Testamentu zarreko kondaira - 19
men morroiak ondo esaten ziotela. Jordango ibaiera
jatsi eta zazpi aldiz garbitu zan, eta legenar guzia
joan zitzaion, bere aragi-azal guzia aur jaio-berri
batena bezain leuna eta ederra gelditzen zala.
Naamanek bere burua onela garbitua eta sendatua ikusi zuenean, bere lagun guziakin Eliseori joan
zitzaion eta esan zion: Orain ezagutzen det Israelkoa
beste Jainkorik lurrean ez dala. Bereala eskeñi ziozkan berekin zeramazkien urre, zillar eta balio andiko
janzi asko; baña Eliseok artu nai izan etziozkan. Naaman, berriz eta berriz ere leiatu zitzaion, artzeko;
baña alperrik. Geroenean, bi mandoz eraman-al lur
eramateko baimena eskatu zion, esanaz, aldare bat
egiteko zituela, eta egundaño Jainko egiazko bakarra
baizik etzuela ezagutuko; eta agur andi bat eginda
Eliseogandik Naamanek aldegin zuen.
6. Jiezi lepraz betea
Onek aldegin bezain laster, Jiezi Eliseoren
morroiak beregan esan zuen: Nere nagusiak Naamani ez dio ezer artu nai izan: baña ni ondoren banoakio
eta eskeñtzen didana artuko diot. Naamanek ikusi
zuenean Jiezi bereronz zijoakiola, bidera irten
zitzaion. Jiezik esan zion: Nagusiak bialdu nau zuri
esatera Efraingo bi mutil gazte profetakumeak etorri
zaiozkala, eta talentu bat diru eta bi soñeko emateko.
Naamanek bat baño bi obe zituela esan, eta bi talentu eta bi soñeko bi zakutan sarturik bialdu zuen, bere
bi morroi jasalletzat emanda. Jiezi illunabarrean etxera itzuli zan; gorde zituen, eta morroiak nagusiagana
biurtu ziran.
Jiezi, ezer egin ez bazuen bezala, Eliseori aurkeztu zitzaion, eta nagusiak galdetu zion: Nondik zatoz?
Zure serbitzaria ez da iñon izan, erantzun zion. Zer?
nagusiak esan zion, nere espiritua begira etzegoan
Naaman bidera irten zitzazunean? Orain, bada, olibadiak, mastiak, ardiak, idiak eta morroi-neskameak
erosteko asmoan diru eta soñekoak Naamangandik
artu dituzun ezkero, Naamanen gaitza ere zurekin eta
zure ondorengoakin beti izango da; eta Jiezi, bereala
Eliseoren ondotik legenez edo lepra zuriz osotoro
josia irten zan. Geroz ez dakigu, Eliseok bere serbitzora artu zuenik; ondorengo berrogeita amar urteetan,
beintzat, ez da aren aitamenik egiten.
Denbora onetan Israelko eta Siriako Erregeen
artean gerra agerikorik ez bazan ere, Israelkoak eta
Siriakoak beti elkarri asko txarkeria eta dollorkeria
egiten zebiltzan. Eta oiek guziak beingoan bukatzeko,
Siriako Erregeari gogoak eman zion biderik obena
zala Israelkoari eskuak ezartzea. Jakin zuen noiz eta
nora bere egurastuak artzera eta ibilli-aldiak egitera
irteten zan. Alde oietara zelatariak bialdu zituen,
agindurik kontuan egon zitezela, Israelko Erregea
zijoanean atzemateko.
Eliseo illabete batzuez lenago Galgalatik Dotanera aldatu zan, eta Israelko Erregeari Siriakoaren
asmo gaizto guziak Dotandik salatzen ziozkan, eta
siriarrak zabaltzen ziozkaten sare guziak ezereztutzen zituen. Siriako Erregeak uste izan zuen bereetakoren batek saltzen zuela, eta bein batean txit aserreturik bere serbitzari nagusiai esan zien: Zertako
agertzen ez didazute Israelko Erregearen aide saldukeriaz dabilkidan ori? Ez dago, ez, Jauna, emen saldukeriarik, batek erantzun zion. Israelko profeta Eliseok
salatzen diozka zuk zure bakarrean esaten dituzun
itzik isillenak ere. Siriako Erregeak salati au nor zan
jakin zuenean eta Dotanen zegoala, soldadu zaldizkoak bear ziran prestamen guziakin bialdu zituen erria
inguratzera. Gauaz joan eta Dotan aide guzietatik
setiatu edo esitu zuten.
Biaramonean egunsentian Eliseoren morroi bat
etxetik irtenda inguru guzian soldaduak ikusitakoan,
nagusiari joan zitzaion, esanaz: Ai, ai, ai, jauna! Zer
egin bear degu? Eliseok ordurako igerri zion zer zan,
eta erantzun zion: Ez ikaratu; bada, aiekin baño gurekin geiago dira. Bereala jarri zan Jaunari erregutzen
eta eskatzen, arren, morroiaren begiak argitu zitzala.
Morroiak mendi bat ikusi zuen, eta onen erpiñean Eliseo bera suzko gurdi eta zaldiz inguratua. Eliseo bere
morroi bizkortu onekin Samariaronz irten zan; baña
siriarren artean laster sartu zan. Eliseok orduan Jaunari eskatu zion, arren, siriarren begiak illundu zitzala, eta guziak bereala jarri ziran ezer ere ezin ikusi
zutela. Itsumen onetan ber-berari galdetu zioten Eliseo non zan, eta erantzun zien: Eliseo arkitzeko lekua
au ez da: nerekin atozte, eta nik erakutsiko dizutet
non dagoan; eta Samariara eraman zituen. Errian
sartu ziranean, Eliseok eskatuta, Jainkoak begiak
argitu ziezten, eta ikusi zuten Eliseo bera zala ara
eraman zituena eta Samarian beren etsaien erdian
zeudela.
Israelko Erregeak il nai izan zituen; baña Eliseok
etzion utzi; eta jaten eta edaten emanda, beren tokira bialdu zituzten.
7. Israelko gosetea
Siriarrak Israelen ikusi zuten gizabide andi onek,
badirudi ordain ona merezi zuela; baña Siriako Erregeak etzuen aintzat artu. Andik laster Samaria setiatu zuen. Jainkoak Israeli bialdutako gosete izugarriak
bostgarren urtea zeraman, eta setio luze onekin
samariarren estura eta gosetea are geiagotu zan.
Ango jan-gauzaen ez-izana zenbaterañokoa zan ezagutzeko, ez dago begiratzea baizik asto-buru batek
seieunda ogeita amar erreal egiten zituela, eta gisa
onetan beste gauza guziak ere saltzen ziran. Baña
ara beste gertakari bat, esan dana obeto egizdatzeko. Egun batean erregea murru gañean zebillen, bazterrak nola gordeta zeuden ikusten, eta emakume
batek atzetik deadar egin zion: Ene Jauna eta Erre-
gea! gorde nazazu. Erregeak erantzun zion: Jaunak
gordetzen ez bazaitu, nola nik gorde zaitzaket? Zer
nai dezu nik egitea? Emakumeak esan zion: Onako
andre onek esan zidan: Zure semea gaur jan dezagun
eta gero nerea jango degu. Egosi eta jan genduen;
orain esan diot berea ere jan dezagula, eta ez du nai,
eta ezkutatu du. Itzketa izugarri eta gogor onek erregeari biotza erdiratu zion eta etzuen ezer erantzuteko kemenik izan. Soñekoak urratu zituen, eta errikoak ikusi zioten burni zorrotzez egindako atorra edo
zilizioa aragian sartuta zeramana: ezagutzen zuen,
alabañan, Jainkoa aserreturik zegoala; ordea penitenziaren siñale oiek eman arren, Jaunaren sua itzaltzeko bidean etzebillen; eta gaitz guziak Eliseori ezarri
ziozkan, eta au ilerazo naiez borrero bat bialdu zuen,
topatzen zuen lekuan lepo-moztutzeko aginduta.
Jainkoak Eliseori agertu zion erregeak zer agindu
zuen, eta bere lagunai esan zien nola iltzera gizon bat
zetorkion, eta atea kontuz itxi zezatela sartu etzedin,
eta errege bera ere ondoren zetorrela, len agindua
eragoztera.
Erregea Eliseoren gelan sartu zanean, Eliseok
erregeari hura iltzeko emandako aginduaren gañean
itzegin gabe, esan zuen: Biar ordu onetan Samariako
atean iriñik obena lakaria, errealean salduko da. Erregeari eskua laguntzeko ematen zion batek, Eliseori
esan zion Jainkoak zerutik euri-jasaren gisan garia
bialduta ere, etzala alakorik gertatuko. Profetak erantzun zion: Zure begiak ikusiko dute; ez dezu, ordea,
jango.
Denbora onetan lau lepradun Samariako ateaz
kanpora egon oi ziran, miñantz onetakoak errian bizitzea debekatuta zegoalako; eta ainbesteraño gosetea zabaldu zan non iñorgandik ere laguntzarik etzuten, eta elkarri esan zioten: Zertako erioaren begira
emen egongo gera? Siriarretara goazen. Bizirik uzten
bagaituzte, bizituko gera, eta iltzen bagaituzte, ez da
ansi, emen ere denboraz il bear geran ezkero. Illunabar batean irten ziran, eta siriarren etzauntzaetara
alderatu ziranean, siriarren artean, Jainkoak ala naita,
sortu zan ots ikaragarri, soldadu-talde andiak beren
zaldi gurdi eta tresnakin egin oi duen antzekoa, eta
siriarrak iskanbilla hura entzun zutenean uste izan
zuten Israelko Erregea, auzokoak lagun artuta,
gañean zutela, eta zegoana zegoan toldan utzirik,
gau illunean igesari eman zitzaiozkan.
Lepradunak txaola batean sartu ziran, eta janedanak, urrea, zillarra eta beste gauzak txit ugari
arkitu zituzten. Beste batean ere sartu ziran, eta
berebat gauzaz betea eta iflor gabe topatu zuten.
Bereala erriko atera itzuli eta erregeari gaztigatu zioten zer gertatzen zan. Gizonak bialdu zituen egia zan
edo ez jakitera, eta berri onakin biurtu ziranean,
samariarrak joanda, siriarrak utzitako ondasun guziak
artu zituzten ain ugari non lakari iriña errealean saltzen zan. Gauzaz beteta zetorren jendea errian eraz
sartu zedin, erregeak atean kontu-artzen ipiñi zuen
aurreko egunean Eliseori sinistu nai izan etzion gizon
agintaria, eta urdurikerian sartzen zan jende-talde
batek azpian artu eta lertu zuen; eta Eliseoren esana
bete-betean gertatu zan: Zure begiak ikusiko dute; ez
dezu, ordea, jango.
Aitatu diran gauza miragarri oiek baziruditen
Israelko Erregea eta israeltarrak zentzatzeko bear
adiña; baña ondu bearrean beren bide galduari
zerraizkion, eta idolo-adoratzeari uzten etzioten.
Andik laster Eliseo Damaskora joan zan, eta Benadad
Siriako erregeak Hazael serbitzari nagusia eskuerakutsi askorekin bialdu zion galdetzera ea oatuta zeukan gaitz eta miñantz artatik sendatuko zan. Eliseok
Hazaeli erantzun zion: Erregeari esaiozu sendatuko
dala; baña Jainkoak adierazo didanez, laster ilko dala.
Au esan, eta arpegia zurikaturik negarrari eman zion.
Hazaelek galdetu zion ea zertako negar egiten zuen.
Dakidalako, erantzun zion, Israelko semeai gaitz
andiak ekarri bear dieztezula. Gero atzenean esan
zion bera Siriako Errege izango zala, eta Eliseok aldegin zuen.
Hazael au anziñatik zegoan Eliasek erregetzat isillik igortzia, eta orain Eliseok emandako albistarekin,
bertatik errege izateko gutiziak artu zuen. Mandatua
eginda, errege Benadadgana itzuli zan, eta Eliseok
zer erantzun zuen esan zion. Biaramonean erregea
ikusteko aitzakitan gelan sartuta, oestalki busti-busti
batekin arpegia estali zion, eta itzik ere esateko leku
gabe, ito zuen. Benadad onela ilda, bereala Hazael
bera onen lekuan jarri zan, eta andik urteetara erakutsi zuen Eliseok egindako negarrak zein bidezkoak
izan ziran.
8. Israelko Erregeak
Siriakoari emandako gerra
Joran Israelko erregea siriarrai beti aier zitzaien,
eta uste izan zuen erasotzeko erarik obena erregea
odol otzik ala ilda, onen aulkian iltzallea jarritako
orduan zala: etzirala, alabañan, gogor egiteko egongo. Asi zan Hazaeli erasotzen, Ramot Galaadkoa
setiatuaz. Onetarako Okozias Judako erregea laguntzat artu zuen. Lenbiziko erasoetan Joranek zenbat
zauri artu eta Jezraelera itzuli zan sendatzera. Judakoa ere geroago joan zitzaion ikusi bat ematera,
bitartean bere lekuan utzirik Jehu, zeña gerrari aditua
eta argia zan, eta bere bizilekua emen artu zuen.
Egun oietan Eliseok profeta gazte bati esan zion:
Oliontzi au artuta, Ramot Galaadkora zoaz: Jehuren
etxean sartuko zera; gela ezkutu batera eramango
dezu; eta olio au burura isuriko diozu, esanaz: Ara
Jaunak zer dion: Israelko Erregetzat igortzi zaitut. Au
esanda bereala, atea idikiko dezu eta igesi joango
zera. Eliseok agindua profeta gazteak egin zuen, esanaz: Jaunak au dio: Israelko Erregetzat igortzi zaitut:
Akaben etxea ondatuko dezu. Gero adierazo zion
Jezabelen odoleko guziak, sabeleko aurrai ere barkatu gabe, Jehu beraren bitartez Jaunak ondatu nai
zituela, aren profeta eta serbitzari asko ilerazo zituelako; Jezabelen gorputz-illari nork lur-emanik izango
etzala: Jezraelko kanpoan zakurrak jango zutela.
Gauza oiek guziak esanda, iges egin zuen. Jehu bere
lagunetara itzuli zanean, oiek galdetu zioten ea zoro
hura zertara joan zitzaion. Idolozale aiek Jaunaren
profetari izen au ematen zioten. Jehuk agertu zien
profetak esan eta egindako guzi-guzia; eta bereala
Jehuren oñpean kapak ipiñita, erregetzat ezagutu
zuten.
Jehu argia eta lendanik gauzai begiratzen ziekiena zan, eta lenbiziko lana izan zan, Jezraelen zeuden
Israelko errege Joran eta Judako Okoziasen aurrean
jartzeko ondo prestatzea. Bera baño lenago besterik
joatea debekatu zuen, zer gertatzen zan esan etzezan. Mendean zeuzkan soldadu guziak artuta, Jezraeleronz bazijoan. Uritik ikusi zutenean jende-samalda
andi bat alderatzen zala, Joranek iru mandatari, elkarren urrena edo bat-banaka bialdu zituen jakitera ea
gisa artan zer zekarten. Baña iru mandatariak berekin gelditu, eta Jehu, egin-al guzian, aurrera zijoan.
Orduan ezagutu zuten Jehu zala. Bereala Joran eta
Okozias, nor bere gurdian, bidera irten zitzaiozkan.
Joranek Jehuri, ikusi orduko, esan zion: Jehu, pakea
degu? Zer pake? Jehuk erantzun zion. Jezabel zure
amaren lasaikeria eta likitskeriak bere oñean diraute.
Joranek au entzun zuenean, iges egin zuen, eta Okoziasi deadar egin zion: Okozias, salduak gera! Onetan
Jehuk gezia edo fletxari utzi zion, eta Jorani bizkarraren erdi-erdian biotzeraño sartu zitzaion; eta illotza
erori zan. Bereala gurditik artuta, Jehuren morroi
Badazer-ek Naboten larrañera bota zuen.
Okozias Judako erregeak ere, Joranen patua ikusitakoan, iges egin nai izan zuen; baña ondoren
zerraizkionak zaurituta, igeska zijoala Majedon il zan.
Bere morroiak gurdian artuta, Jerusalenera eraman
eta bere gurasoen obian lurpetu zuten.
9. Jehu, amaikagarren
Erregea
Ona emen Jehu Israelko amaikagarren erregearen
sarrera eta asiera: sarrera odolezkoa, asiera gogorra;
baña gero isurerazo zituen odolezko ibaien parean,
iturri txiki eta tantaka baizik etzeriona, laster ikusiko
degun bezala.
Jehu, bada, Joran eta Okozias ilda gero Jezraelera
zijoala, Jezabel Joranen ama biotz gogordun ark jakin
zuenean, begiak beluriturik eta burua ederki apaindurik leio batean jarri zan Jehuri begira, esanaz: Pakerik
ekarri dezake, Zanbrik bezala, bere erregea ilda dato-
rren orrek? Jehuk, begiak leioronz jasota, esan zuen:
Andre ori nor da? Jezabelek berekin zeuzkan morroiak
agur egin zioten, eta igerri zionean Jezabel zala, agindu zien leiotik beera botatzeko. Bereala bota zuten;
kolpearekin gorputza lertu zan; inguruko pareta
guziak odolez gorritu ziran, eta gorputza zaldiak
oñazpian erabilli zuten. Jehu jauregian sartuta bere
lagunakin bazkaltzen zegoala, Jezabelez oartu zan
eta morroiai esan zien: Zoazte eta emakume madarikatu hura lurpetu ezazute: nolabaitekoa izan bada
ere, erregearen alaba zan. Joan ziranean etzuten
buru-ezurra, oñak eta eskuko beatzak besterik arkitu;
bada, gañerako guzia ordurako zakurrak jan zuten.
Berri onekin morroiak Jehuri itzuli zitzaiozkanean,
esan zuen: Jaunak Eliasen aotik esana gertatu da.
Jezabel iltzea asko etzan: Akaben odoleko guziak
berebat il bear ziran, Jainkoak esanda zeukan bezala.
Akaben irurogeita amar seme Samarian arkitzen
ziran; eta Samariako andizki eta agintari guziai Jehuk
txartel bat bialdu zien, esanaz: Nereak bazerate eta
nere esana egin nai badezute, biar ordu onetarako
zuen erregearen seme guzien buruak onara ekarzkidazute. Agindu gogorra eta buruko illeak zutitzeko
adiñakoa zan; baña zioten bildurrak beartzen zituen
egitera. Akaben irurogeita amar semeak ilerazo eta
oien buruak saskietan ipiñirik, Jehuri Jezraelera bialdu
ziozkaten. Erriko atera ziranean, zeramazkitenak
emen gelditu ziran, eta Jehuk gaztigatu zien buru
guziak erriaren sarrerako bi alboetan bi metatan ipiñi
zitzatela. Biaramon goizean Jehu bera atera joan, eta
ikusteko negargarri ark ara eraman zituen guziai
esan zien: Zuek lan onetan ikuskizunik ez dezute. Baldin ni nere erregearen kontra altxatu banintzan eta il
banuen, nork oiek guziak il ditu? Ezagutu ezazute,
bada, Jainkoak Akaben etxearen kontra esandakorik,
ezer ere egin gabe utzi ez dala. Itz oiekin erakutsi nai
izan zien Jaunaren eskua zala, aren esanak aintzat
artu gabe, gaiztakerian bizi nai ziranak kastigatzen
zituena. Etzan onenbesterekin gelditu.
Jezraelen zeuden Akaben odoleko eta etxeko
guzi-guziak ere ilerazo zituen. Ilkintza au eginda,
Samariaronz zijoala artzai-txaola batean arkitu zituen
arestian il zuen Okozias erregearen berrogeita bi illoba, eta berebat il zituen. Samariara zanean, Jezraelen
bezala, Akaben jatorriko guziakin lanbide bera egin
zuen. Gero erriko jende guzia bere ondoan artu eta
esan zien Baali ofrenda andi bat egin eta Akabek
baño obeto adoratu nai zuela. Onetarako Israelen
ziran jainko gezurrezko onen apaiz guziai biziaren
azpian agindu zien egun izendatuan Samarian egoteko. Apaizak bilduta elizan ofrendak egin zituztenean,
eliz-atarian lendanaz ipiñita zeuzkan larogei gizon
armaduni agindu zien barrena sartu eta guzi-guziak,
batere utzi gabe, il zitzatela. Ala egin zuten, eta gorputz-illak kanpora botarik guziak ikusi zitzaten, eliza
errerazo zuen: eta gisa onetan Jehuk ondatu zuen
Akab bere aurrekoak Israelen zabaldutako Baalen
adoratzea.
Jainkoak bereala adierazo zion lan andi au zein
gogokoa zuen, esanaz, Israelko Erregetzak aren
ondorengoetan laugarren belauneraño iraungo zuela.
Baña Jehuk gauza on bat egin bazuen ere, Baal bere
apaiz eta serbitzariakin ondatuaz, etzuen bear zuen
guzia osotoro egin. Baalez gañera, Israelen urrezko
idolo asko ziran, jainkotzat artu eta israeltarrak agur
egiten zietenak, eta Baalena bezala oiek botatzeko
Jehuk biotzik izan etzuelako, geroko bizi guzian Jaunaren esku zorrotza bere gañean ikusi zuen.
Hazael Siriako erregeak Eliseoren esanak eta
negarrak egiztatu zituen. Soldadu-talde andiakin
Jehuri eraso zion, eta bazter andiak kendu ziozkan,
aide guzietatik sua, eriotza eta ondamena ereinda;
eta Jehuk naita-nai-ez ikusi bear izan zituen erri ederrak erreta; mutil gazteak burniz josita; aurrak arripean lertuta; emakumeak sabelean zituzten aurrakin
ganibitaz erdiratuta; eta izaera negargarri onetan,
Hazaelek nai guzia egiten ziola, bizi izan zan ogeita
zortzi urte erregetzan bete artean, eta Samarian il
zan, eta gurasoen obian lurpetu zuten.
10. Joakaz, amabigarren
Erregea;
eta Joas, Amairugarrena
Joakaz bere semea aitaren lekuan sartu zan. Au
ere Jeroboanen bideai jarraitu zitzaien: jainko gezurrezkoak adoratu zituen, eta il zan, erregetzan egindako amazazpi urteetan bere errian asko erakutsita.
Bere lekuan Joas utzi zuen. Au ere aitaren antzekoa izan zan, eta oberik etzuen egin, eta jainko gezurrezkoak beren oñean iraun zuten. Biak ziekiten eta
ezagutzen zuten Jainko bakarrari baizik iñori agur
egin bear etzitzaiola; baña munduko izanak galtzeko
bildurrak atzeratzen zituen gezurrezko jainko aiek
Israelen osotoro galtzetik.
11. Eliseoren eriotza
Denbora onetan israeltarrai etorri zitzaien nekepena guzien erdian poztu oi zituena galdu bearra. Eliseo, Jainkoaren profeta andi eta israeltarren aide ainbeste mirari egindakoa, atzeneko egunetara alderatu
zan. Gaitz gogor batek artu zuen; Joas erregea ikustera joan zitzaionean, bere atzeneko itzetan zenbat
etorkizun esan ziozkan, eta eunda geiago urtekoa il
zan. Bizitzan ain mirari andiak egin izan zituenak, ilda
gero ere erakutsi zuen zein eskualdi andiak Jainkoak
eman izan ziozkan. Gizon il bat zeramaten lurpetzera,
eta illoi-zaleak ikusi zituztenean Siriako lapur-lister
batzuek alderatzen, oien bildurrez, gorputz-illa Eliseorena zetzan lekura bota zuten, eta onen ezurrai
ukitu bezain laster biztu zan.
Eliseok Joasi adierazo ziozkan etorkizunetatik bat
zan, siriarrai ondamen-aldi andiak emango zieztela,
eta Joasek esan au gogoan arturik, siriarrai eraso eta
lenago Siriako Erregeak Israelkoari kendutako bazter
andiak beretu zituen. Geroz Joasek Israel zintzo
eraendu zuen, eta il zan erregetzan amazazpi urte
eginda.
OGEITA IRUGARREN
IRAKURGAIA
1. Jeroboan, amalaugarren
Erregea
Joas aitaren aulkian Jeroboan semea eseri zan,
eta berrogeita bat urtean agindu zuen. Bitarte onetan
beretu zituen lenagoko erreina-aldietan Israeli auzoetakoak kendu izan ziozkaten bazter guziak; baña
mundurako lan andiak egin bazituen ere, idolozalea
zan, eta bere denboran gaiztakeria asko Israelen egiten ziran.
2. Jonas profeta
Alde guziak gaiztakeriaz beteta zeuden egun onetan, Eliseoren ordez, Jainkoak Jonas sortu zuen. Profeta andi onek bere esan eta erakutsi onakin israeltarrak zentzatu eta gaiztakeriaetatik atera nai izan
zituen; baña bere alegin guziak alperrik ziran, eta nai-
gabe onekin zegoala, Jainkoak agindu zion Ninibe
zeritzan errira joan eta Jainko egiazkoaren lege garbia erakusteko, bada, Ninibetarren biurrikeriak belarriak bete ziozkatela. Jonasek etzuen agindu au
ontzat artu: bildur zan, alabañan, erri gaizto Jainko
egiazkorik ezagutzen etzuen batera lanbide arekin
joaten, eta Jaunari iges egin naiez, Jope-ko portura
joan eta Tarsisera zijoan ontzi batean sartu zan.
Ontzia abiatu zan, eta itsas-erdira zanean aize-bolada batekin itsasoa aserretu eta ontzia galtzeko
bidean jarri zan. Mariñelak ikaratu ziran, eta nork
bere jainkoari eskatzen zion, arren, estura latz artan
gorde zitzala. Traste eta gauza asko urera bota zituzten, eta eginalean guziak nekatzen ziran ontzia arintzeko; baña Jonas onziaren be-beeko zoruan lo
zetzan. Ontzikidaria joan zitzaion esnatzera, eta esan
zion: Ain lo gozoan nola zaude? Jaiki laster, eta zure
Jainkoari eska zaiozu guzaz oroitu dedin eta gorde
gaitzan. Jonas bere etzauntzatik irten zan, eta Jaunari erregutu zion, baña alperrik; eta itsasoa anditzen
zijoan. Mariñelak eta gañerako ontzian zijoazenak
bizirik irteteko zer egin ezin asmatuz zebiltzala, gogoak eman zien zotz egitea, esturasun artan nork ipiñi
ote zituen. Zotza edo suertea Jonasi erori zitzaion.
Orduan ontzikoak galdetu zioten: Perill onetan zergatik gaude? Nongoa zera? Zer langintza dezu? Noronz
zoaz? Jonasek erantzun zien: Ni zeruetako Jaun, itsaso eta lurraren Egilleari bildur natzaion eta igesi
nabilkion hebrear bat naiz. Itsas-gizonak ikaratu
ziran, eta esan zioten: Zertako au egin dezu? Zer egin
bear dizugu, itsasoa ontzeko? Urera bota nazazute
eta itsasoa gozatuko da, zeren ni naizan ekaitz oni
bideak eman diozkadana, esan zien.
Itsas-gizonai gogor egiten zitzaien iñor urera
botatzea, eta ontziarekin or-emen bazebiltzan, urertzera eramaten ote zuten ikusten, leorrean uzteko;
baña ekaitza geroago eta gogorrago zan, eta alperrik
nekatzen ziran. Atzenean Jonas urari eraso zioten, eta
itsasoa bere neurrietara bereala zan. Jonas itsasondarrean bale batek iretsi edo tragatu zuen; eta
arrai portitz onek sabelean iru egun eta iru gauean
idukita, itsas-bazterrean leorrera bota zuen.
Jainkoak berriz ere agindu zion bere lege santa
Niniben erakutsi zezala. Ninibe zan munduko erririk
andienetatik bat, ogei leguako ingurua zuena. Jonas
erri zabal onetan sartu eta egun guzian oska ibilli zan:
Gaurtik berrogei egunera Ninibe ondatua izango da.
Itz bakar oiek ain indar andikoak izan ziran non nini-
bearrak bereala beren gaiztakeriaen damu eta miñez
negarrari eman zitzaiozkan. Errege berak, erregesoñekoen ordez, zaku zar bat janzirik, autsetan eserita agindu zuen bere mendeko guziak barautu zezatela eta zakuz estalita ibilli zitezela, eta debekatu zuen
abereai ere jan-edanik ematea, esanaz: Nork bere
aldetik Jaunari barkazioa eskatu bizaio: Nork daki,
Jainkoa guzaz errukitu eta barkatuko badigu ere?
Erriko zar eta gazte guziak, erregeari jarraituaz,
barautu zuten; negar andiak egin zituzten; gaiztakeria guziak utzirik, bide onean sartu ziran, eta erregeak uste bezala, Jainkoa erri artzaz errukitu zan, eta
gañean zeukaieten esku zorrotza atzeratu zuen.
Jonas Niniben bere predikua eginda, erritik irten
zan eta kanpoko txaola batean egon zan, berrogei
egunak igarotakoan zer gertatzen zan ikusteko. Egunak joanda, ikusi zuenean aren esanak bete etzirala,
Jainkoari bere espa miñak agertu ziozkan, esanaz,
bera eta bere profeta Jainkoaren izenean itzegiten
zuten guziak, gezurtitzat idukiko zituztela; baña Jainkoak mirari batzuek egiñaz erakutsi zion etzutela zergatik esparik artu; Jainkoaren zuzentasunari zegokiola bekatari egiaz damutuai barkatzea. Jonas Israel
bere errira joan zan, ninibearrai zer gertatu zitzaien
esateko asmoan, berri onekin Jaunaganonz itzultzen
ote zituen ikusteko; baña aren esan-egin guziak alferrik izan ziran; eta Jainko egiazkoa beñere ezagutu
gabeko ninibearren biotzetan geiago egin zuen,
Israelko Jaunaren Erri autuarenetan baño.
Jeroboan erregeak, eta onen erakutsira bere mendekoak, Jonas eta beste profeta Jaunak bialdu zieztenen esanai begiratu gabe, gaiztakeriai zerraizkien,
eta bideak idiki ziezteen geroago etorri bear zitzaiezten gaitz eta ondamen negargarriai.
Denbora onetan Asiriako Erregeak Israelkoari
Samaria aldean eraso zion, eta Jeroboanek Jezraelko
ibarrean batalla emanaz gogor egin nai izan bazion
ere, ondatua izan zan; eta Asiriako Erregeak atzemandako israeltar asko berekin katibu eraman
zituen, eta geroz Israelko erreinuak etzuen onik izan.
Andik laster Jeroboan il zan, eta bere lekuan Zakarias
semea utzi zuen.
3. Zakarias, amabostgarren
Erregea; Selum,
amaseigarrena; Manahen,
amazazpigarrena; Fazeia,
emezortzigarrena; eta Fazee,
emeretzigarrena
Zakarias amabostgarren erregea, aita il zitzaionean txit gaztea zan, eta agintzeko urterik etzuelako,
Israelko andizkietan despita andiak sortu ziran, eta
amabi urtean iraun zuten nork bere kutuna agintean
iduki naiez. Geroenean Zakariasen aldekoak garaitu
zuten; baña seigarren illabetean Selumek il, eta bera
amaseigarren errege jarri zan. Selumi ere Manahenek
au bera egin zion, eta erregetzan sartu zan. Manahen
Israelko amazazpigarren errege izan zan. Onek bere
aginteari odol-isurtze izugarri batekin asiera eman
zion. Tapsa-ko erriak, erregetzat ezagutu nai etzuelako, ateak itxi ziozkan; baña Manahenek bere indar
guziakin eraso, eta indarrez beretu zuen; eta errian
bizi ziran guziak iltzea asko ez ezik, aurgiteko zeuden
emakumeak erdibitu zituen.
Manahenek Tapsako erriaren gogor egitetik ezagutu zuen, israeltar guziak bere aide etzituela, eta
gitxiena uste zanean norbaitzuek kontra jaikiko
zitzaiozkala. Mentienta onetan, bere agintea irmotu
naiez, Asiriako Erregeari laguntza eskatu zion, eta
onek dirutza andiaren truke egiten zion babesean,
amar urtean agindu zuen, eta il zan, bere eriotzarekin
min andirik utzi gabe. Fazeia bere semea aitaren
lekuan sartu zan, ez israeltarren gogoz, ezpada Asiriako Erregearen itzalean; baña au il zanean, Fazee
kontra altxatu zitzaion; il zuen, eta Fazeiaren ordez,
Fazee bera sartu zan.
Fazeek agintzen zuela, Teglafalasar Asiriako erregeak Israeli eraso zion; bazter andiak beretu, eta
Israelko jendearen erdia eta geiago Asiriara katibu
eraman zuen. Fazee onek ere, besteri emandako
patu bera izan zuen. Oseek Fazee ilda, erregetza
beretzat artu zuen.
4. Osee, Israelko ogeigarren
eta atzeneko Erregea
Osee au ere aurrekoen antzean, idolokoia zan,
eta jainko gezurrezkoai agur egin zien, eta Israelen
gaiztakeria andiak eragin zituen. Onek bere oiekin,
besteenakin batean, Jaunaren errukimentuaren neurriari gañez egin, eta beretu zuen katibutasun lotsa-
garri, Israelku erregetzari betiko buru eman ziona.
Oseek ikusi nai etzuten asko izan zituen, erregea
bere eskuz ilda koroaz bera jabetu zalako. Errege
zanaren adiskideak etzioten zortzi urtean pakerik
eman; baña atzenean ere, etsai oiek garaitu zituen;
agintean betero jarri zan, eta beste bederatzi urtean
iraun zuen.
Bitarte onetan errikoak aisa eskuratzen bazituen
ere, Salmanasar Asiriako erregeak nai guzia egiten
zion, eta dirutza eta eskuerakutsi andiak zeuzkan
urteoro eman bearrekoak. Mendetasun lotsagarri
onetatik irteteko, Sua Egiptoko erregeari gaztigatu
zion Asiriakoari eman uste zuen auzian lagundu
zizaiola; baña Salmanasar-ek Oseeri, asmo oiek usandu ziozkanean, aurre-arturik, soldadu-talde andiakin
eraso zion, erri andi guziak kendu ziozkan, bazter
guziak soildu zituen eta Samaria esitu eta itxi zion,
erregea irteteko lekurik ere eman eta utzi gabe.
Samaria zan Israelko erri-buru nagusia, gosez baizik,
indarrez ezin artu zitekena; baña au artu ezkero,
erreinu guzia menderaturik zegoan. Salmanasar-ek
au ondo ezaguturik, erri oni eraso zion, eta esituta
iduki zuen iru urteetan, ekin-aldi latz askoren ondoren, Oseen erregetzako bederatzigarren urtean men-
deratu zuen: eta erregea, gañerako guziakin, bere
errira katibu eraman zuen.
Ara zer patu lotsagarria izan zuten, bada, Israelko
amar tribu berreunda berrogeita amalau urtez lenago
Salomonen semea bide gabe utzita, erregetzat beste
bat artu zutenak. Bitarte luze onetan guzian etzuten
onik izan, ez gauza zuzenik ere egin: Jeroboan lenengo erregeak egindako jainko gezurrezkoak etzituzten
beñere utzi; eta atzenean beren gaiztakeria eta
billaukeriakin Jainkoa beartu zuten erreinua osotoro
galtzera eta arrotz gogorren mende iguingarrian ipintzera. Israel guzian etzan, nekazari eta mastidun

- Parts
- Testamentu zarreko kondaira - 01
- Testamentu zarreko kondaira - 02
- Testamentu zarreko kondaira - 03
- Testamentu zarreko kondaira - 04
- Testamentu zarreko kondaira - 05
- Testamentu zarreko kondaira - 06
- Testamentu zarreko kondaira - 07
- Testamentu zarreko kondaira - 08
- Testamentu zarreko kondaira - 09
- Testamentu zarreko kondaira - 10
- Testamentu zarreko kondaira - 11
- Testamentu zarreko kondaira - 12
- Testamentu zarreko kondaira - 13
- Testamentu zarreko kondaira - 14
- Testamentu zarreko kondaira - 15
- Testamentu zarreko kondaira - 16
- Testamentu zarreko kondaira - 17
- Testamentu zarreko kondaira - 18
- Testamentu zarreko kondaira - 19
- Testamentu zarreko kondaira - 20
- Testamentu zarreko kondaira - 21
- Testamentu zarreko kondaira - 22
- Testamentu zarreko kondaira - 23
- Testamentu zarreko kondaira - 24
- Testamentu zarreko kondaira - 25
- Testamentu zarreko kondaira - 26
- Testamentu zarreko kondaira - 27