,
bakarti, bañan zoruntsu goiko saroi eder ixillean;
pozaren bidez irrinlz-oyuka nabillen aldi berean
mendi-kolkoak erantzuten dit ots alai bete-betean.
Goizean-goiz nik begiratzen det urrutiko sortaldera,
t'illun aurrean ziaro dakust eguzkiyaren sarrera;
begi ta gogo zabal-zabalik lilluratu bat bezela
egon ondoren jolas-oyuka zaletsu nabil ostera.
Artalde gizen oso bikaña; esne ta gazta ixit naro;
aldi soill, gori, zekenik emen ez det izan egundaño.
Egarri banaiz, iturritxoa poil-poilka beti maitaro;
otorduetan, mami guriya; gabean lasai, lo-ta lo...
Ta lo gozo au izan oi arren iraute luzea duna,
ustez begiyak itxi orduko sortzen da berriz eguna.
Gentzaro maite zoragarriya, atsedenaldi biguna...!
lengoz gañera loak darakar artzayaren osasuna!
Goiznabarrean era xamurrez otoi eztitsu,garbia,
egin ondoren idikitzen det Bordagarai'ko esia;
larrean pozez yausika dabil artalde txuri-txuria,
ta nere barren, bildotx antzera, biotz esnatu-berria.
Irrintz egiñaz goretsirik ain izate garbi, zintzoa,
bizimaill ontan osatu zaizkit soin-indar eta gogoa.
Menditar txiro bat naizela ta basati kaiku loloa?...
Uyui! gizarro, igana ziak nere pozaren zantzoa!
Orraingo zenbait sasi-jakintsu, gaizto guzien antzera,
itxu daude-ta sarri litezke amildu negar-lezera.
Pozez ain jori dalako berriz artzayaren izakera
nik emen ainbat atsegin ez du an bean iñork, bai zera!
Erpin gañetik, ezpada beintzat egoaldi oso illuna,
arrano batek lezaken eraz ikusten oi det urruna:
itxaso zabal, ibargi naro, baserri jator txukuna...
Ikuskin eder oen gain baña nere txabol zar kutuna!
Urrin gozoa banatzen daude lardi, baso ta zelayak;
ipar ariñez maita nau emen arratsaldeko garayak.
Loreak bere likura damait, itzala pago zardayak,
ta iñori baño lenago muxu eguzki goiztar alayak.
Goiratu nadin kolko ta zangar sendoak dauzkat aldakai,
laister-bidetik igo-ta goren irrintzika nabil noiznai.
Illobi zarrez betea dagon mendi-mendiyan ardizai
Yainko'ri esker ondo bizi naiz, nere biotzak beti jai!
AYA-MENDI
Aitzen artean aitzik zarrena,
erpin sendo gurgarriya,
urpetik emen aurren-aurrena
agertutako mendiya
zugana bizkor eldu geranok
bai atsein zoragarriya...!
Emendik orain lau aldetara
zabaldurik urrutiya,
egoaldi onez argi dago-ta
ikusten gaude guziya
itxaso, mendi, zelai, basoak,
tarteka berriz erriya,
atzeko mugan leo txuri bat,
aurrez-aurre, Donostiya.
Mendi aitona: zure gañean
igaro degun aldiya
osatu dedin bertan daukazu
ugayotz garbi-garbiya,
lenen-garaiko basauntz ariñen
edan-toki bereziya.
... Ubegi aratz ozkil onegaz
ase nai det egarriya!
UZTURRE
Euskal-erriyan beste mendigoi nagusi
asko izan arren betiko gure zaindari,
mendirik aundiena bezin ikusgarri
pin-pin, zut, alai dager tontor bikotx ori.
Negu beltzean ere biziro egoki,
naiz tximixtaz argitu, naiz elurrez jantzi,
buru ta soin Uzturre jator dago beti.
Arkaitz biyurtutako zantzo bat dirudi!
ULIA
Donostiya ta
bere inguruko
zelai, baratz, lilitegi,
salleder naro
guzien gañez
maita det Ulia-mendi.
Eguzkiaren
dizdiz alayak
sarritan muxu damaio,
eta muiñ aratz
onegaz indar
bero bat osatu zaio.
Udaztearen
arnas epela
legunki zetorren garaiz
goi-aldi eder
luzean antxe
amaika bider egon naiz!
Ta zenbat aldiz
arkitu ere
bakarrik,ixill osuan,
piñu lerdenaz
jantziya dagon
aldameneko basuan!
Lertxundi polit,
xakon, biguna,
udaran izumai-toki;
basterrik maiten
gelgarriena
lertxundi orixe noski.
Ardi batzuek
abaroan lo,
ni berriz oroitz-ausnarka,
zoritxar baten
egazti beltzik
iñoiz etzegon eraka.
Biotzari an
lili-usayak
ats egin erazten dio,
ta nigan ere
pozaren-poza
loreantz urrin-jario.
Mendi maitea,
atseden billa
dijoazenen laguna,
bai gozoa zuk
laztan ixillez
damaiezun erantzuna!
ILLUNABARREKO ZORIA
Urgul-mendi gañean
Itxaso-mugan,
suturik ango
oztalde nabar guziya,
geldi-geldiro
jeisten ari da
eguzki-talo gorriya.
Erabat emen
ixilldu dira
kantari zeuden txoriak,
sorginkerizko
lillura dakar
arratsaldeko zoriak.
Keriz otxana
maitale dator
illun-aurreko aroaz;
t'astiro xamar
kayo batzuek
Uli-mendira dijoaz.
Itzalak orain
bigun, emeki,
loa dakarren garayan,
izar txuri bat
ale bikaña!
piztu da goiko sapayan.
Donostiya-re
txingi aratzez
begira zeñen poliki!:
lorategiko
ipurtargien
antzera or... zenbat argi!
Bertan jayoa
dirudit; emen
egongo nitzake beti;
azkar igo naiz,
jeisteko bañan
gogorik ez, iraso ni..
Otoi ondoren
agur dagizut,
agur, gabaren itzala;
zure bitartez
loak atseden
gozo bat eman deiala!
ITXASOA
I
Eguzkiz bete balitzaio-re
une gezala,
garden jori ta sotillago ez
itxas zabala;
badirudi gaur maitaro bere
barrengo itzala
goi-oztiñeko leñuru batez
argitu dala.
Alatz urdiñal Zer eztai emen...
zer, nungo zori...?
Itxaso berdin onek irripar
gozoa dagi;
ta noiznai bere apar-xareaz,
eule maitari,
laztan txuri bat ematen dio
Donostiyari.
Arrantzalien lagun gaur, eta
biyar illobi,
nork esan orren aldakor danik
urdin-soill ori?;
marmario ta jolas ariñez
orain emeki
urbildu arren agiyan etsai
liteke sarri.
II
Orduan goibel... izugarrizko
indarrez azun,
tximist, aize ta kemen guziyak
arturik lagun,
odoi-mordoen errai beltzetik
an dator illun,
an dator gainka orro ta txistu,
durun ta durun!
Arkaitza jo-ta lertzen danean,
ostera bere
seta makurrez gero ta geigo
atzetik beste
ur-mendi-salak tontorka datoz
lerkoi, asarre,
lur'tar guzien gañez erabat
irauli zale.
***
Intziri sakon egille beti,
naiz osiñ-arro, naiz ugin-bare,
zerbaiten biotz eskutuko zu
idaroki-gaiz betea zaude!
ARRAUNKETA
Egun alaya...
Jai eder baten
aztarnak biziro agitz
euskal-abenda
goratu zale
itxas-uri ontan dabiltz.
Arraunketa da...
Mutill bikañak,
zarrena beren lemazai
arturik, orain
bertan asteko
tankeraz daude txit ernai.
... Treñeru biyak
rrau! irten dira,
irten oldar bat-batean;
txanpaz jo ta jo,
pitsa darie
arraunkada bakoitzean.
Egatu nayaz
bezela, branka
noizik-bein arin jasoaz,
ur-gaña zorrotz
erdibiturik
leitsu ta bizkor dijoaz.
Orain urruti...
Baretu dira
pittin bat gure dardarak;
laister ordea
berriro lengo
poz eta biotz-ikarak.
Onuntz bira-ta
zuzen, ederki,
leyaz gero t'areago,
egiñalean
kementsu datoz
zein baño zein azkarrago.
Itxas-ontziak
orro ta txistu;
aupaka biotzen lera.
Treñeruk berdin
igaro due
gaztelupe-ko sarrera.
Ekin mutillak!,
ori dek, ori...!,
jo griñaz ikur-aldera!
Bertan zerate,
arraunkada bi...
abeon degizuela!!
Egun alaya...
Jai eder baten
aztarnak biziro agitz
eusko-abenda
goratuzale
Donosti zarrean dabiltz.
KAYUAK
Ego luze lirañez
aizea bigunki joaz,
goizeroko jarraitzez
orain egun argitzez
Zurriola'ra dijoaz.
... Berebiziko sarda
osaturik txuri-txuri
jai eder batez udan
aparretik sortu dan
egazti-salla dirudi.
Pozak darabitz orren
aldartetsu ta zaleki,
girringa ta txioka,
jolas-irabioka,
ondoren berriz... plaxt, jetxi.
Noizik-bein aide xamar
ugina lertzen dan batez
apar arroaz beren
lumak busti ez ditezen
bai arin goitu, bai errez!
Ur-gañean batzuek
ostera gelditu arren,
noiznai lengo aldiya:
berriro sail guziya
zalapart osuan laister...
Goiz argiak damaien
aldartez kayuak zorun,
zear, gora ta bera,
gogo duten aldera,
jarraika dabiltz edonun.
Nun sortu ta zer izan
autetsi al'banezake,
oiek bezela kayo
Gaztelupean jayo
eta biziko nitzake.
INDARRA NAGUSI
Danbateko latz ikaragarriz,
ixtillu larriz,
bete dira gaur itxas ta lurra;
gudots makurra,
laiotz astuna,
zorigaiztoaz aspaldi ontan
ekaitz-egotan
iparraldetik datorkiguna.
Biotz guziak naigo batean,
pake-pakean,
indartu bear liraken garaiz
zertan ari aiz,
zer i, goitarra,
griñaz beterik jaso ta estutzen,
dar-darka igitzen
odol darion ukabiltzarra?
Lurtarra buruz ez da motela;
txorik bezela
egaka dabil arazo gabe,
bañan ala-re
ez derizkiok, ezin det aitor
biotzez iñor
bear dan ainbat goratzen danik;
lurtar izanik,
naiz uso baten eraz ibilli,
naiz egan ari,
bere setillun t'azpikeriaz
uso ez bañan sator dirudi.
1914'n urtean
UDABERRI
Eguraldi txar otzaren urren
eldu da beste giroa,
udaberriyak orain dakarren
ernaro xamur gozoa.
Oso goizetik eguzkiyaren
irripar legun, aratzak,
maitatzen ditu etxe-aurreko
lilitegi ta baratzak.
Telatupean txioka daude
enada polit argiak;
mendi-mendiyan biñatu dira
txoriño jator guziak.
Baso ixilletik sortzen da garaiz
kuku-abesti leguna,
gaur bezela nik umetan gogoz
ainbeste bider entzuna.
Or goi-aldeko malloan kir-kir,
emen txirripi ta txio,
nunaitik orain sortzen dan jayak
pozaren-poza dario.
Losor illunak arindu dira,
ernemin guziak piztu,
lur eta gure biotz-indarrak
era berdiñaz osatu.
Negu beltzaren elur-izara
udaberriyan iturri;
larre, soro ta basoak alai,
an goyen berriz oztargi.
... Lili bikañez apaindu zeran
udaste naro, maitea
zartu naiz, baña zugan arki det
gogo-muin berri ezea!
LORE-JAI
Nere gelako
leyo xarrean
argi-jai dute liliak,
eta jai ori
osatu-zale,
margo bikañez jantziak,
irabioka
or dabiltz beste
lilitxu bizi-biziak.
Mitxelet alai
ta lore polit
oien bitartez gaur neri
zorionean
bar-barren piztu
zaizkit poz-amets ugari,
ta nere biotz
egakor onek
pinpilinpauxa dirudi.
Erle bat orain
biziro txukun
lili-gañean jarririk...
eztigai ona
miztutzen dago
aren kolko xamurretik.
Iñork al daki
maita badira
beren gaiz ixill-ixillik?...
Pinpilinpauxak
udaberriko
lilien aizpa sorgiñak;
poz-pozik orla
ipiñi naute
beren jolasket ariñak:
nere barrengo
baratzan ere
txipelet alai oztiñak!
Ene maitiñe
zoragarriak
biotz-biotzez ain bero
jai ontan zuen
etorrera nik
abestu detan ezkero...
nere gelako
leyo xarrera
eldu zaitezte goizero!
PINPILINPAUXA
Ego me pollit leun-leunaz
apaindutako mari-sorgiñ,
lore tartean loretxo bizi
baten antzera
gora ta bera
zoro dabil,
zoro ta txukun; pinpilinpauxa
ortarako da jayo berdin.
Margo darion egalari,
poz-emate ta zoragarri.
Egoak ttentte, plixt, ipiñi-ta
lili gañean pinpirinpin
gelditu arren, andikan beste
lili batera
laister ostera,
laister arin,
ega politez jarraituko da
Loramendi'ko mari-sorgin.
Pinpilinpauxa pinpin-argi,
aldakor eta jostalari.
Norbaitek zakar ikutzen badu,
egoetako uztargiriñ
geyena kentzen zaio-ta gaxo!...
xalapart-egan
nai luke bañan
ai! len bezin
errez ta zoro pinpilinpauxa
iñolaz ere jardun ezin!
Lilitegien maitagarri
pinpilinpauxa ta udaberri.
MAITIÑE
Gorenengo basoan
Lilien aizpa zeran Maitiñe,
pipill kutuna!: mendigañean
guk ainbait atsegin-ezti
maitatzaleak bakar-bakarrik
izan lezeke... Zorionean
gaur biyok emengo aldi!
Jai oberik zer...? Oyanak bere
itzal oxkarra ematen digu;
liliak usai-opari
xamur, eztitsu, legun-leguna.
Gañera berriz, au da zoruna!
txit bertan orain uso bi
urruka daude, ta urrunga baño
askoz obe ta gelgarrigo dan
zure mintzo eder ori
entzunaz, ene maite gozoa,
nere burua zugan etzanda
amets-egille bat naiz ni...!
AGUR, EUZKADI
Arratsalde da.
Itxasoan arki naiz.
Urruti... doi, doi,
lañotsu dager
Auñamendiko
erpin-lerroa;
ubelantz ene
aberri polit
maitagarriya...,
oroi ederren
kabi gozoa.
Itxasoaren
murmur-otsa-gain
kayo bakar bat
aruntz dijoa;
ta... noralderik ez dun
antxeta bezin larri
biotzaren kai billa
artega dabil
nere gogoa.
Eguzkiaren
biribill solla
ziaro gorri...
Odeiak sutu dira;
itzalune bat
une guziya
izain da sarri.
... Ega leikorraz nere
dardar-txoria
sorterriyaren
kolkora doa
anitz urduri,
eta itxas-ontzi au
ke-mordoll usu
beltza botaka
biziro zorrotz
aurrera beti.
... Arratsa dator;
odei-naspillak
lozorro baten
eraz dagertzi.
Goibel au etsai-ozin...
Ipasterreko
mendatz bat ere
nai arren ezin...
ezin ikusi!
***
Begietan nik orain
gau illunaren
illun sakona;
oroitzez baña
gogoan argi!
Agur txoko maitea,
ene laztana...,
biotz-biotzez agur,
agur, Euzkadi!
AMETS URDIÑA
Euskal-erritik urruti nago,
bañan gogoz ni beti an...
an nabil pozik egunez eta
gaberoko lotaldian.
Argitasuna zetorren garaiz
egun-txintakin batian
o, zeñen amets zoragarriya
egin detan gaur goizian!
Itzez nork esan, nork amets ori
piztu lerro soill tartian?
Ez..., ez; oparo, sortu dan eraz,
bego nere biotzian!
Amets maitea, amets urdiña,
ostera gaurko zorian
atoz... atozkit betiko loaz
nere begiyak ixtian!
NEGAR TANTOAK
Kuba'ko ugartean ixuriak
I
Urruti dago gaztea nitzan
sasoi artako denbora;
oroimen zarrak, zertan zatozte
gau t'egun nere gogora?,
argi-zale dan altxora?
II
Len irudimen-txingar zoliaz
pizten zitzaidan burua;
orain... txingarrik ez baña bertan
irudi auts biyurtua,
errekai baten geldua.
III
Oraindio ni zergatik nagon
ain bakar mutill zarturik?:
elur gañean txoriyak iñoiz
ez du egiten kabirik,
orlegi batean baizik.
IV
Erle txuri ta leyari batek
ikutu zidan barrena;
ez nekin zer zan ikutze leun
ark ondoren zekarrena:
listor beltzaren eztena!
V
Aldegin bear ez nun garayan
utzirik babes-tokia
zorigaiztoan urrundu nitzan...
Emengo nere aldia
samin, latz, izugarria...
VI
Ama gaxoa nere galdezka,
ni berriz emen... urruti!;
aren begiyak itxi dira-ta
nereak malkoz eztali;...
negar darie lerzori!
VII
Argiro neuzkan poz-bide guzik
bat-batez illundu dira;
itxuen eraz argatik nabil
beti zerurontz begira...
amatxo dagon tokira!
AMA, NUN ZAUDE?
Emendik urrun..., Ameriketan,
nebillen garaiz ez nuan uste
etorkizunak zekartzidanik
zoritxarrez gaur ainbat atsege.
Goiz argi batez jayotetxera
eldu naiz, bañan... ama, nun zaude?
Erantzunik ez!..., erantzun ordez
pozkai guziak ixillun daude!
Arrezkero ni burutik nastu
banitz bezela, kezkaren mende,
il zan amatxo maitea nun dan
galdezka nabil aterik-ate;
t'adur beltzaren zaunka larriak
atalondotik uxatze'naute.
Etxe-inguruko lizarren osto
bakanak orain udazkenean
aizeak jo-ta txipelet illen
antzera zurbill darortzenean...
txantxangorri bat ni bezin estu
adar billuzi baten gañean
txioka dago... negarrez bere
kabi sollaran aldamenean.
Txori gaxoa: etzaite ixildu,
biyok erabat jardun gaitean;
zu bezelaxe larri nago-ta
nere barrengo negu beltzean
zorigaitzaren txantxangorriyak
negar dario arantz artean!
OTOITZARO
Gau artan egindako negar-otoitza
Txintik iñun ez... Gaberdiyaren
altzo ixillean lurtarren griñak
orain lo daude...
Izar politak zeruko pitxi
maitagarrien antzera dir-dir
egiten due.
Nere gogoak ernemin bero
igikor batez ortze garbira
begirazten dit...
Negar-malkoen urrin darion
otoi eder bat, otoi xamurra!
biotzez dagit.
Ixil adikor zoragarriya...,
nere amaren laztan-irudi
gozo-gozoa!:
zure bidez nik bizitz au baño
geigo maita det gero zer izan
eskutukoa!
MENDI-ZALE
Usamendiko arizti zarra:
Kezkaren osin beltzetik
urundu nayaz ixil ontara
eldu naiz gaxo..., bakarrik!
Amagabeko bizitz illuna
luzaro jasan eziñik
beste Amaren billa negarrez
aldegin det an beetik.
Negarrez nator zure kolkora,
negarrez jayotz-erritik,
iñoiz entzuten ez dalako an
jardun arrotza besterik.
Mendi maitea: ez naiz beñere
irtengo zure basotik!
IZARTXUNE'RI
Bere urtegunean
Aitormendiko aingerux batek
ikusirik bart pozez ni
alako garaiz egiñalean
lore billa mendiz-mendi,
xorta polit au ekarri zidan
onela esanaz: «tori,
nere aizparen eskutan bigar
egun-argitzez ipiñi.
Zorion-agur, zorion-agur,
jai ontan Izartxune'ri,
emengo lorez bere biotza
eztiro gozatu bedi!»
Ondoren berriz ego zabalik
illargitan txuri-txuri,
Iparmendiko baso gañetik
aldendu zan Maitagarri.
***
Xorta bikain au artu ba gogoz,
kolkotxo gañean jarri,
ta lore oiek usai gozoa
darien eraz..., legunki,
zuk ere biotz barrenen dezun
atsegiñezkiko lili
xamurrez poza jario zazu
gaur bezin oparo...! beti!
Zorion-agur, zorion-agur
jai ontan Izartxune'ri!
NERE BASETXEAN
Amesgillien pozkai ederraz
alaitu naiz bat-batean
ego-aldetik enada bi gaur
etorri zaizkidanean.
Goizetik emen era gozatsu
xamurrez, ixill antzean,
abegi on bat eskatzen daude
txioka tellatupean.
Txori maiteak: luzaro jardun,
ez ixildu, gogoz ari!;
zuen txiogaz amets eginda
esnatu naiz olerkari.
Egazale dan biotz arin au
pizturik oso ta garbi,
goiz eder ontan egun argitzez
biurtu zait oztin-txori.
Udaberriro zintzo datozkit
yoan arren udazkenean,
lagun oberik arkitu ezin
nere aterpe xarrean;
enada polit oiekin batez
Saratxomendi gañean
burauste zakar illunik gabe
bizi naiz pake-pakean.
Mendiyan iñoiz aldarte txarrik
ez det izan..., lasai nago;
aldi bat ezik bizitz osoa
nai nuke bertan irago.
Txindiz aberats ez banaiz ere
pozez nor aberatsago?;
atsegiñaren ezti jatorra
an beau ez, emen dago.
Elkarren etsai bizi dire-ta
gauz onik ez uritarrak;
mendiyan beso zabalik daude
aritz pago ta lizarrak;
iturritxoak biziro garden,
eztitsu lili nabarrak,
eta goizero txioka nere
telatupeko maiztarrak.
***
Txori maiteak: berriro jardun,
ez ixildu, leyaz ari!;
zuen bitartez amets eginda
esnatu naiz olerkari!
EZTILLARGI
Lagun zintzo bati, ezkondu zan egunean
Gutxi nezake; nere muñetan
ez dago txingar-alerik
itz motel oien illuntasuna
zerbait piztu lezakenik;
egatu nayaz indarka emen
asi naiz bañan... alperrik!
satorrai ezin jayo beñere
uso politen egorik.
Alaz ere nik esan nai nuke
al bezin eragoi, txukun,
zure berrion ori dala-ta
zenbat txalo jo ditugun.
Argi darion lore bizi bat
izanik betiko lagun,
beronek o, zer-nolako poza
gaurtandik emango dizun!
Amaika jolas eta par gozo
eragindako billera
len bezin alai ezin arkitu
zu gabe gaurtik aurrera.
Aingeru baten aldamenean
zoruntsu biziko zera,
bañan noizik-bein agertu zaite,
etorri lagun artera!
ZORENTXU
Olerki-gayik ez nuan eta
gai eder bat osatzera
argirudiantz, ene Zorentxu,
egoki etorri zera;
aurrean beingoz ikusirik ain
arrigarri dan sorkera,
ez dakit oztin-gaiñ ori edo
zu zeran zeru ber-bera.
Itzegin ezik, ikusi utsez,
besterik ezertxo gabe,
egin zera zu, maite laztana,
nere biyotzaren jabe;
tximist-argiyaz jo-ta bezela,
begi sorgiñ oien mende,
biotz-barru nik sugar-ikara
gozo bat ala zer ote...?
Orain ez baña gaztea nitzan
garaiz izanik denbora,
etzitzaidan len iñoiz orlako
maizterrik sartu kolkora.
Zaude, zaude or, ateak itxi,
geigo, ez irten iñora,
biotz gaxo au zugaz pizturik
jardun bei gora ta gora!
Illargiyaren antzera sotil
nere gogoan zeundena,
irripar batez eman didazu
argi ta zorion dena;
baita nik ere ai-bezin aratz
jasorik irudimena,
lerro-saill ontan gogoz damaizut
ordañik aberatsena.
Galdetu eta maite nazula
erantzun didazu benaz,
zeru ta lurra gaur bezin alai
etzaizkit agertu lenaz;
sargori dagon arrats batean
izuma sortzen dan eraz
nigana ere aizeman arin
gozoa dator mait'egaz.
Ene maitetxo maitagarriya,
oparo maite nazuna,
Aitormendi'ko lili txuriya,
amets-iturri leguna:
zu zera nere bizitz illun au
argiz betetzen dezuna,
asnas-emale zoragarriya,
zu zera nere kutuna!
ARGENTINA-KO EMAKUMEA
Ruben Dario'ren olerki batetik euskeraztua
Arjentin-zelai aberatseko
emakume goretsiya,
esango dizut zer-nola izan dan
zure jatorri garbiya:
esku ona dun lorezai batek
lilien muin bereziya
txertu-lan bidez aldarazi-ta
sortzen da lore berriya,
usai ta margo bikaña duen
orri legunez jantziya;
beronen berdin anitz ederki
jayo ta txukun aziya,
argi-pitxi bat bezin polita,
eztigai zoragarriya,
zu zera likur gozo darion
«pampa»-ko lore biziya!
MAITAGAR
Erderazko olerki batetik euskeraztua
I
Egodun aur ilxuak otsegin du nere atean
eta ots ori dardariztu da elxe ixillean.
Banoa pozik, Maitagar; or naiz, ez itzuri joan.
Atoz barrura; aspaldi ontan zure zai negoan.
Atoz, ikusi etxea. Amets au egin ezkero
lore bikañez apaintzen ibilli naiz egunero.
Ta bertan orain euki dezazun atseden guziya
luma ta izara garbiaz jantzi det oe txuriya.
Sartu-ba; ongi etorri, arnas-emale maitea;
etxe ontako zorion gaurtandik izan zaitea.
Alaitz aundiya nere gogora egun onek dakar,
biotz on baten zorunaz emen izaude, zaude maiztar!
II
Lau aldiz entzun det, o, Maitagar zorale itxua!,
lau aldiz entzun ikaraz zure azkonen txistua.
Lau bider zauritu nazu: lendabizi kopetian,
gero begitan, aboan berriz urrengo aldian;
ta nere miñaz erruki ezik orain azkenian
zure dardai me, zorrotzak, ikutu nau biotzian.
Adur samiña...! Biotz gaxo au ain gogor josirik
illotz dago ta zorigaiztoaz... bizi naiz oraindik!
III
Beti-betiko itxi det giltzaz emengo sarrera,
aur zoro gezidun ori... bijoa nai dun aidera!
Azkon-uztai-ertzakin, kax-kax, jo du nere atea,
ta ots orregaz dardarizten da etxe barrunbea.
AURTXO MAITIAK, ATOZTE!
Eusebio Blasco'ren olerki batetik euskeraztua
Aiton bat naiz ta gogaldi beroz
izanik orain aur-zale,
une politen abots, irri ta
jolasak alaitze naute.
Zorioneko aurtxo maitiak,
nereganatu zaitezte!
Umeak lore biziyak dira;
oien irritxorik gabe
illun ta bakar etxe sollean
uzkur gaxo bat nitzake.
Zorioneko aurtxo maitiak,
nigana eldu zaitezte!
Biotz mingarri baizik ez diran
oroimen zar guzik nere
begietara negar-tantoa
iñoiz baldin badakarte...,
malko samiñak txukatutzera
aurtxo laztanak, atozte!
Eguna labur, zeregin eta
nekea berriz, bai luze!...
Idiki oso leyatil ori;
eguzkiya doi, doi, ene...!
Maitiño polit argijariok
neregana urbil zaitezte!
Gizonak beti eskergaiztoa
agertu izan didate,
erantzun onik iñoiz ez eman
anderux-biotzak ere...
Zorioneko aurtxo maitiak,
egiya zuek zerate!
Aunditu dira nere semeak;
pozik dabiltz; ai! ez dute
askoz alai ta zoruntsuago
umetan zirenik uste,
nik otsegiten nien garayan:
aurtxo laztanak, atozte!
Eriotzako zori larrian
inguratu nazkizute,
aingerutxoak aldamenean
euki ditzadan ill arte.
Aur zoragarri..., aurtxo maitiak,
muxu bana ekatzute!
JOSE GAMBOA
Biotz-ikaraz nago,
zer esan ez dakit,
irabio samiña
barruan dabilkit.
II zera... gizajoa!...,
negar, negar dagit,
begiyak malko beroz
gaur estali zaizkit.
Bañan... arindu bitez;
lur otza bakarrik
ez gerala zerbaitek
adierazten dit.
Orain, Joxe, betiko
zauden goi argitik
zure aztar maitea
emaro betorkit!
IL DA!
Orkaiztegi'tar Patricio jaunaren'ren oroitzaz
Euskoen Ama negarrez dago,
negarez bakar-bakarti,...
malko samiñak sortu zaizkio,
poz-ate guziak itxi.
Zoritxar beltza gaurko zoria;
itun gaude..., kupigarri,
eskutuko'ren aizeman otzak
sugar maite bat itzali...!
Irakasle on ziñana, zure
gotuts argiaren izpi
zoliaz gaurko goibeltasuna
bat-batez urratu bedi!
GOYAN BEGO!
Larunbe'tar Rafael maitea'ren ilberria
Il da Larunbe, biotzez aur bat
zirudin gizon argiya,
illotz... illotzik lurpean dago
maitale maitagarriya.
... Burua makur, begiyak lauso,
orain nik itun-aldiya;
izan ere lagun atsein ori
ain ona zan..., ain aundiya!
Beretzat onik ezer gutxi ta
besterentzat on guziya,
orlako batek emen ez baña
zeruan dauka tokiya.
Goyan izatez jaso dezala
irabazi dun sariya!
CARMELO ETXEGARAI
Euskotar zindo jakintsu ori
bere gogozko lanean
buru ta biotz, oso ta bizi,
ain jator ari zanean
ixildu zaigu beti-betiko,
ixildu,... enda xarrean
aren laguntza pozkai litzaken
aldirik bearrenean.
Zeruan jai da..., jai aundia gaur
oztiñ-une zabalean,
eta jai onen goretsigarri
Urtzi'ren aldamenean
zure gogoa zoruntsu bego,
zaude Carmelo, zaude an...
euskoen otoi-urriñez orain
bete dan garbi-sollean!
AMA GAXOA NEGARREZ...
Erraldoi zakar
itxusi batek
aizkoraz jo du aritza,
ta bertan zeuden
txoriak orain
izu ta larri dabiltza.
Zastaka beti
gogor daraso
ebaki nayaz lenbailen;
bildur naiz gure
zuaitz ederra
ezpal biyurtu liteken.
Aritz-pe ortan
Amagoi ona
itunki dago..., negarrez,
ain bakar uzten
baldin badegu
TXINDOR
Irakurle:
«Nere bidean» aspertu ezik ostera len bezin ameskor eta zaletsu ibilli naizen aldiko gora-berak idazti
batean ezarri ta beronekin gaur zugana abegi on eske
nator.
Emen darakustan olerki-sorta belaxka izan arren,
nere gogozkiko arduraz urri ez dago beintzat. Ez ere
txindor gaxoa ixill-ixillik, otzikaraz eta sorayo beti; lei
bero maitetsu batek papartxoa noizik-bein igi erazten
dio.
Neurtitz oek, beraz, onespen-gai izan al'balitezke,
nere arazoen saritzat lortu nezaken ordañik aberatsena orixe litzake: euskalzalearen biotzari deika alperalperrik ibilli ez naizela jakitea. Idazti onen bidez ortaraño iritxiko baldin banitz, zorionean Txindor...!
EGILLEAK
Donosti, 1928'ko Garagarrillaren 1'an.
TOLOSA
Abesgai
Amagoi baten antzera
oparo beti
Tolosaren urbillean
Uzturre-mendi.
Onen bularrez osatu balitz
bezela dagon erriya
ikusi orain t'agurtu bere
aurrerapen ugariya.
Entzun, entzun or ibai aldeko
lan-eresi pozgarriya
burrunba luze, txirriots eta
tinki-tank-ari biziya.
Goizean oso goiz eguzkia
agertzen asi baño len
lankai-otsezko eresi ori
egunero da berrizten.
Emengo mendi-kolkoetatik
gugana bizkor datozen
iturritxoak «toki!» dasate,
«Tolosa'ri muñ lenbailen!»
Jardun politaz «omen!», diote,
ibai-ertzeko txoriak,
«omen!» ur-jauzi durunkor eta
lantegi-txistu zoliak;
«omen!» zut-zutik egoki dauden
suburu lirain guziak,
«omen, omen!» an gora doazen
ke-mordo garailariak.
Ezin ukatu sasoi bateko
olagizonen kemena
ondorengoei Tolosan beintzat
sendoki txertu zaiela.
Nausi-mutillak elkarganako
bayespenik ederrena
erakutsiaz argizten due
erri xar onen izena.
Agur-ba zuri, agur Tolosa,
lantegi eder joriya,
urritxo bañan gogoz dagizut
nere agur-abestiya;
mingañak esan al balezake
biotzak dion guziya
ez litzake ain txepetx izango
olerki onen txoriya.
ARALAR
Aralar, Aralar, otoi-mendi...!
Kementsu ta betigarai
gizandi jator baten antzera
goi-goyen zakust aberzai.
Oztin-aldean zure tontorra
biziro gallen dagerzu,
aldiz-aldizko lañu-mordoa
beste lokirik ez dezu.
Intzitxao'ko basoari muñ
ematen diot urtero;
bai bear ere gure lengoen
illobizai dan ezkero.
Aitor'en oyu zoli bat bezin
biotz esnale zu beti
ernai ta sendo gorenen zaude...
Otoi-mendi, otoi-mendi!...
MENDI-MENDIYAN
Artzai baten abestia
Bizitz-negurri zeatzak
urren pozkai aberatsak.
Mendizale naiz, gero ta geigo!;
beraz nere biotzari
ezertxok eman ez lezaioke
mendiyak ainbat goraldi.
Egizko poza mendiyan dago,
mendiyan atseden-ezti
gain-gañekoen iturburua...
zoriona goyan beti.
Oraindik ez nau menpean atzi ezin bat iritxi nayak,
iñoiz ez bere listorrez josi aundikerizko etsayak;
oniritzi-ta gogoz arturik Izadiaren emayak
naiko atsegin bertan du noski zintzo bizi dan artzayak.
Ardizai emen bakar bizi naiz nere txabola xarrean,
bakarti, bañan zoruntsu goiko saroi eder ixillean;
pozaren bidez irrinlz-oyuka nabillen aldi berean
mendi-kolkoak erantzuten dit ots alai bete-betean.
Goizean-goiz nik begiratzen det urrutiko sortaldera,
t'illun aurrean ziaro dakust eguzkiyaren sarrera;
begi ta gogo zabal-zabalik lilluratu bat bezela
egon ondoren jolas-oyuka zaletsu nabil ostera.
Artalde gizen oso bikaña; esne ta gazta ixit naro;
aldi soill, gori, zekenik emen ez det izan egundaño.
Egarri banaiz, iturritxoa poil-poilka beti maitaro;
otorduetan, mami guriya; gabean lasai, lo-ta lo...
Ta lo gozo au izan oi arren iraute luzea duna,
ustez begiyak itxi orduko sortzen da berriz eguna.
Gentzaro maite zoragarriya, atsedenaldi biguna...!
lengoz gañera loak darakar artzayaren osasuna!
Goiznabarrean era xamurrez otoi eztitsu,garbia,
egin ondoren idikitzen det Bordagarai'ko esia;
larrean pozez yausika dabil artalde txuri-txuria,
ta nere barren, bildotx antzera, biotz esnatu-berria.
Irrintz egiñaz goretsirik ain izate garbi, zintzoa,
bizimaill ontan osatu zaizkit soin-indar eta gogoa.
Menditar txiro bat naizela ta basati kaiku loloa?...
Uyui! gizarro, igana ziak nere pozaren zantzoa!
Orraingo zenbait sasi-jakintsu, gaizto guzien antzera,
itxu daude-ta sarri litezke amildu negar-lezera.
Pozez ain jori dalako berriz artzayaren izakera
nik emen ainbat atsegin ez du an bean iñork, bai zera!
Erpin gañetik, ezpada beintzat egoaldi oso illuna,
arrano batek lezaken eraz ikusten oi det urruna:
itxaso zabal, ibargi naro, baserri jator txukuna...
Ikuskin eder oen gain baña nere txabol zar kutuna!
Urrin gozoa banatzen daude lardi, baso ta zelayak;
ipar ariñez maita nau emen arratsaldeko garayak.
Loreak bere likura damait, itzala pago zardayak,
ta iñori baño lenago muxu eguzki goiztar alayak.
Goiratu nadin kolko ta zangar sendoak dauzkat aldakai,
laister-bidetik igo-ta goren irrintzika nabil noiznai.
Illobi zarrez betea dagon mendi-mendiyan ardizai
Yainko'ri esker ondo bizi naiz, nere biotzak beti jai!
AYA-MENDI
Aitzen artean aitzik zarrena,
erpin sendo gurgarriya,
urpetik emen aurren-aurrena
agertutako mendiya
zugana bizkor eldu geranok
bai atsein zoragarriya...!
Emendik orain lau aldetara
zabaldurik urrutiya,
egoaldi onez argi dago-ta
ikusten gaude guziya
itxaso, mendi, zelai, basoak,
tarteka berriz erriya,
atzeko mugan leo txuri bat,
aurrez-aurre, Donostiya.
Mendi aitona: zure gañean
igaro degun aldiya
osatu dedin bertan daukazu
ugayotz garbi-garbiya,
lenen-garaiko basauntz ariñen
edan-toki bereziya.
... Ubegi aratz ozkil onegaz
ase nai det egarriya!
UZTURRE
Euskal-erriyan beste mendigoi nagusi
asko izan arren betiko gure zaindari,
mendirik aundiena bezin ikusgarri
pin-pin, zut, alai dager tontor bikotx ori.
Negu beltzean ere biziro egoki,
naiz tximixtaz argitu, naiz elurrez jantzi,
buru ta soin Uzturre jator dago beti.
Arkaitz biyurtutako zantzo bat dirudi!
ULIA
Donostiya ta
bere inguruko
zelai, baratz, lilitegi,
salleder naro
guzien gañez
maita det Ulia-mendi.
Eguzkiaren
dizdiz alayak
sarritan muxu damaio,
eta muiñ aratz
onegaz indar
bero bat osatu zaio.
Udaztearen
arnas epela
legunki zetorren garaiz
goi-aldi eder
luzean antxe
amaika bider egon naiz!
Ta zenbat aldiz
arkitu ere
bakarrik,ixill osuan,
piñu lerdenaz
jantziya dagon
aldameneko basuan!
Lertxundi polit,
xakon, biguna,
udaran izumai-toki;
basterrik maiten
gelgarriena
lertxundi orixe noski.
Ardi batzuek
abaroan lo,
ni berriz oroitz-ausnarka,
zoritxar baten
egazti beltzik
iñoiz etzegon eraka.
Biotzari an
lili-usayak
ats egin erazten dio,
ta nigan ere
pozaren-poza
loreantz urrin-jario.
Mendi maitea,
atseden billa
dijoazenen laguna,
bai gozoa zuk
laztan ixillez
damaiezun erantzuna!
ILLUNABARREKO ZORIA
Urgul-mendi gañean
Itxaso-mugan,
suturik ango
oztalde nabar guziya,
geldi-geldiro
jeisten ari da
eguzki-talo gorriya.
Erabat emen
ixilldu dira
kantari zeuden txoriak,
sorginkerizko
lillura dakar
arratsaldeko zoriak.
Keriz otxana
maitale dator
illun-aurreko aroaz;
t'astiro xamar
kayo batzuek
Uli-mendira dijoaz.
Itzalak orain
bigun, emeki,
loa dakarren garayan,
izar txuri bat
ale bikaña!
piztu da goiko sapayan.
Donostiya-re
txingi aratzez
begira zeñen poliki!:
lorategiko
ipurtargien
antzera or... zenbat argi!
Bertan jayoa
dirudit; emen
egongo nitzake beti;
azkar igo naiz,
jeisteko bañan
gogorik ez, iraso ni..
Otoi ondoren
agur dagizut,
agur, gabaren itzala;
zure bitartez
loak atseden
gozo bat eman deiala!
ITXASOA
I
Eguzkiz bete balitzaio-re
une gezala,
garden jori ta sotillago ez
itxas zabala;
badirudi gaur maitaro bere
barrengo itzala
goi-oztiñeko leñuru batez
argitu dala.
Alatz urdiñal Zer eztai emen...
zer, nungo zori...?
Itxaso berdin onek irripar
gozoa dagi;
ta noiznai bere apar-xareaz,
eule maitari,
laztan txuri bat ematen dio
Donostiyari.
Arrantzalien lagun gaur, eta
biyar illobi,
nork esan orren aldakor danik
urdin-soill ori?;
marmario ta jolas ariñez
orain emeki
urbildu arren agiyan etsai
liteke sarri.
II
Orduan goibel... izugarrizko
indarrez azun,
tximist, aize ta kemen guziyak
arturik lagun,
odoi-mordoen errai beltzetik
an dator illun,
an dator gainka orro ta txistu,
durun ta durun!
Arkaitza jo-ta lertzen danean,
ostera bere
seta makurrez gero ta geigo
atzetik beste
ur-mendi-salak tontorka datoz
lerkoi, asarre,
lur'tar guzien gañez erabat
irauli zale.
***
Intziri sakon egille beti,
naiz osiñ-arro, naiz ugin-bare,
zerbaiten biotz eskutuko zu
idaroki-gaiz betea zaude!
ARRAUNKETA
Egun alaya...
Jai eder baten
aztarnak biziro agitz
euskal-abenda
goratu zale
itxas-uri ontan dabiltz.
Arraunketa da...
Mutill bikañak,
zarrena beren lemazai
arturik, orain
bertan asteko
tankeraz daude txit ernai.
... Treñeru biyak
rrau! irten dira,
irten oldar bat-batean;
txanpaz jo ta jo,
pitsa darie
arraunkada bakoitzean.
Egatu nayaz
bezela, branka
noizik-bein arin jasoaz,
ur-gaña zorrotz
erdibiturik
leitsu ta bizkor dijoaz.
Orain urruti...
Baretu dira
pittin bat gure dardarak;
laister ordea
berriro lengo
poz eta biotz-ikarak.
Onuntz bira-ta
zuzen, ederki,
leyaz gero t'areago,
egiñalean
kementsu datoz
zein baño zein azkarrago.
Itxas-ontziak
orro ta txistu;
aupaka biotzen lera.
Treñeruk berdin
igaro due
gaztelupe-ko sarrera.
Ekin mutillak!,
ori dek, ori...!,
jo griñaz ikur-aldera!
Bertan zerate,
arraunkada bi...
abeon degizuela!!
Egun alaya...
Jai eder baten
aztarnak biziro agitz
eusko-abenda
goratuzale
Donosti zarrean dabiltz.
KAYUAK
Ego luze lirañez
aizea bigunki joaz,
goizeroko jarraitzez
orain egun argitzez
Zurriola'ra dijoaz.
... Berebiziko sarda
osaturik txuri-txuri
jai eder batez udan
aparretik sortu dan
egazti-salla dirudi.
Pozak darabitz orren
aldartetsu ta zaleki,
girringa ta txioka,
jolas-irabioka,
ondoren berriz... plaxt, jetxi.
Noizik-bein aide xamar
ugina lertzen dan batez
apar arroaz beren
lumak busti ez ditezen
bai arin goitu, bai errez!
Ur-gañean batzuek
ostera gelditu arren,
noiznai lengo aldiya:
berriro sail guziya
zalapart osuan laister...
Goiz argiak damaien
aldartez kayuak zorun,
zear, gora ta bera,
gogo duten aldera,
jarraika dabiltz edonun.
Nun sortu ta zer izan
autetsi al'banezake,
oiek bezela kayo
Gaztelupean jayo
eta biziko nitzake.
INDARRA NAGUSI
Danbateko latz ikaragarriz,
ixtillu larriz,
bete dira gaur itxas ta lurra;
gudots makurra,
laiotz astuna,
zorigaiztoaz aspaldi ontan
ekaitz-egotan
iparraldetik datorkiguna.
Biotz guziak naigo batean,
pake-pakean,
indartu bear liraken garaiz
zertan ari aiz,
zer i, goitarra,
griñaz beterik jaso ta estutzen,
dar-darka igitzen
odol darion ukabiltzarra?
Lurtarra buruz ez da motela;
txorik bezela
egaka dabil arazo gabe,
bañan ala-re
ez derizkiok, ezin det aitor
biotzez iñor
bear dan ainbat goratzen danik;
lurtar izanik,
naiz uso baten eraz ibilli,
naiz egan ari,
bere setillun t'azpikeriaz
uso ez bañan sator dirudi.
1914'n urtean
UDABERRI
Eguraldi txar otzaren urren
eldu da beste giroa,
udaberriyak orain dakarren
ernaro xamur gozoa.
Oso goizetik eguzkiyaren
irripar legun, aratzak,
maitatzen ditu etxe-aurreko
lilitegi ta baratzak.
Telatupean txioka daude
enada polit argiak;
mendi-mendiyan biñatu dira
txoriño jator guziak.
Baso ixilletik sortzen da garaiz
kuku-abesti leguna,
gaur bezela nik umetan gogoz
ainbeste bider entzuna.
Or goi-aldeko malloan kir-kir,
emen txirripi ta txio,
nunaitik orain sortzen dan jayak
pozaren-poza dario.
Losor illunak arindu dira,
ernemin guziak piztu,
lur eta gure biotz-indarrak
era berdiñaz osatu.
Negu beltzaren elur-izara
udaberriyan iturri;
larre, soro ta basoak alai,
an goyen berriz oztargi.
... Lili bikañez apaindu zeran
udaste naro, maitea
zartu naiz, baña zugan arki det
gogo-muin berri ezea!
LORE-JAI
Nere gelako
leyo xarrean
argi-jai dute liliak,
eta jai ori
osatu-zale,
margo bikañez jantziak,
irabioka
or dabiltz beste
lilitxu bizi-biziak.
Mitxelet alai
ta lore polit
oien bitartez gaur neri
zorionean
bar-barren piztu
zaizkit poz-amets ugari,
ta nere biotz
egakor onek
pinpilinpauxa dirudi.
Erle bat orain
biziro txukun
lili-gañean jarririk...
eztigai ona
miztutzen dago
aren kolko xamurretik.
Iñork al daki
maita badira
beren gaiz ixill-ixillik?...
Pinpilinpauxak
udaberriko
lilien aizpa sorgiñak;
poz-pozik orla
ipiñi naute
beren jolasket ariñak:
nere barrengo
baratzan ere
txipelet alai oztiñak!
Ene maitiñe
zoragarriak
biotz-biotzez ain bero
jai ontan zuen
etorrera nik
abestu detan ezkero...
nere gelako
leyo xarrera
eldu zaitezte goizero!
PINPILINPAUXA
Ego me pollit leun-leunaz
apaindutako mari-sorgiñ,
lore tartean loretxo bizi
baten antzera
gora ta bera
zoro dabil,
zoro ta txukun; pinpilinpauxa
ortarako da jayo berdin.
Margo darion egalari,
poz-emate ta zoragarri.
Egoak ttentte, plixt, ipiñi-ta
lili gañean pinpirinpin
gelditu arren, andikan beste
lili batera
laister ostera,
laister arin,
ega politez jarraituko da
Loramendi'ko mari-sorgin.
Pinpilinpauxa pinpin-argi,
aldakor eta jostalari.
Norbaitek zakar ikutzen badu,
egoetako uztargiriñ
geyena kentzen zaio-ta gaxo!...
xalapart-egan
nai luke bañan
ai! len bezin
errez ta zoro pinpilinpauxa
iñolaz ere jardun ezin!
Lilitegien maitagarri
pinpilinpauxa ta udaberri.
MAITIÑE
Gorenengo basoan
Lilien aizpa zeran Maitiñe,
pipill kutuna!: mendigañean
guk ainbait atsegin-ezti
maitatzaleak bakar-bakarrik
izan lezeke... Zorionean
gaur biyok emengo aldi!
Jai oberik zer...? Oyanak bere
itzal oxkarra ematen digu;
liliak usai-opari
xamur, eztitsu, legun-leguna.
Gañera berriz, au da zoruna!
txit bertan orain uso bi
urruka daude, ta urrunga baño
askoz obe ta gelgarrigo dan
zure mintzo eder ori
entzunaz, ene maite gozoa,
nere burua zugan etzanda
amets-egille bat naiz ni...!
AGUR, EUZKADI
Arratsalde da.
Itxasoan arki naiz.
Urruti... doi, doi,
lañotsu dager
Auñamendiko
erpin-lerroa;
ubelantz ene
aberri polit
maitagarriya...,
oroi ederren
kabi gozoa.
Itxasoaren
murmur-otsa-gain
kayo bakar bat
aruntz dijoa;
ta... noralderik ez dun
antxeta bezin larri
biotzaren kai billa
artega dabil
nere gogoa.
Eguzkiaren
biribill solla
ziaro gorri...
Odeiak sutu dira;
itzalune bat
une guziya
izain da sarri.
... Ega leikorraz nere
dardar-txoria
sorterriyaren
kolkora doa
anitz urduri,
eta itxas-ontzi au
ke-mordoll usu
beltza botaka
biziro zorrotz
aurrera beti.
... Arratsa dator;
odei-naspillak
lozorro baten
eraz dagertzi.
Goibel au etsai-ozin...
Ipasterreko
mendatz bat ere
nai arren ezin...
ezin ikusi!
***
Begietan nik orain
gau illunaren
illun sakona;
oroitzez baña
gogoan argi!
Agur txoko maitea,
ene laztana...,
biotz-biotzez agur,
agur, Euzkadi!
AMETS URDIÑA
Euskal-erritik urruti nago,
bañan gogoz ni beti an...
an nabil pozik egunez eta
gaberoko lotaldian.
Argitasuna zetorren garaiz
egun-txintakin batian
o, zeñen amets zoragarriya
egin detan gaur goizian!
Itzez nork esan, nork amets ori
piztu lerro soill tartian?
Ez..., ez; oparo, sortu dan eraz,
bego nere biotzian!
Amets maitea, amets urdiña,
ostera gaurko zorian
atoz... atozkit betiko loaz
nere begiyak ixtian!
NEGAR TANTOAK
Kuba'ko ugartean ixuriak
I
Urruti dago gaztea nitzan
sasoi artako denbora;
oroimen zarrak, zertan zatozte
gau t'egun nere gogora?,
argi-zale dan altxora?
II
Len irudimen-txingar zoliaz
pizten zitzaidan burua;
orain... txingarrik ez baña bertan
irudi auts biyurtua,
errekai baten geldua.
III
Oraindio ni zergatik nagon
ain bakar mutill zarturik?:
elur gañean txoriyak iñoiz
ez du egiten kabirik,
orlegi batean baizik.
IV
Erle txuri ta leyari batek
ikutu zidan barrena;
ez nekin zer zan ikutze leun
ark ondoren zekarrena:
listor beltzaren eztena!
V
Aldegin bear ez nun garayan
utzirik babes-tokia
zorigaiztoan urrundu nitzan...
Emengo nere aldia
samin, latz, izugarria...
VI
Ama gaxoa nere galdezka,
ni berriz emen... urruti!;
aren begiyak itxi dira-ta
nereak malkoz eztali;...
negar darie lerzori!
VII
Argiro neuzkan poz-bide guzik
bat-batez illundu dira;
itxuen eraz argatik nabil
beti zerurontz begira...
amatxo dagon tokira!
AMA, NUN ZAUDE?
Emendik urrun..., Ameriketan,
nebillen garaiz ez nuan uste
etorkizunak zekartzidanik
zoritxarrez gaur ainbat atsege.
Goiz argi batez jayotetxera
eldu naiz, bañan... ama, nun zaude?
Erantzunik ez!..., erantzun ordez
pozkai guziak ixillun daude!
Arrezkero ni burutik nastu
banitz bezela, kezkaren mende,
il zan amatxo maitea nun dan
galdezka nabil aterik-ate;
t'adur beltzaren zaunka larriak
atalondotik uxatze'naute.
Etxe-inguruko lizarren osto
bakanak orain udazkenean
aizeak jo-ta txipelet illen
antzera zurbill darortzenean...
txantxangorri bat ni bezin estu
adar billuzi baten gañean
txioka dago... negarrez bere
kabi sollaran aldamenean.
Txori gaxoa: etzaite ixildu,
biyok erabat jardun gaitean;
zu bezelaxe larri nago-ta
nere barrengo negu beltzean
zorigaitzaren txantxangorriyak
negar dario arantz artean!
OTOITZARO
Gau artan egindako negar-otoitza
Txintik iñun ez... Gaberdiyaren
altzo ixillean lurtarren griñak
orain lo daude...
Izar politak zeruko pitxi
maitagarrien antzera dir-dir
egiten due.
Nere gogoak ernemin bero
igikor batez ortze garbira
begirazten dit...
Negar-malkoen urrin darion
otoi eder bat, otoi xamurra!
biotzez dagit.
Ixil adikor zoragarriya...,
nere amaren laztan-irudi
gozo-gozoa!:
zure bidez nik bizitz au baño
geigo maita det gero zer izan
eskutukoa!
MENDI-ZALE
Usamendiko arizti zarra:
Kezkaren osin beltzetik
urundu nayaz ixil ontara
eldu naiz gaxo..., bakarrik!
Amagabeko bizitz illuna
luzaro jasan eziñik
beste Amaren billa negarrez
aldegin det an beetik.
Negarrez nator zure kolkora,
negarrez jayotz-erritik,
iñoiz entzuten ez dalako an
jardun arrotza besterik.
Mendi maitea: ez naiz beñere
irtengo zure basotik!
IZARTXUNE'RI
Bere urtegunean
Aitormendiko aingerux batek
ikusirik bart pozez ni
alako garaiz egiñalean
lore billa mendiz-mendi,
xorta polit au ekarri zidan
onela esanaz: «tori,
nere aizparen eskutan bigar
egun-argitzez ipiñi.
Zorion-agur, zorion-agur,
jai ontan Izartxune'ri,
emengo lorez bere biotza
eztiro gozatu bedi!»
Ondoren berriz ego zabalik
illargitan txuri-txuri,
Iparmendiko baso gañetik
aldendu zan Maitagarri.
***
Xorta bikain au artu ba gogoz,
kolkotxo gañean jarri,
ta lore oiek usai gozoa
darien eraz..., legunki,
zuk ere biotz barrenen dezun
atsegiñezkiko lili
xamurrez poza jario zazu
gaur bezin oparo...! beti!
Zorion-agur, zorion-agur
jai ontan Izartxune'ri!
NERE BASETXEAN
Amesgillien pozkai ederraz
alaitu naiz bat-batean
ego-aldetik enada bi gaur
etorri zaizkidanean.
Goizetik emen era gozatsu
xamurrez, ixill antzean,
abegi on bat eskatzen daude
txioka tellatupean.
Txori maiteak: luzaro jardun,
ez ixildu, gogoz ari!;
zuen txiogaz amets eginda
esnatu naiz olerkari.
Egazale dan biotz arin au
pizturik oso ta garbi,
goiz eder ontan egun argitzez
biurtu zait oztin-txori.
Udaberriro zintzo datozkit
yoan arren udazkenean,
lagun oberik arkitu ezin
nere aterpe xarrean;
enada polit oiekin batez
Saratxomendi gañean
burauste zakar illunik gabe
bizi naiz pake-pakean.
Mendiyan iñoiz aldarte txarrik
ez det izan..., lasai nago;
aldi bat ezik bizitz osoa
nai nuke bertan irago.
Txindiz aberats ez banaiz ere
pozez nor aberatsago?;
atsegiñaren ezti jatorra
an beau ez, emen dago.
Elkarren etsai bizi dire-ta
gauz onik ez uritarrak;
mendiyan beso zabalik daude
aritz pago ta lizarrak;
iturritxoak biziro garden,
eztitsu lili nabarrak,
eta goizero txioka nere
telatupeko maiztarrak.
***
Txori maiteak: berriro jardun,
ez ixildu, leyaz ari!;
zuen bitartez amets eginda
esnatu naiz olerkari!
EZTILLARGI
Lagun zintzo bati, ezkondu zan egunean
Gutxi nezake; nere muñetan
ez dago txingar-alerik
itz motel oien illuntasuna
zerbait piztu lezakenik;
egatu nayaz indarka emen
asi naiz bañan... alperrik!
satorrai ezin jayo beñere
uso politen egorik.
Alaz ere nik esan nai nuke
al bezin eragoi, txukun,
zure berrion ori dala-ta
zenbat txalo jo ditugun.
Argi darion lore bizi bat
izanik betiko lagun,
beronek o, zer-nolako poza
gaurtandik emango dizun!
Amaika jolas eta par gozo
eragindako billera
len bezin alai ezin arkitu
zu gabe gaurtik aurrera.
Aingeru baten aldamenean
zoruntsu biziko zera,
bañan noizik-bein agertu zaite,
etorri lagun artera!
ZORENTXU
Olerki-gayik ez nuan eta
gai eder bat osatzera
argirudiantz, ene Zorentxu,
egoki etorri zera;
aurrean beingoz ikusirik ain
arrigarri dan sorkera,
ez dakit oztin-gaiñ ori edo
zu zeran zeru ber-bera.
Itzegin ezik, ikusi utsez,
besterik ezertxo gabe,
egin zera zu, maite laztana,
nere biyotzaren jabe;
tximist-argiyaz jo-ta bezela,
begi sorgiñ oien mende,
biotz-barru nik sugar-ikara
gozo bat ala zer ote...?
Orain ez baña gaztea nitzan
garaiz izanik denbora,
etzitzaidan len iñoiz orlako
maizterrik sartu kolkora.
Zaude, zaude or, ateak itxi,
geigo, ez irten iñora,
biotz gaxo au zugaz pizturik
jardun bei gora ta gora!
Illargiyaren antzera sotil
nere gogoan zeundena,
irripar batez eman didazu
argi ta zorion dena;
baita nik ere ai-bezin aratz
jasorik irudimena,
lerro-saill ontan gogoz damaizut
ordañik aberatsena.
Galdetu eta maite nazula
erantzun didazu benaz,
zeru ta lurra gaur bezin alai
etzaizkit agertu lenaz;
sargori dagon arrats batean
izuma sortzen dan eraz
nigana ere aizeman arin
gozoa dator mait'egaz.
Ene maitetxo maitagarriya,
oparo maite nazuna,
Aitormendi'ko lili txuriya,
amets-iturri leguna:
zu zera nere bizitz illun au
argiz betetzen dezuna,
asnas-emale zoragarriya,
zu zera nere kutuna!
ARGENTINA-KO EMAKUMEA
Ruben Dario'ren olerki batetik euskeraztua
Arjentin-zelai aberatseko
emakume goretsiya,
esango dizut zer-nola izan dan
zure jatorri garbiya:
esku ona dun lorezai batek
lilien muin bereziya
txertu-lan bidez aldarazi-ta
sortzen da lore berriya,
usai ta margo bikaña duen
orri legunez jantziya;
beronen berdin anitz ederki
jayo ta txukun aziya,
argi-pitxi bat bezin polita,
eztigai zoragarriya,
zu zera likur gozo darion
«pampa»-ko lore biziya!
MAITAGAR
Erderazko olerki batetik euskeraztua
I
Egodun aur ilxuak otsegin du nere atean
eta ots ori dardariztu da elxe ixillean.
Banoa pozik, Maitagar; or naiz, ez itzuri joan.
Atoz barrura; aspaldi ontan zure zai negoan.
Atoz, ikusi etxea. Amets au egin ezkero
lore bikañez apaintzen ibilli naiz egunero.
Ta bertan orain euki dezazun atseden guziya
luma ta izara garbiaz jantzi det oe txuriya.
Sartu-ba; ongi etorri, arnas-emale maitea;
etxe ontako zorion gaurtandik izan zaitea.
Alaitz aundiya nere gogora egun onek dakar,
biotz on baten zorunaz emen izaude, zaude maiztar!
II
Lau aldiz entzun det, o, Maitagar zorale itxua!,
lau aldiz entzun ikaraz zure azkonen txistua.
Lau bider zauritu nazu: lendabizi kopetian,
gero begitan, aboan berriz urrengo aldian;
ta nere miñaz erruki ezik orain azkenian
zure dardai me, zorrotzak, ikutu nau biotzian.
Adur samiña...! Biotz gaxo au ain gogor josirik
illotz dago ta zorigaiztoaz... bizi naiz oraindik!
III
Beti-betiko itxi det giltzaz emengo sarrera,
aur zoro gezidun ori... bijoa nai dun aidera!
Azkon-uztai-ertzakin, kax-kax, jo du nere atea,
ta ots orregaz dardarizten da etxe barrunbea.
AURTXO MAITIAK, ATOZTE!
Eusebio Blasco'ren olerki batetik euskeraztua
Aiton bat naiz ta gogaldi beroz
izanik orain aur-zale,
une politen abots, irri ta
jolasak alaitze naute.
Zorioneko aurtxo maitiak,
nereganatu zaitezte!
Umeak lore biziyak dira;
oien irritxorik gabe
illun ta bakar etxe sollean
uzkur gaxo bat nitzake.
Zorioneko aurtxo maitiak,
nigana eldu zaitezte!
Biotz mingarri baizik ez diran
oroimen zar guzik nere
begietara negar-tantoa
iñoiz baldin badakarte...,
malko samiñak txukatutzera
aurtxo laztanak, atozte!
Eguna labur, zeregin eta
nekea berriz, bai luze!...
Idiki oso leyatil ori;
eguzkiya doi, doi, ene...!
Maitiño polit argijariok
neregana urbil zaitezte!
Gizonak beti eskergaiztoa
agertu izan didate,
erantzun onik iñoiz ez eman
anderux-biotzak ere...
Zorioneko aurtxo maitiak,
egiya zuek zerate!
Aunditu dira nere semeak;
pozik dabiltz; ai! ez dute
askoz alai ta zoruntsuago
umetan zirenik uste,
nik otsegiten nien garayan:
aurtxo laztanak, atozte!
Eriotzako zori larrian
inguratu nazkizute,
aingerutxoak aldamenean
euki ditzadan ill arte.
Aur zoragarri..., aurtxo maitiak,
muxu bana ekatzute!
JOSE GAMBOA
Biotz-ikaraz nago,
zer esan ez dakit,
irabio samiña
barruan dabilkit.
II zera... gizajoa!...,
negar, negar dagit,
begiyak malko beroz
gaur estali zaizkit.
Bañan... arindu bitez;
lur otza bakarrik
ez gerala zerbaitek
adierazten dit.
Orain, Joxe, betiko
zauden goi argitik
zure aztar maitea
emaro betorkit!
IL DA!
Orkaiztegi'tar Patricio jaunaren'ren oroitzaz
Euskoen Ama negarrez dago,
negarez bakar-bakarti,...
malko samiñak sortu zaizkio,
poz-ate guziak itxi.
Zoritxar beltza gaurko zoria;
itun gaude..., kupigarri,
eskutuko'ren aizeman otzak
sugar maite bat itzali...!
Irakasle on ziñana, zure
gotuts argiaren izpi
zoliaz gaurko goibeltasuna
bat-batez urratu bedi!
GOYAN BEGO!
Larunbe'tar Rafael maitea'ren ilberria
Il da Larunbe, biotzez aur bat
zirudin gizon argiya,
illotz... illotzik lurpean dago
maitale maitagarriya.
... Burua makur, begiyak lauso,
orain nik itun-aldiya;
izan ere lagun atsein ori
ain ona zan..., ain aundiya!
Beretzat onik ezer gutxi ta
besterentzat on guziya,
orlako batek emen ez baña
zeruan dauka tokiya.
Goyan izatez jaso dezala
irabazi dun sariya!
CARMELO ETXEGARAI
Euskotar zindo jakintsu ori
bere gogozko lanean
buru ta biotz, oso ta bizi,
ain jator ari zanean
ixildu zaigu beti-betiko,
ixildu,... enda xarrean
aren laguntza pozkai litzaken
aldirik bearrenean.
Zeruan jai da..., jai aundia gaur
oztiñ-une zabalean,
eta jai onen goretsigarri
Urtzi'ren aldamenean
zure gogoa zoruntsu bego,
zaude Carmelo, zaude an...
euskoen otoi-urriñez orain
bete dan garbi-sollean!
AMA GAXOA NEGARREZ...
Erraldoi zakar
itxusi batek
aizkoraz jo du aritza,
ta bertan zeuden
txoriak orain
izu ta larri dabiltza.
Zastaka beti
gogor daraso
ebaki nayaz lenbailen;
bildur naiz gure
zuaitz ederra
ezpal biyurtu liteken.
Aritz-pe ortan
Amagoi ona
itunki dago..., negarrez,
ain bakar uzten
baldin badegu
You have read 1 text from Basque literature.