🕥 30-minute read

Testamentu zarreko kondaira - 09

Total number of words is 3891
Total number of unique words is 1519
35.3 of words are in the 2000 most common words
50.0 of words are in the 5000 most common words
57.4 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  onen ondorengoak beti gaizto-biurri Jainko egiazkoaren lege gabeak izan ziran, eta oiek zeukaten Adan
  eta beste Patriarkak landu izan zuten munduko lurrik
  gozoena eta obena, eta Israeltarrak Jainkoaren aginduz orain artu bear zutena. Moises, Israeltarren griña
  eta oitura ziekizkiena bezala, bildur zan, etzutela oiekin gauza onik egingo; kastigatu bearrean, bat-egin,
  eta Jainko onari utzirik, aien gezurrezkoetara jarriko
  zirala. Argatik etzan aspertzen, esatez, arren, etzezatela jende onekin kupidarik izan: bestela, galduak zirala. Oiek eta onelako beste erakutsi eta ondo-esan
  asko egiten egun batzuek igarotakoan, guziai berriztuerazo zien, Jaunari leialak izateko len-lenago emandako itza: bedeinkatu zituen: Tribu bakoitzari nori
  bere ondorengo patua adierazo zion. Egin zuen Deuteronomioa deritzan liburua, zeñetan Jaunaren lege
  santa berriro ezarri zuen, eta Apaizai agindu zien,
  
  elkartasuneko kutxaren ondoan ipiñi zezatela, eta
  zazpi urtetik zazpi urtera jende guziari irakurri zizaiotela; eta onekin bere lanbide andiari buru-eman zion.
  
  7. Moisesen eriotza
  Onetan zegoala, Jainkoak agindu zion, Neboko
  mendira igo zedilla, Israelko semeai emango zien
  Kanaango lurra ikustera, eta emen ilko zala. Jaunaren
  agindu au artu zuenean, bereala prestatu zan iltzeko.
  Jende guzia berriro bere ingurura bilduerazo zuen, eta
  illoba Eleazar Apaiz-nagusia, eta bere ikasle eta oñordeko Josue alboetan zituela, Israelko bere seme maiteai agur betikoa egin zien. Gero Eleazar eta Josuerekin mendira joan zan. Jainkoak Kanaango lurra erakutsi zion, esanaz: orra Abraham, Isaak eta Jakobi promestu edo eskeñi nien lurra: zure begiakin dakusu,
  baña etzera sartuko. Jainkoak itz oiek esandakoan,
  Moises eunda ogei urteko adiñean, ez bere indarretan
  aultasunik, ez begietan illuntasunik, ez ortzetan utsunerik, ezagutu gabe, Eleazar eta Josueren eskuetan il
  zan.
  
  Bereala, gorputza lurpetzeko bear ziran prestamenak egin zituzten: baña Jainkoak lan au mundukoai
  kendu zien, zerutarrai emateko. Aingeru San Migelek
  Moabko muga-pean lurra eman zion; ordea zein tokitan, egundaño ez da jakin: Jainkoak, nonbait, isillik
  gorde nai izan zuen ainbeste mirari egin izan zituen
  gorputza ikusita, Jainko egiazkoari bakarrik zor zaion
  agur-ona Israeltarrak eman etzitzaioten.
  Moisesen doai andiak bat-banaka esateko, denbora luzea bearko litzake: asko da, bada, esatea, bere
  jaiotzatik il arterañoko guzian besterik ez bezalakoa
  izan zala: Jainkoak Moisesi eta Moisesek Jainkoari, bi
  adiskidek elkarri bezala, arpegiz-arpegi itzegiten ziotela. Israeltarrak negar andiak egin ziozkaten, eta
  ogeita amar egunean proguan ibilli ziran. Egun oiek
  bukatu ziranean, Josue aren oñordekoak asi zuen,
  Jainkoak Abrahami bosteunda berrogeita sei urtez
  lenago agindutako Kanaango lurra beretzeko lana,
  laster ikusiko degun bezala.
  
  AMABIGARREN IRAKURGAIA
  1. Josuek zelatariak Jerikora
  bialtzen ditu
  Moises il zanean, bere ordeko Josueri Jainkoak
  esan zion: Nere serbitzari Moises il da; zu prestatu
  zaite, Jordango ibaia igaro, eta zu eta zure jendea lur
  promestura joateko: nik neronek zuzaz kontu izango
  det: bizkortu zaite: nere serbitzari Moisesek utzi dizun
  legea, autsi gabe gorde ezazu, eta guzia ondo irtengo
  zatzu; ez bildurrik izan: nora-nai zoazela, Jainko zure
  Jauna zerekin izango dezu. Josuek, Jaunaren agindu au
  artuta, bereala Israeltarrai adierazo zien, Jordango
  ibaia iru egunen barruan igaro bear zutela, lur promestuan sartzeko, eta egun batzuetako janarekin
  prestatu zitezela. Gero zelatariak bialdu zituen, ibaiaz
  beste aldetik zegoan Jerikoko uria, zer eratan itsia
  zegoan, an bizi ziranak zer asmotan zeuden, eta zegokien beste guzia jakitera. Zelatari oiek al-zan isillena
  joan, eta Rahaben etxean sartu ziran: baña ango Erregeak bi oien berri bereala izan zuen, eta eske gizonak
  
  bialdu zituen; alperrik ordea. Rahab emakume galduaren izenekoa zan: ala ere, edo bere bizitza gaiztoa
  utzita zeukalako, edo Jainkoak ordu artan biotzean
  ukitu ziolako, Israeltarrai, beintzat, txit arrera ona egin
  zien. Ganbaran liño-pe batean ezkutatu zituen: eta
  oien billan zijoazen Erregearen mandatariak etxe
  guzian begiratuta, ezer topatu gabe itzuli ziranean, bi
  Israeltarrai leiotik soka batekin jatsierazo zien, zeren
  bere etxea uriaren ertzean zegoan, beragatik artarako txit era onean; eta beren tokira bialdu zituen, nai
  zituzten berri guziak emanda. Mesede bat bakarra
  eskatu zien: urian sartzen ziranean, artzaz, eta aren
  etxekoaz oroitu zitezela.
  
  2. Jordango ibaiaren igarotzea
  Zelatari oiek Josuegana bigarren gauean itzuli
  ziran: zearo esan zioten, zer gertatu zitzaien, nola
  iges-egin zuten; nork lagundu zien; ongille oni zer itz
  eman zioten, gañerako beste berri guziakin. Atzenean
  esan zioten, jende guzia bildurrez arri-egiñik zegoala,
  eta aisa sartu eta jabetuko zirala. Josueek bereala,
  Israeltarrak bildu, eta esan zien, zelatariak zer albista-
  
  kin etorri zitzaiozkan, eta guziak pozak artuta, biarmonean-goiz Jordango ibaiera-bidean jarri ziran. Arratsalde berean ibai-ondora eldu, eta emen irugarren eguneraño egon ziran. Orduan ibaia igarotzeari eman zioten, Jainkoak Josueri erakutsi zion eran. Ara nola. Apaizak Kutxa santa sorbaldaetan zeramaten. Urrena
  Tabernakuloaren zati edo puskakin Lebita edo Elizgizon beeragokoak zerraizkien. Gero legua laurden
  batez atzerago seieunda geiago milla gerra-gizon
  noiz-nai etsaiari erasotzeko prest zijoazen, eta oien
  artean lenengo edo buruan, Moisesek irabazitako
  lurra eman zien aietatik berrogei milla. Gerrarien
  ondoren elbarri, emakume, eta aurrak beren bizitzagauza eta abereakin zijoazen. Jordango ibaia txit bizia,
  eta neurrietatik irtena zetorren, marsoko illa izanik,
  mendietako elurrak urtu ziralako. Apaizak ibaiean
  sartu, eta oñak busti zituzten bezain laster, garaiko
  urak aitz bat egiñik geratu, eta beekoak itsasoronz
  joan ziran, ibaiean bide zabal ederra uzten zutela.
  Apaizak Kutxa santarekin, eta Lebitak Tabernakuloarekin ibai-erdira ziranean, emen gelditu, eta egon
  ziran, alik eta soldadu-taldea eta beste jende guziak
  beren bizitza eta abereakin ibai guzia igaro arteraño.
  Guzitara iru milloi lagun baziran. Ibaia igaro zutenean
  
  Josuek agindu zuen, amabi Tribuetako gizon banak
  Apaizen oñetatik arri gogor bana artu, eta jendea
  zegoan aldera eraman zitzatela, eta Israeltar guziai
  esan zien, beren humeak edo ondorengoak galdetzen
  zutenean, arri aiek zertako ziran? erantzun zezatela,
  Jainkoak ibaiaren erdian bidea nola idiki zien adierazteko, ibaiaren erditik atera, eta an ipiñiak zirala. Berebat agindu zuen, beste amabi arri andi kanpotik eraman, eta Apaizen atseden-leku berean ipintzeko, leorteak urak txikituta, arri aiek ondorengoak zekuskitenean, gogoratu zitezen, ibaiaren erdian Jainkoak bidea
  Israeltarrai idikitzearekin egin izan zien mesede andia.
  Lan oiek eginda, Apaizak Kutxa santarekin jende
  guziaren aurrean jarri ziran, Tabernakulo-dunak eta
  amabi arriak zeramazkitenak ondoren zituztela: eta
  oiek leorrera orduko, geldi zeuden urak amildu, eta
  ibai guzia len-lenago bezala estali zuten. Joan ziran,
  Jerikora legua bat bide zegoan tokiraño, non gelditu
  eta estalpeak ipiñi zituzten, geroko egunetan an egoteko. Ibaitik ateratako amabi arriak Josuek emen ipiñierazo zituen, eta berriz ere esan zien, beren humeai
  zer erantzun bear zieten, zertako ziran galdetzen
  zutenean. Josuek nai zuen, Jainkoaren eskuetatik artutako mesede miraritsuak, beti gogoan iduki zitzaten.
  
  3. Zirkunzisioa, eta Pazkoaren
  berritzea
  Israeltarrak beretzera zijoazen bazter aietako
  Erregeak, zer izu-ikarak artu zituen esatea, erraz ez
  da. Indar andiak zeuzkaten: baña zertako ziran Jainkoak alako mirariak egiñaz, aurrean jarri zitzaien auzo
  bildurgarri batentzat? Errege aien bildur au Josuek
  gogoan zeukala, bete nai izan zituen bi agindu edo
  eginkizun, aspaldian utzita zeudenak, Zirkunzisioa eta
  Pazkoa. Jainkoak Abrahami esan zionez, jaiota zortzigarren egunean, zirkunzisioa egin bear zan: baña dala
  sendatu artean geldi egon bear zalako, eta eremuan
  bizi izan ziran denboran, ordu jakiñik edo berenik
  etzutelako, dala beste bideren batez, etzan, beintzat,
  Ejiptotik irten ezkero, agindu au egin. Beragatik Josue
  eta Kaleb ez, beste guziak zirkunzidatu gabe zeuden;
  eta egon aldi onetan egin ziran; zeñaren bidez leku
  oni deitu zioten Galgala.
  Beste eginkizuna Pazkoa zan. Israeltarrak Ejiptoko
  katibutasunetik irten ziranean, lenengoa egin zan:
  geroztik etzan egin, Sinako mendi-ondoan zeudela,
  
  bein baizik. Oraingo gizonik geienak zer zan ere etziekiten. Pazkoa lenengo illaren amalaugarren egunean
  asten zan: eta nola Israeltarrak egun onek Jerikoko
  ondoan artu zituen, Josuek egin nai izan zuen, Jainkoak aginduta zeukan bezala. Jaunari arkumeak eskeñi
  zitzaiozkan, eta orranz gabeko ogiarekin jan zituzten.
  Galburu-metatxoa ere, legeak zion eran, eskeñi bazitzaion, eta zegozkion beste gauzak egin ziran; eta
  Pazko onek zazpi egunean iraun zuen.
  
  4. Manaren aitzea
  Gauza arrigarri bat egun oietan gertatu zan.
  Israeltarrak galburuak Jaunari eskeñi, eta lur artako
  gariarekin egindako ogia, jaten asi ziran ezkero, etzetorkien, eremuan igaro zituzten berrogei urteetan,
  egunoro jatsi zitzaien mana janari gozo hura. Jainkoak
  onekin Israeltarrai adierazo bide zien, promestutako
  lurrean bein sartu ziran ezkero, etzutela zer uste izan,
  arteraño bezala zer jana zerutik bialduko zienik; ezpada berak lur artan billatu bearko zutela. Josue ere iritzi onetakoa izan zan, eta bere lanbideari ekiten,
  bereala asi zan.
  
  5. Jerikoren ondamena
  Eraso bear zioten lenbiziko erria zan, andik ordu
  beteko bidera zegoan Jeriko, Kanaan guzian erri-itsirik
  sendoena, murru lodiz ingurutua, eta soldadu-talde
  andiak gordetzen zutena. Emen bizi ziranak kontuan
  zeuden, Israeltarrak lenbizian berai erasoko zizaietela
  etsirik. Josuek ere langai andi onetan ondo irteteko
  prestamenak artu zituen: baña ezertan ibilli baño
  lenago, nola zegoan, bere begiakin ikusi naiean, iñorgabe bakar-bakarrik Jerikoko ondora joan zan, begiratzera, eta onetan zebillela, aurkez-aurke jarri zitzaion,
  gizona zalako bat, eskuan ezpata zuela. Josue batere
  bildurtu gabe ondoratu zitzaion, eta galdetu zion ea
  etsaia edo bereetakoa zan? eta erantzun zion, ez
  batzuena eta ez besteena zala, ezpada Jaunaren soldadi edo ejerzituko Lenena edo Prinzipea. Josuek au
  aditu zuenean, auzpeztu, eta Jainkoari agur andia egin
  zion. Aingeru Prinzipe onek agindu zion, oñustu zedilla, leku santuan arkitzen zalako. Erri hura bere gauza
  guziakin artzeko ustea eman zion: onetarako zer egin
  erakutsi, eta Aingeruak aldegin zuen. Josuek, bada,
  
  jende guziari aditzera eman zion, zer gertatu zitzaion,
  eta nola Aingeruak erakutsi zion, Jeriko beretzeko zer
  egin bear zuten. Biaramonean-goiz prestatu, eta egiteko onetan asi ziran. Ara nola. Armadun guziak aurretik jarri ziran: aien ondoren zazpi Apaiz tronpetasoñua joaz: gero lau Apaizek Kutxa santa sorbaldan
  zeramaten: eta atzenean gañerako jende guzia zerraikien. Gisa onetan jarrita, lenengo egunean jira bat
  Jerikoko uri guziari eman zioten, tronpeta-soñua beste
  otsik egin gabe, guziak isillik, eta uria ingurututakoan,
  beren estalpeetan gelditu ziran. Sei egunean au bera
  egin zuten, egunoro jira bat bakarra emanaz; baña
  zazpigarrenean zazpi inguru eman zioten, aldianaldian urreragotuaz, eta tronpeta-otsa ere goratuaz.
  Zazpigarrenean uria jotzeraño alderatu ziran; eta
  tronpeta-otsarekin batean, jende guziak deadar eta
  argamaxa izugarriari emanik, uria isten zuten orma
  eta murru guziak asi ziran erortzen, eta bereala ondatu ziran. Orduan Israeltarrak ezpata eta ganibitakin
  sartu, eta Errege eta mendekoak, ganadu eta abere
  guziak il zituzten, ezer ere bizidunik utzi gabe. Baña
  uri artako gauzarik artzea Josuek zorrotzkiro debekatu
  zien, eta zegoan guzia, uriarekin batean, bertan erre
  eta kiskaldu zan. Bakarrik urrea, zillarra, kobrea eta
  
  burnia gorde ziran Jaunaren ondasuntegirako. Uria
  ikustera joandako mandatariak gorde zituen emakume Rahabi eman zitzaion itza, Josuek gogoan zeukan,
  eta bi mandatari aiek bialdu ziozkan etxera, eta ongille au bere guraso, senide, aide eta ondasun guziakin
  atera, eta beste guziak bezala ondatzetik, gorde
  zuten. Gero Josuek uri doakabe au madarikatu zuen,
  esanaz; iñor berritzen asten bazan, seme zarrena il
  zekiola. Madarikazio eta birau au txit indar andikoa
  izan zan: bada, denbora gitxiren epean, onen aldamenean beste uri bat izen berekoa egin bazan ere, beraren oruan bosteunda geiago urtean etzan astera iñor
  benturatu: eta gero ere Hiel zeritzanak egin nai izan
  zuelako, il zitzaion bere seme zarrena lenengo, eta
  gero gañerakoak, alik eta guziak il zitzaiozkan arteraño, bere setarekin irten nai izan zalako.
  
  6. Akanen zigorrada
  Josue Jerikoz jabetu zanean, gizonak bialdu zituen,
  Hai zeritzan urreneko erria ezagutzera. Berria ekarri
  zioten, erri hura artzen gaitz etzala, eta jende armadun guzia gabe ere, menderatuko zala. Uste oso one-
  
  tan iru milla gizon bakarrak bialdu zituen; baña bere
  gogoaren kontra guzia irten zitzaion. Haitarrak indar
  egiñik, Israeltarrai eraso, abarrakitu, eta Sabaringo
  ibarreraño atzera erazo zituzten, zenbat Israeltar
  bidean illik utzita. Uste gabeko gertaera onek Josueri
  biotza illundu zion. Kutxa santaren aurrean Israelko
  gizon andi eta zarrakin auzpez jarri zan, eta arratsalderaño onela egon ziran. Zer? Josuek Jainkoari esan
  zion: zer esango det, ene Jauna, Israel etsaiak igesi
  bialdu duela ikusita? kanaantar eta beste guziak jakingo dute; gure kontra batuko dira; ingurutuko gaituzte,
  eta gure izena betiko galduko digute. Eta zure yzen
  andiaz zer izango da? Itz oietan zegoala, Jainkoak
  erantzun zion, Israelek gaizki bat egin zuela; aien
  artean bezala norbait, Jaunaren esana autsi eta Jerikoko urian zerbait artuta, gorde zuena; eta gaizkille oni
  zegokion kastigua eman artean, etzala Israelekin izango.
  Biaramonean-goiz Josuek jende guzia bilduerazo
  zuen: Jainkoak ala erakusita, zotz egin zuten, nor zan
  jakiteko: Judako Tribuari erori zitzaion: gero Tribu onetako etxe bati: eta atzenean Akan zeritzanari. Josuek
  gizon au bereala artu zuen, eta esan zion; ene seme,
  ez niri ezer ukatu; esan zadazu, zer egin dezun.
  
  Orduan Akanek erantzun zion: Jaunaren kontra gaizki
  egin det: kapa gorri ederra, zenbat zillar diru, eta urrezati bat ikusita, oien eresia etorri zitzadan; artu eta
  nere etzauntzan gordeta dauzkat. Akanen txaolara
  joan ziran, eta Akanek esandako gauza guziak an arkitu zituzten. Josuek ikusi zituenean, bereala Akan bera,
  bere hume, abere, ondasun, eta txaola bera, zeuzkan
  gauza guziakin arerazo zituen; Akoren larrañera eraman, eta Akan arrikatu zuten, eta atzenean bera eta
  bere gauza guziak erre eta kiskaldu zituzten.
  
  7. Hairen ondamena
  Kastigu onekin Jainkoaren aserrea itzali zan, eta
  Josueri esan zion, etzedilla ikaratu; Haiko erria artuko
  zuela; eta ango Errege eta besteak eskura emango
  ziozkala, Jerikoko Errege eta urikoakin egiña, aiekin
  ere egin zezan. Josuek, bada, ogeita amar milla gizon
  bikañ erriaren alde batera gauaz bialdu zituen, agindurik, gordeta egon zitezela, ark siñalea eman arteraño, eta orduan errian sartu, eta guzia erre zezatela.
  Biaramonean gañerako armadun guziakin bera joan
  zan, beste aldetik erriari erasotzera. Haiko Erregeak
  
  ikusi zuenean, etsaia alderatzen, bere jendearekin
  bidera irten zitzaion, gogor egiteko asmoan. Josue
  orduan eremuronz itzuli zan, igesi zijoalako antzean,
  eta berak eta etsaiak erritik zerbait aldegin zutenean,
  jaso zuen eskuko brokela, zeña aurreko gauean gordeta zeuden ogeita amar milla gizon aiek ikusi zutenean, errian sartu ziran, eta su eman zioten. Josueren
  ondoren joandako Errege eta bere soldaduak erria
  sutan eta kea zeriola ikusi zutenean, itzuli nai izan
  ziran, sua itzali, eta erriko jendeari laguntzera: baña
  su-emalleak bidera irten zitzaiezten, eta oiek aurretik,
  eta Josuek bere jendearekin atzetik eraso zieten ain
  gogorkiro, non, guziak il ziran, bat bakarra ere bizirik
  gelditu gabe. Bereala Israeltarrak errian sartu, eta
  erriko guziak ere il zituzten. Gero ango gauzak beren
  artean, Jainkoak Josueri esan bezala, erdiratzeko arturik, erriari alde guzietatik su eman, eta osotoro auts
  egin zan. Modu onetan Israeltarrak beren izen on, eta
  onorearekin gelditu ziran, eta Akanek lotsa gorrian
  bizia galdu zuen, bere lapurretarekin Israeltarrai ainbeste kalte ekarri zieztelako.
  
  8. Gabaontarren gezurra
  
  Kanaango Erregeak, beren auzo Jeriko eta Haiko
  Erregeen patu gaiztoa, eta Josueren egunoroko aurrerapen miragarriak ikusi zituztenean, elkarganatu
  ziran, eta beren indar guziak bildu zituzten, Israeltarrai arpegi emateko. Baña besteak onetan zebiltzala,
  Gabaontarrak etzuten aiekin bat-egin nai izan; ezagutzen zuten, alabañan, Israeltarren kontra gogor egiterik etzegoala; eta besteen kontu gabe, zetorkien zigorrada gogorrari aldegiñik, beren buruak bizirik gordetzeko modua egin zuten. Ara nola. Gabaongo uria txit
  sendoa, eta Haikoa baño ere indartsuagoa zan: beste
  iru erri andi ere mendean zeuzkan. Haitik Gabaonera
  bost legua bide baizik etzegoan, eta Israeltarrak lenbizi erasoko ziotena. Lau errietako biztanleak, bada,
  bildu ziran, eta Josueri mandatariak bialdu ziozkaten,
  pakean eta adiskide izan nai zirala, adieraztera: baña
  mandatari oiek kontu andia izan bear zuten, Josueri
  esateko, bazter urrutietakoak zirala, eta ez Kanaangoak, zeren baziekiten Josuek arteraño etzuela Kanaango lurrean iñor ere bizirik utzi, Rahab Jerikoko emakume hura bere etxekoakin baizik. Gezur au Josueri
  sinisterazotzeko, ogi erre-zar kaskartuak, ardo-zagi
  zulatu eta arabatuak, soñeko eta oñetako urratuak
  
  eraman zituzten. Gisa onetan Josueri aurkeztu
  zitzaiozkan, esanaz, Israeltarrakin pakean bizi nai zirala: aien mirari andiak entzunda, bazter urrutietatik
  zetozela. Josue lenengoan uzkur zegoan, aien esanera
  jartzeko: baña leiatu zitzaiozkan berriz eta berriz ere,
  eta esan zioten: etxetik irten giñanean ogi erre-berri
  bero-beroak artu giñituen, eta begira orain, zein gogorrak dauden; zagiak ere akatsik etzuten, eta arabatu
  bear izan ditugu: soñeko eta oñetakoak eginda berealakoak ziran, eta orain ara nola urratuak dauden.
  Josuek eta, onek bezala, beste agintariak ere, uzkurtasun geiagori gaizki iritzirik, Gabaontarren esan gezurrezkoak sinistu zituzten, eta Kanaanez kanpokoak
  ziralakoan, Josuek adiskide izateko itz ziñeztua edo
  juramentuaren azpikoa eman zien, eta Gabaontarrak
  etxera itzuli ziran.
  Iru egunen barruan Gabaontarren gezurra eta saldukeria ezagutu zuten. Lanbide onek Josue eta gañerakoai naigabe andia eman zien, zeren bildur ziran,
  etorkizun gaiztoak ekarri zitzan. Israeltarrak beren
  gogoz Gabaongo, eta beste iru errietako jende guzia
  ilko zuten; baña Josuek eragotzi zien, esanaz, bein
  emandako itza gorde bear zala. Josue bera Gabaontarrai joan zitzaien, eta txit arrera ona egin zioten.
  
  Gezur ura arpegira eman zien; baña erantzun zioten,
  bildurrak eaulkierazo ziela: baziekitela, alabañan, bazter aien jabe egin, eta osotoro ondatuko zituztela, eta
  beren buruak gorde naiez, gezurra asmatu zutela: ala
  ere, bere eskuan jartzen zirala. Josuek bere itza gogoan zeukala, esan zien, etzituela ilko: ordea Israelko
  jendearen eta Jaunaren aldarearen serbitzoan bizi
  izan bearko zirala, bear zan egurra egiñaz, eta ura
  ekarriaz. Onekin Josuek Israeltarren erausiak, eta
  Gabaontarrak il-naiak isildu zituen.
  
  9. Eguzkiaren gelditzea
  Gabaongo uria nola Jerusalendik urrean zegoan,
  emengo Errege Adonisedeki Gabaontarrak Josueren
  mendean jarriak min eman zion, eta erasotzeko asmoak artu zituen: ezagutzen zuen, alabañan, auzo batek
  egin zuena, besteak ere egin zezaketela, pakean utzi
  ezkero. Gabaon uri andientsu eta jende indartsua gordelari zuena zan, eta au artzearekin, Israeltarrai Jerusalenerako bidea zerbait katibutzen zien, eta denbora
  berean Gabaontarrak ere kastigatu nai zituen. Langai
  onetan nai bezala irteteko, auzoetako lau Erregeri
  
  mandatariak bialdu ziezten, eskatzen ziela, arren,
  beren soldadu-taldeakin lagundu zizaiotela, zeren lan
  au guzien onean izango zan. Lau Erregeak Jerusalengoarekin batu ziran, eta Gabaoneronz joanik, ingurutu
  eta itxi zuten. Gabaontarrak ain estu eta galtzeko
  bidean arkitu ziranean, Josueri Galgalara gaztigatu
  zioten nola zeuden, eta bost Errege aien indarrai ezin
  gogor egin zizaieketela, baldin ezbazien bere-bereala
  laguntzen. Josue, bere serbitzari berri oiei on-egiteagatik, prestatu zan laguntzeko, lenago Jainkoari baimena eskaturik. Gabaonera bere jendearekin gauaz
  joan zan; biaramoneko egun-sentian bost Erregeai
  itsumustuan eraso zien, eta Gabaonen ondoan asko
  gizon il zituen: gañerakoak erri itxi batzuetara igesi
  zijoazela, arritzar-jasa andi batek artu, eta lau orduko
  bidean kalte andiak egin ziezten. Ala ere bost Erregeak eramandako jendea ugaria izanik, Josueren ganibitak, eta zerutik jatxitako arri-abarrak ukitu gabeko
  asko bizirik gelditu, eta bazter guzietara zabaldu
  ziran. Josuek nai zituen guziak bein betiko ondatu,
  baña zeukan baño egun-argi geiago bear zuen, igesi
  zebiltzanak, gauaren babesean gorde gabe, atzitzeko.
  Estura larri onetan, Josueren sinismen andiari baizik
  iñori gogoak emango etziona, egin zuen: eguzkiari
  
  agindu zion, bere bidean gelditu zedilla, eta eguzkiak
  Josueren esana egin zuen. Josuek eguzkia ikusi zuenean bere esanera geldituta, osotoro arriturik, jarri
  zan mesede ez-aditu onegatik Jaunari eskerrak ematen. Onetan zegoala, eraman zioten berria, bost Erregeak Mazedako leize-zulo batean gordeta arkitu zituztela. Bereala agindu zuen, arriakin leizeko ataka ondo
  itxi zedilla, eta emen ipiñirik nork kontu-egin, gañerako guziak igeslarien ondoren joan ziran. Egun bat
  osoan eguzkia geldi egon zan; bitarte onetan Israeltarrak, banaka batzuek ez beste etsai guziak, atzitu eta
  il zituzten, eta beren lekuetara itzuli ziran, bat bakarrik ere bereetakorik ez il, eta odol-tantarik ere isuri
  gabe. Josuek bere lana egin zuenean, bada, eguzkiak
  bere ibilliari eman zion; eta alakorik berriz ez gero, eta
  ez lenago ikusi da. Gauean jendeari atsedena eman,
  eta biaramonean Josuek leize-zuloan gordeta zeuzkan
  bost Errege aiek ilerazo, eta ipiñi zituen bost agatan
  zinzilika, non egun guzian egon ziran, eta illunabarrean eratsirik, eraman zituzten ezkutatu nai izan
  ziran leize-zulora, eta emen arriz ondo itxita, ondorengo urteetan egon ziran.
  Egun onetan berean Mazedako uriari eraso eta
  arturik, Errege eta gañerako guziak il zituen. Beste
  
  erri sendo asko eta Erregeakin berebat geroko egunetan egin zuen; eta erasotako guziak garaiturik, itzuli
  zan Galgarara, non negu hura igaro zuen, egin ziezten
  ainbeste mesedeen truke, Jaunari eskerrak emanaz.
  Kastigu gogor oiek Josuek egiten zituen, bazter
  aietakoak ezagueran sartuta, Jainko egiazkoagana
  jarri zitezen, edo izuturik, berena etzuten lekutik igesegin zezaten, idolozale aiekin kutsutzeko, Israeltarrai
  biderik eman gabe. Jainkoak lur promestu hura garbiro gorde nai zuen; eta Josuek Jainkoaren gogoko berri
  baziekien; argatik etzuen iñor ere bizirik uzten.
  
  10. Josueren beste garaipenak
  Kanaango Errege, Israeltarrai gogor egiteko elkarartu zutenak, ikusirik Josueren garaipen miragarriak,
  eta amaika Errege beren lagunak illak, izutu zitezkean; baña etzuten etsitzen, eta beren indar guziz
  andi paregabekoetan ustea ipiñita, Josue beartu
  zuten, udaberrian gerrara irtetera. Josue prestatu zan,
  eta bereala jakiñik, etsaiak zein lekutan erasotzeko
  asmoa zuten, isill-isillik abiatu zan, itsumustuan bidera irteteko ustean. Etsaietara urreratu zanean, Jainko-
  
  ak bizkortu zuen, esanaz, etzuela zer bildurrik izan:
  biaramonean guziak eskura emango ziozkala, nai
  zuena egiteko. Ala gertatu zan. Gitxiena alakorik uste
  zuten garaiean sartu zitzaien, eta Errege elkar-artuak
  osotoro ondatuta, gizakume guzia il, eta gurdi eta
  gañerako gerrako tresna guziak erre zituen; eta ondamen onen bitartez, Kanaango bazter geienen jabe
  bereala egin zan. Erraz ez da esatea, zenbat izan ziran
  etsai galduak, eta uri artuak. Zerbait ere ezagutzeko,
  asko da jakitea, sei urteren buruan ogeita bederatzi
  Errege eskuratu, eta il zituela.
  Josuek ikusirik, Kanaan geiena beretu zuela, eta
  pakea ematen zitzaiola, uste izan zuen, Israelko Tribuai, nori bere zatia, emateko ordua etorri zala, arteraño guziak batean bezala, geroztik bakoitzak berea
  zaindu, eta etsaiari arpegi eman zizaion. Asi ziran zotz
  egiten, eta Tribu batzuei beren zatiak emanik, gañerakoakikoa beste egun batean egiteko utzi zuten.
  
  11. Galgalatik Silora Kutxa
  santaren aldatzea
  
  Lenago esan da, Kanaango lurrean sartuta, bereala Kutxa santarekin Tabernakuloa, gero Galgala deitu
  zitzaion lekuan, ipiñi zutela, eta onen inguruan, oi
  bezala, bizitokiak egin zituztela. Zazpi urtean Kutxa
  santa emen egon zan, eta Israeltarrak etsaiai erasoaldiak egin ondoren, onara itzultzen ziran atsedetera.
  Baña Galgala izanik Kanaango ertz bat, Josuek pensatu zuen, egokiago zala Kutxa santa Kanaanen erdierdian egotea, Israeltar guziak erosoago joan zitezen,
  eta beren lanak aisago egin zitzaten. Silo auturik,
  Kutxa santarekin Tabernakuloa aldatu zuten, eta
  gerozko lareun urtean gitxi gora-beera emen egon
  zan.
  
  12. Kanaanen banatzea, eta
  partitzea
  Silon zeudela, buru-eman nai izan zioten arestian
  aitatu dan, Kanaango lurra Tribu guzien artean banatzeari. Onetarako neurtzalleak alderdi guzietara bialdu, eta amabi puska egiñik, Jakoben amar seme
  Ruben, Gad, Juda, Benjamin, Simeon, Zabulon, Isakar,
  Aser, Neptali eta Danen, eta Jose amaikagarrenaren bi
  
  seme Efrain, eta Manasesen etxeak edo ondoreak
  bana artu zuten; eta zati oiei guziai, nori bere buru
  edo iturriaren izena eman zioten, eta geroz izen onekin ezagutu izan ziran.
  Jakoben semeetatik Lebiren ondorea bakarrik bazter berezi edo jakin gabe geratu zan: ala ere, besteak
  bezain ondo, edo obeto: bada, gañerakoak gauza
  guzien amarrenak, eta lenbizi edo primiziak zor ziozkaten, eta beste artubide askorekin batean, berrogeita zortzi erri, beren barrutiakin Kanaan guzian, oremen banaiatu edo zabalduak, bere-bereak zituen.
  Kaleb, Josueren lagun maiteak ere, zatitxo bat artu
  zuen, bere leialtasunagatik Jainkoak agindu zion eran.
  Bakarrik Josue guzien buru, eta ainbeste nekerekin
  guzientzat adiña irabazi zuena, ezer gabe gelditzen
  zan, eta bere gogoz etzuen egundaño eskatuko ere:
  baña Israeltarrak, berandu bederik, oroitu ziran, Jainkoak aginduta zeukala, Josueri bere saria emateko eta
  naieneneko bazter bat eskeñi zioten, eta autu zuen
  Efraingo Tribuan zegoan Tamnat-Saraa zeritzan erri
  txiki ezer-ez bat, ezagutu zedin, bere eresi bakarra
  lanbide guzietan Jainkoaren esana egitea izan zala.
  Josuek aukera au egin zuen, Silotik gertuan zegoalako,
  
  eta bere bizileku onetatik Jaunaren etxera noiz-nai
  eroso joan zitekealako.
  
  13. Josueren eriotza
  Urte batzuek Israeltarrak pakean bazeramakiten,
  nork bere alderdian, eta Josue egunetan aurrera zijoan. Au ezaguturik, Israelko Prinzipe, agintari, eta
  beste gizon elduenak bere ondora erakarri, eta esan
  zien: Zartu naiz, nere egunak badijoaz. Dakusute, Jainkoak zuen alde zenbat egin duen: lur andiak menderatu dituzute: ala ere, oraindik bazter txiki batzuetan
  zer egin badaukazute: Jainkoak oiek ere zuen eskuetan ipiñiko ditu, agindurik zauzkaten bezala; baña
  bere esanak kontuz egitzatzute. Gero beste egun
  batean Israelko guziak beregana bildu, eta Moisesek
  denbora batean bezala, erakutsi zien, Jainkoa ondo
  serbitzeko zer egin bear zuten: ala egiteko itza eman
  zioten, eta atzenean guziai agur betikoa egin zien.
  Andik laster Sikemen il zan, eta Tanat-Saraan berak
  prestatutako obian lur-eman zitzaion. Israeltarrak,
  ainbeste garaipen irabazi zituen buru eta agintari bati
  zegokion progua, egin zioten. Il zanean eunda amar
  
  urte zituen. Ejipton jaio, eta berrogeita amairu urte
  egin zituen: beste berrogei eremuan: sei Kanaango
  lurra beretzen, eta atzenekoak pakean, eta Israeltarrai erakutsi onak egiten, eta gauzak zuzentzen.
  
  14. Joseren ezurren lurpetzea.
  Eleazaren eriotza
  Denboratsu onetan Joseren ezurrak ere Sikemondoan lurpetuak izan ziran. Lenago esan da, Patriarka andi onek bere anaiai agindu ziela, kontu izateko,
  bere ezurrak Kanaanera eraman, eta emen lurpetzez.
  Il zanean gorputz-illa balsamatu, eta gorde zuten,
  Ejipton egon ziran bitartean. Moisesek , Ejiptotik irten
  ezkero, beti berekin erabilli zuen: eta Moises il
  zanean, Josue jabe egin zan: Galgalan iduki zuen, eta
  Kanaan menderatu zuenean, Sikem-ondora aldatu,
  eta aita Jakobek etxeko illak ipintzeko Hemor-en
  
You have read 1 text from Basque literature.