Testamentu zarreko kondaira - 10

semeai erositako lurrean obiratu zuen.
Israeltarrak Josueri egin zioten proguko ogeita
amar egunak igaro baño lenago, Apaiz andi Eleazar
ere il zitzaien. Au Aaronen semea, eta Israelko bigarren Apaiz-nagusia zan. Eginkizun andi guzietan

Josuerekin beti ibilli izan zan, eta Finees bere semea
oñordeko utzi zuen. Gabaat zeritzan, errian lurpetu
zuten.

AMAIRUGARREN IRAKURGAIA
1. Israelko eraena
edo gubernua
Josueren eriotzarekin Israelek aldaketa andiak
izan zituen. Josuek etzuen oñordekorik utzi, ezpada
Israeltarrak eraendu edo gubernatu bear ziran, Jainkoak antziñatik Moisesen bitartez erakutsirik zeukan
eran. Ala nola. Kanaan guzia amabi puska egin zan:
oiek eman zitzaiezten amabi Tribu edo amabi etxe,
Jakoben amabi semeen zenekoai. Erri bakoitzak zuen
batzar bat, gizonik zarrenak egiten zutena; eta erriko
lanak oien kontura zeuden. Tribu bakoitzak erri
andientsu batean berebat zuen bere batzarra, zeñetan gizonik elduenak eta etxeetako buruak sartzen
ziran: batzar onetan Tribu guziko egitekoak erabakitzen ziran. Tribu guzien burua zegoan Tabernakuloa
eta Kutxa santa egoteko, Jainkoak aututzen zuen
lekuan. Emen zegoan irurogeita amar gizon zar eta
elduak, Apaiz-andia buru zala, egiten zuten batzar
nagusia. Tribuetan bukatu ezin zitezkean despita eta

auziak, batzar nagusi onetan erabakitzen ziran. Baita
ere emendik irteten ziran Israel guziaren onerako
ziran aginte eta eginbearrak. Premia zanean, edo egiteko andiren batzuek sortzen ziranean,Tribuetako
Prinzipe edo zarrak, Apaiz-andia nagusi zutela, Erriburu onetan bildu oi ziran, eta ezin erraz erabaki zitekean lanean, Jainkoari, beren Jaun eta Erregeari bezala, galdetzen zioten.

2. Zenbat bazterren
menderatzea
Modu onetan, bada, Josue il zanean, Israel gelditu
zan. Buruzari jakintsu, eta biotz andiko onek kanaantar geienak menderatu zituen; baña banaka batzuek
or-emen menderatzaka geratu zitzaiozkan, eta Tribu
bakoitzak, bere lurrean zeuzkanak, galdu bear zituen,
Jainkoak esanda zeukan eran, Israelko semeak garbigarbi gelditzeko. Egiteko oni nork asiera emango zion
erabakitzeko, batzar andia bildu zan, eta esan zuen,
Judako Tribuari lenena zegokiola. Prestaturik, bada,
bereala, Beneko uriari eraso zioten; eskuratu zuten;
eta emen arkitu ziran guziak il zituzten. Errege Adoni-

bezekek kanpora iges-egin zuen; baña ondoren jarraiturik, atzitu zuten. Bertatik il zezaketen, Josuek bere
aldian ainbesterekin egin izan zuen bezala; baña Jainkoak au zeukan, nerekiko, aukeratua, onen bidez bere
zuzentasun andia agertzeko. Oñ eta eskuetako beatzpunta guziak ebaki zitzaiozkan, eta Adonibezekek,
bere burua erreki onetan ikusi zuenean, esan zuen:
legez eta bidezkoa da egin didatena: irurogeita amar
Erregeri nik neronek au bera egin diet, eta nere maipeko papurrak biltzen iduki ditut. Nik iñorekin egin
nuena, Jainkoak nerekin egin du. Jerusaleni erasotzera joan ziranean, berekin eraman zuten, eta an il zan.
Jerusalen ere, Jebus-ko gaztelua ez, beste guzia
arturik, an arkitu ziranak il, eta uria bera erre zuten.
Jerusalenekin bezala, beste erri asko menderatu zituztenakin ere egin zuten.

3. Israeltarrak idolo-zaletzen
dira
Lanak oraindañokoan ondo zijoazen. Jainkoa
Israeltarren alde beti agertzen zan. Egunetik egunera
zerbait irabazten zuten; baña denbora berean kaltebi-

de andiak gañera zetozkien. Jainkoak Ejipton egindako mirariak aurtasunean eta gaztetan ikusi zituztenak,
illak ziran, eta gero eremuan egindakoak ikusi izan
zituztenak ere, erioak bazeramakien. Zar beneragarri
oiek kontu eta ardura zintzoarekin Jainkoaren esanak
eta aginduak berak gorde, eta besteai gordeerazo oi
ziezteen; baña oiek gitxitu, eta mirari aien oroipena
ere atzendutzera zan. Gazteak asi ziran, Jainkoari zor
zitzaion esker-ona, ezertan ez artzen, eta aren esanak
egiteko zabartzen. Idolozale guziak, Jainkoak aginduta
zeukan bezala, ondatu bearrean, laguntzat artu, eta
berakin bizitzen ziran: zar banaka aiek gaiztakeria
onen kontra alperrik otsegiten zuten: oien ondo-esanak baño gazte zoroak geiago zezaketen.
Zarren esanak ezer egin etzutenean, Jainkoak
beste bide bat artu zuen, zentzatzen ote ziran ikusteko. Israel guzia Silon zegoan bein batean, Aingeru bat
agertu zitzaien, eta gogoraerazo zien, nola Jainkoak
Ejiptotik atera, eta Kanaango lur gozoan sartu zituen,
aien antziñako gurasoai agindu zien bezala: zer batasun egin zuen, aiekin beti izateko; baña egin zuela,
aiek kanaantarrakin ez kutsutzeko itzean. Eta au
onela izanik ea zergatik Jaunaren esana austen zuten?
Gisa onetan Aingeruak beren gaizki-egiña arpegira

eman, eta aldegin zien. Israeltarrak okerra ezagutu
zuten; negarrari eman zioten, eta egin-al guziak egin
zituzten, Jaunaren aserrea itzaltzeko. Damu au aldi
onetan egiazkoa izan zan: bada, geroz gizaldi ark
iraun zuen artean, Jainkoari leialkiro jarraitu zitzaiozkan.
Baña etorri zan beste berri bat, Jaunaren mirari
andiak ikusi etzituena, eta gaiztakeriari osotoro eman
zitzaiona. Ez bakarrik kanaantar idolozaleakin artuemanetan ibilli, eta adiskidetasunak egin, ezen, semealabak ere elkarri eman ziezteen, eta Israelko semeak
idolozaleen alabakin, eta oien semeak aien alabakin
ezkondu ziran; eta naste onetatik etorri zan, Israeltarrak, Jainko egiazkoa utzirik, gezurrezkoak artu eta
adoratzea.
Jainkoa, Israeltarren esker beltza, eta gaiztakeria
ikusirik, itz eta keñadaetatik egiñetara igaro zan.
Zemaia edo amenazakin zentzatu nai izan etziranak,
ipiñi zituen Mesopotamiako Errege Txusan Rasatainen
eskuetan, zeñaren mende lotsagarrian, izanik berak
Erregeai agintzekoak, bizi bear izan ziran zortzi urtez,
gaiztakerian igaro zituzten lenagoko zortzien truke.
Katibutasun onetan zeramaten bizitza negargarri eta
neketako onek, begiak idiki ziezten; gaizki-egiña eza-

gutu zuten, eta biotz osotik Jainkoagana barkazioeske itzuli ziran. Orduan Jainkoa bere erri maiteaz
errukiturik, Israeltarrai eman zien, Txusanen mendetik
nork atera, eta au izan zan Israelko lenengo Jueza Otoniel zeritzana.

4. Israelko Juezen
eraenmentua, edo gubernua
Lenago esan da, Josue il ezkero, Israeltarrak nola
eraendutzen edo gubernatzen ziran, beren arteko
guraso eta gizonik elduenak buru zituztela, eta Jainkoa beste Errege eta Jaunik etzutela. Gero ere etzuten
iñoren bearrik izango, baldin Jainkoaren esanak zuzen
gorde izan bazituzten; baña esan oiek austen zituztelako, Jainkoak eskutik uzten zituen,eta bereala iñoren
mende gogorrean erortzen ziran. Gisa onetako nekeetan arkitu ziran batean, Jainkoa asi zan, Juezak deitu
zitzaien libratzalleak Israeli ematen. Juez oiek Israelen
eskualdi andia zuten eta bere aginteak bizi guzian
irauten zuen. Bat iltzen zanean, bestea ipintzeko kontua, Jainkoak zeukan. Irureun urtean Juez oiekin izan
ziran: bitartean gora-beera asko izan zuten; baña asi

gaitezen denbora onetan izan zituzten amabostai batbanaka ukitzen.

5. Otoniel, lenengo Jueza
Arestian aitatu diran kanaantarrekiko gerran,
Israelkoak zebiltzala, artu zuten Dabirko uria eskuratzeko asmoa. Kaleb, guzien buru egiten bide zuenak,
otsegin zuen, Dabiren lenbizi sartu eta ondatzen zuenari, bere alaba Axa emaztetzat emango ziola. Etzan
geiagoren bearrik, gizonik bioztunenak elkarren leiean
eskeñtzeko. Otoniel, Kaleb beraren illoba, urian lenbizi sartu zan, eta saritzat Axa emazte egin zuen. Jainkoak Otoniel au lenengo Jueztzat Israeli eman zion,
eta Txusani eraso, il, eta jende guzia ondaturik, Israeltarrak zortzi urteko mendetasun gogorretik atera, eta
pakean ipiñi zituen, eta geroz Otonielen egunetan
Jainkoaren bildurrean bizi izan ziran.

6. Aod bigarren Jueza

Israeltarrak asi ziran jainko gezurrezkoak adoratzen, eta Eglon Moabko Erregeak, beste auzoetako
askok lagunduta, azpian artu zituen, eta onen mende
nekagarrian emezortzi urte zeramazkiten, Jainkoa
errukitu, eta Aod bigarren Jueza agertu zienean.
Aodek Israeltarren izaera eta nekeak ezin eramanik,
Egloni gelara joan zitzaion, eta zeraman ganibita
sabelean sartuta, illik utzi zuen. Bereala iñor oartu
baño lenago, igesari eman zion. Gero Israelko gerrariak berekin artuta, etsai guziai eraso zien, eta etzuen
atseden, alik eta guziak il arteraño. Aod bizi izan zan
egunetan, Israeltarrak beti geroz Jainko egiazkoari
leialak izan zitzaiozkan.

7. Sangar, irugarren Jueza
Irugarren Juez onek Israelen etsaiai arpegi eman
zien, batezere filistintarrai, zeintzuetakoak arre-ortz
batekin seieun il zituen. Au bizi izan zan artean, Israeltarrak Jainko egiazkoari jarraitu zitzaiozkan; baña ilda
laster, idoloai agur-egin eta iñoren mendean erori
ziran. Israeltarrentzat ezer ere lotsagarriagorik etzan,
kanaantar baten azpian egotea baño; baña Jainkoak

esan izan zien bezala, Kanaango guziak lenengotik ez
ondatuarekin, etsai galgarri oni eman zioten burua
goratzeko bidea eta lekua; eta Jainkoak oiek berak
billatzen zituen, aien gaiztakeriari zegokion kastigua
emateko. Josuek il zituen Errege aietako baten odoleko Jabin zeritzan batek, soldadu-talde andi bat egin,
eta Kanaango Erregearen izena artu zuen. Onek zeukan agintari txit aditu Sisara zeritzana, zeñaren kontura bere jende andia ipiñirik, Israeltarrai eraso zien
bederatzieun gurdi-sega berekin zituela, eta bereala
menderatu zituen, eta morrontzarik gogorrenean ogei
urtez iduki ere bai. Bitarte luze onetan eraman zituzten neke-penak, etziran asko izan, aiek zentzatzeko.
Ala ere baziran Jainkoari bildur zitzaiozkan zenbait on;
eta Jainkoa errukitu zan, eta emakume bat libratzalletzat eman zien.

8. Debora, Barak-ekin
laugarren Jueza
Jainkoak eman zionean, bada, Deborari aditzera,
Israeltarrak, arkitzen ziran neke-petik aren bidez atera
nai zituela, prestatu zan, Sisara eta bere jendeari era-

sotzeko. Onetarako Baraki gaztigatu zion, nola Jainkoak Barak agintzaritzat aututa zeukan, eta ark gaztigatzen ziona, egin zezala. Baña Barak, bildurrez, etzan
Debora gabe joan nai izan: eta amar milla armadun
arturik, biak Taborko mendira igo ziran. Sisarak au
jakin zuenean, bederatzieun gurdi sega zorrotzez
beteak, eta gerrari guziak arturik, Barak zegoan alderonz joan zan. Baña Barak bere amar millakin aurkeztu zitzaionean, etzuen biotzik izan, gogor egiteko, eta
egin-al guzian igesari eman zitzaion: Barak bederatzieun gurdiaz jabetu, eta soldadu guziak, bat bakarrik
ere utzi gabe, il zituen.
Sisara igesi zijoala, Haberen emazte Jahel zeritzanak ikusita, bidera irten zitzaion, eta bere txaolan
sarerazo zion. Bideko nekeak aulduta, eta egarriak
easan ziolako, ur piska bat eskatu zuen, eta Jahelek
kaiku bat ezne emanik, mantuarekin estali zuen. Sisarak esan zion, atean jarri zedilla, eta iñork galdetzen
bazion, barruan zein zegoan, erantzuteko, iñor etzegoala, eta eznez ase-beteta, loak-artu zuen. Oraindaño Jahelek egin zuen guzia, igeslari errukarri bati on
egitea zan, zeren biotza erdiratu zion, ain erreki txarrean Sisara bat ikusteak; eta onen Errege Jabin, Jahelen aitarekin pakean zegoan. Baña pensatu zuen, Jain-

ko egiazkoaren etsai bildurgarri baten bizia eskuan
zeukala, eta au galtzearekin, Israeltarrai gaitz geiago
egiteko bideak itxiko ziozkala. Orrez ostean baziekien,
kanaantarra zalako, Jainkoak aginduta zeukanez,
iltzea merezi zuena zala. Gogoak eman zion, bada, lo
zetzan bitartean, il bear zuela. Ilze bat artu, eta
malluarekin llotokian sartu zion,eta lurrari josita Sisara ipiñi zuen.
Barak orpoz-orpo zerraikionak ikusi zuenean, bere
etsai portitz hura emakume baten eskuetan ilda, ezagutu zuen, Debora gabe Jabinen kontra irten nai izan
etzaneko bere ezereza. Aitortu zuen, Jaunaren eskua
ibilli zala; Jaunari eskerrak eman ziozkaten, eta etsai
guziak igesi joan ziran, buru aditu hura gabe arkitu
ziranean.
Garaipen onen geroko ogei urteetan Barak eta
Deborak Israelko jendea zaindu, eta ezagueran iduki
zuten, Jainko egiazkoa baizik aitortzen eta adoratzen
etzuela. Bi oiek il ziran, eta Israeltarrak beren gaiztakeria jakiñari bereala eman zitzaiozkan, eta Jainkoari
aserrererazo zioten. Kastiguz Madiantarren eskuetan
erori, eta zazpi urtez mendetasun gogorrean bizi izan
ziran. Bitarte onetan gose andiak igaro bear izan zituzten: bada, Madiantarrak udaberrian abuztoak sasoi

eta arorik obenean zeuden egunetan, joan, eta guzia
oñ-petu eta soiltzen zuten, eta topatzen zuten abere
guzia ere berekin zeramaten, ezer ere Israeltarri utzi
gabe. Atzenerako ainbeste ondamen, eta onek zekarren gosetea ezin eramanik, mendietara iges-egin, eta
gorde-lekuak eginda, bizitzera beartu ziran. Noizbait
bear da, ezagueran sartu ziran; gaizki-egiña aitortu
zuten; eta Jaunari errukimentu-eske jarri zitzaiozkan.
Jainkoa kupitu zan, eta bostgarren Jueza bialdu zien.

9. Jedeon, bostgarren jueza
Madiantarren atzaparretatik gariak gordetzeko
asmoan, Jedeon larrañean garbiketan ziardun bein
batean, Aingeru bat aurkeztu zitzaion, Madianen mendetik Israel ateratzeko, Jainkoak hura aututzen zuela,
esatera. Jedeonek etzuen alako berririk artu uste; eta
osotoro arriturik, Aingeruari agertu zion bere etxearen
beeratasuna, eta izate umilla, adierazten ziola, alako
lanbide baten kontua artzea, ari etzegokiola. Ni zurekin izango nazu, Aingeruak erantzun zion, eta Madian
guzia, gizon bat bakarra balitz bezala, zuk ondatuko
dezu. Jedeonek Aingeruari siñale bat eskatu zion, nor

zan ezagutzeko, eta, arren, etzezala andik aldegin,
zerbait ekarri eta eman artean. Aingeruak, emen itxedongo dizut, erantzun zionean, Jedeon bereala etxera
joan, antxume bat egosi, eta salda eltze batean ipiñi
zuen; gero legami gabeko ogiak egin zituen, eta
guziak Aingeruari arte-pe batera eraman ziozkan. Aingeruak agindu zion, aragia eta ogiak arri-gañean ipiñi
zitzala, eta salda oietara isuri zezala. Jedeonek ala
egin zuen; eta Aingeruak eskuko zigorrarekin arriari
ukitu zionean, irten zan suak, guzia desegin zuen, eta
Aingerua aienatu edo ezkutatu zan.
Ai ene! Jedeonek deadar egin zuen, itzegin ziona
Aingerua zala, ezagutu zuenean. Israeltarrak sinisturik
oi zeuden, Aingerua bein ikusi ezkerokoa, bereala il
bear zala; eta bildur onek Jedeoni biotza mindu eta
laztu zion. Baña Jainkoak bereala poztu zuen, esanaz,
etzedilla estutu; etzala ilko. Agindu zion, Baal idoloaren aldarea desegiteko; onen inguruko zuaiztia ebakitzeko, eta emengo egurra, sua sortu zitzaion arriaren
gañean egin zuen aldarean, erretzeko, eta bi zezen,
bat zazpi urtekoa, eskeñtzeko.
Jedeon bildurtzen zuen, bere erritarrak jainkotzat
zeukaten, Baalen idoloari egindako aldarea egunaz,
guziak zekustela, botatzeak; eta amar morroi arturik,

gauaz joan, eta Jainkoak esana egin zuen. Biaramonean Baalen aldarea lur-joa ikusi zutenean, abiatu
ziran, nork egin ote zuen, galdez; eta jakin zutenean,
Jedeon zala, Joas bere aitari seme-eske aserre bizian
joan zitzaiozkan, beren jainkoari egin zion bidegabekeriagatik il bear zutelata. Joasek etzien eman nai
izan, esanaz, gaizkille aren kastigua Baal beraren kontura utzi zezatela, eta jainkoa bazan, bere izen onaren
alde irtengo zala. Isekazko edo burlazko esan onekin
gizon sutsu aiek palakatu zituen, eta Jedeon iltzeko
artu zuten asmoari, utzi zioten.
Jedeonek ikusi zuenean, bere erritarren jainko
Baalen aldarea lur-jotzeko izan zuen biotza eta atrebenzia, zein ondo irten zitzaion, eta zer pensatu
andiak eman zieztela, al-egin guzia egin zuen, bere
senide, etxeko eta aide guziak Jainko egiazkoagana
itzultzeko; eta egun gitxiren epean bere lanbiderako
lagunik obenak oiek zituen. Bitarte onetan Madiantar,
Amalektar, eta beste asko zebiltzan, lenagoko urteetan oi bezala, Israeltarrai erasotzeko asmoan, eta
eunda ogeita amabost milla gizon, abere eta ganaduz
ondo ornituak, Jordango ibaia igaro zuten, eta Jezraelko ibarrean estalpeak egin zituzten, Israel guzira
andik zabaltzeko; baña Israeltarrak etziran lenak,

ezpada beren gaiztakeria ezaguturik, Jaunaren errukimentua irabaziak.
Zeruko argiz Jedeon beterik, eta Jaunaren laguntzaren ustearekin sendoturik, gerrako tronpetari soñueragin zion, eta auzoetara ere mandatariak jendeeske bialdu zituen, eta egun gitxiren epean ogeita
amabi milla gizon gerrari bildu zitzaiozkan. Oiek
guziak etsaiari arpegi emateko gizonez-gizon gitxi
ziran; baña Jainkoaren laguntzak gizonen utsunea
bete bear zuen. Au berekin zuela sinisteko siñaleak,
lenagotik artuta zeuzkan; ala ere bere ezerezari eta
beeratasunari begiraturik, aldats egiten zitzaion, lanbide artarako Jainkoak autua zala, uste izateko, eta
uzkur zegoan. Kezka guziak, bada, berak utzi, eta
gerrari aiek ala zala, zekusaten, zeruronz begiak goratu, eta Jaunari siñale berri bat eskatu zion. Ara nola.
Ille-zati bat larrañean ipiñiko det, Jaunari esan zion,
eta gaueko intzak illea busti, eta inguruko lurra leor
uzten badu, ezagutuko det, nere bitartez Israel gordeko dezula. Jedeonek, bada, ille-zatia gauean larrañean
utzi, eta biaramonean arkitu zuen, berak eskatu bezala. Eskuakin illea estutu, eta isuri zitzaion zumua katillu batera artu zuen.

Onekin ere, obeto jakin-eresia etzitzaion osotoro
bete, eta Moisesek beste aldi batean bezala, kontrara
ikusi nai izan zuen. Jainkoari eskatu zion, ille-zatia
leor, eta ingurua intzez bustia gelditu zedilla. Jaunak
au ere egin zion. Biaramonean larrañera joan, eta
arkitu zituen illea leor-leor, eta inguru guziak bustiak.
Orduan osotoro ezagutu eta sinistu zuen, bera zala
Israel libratzeko autua.

10. Madiantarren ondamena
Urrengo gauean, bada, joan zan bere ogeita amabi
milla gizonakin, eunda ogeita amabost milla Madiantar zeuden ondora, erasotzeko asmoan. Jainkoak Jedeonen ustea ikusi nai izan zuen, eta esan zion: Soldadu
asko dauzkazu: Madian ez da zure eskuan jarriko,
Israel arrotu ez dedin, eta esan ez dezan; nere indarrez libratu nintzan. Guziai esan egiezu, zer diodan:
bildur dan ikaratia itzuli bedi: eta ogeita bi milla gizon
itzuli ziran, amar milla bakarrak Jedeonekin geldituta.
Jedeonek igeste andi au ikusi arren, etzan batere ikaratu, eta prest zegoan, zituen banakakin erasotzeko.
Jainkoak, berriz ere, ikusi nai izan zuen, zer uste zeu-

kan, eta esan zion: oraindik soldadu asko dauzkazu:
urera eraman itzatzu; eta nik agintzen diodana, zerekin bijoa, eta besteak itzuli bitez. Jedeonek bere amar
milla gizonak ur-ondora eraman zituen, eta Jainkoak
esan zion: Zakurren erara ura miazkatzen dutenak,
alde batean ipiñiko dituzu, eta ura edateko belaunikatzen diranak, bestean. Irureun izan ziran, ura eskuan
artuta, miazkatu zutenak, eta gañerakoak, edateko,
makurtu ziran. Orduan Jainkoak esaan zion, irureun
aiek asko zituela, Madiantarrai erasotzeko, eta besteak beren etzauntzaetara itzuli zitezela.
Jaunaren esanera Jedeon osotoro jarririk, eta
uzkurtasun guzia utzirik, prestatu zan, irureun gizonekin etsaiari erasotzeko. Urrengo gauean Jainkoak esan
zion, Madiantarrak zeuden ibarrera jatxi zedilla, eta
bakarrik bildurtzen bazan, Fara bere morroia artu
zezala, eta Madiantarrak zer zioten adituta, bioztundu
eta bizkortuko zala. Jedeonek, Madiantarren alderonz
joan, eta ikusi zituen gizonak eulia abaraskan, eta
gameluak area itsas-baztarrena bezala. Bati alderatu
zitzaion, eta entzun zion, lagunari esaten: amets egin
det, eta iruditu zat, su-azpian erretako garagar-ogi bat
Madiantarreronz amilka zetorrela, eta etzauntzara
eldu zanean, jo nauela, eta osotoro nasturik, lurrera

naizala. Lagunak esan zion; amets orrek ez du beste
gauzarik adierazten, ezpada Jedeonen ezpata, zeren
Jaunak Madian bere jendearekin aren eskuetan ipiñi
duen.
Jedeonek ametsa entzun zuenean, Jainkoa adoratu zuen: bereetara itzuli zan, eta esan zien: ea jaiki
laster; bada, Jaunak Madiantarrak gure eskuan ipiñi
dizkigu. Irureun gizonak iru saldotan banatu zituen:
bakoitzari tronpeta, eltze uts, eta argi bana eman, eta
esan zien, berak zer egiten zuen, aiek ere egin zezatela. Jedeon eun gizonekin Madiantarren ertz batera
alderatu zan: beste berreunak ere bi ertzetan jarri
ziran, eunda ogeita amabost milla gizon Madiangoak
erdian artzen zituztela. Gau-erdian Jedeonek tronpeta
jo zuen: eta beste guziak ere bai: eltze-joka bereala
asi ziran, ots izugarri, arteraño alakorik iñongo gerran
entzun etzan erakoa, egiten zutela. Eltzeak autsi
zitzaiozkatenean, eltzeetan zeramazkiten argiak
ezker-eskuan, eta tronpetak eskuian zituztela, al-zan
otsik andiena eragin, eta zerrauten deadarka: Jainkoaren eta Jedeonen ezpata. Onik etzerabilten, eta gero
baño gero ziarduten ots andiagoak egiten bein tronpetarekin, bein deadarka, argiak txit gora zituztela.

Gau illunaren erdian, deadar-artetik irteten zana
beste argi gabe, eta alde guzietatik jotzen zitzaien
tronpeta-soñu ikaragarria, eta Jainkoaren eta Jedeonen ezpata beste itzik entzuten etzutela, Madiantarrak arkitu ziranean, jarri ziran, non zeuden, zer gertatzen zitzaien, eta zer egin etziekitela. Igesi abiatu
ziran; elkar jotzen zuten; eta etsaia zalako ustean,
nork bere laguna, topatutako lekuan iltzen zuen. Gau
guzia egun-sentiraño ilkintza negargarri onetan eraman zuten; eta ordu gitxiren barruan Israelko bazter
ederra Madiantarren odolez gorritua gelditu zan,
Israeltarren ukitu bat bakarra ere gabe.
Eguna zabaldu zanean, bizirik geratuak bazekusten ere, irureun beste etsairik inguruan etzutela,
gauean sartu zitzaien laborriak, etzien uzten leku
batean egoten, eta egun-argiari eskerrak emanaz,
alde guzietaronz igesi zabaldu ziran, Jordango ibaia
lenbaitlen igaro naiez estropezuka, beren errietan
bizia gordetzeko. Baña Jaunaren ardura zintzoa! Jedeonek etxera bialdutako ogeita amaika milla eta geiago gizon bildurti aiek, jakin zutenean, Madiantarrak
igesi zer buruzpide txarrean zijoazen, bidera irten, eta
abarrakitu zituzten. Jedeonek bere irureunekin, argiak
utzita, ezpatak arturik, igeslariari orpoz-orpo jarraitu

zitzaien; auzoetara ere bereala gaztigatu zuen, ibaiaren urme-uneak, ordurik galdu gabe, artu zitzaten, eta
guzien artean, eunda ogeita amabost millaetatik,
ibaia igaro zuten amabost milla ez, beste guzi-guziak
ondatu, eta il zituzten. Efraintar urme-uneak artzera
aurkez-aurke irten zitzaieztenak, Madiango lau Erregeetatik bi, Oreb eta Zeb, bat arkaitz-pean, eta bestea
dolare batean topatu, eta biak il zituzten, eta buruak
Jedeoni eraman ziozkaten.
Jedeonek begia iges-egin zioten amabost milla
aietara zeukan: eta berai erasotzeko, etzuen artu nai
izan bere lenagoko irureun gizonak baizik, zeintzuek,
bat ere galdu gabe, osorik gelditu zitzaiozkan. Baña
nekeak eta goseak txit aulduta zeuden, berriro ekiteko: eta oiek zerbait zuzpertu naiez, Sokot eta Fanuelen zer jana eskatu zuen; ordea bi erri oietako esker
gaiztokoak, ez eman, ezen, isekaz bete zuten. Laburtasun eta lotsagabekeria au, ainbeste mesede eginda
gero, ikusirik, irureunak ipiñi zituen etsaiaren ondoren, ezer artu gabe, aulkeri guzian, egun hura pozik
igarotzera. Etsaiak zeuden tokira gauaz, iñor oartu
gabe, sartu zan; itsumustuan eraso zien; eta ezpataz
josi, eta guziak ondatu zituen; eta Zebek eta Salmana
Madiango beste bi Erregeak ere atzitu zituen.

Biaramonean atzeman edo atzituakin atzerako
bidea artu zuen, eta urrengo egunean, eguzkia baño
lenago, Sokoten ondoan zegoan. Emen sartu zan, eta
orainago ogi-eske jarri zitzaienean, egin zioten isekakgatik irurogeita amazazpi gizon andientsuen aragiak
lar eta arantzakin orraztu, eta zeaerazo zituen. Gero
Fanuelera joan ,eta aren bildurrez gazteluan gorde
ziran erriko buruzai guziak il zituzten. Atzenean bi erri
oiei zegokien kastigua emanda, bereala Madiango bi
Erregeak il zituen; eta Israel guzia pakean, eta etsaien
bildur gabe gelditu zan.
Lanbide oiek guziak egin zituenean, Efra bere errira itzuli zan, irureun gizon leial aiek berekin zituela.
Israelko andizkiak aurkeztu zitzaiozkan, ongietorria
egitera, eta Israel guziari ekarri ziozkan mesedeakgatik eskerrak ematera. Berak iritsitako garaipenak ain
andiak izanik, Errege egin nai izan zuten; baña etzien
utzi, esanaz, Jainkoa beste Erregerik etzezatela artu.
Ala ere, uste izan etzezaten, aien eskeñi oparoa aintzat artzen etzuela, esan zien, etsaiari kendutako
belarrietakoak emateko. Bereala kapa bat lurrean
zabaldu, eta eman ziozkaten belarrietakoak, ez ezik,
urrezko, eta sedazko beste edergarri asko, berreunda
ogeita emezortzi milla erreal balio zutenak ere. Bere-

tzat ezer nai etzuen, eta gai oiekin Efod eder bat egin,
eta bere etxean ipiñi zuen.
Geroko urteak Israelko Juezaren eginkizunak ondo
betetzen, eta Israeltarrak Jainkoa zuzen serbitzeko, alegiñak egiten, igaro zituen. Israel berrogei urtean
eraendu zuen, eta Efra bere errian il zan, irurogeita
amar seme utzirik. Israeltar onak, beren libratzalle
gogoangarriari zegokion eran, negar andiak eta progu
luzea egin ziozkaten.

11. Abimelek, seigarren Jueza
Jedeon bizi izan zan artean, Israeltarrak Jainkoari
bildur izan zitzaiozkan; baña il bezain laster, gizon
andi onen ondo-esanak aztu, idolo-zaletu, eta Jainko
egiazkoari utzirik, artakotzat Baal artu zuten, eta egikera onekin ain ondore negargarriak ekarri zituzten.
Arestian esan da, Jedeonek irurogeita amar seme utzi
zituela; zeñak aitaren izen ona gordetzen zuten,
kutsutu gabe: baña oiezaz landara, zorigaitzean izan
zuen bigarren mallako emazte Sikemtar bategan ere
beste bat, Abimelek zeritzana, eta Israelko seigarren
Jueza. Bere aita ilda, seme zorigaiztoko onek Israelta-

rrai igerri zienean idoloetara griñatuak, uste izan
zuen, beretzat zerbait egiteko aldia orduan zala. Sikemera joan, eta bere amaren senideai buruan sartu
zien, obe zutela, batek aginduak izatea, Jedeonen
beste irurogeita amarren mendean egotea baño; eta
ipiñi zituen, Sikemgo guziai bere alde itzegitera. Oiek
entzun zutenean, ango odolekoa eta jatorria zala,
Erregetzarako begia ezarri zioten, eta Baalen elizako
dirutza andi bat eman zioten; zeñarekin zenbait gizon
galdu erosi, eta oiekin aitaren etxera joan zan. Ingurutu zuten, eta Joatan anaia gazteena ez, beste senide
guziak atziturik, arri-gañ batean il zituen. Irurogeita
bederatzi senide anaia batek ilda ikusteak, bazter
guziak izutu zituen, eta arri-egiñik gelditu ziran; baña
aginte-naiez biotza beteta zeukan Abimelek biurriari,
ezer gitxi zitzaion, ainbeste odol isuriagatik.
Gogortasun paregabe au eginda, bereala Sikemera itzuli zan, sari-eske bazijoan bezala, eta Sikemtarrak alako gizon galdu bat iguindu bearrean, arte-pe
batera bildu, eta Erregetzat artu zuten. Joatan bizirik
gelditu zan anaia bakar ark berri au aditu zuenean,
Sikemdik urrean zegoan Garizinko mendira igo, eta
oska asi zitzaien, itz-estaliakin arpegira emanaz, aren
aitagandik artutako mesedeak, irurogeita bederatzi

seme il ziozkan bat Errege egitearekin, zein gaizki
ordaintzen zituzten. Esan zien, bazeritzaten ondo egin
zutela, poztu zitezela; baña gaizki egin bazuten, Abimelek berak galdu zitzala. Oiek eta beste gauza asko
esan, eta Abimeleken igesi Barara joan zan.
Abimelekek Israelko agintean iru urte egin zituen;
eta Sikemtarrak asi ziran, Abimeleki eta bere lagun
Sikemgo buruai gorrotoz eta iguiñaz begiratzen: eta
gizon odolgiro hura begietatik bein betiko kentzeko,
gizonak bidean isillik ipiñi zituzten, Efrandik Sikemeronz zetorrenean, itsumustuan artu, eta il zezaten;
baña Abimelekek, zertan zebiltzan oartu, eta berak
aurrea artu zien. Sikemera joan, indarrez sartu, biztanle guziak il, erria erre, eta gatza erein zuen, sekulan ezer eman etzezan, eta iñor bizi etzedin. Ara nola
bete zan Joatanek esan zien etorkizuna.
Sikemgo dorrean zeudenak, erria sutan ikusi zutenean, sartu ziran Beriten elizan, non Baali jainkotzat
ezagutzeko itza len eman izan zioten. Abimelek Selmongo mendira igo zan; zuaitz bati besanga bat ebaki
zion, eta sorbaldan arturik, bere soldaduai esan zien,
berebat egin zezatela. Dorrearen oñera joan zan, su
eman zion, eta dorrea, Baal jainkotzat zeukatena, eta
emen arkitzen ziran milla gizon eta emakume erre

zituen. Bereala Tebasera joan zan, zeren au ere bere
kontra irten zitzaion, eta emengo jendeak ikusi zutenean, Abimelek zijoakiela, dorre txit goititu batera igo,
eta atea ondo itxirik, estali edo tellatu-gañera irten
ziran, gogor egiteko asmoan. Abimelekek erria iñor
gabe arkitu zuenean, dorrera joan, eta portitzkiro
eraso zion. Atera alderatu zan, eta su emateko zebillela, dorretik emakume batek bota zion errotarri-puska
batek, muñak lertu ziozkan; bere burua iltzen ikusirik,
morroiari agindu zion, il zezala; etzuela nai, alabañan,
iñork esan zezan, andre batek il zuela. Nagusiaren
esana morroiak bereala egin zuen, eta gertatu zan
Joatanen esana, zionean, aren galtzallea Tebastik