Testamentu zarreko kondaira - 21

Joas erregea, ez erreinua, zentzatu ziran.
Ostera ere Jainkoak profetak bialdu ziezten, eta
oien artean begirune andiko Zakarias Joiadaren
semea, zer egin bear zuten erakustera; baña idolokoi
gogor aiek, beste profetak ezertan artu ez, eta Zakariasen kontra altxatu ziran, eta etzioten arrika il
artean utzi. Judari ainbeste mesede egin izan zion
Joiada apaiz nagusiaren semeak onela bizia galdu
zuen, eta judarrak beren gaiztakerian jarraitu zuten,
Jainkoaren deiakgatik oñik atzeratu gabe.
Andik urtebetera Siriako Erregearen soldaduak
berriz ere eraso zieten; Jerusalenen sartu ziran;
andizki guziak il zituzten, eta Joas erregea zauri bat
egiñik utzi zuten, oñaze asko geroz eraman bearrean.
Oñaze-min oiekin iru unte igaro zituen, eta atzenean
bere serbitzariak zetzan oiean il zuten. Errege onek
asiera ona izan zuen: Joiada apaiza gidaritzat iduki
zuen artean zuzen ibilli zan; baña gero gaiztakeria
asko egin eta egiteko lekua eman zuen. Etzioten erregeen obian lurpetzea opa izan.

9. Amasias, bederatzigarren
Erregea
Amasias, Joasen semea, aitaren lekuan jarri zan.
Erregetzan sartuta bereala, bere aitaren eralle edo
iltzalleak il zituen, zeñaren bidez uste izan zan, gero
ere bide zuzenean ibilliko zala; baña lenengo urteetan on asko egin bazuen ere, gerora okertu zan. Ara
zertatik. Lenengo urteetan pake onean bizi izan zalako, ipiñi zuen soldadu-talde itzaltsu, zenbat etsairi
arpegi emateko adiñakoa. Oroitzen zan idumearrak
Joran asabaren mendetik irten eta geroz bere-gañ
bizi zirala, eta gogoak eman zion oiek beretzea. Juda
eta Benjaminen bildutako irureun milla gizon gerrari,
asko izango etzituelako bildurrez, irureunda ogeita
zortzi arroba zillarren truke beste eun milla israeltar
erosiak artu zituen: baña eun milla oiek Jainko egiazkoari utzita idoloetaronz etziñak ziralako, Jainkoak
etzion lanbide au ontzat artu, eta profeta baten bitartez esan zion israeltarren ustean etzedilla gerran asi;
garaipena etzala beti giza-indarrean izaten. Gaztigu
au biotz onarekin artu eta israeltarrak bertatik etxera
bialdu zituen, zeñak itzuli ziran Judako errege eta
mendekoen kontra aserre bizian. Amasiasek bereala

bere uts-utsakin idumearrai eraso zien, eta batzuek
il, besteak atzeman eta gañerakoak, osotoro abarrakituta, basoronz igesi bialdu zituen. Baña garaipen au
Amasiasentzat txit kaltetsua izan zan. Etsaiari artutako gauza askoren artean, idumearren idoloak arkitu
zituen: eta Jerusalenera eramanik, berak ere agur
egin zien, eta onen ondoren beste gaiztakeria askotan erori zan.
Jainkoak profeta baten bitartez adierazo zion idoloak adoratzearekin zein gaizki egin zuen: baña Jainkoaren deia ontzat artu bearrean, arestian esandako
garaipenarekin illarrañdurik profetari erantzun zion
ea erregearekin zer egiteko zuen. Aren begietatik
bereala kendu zedilla, il nai ez bazan. Profetak aldegin zion, esanaz, egindako gaiztakeriagatik Jainkoak
erabaki zuela aren egunak laburtzea. Geroz onik
etzuen izan. Israelko Erregearekin gerra gogor bat
sortu zitzaion, eta aren mendean jarri zan. Israelko
Erregea Jerusalenen sartu zan; muru-zati andiak bota
zituen eta ondasun asko eraman ziozkan, Amasias
lotsa gorrian utzirik. Atzenean errikoak ere kontra
altxatu zitzaiozkan; eta Lakis-era igesi joanda, il
zuten. Erregetzan ogeita bost urte egin zituen, eta
gurasoen obian lurpetua izan zan.

10. Ozias, amargarren
Erregea
Ozias, Judako amargarren erregea, Amasias bere
aitaren lekuan amasei urtekoa sartu zan, eta bere
aginteak berrogeita amabi urtean iraun zuen. Oziasek bereala agertu zuen Jaunari atsegin emateko eta
gauzak ondo egiteko gogoa; eta Jainkoak Zakarias
profeta, beste Zakariasen seme eta Joiada apaiz
andiaren billobagan gidari on bat eratu zion. Oziasen
lenengo lana izan zan Jerusalen pareta sendoz inguratzea, uria eta Eliza etsaiaren erasoetatik gordetzeko. Maasias eta Hananiasen kontura soldadu-talde
andiak gordetzalle ipiñi zituen. Armategiak egin eta
beste prestamen asko, bear ziranerako, artu ere bai.
Bere ardura zintzoa erreinu guzira zabaldu zuen, eta
non-nai ezagutzen zan.
Bere aita zanaren eta lenagokoen denboran galdutako bazterrak beretzeko asmoa artu zuen. Idumea, Filistin, Arabia eta Ammontarrai eraso zien, eta
guziak eskuratu, eta beartu zituen batzuek bere mendean izatera, besteak zegozkiten urteoroko eskuera-

kutsi eta petxak matera. Lanbide oiekin jarri zan errege batek opa dezakean izaerarik onenean; baña asi
zan makurtzen, eta eroriko andi bat eman zuen.
Oziasen maisu nagusi, une askoan zer egin erakutsi ziona, Zakarias profeta zan, zeñaren eriotzak Oziasi galmena ekarri zion; eta Joas bere asabari Joiada il
zanean gertatu zitzaion berbera, Oziasi ere gertatu
zitzaion. Ainbeste zorionekin arkitu zanean, biotza
uanditu zitzaion, eta arrotu zan Jainkoaren aginduai
kontra egin nai izateraño. Nai zuena eginda ere
etzuen uste iñork ezer esan bear zionik, eta are
gitxiago eragozterik. Uste onetan Elizan sartu eta asi
zan apaizak baizik ezin zezaketen lanbidea egiten,
inzensua lurriñen aldarean erretzen. Azarias apaiz
andia eta beste larogei apaiz joan zitaiozkan esatera,
hura etzala aren egitekoa, ezpada Aaronen ondorengo eliz-gizonena. Leku santutik irten zaite, esan zioten, eta gure esanak ezer gitxian ez artu, zeren Jaunak ontzat eramango ez dizun. Ozias apaizen kontra
sutu zan, eta inzensu-ontzia eskuan zuela, keñadatzen zien, adierazoaz ez-egitekoren bat egingo zuela.
Baña, Jaunaren eskua zein andia dan! Oziasi bekokian lepra nazkagarri bat bat-batetan agertu zitzaion,
eta Azarias eta bere lagunak beartu ziran Elizatik

bere-bereala ateratzera, eta Ozias bera ere, Jaunaren
esku zorrotzak ikaratuta, igesi abiatu zan.
Geroko lau urteetan legenar zikin nazkagarri onegatik jende-artetik aldeginda, etxe bakar batean bizi
izan zan, bere bekatuari zegokion penitenzia egiten;
eta il zanean, etzioten erregeen obian lekurik eman,
lepratsu il zalako.

11. Joatan, amaikagarren
Erregea
Oziasen seme Joatan, amaikagarren errege izan
zan, zeña bai aitaren gaxoan, bai geroko amasei urte
erregetzan egindakoetan, txit zuzena eta Jainko
egiazkoaren serbitzari leiala izan zan. Il zanean erregeen obian lurpetu zuten. Judarrak negar andiak egin
ziozkaten, eta are andiagoak eta miñagoak izango
ziran ordeko zer seme uzten zuen jakitera.

12. Akaz, amabigarren
Erregea

Au Akaz amabigarren erregea zan. Erregetu
zanean, ogei urte zituen. Etzuen Joatan aitaren ontasunik, ez Dabid aurrekoaren antzik, ezpada gaiztakeria andiai leku eman zien. Idoloak egin eta mendi-tontor guzietan ipiñi zituen. Baal eta Molok jainkotzat
adoratu zituen, eta bere erakutsi gaiztoarekin mendekoak ere lan bera egitera ekarri zituen.
Jainkoa, ainbeste gaiztakeria ikusita, aserretu zan
eta Rasin Siriako erregeaz baliatu zan Akaz kastigatzeko. Rasin itsumustuan Akazi bere lurrean sartu
zitzaion eta Akaz, gogor egiteko nekatu bazan ere,
Rasinek ondatu zuen, eta siriarrak Judan kalte andiak
eginda ondasun andiakin beren lekuronz itzuli ziran.
Etzan Akaz zigorrada onekin zentzatu; eta Fazee
Israelko erregearen semeak soldadu-talde andi batekin eraso zion; egun bat bakarrean eunda ogei milla
gizon gerrari, eta oien artean Akazen seme Maasias,
il ziozkan; eta ondamen negargarri onen ondoren
berreun milla emakume, mutil eta neskatx gaxte katibu artuta, ondasun andiakin Samariaronz itzuli zan.
Egun oietan Samarian arkitzen zan Obed profeta
bidera irten zitzaien eta esan zien Jainkoaren gogokoa izango etzala emakume eta aur errugabeko aiek
katibu idukitzea, eta beren etxera bialdu zitzatela.

Ala egin zuten. Gaxoak erdi-billosak, goseak aulduak
eta bideko nekeak txit makalduak arkitzen ziran:
jaten eman, janzi eta abereetan ipiñirik, Jerikora
beren senideetara biurtu zituzten eta berak Samariara joan ziran. Ispillu argia, gerran garaillari irteten
diranak zer egin bear duten ikasteko!
Bi zigorrada oiekin Akaz etzan ezagueraz janzi;
bere gaiztakeriai zerraikien, eta uste zuen etzuela
aurrera zer bildur izan. Baña, lenagoko aldian banaka
bezala, oraingoan Rasin eta Fazeek batetan eraso
zioten, eta Jerusalen ondora joanik, uria inguratu eta
setiatu zuten. Bere burua estura onetan ikusi zuenean, Akaz asi zan gogor egiteko prestamenetan. Jaunaren Elizan eta bere etxean ziran urre eta zillarrak
bildu zituen eta Asiriako errege Teglafalasar-i bialdu
ziozkan, esanaz zein estu arkitzen zan, eta laguntzeko. Teglafalasar-ek eske onekin atsegin andia artu
zuen, zekusalako iru errege aien auzia aren onean
izango zala; eta bere laguntza eskeñi zion; baña iruai
zerbait denboran utzi zien, elkar zatituaz argaldu zitezen.
Urtebeteren buruan Teglafalasar soldadu-taldearekin Samariako erri-buru Damaskoronz joan zan,
topatzen zuen guzia ondatuaz. Siriako Erregeak berri

negargarri au artu zuenean, Jerusaleni utzirik joan
zan bere etxeari kontu artzera. Asiria eta Siriako Erregeak elkarri eraso zioten, eta Siriakoaren soldadu-taldea osotoro galdua eta errege bera ilda geratu ziran.
Orduan Teglafalasar erreinu guziaren jabe egin zan;
Damaskon sartu eta emengo biztanle eta gauza
guziak Zirenera eraman zituen. Israelko Erregea ere
denbora berean, Jerusalengo setioa zegoan oñean
utzita, bere etxeronz itzuli zan, erreinuari kontu
artzeko asmoan, alperrik bederik: bada, Teglafalasarek Israelko jendearen erdia eta geiago menderatu eta
berekin eraman zuen.
Akaz poztu zan, bere etsaiak pakea eman ziotelako; baña etzuen ezagutu mesede hura Jainko egiazkoari zor ziola; ezpada Teglafalasar-en eskuak gorde
zuela; eta errege oni Damaskora joan zitzaion eskerrak ematera. Emen ikusitako idoloen aldareaz lilluraturik agindu zuen beraren antzeko bat egiteko, eta
Urias apaiz andiari Jerusalengo Elizakoaren aurrean
ipiñierazo zion. Damaskotik Jerusalenera itzuli
zanean, ofrendak eskeñi eta beste lanbide asko egin
zituen, Jainko egiazkoari utzita gezurrezkoetara jarri
zala adierazten zutenak. Urias apaizak, bere eginkizunari begiratu gabe, Akaz erregeari lan oiek guziak

ontzat ematen ziozkan. Geroenerako Eliz-barruan
aldare andiak eragin zituen, Jainkoak ain argiro debekatuta zeukanaren kontra.
Teglafalasar-en garaipen andiak zekuskizan, eta
uste zuen aren jainkoak laguntzen ziotela, eta bera
ere jarri zan aiek adoratzera. Jerusalengo Eliza itxi
zuen; erreinu guzian idoloak eta oien agur-emalleak
ipiñi zituen, eta gisa onetan zebillela, Jaunaren aserre
guzia gañera ekarri zuen.
Teglafalasar, Jerusaleni bere ikusia emanda,
ondasun andiakin etxeronz zanean, idumearrak
Judan sartu ziran eta kalte latzak egin zituzten. Filistintarrak berebat sartu ziran eta bazter zabalak beretu zituzten. Ondamen oien erdian etzan Akazen biotza biguntzen eta, bere gaiztakeriaetan ondo josia
zetzala, bere erreinaldiaren amaseigarren urtean il
zan, mundu guziak gorroto ziola. Jerusalenen lurpetu
zuten; ez ordea erregeen obian.

13. Ezekias, amairugarren
Erregea

Akazen lekuan bere seme Ezekias amairugarren
erregea sartu zan. Aita gaiztakerian aurreratua bezala, semea onerako griñatua zan. Erregetzan sartu
zanean ogeita bost urte zituen. Onen lenbiziko lana
Jerusalengo Eliza zegokion oñean ipintzea izan zan.
Aitak itxitako ateak idiki, garbierazo eta aitaren denboran kendutako gauzak egin zituen. Jerusalengo
karrikaetan ipiñitako idolo eta oien aldare guziak
kendu zituen: eta Jaunari zor zitzaion agur eta adorazioa obeto emateagatik, bere erreinuko eta Israelko
guziai otsegin zien, Pazkoa egiteko asmoan. Jendetza
andia batu zan eta lanbide onetan egun asko igaro
zituzten, errege eta mendekoak, nork bere aldian,
Jaunari eskeñtza andiak egiten ziozkatela.
Errege prestu onek Jainko egiazkoaren ezaguera
eta sinistea erreinu guzian zabaldu eta erlejio santa
bere aita baño lenagoko oñera itzuli zuen. Onen
gogoa eliz-gauzaetan bakarrik etzan: erreinukoetan
ere txit ardura eta kontu andia zuen, eta bere eraen
zintzoarekin etsaiari gogor egiteko oñean jarri zan.
Denbora onetan asiriarrak zebiltzan Israelko
erreinua beretzen, eta Israelko guziak katibu arturik
etxeronz ziranean, ezagutu zuen filistintarrak eskuratzeko erarik obena zetorkiola. Eraso zien eta ekin-aldi

guzietan garaiturik, bazter guziak berriz kendu ziezten, eta utzi zituen bere ondorengoai buruauste andirik ez emateko eran.
Ezekias-ek onean ezin eraman zuen bera eta bere
erreinua Asiriako erregearen zordun bezala egotea,
eta urteoroko eskuerakutsia egin bearrean arkitzea:
eta artu zuen lotsa gaizto au kentzeko asmoa. Senakerib Asiriako erregea auzoakin orañago izandako
gerrakgatik txit eroria, eta iñori gogor egiteko kemen
gabe zegoan. Ezekiasek, au gogoan zeukala, urteoro
bide gabe eskatu oi zion dirutza ukatu zion, eta urte
batzuetan uko onetan, ezer eman gabe, bizi izan zan.
Baña Senakerib zerbait ornitu, eta lenagoko gerraetan galdutako indarrak orbaindu zituenean, Ezekias
beartu nai izan zuen len bezala zerbait dirutza ematera.
Asmo onetan eunda larogeita bost milla gizonekin, gitxienez, Judako erreinuan sartu zan: Lakis-ko
gaztelu sendoa setiatu zuen eta eraso-aldi latzak
ematen ziozkan. Ezekiasek etzuen odolik isuri nai, eta
eresi onekin, eskatu guzia Senakeribi eskeñi zion,
baldin bere etxera itzuli eta pakean uzten bazion.
Baiezkoa eman zion, eta Ezekiasek Eliza eta bere
etxeko diru guziak bildu zituen; baña ikusirik oiekin

etzala osatzen, Eliz-ateai berak jositako urrezko azal
edo txapak kendu ziezten eta Senakeribi, gaitz-pensatu gabe, diru guzia bialdu zion. Senakeribek diru au
artuta, etxeronz joan bearrean, utsune guziak onekin
estali zituen, eta Lakisi gogotikago eraso zion, Jerusaleni gero bereala ekiteko asmoan.
Onetan Ezekias gaitz batek artu zuen, eta Isaias
profeta joan zitzaion esatera: Etxeko egitekoak
zuzendu itzatzu, zeren zureak egin duen eta il bear
zeran. Itz oiek esanda, geiago gabe, Isaias itzuli zan.
Berri onekin Ezekiasek naigabe andia artu zuen, ez
ainbeste iltzen zalako, zenbat seme edo ondorengorik uzten etzuelako; eta zetzan oiean, bazterreronz
jarrita, esan zuen: Jauna, oroitu zaite, arren, zure
aurrean menaz eta biotz dolezgabearekin ibilli naizala, eta zure gogoko gauzak egiten saiatu naizala. Au
esanda negar-ots andi bat egin zuen, eta isilldu zan.
Isaias atarira baño lenago, Jainkoak ala aginduta,
Ezekiasgana itzuli zan eta esan zion sendatu eta irugarren egunean Elizara igoko zala: beste amabost
urteko bizia bazeukala, eta asiriarrik etzala urian sartuko. Gauza oiek guziak sinisteko Ezekiasek Isaiasi
siñale bat eskatu zion. Isaiasek erantzun zion ea aren
aita Akazek ipiñitako eguzki-erlojuan errañoa aurre-

ratzea edo atzeratzea nai zuen. Naiz bata, naiz bestea mirarizkoak ziran; eguzkia mirari gabe ezin aurreratu, ez atzeratu zitekean: baña Ezekiasek esan zion
itzala atzeratzea naiago zuela. Orduan Isaiasek Jaunari erregutu zion eta eguzkia amar mallaz sort-alderonz atzeratu zan, eta eguzki-erlojuaren itzala amar
mallaz atzerago jarri zan, eta egun hura amar orduz
luzeago izan zan. Ezekias egun berean sendatu eta
irugarrenean Elizara igo zan.
Ezekias jarri zan, bada, Jainkoak gañerakoa ere
egingo zion uste oso-osoan; baña bera ere egin-alean
nekatu nai izan zan. Jerusalen sendotzeko prestamenak artu zituen. Bere ondo-esanakin mendekoai biotzak bizkortu ziezten. Senakeribek, ostera, Lakisko
lanak aurrera zeramazkien, eta Jerusalenera mandatariak bialdu ere bazituen, geroko begira egon gabe,
aren eskuan jarri zitezela esatera.
Ezekiasek igerritzen zion Senakeriben aldetik zein
eraso Iatza zetorkion, eta Elizako aldare-aurrean jarririk, Jainkoari erregu umill bat egin zion; baita Isaiasek
ere orobat bere bakarrean; eta Jainkoak bi serbitzari
on oien eskariak aditu zituen. Isaiasek Ezekiasi gaztigatu zion ez bildurrik izateko: Jainkoak aditu ziola:

etsaia Jerusalenen etzala sartuko, ez urreratuko ere,
eta ekarri zuen bidetik Senakerib itzuliko zala.

14. Senakeriben ondamena
Berri onekin jerusalentarrak poz eta atsegiñez
jostaketan zebiltzala, Senakeriben soldadu-talde
guzia lo zetzan gau batean, Jainkoaren Aingeruak,
iñor ere oartu gabe, eunda larogeita bost milla gizon
utzi zituen lepo-moztuta. Biaramonean Senakeribek
ikusi zituenean bere soldadu guziak itzik esateko eta
aieska bat ere egiteko leku gabe ilda, igesari eman
zion, zer egiten zuen edo noronz zijoan etziekiela:
Niniben itsumustuan sartu zan; eta denbora gitxiren
buruan Nesroe bere jainko gezurrezkoaren elizan,
bere bi semek ganibitaz josita, soldadu guziak ilda
ikusteko Jainkoak utzi zion bizia kendu zioten.
Jerusalentarrak biaramonean egunsentian gorputz-illak zetzaten lekura joan ziran, eta artu zituzten,
ez bakarrik orañago Ezekias erregeak pakean uzteagatik etsaiari bialdutako dirutza andia, baita beste
ondasun ezin neurtu ainbat ere, zeñakin estali zituzten erreinuan etsaiak egindako kalte guziak. Ezekias

ere txit aberastu zan. Jerusalengo Eliza edertu, uria
sendotu eta beste gauza ikusgarri asko egin zituen,
zeñaen bidez bere izena alako eran auzoetara
barreatu zan non jendeak urrutietatik Jerusalenera
millaka zetozen, onen inguruan gertatutako mirari
arrigarriak entzunda. Ezekias lanbide onekin opa zitekean mallarik goenenekora igo zan; baña anditasun
onek berak arrotu eta ipiñi zuen amiltegi pikoan, eta
bere ezereztasuna agertu zan. Ara nola.
Beroda-Baladan Babiloniako erregeak aditu zituenean Ezekiasen sendatze mirarizkoa, eguzkiaren batbatetako atzeratzea, ainbeste milla gizon gauaz, iñor
oartu gabe, iltzea eta onelako beste gauza asko,
eskuerakutsi askorekin mandatariak bialdu ziozkan,
aren on eta atsegiñetan zer poza artzen zuen adieraztera. Ezekiasek mandatari oiei bere ondasuntegi
andiak agertu ziezten, berak guzia egin bazuen bezala, Jaunaren esku, zorion guzien iturria, ezertan artu
gabe. Andik laster Isaias profetak, Jaunaren izenean,
Ezekiasi zorrotz itzegin zion, bere arrokeria arpegira
emanaz, ziotsala, gauza oiek guziak berak egiñak
bazituen bezala erakustearekin, etzuela ondo egin;
etorriko zala eguna gauzak ez ezen seme-alabak ere,

Babiloniara eraman eta ango erregearen serbitzoan
eta morrontza lotsagarrian egongo zirana.
Gogor-itzegite edo erreprensio onen ondoren Ezekiasi bere arrokeria damutu zitzaion, eta Jaunaren
aurrean umilldurik, barkazioa iritsi zuen, eta geroz
bizi izan zan Jauna alik ondoena serbitzen. Berrogeita
amalau urtekoa, ogeita bederatzi erregetzan eginda,
il zan. Ezekiasek Jaunaren gogoa egin zuela eta Dabid
bere asabaren bideetan ibilli zala, Espiritu Santuak
dio. Mendekoak il-berri onekin negar andiak egin
ziozkaten: eta progu onratsuaren ondoren, gorputzilla beste guziak zetzaten baño goratuagoko obian
ipiñi zuten.

15. Manases, amalaugarren
Erregea
Manases, Ezekiasen semea, amalaugarren errege
izan zan. Aita on baten izaera ikusita, seme gaizto
batena aitatu bearra neke egiten da: baña zerbait
esan dezagun. Erregetzan sartu zanean, amabi urte
zituen, eta berrogeita amabostean agindu zuen. Okerrean bereala asi zan. Arterañoko gizonak sortutako

idolo guziak adoratu zituen. Aldareak altxatu ziezten
eta adora-lekuak egin zituen. Auzoerrietako azti, sorgin eta deabruakin bat-egindako asko erakarri zituen,
oien bitartez gauza isillak jakiteko. Bera gaiztoa izateaz gañera, erreinu guzia eta Jerusalen bera gaiztotu zituen. Ain biotz gogorrekoa zan non Jainko egiazkoa ez ukatzeagatik aren bide gaiztoai etzerraizkienak, neke askoren ondoren iltzen zituen.
Joel, Oseas, Nahum eta beste profetak, batez ere
Isaiasek, Jaunaren izenean zorrotz itzegiten zioten;
baña alperrik: etzuen ezerk ere ikaratzen eta bide
gaiztoetatik atzeratzen; eta profetak, esan oien saritzat, eriotza artzen zuten. Isaiasi berari, diotenez,
bizia kenduerazo zion, zurezko zerra batekin burutik
beera erdiratuta.
Jainkoak ikusirik itz utsak Manases etzutela zentzatzen, egiñetara zan. Asiriako Erregearen agintari
batzuek bialdu zituen, eta Manases atzemanik, eta
girgilluz eta katez ondo loturik Babiloniara eraman
eta ziega illun batean sartu zuten. Orduan begiak
zabaldu zituen, noizbait bear da, bere gaiztakeriak
ezagutzeko: Jaunari barkazio eske jarri zitzaion, eta
biotz umilldu eta damutuarekin Jaunaren errukimentua irabazi zuen. Emen ziega illun onetan zuzendu

zuen Manasesen orazioa deritzana; eta Jainkoak,
eskariak ondo arturik, Jerusalenera laster itzuli zuen.
Jerusalenera zanean, jerusalentarrak uste izan
zuten, ez seme Manases, ezpada aita Ezekias zijoakiela: bada, bereala asi zan aitaren lanetan; bere
lenagoko oker-egiñak zuzentzen eta egindako kalteak orbaintzen. Deabruari eregitako aldareak bota
eta idoloak autsi zituen. Eliza garbitu eta beste gauza
on asko egin zituen erreinua Jaunaren bide zuzenera
ekartzeko eta zor zitzaiozkan agur onak egiteko. Itz
batean, bere lenagoko ogei urteetako ondamen
guziak, atzeneko ogeita amairuetan orbaindu zituen,
eta irurogeita zazpi urtekoa Jerusalenen il zan. Bere
baratzan lurpetu zuten, nerekiko, berak ala agindurik,
erregeen obian etzatea bere gaiztakeriakgatik etzegokiolako umilltasunez.
Denboratsu onetan Niniben bere egunak bukatu
zituen Tobias santuak ere; zeñaren bizitza emen
ezartzea deritzat egoki izango dala.

OGEITA BOSTGARREN
IRAKURGAIA
1. Tobias
Munduaren iru milla berreunda irurogeita batgarren urtean Neptali-ko urian Tobias jaio zan. Gurasoak il zitzaiozkan gaztetxoa zala; baña beti gogoan
iduki zituen aurtasunean eman izan ziozkaten ikasbide eta erakutsi onak. Israelko errege Jeroboanek
egindako urrezko txalak adoratzera besteak zijoazenean, Tobias Jerusalenera zijoan eta Jainko egiazkoari agur onak egiten ziozkan, eta Jaunak agindu guzia
kontuz gordetzen zuen.
Salmanasar Asiriako erregeak israeltarrak katibu
eraman zituenean, Tobias ere bere emazte eta seme
Tobias gaztearekin eramana izan zan Ninibera, non
bere lan onai zerraikien, len bere etxean bezala; eta
etzan kutsutzen israeltarrai eragiten zitzaiezten
gauza debekatuetan.
Beren etxeetatik irten ziranean, Salmanasar-ek
utzi zien nori bere zezakean ondasuna eramaten,

gero zerekin bizi izan zezan. Tobiasek ere egin-alean
artu zituen; baña izan oiek, esan diteke beretzat baño
besterentzat obeto eraman zituela; bada, zezakean
guzia, beartsuetan eta onegiten zabaltzen zuen. Salmanasar-ek, Tobiasen ontasuna ikusirik, bere gogoan
artu zuen; esku-erakutsiak egiten ziozkan, eta noranai joateko eta nai zuena egiteko eskua eta baimena
eman zion. Eskubide onekin katibutik katibura zebillen, lagunak ikusten, laguntzen eta ondo-esanak
ematen.
Bein batean joan zan Rajes-ko urira, non Gabelo
bere erritarra eta aidea topatu zuen, eta esturasun
larri batean ikusirik, berekin zituen diru guziak eman
ziozkan, bere eskuz egindako agiri baten azpian.
Egun aietan Salmanasar ilda, Senakerib sartu zan;
baña semea ez aita bezain biotz onekoa katibu zeudenentzat, eta ikusi ere nai etzituena.
Tobiasek trukaera onekin lengo eskubideak
galdu, eta etzeukan bere senide eta lagunai zerekin
lagundu: baña, ala ere egunoro zebillen ikusten, eta
piskan ere, beartsuai zerbait laguntzen, goseai jaten
eman, billosak janzi eta illak lurpetzen zituen. Senakerib erregeak Jerusalen ondoan izan zuen ondamen
andiaren ondoren bere etxera igeska joan zanean,

katibu asko iltzen zituen, eta Tobiasek oiek lurpetzeko kontu andia zeukan. Senakeribek lanbide au jakin
zionean, zuen guzia kendu zion eta agindu zuen il
zezatela. Orduan Tobias bere emazte eta semearekin, asko nai ziotenetatik baten etxean ezkutatu zan,
eta gorde zan alik eta Senakerib, berrogeita bostgarren egunean, bere semeak il zuten arteraño.
Il-berri onekin Tobias bere ezkuta-lekutik irtenda
etxera joan zan, eta gauza guziak itzuli zitzaiozkanean, len bezala errukizko lanai ekin zien, eta onela
beste amasei urte pakean igaro zituen.
Jai batean bazkari andi bat ipiñi zuen, erritar
batzuekin jateko, eta aien billan bere seme Tobias
bialdu zuen. Bidean zijoala, Israelko gizon bat ilda
topatu zuen, eta etxera itzulita. aitari esan zion zer
ikusi zuen. Aita, maiean lagunak utzita, illagana joan
zan, sorbaldan artu eta bere etxeko zulo batera eraman zuen, gero lurpetzeko asmoan. Lanbide au lagunak eta aideak etzioten ontzat artu eta esan zioten
len ere gauza argatik galtzer jarri zala, eta ea orain
zergatik artan asten zan. Baña Tobias erregeari baño
Jainkoari bildurrago zitzaion, eta aien esanak kontuan
artu gabe, gizon illa illunabarrean lurpetu zuen: eta
gero ere lanbide berean jardun zuen, katibuen kontra

berriro jaikitako esesi edo persekuzioak galtzen
zituen gorputz-illakin.
Goiz batean illak lurpetzen txit nekatua etxeratuta, pareta baten babesean atsedeten zegoala loakartu zuen, eta gañeronz zegoan enada-kabi batetik
zirin berri apur bat begietan sartu eta itsututa utzi
zuen. Jainkoak neke berri au bialdu nai izan zion aren
eramana zenbaterañokoa zan ikusteko, beste denbora batean Jobena bezala. Tobias, bada, arkitu zan
izaerarik negargarrienean eta besteri egin oi ziozkan
mesedeak, berak artzeko premian. Ezer gabe, nola
irabazi etzuela eta osotoro itsutua zegoan, eta ala ere
Jaunaren kontra etzuen itzik egiten, eta neke guziak
aren izenean artzen zituen.
Aideak asi zitzaiozkan gaizki-esaka, eta utzi zuten
baztertua, eta aren galderik ere egiten etzutela; eta
Tobias jarri zan Ana bere emazteak eunetan ateratzen zuen irabazi piskaren begira, jateko. Gisa onetan
iru urte zeramazkien, eta bein batean emazteak bere
lanaren truke edo erosita edo norbaitek mesedez
emandako antxume bat bizirik etxera eraman zuen.
Tobiasek antxumearen beeka-otsak aditu zuenean
emazteari esan zion begira zezala antxume hura
ostua ote zan, eta jabeari itzultzeko ala izan ezkero;

bada, gauza osturik etzezaketela jan. Anak arterañoko nekeak onean eraman bazituen ere, orain neurria
gañeztu zitzaion, eta senarrari asko lotsagabekeriarekin eraso zion.
Tobiasek ikusirik emaztea ere besteen antzean
asi zitzaiola gaizki-esaka eta eginbide zuzen aren
kontra itzegiten, negarrari eman zion eta Jaunari
eskatu zion, arren, Jaunaren kontrako ainbeste gauza
ez ikusteagatik mundutik kendu zezala.
Egun onetan berean, eta andik urrean Rajes-en
bizi zan Rakelen alaba Sara zeritzanari naigabe andi
bat gertatu zitzaion. Sara onek zazpi senar, bat-beraren urrena, izan zituen; baña Asmodeo deabruak zazpiak il ziozkan, berari ukitu baño lenago. Aitaren neskame batek senarraren iltze onekin arpegian eman
zion, aditzera emanaz, senar gabe bere gaizto-izanagatik geratu zala. Sarak zorrotz artu zuen eta erreprensio gogor bat eman zion; baña neskameak lotsagabe geiagorekin erantzun zion: Ez al dizugu, arren,
seme edo alabarik sekulan ikusiko, senar-iltzalle orri.
Neskamearen lotsa galduko itz oiek Sarari naigabe
andia eman zioten, eta etxeko gela ezkutu batean iru
egun eta iru gau egin zituen, ezer jan eta ez edan
gabe, Jaunari eskatzen, arren, lotsabide artatik

berrizko kendu zezala: au da, ondorengo bat izateko
modua egin zezala, eta mesede au konbeni ez bazitzaion, mundutik eraman zezala; lan au aren eskuetan uzten ziola; bada, lenagoko senarrak ere etzituela aragiari begiratuta artu, ezpada beraren serbitzorako.
Jainkoak Tobiasen eta Sararen eskariak denbora
bat-berean aditu zituen: eta Tobiasek au ezaguturik,
bereala il bear zalakoan, Tobias semea beregana erakarri zuen, eta guraso jainkozko batek eman ditzazkiokean ondo esanik obenak eman ziozkan: erakutsi
zion, aita ilda, onen gorputzarekin zer egin bear zuen,
zer bere amarekin, eta gañerako Jainkoaren bidean
ibiltzeko egin bear zuen guzi-guzia. Atzenean esan
zion, semea oraindik gaztetxoa zala, Rajesen bizi zan
Gabelori diru batzuek eman ziozkala, eta Rajesera
joanda, artzeko.
Semeak eman zuen aitak agindu guzia egiteko
itza; baña esan zion etzuela Gabelo ezagutzen; Gabelok ere ez Tobias, eta biderik ere etziekiela. Guziaz
ere aitaren esana egiteagatik, Rajeseronz abiatu zan.
Bidean jarrita, laster topatu zuen galai eder bat,
bideantea zirudiena, eta diosala egiñik, galdetu zion
ea nondik zetorren. Israelko semeetatik, galaiak

erantzun zion. Medos-eronzko bidea badakizu? Bai,
galaiak erantzun zion. Bide oriek askotan ibilli ditut;
Rajesen gure senide Gabeloren etxean egon izandu
naiz. Tobiasek esan zion: Piska bat itxozu beni oiek
nere aitari eman artean. Aitak bereala semea itzuli
zuen galaiari eskatzera aren etxera joan zedilla.
Galaia gaztigu oiekin Tobiasi aurkeztu zitzaionean,
esan zion: Atsegiñetan beti izan zaitezela. Zer atsegin izan dezaket, Tobias aitak erantzun zion, itxututa
nagoan eta zeruko argia ikusten ez dedan onek?