Testamentu zarreko kondaira - 08

Total number of words is 3806
Total number of unique words is 1551
34.6 of words are in the 2000 most common words
48.4 of words are in the 5000 most common words
56.6 of words are in the 8000 most common words
Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
eskeñitako lur eder aren ateetara ezkero, sartu gabe
itzuli bearra. Zergatik ote? Jainkoagan uste eta esperantzarik artzen etzutelako. Gogo gaiztoz bederik, eremuaren erdira biuru ziran bada.

2. Jaieko langillearen kastigua
Israeltarrak ogeita emezortzi urte eremuaren
erdian igaro zituzten. Bitarte luze onetako gora-beerak eta gertaerak esatea erraz ez da. Eskritura Santak
lenbizi esaten diguna, jai-egun bateko langillearen
kastigua da. Israeltarrak Moises eta Aaroni gizon bat
eraman zioten, esanaz, jai-egunean egur-biltzen arkitu zutela. Itsian sartu zuten, eta gizon oni zer egin
etziekitelako, Moisesek Jaunari galdetu zion, ea zer
egin bear zitzaion: eta Jainkoak erantzun zion, beren
bizilekutik kanpora eraman, eta arrika il zezatela. Ala
egin zuten. Egikera onekin Israeltarrak erakutsi zuten
Jaunaren lege santa gordenaia, gauza guzietan izan
balute, Moises beren buruak etzuen ainbeste eramankizun izango; baña onekin eman zioten pozak, etzuen
luzaro iraun: bada, egun gitxiren buruan, arteraño
izan zituen naigabe guzien azkarria, sortu zizaion.

Jainkoak ipiñiak ziran Moises Israeltarren libratzalle
eta buru, eta Aaron Moisesen laguntzalle eta Aitasantu; au gauza jakiña, eta mirari askoren bitartez
Israelen ikasia zan: baña leku guzietako gaitz agindunaia an ere bazan; eta Kore, Datan, Abiron eta Han
beste berreunda berrogeita amar lagun, nagusientsuen artean egiñik, Moises eta Aaronen kontra jaiki
ziran. Datan eta Abironek Moisesi nagusitza berentzat
kendu nai zioten, ziotela; Nork jende oni agintzeko
eskua eman dizu? Oraindañokoa asko da bada: zu ere,
besteak bezala, aginte gabe izan zaite. Korek apaizatza Aaroni kenduta, beretzat nai zuen, hura ere Leviren jatorria zalako; bada, zioten, odol onetako guziak
santutuak zirala.
Moisesek asaldatze au ikusirik, Jaunari auzpez jarri
zitzaion eskatzen, esturasun artatik, arren, atera zezala. Jainkoak eskea aditu zion, eta uste oso-osoarekin
jaiki zanean, aurrean etzuen iñor ikusi, Kore bere
berreunda berrogeita amar lagunekin baizik. Datan
eta Abiron berenarekin irteteko lagun geiago egitera
joanak ziran; eta Han etzan ostera agertu. Orduan
Moisesek Kore eta bere lagunai esan zien, biaramonean ikusiko zutela, Jainkoarenak edo langintza artarako Jainkoak autuak zein ziran. Zu, Kore, eta lagunok,

esan zien, inzensu-ontziak eskuan artu, eta Jaunaren
aurrean, inzensua suan ipiñi ezazute, eta berak esango du, santuak zein diran.
Moisesek ezagueran sarerazo naiez, alegiñak egin
zituen: Kore eta bere lagunai berriz ere itzegin zien,
esanaz; ea Jainkoak Tabernakuloan bere serbitzoak
egiteko, eta jende guziaren aurrean egoteko autuak
izatea ezer gitxian zeukaten?
Zer? Jainkoak bere ondoraño sartzeko eskua eman
dizute, apaizatza bera ere gero zerendu naiez ibiltzeko, eta Jaunaren beraren kontra altxatzeko? Zein da
Aaron, zuek gaizki-esaka erabiltzeko? Baña egin-al
oiek alperrik ziran. Korek indarrez nai guzia egin uste
zuen; beragatik gortua zegoan, Moisesen ondo-esanak aditzeko.
Moisesek etsirik, etzuela Kore eta bere lagunakin
ezer egiten, Datan eta Abironi beren egonlekuetara
mandatariak, bialdu ziezten esatera, etorri zekizkiola,
eta aien eskaeraren gañean elkarrekin itzegingo zutela; baña gaztigua etzioten ezertan artu. Ez goaz, erantzun zuten. Moisesi gitxi deritza eznea eta eztia
zeriozkan Ejiptoko lurretik emen baso-mortuan iltzeko
ateratzea, bere mendean ezbagauzka? Ez goaz, ez.
Jainkoagandik artutako mesede guziak oñ-pean artzen

zituen erantzuera lotsagabe onek; Ejipton izan zuten
morrontza gogorrari eznea eta eztia deitzen zion erantzuera onek, Moisesen biotz goxoa osotoro laztu zuen;
baña etzuen besterik egin, ezpada Jaunaren eskuetan
bere ustea ipiñi, eta berriz ere Kore eta bere lagunai
joan zitzaien, eta esan zien, len itzegiña egiteko prestatu zitezela. Biaramonean Moises bere anaia Aaronekin Tabernakuloaren atarira joan zan; baita Kore ere
bere lagunakin. Beste asko ere an bildu ziran, batzuek
ikusmirara, eta besteak asaldatu aiei premia bazan,
laguntzera.

3. Kore, Datan, Abiron, eta
lagunen ondamena
Jainkoa bereala adierazo zan. Tabernakuloari itzal
egiten zion odeia bat-batetan agertu zan, argia eta
tximistak zeriozkala, eta ots batek Moises eta Aaroni
esan zien, billera artatik aldegin zezatela, beste
guziak ondatuak izan zitezen. Moises eta Aaron auzpez jarri, eta Jaunari eskatu zioten, etzitzala batzuek
besteakgatik galdu. Jainkoak orduan Moisesi agindu
zion, Kore, Datan eta Abironen bizilekuetatik jende

guziak kentzeko. Israelko gizon elduenak berekin Moisesek artu, eta joan zan, Jainkoaren esana egitera.
Datan eta Abironen estalpe-ondoan jarri, eta zer gertatzen zan ikusi naiez, ara joan ziran guziai esan zien,
andik aldegin zezatela, ezeri ere ukitu gabe, angoakin
batean galdu etzitezen. Atze guziak bereala igesegin
zuten, eta Datan eta Abiron beren etxe-atarietan jarri
ziran, iñor bazijoakien gogor egiteko asmoan: baña
auzia etzuten Moisesekin, ezpada Jainkoarekin. Datan
eta Abironen oñ-peko lurra, ots izugarri bat egiñaz
idiki, eta bizi-bizirik ondatu ziran berak, beren emazteak, seme-alabak, mirabe, abere, etxe... itz batean,
zegozkien guziak, eta etzan Israelen aien aitamenik
geiago egin. Ingurukoak ondamen izugarri au ikusi
zutenean, igesari eman zitzaiozkan, nora eta nola
etziekitela, lurrak jan zitzan bildurrez. Zer negargarria
ainbeste lagun beren oben-kulpaz galtzea! Baña Jaunaren esku zuzena etzan onetan gelditu. Moises
bereala Tabernakulora joan zan: eta Aaron eta beste
apaizai bakarrik zegokien inzensatzeko langintzan,
Kore eta bere lagunak asi ziranean, Kore lurrak iretsi
edo tragatu zuen, etasu izugarri bat-batetan sortu
zanak, bere berreunda berrogei ta amar lagunak kiskaldu zituen. Gero Eleazar, Aaronen semeak, gorputz

ikaztuen artean zeuden inzensu-ontziak artu, eta ategañ batean josi zituen, Kore eta bere lagunai gertatua
gogoan izan zezaten, eta etzegokion eliz-lanetan
sartu nai zuen beste edozein eskarmentatu zedin.
Kastigu izugarri oiek, Israelko guziak ikusi zituzten: eta berriz alakorik ez etortzeko bideak itsi bearrean, Moises eta Aaronen kontra itzegiteari berriro
ekin zioten. Biaramonean bi anaia oiek Tabernakuloaren atarira joan ziran, eta Aaron eliz-lanetan asteko
bere apaiz-soñekoak janzirik zegoala, aurreko egunean ildakoen aide eta adiskideak elkar-artu, eta Moises eta Aaronen kontra deadarrari eman zitzaiozkan,
ziotela; gure anaiaen borreroak zuek zerate, eta geratuko etzerate alik eta Jakoben atzeneko odola isuri
arteraño. Aide eta adiskideetatik gañerakoetara ere
iskanbilla zabaldu zan; nondik-nai etzetorren otsa eta
deadarra baizik: eta Moises eta Aaron igesi Tabernakuloan sartu, eta Jaunaren eskuetan jarri ziran.
Emen sartu orduko, odeiak estali zuen, eta Jainkoaren aserrea agertu zan. Moises eta Aaronek ezagutu
zuten, jende gaizto arentzat gauza onik etzala. Jainkoari bein eta berriz eskatu zioten, arren, jende aren
errukimentua izan zezala: baña Jainkoak etzien aditzen. Moisesek, bada, igerririk atarian zerbait bazala,

auzpez zeuden lekuan Aaroni esan zion; jaiki zaite,
inzensu-ontzian sua ipiñi, eta jende ari zoazkio, suaren erdian sar-zaite, eta beraren alde Jaunari eskazaiozu. Aaron bere apaiz-janziakin, inzensu-ontzi
eskuan zuela, irten zan, eta jende guzia ikusi zuen, su
eta gar zeriola; il eta bizien erdian sartu eta sua itzali
zuen; baña ordurako amalau milla eta zazpireun lagun
kiskaldu ziran.

4. Aaronen zigorra
Esan diran gertaera negargarriakin Jainkoak garbiro adierazo bazuen ere, apaizetako autuak Aaron eta
bere humeak zirala, are obeto ezagutu zedin, sinisgarri berri bat eman nai izan zuen. Moisesi agindu zion,
Israelko amabi Tribuetako nagusi edo Prinzipeen
eskuetatik amabi zigor artu zitzala, eta nori bere
nagusiaren izena ipiñi zizaiola: bere Tribukoarenarekin au bera egin zezala: zigor oiek Tabernakulora
elkartasuneko kutxa-aurrera eraman zitzala, eta apaizatzarako autua zegoanaren zigorra loretuko zala.
Moisesek Jainkoak agindu guzia egin zuen: eta iñork
zer esanik izan etzezan, gau guzian kontuartzalle asko

zai egon ziran. Biaramonean Moises, guziak zekustela,
Tabernakuloan sartu zan, eta Aaronen zigorra bakarrik arkitu zuen ostoz janzia eta lorez betea. Zigor
guziak atera, eta nori berea eman zion, eta eraman
zituzten: baña Aaronena Jainkoaren aginduz Kutxa
santan gorde zan, beti jakin zedin, apaiz-izatea Aaron
eta bere jatorkiari zegokiela. San Anbrosioren iritzian
zigor onek, Kutxa santan egon zan denbora luze
guzian, bere osto, lore, eta garauakin iraun zuen.

5. Israeltarren Kanaan-ondora
itzultzea. Mariaren eriotza
Israeltarrak ikusi zituzten kastigu ikaragarriakin,
noizbait bear da, zerbait zentzatu ziran; ezdakigu,
beintzat, eremuan bizi izan ziran beste ogeita amazazpi urte eta geiagoan, iskanbilla berririk ipiñi zutenik. Bitartean Kanaango lur gozoa ezertzat artu etzuten geienak, iltzen zijoazen. Onela, Jaunaren itza betetzeko ordua, bazetorren: eta Ejiptotik irten ziranetik
berrogeigarren urteko lenengo illean, Kades zeritzan
Kanaango muga-ondora itzuli ziran. Moisesek emen
naigabe andi bat izan zuen; bada, Maria bere arreba

maitea il zitzaion. Moisesek iltze onekin zer atsekabea
artuko zuen ezagutzeko, ezdago begiratu baizik, bere
neke eta ibillera gogor guzietan zein lagun ona izan
zuen. Eriotzatik Mariak gorde zuen, saskitxoan sarturik ibai ondoan ipiñita: bere ama egiazkoa iñudetzat
Mariak eratu zion; Ejiptoko neke guzietan Maria jarraitu, eta katibutasun gogorrean Mariak lagundu zion:
ytsaso gorria igaro zutenean, Jaunari eskerrak ematen
eta alabatzen, emakume guzien buruan Maria jarri
zan: bera izan zan Igarta edo Profeta, Jainkoak gauzaisill asko agertzen ziozkana, eta gaizki-esale batzuen
artean bizita, anaiaren kontra bein zerbait esan
bazuen ere, umiltasun andiarkin kastigua nozitu
zuena: Maria izan zan, bada, donzellatasuneko bizimodu garbia lenbizi artu zuena: eta atzenean bere bi
anaiaen eskuetan eunda ogeita amar urtekoa il zan,
santa bezala.
Moisesek atsekabe andi onen ondoren, etzuen
izan ariñagoa, Kadesen Israeltarrak berriro eman ziotena. Len-lengo erausi eta gaizki-esateak berriztu
zituzten. Zertako Ejiptotik ekarri ginduzun, Moisesi
ziotsaten, ez pikurik, ez matsik, ez mingranarik izaten
dan, eta urik ere ematen ez duen lur elkor onetara?
Moises eta Aaron, espadasun eta kejura oiek entzun

zituztenean, Tabernakuloan sartu, eta auzpezturik,
Jaunari ur-eske jarri zitzaiozkan, onekin aseta, isildu
zitezen. Jainkoak entzun zien, eta Moisesi agindu zion,
zigorra artu, eta jende guzia bildu zezala: gero berak
eta Aaronek, arriari, guziak zekustela, itzegiteko, eta
ura agertuko zala. Moisesek, bada, ainbeste mirari
egindako makilla Kutxa santaren ondotik arturik,
aurrean zeukan arria, bi aldiz jo zuen, eta ur gozo ugariak eman zituen iturri bat sortu zan, eta asetzeraño
edan zuten.
Onekin orduko oien erausiak isildu ziran; baña
Moisesek Jainkoaren begietan egin zuen utsegite bat,
bi anaiai txit garesti irten zitzaiena. Jainkoak, bakarrik
esan zien, arriari itzegiteko, ez jotzekorik: baña bein,
ez ezik, birretan ere, beingoan urik eman etzuelako, jo
zuten, eta Jainkoak etzien ondo artu, zeren adierazten
zuten, itzegite utsarekin ura sortuko zanik etzutela
uste. Gero Jainkoak esan zien, zergatik aren agindua,
ark esan bezala, egin etzuten, lur gozo anziñatik eskeñian, etzirala sartuko. Berri mingarria! Israeltarren bi
gidari aiek, Ejiptoko katibutasunetik ateratzeko lana
beren kontura eman zitzaien ezkero, izan zituzten
neke eta eramankizun guziak arintzen ziezten, noizbait ere atsegiñetako lur gozo artan sartuko ziralako

pozak: eta orain, ara gabe ilko zirala, Jaunaren beraren aotik entzuteak, bi anaia aien biotzak osotoro
illundu zituen: ala ere Jaunaren esanari burua umilkiro
makurturik, arterañoko leialtasun berarekin beren lanbideari jarraitu zitzaiozkan.

6. Aaronen Eriotza
Moisesek eunda ogei urte zituen, eta Aaronek iru
geiago, lur eskeñian sartuko etziran berria artu zutenean. Albista au Aaronen aldetik laster egiztatu zan.
Israeltarrak Kadesen iru illabete luzeak egin zituzten;
laugarrenean Moserara Hor-ko mendi-ondora aldatu
ziran. Emen zeudela, Ejiptotik irten ziran berrogeigarren urteko bostgarren illaren lenengo egunean, Jainkoak Moisesi esan zion, Aaron eta onen seme Eleazarekin Hor-ko mendira igo zedilla, eta apaiz-soñekoak
Aaroni kendurik, Eleazari jazteko, eta Aaron an il bear
zala. Moisesentzat bere anaiaren iltzea naigabe andia
zan: ala ere, Jainkoak agindu ziona egin zuen: eta
Aaronek, ezbazuen ere, ez bere osasunean, ez bere
indarretan, eriotza berealakoaren aztarnarik ezagutzen,Jaunaren esana gogoan artu, eta atzen-orduari

pake onean itxedon zion. Moisesek soñekoak aitari
eranzi, eta semeari janzi ziozkanean, bereala anaia
eta semearen eskuetan Aaron il zan. Eunda ogeita iru
urtekoa zan; oietatik larogeita iru Ejiptoko morrontza
gogorrean, eta beste berrogeiak Aita-santu-lanetan,
eta bere jende maiteari on-egiten igaro zituen. Moises
baño zarragoa bazan ere, anaiari beti nagusitzat begiratu izan zion. Anaia il zitzaionean, Eleazar Apaiz
berriarekin Moises errira jatxi zan; eta Israeltarrak
Aaronen il-berria artu zutenean, negar-malko miñak
isuri zituzten, eta ogeita amar eguneko progua egin
zioten. Mendi berean, zegokion onorearekin gorputzilla lurpetua izan zan.

7. Aradko Erregea, eta bere
ondamena
Israeltarrak Moseran bazeuden, bideari ekiteko
odeiak noiz adieraziko zien begira, izu-ikara gogorra
auzoetan zabaltzen zutela. Artu bear zuten lur edo
bazter aietako Erregeai, alako jendetza eta ainbeste
armadun ateetan idukitzeak, buruausterik asko ematen zien. Geiena bildurtzen zana, Aradko Erregea zan,

zeren bere erreinua zan, Israeltarrak arkitzen ziran
lekutik lenengo zegoana. Errege onek, bada, etsai
portitz ura bere ataritik kendu naiez, alda-aurrea arturik, Israeltarrai eraso zien, alako gauzarik gogoan
etzeukaten garaiean, eta lenengo sarreran goiartu
zien edo benzutu zituen, eta zenbat banaka atzitu ere
bai. Orduan Israelek Jaunari, Kananeoen erriak osotoro ondatzeko itza, eman zion, baldin aren eskuan ipintzen bazituen. Jainkoak eskeñtza au ondo artu zien:
erabakita zeukan, alabañan, Kanaan biurriaren ondore guzia galtzea, Sem, Abraham, Isaak, Jakob, eta oien
ondorengo Israeltarrai, Sem asabaren aldetik legez
eta bidez zegokien lurraz jabetu, eta besterenean bizi
ziralako.
Egiaz, Israeltarrak Jaunaren laguntza berekin zutelako uste osoarekin, Arad eta bere jendeari berriro
eraso zieten; eta Errege bera il, eta bideko erri guziak
erre zituzten.
Andik egun batzuetara, odeiak abian ipiñi zituen,
eta Seir-ko mendiak-beera Itsaso gorrironz joan ziran,
or-emen ibilli batzuek egiten zituztela; baña zeramazkiten bideak, opa zuten lekurako laburrenak ez bide
ziralako, len-lengo erausi eta gaizki-esateak berriztu
zituzten. Zertako Ejiptotik eremuan iltzera ekarri gin-

duzun? Moisesi zerasaten. Emen ez ogirik, ez urik
dago, egunoroko mana aulak gogoan jo gaitu. Moisesek etzuen uste, ainbeste aldiz kastigatuta, gero erausi oiek berritzerik; baña Israeltarren griña zertara zan
ikusia zegoan. Ala ere, aldi onetan artu zuten zigorradarekin, noski, zentzatu ziran, edo len-lengo murmuratzalle guziak il ziralako, edo berriak osotoro izutuak
gelditu ziralako; etziran, beintzat, geiago erausietara.

8. Sugezko kastigua
Jainkoak, bada, mingañ gaizto aien kastigurako
bialdu zituen, sua zerioten suge-taldeak, zeintzuen
miztoak ukitzen zutena, kiskaldu eta illik geratzen
zan. Ikusirik, epe laburrean guziak iltzera zijoazela,
Moisesi joan zitzaiozkan, esanaz; Jainkoaren eta zure
kontra itzegiten, gaizki egin degu. Moises Jaunari
aurrean jarri zitzaion jende damutu onen alde barkazio-eske, eta Jaunak bere eskaria entzun zion. Agindu
zion, metalezko suge bat egin zezala; eta suge au
ikusten zuten guziak, beste pozonizko aiek ukituta
egon arren, sendatuko zirala. Moisesek ala egin, eta
nondik-nai ikusten zan leku erpin batean ipiñi zuen:

eta berari begiratu utsarekin, ozkatu eta zauritu
guziak sendatzen ziran. Zer ordea? Metala urtu eta
sugea egin bitartean, lur eskeñian sartuko etzirala,
Jainkoak ogeita emezortzi urtez lenago esan zien guziguziak, il ziran, Jaunaren esana zearo betetzen zala,
eta orduko gaiztakerian kutsutu gabeak, eta geroztik
jaioak bakarrik gelditzen zirala.
Zein egoki, leku erpin batean ipiñitako sugearekin,
Jainkoak lenagotik adierazo zuen, noizbait gurutzean
goratua izango zan munduaren Sendatzallea! Suge
ura ikusiak, suge pozonizkoen ozkada guziak gorputzetan sendatzearekin, erakutsi zitzazkigun, Jesus
gurutzekoak gure animaetan egingo zituen sendatze
miragarriak. Israeltarrak etzioten, zer esan nai zuen,
igerri: baña geroz ikusi zanarekin, garbiro ezagutu
zan, zertako zan.

AMAIKAGARREN IRAKURGAIA
1. Balaan Profeta
Bete bide zan, Israeltarrak beren lur eskeñira joateko, Jainkoak erabakita zeukan ordua: irten ziran,
beintzat, odeiak ala erakutsirik, ainbeste lagun illak
uzten zituzten leku gogoangarri onetatik. Laster arkitu ziran, Hesebongo Errege Sehoni eta Basango Ogi
arpegi eman bearrean, zeintzuek beren jende guziarekin batallan il, eta bi erreinuen jabe Israeltarrak geratu ziran. Balak Moabko Erregeak ikusirik, bi aurrekoai
Israeltarrakin zein gaizki joan zitzaien, bildurtu zan,
eta etsi zuen, arentzat ere patu bera zegoala, Madiantarrakin elkar-artzen ezbazuen. Esturasun onetan,
bada, Madiantarrai bere asmoa agertu zien. Madiantarrak zeukaten azti ots andiko bat, Balaan zeritzana,
zeñak Madiantarren usteetan, naiz bedeinkatzeko,
naiz madarikatzeko eskua bazuen. Balak eta Madiantarrak, bada, baturik, Balaan aztiaria gaztigatu zioten,
baldin Ejiptotik irtendako jendedi bildurgarri hura
madarikatzen bazuen, eskuerakutsi andiak emango

ziozkatela. Balaan diruzalegia zan, ain era ona nolanai galtzeko; baña ikaratzen zan, Jainkoagandik ainbeste laguntza artutako jendea madarikatzen, eta
mandatariai esan zien, gau bat itxedon zezatela, Jainkoak zer nai zuen jakin artean. Biaramonean esan
zien, Jainkoak hura aiekin joaterik etzuela nai. Bi Erregeak ezezko au artu zutenean, eskaera berarekin
mandatari andizkiagoak berriro bialdu ziozkaten:
baña Balaanek bigarrengoan erantzun zien, urrezko
eta zillarrezko etxe bat ematen bazioten ere, Jaunaren
itzik ezin autsi zezakeala: ala ere, gau artan egon zitezela, eta zer egin, Jainkoari galdetuko ziola. Balaanek
baziekien, Jainkoak zer nai zuen; baña galdez jarri
zitzaion, menturaz bere gogora erantzuten ote zion.
Jainkoak utzi zion, bada, nai zuena egin zezan, eta
diruak biotza beretu zion.

2. Balaanen astoa
Biaramonean-goiz mandatariai esan zien, bazijoala, eta gaztigu onekin Erregeagana aurreratu zitezela.
Balaan bere asto-gañean donario andiarekin bazijoan,
eta bidera irten zitzaion aingeru bat, Balaanek ikusten

etzuena, astoak bai ordea; eta ezpatarekin aurrean
jarrita, bidea isten ziolako, astoa bidetik zearkatu zan,
eta korrikari eman zion. Balaanek joka zuzendu nai
izan zuen, baña alperrik; eta paret-arte bat igarotzean, aingerua berriz ere aurkez-aurke jarri zitzaion,
eta ezin bestean, astoa etzan zan, eta Balaanek are
geiago jotzen zuen. Orduan Jainkoak, oi-ez bezalako,
eta menturaz bestetan aditu ez dan miraria egin zuen.
Astoari itza eman zion, eta astoa nagusiari itzegiten
jarri zitzaion, ziotsala; zer egin dizut? zertako jotzen
nazu? Balaanek, gizonarekin itzketan bazegoan bezala, erantzun zion: zergatik merezi dekan. Orduan
Balaanen begiak zabaldu ziran, eta ikusi zuen bidea
isten zuen aingerua. Balaan auzpez jarri zan,eta bere
gaizki-egiña ezagutu zuen, eta aingeruari esan zion,
Jainkoak nai etzuen ezkero, etzala aurreronz joango.
Zoaz oriekin, aingeruak erantzun zion: begira, ordea,
esan, nik erakusten dizudana baizik. Balaan aztia
Balak Errege eta bere lagunak txit ondo artu zuten;
eta lenbaitlen Israeltarrak madarikatuak ikusteagatik,
eraman zuten mendi-gañ batera, emendik bere madarikazioa ezarri zizaien; baña Balaan, aingeruak erakutsi ziozkan esanetatik, etzan irten: madarikatu
ordean, bedeinkatu zituen. Gero etorkizun asko, bere

begiakin ikusiak bezala asmatu zituen. Balak Erregea
Balaanen kontra txit aserretu zan, eta agindutako
eskuerakutsi eta sari andiak ere etziozkan eman nai
izan, eta Balaan batere gabe utsik gelditu zan.
Balaan diruzalea aberasteagatik edozein gauza
egingo zuena zan: ala ere, Jainkoak eskua nola lotua
ez daukan, etorkizunak asmatzeko doaia, onai baizik
ez emateko; oi ezbadu ere, doai au oni eman zion, eta
doai onen bitartez, geroko urte eta denboraetan gertatuko ziran gauzak asmatu zituen. Au Jainko egiazkoaren izenean eta eskubidearekin egin zuen; baña deabrua lo etzegoan, eta madarikatzeko eskurik izan
etzuen ezkero, eragin zion beste gauza bat, Israeltarrai ondamen andia eman ziena.

3. Balaanen erakutsi gaiztoa
Balaanek, bada, Balak Erregeari esan zion, Israeltarrak arrotzakin artu-eman guzia, batezere erlejioko
gauzaetan, eta emakume atzeakin adiskide izatea,
debekatua zeukatela; eta auzo bildurgarri argandik
lasatu nai bazuen, Moab eta Madianen arkitu al-zitezkean emakumerik ederrenak, ondo apainduta, aiek

zebiltzan, edo ikusi zitzaketen lekura bialdu zitzala. Au
egin ezkero, laster kutsutuko zirala, eta Jainkoak eskutik utziko ziela, eta Jainkoaren laguntza gabe arkitzen
ziranean, aisa ondatuko zituela. Moabko Erregeak erakutsi biurri au egin zuen; eta Israeltarrak sarean laster
erori ziran. Emakume eder aiek, zerbait saltzeko aitzakiarekin, Israeleronz joan ziran; Israeltarrai beren jolas
eta dantzaetara deitu zieten; Israeltarrak emakume
aien edertasuna ikusirik, adiskidetasunak egin zituzten; itsutu eta lilluraturik, lasaikerian nastu ziran; eta
atzenean Moabko jainko gezurrezko Beelfegori, egiazkoari bakarrik zor zaion adorazioa, eman zioten. Moab
eta Madiangoak Israelko bizilekuetan sartu ziran, eta
naste galgarri au Tabernakuloaren ondoraño zabaldu
zan.

4. Gaiztakeria onen kastigua
Orduan Jainko guziz aserretuak Moisesi esan zion,
Israelko lenen edo Prinzipe guziak eguzkitan zinzilika
ipiñi zitzala. Jaunak agindu au, noski, eman zuen, edo
berak kutsutu ziralako, edo besteak kutsutzea, bear
bezala eragotzi etzutelako. Onezaz gañera agindu

zion, Israelko Juezai esateko, nork bere lagun urko,
gaiztakeria artan kutsutua, il zezala. Moises eta beste
Israeltar onak negarrez zeuden, ilkintza gogor oni
begira. Bitartean, Zanbri zeritzan Israeltar bat, guziak
zekustela, borda-urde batean sartuta, Madiango
Andizki edo Prinzipe baten alaba Kozbirekin bekatu
egiten jarri zitzaien; eta Apaiz-nagusi Eleazaren seme
Fineesek, lotsagabekeria ez-aditu au ikusirik, ganibita
artu, eta biak lurrari, zetzaten leku berean, josi ziozkan. Fineesek emandako kastigu onekin Jaunaren aserrea itzali zan, eta iltzeari utzi zitzaion; baña ordurako
ganibitaetan eta zinzilika ogeita lau milla il ziran.
Onekin Israeltarrak, beren gaiztakeriari zegokion
kastigua, artu zuten; ez ordea, oiei bekatu eragin zieten Moab eta Madiantarrak. Jainkoak, bada, Moisesi
agindu zion, Madiantarrai beren zigorrada eman
zizaiela, egin eta eragin zituzten bekatuakgatik. Eskritura Santak ez dio Moabkoai, Madiantarrai bezala,
ezer egiteko Moisesi agindu zionik; lan au, nonbait,
geroko utzi zuen. Baña Jainkoaren aginduz, Moisesek
lenago jakin nai izan zuen, Kanaango lurra irabaztera
joateko, Israelek zenbat armadun zeuzkan, eta ikusi
zuen, seieunda bat milla, zazpireun eta ogeita amar
zeudela, guziak gizon indartsuak, eta sasoirik obene-

koak. Lan au eginda, gero Jainkoak Moisesi esan zion,
Abaringo mendi-gañera igo zedilla; eta ara zanean,
erakutsi zion, Israeltarrai eman bear zien atsegiñetako lur gozo ura; baña esan zion, Singo eremuan arriari itzegiteko baizik esan ez, eta jotzearekin egin zuen
utsegiteagatik, an sartu gabe, il, eta bere anaia Aaronen ondora joango zala. Berri onek Moisesi min andia
eman zion: baña bere gaizki-egiña ezagutu zuen, eta
gogo guziarekin Jaunari jarri zitzaion, artzaz egin nai
zuena artzera. Geroz illabeteko bizia zeukan, eta
bitarte au Israel bere lekura joateko zuzemenak egiten igaro zuen.

5. Josueren aukera.
Madiantarren zigorrada
Zuzemen oietatik bat bere ordeko bat uztea zan,
artzai gabeko ardiak bezala, geratu etzitezen. Jaunari,
bada, eskatu zion, arren, eginkizun au ondo beteko
zuen bat, autu zezala. Jainkoak Josue esleitu zuen. Au
Moisesen adiskiderik zarrena, lagunik maiteena, serbitzarik leialena, eta agintaririk adituena zan: eta onelako doaiez janzitako ordekoa uzten zuela, jakiteak, bio-

tza zabaldu zion, zeren bere jende maitea ondo nai
zuen ikusi, eta onen ondo-izatea, baziekien, buru eta
nagusiagan zegoala. Josuek orduan larogeita amairu
urte zituen: bizi guzia Moisesen ondoan egin zuen;
beragatik Israeltarrak eta oien griñak ezagutzen
zituen. Moisesek bada, esan zion, pozik iltzen zala,
alako oñordekoa utzita. Erakutsi zion, gero bere jendearekin nola eta zer egin bear zuen. Itzaldi luze bat
gauza oietan eginda, Moises Tabernakuloan sartu zan,
Jaunari bere bizia eskeñtzera; baña Jainkoak agindu
zion, il baño lenago, Madiantarrak kastigatu zitzala.
Au egiteko, amabi milla gizon armadunekin Finees
bialdu zuen: Fineesek Madiango Erregeai eraso zien,
jende txit askoz geiagorekin agertu bazitzaiozkan ere,
eta guziak osotoro ondatu zituen. Bost Erregeak il
ziran; oien artean, Israeltarrarekin bekatuan zegoala,
Fineesek il zuen neskatx lotsa galduko aren aita: baita
Balaan azti biurri Madiango alabak bialerazotzearekin,
ainbeste kalte negargarri Israelen eragin zuena ere.
Errietan arkitutako abere, bizitza-gauza, eta gañerako
guziak artu zituzten. Ganibita epallea emakumeetaraño ere iritsi zan; bada, gizonik ezagutu gabeko neskatx garbi eta aurrak baizik, etzan bizirik iñor gelditu.
Lanbide au gogorra bide zan; baña ondo irabazia,

zeren berak izan ziran, Israeltarrai ainbeste gaiztakeria eragin ziezteenak. Egun gitxiren epean bukatutako
gerra baterako Israeltarrak ondasun andien jabe egin
ziran; bada, berekin eraman zituzten seieunda irurogeita amabost milla ardi; irurogeita amabi milla idi;
irurogeita bat milla asto, zeintzuetatik erdiak Moisesek eman ziezten Madianen izan ziran gerrariai; eta
beste erdiak beren lekuetan geratu ziran gañerakoai,
Tabernakulorako eta Eliz-gizonentzat zati txiki bat
gordeta. Urre, zillar, janzi, eta onelako beste gauza
guziak gerrarientzat gelditu ziran. Gizonakin ibilli
gabeko emakume, eta neskatx gaztetxoetatik ere
ogeita amabi milla katibu eraman zituzten. Gauza arrigarria! Ainbeste gizon il, ainbeste emakume katibu
artu, ainbeste diru, urre eta zillarrezko gauza, eta
abere beretu, eta berak gizon bat bakarrik ere etzuten
galdu, zeñaren berria Finees eta bere lagunak poz
andiarekin Moisesi eman zioten, denbora berean belarrietakoetan, erraztunetan, eta beste edergarrietan
artutako urrea Jaunaren etxerako eskeñiaz. Moisesek
eskeñtza oiek gogotik artu zituen, eta Eleazar Apaiznagusiari eman ziozkan; eta milloi bat, irureun eta
berrogei milla erreal balio zuten. Eskeñtza maitagarria, eta Jaunaren txit gogokoa, gerrariak beren odola-

rekin irabazita, berentzat gorde zitzaketen gauzaetatik egiña zalako!

6. Moisesek irabazitako lurren
erdiratzea; onen atzeneko
ondo-esanak
Madiantarrai beren kastigua eman zitzaienean,
Moisesek, arteraño irabazitako lurrak, bidezkoena
zeritzanai eman ziezten, Josueri erakutsiaz, geroz irabazten zituztenak, nola erdiratu bear zituen. Bere ilbearra bazetorkion, eta Israeltar guziak bere ondora
bildurik, begiratu zien, eta Jainkoak Sinako mendian
bere lege santa agertu zienean, ogei urtez gora zuenik, etzuen Josue eta Kaleb baizik iñor bizirik arkitu;
gañerakoak illak ziran: eta oraingoak orduan gazteak
ziralako, Jaunaren esan guziak berriztu nai izan ziezten, jakiñean egon zitezen. Esan ziezten, Ejiptotik
irten ziranetik arterañoko mirari andiak, Jainkoaren
eskuetatik artutako mesedeak, izan ziozkaten eskergabekeriak; Jaunak ipiñi ziezten aginteak, zeñak gordetzen bazituzten, zer bedeinkazioak beretuko zituzten; bestela madarikazio gogorrak azpian artuko

zituela. Erakutsi zien zearo, gero egin bear zuten
guzia, zorionekoak izateko; eta oien artean bat zan
kanaantarrakin ez errukirik izatea, zeña bete etzutelako, ezin esan-al kalte ondoreak izan zuen.
Lenago amargarren orrian esanda, Noeren seme
Kamek bere aitarekin zer egin zuen; nola onen seme
Kanaan Jainkoak madarikatu zuen. Kanaan au, eta
You have read 1 text from Basque literature.
Next - Testamentu zarreko kondaira - 09
  • Parts
  • Testamentu zarreko kondaira - 01
    Total number of words is 3923
    Total number of unique words is 1638
    37.2 of words are in the 2000 most common words
    51.5 of words are in the 5000 most common words
    58.8 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 02
    Total number of words is 4020
    Total number of unique words is 1612
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    52.5 of words are in the 5000 most common words
    60.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 03
    Total number of words is 4052
    Total number of unique words is 1525
    36.7 of words are in the 2000 most common words
    51.7 of words are in the 5000 most common words
    58.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 04
    Total number of words is 3968
    Total number of unique words is 1646
    34.8 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    57.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 05
    Total number of words is 4011
    Total number of unique words is 1501
    36.2 of words are in the 2000 most common words
    52.3 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 06
    Total number of words is 3922
    Total number of unique words is 1486
    36.1 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    59.0 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 07
    Total number of words is 3861
    Total number of unique words is 1567
    33.9 of words are in the 2000 most common words
    48.9 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 08
    Total number of words is 3806
    Total number of unique words is 1551
    34.6 of words are in the 2000 most common words
    48.4 of words are in the 5000 most common words
    56.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 09
    Total number of words is 3891
    Total number of unique words is 1519
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.0 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 10
    Total number of words is 3862
    Total number of unique words is 1579
    33.2 of words are in the 2000 most common words
    47.6 of words are in the 5000 most common words
    54.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 11
    Total number of words is 3837
    Total number of unique words is 1577
    34.5 of words are in the 2000 most common words
    49.3 of words are in the 5000 most common words
    56.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 12
    Total number of words is 3911
    Total number of unique words is 1536
    35.8 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    57.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 13
    Total number of words is 3979
    Total number of unique words is 1542
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.4 of words are in the 5000 most common words
    57.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 14
    Total number of words is 3961
    Total number of unique words is 1523
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    50.8 of words are in the 5000 most common words
    57.4 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 15
    Total number of words is 3878
    Total number of unique words is 1570
    35.3 of words are in the 2000 most common words
    50.1 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 16
    Total number of words is 3901
    Total number of unique words is 1599
    35.4 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 17
    Total number of words is 3935
    Total number of unique words is 1583
    35.9 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 18
    Total number of words is 3988
    Total number of unique words is 1539
    36.4 of words are in the 2000 most common words
    52.2 of words are in the 5000 most common words
    59.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 19
    Total number of words is 3906
    Total number of unique words is 1563
    34.0 of words are in the 2000 most common words
    48.8 of words are in the 5000 most common words
    55.6 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 20
    Total number of words is 3944
    Total number of unique words is 1532
    36.5 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    59.3 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 21
    Total number of words is 3876
    Total number of unique words is 1519
    33.8 of words are in the 2000 most common words
    49.8 of words are in the 5000 most common words
    56.2 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 22
    Total number of words is 3895
    Total number of unique words is 1613
    35.7 of words are in the 2000 most common words
    51.8 of words are in the 5000 most common words
    58.5 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 23
    Total number of words is 3868
    Total number of unique words is 1587
    37.4 of words are in the 2000 most common words
    51.0 of words are in the 5000 most common words
    59.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 24
    Total number of words is 3963
    Total number of unique words is 1593
    35.5 of words are in the 2000 most common words
    51.3 of words are in the 5000 most common words
    58.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 25
    Total number of words is 3874
    Total number of unique words is 1589
    35.2 of words are in the 2000 most common words
    49.5 of words are in the 5000 most common words
    56.1 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 26
    Total number of words is 3846
    Total number of unique words is 1558
    34.3 of words are in the 2000 most common words
    49.4 of words are in the 5000 most common words
    56.7 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.
  • Testamentu zarreko kondaira - 27
    Total number of words is 2728
    Total number of unique words is 1175
    36.3 of words are in the 2000 most common words
    50.6 of words are in the 5000 most common words
    57.9 of words are in the 8000 most common words
    Each bar represents the percentage of words per 1000 most common words.