Testamentu zarreko kondaira - 14

Saulen lenbiziko lana izan zan, arkaitzari alde guzietatik kontuartzalleak ipintzea, Dabidek iges-egin etzezan. Saulen jendeak, ain andia izanik, mendi guzia

estali zuen, eta Dabid erpin batean zegoan, il edo bizi,
norabait irten bearrean. Baña Dabiden biotza poz
etzan, bizirik irtenda ere, zeren zekusan, nozitzen
zutenak Israeltarrak zirala, eta ez Israelen etsaiak.
Esturasun onetan Dabid zegoala, Sauli gaztigatu
zitzaion, filistintarrak Israelen sartuta, topatu guzia
erre eta ondatzen zutela. Saulek Dabidi uztea min
zuen: bere gogoz filistintarrai, nai zutena egiten, lenago utziko zien, Dabidi iges-egiten baño: ez ordea Saulen soldaduak. Jakin zutenean, filistintarren eskuetatik, aien anaiak zer ondamen zeramaten, zegoana
zegoan lekuan utzi, eta bideari eman zitzaiozkan, eta
Dabid Saulen atzaparretara gabe gelditu zan.
Dabid arkaitz-tontor artatik irten, eta Engadira
joan zan, eta emen zebillen, mendi onek zituen aitz-pe
edo ar-zulo luze-zabaletatik batean etzitegia egiñík.
Saulek, filistintarrekikoa eginda, itzuli zanean, bereala
Dabiden aztarna artu zuen; baña lengo aldian, ez
ezen, oraingoan ere ezagutu zuen, Jainkoa Dabiden
alde zala. Onen billan Saul zebillen bein batean, frakak askatu bearrak eman zion, eta isillik egin naiez,
ar-zulo oietatik batean sartu zan. Dabid bere soldaduakin ala bearrez! onen barruan zegoan; baña Saulek, argitik illunera sartu zalako, etzuen iñor ikusi; bai

ordea barrukoak Saul. Bereala soldaduak Dabidi esan
zioten: Ara Jainkoak izentatutako eguna, esan zizunean; etsaia eskuan nik ipiñiko dizut, gogoak dizuna
egiteko.
Dabid arkitu zan, zer egin etziekiela. Soldaduak
bein eta birretan ziotsaten, eskuan zeukan ezkero, ain
aier zitzaion etsaia il zezala; baña aren odolarekin
eskuak loitzea Dabidi gogor egiten zitzaion. Dabid
jaiki zan, bada, eta Saulen ondora joanda, au oartu
gabe, soñean zeraman Errege-janziaren ertza ebaki
zion, eta soldaduai itzuli zitzaien, au eskuan zuela.
Soldaduak gitxienaz uste zuten, ilko zuela. Baña ikusirik, ezez, nagusiaren ordez, berak ilko zuten, baldin
Dabidek Jaunaren igortzi bati soñekoaren ertz utsa ere
kenduaz, damua agertu ezbalie, eta bere ondo-esanakin atzeratu ezbalitu.
Saul ar-zulotik irten, eta Dabiden billan bazijoan.
Dabid ere Saulen ondoren irten zan, eta atzaldetik
oska jarri zitzaion: Ene Errege, eta ene Jauna! Saulek
atzeronz begiratu zuen, eta Dabidek, auzpez jarririk,
agur andi bat egin zion. Gero esan zion, ea gizon
gezurti eta losentxariai leku-emanda, hura galdu
naiez zergatik zebillen? Esan ere bazion, aren bizia
orainago eskuan iduki zuela, eta soñekoaren ertza

bezala, bere egunak ebaki litzazkiokeala; baña etzuela nai izan, ezagutu zezan, Saulen etsaia etzala, ezpada txit asko nai ziona. Saulek Dabiden itz-otsa aditu
zuenean, galdetu zion: Dabid ene semea, itz-ots ori
zurea da? Au esan, eta Saulek negarrari eman zion,
esanaz: ni baño obea zera. Saul aldi onetan, gogoz
ezbazan ere, arkitu zan, Dabiden biotz andia, eta ark
etzuena, aitortu bearrean: begietan zeukan, alabañan, bizia barkatu zion adieragarria. Saulek ezagutu
zuen, eta aitortu ere bazion, Israelko Errege Dabid
izango zala, eta eskatu zion, aren ondorengoak, arren,
orduan ez ondatzeko mesedea. Dabidek gaitzik ez egiteko itza eman zion; eta Saul Gabaara itzuli, eta Dabid
basoan leku ez-jakin batean geratu zan, Sauli berriz
ere damututa, galdu naiez etzijoakion.

8. Samuelen eriotza. Nabalen
gertaera
Egun oietan Israeli Samuel illarekin kalte andiak
erori zitzaiozkan. Profeta santu au, aitatu degu, Israelen zein ongille andia izan zan, eta beraren il-berria
eraman ziotenean, Dabidek ere negar andiak egin

zituen, zeren esturasun guzietan onen bear izan zan,
eta Israelko Erregetzan asten zanean ere, bere argiakin zerbait egin uste zuen.
Dabidek Faran-go basoetan egunak zeramazkien,
Saulek zer egiñik eman gabe, eta inguruetakoak beretzat eta bere soldaduentzat zer jana ematen ziotela,
aren ontasun, eta soldaduen doai onai begiratuta.
Dabidi bear zan guzia eskeñtzen zioten. Ala ere askoren artean bazan gizon txit aberats bat, Nabal zeritzana, baña guziz zurra, eta iñori on egiteko eutsia. Dabidek egun batean aditu zuen, Nabalek Karmeloko mendian ardi-mozketa zuela, eta amar mutil gazte bialdu
ziozkan, zer esan erakutsita. Gazteak joan, eta Nabali
esan zioten, Dabiden aldetik agur egitera zijoazkiola.
Aditu zuela, nola aiekin basoan bizi ziran artzaiak ardimozketa zuten. Elkarrekin egondako egunetan etziela
gaitzik egin, ez ezer ere artu, eta ain ondo egin zuelako, eskura zetorkion zerbait eskatzen ziola. Nabalek
arrokeria andian erantzun zien: Dabid ori nor da?
Gaurko egunean ez da ikusten, nagusien igesi dabiltzan morroiak baizik, eta nongoa dan ezdakidan bati
emango diozkat motxalleentzat prestatu ditudan ogi
eta ardikiak? Erantzuera lotsa gabeko oni gazteak

etzioten itzik trukatu, eta Dabidgana itzuli ziran,
Nabalek zer zion kontu-ematera.
Dabidek baziekien Erregetzat igortzia zegoala,
orduraño artakotzat iñork ezbazeukan ere, eta mendeko batek ain ausardi andiarekin erantzutea, etzitzaion ondo erori; eta lareun gizon arturik, besteak
tresnai kontu egiten utzita, Karmeloko mendironz
abiatu zan, Nabali zegokion kastigua ematera. Dabid
aserrez zijoan; baña Jainkoak egin zuen gozatu eta
paketzeko bidea. Nabalen morroi bat aditzen zegoan,
nagusiak Dabiden mutillai esan ziezten itzak, eta Abigail Nabalen emazteari aditzera eman zion. Esan zion,
basoan txit onak izan zirala, bai Dabid, eta bai ere
bere lagunak; etziotela kalterik txikiena ere, on ezpada, egin, eta Nabalek egin zien begitarte eta arrera
txarrak ondore negargarriak izan zitzakeala; eta ondo
begira zezala, Nabalek bere gozakaitz-aldian zer egin
zuen. Abigailek morroiari gauza oiek entzun ziozkanean, senarraren isillik prestatu zituen ogi, ardo, ariki,
mats eta piku leorrak, eta janari oiek guziak astoetan
arturik, bera beste batean jarrita, bazijoan. Dabid
ikustera eldu zanean, astotik jatxi, auzpez jarri eta
agur-egin zion, esanaz: Jauna, gaitz au nigana betor.
Nabal zoroari ez begiratu: burua nastua dauka, eta nik

zure serbitzari onek zuk bialdutako mandatariak ez
nituen ikusi. Oiek eta beste gauza asko ain egoki eta
jakintsuro esan ziozkanakin, Dabiden su guzia itzali
zuen; eta Dabid poztu zan, bidera irten, eta odol-isurtzetik atzeratu zuelako. Abigail itzuli zanean, senarra
osotoro orditua arkitu zuen, eta biaramoneraño etzion
itzik esan. Burua oztu, eta loak ardoa eraman zionean,
senarrari esan zion, bere lagunakin jan-edanetan
pozez zegoan ordu berean, zer perilletan arkitu zan,
eta bere zurkeriagatik Dabidek zer egingo zion, baldin
bidera irten ezbazitzaion, eta bere erreguakin atzeratu. Emaztearen esan oiek ainbesterañoko bildurra biotzean Nabali sartu zioten, non arri eta zur egiñik, geratu zan, eta amargarren egunean il zan. Dabidek Nabalen il-berria laster izan zuen, eta ezaguturik, Jaunaren
lana zala, esan zuen; Bedeinkatua izan bedi, niri egindako lotsagabekeria bere eskuz kastigatu, eta kutsutu
gabe gorde nai izan nauen Jauna.

9. Abigailekin Dabiden
ezkontza

Dabidek, Abigailekin izan zuen itzaldi laburrean,
ondo ezagutu zuen, doai ederrez janzitako emakumea
zala, eta gogoan sartu zitzaion. Dabidek len ere bazituen bi emazte, bat Mikol, Saulen alaba; baña aitak
Dabidi kenduta, Falti zeritzan batekin ezkonerazo
zuena, onekin gaizki ezkonduta, Saulek ikusi naiago
zuelako, arekin menaz baño. Bestea zan Akinoan,
zeñarekin pake eta amorio onean bizi zan. Ala ere,
legeak ematen zuen eskuarekin, artu zuen Abigailekin
ere ezkontzeko eresia. Nabalen proguko egunak joan
da gero, Dabidek mandatariak bialdu ziozkan, bere
gogoa agertzera. Abigailek gaztigu au artu zuenean,
aitatu zuen bere beeratasuna, eta Dabid baten diña
etzala: baña ezkontzera jarri zan; eta mandatariakin
batean basora joan, eta Dabidekin ezkondu zan.
Farango eremuan Dabidek iru urte zeramazkien,
Saulek zer egiñik eman gabe, Engadiko ar-zuloan
soñekoaren ertza kendu zionean bien arteko pakeak
egin ziran ezkero. Aurrera ere ala izateko ustean, bere
errira alderatzeko asmoa artu zuen. Farango basotik
Zifkora aldatu zan. Uste zuen, Ziftarrak iru urtez lenago ikusirik mirari baten bidez Dabid Zeruak gordetzen,
pakean utziko ziotela; baña engañatu zan, eta bere

biotz andia, berriz ere erakusteko bide onean laster
arkitu zan.
Ziftarrak Sauli gaztigatu zioten, Dabid berriz ere
aien lurrera agertu zala, eta Hatxilako arzuloetan
ezkutatuta zegoala. Saul iru milla soldadu aukerakorekin Dabiden billan joan zan. Dabidek jakin zuenean,
zelatariak bialdu zituen, Saul non gelditzen zan, jakitera. Non zegoan, esan ziotenean, Abisai bere illobarekin, besterik iñor gabe, gautu zanean, isill-isillik jatxi
zan, Saul zetzan etzauntzara, eta Saul topatu zuen lo
bete-betean, lanza burukoan zuela. Abner agintari
nagusia, eta soldadu guziak ere inguruan zetzaten.
Orduan Abisaik Dabidi esan zion: Jainkoak zure etsai
ori eskura eman dizu: orain, bada, lenengo kolpearekin bigarrenaren bear gabe, lurrari josiko diot. Ez orrelakorik Dabiek erantzun zion: ez il: zergaitik, ze, nork
Jaunaren igortzi bati eskua ezarriko dio, loitu gabe?
Dabidek Saulen lanza eta edanontzia artu, eta itzuli
ziran, iñor oartu gabe.
Zerbait aldegin zutenean, Dabid deadarka jarri
zan, esanaz: Abner! Abner! Au otsera esnatu, eta aserrez erantzun zion: Nor aiz Erregea esnatzen oska
agoen ori? Dabidek esan zion, begira zezala, Erregearen kontuartzalle batek zer eginkizun zeukan, ea nola

zaindu zuen? Ea bera eta bereak zergatik lo zetzaten,
iñor kontuan ipiñi gabe? Atzenean esan zion, norbait
beren artean ibilli zitzaiela, Erregea il naiez; eta au
egitzat artzeko, esan zion: Begira, Erregearen lanza
eta edanontzi burukoan zeuzkanak, non dituzun. Saul
ere berebat esnatu zan, eta Dabiden itz-otsa aditu
zuenean, lanza eta edanontzia ipiñitako lekura begiratu zuen; baña etzituen arkitu, eta ezagutu zuen, oraingoan ere aren bizia Dabiden eskuan egon zala, eta
barkatu ziola. Orain entzuten dedan itz-ots ori nere
seme Dabidena ez da? esan zuen. Bai, Dabidek erantzun zion, nere otsa da, ene Jaun, eta Erregea. Zergatik, nere Jauna, ni bere serbitzari oni orrela darraikit?
Zer txarkeria nik egin det, nere bizia orrela galdu nai
izateko? Jauna, ots, itz bat. Baldin Jainkoak nere kontra ipiñi bazaitu, ara emen nere bizia; baña gizonak
ipiñi bazaituzte, Jaunaren aurrean madarikatuak dira,
ni nere Jainkoaren lurretik kanpora atzeen artean bizitzera beartu nautenak. Gaizki egin det, Saulek esan
zuen. Atoz, ene seme Dabid, eta ez dizut geiago gaitzik egingo, zeren nere biziari begiratu diozun, eta
zoro andi bat izan naizan. Orduan Dabidek esan zuen:
Ara emen Erregearen lanza eta edanontzia; bat betor,
jasotzera. Jainkoak nori bere dagokan saria emango

dio. Eta nik gaur eskuan neukan zure biziari begiratu
diodan bezala, Jainkoak nerea gorde dezala, eta gaitz
guzietatik atera nazala. Jainkoak bedeinka zaitzala,
ene seme; Saulek erantzun zion. Bereala banakatu
ziran, Dabid basoronz, eta Saul bere errira.
Zenbat, eta zein ikasikizun ederrak Dabidek ematen ote digu, gure etsai diran, eta diralakoakin izan
bear degun eginbidearen gañean! Saul iltzen zan egunetik, Errege-aulkian eseri zitekean: Jainkoak bi aldiz,
ain aier zitzaion biotz gogorreko gizon hura, eskuan
ipiñi zion; eta ala ere, soñekoaren ertza, lanza eta
edanontzia kendu utsarekin, beste gaitzik egin gabe,
uzten du. Ay, au gogoan beti bagenerabil!

10. Dabidek Jetera bigarren
aldian iges-egiten du
Dabidek etzien Sauleen adiskidetasuneko itzai
sinismen andirik eman, eta Saulen mendeko lurrean
egon ezkero, berriz ere esturasunen batean arkitzeko
bildurrez, gogoak eman zion, Jetera joatea. Artarako
Akis ango Erregeari baimen-eske mandatariak bialdu
ziozkan: eta baiezkoarekin itzuli zitzaiozkanean, bere

etxeko eta soldadu guziakin Jetera joan zan, non sei
urtez lenago zorotzat erritik atera zutena, txit onore
andian artua izan zan. Saulek Dabid Jetera joan zala
jakin zuen ezkero, etzitzaion eske ibilli. Zerbait denbora Jeten eginda, Erregeari beste bizileku bat eskatu
zion, eta Sizelekera aldatu zan. Emen Dabid bere jendearekin bizi zala, Filistingo bost Erregeak elkartu
ziran, Israeltarrai erasotzeko. Dabid nola Jetekoaren
mendean, eta onen agindura zegoan, naigabe andian
arkitu zan, bere erritarrai eraso bear zielako; baña
Jainkoak naigabe au kendu zion. Filistintarrak, beren
soldaduakin batuta, Dabid beren artean ikusi zutenean, Jeteko Erregeari besteak arpegian eman zioten,
zergatik Israeltar hura an zeukan; eta etzioten besteakin joaten utzi, zer zan Dabiden gogokoena; eta agindu zioten, bere lengo lekura itzuli zedilla. Bitarte onetan Amalektarrak jakiñik, Dabid Sikelektik aldegiña
zala, sartu, eta erria erre, eta emazte eta seme-alaba
guziak katibu eraman zituzten; eta beste askoren
artean Dabiden bi emazte Akinoan eta Abigail ere bai.
Dabid eta bere lagunak Sikelekera itzulita, ondamen
au ikusi zutenean, zer naigabea artuko zuten esatea
erraz ez da. Guziai ukitu zitzaien; baña Dabidi alderik
garratzena erori zitzaion. Bere emazteak gabe geratu,

ez ezik, bere soldaduak ere arrikatu nai izan zuten,
berak neke aietarako bidea eman izan balu bezala.
Dabidek, bada, alde guzietatik estura larrian bere
burua ikusirik, Apaiz-nagusi Abiataren bitartez Jainkoari galdetu zion, zer egingo ote zuen; eta Jaunak erantzun zionarekin, bere seieun gizonekin Amalektarren
ondoren abiatu zan, eta ordu gitxiren epean Besorko
ibaiera eldu ziran: baña Sikeleken negar egiteko adiña
denbora baizik, atsedeteko artu etzutelako, bideko
nekeak easan, eta berreun aunaturik, ibaia igaro gabe
geratu ziran. Beste lareunakin Dabid bazijoan, etsaia
non topatu etziekiela: baña Jainko Laguntzalle betikoak Dabidi eratu zion, guzia jakiteko, eta ondo irteteko
bide ona. Arkitu zuten Ijito bat, bidean erdi-illean
zetzana. Dabidi eraman zioten, eta jaten emanik, bizkortu zan; bada, iru egun aietan etzuen ezer jan, eta
ez edan. Dabidek galdetu zion: Norena zera, nondik
zatoz, eta nora zoaz? Ni nerez, erantzun zion, Ijitoa
naiz, Amalektar baten katibua, eta nere nagusiak
orain iru egun, bidean utzi ninduen, gaxotu nintzalako. Juda eta Kaleberonz joan giñan, eta Sikeleko erriari su eman giñion. Dabidek esan zion, ea erakutsiko
zuen jende su-emalle hura non zegoan? Ijitoak erantzun zion, baldin bizia barkatzen bazion, eta nagusia-

ren eskuetan uzten ezbazuen, esango ziola. Dabidek
bi gauzak itz ziñeztuaren azpian agindu ziozkan.

11. Amalektarrak ondatuak
Dabidek, gidari onekin zijoala, ordeka zabal
batean ikusi zituen jan-edanetan, eta pesta andiak
egiten, Sikelektik zeramazkiten ondasunen pozean:
baña gozoa laster mindu zien. Dabid bere jendearekin
itsumustuan, armarik artzeko lekurik ere eman gabe,
sartu zitzaien, eta arratsaldea asita, biaramoneko illunabarreraño iltzen aritu ziran, eta etzan iñor ere bizirik gelditu, asieran gamelu-gañetan iges-egin zuten
lareun mutil gazte baizik. Emazte, seme-alabak, eta
ondasun guziak, ezer ere galdu gabe, beretu zituzten.
Orrez-gañera Amalektarren ardi eta bei-samalda
andiak ere artu, eta Besoren aulduta geratutako lagunetara itzuli ziran.
Oiek Dabidi bidera irten zitzaiozkan, eta txit arrera ona egin zien; baña Dabidekin ziran batzuei etzitzaien au ondo erori, eta esan zuten, beren emazte
eta humeak baizik, etzitzaiela eman bear; bada, besteai etzerraizkielako. Amalektarrai kendutako gauza-

rik etzegokiela. Ez dezute orrelakorik egingo, Dabidek
esan zien, Jaunak eskura digunarekin; eta joan ziran,
eta etziran guzien artean, gauzak partitu zituen: eta
Saulen igesi zebillen ezkero laguntzen zioten beste
guziai ere, beren zatiak bialdu ziezten. Geroztik Dabidek emen egiña, Israelen legetzat artu, eta gorde izan
zan.
Dabid Sikelekeronz abiatu zan goiz berean, filistintarrak ere Jezraelera igo ziran; eta Saul, andik urrean
zegoanak ikusi zituenean, osotoro sustatu zan, eta
biotza illundu zitzaion. Bereala Jainkoari galdeak egin
ziozkan, baña erantzun etzion, ez ametsetan, ez apaizen, eta ez Profetaen bitartez. Orduan guzia aserreturik, egundaño egin zuen gaiztakeriarik andienean
erori zan. Jainkoari utzita, deabruai deitu zien, nai
zuena jakiteko.

12. Saul Endorko sorgiñari
galdezka jartzen zaio
Denbora gutxiz ononztik Saulek sorgintza eta aztitzan zebiltzan guziak bere mendetik kendu izan
zituen, eta orain bere suan oietara dijoa. Esan zieten,

Endoren bazala emakume bat, Piton, au da, deabrua
berekin zuena. Errege-janziak bereala utzita, bi lagun
arturik, emakume argana gauaz joan zan, eta esan
zion, berak izendatzen ziona aurrera erakarri zezala.
Emakume gaizkindun au eskari onekin ikaratu zan,
zeren baziekien Erregeak debekatuta zeukala, sorgin
eta aztiak Erreinuan egotea; eta etzuen igerri, Errege
berarekin itzketan zegoala. Saulek gaitzik etorriko
etzitzaion itza eman zion, eta uste onetan sorgiñak
esan zion, Nor ikusi nai dezu? Samuel, Erregeak erantzun zion. Andre gaizto ark baziekien, illak agerterazitzeko eskurik etzuela; baña aurrean zeukanari zerbait
esan bear, et asi zan bere itz-modu eta dei batzuek
egiten, eta arkitu zan berak uste baño geiago!
Samuel, aspaldian illa, aurrean zuela. Orduan ezagutu
zuen, itzegiten ziona nor zan, eta deadarka esan zion:
Saul zertako engañatu nazu? Ez izutu, Saulek erantzun zion. Zer ikusi dezu? Ikusi det, emakumeak erantzun zion, Jainkoa dirudien gizon bat, lurpetik irteten.
Zer arpegi du? Zar beneragarria eta mantuz janzia da.
Ori Samuel da, Saulek esan zuen, eta auzpez jarririk,
agur andi bat egin zion. Zertako ni onara erakarrita,
neukan pakea galdu didazu? Samuelek Sauli esan
zion. Estura larrian arkitzen naiz, Saulek erantzun

zion, zeren filistintarrak eraso didaten, eta Jainkoak
utzi nau, eta ez dit aditu nai izan, ez Profetaen bitartez, ez ametsetan. Deitu dizut, bada, esan dizadazun,
zer egin bear dedan. Jainkoak egingo du, nere bitartez
esanik zauzkana, Samuelek erantzun zion. Erregetza
zuri kendu, eta Dabid zure lagunari emango dio, zeren
Jaunaren esana etzenduen egin, eta aren aserreak
eskatzen zuen eran Amalektarrakin etziñan izan.
Argatik zuri datorkizuna Jaunagandik da, eta zu eta
Israel filistintarren eskuetan ipiñiko zaituzte. Biar zu
eta zure semeak nerekin zerate.
Samuelek aldegin zuen, eta Saul erdi-illean luzeluze etzan zan. Sorgiña gelan sartu zan eta egoera
onetan ikusi zuenean, jaten eskeñi zion, zuzpertu
zedin, baña etzion artu. Gero Saulen bi lagunak eta
emakumeak ondo esanaz jaikierazo, eta oiean erazo
zuten. Bereala batean andreak maneatutako jana
donario andi gabe artuta, gau guzia bidean egiñik,
egun-sentirako soldadu-taldea zegoan lekura eldu
ziran. Erregearen ibilleraz etzan iñor oartu, eta goiz
berean jendea berak zuzendu, eta prestatu zuen,
batallarako.

13. Saulen eriotza
Filistintarrak lenbizian eraso zuten, eta Israeltarrak gogor egin zioten. Elkar ezin menderatuz, luzaro
aritu ziran; baña geroenean Israeltarrak atzeratzeari
eman zioten. Filistintarrak au ezagutu zutenean,
gogorrago eta alde guzietatik eraso zieten. Orduan
Israeltarrak igesi abiatu ziran, eta ondoren zerraizkien
filistintarrak ilkintza izugarria egin zuten. Jenderik
indartsuena eta geiena, Saul eta bere iru seme Jonatas, Abinadab eta Meltxisua zeuden aldera sartu zan,
eta Saul laster arkitu zan, zauriz beteta odola zeriola;
eta ezagutu zuenean, etzeukala geiago bizirik, bere
morroi bati esan zion, iltzeko, orpoz-orpo zetozkion
etsaiak atzitu eta iseka eta farraz il etzezaten; baña
morroiak, izuturik, etzuen nagusiaren esana egin nai
izan. Orduan Saulek bere buruari ezpata sartzeko
kemenik etzeukalako, ezpata zutik eskulekuz beera
ipiñi, eta auzpez onen gañean etzanda, il zan.
Morroiak ere nagusia onela ikusi zuenean, au bera
egin zuen.
Filistintarrak osotoro garaitu zuten, eta ordu gitxiren epean Jezraelko bazter, eta Gelboeko mendietan
etzan gorputz-illak baizik ageri. Errege bera, onen iru

semeak, bere agintaririk obenak, gordetzalleak,
aideak, adiskideak... guziak, igeslari banaka batzuek,
ez besteak, il ziran, eta igeslari oiek alde guzietara
izu-ikara zabaldu zuten. Erri guziak iñor gabe, eta filistintarren mendean geratu ziran. Ilkintza onen biaramonean gorputz-illen janzi eta gauzak biltzen zebiltzala, Saul eta bere iru semeen gorputzak Gelboeko mendian illotzik arkitu zituztenean, Sauli burua kendu, eta
beren erreinura bialduta, ipiñi zuten Dagonen elizan,
eta armak Astarotenean. Lau gorputz-illak Betsango
murruan zentoi batzuetatik eseki edo zinzilika ipiñi
zituzten, eta beren errietara itzuli ziran.
Betsandik urrean zegoan Jabes-Galaadko biztanleak Saul eta bere semeen zorigaitza jakin zutenean,
Amontarren Errege Naasen mendetik libratzearekin
egin izan zien mesede andiaz oroiturik, naigabe andia
artu zuten; eta zioten amorioagatik gizonik indartsuenak bildu, eta Betsanera gauaz joanda, gorputz-illak
jatxi zituzten: gero erre eta ezurrak arte-pe batean
ipiñi zituzten, eta Galaadtar guziak beltzez janzita,
zazpi eguneko barauakin progua egin zioten.
Dabidek Sikeleken bi egun zeramazkien, Amontarrak deseginda itzuli ezkero, eta etzuen Saulekin filistintarren artean ezer gertatu zanik jakin: baña iruga-

rrenean aurkeztu zitzaion gizon bat, soñeko urratu,
eta buru autsez betearekin, eta auzpez jarrita, agur
egin zion. Nondik zatoz? Dabidek galdetu zion. Israeldik iges-eginda nator, erantzun zion. An zer berri da?
mintza zaite. Jauna, jende asko galdu da, eta oien
artean Saul eta bere seme Jonatas ere il dira. Nondik
dakizu, Saul eta Jonatas il dirala? Ustez-uste gabe Jelboeko mendira nintzan, eta Saul ezpata-gañean
zetzan, eta ikusi ninduenean, otsegin eta esan zidan,
etsaien eskuetan erori baño lenago, il nezala. Orduan
gañean jarrita, il nuen, ezagutzen nuelako, ezin bizi
izan zitekeala; eta arturik buruko koroa eta eskuturrekoa, ara non dakarzkizudan, ene Jauna. Dabid eta
bere lagunak, berri au aditu zutenean, soñekoak urratu zituzten, eta negarrari eman zitzaiozkan, Saul, bere
seme Jonatas eta gañerakoen iltzeagatik. Dabidek
Amalektar berri-emalle ari esan zion Zergatik Jaunaren igortzi bati eskuak ezartzeak izutu etzaitu? Bereala bere soldadu bati otsegin, eta ilerazo zuen Amalektarrak, berak zionez, Saulen eriotzan kutsutu zalako.
Bazirudien, eta Amalektar ark uste izango ere
zuen, Dabidgandik sari andiren bat artuko zuela, legez
eta bidez zegokion Errege-aulkia Saul illarekin ustu
zala, eta berak eseri baizik etzuelako berria eraman

zuenean; baña Dabid zuzen-onak etzuen era artan
odoldutako aulkirik nai, eta are gitxiago odol-isurle
batgandik albista hura artzerik: bada, Dabid Israelko
Errege egiazkoa izanak etzion Saul iltzeko eskurik
iñori ematen, eta eskua ezarri ziona, kastigatu nai
izan zuen. Zein biotz onekoa etsairik andienarekin
ere!

EMEZORTZIGARREN
IRAKURGAIA
1. Dabiden bigarren
igortzitzea
Saul il zanean, Dabidek ogeita amar urte zituen,
eta amalau ziran Samuelek Erregetzat igortzi zuela.
Au Dabidek ondo ziekien, baña Jaunaren berri gabe
etzuen ezer ere egin nai: eta Jainkoari galdetu zion ea
nora joango zan? Jaunak erantzun zionean, Hebronera
joan zan bere bi emazte Akinoan eta Abigail eta beste
zenbat lagunekin, gañerakoak Sikeleki kontu-artzen
utzita. Hebron Judako uri sendo eta ondoena ornitua
zan. Judako gizon eldu eta zar guziak onara batu ziran:
Abiatar Apaiz-nagusiak berriro igortzi zuen, eta Erregetzat ezagutu zuten. Emen jakin zuen, Jabes Galaadtarrak Saul eta bere semeak lurpetzeaz egin zuten
lanbide ona, eta eskerrak eman ziezten.
Abner Saul zori gaiztakoaren soldadu guzien agintari edo burua, Jelboeko ondamenetik iges-egin zuten
gizon banakakin, Manain zeritzan urira joan zan, bere

burua emen gordetzeko ustean, eta filistintarrak
beren tokira itzuli ziralako, etzuen zer egiñik izan, eta
pakean geratu zan. Saulen lekuan beste bat bereala
ipiñi nai izan zuen. Mifiboset Jonatasen semeari, zirudienez, zegokion; baña oraindik bost urte baizik etzituen, eta iñudeak igesi zeraman bein batean, eroriko
bat artuta, ankak elbarrituta zeuzkan.
Abner-ek, bada, oni utzirik, Isboset Saulen laugarren eta atzeneko semeari begiak ezarri ziozkan. Soldaduai aurkeztu zien, eta Erregetzat ezagutu zuten.
Israelko erri guziak ere, Judako Tribuak, ez besteak,
berebat egin zuten; eta Judako Tribu onek, esan dan
bezala, Dabid Erregetzat artu zuen, eta au izan zan
beti despitan gero ibiltzeko bidea.
Israeltarrak bertatik arkitu ziran bi Erregerekin; ala
ere bi urte pakean igaro zituzten. Bitartean Isboset
bere alderdiarekin pozik zegoan, eta Dabidek etzuen
Israel guziaren agintean sartu nai, Jaunak erakusten
zion garai eta eran baizik. Geroenean ere pakearen
edea eten zan, ez Dabiden, ezpada Isboseten aldetik.
Abner Isboseten agintari nagusiak, ezaguturik, urte
batzuek pakean igarotzea asko zala, Isboset iñor gabe
gelditzeko, zeren onen banderako asko Dabidi egunoro zijoazkion, artu zuen erasotzeko asmoa. Dabidek

laster jakin zuen, Abner-ek zer zerabillen, eta prestatu zan, arpegi emateko. Beste gerrari on askoren
artean Dabidek zeuzkan iru illoba, Sarbia bere arreba
zarrenaren semeak, Joab, Abisai eta Asael, zeritzatenak. Joab illoba zarrena eta soldadu guzien Agintaria
gizon aditua eta bulardetsua zan; ez ordea osaba
bezain sotilla. Joabi zegokion gerra onetan agintzea,
Dabid bera joan nai etzalako, zirudienez, Israeltarren
odola elkarren artean isurtzen ez ikusteagatik.
Joab, soldadu-talde bear ainbat zeritzan bat arturik, Gabaongo putzu-ondora joan zan. Abner ere urreratu zitzaion, eta Joabi esan zion, alde bakoitzetik
mutil gazte batzuek irten zitezela, eta elkarri batbanaka guzien aurrean eraso zizaieela. Joab bereala
artara jarri zan. Alde bakoitzetik irten ziran amabi
mutil gazte, zeñak, batak besteari itsatsirik, etzioten
elkarri utzi, alik eta ogei ta lau mutillak illotzak gelditu ziran arteraño. Batalla onek etzuen auzia erabaki.
Bereala bi Martiztiak betero izan zuten beste andiago
bat, zeñetan Abner-en jendea txit abarrakitua izan
zan; baña Joabek ere bere naigabea izan zuen. Asael,
Joaben anaia gazteena zan lasterkari, izan diran obenetakoa; eta Abner-ek ikusi zuenean berari orpoz-orpo
zerraikiola, itzulita, lanza sartu zion, eta il zuen. Andik

laster Joabek ere, anaiari egiña gogoan zeukala, Abner
saldukeriaz il zuen, zeñaren berriak Dabidi biotza erdiratu zion, zeren etsaiaren burua bazan ere, etzuen nai
bere agintari batek alako bidegabeko langai negargarririk egitea. Isboseti ere Abner iltzeak txit min eman
zion, eta eskuak illik geratu zitzaiozkan. Baña gertaera oien guzien artean Isboset beraren eriotzak ondore
negargarrienak izan zituen.

2. Isboseten eriotza
Isboset Manainen bizi zan, eta bi Benjamintar Martiztian zerbait aginte zutenak. Manainera joan, eta
Erregearen gelan, atezaia zabartu zalako, iñor oartu
gabe, sarturik, oiean lo zetzala, il, eta lepoa ebaki zioten; eta buruarekin Hebronera joan, eta Dabidi aurkeztu zitzaiozkan, ziotsatela: Ara emen Isboset, Saul
zure etsaiaren semearen burua. Ikuskarri negargarri
onek Dabiden biotza erdiratuta utzi zuen. Bereala
esan zuen; baldin Saulen il-berria eraman zuenari,
albista-saria artu-ustean, bizia kendu banion, zenbat
bidezago izango zan, gaitzik egin etzien Erregeari,
zetzan lekuan, lepoa ebaki ziotenai, au bera egitea?

Bere gordetzalleai, bada, agindu zien, bere-bereala il
zitzatela, eta esku-oñak ebakirik, Hebrongo putzuan
zinzilika ipiñi zituzten. Isboseten burua, zegokion
eran, Hebronen lupetua izan zan.
Zazpi urte zeramazkien Dabidek Judako, eta Isbosetek gañerako Israel guziko Erregetzan. Lenengo bi
urteetan pakean egon baziran ere, beste bostetan
autsi-oso andiak izan zituzten, ez Dabidek biderik
emanda; etzuen iñola ere odolik isuri nai: baziekien
Israel guziko Errege Jainkoak egingo zuela, eta lanbide au onen eskuetan utzita zeukan, egunak betetzen
ziranean, berak guzia egingo zuen uste oso-betean:
beragatik etsai baten il-berria zetorkionean, bereala
garbitzen zan, adieraziaz, etzala odol artan kutsutu;
argatik, ez Saulen, ez Isboseten, eta ez onen agintari
Abner-en iltzerik ezarri zitzaion.
Israel guzia Dabidgana aspaldian etziña zegoan;
baziekien, alabañan, Jainkoak Israel zaintzeko autua
zala. Bere doai andiak agerikoak ziran; Jainkoak lanbide guzietan eskutik zerabillen, eta Israelko Erregetzara ez-arian zeraman, Sauli esan izan zion ezkero, onen
etxetik Dabidenera aldatuko zuela. Isboseten il-berria,
bada, barreatu zanean, Israelko buru eta andizki